id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0024834
BERRIA
Euskadi
noticias
Kosta egiten da bikiak bereiztea. Harremana gertukoa izanda ere, kosta egiten da asmatzea zein den zein. Zer esanik ez harremana gertukoa ez bada. Saskibaloiaren zaletua den orok badaki zein diren Lavrinovic anaia bikiak, baina gutxik asmatuko lukete zein den Darjus, eta zein Ksistof (Vilnius, Lituania, 1979). Antzekoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024835
BERRIA
Euskadi
noticias
Lopezi urratsak egiteko eskatu diote alderdi abertzaleek Konponbidean murgiltzeko eskatu diote alderdi abertzaleek Patxi Lopez lehendakariari: gatazka gainditzeko lanean lidertza hartu eta urratsak egiteko. Lopezek, berriz, lasaitasuna eskatu du. Presa eta presiorik ez duela onartuko esan, eta, batasuna eskatu du, «ter...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024836
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Baskoniak, Bilbo Basketek eta Gipuzkoa Basketek irailaren 30ean ekingo diote ACB ligara. Maiatzaren 24an amaituko da liga, 27an ekingo zaie titulurako kanporaketei. Iaz bezala, hamazazpi talde ariko dira lehian. Espainiako Kopa otsailaren 15etik 18ra jokatuko da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024837
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendiak dio PSE-EEk duela euskal politikaren "giltza" Kongresuaren lehen egunean eginiko hitzaldian Mendiak gogoratu du euskal instituzioetan oposizioan zela hartu zuela aginte makila 2014an, eta egun,"orduan baina indartsuagoa" dagoela. Aitortu du azken urteetako hauteskundeak ez dituztela "lagun" izan -inoizko emaitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024838
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteluetako irakasle ohiari kartzela zigorra bi urtera jaitsi dio Gorenak Espainiako Auzitegi Gorenak bi urteko kartzela zigorra ezarri dio Opus Deiren Leioako (Bizkaia) Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohi bati, 2009tik 2011ra ikasle adingabe bati sexu abusu jarraituak egitearen delitu bat egotzita. Gainera, irakaslea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024839
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten jada iaz baino kamioilari gehiago hil dira Euskal Herrian Kamioi gidari bat hil da gaur goizean Ezkabarten (Nafarroa), aurten errepidean hil den zazpigarrena. Ezbeharra 07:12 inguru zirela gertatu da PA-30 errepideko 11. kilometroan, Arretik gertu. Foruzaingoak azaldu duenez, kamioia kontrako lerrora sartu da, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024840
BERRIA
Euskadi
noticias
Distantzia proxemikoa deitzen zaio, eta hurbil-urrunekin du zerikusia. Hizketan ari garela, pertsonen arteko harremanetan lau distantzia mota bereizten dira. Intimoa: elkarrengandik 15-45 zentimetroko tartean gaude. Gutxi batzurekin baino ez dezakegu gorde hain distantzia laburra. Isilaldi luzeak ez dira kezkagarri, ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024841
BERRIA
Euskadi
noticias
Muturreko bero boladak suteak piztu ditu Europa hego-ekialdean Europa hegoaldea sutan dago: Bulgarian, Turkian eta Grezian 45 graduren langa gainditu dute termometroek. Azken hamarkadako bero olderik larrienean, ehunka lagunek beren etxeak utzi, eta beste nonbaitera jo behar izan dute babes bila. Muturreko bero boladak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024842
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan ohikoa izaten den moduan, Osakidetzak eta Osasunbideak atzeman dituzten positibo kopuruek behera egin dute. Guztira, 372 lagunek eman zuten positibo COVID-19aren proban atzo; aste osoko kopururik txikiena da. Lurraldeka, Bizkaian atzeman dute kasu gehien, 126; 112 lagunek eman dute positibo Gipuzkoan, 72k Na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024843
BERRIA
Euskadi
noticias
«Geroa Bai izan da giltza aurreko legealdiko aldaketari eusteko» Garrantzitsutzat jo du Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin lortu duen aurrekontu akordioa, pandemiari aurre egiteko «arnasa emateaz» gain, legealdian egin den bidean berresten duelako. Navarra Sumaren ezintasuna nabarmendu du. Urtebete eta ia bost hilabete...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024844
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zeukan erretiratzeko asmorik, «musikariak ez direlako inoiz erretiratzen», eta etorkizunerako ideiak eta proiektuak zituen artean buruan, erretiratzen ez denak beti duelako zerbait egiteko. Chick Corea musikaria izan zen bizitza osoan, 4 urterekin pianoa jotzen hasi zenetik atzo arte, eta musikari zela zendu da, 79 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024845
BERRIA
Euskadi
noticias
Irango protestetan atxilotutako oposizioko 140 lagun askatu dituzte. Kahrizakeko kartzela ixteko agindu du Ali Khameneik, han presoen eskubideak urratzen direlakoan Irango protestetan atxilotutako oposizioko 140 lagun askatu dituzte Kahrizakeko kartzela ixteko agindu du Ali Khameneik, han presoen Irango presidentetzara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024846
BERRIA
Euskadi
noticias
Sannikov zigortzea erabaki politikoa dela diote AEBek WASHINGTON. Andrei Sannikov Bielorrusiako presidentetzarako hautagaia izandakoa eta demokraziaren aldeko beste zenbait ekintzaile zigortzeko erabakia erabaki politikoa izan dela salatu dute AEBek. Horrenbestez, argitu dute preso politikotzat hartuko dituztela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024847
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Kristau Elkarte Herritarrak, Herria 2000 Elizak eta Euskal Heriko Apaizen Koordinakundeak bat egin dute igandean Parisen egingo den mobilizazioarekin. Presoen egoerarekin «inplikatzeko» eskatu diote «euskal Eliza osoari». Frantziako espetxeetako birakoak, berriz, Lilleko apezpikuarekin bildu ziren atzo.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024848
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Parlamentuak beste espetxe politika bat galdegin du Beste espetxe politika bat behar dela adierazi dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k, Ezkerrak eta PSNk. Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek aurkeztu dute legez besteko egitasmoa, parlamentuaren bozeramaileen batzordean, eta onartu egin dute....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024849
BERRIA
Euskadi
noticias
Zikina, gordina eta zitala. Bizkaiko Knives taldeak bere egin ditu crust punk estiloaren ezaugarriak. Muturreko metaletik datoz kide guztiak, eta death metalaren zein rockaren artean topa daitekeen proposamena findu dute elkartu zirenetik hona. Lurrazpian dabiltza ordutik, eta ahots urratua berrituta plazaratu dute Col...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024850
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat atxilotu dute Sestaon sexu abusuak egitea egotzita Sestaon (Bizkaia) ertzainek 45 urteko gizonezko bat atxilotu dute sexu abusuak egitea leporatuta. Harena ez den ofizioan bidegabe sartzea ere egotzi diote. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, masajista zela esaten zuen gizon horrek, eta uste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024851
BERRIA
Euskadi
noticias
Batzuetan Madril izena baliatzen dute, metonimiaren ahalmenez, Espainia osoa edo Madrilen dauden Espainiaren erakundeak aipatzeko. «Madrilek hurbilduko ditu 12 preso». Baliabide erretorikoa burura igoko zitzaien madrildarrei, hedabideei batez ere, Madril mahaigaineratzen baitute Estatu osoan bertako arazo eta ezintasun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024852
BERRIA
Euskadi
noticias
• Galarreta. Ezkurra II.a-Labaka 24; Matxin VI.a-Saldias 35. Urtasun-Lizaso 39; Matxin III.a-Etxeberria III.a 40. Zeberio II.a-Barrenetxea IV.a 40, Juaristi-Ion 27. Oñatz-Salazar 30; Endika-Urko 9. • Bilbo. Urkijo 2; Imanol 3. Gaubeka 3; Ibargarai 1. • Galarreta (16:00). Matxin VI.a-Labaka / Otaegi-Saldias. Juaristi-Ag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024853
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzitegi Nazionalak etzi erabakiko du beste kasuez Ostiral honetan Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko epaileek ohiko bilera egingo dute, eta Estrasburgoko erabakiarekin aske geratu behar duten beste presoen kasuak aztertzen hasi beharko dute. Gainera, helegitea Auzitegi Nazionalean aurkeztu zuten bi presoren egoera azt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024854
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkullu: "Gobernu egonkor baten aldeko apostua egiten dugu, PPrenaren kontrakoa" "Zubiak eraikiko dituen eta paktuaren izpiritua" izango duen Espainiako Gobernu bat nahiko luke EAJk, Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez. Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak EAJk PSOE eta Podemos alderdien arteko akordioa babestea s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024855
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nire jarrera ez zen lagungarri izan bolada txarra aldatzeko» Las Palmasen zelaian gaur ligan jokatu aurretik, atzera begira jarri da Eibarreko entrenatzailea, eta autokritika zintzoa egin du; fitxaketez, eta etorkizun hurbilaz eta urrunekoaz ere mintzatu da. Epel dago Arrasaten, urtarrila izanagatik, eta beroa da nagu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024856
BERRIA
Euskadi
noticias
«Irabazita berretsi behar dugu itxura ona». Emaitzak nahi bezain onak izan ez badira ere azken boladan Reala bide onean dela uste du Asier Riesgok. ASIER RIESGO . Realeko jokalaria Emaitzak nahi bezain onak izan ez badira ere azken boladan Reala bide Atezainen lana ez da esker onekoa. Taldea ondo dabilenean, haien lana...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024857
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAKO KOPA. Espainiako Federazioak asteartean jakinaraziko du non jokatuko den Espainiako Kopako finala. Athletic, Bartzelona eta federazioko ordezkariek bilera egin zuten atzo, baina ez ziren ados jarri. Athleticek Sevillan jokatu nahi du, La Cartujan (60.000 ikusle), maiatzaren 20an. Aldiz, Bartzelonak Madrilen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024858
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekazaritza Bilkura osatzen duten indigenen eta afrikar jatorriko kolonbiarren elkarteek «jazarpen sistematikoa» sufritzen dutela salatu dute. Urtea hasi zenetik, 110 eraso izan dituzte. Paramilitarrei eta estatuko indarrei leporatzen dizkiete. «Terrorismo estrategia bat dago gure aurka».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024859
BERRIA
Euskadi
noticias
GREBA OSAKIDETZAN. Datozen bi greba egunak atzeratu egin dituzte ELA, SATSE eta ESK-k. Osakidetzak eta hiru sindikatuek hitz egiteko prest daudela esan dute; bihar dute hitzordua Datozen bi greba egunak atzeratu egin dituzte ELA, SATSE eta ESK-k Osakidetzak eta hiru sindikatuek hitz egiteko prest daudela esan dute; Bi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024860
BERRIA
Euskadi
noticias
IRITZIA. MANEX GOIHENETXEREN HERIOTZA. Banan-banan. Iritzia x Xabier Isasi Balanzategi (UEUko zuzendari ohia) Manex Goihenetxe Ezterenzubin jaio zen, 1942an, hirurogeita bi urteko bizitza luze-laburrean asko eman duen unibertsitario euskalduna izan dugu. UEUko aurreneko idazkari nagusia eta lehenbiziko lehendakaria iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024861
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzailea: Krista Vernoff. Aktoreak: Katey Sagal, Daniella Garcia-Lorido, Kevin Zegers, Jalen Thomas Brooks, Jeff Doucette. Herrialdea: AEB Urtea: 2021. Non ikusi: Disney Plus. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Drama. Krimena.? Erin Brokovich aktibistaren bizitza oinarri hartuta, egungo ingurumen eztabaid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024862
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondoeza eragin du Abadiñoko eraikin bat hustu izanak ABADIÑO. Zer esana eman du herenegun Abadiñoko (Bizkaia) Zelaieta auzoan eraikin bat husteko operazioak. Desokupa izeneko enpresak kanporatu zituen han zeudenak; okupatutako eraikinak hustea da Desokuparen jarduera, eta salaketa ugari jaso ditu, erabiltzen dituen mod...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024863
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sortzailea eroso da krisian». 'Art&Co' aldizkariko zuzendariak Oteiza Katedrak antolatu duen 'Kritikaren tokiak' izeneko jardunaldia koordinatu du. Oteizaren nazioarteko proiekzioa nabarmendu du, eta sorkuntzaren ajeak periferian hobeto ikusten direla uste du, garbiago edo. Angela Molina. Arte eta literatura kritikari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024864
BERRIA
Euskadi
noticias
Harrapatuta hil zen ume baten gurasoek 150.000 euro eskatu dituzte Atarrabian (Nafarroa) eskorga batek harrapatuta hil zen ume baten gurasoek 150.000 euroko kalte-ordaina eskatu dute atzo hasitako epaiketan. 2009ko urriaren 9an gertatu zen ezbeharra, 5 urteko umea lagun batekin eskolara zihoala. Atarrabiako jaietako en...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024865
BERRIA
Euskadi
noticias
Andrea Arrizabalagak jaso du Oteiza Museoaren beka ARTEA. Andrea Arrizabalaga Lasak aurkeztutako Desde cero lanak jaso du hezkuntza egitasmo baterako Oteiza Museoa-Kutxa Beka. «Jorge Oteizaren obraren planteamenduak egungo ingurune soziokulturalarekin lotzea helburu nagusitzat duen proposamenagatik» erabaki du ebaluazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024866
BERRIA
Euskadi
noticias
Atenasko kolpea ahazteko duela hartuko du Baskoniak gaur Joventut. Jokalariek giltza euren eskuetan dagoela esan dute partidaren bezperan, baina taldea gaizki dago Atenasko kolpea ahazteko duela hartuko du Baskoniak gaur Joventut Jokalariek giltza euren eskuetan dagoela esan dute partidaren bezperan, 48 ordu pasa gabe,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024867
BERRIA
Euskadi
noticias
• Errenteria. Sokamuturra, 07:00etan. Bertso eta trikiti saioak, 12:00etan. Flashmob -a, 18:30ean. Zezensuzkoa, 00:00etan. Kuadrilla arteko jolasak, 00:30ean. • Ordizia. Nazioarteko txirrindularitza proba, 10:00etan. Rondalla Laguntasuna taldearen kontzertua, 13:00etan. Ordizia Hiria pala txapelketako finalak, 18:00eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024868
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentzia eta «mundu zibilizatua», PPren arabera Eusko Legebiltzarreko presidente eta PPko Gipuzkoako zerrendaburu Arantza Quirogaren ustez, «inork ez du nahi independentzia mundu zibilizatuan». Hondarribian, Euskal Herria banatzen duen mugatik hurbil, «bakartzeak» ez duela «aberasten» esan zuen atzo Quirogak. «Ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024869
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar langiletik seiri eragingo dien dosierra aurkeztuko du Navalek. Krisiaren ondorioz lan karga berriak lortzerik ez duela argudiatu du untziolako zuzendaritzak AEBetan presidentearen eguna izaki, jai hartu zuen Wall Streetek, eta gure indizeek jaiegun mozorroa janztea deliberatu zuten. 1.140 milioiren salerosketa iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024870
BERRIA
Euskadi
noticias
1968. eta 1978. urteen artean Poliziak eragindako biktimak artatzeko Eusko Jaurlaritzak landu duen dekretuaren zirriborroa «aurrerapausoa» da, baina «oso motz» geratu da, Eusko Alkartasunaren legebiltzar taldearen ustez. Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak esan du Jaurlaritzaren dekretua ez dela nahikoa, hainbat «gab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024871
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Frantziako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Marine Le Pen hautagai ultraeskuindarraren salaketa. Le Penek sekretuan izan nahi zituen hauteskundeetara aurkezteko behar diren 500 hautagaiak lortzeko abalak, baina Konstituzionalak jakinaraztera behartuko du. inkesten arabera, botoen %15 lor ditzake maiatzek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024872
BERRIA
Euskadi
noticias
Tubacexek neurri gogorragoak hartzeko asmoa agertu du Arabako lantegien etorkizuna babesteko «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzeko asmoa azaldu du Tubacexek. Argudiatu du galerak «jasanezinak» direla (18 milioi euro aurten) eta aurreikuspenak «oso ezkorrak». Hodi fabrikatzaileak sindikatuen «jarrera arduragabea»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024873
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteagak uste du bi moldaketa egin behar dituela Frantziak: haren politika militarra «erabat» aldatu, eta immigrazio politikak «birplanteatu», integrazio soziala lortzeko. Eguzki Urteaga (Miarritze, Lapurdi, 1973) soziologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Arretaz kasu egiten dio Frantziako egoera politi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024874
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburuan test gutxiago egiten direnez, astearteko zenbaketan positiboen kopurua igo ohi da. Gaurko datuen arabera, beste 284 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian (bezperan baino 224 gehiago). Gehienak test azkarren bidezkoak dira. PCR test bidezko positiboak soilik 25 izan dira (+1). Bederatzi EAEn, eta 16 Na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024875
BERRIA
Euskadi
noticias
Sarek dei egin du Bagoaz-ek Baionan antolatutako manifestaziora joatera GASTEIZ. Sarek atxikimendua agertu dio Bagoaz kolektiboak bizi guztiko zigorrak salatzeko hilaren 25erako Baionan deitu duen manifestazioari. Horrez gain, gaur bilera batera deitu ditu gasteiztarrak, Gasteizko Auzolana frontoian, 19:00etan, gaixota...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024876
BERRIA
Euskadi
noticias
'The Other Man', Richard Eyreren filmak irekiko du Donostiako Zinemaldia. Liam Neesson, Antonio Banderas, Laura Linney eta Romola Garai aktoreak ditu protagonistatzat 'The Other Man', Richard Eyreren filmak irekiko du Donostiako Liam Neesson, Antonio Banderas, Laura Linney eta Romola Garai aktoreak Donostiako 56. Zinem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024877
BERRIA
Euskadi
noticias
Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea. Ikasleok aspalditik daukagu agenda gorriz markatuta ekainaren 6an...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024878
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Alberdi Elorza eskultorea hil da. 2006tik Azkoitiko herriak dauka haren obra; herriko parrokiako Kristoa da lan garrantzitsuenetako bat 2006tik Azkoitiko herriak dauka haren obra; herriko parrokiako Kristoa Jose Manuel Alberdi Elorza Burruntxali eskultorea atzo goizean hil zen, 85 urterekin. Material tradizional g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024879
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezetz. Ezin zuela. Nahikoa zela. Erritmoa jaisteko. Itoko zela. Kito. Igor Antonen (Euskaltel-Euskadi) gorputzak argi hitz egin zuen atzo. Ez dago bere onenean. Beroagatik, prestaketa faltagatik edo dena delakoagatik. Baina Euskaltel-Euskadiko taldeburua arrastaka dabil Vueltaren hasieran. «Ez nengoen ondo, eta ahalik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024880
BERRIA
Euskadi
noticias
'Cumhuriyet' kazetako editore burua atxilotu dute Turkian ISTANBUL. Istanbulgo aireportua zapaldu bezain laster atxilotu du Turkiako Poliziak Akin Atalay, Cumhuriyet oposizioko egunkariko editore burua. Orain arte Alemanian egon delako ez zuten atxilotu urriaren 31n, egunkari horren aurkako sarekada egin zutenean. 11 k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024881
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBak zorrak ordaindu ezinda geratzeak Txinari egingo lioke kalterik handiena. Izan ere, hura da herrialdearen zorraren hartzekodun nagusia, 1.159,8 bilioi dolarrekin. Era berean, dolarrak balioa galtzeak ere zuzenean eragingo lioke, diru erreserba asko dituelako AEBetako txanponetan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024882
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintzaren pentsalari bat. Carol Gilligan. Zaintzaren etika aldarrikatu du. Artea zaintza da? Bai. Artea zer den baino gehiago, zertarako den galdetu beharko genuke.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024883
BERRIA
Euskadi
noticias
LaboXL espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdia hasi da, Donostian ARTE ESZENIKOAK. Oihana Vesgaren Altzoan altzoan esaten dit/Bragas y Celine pieza performatiboaren emanaldiarekin hasi zen, atzo, Donostian, Labo XL, espazio eta hizkuntza eszeniko berrien jaialdiaren laugarren ekitaldia. Dantzaz, performancez, a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024884
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauzatu aitzin etendako nazionalizazioa. Boliviako erregaiak nazionalizatuta, gauza bera egin nahi zuen atzo Gobernuak meatzeetan, baina kooperatibistek eragotzi diote. Boliviako erregaiak nazionalizatuta, gauza bera egin nahi zuen atzo Gobernuak meatzeetan, baina kooperatibistek eragotzi diote. Duela hilabete inguruko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024885
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarretaratzea egin dute Nafarroaren Egunean jarri LGTBI banderaren urratzea salatzeko Atzoko Nafarroaren Egunaren karietara, LGTBI bandera bat jarri zuten antolatzaileek Baigorriko plaza nagusi aldeko eraikin batean. Bandera urratua izan dela salatu dute, eta, «eraso bortitz horri erantzuteko», elkarretaratzera egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024886
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikak, Getxok eta Ordiziak asteburuan ekingo diote Espainiako Ligari Bihar hasiko da Espainiako Errugbiko Ohorezko Maila, eta bertan ariko dira hiru euskal talde: Bizkaia Gernika, Ampo Ordizia eta Getxo Artea. Hirurek helburu ezberdinekin ekingo diote txapelketari: ordiziarrek txapelketa irabazteko asmoz, gernikarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024887
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusia lehiaketa guztietatik at uzteko eskatu dio WADAk IAAFi eta NOBri ATLETISMOA. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziako (WADA) Batzorde Independenteak proposamen zehatza egin dio Nazioarteko Atletismo Federazioari (IAAF) eta Olinpiar Batzordeari (NOB): Errusiako federazioa kanpora dezan lehiaketa guztietatik. Dopin e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024888
BERRIA
Euskadi
noticias
Yolanda Barcina Iruñeko alkate zelarik, Diego Yllanes medikuak Nagore Laffage hil zuen, 2008ko sanferminetan. Festak amaituta, baina, jaien «balorazio oso positiboa» egin zuen Barcinak. Xehe-xehe azaldu zuen zenbat bisitari jaso zituen hiriburuak, zenbateraino bete ziren hotelak, zenbat kontzertu eman zituzten, zenbat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024889
BERRIA
Euskadi
noticias
Irtenbide «integrala», etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko Etxebizitza duina izateko eskubidea bermatzeko irtenbide «integrala» beharrezkoa dela aldarrikatu zuten atzo Elkartzen plataformako kideek Bilbon. Eskubide horren urraketa sistema neoliberalaren ondorio «zuzena» dela azaldu zuten, eta horri konponbidea e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024890
BERRIA
Euskadi
noticias
Abertzaleak baikor ageri dira, bihar Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eginen diren herriko bozen bezperan. Mila biztanlez gorako herri edo hirietan, 25 zerrendatik gora osatu dituzte, edo, bederen, zerrendaburua abertzalea da. Inkestek ere emaitza onak plazaratu dituzte. Bigarren itzulirako hitzarmenak, negoziazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024891
BERRIA
Euskadi
noticias
Jean Castex Frantziako Lehen ministroak osasun larrialdi egoera ezarri eta biharamunean, Ipar Euskal Herrian errespetatu beharko diren neurriak iragarri ditu gaur goizean Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. «Zenbakiak ez dira onak», adierazi du. Departamendu mailan inzidentzia tasa anitz emendatu dela erran du;...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024892
BERRIA
Euskadi
noticias
Aritmetika munstro bat da, urrun daudenak gerturatzen ditu. Palestinako kolonia sionistaren armadak, hilabete batean Gazan hil dituen milaka zibil palestinarrak erritmo berean hiltzen jarraituz gero, Alemaniako armadak II. Mundu Gerran Varsoviako ghettoan hil zituen 400.000 juduen kopurua berdinduko du. Varsoviako ghet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024893
BERRIA
Euskadi
noticias
Poliziaren arabera, Haimar Arozena da Frantzian atxilo hartutakoa Frantziako Poliziak ustezko ETAko kide bat atxilotu zuen astelehen gauean Frantzia erdialdean. Polizia iturrien arabera, atxilotua Haimar Arozena Eizagirre 27 urteko zarauztarra litzateke. Berri agentziek ikerketaren iturriak aipatuz jakinarazi zutenez, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024894
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontuekin «propaganda» egitea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari «Eusko Jaurlaritzak dirua dauka, baina ez du gastatu nahi». Hala salatu du Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontu proiektua aletzeko eginiko agerraldian. Haren hitzetan, «propaganda» da Jaurlaritzak aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024895
BERRIA
Euskadi
noticias
Astebete da Bilboko Ibaigane eskola itxi zutela. Ikasleak birkokatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Langileentzat, aldiz, oraingoz ez dago irtenbiderik. Ardurarik eza salatu, eta itxiera saihets zitekeela uste du Galbarriatuk. Azken eskola eguna izan zuten orain dela astebete Bilboko Deustua auzoko Ibaigane ikastetxean. Alaia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024896
BERRIA
Euskadi
noticias
Eutanasiaren legea bozkatuko dute bihar Espainiako Kongresuan Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak abenduaren 10ean onartu zuen Eutanasia Arautzeko Lege Organikoaren proposamena. PSOEk landutako proiektua da, eta 36 kideetatik 22k eman zuten aldeko botoa; PPk eta Voxek aurka egin zuten. Hurrengo pausoa osoko bilku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024897
BERRIA
Euskadi
noticias
Arratek oso zail du gaur Valladolid ezustean hartzea ESKUBALOIA. Arratek Valladoliden jokatuko du gaur Asobal ligako 24. jardunaldiko partida (12:00). Ezustekorik ezean, eibartarrak esku hutsik itzuliko dira, handia baita bi taldeen arteko aldea. Sailkapena ikusi besterik ez dago: Valladolid bosgarren da, eta Arrate ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024898
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertako diseinatzaileei tokia egin eta udaberriari harrera egitea da Chic Market Bilbo azokaren helburu nagusia. Halaxe jarri diote izena aurtengo ekitaldiari: Loretan gaude . Artisautzaren, modaren, diseinuaren eta kosmetikaren alorretako hamahiru etxeren lanik onenak erakutsiko dituzte aurten. «Koloreen bidez lan egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024899
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun eguerdian Bilbon, bikotekide ohiari hainbat motatako erasoak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, emakumearen etxearen atariko oin-zatarra sutan zegoela ohartar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024900
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako federazioak TASera joko du Valverde babesteko Espainiako Txirrindularitza Federazioak Munduko Txapelketako errepideko proba korritu arte babestuko du Valverde, irailaren 30a arte, hain zuzen ere. Fulgencio Sanchez presidenteak esan duenez, Kirola Arbitratzeko Epaitegira, TAS erakundera eta Justizia Arruntera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024901
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontseiluak agerraldi jendetsu bat egin du gaur Bilbon, azken hilabeteotan epaitegietatik euskararen aurka ateratako ebazpenen kontra protesta egiteko. Agerraldian Maiatzaren 10eko adierazpena agiria plazaratu dute, «oldarraldi judiziala» salatzeko. Azaroaren 4an Bilbon manifestatzera deitu dituzte herritarrak, «milaka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024902
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA . Frantziako Federazioak 2004an proba bat antolatzeko eskatu du Frantziako Federazioak 2004an proba bat antolatzeko eskatu du Frantziako Automobilismo federazioak heldu den urteko proba bat antolatzeko eskaera egin du. Magny-Coursen korrituko litzateke proba, baina zirkuitu horretako jabeek zor handiak dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024903
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainia: Beheko Larraine. Egilea: Gaizka Sarasola Iarzabal. Zuzendaria eta aktorea: Miren Tirapu Goikoetxea. Argiak: Andoni Mendizabal Andonaegi. Txalaparta: Arkaitz Lasarte Olano, Ander Zabaleta Barberena. Lekua: Irurtzungo kultur-etxea. Eguna: Abenduak 14. Abenduko hotza zegoen Irurtzungo kultur etxearen kanpoaldea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024904
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabe bati sexu abusua egitea egotzita, atxilotua GASTEIZ. Gasteizko Udaltzaingoak 22 urteko gizonezko bat atxilotu du, 12 urteko mutil bati sexu abusuak egitea egotzita. Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Familia Zerbitzuak egin zuen salaketa, eta, kasua ikertu ondoren, atxilo hartu zuen. Udaltzaingoak azaldu du aurre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024905
BERRIA
Euskadi
noticias
Bonberenea, oasi bat sutan. Hamalau urteko ibilbidearen ostean, arriskuan da berriro Bonberenea. Tolosako Udalak hirigintza plan bat jarri nahi du martxan azaroan, eta San Esteban auzoko eraikina botatzea aurreikusi du, 1.000 etxebizitza egin ahal izateko. Hamalau urteko ibilbidearen ostean, arriskuan da berriro Bonber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024906
BERRIA
Euskadi
noticias
Erregulazioak eragindako langileak %10 gehitu dira 2013. urteko lehen laurdena igaro da, eta, aurreko urtearekin alderatuz, %10 igo da enplegua erregulatzeko dosierren eragina izan duten langileen kopurua. Guztira, 19.443 beharginek izan dute aurten erregulazioren bat. Krisia hasi zenetik bigarren daturik txarrena da, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024907
BERRIA
Euskadi
noticias
2015-06-06. Espainiako Futbol Liga Profesionalak (LFP) Bigarren Mailara jaisteko zigorra ezarri zion Elxi, Ogasunarekin zuen zorra epeen barruan ez kitatzeagatik. 2015-06-18. Elxek Ogasunarekin zuen zorra ordaindu zuen, epez kanpo. 2015-06-23. Elxek zigor hori behin-behinean bertan behera uzteko eskatu zion Espainiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024908
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat izurde zati aurkitu ditu Ertzaintzak Bermeoko portuan Ertzinatzak jakitera eman duenez, ia ziurtasun osoz, izurdearenak diren haragi zatiak aurkitu ditu Bermeoko portuan (Bizkaia). Joan den ostegunean, 15:00ak aldera, Espainiako Ingurumen ministerioko bi ikuskatzaileren deia jaso zuen Ertzaintzak. Laguntza eska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024909
BERRIA
Euskadi
noticias
Realari asko zaildu zaio Txapeldunen Ligan jarraitzea Ametsetakoa izan da Realaren Txapeldunen Ligako jarduna orain arte. Ikusgarri jokatu zuen multzoen fasean, eta lehen postuan amaitu zuen. Baina kanporaketak iritsi bezain laster zaildu zaio amesten jarraitzea. Txuri-urdinek 2-0 galdu dute Printzeen Parkean, eta Anoe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024910
BERRIA
Euskadi
noticias
«Prestasuna izan behar dugu goizeko seietatik gaueko hamarrak arte» Etxez etxeko langileen sektorea «erabat prekarizatua» dagoela salatu dute langileek. Ez dute denbora nahikorik erabiltzaileak artatzeko. Are, etxe bateko zerbitzu bat galtzen badute, ez diete beste bat bermatzen. Hogei urte baino gehiago daramatza Txar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024911
BERRIA
Euskadi
noticias
Gurtel-eko lagun-koadrila esku-arrantzan zebilen bitartean, bera ospitaleak eraikitzen ari zela esan du Esperanza Aguirrek ttu eta ttu ari aizuzen beti llama baten naturaltasun aristokratiko beraz. Bere morroiak zikinduz bere burua garbitzen beti bezala. Hamaika ikusteko jaioak gara, hamaika ospitale eraiki zituen/zizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024912
BERRIA
Euskadi
noticias
'TOPera!' saioa aurkeztuko du Iban Garatek bihar hasita ETB1en Iban Garatek aurkeztuko duen saio berri bat hasiko da bihar ETB1 katean: TOPera! . Astelehenetik ostegunera emango dute, 21:00etatik 21:15era. Eta bertan Euskal Herriko alderik bitxienak erakutsiko dituzte ranking batean. Egunero TOP5 zerrenda bat ezagutuko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024913
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamahiru lagunek ikusmena galtzearen ardura medikuei egotzi die laborategiak DONOSTIA. Erretina askatuta ebakuntza egin eta ikusmena galdu duten hamahiru lagunei produktu akasdun bat eman zietela adierazi izan dute sendagileek: perfluoroktanoa. Ebakuntzetan erabilitako gaia toxikoa zenik ukatu egin du, ordea, produktu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024914
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek Whatsapp zergapetuko du datorren urterako MADRIL. Salmenten bidez jasotako mila eurotik bat Espainiako Ogasunari pagatu beharko diote Whatsapp eta sektoreko beste mezulari elektronikoek 2021. urtetik aurrera. Telekomunikazioen lege proiektua ezagutarazi du Madrilek, helegiteen epea zabalduz.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024915
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiaren sarrera izango da gaur hasiko den goi bileraren ardatza . «Greziar-zipretarrei men egitea» egotzi dio Ankarako gobernuak Europako Batasunari Turkiaren sarrera izango da gaur hasiko den goi bileraren ardatza «Greziar-zipretarrei men egitea» egotzi dio Ankarako gobernuak Europako Bilera erabakigarria abiatuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024916
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste 'escrache' bat egin diote Garzoni, euskal herritarren kontrako torturak salatzeko EHL Euskal Herriaren Lagunak elkarteak escrache bat egin zion herenegun Buenos Airesen Baltasar Garzon epaileari, hitzaldi bat ematera zihoanean. Askapenak eman du protestaren berri. Argentinako hiriburuko Armeniako zentro batean ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024917
BERRIA
Euskadi
noticias
120 preso inguruk ez dute izan aurrez aurreko bisita azken hiru asteetan. Presoen senideak miatzeko hartzen ari diren neurrien aurkako salaketak jarri dituzte hainbat familiartekok 120 preso inguruk ez dute izan aurrez aurreko bisita azken hiru Presoen senideak miatzeko hartzen ari diren neurrien aurkako salaketak Azke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024918
BERRIA
Euskadi
noticias
Azaroan 1.006 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian Azaroa hilabete mesedegarria izan ohi da langabeziaren eta enpleguaren datuentzat, eta aurtengoan ere hala izan da: urriarekin alderatuta, langabeen kopurua apaldu egin da Hego Euskal herrian, 1.006 langabe gutxiago baitaude; Gizarte Segurantzako afilia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024919
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri ekimeneko euskarazko hedabideen arloan aldaketak egingo dituzte Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek: bateratu egingo dute laguntzen sistema. BERRIArekin itun bat egingo du Eusko Jaurlaritzak. Euskarazko hedabideen laguntzetan aldaketa handiak izango dira. Biratze gisa ikusi behar da? Hasieratik izan dute diru lagunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024920
BERRIA
Euskadi
noticias
79 urte zituen Aretxabaletako Gurutze Berri mendian hildakoak. Gizonezkoa ondoezik sentitu da, eta larrialdi zerbitzuak joan dira harengana, baina ezin izan dute onera itzuli. Bestalde, 53 urteko gizonezko bat hil da Elgoibarren, auto batek harrapatuta. Larunbat gauean gertatu zen ezbeharra, 21:00 aldera. GI-2636 errep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024921
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunbideak badu zer hobetu, inbertsioen esparruan. Horixe nabarmendu du Nafarroako Kontu Ganberak, auzi horri buruz egindako txostenean. Inbertsioetan egindako ahalegina onartu du: 238 milioi euro gastatu ditu Osasunbideak 2008-2014 epean; argi utzi du, ordea, plangintzan hutsak badirela. Egokiagoa behar duela. Kriti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024922
BERRIA
Euskadi
noticias
Bera Bera-Zarautz derbia jokatuko da ligako estreinakoan ESKUBALOIA. Derbi batekin hasiko da Espainiako Ohorezko Mailako liga. Bera Berak eta Aiala Zarautzek elkarren aurka jokatuko dute Bidebietako kiroldegian, irailaren 5ean. Prosetecnisa Zuazok, maila nagusian ariko den beste euskal taldeak, berriz, etxean jokatuko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024923
BERRIA
Euskadi
noticias
Orkoiengo udal lanpostuetan ez da euskara eskatuko ORKOIEN. Euskara ez da beharrezkoa izango Orkoiengo Udaleko bederatzi lanpostutan lan egiteko, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eman duen epai baten arabera. Postu guztiek herritarrekin harreman zuzena izatea eskatzen dute; besteak beste, kultur koordinatzailea, giz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024924
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeita hamar urte bete dira Donostian Guardia Zibilak ETAren aurka eginiko operazio entzutetsuenetako batetik. Morlans auzoan, poliziek 'Donostia komandoko' Patxi Itziar, Jokin Leunda eta Iñaki Ormaetxea hil zituzten, hiru ordu luzeko tiroketa batean. Ezker abertzaleak eta senideek «exekuzioa» salatu zuten. Aste Nagus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024925
BERRIA
Euskadi
noticias
Korsikako Asanbleako presidente izendatu dute Jean-Guy Talamoni AJACCIO. Korsikako independentistek Eskualde Hauteskundeetan lortutako garaipenari esker, Jean-Guy Talamoni izendatu zuten atzo uharteko Asanbleako presidente. Femu a Corsica eta Corsica Libera alderdiek bat egin, eta, 1982an Korsikako Asanblea eratu zenet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024926
BERRIA
Euskadi
noticias
30 gorpu aurkitu dituzte Bagdaden hobi komun batean BAGDAD Irakeko hiriburuan 30 gorpu inguru aurkitu zituzten atzo hobi komun batean. Iturri ofizialen arabera, duela sei hilabete inguru suniten eta xiiten arteko borroketan hildako irakiarren hilotzak dira aurkitutakoak. Bestalde, atzo, kazetari irakiar bat bahitu zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024927
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskola inklusiboaren herri ekinbide legegilea sinadurak biltzen hasi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eskola inklusiboa bermatuko duen araudi proposamenak epe erabakigarria hasi du. Maiatzaren 31 baino lehen 10.000 sinadura bildu behar ditu Zubiak Eraikiz plataformak sustatutako herri ekinbide legegileak. Herritarren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024928
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelgo taldeei Euskal Herriko kirol ekitaldietan ezin egin kritika? Athleticek bihar Europako Ligan Hapoel Kiryat Israelgo taldea hartuko duela-eta klubeko zuzendaritzak Herri Norte jarraitzaile taldeari eskatu dio Israelen aurkako oihurik-eta ez dezala egin eta Palestinako banderarik ez dezala agertu, gaur El Correo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024929
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek aztergai du dosien arteko tartea handitzea MADRIL. Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak txertaketa pauta aldatzea aztertuko du gaur. Lehen dosiaren eta bigarrenaren arteko denbora sei eta zortzi aste bitartean luzatzea proposatu dute; aldaketak 79 urtetik beherakoei eraginen lieke. Pertsona kalteberenak lehe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024930
BERRIA
Euskadi
noticias
Sebastiano Vassalli hil da, sari ugari jasotako idazlea LITERATURA. Italiako literatur saririk garrantzitsuenetakoak irabazia zen Sebastiano Vassalli idazlea, Strega saria horien artean, eta irailean Campiello saria jasotzekoa zen, bere ibilbide osoari eginado aitortza gisa. Minbizi baten ondorioz hil zen atzo, 73 urte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024931
BERRIA
Euskadi
noticias
Sevillari irabazi behar dio, Real Madril baitu zain gero OSASUNA. Osasunak mailari eusteko beste aukera bat izango du igande honetan. Horretarako, Sevillari irabazi behar dio Sadarren, eta Deportivok Malagan galtzea eta Zaragozak Betisen zelaian ez irabaztea. Berdinduz gero, edo galduz gero, izugarri zailduko litzaioke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024932
BERRIA
Euskadi
noticias
EAko idazkarigai nagusiek EH Bilduren egituraketa berria dute desadostasun Hona hemen, aurrerapen gisa, Pello Urizar EAko idazkarigai nagusiaren esan batzuk: - "EA batzuetan bere kuotaren gainetik egon da EH Bildun, besteetan azpitik. Malgutasuna behar da, baina EAk dagokion pisua du. 2009an baino askoz hobea da egoera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0024933
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Berlinaleko Ohorezko Urrezko Hartza jasoko du Meryl Streep aktore estatubatuarrak otsailean. The Iron Lady bere azken filmaren proiekzioaren harira jasoko du. Streep omentzeko, haren hainbat pelikula emango dituzte, besteak beste, Bentonen Kramer vs. Kramer (1979), Pakularen Sophie's Choice (1982) eta Pollacken...
cc-by-sa 4.0