id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0004534
BERRIA
Euskadi
noticias
Artola-Imazek 22-13 irabazi diete Olaizola II.a-Urrutikoetxeari Ezin hobeto ekin diote Binakako Txapelketari Artola-Imazek, gaur bigarren puntua eskuratu dutelako bigarren jardunaldian. Alde handiz irabazi diete Urrutikoetxea-Olaizola II.ari Sorian (Espainia): 22-13. Bi zati izan ditu partidak. Lehen erdian, berdintasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004535
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoak 'think tank' bat sortu du geroa lantzeko DONOSTIA. Etorkizuna Eraikiz think tank edo ideia taldea sortu du Gipuzkoako Aldundiak, pandemiak azaleratutako erronka ekonomiko eta sozialei buruzko proposamenak egiteko. Diputazioko arduradunek eta ekonomia eta gizarte alorreko «hainbat ordezkari esanguratsuk» hartu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004536
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EEk eta PPk soilik egingo dituzte Gernikako itunaren aldeko ekitaldiak Atzo bete ziren 40 urte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek EAEko estatutua onartu zutela erreferendum batean. Hala ere, Jaurlaritzak edo Eusko Legebiltzarrak ez dute ospakizun ekitaldirik antolatu. Jaurlaritzak Patxi Lopez lehendakari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004537
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainak larrialdi egoera ezarri du, Errusiaren erabakiari erantzuteko Vladimir Putinek Ukraina ekialdeko Luhansk eta Donetsk herri errepubliken independentzia onartu eta horietara tropak bidaltzeko baimena jaso ondoren, Ukrainako Gobernuak erabaki bat hartu du: herrialde osoan larrialdi egoera ezartzea 30 egunez, luza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004538
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Gaur hasiko da binakako txapelketa, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, Bengoetxea VI.a-Aretxabaleta eta Artola-Albisuren arteko partidarekin. 22:00etan hasiko da jaialdia (ETB1), eta bigarren partida izango da txapelketakoa. Artolak lehenengoz jokatuko du binakakoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004539
BERRIA
Euskadi
noticias
Urte askoan musika beltzaren ahaztua izan zen Terry Callier (1945-2012). 60 eta 70eko hamarkadetan soulari, folkari eta, neurri batean, baita jazzari ere lotuta egin zuen bidaia bat-batean eten zuen 1983an, eta hamabost urtean musikatik aldenduta egon zen, nahiz eta elektronikari eta bereziki trip-hopari lotutako eszen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004540
BERRIA
Euskadi
noticias
GETXO. Igandean Getxon (Bizkaia) topatutako gorpuzkiak nahita moztutakoak izan ziren itxura hartu die Ertzaintzak, baina oraindik ez daukate hipotesi argi bat. Arrigunaga hondartzan hanka zati bat agertu zen, eta, herenegun gorpuzki gehiago topatu zituzten; atzo inguruko hondartza eta edukiontzietara zabaldu zituzten b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004541
BERRIA
Euskadi
noticias
Subertsioa zein miresmena. Alondegian irekitako '100x100' erakusketak ehun komikigileren lanak bildu ditu XX. mendeko egile ospetsuen lanak hautatu, eta horiek berrinterpretatu dituzte gaur egungo hainbat sortzailek Alondegian irekitako '100x100' erakusketak ehun komikigileren lanak XX. mendeko egile ospetsuen lanak ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004542
BERRIA
Euskadi
noticias
«Nahiko eroa izaten ari da oihartzuna, ekoizpen etxe txikia baita gurea» 'La casa de papel' telesaila sekulako arrakasta lortzen ari da munduan. Pina da lanaren sortzailea eta ekoizle eragilea. Orain, Atresmedia Studios konpainiaren lehen telesaila ekoizten ari da: 'El embarcadero'. Gidoilaria, telesailen sortzailea et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004543
BERRIA
Euskadi
noticias
EAEko ikastetxe publikoen %98k dute 'catering' zerbitzua EHIGE guraso elkarteak atzo aurkeztu zuen Irantzu Durok egindako Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura ikerketa. Txostenean jakinarazi dute bost catering enp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004544
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasuna lanak jada eginak dituenaren patxadarekin ariko da Betisen zelaian. Salbazioa dagoeneko matematikoki ziurtatu du, eta hutsaren hurrenak dira Europako postuetan sartzeko dituen aukerak; beraz, ezer gutxi izango du gaur jokoan. Dena den, nafarrek sasoia ahalik eta posturik onenean bukatzeko nahia dute, eta garaip...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004545
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi direnak: Nagore Iturralde (harrobikoa), Jenifer Rodriguez (harrobikoa), Nahia Badiola eta Ainhoa Etxenike Joan direnak: Inge Ugarte, Naiara Orobengoa, Laura Carracedo, eta Joana Brun. Iritsi direnak: Natalia Tubio, Judith Llanes, Leire Arrojeria eta Paula Amutxastegi. Joan direnak: Sara Roteta, Natalia Tubio, Na...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004546
BERRIA
Euskadi
noticias
Zegama-Aizkorri mendi maratoirako izen ematea urtarrilaren 16an irekiko dute Maiatzaren 20an jokatuko da 2012ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia, baina bertan parte hartu nahi dutenek lehenengo urratsa urtarrilaren 16tik aurrera egin behar dute. Egun horretan irekiko dute proban izena emateko epea, eta hilaren 27an itxik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004547
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamabi talderen arteko lehia ACB liga erabakitzeko ACB ligako klubek txapelketa amaitzeko konpromisoari eutsi diote, eta horretarako modua adostu dute. Hala, liga erregularra amaitutzat eman dute, baina hamabi talderik onenek azken fase bat jokatzea nahi dute. Talde horiek sei taldeko bi multzotan banatuko lirateke, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004548
BERRIA
Euskadi
noticias
Hala Bedik denboraldi berriko programazioa aurkeztuko du gaur Ehun urte bete ditu aurten Hala Bedi Arabako komunikabide libreak, eta berrogei bete ditu, zehazki, irratiak. Programazioa urtero aldatzen duten arren, diskurtso orokortuekin talka egiten duten saioak egiten ditu gehienbat entzunezko komunikabideak. Gaur, 20...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004549
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Elkartean-ek, elbarritasuna dutenen EAEko konfederazioak, elbarrien eskubideak aintzat hartzeko eskatu die hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei, eta 28 proposamen zehatzez osatutako txosten bat helarazi die. Bozen ostean «elkarlanean aritzeko» eskaintza ere egin diete indar politikoei.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004550
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako, Burgosko eta Nafarroako tren sozialak 50 geltoki lotuko lituzke Tren publiko eta sozialaren proposamenak Atlantikoko trenbide ardatzean jada martxan dauden, eraikuntza fasean dauden edo azterketa fasean dauden proposamenez bertzelako trenbide aukera bat planteatzen du. Izan ere, Garraioetako Ministerioak martx...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004551
BERRIA
Euskadi
noticias
EMUSIK JAIALDIAREN ENTSEGUAN ARIKO DIREN MUSIKARIAK Europako Musika Eskolen Egunarekin bat eginez, datorren urtean Donostia 2016k antolatuta egingo den Emusik jaialdiaren aurrekari gisa, entsegu nagusi bat egingo da larunbatean, maiatzaren 9an, Donostiako Anoeta estadioan 17:00etan. Dantzari talde batek lagunduta, 5.00...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004552
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez omen dagokio arte zutabe bati trajeei buruz hitz egitea. Hala esan zidaten irakurle batzuek aurreko asteko iritzia irakurri ondoren. Agian, hala da, eta arrazoia daukate; ni ere zalantzan egon nintzen idazten ari nintzela, eta egunkarira bidali baino lehenago. Hala ere, gaur egungo ikuskizuna kontuan izanda, ez zitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004553
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko 113. udalerria izateko azken urratsak ari dira egiten Usansolon Udalerri bihurtzeko azken uneetan da Usansolo (Bizkaia), eta herri mosaikoa egin zuten atzo eguerdian desanexioaren alde, Unkina plazan. Aterki zuri eta berdeekin egin zuten mosaikoa, eta Usansolo udalerria zioen esaldia osatu zuten. Horren aurret...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004554
BERRIA
Euskadi
noticias
«Erakundeek, eragile sozialek eta hedabideek bat egin behar dugu» Debagoieneko komunikazio taldearen presidentetza hartu berri du Belastegik, eta gogotsu dago. Plan estrategikoa egitea izango da lehen erronka, baita pandemia osterako egokitzea eta prestatzea ere. Goiena taldeko presidente berria da Monika Belastegi (Be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004555
BERRIA
Euskadi
noticias
Milaka lagun bildu dira gaur Bilbon, murrizketen aurka eta eskubide sozial eta laboralen alde ELA, LAB, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek, langabeen plataformek eta giza eskubideen aldeko plataformek deitutako nazio manifestazioan. 18:00etan abiatu da martxa, Jesusen Bihotzaren plazatik, Mugi gaitezen gure esk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004556
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirurogei urteko gizonezkoa. Herrena. Dendako erakusleihoa garbitu du lehenik. Gero, barrura sartu eta nagusiarengatik galdetu du. Ez dagoela erantzun diote. Etsipen keinu bat egin du gizonezko herrenak. Madarikazio bat botako zukeen gustura. Hilabeteko lanaren ordaina zor diote eta mareatu egin dute. «Esan etorri naiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004557
BERRIA
Euskadi
noticias
Basauri. Datorren igandean, hilaren 27an jokatuko da hurrengo finalaurrekoa, Basauriko Artunduaga kiroldegian, 17:30ean. Aitor Bizkarra Ruiz, Beñat Ugartetxea Ostolaza, Imanol Uria Albizuri, Joseba Artza Zubillaga, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek kantatuko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004558
BERRIA
Euskadi
noticias
Gero arte, Hornbein. Everesteko ipar hormako 8.400 metrora iritsi eta buelta eman dute Vallejok eta Iñurrategik Everesteko ipar hormako 8.400 metrora iritsi eta buelta eman dute Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek ezin izan dute Everest ipar hormatik, Hornbein korridoretik igo. Ondo bidean beheko kan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004559
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ticket Bairekin denek instala dezakete fitxaketa software bat» Ostalaritzan langile asko falta direla dio Vegak, eta ziurtatu du aparteko orduak egitera behartuta dauden langileek ez dutela arazorik izango baldintza hobeagoak dituen lan bat topatzeko. Donostiako Parte Zaharreko izkina batean dagoen taberna baten jabe ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004560
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Luis Korta San Juaneko gizonezkoen taldeko entrenatzaile izango da aurrerantzean ere. Denboradi baterako luzatu dute hitzarmena bi aldeek. Uztailaren 16an hartu zuen Erreka traineruaren ardura, Juan Mari Etxabe ordezkatuz, eta KAE 1 ligako azkeneko estropada irabazi zuen taldeak Bilbon, erlojuaren aurka. Horixe du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004561
BERRIA
Euskadi
noticias
Adingabeei irudiak eskatzea egotzita, gazte bat inputatua BARAKALDO. 25 urteko gizon bat inputatu dute Barakaldon (Bizkaia), adingabeei sexu kutsuko argazkiak bidaltzeko eskatzen zielakoan. Sare sozialetan egiten zien eskaria neskatoei. Bost adingabek jarri dute salaketa, baina Poliziak ez du alboratu biktima gehiago e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004562
BERRIA
Euskadi
noticias
Nahasmenetik, bi ideia argi. Orio nagusitu zen San Miguel ligako zortzigarren banderan, herenegun Pasaian, marka berria ezarrita Orio nagusitu zen San Miguel ligako zortzigarren banderan, herenegun Emaitzak ikusi, estropadak nola joan diren aztertu, eta aurtengo San Miguel ligaren hasiera nahasi samarra izan dela ondor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004563
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez da denbora luzea igaro ezinbesteko osagarria zenetik; Millennium saileko liburukoteetako bat besapean, baina nabarmen, eramatea ia derrigor bihurtu zen. Hiru ziren liburuak, eta berdin zion zein eraman; pisuak pisu, guztiz in zen erakustaldia egitea. Trilogiako liburuak erruz saldu ziren, eta, neurri handi batean, E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004564
BERRIA
Euskadi
noticias
Georgiako oposizioko burua atxilotu du hango Poliziak Atxilotu dute Nikanor Melia, Georgiako Mugimendu Nazional Batuaren burua. Epaitegiek joan den astean eman zuten hura atxilotzeko agindua, eta erabakiak eragin nabarmena izan du herrialdeko politikan: Melia atxilotuko zutela jakin zenean, Giorgi Gakharia Georgiako le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004565
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Euskarri digitaleko mendiak. EMFk kaleratzen duen Pyrenaica aldizkariaren lehenengo 201 aleak digitalizatu eta sarean jarri dituzte, mendizale ororen eskura. EMFk kaleratzen duen Pyrenaica aldizkariaren lehenengo 201 aleak digitalizatu eta sarean jarri dituzte, mendizale ororen eskura. Denborak aldatzen doaz, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004566
BERRIA
Euskadi
noticias
1978ko sanferminetako biktimen omenezko monumentuari eraso egin diote berriro Lehenengo, lapurtu egin zuten plaka, eta, orain, apurtu eta gainean txakur gorotzak jarri dizkiote. Hiru astean bi aldiz egin diote eraso 1978ko sanferminetako biktimen omenezko Gogoan monumentuari, Iruñean. 78ko Sanferminak Gogoan plataforma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004567
BERRIA
Euskadi
noticias
Sanchezek 155.a aplikatzeko babes osoa eman dio Rajoyri Bezperan iragarri bezala, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Pedro Sanchez oposizioko lider nagusia hartu zuen atzo Moncloa jauregian, Quim Torra Kataluniako presidentearen izendapenari buruz eztabaidatzeko. Bileraren bukaeran, ohar bateratu bat argitaratu zute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004568
BERRIA
Euskadi
noticias
Fantasiaren eta errealismoaren artean. Bidegurutze horretan sortu ditu bere azken ipuinak Amaia Iturbidek (1961, Bilbo). Aitortu du: «Surrealismoaren kaosa erakargarria egiten zait». Eta joera horri heltzen dio maiz idazteko orduan. Baina, dioenez, surrealismo goxatu bat da berea. «Surrealismo orekatu bat», zehaztu du....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004569
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Sare Herritarrak eta Bilboko konpartsek manifestazioa antolatu dute Etxera lelopean, euskal presoen eskubideen urraketa salatzeko. Abuztuaren 25ean izango da, 13:00etan, Plaza Eliptikotik hasita. «Presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko pauso asko eman behar dira».
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004570
BERRIA
Euskadi
noticias
Metroko langileek hitzak baino gehiago eskatu diote Oleagari «Hitzak ez dira nahikoa. Aurrerapausoak eman behar ditu metroko zuzendaritzak». Rafa Valencia langileen batzordeko presidentea Txema Oleaga Bilboko Metroko presidenteari mintzatu zitzaion atzo, langileek metroaren egoitzaren aurrean egin zuten elkarretaratzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004571
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer egin Batera plataformarekin Euskal Elkargoa sortu ondotik? Hasieran finkatutako lau aldarrikapenetatik bakarra lortu bada ere -eta nahi zena baino apalagoa-, herritar plataforma desegitea mahai gainean izan zuten, baina sortutako instituzioaren zaintza herritarra egitea zegokiela erabaki zuten azkenean. Herritar ik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004572
BERRIA
Euskadi
noticias
'Kratos Operazioa', lehen urteurrena. Duela urtebete, brasildar gazte bat hil zuen Londresko Poliziak, erasotzaile suizida bat zelakoan; hiltzeko tiro egiteko politikaren lehen biktima izan zen, eta bakarra, oraingoz Duela urtebete, brasildar gazte bat hil zuen Londresko Poliziak, erasotzaile suizida bat zelakoan; hilt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004573
BERRIA
Euskadi
noticias
Baliabide gehiago eskatu dituzte migratzaileentzat DONOSTIA. Donostia, harrera hiria? Instituzioentzat ez! lelopean, elkarretaratzea egin zuten Donostiako udaletxe atzean atzo. Harrera Sarearen, Antiguako Txantxarreko gaztetxearen eta migratzaileen ordezkariek salatu zuten herritar boluntarioak ari direla ematen «oinar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004574
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzaren lan eskaintzak 40.000 lagun batu ditu BECen, Barakaldon. A-8 autobideak eta metro zerbitzuak gainezka egin dute, eta azterketak 10 minutu berandu hasi dira Osakidetzaren lan eskaintzak 40.000 lagun batu ditu BECen, Barakaldon A-8 autobideak eta metro zerbitzuak gainezka egin dute, eta azterketak Gehiegizk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004575
BERRIA
Euskadi
noticias
Auto batek pertsona bat hil eta gutxienez 22 zauritu ditu New Yorken Auto batek oinez zihoan jendea harrapatu du New Yorkeko Times Square plazan. Pertsona bat hil du eta gutxienez beste 22 zauritu. Hildakoa 22 urteko neska bat dela zabaldu du Poliziak. Bertako komunikabideak zabaltzen ari direnez, oso azkar zihoan ibil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004576
BERRIA
Euskadi
noticias
Estrasburgok Espainia zigortu du, Etxebarria eta Ataunen torturak ez ikertzeagatik Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatua zigortu du Beatriz Etxebarria eta Oihan Ataunen tortura salaketak ez ikertzeagatik. Kalte moralengatik Espainiak 25.000 eta 20.000 euro ordaindu beharko dizkie, hurrenez hurren, Etxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004577
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamazazpi lagun zendu dira Pekinen, eraikin bateko sutean Hamazazpi lagun hil eta beste 24 zauritu dira bart Pekinen, eraikin batean izandako sute batean. Daxing barrutian izan da ezbeharra, lau solairuko etxe batean. Ordubete iraun du suteak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004578
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Gobernuak lau milioi euro inbertituko ditu Pirinioetako Planean, despopulazioari aurre egiteko eta ingurua biziberritzeko, eragileekin elkarlanean. Herriak odolusten ikusi ordez, despopulazioari aurre egitea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Pirinioetako herriak husten ari dira gelditu gabe, eta horregatik ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004579
BERRIA
Euskadi
noticias
BLOGETIK. AEB. HAUTESKUNDE PRIMARIOAK. Hillary Clinton. Renon (Nevada) Hillary Clintonen hitzaldian izan zen Bernardo Atxaga, eta Grand Sierra Resorten ikusi eta entzundakoen kronika idatzi du bere blogean. Renon (Nevada) Hillary Clintonen hitzaldian izan zen Bernardo Atxaga, eta Grand Sierra Resorten ikusi eta entzund...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004580
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasturtea egunotan hasi dute milaka neska-mutikok, eta beste ikasketa batzuetan hasteko atea ere zabalik dago: euskaltegietakoa. Matrikulazio kanpainan dira oraintxe, eta urrian hasi ohi dira eskolak. Joan den astean Nafarroako Gobernuak eta euskaltegiek egin zuten izena emateko deia, eta gisa bereko mezua eman dute E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004581
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerizpean. Irudia. Hernani. SAN JOANEKIN BATERA, AZERI DANTZA Hernaniko San Joan festetan tradizio handiko azeri dantzak egingo dituzte egunotan. Atzo egin zen lehen dantzaldia. 09:00etan hamabost lagun inguru biltzen dira; esku batekin sokari helduta eta bestearekin maskuria hartuta. Kalez kale ibiltzen dira, eta kale...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004582
BERRIA
Euskadi
noticias
GOLFA. Poliziak Tiger Woods golf jokalaria atxilotu zuen atzo, Jupiterren (Miami, AEB), alkohola edanda autoa gidatzeagatik. Woodsek positibo eman zuen alkoholarekin eta marihuanarekin. 41 urteko jokalariak 2008an irabazi zuen azkenekoz torneo handi bat.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004583
BERRIA
Euskadi
noticias
Gertu dabiltza euskal herritarrak. Larunbatean Pello Bilbaok bezala (Caja Rural), Romain Sicardek (Europcar) izan zuen atzo etapa garaipena eskura, baina ezin: Kristian Sbaraglik (MTN Qhubeka) irabazi zuen, esprintean John Degenkolbi (Giant) aurrea hartuta. Gertuen ibili zen ihesaldia izan zen Sicardena, baina ez bakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004584
BERRIA
Euskadi
noticias
Donald Trumpek esan du Errusiak berriro G7ko kide izan beharko lukeela QUEBEC. Kanada, AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Japonia eta Alemania G7ko kideak goi bilera egiten ari dira Quebecen -gaur bukatuko da bi eguneko batzarra-, eta, Donald Trump AEBetako presidenteak atzo adierazi zuenez, Errusiak munduko herria...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004585
BERRIA
Euskadi
noticias
NBEk Myanmarren jarrera deitoratu du. Junta Militarraren kontrako gaitzespen argirik ez du hitzartu Segurtasun Kontseiluak Junta Militarraren kontrako gaitzespen argirik ez du hitzartu NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak «irmo» deitoratu du Myanmarko Junta Militarra. Monje budistek orain aste batzuk abia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004586
BERRIA
Euskadi
noticias
A zadi , askatasuna; luzaroan desiratutako ideala da kurduentzat. Garai batean, estatu kurdu baten ideiari estuki lotuta zihoan, eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ere helburu horixe zeukan lematzat. Duela urte batzuetatik, ordea, estrategia aldatu dute: estatu-nazioak egitura gisa ukatu, eta konfederalismo demokr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004587
BERRIA
Euskadi
noticias
Ukrainako lehen ministro ohi Julia Timoxenkok ez dio presidentetza bozetara aurkezteari uko eginen. Hautagaitza bertan behera uzteko eskatu zion UDAR alderdiko buru Vitali Klitxkok, kontsentsuzko hautagai baten alde: Petro Poroxenko enpresaburua. Timoxenkok, ordea, ez du proposamena onartu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004588
BERRIA
Euskadi
noticias
Udako apustu fresko gisara, asteartean itzuli zen Euskalonski ETB1era. Pello Reparaz musikariak (Zetak) aurkezten duen telebista programa da. Euskara hitz egiten duten lagunak elkarrizketatzen dituzte munduko hainbat herrialdetan. Bigarren denboraldi honetan, besteak beste, Sydney (Australia), Santiago (Txile), Mexiko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004589
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontua %13 argaldu eta gizarte gastua %7 igo nahi du Gipuzkoak Gipuzkoako Diputazioak zenbakiz jantzi du 2012rako gerrako ekonomia: aurrekontu proposamena aurtengoa baino %13 txikiagoa da, baina gizarte politikako gastua %7,67 handitu nahi du. Gizarte gastu gehiago eta porlan gutxiago, errepideetako gastua gutxitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004590
BERRIA
Euskadi
noticias
Hans Esser ezizena hartu eta Bild Zeitung Europako aldizkari sentsazionalistenean infiltratzea lortu zuen Gunter Wallraff kazetari alemaniarrak 1977an. Kazetaritza munduko praktika okerrak salatu zituen gero, eta Alemaniako Gorte Federalak legezkotzat eman zituen haren metodoak. Hala ere, Ganz unten liburuak (Pagaburu)...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004591
BERRIA
Euskadi
noticias
«Indar sozial handiena» bildu behar dela dio Nazio Eztabaidaguneak. Aldaketa politikoa lortzeko bidean, printzipioak adostu eta berretsi nahi dituzte Barañainen azaroaren 24an «Indar sozial handiena» bildu behar dela dio Nazio Eztabaidaguneak Aldaketa politikoa lortzeko bidean, printzipioak adostu eta berretsi Bi hilab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004592
BERRIA
Euskadi
noticias
ELAk grebara deitu ditu Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileak «Emakume aurpegia du prekaritateak». Horixe adierazi zuten atzo Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileen ELAko ordezkariek, sindikatuaren egoitzan egin zuten prentsaurrekoan. Izan ere, 5.000 langile inguru daude sektorean, eta emakumeak dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004593
BERRIA
Euskadi
noticias
Konstituzio batzordeari muzin egin diote Egiptoko alderdi sekular batzuek Egiptoko Legebiltzarreko alderdi sekularretako hainbat diputatuk muzin egin diote konstituzioa eratzeko batzordean parte hartzeari, Anaia Musulmanei eta salafistei egotzi baitiete organo horretan gehiengoa bermatu nahi izatea erlijioan oinarritut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004594
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazte bat hil dute Txilen, bi greba egunen ondoren SANTIAGO. Hamalau urteko gazte bat hil dute Santiagon, Txilen, ustez Poliziak botatako tiro batek bularrean emanda. Gaztea atzo goizaldean hil zen, greba orokorreko bigarren egunaren ondoren. Erasoa Macul auzoan izan zen, eta hildakoaren senide eta lagunek ziurtatu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004595
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren mailako herritarrak. Paperik gabeko etorkinen inguruko legedian aldaketak ditu iragartzekoak AEBetako gobernuak Paperik gabeko etorkinen inguruko legedian aldaketak ditu iragartzekoak Duela lau urte 43 urteko gizonezko bat hil zen New Jerseyko etorkinentzako atxilotze zentroan. Aspalditik zituen bihotzeko araz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004596
BERRIA
Euskadi
noticias
Pedro Sanchezi aitortu behar zaio sen handiko politikaria dela. Maiatz bukaeran, PSOEk emaitza txarrak lortu zituen udal hauteskundeetan, eta testuinguru horretan gutxienez arriskutsutzat jo zitekeen erabaki bat hartu zuen PSOEren idazkari nagusiak: erantzukizuna bere gain hartu, eta udazkenean egitekoak ziren Espainia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004597
BERRIA
Euskadi
noticias
Atxiloketak eta are injustuagoak diren kartzelatzeak ari dira pilatzen asteotan Katalunian. Gobernuaren zati bat, atzerrian; bestea, kartzelan; parlamentuko mahaiko bost kide, astebeteko agonian; eta gizarte erakunde nagusietako buruzagiak ere kartzelan. Espainiako Gobernuak eta estatuaren botere egiturek benetako aurp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004598
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 58. ZINEMALDIA. SAIL OFIZIALA. Munstroaren aurka munstro bihurtua. 'I Saw the Devil' film gogor eta gordina aurkeztu du Kim Jee-Woon hegokorearrak; mendekua eta indarkeria ditu ardatz Deabruari mendeku perfektua hartzeko deabru bilakatzeaz gogoeta egin du lanean 'I Saw the Devil' film gogor eta gordina aurke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004599
BERRIA
Euskadi
noticias
Larrañaga: "Ez zait iruditzen neure burua beldurtzeko zereraino joan zenik" Azpeitiko zezen plazan zen ekitaldia joan zen larunbatean, eta jendetza bildu zen ikuskizunaz gozatzera. Ordea, espero gabeko irudia ikusi zuten. Puntako bi kirolari, Mikel Larrañaga aizkolaria eta Alex Txikon alpinista, akituta eta balantzaka,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004600
BERRIA
Euskadi
noticias
Mendia: «Hemen ez da eztabaida linguistikorik izan» Hizkuntza politikaren inguruko eztabaida ukatu egin zuen atzo Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean: «Hemen ez da sekula eztabaida linguistikorik izan; inoiz ez da haustura sozialik izan». Hizkuntza «oso kontu intimoa» de...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004601
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Peña II.aren lesioak astebukaerako egutegia aldatu du Lau eta Erdiko Txapelketan. Ezkurdia eta Elezkano II.a ostiralean arituko dira azkenean, Tafallan (22:00). Larunbatean Lasok eta Elordik jokatuko dute, Bizkaia pilotalekuan (17:15), eta igandean Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren txanda izango da. Donost...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004602
BERRIA
Euskadi
noticias
Gauza jakina da ez dagoela pandemiak eragin ez dion ezer. Orokorrean denak egin du gaixotzera, izan COVID-19a harrapatu duelako, edo izan haren albo kalteek gogorrago edo arinago astindu dutelako. Esate baterako, euskarak, arnasguneak ez ezik, dirugune eta indargune garrantzitsuak ere galdu ditu. Iaz ez ziren egin ikas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004603
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskubide urraketak politikarien agendan. Guatemalan gerra krimenak aztertzeko konpromisoa hartu dute Kongresuan, bozen atarian Guatemalan gerra krimenak aztertzeko konpromisoa hartu dute Kongresuan, Guatemalako Kongresuak giza eskubideen urraketak aztertzeko konpromisoa hartu du. Ez da lehen aldia; Kongresuko hainbat o...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004604
BERRIA
Euskadi
noticias
. Txapeldunen Ligara. Europa ligara. Bigarren Mailara
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004605
BERRIA
Euskadi
noticias
Willis Drummond, Soulfly, Mice eta Habia taldeek ere joko dute EHZn Aurten EHZn izango diren talde gehiagoren berri eman dute gaur jaialdiko antolatzaileek, ohar baten bidez. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute 27. EHZ Euskal Herria Zuzenean, laugarren aldiz Irisarrin (Nafarroa Beherea). «Aniztasuna» izango da ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004606
BERRIA
Euskadi
noticias
Martxan da Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoa sortzeko prozesua, eta laster espero da agindua argitaratzea ere. Eta martxan jarri dira gizarte eragileak ere, tenore egokian. Elkargoak hizkuntzaren esparruan zer eskumen izango dituen lehenbailehen zehaztu behar dela, eta euskararen berreskuratze lanak lehentasunetan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004607
BERRIA
Euskadi
noticias
«Pixkanaka, eskuen kezka ahaztuz noa, eta hobeto ari naiz» «Nahiko konforme» dago Olaizola II.a eta bera egiten ari diren lanarekin: bost garaipen lortu dituzte zortzi jardunalditan. «Zail» ikusten du sailkapenean gora egitea. «Ahal den ondoen» iritsi nahi du amaierara. Ordu eta laurden pasa jo eta ke, eta 815 pilotaka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004608
BERRIA
Euskadi
noticias
Liskarrak jazo dira Marokon, gazte saharar baten hilketaren ondorioz Marokoko hiriburuko Mohamed V.a Unibertsitatean liskarrak jazo dira Poliziaren eta ikasle saharar batzuen artean. Azken horiek 25 urteko lagun baten hilketagatik protesta egiten ari ziren. Izan ere, Hamadi Iadar gaztea hil zuten herenegun gauean Rabat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004609
BERRIA
Euskadi
noticias
1. Euskarazko film bat egiten denean, film hori gaztelaniazko azpititulurik gabe ikusi ahal izateko aukera edukitzea da logikoena. Baina herri honetan, euskararen aferan, hizkuntza eskubideen urraketek, ilogikotasunak eta itxurakeriak agintzen dute. Eta hiru horien artean 2. Filmak jatorrizko hizkuntzan ikusteko aukera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004610
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Futbol Federazioak soldata kendu dio Rubialesi Dimisioa eman ez duen arren, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ez du Espainiako Federazioaren eta UEFAren soldatarik jasoko hurrengo 90 egunetan. FIFAk joan den astean inhabilitatu zuen Rubiales, hiru hilabetez, Munduko Kopako finalean Jen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004611
BERRIA
Euskadi
noticias
Zubietako erraustegiaren jardueraren inguruko galderak erregistratuko ditu EH Bilduk Zubietako erraustegiaren jardunaren «gardentasun falta» dela-eta kezkatuta dago EH Bildu. Abenduaren 11n instalazioa martxan jartzeko akta sinatu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK). Baina informazio hori zalantzan jarri dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004612
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionako manifestazioarekin bat egiten dute Basque Friendship taldeko kideek Euroaginduaren kontrako kezkak eta eskubide zibil eta politikoen defentsak Euskal Herriko mugak gainditu ditu. Europako Parlamentuan Basque Friendship taldea osatzen duten eurodiputatuek agerraldia eginen dute egun, adierazteko bat egiten dute...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004613
BERRIA
Euskadi
noticias
Mundu guztiko txokoak, Londresen . 250 urte bete dira Britainiar Museoa zabaldu zela; munduko museo bisitatuenen artean bigarrenak milioika altxor historiko eta artistiko biltzen eta erakusten ditu; Erresuma Batuaren garai bateko botere kolonialistaren sinboloa ere bada. 250 urte bete dira Britainiar Museoa zabaldu zel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004614
BERRIA
Euskadi
noticias
KAIRO. Siriako matxinadan 61 hildakoren berri eman zuten atzo oposizioko eta gobernuko iturriek. Herri Koordinaziorako Batzordeen arabera, Idlibeko ospitalean identifikatu gabeko 30 gorpu aurkitu dituzte. Sana agentziaren arabera, berriz, presoak zeramatzan autobus baten aurka lehergailu bat zartarazi zuten Ariha eta I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004615
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerrak gauza berria ez diren bezala, zigor ekonomikoak eta bahimenduak ere ez dira nobedade. Ezta horiei guztiei lotutako energia krisiak ere. Beste behin, erregaien eta gasaren menpekotasuna biluztera dator gerra, eta askoren akordura datozenak 1970eko hamarkadako petrolio krisiak dira. Krisi haiek mundua aldatu zuten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004616
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantza Quirogak dimisioa eman du. Horretan demostratu du Euskadiko PP ez dela Espainiakoa, bi herrialderen artean oso egitate bereizgarri markatuak daudela, beharbada bere arerio politikoek baino azkarrago eta modu eraginkorragoan. Egoera paradoxiko bat ere sortu du. Orain penatzen nau haren joateak, baina joan izan e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004617
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia sei urte eta 2.500 kilometro inguru. Horiek ETAk bere armagabetze prozesua amaitzeko behar izango duen denbora eta egin behar izan duen bidea, atzo ezagutarazitako aurreikuspenak betetzen badira. 2011ko urrian bere jardunaren amaiera jakinarazi zuenetik, «ezohikoa eta zaila» izaten ari da prozesua, Nazioarteko Egiaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004618
BERRIA
Euskadi
noticias
Italian, 53.000 lagun baino gehiago zigortu dituzte konfinamendua hausteagatik joan den asteburuan. Italiako Gobernuak adierazi duenez, 70.000 polizia mobilizatu zituen Aste Santuko opor bidaiak eragozteko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004619
BERRIA
Euskadi
noticias
Ubera: "Testuinguru honetan aktiboki jokatu behar dugu, herritarrei hitza emanda" Hona hemen Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkide eta Aralarreko idazkari nagusiaren esan batzuk, aurrerapen modura: - "Herritarrei hitza emateko tresna bat da lege proposamen hau, herri honen etorkizun politikoa eta gizarte eredua eraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004620
BERRIA
Euskadi
noticias
Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero Euskal Herriratu dituzte Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero euskal presoak Euskal Herriko kartzelatan daude jada. Gallastegi Zaballara eraman dute, eta Eskudero, Martutenera. Bi preso horienak izan ziren Espainiako Espetxe Erakundeek ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004621
BERRIA
Euskadi
noticias
Felix Ormazabal zendu zen atzo, Arabako ahaldun nagusi eta EAJko kide izandakoa; Gasteizen hil zen, 81 urterekin, Txagorritxu ospitalean, osasun arazo baten ondorioz. Araian jaio zen, 1940ko maiatzean; Teologia eta Zuzenbidea ikasi zituen, eta diktaduraren ostean egin zuen jauzi politika instituzionalera. Nekazaritza e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004622
BERRIA
Euskadi
noticias
Prest dira ezpatak Zumarragan (Gipuzkoa), eta, prest, beraz, Irrintzi dantza taldeko dantzariak. Gaur haiek izango dira protagonista; gaurkoa baitute, hain zuzen ere, Santa Isabel eguna, ezpata dantza dantzatzeko eguna. «Egun berezi bat da gure dantza taldearentzat, eta baita herriarentzat berarentzat ere». Hala azaldu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004623
BERRIA
Euskadi
noticias
Istilu batzuk izan dira EAJko buruari egindako harreran Andoni Ortuzar ostegun iluntzean Oiartzunen hitzaldi bat ematera zihoala eta, Heziberri = Euskal Lomce lelopean elkarretaratze bat izan zen, eta istilu batzuk gertatu ziren. Bilkurako 70 kideek oihu artean hartu zituzten EAJkoak, eta batzuk protestagileak grabatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004624
BERRIA
Euskadi
noticias
Grafeno geruza bat. Grafeno geruza osatzen duten karbono atomoak. Grafeno geruza osatzen duten karbono atomoen elektroiak. Eta grafeno geruza osatzen duten karbono atomoen elektroien espinak. Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan lanean ari dira Europako Spring ikerketa proiektua abiatu duten sei ikerke...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004625
BERRIA
Euskadi
noticias
«Sevilla talde garrantzitsua da. Baina Osasuna entrenatzea aurrerapauso bat da nire kirol ibilbidean, erronka bat. Egun inportantea da niretzat. Oso motibatuta nago». Gogoz heldu dio Diego Martinezek Osasunako entrenatzaile karguari (Vigo, Galizia, 1980). Bi sasoirako sinatu du, eta atzo aurkeztu zuten. Sevilla B zuzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004626
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hasi da COVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina Hego Euskal Herrian. Pfizer eta BioNTech botika etxeen txertoak jaso dituzte administrazioek, eta zahar etxeetatik ekin diote kanpainari; izan ere, lehen fasean arrisku taldeek izango dute lehentasuna, egoera zaurgarrian dauden taldeek. Iruñeko El Vergel egoitzako 7...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004627
BERRIA
Euskadi
noticias
Udalerri Euskaldunen Eguna hilaren 18an izango da, Lesakan Hilaren 18an izango da aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Lesakan (Nafarroa). Zubiak zeharka leloa ardatz hartuta antolatu dute egitaraua. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gaur egin du iragartzeko agerraldia, Lesakako Udaleko eta tokiko euskalgintzako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004628
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela 50 urteko Miarritze, Hazparne, Donoztiri eta Domitxaineko gazteak beren aitatxi eta aitei Gerra Handiko eta Bigarren Mundu Gerrako balentria eta nekeak entzunez hazi ziren. Amatxi eta amak otoitzean gogoratzen zituzten, Frantziaren alde hildakoengatik. Hurbileko itzala zuten Aljeriako basakeria gorabehera, loriat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004629
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Udalak jakinarazi du geltoki berriak gainditu duela ke proba, eta, beraz, segurtasun neurri guztiak betetzen dituela. Suhiltzaileak probak egiten aritu dira gaur, eta geltokiak aurrekoan zituen akatsak "egoki" konpondu direla ebatzi dute. "Irekitzeko ezinbestekoak dituen segurtasun neurriak betetzen ditu". G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004630
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka senide eta lagun milaka kilometroan sakabanatuta. Astero bezala, udan zein neguan, errepideko karruselera igo eta euskal presoak bisitatzera doazenen mosaikoa da hori. Nagore Lopez de Luzuriaga Etxerat elkarteko kideak dioen moduan, ez zuten espero ETAk armak behin betiko utzi eta urtebete baino gehiagora egoera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004631
BERRIA
Euskadi
noticias
Hitz egiten guztia konpondu daitekeela dio uste zaharrak, baina ekonomiak mantra hori askotan jarri du ezbaian. Izan ere, batzuetan, gatazka bateko aldeak legeak behartuta biltzen dira mahai beraren bueltan. Enplegua erregulatzeko espedienteen kasua da, eta tankera bertsuko kaleratze kolektiboena. Enpresak, neurriaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004632
BERRIA
Euskadi
noticias
'Laika', txakur kosmonauta . Lehen biziduna espaziora bidali zutenetik mende erdia beteko da gaur. Laika txakurra itzulera gabeko espaziontzian joan zen: beroak eta beldurrak jota hil zen, ordu gutxiren buruan. Lehen biziduna espaziora bidali zutenetik mende erdia beteko da gaur. Laika txakurra itzulera gabeko espazion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004633
BERRIA
Euskadi
noticias
Fertiberiako zuzendaritzak Barakaldoko lantokia itxiko du ekainean, eta ostegun gauean akordio batera iritsi zen CCOO eta UGT sindikatuekin langileen baldintza ekonomiko eta sozialei buruz. Bederatzi ordezkarietatik bi ditu ELAk, eta jada sindikatuko bazkideek erabaki dute akordioaren kontra bozkatuko dutela langileek ...
cc-by-sa 4.0