id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0006834
BERRIA
Euskadi
noticias
2014tik 2018ra bitartean, Bizkaiko golkoko ontzirik loriatsuena izan zen Batelerak trainerua. San Juan Koxtape arraun elkarteko emakumeen traineruak bost Emakumeen Traineru Liga poltsikoratu zituen, bata bestearen atzetik, eta urte horietan guztietan Kontxako Bandera ere eskuratu zuten. Sanjuandarren emakumeen traineru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006835
BERRIA
Euskadi
noticias
Torrealdai, Auzmendi eta Uria Auzitegi Nazionalera deitu dituzte astearterako. Martin Ugalde kultur parkean 'Egunkaria libre!' lelopean elkarretaratzera deitu dute Torrealdai, Auzmendi eta Uria Auzitegi Nazionalera deitu dituzte Martin Ugalde kultur parkean 'Egunkaria libre!' lelopean Espainiako Auzitegi Nazionalera jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006836
BERRIA
Euskadi
noticias
Elefanteen Zimiterio honen aitzindari izan zen Nabarra aldizkari defun tu hartako Hiru disko saileko nire lehenengoa artikulua, ez kasualitatez, new wave -ari buruzkoa izan zen: azken batean, nioen orduan, nire nerabezaroko soinu-bandaren parte inportantea izan zen hura, irrati komertzialetan entzuten zena (punka ez be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006837
BERRIA
Euskadi
noticias
Fiskaltzak Otegiren zigorra berresteko eskatu dio Gorenari, eta libre uzteko defentsak Espainiako Auzitegi Gorenak gaur aztertu du Jose Maria Sagardui Gatza euskal presoaren omenaldian "terrorismoa goratzea" egotzita Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kideari iaz jarritako bi urteko zigorra, eta Fiskal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006838
BERRIA
Euskadi
noticias
Annapolisko konpromisoak ez duela porrot egin adierazi du Ricek. Bake negoziazioen inguruan hitz egiteko biltzekoak dira bihar Laukotea eta Israelgo eta Palestinako ordezkariak Annapolisko konpromisoak ez duela porrot egin adierazi du Ricek Bake negoziazioen inguruan hitz egiteko biltzekoak dira bihar Laukotea Ameriket...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006839
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoako eraikin garbitzaileen ituna izenpetu dute Urtebeteko negoziazioaren ondoren, gaur goizean sinatu dute lan hitzarmen berritua Aspel patronalak eta ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek. UGTk azaldu duenez, langileen erosteko ahalmenari eustea lortu dute, %1,5eko soldata igoera izango baitute 2018rako. Gainera, k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006840
BERRIA
Euskadi
noticias
Starmer aukeratuta, beste norabide baten aldeko apustua egin dute laboristek Ia mende batean izandako hauteskunde porrotik handienaren ostean, Alderdi Laboristako militanteek beste norabide baten aldeko apustua egin dute. Jeremy Corbynen bost urteko agintaldia amaituta, haren buruzagiorde izandako Keir Starmer aukeratu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006841
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak laguntza gehiago iragarri ditu COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko. Deialdi berrian baldintzak eta banaketa irizpideak aldatu dituzte, hala ere. Eusko Jaurlaritzak diru laguntza gehiago iragarri ditu kulturaren sektorearentzat aurten. Lehendakariak berak eman zuen horren berri iragan otsailean, Gasteiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006842
BERRIA
Euskadi
noticias
Txillida, museoa eta haren lana «errespetatuko» dituen akordioa nahi du familiak «Zergatik ez genuen akordiorik lortu? Txillida, haren obra eta Txillida Leku errespetatzea ez zelako bermatzen». Txillida Leku museoa berriro ez zabaltzeko negoziazioek zertan huts egin zuten azaldu zuen Ignacio Txillidak atzo Eusko Legebi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006843
BERRIA
Euskadi
noticias
Errausketaren aldeko mugimenduak, hau da kapitalak eta finantza sistemaren agintari antidemokratiko minoritarioek, patronal handiak eta beraien peoi leialak diren PNV, PSE-EE eta PP alderdiek aurrera darraite beraien gezur kanpainekin eta erraustegiaren obrekin. Luzeegia litzateke iritzi testu baterako Gipuzkoan erraus...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006844
BERRIA
Euskadi
noticias
ARGAZKIAK: IDOIA ZABALETA, IÑIGO URIZ ETA JON URBE / ARGAZKI PRESS Brauliaren magalean. Erraldoiak ere gurasoak izaten dira haur txikienentzat. Partitzeko tenorea. Akabo, hemen jada ez dago deus; banoa urrutira. Aitak bezala. Haurrek nagusiek egiten duten guzia kopiatzen dute. Bai, guzia. Sanferminetako eszena. Maitasu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006845
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiptotik 'terroristak' sartzea saihestu nahi du Israelek Egiptoko protestek eragindako kaos egoera baliatuz, terroristek muga zeharkatu eta herrialdeari eraso egin diezaioketela uste du Israelek. Hori horrela, bi herrialdeen arteko mugan kontrol zorrotzagoa ezartzea erabaki du. Neurri horiekin beduinoen eta Afrikako e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006846
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalapartarik gabe, isil-isilik . Justine Heninek irabazi du berriz ere Mastersa, eta hura izan da berriz ere denboraldiko tenislari onena. Inoiz ez bezalako nagusitasuna erakutsi du denboraldi honetan, eta zirrikitu guztiak itxi dizkie kontrarioei. Justine Heninek irabazi du berriz ere Mastersa, eta hura izan da berriz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006847
BERRIA
Euskadi
noticias
Hasier Oleaga Trio & Jorge Rossi eta The Brown Sisters Lekuak: Principal antzokia eta Mendizorrotza kiroldegia. Eguna: Uztailaren 11. Aurtengo Gasteizko Jazzaldiari hasiera eman zion kontzertuak, Hasier Oleagari bizi eta hazi zen hirira jotzera itzultzeko abagunea eman zionak, ez zuen espero genuen indarrik izan, eta s...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006848
BERRIA
Euskadi
noticias
Larunbatean azaroaren 9ko galdeketara deitzeko dekretua sinatzearekin batera, Kataluniako Gobernuak martxan jarri zuen galdeketari buruzko informazioa jasotzen duen webgunea . Astelehenean, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak galdeketa eta hari lotutako jarduera oro baliorik gabe utzi zituen, eta Kataluniako Gobernua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006849
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Athleticek Mikel Balentziaga fitxatu du datozen hiru denboraldietarako, 30 milioi euroko etete klausularekin. 2008an debutatu zuen Lehenengo Mailan Athleticekin, Realetik fitxatu eta gero. Numantzian eta Valladoliden utzita aritu zen, eta orain, Athleticera itzuli da bertan geratzeko asmoz. Athleticen hirugarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006850
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %43,5eko ikusle kuota lortu zuen Athletic-Mirandes partidak, asteartean Tele5 kateak eman zuen Kopako finalerdiak (441.000 ikus-entzule). Miranda Ebron jokatu zen partidak, joanekoak, %39,3ko ikusle kuota izan zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006851
BERRIA
Euskadi
noticias
PILOTA. Jokin Altunak eta Unai Lasok elkarren aurka jokatuko dute gaur Bilbon, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdian (17:15, ETB1). Altuna III.a eta Laso sei aldiz aritu dira elkarren aurka banaka, eta Amezketakoak (Gipuzkoa) irabazi du beti.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006852
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikatz meategietako 200 meatzari inguruk Martxa Beltza abiatu zuten atzo Villablinon (Leon, Espainia), asteartean, greba egunean, Leonera iristeko asmoz. Beren eskaerak aintzat hartzen ez badituzte, Madrileraino jarraituko dute. Mobilizazioekin neurriak eskatu nahi dituzte ikatzaren etorkizuna bermatzeko. Europako Batzo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006853
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizkaiko kostaldeko Bermeo herriaren historiaren zati garrantzitsu baten berri ematen du komiki lan honek, Erromanizazio garaian hasi eta 1504ko sute handira bitartekoarena zehazki. Argitalpen honi jarraipena emateko asmoa du Bermeko Euskeraz Berbetan taldeak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006854
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL PRESOAK . Elias Fernandezen lagun bati ez diote bisitan sartzen utzi Elias Fernandezen lagun bati ez diote bisitan sartzen utzi Castellongo (Espainia) kartzelan dute preso Elias Fernandez bermeotarra; etxetik 550 kilometrora. Lagun baten aurrez aurreko bisita izatekotan zen asteazkenean; 2001etik bisitak normalt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006855
BERRIA
Euskadi
noticias
Titin III.ak beste asteburu bikain bat biribildu du Bergaran Sasoiko dago Augusto Ibañez Titin III.a. Erakustaldia emanda irabazi zuen Iruñeko Labriten herenegun, eta atzo arratsaldean ere irabazi zuen Bergarako udal pilotalekuan. Ez zuen bezperan bezalako erakustaldirik egin, baina partida erabakita utzi zuen pilotari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006856
BERRIA
Euskadi
noticias
Handia da Alberto Contador (Saxo Bank). Handietan handiena. Sasoi betean egon ez arren eta egunero kontrarioak hura adina direla ikusi arren, etsitzen ez duen horietakoa. Eta etsitzen ez duenak saria izaten du lehenago edo geroago. Bada, madrildarrak atzo jaso zuen oparia, sekula Olentzerorik onenak ere ekarriko ez dio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006857
BERRIA
Euskadi
noticias
«Orain arte Dr. Jekyll ibili da kalean; bihar Mr. Hyde aterako da» Independentziaren aldeko kanpaina ofizialeko hirukoa bozketaren ondorenerako prest dago: baiezkoa bada, negoziatzea dagokie; ezezkoa bada, «independentzia etorriko da aurki». Yes Scotland , independentziaren aldeko kanpaina ofiziala, hiru alderdik osatz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006858
BERRIA
Euskadi
noticias
Zahar etxeen eredua aldatzeko eskatu dute 250. greba egunean 250 egun igaro dira iazko urrian Gipuzkoako zahar etxeetako langileek berriro ere greba hasi zutenetik, eta oraindik ez dute borrokarako grina galdu. Atzo indar erakustaldia egin zuten Donostian, eta, ELA sindikatuaren eskutik, Markel Olano ahaldun nagusiari ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006859
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Apirilaren 16an estreinatu zuen Antena3 kateak Buenas noches y Buenafuente saioa, eta, ikusle datuak espero zirenak izan ez direnez, erabaki dute aste gutxiren bueltan programaziotik kentzea. Hilaren 27an aurkeztuko du Andreu Buenafuentek azken saioa. Dena den, Antena3-La Sexta taldean jarraituko du aurkezle...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006860
BERRIA
Euskadi
noticias
Europako Batasuneko agintariek bat egin dute Erresuma Batuko Gobernuak Sergei Skripal espioi ohiaren pozoikeriaren inguruan duen iritziarekin. Hala, adierazi dute «oso litekeena» dela Errusiako Gobernuak erasoarekin zerikusia izatea. Antzera mintzatu da Donald Tusk Europar Kontseiluko presidentea ere: «Espero dut EBko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006861
BERRIA
Euskadi
noticias
5.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute lehen batzarretan Sorturen oinarri ideologikoen inguruan azaroan egin diren batzarrei buruzko datuak eman ditu Joseba Alvarezek. Ezker abertzaleko kideak jakinarazi duenez, 5.044 lagunek parte hartu dute, eta 208 batzar osatu dira. Parte hartzaileen artean, 3.265 gizonezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006862
BERRIA
Euskadi
noticias
Fagor Electronicak Astigarragako TDS enpresa erosi du Mondragon taldeko Fagor Electronicak Astigarragako (Gipuzkoa) Triax Digital Solutions (TDS) konpainia erosi du. Triax ASek eta Ikusi Multimediak bat eginda sortutako sozietatea da TDS, eta 2023ko irailetik hartzekodunen borondatezko konkurtsoan zegoen. 44 langile di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006863
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzailea: Mark O'Sullivan. Aktoreak: Eden H. Davies, Spike Fearn, Lauryn Ajufo, Callina Liang, Carla Woodcock. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2022. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: drama. Nerabe baten buru osasuneko arazoak areagotu egin dira, gertakari tragiko baten ondorioz. Es...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006864
BERRIA
Euskadi
noticias
Salatu dute 35 langile kaleratuko dituela Lurgoienek DONOSTIA. Eraikuntza sektoreko Lurgoien enpresak -Balzola taldekoa- 35 langile kaleratzeko asmoa du. Hala jakinarazi du LABek. Beharginen «babesgabetasuna» azpimarratu du sindikatuak. Jakinarazi du hainbat hilabete daramatzatela lanik gabe, eta maiatzeko eta ekaineko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006865
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaipen gogoz dira Reala eta Eibar. Espainiako Ligan aritzen diren bi talde gipuzkoarrek nahi baino emaitza kaskarragoak eskuratu dituzte azken jardunaldietan, eta makalaldiari amaiera emateko probestu nahi dute gaur arratsaldeko derbia. Behar ezberdinak asetzen saiatuko dira biak. Txuri-urdinek lehendabiziko postuei ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006866
BERRIA
Euskadi
noticias
Idazle ur-edaleen poema bakar batek ere ezin du ona izan, ezin du denbora luzez iraun. Horrela botata, probokazio bat ematen du. Poeta eta irakurle abstemioen, poesiaren, alkoholaren inguruko onkeriaren kontrako alegato bat. Lagun abstemioak nirekin haserretu baino lehen: esaldia Horaziorena da, orain bi mila urte pasa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006867
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako lan ministroa Sanchez presionatzen ari da gutxieneko soldata igo dezan Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak «ausardia» eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari gutxieneko soldata igo dezan. KPIa %2,7 igotzea espero da, eta argindarra eta gasa «etengabea» garestitzen ari direnez, ministroak funtsez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006868
BERRIA
Euskadi
noticias
Saketik. Olaizolak, alerik ez; Bengoetxeak, lau eta falta bat. Bestelakoak. Sarrera ona Labrit Iruñeko pilotalekuan: 600 ikusle inguru. Apustuak 100-25i irten ziren Olaizolaren alde. Bigarren Mailakoa. Tainta 22; Arteaga II.a 5. Laso 13; Peña II.a 22. Aimar Olaizolari ez zaio ahaztu lau t'erdikoan jokatzen. Iaz finaler...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006869
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehiaketatik kanpo geratu dira Tudelano, Atletico Cirbonero eta Amorebieta ESPAINIAKO KOPA. Egun beltza izan zen atzokoa Espainiako Kopan euskal taldeentzat, guztiak geratu baitziren lehiaketatik kanpo. Tudelanok penaltietan galdu zuen Formenteraren aurka (0-0), Atletico Cirbonerok luzapenean Guijueloren aurka (1-2), e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006870
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako udalei urriko ordainketan murriztuko diete aldundiaren ekarpena GASTEIZ. Arabako udalei ere nabarmen murriztuko diete foru gobernutik jasotzen duten dirua. Aldundiak aurreikusi du udaletarako funtsetik kentzea zerga bilketan izango den jaitsiera bezainbeste -%22 inguru-. Lau hilean behin jasotzen dute dirua uda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006871
BERRIA
Euskadi
noticias
D3Mko auzipetuek babesgabe daudela salatu dute epaiketa egin aurretxoan D3M eta Askatasuna auzian ostegunetik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten hamahiru epaituek babesgabe daudela salatu dute. Bi arrazoi nagusi eman dituzte horretarako. Batetik, salatu dute ez dakitela haien etorkizunari buruzko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006872
BERRIA
Euskadi
noticias
50 iheslaritik gora hil dira Yemenen, trafikatzaileek itsasora botata Pertsona trafikatzaile batzuei diru kopuru bat ordaindu eta gero, Etiopia eta Somaliako 120 bat errefuxiatu, adingabeak gehienak, ontzi batera igo ziren herenegun. Yemenera iristea zuten helburu, baina hango Xebua eskualdeko kostaldea zaintzen dutene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006873
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. Curriculuma eragileen gehiengoa lantzen ari dela esan du Camposek . PSE-EEk eta PPk euskal curriculuma kritikatu eta «alderdikoia» dela nabarmendu dute Curriculuma eragileen gehiengoa lantzen ari dela esan du Camposek PSE-EEk eta PPk euskal curriculuma kritikatu eta «alderdikoia» dela Euskal Curriculuma dise...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006874
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA › LIBURUAK. Ideologiaren 'gehiegiegi' zakilixutarra Espainiaren arimaz izenburuko saiakeran, Joxe Azurmendik, orain arte jorraturiko hainbat gai bildu ditu; bere saiogintzan jada harroturiko eta mahai-gaineraturiko zenbait eztabaidagai berrartu, eta patxadatsuago, sakonago mamitu ditu. Dena den, batez ere or...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006875
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Euskararen normalizazioaren alde 25 urtean eginiko lana aitortu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Ixa taldeari, eta 2013ko Anton Abadia saria emango dio. Hizkuntzaren ikerketan eta trataera automatikoan lanean dihardu 1987. urtetik, eta euskara informatikan txertatzeko hogei tresnatik gora sortu ditu; tartean, Xu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006876
BERRIA
Euskadi
noticias
Plaza, Lasarte eta Roblesek Nafarroako Txapelketako kanporaketa gainditu dute BERTSOLARITZA. Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles bertsolariak Nafarroako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu ziren joan den ostiralean Iruñeko Alegria Peña aretoan jokatutako kanporaketan. Sahats Aleman, Mikel Juan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006877
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Andoaingo (Gipuzkoa) Orbelan Plasticosen lanuzte mugagabeari ekin diote langileek. CIE Automotive taldearena da osagai fabrika hori, eta 150 langilek dihardute han. 2022. eta 2023. urteetarako ituna negoziatzen ari dira, ELAk jakinarazi duenez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006878
BERRIA
Euskadi
noticias
Burtsan kotizatzen duten enpresetako administrazio kontseiluetan gutxieneko andre kopuru bat egon beharko da. Hori da Espainiako Gobernuaren asmoetako bat. Era berean, familia eta lana uztartzeko ahalegina egiten duten bakarrak andreak izatea ere saihestu nahi du. Enpresa eta lan munduan gizonen eta emakumeen arteko ez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006879
BERRIA
Euskadi
noticias
San Mamesen nagusi dela erakutsi nahi dio Athleticek Real Madrili Erakargarria izateko osagai guztiak dituen partida jokatuko dute gaur San Mamesen Athleticek eta Real Madrilek. Athletici eta haren inguruari indarra eman dio Anoetako garaipenak. Europarako lehian aurrerapausoa eman zuen, baina oraindik partida on asko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006880
BERRIA
Euskadi
noticias
Tafallako Garces de los Fayos ikastola izan da aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren antolatzailea. 41. aldia da aurtengoa, eta bi egun iraunen du. Antolatzaileen erranetan, larunbaterako prestatu dituzten ekitaldiak familiendako pentsatuak daude. Erraldoiak, taloak, kontzertuak, artisauak eta liburu aurkezpenak egonen dira,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006881
BERRIA
Euskadi
noticias
Brian Currin, Pierre Hazan eta Aaro Suonio izango dira Bake Forumean Brian Currin abokatu eta bake prozesuetan adituak, Pierre Hazan nazioarteko justizian adituak eta Aaro Suonio Ipar Irlandako Desarmatze Batzordeko Kabinete buruak parte hartuko dute Baionan martxoaren 1ean egingo duten Bake Forumean. Lokarrik eta Bake...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006882
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaelikoa Ipar Irlandako hizkuntza ofizial bilakatzeko lege proiektua aurkeztu du Londresek Irlandako gaelikoaren aldeko ekintzaileek «historikotzat» jo dute erabakia: hizkuntza hori Ipar Irlandan ofiziala bilakatzeko lege proiektu bat aurkeztu du gaur Erresuma Batuko Gobernuak. Aspalditik esperotako proposamena zen, et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006883
BERRIA
Euskadi
noticias
Gilles Simeoniren garaipena eztabaidaezina da. Aurten bakarrik aurkeztea erabaki zuen: batzuentzat, egokia; beste batzuentzat, arriskutsua. Agintari autonomistari era ezin hobean atera zaio apustu elektorala. 2017an hiru alderdik osaturiko koalizioak lortu zuena oraingoan gizon bakar batek lortu du: Fa Populu Inseme ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006884
BERRIA
Euskadi
noticias
Deiadarra joa zegoen, eta euskaltzaleek indartsu erantzun diote Baionako karriketan. 7.000 lagunek irrintzi ozena egin dute, «Parisen entzun dezaten euskaraz bizi nahi dugula». Euskal herritarren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko, euskaraz normaltasunez bizi ahal izateko, euskararen ofizialtasuna, lege eraginko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006885
BERRIA
Euskadi
noticias
Bestelakoak. Sarrera ona Naiarako (Errioxa) pilotalekuan, 400 bat ikusle. Apustuak Untoriaren alde irten ziren. Partida hasi aurretik omenaldia egin zioten Alvaro Untoriari binakako txapela irabazi izanagatik. Buruz buruko txapelketa ez da atzelarientzako lurraldea. Azken urteetan ia pilotari guztiek, aurrelari edo atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006886
BERRIA
Euskadi
noticias
Gozategi taldearen musika bozgorailuetan, eta gozo jana ezker eskuin. Gozatu hitzarekin bete-betean adiskidetu da Tolosa (Gipuzkoa) asteburu honetan. Izan ere, gozogileen eta gozozaleen topagune bilakatu da herria. Joxemari Gorrotxategi gozogile ezagunak esan bezala, «gozogintzaren hiriburu» bihurtu da Tolosa bi egunez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006887
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka lagun bildu dira 'Ateak ireki'-rekiko elkartasunean Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Carmen Albak debekatu egin zuen gaur arratsaldean Iruñean Ateak Ireki atariaren deitutako elkarretaratzea, baina protestari eustea erabaki dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, mobilizazioa prestatzeko baldintzak bet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006888
BERRIA
Euskadi
noticias
'Ezkaba 1938' antzezlanak irabazi du Oihanederren Taulara lehiaketa ANTZERKIA. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bigarren urtez antolatu du Taulara mikroteatro lehiaketa, euskarazko antzezlan eta bakarrizketa laburrak sustatzeko asmoz. Zortzi lan aurkeztu dituzte denera, eta epaileek horietako hiru nabarmendu dituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006889
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak joan, urteak etorri, taldekide eta aurkarien gertaera xelebreak ezagutuz joaten gara. Zahartzearen onurak ote dira? Bada, horietako batez akordatu nintzen aurreko batean. Lemazainaren lana, trainerua zuzen eta orekaturik eramateaz gain, arraunlarieri zukua ateratzea da. Batzuek animatuz lortzen dute; beste batzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006890
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: David Oelhoffen. Aktoreak: Viggo Mortensen, Reda Kateb, Djemel Barek, Vincent Martin, Nicolas Giraud, Jean-Jerome Esposito. Iraupena: 101 minutu. Generoa: Drama . Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2014. Aljeriako okupazioaren urte korapilatsuetan gertatzen da Loin des hommes pelikula. Daru irakasle frantziarrak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006891
BERRIA
Euskadi
noticias
Koalizioko kide guztien arteko oreka lortu nahian osatu du Gobernua Prodik Italian. Lehen ministroak gutxienez ministerio bana eman die koalizioko kideei; DS eta La Margheritakoak dira nagusi Koalizioko kide guztien arteko oreka lortu nahian osatu du Gobernua Lehen ministroak gutxienez ministerio bana eman die koalizio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006892
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamahiru eskualdek osatutako Frantziako mapa berretsi dute 277 diputatuk Mapa berria: 22 eskualdeetatik 13 eskualdeetara pasatuko da 2016ko urtarrilean. Ipar Euskal Herriari dagokionez, orain arte Akitania eskualdearen barnean sartua zuten, eta 2016tik goiti Akitania, Poitou-Charentes eta Limousin eskualdeak bilduko di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006893
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Gipuzkoako eta Arabako foru aldundiek 2015erako aurkeztutako aurrekontuen osoko zuzenketak atzera bota zituzten atzo EAJk eta PSE-EEk. Gipuzkoan EH Bilduk eta Ahal Dugu-k aurkeztu zituzten osoko zuzenketak, eta Araban, Ahal Dugu-k, Irabazik eta Ciudadanosek.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006894
BERRIA
Euskadi
noticias
Eliza katolikoak azkenaldian erakutsi duen jarrera «zentsuratzaileak» haserretuta bildu ziren atzo hainbat fededun Bilboko Santiago Katedralaren ondoan, Neu ere hitzaren eske nator lelopean, Elizaren hierarkiaren boterearekiko desadostasuna adierazteko. Salatu dituzten «agintekeriazko jarreren» artean daude Donostiako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006895
BERRIA
Euskadi
noticias
Iruñea-Eibar. Errepublika egunaren atarian, Iruñeko Gaztelugibelan fusilatu zituzten 298 herritarrei omenaldi beroa egin zieten atzo Nafarroako hiriburuan, erail zituzten toki berean. Haietako sei Iruñeko Udaleko zinegotzi ziren. Ekitaldia Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak antolatu zuen, eta jendetzak bat e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006896
BERRIA
Euskadi
noticias
Troikako kideak Zipren dira, erreskatea negoziatzen Troikako ordezkariak Zipren daude egunotan, herrialde horren eta haren bankuen kontuak aztertzen, eta zenbat diru beharko duten kalkulatzen. Nikosiako agintariek ez dute kopururik eman, baina Standard & Poor's rating agentziak uste du 15.000 milioi euro eskatu beharko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006897
BERRIA
Euskadi
noticias
Liga bakarra, baina bi maila. Superliga hasiko da gaur, eta Euskal Herriko hiru talde lehiatuko dira horretan. Athletic titulua irabazteko faboritoetako bat da eta Realak eta Lagunakek mailari eutsi nahi diote. Superliga hasiko da gaur, eta Euskal Herriko hiru talde lehiatuko dira horretan. Athletic titulua irabazteko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006898
BERRIA
Euskadi
noticias
KRITIKA. DONOSTIAKO NAZIOARTEKO 54. ZINEMALDIA. 'Campanades a morts'. ZABALTEGI 'LLUIS LLACH: LA REVOLTA PERMANENT' Tan, tan... hasi da filma, eta kanpaiekin bat doaz irudiak azaltzen. Fabrika bat , errepide bat, langile asko, Polizia, loreak. Irrati-iratzargailuak esnatu du Lluis Llach -aspaldian esnatu zen arren-. Ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006899
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko kale berriek andre izena eduki dezaten, mozio bat onartu du udalak BILBO. Bilboko Udalak aho batez adostu du andre izena jartzea hiriko kale, etorbide, plaza, parke edo, besteak beste, azpiegitura berriei. Osoko bilkuran onartu zuten atzo udal gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta EP Elkarrekin Podemosek negoziatutako...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006900
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzaren planaren ezaugarri nagusiak hauek dira: Atzerako eragina. Urtarrilaren 30etik aurrera auto berria erosi dutenek eskatu ahal izango dute laguntza. Epea. Energiaren Euskal Erakundeak eskaerak jaso ahala tramitatuko ditu. Dirua bukatzen den arte. Zero kilometrokoak. Matrikulatzeko dauden autoek ez ezi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006901
BERRIA
Euskadi
noticias
«Propaganda» alboratzeko eskatu dio Aralarrek Lopezi. Erregearen saria. Aralarrek «propagandatik harago politika» egiteko eskatu dio Patxi Lopezi. Aralarren arabera, aho biko jarrera du Jaurlaritzako lehendakariak, batetik Madrilen murrizketak salatzen dituelako eta bestetik «bere gobernu taldeak murrizketetan oinarrit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006902
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirugarren gradua eman zioten joan den apirilean Jagoba Codo euskal presoari (EPPK), eta, Etxerat-ek jakinarazi duenez, azken orduetan Logroñoko espetxetik (Espainia) Donostiako Martutenekora ekarri dute. Eri dauden presoetako bat da Codo -espondilitis ankilosatzailea du-, eta 22 urteko zigorra ari da betetzen. 2001ean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006903
BERRIA
Euskadi
noticias
George Bernard Shaw-ren milaka argazki plazaratu dituzte sarean. Zinemako izarren, idazleen eta politikoen irudiak biltzen ditu 20.000tik gora ale dituen bildumak George Bernard Shaw-ren milaka argazki plazaratu dituzte sarean Zinemako izarren, idazleen eta politikoen irudiak biltzen ditu Argazki bilduma erraldoia zuen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006904
BERRIA
Euskadi
noticias
Israelek hamalau hilabeteko zigorra jarri dio Tamimiri JERUSALEM. Israelgo Auzitegi Militarrak hamalau hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Waed Tamimiri, Ahed Tamimi aktibista palestinarraren anaia zaharrari, soldaduei harriak botatzeagatik. 2016an eta 2017an Nabi Saleh herrian ibilgailu militar bati harriak botatze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006905
BERRIA
Euskadi
noticias
Maite dut irratia. Herenegun amaitu zen Maite dut irratia izeneko lehiaketan parte hartzeko epea. Arratsaldekoa irratsaioak jarri du martxan, eta, gai hori jarrita, orrialde bateko narrazioa edo bi minutu gehienez iraun dezakeen ahots grabazioa egin dezala eskatu zaigu entzuleoi. 70 bat-edo aurkeztu direla esan zaigu, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006906
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kinkearen zati bat amatatu da». Euskal presoen aldeko aldarriari eta borrokari lotua egon da Joxepa Arregi Etxerat elkartearen lehendakaria; Jesus Mari Zabarte 'Garratz' semea kartzelan zuen, eta hura etxean eta aske ikusi gabe zendu da Arregi. Euskal presoen aldeko aldarriari eta borrokari lotua egon da Joxepa Arregi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006907
BERRIA
Euskadi
noticias
Frank Gehry arkitektoak Bilbon eraiki zuen Guggenheim Bilbao Museoak erakarrita, milaka turista iristen dira urtero Euskal Herrira. Horien ahotan izaten dira Santiago Calatravak diseinatutako Loiuko aireportua (Bizkaia) edota Guardiako Ysios upategiak (Araba). Baina Euskal Herri osoan badira eraikin moderno gehiago, ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006908
BERRIA
Euskadi
noticias
Zabaletak atzera eginda, Sabalza izango da Osasunako presidentea Azken orduko helegiterik egon ezean, gaur bertan izendatuko dute Luis Sabalza Osasunako presidente. «Pozik eta ilusioz gainezka gaude, baina erabateko ezustekoa izan da». Horiexek izan ziren nafarraren lehen hitzak. Aurretik iritsi zen albistea: atzera eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006909
BERRIA
Euskadi
noticias
EBk martxoan banatuko ditu Pfizer etxearen 4 milioi dosi Uste baino lehenago iritsiko dira COVID-19aren aurkako Pzifer etxearen txertoak. EB Europako Batzordeak Pfizer botika etxearekin adostu du hasieran martxotik aitzinera banatzekoak zituen lau milioi dosi lehenago banatzea. Bruselak adierazi duenez, datozen bi aste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006910
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamazazpi eta hamasei urteko kartzela zigorrak, Orkoiengo talde bortxaketako hiru auzipeturi Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak jakinarazi duenez, hamazazpi eta hamasei urteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete Orkoiengo (Nafarroa) talde bortxaketan parte hartu zuten hiru akusaturi. Biri hamazazpi urtekoa: be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006911
BERRIA
Euskadi
noticias
Bere lurrera itzultzeko zain . Pio Barojaren 'La leyenda de Jaun de Alzate' antzerki lana berrargitaratu du Txalaparta argitaletxeak Pio Barojaren 'La leyenda de Jaun de Alzate' antzerki lana «Altzateko Jaun, hor zaude nunbait, zure lurrera itzultzeko zai», kantatu zuen aspaldi Xabier Letek. Ez da Altzateko Jauna ez Eu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006912
BERRIA
Euskadi
noticias
AZPEITIA Gazte independentistek gazteria «beti errepresioaren jomugan» dagoela salatu zuten herenegun, Azpeitian (Gipuzkoa) egindako ekitaldian. «Etsitzea, beldurrez bizitzea, borroka uztea... nahi dute, baina ez gaituzte geldituko», esan zuten. EAJk eta PSOEk galdeketaren «iruzurrarekin» jarraitzeko gazteak jokoz kanp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006913
BERRIA
Euskadi
noticias
Erregulazioetan galdutako sariaren parte bat itzuliko zaie langabeei. Enpleguaren aldeko hainbat neurri onartu ditu Espainiako Gobernuak, gizarte eragileen babesik gabe Erregulazioetan galdutako sariaren parte bat itzuliko zaie langabeei Enpleguaren aldeko hainbat neurri onartu ditu Espainiako Gobernuak, Erregulazioeta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006914
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Espainiako Kongresuko PPren taldeak «isun gogorra» jarriko dio Jose Cruz Perez Lapazaran diputatu nafarrari, herenegun aurrekontuen zuzenketen bozketara joan beharrean, Viscofan enpresaren akziodunen batzarrera joateagatik. Perez Lapazaran Viscofaneko administrazio kontseiluko kidea da, eta urtean 128.821 euro ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006915
BERRIA
Euskadi
noticias
Richard Serraren obrak, Arte Ederren ere bai . Artista estatubatuarrak 1987an eginiko altzairuzko eskultura museoaren atarian egongo da bost urtez Artista estatubatuarrak 1987an eginiko altzairuzko eskultura museoaren Guggenheim barrualdean bakarrik ez, Arte Eder museoaren kanpoaldean ere ikusi ahal izango dira aurrera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006916
BERRIA
Euskadi
noticias
Gipuzkoa Basket. Chery (14), Van Lacke (7), Salvo (4), Fakuade (6), Norel (10)hasierako bostekoa Agbelese (9), Perez (5), Pardina, Sanz, Swing (10), Clark (10) eta Oroz (2). Bartzelona. Ribas (3), Hanga (13), Tomic (4), Moerman (10), Navarro (10)hasierako bostekoa Seraphin (2), Pressey (5), Heurtel (7), Vezenkov (14), ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006917
BERRIA
Euskadi
noticias
Batzuetan pentsatzen dut ez dagoela desberdintasun handirik Muxika eta Arnedilloren edo Ea eta Cadaquesen artean. Mila herriren izenak eman nitzake, eta gehienetan, antzerako elementuak errepikatzen dira. Ez mundu guztian, jakina, baina bai mundu okzidentala deitzen zaion zati horretan. Ia herri guztiek daukate tenplu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006918
BERRIA
Euskadi
noticias
Iritsi da gereziak biltzen hasteko garaia baserritarrentzat, eta hori ospatzeko, festa egunak antolatu dituzte Barakaldon (Bizkaia) eta Itsasun (Lapurdi). Gereziak saltzeko azoka antolatzeko ideia ez da berria Barakaldon, aspalditik datorren ohitura da, nahiz eta hainbat urtetan bertan behera geratu zen. 2006an hasi zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006919
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Adolfo Araiz EH Bilduko presidentegaiaren arabera, bozek «ustelkeriaren garai beltzari agur esateko balio behar dute». Haren ustez, UPNk azaldu behar luke «eraikuntza enpresekin, patronalarekin eta multinazionalekin» hitzartutako bere programa erreala.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006920
BERRIA
Euskadi
noticias
Dagoeneko jakinekoak ziren Donostiako 65. Zinemaldian izango diren euskal ekoizpenen inguruko zenbait informazio -Aitor Arregiren eta Jon Garañoren Handia Sail Ofizialean izango dela , eta Koldo Almandozen Plágan (Izurria) Zabaltegi-Tabakalera sailean, kasurako-, eta gaur eman dute falta zirenen berri: zortzi sail eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006921
BERRIA
Euskadi
noticias
Bombayn izandako atentatuetan terrorismo islamikoaren itzala ote dagoen susmoa azaldu dute Indian. Erasoa Kaxmirko gatazkari lotu diote New Delhiko gobernuak eta nazioarteko iturriek. Adituek parekotasunak atzeman dituzte Madrilgo eta Londresko atentatuekin eta horien ezaugarriak azaldu dituzte izu globalaren beste atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006922
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizaldean 35 urteko motor gidari bat hil da Donostian. Ezbeharra Amarako tuneletik hurbil gertatu da, eta ordubetez itxi behar izan dute errepidea. Donostiako Udaltzaingoak ikertzeari ekin dio, zer gertatu den argitzeko.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006923
BERRIA
Euskadi
noticias
Bonnemaison auziaz galdetzera atera da kalera Ipar Euskal Herriko Hitza . Zailtasunak izan arren, hainbat herritarren iritziak bildu ditu. Inkestan parte hartu dutenek Nicolas Bonnemaison babestu dute oro har.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006924
BERRIA
Euskadi
noticias
Prekaritateari aurre egiteko kontrabotereko sindikatua aldarrikatu du LABek «Patronalak eta gobernuek sindikalismo otzana nahi dute, eta horregatik kontraboterean oinarrituko gara gu». Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak sindikatuaren jarrera zein den nabarmendu zuen atzo Bizkaiko ordezkariekin egin zuen batzarre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006925
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuazok Maria Lujan erdikoa fitxatu du, Ro'Casa taldetik ESKUBALOIA. Zuazo talde indartsua ari da osatzen datorren denboraldirako. Herenegun Ana Temprano Bera Berako atezaina fitxatu zuela jakinarazi zuen, eta atzo Maria Lujan Ro'Casako erdikoa. Horrez gain, kontratua berritu dio Ainhoa Hernandez pibotari.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006926
BERRIA
Euskadi
noticias
Idiazabalek argi du hezkuntza ezinbesteko pieza dela hizkuntza gutxitu bat -kasu honetan, euskara- ikasteko. Gaur-gaurkoz, eskola herren ikusten du ahozkoan: «Ahozko gaitasun aberatsagoa landu behar da». Bizitza irakaskuntzari eta euskarari emana igaro du Itziar Idiazabalek (Gaintza, Gipuzkoa, 1949). Besteak beste EHU ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006927
BERRIA
Euskadi
noticias
Etzi Madrilen egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu du EHNEk. Hondamendi egoeran daudela diote: batez beste, errenta %26 jaitsi eta produkzio kostuak %34 igo zaizkie DONOSTIA. Ideia berritzaileak dituzten oinarri teknologikoko enpresa ekimenak saritzen ditu Manuel Laborde sariak. Aurtengo garaileak Urko eta I...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006928
BERRIA
Euskadi
noticias
Pandemia eta oztopo guztiak atzean utzi ondotik, bueltan da Berria Txapelketa. Bi urteko etena egin eta gero, sekula baino zabalagoa izango da XVII. aldia, gutxitan bezalako parte hartzea izango baitu. 27 elkarte lehiatuko dira: Euskal Herriko 23k, Errioxako hiruk eta Bartzelonako elkarte batek parte hartuko dute. Dato...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006929
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Eslovenia-Espainia, eta Danimarka-Kroazia. Horiek izango dira Munduko Txapelketako bi finalerdiak. Esloveniak 27-28 irabazi zion Errusiari, Espainiak 28-24 Alemaniari, Danimarkak 28-26 Hungariari, eta Kroaziak 23-30 Frantziari. Bihar jokatuko dira bi finalerdiak, 19:15ean eta 21:00etan, Bartzelonan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006930
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroak 139 milioi euroko iruzurra atzeman zuen iaz, zerga bilketa osoaren %5 Zerga iruzurraren aurkako borrokak emaitza hobeak eman ditu Nafarroan, baina oraindik badu tartea hobetzeko. Iaz, Foru Ogasunak 139,1 milioi euro atzeman zituen, 2016an baino %21,5 gehiago. Mikel Aranburu Nafarroako Ogasun kontseilariak eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006931
BERRIA
Euskadi
noticias
Dena da meta honezkero. Metaliteratura, metazinema... eta nola ez, baita metatelebista ere. Hain premiazkoa omen den berritasunerako bidea metatasunean -batere berria ez bada ere- aurkitu dugu antza. Lehen zantzua, batetik, debateen ugaltzea da. Dagoeneko ez da reality bakar bat geratzen bere saio osteko eztabaidarik g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006932
BERRIA
Euskadi
noticias
Kuadrillek berebiziko garrantzia dute edozein herriko bizitzan. Horregatik, Elorrioko jaiak (Bizkaia) antolatzen hasi zirenean, otu zitzaien kuadrillen arteko egun bat sortzea. Aurten, baina, parte hartzea sustatzeko helburuz eta hamaika kuadrilla daudela ikusita, lehiaketa jai guztietara hedatzeko ideia izan dute fest...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0006933
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Espainiako Gobernuak antxoa berriro harrapatu ahal izango dutela jakinarazi die arrantzaleei. Espainiari dagokion kuotatik 2.000 tona arrantzatu gabe daudela argudiatu du Madrilek. Eusko Jaurlaritzak salatu du erabakia adostu gabe hartu dutela eta kalte egingo diela euskal arrantzaleei. Beldur dira orain kuot...
cc-by-sa 4.0