id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0001834
BERRIA
Euskadi
noticias
Badalonako Udalak bere defentsan hitz egin du azkenean Ironikoki, urriaren 12 jaiegun polemikoa igaro arte itxaron behar izan du Badalonako Udalak epaitegietara jo ahal izateko, herenegun udaletxea zabaltzeko bere arrazoiak azaltzera. Abokatuak argudiatu duenez, udalaren webgunean duela bost hilabetetik zegoen iragarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001835
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKU-HUSKA. Xabi Larraiak hilabete bat egingo du jokatu gabe; Arretxek, berriz, bi Xabi Larraiak hilabete bat egingo du jokatu gabe; Arretxek, berriz, bi Frontisek lesio izurritea jasan du azken asteotan. Xabier Larraiak eta Fernando Arretxek ez dute denbora batean jokatzerik izango. Larraiak zuntz haustura izan du izt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001836
BERRIA
Euskadi
noticias
Jarrera errotik aldatzeko eskatu dio LABek Zelaari BILBO. Politikak erabat aldatzeko eskatu dio LABek Isabel Zelaa Hezkuntza sailburuari. Hezkuntzan egindako hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren politikek «zigor handia» jaso dutela uste du, eta aurreratu dute hauteskundeetan lortutako emaitzak «abusu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001837
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Zehaztu dute zein hirukotek jokatuko duen datorren igandean Aian (Gipuzkoa) Urrezko Aizkolarien finala. Iker Vicente eta Julen Alberdi Txikia IV .a sailkatuta zeuden finalerako dagoeneko, eta haiekin batera izango da Mikel Larrañaga. Atzo, sasoiko zegoela erakutsi zuen, eta 56 segundo atera zizkion Eneko Otaño...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001838
BERRIA
Euskadi
noticias
ELKARRI ALDERDIEN BEGIETAN. ALBERTO BUEN . (PSE-EEko ordezkaria Espainiako Senatuan) . «Balantzan jarrita, pisu gehiago dute alde baikorrek» ALBERTO BUEN (PSE-EEko ordezkaria Espainiako Senatuan) «Balantzan jarrita, pisu gehiago dute alde baikorrek» «Parte hartu dut Elkarri-k antolatutako hainbat ekimenetan, eta zentzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001839
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. EUSKAL HERRI BARRUALDEKO BAINULEKUAK (II). Hondartzak eta gune berdeak . Uribarri Ganboako urtegiak, besteak beste, hondartzak, parke berdeak, oinez egiteko ibilaldiak eta txoriak ikusteko begiralekuak ditu. Uribarri Ganboako urtegiak, besteak beste, hondartzak, parke berdeak, oinez egiteko ibilaldiak eta txo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001840
BERRIA
Euskadi
noticias
Animazioko zinemagintzaren poeta handia izendatu izan dute. «Baita animazioko zinemagintzaren funtzionarioa ere. Oso behargina zen». Juan Zapater Bilbo Arte zentroko zuzendariak ondo ezagutzen du Norman McLaren (1914-1987) zinemagile eskoziarraren lana. Dioenez, artista izateaz gain, ikertzailea, ingeniaria eta irakasl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001841
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du Juan Mari Olano aske utziko ugalkortasun tratamendua egiteko. Elena Beloki bikotekidea ere preso zegoen 18/98 auziagatik, eta 2008an baimena eman zioten tratamendu hori egin zezan, baina Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzian espetxeratutako Juan Mari Olanori ez dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001842
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusteko dago Eliza katolikoak sexu abusuen atala inoiz ixtea lortuko duen. Bolo-bolo zebilen bazeudela esku luzea zuten apaizak, ikasleengana gehiegi gerturatzen ziren irakasleak, eta, azken urteetan pixkanaka ateratzen ari diren kasuak gehiegikeriari bere tamaina ematen hasi zaizkion arren, salaketa berriek beti irad...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001843
BERRIA
Euskadi
noticias
«Tarteka selekzioarekin hamar egun izan ondoren, taldera egokitzea ez da erraza». Denbora behar duela dio, baina gero eta gusturago dago Plasil Iruñean, eta taldeari lehenbailehen zulotik irteten laguntzea da orain txekiarraren lehentasuna. JAROSLAV PLASIL . Osasunako jokalaria «Tarteka selekzioarekin hamar egun izan o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001844
BERRIA
Euskadi
noticias
«Tontakeriarik gabeko jatetxe bat irekitzeko gogoa genuen» Borda erretegiaren lokalak historia luzea dauka barruan. Getxoko (Bizkaia) Los Chopos etorbideko 31. zenbakian dago eraikina, eta bertan sortu zen Jolastoki jatetxea, herrian oraindik sona handia duena. Duela 93 urte izan zen hori. Denboran aurrera egin ahala, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001845
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Atresmedia taldeko Neox kateak Roseanne telesailaren atal berriak emango ditu astelehenetik aurrera. 1988tik 1997ra eman zuten telesaila; aurten, martxoaren 27an eman dute lehen atal berria AEBetan -denboraldiko estreinaldirik onena izan zen, 18 milioi ikusle lortuta-. Roseanne Barr eta John Goodman aktoreek ro...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001846
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kuadrillakoak Aimarzaleak ziren, eta ni haiekin haserre beti» Bi hilabetean baino gutxiagoan dihardu profesionaletan, eta modako pilotaria bihurtu da. 18 urterekin, jaialdietako partida nagusietan ari da, eta gaur, Azkoitian, bere idoloa izango du aurrean: Martinez de Irujo. Atera du gidabaimena, eta auto txiki bat en...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001847
BERRIA
Euskadi
noticias
Jauzika jarraituko du. Bode Millerrek iragarri du ez duela erretiroa hartuko eta Stenmark eta Maierren errekorrak ontzeko lehiatuko dela Bode Millerrek iragarri du ez duela erretiroa hartuko eta Stenmark eta Besterik espero zuena oker zebilen. 32 urterekin eta irabazi beharreko ia gehiena irabazita, Bode Millerrek aurt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001848
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulebarra zapaltzerako nabari zen zerbait gertatzen ari zela atzo, Donostian. Gazte pila zebilen batetik bestera, eta kamiseta berdina zeramaten kuadrillak ikusten ziren. Gutxi batzuk, ausartagoak, pirataz jantzita zihoazen. Gehienek zerbait zeramaten gainean: palet industrialak, banbuzko barrak, arraunak... Ia denek b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001849
BERRIA
Euskadi
noticias
SOKATIRA . Behar bezala hasteko gogoz dira denak . Euskadiko Txapelketak bihar izango du segida Oreretan; gizonezkoek lehen saioa jokatuko dute Euskadiko Txapelketak bihar izango du segida Oreretan; gizonezkoek Aurtengo goma gaineko Euskadiko Txapelketak aldaketa izan du egutegia antolatzeko eran. Izan ere, pisu bereko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001850
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur jakinarazi du ez dela aurten Bizkaiko txapelketa jokatuko. «Zalantza eta bilera askoren ostean, COVID-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkartean Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki dugu, printzipioz, datorren urtera». Udaberrian jokatu beharreko sailka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001851
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi txikiek berdintasunezko tratamendua eskatu diote Arartekoari BILBO. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritzarik ez duten bederatzi alderdik hauteskunde kanpainako eztabaidetan eta ekitaldietan parte hartzeko eskatu dute. Arartekoari aurkeztu dioten eskarian «proportzialtasuna, berdintasuna eta neurtraltasuna» aldarri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001852
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bilduk "gatazka osotasunean konpontzeko" lan egingo du erakundeetan EH Bilduk erakunde guztietan "arduraz" lan egiteko konpromisoa hartu du, baina "helburu argiarekin" ariko litzateke: "Erakundeek gatazka bere osotasunean konpontzeko lan egin dezaten lortzea, bere arrazoi eta ondorioei erantzun ematen, euskal gizart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001853
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak zazpi hamarren igo du 2022ko hazkunde iragarpena Industriaren hornikuntza sareetan dauden arazoek eta energia garestitzeak ez dute ekonomiaren goranzko joera trabatuko: hori adierazi du Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak, bere koadro makroekonomikoa eguneratuta. Aurtengo hazkunde aurreikuspenar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001854
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. NBAko titulurako kanporaketetan, ekialdeko konferentzian, talde bat jada sailkatu da finalerdietarako: Boston Celtics. 89-101 gainditu zuen atzo New York Knicks, eta 4-0 gailendu da. Miami Heat 3-1 da aurretik Filadelfia Sixersen aurka, eta baita Atlanta Hawks Orlando Magicen aurka ere. Los Angeles Lakers ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001855
BERRIA
Euskadi
noticias
Narraziogintzan jardun du gehienbat Goiatz Labandibar idazleak - Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak (2013), Fotogramak (2016), Hori zen dena (2019), Amez (2022)...-, baina nobelara egin du salto oraingoan; hala ondu du Bekatua eleberria. Lo hartu ezinean sortzen den ideia zurrunbiloa kontatu asmo zuen, eta, azald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001856
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilerrietan, lore-sortei baino gehiago begiratzen diet hilarriei. Asko ikasten da hilarrietako hitzei begira. Esaldi bakarrak esanahi handia hartzen du harritan zizelkaturik. Buelta bat eman dut gaur kanposantuan esaera politen bila... Mario Moreno Cantinflas -en hilobikoa gustatu zait: «Joan dela dirudi, baina ez». Al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001857
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko jaietako egun handia izan zen atzokoa: Andre Maria Zuriaren eguna. Goizean goiz, 07:00etan, Egunsentiko Arrosarioarekin batera, Gasteizko erdialdea jendez bete zen, eta halaxe egon zen egun guztian. Andre Maria Zuriaren baimenarekin, blusak eta neskak izan ziren atzoko protagonistak, jaietako arima. Txirritak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001858
BERRIA
Euskadi
noticias
Gonzalo Tejada Quartet taldeak kontzertua eskainiko du gaur Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Marily Monroeri ohore eginez, 1944 eta 1962 bitartean zinemak izan zuen musikari gainbegiratua egingo dio laukoteak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001859
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek gutxienez bost palestinar hil ditu Gazan, bi erasotan Gutxienez bost palestinar hil eta hogeitik gora zauritu ditu Israelek Gazan egindako bi erasotan. Beit Lahia herriko kiroldegiaren aurka bi misil jaurti zituen bart Israelgo armadak, eta horren ondorioz, palestinar bat hil zuen. Gutxienez hogei lagun zaurit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001860
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Marisa de Simon Ezkerrako legebiltzarkideak erran du bere koalizioa ez datorrela bat Nafarroan D eredua sustatzeko kanpainarekin: «Hezkuntza Departamentuak D eredua lehenetsi du, bertzeen gainetik». D ereduaren aldeko kanpaina ofiziala Euskarabideak sustatu du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001861
BERRIA
Euskadi
noticias
XXI. mendeko artea. Asteburuan, Inspire Digital Culture taldeak antolatuta, Arte Digitalaren I. Topaketa ari dira egiten Errenterian; ordenagailuaren baliabideak muturreraino eramanda, grafikoz eta musikaz jositako lanak egiten dituzte «arte berri» horren bidez Asteburuan, Inspire Digital Culture taldeak antolatuta, Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001862
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontseilu Sozialistek bizitzaren «garestitzea» salatu dute «Pandemiaren kudeaketa negargarria eta gerra ez dira fenomeno bakanak». Hori gaitzetsi zuten atzo Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin zituzten mobilizazioetan. Bizitzaren garestitzea gel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001863
BERRIA
Euskadi
noticias
Esparru ugaritako eragileak elkartu ziren atzo Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa), Egunkaria -ren itxieraren urteurrena oroitzeko. MIREN DOBARAN Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea «Euskararen eta euskalgintzaren aurkako ekintza bat izan zen itxiera. Bakarra zen Egunkaria , eta horren kontra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001864
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteen emantzipazio adinaren datuak eskandalagarriak dira Euskal Herrian. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, emantzipatzeko batez besteko adina 30,2 urtetan dago, Europan batezbesteko hau 26 urtekoa den bitartean. Datuen arabera gazte batek bere soldataren %80 bideratu behar du alokairuko etxebizitza ordaintzera. Bilbon ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001865
BERRIA
Euskadi
noticias
Mende laurdena pasatu da Sydneyko lagunek lehendabiziko albuma grabatu zutenetik, eta, dirudienez, agertokian azaltzen direnean denbora gelditu egiten da: betiko grina eta kemena, hurbiltasuna eta jarrera begikoa, lelo kantagarriak eta power pop klasikoa. Hori guztia gozatu genuen Bilboko ekitaldian, aitaren bateko kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001866
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilbo Arte Fundazioak antolatutako Distopiaren amaiera zikloaren barnean, Aleksander Sokuroven Faust proiektatuko da bihar. Errusiarraren zinemara hurbiltzea ez da batere erraza. Haren obra definitzea ez da zeregin makala; buruhauste bat baino gehiago ekar diezaioke jardun horretan tematu den edonori. Errazena haren zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001867
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bilbon ikusitako indarra mugarri bat da Madril mugiarazteko» Frantziaren erabakia «berri ona» izanik ere, presoen aferari «konponbide integrala» eman behar zaiola dio Funosasek. Uste du Espainia «bakartuta» geratu dela orain, eta lanean jarraitu behar dela hura mugiarazteko. Ipar Euskal Herriko ordezkaritzaren eta Fra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001868
BERRIA
Euskadi
noticias
2014-2015ko urte politikoaren egutegian lau ekitaldi finkatu ditu Gure Esku Dago plataformaren batzar orokorrak. 3 Udako kanpaina. Datorren urterako, udan kanpaina berezia prestatu eta zabalduko du Gure Esku Dagok.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001869
BERRIA
Euskadi
noticias
Prefetak «benetako eztabaidari» ez diola erantzun salatu du Batera-k Pirinio Atlantikoetako prefetak herri elkargoen berrantolaketa aurkeztuz «ez dio erantzun benetako eztabaidari», Batera plataformaren iritziz. Are gehiago: ez du Ipar Euskal Herriari zuzenduriko inolako proposamenik egin, eta hori gaitzetsi nahi izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001870
BERRIA
Euskadi
noticias
NaBairi buruzko akordioa «lehenbailehen» egiteko eskatu du Aralarrek. Ezker abertzalearekin bozetarako akordiorik ez dutela esan du, baina aukera horri ez dio aterik ixten Zabaletak NaBairi buruzko akordioa «lehenbailehen» egiteko eskatu du Aralarrek Ezker abertzalearekin bozetarako akordiorik ez dutela esan du, baina ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001871
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Sarunas Bartas. Aktoreak: Arvydas Dapsys, Marius Povilas Elijas Martinenko, Alina Zaliukait?-Ramanauskiene, Salvijus Trepulis, Valdas Virgailis, Rytis Saladzius, Saulius Sestavickas. Herrialdea: Lituania-Frantzia-Txekiar Errepublika-Serbia-Portugal-Letonia. Iraupena: 128 minutu. Negu gorria da Lituanian. El...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001872
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendebaleko demokrazia flakiak jota dago. Bai fisikoki, baita espiritualki ere. Bigarren gaitz klasetik dago gaixo batez ere. Alain Badiou filosofoak zorrotz laburbiltzen du: «demokraten mundua ez da mundu osoarentzat». Suva Reka, Lesbos, Lampedusa, Melilla... Europan ikusten ari gara egunero, ez dago Trumpen asmoetara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001873
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernardo Atxagaren (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) nobela berria, eta azkena. Koldo Mitxelena kulturuneko aretoa goraino, Pello Eltzaburu Pamielako editorea eta Frantxis Lopez-Landatxe Koldo Mitxelenako zuzendari ohia ondoan zituela aurkeztu zuen idazleak, atzo, Etxeak eta hilobiak , Donostian. Beste nobela bat ekarriz heldu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001874
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendetza elkartu da Iturramako auzo batzarrean, Ezpala tabernako erasoa gaitzesteko Osasunak eta Bartzelonak elkarren aurka jokatu zuten atzo Sadarren; 1-2 galdu zuen Jagoba Arrasateren taldeak. Partidaren aurretik, Bartzelonako Boixos Nois taldearen zaleak Ezpala tabernara sartu ziren, eta istiluak eragin zituzten; ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001875
BERRIA
Euskadi
noticias
Kapitalismoak bere interesak inposatzen ditu. Politika oso ahul ikusten du, eta boterea metatzen jarraitzeko oztoporen bat aurrean jartzen bazaio, zalantzarik ez du egiten paretik kentzeko. Pobrezia, eskubiderik gabeko lana, arlo publikoaren merkantilizazioa negozio pribatua egiteko, kapitalaren desfiskalizazioa, beste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001876
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK. ALDERDIEN KANPAINA. Lopezek I+G+(b) sustatzearen aldeko apustua egin du krisitik ateratzeko. 2012a baino lehen BPGren %2 arlo horretan inbertitzea hitzeman du PSE-EEko lehendakarigaiak Lopezek I+G+(b) sustatzearen aldeko apustua egin du krisitik ateratzeko 2012a baino lehen BPGren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001877
BERRIA
Euskadi
noticias
Behin-behineko hainbat kontraturen atzean iruzurra egon ohi da. Langileei behin betiko kontratuak egiteak dakarren kostua ez ordaintzeko kontratu irregularrak erabiltzen dituzte hainbat enpresak. Gasteizko fabrika nagusietako bitan, Mercedesen eta Michelinen, agerian geratu dira halako iruzurrak, eta Lan Ikuskaritzak l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001878
BERRIA
Euskadi
noticias
Armeniako genozidioaren legearen aurka helegitea jarri dute Frantzian Frantziako 65 diputatuk eta 77 senatarik Armeniako genozidioaren legearen aurkako helegitea ezarri dute Kontseilu Konstituzionalean. Nikolas Sarkozy Frantziako presidenteak legea indarrean jarri behar zuen datozen egunetan, baina Konstituzionalak era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001879
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruzurra salatu dutenen aurkako mendekua hasi dute Irango agintariek. Mousaviren kontrako salaketa jarri du Basidji miliziak, eta Karubiren aldeko egunkari bati ez diote argitaratzen utzi Iruzurra salatu dutenen aurkako mendekua hasi dute Irango agintariek Mousaviren kontrako salaketa jarri du Basidji miliziak, eta Kar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001880
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimen dekretua egiteko «une egokia» dela erantzun dio Mendiak Basagoitiri Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, «une egokia da» estatuaren poliziek eragindako biktimen dekretu bat egiteko. Hori dela eta, Antonio Basagoitiri eskatu dio herenegun Jaurlaritzak aurkeztu zuen dekretuaren zirriborroa a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001881
BERRIA
Euskadi
noticias
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteak 30 urte bete ditu, eta urtemugaren irudia nola sortu eta ekoitzi duten erakutsiz hasi zuten atzo aurkezpena: Antzoki Zaharra eta ikusleak ageri dira irudian, Zinema Asteari atxikimendua eta babesa adierazi izana eskertzeko. Urriaren 26an hasiko da, datorren larunbatean, eta aza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001882
BERRIA
Euskadi
noticias
«Segurtasun nazionalaren» kontrako ekintzak are gehiago zigortu asmo ditu Hong Kongek Txinak 2020an Hong Kongerako onartutako Segurtasun Legeak hutsune batzuk dituela iruditzen zaionez, hango gobernuak «segurtasun nazionalaren» aurkako delituak are gehiago zigortu asmo dituen lege proiektu bat aurkeztu du gaur Kontseil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001883
BERRIA
Euskadi
noticias
El-Hedary, Munduko Kopan aritu den zaharrena: 45 urte EGIPTO. Essam el-Hedary atezain egiptoarrak Saudi Arabiaren aurka jokatu zuen atzo, eta, horri esker, historia egin zuen, hura baita Munduko Kopa batean aritu den jokalaririk zaharrena: 45 urte pasatxo ditu. Faryd Mondragon atezain kolonbiarrak 43 urterekin jokatu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001884
BERRIA
Euskadi
noticias
Besoak goian eta irribarre zabala ahoan iritsi zen Elena Loyo Sapporoko (Japonia) helmugara, eta irribarre zabalarekin jarraitzen zuen lasterketa bukatu eta ordu batzuetara. Ametsa bete zuen atzo: Olinpiar Jokoetako maratoian parte hartzea. Ez ziren baldintza egokienak maratoiaren berezko gogortasunari aurre egiteko: 3...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001885
BERRIA
Euskadi
noticias
Confebaskek ondo deritzo EBri fiskalitateaz galdetzeari Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko arau fiskalak «estatu laguntzak» diren edo ez, horixe galdetuko dio EAEko Auzitegi Gorenak Luxenburgoko Auzitegiari. Europako Batzordeari, azken finean. Eta Confebask patronalak egoki deritzo. Sozietateen Zergak eragin du ekimena: ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001886
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar herritarretik lauk erabili dute inoiz Internet erosketak egiteko EAEn Gero eta erabiltzaile gehiago ditu Internetek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; inoiz baino gehiago dira: hamar herritarretik ia zortzi konektatzen da sarera egun, zehatz esateko. Eta gero eta erabiltzaile gehiagok aukeratzen du Internet erosketa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001887
BERRIA
Euskadi
noticias
Beroa eta giroa Artikutzan. San Agustin egunean eguraldi eta giro itzela nagusitu ziren, urtean behin irekitzen den Nafarroako eremu aberatsean. San Agustin egunean eguraldi eta giro itzela nagusitu ziren, urtean Artikutza Nafarroan dago, Goizuetako lurretan, Oiartzunen ondoan, baina Donostiako Udalaren menpe. Deshibri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001888
BERRIA
Euskadi
noticias
PARIS. Frantziako Liancourt espetxeko funtzionario batek Mikel Oroz euskal presoari eraso egin zion joan den ostegunean, Ateak Ireki atariak jakinarazi duenez. Patiora ateratzea eragozteko, korridoreko barren aurka jo zuela eta gero zigor ziegara sartu zutela salatu dute atarian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001889
BERRIA
Euskadi
noticias
AEB Kolore, tamaina eta forma askotako USB giltzak daude merkatuan, informazioa modu eroso eta errazean garraiatzeko. LaCie etxeak ere irudimena erabili du, krisi ekonomikoarekin bat egiten duen gailua kaleratzeko: txanpon itxurako pendrive-a da, poltsikoa inoiz hutsik ez izateko. Hori bai, lodikotea da, eta txokolatez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001890
BERRIA
Euskadi
noticias
Sara Zozaya, Ghau, Raitx, Espagueti, Tenpera eta Ro, Kutxa Kulturen hautatuak Sara Zozayak, Ghauk, Espaguetik, Rok, Raitxek eta Tenperak parte hartuko dute, Kutxa Kulturrek antolatuta, Donostian 2018-2019ko ikasturtean musikarientzat antolatutako egonaldi programan. Aurten, 66 proposamen aurkeztu dira deialdira, guztia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001891
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Elkargoak 516 milioi euroko aurrekontua bozkatu du 373,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Euskal Hirigune Elkargoak. Horietarik 271,7 milioi funtzionamendu gastuei dagozkie, eta 121,7 milioi, inbertsioei. Gainerako hamar aurrekontu gehigarriekin, 516 milioi eurokoa da kopuru osoa: 304 milioi funtzionamendurak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001892
BERRIA
Euskadi
noticias
Genero indarkeria egotzita, zortzi gizon atxilotuta Nafarroan. Iruñean uztailean hil zuten Nagore Laffage gaztearen kasuan herri akusazio gisa aurkeztu ahalko da Irungo Udala Genero indarkeria egotzita, zortzi gizon atxilotuta Nafarroan Iruñean uztailean hil zuten Nagore Laffage gaztearen kasuan herri Foruzaingoak zort...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001893
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak daramatzagu euskaldunok Kataluniari eta Ipar Irlandari begira; Eskozia erantsi genion, duela dozena erdi urtez geroztik, ispilu zerrendari. Quebec, zoritxarrez, aspaldi jausi zitzaigun taldetik. Denetan daukagu zer ikasia, eta batzuetan zer ez ikasia ere bai. Desesperantea izan zen Eskoziako erreferendumaren ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001894
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ziurtasunak arazo bihurtu behar ditu arteak». IBON ARANBERRI Artista 'Mar del Pirineo' (Pirinioetako itsasoa) izeneko erakusketa jarri du Ibon Aranberrik Iruñeko Moises Perez de Albeniz arte galerian. Bertan, arkitektura totalitarioaz eta azpiegitura handiekiko liluraz Azpiegitura handiekin lotutako egitasmo handia da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001895
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalineko bordako Francisco Lazkanotegiri soroa eta bi seme ebatsi zizkioten frankistek. Bere lurren inguruan bunkerra eraikitzen hasi ziren 1939an, eta soroetan hartu zuten ostatu bortxaz lanean ari ziren esklaboek. Semerik zaharrena ere kendu zioten, eta gerrara bidali zuten. Euskaraz baizik ez zekien, eta «ideologi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001896
BERRIA
Euskadi
noticias
«Irudimena behar da joskintzan; zer egingo den aurreikusi, eta praktikan jarri» Oihalak eta orratzak ditu bidelagun Iturraldek; ohiko arropa moldeetatik aterata, Gasteizko erraldoien eta buruhandien jantziak egiten ditu. Imajinazioaren munta azpimarratu du. Gasteizko pertsonaia nagusien arropen arduraduna da Txaro Itur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001897
BERRIA
Euskadi
noticias
Josu Uribetxebarria ez da sendatu. Minbizi larriak jota segitzen du, baina kartzelara bueltan eraman nahi dute. Hamar hilabete dituela jada kalean eta ez duela hilzorian egoteko itxurarik. Ez hiltzeko zoria izatea, horixe delitu larria urkamendia gogoan espetxeak mendekumendi bihurtu dituztenek. Itsu-mutu-gor jokatzera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001898
BERRIA
Euskadi
noticias
Timoxenkoren alderdiak gobernuko koalizioa utzi du Ukrainan Nahiz eta herenegun parlamentuan zentsura mozioa gainditu, Ukrainako Gobernua krisi betean dago. Julia Timoxenkoren Batkivstxina alderdiak (Aberria) gobernua utzi du, uste baitu zentsura mozioa «itxurakeria» izan dela. «Klan politikoen arteko itzalpeko koalizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001899
BERRIA
Euskadi
noticias
Musua estaltzeko agindu diete andre kazetariei talibanek KABUL. Afganistango telebistetan agertzen diren emakumezko kazetariei aurpegia estaltzeko agindu diete talibanek, muturreko islamisten iturri batek BBC hedabideari jakinarazi dionez. Duela bi aste, hain zuzen, jende aurrean beloa erabiltzera behartu zituzten emak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001900
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jendeak arazoak konpontzea baino nahiago izaten du poliziari deitzea» Kalean ikusten duena kalean margotzen du Boris Hoppek artistak, gordin eta zorrotz. Erakusketa bat eskaini diote orain Bilbon. Ez da politikoki zuzena, eta ez da saiatzen ere. Ikusten duena margotzen duela dio Boris Hoppek artistak (1970, Kreuztal, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001901
BERRIA
Euskadi
noticias
Libiako Fiskaltzak hamasei agintari inputatu ditu uholdeen kudeaketagatik TRIPOLI. Daniel ekaitzak euri jasa handiak eragin zituen irailaren 11n Libian. Derna hiriaren inguruko bi urtegik gainezka egin zuten, eta horrek uholdeak eragin zituen. Bada, uholdeen eta presa horien kudeaketagatik hamasei agintari inputatu zit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001902
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzaileak: Robe Imbriano, Tom Yellin. Pertsonak: Will Smith, Mahershala Ali, Diane Lane. Herrialdea: AEB. Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Dokumentala. AEBetako Konstituzioko XIV. emendakina ardatz hartuta, sei ataleko dokusaila aurkeztu du Will Smith aktore eta zuzendar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001903
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaraz ingelesez baino jarduera gutxiago izan da Uda Ikastaroetan. Datozen urteetan ziklo guztietan gutxienez euskarazko ikastaro bat izatea da EHUko zuzendaritzaren xedea Euskaraz ingelesez baino jarduera gutxiago izan da Uda Ikastaroetan Datozen urteetan ziklo guztietan gutxienez euskarazko ikastaro bat Euskal Herr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001904
BERRIA
Euskadi
noticias
Titin eta Lasa III.a, ardo onen antzera. Bikote beteranoak Lekeitioko torneoko finala irabazi du; biek bina torneo irabazi dituzte udan Bikote beteranoak Lekeitioko torneoko finala irabazi du; biek bina Titinek eta Lasak ajerik ez dutela dirudi. Etxarrikoak bere gorabeherak izaten ditu, baina udan beti aritzen da maila...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001905
BERRIA
Euskadi
noticias
«Imajinatu edozein egun dela eta ez dagoela emakume beldurturik». Egoera horretatik abiatzen da Trinitik antzerki talde feministaren Emakumeok beldurrik gabe antzezlana. Donostiako Emakumeen Etxeko antzerkilariek osatzen dute konpainia. Gaur taularatu dute lana, hiriko Guardetxean egingo den jaialdian. Antzerkia ez ezi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001906
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilgo gehiengoa "aprobetxatzeko" eskatu dio Urkulluk Torrari "Pedro Sanchez Espainiako presidente izendatu eta bost hilabetera, presoak eta erbesteratuak izaten jarraitzen dugu, eta jarraitzen dugu autodeterminazio eskubidearen ariketan pauso bat ere aurreratu gabe". Hala mintzatu da Quim Torra Kataluniako Generalit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001907
BERRIA
Euskadi
noticias
BBVAk ez du dirurik itzuliko behin betiko ebazpena egon arte Eroski eta BBVAren kontra salaketa kolektiboa jarri eta irabazi berri duten 68 ekarpenen erosleek ez dituzte euren inbertsioak berreskuratuko, harik eta Bilboko Merkataritza arloko epaitegiaren ebazpena behin betikoa den arte. Bankuak Eroskiren ekarpenak beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001908
BERRIA
Euskadi
noticias
Nigerian gutxienez 39 pertsona hil dituzte hauteskunde orokorrez geroztik ABUJA. Situation Room Nigeriako elkarte zibilak elkartzen dituen taldeak atzo jakinarazi zuen iragan larunbatean egindako hauteskunde orokorrez geroztik 39 lagun hil dituztela. Duela bi aste, 78 pertsona hil zituzten, eta astebete atzeratu behar ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001909
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestelakoak. Sarrera ona Bilboko Bizkaia pilotalekuan, ia 2.000 ikusle. Dirua Irujo-Rezustaren alde atera zen, baina oso alde txikiagatik. Kirolean ez dago aurreneko kolpea ematea bezalakorik, eta zenbat eta kolpe gogorragoa izan, orduan eta hobeto, aurkariei beldur gehien sartzeko. Bada, horixe egin dute Olaizola II.a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001910
BERRIA
Euskadi
noticias
Auzapez aulkia, tronua ala zama? Herri txikietan auzapez izatea gero eta ardura handiago da. Auzapez batzuek ez dute kargu horretan jarraitu nahi. Beste batzuk 30-40 urte horietan dira auzapez, eta aitzina jarraitu nahi dute. Herri txikietan auzapez izatea gero eta ardura handiago da. Auzapez batzuek ez dute kargu horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001911
BERRIA
Euskadi
noticias
Neure buruarekin harrituta nago. Spoiler edo, Edu Lartzagurenek dioenez, izorrakiek gogaitzen ez nautela askotan esan arren, ahalegin ikaragarriak egiten ari naiz Game of Thrones telesaileko azken denboraldiari buruz deus ez jakiteko. Ohartzen naiz ez dela seinale ona. Azkenean tronuaren jabe nor den beste interesik ed...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001912
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan, andre bat bortxatu dutelakoan Guardia Zibilak bi gizonezko atxilotu ditu Nafarroan, emakume bati sexu erasoa egin diotela leporatuta. Andreari zauriak egitea eta haren etxebizitzan indarkeriaz lapurreta egitea ere egotzi diete 29 eta 32 urteko bi atxilotuei. Guardia Zibilak jakinara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001913
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkerreko alderdiak haserretu ditu kutxei buruzko EAJ-PP akordioak Ezkerreko alderdien haserrea piztu du EAJk eta PPk Kutxen Legeari buruz lortu duten akordioak. Kutxabankeko agintaritzatik gizartearen pluraltasuna ezabatu nahi izatea leporatu diete jeltzaleei eta popularrei PSE-EEkoek eta Amaiur koalizioa osatzen dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001914
BERRIA
Euskadi
noticias
'Mendekuaren hazia', Leire Asiaini «gero arte» esateko eleberria Gaur egun gehien irakurtzen diren euskarazko idazleetako bat da Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967), eta Leire Asiain inspektorea du pertsonaia ezagunenetariko bat, ezagunena ez esatearren. Idazlearen azken lanetako protagonista da Asiain; atzo aurkeztu z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001915
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortxaketaren aurka, Iruran manifestazioa egingo dute etzi IRURA. Aurreko larunbatean neska batek Irura eta Tolosa artean, Gipuzkoan, izandako bortxaketa salatzeko, manifestazioa egingo dute etzi Iruran. Protesta 19:30ean abiatuko da plazatik. Bestalde, Gasteizen gizon bat inputatu dute bikotekide ohiari mehatxu egitea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001916
BERRIA
Euskadi
noticias
BELA. Groupama ontziak bere aurkariengandiko aldea handitu zuen atzo; ekialdera egiteko hartutako erabakiak emaitza onak eman dizkio Frantziako ontziari. 79 miliatara dauka Ocean Volvo Racean bigarren doan Puma ontzia. Iker Martinez eta Xabi Fernandezen Telefonica ontzia, berriz, hirugarren postuan dago, lehen ontziare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001917
BERRIA
Euskadi
noticias
HIZKUNTZ EREDUAK. HEZKUNTZAKO ERAGILEAK (III). «Helburu egokiak izan daitezke B1 lehen hezkuntzan eta B2 DBHn». Neurriak eta baliabideak eskatu ditu eskoletan euskara indartzeko, eta gizartearen inplikazioa kasu askotan euskara ikastetxeko hizkuntza soilik ez izateko. IMANOL ZUBIZARRETA . EHIGEko lehendakaria «Helburu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001918
BERRIA
Euskadi
noticias
Unai Laso gozotik ari da. Bizkarreta-Gerendiaingoak (Nafarroa) bere garai onaren beste erakustaldi bat egin zuen atzo, Labriten. Baikoko aurrelaria aise nagusitu zitzaion enpresa bereko Erik Jakari (22-5), Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldiko partidan. Hasi eta buka, nagusi izan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001919
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. 2010-11 IKASTURTE HASIERA. Jaurlaritzaren hiru eleko ereduan, eskola orduen %20 bakarrik emango dira derrigor euskaraz. Hezkuntza Sailak bultzatutako eredu berriarekin, D ereduko ikasleek gutxienez bi ikasgai gutxiago ikasiko dituzte euskaraz Hiru urte iraungo du programak; eta 40 ikastetxe aukeratu dituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001920
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamar pertsona zauritu ziren atzo, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan izandako bost auto istriputan. Larriena BI-625 errepidean gertatu zen, Ugaon (Bizkaia). Auto bat errepidetik atera, eta atzeko eserlekuan zihoan 22 urteko neska autotik kanpora atera zen, kolpearen ondorioz. Basurtuko erietxera eraman zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001921
BERRIA
Euskadi
noticias
Al-Assaden kupula militarreko goi kargudunak hil dituzte Damaskon Damaskon Siriako Armada Askearen eta Baxar Al-Assaden segurtasun indarren arteko borroken laugarren egunean orain arteko erasorik gogorrena jasan du presidenteak. Segurtasuneko goi kargudunen bilera batean atentatua egin dute, eta hiru lagun hil dituzte ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001922
BERRIA
Euskadi
noticias
Kitxua, aimara eta guaraniera hizkuntzak Googleren itzultzailera gehitu dituzte LIMA. Google enpresak beste 24 hizkuntza gehitu ditu bere itzultzaile zerbitzura, eta horien artean daude guaraniera (Argentina, Brasil, Paraguai, Bolivia); kitxua (Argentina, Txile, Bolivia, Ekuador eta Peru); eta aimara (Argentina, Bolivi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001923
BERRIA
Euskadi
noticias
Uste baino hazkunde pattalagoa izan du EBk 2009ko azken hiruhilekoan. Frantziak soilik eusten dio goraldiari, Alemania geratu egin delako; Espainia eta Italia atzeraldian daude Uste baino hazkunde pattalagoa izan du EBk 2009ko azken hiruhilekoan Frantziak soilik eusten dio goraldiari, Alemania geratu egin delako; 2009....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001924
BERRIA
Euskadi
noticias
«EAJn ikuspegi desberdinak ditugu EH Bilduri buruz» Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat, «beharrezkoa» da abertzaleen arteko «batasun estrategikoa». Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean, EAJko buruzagiak esan du Katalunian gertatu denak erakusten duela hori. «Espainiako Estatuaren kultura demokratiko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001925
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako presidentetzarako bozen lehen itzulian abstentzioa inoizko handiena izango zela esan zuten inkestek. %30 ingurukoa ere izan zitekeela uste zen, baina, askok eman duten «boto erabilgarriari» esker, uste baino txikiagoa izan da: %20,53koa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001926
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte ekintzen aurrekontua handitu du BBK-k, inoiz baino gehiago irabazi zuelako iaz Gizarte ekintzen aurrekontua handitu du BBK-k, inoiz baino gehiago BBK-k inoiz baino irabazi handiagoak lortu zituen iaz: 251,5 milioi euro, hain zuzen. Aurreikusi baino gehiago da -%26ko hazkundea-, aurreikusi baino urtebete lehenag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001927
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. EAJ eta PSE-EEren proposamena onartuta, Petronorren jarraipen mahaia berrosatzea erabaki dute Bizkaiko Batzar Nagusietan. EH Bildu eta Ahal Dugu abstenitu egin dira: mahaia berrosatzeaz gain, osasun arriskuen azterketak egiteko biek egindako proposamena baztertu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001928
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. II. Mundu Gerrara bueltatu da Andrzej Wajda 'Katyn'-ekin. Zinemagile poloniarrak bere familian eragina izan zuen gertaera historiko bat kontatu du filmean II. Mundu Gerrara bueltatu da Andrzej Wajda 'Katyn'-ekin Zinemagile poloniarrak bere familian eragina izan zuen gertaera Bere bizitza erabat markatu zuen ger...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001929
BERRIA
Euskadi
noticias
Sindikatuek uste dute Adegi «tranpa egiten» ari dela Zaharren egoitzetako langileen baldintzak babesteko, 8,2 milioi euro emateko prest azaldu zen duela aste batzuk Gipuzkoako Foru Aldundia. Adegik uko egin zion diru horri. Baina, aste honetan, patronalak prentsan azaldu du prest dagoela diputazioak eskainitako 8,2 mil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001930
BERRIA
Euskadi
noticias
Biocruceseko eraikin berriak izango dituen metro koadroak. • Biocruceseko eraikin berriaren inguruko xehetasunak eman zituen atzo Maria Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Ikerketa eta Berrikuntza zuzendariak. Agirrek azaldutakoaren arabera, 5.000 metro koadro edukiko ditu. Lanen kostua, berriz, 14 milioi eurokoa izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001931
BERRIA
Euskadi
noticias
Hainbat hamarkadatan Francisco Francoren udako oporretarako etxea izan zen Aieteko jauregian aurkeztu du bere azken lana Euskal Memoria fundazioak. Diktadorearen etxea izan zena Bakearen Etxea da gaur egun, eta han frankismoari buruzko lan bat aurkeztu izana diktaduraren biktimentzako garaipen xume bat dela nabarmendu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001932
BERRIA
Euskadi
noticias
LONDRES. Julian Assange Wikileaksen sortzailearen AEBetarako estradizioari buruzko epaiketa 2020ko otsailean hasiko dute, Londresko auzitegi batek atzo jakinarazi zuenez. Virginiako auzitegi batek hemezortzi kargu egotzi dizkio Assangeri.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0001933
BERRIA
Euskadi
noticias
Snowden Moskuko aireportuan dela baieztatu du Putinek «Egia da Snowden Moskura iritsi dela, eta, egia esan, ez genuen halakorik espero. Iragaite bidaiari gisa heldu da, eta horrenbestez, ez du Errusiarako bisarik edo beste agiririk behar: eskubidea du txartel bat erosi eta nahi duen lekura bidaiatzeko». Vladimir Putin ...
cc-by-sa 4.0