id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0007634
BERRIA
Euskadi
noticias
Ertzaintzak talde berezi bat sortuko du, kalean «terrorismoa goratu» ez dadin. Bi lagun atxilotu dituzte Portugaleten, presoen kartelak jartzea eta «terrorismoa goratzea» egotzita Ertzaintzak talde berezi bat sortuko du, kalean «terrorismoa goratu» ez Bi lagun atxilotu dituzte Portugaleten, presoen kartelak jartzea eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007635
BERRIA
Euskadi
noticias
EBren eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza akordioak baliogabetu dituzte EB Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak talde komunitarioaren eta Marokoren arteko arrantza eta nekazaritza akordioak baliogabetzea erabaki du, bi aldeek Mendebaldeko Saharako herritarren onespenik gabe onartu zituztelako itun horiek. F...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007636
BERRIA
Euskadi
noticias
Inputatuak errudun direla dio fiskalak 'Faisan auzian' MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak bere tesiari eutsi dio Faisan auzian . Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziaburu ohiak errudun direla dio, eta sei urte eta erdi eta zazpi urte arteko zigorra eskatu du. Astelehenean egingo dute azken sai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007637
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo otsailean 33 urte bete ditut Osakidetzako langile bezala eta denetatik ikusi dut: bere garaian Marcos Merinoren kartzelatzea 90eko hamarkadan LEPan iruzurra egiteagatik, peonadak, autokontzertazioa, ordu estrak nonahi, pribatizazioak, bajen eta oporren ez ordezkatzeak, kontratuak finkoaren egutegiaren araberak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007638
BERRIA
Euskadi
noticias
Koalizio gobernua osatzeko prest daude Marokoko islamistak «Gobernua osatzeko lanean zabalik gaude alderdi guztiekin hitz egiteko, Egiazkotasun eta Modernitatearen Alderdiarekin [monarkaren aldekoa] izan ezik», adierazi du Abdelila Benkirane PJD Justizia eta Garapena Alderdiko idazkari nagusiak hauteskundeak irabazi os...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007639
BERRIA
Euskadi
noticias
KAIRO. Meskiten itxiera eta gaueko errezo tradizionala bertan behera uztera behartu ditu koronabirusak aurtengo ramadanean. Atzo hasi zuten ospakizuna musulmanek, inoiz ez bezalako segurtasun neurrien artean. Mekarako eta Medinarako (Saudi Arabia) sarrera debekatuta dago.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007640
BERRIA
Euskadi
noticias
Erosketak, oro har, uztailean ekainean baino merkeagoa egin daitezkeela diote datuek. Kontsumorako Prezioen Indizeak gainbehera handia izan du azken hilean, eta inoizko alderik handienetakoa markatu, eta urte arteko KPIaren tasa alde negatibora eraman du. Dagoeneko prezioak %0,3 jaitsi dira aurreko urteko uztailarekin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007641
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtebeteko ibilbidea egin du ornitho.eus proiektuak, eta, horren karira, plataformaren nondik norakoak biltzen dituen txostena aurkeztu du Aranzadi zientzia elkarteak. Zientzia herritarraren barruan jaiotako beste hainbat proiekturekin gertatu antzera, ikerketaren munduarekin zerikusirik ez duten lagunek egindako behak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007642
BERRIA
Euskadi
noticias
Pobreenen izurritea. Guatemalak larrialdi egoera ezarri du, 54.000 familia gosez bizi direlako, baina ez da arazoak dituen herrialde bakarra; munduan sei segundotik behin haur bat hiltzen da gosearen ondorioz. Guatemalak larrialdi egoera ezarri du, 54.000 familia gosez bizi direlako, baina ez da arazoak dituen herriald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007643
BERRIA
Euskadi
noticias
Tuboplastek enplegua erregulatzeko dosierra hitzartu du sindikatuekin. Dosierrak 340 langiletik 295i eragingo die, eta datozen sei hilabeteetan, 46 egunez etxean geratu beharko dute Cromodurok 30 langile kaleratu nahi ditu datozen hilabeteetan, CCOOren arabera Tuboplastek enplegua erregulatzeko dosierra hitzartu du sin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007644
BERRIA
Euskadi
noticias
ELIKADURA. HAZKURRI KONTUAK. Gatzak haragia lehortu, gogortuko? Aholkulari postua utzi digute gaur, sutondotik gertu baina ez bertan. Isilik egotekoak ez garenez, aitor dezagun garaiz, erdi-agindu erdi-iradokizunak adierazi behar: «Ebakitzean, kontuz (be)hatzekin». «Eduki beti zapia gerrian». «Ez eman gatza xerrari». T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007645
BERRIA
Euskadi
noticias
Aernnovaren 2012ko erregulazio bat bidegabea izan zela berretsi du Gorenak GASTEIZ. 2011n hiru hilabeteko greba egin zuten langileei hamasei eguneko erregulazio espediente bat ezarri zien Aernnovak. Erregulazio dosier hori egiteko arrazoirik ez zuela ebatzi zuen EAEko Justizia Auzitegiak, eta enpresak Espainiako Auzite...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007646
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Eusko Legebiltzarrerako bozen harira ETBk egingo dituen eztabaidetatik kanpo gelditu da Ezker Anitza. Ezker Batuak bai, parte hartuko du. ETBk lau eztabaida egingo ditu kanpainan: bi euskarazko katean eta bi erdarazkoan. Lehen astean, zazpi hautagairen artekoak izango dira eztabaidak: EAJ, EH Bildu, PSE, PP,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007647
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar hasiko da Boga Boga musika jaialdiaren lehen aldia Musikaz bustiko da Donostia bihartik igandera, eta hiriko hainbat txokotan izango da doinu eta estilo ezberdinez gozatzeko parada; «mimo handiz» sortutako jaialdi bat dago horren atzean: Boga Boga festibala. Antolatzaileen arabera, «jaialdia baino gehiago, musika...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007648
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Javi Gracia iruindarrak Ethnikos Olympiakos Volos Greziako Lehen Mailako taldea entrenatuko du hurrengo denboraldian. Olympiakos Volosek bosgarren postuan amaitu du sasoi honetan Greziako Liga, eta Europako Ligarako sailkatu da. Graciak 41 urte ditu, eta Vila-realeko gazte taldea, Pontevedra, Cadiz eta Vila-re...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007649
BERRIA
Euskadi
noticias
Apaiz bat epaituko dute Baionan, adingabe bati eraso egitea leporatuta Baionako auzitegian apaiz bat epaituko dute irailean, adingabe bati abusuak egitea leporatuta. Pederastia akusazioak 1990eko garaikoak dira, eta, horregatik, hau da akusazioa: «Limurkeriazko atentatua egiteagatik 15 urte baino gutxiago dituen adinga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007650
BERRIA
Euskadi
noticias
Turkiako Poliziak indarrez hustu ditu Istanbulgo Gezi parkea eta Taksim plaza «Argi eta garbi esango dut. Bihar Gezi parkea hutsik ez badago, segurtasun indarrek hustuko dute. Estatu hau ez da zuen jostailua». Bere alderdiak Ankaran antolatutako mitin jendetsu batean esan zituen berbok atzo Recep Tayyip Erdogan Turkiak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007651
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizko alde historikoa bisitatzen duten turistak harriturik geratzen dira zabalguneko kaleetan topatzen dituzten zuriz jantzitako begiratokiekin. XIX.mendearen bigarren erditik amaiera bitartean, hedapen handia izan zuten begiratokiek eta galeriek Gasteizen. Egurrezko estruktura zuriek eta kristaletako distirek hiri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007652
BERRIA
Euskadi
noticias
GERIZPEAN. Uda-pasa. Erromatarren garaira bisitan. Andelo erromatar hiriaren aztarnak aitzakia, Mendigorriak denboran atzera egingo du asteburu honetan Andelo erromatar hiriaren aztarnak aitzakia, Mendigorriak denboran Mendigorriako erdigunetik kilometro gutxitara daude Andelo hiriaren aztarnak. Oraindik ere, harri art...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007653
BERRIA
Euskadi
noticias
«Txiki-txikitatik esaten nion aitari handitzean pilotari izan nahi nuela». Aurrelari gazteak urte gozoa izan du afizionatuetan, eta orain profesionaletara pasatzeko aukera iritsi zaio;bihar egingo du debuta Zarautzen. MIKEL BELLOSO. Asegarceko aurrelaria «Txiki-txikitatik esaten nion aitari handitzean pilotari izan nah...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007654
BERRIA
Euskadi
noticias
Bikotekideari mehatxu eta eraso egitea egotzita, 35 urteko gizonezko bat atxilo GETXO. 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Getxoko udaltzainek (Bizkaia), haren bikotekideak abuztutik gertatutako mehatxuak eta tratu txarrak salatu ondoren; emakumeak gaineratu du adingabeko alaba ere mehatxatu duela. Bestalde, gizone...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007655
BERRIA
Euskadi
noticias
Gutxienez behin ikusi behar duzu, zioten. Ezin duzu sanferminetara etorri zezen plazara sartu gabe. Nafarroako gizartearen erradiografia da plaza hori. Erradiografiarenak tentatu ninduen. Eta zezenketa ikustera joan nintzen, animaliekiko eta toreatzaileekiko sentsibilitate maila antzekoa neukalakoan: indiferentziazkoa,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007656
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal politikan nolabaiteko joera dago esanahia modulatzeko, baita guztiz kontrakoa esateko ere, hizlariaren oholtza zer erakundetan jarrita dagoen, horren arabera. Izan ere, alderdi batzuek koordinazioa bultzatzearen aldeko edo bikoiztasunak saihestearen aldeko deialdiak egiten dituzte Eusko Legebiltzarrean, baina, g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007657
BERRIA
Euskadi
noticias
'Bakegileek' Mikel Barrios babestu dute Mont-de-Marsanen Parisko Auzitegiak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Barriosi, eta gaur sartuko da Mont-de-Marsango presondegira (Okzitania). Kartzela atarira lagundu dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritzako hainbat kidek, eta adierazpenak egin dituzte han. Mikel Hiri...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007658
BERRIA
Euskadi
noticias
Lizarrako ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, ikastolaren 50. urteurrenean. Horretarako, eta oraindik COVID-19ren izurria izaten ari den eragina aintzat hartuta, erabaki dute festa asteburu batean zehar egitea, egun bakarrera mugatu beharrean. Hori horrela, urriaren 16-17ko asteburuan izango da jaia: «Pand...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007659
BERRIA
Euskadi
noticias
Afganistan hegoaldean erasoaldi zabalari ekin diote nazioarteko tropek. NATOko indar aliatuek 7.000 soldadu bidaltzea erabaki dute; Obamak egindako deiari erantzun diote horrela Afganistan hegoaldean erasoaldi zabalari ekin diote nazioarteko tropek NATOko indar aliatuek 7.000 soldadu bidaltzea erabaki dute; Obamak Afga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007660
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekitaldiak Getxon, azaroaren 5eko galdeketari begira GETXO. Azaroaren 5ean beste hamahiru herritan egingo dituzte Euskal Herriko estatus politikoari buruzko galdeketak. Horietako bat da Getxo (Bizkaia), eta egun horri begira ekitaldia egingo dute larunbatean, 12:00etan, Algortako Portu Zaharrean. Gipuzkoako Beasainen e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007661
BERRIA
Euskadi
noticias
Pobreziak emakumeak, haurrak eta migratzaileak jo ditu gogorren Nafarroan Nafarroako pobreziari eta desberdintasun sozialari buruzko txostena aurkeztu du gaur Errealitate Sozialaren Behatokiak, Iruñean. Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak, Luis Campos behatokiko zuzendari nagusiak eta Ant...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007662
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Erratzun (Nafarroa), Izpegi inguruan, mendian galdu zen atzo 11 urteko haur bat, eta bere kabuz agertu zen inguruko etxe batean, Iparraldean, jendarmeek jakinarazi zutenez. 15:10 aldera galdu zen, eta berehala abisua eman zuten senideek. Haren bila hasi ziren Leitzako suhiltzaileak eta Foruzaingoa. 17:30 aldera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007663
BERRIA
Euskadi
noticias
ZINEMA. Billy Wilder Satira garratzaren aita. 'The apartament'-en egilea duela ehun urte jaio zen; ezinbesteko mugarria jarri zuen zinemaren historian. 'The apartament'-en egilea duela ehun urte jaio zen; ezinbesteko Zorrotza eta erregarria. Billy Wilder (Austria, 1906-AEB, 2002) historian izan den zinemagile handienet...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007664
BERRIA
Euskadi
noticias
AHTaren aurkako protestengatik hamazazpi lagun epaituko dituzte. Miguel Sanzen arabera, Nafarroako AHTaren hitzarmena maiatzaren 14 eta 16 bitartean sinatuko da AHTaren aurkako protestengatik hamazazpi lagun epaituko dituzte Miguel Sanzen arabera, Nafarroako AHTaren hitzarmena maiatzaren 14 eta Debabarrenako AHTaren ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007665
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatzagaetxebarria: "Ekonomiaren suspertzea neurritsua eta motela izango da" Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiaren bilakaera aztertu du Gatzagaetxebarriak Bilbon, Elkargiren Finantzen Foroan. Gogoratu duenez, iazko lehen hiruhilekoan geldialdia egon zen, baina horren ondotik ekonomia hazten joan da. Jaurlaritzak aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007666
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskandinaviako herrialdeak maiz jarri dira adibidetzat Europan hegoalderago dauden herrialdeetako biztanleen artean. Eredugarriak iruditzen zaizkigu haien lan baldintzak eta bizi maila, seme-alabak zaintzeko dauzkaten erraztasunak eta abar. Baina, fatxadaz barrura, badira hain eredugarriak ez diren beste politika batzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007667
BERRIA
Euskadi
noticias
Zalantzarik gabe, geografia jakin batean oinak bideratzeko lanabes praktikoa baino zertxobait gehiago da mapa bat, identitate politikoaren ikur bat da, bereziki. Mapa politiko bat finkatzeko Estatuaren indarra behar da, eta indar hori ez daukanak lana egin behar du, gogotik, bere mapa nabarmentzeko, beste mapa nagusitu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007668
BERRIA
Euskadi
noticias
Orotara, 486 musika taldek emana zuten izena Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketan parte hartzeko, eta horien artetik, 38 aukeratu ditu epaimahaiak. Hautatuetatik, pop-rocka egiten dute 24 taldek; metala beste hamarrek; eta musika elektronikoa nahiz beste estiloren bat jorratzen dute beste lauk. Udazkenean, Bilborock aretoan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007669
BERRIA
Euskadi
noticias
Oso pobrea izan da Espainiaren estrategia politikoa Kataluniako atentatuen auzian: batasun politikoa aldarrikatzea, katalanek erreferenduma ahantzi dezaten; atentatuetan hildakoen karga emozionalaz baliatzea, hilketa horiek eta terrorismoaren aurkako borroka independentzia baino garrantzitsuagoak direla esateko. Bat eg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007670
BERRIA
Euskadi
noticias
UPNren kontseilu politikoko 75 kide berriak aukeratu zituzten herenegun. Kongresu arteko epeetarako organo gorena da kontseilu politikoa, eta alderdiaren politika instituzionala zehazten du. Denera 232k osatzen dute batzorde hori.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007671
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako ordenantza berria atzerapausotzat jo du Zero Zabor elkarteak Donostiako udalbatzak herenegun onartu zuen hondakinen ordenantza berria gaitzetsi du Zero Zabor elkarteak. EAJk jarri zuen mahai gainean proposamena, eta oposizioko gainontzeko alderdien babesarekin atera zen aurrera. Zero Zabor-en arabera, ordena...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007672
BERRIA
Euskadi
noticias
Disko bat? Pearl Jam musika taldearen Ten (1991) edo Versus (1993). Abesti bat? Como pájaros en el aire, Mercedes Sosarena. Berrio entzuteko toki bat? Paseoan nabilela, entzungailuak jarrita.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007673
BERRIA
Euskadi
noticias
Serena Williamsek ahizpari irabazi dio. Estatu batuarrak Safina izango du aurkari AEBetako Irekiko finalerdietan; Nadal eta Murray ere sailkatu dira Estatu batuarrak Safina izango du aurkari AEBetako Irekiko AEBetako emakumezkoen torneoko finalerdiak erabakita daude honezkero. Serena Williamsek ahizpa zaharrari irabazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007674
BERRIA
Euskadi
noticias
Arte Eder museoak euskal artisten gida osatu du, 118 egileren obrekin . Erakusketa zabaldu du, halaber, bildumako obrekin; Regoyos, Arteta, Balerdi Badiola eta besteren lanekin Arte Eder museoak euskal artisten gida osatu du, 118 egileren obrekin Erakusketa zabaldu du, halaber, bildumako obrekin; Regoyos, Arteta, Euska...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007675
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Amazonek fikzio berriak euskaratuko ditu Zalantzazkoa da oraindik Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berriak zein neurritan behartuko dituen streaming plataformak edukiak euskaraz ematera. Baina legea tramitazio bidean dela, Amazon Prime Videoko plataformak hau iragarri du: «Amazonen Espainiako film eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007676
BERRIA
Euskadi
noticias
Ehunka ikaslek parte hartu dute Hego Euskal Herrian egin diren LOMCEren aurkako ekintzetan. Herri eskolak egin dituzte Iruñean; manifestazioak Gasteizen, Laudion (Araba) eta Durangon (Bizkaia); eta Bizkaian hainbat elkarretaratze egin dituzte Lekeition, Gernikan eta Bilbon. Galizian eta Herrialde Katalanetan egindako e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007677
BERRIA
Euskadi
noticias
«Adiskidetu behar dugu garapenaren izenean suntsitu ditugun ibaiekin». 2003ko Goldman sariaren irabazlea Gasteizen izan da, Uraren Kultura Berria Fundazioak antolatu duen Uraren Iberiar Kongresuan. PEDRO ARROJO . Zaragozako Unibertsitateko irakaslea 2003ko Goldman sariaren irabazlea Gasteizen izan da, Uraren Kultura Be...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007678
BERRIA
Euskadi
noticias
World War Z -rekin batera, antzeko beste hainbat pelikula saiatuko dira 2013ko udan arrakasta komertziala edukitzen. Gore Verbinskik oso ongi daki txarteldegietan aurreneko postuan egotea zer den, eta horixe bera errepikatzen saiatuko da The Lone Ranger -ekin. Disneyk babestu duen western moduko bat da, eta, Pirates of...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007679
BERRIA
Euskadi
noticias
Turismo etxeen konpentsazio neurria atzera bota du Pauek Euskal Hirigune Elkargoak martxoaren hasieran erabaki zuen aurre egitea turismorako bizitegien hazkundeari. Haren arabera, turismorako bizitegi bat alokagai jartzen dutenek urte osoan beste bat eskaini beharko zuten, konpentsatzeko. Ordea, etxeen jabeen kolektibo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007680
BERRIA
Euskadi
noticias
Alcala de Henaresen (Madril) zentsurari buruz tesia egiten ari zela -1980ko hamarkadan-topatutako paper bati esker ezagutu zuen Joan Mari Torrealdai zuzendariak, Yakin aldizkaria ixteko Francoren gobernuak erabilitako estrategia zein zen. Paper hark zera zioen: eman soka beren buruaz beste egin dezaten. «Erregimena aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007681
BERRIA
Euskadi
noticias
Lander Garrori irakurri diot Twitterren: «Ikastolaren aldeko itxialdia Baionan: Frankismo garaiko giroa Frantzian». Hots, txio bakarrean egoeraren marrazki zorrotza egin du Garrok, frankismoko giroa baita Iparraldekoa euskarari dagokionez; edo, zehatzago, frankismoaren azken urteetakoa, erregimenari tankera permisiboag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007682
BERRIA
Euskadi
noticias
Gobernadorearen hatsa zorioneko edo zoritxarreko bala galdu bakarrarekin ahitu ostean jarri zioten izen berria Abisaliako hiri gorriari: Linburi. Hiriburua izen berezi horrekin bataiatzearena kasualitate kontua izan zen kasualitateari egozten baitizkiote akats administratiboen segida ohikoak zerutiar izan gura luketen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007683
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikusi gabe ez dago sinesterik. Hori da hori giroa bizi izan zutena atzo Athleticeko jarraitzaileek Madrilgo kaleetan, eta, batez ere, Athletic Hirian. Zale zuri-gorriek ez daukate etenik. Euren hiztegitik kanpo dago kito hitza. Hegazkinez, trenez, autoz, motorrez, bizikletaz, lasterka. Modu guztiak baliatuta iritsi zir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007684
BERRIA
Euskadi
noticias
GORZA. Pertsona bat hil zen atzo, Gorzan (Nafarroa) gertatutako auto istripu batean. 15:00 aldera izan zen ezbeharra, NA-178 errepidean. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ibilgailua bidetik atera zela. 72 urte zituen gidariak, eta uste dute istripua izan aurretik ondoezik jarri zela.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007685
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikatz aktiboa baliatzen dute ur kutsatua edangarri egiteko Errobiko urak kutsatuak direlarik, Angeluko lantegian ikatz aktiboarekin nahasten dute ura, iraztegira pasatu aitzin. Kutsadura ikatzari itsasten zaio, eta hondar iragazkietan gelditzen da. Ikatzak ura «belzten» duenez, prozedura hori tratamenduaren hastapenean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007686
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Azken 24 orduek gorakada ekarri dute koronabirusaren kutsatzeetan. 436 zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. 400 kasuen langa atzean utzia zuen Hegoaldeak martxoaren 2tik, baina berriz igaro du oraingoan. Positibo tasak ere gora egin du: egindako 10.403 diagnostiko probetatik %4,18 izan dira positibo; aurreko e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007687
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxen Legearen erreforman, PSOE eta PP ados. Aurrezki erakundeen parte-hartze kuotak erosten dituztenek eskubide politikoak izango dituzte Greziako liskarretan hiru hildako izan ziren atzo. Defizit publikoaren kontrol zorrotzak ezinegona sortu du gizartean, eta zer pentsa ematen du. Burtsak gehiago erreparatu zion Por...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007688
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ez dugu baimenduko". Arseni Jatseniuk lehen ministroaren arabera, Ukrainaren aurkako plan bat dago, herrialdearen ezegonkortasuna bilatu eta, hala, atzerriko tropak bertara sartzeko. Hainbat manifestari errusiarzalek gobernuaren hiru eraikin hartu dituzte Ukrainan -Jarkoven, Luhansken eta Donetsken-, Krimea Errusiara ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007689
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko Inpribisatzaileen Biraren eskutik, Kubako, Argentinako eta Euskal Herriko bertsolariak elkartuko dira gaur, Iruñeko Zentral aretoan, herrialde bakoitzean bat-batean aritzea nola ulertzen duten erakusteko. Araceli Arguello Argentinako payadore eta Tomasita Quiala Kubako repentista -argazkian- arituko dira, M...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007690
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Elizondoko Xorroxin irratiak zozketa berezia antolatu du dirua biltzeko. Nafarroako Gobernuak diru laguntza ia osoa murriztu dio Baztan eta Bidasoa aldean diharduen irratiari Elizondoko Xorroxin irratiak zozketa berezia antolatu du dirua biltzeko Nafarroako Gobernuak diru laguntza ia osoa murriztu dio Baz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007691
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. UPNk mozio bat aurkeztu zuen atzo Nafarroako Parlamentuan, eta eskatu zuen Nafarroako ubidearen bigarren fasea osorik egiteko; ez zen, ordea, onartu. PPNk eta PSNk bakarrik babestu zuten. Nafarroako Gobernua osatzen duten lau alderdiek zuzenketa bat aurkeztu zuten, eta esan zuten azpiegituraren neurriak aztertu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007692
BERRIA
Euskadi
noticias
Bihar argituko da zein bi hautagaik egingo duten aurrera Frantzian. Hamabi hautagai lehiatuko dira biharko bozetan; 44,5 milioi lagunek izango dute bozkatzeko aukera Bihar argituko da zein bi hautagaik egingo duten aurrera Frantzian Hamabi hautagai lehiatuko dira biharko bozetan; 44,5 milioi lagunek Frantziako 36.000 u...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007693
BERRIA
Euskadi
noticias
CCOOk eta UGTk batera ospatuko dute Maiatzaren Lehena CCOOk eta UGTk Maiatzaren Lehenean elkarrekin egingo dituzten manifestazioetan parte hartzera deitu dute. Asteazken eguerdian mobilizatuko dira, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Enpleguaren alde. Menos jornada y más salarios lelopean. Lanaldia murriztea eta sol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007694
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza Idazkaritzak eskatuta, EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrako zuzendari Jon Mirena Landak eta Bertha Gaztelumendi ikerlariak aurketu dute txostena . Eta kasuaren azterketa kronologikotik ateratako ondorioetako batzuk izan dira Frantzian zein Espainian egindako ikerketak "os...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007695
BERRIA
Euskadi
noticias
Olioak uzten duen orbana kentzea oso zaila da, eta olio mota batzuena, are zailagoa. Ekologistak Martxan taldeak gaurko Bilbon antolatu duen hitzaldian, palmondo olioak Indonesiako gizartean zein naturan eragiten ari den kaltea azalduko dute. Indonesian ez ezik, Kolonbian, Hondurasen, Guatemalan eta Mozambiken ere gero...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007696
BERRIA
Euskadi
noticias
Osakidetzan eta Ertzaintzan euskararen erabilera sustatzeko eskatu du Europako Kontseiluak Europako Kontseiluak Espainiako estatuan dauden hizkuntza gutxituen inguruko txostena argitaratu du. Bertan, Osakidetzan eta Ertzaintzan euskara sustatzeko beharra adierazi du, baita hizkuntza koofiziala ez den eremuetan, hau da,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007697
BERRIA
Euskadi
noticias
BRUSELA. Europako Batasunak atzo onartu zuen Finantza merkatuak beren interesen arabera manipulatzen dituzten bankariek lau urte arteko espetxe zigorra jaso ahal izatea. Direktiba legeak moldatzera behartzen ditu estatukideek. Hain zuzen ere, atzo jakinarazi zuen Espainiako merkatuen gainbegiratzaileak (CNMV) sei esped...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007698
BERRIA
Euskadi
noticias
Irak inbaditzeko, hark arma kimikoak zituela argudiatu zuten, baina oraindik ez dago horien arrastorik. Guztiok dugu gogoan hori. Nazio Batuen ebazpenei ere ez zieten jaramonik egin Irak inbaditzeko, jakinda NBEk legeak egintza burutuen gainean egin beste aukerarik ez zuela izango oker handiagorik ez gertatzeko eta inb...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007699
BERRIA
Euskadi
noticias
'Zelaa legea' babestuko du Konstituzionalak, Voxen helegite bat atzera botata Espainiako Auzitegi Konstituzionalean izandago aldaketak eragin nabarmena izan du organo haren erabakietan. Besteak beste, otsailean, 2010eko Abortuaren Legea babestu zuen ; herenegun, berriz, Eutanasiaren Legea . Bide bera hartu du LOMLOE he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007700
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat eta emakume bat atxilotu dituzte Getxon, sexu erasoa egotzita Legez kanpoko atxiloketa eta sexu erasoa leporatu diete 43 urteko gizonezko bati eta 44 urteko emakume bati. Biktimak salatu du gela batean atxiki zutela, esku-hankak lotuta eta burua estalita. Lotuta zegoela, sexu erasoa ere pairatu zuela adierazi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007701
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. ESPAINIAKO VUELTA. Amildegian jolasean Ezinezkoa zirudiena lortu du Vinokurovek: lidergoa. Kale egin du Ausarta, eskuzabala, kementsua, indartsua, ikusgarria... horrelakoa da Aleksandr Vinokurov txirrindularia. Oso zaila da zer egingo duen asmatzea, baina jakina da zerbait egingo duela. Edo egiten sai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007702
BERRIA
Euskadi
noticias
Bera Berak garaipen baliotsua lortu du Aula Valladoliden aurka (28-24) ESKUBALOIA. Super Amara Bera Berak gertuago du liga titulua. Hiru partida falta zaizkio bukatzeko, eta, hirurak irabazten baditu, txapeldun izango da. Atzo azken txanpako partida zailenetakoa zuen, Aula Valladoliden aurka etxean, eta 28-24 irabazi z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007703
BERRIA
Euskadi
noticias
BAKETZEA. Konponbidea alderdi guztiekin hitz eginez bilatu nahi du EAJk . Urkulluk Rojori erantzun dio PSE-EErekin eta gainerakoekin bilduko direla Konponbidea alderdi guztiekin hitz eginez bilatu nahi du EAJk Urkulluk Rojori erantzun dio PSE-EErekin eta gainerakoekin bilduko Konponbiderako alderdi politiko guztiak beh...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007704
BERRIA
Euskadi
noticias
Kortak edo saroiak ugariak izan ziren Euskal Herriko basoetan. Adituek esaten dute aspaldiko egiturok herri basoetan egokitzen zirela biribiltasun osoz. Betiere ganaduari bazka bermatze aldera, saroietako zuhaitzak ebaki, eta larre zabal batez janzten zuten ingurua. Itxurari dagokionez, zabalera handiko zirkulu mugatua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007705
BERRIA
Euskadi
noticias
2006KO MUNDUKO KOPA › A MULTZOA. Linekerren esana bete nahian. Alemania faboritoetako bat izaten da beti, baina denbora dezente darama ezer irabazi gabe Alemania faboritoetako bat izaten da beti, baina denbora dezente darama Zer da futbola? «Joko sinple bat. 11 jokalari beste 11ren kontra aritzen dira, eta beti Alemani...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007706
BERRIA
Euskadi
noticias
Nahr el Baredeko iheslari gunearen aurkako eraso batean lau soldadu libanoar hil dira. Al Fata-Al Islameko gerrillari islamistak garaitzeko xedez bonbardatze gogorrak egin ditu Libanoko armadak Nahr el Baredeko iheslari gunearen aurkako eraso batean lau soldadu Al Fata-Al Islameko gerrillari islamistak garaitzeko xedez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007707
BERRIA
Euskadi
noticias
ANTZERKIA. Antzerki Klasikoaren Erriberriko VI. Jaialdiak 5.240 ikusle izan ditu Antzerki Klasikoaren Erriberriko VI. Jaialdiak 5.240 ikusle izan ditu Orotara, 5.240 ikusle izan dira aurten Antzerki Klasikoaren Erriberriko (Nafarroa) VI. Jaialdian, Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak adierazi duenez. Antolatzaileek bal...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007708
BERRIA
Euskadi
noticias
Kaleratu zuten familia bati ostatu eman diote Caixaren etxe huts batean Iruñean bizi zen etxetik 2008. urtean kaleratu zuten familia bati Berriozarko etxe huts batean ostatu eman zion atzo Hipotekak Eragindakoen Plataformak. Etxe huts hori Caixarena da, eta banku berak kaleratu zuen familia hori duela bost urte. Famili...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007709
BERRIA
Euskadi
noticias
«'Statu quo'-a bermatu nahi dugu orain, batasuna iritsiko da». JUSTIN S. CHOU . Kuomitangeko eledun eta diputatua «'Statu quo'-a bermatu nahi dugu orain, batasuna iritsiko da» Berrogei urteak bete berriak ditu, eta Kuomitang alderdiko diputatu nagusietako bat da Justin S. Chou. Taiwango Legebiltzarreko bere bulego txik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007710
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizi samarrak aukeratu zituen Olaizola II.ak, azken partidetan hartu dituen antzekoak. Biak Asegarcek aurkeztu zuen sortakoak. Anaiak lagundu zion, eta denbora gutxian egin zuen aukera: «Probatu ditudan lehen biak ondo sartu zaizkit eskuan, eta horiek hartu ditut»
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007711
BERRIA
Euskadi
noticias
• 21:30: Su dantza ikuskizuna, Hamid ben Mahi eta Beñat Axiariren eskutik. Ondoren, Yaninga eta Forro da Lua taldeen kontzertuak. • 21:30: Monica Passosen doinuak eta Germaine Acognyren dantzak. Ondoren, musika elektronikoa eta akustikoa uztartuko dituzte emanaldi batean. • 21:30: Chrysogone Diangouayaren ikuskizuna. S...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007712
BERRIA
Euskadi
noticias
Gamarran zauritutako beste garraiolaria ere hil da: bost langile zendu dira astebetean Herenegun Gamarran (Araba) errepide istripuan zauritutako garraiolaria hil egin zen atzo, Gasteizen, Santiago Ospitalean. Han zegoen, larri, ostiral bazkalondoan ezbeharra izen zuenetik. 42 urte zituen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaing...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007713
BERRIA
Euskadi
noticias
Eragileen babesa Sopuertan gose greban ari direnei SOPUERTA. Lehen Hezkuntza publikoa ezar dezaten eskatzeko, gose greban dira Sopuertako (Bizkaia) alkatea eta bi guraso larunbatetik. Hezkuntza eragile batzuen ordezkariak bisitan izan zituzten atzo, babesa erakusten. Zazpi haur eskolatu gabe daudela adierazi dio Jaurla...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007714
BERRIA
Euskadi
noticias
Eusko Jaurlaritzaren leloa da, Euskadi, auzolana . Erdaraz, Bien comun jarri diote. Ondasun publiko eta komunalak kudeatzeko antigoaleko ohitura da auzolana, une bateko ahalegin kolektiboa eskatzen duena, etorkizunean denontzako izango den onuraren bat lortzeko, izan baso bat landatzea edo zubi bat zein eraikin bat alt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007715
BERRIA
Euskadi
noticias
Berretsi egin dute Eliseo Gilen zigorra, helegitea atzera botata Arabako Probintzia Auzitegiak atzera bota ditu Eliseo Gilen eta Ruben Cerdanen defentsak Iruña-Veleia auziaren epaiari jarritako helegiteak, eta berretsi egin du haien kontrako zigorra. Gainera, Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren (Arabako Foru Aldu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007716
BERRIA
Euskadi
noticias
Hormarik ez du Berlingo Euskal Etxeak, baina eskaintzen ditu filmak, kontzertuak, hitzaldiak eta bestelakoak. Eta, hain zuzen ere, eskaintza hori da euskal etxea. Kito. Hautu bat da hormarik ez izatea. Lurrean eraiki ordez, haizean eraiki nahi izan dute beren txokoa. «Horrek behartzen gaitu ekintzak antolatzera». Aritz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007717
BERRIA
Euskadi
noticias
Mahi inguru batean entzun nuen Euskal Herriko artista garaikideen lanak ikusteko Madrilgo Reina Sofia edo Bartzelonako Macba museora joan behar dugula. Egoera bat salatzeko modu bat zela pentsatu nuen; zaila dela momentuko euskal artisten lanak gure artean erakutsita ikustea esateko modu bat besterik ez. Baina aurreko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007718
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskularruak jantzita, lurrera makurtuta eta palekin lurra mugitzen zebiltzan atzo goizean Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako hemezortzi gazte Adunako Belkoain mendian (Gipuzkoa). Gehienak lurra mugitzen ari ziren bitartean, gazteetako bik metal detektagailu bat hartu eta sasiarte baten gainean jarri zuten. Det...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007719
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsaezinak zirenak jakiten dituzunean, akabo. Euren esku zaude. Nahi dutena egiten dute zurekin, eta zu bihurtzen zara pentsatu ezin duena. Hiru urteko haurrari kontatu zioten ezkontza batera gonbidatu zituztela eta ezkontza bat zer den. Egunak jendeari bestela begiratzen pasatu ditu haurrak, zuhur eta mesfidati, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007720
BERRIA
Euskadi
noticias
"Onartezina" da Espainiako Barne Ministerioko iturriek aipatu dutenez, Madrilek "zapaltzaileen kontaketa onartu eta haien kontrako borroka ibilbideri uko egitea", nahiz eta "bizikidetza nazional baten alde" dagoen euskal herritarren zauriak geratzeko. "ETAz espero dugun bakarra deuseztatu egiten dela entzutea da", eta ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007721
BERRIA
Euskadi
noticias
Grebak Nafarroa iparraldean izan duen jarraipena nabarmendu dute ELA eta LAB kontent agertu dira goizean grebak Nafarroak izan duen jarraipenarekin. Iparraldean zabala izan da, batik bat Bortzirietan, Sakanan, Leitzaldea n eta Baztanen. Iruñerrian eragina desberdina izan da, eta LABek salatu du langileek presio asko ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007722
BERRIA
Euskadi
noticias
Andrazkoen salerosketa sare bateko bi kide atxilotu dituzte GASTEIZ. Ertzainek bi lagun atxilotu dituzte -horietako bat Bilbon- andrazkoen salerosketan diharduen sare bateko kide izatea leporatuta, eta atxiloketa horiekin desegintzat eman dute andreak prostituziora behartzen zituen sare bat. Ustez talde horrek derrigor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007723
BERRIA
Euskadi
noticias
«Euskaraldia gizarteko eremu gehiagotara zabaldu nahi dugu» Euskaraldiko koordinatzaile dabil Arrate Illaro (Getxo, Bizkaia, 1989). Bigarren aldian ariketa eremu gehiagotara iristea nahi du. Berriro mugimendua martxan jartzea dagokizue. Zer aldarte sumatu duzue herrietan? Bada ilusioa, edo bestondoa oraindik? Bukatu et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007724
BERRIA
Euskadi
noticias
Hirukoiztu egin da Europara iritsi nahian itsasoan hil direnen kopurua 2018ko urtarriletik uztailera arte, 1.500 pertsona hil dira Mediterraneoan; joan den urteko garai bereko datuekin alderatuz, hirukoiztu egin da hildakoen kopurua. 2017an, batez beste 43 iheslaritatik bat hil zen. Aurten, berriz, hamazazpitik bat hil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007725
BERRIA
Euskadi
noticias
Agerraldi bat izan da Baionako espetxean, eta hamar langile kutsatu dira Osasunaren Eskualdeko Agentziaren arabera, gutxienez hamar langile kutsatu dira Baionako espetxean koronabirusarekin. Zehaztu duenez, ez da presoen artean inor kutsatu agerraldi honetan. SNP eta FO sindikatuek espetxeko egoera salatu dute. Zehaztu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007726
BERRIA
Euskadi
noticias
Kurduekiko itunak hausteko eskatu die Turkiak AEBei WASHINGTON. AEBak eta Turkia negoziatzen ari dira Siriako kurduen inguruan. SDF Siriako Indar Demokratikoak eta AEBek Estatu Islamikoa Manbijetik bidali nahi dute, baina horretarako kurduekiko itunak haustea eskatu die Turkiak SDFren parte diren talde arabiar eta turk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007727
BERRIA
Euskadi
noticias
Iranek teknologia gorena lortu arte eutsiko dio plan nuklearrari. IAEA nazioarteko agentziak gaur ezagutaraziko du Iranen programa nuklearrari buruzko txostena Iranek teknologia gorena lortu arte eutsiko dio plan nuklearrari IAEA nazioarteko agentziak gaur ezagutaraziko du Iranen programa Geratzeko asmorik ez dute. «Te...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007728
BERRIA
Euskadi
noticias
Zoratzen dabil jostailu berriarekin. Lotara ere eramango luke amets egiteko alboan ezinbestekoa balu. Baina hain dago liluratua, ez du burkoaren azpian gorde beharrik ametsetan ere gertu izateko. Opari jaso duenetik egunero deskubritzen dio ahalmen berriren bat. Eta hala jakinarazten dio parean egokitzen zaionari, zori...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007729
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek baieztatu dute ez dutela aldatuko Kabuldik erretiratzeko epemuga Washingtonek bete egingo ditu talibanekin adostutako epeak. Atzo arratsaldean, G7ko goi mandatarien bilera bukatu berritan, Etxe Zuriko iturri batek CNN telebista kateari baieztatu zion ez dela izango aldaketarik hasierako planean, eta, hortaz, dato...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007730
BERRIA
Euskadi
noticias
Pentsatu du inork zenbat zarata, kalte eta zabor sortzen duten musika festibal handiek? Kalkulatu du inork zenbat kontzertu erraldoi jasan ditzakeen Metroan lasai ibiltzera ohituta dagoen herritarrak? Inor ohartu da herri askotan ez dagoela aretorik: ez txikirik, ez handirik? Badakizue Euskal Herrian areto izugarriak e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007731
BERRIA
Euskadi
noticias
«[Nafarroako] Gobernuko kideek egin dituzten adierazpenak aztertzen baditugu, badirudi erasotzaileen alde jarri direla. Azalpenak eman beharko dituzte. Akats eta errespetu falta handi bat iruditzen zaigu, gainera, epaileen lana ezbaian jarri izana. Uxue Barkosek arreta handiz zaindu beharko luke Beaumont kontseilariare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007732
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentistak sareak ANC Biltzar Nazional Katalanaren sorrera txalotu du. ANC erakunde zibil eta zeharkako bat da, eta bere helburua du Herrialde Katalanen independentzia lortzea, alderdi politikoen eta erakundeen aurrean akuilu lana eginez. Larunbatean sortu zuten, Bartzelonako Palau Sant Jordin eginiko ekitaldi je...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007733
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru gizon atxilotu dituzte adingabekoen pornografia zabaltzeagatik Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten ondorioz, hiru gizonezko atxilotu ditu Guardia Zibilak, adingabeko lau neska pornografia edukiak grabatzera behartzeagatik. Poliziaren esanetan, atxilotuek Internet bidez zabaltzen zituzten eduki horiek. Ikerketare...
cc-by-sa 4.0