id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0025134
BERRIA
Euskadi
noticias
Giza eskubideak eta beste zenbait gai, itunetik kanpo Elkarte zaurgarrienek haien eskubideak kontuan hartzeko eskatu diete COP21eko agintariei, baina ituneko testua findu duten oro desagertu egin dira aldarrikapen horiek; herri indigenen giza eskubideak, esaterako. WGC Generoaren eta Emakumeen Barrutiak emakumeen eskub...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025135
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzo EmaitzaSporting-Real Madril 0-3Racing-Vila-real 1-0Bartzelona-Levante 5-0Valentzia-Espanyol GaurOrduaTBAt. Madril-Rayo12:00Gol TV/C+L Reala-Malaga16:00C+L2/O.I. Osasuna-Betis18:00C+L2/O.I. Mallorca-Athletic20:00Gol TV/C+L Granada-Zaragoza21:30C+L2/O.I. BiharOrduaTB Sevilla-Getafe21:00C+L2/O.I. PuntuakJIBG* 1. Real...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025136
BERRIA
Euskadi
noticias
Unescok Haurren Nazioarteko Urtea izendatu zuen urte berean, 1979an, Zarauzko (Gipuzkoa) lagun talde batek herriko haurrak elkartzeko zerbait egitea pentsatu zuen, baita egin ere: Haur Kultur Taldea sortu zuten. «Umeak bananduta zeuden eskolako giroaren arabera, eta elkartzeko modu bat zen, umeentzat eta gurasoentzat»,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025137
BERRIA
Euskadi
noticias
CGPJk zalantzan jarri du epaileen baimenik gabe entzuketak egitea Epailearen baimenik gabe entzuketak egitea legezkoa ote den zalantza handiak agertu ditu CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Prozedura Kriminalaren Legea aldatzeko asmoa du gobernuak, eta aukera jarri nahi du Poliziak epaileei jakinar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025138
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriak nafar Estatuari zor dio XXI. mende arte hizkuntza propioa, bere izatearen kontzientzia eta etorkizunean izaten jarraitzeko borondatea mantendu izana, berak eman baitio herri honi kohesioa eta jarraipena. Mila urtetan zehar, Eneko Aritzatik hasi eta gerra karlistetako porroteraino, ñabardura askorekin bad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025139
BERRIA
Euskadi
noticias
«Eredu justuago baten alde», greba feministara batu da gehiengo sindikala Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen greba feministarekin bat egin du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak atzo erregistratu zituzten egun horretako lanuzteetarako deiak Bilboko Lan Ordezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025140
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunkari bat azaletik hasten da. Askotan barruko informazioari soilik erreparatu arren, lehen orriaren garrantzia azaleratu dute Argia sariek, zehazki, BERRIAko igandeetako azalena. Prentsa idatziaren saria eman diete, eta Jakes Goikoetxeak eta Maixa Olanok jaso dute, lantalde osoaren izenean. «Honen atzetik lan eta je...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025141
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriako 300 matxino inguru Damaskon bildu dira, jarrerak bateratzeko Siriako oposizioko 300 kide inguru bildu ziren atzo Damaskotik gertu, beren arteko lankidetza sendotu eta jarrerak bateratzeko, Muntaha al Atratx Sausaija elkarteko bozeramaileak jakinarazi duenez. Koordinazio Nazionalerako Erakundea sortzen ari dira ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025142
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikaburuko Kobazuloaren Eguna ospatuko dute etzi Urdazubin. Artisautza merkatua izango da, baita tailer asko ere. Besteak beste, zeramika, margolaritza edo txalaparta tailerra. Ospakizuna koben kanpoan izango da, baina sartzeko aukera izango dute joaten direnek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025143
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk salatu du gutxi handituko direla osasun eta hezkuntza gastuak ELAren ustez, Eusko Jaurlaritzak EAErako aurkeztutako aurrekontu egitasmoak ez ditu «beharrizan sozialak estaltzen». Sindikatuak nabarmendu duenez, iazkoarekin alderatuta «%3 besterik» ez da igoko gastu publikoaren kopurua aurtengo proiektuan. Jaurlarit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025144
BERRIA
Euskadi
noticias
Loebek lehendabiziko aldiz irabazi du Finlandiako Rallya Irabaztea zer den ederki daki Sebastian Loeb frantziarrak (Citroen). Finlandian irabaztea zer den, ordea, igandean ikasi zuen, bertako rallyan aurreneko aldiz sailkatu baitzen asteburuan lehendabiziko Munduko txapelketako bederatzigarren rallya izan da Finlandiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025145
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiako tropak Kieven dira dagoeneko. Moskuk agindutako operazio militarra bizi-bizian ari da aurreraka, eta, hain zuzen ere, erasoaldia bizpahiru egunen buruan bukatuko delakoan daude adituak. Hala eta guztiz ere, ezin, oraingoz, ziur deus iragarri, eta galdera dira erantzun gabeak. «Ikusteko dago zein de Errusiaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025146
BERRIA
Euskadi
noticias
Asmakizun arrakastatsua. Rafael Nadalek irabazi du Roger Federerren aurkako belar eta lur gaineko partida berezia Rafael Nadalek irabazi du Roger Federerren aurkako belar eta lur Arraroa, oso bitxia, eta ikusgarria. Horrela laburbil daiteke atzo Mallorcan (Herrialde Katalanak) Roger Federer belar gaineko munduko tenisl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025147
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hiru urteetan, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren artean, etxerik gabeko lau pertsona hil dira gutxienez, gehienak hotz handiko gauetan. Donostiako Udalak azaroaren 16an neguko protokoloa aktibatu zuen arren, termometroa 7 gradutik jaitsi da gau askotan, eta La Serenako aterpetxea ireki gabe, gutxienez 44 tokirekin. Hain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025148
BERRIA
Euskadi
noticias
170 alkatek «ezetz» esan diote goi tentsioko lineari Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) eta Deikaztelu (Nafarroa) artean egin asmo duten goi tentsioko linearen proiektua geratzeko eskatu dute 216 udal eta kontzejutako 170 alkatek. «Herritarrak aurka egon arren, Red Electrica de Españak proiektua gauzatzeko izapideekin jarraitzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025149
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunaren eta Valentziaren kontra eskuratutako garaipenek arnasa eman diote Athletici. Azken jardunaldi bietan lortutako sei puntuei esker, zortzi puntura urrundu dira maila galtzeko postuak. Hortaz, Athleticek edozein taldek behar duen lasaitasuna lortu du hurrengo neurketei aurre egiteko. Bistan da mailari eusteko b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025150
BERRIA
Euskadi
noticias
Hunkituta idazten ditut lerrook asteazkenean Donostialdea astindu eta Euskal Herriko txoko askotan sentitu den lurrikararen aurrean. Sortuk «emakumeen kontrako abusu praktika jarraitu batengatik» bere militante bat kanporatzeko prozedura hasi zuela esan zuen asteazken eguerdian. Hunkituta, beraz, baina sentipen nahaste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025151
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. LABek Kutxa, BBK eta Caja Vitalen bat-egite hotzaren aurkako jarrera erakutsi zuen atzo Gasteizen, «bankarizazioari» bide emango diolako, eta erakunde berriak funtzio soziala galduko duelako. LABek orriak banatu zituen Foruen plazan. «Arrazoi kapitalistei» erantzuten dien erabakia dela salatu zuen, eta funtzio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025152
BERRIA
Euskadi
noticias
Bahraingo Giza Eskubideen Zentroak azken orduetan hiru ekintzaile atxilotu dituztela salatu du; blogari bat, irakasle eta sindikalista bat eta idazle bat. Al Jalifa sunitak daude agintean herrialdean gehiengoa xiita baldin bada ere.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025153
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Baionako Aretz Iginiz harroina ez da ariko etzi Castresen aurka. Izterrean dituen gihar arazoak direla eta, lau astez egongo da jokatu ezinik. Remy Martin ere ez da ariko etziko partidan, azken norgehiagokan bi hortz hautsi baitzituen. Ez dira Baionak osasun arazoekin dituen jokalari bakarrak, hainbat gripear...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025154
BERRIA
Euskadi
noticias
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Oraingo eta lehengo akelarreak. Zugarramurdi. Garai bateko akelarrea eta 'Sugarrenerdin' ikuskizuna antzeztuko dituzte larunbatean Zugarramurdi. Garai bateko akelarrea eta 'Sugarrenerdin' ikuskizuna Berezia izango da aurten Sorginaren Eguna Zugarramurdin (Nafarroa); hain zuzen ere, Logroñon egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025155
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJ, EH Bildu, PSE eta PPren ordezkariekin elkarrizketa digitalak egingo ditu BERRIA.INFOk Berriketan.info sare sozialean hauteskunde kanpainaren kontaketa egiten aritu dira EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko eta PPko hautagai bana, eta gaur eta bihar bitartean elkarrizketa digitalak egingo dituzte BERRIA.INFOn. Goizane Alvar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025156
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabeak autoarekin ibiltzeko modua jarri nahi du Espainiako Gobernuak Adingabeak autoarekin gidari ibiltzeko aukera zabaldu nahi du Espainiako Gobernuak. Bi baldintza jarriko ditu horretarako, Espainiako Barne Ministerioko idazkariorde Justo Zambranak jakinarazi duenez: gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa gaindi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025157
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Bidasoa-Irunek, Anaitasunak, Bera Berak eta Zuazok badute sasoi honetako egutegiaren berri. Bi ligak irailaren 10ean hasiko dira. Gizonezkoek etxetik kanpo ekingo diote denboraldiari, eta, emakumeek, berriz, etxean. Asobal ligako lehen jardunaldia horrelaxe geratu da euskal taldeentzat: Villa de Aranda-Bida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025158
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk borroka sozial eta sindikaletan dabiltzan militanteen lana aitortuko du Maiatzaren Lehenean ELA sindikatuak zehaztu du Maiatzaren Lehenerako leloa: Antolatu, borrokatu, irabazi . Langileen Nazioarteko Egunean, «borroka sozial eta sindikal diferenteetan» dabiltzan militanteei egingo diete aitortza, Mitxel Lakuntza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025159
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zoriontsu» da Athleticen Ismael Lopez, eta «gose» da berriz ere. Baikor da denboraldiari begira. Udan klubaren inguruan izandako saltsa guztiek ez dute «eraginik» izan taldean, dioenez. Marcelo Bielsak ezker hegala indartzeko eskatu zion zuzendaritzari. Antoine Griezmann Realeko jokalaria zuen buruan entrenatzaile arg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025160
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estiloa DNA bezalakoa da; nirea ausarta izatea da, eta ez dut aldatuko» Abel Barriolak eta berak emaitzek erakusten dutena baino txapelketa hobea egin dutela uste du Altunak, eta lesioen zorte txarrari egotzi dio azken asteetako bolada txarra. Buruz burukoa ondo prestatu nahi du. Goiz lasaia izan du, arratsaldean entr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025161
BERRIA
Euskadi
noticias
Zeledonen jaietan, bisita gehiago. 80.000 lagun elkartu dituzte Zeledonen jaitsierak eta igoerak, jaietako ekitaldi jendetsuenek 80.000 lagun elkartu dituzte Zeledonen jaitsierak eta igoerak, jaietako Zalduondora bueltatu da Zeledon, datorren urtera arte, eta Andre Mari Zuriaren jaien balorazioa egiteko garaia da. Hiri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025162
BERRIA
Euskadi
noticias
Protesta artean hartu dute Gasteizen Espainiako erregea Espainiako estatuburuaren bisitaren aurrean, protestara deitu du EH Bilduk. Gasteizen, Postetxearen aurrean elkartu dira, erabakitzeko eskubideari bai, inposizioei ez lelopean. Koalizioaren arabera, Espainiako erregea "herri honek bere etorkizunaren jabe izan ez d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025163
BERRIA
Euskadi
noticias
'Lurrari lotuz' txostena aurkeztu dute, 'Herrigaia'-ren osoko zuzenketa gisa DONOSTIA. Sorturen Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen hirugarren kongresurako Herrigaia txostena, eta atzo bertze dokumentu bat erregistratu zuten hainbat militantek, osoko zuzenketa gisa: Lurrari lotuz . Urriaren 24ra arte gehiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025164
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauza asko egin daitezke udan: lo egiteko aprobetxatzen dute batzuek, hondartzan eguzkia hartzeko besteek, eta oporretara joateko gehien-gehienek. Punta-puntako helmuga turistikoentzat bakarrik ez, uda ohi baino beroagoa izaten ari da Hego Euskal Herriko turismoarentzat ere: inoiz ez bezalako datuak lortu dituzte Araba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025165
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxarote zerrendak gutxitzeko plana aurkeztu du Verak IRUÑEA. Nafarroako Osasun Departamentuak 2015era bitarte itxarote zerrendak murrizteko plana aurkeztuko du. Marta Vera kontseilariaren arabera, plan horren ondorioz, abisurik eman gabe medikuarekin zuten hitzordura agertzen ez diren eriak itxarote zerrendetatik at g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025166
BERRIA
Euskadi
noticias
Salburuko basurdeei buruzko eztabaidaren erdian, Salburua auzoan ikusi dute aleren bat. Adituek azaldu dute ez dela guztiz ezohikoa. Animalia basatiak hirira gerturatzearen hamaika adibide zerrendatu dituzte: hirian sartzen diren basurdeak, hezeguneen inguruko espaloietan agertzen diren ahateak, kanpandorreetako zikoin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025167
BERRIA
Euskadi
noticias
Udan mediku euskaldunen ordez erdaldunak ez jartzen saiatuko dela dio Darponek Gorabeherak izan zituzten iazko udan hainbat osasun etxetan euskarazko zerbitzuagatik. Zerbitzu faltagatik. Mediku euskaldunek oporrak hartu zituztelarik, ordezko erdaldunak bidali zizkieten. Horrek osasun zerbitzuaren kalitatean eragina dau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025168
BERRIA
Euskadi
noticias
Euroguneko "egonkortasunik eza" ekonomiarentzat mehatxu dela dio Munduko Bankuak Euroguneko hainbat estaturen zor handia kezkaz ikusten du Munduko Bankuak. Hala jaso du bart plazaratu duen Perspektiba ekonomiko globalak izeneko txostenean. Hain zuzen ere, eremu horretako "egonkortasunik eza" mundu osoko ekonomiarentzat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025169
BERRIA
Euskadi
noticias
Guggenheim museoak dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du. Helburua: 100.000 euro lortzea 'Puppy' konpontzeko. Udan egingo dute bilketa, museoko garbitzaileak greban ari diren garai honetan. West Highland bilbotar koloretsu bat. Imajinazioari bide eman dakioke pentsatzeko nolakoa izango den etxea, txakurra halakoa izand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025170
BERRIA
Euskadi
noticias
Salaketa modura margotu zuen Pablo Picasso margolariak Gernika koadroa, Espainiako Errepublikako Gobernuak eskatuta. Eta horregatik hautatu dute margolan hori Alduide Koordinakundeko kideek Zilbetiko Antzeri pagadirako (Nafarroa). Salaketa asmoagatik. Gauez aritu dira lanean, proiektore baten laguntzaz eta enborrez enb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025171
BERRIA
Euskadi
noticias
'Non dago Mikel?' filma, Jon Gerediaga eta Elena Olabe, Lauaxeta sarien irabazle ZINEMA. Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamasek jaso dute ikus-entzunezkoen arloko XVI. Lauaxeta saria, Non dago Mikel? filmagatik. Poesiaren arloan, berriz, Jon Gerediaga saritu dute 35 urtetik gorako idazleen atalean, Natura berriak lana...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025172
BERRIA
Euskadi
noticias
Errusiak ez du oraingoz Kaliningraden misilak jartzeko erabaki finkorik hartu. Moskuko iturri batek ziurtatu du misilik ez luketela zabalduko, AEBek ezkutua jartzea berrikusiko balute Errusiak ez du oraingoz Kaliningraden misilak jartzeko erabaki finkorik Moskuko iturri batek ziurtatu du misilik ez luketela zabalduko, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025173
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bai koalizioa 2007ko hauteskunde legegileen karira sortu zen, eta, geroztik, parte hartu du 2008 eta 2011ko kantonamendu bozetan, 2012ko Frantziako Legebiltzarrerakoetan, eta aurtengo udal hauteskundeetan. Orain, urrats bat gehiago egin nahi du bere ibilbidean, barne antolaketan «salto kualitatibo bat» emanik: alder...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025174
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Arte Ederretako eraikina eraistearen kontrako protesta egin dute Ancora elkarteko kideek. Eraikina «altxor bat» dela defendatu dute, eta ez «hondakina». Lehen Mundu Gerra baino lehenagoko Euskal Herriko zinema areto bakarrenetakoa da, eta 2014an mendea beteko du. Eraikina higiezinen merkatuaren mehatxutik ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025175
BERRIA
Euskadi
noticias
Sasoiko lehen bost jardunaldietan puntu bakarra batu ostean, partida arrunt bat baino zerbait gehiago zen Levanteren aurkako norgehiagoka Osasunako jokalarientzat. Lehen zatian konfiantza falta nabaritu egin zen Jose Luis Mendilibarrek entrenatutakoen jokoan, baina bigarren zatian lau gol sartu eta sasoiko lehen partid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025176
BERRIA
Euskadi
noticias
Arkaitz Zarraga irakaslea izan da oraingo honetan gertatua salatu duena. Bilboko jai gunean, trafiko kontu bat dela-eta udaltzain batek geldiarazi duenean, nola konplikatu zaion dena euskaraz egiteko eskatzeagatik. Alferrik ahalegindu bata eta bestea konpontzen. Bi isunekin etxeratu da: «Bata zirkulazioari lotutakoa; b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025177
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritza hilaren 30ean eta Nafarroa irailaren 2an Ikasturte politikoa elkarren segidan abiatuko dute Eusko Jaularitzak eta Nafarroako Gobernuak. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duela Donostiako Miramar jauregian egingo da ikasturteko lehen Gobernu Kontseilua, abuztuaren 30ean. Nafarroako Parlamentuak, berriz, iraila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025178
BERRIA
Euskadi
noticias
Egilea: Georges Perec. Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun. Argitaletxea: Igela. G auzak izenburua du Georges Perec, XX. mendeko bigarren erdialdeko frantses literaturaren idazle ospetsua, ezagutarazi zuen eleberri laburrak. Korronte existentzialista eta nouveau roman mugimenduaren eraginpean, 1965ean hasiera eman z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025179
BERRIA
Euskadi
noticias
Sokatirako 680 kiloko bigarren saioa jokatuko dute gaur, Azkoitian. Goiherri A dago sailkapen buruan lehen jardunaldia lehiatuta, Gaztedi da bigarren eta Areso hirugarren Sokatirako 680 kiloko bigarren saioa jokatuko dute gaur, Azkoitian Goiherri A dago sailkapen buruan lehen jardunaldia lehiatuta, Gaztedi Lur Gaineko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025180
BERRIA
Euskadi
noticias
Sinesgarritasunik gabe ez dago enpatiarik ikuslearekin, enpatiarik gabe ez dago emoziorik, eta emoziorik gabe ez dago zinemarik». Roberto Caston zinemagile eta gidoilari galiziarraren hitz horiek beste egile askok sinatzen dituzte. Sinesgarritasun hori lortze aldera, gidoia dago, batetik; eta aktoreen lana, bestetik. C...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025181
BERRIA
Euskadi
noticias
Bosgarren edukiontziaren erabilera hedatuko dute Bilbon, auzo guztietara zabalduz Bilboko auzo guztietan hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroiak jarriko dituzte. Astelehenean hasiko dute kanpaina berria, eta bi fasetan osatuko dute. Lehendabizi, orain artean edukiontzi marroirik ez zegoen auzoetan kokatuko dit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025182
BERRIA
Euskadi
noticias
Seaskak administrazio auzitegira jotzea aztertuko du azterketak euskaraz lortzeko «Ez dugu uste entzun gaituenik ere». Honela laburbildu du Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak Anne Bisagni-Faure Bordeleko (Okzitania) akademiako errektorearekin gaur arratsaldean izan duten bilkura. Brebeta eta baxoko probak euskaraz e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025183
BERRIA
Euskadi
noticias
Literatura. 'SORGINAK. LEHEN ETA ORAIN. AFRIKAN ETA HEMEN' Sorginen inguruko lan antropologikoa egin du Xipri Arbelbidek; ez soilik Euskal Herrian duela mende batzuk izandako sorgin kontu eta sorgin ehizak aipatuz, baizik eta gaur egun Afrikan ere sorginek duten kultur garrantzia aletuz. Sorginak denboran eta geografia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025184
BERRIA
Euskadi
noticias
Polizia operazioak ez dio ezertan eragiten bake prozesuari, Rubalcabaren esanetan Polizia operazioak ez dio ezertan eragiten bake prozesuari, Bai Espainiako Barne ministroa, bai Justizia ministroa bat etorri ziren atzo, polizia operazioaren irakurketa egiteko orduan, eta operazioak bake prozesuari ezertan ez diola erag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025185
BERRIA
Euskadi
noticias
Finlandiatik zabaldu da hotsa: 2016ko ikasturtetik aurrera, haurrek kaligrafia ikasteari utzi, eta mekanografiari ekingo diote «ordenagailu edo tabletaren teklatua behar bezala erabili, eta mezuak artez bidaltzeko trebezia eskura dezaten». Albistearen berri izatearekin batera, auzuneko grafologia bulegoa etorri zait go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025186
BERRIA
Euskadi
noticias
Patronalak "txikizioak" salatu ditu, eta sindikatuek grebaren erantzun zabala nabarmendu dute Piketeen "biolentzia, erasoak eta txikizioak" salatu ditu Confebaskek Bizkaiko metaleko langileen grebaren hirugarren egunean. Eduardo Zubiaurre presidenteak sindikatuen jarrera kritikatu du, ekinbide horiek "ez gaitzesteagati...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025187
BERRIA
Euskadi
noticias
Ile urdinduaren duintasuna. Nick Lowe musikari ingeles beteranoak 'At My Age' lana aurkeztuko du gaur Donostian Nick Lowe musikari ingeles beteranoak 'At My Age' lana aurkeztuko du Berez behar du zaila izan zahartzen jakiteak, denboraren iragaiteari aurre egiten jakiteak. Are gehiago gaztaroan arrakastaren aparretan da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025188
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaldibarko (Bizkaia) eskola, Doneztebeko (Nafarroa) San Miguel, Donostiako Aldapeta Maria, Larresoroko (Lapurdi) eskola... Ikasturtea hasi zenetik guztiz itxi edo ikasgelaren bat konfinatu behar izan duten ikastetxeen adibide batzuk baino ez dira. Duela hogei egun hasi zituzten eskolak Iparraldean; Nafarroan, hilaren 4...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025189
BERRIA
Euskadi
noticias
«Erabateko babesa dut». Presidenteak eta kapitainek «babes osoa» azaldu diotela aitortu du Camachok Izko «oso pozik» dago seigarren jardunaldia jokatu ondoren Ziganda entrenatzaile kargutik kendu izanaz Presidenteak eta kapitainek «babes osoa» azaldu diotela aitortu du Izko «oso pozik» dago seigarren jardunaldia jokatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025190
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogeita bost urte igaro dira, 1985. urtean, Estatu espainolean, abortua bortxaketa, fetuaren malformazioa edota amarentzako osasun fisiko edo psikologikoarentzako arriskua zegoen kasuetan despenalizatzen zuen lege 25 urteotan Nafarroako osasun zerbitzu publikoan ez da aborturik egin, eta horrek Nafarroako milaka emakum...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025191
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsatzekoa da Arnaldo Otegi pixkanaka egokitzen joanen dela askatasun egoerara (ezin dut irudikatu zer senti dezakeen kartzelan sei urte eta erdi egon den batek). Ongietorri jendetsuen ostean eta lehendakaritza herriarentzat lortu bitartean, pentsatzekoa da egun batzuez atseden hartzeko ere aprobetxatu nahiko duela. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025192
BERRIA
Euskadi
noticias
Itxaso Atutxak dio estatutua beteta «urrats handia» egingo dela «Euskadiren nazio eraikuntzarako» Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak esan du Gernikako Estatutua «osorik» betetzeko Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioarekin «urrats handia» egin dela «Euskadiren nazio eraikuntzarako». «Albis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025193
BERRIA
Euskadi
noticias
Durangoko Azokako digitalen plaza da Azoka amaituta, balorazioa egiteko ordua izaten da. Atentzioa eman didaten lau kontu besterik ez dut aipatuko. Komunitateen aniztasuna, lehena. Euskal teknologiaren alorreko komunitatea ez da bakarra, komunitate askoren eta oso pluralen batura da jokalari komunitatea, wikilari komun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025194
BERRIA
Euskadi
noticias
Herritarren foro bat adostu dute FARCek eta Bogotak BOGOTA. Kolonbiako herritarrek bake negoziazioetan parte hartzeko gune bat adostu dute Kolonbiako Gobernuak eta FARCek. Abenduaren 17 eta 19 bitartean Bogotan egingo den foro batean, lurrari buruz hitz egin ahal izango dute herritarrek. Bestalde, AEBek esan dute ez di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025195
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuaren arabera, 707 familiari ez diete argindarra eta gasa kendu, gobernuak eta enpresek egindako akordioari esker. Familia horien %80 Iruñekoak eta Iruñerrikoak dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025196
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiak galdeketa "fisikoki" galaraziz gero, ANCk ontzat joko du aldebakarreko independentzia Besteak beste, ANCk batzarrean onartu du aldebakarreko independentzia aldarrikapena onestea Espainiak "fisikoki" galarazten badu. Ez da zuzenketarik aurkeztu, eta zuzendaritzak proposatutako bide orria ia aho batez onartu du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025197
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizikletaren eguna egingo dute bihar Fiteron (Nafarroa). Raimundo pasealekuan jasoko dute parte hartzaileek zenbakia, 09:30ean. Handik abiatuta, ibilbide bat egingo dute elkarrekin herrian zehar, eta leku berean amaituko dute. Ondoren, parte hartzaileek bazkaria egingo dute. Arratsaldean, berriz, ginkana bat egingo dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025198
BERRIA
Euskadi
noticias
Konpainiak etortzen diren bidetik joaten dira. Aktoreek, zuzendariek, teknikariek... ez dute Gasteiz ezagutzeko denbora askorik hartzen, beste aretoren bat zain izaten dutelako. Baina joan-etorri horretan, bada Gasteizen ehun urte daramatzan protagonista bat: Principal antzokia. «Antzokia zaharragoa da, baina, sute bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025199
BERRIA
Euskadi
noticias
Koronabirusak erabat irauli du DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren hartzaile kopuruen beheranzko joera, eta, azken hilabeteetan, gero eta herritar gehiagok izan dute laguntza horren beharra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Pandemia iritsi zenetik, joan den otsailetik abendura bitartean, 2.507 pertsona gehitu dira h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025200
BERRIA
Euskadi
noticias
Txanponaren bi aldeak ditu esku artean Josean Kerejetak, Baskonia-Alaves taldeko agintariak. Saskibaloia ageri da aurkian, Baskoniak ACB liga irabazi duen heinean. Ifrentzuan, aldiz, futbola dago. Izan ere, etenalditik ezinean itzuli da Alaves: partida bakarra irabazi eta bost galdu ditu, azken laurak jarraian, eta, ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025201
BERRIA
Euskadi
noticias
Kataluniako independentistak esperoan, eta eskuina suminduta Pedro Sanchez presidente aukeratu eta berehala hasi dira bateko eta besteko eragileak aukeraketaz hizketan. Espainiako eskuinaren erreakzioetan haserrea nabari da. PPko buru Pablo Casadok, esaterako, "ultra" gisa definitu du Sanchez. Denak ez dira hitz txarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025202
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bazegoen hau zekien jendea, baina isilarazi egin da» 900 miligramoko Depakine dosia hartu zuen haurdunaldian; ondo gogoan du Carmen Rosa Galanek. Autismoarekin lotutako nahasmendu bat duen mutil baten ama da orain, eta Espainian gaiarekin arduratuta dauden familiek eratu duten Avisav elkarteko lehendakaria da. Hego Eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025203
BERRIA
Euskadi
noticias
Diktadurako jeneral izandako bati kartzela zigorra ezarri diote Txilen. 'Heriotzaren karabana' zuzendu izana leporatu dio justiziak eta sei urteko kartzela zigorrera kondenatu du Diktadurako jeneral izandako bati kartzela zigorra ezarri diote Txilen 'Heriotzaren karabana' zuzendu izana leporatu dio justiziak eta sei Se...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025204
BERRIA
Euskadi
noticias
"HAIKA-SEGI AUZIA". Bizkaiko auzipetuek atzo jaso zuten epaia Haika-Segi auzia dela-eta epaitu zituzten gazte bizkaitarrek atzo jaso zuten ofizialki epaia Bilboko Lurralde Auzitegian, Espainiako Auzitegi Nazionalak sententzia kaleratu eta ia hilabetera. «Ez dugu sententzia onartzen, salbuespeneko auzitegi bat eta gober...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025205
BERRIA
Euskadi
noticias
Oskar Kokoschkaren atzera begirakoa zabalduko du Bilboko Guggenheim museoak «Espresionista naiz, bizitza espresatzea baita egiten dakidan gauza bakarra». Hala definitu zuen bere burua Oskar Kokoschka artista austriarrak (Pochlarn, Austria, 1886 - Montreux, Suitza, 1980). Etengabe berritzen aritu zen margolaria, eta, ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025206
BERRIA
Euskadi
noticias
Hollanderen Frantzia ez dela Sarkozyren Frantzia bezalakoa izango. Horixe irudikatu nahi zuten atzo Parisko gobernu sozialistako ministro kontseiluaren lehen bileran. Kanpainan hitzemandako estilo aldaketa irudikatzeko erabili du François Hollandek gobernuaren lehen bilera eguna. Nicolas Sarkozy presidentea izandakoare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025207
BERRIA
Euskadi
noticias
Fretilin nagusitu da Ekialdeko Timorren, eta elkarlanera deitu du Mari Alkatiri Fretilin Ekialdeko Timor Independentearen Aldeko Fronte Iraultzaileko idazkari nagusia pozarren agertu da emaitzarekin, eta aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko deia egin du. Herritarrek egonkortasunaren alde egin dutela uste du, eta hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025208
BERRIA
Euskadi
noticias
LEKU-LEKUTAN. SADDAM HUSSEIN EXEKUTATU DUTE. Beste 'mugarri' bat Iraken Husseinen epaiketa «justua» izan da, «zuzena». AEBetako presidente George Bushek «mugarritzat» jo du arerioa urkatzea. Eta Irakeko lehen ministro Nuri al Malikik hauxe adierazi du: Historiak orri beltz bat Epaiketa justua izan dela dio Bushek. Hala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025209
BERRIA
Euskadi
noticias
SNP trantsiziorako konstituzio bat prestatzen ari da EDINBURGO. SNP Eskoziako Alderdi Nazionala herrialdearen balizko independentzia gauzatzen denerako «trantsizio konstituzio bat» prestatzen hasi da. Alderdiko presidente Michael Russellen esanetan, erreferendum berri baten emaitza independentziaren aldekoa balitz sart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025210
BERRIA
Euskadi
noticias
Kito. Amaitu da sasoi honetan Euroliga Caja Laboral Baskoniarentzat. Eta amaitu, azken bost urteetan bezala amaitu da: Lauko Finalerako erdibidean. CSKA Mosku izan da oraingoan Gasteizko taldeari bidea moztu diona, orain hiru urte egin bezala. 3-1 nagusitu da orain ere CSKA, gaur laugarren partidan 85-94 irabazi ondore...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025211
BERRIA
Euskadi
noticias
Espazioaren erabilerari eta hutsunearen balioari buruzko bere jardunean, frontoiei buruzko hausnarketa bat zeukan egina Jorge Oteiza eskultoreak. Sei zatitan banatu eta josten zituen hango espazioak eta zokoak, eta ziur jarriko zuela zazpigarren bat ere zerrendan atzo Ordiziako Beti Alai frontoian izan balitz (Gipuzkoa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025212
BERRIA
Euskadi
noticias
El Estado Islámico y el imperialismo izenburupean, Kurdistanen gaur egun gertatzen ari denaz mintzatuko dira gaur Iruñean. Lehen eskuko lekukoak gonbidatu dituzte hitz egitera: Aurora Lago, Amagoia Zelaieta eta Igor Olabarrieta. Hirurak Kurdistanen egon dira berriki, Komite Internazionalistak erakundeak antolaturiko br...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025213
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabalgarbik 3,7 milioi euro galdu ditu Madoffek egindako iruzurrean. Santander bankuaren berme funts batean zuen dirua desagertu zaio Bizkaiko errauste plantari Zabalgarbik 3,7 milioi euro galdu ditu Madoffek egindako iruzurrean Santander bankuaren berme funts batean zuen dirua desagertu zaio «Bezero kontserbadoreentza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025214
BERRIA
Euskadi
noticias
Lointek Gernika Bizkaiak gaur ekingo dio sasoi honetako bideari Eurokopako ligaxkan. Mario Lopezen taldea F multzoan lehiatuko da, eta bertan izango dituen hiru kontrarioetatik bi aski ezagunak zaizkio: Perfumerias Avenida eta Uni Gyor. Beste aurkaria Olivais izango da. Itziar Ariztimuño jokalariak nabarmendu du «gogot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025215
BERRIA
Euskadi
noticias
Idazki hau sinatzen dugunok argi ikusten dugu, bankuek eta espekulazio finantzarioek sortutako krisiaren aitzakiapean, Europako langileriak azken bi mendeetan lortutako eskubide sozial eta laboralak ezabatu nahi Ekainean Espainiako Gobernuak dekretuz onartutako Lan Erreformak langileak kaleratzea erraztu, merkatu eta s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025216
BERRIA
Euskadi
noticias
Presa suntsitzearen ondorioz, gutxienez sei pertsona hil dira KIEV. Gutxienez sei lagun hil dira Dnieperko presa bat suntsitzearen ondorioz, Ukrainako Kherson eskualdean. Sei horietatik bost Moskuk okupatutako eremuan zendu dira, ibaiaren ekialdean, eta bestea, Kieven esku dagoen lekuan, mendebaldean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025217
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hilekorako produktuak merkeago edo debalde izatea bultzatzen duten «estatu mailako egitasmo guztiak» babesteko. Elkarrekin Podemos-IUk eraman du osoko bilkurara legez besteko proposamen hori, eta, EAJrekin eta PSE-EErekin testua adostu ostean, Voxen ez beste ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025218
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUko garbitzaileen grebak %75eko babesa izan du, sindikatuen arabera DONOSTIA. Bost asteko greba hasi dute EHUko garbitzaile azpikontratatuek. Sindikatuon arabera, %75eko babesa izan zuen atzoko deialdiak. Besteak beste, salatu dute langile horiei %13 gutxiago ordaintzen dietela Eusko Jaurlaritzak kontratatutakoei bai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025219
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskarazko hamabi filmeko egitaraua hemezortzi salatan ZINEMA. Zinemazale Berriak programa antolatu du EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteak. Maiatzaren 23tik azaroaren 14ra bitarte, hamabi film euskaraz proiektatuko dituzte hemezortzi zinema aretotan: Gipuzkoan, Principen, Antiguo Berrin, Errenterian, Andoainen, Vil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025220
BERRIA
Euskadi
noticias
Laukote formatuan igoko da oholtzara gaur Markos Untzeta. Angel Ituarte Alligator (baxu elektrikoa eta akustikoa), Iñaki Belaustegi Tahur (bateria) eta Giovanni Zanon Falcone (gitarra elektrikoa) alboan dituela eskainiko du rock, blues eta folk ukituko kontzertua, Gaztelupe gunean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025221
BERRIA
Euskadi
noticias
Miarritzek sasoiko lehen lehia galdu du Agileran. Partida itsusia izan da oso, eta Miarritzeren petoak baliatu ditu Toulonek garaipena lortzeko (3-13) Partida itsusia izan da oso, eta Miarritzeren petoak baliatu ditu Miarritzek 2010-2011ko lehen kolpea jaso zuen, atzo, Agileran. Top 14a irabazteko hautagai Toulon iraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025222
BERRIA
Euskadi
noticias
VENEZUELA. AEB-EKIKO HARREMANA. Caracasek indargabetu egin du AEBetako Drogaren aurkako Agentziarekiko elkarlana Caracasek indargabetu egin du AEBetako Drogaren aurkako Agentziarekiko Hugo Chavezek Estatu Batuetako Drogaren aurkako Agentzia (DEA) salatu du. Chavezen arabera, DEAk droga trafikoa babesten du eta Venezuel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025223
BERRIA
Euskadi
noticias
Erosketak egitean erabilitako poltsa arinak ordaindu egin beharko dira Hego Euskal Herrian, datorren uztailetik aurrera. Orain artean, poltsa handiengatik ordaintzen zen saltoki gehienetan, baina poltsa guztien salmenta erregulatzeko dekretu bat onartu zuen atzo Espainiako Gobernuak. Hala, hamabost mikra baino lodiago ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025224
BERRIA
Euskadi
noticias
Tubacexek azken hamalau urteetako emaitzarik onena lortu zuen iaz «2022. urtea garrantzitsua izan zen Tubacexentzat, urte oso ona bat». Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari delegatuak ezin izan du bere baikortasuna ezkutatu iazko datuen berri emateko antolaturiko agerraldian. Izan ere, enpresak emaniko kalkuluen araber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025225
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Miles Smiles taldeak Spectrum Road-en ordez joko du Donostiako Jazzaldian uztailaren 23an, Trinitate plazan. Miles Davisekin aritutakoek eta ikasleek osatzen dute taldea: Robben Ford (gitarra), Kenny Garrett (saxoa), Wallace Roney (tronpeta), Joey DeFrancesco (Hammond organoa), Darryl Jones (baxua) eta Omar Hak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025226
BERRIA
Euskadi
noticias
Herrira mugimenduaren jarduerak etetea agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak, baina mugimendua ez duela geratu erakutsi zuten atzo milaka herritarrek. Kontrara, Euskal Herri osoko kaleak hartu zituen euskal presoen eskubideen aldeko olatuak, eta hamaika txokotara zabaldu ziren Herrira-ren alda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025227
BERRIA
Euskadi
noticias
Xake Produkzioak konpainiak irabazi du aurten Donostia Antzerki saria, Fadoak entzuten zituen gizona antzezlanarekin, eta urteroko ohiturari jarraituta, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin batera jaso zuten taldeko kideek saria, atzo, Viktoria Eugenia antzokian. Ondoren, antzezlana oholtzaratu zuten. 2020an Donostian t...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025228
BERRIA
Euskadi
noticias
Basauriko festetan izan da gertakaria. Kuadrilla bateko neska bati ez diote parte hartzen utzi sokatira txapelketan, ez zuelako gonarekin parte hartu nahi, arauak emakumezkoei agintzen dien legez. Norbaitek pentsa dezake ez dela horrenbesterako, eta laster konponduko dutela gatazka herrian bertan, baina, inguruotan iza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025229
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat ekitaldi adostasunik gabeko Memoriaren Egunean Hainbat erakundetan ekitaldiak egingo dira gaur, Memoriaren Egunaren karietara. Eusko Jaurlaritza saiatu da toki guztietan irakurtzeko testu bat alderdiekin adosten, baina ez du lortu. Horregatik, Jaurlaritzak Ajuria Enean egingo duen ekitaldian besteekin adostu ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025230
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekonomiaren suspertzeak jaitsiera handia eragin du langabezian Apirilean antzemandako suspertze zantzuak guztiz baieztatu dira maiatzean. Kopuru hutsei erreparatuta, hilabete ia historikoa izan da Hego Euskal Herriko lan merkatuan. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak apirilean baino 7.549 langabe gutxiago zenbatu ditu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025231
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUko, Ertzaintzako eta osasun arloko hainbat profesionalek egindako ikerketa baten arabera, mendiko erreskateak osasun publikoko arazo bihurtu dira. Mendizaletasunak eta erreskate kopuruek goranzko joera nabarmena dute, baita heriotza tasak ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1996tik gaur arte egindako erreskateak azt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025232
BERRIA
Euskadi
noticias
'Egunkaria auziak' oinarri juridikorik ez duela uste dute hainbat legelarik. Zuzenbidearen inguruko hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute, 'Egunkaria libre!' lelopean, auzipetuei babesa agertzeko. 'Egunkaria auzia' zentzugabea dela salatu dute Donostiako Bulebarrean bildutakoek 'Egunkaria auziak' oinarri juridikori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0025233
BERRIA
Euskadi
noticias
Irungo Atsegina Elkartean txistua jotzen nuenean nazioarteko hainbat jaialditara joaten ginen, eta, haietan, Bulgaria edo Errumaniako jendea ezagutzen genuen. Nik haien txistuekiko banuen halako obsesio bat, eta tabako pakete batengatik trukatu egiten nituen. Ohartzerako, hamasei bat txirulen bilduma neukan etxean», ha...
cc-by-sa 4.0