id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0004634
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hasiko da Ikuspuntu jaialdia. Nazioarteko hogeita bat filmen lehiaketa eta Jean Vigoren eragina aztertzeko zikloa izango ditu Nazioarteko hogeita bat filmen lehiaketa eta Jean Vigoren eragina Gaur hasiko da Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Ikuspuntu jaialdia. Hogeita bat film lehiatuko dira gaur goizean hasi eta d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004635
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaztelako koroak 1199. eta 1200. urteetan Nafarroari egindako inbasioa aztertu du Lopez de Luzuriagak azken liburuan. Euskal historiaren kontaketan hutsuneak daudela dio. Aspaldikoa du historiarako grina Iñaki Lopez de Luzuriagak (Gasteiz, 1973). Ofizioz itzultzailea da, baina denbora librean historia ikertzen dihardu,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004636
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haiek ere ez dute erantzunik; legea aplikatzen dute» Osasun zerbitzuek egindako dei batek ohartarazi zuen Bernadette Prebende, Gabadiko (Nafarroa Beherea) etxalde batean hegazti gripea aurkitu zutela. Hiru kilometroko perimetroan denez, segurtasun neurri zorrotzak betetzea dagokio. Botere publikoetatik duen informazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004637
BERRIA
Euskadi
noticias
GOLFA. Gaurtik igandera jokatuko da Sandwichen (Ingalaterra) Britainia Handiko Irekia, golf sasoiko hirugarren Grand-Slam torneoa. Rory McIlroy Irlanda Iparraldekoa, Lee Westwood eta Luke Donald ingelesak eta Martin Kaymer alemaniarrak dira faboritoak. Tiger Woods ez da ariko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004638
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Messik (3. min.); 1-1: Musak (4. min.); 1-2: Messik (46. min.); 2-2: Musak (Musak, 48. min); 2-3: Rojok (50. min.). Golak. 1-0: Dzekok (23. min); 2-0: Pjanicek (58. min.); 2-1: Ghootxannekhadek (82. min.): 3-1: Vrsajevic (83. min). «Eskerrik asko Bosnia». Hala laburbildu daiteke Nigeriak atzo sentitu zuena....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004639
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur, Zarauzko (Gipuzkoa) Kale Nagusian eta Musika Plazan, Nafarroako erakustazoka eta tokiko produktuen salmenta egongo da. Hara bilduko direnek Nafarroan eratutako produktu tradizionalak dastatzeko aukera izango dute. Gaur, egun osoan zehar. Zarauzko Kale Nagusian eta Musika Plazan (Gipuzkoa).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004640
BERRIA
Euskadi
noticias
Greba gehiago iragarri dituzte Urnietako eta Irungo IATetan Martxoaren 25ean egin zuten negoziazio bilera TUV Rheinland Iberica konpainiako zuzendaritzak eta langile batzordeak Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, baina ez zuten adostasunik lortu. Langile batzordearen arabera, zuzendaritza ez dago prest gaur lehengo lan hitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004641
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpleguak bidea zabaltzen du ekonomian, gizartean eta kulturan murgildu eta parte-hartzeko. Halere, lan-merkatuak ez du beti berdin jokatzen, jakina baita aniztasun funtzionala duten pertsonak baztertuak direla. Horregatik, Europako administrazioek zenbait neurri hartu dituzte lan-merkatua arautzeko eta bazterketarekin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004642
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun batek gonbidatu gaitu etxe berrira. Etxe berri guztiek legez lilura sortzen dute beren hasierako anabasa horretan. Kartoizko kutxa garaia oso aproposa da garbiketa egiteko, eta aspaldian gordea zenuen ezinbesteko hura hain ezinbestekoa ez zela jabetzeko. Harrigarria da zenbat daramagun etxetik etxera, eta zelan g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004643
BERRIA
Euskadi
noticias
Funtzio publikoan «halabeharrez» murrizketak datoz, Egibarren ustez Eusko Jaurlaritza berriak agintea hartu bezain pronto murrizketak datozela iragarri du Joseba Egibar EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak. «Halabeharrez» funtzio publikoan murrizketak egin behar direla uste du Egibarrek, eta sektore pribatuak du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004644
BERRIA
Euskadi
noticias
Siriako segurtasun indarrek kontrolpean hartu dute Jisr al Shagur Siriako segurtasun indarrek Jisr al Shagur hiria kontrolpean hartu dute bart. SANA albiste agentziak jakinarazi duenez, erasoan hiru pertsona hil dira, soldadu bat eta bi manifestari, eta lau zauritu. Jisr al Shagurren orain dela astebete pasa istilu lar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004645
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean eskatuko du Bilbaok Piñeiroren agerraldia Iragan apirilaren 19an Batasuneko Arnaldo Otegik, Pernando Barrenak eta Juan Joxe Petrikorenak Juan Jose Ibarretxerekin egindako bilera dela-eta, Ermuko Foroak haien aurka aurkeztutako kereilak albiste izaten jarraitzen du. Hala, Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Justizi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004646
BERRIA
Euskadi
noticias
«Inklusibitatearen» izenean, murrizketak Nafarroako D ereduan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak guraizeak dantzan jarri ditu hezkuntzan murrizketak egiteko. Bere biktimak, euskaraz ikasten duten ikasleak beste behin ere, eta ez da kasualitatea. Oraingoan, ordea, teorian egoera zaurgarrian dauden ikasleen «b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004647
BERRIA
Euskadi
noticias
Manifestaziora deitu dute «salbuespen egoerari» erantzuteko, urriaren 4rako. Asteotako gertaerak salatu eta «erantzun handi» baterako deialdia egin dute amnistiaren aldeko 250 bat lagunek Ibarretxek eta Sanzek Estatuaren «estrategiarekin» bat egiten dutela diote Manifestaziora deitu dute «salbuespen egoerari» erantzute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004648
BERRIA
Euskadi
noticias
Tafallan hildako nerabearen kasuagatik auzipetuetako bat zigortu du epaileak IRUÑEA. Tafallan (Nafarroa) iragan otsailaren 9an hil zen Roberto Requena 16 urteko gaztearen heriotzagatik auzipetutako bi adingabeetako bati zuzendutako neurri bat hartu du kasuaz arduratu den adingabeen epaileak: lau urte erregimen erdi-ire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004649
BERRIA
Euskadi
noticias
CAFek ez du batere argi Renferen kontratu erraldoia lortuko duenik Beasaingo CAF konpainiak aspaldian du begiz joa Renfe bere aldiriko trenen sarerako egiten ari den lehiaketa. 2.726 milioi euroko eskaera erraldoia da: 211 tren eta haien mantentze lana urte askoan, baita gerora beste 120 tren eskatzeko aukera ere; hala...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004650
BERRIA
Euskadi
noticias
Beñat Arrabit izanen da Euskal Elkargoko hizkuntza politikaren arduraduna Batzorde Eragilearen osaera zen Euskal Elkargoaren antolaketan gelditzen zen zalantza bakarra. Otsailaren 4ko batzarrean presidenteordeak izendatu eta Batzorde Iraunkorreko kideak hautatu ondotik, delegazioak eta ardurak nola banatuko ziren jakit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004651
BERRIA
Euskadi
noticias
KOSOVO. Abian jarri dira estatus egonkor bat zehazteko negoziazioak. Bidea luzea eta zaila izango dela iragarri dute Abian jarri dira estatus egonkor bat zehazteko negoziazioak NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkari berezi Martti Ahtisaari Kosovora iritsi zen atzo, 1999. urteko ekainetik nazioartearen administraziopean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004652
BERRIA
Euskadi
noticias
«Abertzaleok ez dugu sekula entsegua emendatu eremu politikoan» Jean Claude Iriart Baionan sortu zen, 1962an. Bertzeak bertze Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria izan da luzaroan. Berak gidatuko du martxoaren 23an eta 30an eginen diren herri hauteskundeetarako abertzale eta ezkertiarren zerrenda Baionan. Politikar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004653
BERRIA
Euskadi
noticias
Galdeketa helburu duen txosten politikoa hitzartu dute EBBn . Kontsulta zer baldintzatan egin beharko litzatekeen ez du zehazten atzo onartutako zirriborroak Galdeketa helburu duen txosten politikoa hitzartu dute EBBn Kontsulta zer baldintzatan egin beharko litzatekeen ez du zehazten atzo Adostasuna lortu dute azkenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004654
BERRIA
Euskadi
noticias
Frankisten kolpearen defendatzaile sutsu izanik, erreketeek Donostiako hiria mendean hartu zuten orain 81 urte, eta data gogora ekarri zuten atzo hirian, udaletxe ondoko Dual eskulturan. Frankistek hirian hil zituzten 400 pertsonak gogoratzen ditu artelanak. Donostiako Udalak antolatu zuen ekitaldia, eta han zen alkate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004655
BERRIA
Euskadi
noticias
Bat: Osasun publikoak amaitutzat eman du pandemia Nafarroan . Bi: Txibitek adierazi du pandemiaren bukaera «oso gertu» dagoela. Hiru: Txibitek pandemiaren amaieraren harira esan du «helmuga oso gertu» dagoela . Adibiderako, atzoko agerkari digitaletan jasotako hiru lerroburu, hirurak ere herenegun Osasun Publikoko eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004656
BERRIA
Euskadi
noticias
Emakumeenganako indarkeria eta prekarietatea, langileen protesta ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta ELB sindikatuak kalera aterako dira gaur Emakumeek emakume izateagatik sufritzen duten bereizkeria eta indarkeria salatzeko batu egingo dira gaur, Emakume Langileen Egunean, Euskal Herriko sei sindikatu: ELA, LAB, ESK, EILAS...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004657
BERRIA
Euskadi
noticias
'Tasio' pelikularen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatu dituzte. Gala bat, erakusketa eta herri bazkaria egingo dira Montxo Armendarizen lehen filma gogora ekartzeko 'Tasio' pelikularen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatu Gala bat, erakusketa eta herri bazkaria egingo dira Montxo Armendarizen Tasio-k,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004658
BERRIA
Euskadi
noticias
Inpunitate frankistaren eredua: lotuta eta ondo lotuta Nafarroako Probintzia Auzitegiak eta Iruñeko instrukzioko epaitegiek, Valentziako 13. Instrukzioko Epaitegiak, Gernikako Instrukzioko 2. Epaitegiak... uko egin diote diktadura frankistan egindako gizateriaren aurkako krimenak ikertzeari, joan den maiatzean eta ekai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004659
BERRIA
Euskadi
noticias
Herenegun langile bat hil zen araztegi batera erorita, Gorbeia merkataritza zentroko hustuketa gunean beharrean ari zela, eta LAB sindikatuak salatu duenez, apirilaren batean beste lan heriotza ez traumatiko bat gertatu zen Frantzian; Ulma kooperatibako langile bat da hildakoa.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004660
BERRIA
Euskadi
noticias
Urkulluk ez du bakegintza ezarri agintaldirako lehentasunen artean EAJk Urkullu.eus webgunea atondu du, Iñigo Urkullu EAEko lehendakari eta hautagai jeltzalearen ibilbidea eta proposamenak ezagutarazteko. Atzo jarri zuten martxan, eta, beste zenbait edukiren artean, Urkulluk datorren agintaldian izango dituen lehentasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004661
BERRIA
Euskadi
noticias
• Berastegi. Pilota partidak, 12:00etan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Julio Soto, eta Iker Zubeldia, 19:00etan. Erromeria Hoiez taldearekin, 00:00etan. • Getxo. Portu zaharreko jaiak. Buruhandiak, 11:30ean. Igel eta tiragoma txapelketa, 13:00etan. Guda Dantza, Sovieht, Ukan eta Patxuko Nice taldeen kon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004662
BERRIA
Euskadi
noticias
"Estatu indarkeriaren alde" egitea leporatu dio Sortuk PPri Sortuk, ohar batean, gaitzetsi egin du PPk GALen eta BVEren biktima ugariri ordaintzeari uko egitea. PP "kontrako norabidean" doala uste du Sortuk, "biktima guztien aitorpena eta erreparazioranzko urratsak" egin beharrean. Salatu duenez, "estatu indarkeriaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004663
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak. 0-1: Arruabarrenak (42. min.). 1-1: Juanmik (53. min.). 2-1: Amrabatek (89. min, penaltiz). Epailea. Martinez Munuera. Txartel horiak: Malagako Boka eta Hortari; eta Eibarreko Lillori. Txartel gorria: Eibarreko Raul Navasi (88. min.). Bestelakoak. 20.000 ikusle inguru Rosaledan. Zelaian gertatzen ari dena eta ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004664
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresarekin lan hitzarmena adostu ezinik dabiltza Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileak. Esku hartu ordez, «beste aldera begiratzea» egotzi diote diputazioari. Gizarte Ekintza diputatuak ez du adierazpenik egin nahi izan: «Enpresen eta langileen arteko gatazka da. Guk berba egingo bagenu, batzuek besteen alde gaude...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004665
BERRIA
Euskadi
noticias
Izura (Nafarroa Beherea) Done Jakue bideak egiten du ezagun, baina aise lehenagotik bildua zuen ospea. Europa iparraldetik datozen hiru bideek han dute bat egiten, Orreagan (Nafarroa Garaia) barrena segitzeko. Alta, Daniel Arbeletxe izuratarrak oroitarazi du bidea lehenagokoa zela: «Izura betidanik izana da pasaia bide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004666
BERRIA
Euskadi
noticias
Lujan, Zamora eta Bernal, Aldaketaren hautagaiak senaturako Nafarroako Gobernura aldaketa ekarri duten lau indar politikoek -Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak- Espainiako Senaturako hautagaitza bateratua aurkeztu zuten atzo: Aldaketa. Zerrendan joango diren hautagaiak ere baieztatu zituzten: Ana Lujan (Ge...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004667
BERRIA
Euskadi
noticias
Kolpea, sasoia, jokoa, pilotak... asko dira partiden bezperan aldagai gisa aipatzen diren elementuak. Jotzaileen arteko dema zen finalerdietakoa, bi jokamolderen arteko norgehiagoka, bi pilota klaseren arteko jokoa. Ez da erraza bezperan egunean bertan gertatuko denaren berri ematea, arriskuak hartzen dira, eta asmatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004668
BERRIA
Euskadi
noticias
David Cameron etxez aldatuko da gaur. Azkar aldatu behar ere, aldaketak uste baino azkarrago gertatu baitira Erresuma Batuko kontserbadoreen alderdian. Brexit -aren ondoren boterea irailean uztea erabaki zuenak iritzia aldatu behar izan du, eta Theresa Mayri emango dizkio Downing Streeteko 10. zenbakiko giltzak, handik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004669
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiak uste du epaiak ez duela «doktrina orokor bat» ezartzen Espainiako Gobernuarentzat, «zoritxarrekoa» izan da Estrasburgoko auzitegiak 197/2006 doktrinaren gainean emandako epaia. Hala esan dute Alberto Ruiz Gallardon Espainiako Justizia ministroak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ebazpena ezagutu eta g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004670
BERRIA
Euskadi
noticias
Cubillas estraditatzea «zaila» izango dela dio Auzitegi Nazionalak. Venezuelako naziotasuna izateak prozesua oztopatu egiten duela onartu du Angel Juanesek Txori Barrotekoak absolbitu dituzte, argazkiak erakustea ez delako delitu Bi urtez txosna jartzea debekatu zioten, eta epaiak orain eragina izan Presoen argazkiak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004671
BERRIA
Euskadi
noticias
Txaber Errazti Lauaxetaren gaztetako lagun gudaria zen. 40 urte inguruz izan du idazle eta kazetari fusilatuaren gabardina Laudioko (Araba) etxeko armairuan gordea. «Bere arroparen ondoan esekigailu batean zuen zintzilik, ondo zainduta», azaldu du Idoye Errazti alabak. Orain, uste dute Lauaxetaren familiari itzultzea d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004672
BERRIA
Euskadi
noticias
Melodia alaiak, doinu dantzagarriak eta giro atsegina «euskaratik eta euskaraz transmititzeko asmoz», Kilimak musika taldeak Euskal Herriko runba izeneko bere lehendabiziko estudioko diskoa plazaratu berri du. Albuma osatzen duten sei kantetatik bostek euskarazko letra dute, eta bakarrak gaztelaniazkoa. Agus Garmendiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004673
BERRIA
Euskadi
noticias
Maisua eta ikaslea, elkarren aurka. Iñaki Lizasok eta Miguel Mari Urrutiak Casino Kursaaleko lehen finalerdia jokatuko dute gaur Iñaki Lizasok eta Miguel Mari Urrutiak Casino Kursaaleko lehen Koteto Ezkurrak larunbateko finalerdia jokatuko duen edo ez argitu bitartean, Casino Kursaal Torneoak aurera jarraitzen du. Gaur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004674
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten, martxoaren 28tik apirilaren 1era izango da Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, Azkuna zentroan. Aurrez, hilaren 17an, ohorezko sariak emango dituzte. Hau da egunez eguneko egitaraua: 19:00. La poesía no quiere adeptos, quiere amantes solasaldia, auditoriumean: Pol Guasch, Munir Hachemi, Leire Bilba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004675
BERRIA
Euskadi
noticias
Haimak Madrildik Donostiarako bidaia egingo du. Kristalezko Jauregian egun dagoen haima, emakume sahararren soineko tradizionalez osatutakoa, Donostian ikusi ahal izango da hemendik urtebetera, apiriletik ekainera. 2016 Europako Kultur Hiriburutzak San Telmo museora ekarriko du instalazio hori, zeinak herrien eta kultu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004676
BERRIA
Euskadi
noticias
Berdinketa Israelgo bozetan, lehen inkesten arabera Isaac Herzog Bougie laboristak gidaturiko Batasun Sionistak eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Likudek berdinketa lortuko lukete, lehen inkestek iragarritako emaitzak baieztatuz gero. Zerrenda Arabiar Batua litzateke hirugarren indarra, 12-13 ordezkari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004677
BERRIA
Euskadi
noticias
Injekzio hilgarria erabiltzearen alde egin du AEBetako Auzitegi Gorenak Heriotza zigorrera kondenatuta dauden presoei injekzio hilgarria jartzea zilegi dela erabaki du AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak. Kentucky estatuko bi presok ezarritako helegitea baztertu egin du gorenak. Zazpi epailek helegitearen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004678
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaleak ez du berehala ahaztuko atzo amaitu zen Euskal Herriko Itzulia. Hamasei urte geroago, Iban Mayok 2003an irabazi zuenez geroztik lehen aldiz, euskal txirrindulari batek irabazi du. Meritu izugarri handia du Ion Izagirrek atzo lortu zuen txapelak. Azken urteetan ohikoak izan dira euskal txirrindularien etapa garai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004679
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiltzeko arriskuan diren presoak askatzeko eskatu du Etxerat-ek Etxerat-ek jakinarazi duenez, 85 euskal presok jasotzen dute gaur egun Jaiki Hadi-ko medikuen arta, gaixotasun organiko edo psikikoengatik: hau da, euskal presoen %34k. Duela hamar urte baino handiagoa da proportzioa, oro har preso gutxiago izan arren gehi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004680
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Erronka zaila dauka gaur Athleticek Espainiako Kopako final-laurdenetako itzuliko partidan, Lezaman, 11:30ean. Joan den astean 1-0 galdu zuten zuri-gorriek Atletico Madrilen zelaian, eta emaitza hori irauli beharko dute gaur finalerdietan sartzeko. Saioa, Tzibi eta Guarrotxena deialditik kanpo geratu ziren atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004681
BERRIA
Euskadi
noticias
EHUko Medikuntza Fakultateko obrak eten egin dituzte BASAURI. Medikuntza ABEE aldi baterako enpresa elkarteak uko egin die EHU Euskal Herriko Unibertsitateak Bilbon izango duen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eraikitzeko obrei. Elkarteak jakinarazi duenez, kostuen gorakada dela-eta ezin ditu bere gain hartu lan ho...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004682
BERRIA
Euskadi
noticias
BAIONA. Alternatiba Zokoarat aurkeztu zuten atzo, urriaren 5ean egun osoan Zokoan bertan (Lapurdi) egingo den klima aldaketaren aurkako mobilizazioa. Iaz Baionan egindako Alternatiba zinetan arrakastatsua izan zela oroitarazi dute antolatzaileek, eta jendeari dei egin diote aurtengoan ere parte hartzeko. Klimaz, hirigi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004683
BERRIA
Euskadi
noticias
Itsas Salbamendu Humanitarioak ukatu egin du 'Aita Mari'-k akatsak dituela PALERMO. Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak ukatu egin du Aita Mari ontziak segurtasun akatsak dituela, eta ziurtagiri guztiak indarrean dituztela azpimarratu du. Italiak herenegun geldiarazi zuen Aita Mari ontzia, Palermoko portuan, eta han ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004684
BERRIA
Euskadi
noticias
Araluceko langileak Batzen barnean birkokatzeko eskatu du batzordeak Atzo, enpresa gidatzen duen konkurtso kudeatzailearekin eginiko bileran, Araluceko langile batzordeak eskatu zuen enpresako 141 langileak Batz kooperatibak dituen lantegi ezberdinetan birkokatzeko. Batzordearen arabera, Araluce Batz taldearen barnean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004685
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabe bati sexu erasoa egitea leporatuta, atxilo LEIOA. Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, atzo goizaldean emakume adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Leioan gertatu zen (Bizkaia), Elexalde auzoan, 02:45ean. Ertzaintzan salaketa jarri ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman zuten biktima, auzitegi medik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004686
BERRIA
Euskadi
noticias
Alderdi abertzaleek hilabeteak daramatzate presoei buruzko agiria hitzartzeko ahaleginean. Hainbat konpromisotan ados jartzeko helburuz ari dira EAJ, Batasuna, EA, AB, Aralar, Zutik eta EAE-ANV Alderdi abertzaleek hilabeteak daramatzate presoei buruzko agiria Hainbat konpromisotan ados jartzeko helburuz ari dira EAJ, B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004687
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pitu -k zuzendutako Non dago Mikel? dokumentala Guadalajarako (Mexiko) Nazioarteko 36. Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Mikel Zabalzaren desagerpenaren kronika egiten du filmak, eta iaz estreinatu zuten, Donostiako Zinemaldian. Irizar sariaren epaimahaiak aipa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004688
BERRIA
Euskadi
noticias
FARCek iragan astean gatibu hartutako Kolonbiako soldadua askatu du BOGOTA. FARC-EP Kolonbiako gerrillak Carlos Becerra Ojeda soldadua askatu du. Nazioarteko Gurutze Gorriaren ordezkaritza baten aurrean utzi du libre abenduaren 19an gatibu hartutako militarra. Santander de Quilichaon izandako borrokan atxiki zuten sold...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004689
BERRIA
Euskadi
noticias
Adin tarte askotakoak eta lurralde eta izaera ezberdinetakoak nor baino nor gehiago ariko dira. Aniztasuna. Ikasle taldeek, guraso elkarteek eta kultur edo mintza taldeek hizkuntza ekologiaren inguruan zenbat dakiten erakutsiko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004690
BERRIA
Euskadi
noticias
Madrilek atzera egin du: uztailaren 1ean irekiko du Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko muga itxita egon da martxoaren erdialdeaz geroztik; herritarrak salbuespenetan igaro izan dira batetik bestera ia hiru hilabeteotan, eta horrek eragozpen ugari sortu ditu hainbat tokitan;...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004691
BERRIA
Euskadi
noticias
Berripaper honek ere eman zuen notizia, joan den irailaren 26an: «ETB2ko El Dilema saioa bertan behera utziko dute». Ikusle datu kaskarren ondorioz, beraz, elkarrizketa eta eztabaida saioa programaziotik kendu behar omen zuten. Kontxo, pena, oraindik ez bainuen arretaz ikusi ahal izan Juan Carlos Etxeberriak ostiral il...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004692
BERRIA
Euskadi
noticias
Bake prozesuaren alde lanean segitzeko konpromisoa agertu dute Arnaldo Otegik eta Jonathan Powellek Jonathan Powellekin bildu da gaur goizean Arnaldo Otegi, Europan egiten ari den biraren baitan. Erresuma Batuko lehen ministro ohi Tony Blairren kabinete burua izandako da Powell, eta Londresen hartu du Sortuko president...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004693
BERRIA
Euskadi
noticias
Parisek dudak ditu Akize-Hendaia AHT zatia egiteko, 2032tik aurrera ere Frantziako Gobernuarentzat, Akize eta Hendaia arteko abiadura handiko trena (AHT) ez da lehentasunezko proiektu bat, eta, gutxienez, 2032ra arte ez die ekingo zati horretako obrei. Alabaina, urte horretatik aurrera ere ekingo ote dion zalantza ez d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004694
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Ikaskuntzak egungo erronkei erantzun nahi die mendeurren kongresuan Eusko Ikaskuntzak urriaren 5ean ekingo dio bere ibilbideko XVIII. kongresuari, Geroa Elkar-Ekin lelopean. Erakundeak Oñatin (Gipuzkoa) egin zuen aurreneko biltzarra, aurten duela ehun urte, eta, mendeurrena ospatzeko, XVIII. kongresuaren ondorioa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004695
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehenean amaituko da hegaluzearen arrantzaldia Aurreko bi urteetan bezala, aurten ere garai batean ohikoa zen baino goizago amaituko da hegaluzearen kostera Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleentzat. Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak agindu du arrantzaldia astelehen gauerdian amaitu behar dutela, eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004696
BERRIA
Euskadi
noticias
Bildu ez dela lurraldeen arteko «truke jokoan» sartuko esan du Martin Garitanok Gipuzkoako Batzar Nagusietan ordezkaritza duten alderdiekin bigarren bilera txanda egingo du Bilduk datorren astean. Bilera horietan ez dela lurraldeen arteko «truke jokoan» sartuko jakinarazi du Martin Garitano ahaldungai nagusiak. Bilduk ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004697
BERRIA
Euskadi
noticias
Herenegungo teleberrian, Libiari buruzko informazioan, euskalduna zen handik albisteak ematen ari zen kazetaria; euskalduna, handik nola irtengo zain zegoen bisitari kezkatua; euskaldunak ziren Libiako desertuko dunetan beren fribolitate aberats berria paseatzen ari zirenak moto tzar garestietan... Eta imajinatu nuen e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004698
BERRIA
Euskadi
noticias
Fermin Vila datorren astean eramango dute, seguruenik, epailearengana. Atxiloaldia beste 12 ordu luzatu diote, Espainiak estradizio eskaera egin dezan itxaroteko Fermin Vila datorren astean eramango dute, seguruenik, epailearengana Atxiloaldia beste 12 ordu luzatu diote, Espainiak estradizio eskaera ETAko kide izatea e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004699
BERRIA
Euskadi
noticias
Mokoroari kantu eta omen. Hilaren 28tik azaroaren 1era 16 herrialdetako 21 talde ariko dira Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan Hilaren 28tik azaroaren 1era 16 herrialdetako 21 talde ariko dira Bost kontinenteetako 16 herrialdetako 21 talde ariko dira aurten Tolosako 41. Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketan. Gonbida...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004700
BERRIA
Euskadi
noticias
Porturatu dituzte 'Aita Mari'-k erreskatatutako etorkinak AUGUSTA. Dagoeneko porturatu dituzte Augustan, Sizilia uhartean (Italia), Aita Mari itsasontziak duela bost egun Mediterraneoko uretan erreskatatutako 50 migratzaileak; bakarrik dauden lau adingabe daude tartean. Atzo iluntzean porturatu zituzten, eta martxan di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004701
BERRIA
Euskadi
noticias
Haur bat larri zauritu da Gasteizen, bosgarren solairutik erorita Ume bat larri zauritu zen Gasteizen atzo arratsaldean, etxebizitza bateko bosgarren solairutik jausi eta gero. Udaltzaingoak atxilotu egin zuen aita atzo iluntzean, 21 urteko gaztea, baina goizaldean epaileak hura aske uztea erabaki du, deklarazioa hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004702
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAKO BIGARREN MAILA, 2007-2008 DENBORALDIA. Abenduaren 23an Liga jardunaldia izango da Aurreko urteetan ez bezala, aurten Liga jardunaldia izango da eta ekainaren 15ean amaituko da. Abenduaren 23an eta urtarrilaren 6an Ligako partidak izango direnez, jokalariek Gabonetan zazpi eguneko
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004703
BERRIA
Euskadi
noticias
Arratsaldeko programazioan askoz diru gehiago inbertitzen du ETBk gaztelaniazko katean euskarazkoan baino. ETB2ko ¿Qué me estás contando? saioak 10.300 euroko kostua du eguneko -85 minutu irauten du, 16:20tik 17:45era-, eta, El programa de Klaudio saioak, 14.100 eurokoa -155 minutu, 17:45etik 20:20era-. ETB1eko Ahoz ah...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004704
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten ere Gernikan egingo ditu Jardunek Aberri Eguneko ekitaldiak. Haien ustez, «Euskal Herriak pairatzen dituen zapalkuntza guztiak gainditzeko» beharrezkoa da «proposamen politiko bat» eraikitzea. Aurreko bi urteetan bezalaxe, aurten ere Gernikan (Bizkaia) antolatuko ditu Jardun koordinakundeak Aberri Egunaren ekita...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004705
BERRIA
Euskadi
noticias
Kautxo Tiunako itxialdia utzi dute langileek. Epaileak Gizaburuagako enpresa konkurtso legean jarri duelako laga dute hamalau langileek bost hilabeteko protesta Epaileak Gizaburuagako enpresa konkurtso legean jarri duelako laga dute Gizaburuagako (Bizkaia) Kautxo Tiuna Injeccioneko langileek bost hilabeteko itxialdia u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004706
BERRIA
Euskadi
noticias
Moteltzea onartu arren, ekonomia krisirik ez dela egongo aurreikusi du Cebek-ek. Bizkaiko ekonomia osasuntsu dagoela eta aurten %3 igoko dela adierazi du patronalak Moteltzea onartu arren, ekonomia krisirik ez dela egongo aurreikusi du Bizkaiko ekonomia osasuntsu dagoela eta aurten %3 igoko dela adierazi Bizkaiko ekono...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004707
BERRIA
Euskadi
noticias
Zaintza enpatia da, pazientzia, goxotasuna, zaindua ulertzea, haren beharretara egokitzea. Horregatik da zaintzailea emakumea, ama, emaztea; berezkoak omen ditu-eta enpatia, pazientzia, goxotasuna, ulermena eta menpekotasuna. Gizonek ez dute zaintzen, ez omen dakite, ez daude prestatuta horretarako. Denon ongizatea ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004708
BERRIA
Euskadi
noticias
Sei lagun zauritu dira auto istripu batean, Nafarroan Sei lagun zauritu dira Tebasen, auto istripu batean; zaurituetako hiru adingabeak dira. Ezbeharra 09:12an gertatu da, N-121 errepideko 18. kilometroan. Bi autok elkar jo dute. Zaurituak Iruñeko ospitalera eraman dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004709
BERRIA
Euskadi
noticias
Ignacio Sanchez Galanek urtarrilaren 18an deklaratuko du 'Villarejo auzian' Hilabeteak pasatu dira, baina, itxura guztien arabera, azkenean Villarejo auziko epailearen aurrean deklaratu beharko du Ignacio Sanchez Galan Iberdrola konpainiako presidenteak. Urtarrilaren 18an izango da, eta ikertu gisa deklaratuko du Galan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004710
BERRIA
Euskadi
noticias
Jariotasuna. Hori izan daiteke Acid Mothers Temple taldea definitzeko hitz gakoetako bat, doinuen ehizan, elkarren atzetik txirikordatzen dituztelako gitarra ekaitzak, armonika solo bakartiak zein kantatutako pasarte ia lirikoak, ezertarako geratu beharrik sentitu gabe. 1995ean sortu zuen taldea Kawabata Makoto gitarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004711
BERRIA
Euskadi
noticias
Ceutatik omen zetorren 1936ko uztailaren hastapenetan Lodosan lur hartu zuen zirkua. 50 bat lagunek osatua zen, artista eta langile. Denen buru, Aristide Anastasini izeneko italiar bat, neguko kanpaina Afrika iparraldean ematen zuena, eta udaberrirako penintsulara egiten zuena jauzi, puntatik puntara zeharkatzeko. Gibr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004712
BERRIA
Euskadi
noticias
MOSKU. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik etenda zeuden bake negoziazioei berriz heltzea adostu zuten atzo Errusiak eta Japoniak. Errusiako presidente Vladimir Putinek eta Japoniako lehen ministro Shinzo Abek sinatu zuten hitzarmena, eta bi aldeek adostasunerako agertu duten borondatea azpimarratu zuten, oraindik orai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004713
BERRIA
Euskadi
noticias
Frantziako presidentetza hauteskundeetako lehen itzulia, 2012ko apirilaren 22an 2012ko apirilaren 22an izango da Frantziako presidentetza hauteskundeetako lehen itzulia eta maitzaren 6an bigarrena, gaur Claude Gueant Barne ministroak gobernuaren bileraren ondoren esan duenez. Legebiltzarrerako bozak, berriz, datorren u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004714
BERRIA
Euskadi
noticias
«Lauko Finala jokatu nahi nuke; ez da egunero gertatzen» Esteban Batista taldekidearekin iritsi da Brad Oleson Buesa Arenako lan saiora. Uruguaitarraren gidari lanak egiten ari da estatubatuarra lehen bi hilabete hauetan (North Pole, AEB, 1983). Entrenamendurako arropa jantzi eta ekin dio argazkiei. Gaztelania ulertzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004715
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa aurkeztuko du Elkarrekin Podemos-IUk eta Eusko Jaurlaritzak ez dute lortu 2022ko aurrekontuen inguruan ados jartzea, eta Miren Gorrotxategi bozeramaileak adierazi du ostiralean osoko zuzenketa bat aurkeztuko dutela, gobernuak uko egin baitio koalizioaren «proposamen estrategikoez»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004716
BERRIA
Euskadi
noticias
KINSHASA. Kongoko Errepublika Demokratikoko Hego Kivun gutxienez 50 lagun hil ziren herenegun izandako luizi batean, eskualde horretako gobernadore Theo Ngwabigje Kasik atzo jakinarazi zuenez. Kamitugako alkate Bundya Mpila Alexandrek zehaztu zuenez, euriteek «irentsi» egin zituzten inguruan zeuden meatzariak eta garra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004717
BERRIA
Euskadi
noticias
Gogeaskoetxea Espainiaratzea ontzat jo du Londresek Londresko Auzitegi Nagusiak Eneko Gogeaskoetxea (Gernika-Lumo) Espainiaratzeko baimena eman zuen atzo, defentsaren helegitea atzera botata. ETAko kidetzat jo zuten, eta 2011ko uztailaren 7an atxilotu, Cambridgen (Erresuma Batuan). Han bizi zen duela lau urtetik, neska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004718
BERRIA
Euskadi
noticias
Vueltan ere «euskal nortasuna» zabaltzera deitu du Gure Esku-k Uda hasieran, Frantziako Tourrak Euskal Herria igaro zueneko euskal nortasunaren erakustaldiak parekoa izango du Espainiako Vueltan. Irailaren 9an eta 10ean, larunbatean eta igandean, Nafarroko lurraldean sartuko da txirrindularitza proba hori, eta errepide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004719
BERRIA
Euskadi
noticias
Agian irakurleak gogoratuko du uda honetan, Londresen hain zuzen ere, istilu ugari ezustean gertatu zirela. Dena hasi zen poliziak gazte bat tirokatu eta hil zuenean. Horren aurkako auzo-protesta gatazka orokor bilakatu zen, hiri osoan zehar mota guztietako delituak nagusitzen ari ziren bitartean. Eta Londresen ez ezik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004720
BERRIA
Euskadi
noticias
A-8a itxita egon da ia lau orduz, istripu batengatik BILBO. Bi kamioik istripua izan, eta ia lau orduz itxita egon zen A-8 autobidea, Durangoko (Bizkaia) ordainlekutik aurrera. Bilboko noranzkoan itxi zuten autobidea. 15:40 inguruan izan zen ezbeharra, eta kamioietako bat irauli egin zen. Gidaria arin zauritu zen. Zirk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004721
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Aitor eta Amaia Merinok zuzendutako Asier eta biok dokumentala ETB2 katean emango dute bihar, La noche de... berezian (22:25). Saioak Aitor Merinoren ibilbide profesionala aztertuko du, eta filma egiteko izan zituen zailtasunak azalduko ditu. ETB1en irailean estreinatu zuten lana; bost urteotan ETB1en ikusle geh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004722
BERRIA
Euskadi
noticias
«Oraindik talde bat da Fugazi, nahiz eta diskorik ez egin» Minor Threat, Fugazi eta The Evens taldeetan aritutakoa, Ian MacKayek urteak daramatza Dischord diskoetxearekin musika argitaratzeko modu arduratsu batean lanean. Teen Idles taldearen abestiak nork argitaratu ez zutenez, Dischord diskoetxea sortu zuten Ian MacK...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004723
BERRIA
Euskadi
noticias
Mikel Landaren atzoko erorikoak zaurituta utzi zuen Bahrain taldea. Murgiarrak etxerako bidea hartu behar izan zuen, eta, hala, lemazainik gabe gelditu ziren haren taldekideak. Arrangura eta atsekabea, ordea, erregai bihurtu dute gaur, eta B plana badutela erakutsi, Ginno Maederrekin irabazi baitute Giroko seigarren et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004724
BERRIA
Euskadi
noticias
'Stern txostena': mehatxuen igarlea . Tony Blayrren gobernuak klima aldaketari buruz ohartarazi du, eta irmo erantzuteko deia egin du Tony Blayrren gobernuak klima aldaketari buruz ohartarazi du, eta irmo «Lehenbailehen erantzun behar zaio auziari. Atzeratzeak, hamarkada bat edo bi deus egin gabe egoteak, benetan egoer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004725
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Amazonia ez dago salgai leloarekin elkarretaratzea egin zuten atzo Ekuadorren Bilboko kontsulatuaren aurrean. Ekuadorko presidente Rafael Correak Yusaniko biosferaren erreserbaren inguruan egin nahi duen petrolio hobiaren kontra egin zuten. Protestara bildutakoen ustez, horrek «arrisku larrian» jartzen du hango ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004726
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko gauzarik arruntena ere zeinen bitxia den kontura daitezen joaten gara mendira», bota zuen irakasleak guraso-bileran. Isiltasuna. Azalpen xeheagoak eman behar izan zituen: «Kantauri itsaso bat badela edo Mediterraneo deritzan beste bat ere badela jakiteak ez du ia ezertarako balio berez». Zenbaiti are gehiago be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004727
BERRIA
Euskadi
noticias
BIDAXUNE. Azken asteetako zurrumurrua bete da: itxi egin dute gazteentzako Akamarreko egoitza (Bidaxune, Nafarroa Beherea). Delituak egin dituzten edo bazterketa jasaten ari diren gazteentzako zentro bat zen; zortzi gaztetxorentzat zuen lekua, eta hiru hilabete egoten ziren han. Arduradunek salatu dute egoitza handiago...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004728
BERRIA
Euskadi
noticias
TXEMA MAULEON. Batzarreko kidea. «Bizikidetza ahalbidetzeko akordioak lortzea da lehentasuna». Bake prozesuaren eta normalizazio politikoaren inguruan Batzarrek duen iritzia plazaratu du Mauleonek; bere irudiko, naziotasun sentimenduak errespetatu behar dira. «Bizikidetza ahalbidetzeko akordioak lortzea da lehentasuna»...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004729
BERRIA
Euskadi
noticias
'Bihar dok 13' filma,Culinary Zinema saileko zazpi lanen artean Hilabete baino gutxiago falta da jada Donostiako 66. Zinemaldia hasteko. Egunetik egunera, jaialdia aurtengo programazioaren berri ematen ari da, eta Culinary Zinema saila izan da xehatzen azkena. Denera, zazpi pelikula erakutsiko ditu aurten, eta, ohi due...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004730
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan istripuek euren ondorio dramatikoak uzten jarraitzen dute 2014. urte honetan ere. Jadanik 11 dira lanean hildakoak ELAren zenbaketaren arabera. Atzo Donostian hildako behargin bat da zerrenda beltzeko azkena. Aldamio batetik erori zen, eta jasotako zauri sakonek heriotza eragin zioten berehala. Aldamio horrek berak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004731
BERRIA
Euskadi
noticias
Amikuzeko ikastolak berrogei urte ditu. Udaberrian ospakizun anitz iragarri zen sortzearen gogoratzeko eta ohoratzeko. Ez zen irabazia alaina, exodio erruralak urratzen zuen lurraldean euskara jendeen ihesaren abiaduran desagertzen zihoalako. Amikuztar bakoitzak dagoeneko, urrunenak barne, lotura sendoa dauka ikastolar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004732
BERRIA
Euskadi
noticias
Rock estatubatuarra entzuteko aukera egongo da gaur Bilboko Kafe Antzokian. Josh Rouse abeslariak Nebraska (AEB) jaioterritik munduan barrena bidaiaturikoa eta bizitakoa abesti bihurtuta emango du, eta Getxoko (Bizkaia) musikari beteranok osaturiko The Fakeband taldeak rock klasikoa joko du. Rousek 15 urte baino gehiag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004733
BERRIA
Euskadi
noticias
Goizean: El mundo submarino, Oceans emotións. Arratsaldean: Cry for love, Fuerza Vital. Goizean: The Magnet, Ondinesia, Corallium . Arratsaldean: Fiji, el reino de Qui , Tiburones blancos de Guadalupe .
cc-by-sa 4.0