id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0004334 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau kargualdi bete, eta Jean-Jacques Loustaudaudinek Barthelemy Agerreri eskua luzatu dio Donapaleuko (Baxenabarre) auzapez izateko -hura 37 urtez Lüküze-Altzümartako Herriko Etxearen buru izan da (Nafarroa Beherea)-. Abertzaleak Charles Mazondoren oposizioko zerrendari batu zaizkio «kapitulu berri baten irekitzeko» xe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004335 | BERRIA | Euskadi | noticias | Athleticen aurka jokatu duen norgehiagoka berezia izango da Dani Garciarentzat. Kapitainak 100 partida beteko ditu Lehen Mailan: 2014-2015 denboraldian 34 partida jokatu zituen, iazko sasoian 35 eta honetan 30 daramatza. Eibarrekin marka hori lortuko duen lehen jokalaria izango da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004336 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Elizak emakumeon bizitzan sartu nahi du». Feminista da, ideiaz eta lanbidez. Ekainaren 6an badu zer egina Bilbon, baina egunero lan egiten du sinesten duenaren alde. Izaskun Guarrotxena
Feminista da, ideiaz eta lanbidez. Ekainaren 6an badu zer egina Bilbon, baina egunero lan egiten du sinesten duenaren alde.
Abortuare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004337 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mercedesen hasi dira azpikontratetako langileak kaleratzen Lehenengo kolpea Gasteizko Mercedesen, eta «oporraldia hasi behar zuten egun berean», sindikatuek salatu dutenez. 22 behargini iritsi zaie kaleratze agindua. Denak azpikontratutako Ceva Logistic enpresakoak dira, eta lan kontratu finkoa zuten harekin. Erabakiak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004338 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gustuko duzun euskarazko hitz bat? Baserritarrarena , genitiboa.
Zer ikusten duzu telebistan? Mihiluze saioa , sasoi batean.
Zein musika entzuten duzu? Musika malenkoniatsua, 1940-50ekoa. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004339 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez nuen gogoan Nobel sariaren kiniela ostegunean banatzekoa zela eta sare sozialen leihora birjin iritsi nintzen, inork lehenago ezer jakinarazi gabe, akaso sarituen izenak ahoskatzeko zailtasuna lagun. Sartu naizenean ere ez da notizia begietaratu zaidana, Trending Topic sailean Murakami izena (zerrendan bigarren) nab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004340 | BERRIA | Euskadi | noticias | JAIAK. LIZARRA. Bakailaoa dastatzen agurtuko dituzte jaiak. Abadejada Egunarekin, gaur bukatuko dira Lizarrako jaiak; euskarak lekua izan du, Garean elkarteari eskerrak Erkuden Ruiz Lizarra
Abadejada Egunarekin, gaur bukatuko dira Lizarrako jaiak; euskarak Iritsi da Lizarrako San Andres eta Puiko Andre Mariaren ohoreta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004341 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kudeaketa «zorrotza eta estua» iragarri du Maite Iturbek Legebiltzarreko tramitea igarotzea besterik ez zitzaion falta Maite Iturberi EITBko zuzendari nagusia izateko. Espero moduan, EAJko eta PSE-EEko legebiltzarkideen babesarekin izendatu zuten atzo goizean ohiko osoko bilkuran irrati eta telebista publikoko zuzendar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004342 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerga iruzurraren laurdena nazioartean aurkitu du Bizkaiko Ogasunak Iruzur fiskalaren aurka, Bizkaiko Foru Ogasunak milioi erdi jarduketa baino gehiago egin zituen iaz. Jarduketa horietan, 414 milioi euro atzeman dituzte, eta, orain arte, %89 berreskuratu dute. «Hamar eurotik bederatzi lortu ditugu», zehaztu du Jose Ma... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004343 | BERRIA | Euskadi | noticias | PJAKek gaurtik aurrerako su-etena iragarri dio Irani ISTANBUL. PJAK Kurdistanen Aske Bizitzeko Alderdiak gaurtik aurrerako su-etena iragarri dio Irani. Asteburuan Irango armadak kanoiekin egin zuen eraso Iraken menpeko Kurdistango Kandil mendietan. Turkiako armadako hegazkinek ere bonbardatu zuten Kandil. Bestalde, ast... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004344 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroek ez dute komisiorik ordaindu beharko bi kutxen arteko diru mugimenduak egiteko, ezta kutxazainetatik dirua ateratzerako ere. Igaro den larunbatean bi erakundeen batzarrek bat egitea onartu zuten. Bezeroak komisioetatik libre uztea izan da hartu duten lehen neurria. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004345 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rockaren barruan, edozer. Governors taldea rock indartsua eta melodikoa nahasten dituen diskoarekin estreinatu da
Governors taldea rock indartsua eta melodikoa nahasten dituen «Eta heriotzari beldurra diot, baina beldur handiagoa diot nirea ez den bizitza honi», hala dio eutanasia egin nahi duen gaixoak Itxaron beharra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004346 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Tourrean izena eman eta parte hartu zuen Euskal Herriko lehenbiziko txirrindularia izan zen Bokaleko Dartigue, lehenbiziko bi aldietan (1903 eta 1904). Tourra sortu eta antolatu zuen L'Auto kirol egunkariak, eta lasterketaren lehenbiziko aldien berri eman zuten bertze kazetek ez zuten ziklisten izenak ematek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004347 | BERRIA | Euskadi | noticias | Xabier Iturberekin elkartuko da gaur Ainhoa Beola, Kutxaren auzia aztertzeko DONOSTIA. EH Bilduk jakinarazi du «banku fundazioetarako urratsa egiteko prest» legokeela, «azterketa juridikoek beste aukera guztiak» baztertuko balituzte, eta betiere baldintza batzuekin; besteak beste, patronoen osaketak «kontrol soziala et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004348 | BERRIA | Euskadi | noticias | Susa etxearen Munduko Poesia Kaieren bildumak eman diezaguke zer pentsatua. Zergatik da Urlia kanonikoa? Zergatik hain zaila kanona aldatzea? Zergatik ez dago Berendia kanonean?... Halako galderek, kanonaz eta antologiez ez ezik, literaturaren sistemaz eta historiaz ere pentsaraz diezagukete.
Eta, hala ere, eztabaidak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004349 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Egigurenen hitzek bete-betean eraso diote nafar nortasunari»
Jesus Egiguren PSEko presidenteak herenegun egin zituen adierazpenak kritikatu ditu Nafarroako Gobernuak. Juan Luis Sanchez Muniain bozeramailearen arabera, «nafar nortasunaren aurkako eraso» bat da Nafarroak gainontzeko euskal lurraldeekin bat egin dezakeel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004350 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lopezen esanetan, langabeek ez dute sendagairik ordainduko Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak berretsi du langabezia saria agortu duten langabeek ez dutela sendagairik ordainduko. Espainiako Gobernuak ezarritako murrizketak aplikatzeari uko egin dio horrela.
Legebiltzarreko saioan Lopezek adierazi du murrizk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004351 | BERRIA | Euskadi | noticias | Esparru demokratiko berria bilatu behar dela dio LABek . Gatazka gainditzeko borondate politikoa behar dela esan du Donostian egindako manifestazioan
Esparru demokratiko berria bilatu behar dela dio LABek Gatazka gainditzeko borondate politikoa behar dela esan du Donostian Errepresioa baztertu egin behar dela eta euska... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004352 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizon atxilotu dituzte, genero-indarkeria delituak egotzita Foruzaingoak eman du atxiloketen berri. Beriainen atxilotu dute gizonetako bat, bikotekideak salatu ostean jo egin ohi zuela. Foruzainek atxilo eraman zuten gizona, eta Iruñeko 2. Instrukzio Auzitegiak aztertuko du auzia.
Bestetik, 24 urteko gizon bat atxil... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004353 | BERRIA | Euskadi | noticias | • 23:30. Zezensuzkoen entzierroa. Ibilbidea: Londres hotela, Askatasunaren hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Bulebarra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004354 | BERRIA | Euskadi | noticias | Inoiz izandako ikusle daturik kaskarrena izan zuen TVEk iragan hilabetean. Hain zuzen, %9,6ko ikusle kuota lortu zuen ekainean; maiatzean baino 1,5 puntu gutxiago. Albistegietan ere behera egin du Espainiako hedabide publikoak, Telecinco katearen mesedetan. Ikus-entzuleen galera hainbat polemikarekin batera iritsi da; ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004355 | BERRIA | Euskadi | noticias | Durangon leihotik erorita hildako andrearen ustezko hilketa gaitzetsi du udalak Aurreko asteburuan Durangon gertatutakoa salatu du Durangoko Udalak: 30 urte inguruko emakume bat hil zen, eta, ustez, bikotekideak hil zuen. Hala, udalak datorren astelehenean udaletxearen aurrean heriotza gaitzesteko egingo den elkarretar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004356 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatazka «usteltzen uztea» eta akordioa trabatzea egotzi dio Sintrabik Jaurlaritzari. Bilboko Portuko polizia operazioari bidegabea iritzi eta «batzuek boterearen onespena» dutela salatu du
Gatazka «usteltzen uztea» eta akordioa trabatzea egotzi dio Sintrabik Bilboko Portuko polizia operazioari bidegabea iritzi eta «bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004357 | BERRIA | Euskadi | noticias | Basagoitik «akordio idatzi bat» eskainiko die PSE-EEri eta EAJri Ezker abertzalearen balizko legeztatzeari aurrea hartu nahi dio Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak. Jakinarazi duenez, «akordio idatzi bat» proposatuko die PSE-EEri eta EAJri, hiru indar politiko horien artean ETAren jardun armatuaren amaieraren on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004358 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irailean aurreratu zuen Navalek kontratua, ta gaur baieztatu du Navalek. Ferryak 1.600 bidaiari eta 350 ibilgailu garraiatu ahal izango ditu eta 2019an nahi dute lanean egotea. Itsasontziaren truke 175 milioi euro jasoko ditu Sestaoko ontziolak.
Bezero ona izan daiteke Balearia Navalentzat, enpresa handia baita. Balear... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004359 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zerrendak «luparekin» begiratuko dituztela dio De la Vegak. EHAKren legez kanporatzeari ekiteko eskatu dio PPk Espainiako Gobernuari
Zerrendak «luparekin» begiratuko dituztela dio De la Vegak EHAKren legez kanporatzeari ekiteko eskatu dio PPk Espainiako Ezker abertzaleak aurkezteko asmo dituen hautesle zerrendak lupare... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004360 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi mila eta zazpigarren urteko udan, Nafarroako gobernu osaketarako gorabeheretan, Madrileko PSOEko Blanco jaunak, abertzaleei muzin egitearren, Espainiaren estatu-arrazoia aldarrikatu zuen. Estatu arrazoiak, lehenbizi, botere politikoaren gailentasuna adierazi nahi du. Estatu arrazoiak, gainera, esan nahi du, Estatuak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004361 | BERRIA | Euskadi | noticias | Euskara batuak, berrogeita hamar urte. Ikastolek beste hainbeste. Alfabetatze mugimenduak, halatsu. Susperraldi sekulako haren ostean izan dira lorpen berriak ere: unibertsitate publikoek zein pribatuek, hedabide publikoek eta pribatuek ekarri handia egin diote euskarari. Asko egin zen, ez da aski. Apalaldian gaudela z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004362 | BERRIA | Euskadi | noticias | Honekin ez pentsatu, mesedez, sentimendu gabeko tipo bat naizenik, makurra, izotza baino hotzagoa. Batak ez du bestea kentzen, nik ere badut bihozñoa. Nik ere nahi dut fermuki minbiziaren inguruko jakintza areagotzea, zer esanik ez haurrengan ematen den minbizia. Iker dezatela, sosak bidera daitezela, izan dadila oro h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004363 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nola funtzionatzen du Mutrikuko olatu plantak? Nola lortzen du olatuen indarra argindar bihurtzea? Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bisita gidatuak prestatu dituzte 2011n zabaldutako planta ezagutzeko: olatuen bidez energia berriztagarria eta jasangarria nola lortzen den ikusteko.
Gizarteak gero eta energi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004364 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bestelakoak. 300 ikusle inguru Tolosako Beotibar pilotalekuan. Apustuak 100-40ri irten ziren gorrien alde, eta bosgarren tantorako artekariak harmailetan eseri ziren.
Iritsi, egin beharreko lana egin, eta kontzientzia lasaiarekin itzuli etxera. Xalak eta Laskurainek euren soldata merezimenduz irabazi zuten atzo Tolosan... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004365 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joseba Kerejeta munduko txapeldun izandakoa hil da, AEBetan, 48 urterekin URPEKO ARRANTZA. Herenegun hil zen Joseba Kerejeta durangarra, Floridan (AEB), lagun batzuekin ontzi batean zela. Kerejeta hiru aldiz izan zen munduko txapeldun urpeko arrantzan, 2008 eta 2010 artean. Halaber, Espainiako txapeldun izan zen 2006an... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004366 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurtengo udaberria aurreko urteetakoa baino hobea izanen da lore hautsari alergia diotenentzat Nafarroan. Udazkenean eta neguan euri gutxi egin du, eta lehortea da nagusi. Hori aintzat hartuz, landareen lore hauts gutxiago izatea espero da, eta, ondorioz, alergia dutenek gutxiago nozituko dute gaitza.
Udaberria ate-jok... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004367 | BERRIA | Euskadi | noticias | Independentziara 2004ko estatutu proposamenetik abiatzeko eskatu dio Arraizek Urkulluri
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran zuzendu zaio Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkidea Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari. Eskatu dio, independentziara bidean, "abiapuntu gisa" erabil dezala... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004368 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antxon Agirre Sorondo historialari, etnografo eta etnologoa (Donostia, 1946) gaur hil da, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Agirre Sorondok Euskal Herriko herri kultura izan zuen bere ikerketen oinarri, eta horri eskaini zion bere lana. Bere liburuen artean daude Estelas discoidales de Gipuzkoa. Origen y significa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004369 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espetxetik ateratzeko 36 eskaera jaso ditu Auzitegi Nazionalak Estrasburgok astelehenean Parot doktrina eraitsi zuenetik horren eraginez espetxean jarraitzen duten 36 presoren eskaerak jaso ditu, aske uzteko eskatuz. Auzitegi Nazionalak etzi erabakiko du preso horien egoeraz. Hasteko, Parot doktrina ezartzeko erabakiar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004370 | BERRIA | Euskadi | noticias | Igande goiza Bilbon eta lagun batek galdetu dit Nabarreriako herri harresiaz. Igande gaua, teknikoki astelehena, eta Iruñetik kilometro askotara (honekin ez dut iradoki nahi, Iruñean egotera, iturri inguruan izanen nintzenik), harresia eta atxiloketa Twitterren bidez jarraitu dut zuzenean, sare sozialaren berehalakotas... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004371 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berri Txarrak taldeak aritu beharko luke MTVk Bilbon -azaroaren 3rako- antolatu duen kontzertuan? Zale askoren buruan bueltaka dabilen galdera da egunotan. Hautsak harrotu dituen ez dakit, baina debatetxo bat eragin du kontuak.
Euskararen eta, nahi bada, euskal komunitatearen gorpuztearen ardatzari lehentasuna ematen d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004372 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ibaia ibaitik ezagutzen. Irati ibaiko natura eta fauna ibaitik bertatik ikusteko aukera eskaintzen du Nattura enpresak udan. Ontzi bidezko txangoak egiten dituzte Irunberriko arroilan, ingurumena ezagutzeko.
Irati ibaiko natura eta fauna ibaitik bertatik ikusteko aukera eskaintzen du Nattura enpresak udan. Ontzi bidezk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004373 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bi gizon atxilotu dituzte Portugaleten eta Lezo, emazteak jo dituztelakoan Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du Portugaleten bart, emaztea jo egin duelako ustez. Emakumea haurdun dago, eta ertzainei esan die gabonetan tratu txarrak jaso zituela. Biktima Gurutzetako erietxera eraman dute.
Lezon beste gizon ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004374 | BERRIA | Euskadi | noticias | Frantziako Gobernuak dio ez diola betorik jarri Fiaten eta Renaulten bat egiteari
FCA Fiat Chrysler Automobiles eta Renault batzeko saioak porrot egin du. Oraingoz. Asteazken gauean, ustekabean, FCAk atzera bota zuen bat egiteko proposamena , Renaulteko administrazio kontseiluaren bi eguneko bilerak fusioari baietz esa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004375 | BERRIA | Euskadi | noticias | ELAk estu hartu du ezkerra, eta LABek eskatu du ez bozkatzeko eskuinaren alde ELAk eta LABek beren arteko gatazkan ez sakontzea erabaki dute Maiatzaren Leheneko Hego Euskal Herriko mobilizazio nagusietan. Elkarri eztenkada txikiren bat edo beste bidali arren. Foru eta udal hauteskundeen atarian, mezu politikoak gailend... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004376 | BERRIA | Euskadi | noticias | txirrindularitza Atzo jokatu zen Belgikako Eneco Tourreko hirugarren etapa. Daniele Bennatik (Liquigas) irabazi zuen. Etapa esprintean erabaki zen eta Italiako txirrindularia izan zen azkarrena Terneuzengo helmugan. 186 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek eta Bennatiren marka 4 ordu, 46 minutu eta 8 segund... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004377 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iritsi berriarentzat hasierako harrerak duen garrantziaz hitz egin digute, besteak beste, Topaguneko Mikel Ozaitak, Itsaso Lekuonak eta Ainara Santakiteriak. Onki Xin plana jarri dute martxan Pasaian, Lasarten eta Zumaian. Erroldatzen direnei harrera gida bat ematen diete, Euskal Herriko oinarrizko informazioa duena, e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004378 | BERRIA | Euskadi | noticias | ATHLETIC. Andoni Iraola hasierako hamaikakora itzuliko da bihar, Espanyolen aurkako partidan. Azken hiru norgehiagoketan De Marcos aritu da haren ordez eskuin hegalean, baina Ernesto Valverdek atzo jakinarazi zuenez, oraingoan Iraolaren aldeko apustua egingo du. Ordea, ez zuen zehaztu nork beteko duen Ander Iturraspere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004379 | BERRIA | Euskadi | noticias | Trapu Zaharrak 'Camping renove' obra aurkeztuko du Arrigorriagan. Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdian hamasei konpainiak erakutsiko dituzte lanak bihartik igandera
Trapu Zaharrak 'Camping renove' obra aurkeztuko du Arrigorriagan Nazioarteko Clown eta Pailazoen Jaialdian hamasei konpainiak erakutsiko Clown eta Pai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004380 | BERRIA | Euskadi | noticias | Junot Diaz idazleak irabazi du literaturako Pulitzer saria LITERATURA Dominikar Errepublikako Junot Diaz idazleak irabazi du literaturako Pulitzer saria. The Brief Wondrous Life of Oscar Wao eleberriarekin irabazi du idazleak literaturako lehen Pulitzerra.
Sorkuntza idazketako irakaslea da Diaz Syracuseko Unibertsitate... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004381 | BERRIA | Euskadi | noticias | ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. INAUTERIAK. Joare eta isopuen ordua. Ituren eta Zubieta Astelehenean, Zubietako joaldunen bisita izango dute iturendarrek
Ituren eta Zubieta Astelehenean, Zubietako joaldunen bisita izango dute Gaur aretxea erosiko dute Iturengo gazteek, eta iluntzean egingo duten afariarekin hasiko dira aurten... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004382 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iruñeak ez du sanferminen monopolioa, eta hori ederki dakite lesakarrek. Jaien egitaraua oso zabala izaten da, baina Lesakako (Nafarroa) jaietan gaur egingo den Zubigaineko dantza nabarmentzen da; 13:00etan egingo dute.
Aurten ere emakumezkorik ez da izango ezpata dantzari gisa Zubigaineko dantza dantzatzen, nahiz eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004383 | BERRIA | Euskadi | noticias | EMFren egutegi ofiziala apirilaren 30ean hasiko da MENDI LASTERKETAK. Mendi lasterketen denboraldia hasi bada ere, III. Ternua Arratz Urdaibai mendi lasterketak irekiko du Euskal Mendi Federazioaren egutegi ofiziala, apirilaren 30ean. Euskal Koparako puntuagarria izango da. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004384 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kataluniarren hizkuntza eskubideak aldarrikatu, eta nazioa bitan banatzen duen muga salatu. Horiek dira Correllengua katalanaren aldeko ekimenaren oinarriak. Gaur egingo ditu aurtengo Correllenguak azken urratsak, Perpinyan (Rosello, Ipar Katalunia).
Uztailaren 2an hasi zuten aurten Correllengua, eta Herrialde Katalana... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004385 | BERRIA | Euskadi | noticias | • Espainia. Haurdun daudenek eta 2 urte eta erdi baino gutxiago dituzten umeek saihestu behar dute arrain hauek jatea: ezpata arraina, marrazoa, hegalaburra eta lutxoa. 12 urte baino gutxiagoko haurrek gehienez astean 50 gramo jan ditzakete, eta beste arrainik ez aldi berean.
• Frantzia. Haurdun daudenek eta 2 urte eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004386 | BERRIA | Euskadi | noticias | Mehatxu gisara ikusten zuten orduan; indarrean dagoen legea da orain. Ez ezartzeko eskatu zuten orduan; ezarpenean atzera egiteko eskatuko dute orain. LOMCE hezkuntza erreformaren kontra, kalera aterako dira bihar Hegoaldeko lau hiriburuetan, LOMCEren kontrako plataformak deituta. Protesta egin zuten orain urtebete ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004387 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da onartu EP-IU koalizioak atzo legebiltzarrean aurkeztu zuen euskararen erabilera normalizatzeko araudia erreformatzeko legez besteko proposamena. Jaurlaritza osatzen duten alderdiek kontra bozkatu dute, PP-C's, PSE eta VOX alderdiekin batera. EH Bildu, berriz, abstenitu egin da.
Koalizioak proposatzen zuen egungo ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004388 | BERRIA | Euskadi | noticias | Guantanomoko preso zendu baten aitak dio semea jo egin zutela DUBAI Hil honen hasieran Guantanomoko espetxean hildako Jasser al Zahraini presoaren aitak salatu du semearen hilotzak kolpeak zituela, eta ito egin zutela. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen, baina aitak dio hilotzeko kolpeak ikusita h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004389 | BERRIA | Euskadi | noticias | Elurra, mara-mara eta isilean, uniformatzaile eta isilgarria. Mugaldean bazterturiko hiri bat, Kars, Ararat mazizoaren inguruetan, Turkia osoko arazoen isla: laizismoa eta islamismoa, mendebalde zaletasuna eta tradizionalismoa, nazionalismo anitz kaxa itxi batean... Elurteak estaliriko agertoki horretan, estatu-kolpe j... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004390 | BERRIA | Euskadi | noticias | GASTEIZ. Elisa Perez eta Daniel Innerarity Etika Publikoko Batzordeko kide izendatu zituen, atzo, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Maiatzaren 28an hasiko da Jaurlaritza, etika eta gobernu onaren kodearen inguruko kontsultak egiten, eta horiek artatu eta ikuskatzeaz arduratuko dira Perez eta Innerarity. «Etika a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004391 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. LIBURUAK. 'Bertsolaritza. Tradizio modernoa' 'Bertsolaritza. Tradizio modernoa' Egileak: Xabier Aierdi, Juan Aldaz, Eider Alkorta, Alfredo Retortillo, Harkaitz Zubiri. Argitaratzailea: Lau inkesta eta hainbat sektore sozialetako ordezkarien parte-hartzea izan zuen eztabaida taldea antolatu zituzten liburuar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004392 | BERRIA | Euskadi | noticias | Masek konpromisoa agertu du 2014an Espainiak "onartutako" galdeketa bat egiteko "Estatuarekin adostutako edo estatuak onartutako marko legal batean" galdeketa bat 2014an egiteko konpromisoa azaldu du Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak gaur, CDC alderdiaren ekitaldi batean.
Masek nabarmendu du Kataluniaren est... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004393 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urriza 30-18 irabazi dio Juaristiri, eta Kutxa torneoko finalean egongo da Javier Urriza buruz buruko Kutxa erremonte torneoko finalean egongo da. Iazko txapeldunak 30-18 irabazi zion atzo Jon Juaristiri lehen finalerdian. Partida, halere, emaitzak ulertzera eman dezakeena baino gogorragoa izan zen, ordubetetik gora lu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004394 | BERRIA | Euskadi | noticias | ESNEA. Esneagatik prezio duina eskatu du EHNEk baserritarrentzat. Esnearen kontsumoa sustatzeko kanpainak baikorrak direla onartu dute sindikatuek, baina ohartarazi dute ekoizleek egitasmo horien emaitzarik ez dutela jasotzen
Esneagatik prezio duina eskatu du EHNEk baserritarrentzat Esnearen kontsumoa sustatzeko kanpai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004395 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ezin dugu lasai asko aurrera egin besteak atzean utzita»
Adinekoak Krisiaren Kontra plataformak protesta egin duen iragan astean. Arrakala digitalaren eta finantza bazterkeriaren aurka egin zuten oihu, suminez. Diez Diazena zen ahots horietako bat.
Herritar gehienen begietara, aspaldi iraungi zen aurrezkiak koltxoi az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004396 | BERRIA | Euskadi | noticias | BILBO. Autobidetik Bilbora sartzeko bide berria izango da hilaren 18tik aurrera; Sabino Aranako sarbidea bota egingo dute, eta autoak San Mames inguruan egin duten bidetik bidaliko dituzte. Obrak amaituta, guztia prest dagoela jakinarazi du Bizkaiko Diputazioak. Kazetariei erakutsi zieten atzo. Abiadura mugak erabaki d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004397 | BERRIA | Euskadi | noticias | Yanela Zarumaren hiltzaileak hamasei urteko espetxe zigorra onartu du, eta irmoa da
Yanela Zarumaren hiltzaileak bere defentsak eta akusazioak negoziatu duten hamasei urteko espetxe zigorra onartu du gaur, epaiketa egin aurretik Iruñean Nafarroako Auzitegian egin duen agerraldian. Epaiketa urriaren 22an zen hastekoa, b... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004398 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fiskal berezia ikertzen ari da Trumpek oztopatu ote zuen Errusiari buruzko ikerketa
Alderdi Demokratak behin eta berriz eskatu ondoren, Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak fiskal berezi bat izendatu zuen ikertzeko Errusiak presidentetzarako hauteskundeetan esku hartu ote zuen. James Comey FBIko zuzenda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004399 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasiko dute bihar BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu, eta bihar hasiko dute Bizkaibusen iragarritako greba mugagabea. Sindikatuen ustez, aldundiak «adarra jo» die, akordiotik gertu zeudenean «atzera» eginez. Aldundiak greba gelditzeko eskatu di... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004400 | BERRIA | Euskadi | noticias | Irazurekin irekiko du Perez Albenizek aretoa Madrilen ARTEA. Pello Irazu artistaren lanei eskainitako erakusketa bat irekiko dute Madrilen gaur. Moises Perez Albeniz galeristak Iruñeko aretoa itxi ostean, bertan irekiko duen galerian izango da ikusgai. Beraz, andoaindarraren lana hautatu du Perez Albenizek Espainian ed... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004401 | BERRIA | Euskadi | noticias | Herri lan publikoetan lan itunak errespetarazteko eskatu du ELAk Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak atzo Eusko Legebiltzarraren atarian azaldu zuen herri lan publiko batzuetan ez direla lan hitzarmenak batere errespetatzen. Azpikontratetan gertatzen dira irregulartasun gehienak, ELAren arabera administrazio gehienak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004402 | BERRIA | Euskadi | noticias | AZPIEGITURAK. Herrizaingo Sailak debekatu arren, AHT salatuko dute bihar eguerdian Zumaian
Herrizaingo Sailak debekatu arren, AHT salatuko dute bihar eguerdian AHT Gelditu! Inposaketarik ez! Amalurrak ere bakea behar du! lelopean kontzentrazioa egingo dute bihar Zumaiako Kofradia plazan (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004403 | BERRIA | Euskadi | noticias | HENDAIA. Uztailaren 4an Abadia eremua ezagutzeko aukera izanen da. Izan ere, doako bisita gidatuak antolatu dituzte. Izena emateko helbidea ondorengo hau da: cpie.littoral.basque @hendaye.com . | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004404 | BERRIA | Euskadi | noticias | KIEV. Baldintzarik gabeko amnistia lege bat onartzeko eskatuko dute gaur Ukrainako Parlamentuan oposizioko alderdiek. Eta, Viktor Janukovitx presidentearen ahalak gutxitzeko, egungo konstituzioa aldatu eta 2004koaren gisako bat onartzea nahi dute Batikvstxina, UDAR eta Svobodako buruzagiek. Eskualdeen Alderdiak eta Ald... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004405 | BERRIA | Euskadi | noticias | Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egun 700 auto elektriko daude, EEE Energiaren Euskal Erakundearen arabera, eta, horiek argindarrez hornitzeko, 60 gune. Europako Cirve egitasmoa aurkeztu zuten atzo EEEren egoitzan, Bilbon. Autoak kargatzeko gune gehiago ipintzea du jomuga. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004406 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hauteskunde kanpainako eztabaidak egiten hasiko dira gaur Espainiako Kongresuko bozen kanpainan, hainbat eztabaida egingo dituzte. TVEk gaur 22:00etan ordezkari hauekin egingo du saioa: Adriana Lastra (PSOE), Cayetana Alvarez de Toledo (PP), Ines Arrimadas (Ciudadanos), Irene Montero (Unidas Podemos), Ivan Espinosa de ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004407 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Damian Szifron. Aktoreak: Ricardo Darin, Dario Grandinetti, Leonardo Sbaraglia, Erica Rivas, Rita Cortese. Herrialdea: Argentina. Iraupena: 119 minutu.
Steven Spielbergek 80ko hamarkadaren erdialdean egin zuen Amazing Stories telesail ezagunean omen dago oinarrituta Damian Szifronen azken pelikula. Beharbad... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004408 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Krema prestatzen hasiko gara lehenik. Lapiko batean, esnea berotzen jarri, banilla makilatxoarekin batera, eta bitartean arrautzen gorringoak ontzi batean jarri.
2. Azukrea ontzira nahastu behar da, eta bost minutuz etengabe irabiatu. Gero, irina gehitu behar zaio, eta kontu handiz nahastu.
3. Berotutako esnearen er... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004409 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saharan dauden bi artista, etxera uholdeen ondorioz DONOSTIA2016. Ibon Salvador eta Karlos Martinez, Donostia2016ko Hondar artean proiektuaren egonaldietan parte hartzen ari diren artistak, itzuli egingo dira Saharatik errefuxiatuen kanpamenduetan uholdeek sortu duten egoerak eraginda. Salvador eta Martinez artista sah... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004410 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Punturik gabeko sentsazio onak dauzkagu». Bigarren Maila «oso taktikoa» dela dio Iñaki Alonsok, «baina jokoa eta jokalariak ere oso kalitatea handikoak dira». Taldea bezala bera ere Bigarren Mailan egonkortzea da durangarraren ilusioa. Iñaki Alonso. Real Unioneko entrenatzailea
Bigarren Maila «oso taktikoa» dela dio I... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004411 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erlojugilearen ogibidea galtzear dago. Sueskunen ustez, ordua emateko baino askoz gehiagorako balio du erlojuak, eta «arma boteretsu bat» ere izan daiteke batzuetan.
Tresnaz beterik dago mahaia, eta erloju zahar bat konpontzen ari da. Milaka konponduak ditu jada Alfonso Sueskunek (Gasteiz, 1961), eta Gasteizko udal erl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004412 | BERRIA | Euskadi | noticias | Itxarongelak emakumez beteta daude». Teresa del Valleren aipu hori ( Mujer Vasca. Imagen y realidad , 1985; Euskal emakumea. Irudia eta errealitatea) baliatu du Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, Gipuzkoa, 1987) espetxeetan ohikoa den irudia ekartzeko. Zuriñe Rodriguezekin (Gasteiz, 1988) batera jositako Borroka armatu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004413 | BERRIA | Euskadi | noticias | Adineko egoitzetako grebalariek kanpaldia egingo dute Donostian, uztailaren 4tik 6ra
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek protesta martxak egin dituzte sei egunez Gipuzkoan barrena, eta gaur amaitu dute ibilaldia Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren parean. Bertan iragarri dute uztailaren 4tik 6ra ka... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004414 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostia. Antzerki Feriaren barruan, Victoria Eugenia saria jaso zuen atzo Alfonso Sastre antzerkigileak, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Antzerkiaren munduan egin duen ibilbide oparoaren aitormen gisa eman diote saria Sastreri. Idazle gisa oso lotura estua izan du beti Sastrek antzerkiaren munduarekin. Antzerki obra uga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004415 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 Altxortegia. Jaurlaritzak eta enpresa publiko nagusiek 1.100 milioi dituzte kutxan. Urtea amaitu arte, beste 4.000 milioi inguru kobratzea aurreikusten du gobernuak.
2 Defizita. Urte amaieran zerga bilketaren jaitsiera errepikatzen bada, aldundietatik 236 milioi gutxiago jasoko ditu. Dagoeneko martxan ditu 290 milioi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004416 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txirrindulari taldearentzat irtenbide «iraunkorra» lortu nahi du Euskaltelek Azken boladan Euskaltelek Euskadi Fundazioari ematen dion babesa zalantzan egon da, eta Alberto Garcia Erauzkinek zurrumurruak uxatu nahi izan zituen. Haren hitzetan, «etorkizunerako proiektu iraunkor bat bilatu behar da, eta horretan ari gara... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004417 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lhotse mendian gertatuaz agiri bat idatzi dute salbamenduan aritu zirenek Azken egunetan Lhotse mendian gertatutakoek duela urtebeteko Annapurnako irudi eta gertaerak ekarri dizkiote bati baino gehiagori gogora. Igandean eta astelehenean 50 pertsonako salbamendu talde bat antolatu behar izan zuten, hainbat mendizale at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004418 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suterik ez gaitzespenik gabe. Tolosan edukiontziak erreta kale erasoa egin dutela salatu dute PSE-EEk, PPk eta Rafaela Romero Batzar Nagusietako presidenteak. Geroago jakin da edukiontzien sua ez dela eraso baten ondorioa izan, baizik eta istripua izan dela: ondo itzali gabeko zigarrokina.
Tolosan edukiontziak erreta k... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004419 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hementxe gaude bildurik Euskal Herriaren populua. Kanta dezagun, denok batera, lehenen kapitulua, fedearen artikulua». Arestiren poema hau, Oskorrik kantatua, nire burmuinera etorri zait gaur goizean esnatu naizenean. Arratsaldean Otegiri egingo zaion ongi etorrirako kanta aproposa, pentsatu dut. Poema eder horren kulu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004420 | BERRIA | Euskadi | noticias | Laukoaren politika egitea egotzi dio Esparzak Txibiteri IRUÑEA. Nafarroako Gobernuaren lehen ehun egunei buruzko agerraldia egin du Javier Esparza Navarra Sumako eledunak, eta, haren ustez, «Txibite da lehendakaria, baina Barkosek agintzen du». Aurreko legealdian esaten zuen EH Bilduko Adolfo Araiz zela ezkutuko presid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004421 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur goizean aurkeztu dute En Tol Sarmiento taldeak Araba Euskaraz jairako egindako abestia. Doinu dantzagarriak egin ditu Arabako taldeak. Jaiaren leloari jarraiki, Piztu euskara izena du abestiak. Bideoklipa ere grabatu dute, gainera. Oiongo San Bizente ikastolako ikasleek parte hartu dute bertan. Aurtengo Araba Eusk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004422 | BERRIA | Euskadi | noticias | Botere bereziak eman dizkio Legebiltzarrak Hugo Chavezi «XXI. mendeko sozialismoa» martxan jartzeko bidea ireki dio Venezuelako Legebiltzarrak Hugo Chavez presidenteari. Datozen 18 hilabeteetarako buruzagiari botere bereziak ematea onartu zuten herenegun gauean Caracasen. Proposamena datorren astean berriz aztertu beha... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004423 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Philippe Lacheau. Aktoreak: Philippe Lacheau, Elodie Fontan, Julien Arruti, Tarrek Boudali, Didier Bourdon, Nathalie Baye. Iraupena: 90 minutu. Generoa: Komedia. Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2016.
Gregek Alibi.com izeneko konpainia sortu du. Augustin bazkidearekin eta Medhi langilearekin era guztietako amar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004424 | BERRIA | Euskadi | noticias | NEBek salatu du PSNk irakurri gabe onartuko dituela aurrekontuak . Nuinek kritikatu du pizgarri fiskalak «zerga etekin» bezala aurkeztu dituela gobernuak eta hori iruzur egitea dela
NEBek salatu du PSNk irakurri gabe onartuko dituela aurrekontuak Nuinek kritikatu du pizgarri fiskalak «zerga etekin» bezala aurkeztu «Zei... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004425 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eusko Legebiltzarrak atea itxi dio pobreziaren aurkako herri ekinaldi legegileari
Eusko Legebiltzarrak ez ditu eztabaidatuko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egindako proposamenak. Osoko bilkurak erabaki zuen pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako herri ekinaldi legegilea aintzat ez hartzea. EAJk, PSE-EE... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004426 | BERRIA | Euskadi | noticias | Istripuan bi gazte hil dira Mendaron. Elkar jo dute bi autok alboz, eta, ondorioz, 21 eta 23 urteko bi lagun hil dira, biak Barakaldokoak
Elkar jo dute bi autok alboz, eta, ondorioz, 21 eta 23 urteko bi lagun Bi gaztek bizia galdu zuten herenegun gauean A-8 autobidean, Mendaro (Gipuzkoa) parean izan zen auto istripuan.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004427 | BERRIA | Euskadi | noticias | Egibarrek dio PSE-EEk iragan bozetako eskemari eutsiko diola agintean jarraitzeko. Kongresuko txostenetik PPren izena ezabatuta, PSE-EE aliantza politikoen gaia «zuritu» nahian dabilela uste du
Egibarrek dio PSE-EEk iragan bozetako eskemari eutsiko diola agintean Kongresuko txostenetik PPren izena ezabatuta, PSE-EE ali... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004428 | BERRIA | Euskadi | noticias | NBA. Ekialdeko Konferentziako finalerdiak oso gertu ditu Miamik, Milwaukeeren aurka atzo lorturiko garaipenaren ondoren. 91-104 irabazi zuen, eta partida bakarrera du finalerdietarako txartela. Beste partidetan, Chicagoren garaipena aipatu behar da. 79-76 irabazi zion Brooklyni, eta 2-1 dago aurretik kanporaketan. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004429 | BERRIA | Euskadi | noticias | Donostian ezkondu eta gero, Raimundo Malkorrak eta Martina Otaegik maletak hartu zituzten, eta Elizondora abiatu ziren (Nafarroa). Han, gozotegi eta txokolate denda bat irekitzea erabaki zuten: Malkorra. Gozotegiak 1924an ireki zituen ateak lehen aldiz, eta hurrez egindako txokolatea aurkeztu zieten herritarrei. Dendak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004430 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sindikatuek mobilizazioei ekingo diete EHUk ezarritako ordezkapen politika salatzeko
ELA, LAB eta Steilas sindikatuek prentsaurreko bateratu bat egin dute gaur goizean EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Sindikatuek gaitzetsi dute EHUren ordezko irakasleen politika berria. Duela bi aste, irakasleek eta ikertzaileek elk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004431 | BERRIA | Euskadi | noticias | 2014ko azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik abiatutako auzian, 5,2 milioiko bermea jarri zien Kontu Auzitegiak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiari, eta Joana Ortega, Irene Rigau eta Francesc Homs kontseilari ohiei. Bada, oraindik berme guztia ordaindu ez dutenez, beren etxeak entregatu dizkiote Ko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004432 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Egin'-eko langileek itxiera auto karabana eginez oroitarazi dute . 'Euskaldunon Egunkaria'-ko langile ohiekin batera, adierazpen askatasunaren aldarria egin dute kazeta itxi zuteneko urtemugan Egunkariaren itxiera Aznarrek hartutako erabaki politikoa izan zela berretsi dute
'Egin'-eko langileek itxiera auto karabana e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0004433 | BERRIA | Euskadi | noticias | A/H1N1 birusagatik 700 lagunetik gora hil dira lau hilabetean. Hil hasieratik bi heren handitu da gripeak hildakoen kopurua, eta udazkenean datuek okerrera egingo dutela uste dute adituek Txertoa merkaturatu aurretik, gizakiekin lehen probak egiten hasi dira Australian
A/H1N1 birusagatik 700 lagunetik gora hil dira lau... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.