id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0004034 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Roy Loney, Flamin' Groovies rock-and-roll taldearen sortzaile eta burua izan zena, joan den ostiralean hil zen San Frantziskon (AEB), 73 urte zituela. Supersnazz (1969), Flamingo (1970) eta Teenage Head (1971) diskoak grabatu zituen bakarkako bidea hasi baino lehen. Señor No Donostiako taldearekin ere bi lan gr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004035 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urtebete pasatxo honetan, orain arte bizi izandakoak liburu baten argumentua izan balu, inor gutxik irakurriko zukeen. Baina ikusi eta gero zer-nolako baliabideak dituzten irakurlea erakartzeko, eta azken kapituluak zer-nolako itxura hartuko duen, ez dute inolako arazorik izango berriro Euskadiko historian beste pasart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004036 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berrikuntzan eta prestakuntzan diru gehiago gastatzeko eskatu du KESek . Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hazkundea garapen sozioekonomikoarekin bat ez datorrela ohartarazi du
Berrikuntzan eta prestakuntzan diru gehiago gastatzeko eskatu du KESek Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hazkundea garapen sozioekonomikoarekin A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004037 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Oraingoz, publikoaren eta gaztediaren sariak lortzeko puntuazio handiena lortu duten filmak Nadine Labakiren Et maintenant on va où? eta Simon Arthurren Silver Tongues dira, hurrenez hurren. Gazte epaimahaiaren zerrendan Sarah Polleyren Take this Waltz dago bigarren postuan, eta publikoarenean, Pina (3D) . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004038 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hogei urte lehenago, mundua mendean har zezakeela uste zuen Ralph Singhek. Londreseko hotel gela batean eserita dago orain, bere bizitza zer izan zen eta zer izan zitekeen gogoeta egiten. Jaioterritik, Isabellatik -behin Britainia Handiaren menpe egondako uhartea-, urrun dago eta, hala ere, atzo gertatu izan balitz bez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004039 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroako Gobernuak bihar aurkeztuko ditu Hipoteken Legearen aldaketak IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak bihar argituko du zer aldaketa egin asmo dion Hipoteken Legeari. Parlamentuan denetariko iritziak daude. PSNk, Ezkerrak eta Ahal Dugu-Orain Baik nahiago dute Espainiako formula -bankuek ordaintzea-. UPNk eta EH Bilduk b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004040 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume inuit bat izango da gobernadore nagusi Kanadan KANADA. Ehunka haur indigenaren gorpuak aurkitu izanak eragindako harrabotsaren erdian, emakume indigena bat izendatu dute Kanadako gobernadore nagusi: Mary Simon inuita. «Esan dezaket nire izendapena historikoa dela Kanadarentzat, eta aurrerapauso handi bat adiski... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004041 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Aukera bikaina da, eta Altuna sekulako bikotekidea da»
«Iragan astean esan zidaten jokatuko nuela, baina banuen ilusioa. Aukera bikaina da, eta Altuna sekulako kidea da. Oso ondo moldatzen gara, pilotalekutik kanpo eta barruan, eta hori garrantzitsua da». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004042 | BERRIA | Euskadi | noticias | Futbola, kirola, lehia osasuntsua... hori guztia bazterrean geratu zen herenegun Bilbon. Bizkaiko hiriburuan izaniko istiluek Athletic-Spartak partida itzali zuten. Ukabilkadak, ostikoak, kolpeak, harriak... Indarkeria nonahi.
Guztiak saltsan, errusiarrak eta hemengoak. Ertzaintzak hainbat tresna atzeman ei zizkien «gu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004043 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jesus Mari Bergara (Gasteiz, Araba): "62 urte dauzkat, eta orain denbora daukat, erretiratuta nagoelako. Nire bi seme-alabek badakite euskaraz, eta niretzat zen egin beharrekoa, gure hizkuntza delako. Ez dut behar titulurik, niretzat onena hitz egitea da".
Ruth Sancho (Santurtzi, Bizkaia): "Beti ikasi nahi izan dut eus... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004044 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaritza: Mairu antzerki tailerra. Kanpo begirada: Manex eta Ximun Fuchs. Testua: Gaizka Sarasola. Aktoreak: Iban Garro, Gaizka Sarasola, Juanen Saralegi, Ritxi Abril. Soinu diseinua: Ibai Gogortza. Argiak: Andoni Mendizabal. Ahotsa eta barea: Josune Etxepare. Txotxongiloak eta elementuak: Battitt Halsouet. Atrezzo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004045 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gregorio Ordoñezen auzia burutu da Auzitegi Nazionalean Donostiako PPko zinegotzi Gregorio Ordoñez hil izana egotzita epaitu zuten atzo Xabier Garcia Gaztelu euskal presoa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta herri akusazioak zigor handiena eskatu zuten Gaztelurentzat, 30 urte. Zigorr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004046 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Madrilera joan zen atzo, Zarzuela jauregira, Felipe VI.a Espainiako erregearekin biltzera. Harremanak estutzera joan zen Espainiako erregearengana, elkarrizketaren bidean sakondu eta leialtasuna lantzera. Halaxe azaldu zuen goizean Mungian (Bizkaia), Madrilerako bidea hart... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004047 | BERRIA | Euskadi | noticias | Katiluaren ipurdia eta Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin liburuetako poesia narratibo eta naif -etik aldendu, eta estilo trinkoagoa hautatu du Zarauzko poetak bere hirugarren lanerako. Heriotza du gai nagusi liburuak, eta barneko korapilo batzuk askatzeko balio izan diola adierazi du egileak . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004048 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garoña eraisteko, hamar urteko lanak abiatuko ditu Espainiako Gobernuak Garoñako zentral nuklearra eraisteko lanak abiatuko ditu Espainiako Gobernuak datozen egunotan. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu baten bidez, horretarako lanei baimena eman zien atzo Trantsizio Ekologikorako Ministerioak. Bi fase... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004049 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hona Jokin Zeberioren kasuko pasarterik esanguratsuenak. Sententziek frogatutzat jotako pasarteak dira honako hauek.
2003ko irailaren 15a. Tripako arazoak izan zituen, eta gelan kaka egin zuen Zeberiok, nahi gabe. Ikaskideak irainka aritu zitzaizkion asteetan. Ikasketaburua tartean sartzean isildu ziren.
2004ko abuztua... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004050 | BERRIA | Euskadi | noticias | Talibanek aurrera egin dute Sanginen, hirigunetik armada kanporatuta KABUL. Afganistango armadaren eta talibanen artean borroka gogorrak izan dira Helmand probintzian. Armadako ofizialek BCC kateari baieztatu diotenez, Sangin hirigunea bere egin dute talibanek, polizia etxea eta gobernuaren eraikina hartuta. Bestalde, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004051 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lakersek eta Clevelandek galdu egin dituzte lehen partidak. Oklahomak eta Chicagok aurre egin diete faborito nagusiei, eta 2-1 jarri dituzte euren kanporaketak
Lakersek eta Clevelandek galdu egin dituzte lehen partidak Oklahomak eta Chicagok aurre egin diete faborito nagusiei, eta 2-1 Euren konferentzietako finalerdiet... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004052 | BERRIA | Euskadi | noticias | Blanca Urgellek uko egin dio Tabakaleraren presidentetzari Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Administrazio Kontseiluko presidente kargua hartua behar zuen, atzo, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Hari tokatzen zitzaion, baina uko egin dio. Beraz, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004053 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iñigo Cabacas omenduko dute gaur lagunek eta senideek, hil zuten tokian Iñigo Cabacasi omenaldia eginen diote gaur, Bilbon, haren lagunek eta senideek. Apirilaren 9an hil zen 28 urteko gaztea, Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz. Buruan hartu zuen kolpea. Indautxun eginen diote omenaldia, Herriko Taberna o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004054 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 2009tik 2012ra bitarte 925 auto istripu egon dira txirrindulariren bat tartean dela, eta 11 hil dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak eman ditu datuok EH Bilduko Rebeka Uberaren galderari erantzunez. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004055 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. ASLE Euskadiko Lan Sozietateen Taldeko enpresen fakturazioa %19 igo zen iaz, eta, hala, 1.000 milioi euroren langa gainditu zuen. Enpleguan ere gora egin zuten, %6. Gaur egun 509 lan sozietate daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, parte hartzea duten 6.082 langilerekin. ASLEk gaur egingo du ohiko urteko batza... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004056 | BERRIA | Euskadi | noticias | GERIZPEAN. Aste Nagusia, 30. urtez bilbotar eta kanpotarren «esperientzia». Gaztetxoek Marijaia zoriontzeko aukera izango dute, hari zuzendutako gutun eta idazlanen bitartez
Aste Nagusia, 30. urtez bilbotar eta kanpotarren «esperientzia»
Gaztetxoek Marijaia zoriontzeko aukera izango dute, hari zuzendutako Hilabete eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004057 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenaldian euskararekin lotutako bi berri jaso ditugu, PSE-EEren euskararen inguruko intelligentsiak idatzitako artikulua eta Irungo udaltzainen hautaketan hizkuntza eskakizunak mugatzen dituen epaia. Eremu politiko eta judizialetik eufemismo ezberdinekin gauza bera esan digute, euskararekin administrazioetan nahikoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004058 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kemen Uranga Espainiaratzeko epaiketa hasiko da gaur, Londresen Abuztuan atxilotu zuten Uranga, Londresen, ETArekin lotuta egotea egotzita, eta Espainiak haren estradizioa eskatu du. Gaur hasiko da Espainiaratuko duten ebazteko epaiketa.
Belmarsheko espetxean da Artola, Londres hegoaldean. Azaroaren 2an bideokonferentz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004059 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guatemalak karabana desegin du indarrez, eta deportazioak hasi ditu Hondurastik joan den astean abiatu zen eta AEBetara iristea helburu duen giza karabana bortizki eten du Guatemalak. Poliziak eta armadak migratzaileak inguratu zituzten herenegun, herrialdearen ekialdeko Chiquimula departamenduan, errepidean oinez ziho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004060 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau mila langabe kontratatzeko enplegu plan berezia martxan jarriko du Lanbidek Lanbide Eusko Jaurlaritzaren Euskal Enplegu Zerbitzuak lau mila langabe kontratatzeko plan berezia martxan jarriko du, gaur Gemma Zabaleta Lan sailburuak Gasteizen jakinarazi duenez -Lanbideko administrazio kontseiluaren izenean mintzatu da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004061 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Zu goxo-goxo, eta ni bero-bero'. Iurbentiak eta Tau Baskoniak ACB ligako final-laurdenetako bigarren lehia jokatuko dute gaur Barakaldon
Iurbentiak eta Tau Baskoniak ACB ligako final-laurdenetako bigarren Zu goxo-goxo eta ni bero-bero. Gari abeslariak sortutako hitzak dira, Astiro eta amorruz abestian bildutakoak. Esa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004062 | BERRIA | Euskadi | noticias | Odola garbitzea ez da samurra. Ondo dakit, ordu erdi luze baitaramat sofan jesarrita, bertan dagoen orban ñimiño bat kendu nahian, artean niri begira-begira dagoela geratu zaizkion begi horiekin. Zein motatakoa izango da? Berdin dio, denak dira kentzeko zailak.
Egia esan, garbiketako enpresan maila-igoera onartu nuenea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004063 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanferminak Iruñean. Proposamenak. Eguneko egitaraua • 18:30. Zezenketa, zezen plazan. Ganadutegia: Dolores Aguirre Ybarra. Toreatzaileak: Antonio Ferrera, Eduardo Gallo eta Joselillo.
• 20:00. Maese Villarejoren txotxongiloak, Rodezno Kondearen plazan. Gorgorito, el gato con botas y la Princesa Rosalinda izenburuko ik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004064 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Fundamentu Pixkat' saio didaktikoa, haurrei sukaldean ibiltzen erakusteko Atsuen eromena eta umorea, eta haurrentzako eduki didaktikoak. Horiek dira Fundamentu Pixkat ETB1eko sukaldaritza saio berriaren osagaiak. Haurrentzako saioa astelehenean estreinatu zuten, eta astegunetan emango dute eguraldiaren tartearen ondor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004065 | BERRIA | Euskadi | noticias | Liga amaitzeko sei jardunaldi falta direla, lau talde ari dira datorren sasoian Europako Liga jokatzeko aukera ematen duten hiru postuetako bat lortzeko borrokan: Athletic, Sevilla, Atletico Madril eta Espanyol, hurrenez hurren -Levanten ere hasi omen dira Europarekin amets egiten-. Lau taldeetako bat sari barik geratu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004066 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ekaineko azken asteburuko ohiko hitzordua ez galtzeko, baina aldi berean EHZ trantsizio batean dela azpimarratuz, horra nondik datorren aurtengo EHZ Nomada. Hiru egun, hiru herri, musika, zirku, antzerki eta dantza artean. Baigorritik Baionara. Afixaburuen lehian sartu gabe. Artetik errateko, hiru leku horiek teilatu i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004067 | BERRIA | Euskadi | noticias | Prekaritateak egungo lan istripuetan duen eragina salatu dute sindikatuek Ehunka langilek kalera atera dute Bilbon prekaritatearen eta lan istripuen aurkako aldarria. Hego Euskal Herrian lan istripu asko gertatzen direla salatu du ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek ordezkatzen duen gehiengo sindikalak, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004068 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gazte bat atxilotu dute, Algortako Metro geltokian pintaketak egitea egotzita 01:45 aldera, abisu bat jaso du Ertzaintzak, ohartaraziz Algortako Metro geltokian gazte batzuk euskal presoen aldeko pintaketak egiten ari zirela. Bertara joan dira hainbat polizia, eta horietako bat atzeman dute. 22 urte ditu atxilotuak, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004069 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adituen arabera, XIX. mende hasierako margolaririk aipagarrienetariko bat da Ignacio Diaz Olano (Gasteiz, 1860-1937). Nahiz eta lan jakin batzuk aski ezagunak diren, beste margolan asko familia, lagun eta zaleen babesean egon dira gorderik. Gaur arte, ordea, ateak zabaldu berri baititu Arabako Arte Ederren Museoak arti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004070 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin du Eusko Jaurlaritzaren galdeketa . Auzitegi Konstituzionalak aho batez ebatzi du Galdeketa Legea Espainiako Konstituzioaren aurkakoa dela Erreferedumak deitzeko eskubidea Espainiako Estatuak baino ez duela dio
Auzitegi Konstituzionalak debekatu egin du Eusko Jaurlaritzaren Auzit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004071 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan, Haur Hezkuntzan, ikasleen %28 inguruk ikasten dute D ereduan. Azken urteetan, %29ra ezin iritsi dabil, goia jo izan balu bezala. Kezka horretatik abiatuta, herrialde horretan D ereduak dituen erronkez aritu ziren atzo, Lakuntzan (Nafarroa), Sakanako Mankomunitateak eta Nafarroa Oinez-ek antolatutako jardunal... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004072 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESAITek dio ofizialtasunaren aldeko aldarria «indartuta» irten dela Madrildik Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) pozik azaldu da Espainiako Kopako finalaren harira ofizialtasunaren alde egindako ekimenekin. ESAITen arabera, «ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena indarturik irten da, eta agerian geratu da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004073 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Alina Grigore. Herrialdea: Errumania. Iraupena: 84 minutu.
Aurtengo Sail Ofizialean bigarren opera prima dugu ondorengoa. Alina Grigore aktoreak zuzendaritzara egin du bidea estreinakoz, modu aski txukunean.
Irinak (Ioana Chitu) etxetik alde egin nahi du, Bukarestera ihes egin, hiriburura, unibertsitatera, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004074 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxetik kanpo puntuak batu ezinda zebilen Alaves. Bederatzi partidetan, garaipen batekoa (Eibarren) eta berdinketa batekoa (Getafen) zen pilatutako uzta. Mailari eusteko ahaleginean, beharrezkoa da zaleen berorik gabe jokatutako partidetan ere puntuak ateratzea, eta Asier Garitanok zuzendutako taldeak orain arteko ibil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004075 | BERRIA | Euskadi | noticias | PPren eta PSEren abstentzioari esker onartu dituzte aurrekontuak Bizkaian Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur onartu dituzte datorren urterako Jose Luis Bilbao buru duen gobernuaren aurrekontu egitasmoa. EAJko batzarkideek bozkatuko dute alde, eta PSEkoak eta PPkoak abstenitu egin dira. EH Bilduko batzarkideek, berriz, kontr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004076 | BERRIA | Euskadi | noticias | Seguru asko, berak gura nahi baino gehiago ibili da jende artean Nadia Nemeh Shomaly-ren izena azkenaldian. Bermeoko alkate berria da Shomaly, Asier Larraurik kargua hartu eta hurrengo egunean dimisioa eman ostean. Shomaly bermeotarra da jaiotzez, baina ez da Ormaza, Bilbao, Uriarte, Arenaza edo Goienetxea deitzen. Hed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004077 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerik etxe joaten ginen koplak kantatuz, eta etxekoek eskura zeukatena ematen ziguten; urrak eta intxaurrak, lasto tartean gordetako sagarrak, etxeko natazko pastel gozoa, txorizo apur bat eta tartean pezetaren bat ere bai. Gero eguna kantuz pasatu ondoren, herriko ume taldeak meriendatxoak egiteko biltzen ginen. Hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004078 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ia hilabeteko lehia gogorraren ondoren, iritsi da eguna. Gaur jokatuko dute Berria Erremonte Txapelketako lehen ekitaldiaren finala. 17:00etan izango da, Hernanin (Gipuzkoa), Galarreta pilotalekuan -16:00etan hasiko da jaialdia, eta lau partidetatik bigarrena izango da-.
Imanol Ansa (Urnieta, Gipuzkoa, 1995) eta Josu A... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004079 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk Polizien Lege proiektua atzera botatzeko eskatu dio Gobernuari Azken txanpan sartu da Polizien Lege proiektua. Asteon amaituko da Polizien Lege proiektuari zuzenketa aurkezteko epea, eta Ahal Dugu-k eta Ezkerrak iragarri dute osoko zuzenketa aurkezteko asmoa dutela. Hartara, badirudi lege proiektua ez dela onartuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004080 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostiarrak estropada historikoa izan du gaur etxean, Eusko Label ligako hirugarren jardunaldian bandera astindu baitu. Bigarren garaipen du liga nagusian, aurrenekoa iaz Getxon lortu baitzuen. Azkeneko txandatik irabazi du estropada, eta bigarren luzearen erdialdean eman die kolpea txandakide zituen Santurtziri, Orio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004081 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Euskal selekzioa ez da ariko Txileren aurka Mendizorrotzan, hilaren 25ean. Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidenteak ETBri esan dionez, ez dute akordiorik lortu. Azaldu duenez, irailean FIFAren leiho bat baliatzea izan daiteke beste aukera bat. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004082 | BERRIA | Euskadi | noticias | BARAKALDO. Igandean amaitu zen Euskal Encounter azoka. Lau egunetan, 20.000 bisitaritik gora izan dituzte, eta, hala, iazko partaidetza gainditu dute. Bideo jokoen arloan izan da parte hartzaile gehien: 1.500. Taiwango gazte batek, gainera, munduko lau abiadura marka hautsi ditu bere ordenagailuarekin. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004083 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio Neska eta Blusen Elkarteak Laster iritsiko da Zeledonen erreleboa emateko ordua. 2023an, Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon, eta, ondoren, 2024. urterako lekukoa lagako dio hurrengoari. Astelehen honetan, apirilaren 17an, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004084 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Ai Weiwei. Iraupena: 144 minutu. Generoa : Dokumentala. Herrialdea : Ameriketako Estatu Batuak. Urtea : 2017.
Munduan, 65.000 pertsonak baino gehiagok utzi behar izan dute azken urteetan euren etxea, gosea, klima aldaketa eta gerrak tarteko. II. Mundu Gerratik izan den kopururik handiena da. 23 herrialdetan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004085 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iraken dituen tropak 140.000 soldadura gutxitzean geratuko du erretiratzea Bushek. Bagdadeko Sadr City auzoan 15 zibil hil ditu AEBetako armadak; jasaten duten setioarekin kexu dira xiitak
Iraken dituen tropak 140.000 soldadura gutxitzean geratuko du Bagdadeko Sadr City auzoan 15 zibil hil ditu AEBetako armadak; jasate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004086 | BERRIA | Euskadi | noticias | C harlie Hebdo- ren ifrentzua da La Bougie du Sapeur aldizkari satirikoa. Umore zuria lantzen du, lau urtetik behin. Izan ere, bisurtekaria da: otsailaren 29an baino ez dute argitaratzen. 1980. urtean hasi ziren, txantxa gisa, eta datorren asteleheneko data eramango duena 10. zenbakia baino ez da izango. Kasu bakana da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004087 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengo Zinemaldiko epaimahaiburua da Luca Guadagnino zinemagile italiarra, baina bere lan berria ere aurkeztu du Sail Ofizialean, lehiaz kanpo. We Are Who We Are telesaila zortzi ataleko «film baten gisan kasik» ondu duela adierazi zuen atzo eginiko agerraldian: «Istorioak kontatzea maite dut; ez dut zertan neure bur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004088 | BERRIA | Euskadi | noticias | Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi du alderdi jeltzalea Espainiako Estatuko gobernabidean inplikatuko dela «euskal herritarren eskubideak aitortzen badira». Horretarako, beste alderdien mahaietan jarriko ditu «Euskadiren aitortza nazionala», Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko alde biko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004089 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sobiet Batasunean gauzatu ziren teoria marxistaren ideiak praktika politikoan. 1917ko urriko iraultzaren ostean, munduko potentzia nagusietako bat jaio zen, utopia bat errealitate bihurtzeko asmoz. XX. mendeko geopolitika baldintzatu zuen Sobiet Batasunak, eta kapitalismoaren alternatiba nagusia izan zen, 1991n desager... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004090 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenengoz ospatuko dute gaur, Urdazubin (Nafarroa), Ikaburuko Lezearen Eguna, goizetik hasi eta 18:00ak arte. «Jendeak esan izan digu ikusiak dituela galeria handiak beste kobetan. Hemen halakorik ez dugu, baina gauzak hurbiletik ikusi ahal izateak badu nolabaiteko xarma» dio Goio Hualdek, kobetako arduradunak. Bisita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004091 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kokein taldeak eta Ekizak kontzertua emango dute gaur Andoaingo Leizaur parkean, 17:00etan, Leizaur Fest jaialdian; jan-edana eta guzti izango da. Antolatzaileen esanetan, ordutegiak «zintzo-zintzo» beteko dituzte: 17:45ean izango da Ekiza, eta 19:15ean Kokein, akustikoan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004092 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ehunka boluntario joan ziren atzo Zigoitira (Araba), iragan larunbatetik desagertuta dagoen 19 urteko mutil gaztea aurkitzeko lanetan parte hartzera. Kiroldegian koordinatu ziren lanak, eta horrenbeste izan ziren boluntarioak, ezen horiek koordinatzeko lanak ere izan baitziren zenbait unetan. SOS Deiak larrialdi zerbit... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004093 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txillardegiren lana aitortzeko eskea Euskaltzaindiari Arantzazun plaka bat jarri zuten atzo iluntzean Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi oroitzeko. Oñatiko Udalean aho batez erabaki zuten ikur hori jartzea. Milikua ostatuaren horman ipini dute, Txillardegik ohitura baitzeukan han egonaldiak egiteko. Udalaren erab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004094 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aske utzi dute Teo Salamon, goizean Baionan atxiloturiko gaztea Euskal gazteria aitzina! Aski da!' lelopean, hainbat lagun bildu dira gaur arratsaldean Baionako komisaldegiaren aurrean Teo Salamonen atxiloketa salatzeko. Ondotik utzi dute aske. Goizean joan dira poliziak haren bila, 06:00etan. Lehenik gurasoen etxera j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004095 | BERRIA | Euskadi | noticias | MADRIL. Udal eta foru gobernuei «egonkortasuna» emango lieke EAJ-PSE akordio batek, Patxi Lopez PSOEko Ekintza Politikoko idazkariaren ustez. Hark espero du bi alderdiak ados jartzea, «Euskadirentzat oso positiboa izango litzatekeelako». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004096 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udako opor egunen eraginez, odol emateak %30 inguru gutxitu dira A- eta O- taldeetan erreserbek behera egin dute nabarmen, eta ohiko emaileei deialdia egin diete elkarteek
Odol bankuek urteko beste sasoietan baino askoz eskasago izaten dituzte erreserbak udan. Izan ere, herritar asko oporretan direnez, eguneroko odol e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004097 | BERRIA | Euskadi | noticias | Denis Mukwegeri eta Nadia Muradi eman diete Bakearen Nobel saria Bakearen Nobel Sariak banatu dituzte gaur goizean. Komite Norvegiarrak goizeko 11:00etan jakinarazi du sarituak zein izan diren. Aurten, Denis Mukwege eta Nadia Muradek jaso dute aitortza, sexu indarkeriaren kontrako beren jardunarengatik.
Mukwege Kongoko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004098 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irailera arteko zerga bilketa %15, 1 jaitsi da Hego Euskal Herrian. %16,4 izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, eta hiru foru ogasunek 9.031 milioi euro bildu dituzte guztira: 1.781,4 milioi gutxiago. Nafarroan, berriz, txikiagoa izan da jaitsiera: %9,7koa: 270,7 milioi gutxiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, iraileko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004099 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskaldunon historia nazioarteko 'best seller' bihurtu zuen New Yorkturiko idazleak 'The Basque History of The World' liburuarekin. Donostian eta Pasaian izan da berriki.
Mark Kurlanskyk (Hartford, Connecticut, AEB, 1948) luze eta zabal idatzi du euskaldunez. Aspaldi ezagutzen du gaia, besteak beste, International Hera... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004100 | BERRIA | Euskadi | noticias | Arabako euskaldunek Interneten eskaintza berri eta osatu bat izango dute gaurtik aurrera, Alea.eus webgunean. Hirinet.net atariak eta Alea astekariak bat egin dute horretarako, eta Hirinet.net Alea.eus bilakatu da. «Modu horretan, Arabako Alea egitasmo komunikatiboa indartu dugu, eta orain hiru hankadun proiektua dugu:... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004101 | BERRIA | Euskadi | noticias | Entrenamendu militarra dute. Soldadu edo mertzenario ohiak dira asko. Bateak, molotov koktelak, labanak eta bestelako armak daramatzate, eta horiek erabiltzeko prest daude. Talde neonaziek gero eta indar handiagoa dute Ukrainako mendebaldean, eta zeregin garrantzitsua dute Kieveko protestetan. Bi hilabetez, gobernuaren... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004102 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticek astelehenez jokatuko ditu hurrengo lau partidetatik hiru Athleticek astelehenez jokatuko ditu hurrengo lau partidetako hiru. Futbol Liga Profesionalak atzo jakinarazi zituen hilabete bukaerara arteko orduak eta Bilboko taldeak zaleek gutxien gustuko duten ordu eta egunera egokitu beharko du. Bestea, berriz, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004103 | BERRIA | Euskadi | noticias | LOS ANGELES. Pokemon bideo-oko ezagunean oinarritutako telesaila prestatzen ari da Netflix plataforma, Variety kazetak aurreratu duenez. Animazioa eta hezur-haragizko aktoreak uztartuko ditu lan berriak, eta Lucifer etxe bereko telesaileko sortzailearen eskutik helduko da. Animazio biziko teknika erabili dute aurretik ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004104 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egia osoa» mahai gainean jartzeko lanak hasi ditu EH Bilduk zenbait udaletan «Ezagutu behar ditugu herri honetan egondako giza eskubideen bortxaketa guzti-guztiak, bortizkeriaren gertakizun guzti-guztiak, konpondu ahal izateko, biktimak aitortuz eta erreparatuz. Beharrezkoa da egia osoa ezagutzea, altxamendu faxistati... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004105 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Gonzalez bisitatu du Gonzalo Boye abokatuak, atxilotu eta urtebetera Urtebete pasa bete da Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotu eta espetxeratu zutenetik. Otsailaren hondarrean, Poloniako auzitegi batek beste hiru hilabetez luzatzea erabaki zion atxiloaldia, eta, gutxienez, maiatzaren 24era arte egongo da esp... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004106 | BERRIA | Euskadi | noticias | EBk eta Italiak akordioa lortu dute aurrekontuaren inguruan Bi hilabeteko lehia akordio batekin amaitu dute Europako Batzordeak eta Italiako Gobernuak. Valeris Dombrovskis EBko lehendakariordeak jakinarazi du onartu egin dutela Erromak gobernuak joan den astean aurkeztu zion azken proposamena. Lehen aurrekontu proiektu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004107 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zoonosiei aurre egiteko adituen talde bat osatu du NBEk Ez zen joera berria, baina COVID-19aren pandemiak alarmak piztu ditu. Animalietatik pertsonengana jauzi egiten duten infekzioak ugaritzen ari direla-eta, prozesu horiek ikertzeko eta prebenitzeko modua ikertuko duen adituen talde bat eratu dute, Osasunaren Mundu E... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004108 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxegabe bat hil da Zumaian, urteko bigarrena Gipuzkoan Bi dira dagoeneko urtea hasi denetik Gipuzkoan hil diren etxegabeak. Zumaian hil da bigarrena, gizonezko bat. Txomin Agirre kaian dagoen kutxa automatikoetako batean igaro zuen atzoko gaua gizonak, eta handik irteten ari zela gertatu zen ezbehearra. Herritar batek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004109 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irakaslea. Balmasedako institutu bateko irakaslea da Juantxo Iturria, eta kanpainarako jai hartu du. Batzarkide ateratzen bada, zer egin aztertuko du.
Nafarroa. Nafarroa Garaiko iparraldean ere aritu izan da irakasle lanetan. «UPN oso-oso eskuinekoa dela ikusi dut. Normala da jende askok aldaketa nahi izatea». | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004110 | BERRIA | Euskadi | noticias | Preso politikorik ez dagoela adierazi du legebiltzarrak Preso politikoak kontzeptua erabiltzea eragozteko urratsa egin du Eusko Legebiltzarrak. PPk eraman du gaia osoko bilkurara, PSEk eta UPDk bat egin dute proposamenarekin, eta EAJren abstentzioari esker aurrera atera da legez besteko proposamena. Euskal Herriko eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004111 | BERRIA | Euskadi | noticias | Soldatak jaitsi eta lanaldia handituko diete Forum Sporteko langileei Sindikatuek emandako informazioaren arabera, apirilaren 9an esan zieten Saltoki Handien Lan Ituna betetzeari utziko diola enpresak. Langileei %2,5 eta %7 artean jaitsiko dizkiete soldatak, eta lanaldia 1.826 orduraino igoko diete. Neurri "erasokor" h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004112 | BERRIA | Euskadi | noticias | TTIPen aldekoek eta kontrakoek gorriz markatuta zeukaten aste hau egutegian. Baina Ameriketako Estatu Batuen eta Europako Batasunaren arteko merkataritza akordioaren inguruan Europan egin beharreko pausorik ez da egingo asteon. Europako Parlamentuan eztabaidatzekoa eta bozkatzekoa zen Merkataritza eta Inbertsio Lankide... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004113 | BERRIA | Euskadi | noticias | Desadostasunak agertzen direnean egunsentia iritsi arte negoziatu behar zela zioen askotan Juan Jose Ibarretxek, lehendakaria zenean. Ideia hori sinatuko lukete, ziur asko, Greziako korapiloa askatzeko lanean ari diren negoziatzaileek. Lau egunez negoziatzen aritu ondoren, ez dago akordiorik. Nork bereari eusten dio. G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004114 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Alaveseko lehen taldeko hiru kidek positibo eman dute COVID-19a detektatzeko PCR proban. Sintomarik ez daukate eta etxean daude isolatuta, osasun egoera onean, atzo klubak jakitera eman zuenez. Herenegun egin zitzaizkien probak lehen taldeko kideei, eta klubak jakinarazi duenez une horretan hiru kide horiek ez... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004115 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bost puntutatik bi landu dituzte oraingoz FARCek eta gobernuak: lurrarena eta parte hartze politikoa. Akordio partzialak egin dituzte. Gatazka armatuaren amaiera, biktimen auzia eta droga trafikoaren kontrako neurriak falta dituzte. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004116 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nilofar Bayatek baietz esan dio Bidaideak taldearen gonbidapenari Bart iritsi da Bilbora Nilofar Bayat gurpil aulkiko saskibaloi jokalaria. Joan den asteazkenean, Bidaideak Bilbo taldeak jakinarazi zuen Afganistango selekzioko kapitainari eurekin jokatzeko gonbita egin ziotela, eta jokalariak gaur onartu du. Taldeak be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004117 | BERRIA | Euskadi | noticias | A-21ean «estatu ikuskerarekin» botoa ematera dei egin du Carles Puigdemontek «Urriaren 1aren bigarren itzulia eta urriaren 3aren 27aren berrespena» izango dira abenduaren 21eko hauteskundeak, Carles Puigdemont Generalitateko presidente erbesteratu eta Junts Per Catalunyako zerrendaburuaren arabera. Eta, bozketa horreta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004118 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kulturaren eta teknologiaren «tenplua», zabalik. Donostiako kultur bizitza areagotu eta indartuko du Euskal Herriko lehenengo Fnac dendak
Donostiako kultur bizitza areagotu eta indartuko du Euskal Herriko Fnacek Euskal Herriko lehenengo denda eta Europako 113.a ireki zuen atzo Donostian. «2.100 metro karratu teknologia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004119 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hamaika ekitaldi izanen dira Emakumeen Mundu Martxari harrera egiteko. Egitarau osoa helbidean da. Astebetez, hainbat herri gurutzatuko ditu karabana feministak; hona hemen ibilbidea eta ordutegia: | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004120 | BERRIA | Euskadi | noticias | Festara gonbidatuak. Espanyolek salbazioa lortu du Osasunari irabazita. Lehen zatian bakarrik izan dira gorritxoak gonbidatu deserosoak
Espanyolek salbazioa lortu du Osasunari irabazita. Lehen zatian bakarrik izan dira gorritxoak gonbidatu deserosoak. Ezohiko jokalariek maila ona eman arren, nafarren estutasunik eza ag... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004121 | BERRIA | Euskadi | noticias | Felix Rohner eta Sabina Schaererrek 1989an sortu zuten perkusio tresna berri baten prototipoa hang -a. Esfera formako metalezko pieza hutsa da hang-a, eskuekin jotzen dena eta gainean dituen mailukadei esker, melodiak eta eskalak sortzeko gaitasuna duena.
Bada, bere izenak ondo adierazten duen moduan, musika tresna hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004122 | BERRIA | Euskadi | noticias | Norvegiatik bidali omen dituzte ETAren ordezkaritza osatzen omen dutenak. Josu Urrutikoetxea, Iratxe Sorzabal eta David Pla omen dira, eta Norvegian denboraldia egin omen dute, zortzi hilabete bai behintzat, Espainiako Gobernuaren mezulariren baten zain. Ez dago konfirmaziorik, baina ez du inork gezurtatu.
EAJk ontzat ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004123 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itsuen edo ikusmen urritasuna dutenen zakurren toki publikoetan sartu ahal izateko, animalion erregistroa sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egiaztagiria emango diete zakurroi, eta, horrekin batera, eraikin, merkataritza gune edo garraiobideetara sartzeko baimena. Gipuzkoan, hamasei itsuk daukate laguntza zakurra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004124 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Bankuak aurrezki kutxei utziko dien dirua.
Krisia hasi zenetik, finantza sistema onbideratzeko 55.000 milioi euroren maileguak eman ditu Espainiako Bankuak, FROB funtsaren bidez. Datozen asteetan 7.700 milioiren maileguak ematea aurreikusten du. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004125 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Teknopolis' saioak 25. denboraldia abiatuko du, «garairik onenean»
«Denboraldi hau 25.a izango da, baina guk gauza berriak egiteko gogoz jarraitzen dugu. Onenean gaudela esan daiteke, esperientziak ematen duen segurtasunarekin, eskarmentu horrekin, eta aurten estreinatuko dugun irudi berriarekin, erabat gaztetuta. Iru... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004126 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortatzeko eskubidea Europan errealitate bihurtu dadin Europako hainbat feministak herri ekinbide bat abiatu dute, Europako Batzordeak programa bat ezar dezan abortatzea debekatuta edo oztopatuta duten emakumeei laguntzeko. Ekainaren 5erako milioi bat sinadura bildu behar dituzte.
«Abortuaren auzia ez da inoiz desager... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004127 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sakabanaketaren aurka, gose greba hasi du Zobaranek Aletxu Zobaran euskal presoak gose grebari ekin dio, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. Valenceko (Frantzia) espetxean dute, Ibon Goieaskoetxearekin batera. Astelehenean zigor ziegan sartu ziren biak, idatzi batean salatu ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004128 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat hiltzea egotzita, adingabe bat atzeman dute GASTEIZ. Maiatzaren 22an Gasteizko garaje batean hilda aurkitutako gizonaren kasuaren harira, adingabe bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Hildakoaren semeak aurkitu zuen gorpua, eta indarkeria zantzuak zituen. Autopsian zein ikerketan aurkitutako zantzu biologikoak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004129 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaitza atzeratu dute, oraingoz. Pro-Tour Ligak aurrera egiteko behin-behineko akordioa lortu zuten bart UCIk eta antolatzaileek
Pro-Tour Ligak aurrera egiteko behin-behineko akordioa lortu zuten bart Astelehen gauerdian lortu zuten akordioa UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoak eta proba garrantzitsuenetako antola... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004130 | BERRIA | Euskadi | noticias | Dotore ekin dio Lointek Gernikak Eurocup txapelketako multzoen faseari: aise irabazi dio Frantziako La Roche taldeari (82-67), Valentzian gaur jokatzen hasi den burbuila erako partida sortan. Hasi eta buka menderatu dute aurkaria, nahi zuten bezala jokatu baitute bizkaitarrek, eta asko asmatu baitute jaurtiketetan. Alo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004131 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Helburua. Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei finantzaketa iturriak bermatzea, enpleguari eutsi diezaioten.
• Aurrekontu publikoa. 31,5 milioi. 2013an, 7,1 milioi.
• Egitasmo nagusiak. Enpresa txiki eta ertainentzat eta automoentzat kapital zirkulatzailea bermatzeko funtsa (285 milioi). Enpresa txiki eta ertain... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004132 | BERRIA | Euskadi | noticias | Armentia II-ren eragina aitortzea nahi du Podemosek Subilla Gasteizko Armentia II hobia dela eta, Ingurumen Eragineko Adierazpen berria egin dezala eskatu dio Elkarrekin Podemosek Espainiako Gobernuari. Aurreko astean Gasteizko Udalak hobia ustiatzeari emandako ezezkoaren ondorioz egin du eskaria alderdiak, «udalaren o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004133 | BERRIA | Euskadi | noticias | Maiatzeko hauteskundearen biharamunean ezohiko agerraldiak ikusi ahal izan genituen. Hego Euskal Herriko mapa konplexuan hamaika aurpegi mota: Maroto nazionalista erradikala harroturik; UPNkoak goibel; jeltzaleak saltoka; PSOEkoak aho bete hortz; Podemosekoak nonahi keinuka; EB ezinegonean eta EH Bildukoak doluminez. E... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.