id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0004434
BERRIA
Euskadi
noticias
Bartzelonak fitxaketak egin ahal izango ditu uda honetan. Kataluniako taldeak helegitea jarri dio FIFAk hilaren 2an jarritako zigorrari, eta gaia daraman komisioak onartu egin du. Beraz, behin-behinean, bertan behera gelditu da zigorraren aplikazioa. Arrazoia taldeak auzia TASera eramateko asmoa da, eta Nazioarteko Kir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004435
BERRIA
Euskadi
noticias
Disenteriak jota, ehun lagun gaixotu dira Eibarren, gehienak umeak Ehun pertsona gaixotu dira azken asteetan Eibarko San Andres ikastolan (Gipuzkoa), disenteriak jota. Osakidetzak jakinarazi duenez, dagoeneko kontrolpean dute disenteria agerraldia, eta eri guztiek jaso dute tratamendua. Eibarko ikastetxe horretako ikas...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004436
BERRIA
Euskadi
noticias
«Langabezia gora doalarik, gehiago lan eginaraztea absurdoa eta kaltegarria da» Azken urteetan akziodunei banaturiko aberastasun heina azkarki emendatuz joan da. Irabazien banaketa moldatzea lirateke erretreten kutxaren zuloa estaltzeko aterabidea, Jean-Michel Harribei ekonomistaren ustez. Baina horrelakorik ez dutela ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004437
BERRIA
Euskadi
noticias
Zarautzek sasoiko lehen garaipena lortu du Zuazoren aurkako derbian (26-22) ESKUBALOIA. Kostata, baina lortu du Aiala Zarautzek sasoiko lehen garaipena. Atzo lortu zuen, etxean, Zuazoren aurkako derbian (26-22). Horri esker, atzean utzi ditu jaisteko postuak. Bera Berak, berriz, ez zuen huts egin Malagan (Espainia), Cl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004438
BERRIA
Euskadi
noticias
Txantxa izan zitekeen, baina ez da: Espainiako Gobernuak Bigarren Aukeraren lege dekretua onartu du. Mariano Rajoy presidenteak iragarri zuen aste hasieran. Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearen esanetan, krisi garaian egindako ahaleginetako batzuk itzuli nahi dizkiete herritarrei, eta okerren daudenen egoera e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004439
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontrasteak harritzen nau gehiena. Argiz eta soinuz eta hitzez eta irudiz eta aurpegiz eta ahotsez eta jendez beteta dago mundua gure pantailetan, bete-betea ageri da, berria berriaren gainean dator eguna, albisteak alde batera lagata ere, zenbat kontu berri dauzkazu egunero eskura, zenbat kantu, zenbat bideo, zenbat p...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004440
BERRIA
Euskadi
noticias
Andoaingo Martin Ugalde parkean egin dute bekaren aurkezpena, gaur eguerdian. Duela hamar urte hil zen Martin Ugalde, eta haren lana gogora ekarri nahi dute sustatzaileek bekaren bitartez. "Gainera, parkea ez genuen sortu 2002an bakarrik euskalgintzarako azpiegitura soilak izateko, baizik eta gure apustua bazen euskara...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004441
BERRIA
Euskadi
noticias
Zigor eta espetxe arloetan «salbuespen arauak» aldatzeko eskatuko du EAJk. PSOEk Kongresuan eskaerak onartuko balitu bakerako borondatea frogatuko lukeela dio Zigor eta espetxe arloetan «salbuespen arauak» aldatzeko eskatuko du PSOEk Kongresuan eskaerak onartuko balitu bakerako borondatea frogatuko PP Espainiako Gobern...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004442
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo udan, berriz ere ez festek indarra hartu duten honetan, irudika dezagun egoera bat, orain arteko aurreiritziak irauliko dituena. Irudika dezagun agintari politiko bat, honako deklarazioa eginez, serio demonio, kazetari mordo baten aurrean: «Birus honen transmisio ezaugarriak gero eta hobeto ezagutzen ditugu. B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004443
BERRIA
Euskadi
noticias
Irauli dira inkestak. Irailaren 18an egingo dute Eskozia estatu independente izateari buruzko erreferenduma, eta aurrenekoz argitaratu da independentziazaleak nagusituko direla dioen inkesta bat. The Sunday Times kazetak eman du YouGov atariak egindako inkesta baten berri, eta, horren arabera, %51 dira "Herrialde indep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004444
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroak %0,9ko defizita hitzartu du Espainiako Gobernuarekin Nafarroak aukera izango du datorren urtean ere aurrekontu hedakor bat egiteko. Datorren urterako BPGaren %0,9ko defizit bat hitzartu du Espainiako Gobernuarekin, iaz izan zuenaren antzekoa (-%0,95). Eurotan, gutxi gorabehera, 190 milioi euroren zuloa egin a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004445
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez dakit zergatik esaten diguten Israelgo Gobernuak gerra bat daukala Hamasekin. Ez da egia. Israelgo Gobernuak palestinar guztiak hil nahi ditu, edo haien lurretik bidali. Norbaitek hala erabaki zuelako eraiki zuten Israel Palestinaren bihotzean. Eta mende erdian jarraitu dute palestinarrei lekua jaten. Oraingo honek ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004446
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur hasiko da EPELen Binakako Txapelketa, Altuna-Martijak eta Ezkurdia-Ladis Galarzak Amezketan (Gipuzkoa) jokatuko duten partidarekin. Txapelketaren nondik norakoak, ordea, joan zen asteartean eman zituzten, aurkezpenean. Modu orokorrean eman zituzten datu gehienak, baina, pixka bat sakonduz gero, zenbaki interesgarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004447
BERRIA
Euskadi
noticias
Lantegi Batuak elkarteak ezintasunen bat duten pertsonek kudeatzen duten aterpe bat jarri berri du martxan Bilbon. Apirilaren 2an zabaldu zuten, eta Europan horrelako proiektu bat abiatu duen lehena da Lantegi Batuak. BBKBilbaoGoodHostel du izena, eta ostatua eskaintzen die gazteei, familiei zein taldeei. Aterpeak harr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004448
BERRIA
Euskadi
noticias
Iñaki Gracia Arregi atxilotu du Guardia Zibilak, Behobian Guardia Zibilak Iñaki Gracia Arregi atxilotu du gaur eguerdian, Irungo Behobia auzoan (Gipuzkoa). Polizia iturriek azaldu dutenez, Jose Antonio Ortega Lara espetxe funtzionarioaren bahiketan parte hartu zuelakoan eman du agindua Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko ep...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004449
BERRIA
Euskadi
noticias
Gidabaimenik gabe gidatzeak kartzela zigorra ekar dezake. Hiru eta sei hilabete arteko espetxealdiaz zigor litekeen delitua da atzoz geroztik gidabaimenik gabe gidatzea Gidabaimenik gabe gidatzeak kartzela zigorra ekar dezake Hiru eta sei hilabete arteko espetxealdiaz zigor litekeen delitua da Gidabaimenik eduki gabe i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004450
BERRIA
Euskadi
noticias
Wimbledonen aurrera egin du Djokovicek, hiru setetan partida aise irabazita Ez da ezustekoen lagun aurtengo Wimbledon. Atzo ere hautagai nagusiek aurrera egin zuten. Na Li izan zen galdu zuen bakarra, eta hirugarren zerrendaburua izan arren, agur esan dio lehiari. Belar gainera ateratzen lehenengoetakoa Novak Djokovic ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004451
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru hilabete zeramatzan urte arteko inflazioak negatiboan edo hutsean. Urrian berriro itzuli da tasa positibora, irailetik urrira bitartean prezioek izandako gorakada handiaren eraginez. INEren arabera, %0,6 garestitu dira hilabetean. Ohikoa izaten da prezioak garestitzea urrian, baina azken urte eta erdiko igoerarik ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004452
BERRIA
Euskadi
noticias
Orkestra Ikasketa masterra jarriko dute abian EOSek eta Musikenek 2015ean Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak homologatutako aurreneko Orkestra Ikasketa masterra, eta bakarra oraingoz, harizko tresnen espezialitatera bideratua, jarriko dute abian datorren ikasturtean Musikene Euskal Herriko Goi Mailako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004453
BERRIA
Euskadi
noticias
EBtik alde egitea bozkatzeko eskatu dute 'tory'-ek LONDRES. EB Europako Batasunetik alde egiteko lege proiektua bozkatzekoak ziren atzo gauean Erresuma Batuko Komunen Ganberan. Bozkatzen hasi baino lehenago, horren alde bozka zezatela eskatu zien diputatuei David Davies Erresuma Batuko brexit -erako ministroak, 2019an,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004454
BERRIA
Euskadi
noticias
AIHERRA. Hogei urte daramatza Aiherrako Beltzuntze elkarteak (Nafarroa Beherea) azaroaren 10ean gaubeila ospatzen. Aurtengo ekitaldirako Joseba Tapia eta Ardi Beltza taldea gonbidatu dituzte kantuan aritzeko. Bertsotan, berriz, Ainhoa Agirreazaldegi eta Odei Barroso arituko dira. Eta urte guztietan bezala, Ugutz ariko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004455
BERRIA
Euskadi
noticias
Ematen du krisi izendatu duten bizi baldintzen estutze horretan gertatzen ari dela lasaitze moduko bat: hazkundearen aipamenak itzuli dira boteredunen ahoetara, enpleguari buruzko datu itxaropengarriak, beldurrak jota sosak gotortu dituen erdi klaseari xahuketara buelta dadin limurtze mezuak... Balirudike nasaitu digut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004456
BERRIA
Euskadi
noticias
Gazteek euskararen inguruan hausnar dezaten, material didaktikoa sortu dute DONOSTIA. Gazteek euskararen inguruko hausnarketa «kritikoa» egiteko asmoz, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak unitate didaktiko digital bat sortu dute: Euskararen Herria Ehuntzen . Sortzaileen arabera, gazteek jarraituko dute «euskararen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004457
BERRIA
Euskadi
noticias
Xabier Muñoz txistularia omenduko dute gaur, Euskaldunan Asteazkena txistua benetan zikloaren barruan omenaldia egingo diote gaur Bilboko Euskalduna Jauregian Xabier Muñoz txistulariari. Arratsaldeko zortzietan hasita, Bilboko Txistulari Bandak Ansorenatarren eta Guridiren obrak interpretatuko ditu, besteak beste. Sabi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004458
BERRIA
Euskadi
noticias
Indiako kazetari bat atxilo, andreen alde egiteagatik HYDERABAD. Indiako Mojo TV kateko saio bat aurkezten du Ravathi Pogadadanda kazetariak. Mugarik Gabeko Kazetariek salatu dutenez, aurkezlea lau egunez izan du atxilotuta Poliziak, solaskide baten kexuaren ostean. Tenplu hindu batean andreak sartzea ahalbidetzen duen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004459
BERRIA
Euskadi
noticias
Agidanean, Kaliforniako kostan etxebizitza sozialak egiteko asmoa agertu dute Googleren eta Facebooken moduko teknologia eta datu enpresa erraldoiek, euren lantoki flamanteetatik hurbil. Badakizue, telebistan ikusiko zenuten noiz edo noiz: mundu guztiak nahi duenean lan egiten duen enpresa cool horiek, ideia-jarioa mot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004460
BERRIA
Euskadi
noticias
Akziodun talde batek ezohiko batzarrera deitu nahi du REALA Talde txuri-urdineko akziodun batzuk APARS elkartea sortu dute, Realeko Akziodun Txikien Elkartea. Helburu zehatza dute: akzioen %5 biltzea, eta ezohiko batzarrera deitzea. Bertan, Miguel Fuentes buru duen zuzendaritza kontseiluaren dimisioa eskatuko lukete, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004461
BERRIA
Euskadi
noticias
DURANGOKO 45. EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA. «Bizipoza sentitu dugu Ahotsenean». Sortzaile eta hartzaileak eroso sentitu dira, eta harrera «oso ona» egin diote guneari Sortzaile eta hartzaileak eroso sentitu dira, eta harrera «oso ona» egin diote guneari; «zenbait unetan txiki geratu da» Ahotsenearen hanka bien, sortza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004462
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek astelehen honetan iragarri du Iker Muniain aurrelariaren kontratua berritu duela, 2019. urteko ekainaren 30era arte luzatuz, 45 milioi euroko etete klausularekin. Modu honetan, Muniainek beste bi urte luzatu du talde zurigorriarekin zuen kontratua, 2017an bukatzen baitzen, eta, horrela, Athleticen jarraituko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004463
BERRIA
Euskadi
noticias
Zierbena eta Donostiarra nagusitu dira Euskadiko Txapelketan, lehendabizikoz Gizonezkoetan, Zierbena moldatu da hobekien Lekeitioko estropada eremuan. Juan Zunzunegiren taldeak betidanik erakutsi izan du irabazlearen sena, eta gaur jaso du saria. Lehendabizikoz irabazi du Euskadiko Txapelketa. Lehen bandera izan du Don...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004464
BERRIA
Euskadi
noticias
«Egoera: 'Parrandarako gorputzak ezetz eta buruak baietz dionean' #SFk14 Iruindarrok behintzat 9 egunez buruari egiten diogu kasu. #9x9 @berria ». 07:57 «Dutxa, arropa jantzi eta kalera! Bermut sanfermineroek ez dute parekorik! Kale Nagusian hasi eta nork daki non amaitu! @berria #9x9 ». 08:54 « @katakrak54 -en lehenen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004465
BERRIA
Euskadi
noticias
Silvio Berlusconiri ez diote utzi Italiatik irteten ERROMA. Milango auzitegi batek Italiatik irtetea eragotzi dio Silvio Berlusconi lehen ministro ohiari. Dublinera joatekoa zen, Europako Alderdi Popularraren kongresu batera, baina ustelkeriagatik betetzen ari den zigorrak debekatzen dio.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004466
BERRIA
Euskadi
noticias
ESPAINIAKO PNEUMATIKOEN HILERRIAN ERRETAKO GURPILAK Europako pneumatikoen hilerririk handienak sua hartu zuen atzo Seseñan (Espainia), Madril eta Toledo artean. Biltegiko 21 hektareetatik 8 kiskali ziren, eta kedar handia sortu zuen. Guardia Zibilak uste du sutea nahita eragindakoa izan dela. 7.500 herritarrek egin dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004467
BERRIA
Euskadi
noticias
Inoiz ez zen konformatu agerikoarekin eta erraza zenarekin. Horren erakusle, Ara egitera sartu zen, munduko egunkari guztiak okerren pasatzen ari zirenean eta dozenaka ixten ari zirenean». Vicent Partalen hitzak dira. Vilaweb atariko zuzendariak Interneteko hainbat proiektutan egin zuen lan Carles Capdevilarekin (Hosta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004468
BERRIA
Euskadi
noticias
Argindar konpainiek ordaindu beharreko zerga berriak 817,4 milioi utzi ditu oraingoz Espainiako Ogasunean. Bankuen gainekoak, berriz, 637 milioi eman ditu. Guztira 1.454 milioi izan dira eta horietatik 110 milioi inguru iritsiko dira foru ogasunen kutxetara. Lehen ordainketa astelehenerako egin behar zuten, eta irailar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004469
BERRIA
Euskadi
noticias
2007an hasiko dira eraikitzen Nafarroako Liburutegi Nagusi berria Iruñean. Nafarroako Gobernuak 28 milioi euroko aurrekontua du eraikuntza lanak aurrera eramateko 2007an hasiko dira eraikitzen Nafarroako Liburutegi Nagusi berria Nafarroako Gobernuak 28 milioi euroko aurrekontua du eraikuntza lanak Nafarroako Liburutegi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004470
BERRIA
Euskadi
noticias
"Denbora-pasak utzi" eta nafartarren alde lanean jartzeko esan dio PSNk UPNri Nafarroako Parlamentuko PSNko bozeramaile Juan Jose Lizarbek UPN eta PPren balizko akordioari buruz esan du "kezkatuta" dagoela UPNren "denbora-pasak" direla-eta. "PSNk nafartarren arazoei irtenbideak aurkitzeko buru-belarri lanean jarraituko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004471
BERRIA
Euskadi
noticias
Inbestidura saioa Lopezek irekiko du, eta Ibarretxek itxi. EAJk eta PSE-EEk Juan Jose Ibarretxe eta Patxi Lopez lehendakarigaien hautagaitzak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean Joseba Egibarrek dio gizartearen gehiengoak Ibarretxeri eman diola «gidaritza» Inbestidura saioa Lopezek irekiko du, eta Ibarretxek itxi EA...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004472
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskualde Kontseiluak sardiniera onartu du, baina ofizial egin gabe Hizkuntza batua atontzeko prozesuari ez ezik, hura eremu publikoan hedatzeari ere bultzada eman dio Eskualde Kontseiluak sardiniera onartu du, baina ofizial egin gabe Hizkuntza batua atontzeko prozesuari ez ezik, hura eremu publikoan Sardiniako berezko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004473
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREMONTEA. Juaristi-Lizasok eta Urriza-Agirrezabalak binakako Azysa txapelketako lehen faseko azken partida jokatuko dute gaur, Galarretan. Irabazleak finalerdietara pasatuko dira, eta Ezkurra-Aizpurua II.aren aurka jokatuko dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004474
BERRIA
Euskadi
noticias
Sektore arteko akordio baten bila ariko dira gaur sindikatuak eta patronala Euskal lan harremanen taulan mugarria jar dezakeen akordio bat adosteko «benetako aukerak» daude gaurko bileran. Sindikatuen hainbat iturrik diote oraindik goiz dela ezer sinatzeko, baina ez dute baztertu Espainiako lan itunetatik babesteko sek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004475
BERRIA
Euskadi
noticias
Errepideak finantzatzeko plan integrala eskatu dute DONOSTIA. Gipuzkoako Diputazioari eskari bat egin diote EAJk, PSE-EEk eta PPk: errepideak finantzatzeko plan integral bat diseinatzeko, «unean uneko neurriak» hartu beharrean. Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak aldundiaren proposamena aurkeztu du: AP-8 et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004476
BERRIA
Euskadi
noticias
Golak: 0-1: Wallnerrek (30. min.); 0-2: Leonardok (30. min.); 1-2: Llorentek, penaltiz (68. min.); 2-2: Llorentek, penaltiz ( 75.min.) Epailea: Ivan Bebek (Kroazia). Txartel horia Salzburgoko Cziommer, Leonardo, Sekagya, Pasanen, Wallnerr eta Gustafssoni eta gorria Lindgreni (bi hori, 74.min.). Bestelakoak: Ikusle asko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004477
BERRIA
Euskadi
noticias
Zer sentitzen den jakitean ikasle batzuek zure historia ikasten dutela. Hona galderetako bat, 17 urteko ikasle batek egin diona Josu Landa idazleari. Parean dituen 35 ikasleetako bat izan da. Ihesa eta kartzela dute gaia, azken aste hauetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko 70 ikaslek landua dutena euskara klaseetan. De...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004478
BERRIA
Euskadi
noticias
lentzero eta Mari Domingik magiaz bete zituzten Bilboko kaleak. Eguzkia amatatu eta gaua heltzearekin batera, karroza koloretsuek lagunduta agertu ziren Moyua plazan. Ordurako, bertara bilduak ziren haur eta heldu, txapela buruan, gaueko bi protagonistei ongietorria emateko zain. Carlton hoteletik atera ziren, izar osp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004479
BERRIA
Euskadi
noticias
Justiziaren etsipena, gaizkileen garaipena. Carlos Castresana NBEko Zigorgabetasunaren Aurkako Batzordeko zuzendari ohiak Guatemalako fiskal nagusi ohiaren aurkako frogak aurkeztu ditu, Rosenberg abokatuaren hilketarekin lotuz. Carlos Castresana NBEko Zigorgabetasunaren Aurkako Batzordeko zuzendari ohiak Guatemalako fi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004480
BERRIA
Euskadi
noticias
Urrutikoak izanagatik, ohikoak eta gertukoak zaizkigu udan munduko edozein bazterretan sortutako suteak. Orain Greziakoak dira, baina lehen Galiziakoak, Portugalgoak, Espainiakoak, Ameriketako Estatu Batuetakoak, Australiakoak, Txilekoak ere izan dira. Greziako suteari buruzko irudi eta testigantza lazgarriak iristen a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004481
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaineko arratsalde bat; ekainaren 27koa, hain zuzen. Donostia, 1960. Jesusa Ibarrolak erosketa batzuk egin behar ditu, eta, horren aitzakian, 20 hilabeteko alaba izebaren kargu utzi du. Begoña Urroz da haurraren izena, eta Amarako tren geltokian geratu da Soledad izebarekin batera; geltokiko kontsignan egiten du lan h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004482
BERRIA
Euskadi
noticias
Lagun Arok Andy Panko fitxatu du taldea bigarren itzulian indartzeko. Bidorretak pibot bat ere nahi zuen, baina Montañezen lesioa dela eta, hegalekoa fitxatu dute lehenbizi Lagun Arok Andy Panko fitxatu du taldea bigarren itzulian indartzeko Bidorretak pibot bat ere nahi zuen, baina Montañezen lesioa dela eta, Lagun Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004483
BERRIA
Euskadi
noticias
«Iradokizunaz ere goza daiteke, azalpen argi bat gabe» Manel urbanoago bat, hasierako pop-folketik orain arteko urrunen. 'Sampler'-a bere eginda, lehengo zenbait kantari katalanekin elkarrizketa bat sortu dute disko berrian. Iruñean eta Barakaldon aurkeztuko dute. Zubiak musika katalanaren garai ezberdinetako ahotsen a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004484
BERRIA
Euskadi
noticias
De Andresek babesa eskatu du bere zerga kenkarientzat Bere horretan aurrera ateratzeko aukera gutxi badu ere, Javier de Andresek (PP) Arabako Biltzar Nagusietako beste taldeen babesa eskatu du bere zerga erreformaren alde. Familia ugariei eta langabeei zerga kenkariak handitu nahi dizkie, baita langileak kontratatzen d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004485
BERRIA
Euskadi
noticias
Brasilgo Gorenak Temer ikertuko du, justizia oztopatu ote duen argitzeko SAO PAULO. Errepublikako Prokuradoretzaren eskariari erantzunez, Brasilgo Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zuen Michel Temer presidentearen aurkako ikerketa abiatuko duela, justiziaren lana oztopatu ote duen argitzeko. Haren isiltasunaren truke, E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004486
BERRIA
Euskadi
noticias
'Zabalza auzian' nahastutako guardia zibila mailaz igotzea biktimak «umiliatzea» dela salatu dute EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk Espainiako Gobernuak Zabalza auzian nahastuta egon zen Arturo Espejo guardia zibila mailaz igo izana salatu dute gaur EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk, adierazpen instituzional batean. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004487
BERRIA
Euskadi
noticias
...amoranteek amodioa egiten segitu dute denboraren harietatik desloturik, klandestino bat gauerako ostatu bila dabil, metroko anden ilunetan garbitzaileak pasa dira euren erratz latz eta adats luzeekin eguna eskobatzera, haur batek negarrez aitari ditia eskatzen dio, hiru hautetsik kale kantoian diru beltza banatu dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004488
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzaren menpeko langile publiko gero eta gehiago ari dira lantokian lanean. Konfinamenduaren «garairik gogorrenean» %20 baizik ez ziren beren lantokietatik aritu, baina azken asteetan kopurua %70era iritsi dela jakinarazi du Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko sailburuak. Gainontzekoak telelanean ari dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004489
BERRIA
Euskadi
noticias
Beste 647 kasu atzeman dituzte Hegoaldean, eta %6,2ra igo da positibo tasa Kutsatuen kurbak gorantz egin duela erakusten dute Hego Euskal Herrian bildutako azken datuek. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, Osakidetzak eta Osasun- bideak 10.408 proba egin zituzten herenegun (PCRak eta antigen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004490
BERRIA
Euskadi
noticias
Eustaten arabera, industria sektorean hamabost langile dituzte batez beste EAEko enpresek. Europako Batasunean baino zertxobait handiagoak dira orokorrean. Alemania. Confebaskek herrialde hura du eredutzat. 33 langile dituzte batez beste industria enpresek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004491
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren lanei buruzko baimen sektorialak aurkezteari uko egin dio Eusko Legebiltzarrak AHTaren lanei buruzko baimen sektorialak aurkezteari uko egin dio Eusko AHT abiadura handiko trenaren lanak egiteko beharrezko diren baimen sektorialen berri, atalez atal, emateko eskatu zuen Aralarrek, atzo, Eusko Legebiltzarrean. P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004492
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut klubaren deirik jaso kontratua berritzeko» Dani Garciak lau denboraldi daramatza talde zuri-gorrian, eta teknikari guztien konfiantza izan du. Zaleek ere aitortu diote zelaian egiten duen lana. Egokitzen denari aurre egiteko zalea da Dani Garcia Athleticeko jokalaria (Zumarraga, Gipuzkoa, 1990); aurkaria izan, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004493
BERRIA
Euskadi
noticias
MEXIKO HIRIA. Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak atzo jakinarazi zuen Egiaren Batzorde bat eratuko dutela 1960ko eta 1980ko hamarkaden artean disidentziaren aurka izandako desagertze operazioak ikertzeko. Garai hartan PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionala zegoen agintean, eta errepresioa buruzagi sozial...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004494
BERRIA
Euskadi
noticias
Bereziak izaten ziren berbenak herriko festetan. Harrituko zarete agian aldarri txiki honekin, baina hura zen gozamena eta dantzarako gogoa! Berbenek gure herrian izan duten garrantziaz uste dut ez dela nahikoa hitz egin. Zubi-lan garrantzitsua egin zuten: rock kulturaren zabalpena eta kantu ospetsuen euskaratzea, plaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004495
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizakiaren asmakizunik handienetakoa da, handiena ez bada: dirua. Existitzen ez den zerbait, fikzio bat, fikzio hutsa. Erabaki genuen, noizbait, erabiltzen hastea, eta gaur egun zalantza da nork nor erabiltzen duen. Ikaragarria da hartu duen dimentsioa; balio huts batek, ideia huts batek, gure bizimoduak nola gobernatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004496
BERRIA
Euskadi
noticias
Jo du ertza urteak, heldu gara amildegira eta efemerideen putzutik datorkigu ezinbestean izpia. Urteurrenak, gure gaitza. Eta hala, 50 urte beteko dira Armstrongek, Aldrinek eta Collinsek ilargia jo eta mundua hautsi zenetik. Helduko ziren, baina iritsi ez zirela sinestuta hil zen gure aurreko asko, hezur-haragizko err...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004497
BERRIA
Euskadi
noticias
Produktu edo enpresak sustatzeko azokak beharrezkoak izaten dira. Horren jakitun delako joan da Jean-Marie Etxegorri baxenabartarra Bordeleko (Okzitania) Nazioarteko Azokara. Caoso Axuriak ustiatzen dituen kooperatibako lehendakaria da, eta hemengo bertako arditik eratorritako produktuen salmenta postuan dago: «Badugu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004498
BERRIA
Euskadi
noticias
Edesak dio langileen aldetik ez duela inolako proiektu proposamenik jaso ARRASATE. Edesa Industrialek ohar bidez azaldu du, batetik, hitzarmenerako proposamen batean ari dela lanean, eta, bestetik, ez duela proiektu industrial berri baterako proposamenik jaso, ez langileen aldetik, ezta erakundeen, «kooperatiben» -Mond...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004499
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardiki eguna antolatu dute gaur Zaldibian (Gipuzkoa). Urtero urriko azken igandean antolatzen da festa, artzaintzari omenaldi xume bat egiteko asmoz. Egun osoko egitaraua antolatu dute herrian. 10:30ean hasiko da festa, dianarekin. 11:00etan mondejuen eta Aralarko gaztaren lehiaketak izango dira. 13:15ean izango da bi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004500
BERRIA
Euskadi
noticias
CCOOk eta UGTk auzitara daramate ostalaritzaren ituna BILBO. Estatalizazioaren kasu paradigmatikoa idatzi dute CCOOk eta UGTk ostalaritzaren sektorean. EAEko ostalaritzaren esparru hitzarmena auzitara eraman dute, Espainian indarrean dagoena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere aplika dadin. «CCOOk eta UGTk erabaki bat h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004501
BERRIA
Euskadi
noticias
Akordioa lortu dute Bizkaiko etxez etxeko langileek CCOOk eta UGTk iragarri dute lortu dutela akordioa Bizkaiko etxez etxeko langileen sektorean. Adierazi dutenez, zazpi urte baino gehiago eman dituzte negoziatzen, eta zortzi urte hitzarmen barik. 70 greba egun egin dituzte osotara tarte horretan, eta CCOOk salatu du a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004502
BERRIA
Euskadi
noticias
Etengabe ari gara entzuten une historikoa bizi dugula. Bai, nik ere hala uste dut; baina hala izanda ere, ez dut argi ikusten nola kudeatuko dugun une hau, eta beldur naiz berriro ere euskal herritarrok gai ez garen izango gure bidea adosteko etorkizuna libreki erabaki dezagun. Kezkaz bizi dut egoera. Egia da. Ezinegon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004503
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduan bada jende azkarra; ikusi, pentsatu, analizatu eta erabaki, dena di-da batean egiteko gauza izanik, astirik galdu gabe aurkitzen duena aurrerabidea, baita egoerarik nahasgarrienean ere. Munduan bada, bestalde, jende motelxeagoa, literalagoa, lerro arteko mezu subliminalak nekez harrapatzen dituena eta lagunarte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004504
BERRIA
Euskadi
noticias
Uemako herrietako bost osasun langiletik batek ez daki euskaraz Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, bere udalerrietako osasun zerbitzuari buruzko azterketa aurkezteko. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak eta Garikoitz Goikoetxea teknikariak eman z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004505
BERRIA
Euskadi
noticias
Interes handiko gaia da sorgin-ehiza, baina euskarazko monografia akademikorik ez daukagu, hain orban sakona utzi digun gertakaria ulertzeko; eta ikuspegi independentearen faltan, jarraitzen dugu besteren ikerketak transmititzen. Mito hedatu batek dio sorgin-ehizaren akabaila inkisidore humanista batek zuela ekarri, me...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004506
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Mari Sagardui presoa apirilean utziko dute libre, eta Jon Agirre maiatzean, 30 urtean eduki ostean kartzelan Hogeita hamar urte espetxean egon ondoren, aurki utziko dituzte libre Jose Mari Sagardui Gatza (Zornotza, 1958) eta Jon Agirre Elurtxuri (Aramaio, 1942) presoak, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinaraz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004507
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskaintza gehiago egin ditu Uriartek, baina sindikatuek ez dute askitzat jo Proposamen gehiago jarri dituzte mahai gainean hezkuntzako mahai sektorialean, baina oraingoz ez dira izan gatazka bideratzeko adinakoak. Eusko Jaurlaritzak eta sindikatuek bilera egin zuten atzo irakasleen arloko mahaian. Orain arte eskaini ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004508
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Chelsea Carmichael eta Samora Pinderhughes Gasteizko 46. Jazzaldian ariko direla iragarri du jaialdiak. Gasteizko Principal antzokian ariko diren musikarien berri eman du festibalak, eta areto horretan «gaur egungo jazzik sortzaileena» bilduko duen programazioa eskainiko duela azaldu. Uztailaren 3tik 8ra, arrat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004509
BERRIA
Euskadi
noticias
Ofizialtasuna aldarri . Hizkuntz aldarrikapenak eta Andres Solar idazlearen omenezko ekitaldiak batu ditu aurten Asturierazko Letren Asteak Hizkuntz aldarrikapenak eta Andres Solar idazlearen omenezko ekitaldiak Oztopo guztien gainetik, 25. ekitaldira iritsi da aurten Asturierazko Letren Astea, bertakoek Selmana de les...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004510
BERRIA
Euskadi
noticias
Esku kontuetan jakintsua da Pedro Garcia. Bere eskuetatik makina bat esku pasatu da, eta Logroñon duen kontsultatik makina bat pilotari. Aspekoak tratatzen ditu bereziki, eta gehienek loreak eskaintzen dizkiote: Zubietak, Merino II.ak, Irujok... Azken horrek makina bat buelta eman du Garciaren kontsultatik azken asteet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004511
BERRIA
Euskadi
noticias
Berebiziko munta du botoa emateak, inor bere sofan eroso telebistari begira baina ezer egin gabe ez gelditzeak, edo gertatzen ari denari bizkarra ematen, kontua berarekin ez balihoa bezala, «honek ez du erremediorik, beti betikoek irabazten dute, inoiz ez nik gogoko ditudanek, nire estiloa hobekixe ordezkatzen duten ap...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004512
BERRIA
Euskadi
noticias
Hegoaldean, 2.300 pertsona kalean bizi dira, etxerik ez eta Hego Euskal Herrian kalean bizi dira 2.300 pertsona, etxerik ez daukate eta. INE Espainiako Estatistika Institutuak aurten bildutako datuak dira. 2005etik, %14 handitu da etxerik gabekoen kopurua; 524 gehiago dira. Langabezian daude gehienak. Sexuen artean han...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004513
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAk, euskal sortzaileekin elkarlanean, egitasmo berri bat abiaraziko du. Egunkarian argitaratutako albisteak, euskal sortzaileen begiradarekin, elastiko bihurtuta aurkeztuko ditu. Txanda honetan, Zaldieroa, Savanna Studio, Unai Iturriaga eta Buatxabal sortzaileek bihurtuko dituzte BERRIAko albisteak kamiseta. Osteg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004514
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk edukiera mugatuarekin ospatuko du Alderdi Eguna EAJk igandean, irailak 26, ospatuko du 45. Alderdi Eguna, Forondako zelaietan (Gasteiz). Alderdiak adierazi duenez, ekitaldiak edukiera murriztua izango du; 12:00etan hasiko da, eta ekitaldi politiko «xumea» izango da. Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko pre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004515
BERRIA
Euskadi
noticias
Udazkenean itzulpengintzaren eta literatur sorkuntzaren gaineko Itzuliz usu begiak saio mardula eman ostean, fikzioaren ildora itzuli da Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948), eleberri labur batekin: Gilles de Rais . Eta itzuli da, duela 25 urte emandako ipuina berrartuta. Piztiaren izena narrazio bilduman ekarri zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004516
BERRIA
Euskadi
noticias
Fidel Castrok nazioarteaz bakarrik hitz egin du Kubako Batzar Nazionalean. Lau urtean egindako lehen agerraldia izan da; hamabi minutuz aritu da, eta «gerra nuklearraz» ohartarazi dio Obamari Fidel Castrok nazioarteaz bakarrik hitz egin du Kubako Batzar Lau urtean egindako lehen agerraldia izan da; hamabi minutuz aritu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004517
BERRIA
Euskadi
noticias
168 ikerketa taldek jaso dituzte ikerketak sendotzeko diru laguntzak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 27 milioi euro banatuko ditu sei urterako 168 ikerketa taldek jaso dituzte ikerketak sendotzeko diru laguntzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 27 milioi euro banatuko ditu sei Euskal Herriko Unibertsitateko (...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004518
BERRIA
Euskadi
noticias
40.000, 50.000, 80.000, 100.000, 112.000... Milaka milioi euroak dira. Espainiako bankuek behar duten dirua, hainbat iturriren kalkuluen arabera. Aldea nabarmena da. Are gehiago aintzat hartuta era batera edo bestera jasota ere diru publikoa izango dela eta dirua bueltatu beharko dela. Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004519
BERRIA
Euskadi
noticias
Baionak bigarren garaipena nahi du Challenge kopan ERRUGBIA. Baionak Challenge kopako ligaxkako bigarren partida jokatuko du gaur, Arroxelan (19:30). Baionarrek ondo ekin zioten txapelketari, Exeterri Ingalaterrako ligako hirugarren sailkatuari, 30-24 irabazita. Gazte asko ariko dira hamabostekoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004520
BERRIA
Euskadi
noticias
PALESTINAKO HAUTESKUNDEAK. HEMEROTEKA. "AL HAYAT". Tsunami politikoa Hamasek ezustekoa hartu du bere garaipenagatik, eta Al Fatak, aldiz, bere porrotagatik. (...) Mundua leherketa handi batekin esnatu da. Inoizko lurrikararik handiena iritzi diote... Inork ez zuen horrelako kolpea espero. Hamas bera ere harritua dagoel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004521
BERRIA
Euskadi
noticias
Presoen eta hilketen biktimen senideei elkartasuna adierazi die Uriarte gotzainak. Egunotan etxekoren bat falta dutenak gogoan izan ditu Eguberriko homilian Donostiako gotzainak Presoen eta hilketen biktimen senideei elkartasuna adierazi die Uriarte Egunotan etxekoren bat falta dutenak gogoan izan ditu Eguberriko «Hilk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004522
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizi guztiko espetxealdi berrikusgarriarekin zigortu dute Gasteizen haur bat leihotik bota zuen gizona Arabako Lurralde Auzitegiak kondenatu egin du, Gasteizen, 17 hilabeteko haur bat leihotik bota zuen gizona . 2016ko urtarrilaren 25ean hil zuen haurra, gizonak berak onartu duenez. Auzitegiak zazpi urteko espetxe zigo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004523
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak bortxa matxistari erantzuteko duen telefonoan 2.455 dei jaso dituzte aurten, urri amaiera bitartean. 1.420 lehenengo aldiz egin dira. Bikotekide eta bikotekide ohiek 2.151 eraso egin dituzte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004524
BERRIA
Euskadi
noticias
Liburuan bildutako datuen arabera, 2018an, 10.622 leku zeuden Bizkaiko zahar etxeetan; 2020an 11.022ra heltzeko aurreikuspena du aldundiak. 2012 eta 2018 artean, itxaron zerrenda %58 hazi zen. «Ez dira nahikoak». Mendekotasun handia edo oso handia duten 17.491 pertsona familiak zaintzen ditu; senide horiek urtean bi as...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004525
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Ciro Guerra eta Cristina Gallego. Herrialdea: Kolonbia-Mexiko-Frantzia-Danimarka. Iraupena: 125 minutu. Kolonbia, 1970eko hamarkadan. Rafak Wayuu familia indigenetako kide batekin ezkondu ahal izateko ezkonsari bat eskaini behar du. Diru faltan, marihuana plantazioak dituen familiakide batekin batuko da AEB...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004526
BERRIA
Euskadi
noticias
«Baliabide naturalak zaintzen jakin behar dugu. Ez dugu natura hurbiltzen zaion guztia irensten duen botere-sistemaren ahutzetan erortzen utzi behar. Sistema kapitalistak aurkitzen duen guztia jaten du. [...] Sistema honetan, errentagarria den guztia ona da, eta errentagarria ez den guztiak ez du existitzea merezi. Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004527
BERRIA
Euskadi
noticias
SEXU GEHIEGIKERIAK. Gizonezko bati urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, bi umeri erasotzeagatik Gizonezko bati urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, bi umeri Donostiako epaitegi batek gizon batentzat urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri du, bi neskatori sexu gehiegikeriak egiteagatik. Fiskalak bi urt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004528
BERRIA
Euskadi
noticias
Belgraden, 1932an jaio zen Dusan Makavejev, eta bertan egin zituen bere ikasketak. 1953tik 1964ra film laburrak egin zituen nagusiki, eta geroago hasi zen film luzeak egiten. 1960ko hamarkada amaieran eta 1970eko lehen urteetan, Olatu Beltza zinema mugimendu berritzaileko sortzaile eta kide izan zen. Mugimendu horren e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004529
BERRIA
Euskadi
noticias
Katalanek maite dituzte harriak: harrobiak sortu, harriak landu eta moldatzea... Azken urteotako prozesu politikoan ere sarritan azaldu dira harriak bide erdira. Asmatu dute, ordea, aurrera nola egin. Euskaldunek, berriz, harri-jasotzaile ospea dute, baina, azkenaldian, harri gutxi dute bizkarrera jasotzeko. Bi herriet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004530
BERRIA
Euskadi
noticias
Haize bolada bortitz bat, tornado bat, eta horien eraginez sortutako fenomeno meteorologiko bat. Horixe da igel euria, eta, sarritan, euri zaparradekin batera ere gerta daiteke. Haizeon ondorioz, animaliak bat-batean haize-lasterrean harrapatuta geratzen dira, eta, horrela, distantzia handi batera arrastatzen ditu. Fen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004531
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDEBALDEKO SAHARA. Uruguairen onarpenarekin, 50 bat estatuk onartzen dute jada SEAD Uruguairen onarpenarekin, 50 bat estatuk onartzen dute jada SEAD Uruguaiko Gobernuak SEAD Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa ofizialki onartu zuen herenegun, atzo zabaldutako agiri batean zioenez. Harreman diplomatikoak hastea h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004532
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian, euren bikotekideei eraso dietelakoan Bi gizon atxilotu dituzte Bizkaian, euren bikotekideei eraso Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken egunotan Bizkaian, euren bikotekideei eraso egin dietelakoan. Herrizaingo Sailaren arabera, tratu txarrak jasaten ari zen emakume baten telef...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0004533
BERRIA
Euskadi
noticias
Lau hegazkin komertzial bahitu zituzten Al Kaedako 19 terrorista suizidak 2001eko irailaren 11n AEB Ameriketako Estatu Batuetan. Horietako bik World Trade Centerreko Dorre Bikien aurka jo zuten, New Yorken. Hegazkinek zeramaten kerosenoak eta kolpeak berak sortutako suteak altzairua berotu eta bi eraikinak eraitsarazi ...
cc-by-sa 4.0