id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0001634 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri dituen aurrekontuen arabera, Foru Ogasunek 2.752 miloi euro gutxiago jasoko dituzte aurten -beraiek araututako zergen bidez jaso zezaketen heren bat- gastu fiskalak direla eta. Gastu fiskalak xede sozialak eta ekonomikoak bultzatzeko ezartzen diren zerga gutxitzeak dira (salbuespenak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001635 | BERRIA | Euskadi | noticias | EUSKO LEGEBILTZARREKO POLITIKA OROKORREKO EZTABAIDA. Lopezek «batasuna» eskatu du, eta oposizioak dio ez duela lidergorik. Aralar, EA eta EBk bake bidean iniziatiba hartzeko eskatu diote, eta ETAren aurka «tinko» jarraitzea nahi dute PSEk eta PPk Behin betiko askatasuna lortzea «hurbil» dagoela esan du EAEko lehendakar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001636 | BERRIA | Euskadi | noticias | BBC Threek telebistako emanaldiak utzi ditu, eta Interneteko kate bihurtu Hamahiru urteko bidea egin du telebista tradizionalean gazteentzako BBC Three kateak. Aste honetan amaitu ditu telebistako emanaldiak, eta aurrerantzean Internet bidez eskainiko ditu bere edukiak. Bai orain arte eskaintzen zituen saioak bai eduki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001637 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenaldian politikariak jirabiran dabiltza mozio ezberdinen aurkezpen ekimenetan. Urkullu jaunak, orain eta etorkizunean lagun min izan nahi dituen PSEko buruekin batera, etika zer den irakatsi(ko) digu. Azkenean gaizkileak, bai, denok ezagutzen ditugun etika eta moral gabeko pertsona horiek, konturatuko dira ezin dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001638 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Aitona-amonen hizkera jasotzen duen saioa itzuliko da FMko 107ra. 'Oiartzuarren baita'-ren bigarren denboraldian, euskalkien ezaugarriei gehiago erreparatuko diete
Aitona-amonen hizkera jasotzen duen saioa itzuliko da FMko 107ra 'Oiartzuarren baita'-ren bigarren denboraldian, euskalkien ezaugarriei Oiartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001639 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxea edo deserria atzean uzten duen pertsonak sarri errealitate aski ezberdina topatzen du itzultzen denean. Etxetik kanpo egindako denborak, gizarteak harekiko duen iruditeriak, lan munduan txertatzeko zailtasunek, genero aldagaiak... horiek eta beste elementu batzuek samurtzen edo gogortzen dute itzulera hori. Eu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001640 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anne Etxegoien Frantzian ezagun egin duten kantuak plazaratu ditu Elkarrek Aurrez bakarlari modura bi disko plazaratuak zituen Anne Etxegoien kantariak (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1980): Pachamama (2008) eta Adelante (2010). Baina sona eskuratu zuen 2013an Les Voix Basques izenekoa grabatu zuenean Baionako Aizkoa abe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001641 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Gonzalez kazetaria atxilotu dute Polonian, gerraren albo ondorioen berri ematen ari zela. Haren abokatu Gonzalo Boyek eman du atxiloketaren berri, sare sozialetan.
Mi defendido el periodista español @PabVis ha sido detenido en Polonia por hacer su trabajo, exigimos que se garantice su integridad fisica y su inmed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001642 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bart gauean Francis Lafargue hil da, 68 urterekin. Miarritzen jaio zen (Lapurdi), 1955ean, eta, txirrindularitzaren lehen lerroan egon ez bada ere, ikur bat izan da azken hamarkadetan kirol horretan Euskal Herrian. Nazioarteko harremanak izan ziren haren espezialitatea, eta hainbat kirol talde profesionalen harreman pu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001643 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tubos Reunidosi zigorra jartzeko prozesua jarri du martxan Lan Ikuskaritzak Tubos Reunidosi zigorra jartzeko prozesua jarri du martxan Lan BILBO Prestakuntza kontratuak gehiegikeriaz erabiltzea, ikastunen zereginak ondo ez zehaztea, eta langileen estatutua urratzea leporatu dio Lan Ikuskaritzak Tubos Reunidos enpresari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001644 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bat falta da. Compañías izena du (Konpainiak) aurten Hondarribiko jaiak (Gipuzkoa) iragartzeko hautatu duten kartelak: hogei biribil ageri dira bertan, hemeretzi gorri, eta beltz bat. Pentsatzekoa da, biribil horiekin, artistak irudikatu nahi izan dituela Hondarribiko alardeko konpainietan irteten diren kantinerak; hai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001645 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adecco giza balibideen enpresaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %24 igo da gazteen langabezia. Halaber, azken hamabi hilabeteetan apenas aldatu den emakumeen langabezia (-%0,6; 2.700 landun gutxiago). Horrez gain, 905.100 landun daude orain, duela urtebete baino 2.500 gutxiago. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001646 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen zatia zen, Alemanian erasoan, eta Maniatis erdilariak Papadopoulos zentralari gogor ohartarazi dio aurrelaria gertutik hartzeko, ez uzteko hiruzpalau metro, ez joateko atzera eta atzera terrenoa uzten. Papadopoulosek ez dio kasu handirik egin. Horixe izan da partida; Greziak lehen minututik eman dio baloia Aleman... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001647 | BERRIA | Euskadi | noticias | 30 urteko espetxe zigorra ezarri diote Karasatorreri MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak 30 urteko espetxe zigorra ezarri dio Juan Ramon Karasatorre ETAko kideari, 1995. urtean Gregorio Ordoñez PPko zinegotzia hiltzea leporatuta. Epaiaren arabera, Karasatorre libre geratzen denean, ezingo da Donostiara sartu. Gainer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001648 | BERRIA | Euskadi | noticias | Israelek 18 palestinarren hilotzak atxikitzen dituela salatu du NBEk Israelen ekintzak ikertzeko NBEren batzordeak salatu duenez, 2015eko urriaz geroztik segrtasun indarrek hildako 70 palestinarren gorpuak hainbat hilabetez izan dira Tel Aviven esku; horietatik 18 ez dizkiete oraindik itzuli familiei.
Horretaz gain, Na... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001649 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Agirrek 1936ko urriaren 7an Gernikako juntetxean karguaren zina egiteko erabili zituen hitzak eta sinbolo kristauak berreskuratuko ditu Iñigo Urkulluk lehendakari kargua hartzeko ekitaldian, bihar. Hautatu, baina, atzo hautatu zuten, Urkulluren egutegian aurreikusita z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001650 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraztik mahaia abiatzeko urratsak egiteko eskatu dio alderdi sozialistari Erraztik mahaia abiatzeko urratsak egiteko eskatu dio alderdi Begoña Errazti EAko presidentea PSOEri zuzendu zaio alderdien mahaiaren osaketa bultzatzeko urratsak egin ditzan, eta PSE-EEri agindu argia eman diezaion mahai hori abiatzeko: «PSOEk ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001651 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iranek Mendebaldeari leporatu dio herri arabiarretako segurtasun falta Amaierako adierazpena irakurri eta agiria onartuta, amaitu da NAM Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren hamaseigarren goi bilkura. Iranen programa nuklearraren auzia eta Siriako gatazka nagusitu dira mintzagaien artean. NAMen baliabideak «terro... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001652 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun lasaia zirudiena leherrarazi egin zuten atzo Espainiako Vueltan. Berrogei txirrindulariko ihesaldi handi batek gogor lan egitera behartu zuen atzetik zihoan tropel nagusia, eta Javalambreko azken igoeran lehertu zen. Sepp Kussek (Jumbo-Visma) irabazi zuen seigarren etapa, bakar-bakarrik helmugaratuta. AEBetakoak, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001653 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur goizean motorzale bat hil da Mallabia parean (Bizkaia) izaniko errepide istripuan. Gidatzen ari zen motorrak eta auto batek izaniko istripuan zendu da. Herrizaingo Saila istripua ikertzen ari da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001654 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara gehiago, aldatu gidoia, pantailak euskaraz, inposaketarik ez... sinadura bilketak eta grebak ikus-entzunezko esparru publikoan. Batzuek dena primeran doala diote, eta besteek dena aldatu behar dela.
Aldatu gidoia kanpainan bildu diren hainbat eragilek bat eginik Eusko Jaurlaritzari eta EITBri zuzendutako kanpai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001655 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itziar Lakari emango diote Eusko Ikaskuntzaren saria Eusko Ikaskuntzak iragarri duenez, Itziar Lakari emango diote Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Saria. Nabarmendu dutenez, Lakak «ekarpen berritzaileak» egin ditu euskararen garapenerako eta «hizkuntza gaitasunak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001656 | BERRIA | Euskadi | noticias | Amaiurrek armada eta banka "ukitzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari Onintza Enbeita Amaiurreko diputatuak esan du Espainiako Estatuaren egoera "oso-oso larria" dela, ez du uste "formula magikorik" dagoenik aurrera ateratzeko, baina iritzi dio gobernuak "armada, banka edo ondasun handiak dituztenak ukitu" egin behark... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001657 | BERRIA | Euskadi | noticias | Salbuespen pozgarria izateko bidean zen Iñaki Uriaren tortura auzia.
Galdeketa gelan torturatua izan eta lau urtera, epaile batek lau guardia zibil akusatuen aulkian esertzeko erabakia hartu zuen. Uriaren lekukotzari sinesgarritasuna eman zion Donostiako epaile batek, Nekane Rodriguezek. Urte askoren buruan, zakarrontz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001658 | BERRIA | Euskadi | noticias | Artea, zinema eta gastronomia elkartuko dituzte gaur, Gasteizen. Artium museoa bisitatzeko aukera izango da; Julie&Julia filma ikusi, eta amaieran Cube jatetxean ardo kopa bat hartu ahal izango da. Aurretik izena ematea komeni da: (0034) 945-20 90 20. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001659 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pantailak Euskaraz taldeak uste du aukera bat galdu dela Ikus-entzunezkoen Legearekin
«Euskara pantailetan hauspotzeko galdutako aukera bat izan da». Hala definitu du Pantailak Euskaraz taldeak atzo Espainiako Kongresuan onartutako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorrerako Proiektua , ez baitu uste «hizkuntza gutxituen berdi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001660 | BERRIA | Euskadi | noticias | Musika esperimentalak tartea izango du gaur, Bilbon. Lorea Oar-Artetak eta Hector Rey musikariek James Tenney konpositore estatubatuarraren piezak joko dituzte. Horrez gain, Leif Elggren artistak -irudian haren afixa- Suediako pertsonaia historikoen biografiekin sorturiko piezak aireratuko ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001661 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Gobernuak uko egin dio alokairuaren prezioa mugatzeari Martxoaren 5ean Espainiako Gorteetako bi ganberak desegin aurreko azken Ministro Kontseiluan, atzo, Pedro Sanchezen gobernuak errege dekretuen azken traka lehertu zuen. Gobernuak berak eta, batez ere, Unidos Podemosek eta sindikatuek espero zuten baino t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001662 | BERRIA | Euskadi | noticias | Izena: Mario Chanes de Armas. Jaioteguna: 1925eko urriaren 10a: Lekua.
Moncadako kuartelaren aurkako erasoan (1953) parte hartu zutenetako bat izan zen Mario Chanes de Armas. Joan den larunbatean hil zen, bihotzekoak emanda. Sindikalismoan lehenago, eta iraultza prestakuntzan gero nabarmendu zen. Borroka, kartzela eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001663 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Inposatu nahi den irakurketa bakarraren kontra» egin du Bikilak azken liburuan Aurreko hamarkadetan, euskal gatazkaren muina «terroristen» eta «demokraten» arteko borroka izan zen, eta azkenean «demokratak» gailendu ziren. Joxe Iriarte Bikila- ren ustez (Errenteria, Gipuzkoa, 1945), hori da euskal gatazkaren inguruan ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001664 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pilotak aukeratuko dituzte gaur Zestoan eta Angelun ESKU-HUSKA. Binakako txapelketa bi partidatarako pilotak aukeratuko dituzte gaur. Goizean, Angeluko Elhogar pilotalekuan (11:30), Xala-Barriola eta Saralegi-Beloki elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, Zestoan (16:00), Olaizola II.a-Beginok eta Gonzalez-Laskurainek au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001665 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko Gaztetxeak Ertzaintzaren erasoa salatu du Gasteizko Gaztetxeko gazte asanbladak Ertzaintzaren eraso bat salatu zuen atzo. Salaketaren arabera, atzo goizaldean Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gaztetxean zeuden 40 lagunak atera zituzten, "bortizki". Oldarraldiaren ondorioz, hamabost lagun zauritu zituzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001666 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxienez 1.500 pertsona hil dira Iranen azaroko manifestazioetan Azaroko protestetan gutxienez 1.500 pertsona hil dira Iranen. Gehienak Poliziak hildako manifestariak dira, horien artean gutxienez 400 emakume eta hamazazpi nerabe. Hala baieztatu diote gobernuko hiru ordezkarik Reuters albiste agentziari. Teherango gob... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001667 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aste honetan euskaldun askoren artean oso zabalduta dagoen usteari forma idatzia eman dio Ibarretxe lehendakari ohiak artikulu batean. Era laburtuan adierazita, esan digu euskaldunok ez dugula ondo jokatu, ez garela ondo jokatzen ari, katalanei, daramaten prozesuan, laguntzeko orduan.
Hotz eta urruti ikusten gaitu Ibar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001668 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxura batean ez dugu pandemiaren inguruko gaiez kanpoko arlorik. Birusaren aldaerak, txertoen ekoizpena, intzidentzia metatua edo neurriratzea dira gure eguneroko kontzeptuak. Ezin ukatu zerbait ikasi duguna, nahiz eta asko gehiago den jakiteko daukaguna. Halere, ez dut bide hau arakatzeko asmorik; nik baino askoz geh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001669 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zinematik ateratzea. Zenbat mito zinematik irten osteko nahasmendu horren inguruan. Nola aretoko argiak pizten dituztenean geratzen den norberaren baitan itzali ez den zera aztoragarri bat, eta zinematik etxerako ibilian pelikularen barruan zauden irudipena duzula esatea inozo samarra den arren, munduak normal-normal s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001670 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kontuen auzitegiak dudan du AHTaren bideragarritasuna MADRIL. AHT abiadura handiko trenaren finantzaketa ereduaren «epe luzerako bideragarritasun ekonomikoaz» dudak agertu ditu Espainiako Kontuen Auzitegiak. Azpiegiturak «zorpetze handia» duela gogoratu du, eta Europako maileguak amaitzean egoera oker daitekeela erants... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001671 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskarazko hainbat film erakutsiko dituzte Nantesko zinema jaialdian ZINEMA. Etxepare Institutuak eta Euskadiko Filmategiak sustatuta, euskal zinemari eskainitako atala du Nantesko zinema jaialdiak, eta leiho hori 16. urtez irekiko da bihartik aurrera. Hala, Euskal Herrian egindako hainbat film erakutsiko dituzte Frant... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001672 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jon Urrusolo. LAB Irakaskuntzako arduraduna. «Hezkuntzari buruzko erabakiak Euskal Herritik oso urrun hartzen dira». LABeko irakaskuntza arloak batzarra du gaur, hezkuntza sistema nazionala lortzeko bidean, lan ildoak finkatzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren «inposaketei» ere aurre egin nahi die LABek.
LABeko irakasku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001673 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakion proiektu «txikitzaileen» aurkako martxa egin dute gazteek Bakion (Bizkaia) manifestazioa egin zuten atzo 300 bat gaztek, Kapitalismo basatiari stop! Proiektu txikitzaileei stop! lelopean.
Bakioko kaleak zeharkatu zituzten gazteek, «PNV txikitzaile», «txikiziorik ez», «AHTrik ez» edo «Lemoiz, ez orain ez inoiz» l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001674 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Zinemak alde batera utzi du fisiologiari dagokion guztia»
Lacuesta mugen «igurtzian» aritzen da eroso, eta mugako irudiak landu ditu berriki: estalitakoak, 'Prohibimos en España' instalazioan, eta gogoratutakoak, 'Un año, una noche' filmean.
Donostiarako bidean, leihoaren markoak «udazken laburtu bat» oparitu dio Isak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001675 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Bateragune auzia' berriz egin behar den ebatziko dute MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzikoen zigorrak bertan behera uztea erabaki ondotik, epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan fiskaltzak. Epaileak jarri du jada auzia berriro eginen duten ala ez erabakitzeko data: abenduaren 15ean ebatziko dute... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001676 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ordutzarrak eman ditut mundua konpondu nahian. Soziedadean eseri eta goizaldera arte hizketan egon izan naizenean, edo bertso saio baten ostean eztabaidan hasi naizenean, edo telefono deiak nahi baino gehiago luzatu zaizkidanean, edo kafe batek arratsalde oso baterako hizketa gaia eman didanean esan izan didatena horix... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001677 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sandinistek irabazi dute Managuako alkatetza. Nikaraguako oposizioak ez ditu onartu Hauteskunde Batzorde Gorenaren emaitzak eta protestan jarraituko du
Nikaraguako oposizioak ez ditu onartu Hauteskunde Batzorde Gorenaren Nikaraguako Hauteskunde Batzorde Gorenaren arabera, sandinistek eskuratu dituzte Managuako eta best... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001678 | BERRIA | Euskadi | noticias | 17 urteko gazte bat hil da Gasteizko pabiloi bateko teilatutik erorita GASTEIZ. Baztertuta zegoen pabiloi bateko teilatutik erorita, 17 urteko gazte bat hil da Gasteizen. Igandean gertatu zen ezbeharra, eta atzo baieztatu zuen Ertzaintzak. Haien arabera, gazte talde bat Urartea kalean dagoen Ali-Gobeoko industrialdera ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001679 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Echo Chamber' film laburrak irabazi du Ikuspuntu jaialdiko sari nagusia Guillermo Moncayo zinemagile kolonbiarraren Echo Chamber lanak jaso du Ikuspuntu zinema dokumentalaren jaialdiko film onenaren sari nagusia. Epaimahaiak Moncayoren piezaren «dimentsio poetiko eta metaforiko aparta eta irudiarekin zein soinuarekin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001680 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jesús, Chuso, Naves, lagun. Joan zara, kamarada, mundu honetan gu utzita, eraldatzeko asmoz elkarrekin borrokatu genuen mundu honetan eta... eta, beno, ahal izan duguna egin dugu.
Zure izena ahoskatu eta beste bi hitz datozkit intimoki lotuak ahosabaira: asanblada, berdintasuna.
Herri desberdinetan jaio ginen, eta gure... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001681 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kanpalekuetako giza krisia areagotzea eragin dute uholdeek Auserd eta Dakhla dira kanpaleku kaltetuenak. Familia askok nazioarteko giza laguntzaren bidez jasotako elikagaiak galdu dituzte, azukrea eta irina tartean, eta premia larrian direla salatu dute gobernuz kanpoko erakundeek. Iragarpenen arabera, datozen egunotan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001682 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aranalde eta Atorrasagasti libre geratu dira, epailearen aurrean deklaratu ondoren
Gaur deklaratu dute Paueko auzitegian Jokin Aranalde Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko mintzaideak eta Beñat Atorrasagastik, atzo biak atxilotuak izan ondoren. Heletan (Nafarroa Beherea) atzeman zuten Aranalde, eta Urruñan (Lapurdi)... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001683 | BERRIA | Euskadi | noticias | EGUNKARIA AUZIA. Euskal gizartearen babesa eskatu dute 'Egunkaria auziko' auzipetuek. Aurreikuspen txarrenak «etengabe» bete direla diote auzipetuek, eta epaiketak zigorren bat ekar dezakeela ohartarazi Auzia ixteko «borondate eza» eta «beste interes batzuk» gailendu direla salatu dute
Euskal gizartearen babesa eskatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001684 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Korumba metal taldeak Bielorrusiako Metal Crowd Fest jaialdian joko du abuztuaren 14an, Europako biraren barruan. Beste bi kontzertu emango dituzte Bielorrusian, eta beste bat Polonian. Abuztuaren 20an amaituko dute bira, Lorcan (Espainia). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001685 | BERRIA | Euskadi | noticias | San Frantziskoko badiaren parean dagoen harkaitz baten gainean eraikita dago munduko kartzelarik ezagunenetako bat, 1933an ateak ireki zituena: Alcatraz. Besteak beste, Al Capone eta beste gangster ezagun batzuen bizilekua izan zen.
Kartzelako horma arteko historiak lau haizeetara askotan zabaldu dizkiguten arren, aste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001686 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jose Maria Aznar Espainiako gobernuburu izendatu berritan, artean ETAk Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioa bahituta zeukanean, EAJ eta PPren arteko harremanak ohi baino gozoagoak izan ziren garai labur hartan, Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar Moncloako jauregira gonbidatu zituen presidente berriak. Ortega L... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001687 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arnasaldia Illunben. Jaitsiera postuetatik urrundu da Bruesa, eta gaur fitxatu berria aurkeztuko du: Damir Mulaomerovic
Jaitsiera postuetatik urrundu da Bruesa, eta gaur fitxatu berria Irribarretsu hasi du astea Bruesak. Aise gainditu zuen Polaris World Murtziaren kontrako azterketa zaila, eta mailari eusteko moduko ta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001688 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dakite argi 200 edo 300 lagun zihoazen ostiralean Libiako uretan hondoratutako egurrezko ontzi batean. Herrialdeko kostazainek 16 lagun salbatu dituzte, eta 15 gorpu jaso Tripolitik 66 kilometrora. Gutxienez beste 170 etorkin afrikar uretan galdu direla uste dute. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001689 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Bizkaiko Foru Aldundiak 208.000 euroko diru laguntza bat onetsi du GIBdunak artatzeko Aukera zentroari laguntza emateko. Iaztik ez zuen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarik jasotzen, eta ixteko arriskuan zegoen. Kalean bizi diren eriei laguntza ematen dihardu; birusaren kontra hartzen duten tratamendua egiten laguntzen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001690 | BERRIA | Euskadi | noticias | Indiako nekazariek protesta indartu dute egun beteko gose grebarekin Indiako nekazariek gobernuaren gaineko presioa handitu dute, hogei egunez luzatu diren protestak indartuta. Manifestariek egun bateko gose greba egin zuten atzo, estatu mailako mobilizazioan, nekazaritza sektorea desarautzeko helburuarekin Narendra Mo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001691 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun zinez berezia da gaurkoa, niretzat eta Errusiako LGBT kolektiboarentzat». Hitz horiekin iragarri du Mads Nissenek 2015eko World Press Photo lehiaketako sari nagusia jaso duela. Errusian homofobiaren biktima diren lagunei eskaini die saria. Michele McNally epaimahaiko presidenteak goraipatu egin du argazkia: «Oso i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001692 | BERRIA | Euskadi | noticias | COVID-19 gaitzaren krisiaren ondoriozko itxialdia eta debekuak hasi ziren unean bertan sortu zen kezka handia horrek sektore anitzetan utziko zituen ondorioei buruz. Kultura izan zen arlo horietako bat. Instituzioek zenbait diru laguntza emanen dituztela jakinarazi dute, baina etorkizunean zailtasun eta erronka handiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001693 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eraldaketa bortitza izaten du emakumearen gorputzak, eta ondorioei ez zaie behar beste erraparatzen. Zer dago horren atzean?
Eztabaidan parte hartu edo iruzkinak egin nahi izanez gero, sartu honako helbide honetara: www.berria.eus/iritzia | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001694 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kolonbiako Gobernuak eta FARC gerrillak bake akordio bat sinatuko dutela uste dute kolonbiarren %55ek, Gallup eta Datextok eginiko inkesta baten arabera. Herritarren %72 negoziazioen alde daude. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001695 | BERRIA | Euskadi | noticias | New Yorkeko Kritikoen Elkartearentzat 'Boyhood' da urteko filmik onena ZINEMA. Datorren urteko Oscar sarietarako hautagai nagusietako bati, Richard Linklaterren Boyhood filmari, eman diote New Yorkeko Kritikoen Elkartekoek urteko pelikula onenaren saria. Gainera, zuzendari onenarena eta bigarren mailako emakumezko akto... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001696 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kezka agertu du Kristau Eskolak, «sinatutakoa bete» behar duelako Akordioa sinatu berritan, betetzeko gai izango den zalantzan jarri du Mikel Ormazabal Kristau Eskolako zuzendari nagusiak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe erlijiosoek asteburuan ELA, Steilas eta CCOO sindikatuekin sinatutako itunak sentsazio «gazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001697 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezusteko 7.000 dopin kontrol egingo ditu UCIk aurten TXIRRINDULARITZA Nazioarteko Txirrindularitzaren Batasunak (UCI) atzo iragarri zuen aurten inoiz baino ezusteko dopin kontrol gehiago egingo dituela, 7.000 kontrol hain zuzen ere, iaz baino 6.000 gehiago. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001698 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egun zahar etxe batzuetan dauden ratioen parekoak eskatuko ditu Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako adinekoen egoitzak arautuko dituen dekretu berriak zaintzaile ratioak handituko ditu. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak atzo esan zuenez, mendekotasun mailaren arab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001699 | BERRIA | Euskadi | noticias | PKK-k Kurdistango urtegi handiak jarri ditu jomugan DIYARBAKIR. Turkiako Gobernuak Ipar Kurdistanen eraiki nahi dituen urtegi erraldoien aurka egingo duela iragarri du PKK Kurdistango Langileen Alderdiak; gerrilla ere erabiltzeko prest agertu da. Argudiatu dutenez, su-etena hautsi eta kurduak lekuz aldatzea da azpiegit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001700 | BERRIA | Euskadi | noticias | Libiako Gobernuak salatu duenez, hamabost lagun hil eta beste hainbat zauritu ditu gaur NATOk Surman-en (Libia), bonbardaketa batean. NATOk, ordea, gezurtatu egin du albeste hori, eta Surnamen operaziorik egin duela ere ukatu du. Hildakoen artean bi haur daude.
Sebhan ere egin du erasoa, eta lau pertsona hil ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001701 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez nuen nahi bidaia kronika arrunt bat izatea. Ikusitako lekuek eragin zidaten sentipena eta hango jendearen bizimodua azaldu nahi izan dut». BERRIAk antolatutako Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketaren irabazle Iñaki Antiguedadek hala azaldu du iazko udan Groenlandiara egindako bidaiari buruz egindako kronikaren helbur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001702 | BERRIA | Euskadi | noticias | Krisia bideratzeko lehen bilera egin dute gobernuak eta oposizioak Venezuelan iraultza bolivartarra hasi zenetik lehen aldiz, aurrez aurreko elkarrizketa bat izan dute gobernu chavistak eta MUD Batasun Demokratikoaren Mahaian bildutako oposizioak. Nicolas Maduro presidenteak haste-hastetik argi utzi nahi izan du elkarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001703 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAKETZEA. Konponbidea Sustatzeko Batzordeak webgunea sortu du . Eragileek eginiko ekarpenak zabalduko ditu "www.konponbidea.info"-n
Konponbidea Sustatzeko Batzordeak webgunea sortu du Eragileek eginiko ekarpenak zabalduko ditu 'www.konponbidea.info'-n Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek azk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001704 | BERRIA | Euskadi | noticias | GAURKOA. Liu Xiaobo. Barrak, hitzak isilarazteko. Biharko Giza Eskubideen Egunaren karietara, egoera anitz salatu ditu NBEk; Liu Xiaobo disidente txinatarraren kasuak argi islatzen du munduan gertatzen diren giza eskubideen bortxaketen injustizia.
Biharko Giza Eskubideen Egunaren karietara, egoera anitz salatu ditu NBE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001705 | BERRIA | Euskadi | noticias | Oposizioko bi alderdiek koalizio-gobernua eratuko dute Pakistanen Pakistanen koalizio gobernua eratuko dute iragan igandera arte oposizioan zeuden bi alderdiek. Legebiltzarreko eta Eskualde Batzarretarako hauteskundeak irabazi zituzten bi alderdiek iragan igandean eta atzo gobernu bat osatzeko ados jarri zirela iragarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001706 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken asteetako eguraldiak lagunduta, atzerapenik gabe amaitu dituzte azken bost kilometroak, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, bihar eguerdian zabalduko dute Beasain eta Bergara lotuko dituen autobidea.
Oraingoz doakoa izango da autoentzat, baina ez dute baztertzen aurrerago ordainpekoa izatea. N-1ean -E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001707 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez zegoen umetan erabiltzen genituen aditzen zerrendan. Txabolak egin egiten genituen; puzzleak eta bildumak osatu. Gerora iritsi zen gure artera, gazte ginela, indar handiz. Segituan konturatu ginen aditz hura artefaktu garrantzitsua zela edozein eztabaidatan gailentzeko orduan eta bakarkako diskurtso bat ere izugarri... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001708 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurrera jarraitzen du Nafarroako Parlamentuan Ultzamako biogas plantaren auzia ikertzen ari den batzordearen lanak, eta dagoeneko arduradun politiko nagusi gehienak, afera azaleratu zenean agintean zeudenak zein gaur egungo udal agintariak, galdekatu dituzte. Beraz, lanaren erdia egina dutela esan daiteke: datozen aste... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001709 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Testak, testak, testak». Ezagun egin da asteotan adierazpena. Martxoaren erdialdean esan zuen hori OME Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusi Adhanom Ghebreyesusek, ohartarazi nahian COVID-19aren pandemiari nekez egingo zaiola aurre gaitza nork duen eta nork izan duen ondo zehaztu gabe. Gaixo daudenek kutsatu eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001710 | BERRIA | Euskadi | noticias | Douglas Rafael da Silvak ez du ikusiko Munduko Kopa. Pavao-Pavaozhinho favelan hil zuten, orain bi hilabete. Copacabana eta Ipanemaren artean azaldu zen, hiltzeraino jipoiturik, Rio de Janeiron. Brasilgo ekonomiaren hauspoa behar zuen, eta maila handi batean hala izan da, baina Munduko Kopak arbuio handia jaso du, Bras... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001711 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamar palistak hartuko dute parte buruz buruko txapelketan, bi eskaileratan banatuta. Bi zerrendaburuak Fusto iazko txapelduna eta Ibargarai txapeldunordea dira. Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Bilbon (18:00), Landeta eta Necol, eta Ayerbe eta Brefelen arteko kanporaketekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001712 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Aldundiak ez du aurten 2016-ondorengo-urtea izatea nahi: aste honetan ezagutu dugu Tabakaleran kokatuko den zinema eskolaren proiektua. Ondo markatzen du honek Donostia definitzen ari den kultur planteamendua. Orain urte eskas artearen bide esperimentalagoa eten zen, Arteleku itxi eta gero Kalostrari amaiera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001713 | BERRIA | Euskadi | noticias | James Gray zuzendari estatubatuarrak 24 urte besterik ez zuen 1994. urtean. Lehen film luzea egin berria zuen, eta Veneziako zinemaldira aurkezteko aukera izan zuen, sail ofizialaren barruan. Askoren harridurarako, ezezagun hasiberriak zuzendari onenaren saria eraman zuen bueltan.
Filmak Little Odessa zuen izena, eta s... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001714 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur jai, eta bihar, ere bai. San Pedro zaindariaren jaia ospatuko dute gaur Mungian, eta bihar, San Pedrotxu egun handia
San Pedro zaindariaren jaia ospatuko dute gaur Mungian, eta bihar, San Festa giroa da nagusi, atzotik, Mungian. Dagoeneko, herriko bazter guztietan ikusten dira fanfarreak eta koadrilak, sanpedroak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001715 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lerra kirolak eta euskara batzen dituen Glisseguna egingo dute bihar Angelun (Lapurdi), Miarritzeko Itsas-Argi eta Angeluko Kimua ikastolek antolatuta. Izan, iragan igandean zen ospatzekoa aurtengo Glisseguna, baina eguraldi traketsak astebeteko atzeratzea ekarri du, eta urtero egin izan duten surf lehiaketa bertan beh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001716 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Sam Mendes. Aktoreak: Daniel Craig, Javier Bardem, Naomie Harris. Jatorria: Erresuma Batua.
Berrogeita hamar urte egin berritan, ezustean guztiz zaharberrituta agertu zaigu James Bond. Zinez harrigarria da herri kulturaren parte den pertsonaiak film batetik bestera izan duen aldaketa. Beharra izan, bazuen. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001717 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiak IFZ kenduko die iruzur egin duten enpresei BILBO. Bizkaiko Diputazioak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) kendu dio 1,2 milioi euroko iruzur fiskala egin duen enpresa bati. Lehenengo aldia da halako ezer egiten duena, eta aurrerantzean beste sei enpresari ere kenduko diola ohartarazi du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001718 | BERRIA | Euskadi | noticias | 5.000 BIZTANLETIK GORAKOAK : Agurain, Zornotza, Andoain, Balmaseda, Beasain, Bermeo, Deba, Durango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Tolosa, Orio, Villabona eta Zumaia.
5.000 BIZTANLETIK BEHERAKOAK : Aizarnazabal, Ajangiz, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Irura, Iurreta, Bastida, Guardia, Lantziego, Munda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001719 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuak Alvaro Baraibar (Iruñea, 1970) izendatu du Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari. Ana Ollo gobernuko eledunak zehaztu du «sentsibilitate ezberdineko jendearekin» aritu behar duenez «kontsentsu politiko handiko» pertsona bat hautatzea erabaki dutela. Geroa Bai koalizioko Zabaltzen taldeko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001720 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Ramon Lazkano musikagile donostiarraren obraren erretratua egingo dute Parisko Udazkeneko Jaialdian. Hiru kontzertu eta topaketa bat egingo dituzte. Lehen kontzertua irailean izango da: Ravel (Scènes) estreinatuko dute, Theatre du Chateleten. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001721 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu, irabazi eta marka jarri. Irabazi, bigarrenez, iaz ere irabazi baitzuen. Silvia Trigueros mendi korrikalariak (Barakaldo, Bizkaia, 1976) goitik behera menderatu ditu Tor des Geantsen ibilbide luze eta malkartsua (330 kilometro, +24.000 metro), eta baita lehiakideak ere. Aurre egin die lehen eguneko elurrari eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001722 | BERRIA | Euskadi | noticias | Balkanetako musikek, eta, batik bat, Balkanetako ijitoen musikek eduki dituzte garai oparoagoak gure artean. Mende aldaketarekin batera, goia jo zuen hango musiken eta handik eratorritakoen ospeak, dantza musikak eta erroetatik zetozenak uztartzeak dantza-klubetan lortutako arrakasta zela medio. Goran Bregovic, Fanfare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001723 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rabano fitxatu du Realak; Odegaard min hartuta dago FUTBOLA. Realak egin du datorren sasoirako bigarren fitxaketa: Nuria Rabano 21 urteko ezker hegaleko atzelari galiziarra. Deportivon aritu da azken lau sasoietan, eta azkenekoan, onenetakoa izan da postuan. Bestalde, Martin Odegaard Bartzelonan izan zen atzo, mina bai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001724 | BERRIA | Euskadi | noticias | Duela berrogei urte hil zen Joxe Arregi zizurkildarra, Espainiako Poliziak eragindako torturen ondorioz. Torturatu zuten poliziak indultatu eta saritu egin zituzten, eta familiak ez du oraindik aitortzarik jaso. Hura oroitzeko ekitaldiak eginen dituzte larunbatean.
Nolako tortura motak sufriarazi zizkioten galdetu geni... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001725 | BERRIA | Euskadi | noticias | John Walker Lindh aske utzi zuten atzo AEBetan, hamazazpi urte espetxean egin ondoren. AEBetako armadak 2001ean atxilotu zuen Lindh, Afganistanen, Irailaren 11ko atentatuen ondoren herrialde hori inbaditu zuenean. Talibanen alde borrokatzea leporatu zioten, eta hogei urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Oso gertakari ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001726 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ilegalizazioen zikloa ixteko» eskatu diote Espainiari D3M plataformako eta Askatasuna alderdiko kideen aurkako epaiketa hasiko da datorren ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta horren inguruko interpretazio bateratu bat egin dute ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek. Lau alderdiok salatu dutene... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001727 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur bezalako egun batean, 1915eko apirilaren 22an, jaio zen gure historian erreferentea dugun Jose Maria Arizmendiarrieta. Orainaldirako eta etorkizunerako balio izaten jarraitzen duten obra onen eta oinarrizko printzipioen ondarea utzi zigun.
Bere mezuek eta ekarpenek etengabeko bultzada izan zuten eta egungo egoeran... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001728 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bezperakoak ez du egunerako balio, eta egunekoak agian bai bezperarako, baina ez hurrengo egunerako. AEBen gainbeherak eta Europan elkarrekin aritzeko ganora faltak zalantzan jartzen du dena. Zalantzan orain artekoa, eta zalantzan hemendik aurrerakoa. Eta ideia bat ari da denean nagusitzen: politika ekonomiari erantzun... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001729 | BERRIA | Euskadi | noticias | Behargin bat hil da Sondikan, lanean ari zela sei metroko garaieratik erorita. Langilea beharrezko segurtasun neurririk gabe ari zela ziurtatu du Osalanek
Behargin bat hil da Sondikan, lanean ari zela sei metroko garaieratik Langilea beharrezko segurtasun neurririk gabe ari zela ziurtatu du Alberto H. B. 21 urteko lang... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001730 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hainbat atal ditu Absurdoko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburuak (Pamiela). Alde batetik, saio filosofiko "labur" eta "trinko" bat, "absurdoak izaeran eta gaur egungo kulturan duen zerikusiari buruzkoa", Zabaletaren esanetan. Jarraian, 11 ipuin, denak Kokoherrin kokatuak. Kokoak "beldurra", "ezjakintasuna" eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001731 | BERRIA | Euskadi | noticias | Baraualdia hasi dute presoen eskubideen alde, Donostian Presoen eskubideen alde, baraualdia hasi zuten atzo eguerdian, Donostiako Ibaetako campusean. Igande arte, hainbat eragile politikok, sindikalek eta sozialek hartuko dute parte; 24 orduko txanden bidez osatuko dute baraualdia. Presoekiko konpromisoa erakusten lehe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001732 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nachen kontzertuak abiatuko du etzi Donostiakluba Zirkuitua. 100% Gourmet Donostiako «errima independenteen kolektiboak» diskoa aurkeztuko du bertan
Nachen kontzertuak abiatuko du etzi Donostiakluba Zirkuitua 100% Gourmet Donostiako «errima independenteen kolektiboak» diskoa Datorren udazkenean Donostiakluba 09 Nazioar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0001733 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lassallek dio ikastola batzuetan "armen erabilera" ikastea zutela lehentasun Adierazpen hauek egin zituen duela hilabete zonbait hauteskunde legegileetara laugarren hautesbarrutian aurkeztuko den hautagaiak. Bideoa: Radio VL.
Les enfants de la politique emankizunean egin zituen adierazpen horiek Jean Lassallek, Frantzi... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.