id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0025234 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Galdu dugu musika pila bat». Joseba Sarrionandia idazlearen hitzetan, euskara batuari esker, «lengoaia literario habitagarri bat» eskuratu zuen euskal literaturak 80ko hamarkadan, haren alde egin zuen berak ere beste hamaika idazlerekin batera, eta lorpen handitzat du oraindik ere, baina garaipen horrekin batera, eusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025235 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du taldeko bi militante atxilotu dituela Ertzaintzak Bizkaian. Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu izanen lituzke atxiloketak, eta atxilotuen etxeak ere miatzen ari da Ertzaintza, AEMren arabera.
Usansoloko (Galdakao, Bizkaia) Valentilla Morisol... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025236 | BERRIA | Euskadi | noticias | 37.a izan behar zuen aurtengoak. Maiatzaren 10ean egitekoa zuten ikastolen besta, Senperen (Lapurdi), Gaki Ge lelopean. Konfinamenduak harrapaturik, irailera gibelatzea erabaki zuten Seaskak eta Ikastolen Federazioak. Baina egoera sanitarioak ez du hobera egin, eta goizean eman dute berria: 2020. urteko Herri Urrats ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arkupe honetan iritziak ematearen erronkari ekiten dion orok badaki erraz eta erruz etor dakizkiokeela irakurleen kritika eta haserreak. Irakurle ez direnenak ere bai, askorentzat nahikoa izaten ohi delako izenburua ikusi, gainbegiradatxo bat bota eta, batez ere, sinatzailearen izena eta argazkia ikustea sutan jartzeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eroskiren kontrako boikota gainditzeko 10 urte beharko direla esan du Dacostak . PPren inguruko hainbat lagunek MCCren kontrako kanpaina sustatu dute ia bost urtez Interneten, enpresa talde hori ETArekin lotuz
Eroskiren kontrako boikota gainditzeko 10 urte beharko direla esan du PPren inguruko hainbat lagunek MCCren ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025239 | BERRIA | Euskadi | noticias | Festa usaina dario Gasteizi. Hara eta hona dabil jendea, artega, Gasteizko karriketan. Orduak baino ez dira geratzen Zeledoni ongietorria egiteko, eta dagoeneko, prest daude gasteiztarrak festan murgiltzeko. Andre Mari Zuriaren jaiei hasiera emango dio gaur Zalduondokoak, 18:00etan, San Miguel elizako balkoitik plazan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025240 | BERRIA | Euskadi | noticias | SIKHAK HILTZEAGATIK KARTZELATUTAKO POLIZIAK INDIAN Indian bizi guztiko kartzela zigorra ezarri diete 47 poliziari, 1991n sikh erlijioko erromes talde bat hiltzeagatik. Urte hartan, epaitutako poliziek erromesez betetako autobus bat geldiarazi zuten Uttar Pradesh estatuan; 11 bidaiari oihanean sartu eta tiroz hil zituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025241 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Terrorismoaren» kontrako itunak indartu beharko dira, PPren iritziz Alderdi Popularrak Orlandoko (AEB) hilketako biktimei omenaldia egin nahi izan die hauteskunde kanpainako ekitaldian. Alfonso Alonso Espainiako egungo Osasun ministro eta Araban Kongresurako PPren zerrendaburu denak adierazi duenez, ezinbestekoa da ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025242 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken minutu madarikatua. Luzapeneko azken minutuan sartu du Trejok Mallorcaren bigarren gola, amaiera polemikoan
Luzapeneko azken minutuan sartu du Trejok Mallorcaren bigarren gola, Jose Angel Zigandaren mutilak batere konfiantzarik gabe jokatzen ari dira azken boladan, eta azken bi partidetako porrot mingarriek ez di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025243 | BERRIA | Euskadi | noticias | DSBEaren erreformak, familiak saritu, eta etxea partekatzea zigortuko du «Saiatu gara familien alde egiten, uste dugulako legeak gehiegi babesten zituela norbanakoak». Beatriz Artolazabal Enplegu sailburuak argi utzi du zein den Eusko Jaurlaritzak DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren legea erreformatzeko proposatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025244 | BERRIA | Euskadi | noticias | ABERRI EGUNA. «Elkarrekin bide propio bat egiteko» eskua luzatu du EAJk. Abertzaleen arteko «atomizazioak» PSE-PPren estrategiaren arrakasta ekarri du, Urkulluren ustez
«Elkarrekin bide propio bat egiteko» eskua luzatu du EAJk Abertzaleen arteko «atomizazioak» PSE-PPren estrategiaren arrakasta «Elkarrekin bide propio b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela hamaika hilabete, 2017ko irailean, egunero idazteari ekin nion garaian, ahaleginak egin behar izaten nituen egun biz behin behintzat Kataluniari buruzko aipamenak saihesteko. Bila ibili gabe etortzen ziren gaiak. Egunero izan zitekeen aipagai Katalunia duela hamaika hilabete. Parlamentuaren deklarazioa, bozketa, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Partida garrantzitsua zuen atzo Lointek Gernika Bizkaiak, Malosten, zaleen babesean. Virtus Bolognaren aurka aritu zen Eurokopako ligaxkako laugarren jardunaldian, eta neurketa irabaziko balu, urrats garrantzitsua egingo zuen txapelketan aurrera egiteko. Ez zen hala izan, baina. Eskuetan izan zuen garaipena, baina ihes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Futbol denboraldia prestatzeko asmotan, Reala eta Okzitaniako Tolosa neurtuko dira bihar Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Pavillon Bleu errugbi zelaian. 18:00etan hasiko da norgehiagoka, eta Seaskari emango zaizkio irabaziak; hain zuzen, Baionako Etxepare Lizeoari.
Talde txuri-urdinak ohitura du Seaskaren aldeko partida j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udako irakurketak, igerilekuan . Bilboko udal liburutegiek eta Uribe Kostako Mankomunitateak liburuak kalera atera dituzte, irakurzaletasuna sustatzeko xedez.
Bilboko udal liburutegiek eta Uribe Kostako Mankomunitateak liburuak kalera atera dituzte, irakurzaletasuna sustatzeko xedez.
Eguzkitan etzan edo bainu bat hartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025249 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Talde armatu jihadistek gutxienez 9.603 lagun hil zituzten iaz, Terrorismoari buruzko Ikerketen Nazioarteko Behatokiak atzo jakinarazi zuenez. 2.200 bat eraso inguru egin zituzten muturreko islamistek, batez ere Al-Qaedarekin eta Estatu Islamikoarekin lotura dutenek. 2020ko antzeko datuak dira: duela bi urte 9.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtero bezala, urriko hirugarren asteburuan nekazaritza eta abeltzaintza uztartuko dituen feria egingo dute Altsasun (Nafarroa). Ganaduen erakusketaz gain, lehiaketak eta azoka izango dira, betiere, guztia landako bizimoduarekin lotuta. Musika, dantza eta kuadrillek girotuko dute eguna, eta Nafarroako produktu gastrono... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025251 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arestiri buruz ariko dira Urretabizkaia, Saizarbitoria eta Sarasola, Bilbopoesian
LITERATURA. Gabriel Arestiri buruzko mahai inguru batekin hasiko dira Bilbopoesia jardunaldiak, hilaren 14an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian; Arantxa Urretabizkaia, Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasola mintzatuko dira, Jon Kortazarrek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kantuen bertsioak egitea du pasio Andoni Ollokiegi musikari eta abeslariak. Urteak dira horiek abestuz bizi dela, eta hala konkistatu ditu Euskal Herriko makina bat plaza.
Donostiako Gipuzkoa plazan dago Andoni Ollokiegi musikari eta abeslaria (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1992). Entzungailuak kendu ditu belarrietatik: «K... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025253 | BERRIA | Euskadi | noticias | CASTEJON. Atzo abiatu zen Abiadura Handiko Trenaren kontrako hirugarren bizikleta martxa, Mugitu mugimenduak antolatuta. Zortzi egunez, Nafarroako eta Arabako zenbait herri igaroko dituzte, AHTa salatzeko, bai eta «lurrari eraso egiten dioten beste hainbat proiektu» ere. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lasai zegoen Imanol Agirretxe herenegun, Vallecasen, neurketaren amaieran. Agian, tokia lortu duelako berriro hasierako hamaikakoan. Ziurrenik, etxeko taldean jokatzeko aukera baliatu duelako isilpeko lan saiatuari eskerrak. Nork bere denbora behar izan ohi du zuhurtziaz jabetzeko, eta prozesu horretan ibilia bizkortu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025255 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herriari erabakitzen uzteko» eskatu die Bilduk estatuei Estatuaren abokatuak eta Fiskaltzak «mehatxu» egin dute esanez Bilduren zerrendak baliogabetuko dituztela, eta koalizioko kideek salatu egin dute hori. Pello Urizar, Oskar Matute eta Itziar Ameztoi koalizioko ordezkarien ustez, «Europako demokrazien aurrean onart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txekian sozialdemokratek irabazi arren, gobernua zentro-eskuinak eratuko du. Lehen datuen arabera, sozialdemokratek lortu dute boto gehien; ez, ordea, gobernua bakarrik eratzeko adina
Txekian sozialdemokratek irabazi arren, gobernua zentro-eskuinak Lehen datuen arabera, sozialdemokratek lortu dute boto gehien; ez, Jiri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025257 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak 3-0 irabazi dio Limassoli, sasoi-aurreko bigarren partidan Realak denboraldi-aurreko bigarren lagunarteko partida jokatu zuen atzo Lienzen (Austria) AEL Limassol Zipreko taldearen kontra, eta 3-0 irabazi zuen. Bezperan Dinamo Tiranaren aurka jokatutakoan bezala, Viguera, Agirretxe eta Llorente izan ziren goleatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025258 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kostunicaren dimisioa onartu eta bozak aurreratzeko prest da Serbiako presidentea. Hauteskundeak maiatzean eginez gero, Tadicek eta muturreko alderdiek lortuko lukete garaipena
Kostunicaren dimisioa onartu eta bozak aurreratzeko prest da Serbiako Hauteskundeak maiatzean eginez gero, Tadicek eta muturreko alderdiek Serb... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025259 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txiki eta Otaegirentzat plaza bat nahi du Ahaztuak taldeak Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Zarauzko Udalari eskatu dio plaza bat eskaintzeko Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiri. Zarauzkoa zen Txiki, eta udal gobernuak datozen asteetan aztertuko du proposamena. Otaegi Azpeitikoa zen, eta herri horretako udalari gauza bera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Luke Donovan, David Kano, La China eta Juanjo Reigek osatutako Cycle talde madrildarrak arriskatu egiten du, eta harritu egin gaitu, azkeneko lan guztietan elektronika era natural eta iraunkor batean presente izan ondoren, inflexio puntu bat eginez, eraberrituta eta ausardiaz rockarekiko apustua egin baitu. Puri-purian... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025261 | BERRIA | Euskadi | noticias | Terry Gilliam Nafarroan hasi zen, Bardean, The Man Who Killed Don Quixote pelikula filmatzen. 2000. urtea zen, eta Monty Python taldeko kide ohiak gazte-gaztetatik buruan zuen proiektuari ekin zion orduan. Cervantesek idatzitako liburu ezagunaren gaineko bertsio erabat librea egin nahi zuen.
Ordurako, Gilliam zuzendari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Partida bikaina jokatuta, 8-22 irabazi dute Ezkurdia eta Merino II.ak Bost tanto jarraian eginak zituzten Ezkurdia eta Merino II.ak, aurkariek lehena egin dutenerako. Hortik aurrera, neurri berean joan da partida osoa, 8-22koarekin amaitu den arte.
Erraz, inolako zailtasunik gabe irabazi diete Ezkurdiak eta Marinok Ben... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baskonia. Larkin (13), Hanga (13), Buginger (15), Tillie, Voigtmann (9)-hasierako bostekoa- Laprovittola (3), Luz, Beaubois (4), Blazic (10), Xengelia (19) eta Diop (2).
CSKA Mosku. De Colo (15), Jackson (10), Kurbanov (5), Hynes (9), Vorontsevitx (4) -hasierako bostekoa- Teodosic (13), Higgins (21), Fridzon (2), Khrya... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025264 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alemania naziak Frantzia okupatua zuen 1942an, II. Mundu Gerraren erdian. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Haien artean, Mendibe (Nafarroa Beherea) eta Orbaizeta (Nafarroa) artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025265 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri elkargoen arteko polo baten sorrera planteatzen duen zuzenketa aurkeztu du Espagnacek
Manuel Valls Frantziako Barne ministroaren hitzek behin eta berriz erakutsi dute Frantziako Gobernuak ez duela lurralde elkargoa sortzeko borondaterik. Horrek eragin lezakeen hutsunea saiheste aldera doa Espagnacen proposamena, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kultura sektoreetarako emandako diru laguntzekin, estuan zabal jokatzen badakitela erakutsi nahi izan du Joxean Muñozek, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak. Iaz baino %10 handiagoa izango da aurten Eusko Jaurlaritzak kultur sektore pribaturako deialdi bidez banatuko dituen laguntzen kopurua:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025267 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri Urrats besta muntatzeko laguntza eskatu du Seaskak. Lakura joateko errepideak iganderako konponduko dituztela agindu du Kontseilu Nagusiak
Herri Urrats besta muntatzeko laguntza eskatu du Seaskak Lakura joateko errepideak iganderako konponduko dituztela agindu du Zurrumurruak eta dudak deuseztatuz, Herri Urrats e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025268 | BERRIA | Euskadi | noticias | Borrokatzea da haren patua. Realak laugarren sailkatuarekiko lau punturen aldeari eusten dio, Vila-real B-ren aurkako garaipen sufrituari esker Xabi Prietok, penaltiz, eta Mikel Gonzalezek sartu dituzte txuri-urdinen bi golak
Realak laugarren sailkatuarekiko lau punturen aldeari eusten dio, Xabi Prietok, penaltiz, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025269 | BERRIA | Euskadi | noticias | EH Bilduk ustelkeriaren aurkako neurriak proposatu ditu EH Bilduko legebiltzarkide Maddalen Iriartek eta Larraitz Ugartek iragarri dute legez besteko proposamen bi aurkeztu dituztela Eusko Legebiltzarrean, De Miguel auzia dela-eta azaleratu den ustelkeriaren kontra borrokatzeko. Haien ustez, auziari buruzko epaiak frog... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriro ere akordiorik gabe amaitu da erregulazioak osatzeko bilera GASTEIZ. Biharko bilera batera deituta dago EAEko Elkarrizketa Sozialaren Mahaia, behingoz lotzeko aldi baterako enplegu erregulazioaren osagarria urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten duten langileentzat. Atzoko bilera akordiorik gabe amaitu zut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Miruen negu gorriak. Beherantz doa Europaren zatirik handienean miru gorriaren populazioa, baita Euskal Herrian ere, Gorosti elkarteak Nafarroan eginiko kontaketan ageri denez.
Beherantz doa Europaren zatirik handienean miru gorriaren populazioa, baita Euskal Herrian ere, Gorosti elkarteak Nafarroan eginiko Behera egin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025272 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaurko gazteek ez dute iraganarekiko inongo begirunerik; etorkizunerako inongo esperantzarik ere ez».
Inor gutxi izango da bere lanbidean ari dela lehengoa beti hobea -ren gaitzak jotakoren batek mareatu ez duenik. «Zuek? Lehengoak bai, lehengoak!» mespretxuzkoa entzungo zenuen gazte zinela. Min emango zizun, baina isi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025273 | BERRIA | Euskadi | noticias | Protestaren «kriminalizazioa» salatu dute ehunka lagunek, ahoa estalita BILBO. Herritarren Segurtasunerako Legearen aurka elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian berrehun lagun inguruk, hainbat eragilek deituta, Bilboko plaza Biribilean. Lege horren bidez protesta egitea «kriminalizatu» nahi dela salatu zuten, eta, h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datuetara iristeko modua eskatu diote Jaurlaritzari Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordera eramandako legez besteko proposamenak aurrera egin zuen atzo -EH Bildurekin adostu eta EAJk babestu egin zuen; kontra bozkatu zuten PSEk eta PPk-. Testu horren arabera, Eusko Legebiltzarrak Eusko Ja... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakarkako biran murgilduta dago Mikel Urdangarin musikagilea urtarriletik. Aspaldian lagun izan duen banda albo batera utzi, eta gitarrarekin bakarrik eskaintzen ari da kontzertuak, publikoarengandik oso gertu. Gainera, kontzertu horiek grabatzen ari da bere hurrengo diskoa osatuz joateko. Kantuak sortu ahala eskaintze... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tuterako emakume bat hil da Espainian, auto istripuz SORIA. Tuterako (Nafarroa) 46 urteko emakume bat zendu zen atzo, Berlanga de Duero herrian (Soria, Espainia) izandako auto istripu larri batekin egin zuen talka. Beste autoan zihoan Soriako emakume bat ere hil zen istripuan, eta beste hiru lagun zauritu ziren. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025277 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 13:30. Aihotz plazan, bertsolariak: Zigor Enbeita, Onintza Enbeita, Erika Lagoma eta Sebastian Lizaso. Gai-jartzailea: Beñat Garaio. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zupiria: «Jaurlaritzari ahotsa ematea egokitu zitzaion urte zailetan»
Gaur zendu da Joseba Arregi sailburu ohia, eta haren heriotzak ordezkari politikoen erreakzioak ekarri ditu goizean goizetik. Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak bere kargu beretan jardund... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025279 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Das Kabinet des Dr. Caligari film mutu klasikoa digitalizatu egin dute. Datorren urteko Berlinale zinema jaialdian estreinatuko dute, arduradunek jakinarazi dutenez. Robert Wiene Alemaniako zinemagileak duela 94 urte estreinatu zuen beldurrezko film hori, Berlinen bertan. Estreinaldian, John Zorn konpositoreak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025280 | BERRIA | Euskadi | noticias | Country, punk, blues eta garage doinuak lantzen ditu The Yapwers Denver hiriko (AEB) hirukoteak. Baina, oroz gain, rock-and-roll talde bat da. Nate Cook (ahots nagusia eta gitarra akustikoa), Jesse Parmet (slide gitarra eta harmoniak) eta Noah Shomberg (bateria) dira taldekideak; molde akustikoa izanagatik, metal talde... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025281 | BERRIA | Euskadi | noticias | "Ez naiz independentziaren aldekoa, baina herritarrei galdetzeko unea da". Hala hitz egin du Gemma Zabaleta PSE-EEko kide eta Jaurlaritzako sailburu ohiak Radio Euskadin. Hurrengo urtea gakoa izango dela uste du Zabaletak: "Ohiz kanpoko garaia izango da politikarentzat ETAk jarduera armatua utzi duelako, eta hori funts... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nazioarteko babesa jaso du gaur hasiko den Gazte Martxak «Gazteria independentistari prozesu demokratiko honetan gure babesa adierazteko gaude hemen». Hala mintzatu zen atzo Ogra Sinn Feinn-eko kide Kevin O'Hara, Gazte Martxan parte hartuko duten Europako hainbat herrialdetako gazte erakundeek Bilbon egindako agerraldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025283 | BERRIA | Euskadi | noticias | 544. artikulua. Sediziogileak dira, matxinada delitua kontuan hartu gabe, jendaurrean eta modu iskanbilatsuan matxinatzen direnak indarrez edo legezko bideetatik kanpo legeen aplikazioaren edo aginteren baten aurka, korporazio ofizialen edo funtzionario publikoen aurka, edo haien betekizun legitimoen edo hartutako akor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko kulturaren kontsumoak gora egin du ahozko adierazpideetan Ahozko kultur adierazpideak indar hartzen ari dira euskaldunen harrerari dagokionez. Gorakada erakutsi du kultur kontsumoari buruz Euskal Herri osoan egindako inkesta batek. Gisa bereko azterketa bat egin zuten duela hamar urte, eta, konparazioa egind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025285 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Psikologiak ez du zertan zientifikoa izan: kontraesanak ditugu»
Ceron Plazaren arabera, psikologia tematu egiten da etiketa hertsiak sortzen, eta patologizatu egiten du horietatik kanpo dagoen guztia. Egoera soziopolitikoari erreparatuko dion psikologia aldarrikatu du.
Identitateak izan daitezke helduleku, baina ez mu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025286 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hollanderekin batzartzea baztertu du Putinek, Siria zelako soilik mintzagaia PARIS. Errusiako presidente Vladimir Putinek bertan behera utzi du Frantziako presidente François Hollanderekin datorren astean zuen bilera, Hollandek soilik Siriako egoeraz hitz egin nahi zuelako. Bi herrialdeen arteko tentsioa ere erabakigar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025287 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Nik ez ditut pertsona ospetsuak irudikatzen; argazkigintzak bai, baina nik ez». Erretratuak egiten aritu da David Hockney artista azken urteetan (Bradford, Erresuma Batua, 1937). Ez du edonor margotu, ordea. «Nire pertsonaia ospetsuak nire lagunak dira. Erretratu bakoitza behaketa sakon baten emaitza da, eta ikerketa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela gutxi kolaborazio bat eskatu zidaten Manex Agirrek eta Gaizka Amondarainek, Hala Bedi irratian gidatzen duten Celosamente gordea saiorako. Euskarazko literatur irratsaio bakarrenetarikoa da, uler bedi bere horretan, hots, ez literaturaz mintzo den saioa, baizik eta literatura egiten duena. Testu laburrak irakurtz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025289 | BERRIA | Euskadi | noticias | «75 urterekin errepidean segitzeko dudan zio nagusia emazteari ihes egitea da»
Andre Williamsek (Alabama, AEB, 1936) Aitabitxi beltza ezizena maite du dituen besteen gainetik. 50 urte darama musika munduan. Motown, Chess eta Fortune Records diskoetxetako izarra izan zen 1950ko hamarkadatik aurrera. Alkohol, kokaina eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garaiz erreakzionatu eta mahai gainean kolpea jotze hori berarekin eraman izan du beti Realak. Historiari erreparatuta, antzeman daiteke bolada zailenetan gai izan dela hiru puntuak batzeko, eta azken urteotan areagotu egin ditu estatistika horiek. Porrotik mingarrienetatik altxatu eta hurrengo partidari etekina aterat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025291 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Al-Assadi mezu argia bidali diogu oso, eta espero dugu entzun izana»
«Helburua beteta!». Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hitz bitan laburtu zuen atzo goizean bezperan agindutako eta aste hasieratik iragarritako erasoaldia. Donald Trumpentzat «perfektua» izan zen erasoa: «Ezinezkoa zen emaitza hobea lortzea».... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Paper zapi bustiak erabili, komuneko zulotik behera bota eta kateari eragin. Joan da. Desagertu da. Hala dirudi, baina ekintza hori kaltegarria da oso. Are gehiago keinua etxe batean baino gehiagotan egiten bada, edo behin eta berriro egiten bada. Norberaren komunetik desagertu arren, paper zapi bustiak ez dira berehal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Estatu Islamikoaren Raqqa 'hiriburua' inguratzen hasiko dira Siriako kurduen miliziak
Siriako gerrak har lezakeen norabidea asmatzea ia ezinezko ariketa bat bihurtua da aspalditik, baina azken egunotan gertakari garrantzitsuak izan dira. Azkena, SDF Siriako Indar Demokratikoek berriki jakinarazitako garaipena. Kurduen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dinamita apur bat, Realak Europan jokatzeko postuak bereganatu ditzan Iragana gogoan eta ahoan bilorik gabe. Aurreko sasoian erdipurdi aritu arren, azken jardunaldira arte Europarako sailkatzeko aukerak izan zituen Realak. Galdutako abagune hura ondo gogoan dute txuri-urdinek. Ez dira gutxi izan aurten helburua sailkap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hollandek eskura dauka inoren laguntza barik gobernatzeko aukera Eskuinetik ezkerrerako biraketa hasi zuen Frantziak maiatzeko presidentetzarako hauteskundeetan, eta joan den domekako emaitzekin sendotu egin da joera. Oraindik bigarren itzulia egiteko badago ere, François Hollandek dagoeneko lasaiago begiratzen die aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025296 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARTZELONA. Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak NBE Nazio Batuen Erakundera, Europako Kontseilura eta Amnesty International elkartera jo du bere sakelako telefonoa zelatatu dutela salatzeko. Torrentek Espainiako Estatua jo du «eraso» horren erantzuletzat. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Goiena Telebistako albistegien bizpahiru minutuko bideoak ikusgai Interneten. 'www.goiena.net' webgunean egunero irudi berriak jarriko dituzte, 15:00etan eta 20:30ean
Goiena Telebistako albistegien bizpahiru minutuko bideoak ikusgai 'www.goiena.net' webgunean egunero irudi berriak jarriko dituzte, Gero eta zabalduago d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahozko epaiketa hasi dute lekuko gisara Voxen galderei erantzuteari uko egin zion parlamentari baten aurka
Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu Carmen Lamelak agindu du ahozko epaiketa abiatzea Eulalia Reguant CUPeko parlamentariaren kontra. Desobedientzia larria leporatzen dio fiskaltzak, 2019ko otsailaren 27an, Ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauek dira Errenteriko elkarrizketarako foroak bere bukaerako agerraldian plazatu dituen ondorioak:
"Honaino iritsita, egiaztatu dugu bide honek oraindik ere ibilbide luzea izan dezakeela, baina iritsi da albo batera egin eta lekua uzteko ordua. Hauek dira guk ateratako ondorioak:
1. Bidaide bihurtu gara nahi gabe. Gai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bete gabeko promesak. Hegoafrikako hiri nagusietan protestak gogortu egin dira azken egunetan; oinarrizko zerbitzuak martxan jartzea eskatzen diote Zuma presidenteari.
Hegoafrikako hiri nagusietan protestak gogortu egin dira azken egunetan; oinarrizko zerbitzuak martxan jartzea eskatzen diote Zuma Pneumatiko piztuekin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025301 | BERRIA | Euskadi | noticias | PSE-EEren zuzendaritza berrian Araba «gutxietsia» ez egotea espero du Rojok PSE-EEren zuzendaritza berrian Araba «gutxietsia» ez egotea espero du PSE-EEk asteburu honetan aukeratuko duen zuzendaritza berrian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herrialdeak neurri berean ordezkatuta egotea espero du Javier Rojo Senatuko pre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itunpeko eskolek 1988tik egindako greba indartsuena dela diote langileek «Gaurko greba giroa neurtzeko zen, eta ikusi dugu oso bero dagoela. Kristau Eskolari eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteari argi geratu zaie zer gerta daitekeen irtenbide bat ematen ez badigute». ELAko ordezkari Jon Navarrok atzo itunpeko es... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskalgintzaren erronkak aztertzeko saioa antolatu du Eusko Ikaskuntzak Euskararen eta euskalgintzaren etorkizuneko erronkak aztertzeko, mintegi bat antolatu du Eusko Ikaskuntzak ostiral honetarako. Vital Kutxaren egoitzako Salburua eraikinean egingo dute, 08:45etik aurrera. Euskalgintzarekin loturiko hainbat eragilek ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025304 | BERRIA | Euskadi | noticias | Italiako Legebiltzarrak onartu egin du hurrengo hiru urteetan 79.000 milioi aurrezteko plana. Aldeko 314 boto eta aurkako 280 jaso ditu proposamenak, eta bik ez dute bozkatu. Onartutako neurrien artean, pentsioak eta kenkari fiskalak gutxitzea, erretiro adina atzeratzea eta medikutara joateagatik ordaindu behar izatea ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025305 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Uste dut Osasunako zaleek ulertu dutela nire erabakia». Sei milioi euro ordaindu zituen Athleticek Iruñetik Javi Martinez ekartzeko. Hasieratik ari da jokatzen, 18 urte izan arren, eta bihar zortzi Nafarroako Erresuman egon nahi du. JAVI MARTINEZ. Athleticeko erdilaria
«Uste dut Osasunako zaleek ulertu dutela nire era... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken-aurreko sailkatua, Sporting hartuko du Realak etxean datorren igandean (16:00). Partida horrekin ekingo diote donostiarrek txapelketaren bigarren erdiari. Esan beharrik ez zer-nolako balioa izango lukeen aurkari zuzen bati irabazteak. Anoetako azkenaldiko nora eza bideratzera derrigortuta daude txuri-urdinak, azk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025307 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Herri laborantza da egungo arazo handiei erantzuteko soluzioa»
Egunotan kongresua egiten ari dira Laborarien Konfederazioa sindikatukoak, Izpuran (Nafarroa Beherea). Herri laborantzaz gain, TTIPa, klima aldaketa eta bertze hainbat gai izanen dituzte solasgai.
Bertze herri anitz zituzten aukeran, baina Euskal Herrira e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025308 | BERRIA | Euskadi | noticias | Muga zergak. EBk eta AEBek negoziazioak hasiko dituzte industria gai guztiei muga zergak kentzeko. Indarrean jarraituko dute AEBek EBren altzairuaren eta aluminioaren inportazioari jarritako muga zergek, baita EBk haiei erantzuteko jarritakoek ere. Baina negoziazioek iraun bitartean ez dira ezarriko tarifa gehiago. Tar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Navarra Sumak 61 udalerritan egingo ditu ekitaldiak IRUÑEA. Navarra Suma koalizioak (UPN, PP eta Ciudadanos) herrialdeko 61 udalerritan egingo ditu apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako ekitaldiak, «herritarrak ilusioaren eta etorkizunaren mugimendu honetara batu daitezen», Sergio Sayas Kongresurako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025310 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordubete iraun du bilerak, baina minutu bakar batekin nahikoa zuten Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak eta zortzi sindikatuen buruak jakiteko alferrik ari zirela. Parisko Gobernuak elkarrizketa sozialari ekin nahi dio, baina itxi egin du sindikatuei gaur egun interesatzen zaien gai bakarra, pentsioen erreforma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baskonia serio aritu da Cajasol gerturatu denean, eta eroso irabazi dio. Sevillako taldea bi puntura hurbildu da lehen zatian, eta zazpira, bigarrenean, baina alferrik
Baskonia serio aritu da Cajasol gerturatu denean, eta eroso irabazi dio Sevillako taldea bi puntura hurbildu da lehen zatian, eta zazpira, Tau Baskoniak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025312 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bertan behera gera daiteke Bidasoaren biharko partida ere ESKUBALOIA. Bidasoak bihar jokatu behar zuen Asobal ligako lehia, Valladoliden (Espainia), taldeko hiru kideren positiboengatik hamar eguneko berrogeialdia egin ostean. Baina espainiarrak dira orain bost positiborekin, eta atzeratzeko eskatu dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025313 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Sagastitarrak' lanarekin abizenaren eztabaida oholtzaratuko du Txalok Asko dira oraindik ere haur bat izan eta zein abizen jarri erabakitzeko garaian talkak eta eztabaidak izaten dituztenak. Batzuetan abizena galtzearen beldurragatik izan daiteke; baina ba ote du tradizioak, ospeak edo gizarte mailak zer ikusirik afer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025314 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. «Musikaltasunaren maila azken urteetan asko jaitsi dela uste dut». Rock-and-rollaren sustraietan eta antzinako garaietan jarriak ditu begia eta belarria; bi minutuko kantuak nahikoak ditu rockabillya, countrya, surfa, garagea, bluesa eta beste bere egiteko. Crazy Joe. Rock-and-roll musikaria eta gitarrista
Rock... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025315 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gnod taldeak Azkoitiko Matadeixen emango zuen kontzertua dela eta, informazio bila nenbilen nire kronika datu interesgarriz janzteko asmoz. Arakatze horretan, The Quietus online aldizkarirako Mick Middles kazetariak idatzitako iruzkinarekin topo egin dut, eta, inspirazioz beterik, ahopean botatako «eureka» batez amaitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025316 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria. Michael Gielen. Pianistak. Katia / Marie Labeque. Lekua.
Baionako Labeque ahizpak sona aipagarria lortu dute azken hamarkadetan.
Bi ahizpek lau eskutara eta bi pianorako obratan sakontzen eman dituzte beren ahaleginak. Orkestra alemaniarrarekin batera Berioren 2 Pianorako Kontzertua aurkeztu zuten. Egun mus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiako Haur Liburutegian pailazoen historiari errepasoa ematen dion erakusketa ireki berri dute, 40. urteurrenaren harira. Eraikinean sartzen denak atari koloretsu batekin egingo du topo, berehala. Globoen eta serpentinen artean Txirri, Mirri eta Txiribitonen panpinak daude jarrita. Haien ondoan, kaleratu dituzten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025318 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Miguelek urrats handia egin du finalera bidean, Juaristiri ongi irabazita. Finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazi dio nafarrak gipuzkoarrari (19-30), eta lehen puntua lortu
San Miguelek urrats handia egin du finalera bidean, Juaristiri ongi Finalerdietako ligaxkako lehen partida irabazi dio nafarrak Gazteen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeko eta Bilboko M-15ek manifestazioak eginen dituzte etzi Politika ekonomikoen eta sozialen aurka mobilizatzeko deia egin dute nazioartean etziko, Maiatza Globala izeneko egitasmoan. Euskal Herrian, Iruñeko eta Bilboko M-15 mugimenduek bat egin dute deialdiarekin, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte; besteak best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025320 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Sara Antuña, Carlos de Pando. Aktoreak: Veki G. Velilla, Francisco Ortiz, Emilio Gutierrez Caba, Francisco Reyes, Daniel Freire. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2022. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: thrillerra, zientzia fikzioa.
Gaur egungo Espainian giroturiko fikzio honetan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Barcinak dio Nafarroak bere "foru erregimena defendatu" egingo duela Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Nafarroako Parlamentuko saiora sartu aurretik nabarmendu du "Nafarroak bere foru erregimena defendatu" egingo duela, eta "esku har ez dezaten" lanean ariko direla.
"Gaur egungo datuen arab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025322 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Mendian inportantea da nork bere buruari frenoa jartzen jakitea»
Aste korapilatuak ari dira izaten Pirinioetan. Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Teknikorako Taldeko kideek desio baino gehiagotan egin behar izan dituzte erreskate lanak azkenaldian; hilabete erdialdean, bost irteera izan zituzten asteburu bakarrean. E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Simon Yatesek irabazi du Italiako Giroko bigarren etapa Simon Yates (Bike Exchange) hirugarren izan zen iaz Italiako Giroan. Egan Bernal (Ineos) eta Damiano Caruso (Bahrain) bakarrik izan zituen aurretik. Ez bata, ez bestea ez da ari aurten, eta itxuraz, ingelesa podiumaren lehen koskara igotzeko lehia betean ariko da.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniako eragile nagusiak erabakitzeko eskubidera biltzeko lanetan hasi da Mas
Kataluniaren autodeterminazioari buruzko galdeketan «gehiengo sendoa» lortzeko, ez da nahikoa parlamentuan diputatu gehienak erabakitzeko eskubidearen alde egotea: gizartea ere konbentzitu beharra dago. Horregatik, eragile zibil, ekonomik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako konkista gogorarazteko ekitaldia egingo dute bihar Amaiurren. Antolatzaileek gogorarazi dute Nafarroak ez duela ezer ospatzeko konkistaren mendeurrenean
Nafarroako konkista gogorarazteko ekitaldia egingo dute bihar Amaiurren Antolatzaileek gogorarazi dute Nafarroak ez duela ezer ospatzeko Ez zen urte soil ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025326 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Gazta zati bat' New Yorken, '80 egunean' Frantzian Gazta zati bat dokumentala New Yorken estreinatuko dute larunbat honetan, Euzko Etxean 19:00etatik aurrera, Nazioen Mundua herri ekimenak jakinarazi duenez.
Autodeterminazioaren aldeko dokumentala da Gazta zati bat , Jon Maia bertsolariak egina eta Nazioen Munduak eko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025327 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKARA. "Estella-Lizarra" izenak iskanbila eragin du herriko Udalean . UPNk 759 sinadura aurkeztu ditu izen aldaketaren aurka, baina sinadura horiek irregulartasunak dituztela salatu dute talde guztiek
'Estella-Lizarra' izenak iskanbila eragin du herriko Udalean UPNk 759 sinadura aurkeztu ditu izen aldaketaren aurka, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025328 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurten, Bartzelonak eta Athleticek ez dute elkarren aurka jokatuko Kopako finalean. Lastima da, tradizio interesgarria izateko bidean baitzen. Hala ere, final horri buruz hitz egin beharra daukagu ostera; izan ere, BERRIAren eta VilaWeb- en irakurleek dakiten moduan, berriro ere arazo politiko bilakatu da partida. Orai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025329 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dut gaia gertu-gertutik jarraitu, baina tartean behin iritsi zaizkit oihartzunak eta lehertu denean nahiko azkar izan dut kontuaren berri: Bill Cosby aktore estatubatuarrak aitortu du lo-pilulak eman zizkiela hainbat andreri, haiekin sexu-harremanak izan nahi zituelako. Alegia, titularra korapilatu duten arren, andr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025330 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkeneko ikasturteak bereziak izaten ari dira. Gizarte ekimeneko ikastetxeetan hogeita bat egun daramagu mobilizazio eta greba deialdien artean. Langile bilkurak eta asanbladak une aproposak dira Hezkuntza sistemaren gabeziak eta inkoherentziak azaleratzeko. Konturatzeko, alegia, gure herrian dugun hezkuntza sistema, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025331 | BERRIA | Euskadi | noticias | EPPK-k berretsi du prest dela etxeratzeko urratsak egiteko Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiri bat atera du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira. Sakabanaketa politikaren amaieraz dihardu: «Luzez itxarondako albistea da». Politika horrek sufrikarioa baino ez duela ekarri salatu dute agirian, babesgabetasu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inkestako aurreko galdera: Zer iruditzen zaizu EAJ, PSE eta PPren arteko itun fiskala? Jasotako botoak: 1072.-Positiboa: 116 (11%)Negatiboa: 892 (%83)Ez du eraginik izango: 64 (%6) Inkestako hurrengo galdera: Zer iruditzen zaizu Espainiako Gobernuak Herritarren Segurtasunerako Legean ezarri nahi dituen neurriak? | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0025333 | BERRIA | Euskadi | noticias | Alex de la Iglesiaren Acción mutante filma emango dute gaur Beasaingo Usurbe antzokian, 20:00etan. EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak antolatu du emanaldia, Euskal Zinemaren Egunaren barruan: Euskal Herriko zinemagintzaren «klasikoak» berreskuratu nahi dituzte. Hain zuzen ere, De la Iglesiaren lehenengo lana da Acci... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.