id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0007534
BERRIA
Euskadi
noticias
KAYAK-SURF . Euskadik bere selekzioa izango du munduko txapelketan Euskadik bere selekzioa izango du munduko txapelketan Costa Rican urriaren 22tik 31ra jokatuko den kayak-surfeko munduko txapelketan parte hartuko du Euskadiko selekzioak, Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) babestuta. Azken lauretan ere parte har...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007535
BERRIA
Euskadi
noticias
Marotok auzitegian deklaratu beharko du etorkinen aurkako adierazpenengatik SOS Arrazakeria taldeak salaketa jarri eta gero erabaki duesku hartzea Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak. Gizarte laguntzak mugatzearen alde Javier Maroto Gasteizko alkateak abiatu duen kanpainaren testuinguruan dator deklarazio hartzea. Et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007536
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehengo astean jakin nuen, ezustean, adinean aurrera doazen ilobek izeba zenaren aipamena egin zutenean. Aspaldiko kontuez ari ziren. Gogora ekarri zuten nola izeba zenak urte garai hauxe izaten zuen lanik handienekoa. Jo eta su aritzen omen zen enkarguak amaitu nahian, eta gero iloben -orduan haur- lana izaten omen ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007537
BERRIA
Euskadi
noticias
Anduezak EAJren eta EH Bilduren «obsesio subiranista» kritikatu du PSE-EEko lehendakarigai Eneko Anduezak ez du argitu nahi norekin osatu nahiko lukeen koalizio gobernu bat apirilaren 21eko hauteskundeen ostean, baina bai norekin ez lukeen egingo: EH Bildurekin. Hain zuzen, koalizio subiranistari eta EAJri leporatu die...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007538
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorpen garrantzitsuenak. 2012an, urrezko domina Europako Kopan; 2013an, urrezko domina junior mailako Munduko Txapelketan, eta brontzezkoa Arosako Munduko Kopako proban; 2014an, zilarrezko domina Vallnord-Arcaliseko Munduko Kopako proban, eta zazpigarren postua Sotxiko Neguko Olinpiar Jokoetan; eta 2015ean, zilarrezko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007539
BERRIA
Euskadi
noticias
Gerrarik Ez plataformek gerraren kontrako sinadurak bilduko dituzte Bakearen Aldeko Nazioarteko Egunean, Gerrarik Ez plataformek eta horiek osatzen dituzten zenbait elkarte eta sindikatuk agiri bat plazaratu dute, «antimilitarismoarekin, bizikidetza baketsuarekin eta gatazkak konpontzeko elkarrizketaren bidearekin» dut...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007540
BERRIA
Euskadi
noticias
«Herri gogoa», esku hartzerik gabeko hizkuntz politikaren alde Hizkuntz eskubideak bermatzeko hainbat erakundek hartutako erabakiak txalotu, eta horien aurka Espainiako eta Frantziako administrazioek hartutako jarrera salatu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. «Estatuek euskararen normalizazioan eta hizkuntz ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007541
BERRIA
Euskadi
noticias
Barriolari ebakuntza egin beharko diote berriro. Artroskopia egingo diote heldu den astean, lotailuan itsatsitakoak garbitu eta osatze prozesua azkartzeko Artroskopia egingo diote heldu den astean, lotailuan itsatsitakoak Bost hilabete daramatza Abel Barriolak geldirik. Apirilaren 5ean apurtu zuen eskuin belauneko lota...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007542
BERRIA
Euskadi
noticias
Aste Santuko opor ez-opor hauetan lan bat bukatu beharrez ia ez dut munduaren berririk izan, ustekabean egongelan (erabiltzen duzue oraindik? ala saloian esan behar nuke?) erratza pasatu edo mahaia jarri bitartean edozein unetan telebistatik entzuten ditugun kopuru hunkigarri horietatik kanpo. Salbuespen gisa igande ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007543
BERRIA
Euskadi
noticias
Aspaldi iritsi zen heldutasunera gazte-gaztetan Rosa bikainarekin mendebaldeko entzuleria txunditu zuen kantari bosniarra. 11 urte igaro dira disko hori kaleratu zuenetik, eta bien bitartean ibilbide tatxarik gabea izan du Sevdah (Balkanetako bluesa) kantariak. Generoa indarberritzen jarraitzen du, eta nabarmena da zaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007544
BERRIA
Euskadi
noticias
Otsailean hipoteka berrituz gero, batez besteko kuota 102 euro garestituko da. Azaroan hipoteka bakoitzeko 155.942 euro mailegatu zuten finantza erakundeek, INEren arabera Otsailean hipoteka berrituz gero, batez besteko kuota 102 euro Azaroan hipoteka bakoitzeko 155.942 euro mailegatu zuten finantza Gaur amaituko da ur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007545
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen, nobela laburrak argitaratzeko laguntza gisa pentsatuta zegoen Augustin Zubikarai saria. Iaztik aurrera, berriz, hasitako eleberriak amaitzeko beka moduan antolatu dute. Dagoeneko zabalik dago epea, eta hortxe dago, tiradera batean, erdi egina duzun nobelatxoa bukatzeko akuilua. Ondarroako Udalak (Bizkaia) eta El...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007546
BERRIA
Euskadi
noticias
«Zuek, beste behin, tentsioa sortu nahi duzue herritarren segurtasunean». Hala erantzun dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak EH Bilduri, Jone Amezagaren kasuan Ertzaintzak izandako jokabideaz galdetuta. Koalizio subiranistako legebiltzarkide Julen Arzuagak kontuak eskatu zizkion atz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007547
BERRIA
Euskadi
noticias
Kultur ekosistemaz gogoeta eginez abiatu dute Bilbon Avignongo Foroa 65 kultur eragile batu dituzte Alondegian, hiriko kulturgintzaz gogoeta egin eta gaur abiatuko diren hitzaldiei atarikoa egitekoBesteak beste, Sassen, Colomina eta Acconci arituko dira hizlari gaur eta bihar Hiriko kultura sortzen dutenak jarri dituzt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007548
BERRIA
Euskadi
noticias
Finkatuz funtsa kudeatzeko sozietate publikoa sortzea baimendu du Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman nahi dio Finkatuz funtsari, zeinaren xedea den enpresa handien akzio edota zorrak erostea, haiek «hemen errotuta jarraituko dutela eta euskal produkzio ehun osoan trakzio izaera izango dutela bermat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007549
BERRIA
Euskadi
noticias
Internetek aurrez diskoetxeak astindu izan baditu, argitaletxeek ere kontuz ibili beharko dute. Izan ere, Bubok bezalako zerbitzuek idazlea eta merkatuaren artean dagoen bitartekaritza osoa jauzi batez pasatzen baitute. Duela gutxi aurkeztu den webgune honek bi zerbitzu nagusi ditu: argitaratzea eta salmenta. Argitarat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007550
BERRIA
Euskadi
noticias
Protesta artean hartuko dute gaur Bush Latinoamerikan. AEBetako burua «harreman demokratikoak» hobetzera joango da, baina ez du oso harrera beroa izango Protesta artean hartuko dute gaur Bush Latinoamerikan AEBetako burua «harreman demokratikoak» hobetzera joango da, baina ez Merkataritza negozioak eta drogen kontrako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007551
BERRIA
Euskadi
noticias
Maddalen Arzallus Hernandorena sariketaren finalera BERTSOLARITZA Hernandorena sariketako bigarren saioa Maddalen Arzallusek irabazi zuen, eta finalean da jada. Bertso hoberena Patxi Iriartek bota zuen. Azaroaren 25ean izanen da Maulen, hurrengo saioa. Aitzol Barandiaran, Alazne Untxalo, Gillen Hiribarren, Odei Barroso...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007552
BERRIA
Euskadi
noticias
Athleticek bina berdindu du Betisen zelaian, bitan atzetik joan eta gero Athletic puntu batekin itzuli da Sevillatik (Espainia), atzo Betisekin bina berdindu ondoren. Horri esker, bolada onari eutsi dio, eta lau jardunaldi daramatza galdu gabe. Aurreko hiruretan irabazi egin zuen. Atzo, ordea, puntu bakarrarekin konfor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007553
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Ahal Dugu-ren lehendakarigaia izateko hautagaitza aurkeztuko du Roberto Uriarteren eta Pilar Garridoren inguruko sektoreak. Gaur esango dute zein den primarioetara aurkeztuko den hori, baina Miren Gorrotxategiren izenak hartu du indar handiena. Zuzendaritzak, berriz, Rosa Martinez babestuko du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007554
BERRIA
Euskadi
noticias
Alkortari babesa emateko gaua Ondarroako Aske Gunean pasatzera deitu dute Urtza Alkorta babestu eta haren atxiloketa saihesteko gaur herri harresia osatzeko deia egin dute. Donostiako adibidea jarraituko dute gaur egingo duten herri harresian. "Donostian 800 pertsona bildu ginen zortzi pertsona babestu eta "kostako zai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007555
BERRIA
Euskadi
noticias
Literatura. 'EUSKAL HERRIKO ALEGIA, IPUIN ETA KONDAIRAK' Liburu honen orrialdeetan Anbotoko Damak, lamiek, jentilek eta antzeko izaki mitikoek dute aterpe, baita Ezoziko Andramarik eta beste ama birjina eta santu kristau batzuek ere. Paganismoaren eta kristautasunaren arteko nahasketa bat da liburuko testuen ezaugarrie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007556
BERRIA
Euskadi
noticias
Badut lagun bat bere alabari nire antza hartzen diona. Semeari ez: semea oso berea ei du. Batak eta besteak egindako marrazkiak erakusten dizkit, adibidez. Semearenak zehaztasun handiz marraztuak izaten dira: bere adinerako ondoegi. Alabarenak kontzeptualak dira, kolore askokoak: bereziki ederrak, baina munduarentzat k...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007557
BERRIA
Euskadi
noticias
Era «autokritikoan» omendu dute Iruretagoiena Zarauzko udal taldeek Zarauzko Udalak (Gipuzkoa) «elkartasun eta adiskidetasun guztia» adierazi dio Jose Ignacio Iruretagoiena PPko zinegotzia zenari, eta «modu autokritikoan» atzera begiratuta, «barkamena» eskatu die haren senideei: «Zarauzko Udala edo bertan ordezkaritza ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007558
BERRIA
Euskadi
noticias
Iaz berriztatutako lanak ikusgai Arte Ederren Museoan ARTEA. Bilboko Arte Ederren Museoak iaz zaharberritutako hainbat obra ikusgai jarriko ditu datozen hilabeteetan. Horien artean daude XV. mendeko Ama Birjina eta San Juan gurutzearen azpian eskultura eta Pere Nicolau margolariaren Ama Birjinaren zazpi bozkarioen erre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007559
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. Iazko abenduan hildako Xabier Lete poeta, idazle eta kantariari omenaldia egingo diote Bilbon astelehenean, Poesiaren Egunean. Haren poesia eta musika uztartuko dituzte Bidebarrieta Kulturgunean egingo duten ekitaldian, 19:30ean hasita. Karlos Jimenez pianista, Joxerra Gartzia idazlea eta Joxan Goikoetxea e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007560
BERRIA
Euskadi
noticias
Nondik bat emanen digun genealogia bat. Zertarako bat ere eskainiko diguna. Tarteka koartada bat ere, agiri bat, legitimazioa emanen digun genealogia, odolaren zuhaitzean gora egiten dugun aldiro. Iragana hizpide hartzea maiteegi ez genuen iragan batetik gatozelako irudipena dut. Amonen aipuek bidea ireki zuten, salbue...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007561
BERRIA
Euskadi
noticias
Eduardo Arteta liburu zerbitzariak sistematikoki gomendatzen du Eva Illouz. Egia da Zergatik ematen du min maitasunak: azalpen soziologiko bat dela gaztelaniaz daukan lan arrakastatsuena. Baina badu liburutxo bat Arimaren etorkizuna- ri buruz. Illouzek arima premodernoaren eta psike hipermodernoaren arteko aldeak berei...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007562
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Heldu den urriaren 15eko Nafarroa Oinez festaren ibilbidea eta egitaraua aurkeztu zituzten atzo Lesakako Tantirumairu ikastolako arduradunek. Ikastolako zuzendari Aitor Iratzokik nabarmendu zuenez, ibilbide «erraz bezain atsegina» atondu dute, haur txiki zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten. Hiru kilometr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007563
BERRIA
Euskadi
noticias
Txikon Euskal Herritik Nanga Parbatera, Argentinatik pasatuta Badoa beste behin. Hogeita seigarren espedizioa izango du lemoaztarrak zortzimilako batera. Nanga Parbatera (8.125 metro), neguan, iaz bezala. Orain artean inork lortu ez duen lanari ekingo dio aurten ere. Eskarmentu handiko lagunak izango ditu alboan: iazko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007564
BERRIA
Euskadi
noticias
Agus Hernan eta Nekane Altzelai eledunak hitza hartu aurretik, urteotako lanaren azalpenak eman dituzte ardatz desberdinetako koordinazio lanetan aritutakoek Foro Sozialean. Alor batzuetan «beheko kanpalekura» iritsi dela adierazi dute, euskal gizartea handik igotzen has dadin bizikidetzaren gailurrerako bidea. Beste e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007565
BERRIA
Euskadi
noticias
Kultura babesteko eta oztoporik ez jartzeko eskatu diote eragileek UPNri Atzean geratu zen 2016an Europako kultur hiriburua izateko aukera. Harekin batera, kulturaren aldeko apustua. Horregatik, UPNren udal gobernuari mezu zuzena bidali diote Gora Iruñeak eta, harekin batera, hainbat eragilek eta taldek: kultura baliab...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007566
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi gizon atxilo hartu dituzte Donostian, andre bati sexu eraso bat egitea leporatuta Hiru gizon, andrazko baten aurka. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldutako informazioaren arabera, larunbat goizaldean Donostian jazotako eraso batean horixe izan zen egoera: etxetik irtetean, atarian, oldartu egin zitzaizkion...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007567
BERRIA
Euskadi
noticias
Denbora nahikoz irakinez gero bigundu egiten direla, horixe erantzuten du Neguko argiak eleberriko protagonistetako batek sustraiei zer irizten dien galdetzen diotenean. Irati Elorrietaren bigarren eleberria da Neguko argiak , narrazioz osatutako Burbuilak (Alberdania, 2008) nobela argitaratu zuenetik hamar urte igarot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007568
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizonezko bat hil da Martutenen, trenak harrapatuta Renferen aldirietako trenak harrapatuta gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Martutenen (Gipuzkoa). Okendotegiko tren estazioko pasagunean gertatu da ezbeharra. Trenen joan-etorria geldituta egon da istripua gertatu denean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007569
BERRIA
Euskadi
noticias
Uztail amaierara iristen ari gara, eta nahiz eta kurtso amaiera aldrebesa izan dugun, badirudi uda uda izango dela beste behin, telebistan, bederen. Oporretan kanpora sekula baino jende gutxiago joango da, eta pentsatu zitekeen telebistek udako programazioaren saskian jarriko zituztela intxaur guztiak, baina ez da horr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007570
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko hiru lagun hil dira Palentzian, auto istripuan Gaztela Leongo Trafiko Kudeaketarako Zerbitzuak jakinarazi duenez, hiru adingabe eta beste hiru heldu hil dira auto istripu batean. Seiak zihoazen ibilgailua ubide batera erori da. Familiako hiru kide bilbotarrak ziren, 6 eta 12 urteko haurra eta 37 urteko ama. Dir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007571
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaur goizaldean sute bat piztu da Goizuetan, Berazkun auzoan, eta arratsalderako 100 hektarea erreak zituen, Nafarroako Suhiltzaileek jakinarazi dutenez. 04:30 inguruan piztu da sua, eta ordurako jada aurtengo neguan Nafarroan izan den suterik handiena zen. Txaradia eta zuhaiztiak erre ditu suak, eta Nafarroako Gobernu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007572
BERRIA
Euskadi
noticias
Dario Cataldok irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa -Gijon-Cuitunigru, 183,5 kilometro-, ihesaldi luze bati bukaera biribila emanda. Thomas de Gendt eta biak izan dira saioko protagonistak, kilometro askoan egon baitira ihes eginda, alde handiarekin. Kasu, helmugarako 70 kilometro falta zirela ordu laurdeneko aldea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007573
BERRIA
Euskadi
noticias
Biktimak, memoria eta autokritika Donostia 2016ko programazioan Bakea eta bizikidetza sustatze aldera, elkarlanerako akordioa lortu dute Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak. Lankidetza esparruari esker, biktimekin eta memoriareki...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007574
BERRIA
Euskadi
noticias
Inkesta berrien arabera, talde propioa izango du Amaiurrek CISek joan den astean aurkeztu zuen inkestaren ostean, Noticias taldeak eta El Diario Vasco- k (Vocento) aurkeztu dituzte beste bi inkesta. Alderdi abertzaleek ordezkaritza handiagoa dute horietan, PSE-EEren eta PPren kaltean. Lehenak, EAJ ematen du EAEko garai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007575
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaubekak eta Galanek bigarren partida irabazi dute (35-45) PALAEsteban Gaubekak eta Manu Galanek primeran konpontzen direla erakutsi zuten atzo berriz. Duela bi urte finala jokatu zuten batera, eta aurten bide beretik doaz. Atzo txapelketako lehen faseko bigarren partida irabazi zuten, Fusto eta Imanolen aurka (35-45),...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007576
BERRIA
Euskadi
noticias
Jon Santacanak brontzezko domina irabazi du eslalom erraldoian ESKIA. Jon Santacana donostiarrak bigarren domina irabazi du Tarvision (Italia), B2 mailako Munduko Txapelketan. Miguel Galindo lagun zuela, Santacanak brontzezko domina lortu zuen atzo eslalom erraldoian. 36 urteko eskiatzaileak bigarren domina du, zilarra...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007577
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Bidasoako jokalari, teknikari, ordezkari eta zaleak Bartzelonari begira egongo dira gaur. Izan ere, Bartzelonak Granollersi irabazten badio, Irungo taldeak ziurtatua izango du datorren denboraldian Europako lehiaketa bat jokatzea. 18:30ean hasiko da partida.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007578
BERRIA
Euskadi
noticias
PSE-EE Gasteizko udal gobernuan sartzearen alde agertu da Gorka Urtaran «Argitu behar da zalantza hori: PSE-EE udal gobernuan sartuko den ala ez». Argi hitz egin du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek (EAJ). «Sartzen baldin badira, ongi etorriak izango dira, eta, erabakitzen baldin badute ez sartzea, jarraituko dugu orain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007579
BERRIA
Euskadi
noticias
Gabon eguneko bazkari osterako, bertso saioa antolatu du Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak. Kantuan ariko dira bertsolari hauek: Andoni Egaña, Igor Elortza, Oihana Iguaran eta Jone Uria. Gabon giroko gaiak jarriko dizkiete kanturako helduleku moduan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007580
BERRIA
Euskadi
noticias
ERREMONTEA. Urrizak eta Barrenetxea IV.ak 40-30 irabazi zieten atzo Juaristi eta Ioni, Galarretan, binakako txapelketako lehen faseko lehen jardunaldiko azken partidan. Norgehiagoka azken txanpan erabaki zen, irabazleek 11-1eko partziala lortu ondoren. Bihar jokatuko dira txapelketako hurrengo bi partidak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007581
BERRIA
Euskadi
noticias
Ahal Dugu-k uztailaren 29tik 31ra egingo ditu primarioak EAEn Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira EAEko Ahal Dugu-k zerrendako kideak eta, haien artean, lehendakarigaia aukeratzeko prozesua abiarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alderdian izena ematen dutenek uztailaren 29tik 31ra bitarte izango dute bozk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007582
BERRIA
Euskadi
noticias
«Kanporatze agindua» jarri diote PSen egoitzari Baionan, NDDLren sostenguz BAIONA. Alderdi sozialistaren egoitza sinbolikoki hetsi eta kanporatze agiria jarri dute atean, Bretainiako Notre Dame des Landes (NDDL) herrian eraiki nahi duten aireportuaren kontra ari direnek, Ipar Euskal Herriko sostengu kolektiboko kideek....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007583
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Euskadik eta Tunisiak bi egunetan bi aldiz jokatuko dute elkarren aurka, eta, oraingoz, garaipen bat pilatuta dago Tunisia. Bi selekzioek Barakaldon (Bizkaia) jokatu zuten atzo, eta etxeko selekzioak amore eman behar izan zuen (25-28). Gaur, Errenterian (Gipuzkoa) jokatuko dute, 19:30ean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007584
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Ignacio Polo Hiri Segurtasunerako zinegotzi ohiari buruzko txostena egin du Iruñeko Udalak, eta epaitegien esku utzi. Enrique Maia alkateak ez du balorazioarik egin nahi izan, eta adierazi du fiskalari eta epaileari dagokiela hori. Udaltzainek edanda gidatzen harrapatu zuten Polo, eta faborezko tratua salatu zu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007585
BERRIA
Euskadi
noticias
'Rojeva Welat' egunkari kurdua kalean da. Kazeta horren aurrekoa, 'Azadiya Welat', duela bi aste itxi zuten epaitegien aginduz, «terrorismoa» egotzita Kazeta horren aurrekoa, 'Azadiya Welat', duela bi aste itxi zuten Erreferendumaren kanpaina betean, kurduek Rojeva Welat hirugarren egunkaria ateratzea lortu dute asteon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007586
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzailea: Liz Tigelaar. Aktoreak: Reese Witherspoon, Kerry Washington, Joshua Jackson, Rosemarie Dewitt, Jordan Elsass. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Non ikusi: Amazon Prime Video. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Drama. Udaberriko estreinaldi nagusietako bat da. Celeste Ng autorearen izen bereko nobela...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007587
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren sustatzaileen kezkak aldatuz joan dira, urteen joanarekin: ibilbidea, lanen bilakaera, aurrekontua, atzerapenak... Badira urte batzuk hamaikagarren buruhauste bat argitu nahian dabiltzala: zein izango diren tren azkarra Hego Euskal Herriko hiriburuetan sartzeko moduak. Gaia mahai gainean aspaldi badago ere, egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007588
BERRIA
Euskadi
noticias
Kritika. Antzerkia. Ganoraz desafinatu. 'Souvenir: la peor cantante de la historia' Konpainia: Maskarada. Zuzendaria: Carlos Panera. Antzezleak: Eneritz Artetxe, Mitxel Santamaria, Gorka Minguez. Lekua: Barakaldo antzokia. XX. mendearen hasieran Florence Foster Jenkins delako batek abeslari karrera bitxia egin zuen Fil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007589
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDIA. Mikel Ziarrusta 26 urteko eskalatzaile gasteiztarra hil zen atzo, etxean, bihotzekoak jota. Euskal eskalatzailerik onenetakoa zen Ziarrusta; bi urteko lanaren ondoren, iaz sartu zen 9a zailtasuneko horma kateatu dutenen multzoan, Aizpunen (Nafarroa), Sistematik ihes bidean.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007590
BERRIA
Euskadi
noticias
Diru gehiagoren eske kulturarentzat. Euskal kulturaren aldeko politika publikoaren plangintza larrazkenean negoziatuko du EKEk Euskal kulturaren aldeko politika publikoaren plangintza larrazkenean Euskal kulturaren sorkuntzari buruzko laguntzen garapenean parte hartu, horren hedapena sustengatu eta bitartekaritza lana ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007591
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezagutzen zuten lehenago ere Tom Carr artista (Tarragona, 1956) Uharteko Arte Garaikideko Zentroko arduradunek. Baina ikara sentitu zuten haren erakusketako piezak zekartzan kamioia heldu zenean: ia hutsik zegoen! Apenas estaltzen zuten zur xafla batzuek atoiaren zorua. «Erakusketaren zati bat bakarrik ekarri zutela pe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007592
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkurra II.a-Ionek 40-31 irabazi dute finalerdietako joaneko partidan ERREMONTEA. Ezkurra II.ak eta Ionek ondo ekin diete binakako txapelketako finalerdiei. Atzo 40-31 irabazi zieten Urriza eta Zubiriri kanporaketako joaneko partidan. Partida hasiera gogorra izan zen (22-19), eta irabazleek hobeto eutsi zioten tratuari...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007593
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte kontsumistaren ondorio dira zabortegietako hondakin mendiak. Denborak aurrera egin ahala, gero eta handiagoak dira, eta alarma gorriak pizten hasiak dira. Izan ere, hainbat herritan zaborra metatzeko leku faltan daude, eta horrek kezka eragin du. Arazoa konpontzeko, hainbat neurri hartzen hasi dira herritarrak,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007594
BERRIA
Euskadi
noticias
Tokioko Olinpiar Jokoak jokatuko dira uztailaren 24tik abuztuaren 8ra, eta horietan Euskal Herriko 30 kirolari lehiatuko dira: 27 Espainiako selekzioarekin, bi Frantziakorekin, eta bat Marokokoarekin -2016ko Olinpiar Jokoetan 35 izan ziren-. Horietatik 21ek estreinakoz parte hartuko dute Jokoetan. Jarraian, lehiatuko d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007595
BERRIA
Euskadi
noticias
Oteizaren obrari buruzko 23 testu jaso ditu Oteiza museoak liburu batean. Eskultorearen mendeurrenaren harira egindako txostenek osatzen dute hiru eletan aurkezturiko liburua Oteizaren obrari buruzko 23 testu jaso ditu Oteiza museoak liburu Eskultorearen mendeurrenaren harira egindako txostenek osatzen dute Oteiza muse...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007596
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Psikologia. Aro berriak. Egia al da txakur baten heriotzak depresioa sortu ahal duela? Egia al da txakur baten heriotzak depresioa sortu ahal duela? LOURDES Txakurrak, eta oro har maskotak, eragin handia izan dezake pertsonarengan. Alde batetik, elkarbizitzak lotura garrantzitsuak sortzen ditu: zaindu behar di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007597
BERRIA
Euskadi
noticias
AIZKORA. Iker Vicentek, Jon Rekondok eta Eneko Otañok Urrezko Aizkoraren txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute gaur, Orozkon (Bizkaia, 12:00). Bederatzina enbor ebaki beharko dituzte, bost proba ezberdinetan banatuta. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako; ekainaren 4an jokatuko da, Azpeitian (Gipuzkoa).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007598
BERRIA
Euskadi
noticias
Sebastian Vettelek 'pole'-a lortu du taldearen laguntzaz. Bi Red Bull autoak lehen lerrotik irtengo dira Erresuma Batuko Sari Nagusian; taldeak erabaki zaila hartu du Sebastian Vettelek 'pole'-a lortu du taldearen laguntzaz Bi Red Bull autoak lehen lerrotik irtengo dira Erresuma Batuko Sari Red Bull etxeko Sebastian Ve...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007599
BERRIA
Euskadi
noticias
Skyren beste erakustaldi batekin, Richie Porte nagusitu da Beasainen Denbora askoan gogoratu beharrekoa izango da gaurko etapa, Euskal Herriko Itzuliko bosgarrena, Eibarren hasi eta Beasainen amaitu dena. Euria, elurra ere bai tarteka, hotz handia... eta ibilbide gogor-gogorra izan dituzte txirrindulariek, eta ikaragar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007600
BERRIA
Euskadi
noticias
Irudia. Montevideo (Uruguai). PRESOEN ARGAZKIAK MONTEVIDEON Herenegun, 2.000 bat lagunek manifestazioa egin zuten Montevideon (Uruguai), Filtroko sarraskiaren 15 urteurrenaren kari. Haren erantzuleen zigorgabetasuna salatu zuten, eta burujabetza eskubidea eskatu Euskal Herriarentzat. Euskal presoen irudiak eraman zituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007601
BERRIA
Euskadi
noticias
«Araba euskalduntzeko egin den ahaleginaren neurriaren berririk ez dute ondoko herrialdeetan» Irakasle izana da, erretreta hartua, jubilatua, baina ez erretiratua. Bizian zehar egin duen bidean irauten du Pako Eizagirrek, gizarte zuzenago bat amets, euskaldunagoa agian! Oraintxe urtebete albiste izan zinen, Geu Gasteiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007602
BERRIA
Euskadi
noticias
Espektroskopia molekularra. Horixe du ikerketarako alor EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile Emilio J. Cocinero (1978, Valladolid, Espainia). Erradiazioen bitartez molekuletan eragin, eta zer gertatzen den aztertzean datza bere jardunbidea. Nolabait ere, erretratugile bat balitz bezala aritzen dela esplikatzen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007603
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. INEren arabera, irailean txikikazko merkataritzaren salmentak %11,7 jaitsi ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta %10,5 Nafarroan. BEZa igo zen irailaren 1ean, eta erosketa batzuk aurreratu zituen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007604
BERRIA
Euskadi
noticias
Selekzioak final-laurdenetan esan du agur nazioarteko jokoan, Kolonbian PILOTA. Euskal Herriko selekzioa bete-betean dabil lehian Nariñon (Kolonbia), Joko Zuzeneko Nazioarteko Konfederazioak (CIJB) antolatutako Munduko Txapelketan. Nazioarteko jokoan aritu dira dagoeneko euskal pilotariak, eta, ondo aritu diren arren, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007605
BERRIA
Euskadi
noticias
Woody Allenen zinemak ez du jarraitzaile askorik AEBetan, kaleko jendearen artean batez ere. Diotenez, intelektualegiak dira haren lanak; psikoanalisiaz eta, azken hamarkadetako haren ekoizpena kontuan hartuta, teoria postestrukturalistei buruz ideia orokor bat izan behar du batek Allenen lanen sakontasuna ulertu ahal ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007606
BERRIA
Euskadi
noticias
Optimista informazio urriko pesimista ei zen, Alfonso Sastreren iritziz. Itxaropenari uko egitetik urrun, errealitateari aurrez aurre heltzeko jarrera da honako hau. Hortaz: krisi anitzak sakontzen eta txirikordatzen ari dira, zibilizazio krisiaren eta kolapso orokorraren agertokia gero eta posibleago eginez. Euskal He...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007607
BERRIA
Euskadi
noticias
PENTSIOAK ORDAINTZEKO ESPAINIAK HARTUKO DUEN MAILEGUA, MILIOI EUROTAN Pentsioen erreserba funtsa guztiz ez husteko, Espainiako azken gobernuek aurrekontuen kontura Gizarte Segurantzari emandako maileguak erabili dituzte pentsioak pagatzeko. Berdin egingo dute uztailean: aparteko saria ordaintzeko nahiko kotizazio ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007608
BERRIA
Euskadi
noticias
LAN GATAZKA. Tubos Reunidos enpresako langile guztiek greba egin dute Tubos Reunidos enpresako langile guztiek greba egin dute Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos S.A. enpresako langileek bat egin zuten enpresa batzordeak «lanpostu finkoen defentsan» deitutako greba orokorrerako deialdiarekin. Lanuztea erabatekoa izan zel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007609
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte, 731 egun, eraman ditugu (ez diegulako joaten utzi) Foru hauteskundeak irabazi eta gobernua osatu genuenetik Gipuzkoaren eta gipuzkoarren alde lanean. Legealdiaren erdian gaude, eta balantzea egitea dagokigu; azken bi urteei errepasoa egin eta zorroztasunez egindako lana ebaluatzea eta epaitzea. Baina horrekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007610
BERRIA
Euskadi
noticias
Malerrekako 'Bertsonautak' eta Berako 'Lamixene', Bardoen finalaurrekoetara BERTSOLARITZA. Nafarroako Taldekako Bertsolari Txapelketa da Bardoak, eta jada hamar saio jokatu dituzte finalaurrekoetara pasatuko diren sei taldeak aukeratzeko lehen fasean. Saioon ondoren, bi talde sailkatu dira dagoeneko: Berako Lamixene et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007611
BERRIA
Euskadi
noticias
«Txinaren eraginez, giza eskubideak arriskuan daude, herrialdean bertan ez ezik, eskualde osoan ere bai» Shihren ustez, gaur Taiwanen egitekoak diren bozen emaitzek eragina izango dute nazioarteko jokalekuan ere. Giza Eskubideen Aldeko Taiwango Elkarteko (TAHR) idazkari nagusia da Shih Yi-Hsiang. Gobernuz kanpoko eraku...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007612
BERRIA
Euskadi
noticias
Mobilizaziorako deia, 8/2013 sumarioko bederatzi auzipetuen alde Datorren asteartean hasita, beste bederatzi euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: bederatzi eta hamabost urte arteko zigorrak eskatu dituzte haien aurka, Ekineko zuzendaritzako kide izan zirela egotzita. Hamarka lagunen babesea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007613
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinen ontzi batek hondoa jo, eta gutxienez 27 lagun hil dira Australian. Irangoak eta Irakekoak ziren immigranteak; salbamendu taldeek haietako 41 lagun atera dituzte onik Bi estatuen irtenbidea kolokan dela dio Mitchellek JERUSALEM. George Mitchell AEBetako Ekialde Hurbilerako ordezkariak esan du bi estatuen irten...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007614
BERRIA
Euskadi
noticias
Arantza Zulueta aske uzteko eskaera ukatu du Auzitegi Nazionalak Besteak beste, "ihes egiteko arriskua" argudiatu dute Auzitegi Nazionaleko 2. zigor salako epaileek, leporatzen dioten delituaren larritasuna aipatuta. Hala, berretsi egin dute Zuluetak kartzelan jarraitu beharko duela. "Eskaerak ez ditu biltzen baldintza...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007615
BERRIA
Euskadi
noticias
Bortxakeria matxistaren kontrako lehen pankartak kendu dituzte Madrilgo udalean (PP buru duen Arganzuela barrutiko biltzar etxean eta Ciudadanos buru duen Vicalvarokoan). Vox-eko zinegotzi batzuk ere ikusi ditugu hotsandiz bulego batean berdintasunaren aldeko afixa erregearen potretarekin ordezkatzen. Maia alkateak ere...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007616
BERRIA
Euskadi
noticias
Bisita gidatuak eta kontzertua Guggenheimen, Museoen Egunean Mundu osoko bi bat mila museok ospatuko dute gaur Museoen Nazioarteko Eguna. Kultur transmisioan eta gizarte eraketan duten garrantzia azpimarratzeko, era guztietako ekitaldiak antolatu dira mundu osoko museoetan: tailerrak, bisita gidatuak dohainik, kontzert...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007617
BERRIA
Euskadi
noticias
Goi mailako kirolean, gauzak ziztu bizian joaten dira batzuetan. Atzo deuseza zena, punta-puntan ibil daiteke gaur. Duela gutxi tontorrean zegoena, amildegian behera eror daiteke berehalakoan. Ezer ez da betiko idatzita egoten, eta gauzak segundo batean alda daitezke. Australiako errugbi selekzioaren ibilbideak argi er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007618
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Gidoilaria: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Edurne Azkarate, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño. Generoa: Fantastikoa. Urtea: 2022. Iraupena: 114 minutu. Herrialdea: Euskal Herria. XIII. mendea. Karlomagnoren armadaren erasoaren aurrean, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007619
BERRIA
Euskadi
noticias
URAREN FOROA . Ura oinarrizko giza eskubidea dela aldarrikatu nahi du EBk Ura oinarrizko giza eskubidea dela aldarrikatu nahi du EBk Europako Batasunak (EB) atzo iragarri zuenez, testu bat prestatzen ari da Mexikoko goi bileraren amaierako deklarazioan sartzeko, eta ura oinarrizko eskubidea dela aldarrikatuko dute test...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007620
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltzaindiak kezkaz hartu du mintzaira gutxituen legearen kontrako helegitea BAIONA. Euskaltzaindiak atzo esan zuenez, kezkaz hartu du 60 diputatuk baino gehiagok helegitea jarri izana Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari Buruzko Legeari. Aurrerapausotzat jo zuten onartu berri den hizkuntza gutxi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007621
BERRIA
Euskadi
noticias
Argi eta garbi esan zuen Alex Artzelusek Irulegiko Irratian, eta urriaren 4an irakurri ahal izan nituen bere hitzak BERRIAn: «Nehor ez da euskaraz ari EHUko irakaskuntza fakultatean, ze euskara ikasiko dute gure haurrek, euskaraz mintzatzen ez dakiten irakasleak badituzte? Denek espainolez ari dira, ez dute kontzientzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007622
BERRIA
Euskadi
noticias
Loeb munduko lider jartzen saiatuko da gaurtik Akropolis Rallyan Sebastien Loeb frantziarra Mikko Hirvonen Munduko Rally Txapelketako liderrari postua kentzen saiatuko da gaurtik aurrera, Akropolis Rallyan, Munduko Txapelketako zazpigarren proban. Lidergoa errazago lortuko zuela pentsatu zuen Loebek, baina egia esan, M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007623
BERRIA
Euskadi
noticias
Naval ontziola lehenbailehen pribatizatzeko eskatu dute . Lantegiaren etorkizuna arriskuan egon daitekeela salatu dute Julio Artetxek eta Javier Madariagak Naval ontziola lehenbailehen pribatizatzeko eskatu dute Lantegiaren etorkizuna arriskuan egon daitekeela salatu dute Julio Ontzigintza sektoreak azken urteotako mom...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007624
BERRIA
Euskadi
noticias
Xengeliak bizpahiru hilabete beharko ditu osatzeko SASKIBALOIA. Tornike Xengeliak espero baino denbora gehiago beharko du berriro jokatzeko, beste bizpahiru hilabete, Baskoniak atzo jakinarazi zuenez. Jokalari georgiarrak eskuin belaunean min hartu zuen Gasteizko taldeak urtarrilaren 3an Real Madrilen aurka jokatutako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007625
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. Atresmediak Atresplayer Premium ordainpeko eskaintza indartu du, eta hemendik aurrera irekian emitituko dituzten saioen aurrestreinaldiak egingo dituzte Interneteko plataforman. Bertan estreinatuko dituzten lehen telesailak El Nudo, Veneno eta Cuatro Bodas y un Funeral izango dira. Nahierako zerbitzu indartsua ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007626
BERRIA
Euskadi
noticias
Karrantzako herritarrek zezenketak egiten jarraitzea erabaki dute galdeketan Boto-emaileen %53,8k baiezkoaren alde egin dute, eta %43,9k, kontra; udalak emaitzak errespetatuko ditu Aurrerantzean ere zezenketek lekua izango dute Karrantzako (Bizkaia) jaietan. Hala erabaki baitute herritarrek. Joan den asteazkenean eta i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007627
BERRIA
Euskadi
noticias
«Justizia politizatuta dagoelako onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak tramiterako kereila». Emilio Olabarriak uste du ez duela inolako oinarri juridikorik Ibarretxe, Otegi, Barrena eta Petrikorenaren aurkako kereila aurkezteak eta tramiterako onartzeak . EMILIO OLABARRIA . EAJko Kongresuko diputatua «Justizia politizatuta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007628
BERRIA
Euskadi
noticias
Udazkenean hasiko dira Iruñeko kartzela berria eraikitzen. 2010. urtearen bukaerarako amaitzea aurreikusten dute; 504 presorentzako tokia izanen du Udazkenean hasiko dira Iruñeko kartzela berria eraikitzen 2010. urtearen bukaerarako amaitzea aurreikusten dute; 504 Iruñeko kartzela berria aurtengo uda bukatuta hasiko di...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007629
BERRIA
Euskadi
noticias
Urteak badoaz, eta gero eta argiagoa da berreuskalduntze estrategiek goia jo dutela. 1960-70eko olatuak ekarri zituen kultur pizkundea, euskararen estandarizazioa, alfabetatzea, ikastolak... Mendeetan atzera egin zuen euskarak, lurraldearen gehienean galdu zen; 1960ko olatu hark lortu du maldan beherako tendentziari ap...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007630
BERRIA
Euskadi
noticias
«Txikitasuna landuz, munduaren handitasuna erakusten diegu haurrei» Artearekin lotutako hamaika saltsatan sartua dago de Angelis; besteak beste, 'T_nello', 'Circosenzatetto' eta 'Cucinema' proiektuetan dabil. Gaur, tailerrak egingo ditu haurrekin, Donostiako Artelekun. Haurrekin tailerrak egiten ditu Stefanino de Angel...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007631
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontatu dut Karla izena gustatzen zaidala. Zerbait buruan katramilatzen zaidanean belarriak harrapari bihurtzen zaizkit. Nik gehiago harrapatzen dut belarriekin eskuekin baino. Atzo, adibidez, kamiseta marradun eta galtzetan petatxoa zuen ile-kizkur bati zebra-bidearen beste aldetik Pol hots egin zioten. Pol , borobil-...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007632
BERRIA
Euskadi
noticias
Ernaik salatu du 21.000 euroko isuna jaso dutela 34 gaztek GASTEIZ. Ernai gazte antolakundeak jakinarazi du 34 gaztek 21.000 euroko isuna jaso dutela mozal legea aplikatuta. Iazko abenduaren 30ean euskal presoen etxeratzearen aldeko egitasmo bateratua egin zuten Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. Aldarrikapena e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007633
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Deloitte enpresak egindako ikerketa baten arabera, Telemadrid kate autonomikoan 925 langile kaleratu beharko lituzkete enpresa bideragarri izateko. Enplegua erregulatzeko espedientea 2013. urtearen hasieran egin nahi dute. Eta ikerketari jarraitzen badiote, lantaldearen %80 geldituko dira kalean.
cc-by-sa 4.0