id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0007734
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaritza: Fernando Bernues, Iñaki Rikarte. Moldaketa: Patxo Telleria. Diseinua, eszenografia, jantziak eta karakterizazioa: Ikerne Gimenez. Musika zuzendaritza: Iñaki Salvador. Koreografiak: Jon Maia. Argien diseinua: David Alkorta, Xabier Lozano. Lekua: Donostiako Kristinaenea parkea. Data: Ekainak 21. Uda hastear...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007735
BERRIA
Euskadi
noticias
Batzuek ezkutuan, isilpean, mantentzea nahiago luketen trapu zikinak aireratzera goaz, zerbitzu publiko baten kudeaketaren gardentasuna bermatze aldera, eta euskararen mesedetan. Azken urte honetan, Osakidetzak euskararen aldeko pauso ausartak ematen dituela saltzen duen bitartean, osasungintzan euskaldunok, erabiltzai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007736
BERRIA
Euskadi
noticias
MUSIKA. Nacho Vegas kantari espainiarrak hiru kontzertu emango ditu asteburu honetan, La zona sucia bere azken diskoa aurkezteko. Gaur Durangoko Plateruena kafe antzokian izango da; bihar, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan; eta, larunbatean, Aitzoaingo Movie aretoan. Manta Ray taldeko gitarrista izan zen Vegas bakarlari gis...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007737
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontu batzuk badira oraindik Googlek argituko ez dizkizunak. Aztarnaren batzuen atzetik bazoaz lagunduko dizu datuak osatzen, baina ideiak zurea beharko du eta aurkibideak ere zeuk beharko dituzu asmatu. Joan den aste honetan pare bat berri ezustekok asaldatu dute nire gogoa, berez, telebista informatiboetako albiste h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007738
BERRIA
Euskadi
noticias
2008. urteko mailara itzuli da BPGa, 86.000 lanpostu gutxiagorekin Zortzi urte kostatu zaio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiari krisiaren aurretik zeukan maila lortzea. 2016. urteko BPG barne produktu gordinak gainditu egin du 2008. urtekoa. Bitartean, krisi sakon batek astindu eta eraldatu du egitura produktib...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007739
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte larrialdietarako aurrekontua igotzea exijitu du oposizio guztiak Eusko Jaurlaritzak badaki dagoeneko non egin beharko duen ahaleginen bat, 2015. urterako aurrekontuak aurrera ateratzea nahi badu, behintzat. Gizarte larrialdietarako laguntzetarako nahiz lana eta familia bateratzeko ordainetarako dirua gutxiegi d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007740
BERRIA
Euskadi
noticias
GARRAIOA. GASTEIZKO GELTOKI INTERMODALA. 2012an ireki nahi dute Gasteizko autobus geltoki berria. Geltoki intermodalaren lehen fasea izango da autobus geltokia zabaltzea, Adifek tren geltoki berria ondoan eraikiko du eta Arriagako parkeak izan ditzakeen kalteak bizilagunen kritikak eragin ditu 2012an ireki nahi dute Ga...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007741
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontua da zer gertatuko den hauteskundeen ondorenean. Nora joko duen herri honek. Horixe da egiaz kontua, baina denok dakigu hauteskundeen emaitzak direla gero eztabaidatzeko erabiliko den oinarri ezinbestekoa. Independentismoa aulki kopuruan nagusitzen bada, Espainiako Gobernuak kolpe ikaragarria hartuko du. Botoetan ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007742
BERRIA
Euskadi
noticias
Bizi guztiko kartzela ezarri diete Sendero Luminosoko buruzagiei. Abimael Guzman eta Elena Iparraguirre buruei ez ezik, beste 10 kideri ere jarri diete 24 eta 35 urte arteko zigorra Bizi guztiko kartzela ezarri diete Sendero Luminosoko buruzagiei Abimael Guzman eta Elena Iparraguirre buruei ez ezik, beste 10 kideri Biz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007743
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon baten gorpua aurkitu dute auto baten barruan OLABERRIA. Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo goizean Olaberriako Barruti auzoan (Gipuzkoa). Auto baten barruan topatu zuten, eta tiro bat zuen buruan; hildakoaren alboan eskopeta bat zegoen, Ertzaintzaren arabera. Uste dute hark erabili zuela. Astelehenetik des...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007744
BERRIA
Euskadi
noticias
Sonic Youth-eko taldekide ohia jatorriko taldearen proposamenetik gehien aldendu den kidea da, zalantza barik. «Beharbada Sonic Youtheko beste edozein kide ohik baino gutxiago dakit musikaz», esan du oraintsu argitaratutako elkarrizketa batean. Horren ondorioz, oraingoan ere, Gordon ausart aritu da estudioan, inongo ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007745
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTRONOMIA. ESTARLUSA. Janariak eta jakiak, sailka Hona hemen ikerketa antropologikoetan (Etniker Euskalerria: La alimentación doméstica en Vasconia, 1990 idazlanaz ari naiz, batik bat) ikusi ez ditugun sailkapen batzuk, funtzional samarrak iruditzen zaizkigun arren. Globalizazioak merkatua zeharo inbaditu aurreko gar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007746
BERRIA
Euskadi
noticias
Aimar Hidalgo euskal presoa aske gelditu da, zortzi urteko zigorra beteta CIUDAD REAL. Zortzi urteko zigorra beteta, Ciudad Realgo Herrera de la Mancha espetxetik atera zen atzo Aimar Hidalgo euskal preso politikoa. 2000. urtean autobus bat erretzea leporatuta, zazpi urte, sei hilabete eta egun bateko espetxe zigorra e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007747
BERRIA
Euskadi
noticias
Garaion hildako gizonak bere buruaz beste egin zuela uste du Ertzaintzak GASTEIZ. Herenegun Garaioko parkean (Araba) auto barruan kiskalita agertu zen gorpua 69 urteko gizon batena dela jakinarazi zuen Ertzaintzak atzo. Hasieran, hilketa izan zen ikerketako hipotesi nagusia. Erabat baztertu ez duten arren, Ertzaintzak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007748
BERRIA
Euskadi
noticias
Gaitza igaro ostean urtebete irauten dute antigorputzek BARTZELONA. Ikerketa batek berretsi egin du COVID-19arekin kutsatu direnek antigorputzak garatzen dituztela eta gutxienez urtebete irauten dutela. Gainera, ospitaleratutako pazienteek antigorputz gehiago garatzen dituzte gaitza modu arinean igarotakoek baino. Iker...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007749
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren legealdiaren hasiera "ekonomikoki gogorra" izango dela ziurtatu du Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak, gaur goizean Gasteizen eginiko ekitaldi batean. Halaber, legealdiaren bigarren zatian "etorkizunaren bidea berreskuratu" daitekeela gaineratu du. Gainera, "beldurraren kanpaina" egiten dutenen aurrean, EAJk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007750
BERRIA
Euskadi
noticias
Inkesta soziolinguistikorik ez zen garai hartan, baina esan ohi da Frantziaren mendeko herritarren erdiek, gutxi-gehiago, ez zekitela frantsesik duela 120 urte. Eskola publikoak, aurrena, eta 1914ko gerlak, ondoren, frantsestu zituzten frantsesak . Ordura arte, Parisen amets bat besterik ez zen Frantzia. Bizkarsoro fil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007751
BERRIA
Euskadi
noticias
Ongi etorri Aramaiora». Libe Ramila Amillena Turismo Elkarteko kideak hasi du herriko kontu argigarriei buruzko bisita gidatua. Herriko plazan dute jarria ordua, eguerdian, eta haren bueltan dozenaka lagun batu dira ordurako. «Araban gaude», zehaztapena gidariak berehala. «Eta ez gara Arabako herri euskaldun bakarra». ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007752
BERRIA
Euskadi
noticias
Sormenaren ikertzaileen omenaldia. Bakarrizketa laburrekin eta 'Hutsaren hotsa' lan esperimentalaren emanaldiarekin omendu du Ander Lipusek Jorge Oteiza, Oteizari buruz egin diren jardunaldien azken ekitaldian. Bakarrizketa laburrekin eta 'Hutsaren hotsa' lan esperimentalaren emanaldiarekin omendu du Ander Lipusek Jorg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007753
BERRIA
Euskadi
noticias
Maria Atxabal torturatu zutela ebatzi du NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak baieztatu du Maria Atxabal torturatu egin zutela, eta hainbat eskari egin dizkio Espainiako Gobernuari. Kalte-ordainak pagatu beharko dizkio estatuak Atxabali, eta hark behar duen osasun arreta e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007754
BERRIA
Euskadi
noticias
Musika ekitaldi hirukoitza dute gaur Bidarrain, Urtz, En Tol Sarmiento eta Garilak 26 taldeak arituko baitira oholtzan. Rock, ska eta pop abestiak entzun eta dantzatu ahalko dituzte plazara doazenek. Herriko besten barruko kontzertua izango da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007755
BERRIA
Euskadi
noticias
ALEMANIA . Kantzilerra nor izango den gaur erabaki nahi dute SPDk eta CDUk . Gobernuburu nor izango den erabaki ondoren hasiko dituzte koalizioa osatzeko elkarrizketak Kantzilerra nor izango den gaur erabaki nahi dute SPDk eta CDUk Gobernuburu nor izango den erabaki ondoren hasiko dituzte koalizioa Gerhard Schroeder Al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007756
BERRIA
Euskadi
noticias
Laminaciones Arreguiko langileek Jaurlaritzari eskatu diote inplikatzeko Kaleratzeen mehatxua dute gainean, ostera ere, Celsa Atlantic-eko langileek -garai bateko Laminaciones Arregui-, eta mobilizazioak eta lanuzteak egiten ari dira horien kontra otsail hasieratik. Siderurgia taldeak Gasteizko eta Urbinako (Araba) lan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007757
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtarriletik apirilera bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginen %4,6k baino ez dituzte lan hitzarmenak gaurkotu, LHK Lan Hitzarmenen Kontseiluaren azken txostenaren arabera. Hitzarmena berritu duten horien artean, batez besteko soldata igoera %1,96koa izan da. Horiek horrela, hiru lurraldeetan langileen %3...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007758
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehenengo, eskua altxa dezatela azken hilabetean telebista streaming bidez ikusi dutenak. Ondoren, altxa dezatela eskua telebista piztu eta momentuan ematen dutena ikustearekin konformatuko direnak. Orain arte, ez zegoen hori baino metodo hoberik streaming bidezko telebistaren audientzia neurtu eta lortutako datuak ema...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007759
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilboko Arte Ederren Museoaren urteko erakusketarik handiena zabaldu behar zen eguna hautatu zuten Manpower Group Solutions enpresarentzat azpikontratatuta dabiltzan 34 langileek greba hasteko. Hiperrealismoa erakusketaren irekieran, hain zuzen ere. 41 egun egin dituzte protestan, eta beste hainbeste eman ditu museoak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007760
BERRIA
Euskadi
noticias
Enpresa txikiak Europakoen prezioan finantzatzen dira, Confebasken arabera BILBO. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresek irailean jasotako kreditua iazkoa baino %4,4 handiagoa izan da. Batez ere ETE enpresa txikiei eta ertainei eman diete diru gehiago bankuek (+%7,7), handiek gero eta gehiago sistema alternatiboak b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007761
BERRIA
Euskadi
noticias
ZORU KLAUSULEN INGURUKO EPAIAK HEGO EUSKAL HERRIAN 2017ko ekainetik 7.238 ebazpen eman dituzte epaileek Hego Euskal Herrian zoru klausulen inguruan. Espainiako Gobernuak epaitegi bereziak jarri zituen martxan auzi erraldoiari aurre egiteko. 21.696 salaketa jaso dituzte epaitegi berezi horiek 2018ko abendura arte.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007762
BERRIA
Euskadi
noticias
«Bide zuzena aukeratu genuela frogatzen du sariak» . AGUSTIN MARKAIDE . Eroskiko zuzendari nagusia «Bide zuzena aukeratu genuela frogatzen du sariak» Eroskiko zuzendari nagusi Agustin Markaidek (Arrasate, 1957) jaso zuen, atzo, Consumer Eroski aldizkariak lortu duen Ukan sarietako bat. Kooperatibak, sortzetik, euskarar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007763
BERRIA
Euskadi
noticias
M-27. HAUTESKUNDEAK. «Giza eskubideen alde agertu gara eta agertuko gara beti». JULIA MADRAZO . EB-Aralarren Bilboko alkategaia «Giza eskubideen alde agertu gara eta agertuko gara beti» Ezker Batuaren eta Aralarren arteko koalizioarekin asmatu duzuela uste dut. Zeintzuk izango dira zuen ekintza lerro nagusiak? RAMON Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007764
BERRIA
Euskadi
noticias
Energia nuklearraren garapenaren aurkako garaipena. Hala ikusi zuten askok 1984an Felipe Gonzalezen gobernuak sinatutako etenaldi nuklearra. Martxan zeuden bost erreaktore behin-behinean gelditu zituen, haiekin egin beharrekoak argitu bitartean. Herritarren mesederako neurria behar zuen, zentral nuklear gehiagorik gabe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007765
BERRIA
Euskadi
noticias
Alizia txikiagotik ezagutzeko aukera . "ALIZIA HAURRENTZAT" Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaratzailea: Pamiela. Lewis Carrollek berak egokitu zuen haurrentzat Alice's Adventures in Wonderworld, eta The Nursey Alice izan zen horren emaitza. Bertsio hori euskaratu du orain Manu Lopez Gasenik. Liburuaren jatorrizko
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007766
BERRIA
Euskadi
noticias
«Estu eta larri ibiltzen gara ekografia egiteko lanean». Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan ekografia egokiak eginez gero, ama-umeen osasunari buruzko informazio gehiago bil daiteke, Alzola medikuaren esanetan. Irune Alzola. Ginekologoa Haurdunaldiaren lehen hiruhilekoan ekografia egokiak eginez gero, ama-umeen osasuna...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007767
BERRIA
Euskadi
noticias
2009ko udan zinemagile izan nahi zuten bi gaztek esperientzia berri bat probatu nahi izan zuten: uda osoa dolar bat bera ere gastatu gabe igarotzea. Filosofia bera zuen jendearekin harremanetan sartu, eta asmo eroa zena errealitate bihurtu zuten. Egungo kontsumismoaren kontrako haien gurutzada partikularra izan zen hur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007768
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKAL PRESOAK . Peio Serbielle astelehenean aske uztea onartu du epaileak . Prokuradoreak ez badu helegitea aurkezten aske geldituko da Peio Serbielle astelehenean aske uztea onartu du epaileak Prokuradoreak ez badu helegitea aurkezten aske geldituko da Peio Serbielle baldintzapean aske uztea onartu zuen atzo goizean ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007769
BERRIA
Euskadi
noticias
BERRIAk podcast feminista bat egingo du hamabostean behin Kirmen Uribe idazlearena izan zen BERRIAren lehen podcasta, Ane Irazabal kazetariarena iritsi zen gero, eta gaurtik aurrera Berria FM podcast feminista izango da entzungai. Maider Galardi kazetariak zuzendu eta aurkeztuko du podcasta, eta feminismoarekin lotutak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007770
BERRIA
Euskadi
noticias
2011n atzerrira joandako gazteen %98,8 etorkinak ziren, Jaurlaritzaren arabera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 eta 29 urte arteko 10.633 gaztek jo zuten atzerrira 2011n-Nafarroako datuak kontuan hartuta, ia 14.000 izan ziren-. Espainiako Estatistika Institutuaren balioztapenak kontuan hartuta, datu hori eman zuen i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007771
BERRIA
Euskadi
noticias
Ordizian bizi diren hamabost errumaniar atxilotu ditu Guardia Zibilak, 59 lapurreta leporatuta Guardia Zibilak Ordizian bizi diren hamabost lagun atzeman ditu, Euskal Herrian, Espainian (Errioxan, Burgosen eta Palentzian) eta "Frantzia hegoaldean" tabernetan, jatetxeetan eta enpresetan 59 lapurreta egitea egotzita. Ham...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007772
BERRIA
Euskadi
noticias
Lorpen zerrenda. Binakako txapeldun (2010), Xalarekin, Gasteizen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007773
BERRIA
Euskadi
noticias
Udaberriko eguzki falta izanen da, baina Parisen loratu den larrosari kiratsa dario. Ipar Euskal Herrirako lurralde elkargoaren arrazoiei erantzun gabe, eskualdeka udalak biltzen dituzten hamar herri elkargoen batura eginen duen makro sasi egitura bat sortuko da, bart Frantziako senatuak onartu zuenez. Ipar Euskal Herr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007774
BERRIA
Euskadi
noticias
TXIRRINDULARITZA. EUSKAL HERRIKO ITZULIA. Arindutako zamaren xarma . JOHAN BRUYNEEL. Armstrong gabe zerutik lurrera pasatu da Discoveryko kirol zuzendaria, baina ez dago triste; lasaiago bizi omen da JOHAN BRUYNEEL. Armstrong gabe zerutik lurrera pasatu da Discoveryko kirol zuzendaria, baina ez dago triste; lasaiago bi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007775
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurrekontuen tramitazioa abiatu du Eusko Legebiltzarrak Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ogasun sailburuak Eusko Legebiltzarraren esku utzi du 2021erako aurrekontu proiektua, ohiko tramitazioa abiatu dezan. Guztira, 12.442 milioi euro izango dira, iaz baino 668 milioi gehiago (+%5,7). Baina, finantza gastuak kenduz gero -zo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007776
BERRIA
Euskadi
noticias
Yolanda Barcinari tartak bota zizkiotenak epaituko ditu Auzitegi Nazionalak Auzitegi Nazionalak bere gain hartu du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari 2011n tartak jaurti zizkieten lau lagunen epaiketa. Auzipetuen abokatuak defendatu zuen gertatutakoa aztertzeko eskumena Frantziako auzitegiei zegokiela -...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007777
BERRIA
Euskadi
noticias
Azkarateren ustez, «zaila da ulertzea bi iritzi artikuluengatik 12 urteko zigorra ezartzea». De Juanaren egoera larria izan arren ezer ez egitea leporatu dio Askatasunak Jaurlaritzari Azkarateren ustez, «zaila da ulertzea bi iritzi artikuluengatik 12 De Juanaren egoera larria izan arren ezer ez egitea leporatu dio Iñak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007778
BERRIA
Euskadi
noticias
ARRANTZA. Pasaiako ontzijabe bati 174.000 euroko isuna ezarri diote Norvegiako auzitegiek Pasaiako ontzijabe bati 174.000 euroko isuna ezarri diote Norvegiako Pasai Donibaneko Olaberri eta Olazar arrasteontzien jabeak 1,4 milioi koroa norvegiar (174.000 euro) ordaindu beharko dit Norvegiako Svalbard uhartedian legez ka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007779
BERRIA
Euskadi
noticias
Nazioarteko bitartekaritza «ez dago mahai gainean», PPren arabera Herenegungo ekintzen eta horiei buruzko balorazioen ondoren, gibelera egiteko tarte gutxiko bidea hartu du Espainiako Gobernuak. Mariano Rajoy presidenteak igande arratsean erran zuen «munduarentzat eredugarria» izan zela Katalunian erreferendumaren aurk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007780
BERRIA
Euskadi
noticias
AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. FINAL-LAURDENAK. Teknika eta indarra aurrez aurre. Alemaniak eta Portugalek finalerdietarako lehen txartela edukiko dute gaur jokoan Alemaniak eta Portugalek finalerdietarako lehen txartela edukiko dute Gaur jokatuko da Eurokopako final-laurdenetako lehen partida, Basileako Saint Jakob ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007781
BERRIA
Euskadi
noticias
Julen Madina hil da, entzierro korrikalari ezaguna eta ETBko kolaboratzailea Joan den astean ospitaleratu zuten Madina, eta zainketa berezian izan dute ordutik. Olatu kolpe batek lurrerantz bota zuen ostegunean, eta hondarraren kontra buruan jotako kolpeak eragin zion lesioa. Hiru lagunek uretan buruz behera zegoela au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007782
BERRIA
Euskadi
noticias
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak %20ko tasarekin zergapetuko du loteria 2013an. 2.500 euro izango da zergetatik kanpo geratuko den gutxiengoa. Urtarrilaren lehenetik aurrera izango da indarrean. Espainiakoarekin parekatu dute zerga Bizkaian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007783
BERRIA
Euskadi
noticias
2013an Hayao Miyazaki zinemagile japoniarrak bere azken filma izango zena aurkeztu zuen: Kaze tachinu ( The Wind Rises ). Hala iragarri zuen, behintzat, Veneziako Zinemaldian filma aurkeztu zuen egunean; Miyazaki erretiratu egingo zen. Atzean uzten zuen ia 35 urteko ibilbidea. 1979an estreinatu zuen japoniarrak bere le...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007784
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Anaitasunak Asobal Ligako 14. jardunaldiko partida jokatuko du gaur Arandinaren pistan (20:30). Europako txapelketengatik aurreraturiko norgehiagoka da. Iruñeko taldea liga hasierako komeriak ahazten ari da, eta egun 8. postuan dago. Gaur 6. sailkatuari egingo dio bisita, hala ere, Juanto Apezetxeak argi ze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007785
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Trevor Nunn. Aktoreak: Sophie Cookson, Judi Dench, Tom Hughes, Stephen Campbell Moore. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Thriller. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2018. Joan Stanley da filmeko protagonista: andre zahar maitagarri bat da, susmo txarrik sortzen ez duena, harik eta MI5eko agenteek atxil...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007786
BERRIA
Euskadi
noticias
Donostiako Udalak elkarretaratzera deitu du gaur, sexu eraso bat salatzeko DONOSTIA. Ertzaintzak jakinarazi duenez, iragan ostegunetik ostiral gauera emakume batek sexu eraso bat salatu zuen Donostian. Gizon bat atxilotu dute erasoaren harira. Donostiako Udalak erasoa gaitzetsi du, eta herritarrak elkarretaratzera deit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007787
BERRIA
Euskadi
noticias
Epaitegi batek ebatzi du emakume bat senarraren arropa garbitzean arnastu zuen amiantoak gaixotuta hil zela Vicenta Burguete 2017ko martxoan hil zen, eta amiantoa arnasteak eragindako gaixotasun baten ondorioz izan zela ebatzi du epaitegi batek. Burguete urteetan jardun zen Beasaingo CAFen lan egiten zuen senarraren bu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007788
BERRIA
Euskadi
noticias
«Urte askoan aritu nintzen talde lanean; nazkatuta bukatu nuen» Bere burua kantuak egitera behartu nahirik 'Arrainentzako himnoak' bloga sortu du. Kantu berrien bertsio desberdinak eta bere ibilbidearen biografia kapituluetan eskaintzen ari da. Urtebete barru erabakiko du sortutako materialarekin zer egin. «Neure burua...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007789
BERRIA
Euskadi
noticias
San Suu Kyirekin elkartzeko prest dago presidentea RANGUN. Thein Sein Myanmarko presidentea prest agertu da oposizioko buruarekin elkartzeko, hark bidalitako eskaerari erantzunez. Aung San Suu Kyiren Demokraziarako Liga Nazionalak iragan igandeko bozak irabazi zituen botoen %80 eskuratuta, datuak oraindik ofizialak ez ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007790
BERRIA
Euskadi
noticias
Kutxetako zuzendaritzek bat egiteko akordioa lortu dute Finantza negozioa banku batean bildu eta horren jabetza partekatzea. Hala adostu zuten Kutxa, BBK eta Vitaleko ordezkariek, fusio hotzaren formula erabilita. Zenbateko zatia dagokio, ordea, bakoitzari? Erantzunak eztabaida sortu du hiru kutxen artean. Erlojuaren a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007791
BERRIA
Euskadi
noticias
Bederatzi urtez Malaysiako lehen ministro izan ondoren, abiadura bizian erori da Najib Razak (Kuala Lipsp, Malysia, 1953). Maiatzaren 9an bozak galdu zituen, eta marka historikoa ezarri, haren alderdiak galdu zituen lehenbizikoak izan baitziren Malaysia Erresuma Batutik banatu zenetik (1957). Ustelkeria kasuek gero eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007792
BERRIA
Euskadi
noticias
EGUNKARIA. Noticias de Gipuzkoa egunkariko langileek greba egingo dute gaur, kaleratzeak salatzeko. Izan ere, enpresak 21 langile bota nahi ditu. Langileek protestara deitu dute datorren asterako ere, eta greba egingo dute hilaren 7an, 8an eta 9an. Bestalde, Noticias de Alava -ko langileek ere enpresak hamabost behargi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007793
BERRIA
Euskadi
noticias
Realak eta Alavesek beren onera itzuli nahi dute gaur, xedeak bideratzeko Denboraldiko azken partidek final kutsua hartu dute Alavesentzat eta Realarentzat. Estutu egin beharko dute beren helburuak lortzeko, geldialdiaz geroztik puntu gehiegik egin baitiete ihes biei. Txuri-urdinek Europa Liga dute jomugan, eta sailkat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007794
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. EAEko arartekoak mapa bat egin du, lekuetara iristeko erraztasunari buruz. Mapa ezintasunak dituzten pertsonentzat da, eta Interneten jarri dute. Iñigo Lamarca arartekoak zehaztu duenez, proiektu «berritzailea» da. Gaur egun, 1.405 guneri buruzko informazioa jasotzen du. Baina kopuru hori handituz joatea nahi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007795
BERRIA
Euskadi
noticias
Manu Lezertuak ararteko kargua hartu du bigarrenez GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arartekoa izanen da bigarren aldiz Manu Lezertua, bertze bortz urterako. Atzo hartu zuen bigarrenez kargua, Eusko Legebiltzarrean, eta aldarrikatu zuen arartekoak «independentziaz» jokatu behar duela herritarren giza eskubideen def...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007796
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi ez, hiru. Hainbat herritan atzo hautestontzi bat gehiago zuten botoa emateko: udal hauteskundeetakoa. Izan ere, maiatzaren 24koa hutsean bukatu zen, ez zelako inor aurkeztu. Beraz, partida luzatu egin dute. Hala izan zen, besteak beste, Eneritzen (Nafarroa). Orain, bigarren aukera eman diete herritarrei. Zerrenda ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007797
BERRIA
Euskadi
noticias
CAF zigortu dute, amiantoz hildako langile batengatik BEASAIN. Donostiako Gizarte Arloko 5. Epaitegiak CAF zigortu du, eta enpresak 67.103 euro ordaindu beharko dizkie Fermin H. G.-ren alargunari eta seme-alabei. H. G. 2015ean hil zen, 87 urterekin, pleurako mesoteliomak jota. 1952tik 1990era CAFen lan egin zuen, Beasa...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007798
BERRIA
Euskadi
noticias
Ia mende erdi atzera, 1965eko udaberrian, Bill Bradley AEBetako Princeton unibertsitateko ikasleak ustez bateraezinak ziruditen bi titulu erdietsi zituen. AEBetako kirolari ez profesional nabarmenenari ematen zaion James E. Sullivan saria -saskibaloilari batek irabazten zuen lehen aldia zen-, eta historian magna cum la...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007799
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Alestis Aerospace taldeko Gazteizko plantetako langile batzordeak (ELA, LAB, CGT) salatu du zuzendaritza Euskal Herriko lantegiak baztertzen ari dela lanaren banaketan. Urtebetean 234 langile kaleratzeko erregulazio dosierra dago mahai gainean, eta horietatik 39 Gasteizko lantegietakoak dira. Langile batzordea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007800
BERRIA
Euskadi
noticias
Luis Candaudap eta Alain Urrutiaren lanak, Pekinen ARTEA. Etxepare institutuaren Goazen Txinara! egitasmoaren barruan, Koiotea eta otsoa izenburuko erakusketa irekiko dute bi euskal artistak gaur zortzi MA estudioan, Judas Arrietak Pekinen duen estudioan. Pintura jorratzen dute Luis Candaudapek (Bilbo, 1964) zein Alain...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007801
BERRIA
Euskadi
noticias
Bankuen gordailu bateratuak ere itxaron beharko du Tobin tasarena ez da barraskiloaren erritmoan doan proiektu bakarra. Euroaren eremuan banku batasuna osatzeko falta den azken osagaia, gordailuen berme bateratua, are motelago doa, Alemaniaren pareta aurkitu duelako. Atzo berriro beste nein bat eman zion asmo horri Wol...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007802
BERRIA
Euskadi
noticias
«Harro eta pozik» daude Bizkaiko gasolindegietako langileen ordezkari sindikalak. 47 egun izan dira greba mugagabean euren lan hitzarmena berritzeko borrokan (abenduaren 20an hasi zuten lanuztea), eta azkenean, akordiorako oinarria sinatzea lortu dute Aevecar patronalarekin, Repsol, Campsa, Shell eta sektoreko beste ha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007803
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez lehenengoz, bai ordea azkenekoz, Oreretako anbulatorioan bota zidaten « hablame en cristiano » erdeinu sonatua, duela 12 urte hain zuzen, urduri, ilusioz, kezkaz eta inozentziaz, haurdunaldia jarraitzeko lehen hitzordua eskatzera joan nintzenean. Itsuski ematen du horrela aitortzeak, baina zorion handia zor diot goi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007804
BERRIA
Euskadi
noticias
IRUÑEA. Osasunbideko LABek elkartasuna adierazi die Nafarroako Ospitaleko garbitzaileei, lan baldintza kaskarrak salatzeko azken egunetan egindako protesten harira. LABek salatu du langileak «egoera jasanezinean» daudela. Elkarretaratzeetan bat egitera deitu ditu herritarrak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007805
BERRIA
Euskadi
noticias
NATOren dozenaka kamioi erre zituzten atzo ekintzaileek, Pakistanen, Islamabad hiriburutik oso gertu. Kamioiak NATOk Afganistanen dituen tropak hornitzeko ziren. Atentatuan, zazpi lagun hil zituzten. Pakistango armadak, bestalde, gutxienez 32 ekintzaile hil zituen herenegun eta atzo arteko gauean, Orakzai eskualdean. G...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007806
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuzendaria: Valerie Donzelli. Aktoreak: Anais Demustier, Jeremie Elkaim, Frederic Pierrot. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama . Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2015. Julien eta Margerite de Ravalet Tourlaville hiriko jaunaren seme-alabak dira. Txikitatik maite izan dute elkar: hasieran haur maitasun batez, baina, heltze...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007807
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Psikologia. Aro berriak. Laneko kontuak direla eta, denboraldi txarra pasatzen ari naiz: nekea eta haserrea sentitzen ditut eta bakarrik egotea da gehien behar dudana. Lagunen giroan parte hartzeko gogo gutxi daukat, eta sarritan etxean geratzen naiz, aitzakiak jartzen. Bakartuta geratuko naizen beldur naiz. E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007808
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk Bilboko Plaza Barrian egin du Aberri Eguneko ekitaldi nagusia. Ikurrinen eta dantzarien artean, hauteskunde kutsua izan duen ekitaldi politikoa izan da protagonista, Indar berria, Euskadi berria lelopean egin dutena. Han izan dira alderdiko buruzagi gehienak, tartean Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007809
BERRIA
Euskadi
noticias
OSASUNA. Patxi Puñalek argi du: Osasunak gutxienez puntu bat lortu behar du igandean Almerian (Espainia). «Ezin dugu huts egin, Almeria aurkari zuzena baita», azpimarratu zuen. Bestalde, Ferran Corominas atzo entrenatu zen lehen aldiz, eta okerrik ezean, debuta egingo du Almerian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007810
BERRIA
Euskadi
noticias
Gernikak eta IDK-k irabazi egin dute, eta Araskik, galdu SASKIBALOIA. Gehiago izan du onetik txarretik baino jardunaldiak euskal taldeentzat: Gernikak eta IDK-k 63-57 eta 89-60 irabazi zieten atzo Estudiantesi eta Ferroli, hurrenez hurren; Araskik, ordea, 74-58 galdu zuen Kanaria Handiaren kontra. ACB ligan, Bilbo Bask...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007811
BERRIA
Euskadi
noticias
SURFAJaime Fernandez getxotarrak ez zuen huts egin etxekoen aurrean, eta Punta Galeako Txapelketa irabazi zuen herenegun. Ikuskizun bikaina ikusi ahal izan zen, lau metroko olatuak izan baitziren. Pablo Solar espainiarrak eguneko surflari onenaren saria jaso zuen, eta Pablo
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007812
BERRIA
Euskadi
noticias
Bigarren grebaldiak tentsioa igo du Bizkaiko metalgintzako gatazkan Bizkaiko metalgintzako mahaia osatzen duten sindikatuek eta FVEM patronalak beste aukera bat emango diete beren buruei lan hitzarmenaren korapiloa askatzeko. Hiru eguneko greba deialdiaren ondoren, asteartean bilduko dira berriz ere. Bilera hori mugarr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007813
BERRIA
Euskadi
noticias
Badaukat lagun bat guztiz independentista dena. Beti eramaten du solasa berera, hots, independentismora. Izan zuen garai bat estrategia eta epeak aipatzen zituena, baina maskaldu antzera dabil azkenaldian; beste era batera bideratzen du bere obsesioa: politika fikziotik. Alegia, ohartu orduko independentziaren osteko j...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007814
BERRIA
Euskadi
noticias
AEBek Teheranen babespeko milizien kokalekuak bonbardatu dituzte Hainbat milizien «arma biltegien» aurkako aire erasoak egin dituzte AEBek Siria eta Irak arteko mugan. Pentagonoko bozeramaile John Kirbyren esanetan, Iranek babestutako talde armatuak dira, «AEBek eremuan dituzten tropen aurkako erasoak» egin dituztenak....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007815
BERRIA
Euskadi
noticias
TRAPAGARAN. Suak bi pabilioi txikitu zituen atzo Trapagarango El Juncal industrialdean (Bizkaia). Ez zen, ordea, inor zauritu. Tosnan piztu zen sua, makinak alokatzen dituen enpresa batean, eta alboko tailer batera ere zabaldu zen. Hura ere txikituta geratu zen, berniza eta beste material sukoi batzuk zituelako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007816
BERRIA
Euskadi
noticias
Aernnovak mekanizazio zentro berria inauguratu du, 8 milioi euro inbertituta Berrikuntzan sakondu nahi du Aernnovak, eta horretarako lantegi berria eraiki du Arabako Parke Teknologikoan (Miñao, Araba). Mekanizazio zentroa da, eta aeronautika enpresak abian dituen programa guztietarako piezak egingo dituzte bertan. Aurr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007817
BERRIA
Euskadi
noticias
Salatu dute 149 etxegabe kalean geratuko direla Iruñean datorren astetik aurrera Behin neguko hotz kanpaina amaituta, apirilaz geroztik 93 etxegabe daude kalean bizitzen Iruñean. Igandean, Gonzalez Tablas kaleko aterpea itxiko dute, eta, ondorioz, datorren astetik aurrera 149 izango dira aterperik gabe. Hainbat kolekti...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007818
BERRIA
Euskadi
noticias
Aernnovako beharginek lantaldea murriztea onartu dute Berantevillan Hilabetetako negoziazio antzuen ostean, Aernnovako lan gatazka ixteko pauso erabakigarria eman dute Berantevillako (Araba) langileek. Jarduera 41 egunez eteteko dosierraz, hitzarmena berritzeko proposamenaz eta lantaldea apaltzeaz bozkatu zuten hereneg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007819
BERRIA
Euskadi
noticias
Lan merkatuaren erreformaren kontra hitz gogorrak erabili ditu Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak. «Iraina» dela esan du, bai langileen eskubideentzat, bai 4,5 milioi langabeen itxaropenarentzat. ELA eta LAB sindikatuek ekainaren 29rako antolatu duten greban parte hartzera dei egin du, eta gauza bera egi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007820
BERRIA
Euskadi
noticias
'Etzi.pm' atariak 'Gramofonoa' saioa estreinatu du DONOSTIA. Etzi.pm hedabide digitalak Gramofonoa irratsaioa egingo du hilero, eta, batik bat, teknologiarekin lotutako gaiak landuko dituzte. Aurreneko atala entzungai dago jada hedabidearen webgunean; bertan, Interneteko publizitateaz, auto autonomoez, datu irekien gar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007821
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi ordu eta minutu bat. Beste zereginik gabeko igande goiz batean egunkaria irakurtzen eman dezakezun denbora; gai jartzaileari eskuetatik joan zaion jaialdi batean oholtzan pasatzen duzuna; terraza batean, lagunekin gustura zaudelako, solasean ematen duzuna; Zarauztik Bilbora trenez pasatzen den denbora; bi meza eta e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007822
BERRIA
Euskadi
noticias
Errealitate instituzional gisa, Euskadi (garai hartan Euzkadi idazten zen) 1936ko urriaren 1ean sortu zen, Espainiako Gerra Zibila hasita. Egun horretan, Errepublikako Gorteek Autonomia Estatutua onetsi zuten azkenean. Sei egun geroago, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zen. Haren jaurlaritzan indar antifrankist...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007823
BERRIA
Euskadi
noticias
Maiz aipatzen da kaosa, egoera kaotikoak... Baina zer da kaosa matematikoki hitz eginda? Denok aditu dugu inoiz tximileta efektuarena: posible al da tximeleta batek Brasilen hegoak astindu eta Texasen tornado bat eragitea? Hala planteatu zuen Lorenzek fenomenoa deskubritu zuenean, eta geroztik zenbaezinak dira fenomeno...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007824
BERRIA
Euskadi
noticias
MADRIL. INE Espainiako Estatistika Institutuak inflazioaren datu aurreratuak eman zituen atzo, eta Espainian nabarmen behera egin du KPI kontsumorako prezioen indizeak martxoan. %6koa zen inflazioa otsailean (%5,9 Hego Euskal Herrian), eta INEk aurreratutako datuen arabera %3,3ra egin du behera. Apirilaren erdialdean e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007825
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako armadak Euskal Herrian duen egituraketa moldatuko du Madrilek Espainiak 1.200 militar inguru ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta, El Mundo egunkariak zabaldu duenez, horiek berregituratzeko asmoa du Espainiako Defentsa Ministerioak. Arakako basean izango dira aldaketa nagusiak, Araban. Bertan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007826
BERRIA
Euskadi
noticias
Hondakinen kudeaketarako "plan alternatibo bat" finantzatzeko "babes kutxak" jarri ditu salgai Gurasos-ek Gurasos elkartea Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako plan "alternatiboa" osatzen ari da, Gipuzkoako aldundiak interesgarriak izan daitezkeen aukera guztiak ez dituela aztertu iritzita. Elkarteak ingeniari talde bat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007827
BERRIA
Euskadi
noticias
«Chavezek gertuko aurkariak ditu erregimenaren barruan, eta herriak badaki hori». Venezuelan abenduan egingo diren bozetan zalantza bakarra, idazlearen arabera, egungo presidenteak aurkariei zer-nolako aldea aterako dien da. LUIS BRITTO . Venezuelako idazlea, historialaria eta Zuzenbidean doktorea «Chavezek gertuko aur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007828
BERRIA
Euskadi
noticias
Independentistak «terroristatzat» jo ditu Indonesiak JAYAPURA. Papuako talde independentistak «terrorista» gisa kalifikatu zituen atzo Indonesiako Segurtasun Ministerioak. Azken astean tentsioak gora egin du militarren eta miliziano independentisten artean, azken horiek asteburuan armadako jeneral bat hil ostean. Jakar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007829
BERRIA
Euskadi
noticias
«Hizkera bikoitza» autonomiaz . Frantziak berretsi berria du Tokiko Autonomien Europako Agiria, baina ez da agiria betetzera behartua. Kanpora eta barnera begira diskurtso kontrajarria izatea leporatu dio Gorostiagak. Frantziak berretsi berria du Tokiko Autonomien Europako Agiria, baina ez da agiria betetzera behartua....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007830
BERRIA
Euskadi
noticias
Jaurlaritzak armen salerosketa baldintzatzeko eskumenak badituela esan du OEEk Eusko Jaurlaritzak esan duen baino gehiago egin dezake armen ekoizpena, finantzaketa eta salerosketa murrizteko: badauzka eskumenak sektorea baldintzatzeko. Hala azpimarratu du gaur OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Bilbon egindako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007831
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaratu beharko litzatekeen liburu bat? Charles Baudelaireren Les Fleurs du Mal . Zenbat hizkuntza dakizkizu? Ongi aritzeko, bi; moldatzeko, hiru; ulertu edo irakurtzeko, sei.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007832
BERRIA
Euskadi
noticias
Zezenak ardatz izan dituzte azken egunetan sanferminetan, baina horrelako ekitaldiak nabarmen ari dira gutxitzen Euskal Herrian. Datu ofizialei begiratuta, jaitsiera nabarmena da zezenketetan eta estilo horretako ekitaldietan. Espainiako Kultura Ministerioaren zenbakien arabera, 2007an horrelako 146 ekitaldi egin zituz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0007833
BERRIA
Euskadi
noticias
Kode bera darabiltenen topagunea. 'Battlestar Galactica' telesaileko aktoreak Basaurin daude, zientzia fikzioari buruzko bilkuran 'Battlestar Galactica' telesaileko aktoreak Basaurin daude, zientzia Agurtzeko moldeak eta hitz egiteko kodeak sortu dituzte zientzia fikziozko produktu mitikoek. Azken ekarpena Battlestar G...
cc-by-sa 4.0