id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0006634
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimen erabilera politikoa. Zertarako? Proiektu independentistaren aurka egiteko». Hori ikusten du Asier Blas EHUko irakasle eta soziologoak Gasteizko Biktimen Oroimenezko Zentroaren atzean. «Etorkizunerako joko zelaia markatu nahi dute, batez ere nazioarteari begira». Hori argudiatzeko, nazioarteko bi adibidetara jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006635
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Espainiako armadako Garellano erregimentuaren erakusketa batean kasko bat lapurtu zuen gazteari elkartasuna adierazi dio Bilboko Talde Antimilitaristak. Ignacio Sanzek, beste kide batzuekin batera, kaskoa lapurtu eta lorontzi bihurtuta itzuli zuen egun batzuk geroago. Ertzain bati atzamarra bihurritzea leporatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006636
BERRIA
Euskadi
noticias
Iranek ez du bonba nuklearrik garatu urteotan, IAEAren arabera Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak hilaren 12ra arteko epemuga eman die Txinari, Frantziari, Errusiari, Erresuma Batuari eta Alemaniari 2015ean sinatu zuten Irango akordio nuklearra «gogortzeko». Hala egin ezean, AEBak akordiotik ate...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006637
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez zen pertsonaia erosoa Jon Mirande (Paris, 1925 - 1972). Abertzale sutsua zen, baina ezinikusia zion kristautasunari; eskuin muturreko ideiak bereganatu zituen, eta ez zuen arrazismoa ezkutatzen. Literaturaren oinarria apaizen munduan zegoenean, mundu modernoago batetik idazten zuen, eta gai deserosoak jorratzen zitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006638
BERRIA
Euskadi
noticias
Ziurgabetasuna bidelagun bilakatu zaigu laborarioi, itzal. Bere presentzia faktore askok ziurtatzen digute, eta aspaldikoak ziren horiei -lur eskasia, errelebo falta...- mamu berriak -eta ez hain berriak- azaldu zaizkie: klima aldaketa eta horren aitzakian datorkigun kolonialismo energetikoa. Txanpon bereko bi aldeak d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006639
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIAKO 68. MUSIKA HAMABOSTALDIA. KRITIKA. Zeru lurren aingeru. SAN BIZENTE ELIZAREN 500 URTEAK EASO ESKOLANIA Donostiako elizarik zaharrenaren bosgarren mendeurrena ospatzen da aurten. Hori dela eta, Musika Hamabostaldiko ostiral guztietan kontzertuak antolatu dituzte bertan. Easoko haur kantariak izan dira ardatz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006640
BERRIA
Euskadi
noticias
EIBAR. Jaiak eta karaokea uztartzen dituen Kantu Giro saioa estreinatuko du ETB1ek hilaren 29an. Parte hartzeko helbide elektronikora idatzi behar edo Whatsapp bidez 626-18 14 17 zenbakira idatzi. Gaur hasiko dituzte grabaketak, Eibarren (Gipuzkoa). Asteazkenean Hernanin (Gipuzkoa) izango dira, eta jaiez jai jarraituko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006641
BERRIA
Euskadi
noticias
Pierre Achille Webo Osasunako jokalariak atzo utzi zuen Iruñeko San Miguel Klinikoa. Animoso dagoela erran zuen irtetean, eta taldekideekin lanera itzultzea beste ilusiorik ez duela. Oporretan Kamerunen zegoela, malaria harrapatu zuen Webok, eta uztaila hasieratik ospitaleratuta egon da. «Selekzioarekin joaten nintzene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006642
BERRIA
Euskadi
noticias
Euriborra inoizko tasarik txikienean izan da urrian, %0,65ean Hipotekak kalkulatzeko erreferentzia nagusia da Euriborra, eta hori dela eta, 25 urtera 120.000 euroren hipoteka duenak, adibidez, urtean 1.050 euro gutxiago ordainduko ditu. Urrun geratu dira irailean izandako datuak: batez beste %0,74an izan zen indizea. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006643
BERRIA
Euskadi
noticias
Elkarte saharar independentista bat onartu du Marokok RABAT. ASVDH Giza Eskubideen Urraketen Biktimen Elkarte Sahararrari hitzezko baimena eman dio Marokok. Brahim Dahan preso politiko ohiak zuzentzen du Rabatek baimendutako lehen elkarte saharar independentista. Aminatu Haidarren Codesa, aldiz, ez dute onartu.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006644
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Guztira, sei izango dira aurten ezinduentzat egokituta egongo diren Bizkaiko hondartzak, eta abuztuaren 31 arte 4.500 erabiltzaileri laguntza ematea aurreikusi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Lehen aldiz eskainiko du zerbitzu hori Mundakako Laidatxu hondartzak. Horretaz gain, Getxoko Ereaga, Plentzia, Zierbenako Are...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006645
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurten hogei urte beteko dira 'Eraztunen jauna' obran oinarritutako lehen filma aretoetan estreinatu zutenetik eta, aldi berean, Txalapartak liburua euskaraz argitaratu zuenetik. Tolkienen obrak boladan jarraitzen du: telesail bat egiten ari dira, orain arte egin den garestiena. Azti bat ez da inoiz berandu iristen, ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006646
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espainiako Gobernuak bake prozesua boikoteatzen du» «Bost presoen egoerak agerian uzten du bake prozesua martxan jartzeko apustu politikoa egin zutela, eta irudikatzen du gobernuaren jarrera boikoteatzailea prozesuarekin». «Bitxia da bakearen aldeko apustua egiteagatik bost politikari preso egotea eta ustel aritu dire...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006647
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskaltzak txalotu egin du egoitzetan egin den lana BILBO. EAEko Fiskaltzak iazko memoria kaleratu du, eta bertan dio iaz instituzioek «ahalegin izugarria» egin zutela adineko egoitzetan birusa hesitzeko. Emandako datuen arabera, lehen olatuan 615 egoiliar hil ziren hiru lurraldeetako egoitzetan, eta beste 304 bigarren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006648
BERRIA
Euskadi
noticias
«Prostituzioan saldu banindute bezala sentitu nintzen, mojek erabilia» Marivi iruindarrak ez ditu izen-deiturak eman nahi. Elizaren Biktimen Nafarroako Elkartean izena emandako emakume bakarra da, baina argi utzi nahi du ez dela emakumezko biktima bakarra: «Normalean, ez da hitz egiten emakumezkook pairatutako sexu abu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006649
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasunak irabazi egin du; Realak eta Athleticek, berdindu FUTBOLA. Aurrera doa Realaren, Athleticen eta Osasunaren denboraldiaurrea. Atzo hirurek jokatu zituzten lagunarteko partidak. Osasunak irabazi egin zuen, eta Athleticek eta Realak, berdindu. Gipuzkoarrek jokatu zuten lehenbizi, Borussia Monchengladbachen kontra....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006650
BERRIA
Euskadi
noticias
HARMAILETATIK BEGIRA. Baga, biga... arma, tiro, pun Caparrosek Joaquin sheriff-aren mozorroa jantzi zuen larunbatean: «Oraintxe hasiko gara benetako balekin». Arma, tiro, pun! Hurrengo egunean, bota zituzten tiroak, bai, baina tiratzaile eskasen antzera. Almeriakoen ateak behar zuen helburua, baina kale. Espainiarrek s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006651
BERRIA
Euskadi
noticias
Hala azaldu omen zen Joseba Ezkurdia bere herrian egin zioten harreran, lau eta erdiko txapelketako finala irabazi ondoren. Hala deskribatu zuen kazetariak pilotariaren jarrera, telebistan: «Umil eta gizon». Hainbeste sentsibilitate kanpaina, lengoaia sexistarik ez eta abar, eta gizon azaldu eta halakoak esaten ditugu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006652
BERRIA
Euskadi
noticias
Suizidioak urritzeko tresna berriak sortu ditu Nafarroak Suizidioak gutxitzea, saioen kopurua murriztea, arrisku kasuak atzematea eta biktimen familiei laguntza ematea lortu nahi du Nafarroako Gobernuak. Horretarako, organo instituzional bat sortu du. Gaur egun dituen baliabideak koordinatuko ditu helburu horiek lortu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006653
BERRIA
Euskadi
noticias
UKIP eskuin muturreko alderdiak gora egin du nabarmen Erresuma Batuko udal hauteskundeetan Garrantzitsuak dira Ingalaterrako 34 udalerritan eta Galesko Anglesey (Ynys Mon galesez) uhartean atzo egin zituzten hauteskundeak, Erresuma Batuko lehen ministro David Cameronek duen babesa neurtzeko balioko baitute. Orain artek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006654
BERRIA
Euskadi
noticias
NIAMEI. Nigerko armadak ehun milizianotik gora hil zituen atzo, Burkina Fasoko mugatik gertu. Armadak adierazi zuen operazio bat egiten ari zirela, uztailaren bukaeran Torodin izandako eraso bati erantzuteko; ustez talde islamistetako kideek Nigerko hemeretzi soldadu hil zituzten.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006655
BERRIA
Euskadi
noticias
Izen bereko hirian dagoen Bilbao kafetegiak 2001etik darama euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitako antzezlan laburren saria antolatzen. Aurten ehun urte betetzen ditu kafetegiak, eta, besteak beste, orain arte saritutako lanak argitaratu dituzte Artezblai argitaletxearekin, liburu bat euskarazko lanentzat eta beste bat ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006656
BERRIA
Euskadi
noticias
«Libreki adierazten den bitartean, oparoa izango da etorkizuna» Komiki alternatiboaren artista handienetako da Peter Bagge (Peekskill, AEB, 1957). Beti izan zuen gogoan marrazkilari izatea, baina ez zuen erronka serio hartu, 20 urte bete zituen arte. Robert Crumb komikigilearen lanek erruaren parte izan dutela aitortu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006657
BERRIA
Euskadi
noticias
Omenaldi beroa jaso dute Francoren batailoietan behartuta aritu zirenek. Memoriaren Bideak elkarteak antolatu du ekitaldia, laugarrenez, Igariko gainean. ELKARRIZKETA: FELIX PADIN Francoren batailoietan behartuta lan egindakoa Omenaldi beroa jaso dute Francoren batailoietan behartuta aritu zirenek Memoriaren Bideak elk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006658
BERRIA
Euskadi
noticias
Real Madril ezustean harrapatu nahi du Eibarrek gaur, Ipuruan Denboraldiko partidarik erakargarrienetako bat izango da gaur Ipuruan. Real Madril bigarren aldiz azalduko da Eibarren, Lehen Mailan. Bada itxaropenik armaginen artean ezustea emateko, ikusirik zein bikain ari den Jose Luis Mendilibarren taldea sasoi hasiera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006659
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Nafarroako hainbat taldek uste dute «erabat beharrezkoa» dela AHTaren gaia kanpainan izatea. Ohartarazi dute iraganeko eredua dela, eta Europak laguntzak murriztuko dituela. AHTaren aldean, egungo trenari eustea eta hobetzea proposatzen dute. Larunbatean Gasteizen 12:30ean egingo den manifestaziora deitu dute.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006660
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zuk ez duzu sumatzen -eta nik badakit- oso garrantzitsua dela hau». «Zuk ez dakizu -eta nik bai- ongi pasatuko dugula». «Zu ez zaude akaso jakinaren gainean -baina ni banago eta zaude lasai nik azalduko dizut eta- munduan zein izugarrikeria gertatzen ari diren». Sakonean horrelako mentalitate bat egon daiteke futbolin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006661
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Lagunak-ek eta Realak euskal derbia jokatuko dute gaur, Iruñean, eguerdiko 12:00etan. Nafarrak garaipen premian daude, jaitsiera postuetatik puntu bakar batera baitaude. Txuri-urdinak irabazi eta sailkapeneko postu gozoetan sartzen saiatuko dira. Athletic, bestalde, Levanteren zelaian ariko da, ordu berean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006662
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarraren arrazoiari, arrazoiaren indarrarekin erantzun Ez dira gutxi munduko hizkuntza gutxituetako batean bizi nahi dugunok gainditu behar izaten ditugun oztopoak. Euskara ez da salbuespena, jakina! Aurreiritzi linguistikoak izan ziren aurrena: euskarak ez ote zuen zernahitarako balio. Aise gainditu genuen uste hori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006663
BERRIA
Euskadi
noticias
Zor interesengatik %78 gehiago ordainduko du Eusko Jaurlaritzak 800 milioi eurotik gora ordaindu beharko ditu Eusko Jaurlaritzak datorren urtean zorpetze interesen truke. Zenbatekoa atzo aurreratu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol bilkuran. Interesen faktura, gutxienez, %78 handit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006664
BERRIA
Euskadi
noticias
Baietz, Gangurengo igoera bikoitzak min egingo zuela; eta ezetz, tropel handia iritsiko zela Bilbora. Horixe zen Euskal Herriko Itzuliko lehen etapako zalantza nagusia, eta esprint handia izan zen azkenerako. Neil Stephensek jada ez daki nola ezkutatu Gasteizko etaparako Orica taldeak daukan faborito izaera, eta, gaur ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006665
BERRIA
Euskadi
noticias
Salatu dute komunikazioak eten dituztela 30 kartzelatan COVID-19aren izurriak herritar askoren bizimodua zaildu du, eta, espetxeetan, zailtasun horiek komunikazioaren esparrura ere iritsi dira. Horren berri eman zuten atzo Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak eta Sare Herritarra plataformak; Espainiako E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006666
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Auzitegi Nagusiak berretsi egin du bikotekide ohia bortxatu zuen gizon bati ezarritako bederatzi urteko zigorra Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du 2020ko ekainean bikotekide ohia bortxatu zuen gizon bati Probintzia Auzitegiak ezarritako bederatzi urteko espetxe zigorra. Aldiz, kendu egin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006667
BERRIA
Euskadi
noticias
'TERRORISMOAREN AURKAKO BORROKA' Lorden Ganberak baliogabetu egin ditu torturatuz lortutako aitortzak . Erresuma Batuko justizia aginte gorenak baliorik gabe utzi du Helegite Auzitegiak iaz emandako onespena Lorden Ganberak baliogabetu egin ditu torturatuz lortutako aitortzak Erresuma Batuko justizia aginte gorenak bal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006668
BERRIA
Euskadi
noticias
Orain arte, eguraldia aldeko izan dute. Baina iraileko lehenengo ekaitzak iritsi dira, baina horrek ez ditu kikildu, etxolako sabaian itogin txiki batzuk agertu diren arren. Ondo gosaldu -elkarrekin, eta nork bere katilua garbituta; autogestioa eta auzolana dira haien jardunbidearen ardatza-, eta lanari ekin diote, ado...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006669
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. 'Ciao Mortali!', Tonino Carotoneren hirugarrena Tonino Carotone abeslari nafarrak Ciao Mortali! hirugarren diskoa kaleratu berri du. Italian grabatu du, hango talde batekin, eta kolaboratzaileen artean Manu Chao, Banda Bardo eta Gogol Bordello
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006670
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskultura publikoen esparruan Euskal Herrian azken urteetan sortu den egitasmorik anbiziotsuena da Trapagaran udalerriko Zugaztieta auzoko (Bizkaia) Meatzalde Goikoa Parkea. Hamasei eskultoreren lanak ikusteko aukera eskaintzen du egun, baina Euskal Herri osoko eskultore asko ari dira parke horretarako proiektuak lantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006671
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintza elebidun izatea eskatu du Legebiltzarrak. Patruila bakoitzean gutxienez ertzain euskaldun bat egon dadin ahalegintzeko eskatu diote Ertzaintzari Ertzaintza elebidun izatea eskatu du Legebiltzarrak Patruila bakoitzean gutxienez ertzain euskaldun bat egon dadin «Ertzaintzaren barne antolakuntzak posible egiten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006672
BERRIA
Euskadi
noticias
Hemen dago. Monsieur Ebola , Jean Marie le Penek maiatzean deitu zion moduan, Europan dugu. Le Penek adierazi zuenez, gaixotasunak «hiru hilabetean» konpon lezake «immigrazioaren arazoa». Okertu egin zen. Ebolak afrikar asko hil ditu, baina immigrazioa geldiarazi, ez. Ebolak ez du etorkinen bidaia etengo, baina lasai e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006673
BERRIA
Euskadi
noticias
Koordinakundea: «Epaiketekin, herri ekimenak zikindu nahi dira». Baga Bogako bi kide epaitu dituzte, Donostiako Udalean izandako istiluengatik Koordinakundea: «Epaiketekin, herri ekimenak zikindu nahi dira» Baga Bogako bi kide epaitu dituzte, Donostiako Udalean izandako Josetxo Ibazeta eta Iñigo Balda Donostiako Baga B...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006674
BERRIA
Euskadi
noticias
"Erreferendumaren esperientziatik herrialde osoago bat atera da" Independentziaren atarira eraman zuen Eskozia Alex Salmondek (Linlithgow, Eskozia, 1954) 2014ko udazkenean. Erreferenduma tarte zabalarekin galdu arren -baietzak %45 jaso zuen-, harro oroitzen ditu egun haiek Eskoziako lehen ministro ohiak. «Politikari bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006675
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estatuari ez zaio komeni CANekin zer gertatu den ikertzea» Nafarroako Kutxaren desagertzearen arrazoiak ikertu ditu bere lehen liburuan Joxerra Senar kazetariak. Diktadura garaian eta ondoren CAN Nafarroako elite ekonomiko eta politikoaren tresna izan dela dio. Kudeaketan jarri du azpimarra. Baina Nafarroako Kutxaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006676
BERRIA
Euskadi
noticias
Historiaurretik gaur egunera arteko aurkikuntzak, era dibulgatiboan Historiaurretik XIX. eta XX. mendeko industria arkeologikora arte, azken 30 urteetan Gipuzkoan egin diren ikerketa arkeologikoen bilduma osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zazpi liburuki dira, eta horietan hainbat espezialitatetako hamahiru adituk par...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006677
BERRIA
Euskadi
noticias
Hurrengo udal eta foru hauteskundeak direla eta, SOS Iruña-Veleia plataformak bere jarrera azaldu nahi die talde politikoei, eta era honetara laburbilduko genuke: Gure ustez, ez dago behar bezala frogatuta Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla, eta, grafito horiek benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, Plat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006678
BERRIA
Euskadi
noticias
Big Wave World Tourrean aritu den europar bakarra izan da Natxo Gonzalez bizkaitarra, eta partaide gazteena ere bai. Azken hilabeteetan Kanaria Uharteetan zehar ibili da itsasaldi handienen atzetik. Olatu handiak ditu pasio eta bizibide. Goizero, jaiki, eta mundu osoko itsas iragarpenak aztertzen ditu. Barinatxa hondar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006679
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez du Gustavo Petrok oso seguru egon behar gaurko hauteskundeak irabazteko, biharko bozketaren aurreko azken ekitaldia bere garaipena Santa Martako Sierra Nevadan bizi diren mamoek atzo egin zioten erritualaren esku utzi badu. Mamoak inguru menditsu horretan bizi diren jakintsuak dira, tribu buruak. Oso lotura estua du...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006680
BERRIA
Euskadi
noticias
EAE-KO ESTATUTU PROPOSAMENA. Gatazka bake bidean jartzeko unea dela esan dio Batasunak Ibarretxeri. Otegik dioenez, «ez da hiru herrialdeetarako Estatutua kudeatzeko garaia» eta arduraz jokatu behar da Gatazka bake bidean jartzeko unea dela esan dio Batasunak Ibarretxeri Otegik dioenez, «ez da hiru herrialdeetarako Est...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006681
BERRIA
Euskadi
noticias
LONDRES. Erresuma Batuko David Warner aktorea 80 urterekin hil da, minbiziaren eraginez. Antzerkian, telebistan eta zineman ibilbide luzea egin zuen, eta irratigintzan ere aritu zen. Sam Peckinpah zinemagilearen esanetara, Strawg dogs, The Ballad of Cable Hogue eta Cross of Iron filmetan parte hartu zuen. The Omen eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006682
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirurogeita bost urte dira aste honetan Bertolt Brecht idazle komunistaren heriotzetik, herrialdez «zapataz aldatzen den bezala» aldatu behar izan zuela idatzita laga zuen harenetik. Zenbatek aldatu behar izan du aspaldian herriz, zapataz baino maizago. Duela hilabete parea, ehundaka izan ziren Ceutara iritsi ziren mar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006683
BERRIA
Euskadi
noticias
Badituzte antzekotasun nabarmenak. Kostaldeko herriak dira, Bizkaikoak, arrantzak pisu handia eduki duen lekuak. Portu garrantzitsuak. Baina, arlo soziolinguistikotik begiratuta, amildegi handia sortu da bien artean. Azterketa bat egin du Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Bermeon eta Ondarroan euskara zertan d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006684
BERRIA
Euskadi
noticias
«Espazio politikoa dinamizatzen duten emakumeak eliminatzeko estrategia berri bat da. Sorginak direla asmatzen dute». Emakume kazetari zirkulu baten erdian, ziurtasunez mintzo da Julienne Basseke Afem Hego Kivuko Emakume Kazetarien Elkarteko koordinatzailea. Badaki zertaz ari den, kazetariek eurek sorturiko Femme au Fo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006685
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. Marianne Vos (NBE) Italiako Giroan ematen ari den erakustaldiak ez du etenik, eta atzo aurtengo laugarren etapa irabazi zuen, Grosottoko helmugan. Itzuliko etapa nagusia zen, Mortirolo igo zuten, eta Vosek lidergoa indartu zuen. Herbeheretarrak 2.36ko aldea du Emma Pooley (Garmin) bigarren sailkatuare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006686
BERRIA
Euskadi
noticias
Z. ZINEMA. Brasildar bat Hollywoodeko oihanean . AEBetan eginiko lehen lanean, "The constant gardener" thriller politikoan, bere nortasunari eutsi dio Fernando Meirelles zuzendariak AEBetan eginiko lehen lanean, 'The constant gardener' thriller politikoan, bere nortasunari eutsi dio Fernando Meirelles zuzendariak Azken...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006687
BERRIA
Euskadi
noticias
Filtrazioak azaleratutako agirien artean, Realak 2000 eta 2008 artean zazpi jokalariri eginiko kontratuak daude. Bereziki Jose Luis Astiazaranen agintaldian egin ziren kontratu horiek, eta 2008an Iñaki Badiolaren Administrazio Kontseiluak 2008an eskatutako kontu ikuskapenean jada argitaratu zen zenbait jokalariri offsh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006688
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogei egun gose greban igaro ditu Julia Timoxenko Ukrainako lehen ministro ohi eta oposizioko buruak (Dnipropetrovsk, 1960). Apirilaren 20an, Timoxenkok preso dagoen espetxeko hainbat langilek jo egin zutela salatu, eta gose greba hastea erabaki zuen. Oposizioko buruaren osasuna txarrera zihoala ikusita, Ukrainako Gobe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006689
BERRIA
Euskadi
noticias
Langabezia sariko iruzurren kopurua puztu du Saenz de Santamariak Langabezia sarian gertatzen den iruzurrari buruzko zenbaki borobila eman zuen atzo Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko lehendakariordeak: 520.000 lagun atzeman dituzte azken urte eta erdian, eta, horri esker, 3.000 milioi berreskuratu dituzte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006690
BERRIA
Euskadi
noticias
Mugak gogortu eta kanporatzeak azkartuko ditu Europako Batasunak Atzera egin du Europako Batzordeak, eta amore eman du Polonia, Hungaria eta Austriaren protesten aurrean. Gaur aurkeztu duten egitasmoak aurrera egiten badu, estatu kideek ez dute migratzaileak hartzeko kuotarik izango, eta, horren ordez, Mediterraneoko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006691
BERRIA
Euskadi
noticias
Greziak eta bankuek ez dute akordiorik lortu zorra barkatzeko Kamerak Frantziara, Italiara edo Espainiara begira dauden arren, eurogunearen zor publikoaren krisiaren sorburuan arazoak ez dira amaitu, eta okerrera egiteko arriskua dute. Akordiorik gabe amaitu dira Greziak eta haren hartzekodun pribatuek zorraren zati ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006692
BERRIA
Euskadi
noticias
Rodinen zazpi eskultura, Andra Mari Zuriaren plazan Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza Auguste Rodin eskulturgilearen omenezko museo bihurtu da gaur horren zazpi lan jarrita. La Caixaren Artea Kalea programaren barruan, Pentsalaria eta Rodinen beste sei eskultura ikus daitezke plazan azaroaren 24a bitartean. Parisko R...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006693
BERRIA
Euskadi
noticias
Egokitutako bainua. Gipuzkoako hondartza guztietan hondarretan ibili eta uretan sartu ahal izateko makuluak jarri dituzte eskuragarri. Bainua hartzeko aulki anfibioak ere badira hainbat herritan. Gipuzkoako hondartza guztietan hondarretan ibili eta uretan sartu ahal izateko makuluak jarri dituzte eskuragarri. Bainua ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006694
BERRIA
Euskadi
noticias
«Herritarrei askatasuna eta bakea bermatzeko prest dago Kosovo». ALUSH GASHI Kosovoko Osasun ministroa eta LDK-ko diputatua «Herritarrei askatasuna eta bakea bermatzeko prest dago Kosovo» Alush gashi Kosovoko Osasun ministroa eta LDK-ko diputatua Independentzia soilik kosovoarrei dagokien hautua dela uste du Gashik, ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006695
BERRIA
Euskadi
noticias
"Blokeoa ez egonkortzeko" urratsak egiteko prest azaldu da Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboa Azkainen (Lapurdi) agerraldi bat egin dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, eta "guztien inplikazioa" eskatu dute gatazkaren ondorio guztiei aterabideak eramateko. Hain justu, erbestea desagerrarazteko asmoa azaldu d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006696
BERRIA
Euskadi
noticias
Hugh Wilson zinema zuzendari eta gidoilaria hil da ZINEMA. Hugh Wilson zinema zuzendari eta gidoilaria hil da, 74 urterekin, Albemarleko bere etxean (Virginia, AEB). 80ko urteetan arrakasta handia lortu zuen Police Academy komediarekin; zuzendari lanetan ez ezik, gidoilari taldean ere jardun zuen film hartan. Guarding ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006697
BERRIA
Euskadi
noticias
Absentziarekin jolas egiten duten artisten 11 lan ikusgai, Guggenheimen Absentziarekin eta, bide batez, presentziarekin jolas egiten duten sei artista garaikideren 11 lan jarri ditu ikusgai Bilboko Guggenheim museoak. Erakusketa datorren urteko abuztuaren 31 arte egongo da irekita, eta obrak museoaren funtsetakoak dira...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006698
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskultorearen atzera begirako bat ardatz Txillida Lekuren aro berrian Etapa berri bat hastear da Txillida Leku. Zortzi urte pasaren ondoren, heldu den astean zabalduko dizkio ateak publiko zabalari, apirilaren 17an, eta horretara heltzeagatik pozik eta asebeteta azaldu ziren atzo bai Eduardo Txillida (Donostia, 1924-Do...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006699
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Basque Culinary Centerrek emango duen bigarren ikasturtean, ehun ikasle inguru ariko dira aurten. Irailean hasiko dira Gastronomia eta Arte Kulinarioak gradua egiten. Lau ikasletik batek hautaketa prozesu luze baten ondotik lortu du tokia BCCn. Lehen promozioan 70 ikasle aritu dira, eta bigarrenerako 95 ikasl...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006700
BERRIA
Euskadi
noticias
Bagdaden nengoen Arabiar Udaberria deiturikoa piztu zenean. Kairon bezala, Irakeko hiriburuan Tahrir izeneko plaza dago, eta herriak hura ere hartu zuen, baina apustu makala zen nazioarteko prentsa Ipar Afrikari begira zegoela. Irak atzean utzi eta Libiara joatea erabaki nuen. «Tunisian eta Egipton bukatu da, eta Libia...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006701
BERRIA
Euskadi
noticias
Patxi Izko. Osasunako presidentea. «Ez dakit talde hobea daukagun ala ez, baina sasoi hobea egingo dugu». Zortzigarren denboraldia du Patxi Izkok Osasunako presidente karguan, eta hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko den ez dakiela ziurtatu arren, «indarra sobera» daukala dio ziur. Diru zorrak gora egin arren, egoera i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006702
BERRIA
Euskadi
noticias
Kurdistanen gutxienez 26 lagun hil dira liskarretan ISTANBUL. Gutxienez zortzi soldadu eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiko hemezortzi kide hil dira Turkiaren menpeko Kurdistanen liskarretan. Ankararen arabera, PKK-ko kideak Irakeko mugatik sartu dira Daglicara, eta armadaren aurka erasoa egin dute. Firat berri agen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006703
BERRIA
Euskadi
noticias
Espaziora eramateko lekaleak, ureztatze gailu adimenduak, argindarra sortzeko eskailerak... Elhuyarrek harro erakutsi ditu gazteentzako bere sariketako asmorik onenak Zientzia Azokan. Grabitaterik gabe hazten diren dilistak, ordenagailu zaharren piezekin sorturiko aireztapen sistema, edota eguzki indarrez dabilen hozka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006704
BERRIA
Euskadi
noticias
Cameronek uste du Europako itun berriak ez dituela Erresuma Batuaren interesak defenditzen David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak azaldu du "fede onez" saiatu zela lehengo astean Europako Batasuneko beste herrialdeekin akordioa lortzen, baina berretsi du ezinezkoa izan zela ados jartzea, "itun berriak ez dituel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006705
BERRIA
Euskadi
noticias
Ingalaterraren eta Kroaziaren arteko partidarekin abiatuko da bihar D multzoa, Londresen. «Multzo gogorrenetan bigarrena» da, Ante Budimir aurrelari kroaziarraren ustez. Zlatko Dalic hautatzaileak «kalitate handiko» jokalari «asko» dituela azpimarratu du. Ligaxka gainditzea dute lehen helburua. Bere historiako emaitzar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006706
BERRIA
Euskadi
noticias
Obamak orain zaila izango du Senatuak osasun erreforma onestea urtea amaitu aurretik. Ordezkarien Ganberan bost botoren aldearekin atera da aurrera erreforma; Senatuan bozkatu behar da orain Obamak orain zaila izango du Senatuak osasun erreforma onestea urtea Ordezkarien Ganberan bost botoren aldearekin atera da aurrer...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006707
BERRIA
Euskadi
noticias
Currin: «'Bateragune auziak' itxirik beharko luke» Brian Currin abokatu eta nazioarteko gatazketako bitartekari adituak uste du Bateragune auzia itxi egin behar zela bake prozesuan aurrera egiteko, Arnaldo Otegik auzi horretan argi esan duelako «bakearekiko erabateko konpromisoa» duela. Haren ustez, Batasuneko buruzagi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006708
BERRIA
Euskadi
noticias
Iranekiko harremanak aldatzeko prest agertu da Barack Obama. AEBetako presidenteak «hizketa zintzo eta adeitsua» bidean jartzea proposatu die Irango herriari eta agintariei Bushehrko zentral nuklearra urte amaieran hasiko dela lanean iragarri du Teheranek Iranekiko harremanak aldatzeko prest agertu da Barack Obama AEBe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006709
BERRIA
Euskadi
noticias
Burlatako (Nafarroan) XVI. Blues Jaialdia martxan da. Zortzi kontzertu eskainiko dituzte, bi film ematearekin batera, guztiak doakoak. Emanaldiak Burlatako Udal Parkean izango dira, eta, euria egiten badu, kultur etxeko auditoriumean. Kontzertuen artean, Motelas, La Perra Blanco Trio, Steve Krase eta Delta Blues Riders...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006710
BERRIA
Euskadi
noticias
Arrakastaren erpinean egotera ohituta, sanferminek halako gainbehera bat adierazi dute aurten; era berean, festaren bi aurpegiak azaleratu dira. Batetik, Iruñera etorri diren bisitarien kopurua handia izanagatik beste urte batzuetakoa baino apalagoa izan da nabarmen. Ostiraleko eta larunbateko jende oldea salbu, etxeko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006711
BERRIA
Euskadi
noticias
Motozale bat hil da Zornotzan, kamioi batekin istripua izanda ZORNOTZA. Motozale bat hil zen atzo Zornotzan, Bizkaian, zirkulazio istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, motor batek eta kamioi batek elkar jo zuten N-634 errepidean, 14:30 aldera. Osasun zerbitzuak ezbeharraren tokira joan ziren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006712
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste honetan kaleratu du Applek Mac OSX sistema eragilearen seigarren bertsioa, Leopard izenekoa hain zuzen ere. Atzerapen dezenterekin iritsi da merkatura; izan ere, Applekoek iPhone telefono mugikorra garatzen jardun baitute buru-belarri. Berrikuntza asko omen ditu Leopardek, eta probatzeko aukera izan dutenen usteta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006713
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ur faltaren auzia klima aldaketaz harago doa: tragedia politikoa da» Urteak daramatza Antonio Aretxabala geologoak klima aldaketaren ondorioak ikertzen. Harentzat, konponbidea da bizimodua eta politikak «egungo egoerara moldatzea», azpiegitura erraldoiak eraiki beharrean. Euskal Herriko urtegien datuak «joera baten is...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006714
BERRIA
Euskadi
noticias
Hilaren 16tik 19ra egingo dute Leioako XX. Umore Azoka. 46 konpainiak parte hartuko dute aurten -bai Euskal Herrikoak bai atzerrikoak-, eta 30 gunetan erakutsiko dituzte beren lanak. Hemeretzi estreinaldiak izango dira.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006715
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktima guztiak onartzeko eskaera nagusitu da Memoriaren Egunean Korapilatsua da biktimen gaia. Askatzen zaila den korapiloa da, eta politikariek oraingoz ez dute jakin askatzen. Memoriaren Eguneko ekitaldiak zatituta egin dituzte alderdi eta erakundeek, baina diskurtsoetan ñabardura handiak dauden arren, badute heldul...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006716
BERRIA
Euskadi
noticias
Iazko ekainaren 8an «irribarre bat» marraztu zuten milaka lagunek Iruñetik Durangora, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. Bilbon, San Mames futbol zelaiko atarian ere, irribarretsu agertu dira dozenaka lagun. Alaitasuna eta bizipoza darie Gure Esku Dago dinamikak antolaturiko ekitaldiei. Eta hori kutsatu egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006717
BERRIA
Euskadi
noticias
AIk salatu du giza eskubideen egoera penagarria dela Iraken Amnesty International erakundeak Iraken okupazioaren bost urteko ondorioen balantzea egin du, giza eskubideen egoerari dagokionez, eta «penagarri» iritzi dio. «Saddam Hussein boteretik kendu zuen AEBek gidatutako inbasiotik bost urtera, Irak munduko herrialder...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006718
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasierako bizpahiru hitzen bidez ezagutzen ditugu entziklikak. Horregatik saiatzen dira pontifizeak edukiaren halako laburpena egiten bertan. Ezagunetako batzuk aipatzeko: Joan XXIII.ak Pacem in terris izenekoa plazaratu zuen 1963an, gerra hotzaren tentsioak goren gradua jo zuen urtean; Leon XIII.aren Rerum novarum (Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006719
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso larriak dira Ainhoa Alberdi abokatu eta enpresariak atzo De Miguel auzian epailearen aurrean egin zituen salaketak eta aurkeztu zituen frogak. Ia hamar urte pasatu dira Arabako Aldundia eta EAJ zipriztintzen dituen ustelkeria kasu hau azaleratu zenetik, eta, lehenago ere horien berri izanagatik, asaldura baino ezin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006720
BERRIA
Euskadi
noticias
Joan den astean galdutakoa berreskuratu nahi du Eibarrek . Eibarko taldeak Ejidoren kontra jokatuko du gaur Ipuruan, zuloko postuak aldentzeko asmoz Joan den astean galdutakoa berreskuratu nahi du Eibarrek Eibarko taldeak Ejidoren kontra jokatuko du gaur Ipuruan, zuloko Castelloren kontra berdindu ondoren, etxean jokat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006721
BERRIA
Euskadi
noticias
Uharteko emakume baten heriotza ikertzen ari dira, hilketa matxista delakoan Larunbatean aurkitu zuten emakumea, Uharteko bere etxean. Haren senarrak deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, 38 urteko andreak, «dutxan erori eta buruan jasotako kolpearengatik, konortea galdu» zuela-eta. Haraino joandako osasun langile eta fo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006722
BERRIA
Euskadi
noticias
Errealitatearen bizkarreko gordina. Emanbilbok bihar itxiko ditu ateak, zorretan itota; diru galera larriak eteteko modu bakarra izan da Emanbilbok bihar itxiko ditu ateak, zorretan itota; diru galera larriak Kito, bukatu da. Emanbilboren bidea eta Fernando Gutierrezen ametsa amaitu dira. Nahi baino lehenago eta uste b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006723
BERRIA
Euskadi
noticias
«Historia idaztean neutrala izan behar da, baina ez nahitaez ipuinak idaztean». Nafarroaren historian oinarritutako zortzi narrazio batu ditu Mikel Zuzak 'Crónicas Irreales del Reyno de Navarra' liburuan. MIKEL ZUZA . Idazle eta historialaria Nafarroaren historian oinarritutako zortzi narrazio batu ditu Mikel Zuzak 'Cr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006724
BERRIA
Euskadi
noticias
Bertan behera utzi dute andre baten bortxaketa kasua epaitzeko auzi saioa. Biktima ginearra da, eta ez du baliabiderik deklaratzera etortzeko; saiora ez agertzeagatik utzi dute bertan behera Bertan behera utzi dute andre baten bortxaketa kasua epaitzeko auzi Biktima ginearra da, eta ez du baliabiderik deklaratzera etor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006725
BERRIA
Euskadi
noticias
Babesa edukitzearen eta babesik ezaren arteko bide irristakorrean egin ditu azken hilabeteok Ibrahimek. Tangerren (Maroko) sortu zen, eta 20 urte ditu orain; Donostian bizi da emantzipaziorako bidean dauden gazteentzako bizitoki batean. Gazte-gazte etxea utzi eta Europarako bidea hartzen duten Afrikako gazte horien adi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006726
BERRIA
Euskadi
noticias
Araitzek 9 urte ditu. Ixonek, 7. Unaik, 5. Egunero lokartzerakoan zer esaten dien kontatzea gustatzen zaio amari, Naiara Garcia de Andoini (Bilbo, 1974). «Borrokan segitu behar dutela esaten diet; bizitza ederra dela». Eta, hain justu, hirurak ere hitz horien edertasunaren indarrari beste inor baino fermuago atxiki beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006727
BERRIA
Euskadi
noticias
Oriok iaz utzitako lekuan heldu dio Euskotren ligari Oriok irabazten jarraitzen du Euskotren ligan. Atzo ere aurrena izan zen, Coruñako (Galizia) estropadaren lehen jardunaldian, eta iazko garaipen segida luzeari beste katebegi bat gehitu zion. Joan zen urtean, bigarren jardunaldian egin zion ihes udako garaipen bakarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006728
BERRIA
Euskadi
noticias
Herriko jaki ezagunena eta preziatuena izanda, baratxuriari eskainitako festa egingo dute gaur Faltzesen (Nafarroa). Helburua jakia ezagutaraztea da. Hori dela eta, goizean goizetik dozenaka baratxuri ekoizle bilduko dira, eta jendeak haiek landutako aleak erosi ahal izango dituzte. Aspaldikoa da Faltzesen eta baratxur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006729
BERRIA
Euskadi
noticias
SASKIBALOIA. Garaitu beharreko aurkaria du Lagun Arok. Sailkapenean azkena den Llanera Menorcaren aurka jokatuko du, zulotik erabat urruntzeko asmoz Sailkapenean azkena den Llanera Menorcaren aurka jokatuko du, zulotik Lagun Arok jaitsiera saihesteko moduko taldea duela erakutsi behar dio bere buruari gaur Llanera Meno...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006730
BERRIA
Euskadi
noticias
Kantua biziaren iturri, Errobin. Kantuari eta emazteari leku berezia eginen diote aurten Itsasun ospatuko den Errobiko Festibalean Kantuari eta emazteari leku berezia eginen diote aurten Itsasun Errobiko festibala orain hamahiru urte sortu zela oroitarazi zuten atzo Errobiko festibalaren antolatzaileek, Maite eta Beñat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006731
BERRIA
Euskadi
noticias
Ainara Ladron, Ainhoa Villaverde, Xabier Bidaurre eta Xabier Arina, aske Ainara Ladron (Elgoibar), Ainhoa Villaverde (Gasteiz), Xabier Bidaurre (Galdakao) eta Xabier Arina (Burlata) gazte independentistak aske geratuko dira datozen orduetan, bakoitzak 30.000 euroko bermea jarri ondoren, Herrira mugimenduak jakitera ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006732
BERRIA
Euskadi
noticias
Abertzale guztien arteko elkarlana sustatzeko garaia heldu dela dio ABk ETAren su-etenaren ondoren ireki den prozesuan testuinguru berria sortu dela dio ABk. Horren karietara abertzale guztien arteko elkarlana bultzatuko duela azaldu du. Heldu den urteko Aberri Egunerako eta Frantziako Legebiltzarrerako Ipar Euskal Her...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006733
BERRIA
Euskadi
noticias
Riccardo Riccok Tirrenon lortutako garaipenak Italiako harrobia agorrezina dela erakutsi du. Bettini, Freire, Garzelli eta beste garaitu zituen, ausart jokatuta, aldapan bukatzen zen etapa gaiztoan Riccardo Riccok Tirrenon lortutako garaipenak Italiako harrobia Bettini, Freire, Garzelli eta beste garaitu zituen, ausart...
cc-by-sa 4.0