id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0004134
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako iritzi publikoa astintzea, bor-bor zegoen ikasle eta langile mugimenduaren alde; prentsa idatzia, irratia eta telebista kontrolatzen zituen gobernuaren kontra. Horixe zuten helburu, 1968ko maiatzaren 13an, Arte Ederren Eskolako Brianchon aretoa okupatu zuten ikasle eta beharginek. Frantzia osoa geldirik zego...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004135
BERRIA
Euskadi
noticias
Onik topatu dute Artikutza inguruan galdutako gizona Atzo SOS Deiak zerbitzuari 20:00 aldera desagertze baten berri eman zioten Oiartzunen (Gipuzkoa). Emakume batek hots egin zien eta esan senarra onddo bila atera zela atzo, eta ez zela etxera itzuli. Artikutzako parke naturalean hasi ziren haren bila Ertzaintza, suhil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004136
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Sophie Marceau. Aktoreak: Sophie Marceau, Pierre Richard, Nicolas Vaude. Iraupena: 88 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2018. Helene nobela arrosen editorea da, eta lana besterik ez dauka buruan. Liburuetan bizi da, haietan bizitza errealitatean baino hobea delakoan. Baina Mills anderea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004137
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukatutako ezkontza egitera behartu du epaileak Jean Grenet . Baionako prokuradorearen aurka ebatzi du Baionako epaileak, Amin eta Lazziren ezkontza baimenduz Ukatutako ezkontza egitera behartu du epaileak Jean Grenet Baionako prokuradorearen aurka ebatzi du Baionako epaileak, Amin eta Jean Grenet Baionako auzapezak Fat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004138
BERRIA
Euskadi
noticias
Egun handia da Shantirentzat: Donostiako Udaleko langilea da, baina ezohiko zeregin bat du esku artean: hainbeste miresten duen Pio Barojari buruzko bisita bat gidatuko du Donostian, haren omenez. Ohiko uniformea etxean utzi du, eta jaka eta txapela bat jantzi ditu okasio berezirako; karpetatxo bat du eskuan, idazleari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004139
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte bukaerarekin batera, azken hamabi hilabeteotan arlo desberdinetan nabarmendu diren aleak aipatzeko ohitura izaten da munduko alde honetan -baliteke gainerakoetan ere gertatzea-. Gizakirik dotoreena, libururik irakurterrazena, kontzerturik jendetsuena edo gertakizun hunkigarriena aurkezten dizkigute hedabideek aben...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004140
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaioberriak amaren ondoan edukiko dituzte Osakidetzako ospitaleetan Urtarrilean Donostiako Ospitalean izandako gorabehera baten ondoren aldatu du protokoloa Osasun Sailak. Erietxetik jaioberri bat eramaten saiatu zen emakume bat; haurra besoetan zeramala atzeman zuten ospitalean bertan. Protokoloko neurri nagusia izang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004141
BERRIA
Euskadi
noticias
'Irrikitown' umore saioko atal berriak emango dituzte gaur ETB1ean Euskal Telebistak Irrikitown umore saioko atal berriak emango ditu gaurtik aurrera. 22:15ean ikusi ahalko da Pausoka ekoiztetxeak sortutako umore saioa. Izan ere, Pausokak adierazi duenez, lehen denboraldian ikusle datu onak lortu zituzten. Pertsonaia e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004142
BERRIA
Euskadi
noticias
Radio Free Asiak dio Ipar Korean ere kasu batzuk dituztela PIONGIANG. Radio Free Asia irratiaren arabera, Ipar Korean ere koronabirus kasuak atzeman dituzte iragan martxotik. Herrialde barruko bi iturri aipatuz, irratiak atzo zioen gobernua bizilagunen arteko bilerak antolatzen ari dela iragan hiletik; ez zuen kutsatue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004143
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsioen funtsa burtsaratzearen aurka azaldu da LAB sindikatua Espainiako Gobernuak Pentsioen Funtsa Kudeatzeko Lege Proiektua onartu zuen ekainaren 8an. Lege horren arabera gobernuak aukera izango du Gizarte Segurantzaren erreserba funtsaren zati bat burtsan inbertitzeko. LAB sindikatuaren ustez, Espainiako Gobernuak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004144
BERRIA
Euskadi
noticias
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu. Sutsu egin du Cristina Guerrak (Iruñea, 1973) osasun sistema publiko «sendo» baten alde, Nafarroako Parlamentuko taldeen aurrean. Osasun Batzor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004145
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek Guaidorik gabeko trantsizio bat proposatu dute Venezuelarako Ameriketako Estatu Batuek (AEB), urtebetean lehenengoz, Juan Guaidorik gabeko etorkizun politiko bat aurreikusi dute Venezuelarentzat. Guaido izan zen AEBen apustu nagusia Nicolas Maduro agintetik botatzeko, baina aurrerapausorik ezak beste estrategia b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004146
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat hil da Bastidan, zuhaitz batetik erorita BASTIDA. Gizonezko bat hil zen atzo arratsaldean Bastidan (Nafarroa Beherea), zuhaitz batetik erorita. Herriko artisau ezagun bat zen, eta herritik bi kilometro ingurura dagoen baso batean zuhaitz bat kimatzeko lanetan ari zen istripua izan zuenean. Hazparneko (Lapurdi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004147
BERRIA
Euskadi
noticias
Gobernuaren aldeko eta aurkako emakumeen martxek hartu dute Caracas CARACAS. Krisi politikoak gori-gori jarraitzen du Venezuelan, eta gobernuaren aurkako eta aldeko manifestazioekin jarraitu dute. Emakume chavistek «indarkeria terrorista» salatzeko eta legebiltzar konstituziogilea eskatzeko martxa egin dute. Oposizioko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004148
BERRIA
Euskadi
noticias
Yolanda Barcina: "Legea berdina da guztiontzat, eta bete egin behar da" Guardia Zibilak Iruñerrian ETB hartzeko hedagailua zigilatu ondoren, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak esan du legea "berdina" dela guztiontzat, eta "bete egin behar dela". Gaurko Nafarroako Parlamentuko saioaren aurretik mintzatu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004149
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia bederatzi hilabete pasatu dira sokatira hasi zutenetik: alde batean troika -Europako Batasuna, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa-, eta bestean Zipreko Gobernua. Luze jo du, erreskatearen baldintzak zehazteko, iazko udaberritik porrot eginda dagoen Mediterraneoko uharteko agintarien eta beltzezko gi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004150
BERRIA
Euskadi
noticias
Europan gero eta garestiagoa da CO2-a isurtzea argindarra sortzeko eta altzairua ekoizteko. Gainera, laster sektore asko ordaintzen hasiko dira berotegi gasak atmosferaratzeagatik, Batasuneko emisio trukerako sisteman sartzen direnean. Atmosferara karbono dioxido tona bat isurtzeko eskubidearen prezioak 50 euroen langa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004151
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Euskal Herriko hainbat sukaldarik Europako hamar sukaldari hartu zituzten euren etxeetan, eta azokak, sagardotegiak eta kaiak erakutsi zizkieten. Kultura gastronomikoen nahasketatik ateratako platerak show cooking saioetan eman zizkieten herritarrei dastatzeko. Egitasmoa On appetit dokumentalean jaso dute, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004152
BERRIA
Euskadi
noticias
Eleak-ek urrats sendoak eskatu ditu «babes harresia» eraikitzeko Eleak mugimenduak gogorarazi du Errenteriako eta Donostiako gazteen kasuetan giza eskubideak eta eskubide politikoak ez direla errespetatzen berretsi dela, eta haien defentsan «babes harresia» eraikitzeko beharra azpimarratu du. Horretarako, urrats erabak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004153
BERRIA
Euskadi
noticias
INDONESIA . Baliko erasoak nork egin dituen jakiteko lanean ari da Polizia Baliko erasoak nork egin dituen jakiteko lanean ari da Polizia Indonesiako Polizia lanean ari da joan den larunbatean Bali uhartean izan ziren eraso suiziden ustezko hiru arduradunak identifikatzeko ahalik eta azkarren. Ikertzaileek ustezko eras...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004154
BERRIA
Euskadi
noticias
Amaiurrek zazpi diputatu eskuratu dituenez, ziurtzat jo da Kongresuan talde propioa izango duela, horretarako beharrezko diren bost ordezkariak aise gainditu baititu. Baina gauza ez dago horren garbi, eta, Kongresuko Mahaiak erabakiko du Amaiurri talde propioa izateko aukera ematen dion edo ez. Kongresuko iturriek ohar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004155
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Telebista Iurretatik Bilbora etortzean jabetu ginen zer-nolako zailtasunak izango genituen aurrerantzean kalean euskarazko korteak lortzeko. Bilbon Iurretan baino euskaldun gehiago dago, noski, baina baita askoz erdaldun gehiago ere. Kalean dabilen ikus-entzunezko kazetariak ondotxo daki zer den hori. Behinolako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004156
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekialdeko Timorko presidente Gusmaok batasunerako deia egin die herritarrei. Alkatiri lehen ministroak ez duela dimisioa emango esan du;Dili hiriburuaren egoera lasaitzen ari da Ekialdeko Timorko presidente Gusmaok batasunerako deia egin die Alkatiri lehen ministroak ez duela dimisioa emango esan du;Dili «Ekialdeko eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004157
BERRIA
Euskadi
noticias
• Euskal Kulturgintza gerra ostean: aitzindariak: Paulo Iztueta, Larraitz Ariznabarreta. • Gogoeta iragan hurbilaz: Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo, Jose Angel Irigarai. • Euskal kulturgintzareneko sistemak: Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004158
BERRIA
Euskadi
noticias
QUITO. Guillermo Lassok Ekuadorko Parlamentua desegin ondoren, boz aurreratuak abuztuaren 20an egingo dituzte, hauteskunde batzordeak atzo jakinarazi zuenez. Asanblearen osaketa erabakitzeaz gain, boto emaileek herrialdeko presidentea ere aukeratuko dute. Lassok oraindik ez du argitu hauteskunde horietara aurkeztuko de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004159
BERRIA
Euskadi
noticias
Behargin bat hil da Gasteizen, zazpi metrotik erorita . Larunbatean jazo zen lan ezbeharra, baina Osalanek oraindik ez daki langilea zein enpresatakoa zen Behargin bat hil da Gasteizen, zazpi metrotik erorita Larunbatean jazo zen lan ezbeharra, baina Osalanek oraindik ez daki Langile bat hil da Gasteizen, larunbatean l...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004160
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru hitz hiru hizkitan laburtuta. LOL akronimoaren ingelesezko esanahia laughing out loud da: barre-algaraka. Gure artean nahiko berritzat jotzen den arren, mende laurdena bete da jada erabiltzen hasi zenetik. Ben Zimmer hizkuntzalariaren arabera, aurreneko erabilera «ofiziala» 1989ko maiatzaren 8an izan zuen, AEBetak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004161
BERRIA
Euskadi
noticias
Diru iturria itxi diete hedabide euskaldunei Nafarroan. Euskarabidea 240.000 euro ematekoa zen arren, deialdia garaiz egin ez eta Gobernuak blokeatu egin ditu diru laguntzak Diru laguntzarik gabe, euskarazko hedabideen etorkizuna kolokan dago. Oskar Zapata. Topaguneko Nafarroako arduraduna Diru iturria itxi diete hedab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004162
BERRIA
Euskadi
noticias
16.282 PCR eta antigeno proba egin zituzten herenegun Hego Euskal Herrian, eta 1.099 positibo atzeman zituzten. Egindako proba guztien %6,45k eman zuten positibo, eta beherakada nabaria da. Urtarrilaren 6an erregistratu zen azkenekoz horrelako datu bat: %6,31 zen tasa, eta gorantz egin zuen, urtarrilaren 30era arte. 11...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004163
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. EAEko Auzitegi Gorenean deklaratu beharko du gaur Sortuko presidente Hasier Arraizek, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko hitzaldi batean egindako adierazpenenak direla eta. Haren aurkako «jazarpena» salatu du Sortuk, eta elkarretaratzea egingo dute 09:30ean, Arraizi elkartasuna adierazteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004164
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dugu dirurik xahutu behar aireportua mantentzeko edo handitzeko» Hondarribiko aireportuari Europak ezarritako segurtasun neurrien albisteak «kezka» eragin die Afodesako kideei -elkarteak aireportuaren jarduera sustatzea du helburu-. Pista 300 metro laburtzeak ondorio «kaltegarriak» izan ditzakeelakoan daude, hegald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004165
BERRIA
Euskadi
noticias
Sutra ikuskizuna erakutsiko dute gaur Sidi Larbi Cherkaoui koreografoak, Antony Gormley eskultoreak eta Txinako Shaolingo tenpluko hemeretzi monjek. Dantza, mugimenduaren bidezko meditazioa eta borroka teknikak batuko dituzte, Szymon Brzoska poloniarraren zuzeneko musikarekin.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004166
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarretaratzera deitu dute Gasteizko larrialdi zerbitzuen egoera salatzeko Otsailaren 2an itxi zituzten Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdiak, Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatzeko. Orduz geroztik, premiazko arreta aurrez aurre jaso nahi duten herritar guztiek bertara jo behar dute. Arabako ESIko profesional...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004167
BERRIA
Euskadi
noticias
Pasa den asteartean, Maiatzaren 20an, kilogramoa birdefinitu zuten. 1889. urtetik pasa den astera arte, kilogramoa Parisen gordea zuten platino-iridiozko zilindro baten bidez definitzen zen. Munduan zehar banatuta zeuzkaten haren zenbait kopia; eta ohartu ziren, denboraren poderioz masa galtzen zutela, modu ezberdinean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004168
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez naiz sekula egon gobernu mahai batean eserita, eta ez dut uste sekula egongo naizenik. Uste dut behin bakarrik ikusi dudala Kataluniako Gobernua biltzen den aretoa. Badakizu zer jakin-min eta miresmen sortzen didan Antoni Tapiesek, eta, hain zuzen, haren margolan bat daukate apaingarri. Hala, bada, han sartzeko baim...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004169
BERRIA
Euskadi
noticias
EH Bildu: «Hispanitatearen Egunak Espainiako estatuaren inposizio eredua islatzen du» Gaur, urriaren 12an, Espainiak Hispanitatearen Eguna ospatzen du, eta Hego Euskal Herrian jai egun ofiziala da. EH Bildurentzat, baina, gaur ez dago zer ospatzerik: «Subiranistok eta independentistok ez dugu ezer ospatzeko». Bakartxo ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004170
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela lau urtekoen antzekoak izan dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketak aurten ere. Hala ebatzi du aurreko txapelketako kanporaketa guztiak entzun zituen Agin Laburuk. «Urte guztietako sentipena» du: «Ez dira saio bete-beteak izaten; lehertzen diren saioak ez dira izaten normalean lehen fasean». Txapelketa b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004171
BERRIA
Euskadi
noticias
«Gizarte Segurantzaren sistema berriro ere antolatu behar da» Krisi ekonomikoaren aterkipean, lege aldaketa eta murrizketa asko izan da azken zazpi urteotan. Gizarte Segurantzaren sistemari eustea benetan lortu ote den aztertu du Sara Lallanak ikasleekin. Krisiarekin lotuta, lan eremuan eta Gizarte Segurantzan egindako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004172
BERRIA
Euskadi
noticias
Karlos Cidek esanda (agian ez zuzenean niri), badakit L-Kan pop talde madrildarraren neska kantaria euskara ikasten ibilitakoa dela. Lehenagotik miresten nuen, gutxienez « Estoy aburrida de estar tan salida » kanta (agian ez zuzenean niri) atera zutenetik. L-Kan pop taldeak abestuta, badakit Marie Kondoren berri, duela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004173
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdeketetako datak aldatzea erabaki dute antolatzaileek Dima, Ispaster (Bizkaia), Bakaiku (Nafarroa), Azpeitia, Debagoiena eta Goierrin (Gipuzkoa) egitekoak dira datorren hilabetean Euskal Herriaren estatus politikoari buruzko galdeketak. Hilaren 12rako eta 19rako zeuden deituta gehienak. Espainiako Gorteetarako haute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004174
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean adostutako erdibideko zuzenketa da honako hau. Ganberak onartu egin du. 1. «Urte asko dira Gernikako Estatutuari sorrera eta izaera politikoa eman zion adostasuna desagertu zenetik. Ez betetzearen ondorioek euskal herritar guztiei kalterako eragin eta eragiten die sozialki eta e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004175
BERRIA
Euskadi
noticias
Promesak eta itxaropenak, Parisko klimaren bilkura «mugarri» izateko Itxaropen mezuak, ohartarazpen katastrofikoak eta asmo handinahien iragarpenak. Munduko 147 agintarik Parisko klimaren bilkura hasteko ekitaldian parte hartu dute, eta dagoeneko hasi dira prestatzen datozen bi asteetako negoziazio luze eta tirabiratsu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004176
BERRIA
Euskadi
noticias
Haserrea: inoiz edo behin baino sarriagotan guztiok sentitu izan dugun sentimendu bitxi hori. Txarrantxa orkatila parean galtza barrenera bezala katigatzen zaizu barruan, eta oso zail da askatzen. Lagun txarra da edozertarako ere. Haserretik gaizki egiten dira lanik gehienak. Buruko minez zaudela, logurez, parranda ost...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004177
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabonetako elkartasun jaialdiak indarrarekin jarraitzen du Hendaian, zortzigarren edizioan. IPK Iparraldeko Prod da bultzatzailea, eta argia da atzean dagoen filosofia: jostailu bat, sarrera bat. Hendaiako Gaztelu Zahar frontoian egingo da asteburuan. Haurrentzako tailerrak, erakusketak, eta, batez ere, musika. Hainbat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004178
BERRIA
Euskadi
noticias
Otegi, Etxebizitza Legeaz: «Bukatu da segurtasun juridiko falta» Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiak -PSOE eta Unidas Podemos-, ERC Esquerra Republicana eta EH Bildu bat etorri ziren aurreko astean, Espainiako Diputatuen Kongresuan Etxebizitza Legea onartzeko. Harrabotsa izan da akordioaren protagonistetako bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004179
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroak 109.000 euro bideratuko ditu toki entitateek euskara sustatzeko programetara Toki entitateek euskara sustatzeko programetara guztira 109.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak. Diru laguntza eskatu zuten entitate guztietatik 25ek jasoko dute laguntza. Gobernuak 2012ko aurrekontuetan zehaztu zuen gehien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004180
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilabete batez parlamentua saihestu eta gero, Barcina hara joango da orain PSOEk ezezkoa eman zion zentsura mozioari, baina, ikerketa batzordeak ondorioak atera ostean, martxoaren 13an parlamentuak exijitu zion Yolanda Barcinari dimisioa emateko. Zazpi egunen buruan parlamentura joan behar zuen Nafarroako lehendakariak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004181
BERRIA
Euskadi
noticias
REYKJAVIK. Ezkerreko Berdeek, Independentziaren Alderdia kontserbadoreak eta erdiko Alderdi Progresistak hiruko koalizioa osatu dute, eta, aurrenekoz, elkarrekin gobernatuko dute Islandian. Joan den urriaren amaieran egindako bozetan kontserbadoreak nagusitu ziren.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004182
BERRIA
Euskadi
noticias
Danimarka-Alemania eta Kroazia-Frantzia, bi finalerdiak. Alemaniak asko sufritu du Suediari irabazteko, eta Kroaziak ere gorriak ikusi ditu Norvegiaren aurka Danimarka-Alemania eta Kroazia-Frantzia, bi finalerdiak Alemaniak asko sufritu du Suediari irabazteko, eta Kroaziak ere gorriak Batzuk sartzeko besteek atarian ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004183
BERRIA
Euskadi
noticias
Haurtzaroko filma? Gone with the Wind (Haizearekin joana). Zeure burua definitzeko pertsonaia? Carmina Barrios.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004184
BERRIA
Euskadi
noticias
D uela hilabete, gutxi gorabehera, emakumeen sudurraz aritu nintzen, emakumeek gizonezkook baino usaimen hobea dutela eta. Itsuek ere zentzumenak garatuagoak dituztela askotan entzun dugu. Antonio Tomas Palacios Errioxako Unibertsitateko enologia irakaslea da. Francisco Peña ere enologoa da, eta itsua, gainera. Bien el...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004185
BERRIA
Euskadi
noticias
Nakba [hondamendia] 1948ko okupazioa da palestinarrentzat: urte horretan konkistatu zuen Israelek Palestina historikoaren %80 inguru. Han bizi ziren 800.000 palestinarrek ihes egin behar izan zuten, edo zuzenean kanporatu zituzten. Egun, bost milioi dira iheslariak. Atzo, okupazioaren 66. urteurrenean, Israelgo soldadu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004186
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoar ez direnei AP-1 eta A-8ko onurak zabaltzeko eskatu dute. Donostiako bigarren saihesbideko bidesaria Irunen eta Zarautzen kobratzea aztertzen ari da Bidegi Gipuzkoar ez direnei AP-1 eta A-8ko onurak zabaltzeko eskatu dute Donostiako bigarren saihesbideko bidesaria Irunen eta Zarautzen Aralarrek aurkeztutako pr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004187
BERRIA
Euskadi
noticias
Leku mudatzeak, data aldaketak eta askotariko formatu zein egitarauak bizi izan ditu urteotan, baita pandemia bat ere tartean, baina Literaturiak ez du ibilbidea eten. Udaberriarekin iritsi da, beste behin ere, euskarazko literaturari huts-hutsean eskainitako jaialdia; iaz, maiatzaren bukaeran izan zen, eta hilaren leh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004188
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxeko lanetan greba irudikatuz, Emakundek gogoeta piztu nahi du. Emakumeen Egunaren atarian, eguneroko beharren banaketa desorekatuari buruzko eztabaida sortzea du helburu Herritarren gogoetak jaso eta astekari batean eta webgunean argitaratuko dituzte Etxeko lanetan greba irudikatuz, Emakundek gogoeta piztu nahi du E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004189
BERRIA
Euskadi
noticias
Neska-lagun ohia jo izana egotzita, mutil gazte bat atzeman dute Donostian, erietxean Ertzaintzak 27 urteko mutil bat atxillotu du gaur goizean Donostiako erietxe batean, aurretik neska-lagun ohia jo duelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, medikuak emakumezkoa artatzen ari zirela atzeman dute ustez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004190
BERRIA
Euskadi
noticias
Irune Lasa BERRIAko kazetariak Eurobasque 2020 saria jaso du Eurobasque Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren kazetaritza saria jaso zuen atzo Irune Lasa BERRIAko kazetariak. Gasteizen egin zuten ekitaldia, Eusko Legebiltzarrean. Lasak 2020ko azaroaren 8an idatzitako Gurinezko mendien Europa hura artikulua saritu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004191
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiteko duzun lasterketa bat? Transvulcania [Kanaria uharteak, 75 kilometro].
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004192
BERRIA
Euskadi
noticias
Iheslariek Italiako Giroko etaparen bat begiz joa bazuten, hamabigarrena zuten. Parma eta Genova arteko ibilbidea oso aproposa zen esprinterren taldeen zaintzatik ihes egiteko: ekitaldiko saiorik luzeena zen (204 kilometro), eta ez zuen aparteko zailtasunik. Bete egin ziren iragarpenak, eta ihes egindako hiru txirrindu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004193
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamalau eguneko berrogeialdia zazpira apaltzea aztertzen ari da Frantzia Hamalau eguneko berrogeialdia «luzeegia» izan daitekeela adierazi du gaur goizean Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak. Bere arabera, Frantziako Kontseilu Zientifikoa horren alde legoke. Gaur egun, koronabirusak kutsatutako gaixoekin kontakt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004194
BERRIA
Euskadi
noticias
ITPko 83 langileren geroa epaileen esku geratuko da datorren astean Asteartean Euskal Herriko hegazkingintza sektorearen geroarekin loturiko beste kapitulu bat idatziko da epaitegietan. ITP Aero taldearen erregulazio espedientea aztertuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian. Kaleratutako 83 lang...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004195
BERRIA
Euskadi
noticias
Pixkanaka handituz joan da Andre Maria Zuriaren plazaren erdigunean bilduta dagoen taldea, eta, sindikatuetako ordezkariek kazetariekin hitz egin ostean, zirkulu handi bat osatu dute zahar etxeetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Gasteizko Batailaren monumentuaren inguruan eseri dira 50 bat lagun, gehienak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004196
BERRIA
Euskadi
noticias
Partida baten aurretik, zer eta nola gerta daitekeen aztertu behar izaten da. Besteak beste, taldeen ezaugarriak hartu behar kontuan horretarako; baita bakoitzaren ibilbidea ere; ezin ahaztu, jakina, jokalariak. Ipuruan gaur eguerdian jokatuko dute Eibarrek eta Rayok, eta, zer eta nola gerta daitekeen pentsatzen hasita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004197
BERRIA
Euskadi
noticias
Fronte Nazionalaren aurka mobilizatuko dira hainbat eragile, apirilaren 11n BAIONA. Frantziako Fronte Nazionalak apirilaren 11n Baionako Napoleon gelan egin asmo duen ekitaldiaren aurka mobilizatuko dira hainbat alderdi (EH Bai, Berdeak, PCF), sindikatu (CGT, LAB, CFDT) eta elkarte (Aitzina, Bizi, PAF, Ipar EH Antifaxi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004198
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Memoria fundazioaren arabera, 10.000 lagun inguru torturatu dituzte Euskal Herrian 1960. urtetik. Denbora horretan, 50.000 atxiloketa «politiko» inguru zenbatu dituzte: ehun lagunetik bi. Mila lagunetik lauk salatu dituzte torturak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004199
BERRIA
Euskadi
noticias
Ameriketako Estatu Batuetara joandako euskaldunen bilobak bizitza arrakastatsua du, baina harekin aurreskua dantzatzeak egiten du zoriontsuen». Horrek barrenak mugitu zizkion Maialen Goirizelaia (Mungia, Bizkaia, 1989) ikertzaileari. Aspalditik du lotura AEBetako euskal diasporarekin, eta, haren inguruan ikertzen urtea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004200
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oso garrantzitsua da kantuen edo gaien zerbitzura jartzea» '45 cerebros y un corazón' lan laudatu eta saritua iaz kaleratu zuten Maria Arnal eta Marcel Bages kataluniarrek. Orduz geroztik 150 kontzertu inguru eman dituzte, eta bihar Donostian ariko dira. Ahozko musika tradizioan arakatzen hasi, eta iraganetik bezainbe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004201
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. SANTIOAK ELIZONDON. Jaiak, inoiz baino luzeagoak . Atzoko txupinazoarekin hasi ziren Elizondoko bestak; baina gaur, Santiago egunarekin, elizondoarrek beren egun handia ospatuko dute. Lehen aldiz, batukada ibiltaria izango da. Atzoko txupinazoarekin hasi ziren Elizondoko bestak; baina gaur, Santiago egunareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004202
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. ESKU-HUSKA. BERRIA TXAPELKETA. AFIZIONATUAK. BERRIA txapelketako bigarren jardunaldia gaur eta bihar BERRIA txapelketako bigarren jardunaldia gaur eta bihar Gaur eta bihar jokatuko dira III. Berria Txapelketako bigarren jardunaldiko partidak. Altzan jokatuko dira gaurkoak, eta Leitzako Aurrera eta Usurbilgo And...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004203
BERRIA
Euskadi
noticias
Spanair enpresaren porrotak eta Iberiako pilotuen grebak bat egin zuten atzo aireportuetan, eta nabarmen eragin zien bidaiariei. Loiun (Bizkaia) nabaritu zen: 29 hegaldi gelditu ziren bertan behera. Spanair konpainiak atera beharrekoak ziren hegaldi horietatik 23; gainerako sei hegaldiak Iberiako pilotuen grebarengatik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004204
BERRIA
Euskadi
noticias
Epea amaituta, Arabiar Ligak Siriari zigor ekonomikoak jarriko dizkio Bart gauean amaitu zaio Siriari Arabiar Ligak jarritako laugarren epea, eta Damaskok ez du erantzunik eman erakundeak bidali nahi duen 500 behatzailez osatutako misioaren inguruan. Horregatik, Ligako estatu kideetako ordezkariak gaur bilduko dira Sir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004205
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako bestek badute plan B: Baionako besta alternatiboak Patxa plazan. Bertaratzen denak euskal musika eta giroa atzemanen ditu, beti bezala: besta herrikoi, euskaldun eta feministak. Azpimarratu dute euskararen eta euskal kulturaren erakuslehio izan behar direla Baionako bestak. Patxa plaza animatuan eman dituzte 2...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004206
BERRIA
Euskadi
noticias
Whatsapp erosi du Facebookek, 13.800 milioi euro ordainduta (19.000 milioi dolar). Mezuetarako zerbitzuak 450 milioi erabiltzaile ditu, eta urrats horrek telekomunikazioko erraldoien lehiakide bihurtu du Mark Zuckerbergen sare soziala. Haren hitzak argiak baino argiagoak izan dira sektorean hautsak harrotuko dituen ako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004207
BERRIA
Euskadi
noticias
Txaloka hartu du publikoak Cannesen Woody Allenen 'Café Society' filma ZINEMA. Hiru aldiz zabaldu du Woody Allen zinemagileak Cannesko Zinemaldia. Hollywood Ending lanarekin 2002an, Midnight in Paris -ekin 2011n eta Café Society endredo komediarekin aurten. Lehiaz kanpo aurkeztu du filma, eta txaloak jaso ditu. Bere zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004208
BERRIA
Euskadi
noticias
Desagertzeko arriskuan dagoen espezie bateko tximino ilegorri bat hilik agertu izanak ezkutuko ehizari buruzko kezka eragin du Kongoko Errepublika Demokratikoko Kisimba komunitatean. Begiak itxi dituen tximino ilegorri baten argazkiek Walikale eta Ipar Kivuko herritar askoren bihotzak urratu ditu. Banyangek nkurungu es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004209
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Luis Bilbaok «bilbotarkeria bat» egin duela gero eta argiago dute Mondragon taldeko kooperatiba hainbateko arduradunek. «Errazena» egin du Bizkaiko ahaldun nagusiak, hiru milioi euro eman «inolako azterketa juridikorik egin aurretik». Edesa «salbatu» dela ezin da esan oraindik, «inondik inora» Fagor Etxetresnen it...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004210
BERRIA
Euskadi
noticias
Paris, 1959. Jose Ortega (Ciudad Real, Espainia, 1921 - Paris, 1990) margolari eta grabadorea erbestean dago, Francisco Franco diktadorearen espetxeetatik pasatu ostean. Legez kanpo dagoen PCE Espainiako Alderdi Komunistakoa -eta alderdi horretako arte plastikoen adarraren arduraduna- da Ortega. Eerrealismo sozialistar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004211
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal zientzialari talde batek COVID-19 detektatzeko ordezko RT-PCR test bat balioztatu du Euskal Herriko zientzialari ikertzaile sare batek COVID-19a detektatzeko RT-PCR test bat doitzea lortu du. EHUko zenbait sailetako, Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioko, Achucarro Neurozientziaren Euskal Zentroko eta Biofisi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004212
BERRIA
Euskadi
noticias
«Erabakitzeko eskubidea helburu politiko legitimoa dela uste dut» Espainiako Gobernua osatzeko negoziazioetan, Arbosek ez du uste Kataluniako auziak eragina izango duenik. Uste du konstituzioaren erreforma «ezinbestekoa» dela gatazka konpontzeko. Independentziarako bidea «apur bat gelditu» dela uste badu ere, konstituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004213
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRAUNA. Punta-puntakoa . Liga irabazteko koadrila du Castrok, baina arraunlari propio gutxi ditu, eta horrek kalte egin diezaioke . JOSE LUIS KORTA Castroko entrenatzailea Liga irabazteko koadrila du Castrok, baina arraunlari propio gutxi Errespetu handia ematen duen trainerua da Castroko La Marinera. Batetik, bere to...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004214
BERRIA
Euskadi
noticias
Arropa zaharrez betetako zorro batekin iritsi da Maria Jacinta Mendizabal. «Aizue, ba al dakizue birziklatzeko zein ontzitan bota behar den hau?», galdetu die ingurukoei eskuan duen poltsa seinalatuz. Inork ez daki erantzuna, ordea. Kalean jarrita dagoen kristalezko loft -era begiratu dute guztiek. «Atea jotzerik ba al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004215
BERRIA
Euskadi
noticias
Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztu dutela salatu dute Busturialdeko Oka, Mape eta Golako ibaien (Bizkaia) emari ekologikoa arriskuan dago, zenbait elkarte ekologistak salatu dutenez. Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzaren menpeko Uraren Euskal Agentziak ibai hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004216
BERRIA
Euskadi
noticias
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak mozio bat erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan. Bertan, «berehala» Zigor Kodeko 573. artikulua aldatzeko eskatzen zaie Espainiako Gorteei. «Nahiko deigarria da, ETAren mehatxua desagertu eta lau urtera, Espainiako Estatuak zigor arloko delitu bat aldatu nahi izatea P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004217
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordio "historikoa" sinatu dute UPNk eta Ciudadanosek, "Nafarroaren eta Espainiaren alde" Bai Javier Esparzak, bai Albert Riverak, biek aurkeztu dute "akordio historiko" gisa UPNren eta Ciudadanosen arteko hauteskunde hitzarmena. Gaur arratsaldean egin dute ekitaldia Iruñeko hotel batean, eta han sinatu dute apirilare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004218
BERRIA
Euskadi
noticias
122 objektu identifikatzeko saioa Indiako ozeanoan KUALA LUMPUR. Satelite bidezko irudietan, martxoaren 8an 239 bidaiarirekin galdutako MH370 hegaldiaren arrastoak izan litezkeen 122 objektu atzeman dituzte Indiako ozeanoan, eta haien jatorria egiaztatzeko lanak hasi dituzte, Malaysiako agintariek jakinarazi dutenez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004219
BERRIA
Euskadi
noticias
Gorenak onartu du ezin dela hitz egin «kutxa bateratuaz». ANVren manifestazioetara Batasuneko kideak joatea frogatzat jo du Auzitegi Gorenak epaian alderdia legez kanpo uzteko Estatuko abokatuaren eta Fiskaltzaren argudio ekonomiko gehienak ez ditu onartu Gorenak onartu du ezin dela hitz egin «kutxa bateratuaz» ANVren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004220
BERRIA
Euskadi
noticias
Errefuxiatuen inguruko Beroki gorria ikuskizuna taularatuko dute gaur Gasteizen. Patxi Zubizarretak -irudian- eta Yolanda Mosquerak sorturiko liburuan oinarritzen da. Maddi Oihenartek abestuko du, Imanol Elizasu & Zariatxok lagunduta, eta Sahatsa Ramirezek dantzan egingo du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004221
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxepare: onespen bila. Eusko Legebiltzarrak joan den otsailean onartutako Etxepare Institutuak euskal kulturaren prestigioa bilatuko du. ELKARRIZKETA: PATXI BAZTARRIKA Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Eusko Legebiltzarrak joan den otsailean onartutako Etxepare Institutuak Onespena izango da hit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004222
BERRIA
Euskadi
noticias
Langile batzuek obus bat aurkitu zuten duela bi aste Legution, eta Ertzaintzak leherrarazi egin zuen. Izan ere, larrialdi zerbitzuetara deitu behar da horrelakoetan, eta aurkitutakoaren berri eman. Gehienak 36ko gerrakoak dira, eta oraindik aktibatuta egoten dira; beraz, adituen arabera, arriskutsuak izan daitezke. Ezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004223
BERRIA
Euskadi
noticias
Cables y Alambresek 35 langile kaleratuko ditu Erandioko lantegian Berregituraketa gogor baten atarian dago Cables y Alambres Especiales enpresa historikoa, Erandion (Bizkaia). Zuzendaritzak 35 langile bota nahi ditu, eta fabrikan geratuko liratekeen beste 87ei lan baldintzak okertu nahi dizkie. Kaleratzeak salatu ditu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004224
BERRIA
Euskadi
noticias
Ione Belarrak Espainiako Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro kargua hartu du Hartu du Espainiako ministro kargua Ione Belarrak (Iruñea, 1987). Pablo Iglesias Unidas Podemoseko liderrak joan den martxoaren 15ean jakinarazi zuen gobernua utzi eta maiatzaren 4an egitekoak diren Madrilgo autonomia erkidegoko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004225
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Kontxi Bilbao EBko negoziazio taldeko eledunak atzo berretsi zuen «blokeatuta» dagoela Arabako ahaldun nagusia izendatzeko EAJrekin daramaten elkarrizketa prozesua, eta oraindik denbora egon badagoen arren, oraingoz ezin dutela esan Xabier Agirre jeltzalea babestuko duten biharko saioan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004226
BERRIA
Euskadi
noticias
Loiola, festara etorri, eta kulturak harrapatu zuen bere lehen Durangoko Azokan, eta Del Campo sormenerantz bultzatu du pandemiak. Landakon ezagutu dute elkar. Aurkezpen, elkarrizketa, proiekzio eta erosketa artean topatu dute elkarrekin BERRIA egunkariarekin aritzeko tartea Nerea Loiola idazleak (Deba, Gipuzkoa, 1985)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004227
BERRIA
Euskadi
noticias
JxCren ezezkoak kolokan jarri ditu Espainiako Gobernuaren azken neurri ekonomikoak Parlamentuko aritmetika konplikatu bati esker jarraitzen du Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko lehendakaritzan, eta aritmetika horrek baldintzatuko dio legealdi osoa. Hasieratik, gainera. Bihar iritsiko da Kongresura Sanchezen gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004228
BERRIA
Euskadi
noticias
Jamaikako laukoteak txandakako 100 metrokoa irabazi du munduko errekorra 20 ehunenetan hobetuta; 36.84 segundokoa izan da haien denbora. Usain Bolt, Yohan Blake, Nesta Carter eta Michael Fraterrek osatu dute historiako laukote azkarrena. Bide batez, Boltek Pekinen egindakoa errepikatu du, alegia, 100, 200 eta 4x100 met...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004229
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahotsa.info atariak jakinarazi duenez, gaur goizean gelditu da aske Juan Mari Etxabarri euskal preso iruindarra. 1998an atxilotu zuten, eta 23 urte egin ditu espetxean, ETAko kide izatea egotzita. Gaur goizean atera da Sevillako espetxetik (Andaluzia, Espainia), eta senide eta lagunek harrera egin diote atarian. Ahotsa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004230
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen hiru diskoak berriz argitaratuko ditu Capsulak MUSIKA. Bilbon egonkorturiko Capsula talde argentinarrak Buenos Airesen argitaratutako Sublime (1999) eta Yudoka , eta gurean plazaraturiko Capsula berriro argitaratuko ditu maiatzean, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Horrez gain, David Bowieren Ziggy Stardust ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004231
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaka estuak, gorbata finak eta The Sonics edota The Pretty Things taldeko kideek 1960ko hamarkadan zeramatzaten orrazkerak. Estetikatik eta iruditik bertatik, mundu -estetiko eta musikal bat- bat irudikatzen du Les Grys Grys Montpellierko (Frantzia) boskoteak. Rhythm & bluesa dute zainetan -60ko hamarkadan egiten zen b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004232
BERRIA
Euskadi
noticias
Medikuntza-homepatikoa, zergatik ez? Mediku-homeopata naiz eta medikuntza homeopatikoa oso baliagarria dela uste dut. Gaur egun miloika pazientek erabiltzen dute munduan zehar. Idatzi honetan adierazi nahi dut gure osasun publiko sarean integratuta edo onartuta egon beharko lukeela. Iñigo Altuna naiz, mediku-homeopata....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004233
BERRIA
Euskadi
noticias
Cabacasen sendiaren mina «erabiltzea» egotzi dio Jaurlaritzak EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren eta Iñigo Cabacasen sendiaren artean azken egunotan sortutako polemika ez da baretu. Areago, garraztu egin da. EH Bilduk azalpenak eskatu zizkion atzo Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari Cabacasen senideekin iz...
cc-by-sa 4.0