id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0025034
BERRIA
Euskadi
noticias
Gure kulturaren baitako nahasketa dantzatua. 'Aurrez aurre' ikuskizuna estreinatuko dute bihar Maritzuli eta Meatzaldeko Arrigorria taldeek 'Aurrez aurre' ikuskizuna estreinatuko dute bihar Maritzuli eta Aurrez aurre dantza ikusgarriak funtsa euskal dantza tradizionala du. Koreografia hori Donibane Lohizuneko Kexiloan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025035
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasuna-Gimnastic partida urtarrilaren 18an jokatuko da FUTBOLA. Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak atzo jakinarazi zuenez, urtarrilaren 18an jokatuko da abenduaren 2an elurragatik atzeratu zen Osasunaren eta Gimnasticen artekoa. Nafarrek, berriz, helegitea aurkeztu dute, partida irabazitzat eman diezai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025036
BERRIA
Euskadi
noticias
Armendariz zuzendari lanetara itzuliko da, 'Kanada' eleberriaren egokitzapenarekin ZINEMA. Montxo Armendarizek (Olleta, Nafarroa, 1949) film berri bat zuzenduko du, 9 urteren ostean. Juan Gomez Barcenaren Kanada eleberria eramango du pantaila handira; Bigarren Mundu Gerran dago girotuta, eta Auschwitzeko kontzentrazio ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025037
BERRIA
Euskadi
noticias
ELA: «PCRrik egin gabe irekiko dira eguneko zentroak» DONOSTIA. ELA sindikatuak salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak PCR probarik egin gabe irekiko dituela adinekoentzako eguneko zentroak. Sindikatuak ohartarazi du «inkoherentea» dela aldundiak «zuhurtziaz hitz egitea eta eguneko zentroak erabiltzaileentzako berme nahik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025038
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako metroaren aurkako mugimenduarekin bat egin dute hainbat pertsona ezagunek Besteak beste, Gorka Otxoa eta Sara Cozar aktoreek, Baleren Bakaikoa ekonomialariak eta Kattalin Miner kazetariak hartu dute parte Satorralaia plataformak egindako Zer metro? dokumentalean. Lanaren helburua da topoaren proiektuaren ing...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025039
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteak debekatutako luku bonbak erabili ditu Gaddafik Misrata hirian, Libiaren mendebaldean, Muammar Gaddafiren erregimenaren bonbardaketek ez dute etenik. Herenegun 23 hildakoren berri eman zuten, eta atzo, berriz, bertze 22 lagun hil ziren leherketen ondorioz, Al Jazeerak jakinarazi duenez. The New York Times -e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025040
BERRIA
Euskadi
noticias
Langileak bilatzeko lanetan ez direla behar beste baliabide jarri salatu dute senideek Zabortegiko luiziak azpian harrapatu zituen langileetako baten senideek, Joaquin Beltranenek, agiri bat plazaratu dute. Erreskatean aritu diren profesional guztiei eskerrak eman dizkiete, «bihotz-bihotzez»: suhiltzaileei, ertzainei e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025041
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Baskoniak jakinarazi du zein izango diren datorren denboraldian Pedro Martinez entrenatzailearen laguntzaileak, eta bi berritasun daude: Xabi Aspe eta Lluis Riera.Aspe harrobian aritu da lanean, eta Rierak Joventuten egin ditu azken sasoiak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025042
BERRIA
Euskadi
noticias
Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak gaur azaldu du ondo hartu dutela EAren erabakia, honek eurekin dituzten "akordio estrategikoei" eustea erabaki duelako. Nafarroa Bain segitzeko erabakia ere hartu du EAk, eta Morenok jakinarazi du koalizioarekin biltzea espero dutela. "Nafarroan aldaketa bultzatzeko akordioa erdie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025043
BERRIA
Euskadi
noticias
Eta ez dakarte oparirik zakuetan. Dirudienez, AEBetatik zabaldu da deiadarra: munduko gizon matxistok, batu gaitezen, sorgin ehiza hastera doa-eta! Izan ere, Roosh Valizadeh izeneko blogari batek sustatu du Erregeen itzulera deitu diona, hain zuzen, mundu osoko 43 herrialdetan deitua baitzuen 160 hiritan gizonen suprem...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025044
BERRIA
Euskadi
noticias
Txinan bidaia kopurua bikoiztea espero dute asteotan Behin COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileak kolpe batez kenduta, Txinan -eta munduan- kezka bat finkatu da: Urteberri txinatarrak, horri lotutako bidaiek eta nazioarteko joan-etorriek are gehiago okertuko dutela egungo egoera. Jendeen zirkulazioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025045
BERRIA
Euskadi
noticias
Imaz «Batasunaren abokatu onenetakoa» bilakatu dela dio PPk Josu Jon Imaz EAJko EBBko presidentea «Batasunaren abokatu onenetakoa» bihurtu dela adierazi zuen Carmelo Barrio EAEko PPko idazkariak nagusiak, atzo, EBBko buruak herenegun Zarauzko ekitaldi politikoan egindako adierazpenei erantzutean. «Imazi entzuten diogun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025046
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakia eta hegaztia, eskutik ehizan. Nobleen denbora-pasa izan zen garai batean falkoneria Europan, baina suzko armak heltzearekin behera egin zuen ehiza mota honek; egun, ordea, gero eta jende gehiago ari da zaletzen. Euskal Herrian ere baditu jarraitzaileak. Nobleen denbora-pasa izan zen garai batean falkoneria Euro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025047
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzak uste du Lanbideri dagokiola kudeatzea Espainiako Gobernuak langabeentzat erabakitako laguntza berria. Horregatik, laguntza hori Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jartzeko modua negoziatzeko deia egin dio Madrili. Agiri baten bidez, Jaurlaritzak gogorarazi du Espainiako Auzitegi Konstituzionale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025048
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsen zenbait ekitaldi debekatzeko eskatu du Dignidad y Justiciak Dignidad y Justicia alderdiak Kaskagorri eta Txori Barrote konpartsen zenbait ekitaldi debekatzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari, haren ustez konpartsa horien egitarauetan "terrorismoa goratu" dezaketen zenbait ekitald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025049
BERRIA
Euskadi
noticias
KUALA LUMPUR. 2014an Pekindik Kuala Lumpurrera zihoan MH370 hegaldiko hegazkina bidean desagertu zen, ibilbidea aldatu ostean. Atzo argitara ateratako txosten baten arabera, aldaketa «nahita» egin zen, baina ez dute argitu nork egin zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025050
BERRIA
Euskadi
noticias
SANFERMINAK IRUÑEAN. «Txokoa gero eta ezagunagoa da, eta egunero hiru mila lagun biltzen dira». Nafarroa Oinez urriaren 15ean izanen da, Etxarri Aranatzen. Egun horretako giroa zabaldu nahian, Taconeran txosna eta denda jartzen dute sanferminetan. Josepi Etxebeste. Nafarroa Oinez guneko dendako arduraduna Josepi Etxebe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025051
BERRIA
Euskadi
noticias
Olaizola II.ak seigarrenez irabaz dezake gaur Zarauzko Torneoa. Bengoetxea VI.aren eta Beginoren aurka jokatuko dute Goizuetarrak eta Mendizabal II.ak Olaizola II.ak seigarrenez irabaz dezake gaur Zarauzko Torneoa Bengoetxea VI.aren eta Beginoren aurka jokatuko dute Goizuetarrak eta Zarauzko torneoan, udako laugarrenea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025052
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hibridoa». Hitz hori hautatu dute antolatzaileek Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko 62. Jaialdia deskribatzeko. Koronabirusak hartara bultzatuta, partez presentziala eta partez digitala izango den jaialdi bat antolatu dute aurten, eta, beraz, Bilbon bertan zein norbere etxean jarraitu ahalko da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025053
BERRIA
Euskadi
noticias
Cabacasi omena egingo diote bihar, zauritu zuten lekuan BILBO. Atzo hiru urte hil zen Iñigo Cabacas Athleticen zalea, Ertzaintzaren pilota batek buruan jo ondoren. Auzia instrukzio fasean dago oraindik. Gaztea omentzeko eta 1.095 egun justizia eske daramatela salatzeko, ekitaldia egingo dute lagunek bihar 18:00etan Mar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025054
BERRIA
Euskadi
noticias
Laudion funtzionario bat euskara ikastetik salbuetsi duten epaien aurka, kalera Iaz plazaratu zen sententzia batean, Gasteizko auzitegi batek ebatzi zuen Laudioko Udaleko funtzionario bati, 45 urtetik gorakoa zenez, ezin zitzaiola eskatu euskara mailaren ziurtagiririk. Horrez gain, erantsi zuen euskara «munduko hizkunt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025055
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Espainiako zinema akademiak aukeratua du dagoeneko Oscar sarietan Espainia ordezkatuko duen filma: La trinchera infinita izango da lan hori. Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo eta Oliver Laxeren O que arde filmak ziren beste bi hautagaiak. Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikulak, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025056
BERRIA
Euskadi
noticias
Puerto auziko epaia ikertzen ari da AMA, helegitea jarri ahal izateko Puerto auzia oraindik ez dela bukatu dirudi. Dopinaren aurkako Munduko Agentzia (AMA) herenegun Madrilen jakinarazitako epaia aztertzen ari da, helegitea jarri edo ez erabakitzeko. David Howman agentziako presidenteak ohar bidez jakinarazi duenez, od...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025057
BERRIA
Euskadi
noticias
Geronimo buruzagi apatxea, bizitza osoa zurien kontra borrokatu ondoren 86 urterekin, gau batez, whiskiarekin mozkortu, zalditik erori, konortea galdu, gau osoa ibai baten ondoan pasa, pneumoniak jo eta handik hiru egunera hil zen buruzagi handia, Goyakhla deitzen zen, aharrausi egiten duena . Taklihshmin ( Iluna ) ait...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025058
BERRIA
Euskadi
noticias
Erresuma Batuaren brexit -aren erreferendumaren eztabaidak nahiko espero izatekoa zen bide baterantz jo zuen lehengo astean, Derryn, Ipar Irlandan. Tony Blair eta John Major, biak ere herrialdeko lehen ministro izanak, Erresuma Batua EB Europako Batasunean geratzearen alde mintzatu ziren han, eta ohartarazi zuten ezen,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025059
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. Zazpi urte, 11 buruhauste. 'Egunkaria'-ren aurka duela zazpi urte abiatutako auziak bihar izan dezake amaieraren hasiera, epaiarekin. Bide malkartsua izan da, eta baikortasun uneak eta buruhausteak ekarri ditu elkarren atzetik. 'Egunkaria'-ren aurka duela zazpi urte abiatutako auziak bihar izan dezak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025060
BERRIA
Euskadi
noticias
Mutualitateen boterea salatuko du LABek laneko osasunaren egunean Etzi izango da Lan Segurtasunaren eta Osasunaren nazioarteko eguna, eta LABek batez ere Espainiako Gobernuak mutualitateei eman nahi dien botere berriak kritikatzeko aprobetxatuko du egun hori. Espainiako Gobernuaren asmoa da mutualitateei ematea langile...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025061
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazio askotariko Estatua aldarrikatu du Galeuscatek bere 75. urteurrenean . «Keinu zentralistak» dituelako, egungo eredu autonomikoak ez duela balio uste dute EAJk, BNGk eta CiUk Nazio askotariko Estatua aldarrikatu du Galeuscatek bere 75. «Keinu zentralistak» dituelako, egungo eredu autonomikoak ez duela Atzo 75 urte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025062
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk Kosovo iparraldean tentsioa dagoela ohartarazi du. Gune horretarako Kosovoko Gobernuak prestatu duen plana atzera bota dute Errusiak eta Serbiak NBEk Kosovo iparraldean tentsioa dagoela ohartarazi du Gune horretarako Kosovoko Gobernuak prestatu duen plana atzera bota Nazio Batuen Erakundeak Kosovoko iparraldean te...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025063
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistango 27 soldadu eta bi zibil hil ditu ekintzaile suizida batek. Talibanek bere gain hartu dute erasoa, eta Gurutze Gorriko lau langile bahituak askatu dituzte Afganistango 27 soldadu eta bi zibil hil ditu ekintzaile suizida batek Talibanek bere gain hartu dute erasoa, eta Gurutze Gorriko lau langile Afganistang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025064
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria : Fernando Leon de Aranoa. Aktoreak : Javier Bardem, Manolo Solo, Almudena Amor. Herrialdea : Espainia. Urtea : 2021. Iraupena : 120 minutu. Generoa : Drama, komedia. Blanco balantza industrialak ekoizten dituen enpresa bateko jabea da, eta Enpresa Bikaintasunaren Saria emango dion batzordearen zain dago. Be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025065
BERRIA
Euskadi
noticias
IAEA: «Iranek uranioa aberasteko prozesua moteldu du, baina ez du erabat eten». Mahmud Ahmadinejad presidenteak ez dutela programa nuklearra bertan behera utziko berretsi du IAEA: «Iranek uranioa aberasteko prozesua moteldu du, baina ez du Mahmud Ahmadinejad presidenteak ez dutela programa nuklearra bertan IAEA Energia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025066
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste inoiz ere nabarmendu izan du Jon Kasares Txorromorro -k , La Jodederako abeslarietako batek eta gitarristak, ikus-entzuleak dantzan jartzea dela beren helburu behinena. Karibeko doinu tradizionalak Euskal Herriratzen dituzte, «edota euskal abestiak Karibeko erritmoan» jotzen, asmo hori gauzatzeko ahaleginean. Eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025067
BERRIA
Euskadi
noticias
Artxibatu egin dute Leitzako alkatearen aurkako auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Pablo Ruzek artxibatu egin du Leitzako (Nafarroa) alkate Oier Eizmendiren aurka ustez «terrorismoa goratzeagatik» irekitako auzia. Epaileak erabaki bera hartu du auzian inputatutako Lourdes Juantorenaren eta Saioa Iraolaren kas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025068
BERRIA
Euskadi
noticias
ATENAS. Greziako atxikitze zentroetan immigranteak torturatu egiten dituztela salatu du -baita elektrodoekin ere- Keerfa arrazakeriaren kontrako mugimenduak. «Kontzentrazio esparruekin» alderatu, eta zentroak ixteko eskatu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025069
BERRIA
Euskadi
noticias
Bereziki handiak eta paisaiaren edergarriak dira zuhaitz monumentalak, baina istorio kontalariak dira batez ere. Trekking egitean helburua gailurra baino gehiago izateko, Euskal Herriko basoak eta zuhaitzak beste begi batzuekin aztertu eta haien xarma estimatzeko, edota paisaiek zer helarazi dezaketen begiesteko, 35 ib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025070
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Elah, saminaren harana. Venezian lehiatutako 'In The Valley of Elah' estreinatu dute Lapurdin, Paul Haggisen bigarren lana Venezian lehiatutako 'In The Valley of Elah' estreinatu dute Lapurdin, Paul Haggis Oscar sariren batekin jasoko ote dute berriro kamerek aurki? Dagoeneko kritikari askok Oscarretarako fabor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025071
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Sanchezek EAJri adierazi dio «lehentasunezko» sozioa dela Gobernua kontrolatzeko saioa egin zuten atzo Espainiako Kongresuan, eta 2021erako aurrekontuak izan zituzten hizpide gobernuburuari egin beharreko galdera nagusietan. Hainbat alderdik galdetu zioten Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari gai horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025072
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikingoen mozorroak modan jarri zituzten Amon Amarth talde suediarreko kideek metal jarraitzaileen artean. Betidanik izan dituzte hizpide, baina, marketin ona zela konturatu zirenean, indartu egin zuten iruditeria. Berserker hamaikagarren diskoa ere azken hamarraldi luzeko joeraren jarraipena da, salmenta onak barne. N...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025073
BERRIA
Euskadi
noticias
GERIZPEAN. LEGUTIOKO JAIAK. Jaiak pil-pilean. Bakailaoa, marmitakoa eta hegaluzea dastatzeko aukera izango dute bisitariek jaien egun handian Bakailaoa, marmitakoa eta hegaluzea dastatzeko aukera izango dute Parranda indartsua joan da, mozorro, kontzertu eta lehiaketa artean, eta festa lasaiagorako tartea dute gaur leg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025074
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Bach&Bach taldearen saioarekin hasiko da, gaur, Antioko Musikaldia, Zumarragan (Gipuzkoa). Hilaren 9an, Open Brass taldea ariko da; 16an, Kea ahots taldea; eta, 23an, Gorka Hermosak Sustraien matxinada proiektua aurkeztuko du Garikoitz Mendizabalek lagunduta. Sagarrondo txintxo, sagarrondo on! ikuskizunarekin a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025075
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilero greba egun bat egingo dute lehen arretako medikuek Grebara deitu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun publikoko lehen arretako 600 profesional inguru biltzen dituen LAA Lehen Arreta Arnasberritzen taldeak. Hilero greba egun bat egingo dute. Martxoaren 15ean, apirilaren 12an eta maiatzaren 17an. Data horiek, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025076
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bizi naizeno, bizitza kantatuko dut; bizi naizeno, bizitza dantzatuko dut». Oholtza gainean egin zituen hitzok Oihanburuk, 90 urte zituela, Oroitzen naiz... obraren une batean. 2011ko irailean taularatu zen lan hori dantzatzeko, adinean urrun ez zituen Jean Nesprias eta Koldo Zabala dantzarien konpainian, eta Mizel Th...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025077
BERRIA
Euskadi
noticias
Lantaldeak handitzeko balioko ez duen hazkundea izango du Gipuzkoak Gipuzkoako Bazkundeak iragarri du %2 haziko dela aurten Gipuzkoako nahiz EAEko barne produktu gordina. Eusko Jaurlaritzak iragarritako %1,7 baino handiagoa da igoera. Ekonomia egoera «birtuoso» batean egonik, kopurua are hobea izatea ere ez du baztertu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025078
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekideari eraso egiteagatik Bi gizon atxilotu dituzte asteburuan Gasteizen, indarkeria matxistari lotuta. Batetik, Udaltzaingoak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean. 3:30ak aldera, Herrandarren kaletik deitu zieten udaltzainei, bikotekideak eraso egin ondoren etxetik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025079
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. 2009KO MUNDUKO TXAPELKETA. Bakar-bakarrik, nola bestela. Romain Sicard lapurtarrak modu bikainean irabazi du urrea, 23 urtez azpikoen errepideko proban Romain Sicard lapurtarrak modu bikainean irabazi du urrea, 23 urtez Iparraldean gutxi dira profesionaletara pasatzen diren txirrindulariak. Egia esan,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025080
BERRIA
Euskadi
noticias
EITB Podkast atariak fikziozko podcast bat estreinatu zuen atzo: #10garrena . Bertsolari Txapelketa Nagusiaren final ezohikoak edota distopikoak proposatzen ditu. Maite Goñi EITBko Audio eta Digitaleko zuzendariak iragarri du final horiek «iradokitzaileak» eta «zirikatzaileak» izango direla. «EITBLab laborategiak zenba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025081
BERRIA
Euskadi
noticias
«Surf egitea adina plazer ematen dit surfari buruzko irudiak grabatzeak» Ez du lehen aldia Surfilm Festibal jaialdian Jon Asurzak. Oraingo honetan, Izustarri film laburra aurkeztuko du. Iaz grabatutako bideoa da. Horretarako, Punta Galeako proba ospetsuan parte hartu zuten surflariak bildu zituen, hemengo hainbat surfl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025082
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Jeff Wadlow. Aktoreak: Lucy Hale, Tyler Posey, Violett Beane, Nolan Gerard Funk, Hayden Szeto. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Beldurrezkoa. Beldurrezko pelikula da Truth or Dare. Nahiko abiapuntu ezaguna du: lagun talde bat jolasean aritzeko elkartuko da etxe batean, eta, halak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025083
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBetako Fox kateak joan den igandean eskainitako The Simpson marrazki bizidunen atalean, Flanders elizkoia infernuan sartu zen amesgaizto batean. Eta hantxe agertu zitzaion Richard Dawkinsen aurpegia eta ahotsa zituen deabrutzarra: "Santu katolikoen gisatua egiten ari naiz!", esaten zuen, San Sebastian gezi eta guzti ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025084
BERRIA
Euskadi
noticias
Angel Figueroa gaixotasun sendaezina duen presoa Txagorritxu erietxera eraman dute berriz. Haren eritasuna bizitza osorako dela eta kartzelako bizimodua desegokia dela azaldu du Askatasunak Angel Figueroa gaixotasun sendaezina duen presoa Txagorritxu erietxera Haren eritasuna bizitza osorako dela eta kartzelako bizimod...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025085
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. McLarenek herenegun jakinarazi zuen Sergio Perez mexikarrak ez duela jarraituko taldean, eta aurkitu dute ordezkoa: Kevin Magnussen danimarkarra. Renaulten, berriz, Heikki Kovalainen ariko da Kimi Raikkonenen ordez azken bi probetan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025086
BERRIA
Euskadi
noticias
Presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulia egin zuten herenegun Turkian, eta Recep Tayyip Erdoganek eta bere alderdiak ez zuten hutsik egin. Presidente izaten jarraituko du -bost urterako agintaldia da-, eta AKP Justizia eta Garapena Alderdiak parlamentuan gehiengo osoa edukitzen segituko du, M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025087
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela bi urteko annus horribilis -a atzean utzita, uste hedatua zen 2021ak nolabaiteko normaltasuna ekarriko ziela arte eszenikoei, eta hala izan da hein batean, COVID-19aren kontura agindutako neurri murriztaileak gorabehera. Alde horretatik, esan beharra dago iaz ere ibili zirela mugapenak birusa bezain libre, orain ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025088
BERRIA
Euskadi
noticias
Aro txarragatik ezeztatu behar izan dute EHZren 22. aldia, baina, elkartasunaren ondorioz, nolabait egin da jaialdia, Hazparne, Kanbo eta Donostiako ekitaldiak lekuko. Indarberriturik daude laguntzaileak. «Festibala denena da». EHZko Idoia Rodriguezen hitzak dira horiek, Donostiako Le Bukowskin bota zituen igandean, ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025089
BERRIA
Euskadi
noticias
Norabidea zuzendu nahian. Orioko koadrila erdia berria da. Ontziaren hori kolorea berriro ere distiratsu agertzea da beren asmoa Orioko koadrila erdia berria da. Ontziaren hori kolorea berriro ere Bere traineruaren norabidea zuzendu nahi du Orioko Klubak. 2003an eratu zen TKE Liga. Orduz geroztik nahi eta ezin ibili da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025090
BERRIA
Euskadi
noticias
Fukushiman egoera «oso larria» dela baieztatu du IAEAk Lurrikarak eta tsunamiak Japonia astindu zutenetik ia hiru aste igarota, Fukushiman krisi nuklearraren alerta maila larrituz doa egunetik egunera. Egoera «oso larria» da IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren arabera, eta zentraletik 40 kilometrotara dago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025091
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordiziak irabazi egin du, eta Gernikak eta Miarritzek, galdu ERRUGBIA. Ordiziak garaipena lortu zuen atzo ligan Cienciasen kontra (19-12), eta partida amaieran omenaldi hunkigarria egin zioten duela gutxi hil zen Kawa Leaumari. Gernikak, berriz, 18-10 galdu zuen Entrepinaresen aurka. Top 14an Miarritzek ezin izan Brive...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025092
BERRIA
Euskadi
noticias
Legebiltzarrak heriotza duinaz eta haren segurtasun juridikoaz eztabaidatuko du Eusko Legebiltzarrak bizitzaren amaieran pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz eztabaidatuko du datozen hilabeteetan. Gai horri heltzeko Aralarrek aurkeztutako lege proposamen bat bozkatu zuten atzo osoko bilkuran, eta tald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025093
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken Maratiletan ezer aipatu ez badut ere, gure independentzia prozesuak aurrera darrai. Poliki baina gelditu gabe. Irmo eta sendo. Eta emaitzak lortzen ari gara, baiki. Eta ez diot soilik militar zaunkarien mehatxuengatik, ez. Urduri jartzen ari dira, gero eta urduriago, jakin baitakite ez dagoela herriaren nahia gel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025094
BERRIA
Euskadi
noticias
Bete egin da iragarpena: elurtea kostalderaino heldu zen atzo goizaldean, garraiobideetan mugimendu handiena izaten den garaian. Euskal Herri osoa elurtuta argitu zuen egunak, eta garraioan arazoak sortu ziren: bai errepidean, bai trenbidean, bai aireportuan, bai bizikletan eta oinez ibiltzeko ere. Bi lagun hil ziren. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025095
BERRIA
Euskadi
noticias
-0,254. Ezegonkortasun handiko fase batean dago Burkina Faso, erakundeak dioenez; talde islamisten erasoak ugaritu direlako, batez ere. -%0,183. Mobilizazioekin eta krisi politikoak eragindako tentsio diplomatikoekin lotu du erakundeak segurtasun falta. -%0,183. Hilketa tasa handienetakoa duen herrialdea da Honduras. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025096
BERRIA
Euskadi
noticias
Supermerkatuetan «baserritarren odola» saltzen dela dio Enbak Aspaldian esana dauka Enba nekazarien sindikatuak esne litroaren gutxieneko prezioak 0,60 euro behar duela izan ustiatzea bideragarria izan dadin. Bada, Gipuzkoan hortik behera saltzen dela ikusi dute aurreko astean egindako azterketa batean. Supermerkatu ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025097
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. ACB LIGAKO FINALA. David xumea eta Goliat erraldoia. Europako talderik onena menderatzeko erronka zaila hasiko du gaur Baskoniak Bartzelonan; han jokatuko dira lehen biak Bartzelonak ez du parekorik talentuz eta baliabidez, baina Baskoniak fedea irabazi du Europako talderik onena menderatzeko erronka zaila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025098
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. SEXUA ETA PSIKOLOGIA. Antisorgailuen kontuak. Antisorgailuen inguruko kezkak eta ikerketak aspaldikoak dira gizakiarentzat Antisorgailuen inguruko kezkak eta ikerketak aspaldikoak dira Antisorgailuen aurkikuntza eta erabilera ez da, askotan pentsatzen den moduan, XX.mendeko ezaugarri bat. Mende horretan ez da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025099
BERRIA
Euskadi
noticias
Ibilbidea. BKCP-Powerplus (2014-2015), Beobank-Corendon (2016-2017), Corendon-Circus (2018-2019) eta Alpecin-Fenix (2020). Palmaresa ziklo-krosean. Ehundik gora lasterketa irabazi ditu. Horien artean: munduko hiru txapelketa, Munduko Kopa bat, Europako hiru txapelketa eta Herbehereetako sei. Palmaresa errepidean. 25 ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025100
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkenik lasaitasuna. Isildu dira ahotsak. Inork ez omen digu gaur botorik eskatuko. Eguna amaitu arte ez dut guztiz sinetsiko, baina, momentuz, gure mendian txoriak baino ez dira entzuten. Telebista pizteak beldurra ematen dit: botoiari ematen diodanean, agertu egiten zaizkit. Beldurrezko filmetan bezala: hor daude bet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025101
BERRIA
Euskadi
noticias
Egonkortasuna ardatz. Baionak handitzen jarraitu nahi du. Horretarako taldea egonkortzearen alde egin du. Jokalari berriak garaiz etorri dira, eta pasa den sasoiko taldeburuak taldean gelditu dira. Baionak handitzen jarraitu nahi du. Horretarako taldea egonkortzearen alde egin du. Jokalari berriak garaiz etorri dira, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025102
BERRIA
Euskadi
noticias
WASHINGTON. Gerry Rice Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) ordezkariak onartu du «prest» daudela Espainiari laguntzeko, baina ohartarazi du horretarako lehenengo pausoa Mariano Raxoiren gobernuak eman behar duela. Ricek uste du orain arte egindako erreformak «bide onetik» doazela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025103
BERRIA
Euskadi
noticias
Fotogramak duintasun eske. Fikzioa eta dokumentalak izango ditu Donostiako Giza Eskubideen Jaialdiak, martxoaren 16tik 23ra Fikzioa eta dokumentalak izango ditu Donostiako Giza Eskubideen Sufrimendua. Bere-berea du gizakiak. Bai nork bere buruari eragiten diona, eta baita batak besteari eragiten diona ere. Sufrimendu i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025104
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniaren balizko independentziari buruz Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak I-27ko bozen atarian eman zuen erantzun ofiziala (ingelesez) eta espainieraz haren izenean filtratu zen adierazpen gogorrago baten manipulazioa dela kausa, gaia «oso serio» hartzen duela erantzun dio Martin Schulz Europako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025105
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaratik urrunduta daudenei begira jarri nahi dute 20. Korrikarekin. «Partekatzea» da giltza, Amondoren ustez. Horrekin euskarak eta euskaldunek ere irabaziko dutela uste du. Bigarren aldia du Korrikaren arduradun nagusi gisa Asier Amondok (Laudio, Araba, 1969). Edurne Brouarden lekukoa hartu zuen orain hiru urte. Be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025106
BERRIA
Euskadi
noticias
Bost milioi kasurekin eta 165.000 hildakorekin baino gehiagorekin, AEBak dira COVID-19ak kalte handien eragin dion herrialdea. Ezusteko etsaia agertu zaio Trumpi kanpaina betean. Demokratek lau urtean lortu ez dutena lortu du izaki mikroskopikoak, haren irudia ahultzea. Karguaren zina egin zuenean, 2017ko urtarrilaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025107
BERRIA
Euskadi
noticias
Autobus bat kolpatu, eskuin eskuko hezur bat hautsi, eta Vuelta utzi du Petacchik Autobus bat kolpatu, eskuin eskuko hezur bat hautsi, eta Vuelta utzi du 2006. urteko oroitzapen txarra edukiko du Alessandro Pettachik. Giroa utzi zuen hasi eta berehala, eta Vuelta ere bere sasoi puntu onenera hurbiltzen ari zela utziko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025108
BERRIA
Euskadi
noticias
ANV baztertzeko UPNren eskaintza ez dute onartu NaBaik eta PSNk Iruñeko Udalaren menpeko hainbat sozietatetan -besteak beste, Mercairuña, Comiruña eta ANIMSA- Eusko Abertzale Ekintzaren bi zinegotziei ordezkaritza kentzeko UPNk eginiko eskaintza ez dute aintzat hartuko Nafarroa Baik eta PSNk. UPNk gogorarazi du 2000. u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025109
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. Anoetako bideari eutsiko dio Batasunak hauteskundeetan . Hauteskunde Batzordearen eta «oztopo guztien gainetik», Batasuna presente egongo dela ziurtatu du Arnaldo Otegik; hauteskundeak ere, gatazkaren irtenbidea bilatzeko baliatu nahi ditu ezker abertzaleak Anoetako bideari eutsik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025110
BERRIA
Euskadi
noticias
Gero eta gutxiago falta da. Urte berrian sartu eta hilabete eskas besterik ez da falta Anoeta estadio berria eraikitzeko lehiaketa publikoaren epea amaitzeko, eta, beraz, Jokin Aperribai Realeko presidentearen esanetan, «Realaren inoizko fitxaketarik onena» gauzatzen hasteko. Zehazki, Donostiako udalbatzarreko lau alde...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025111
BERRIA
Euskadi
noticias
Ulertzekoa da sustraia hitza diskoaren izenburuan topatzea, gernikarren lan berriak oso aintzat dituelako rock-and-rolla gauzatu dutenak, ipar amerikar delta blues egileetan hasi eta The Rolling Stones edo The Doors totem handietaraino bidea eginez. Garrantzia dute sustraiek, jakina, baina are garrantzitsuagoa da disko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025112
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAren arabera, PPk enpresen zerbitzura jarri du segurtasuna BILBO. ELA sindikatuak salatu du Espainiako Gobernuak gizarteko protesta «isilarazi» nahi duela Herritarren Segurtasunerako legearekin. «Segurtasun pribatuaren legearekin, segurtasuna enpresa pribatuen zerbitzura jarri nahi du, gainera». Euskal Herriko erakun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025113
BERRIA
Euskadi
noticias
Google eta Yahooren aurka lehiatuko den tresna aurkeztu du Jacques Chiracek Google eta Yahooren aurka lehiatuko den tresna aurkeztu du Jacques Frantzia berrikuntza industrialen eta teknologikoen arloan punta-puntako herrialdea izatea nahi du Jacques Chirac presidenteak. Hain justu, horretara bideratutako sei proiektu a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025114
BERRIA
Euskadi
noticias
Nolatan ibili ziren galiziarrak Eusko Gudarostean borrokan? 1936ko azaroaren 7an sortu zen ofizialki Eusko Gudarostea. 75 batailoi zituen, eta 40.000 soldadu, jada frontean zeuden 15.000 gudariez gain. Gehienak euskaldunak ziren, baina ez guztiak. Esaterako, baziren galiziarrak ere, eta horregatik hartu zuen La Gallega...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025115
BERRIA
Euskadi
noticias
Aldundiek luzatu egin dituzte zerga neurri bereziak 2021 ere urte berezia izango da zerga kontuetan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek urtebetez luzatu dituzte koronabirusaren krisiari aurre egiteko aurtengo martxoan hartutako zerga neurri bereziak. Horiei esker, enpresek eta herritarrek errazago izango d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025116
BERRIA
Euskadi
noticias
B irdman filmaren plano sekuentzia funtsik gabea hilabete oso bat jo eta ke gaitzesten ibili ondoren, neure burua aurkitu dut plano sekuentzia bakar bateko bideoklipa egiten. Tira, bideoklipak eta film luzeak alor ezberdinak izanda ere, koherentzia gutxikoa naizela pentsatuko duzue. Eta zuzen zabiltzate. Koherentea iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025117
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritar xumeak belarriak zorrotz eta begiak fin behar ditu Ipar Euskal Herrian Europar hauteskunde kanpaina abiatu dela jakiteko. Karrikan hutsik dira hauteskundeetarako ezartzen dituzten publizitate guneak. Martxoan, herriko bozen karietara, gainezka zeuden afixez, lehia hertsiaren seinale. Egunerokoan baliatzen dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025118
BERRIA
Euskadi
noticias
Herri elkargo bakarraren gaia trenkatzekoa da Baxenabarren Ipar Euskal Herriko herri elkargoetako zerbitzuburuen arteko bilkura batetik heldu zen Estebe Eiherabide. Garazi-Baigorri Herri Elkargoko burua da Eiherabide. Eginak eta egiteko bidean diren xede nagusiak lerrokatu ditu. Egin berri direnetan, CLPB Euskal Herrik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025119
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeitaka gradu termometroan, jendea galtza motz eta txankletetan, eta Gabonetako argiak jada eskegita. Irudi bitxi hori ikus zitekeen aste honetan Donostian. Gipuzkoako beste hainbat herritan ere hasita daude horretarako kableak jartzen. Ilusioz hartzen dituzte batzuek; alferrikako gastutzat dute beste batzuek. Eta ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025120
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek Mikel Rico fitxatu du, hiru milioi euro ordainduta Mikel Ricok (Arrigorriaga, Bizkaia, 1984) Athleticen jokatuko du heldu den sasoian. Juan Carlos Cordero Granadako -Ricoren talde ohia- kirol zuzendariak baieztatu zuen albistea atzo. Fitxaketaren inguruko zifren berri ere Granadak eman zuen: 3 milioi euro, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025121
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Araban aldiriko trenak indartzea proposatu du Jose Damian Garciak, Miranda-Gasteiz-Altsasu ardatzean maiztasuna gehituta. Halaber, Gasteizko autobus lineak eta tranbia hedatzen jarraitzeko asmoa agertu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025122
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurrak eman bezala, batere tranparik gabe. Ekologiaren eta ingurumenaren inguruko Bioterra azoka egingo dute Ficoban asteburuan Ekologiaren eta ingurumenaren inguruko Bioterra azoka egingo dute Garapen iraunkorraren eta kontsumo arduratsuaren aldekoek hitzordua dute bihartik igandera bitartean Irungo (Gipuzkoa) Ficoban...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025123
BERRIA
Euskadi
noticias
Bata emakumezkoa, bestea gizonezkoa. Lehenengoak euskaraz idazten du, bada gainera oso idazle estimatua baino maitatua euskal letretan, liburu benetan gogoangarriak idatzi dituena, besteak beste, Zergatik, panpox? (1979), Saturno (1987 ), Koaderno gorria (1998) eta bere gaurdainoko azken nobela benetan eder eta emea 3 ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025124
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurkariekiko diferentzia nabarmenduz hasi dute kanpaina Ekin diote kanpainari ofizialki. Gaurtik irailaren 23ra arte, mezua zabaltzeko aukera izango dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiek, eta horretarako baliatu zuten atzoko gaua ere. EH Bilduk eta PSE-EEk Bilbon ekin zioten lanari, EAJ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025125
BERRIA
Euskadi
noticias
Labankadaz hilda aurkitu dituzte emakume bat eta gizon bat Angelun Emakume baten eta gizon baten hilotzak aurkitu zituzten atzo goizean Angelun (Lapurdi), etxe batean. Labana zauriak zituzten. Suhiltzaileek azaldu dutenez, dei bat jaso zuten goizean, eta haiek iristerako hilak ziren biak. Etxean bazen beste pertsona ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025126
BERRIA
Euskadi
noticias
Ondarroako Udalak baimena eman die hutsarazitako eraikinetako dendariei salerosgaiak hartzeko sartu-irten bat egiteko.Alokabideren eta auzoen artean bilera gehiago egin dira «Baimenik ez zegoen, baina alkateak bere gain hartu du arriskua, eta sartu egin dira». Efe albiste agentziaren arabera, Ondarroako Udalean (Bizkai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025127
BERRIA
Euskadi
noticias
Telefonorik gabeko herriak . Gipuzkoako hainbat udalerritan azkenaldian izan diren kable lapurretek herritar ugari utzi dute telefono eta Internet zerbitzurik gabe; Amezketan eta Zaldibian, besteak beste. Gipuzkoako hainbat udalerritan azkenaldian izan diren kable lapurretek herritar ugari utzi dute telefono eta Intern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025128
BERRIA
Euskadi
noticias
Hizkuntza da herri baten nortasuna osatzen duten oinarrietako bat. Sortzetik beretik, gizatalde bakoitzak kideen arteko komunikazioa eratzen du, kideek adosturiko arau batzuei jarraitzen dien ikur multzo baten bidez. Ikur multzo horri hizkuntza esaten diogu. Hizkuntza da pertsonen nortasun agiria. Hau argi eta garbi ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025129
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzerrian dauden CAFeko langileak etxera itzuliko dira BEASAIN. CAFek atzerrian dituen fabriketan lanean ari diren euskal herritarrak etxera itzuliko dira, AEBetan daudenak izan ezik -hegaldirik ez dago-. Beasainen (Gipuzkoa) lanean ari diren Espainiako langileak ere euren etxera itzuliko dira. Beasainen, itxi egin dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025130
BERRIA
Euskadi
noticias
Asko egin du, baina azken pausoa falta da. Hilabete atzera, ezinezkoa zirudien Uxue Bilbo Basketek Eurokopako final-laurdenak, Top8a iristea, baina Top16a bukatzear dela, eskuetan du aginte makila, askok beretzat nahiko luketen egoera: final bat, baina etxeko zaleen epelean. Asko balio du horrek, are gehiago Miribilla ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025131
BERRIA
Euskadi
noticias
• Lehen pausoan anana ondo zurituko dugu eta erdian duen zuztarra ere kenduko diogu. Ondoren laukitxoetan moztu. • Jarraian lapiko batean ipini, urez estali, eta bertara azukre guztia gehitu, baita kanela txotxa eta limoi baten azala ere. • Irakiten jarri ordu erdi batez su motelan, eta ondoren lapikoan bertan hozten u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025132
BERRIA
Euskadi
noticias
Imelda Cortez Palacios etxeko komunean erditu zen, 2017ko apirilaren 17an. Arazoz beteriko erditzea izan zen, eta, odol jario handi baten ondorioz, konortea galdu, eta El Salvadorko Jiquilisco ospitalera eraman zuten. Cortezek ez zekien haurdun zegoela,ez baitzuen sintomarik, eta ez baitzuen aldaketa handirik nabaritu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025133
BERRIA
Euskadi
noticias
Oskolaren barnean preso egon ohi da larba. Baina orduan biltzen ditu beharrezko elikagaiak tximeleta bihurtzen denean aske hegan egin ahal izateko. Hori nahi du Eusko Jaurlaritzak: presoek kartzelako denbora balia dezatela, kalera ateratzen direnean gizartean bizitzeko tresnak izan ditzaten; eta, horren bidez, ez dezat...
cc-by-sa 4.0