id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0008434 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteko lehen seihilekoan %1,4 hazi da Alemaniako barne produktu gordina; hain zuzen ere, 21.100 milioi euroko superabita izan du. Destatis estatistika institutuaren arabera, arrazoien artean daude lan merkatuaren egoera «ona» eta sakelako telefonoen arloan egindako enkante bat. Bigarren hiruhilekoan, hala ere, apalagoa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008435 | BERRIA | Euskadi | noticias | Larunbateko manifestaziorako deiak emendatzen ari dira Larunbatean eginen den manifestaziorako deiak emendatzen dabiltza azken egunotan. Besteak beste, Ipar Euskal Herriko besta komiteek, gaztetxeek, Euskal Herria Zuzenean festibalak eta Euskaldun Gazteriak dute bat egin manifestazioarekin. Autonomia Eraiki taldeak ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008436 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bortxatu egin dutela salatu du emakume batek Abandon Emakume batek salatu du gizonezko batek bortxatu egin zuela joan den asteburuan, Bilbon. Abandon gertatu zen erasoa, hiriburuko erdigunean, larunbat goizaldean, El Correo kazetak jakinarazi duenez. Emakumearen esanetan, gizonezkoak kale txiki batera eraman zuen, eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008437 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lan taldea %3 handitzeko eskaintza egin die Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuei . Gaur berriro bilduko dira bi aldeak, eta akordio sendoa lortuta gatazka konpontzea espero du Osakidetzak
Lan taldea %3 handitzeko eskaintza egin die Osakidetzako zuzendaritzak Gaur berriro bilduko dira bi aldeak, eta akordio sendoa lor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008438 | BERRIA | Euskadi | noticias | Haurra nintzela, Cambrilseko kanpin berera joaten ginen oporretan urteak joan eta urteak etorri. Izan genuen aldaketa nabarmenena, kanpin-denda tradizionaletik bigarren eskuko orga-denda batera pasatzea izan zen; alegia, koltxoneta puzgarrietan lo egitetik koltxoi baten antzeko zerbaitetan lo egitera. Pribilegiatua sen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008439 | BERRIA | Euskadi | noticias | Legebiltzarrak EITBri eskatu dio goi kargudunei buruzko informazioa argitaratzeko
EITBko zuzendaritzari gardentasun legea errespetatzeko eskatu dio aho batez EITBren kontrolerako batzordeak. PSE-EEren legez besteko proposamena onartu dute alderdi guztiek, eta, beraz, EITBko zuzendaritzak webgunean kudeaketa taldearen e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008440 | BERRIA | Euskadi | noticias | Tangoa izango da protagonista larunbat honetako Miramongo Matineean MUSIKA. Euskadiko Orkestrak larunbatetan Donostiako Miramonen antolatu ohi duen Matineen barruan, pianoa izango da protagonista bihar. Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako Kuadrilla Lagunak boskoteak Piazzolla eta Gallianoren tangoak interpretatuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008441 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau euskal herritar ariko dira senatuko batzordean MADRIL. 155.artikulua aztertzeko Senatuko batzordea eratuko duten ordezkarien artean, hauek dira Euskal Herrikoak: Jokin Bildarratz (EAJ), Francisco Javier Yanguas (UPN), Tontxu Rodriguez (PSN) eta Miren Gorrotxategi (Unidos Podemos). | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008442 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Legeekiko errespetuak printzipio demokratikoa ez baldintzatzeko» beharra; Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiaren arteko harremana «aldebikoa» eta «berdintasunezkoa» izateko beharra, «elkarrekiko errespetuan» oinarritutakoa; funtsean, «nazioen burujabetza aitortzeko» premia. Nagusiki, ideia hori babestu zuten at... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008443 | BERRIA | Euskadi | noticias | Joseba Ezkurdiak eta Julen Retegik lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen partida jokatuko dute gaur, Altsasun (22:00, ETB1). Ezkurdia da faboritoa apustuetan; besteak beste, elkarren aurkako estatistikak alde dituelako. 2013an ere Altsasun jokatu zuten elkarren aurka, eta Arbizukoak 22-15 irabazi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008444 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sarpong: «Pribilegiatu bat naiz Realarekin sinatzeagatik». Egun bat beranduago eta hirugarren ahaleginean aurkeztu du talde txuri-urdinak erdilari herbeheretarra
Sarpong: «Pribilegiatu bat naiz Realarekin sinatzeagatik»
Egun bat beranduago eta hirugarren ahaleginean aurkeztu du talde Kostata, baina azkenean jantzi du J... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008445 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez ulertzearen akuiluaz, irakurketa kritikoaren beharraz, kultur ikasketez eta beste hainbat gairi buruz gogoeta egin du Sarlok 'Las dos torres' liburu argitaratu berrian.
Beatriz Sarloren (Buenos Aires, 1942) azken argitalpena da Las dos torres: ¿Puede la cultura contemporánea pensar algo nuevo? (Siglo XXI, 2024), eta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008446 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sasoi honek Baionak eta Miarritzek berriro elkarrekin topo egitea ekarri du. Aurreko sasoian bakoitza maila batean aritu ondoren, Bigarren Mailan egin dute topo bi euskal taldeek. Topaketaren urte honetan, gauzak oso desberdin joan dira Lapurdiko bi taldeentzat. Baionarrek fite asmatu dute jaitsieraren trauma gibelean ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008447 | BERRIA | Euskadi | noticias | Realak penalti eztabaidagarri baten ondorioz galdu du Atleticoren aurka Zapuztuta. Horrelaxe agertu dira Realeko jokalariak gaur Madrilen jokatu duten partidaren ostean. Lehen zatian hobea izan da Atletico Madril, baina bigarrenean nagusitu egin dira txuri-urdinak. Epailearen bi erabakik, ordea, azken erabakia baldintz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008448 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa nobela eta Xabier Gantzarainen Zuloa saiakera nabarmendu dituzte 2018ko uztan BERRIA-ko literatur kritikariek. Baina Irati Elorrietaren Neguko argiak eta Katixa Agirreren Amek ez dute nobelak eta Idurre Eskisabel Larrañagaren Goseak janak poemategia ere aipatu dituzte urteko liburu on... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008449 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langabeen laguntza berriak enplegu prekarioa sustatzeko balioko duela salatu du Muñozek
Gaurtik aurrera eska daiteke Espainiako Gobernuak epe luzeko langabeei emango dien 426 euroko laguntza berria . Pentsatzekoa da Hego Euskal Herrian gutxik eskuratuko dutela, Madrilek finkatutako baldintza gogorren artean baitago bes... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008450 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rodriguez: «Ni neu naiz neure buruaren etsairik handiena»
Bizikletatik jaitsita igaro zuten txirrindulariek atzoko atseden eguna, Espainiako Vueltako bigarrena eta azkenekoa, baina izan zuten zereginik. Izan ere, faborito nagusiek mikrofono aurrean hitz egin zuten, orain arteko jarduna baloratzeko eta aurrerantzekoa az... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008451 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iokin Garaik eta Leire Martinezek irabazi dute Hiru Handiak. Ander Gerrikaetxebarria eta Arantzazu Perez de Arenaza izan dira sorpresak
Azeri zaharrak biak. Irabazleak. Bi izen handi Hiru Handien (100 kilometro, +5.126 metro) bi urtetik behingo palmaresean: Iokin Garai eta Leire Martinez. Biek ala biek denboraldi bikai... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008452 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kapitalismo digitalerantz goaz, eta datuak dira kapitala»
Enpresa digital handiek gizartean duten eragina aztertzen ari dira INCAkoak, eta, koordinatzailearen arabera, «oso boteretsuak» dira.
Europako Batasunak finantzatutako INCA proiektuko ikertzaileak Donostian bildu ziren duela bi aste, eta Elhuyarrek egin zituen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008453 | BERRIA | Euskadi | noticias | Biktimen ahaideentzat «erraldoi urratsak» egin ditu Garzonek autoan. Frankismoa ikertzeko epaileak hasitako lana «trabatzea» egotzi dio Espainiari Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburuak Manuel Fraga PPren sortzaileak Garzonen ekimena «akats aski larria» dela esan du
Biktimen ahaideentzat «erraldoi urratsak»... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008454 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pun! Suziriaren burrunbak esnatu egin zuen lurrean etzanda zegoen gizona. Ez zuen gogoan non zegoen, ez zuen gogoratzen zer gertatu zen. Bat-batean, burura etorri zitzaion antzeko hots bat, aurretik aditu zuena: zeruan eztanda egin zuen beste suziri bat, alegia. Horrek piztu zuen dena, baina ez zekien noiz izan zen. Lu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008455 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aurreko astean atxilotuek inkomunikazio aldian sexu jazarpena eta xantaia salatu dute
Aurreko astean ETAko kide direlakoan Guardia Zibilak atxilotu zituen lau lagunek torturak salatu zituzten larunbatean, eta atzo euren abokatuei jakinarazi zietenez, sexu jazarpena eta xantaia izan ziren horien artean. Daniel Pastorrek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008456 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abuztuak 30. Iluntzea ez du oso aparte Donostiako portuko arranplak. Jendez eta traineruz gainezka dago. Badator lehorrera Santurtziko Sotera , Asier Zurinaga (Sestao, Bizkaia, 1971) patroi duela. «Zurbil nentorren, Kontxarako estu eta larri sailkatu izanaren sustoarekin», kontatu du patroiak. Une horretan, oihu batzuk... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008457 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. ESPAINIAKO LIGAKO 23. JARDUNALDIA. Menderagarria . atzeko lerroaren hutsegiteengatik, athleticek ez du punturik atera real madrilen aurkako partidan; iñaki lafuentegatik ez balitz, golak kontran gehiago ere izango ziren
atzeko lerroaren hutsegiteengatik, athleticek ez du punturik atera real madrilen aurkako pa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008458 | BERRIA | Euskadi | noticias | 200 atxikimendu baino gehiago jaso ditu Baionako martxak Azken ordu eta egunetan luzatuz doa Bilbon eta Baionan bihar presoen eskubideen alde egingo dituzten manifestazioen atxikimendu zerrenda. Zehazki, 200 babes baino gehiago bildu ditu Baionakoak, eta tartean dira Claude Olive Angeluko auzapeza, Peyuco Duhart Doniba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008459 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur bi aste dira langabezian dagoela. Futbolaren elitean lehen denboraldia zuen hau, baina Amorebietak ez dio utzi bukatzen. Egun txarrak pasatu ditu, baina ari da indartzen.
Telefonoz hizketan azaldu da elkarrizketara Iñigo Velez de Mendizabal (Gasteiz, 1982). Eguraldia laino dago Arabako hiriburuan. «Astunak doaz eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008460 | BERRIA | Euskadi | noticias | LANGABEZIAREN KONTROLA. DIDIER GARRIGUES BAIONAKO LAN ZUZENDARITZAKO BURUORDEA . «Ez gara langabearen gibeletik ihizian ari; ez gara zakurrak»
Didier Garrigues x Baionako Lan Zuzendaritzako buruordea «Ez gara langabearen gibeletik ihizian ari; ez gara zakurrak»
Lanaren Zuzendaritzak langabeak lan munduan txertatzeko eg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008461 | BERRIA | Euskadi | noticias | Buletinean Saenz de Santamariak sinatu du, ez Raxoik EAEko eta Espainiako Estatuko buletin ofizialetan gaur ageri da Iñigo Urkulluren izendapena Eusko Jaurlaritzako lehendakari gisa, eta bietan Soraya Saenz de Santamariak bota du sinadura Espainiako Gobernuaren ordezkari moduan, egun hauetan hura delako jarduneko presi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008462 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auto baten gidaria hil da Zallan, beste ibilgailu baten kontra jota BILBO. Iluntzeko zortziak aldera gertatu zen ezbeharra, BI-636 errepidean, Bolunburuko tunelaren inguruan. Auto batek furgoneta baten kontra jo zuen, aurrez aurre, eta hil egin zen autoaren gidari. Furgonetaren gidaria, berriz, Gurutzetako (Barakaldo, ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008463 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Terrorismoa eta sedizioa» egotzi dizkiote Moralesi LA PAZ. Jeanine Añez bere burua Boliviako presidente izendatu zuenaren gobernuak «terrorismoa eta sedizioa» egotzi zizkion atzo Evo Morales presidente ohiari -Mexikon dago erbesteratuta-, fiskaltzan aurkezturiko bi salaketaren bidez. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008464 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urkia-Lujan sailkatu dira Munduko Pala Txapelketako finalerako. Urkijo-Imanol eta Gaubeka-Beldarrain izango dira aurrez aurre larunbatean, finalerdietan
Urkia-Lujan sailkatu dira Munduko Pala Txapelketako finalerako Urkijo-Imanol eta Gaubeka-Beldarrain izango dira aurrez aurre Urkia-Lujanek Binakako Munduko Pala Txapel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008465 | BERRIA | Euskadi | noticias | 400 euroko kenkaria ezabatu egingo da edo errenta txikientzat utziko. Gobernuak eta diputazioek bilera egin dute, datorren urteko zerga aldaketak eztabaidatzeko
400 euroko kenkaria ezabatu egingo da edo errenta txikientzat utziko Gobernuak eta diputazioek bilera egin dute, datorren urteko zerga Azken bi urteotan Arabak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008466 | BERRIA | Euskadi | noticias | Badira hitz asko gazteleratik hartu izan ditugunak. Baina horietako batzuk badute ezaugarri bitxi bat: jatorrizko hizkuntzan galdu egin dira, eta gurean oraindik indarrean daude. Derrigor hor daukagu; komun hitzarekin gertatzen da; mesanotxe hitzarekin ere bai. Gazteleraz ari zarela esazu deskuidatuta hiruretakoren bat... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008467 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez nator orain artekoa desegitera, proiektuarekin segitzera baizik»
«Ilusioz beteta» eta lanari «gogor» ekiteko asmoz dago Oriol Roch (Bartzelona, 1964), Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusi berria. Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak atzo egindako aurkezpen ofizialea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008468 | BERRIA | Euskadi | noticias | HIZPIDEAK. Bi urte "Prestige" ontzia hondoratu zela Bi urte dira Prestige petroliontziak SOS deia egin zuela Galiziako kostaldean. Handik gutxira hondoratu egin zen, eta haren ondorioak oraindik pairatzen ari da Kantauri itsasoa. Iazko galipot isuriaren ageriko aztarna asko ez dagoen arren, ondorioak hor daude. Udan ar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008469 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kopako azken bost ekitaldietako lauretan, Itxakok eta Bera Berak irabazi dituzte txapelak. Nafarrak dira egungo txapeldunak, eta horrek, donostiarrekin batera, gaur Altean (Alacant, Herrialde Katalanak) jokatuko diren finalerdietan aurrera egiteko faborito nagusi bilakatzen ditu.
16:00etan jokatuko da lehend... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008470 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bere hitzak manipulatzea egotzi dio Egigurenek PPri. «Arduragabe» jokatzea egotzi dio PSE-EEko presidenteak PPri, «eztabaida faltsuak» sortzen ari delakoan
Bere hitzak manipulatzea egotzi dio Egigurenek PPri «Arduragabe» jokatzea egotzi dio PSE-EEko presidenteak PPri, «eztabaida «Arduragabe» jokatzen du PPk, Jesus Egig... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008471 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beñat Axiari: "Sakondu dut arnasaren teknika gure kultura behatuz eta ikusiz" - "Frantziako opresioa sufritu dut, baina baita bere aberastasuna jaso ere".
- "Euskal bluesa atzematen dut Zuberoako melodietan, eta tarteka, baita Nafarroako jotetan". | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008472 | BERRIA | Euskadi | noticias | Martxotik apirilera kontsumo prezioek %1,2 egin dute gora Hegoaldean INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, Kontsumo Prezioen Indizea %1,2 igo zen martxotik apirilera bitartean. Igoera nabarmena izan arren, azkenean urtearteko tasa %2,4an geratu da. Kontuan hartu behar da INEk KPI kalkulatzeko sisteman merkea... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008473 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Handiagoak dira kontatzeko ditugunak kontatutakoak baino»
Apaindurarik gabe kontatzen ditu Natxo de Felipek Oskorri taldearekin kulturgintzari ezagutu dizkion itzalguneak, eta egun ere egoera estuan daudela dio. Horregatik jo dute sustraietara: Gabriel Arestirengana.
Gordin azaltzen du gordin ezagutzen duena Natxo de ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008474 | BERRIA | Euskadi | noticias | Deliturik egin gabeko 470 errudun. Ibarretxerekin elkartasunez, autoinkulpazioa aurkeztu dute zenbait herritarrek EAEko Auzitegi Nagusian
Ibarretxerekin elkartasunez, autoinkulpazioa aurkeztu dute zenbait Deliturik ez dute egin eta, hala ere, erruduntzat agertu dute euren burua auzitegian. Joan den astelehenean Xabier ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008475 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Picassori eta Gernikako bonbardaketako biktimei abestu diet disko berrian». Pablo Picassok idatzitako poema eta gogoetekin osatu du lan berria Enrique Morentek. 'Pablo de Málaga' diskoa Gernikan aurkeztuko du ekainaren 14an. ENRIQUE MORENTE . Musikaria
«Picassori eta Gernikako bonbardaketako biktimei abestu diet disko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008476 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezer gutxi dago jokoan Athleticek eta Slovan Bratislavak gaur San Mamesen jokatuko duten partidan. Eslovakiako taldeak turismo pixka bat egiteko aukera izango du. Ez dauka ezer jokoan. Lau partidetan puntu bakarra eskuratu du -hutsean berdindu zuen etxean Paris Saint-Germanekin-. Hortaz, F multzoko azken sailkatua da. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008477 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bukatu da. Ez da hauteskunde kanpaina egiteko garai onena izan, baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainarik atipikoena ohartu gabe heldu da mugara, eta bihar arratsaldeko zortzietatik aurrera ikusiko da unearen berezitasunak baldintzatutako bozketak zer dakarren: barea edo ekaitza. Barea edo ekaitza, ez ind... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008478 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERAKUSKETA. CORSAIRE GALERIA. Argazki erotikoak matxismoaren aurka Corsaire galeriara sartu, ezkerraldera begiratu, eta argazki muntatu handi batek pizten d bisitariaren jakin-mina. Kolore urdin eta gorriz estalirik, zakil andana bat lerrokatu du Maura Black artistak. Sexu bakoitza, aiztur, orratz edo beste tresna zorr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008479 | BERRIA | Euskadi | noticias | ERREMONTEA. Utergak eta San Miguelek irabazi dute Udaberriko torneo mistoa. Doneztebear bikoteak 21 tantoren aldea zuen arren, atzo finaleko itzulerako partida, pilotaleku luzekoa, irabazi zuten Matxin III.a eta Urrutiaren aurka (40-38). Galdu arren, Urrutia izan zen laukoteko onena, eta hamabost tanto egin zituen guzt... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008480 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAJrentzat, «gaur egun» ez dago aukerarik PPrekin akordioa egiteko PPren eta EAJren artean gaiztotuta omen dago giroa, eta, gaur egun, «oso zaila» litzateke jeltzaleek Alderdi Popularrari babesa ematea Mariano Rajoy edo PPko beste norbait Espainiako gobernuburua izan dadin. «Eserita itxaron dezatela; gaur-gaurkoz ezine... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008481 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koronabirusak 15 milioi lagun hil zituen munduan 2020an eta 2021ean Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), 2020an eta 2021ean 14,9 milioi pertsona hil ziren munduan koronabirusaren ondorioz. COVID-19ak ofizialki 5,4 milioi pertsona hil baditu ere, kopuru hori benetan ia hiru bider handiagoa da OMEk egin duen esti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008482 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteizko FesTVal jaialdiaren barne, denboraldi berria aurkeztu du gaur goizean ETBk. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak honela esan du: "ETB gizartearen isla izatea nahi dugu; modernoa, solidarioa, aurrerakoia eta lehiakorra izatea, eta euskal gizarteari bide horretan aurrera egiten laguntzea". Eta zera gaineratu du: ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008483 | BERRIA | Euskadi | noticias | Saneamendu sarea jartzen hasiko dira Nerbioiren goi arroan, 25 urteren ostean Espainiako Gobernuak Nerbioi ibaiaren goi arroko saneamendu sarea osatzeko lizitazioa onartu du. 34 milioi euroko aurrekontua izango du. Hala, bukatzean, Aiaraldeko (Araba) eta Orozkoko (Bizkaia) ur zikinak Nerbioi ibaira isurtzea saihestuko ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008484 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetako zinemak mundu zabalera hedatu dituen hamaika istorio topikoen artean dago antzinako hilerri indigena ezezagun baten gainean eraikitako etxe sorginduarena. Irudi luke egile anglosaxoiek kontzientzian gordea duten erru sentimendu kolektibo bat azaleratzen dutela, beren arbasoek iraganean jatorrizko herriei eragi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008485 | BERRIA | Euskadi | noticias | Memoria historikoa berreskuratzeko neurriak eskatu dizkiete instituzioei «Omenaldiak egitea ondo dago, baina haratago joan behar da; bada garaia erreparaziorako urrats eraginkorrak egiteko». Hitz horiekin azaldu du Antxon Gomezek memoria historikoa berreskuratzeari begirako lanean beharrezko ikusten duen jauzia. Kontra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008486 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Haur eta gazte literaturak literatura osoa irentsiko duelakoan nago»
«Idazleok badakigu idazten dugun liburua ez dela hutsera plazaratzen. Liburuz betetako mundu batera dator, eta zer esanik ez haur eta gazte literaturan, azken hamar urteetan hartu duen indar eta zabalkundearekin», esan du Bernardo Atxagak Xola eta Am... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008487 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eskoziako Poliziak Beñat Atorrasagasti Ordoñez atxilotu zuen ostiral gauean Edinburgon, berri agentziek zabaldu dutenez, Guardia Zibilek bertako poliziekin elkarlanean eginiko operazio batean. Bere etxean atxilotu zuten, 22:00etan. Espainiako Justiziak 1996 eta 2001 artean ETArentzat garraio lanak egitea leporatu dio.
... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008488 | BERRIA | Euskadi | noticias | Abortatu nahi duten emakumeei fetuaren argazki bat erakustea. Hori izan zen Carlos Salvador (Iruñea, 1966) diputatuaren proposamen nagusia Espainiako Kongresuan, UPNren Madrilgo eledun izan zen garaian (2004-2019). Vox alderdia izan zen Salvadorren ateraldi hura txalotu zuten bakarrenetakoa, eta antzeko egitasmo bat ap... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008489 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gaur jokatuko da Munduko Txapelketako lehen partida PALA. Pablo Fusto argentinarrak laugarren txapela lortzeko erronka buruan daukala, gaur hasiko da Palako Munduko Txapelketa, Bilboko Bizkaia pilotalekuan -hor eta Sestaon jokatuko dira partida guztiak-. Zortzi pilotari ariko dira lehian, eta otsailaren 8an jokatuko da... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008490 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nafarroan koska bat gora egin dute txikizkako merkataritzaren salmentek azaroan. Iazko hil berarekin alderatuta, %1,3 handitu dira, Nastatek emandako datuen arabera. Joera horri eutsiko balio, baliteke urtea igoerarekin amaitzea. Sektoreko enpleguari buruz, ostera, Nafarroako estatistika erakundeak esan du %2,7 handitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008491 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZINEMA. Urriaren 19tik 22ra egingo da 46. Euskal Zine Bilera, Lekeition (Bizkaia). Abuztuaren 7an amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea, eta, aurkezten diren lanen artean, hogei aukeratuko ditu epaimahaiak. Filmak edozein generotakoak izan daitezke; gehienez, 30 minutukoak. Lau dira sariak: film onenarena, zuzenda... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008492 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bat-batean seme-alaba desagertu dela jabetzea baino larrimin handiagoa eragiten duen gauza gutxi egongo da guraso batentzat. Horixe gertatzen zaie Constantin Popescu zinemagile errumaniarraren Pororoca filmeko protagonistei; aitak parkera jolastera eraman ditu zazpi eta bost urteko Ilie semea eta Maria alaba, eta, kont... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008493 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'ZABALZA AUZIA'. 'Zabalza auzian' diligentzia berriak ireki ditu Donostiako epaitegiak. Zabalza Intxaurrondon hil zela dioen CESIDeko grabaketa sumarioan erantsi du epaileak
'Zabalza auzian' diligentzia berriak ireki ditu Donostiako epaitegiak Zabalza Intxaurrondon hil zela dioen CESIDeko grabaketa sumarioan Mikel Zaba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008494 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txiolandia kaka pilo handi bat da!», esan zidan. Ez dakit inork egia handiagorik esan badit Twitter azaltzeko, edo hobeto esanda, zenbait jendek sare sozialetan, edozeinetan, daukan jarrera salatzeko. Ikusi dut agintzen diguten neurrietatik kanpo dagoen jendeari zelakoak jartzen dizkioten argazki oinetan. Bizi izan dut... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008495 | BERRIA | Euskadi | noticias | Iragan mendea amaitzen ari zelarik, bideoklipak egiteagatik ezagunak ziren bi zinemagile ezohiko agertu ziren, Michel Gondry eta Spike Jonze. Biek narrazio klasikoa iraultzeko bokazioa zuten, berehala ikusi zen haien pelikulak ez zirela erraz katalogatzeko eginak, irudiak indar handia zuen, baina gidoiaren egiturak ere... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008496 | BERRIA | Euskadi | noticias | EAE-KO BERDINTASUNERAKO LEGEA. IZASKUN MOIUA . Emakundeko zuzendaria . «Tresna boteretsua dugu, baina praktikan jarri behar da»
«Tresna boteretsua dugu, baina praktikan jarri behar da»
Izaskun Moiua Emakundeko zuzendaria pozik dago Berdintasunerako Legeak orain artean egin duen bidearekin. Berak garbi du legeak bere ho... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008497 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume futbolari bat eta biok ari ginen ume talde batekin hizketan; oso gustura, egia esan. Ea aberatsak ginen galdetu ziguten. Ez da galdetzen didaten lehen aldia. Eskola-umeekin hitz egin izan dudanean, normala izan da ea bertsotan diru asko irabazten ote dudan jakin nahi izatea. Erantzunean asko aldatzen da neska-m... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008498 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Kapitalismoak mekanikoki sortzen ditu ezberdintasun jasanezinak, arbitrarioak, eta mehatxuak dira gure gizarte demokratikoentzat eta justizia sozialarentzat». Ahoan bilorik barik berba egiten du Thomas Piketty ekonomistak (Clichy, Frantzia, 1971) El capital en el siglo XXI liburuan (Fondo de Cultura Económica) -Kapita... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008499 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bilbon Gilda pintxoen txapelketak igandera arte iraungo du Lehen aldiz antolatu dute Bilboko Zazpikaleetako Gilda txapelketa. Bilbon oso ezaguna den pintxo piperminduna da Gilda. Igandea bitartean 21 taberna lehiatuko dira, lau kategoriatan. Datorren astelehenean, hilak 16, jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Bezer... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008500 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jon Guridik bi sasoirako luzatu du kontratua Realean FUTBOLA. Jon Guridi erdilari azpeitiarrak Realean jarraituko du, berritu egin duelako kontratua. Hitzarmen zaharra datorren urteko ekainaren 30ean bukatuko zitzaion, eta bi aldeek bi urterako luzatu dute tratua. Jokalariak Reala TBn hitz egin zuen atzo, sinaduraren o... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008501 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ertzainak Borrokan-en «jarrera desegokiak» gaitzetsi ditu Erkorekak Giroa gaiztotuta dago Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzako sindikatuen artean. Josu Erkorekak, Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, nabarmendu du Ertzainak Borrokan plataforma «asindikalak» hizkera eta jarrera «gogor, anker eta dese... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008502 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sanzek nahiago du bere ordezkoa Barcina izatea. UPNren presidentetza uzteko erabakia behin betikoa dela berretsi du Nafarroako gobernuburuak
UPNren presidentetza uzteko erabakia behin betikoa dela berretsi du Miguel Sanz UPNko presidenteak eta Nafarroako gobernuburuak argi hitz egin du: Alberto Catalan baino, nahiago d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008503 | BERRIA | Euskadi | noticias | Petrolioaren jaitsiera mehatxu da aurrekontu publikoen orekarako Ekonomiarako opari baten gisara hartu da petrolioaren merkatzea, bereziki inportatzaile diren herrialdeentzat. Zer esanik ez, horien artean dago Euskal Herria. Haatik, erregaiaren fakturan aurreztea bestelako efektu batzuk izaten ari da, ez hain onuragarr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008504 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lau-bost esamolde burumakur eta isil-isilik zeuden herriko plazan. Desplazatuak sentitzen ziren. Ez zitzaien buruan kabitzen noiz eta nola gertatu zen aldaketa. «Modu hobean irtengo zaigu»k begirada bat luzatu zion «aurrezte aldera» tristeari. Honek, irribarre melankoniatsua «merkeago irtengo zaigu» zozoari. Eta honek.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008505 | BERRIA | Euskadi | noticias | Langile publikoei ekaineko paga aurreratzea onartu du Nafarroako Gobernuak Neurriak lanpostu finkoa duten 22.700 langile publikoei, goi kargudunei eta aldi baterako lanean ari direnei eragingo die. Espainiako Gobernuaren aginduz Nafarroako Gobernuak abenduko paga bertan behera utzi zuen, eta ekainekoa ordainduta horrek... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008506 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azkenaldian maiz erraten da gazteek ez dutela interesik politikan, edo ez dutela parte hartzen. Uste horietatik abiatuta, gazteek politikaz duten interesaz, jarreraz eta aurreiritziez mintzatu dira Markel Tximeno, Oier Caño eta Hostaitza Zubeldia
«23 urte ditut, eta etxetik alde egin nahi dut, baina ez badut soldata du... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008507 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jon Anzak hitzordua zuen ETArekin Tolosan (Okzitania) 2009ko apirilaren 18an, baina ez zen agertu. Maiatzean salatu zuten desagertua zela, eta 2010eko martxoan agertu zen gorpua. Heriotza naturala izan zela ebatzi zuen epaileak, nahiz eta auzian "disfuntzioak" egon diren onartu. Familiari sinesgaitza egiten zaio bertsi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008508 | BERRIA | Euskadi | noticias | 'Quiero ser monja' igandean hasiko da Cuatro katean MADRIL. Moja bihurtu nahi duten bost gazteren arteko elkarbizitza kontatuko dute igandetik aurrera Cuatro kateko Quiero ser monja saioan. Madrilen, Alacanten (Herrialde Katalanak) eta Granadan (Espainia) egingo dituzte grabaketak. Bost hautagaiek lehen unetik hiru erl... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008509 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Non dira aurten kontzertuak?». Ahotsenearen urteroko karpa zuriaren bila ibili zen atzo bat baino gehiago Durangoko Azokan. Karpa ez, baina zuzenekoak bizi-bizi itzuli dira aurten, bi urteko etenaren ostean. Eta zaleak ere bai haietara. Hala salatzen zuen bazkalostean Neomak entzuteko Plateruena kanpoan bildutakoen le... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008510 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txinera azkar batean ikasteko ikasbidea egin du Ainhoa Segura hizkuntza irakasleak. Liburuan, Txinako kulturari buruz jakin beharreko arau batzuk ere azaldu ditu irakasleak.
Wang Xin irakasle txinatarrarekin elkarlanean ¡ Aprende Chino ya ! (Ikasi txinera bizkor) liburua idatzi du Ainhoa Segurak (Iruñea, 1972). Hasiber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008511 | BERRIA | Euskadi | noticias | LITERATURA. Gizarte zoriontsu baten bila . Australiako aborigenen kulturan oinarritu du Joxean Sagastizabalek "Nomadak kantari doaz" nobela, Bruce Chatwinen obra batetik abiatuta
Australiako aborigenen kulturan oinarritu du Joxean Sagastizabalek 'Nomadak kantari doaz' nobela, Bruce Chatwinen obra batetik abiatuta Horre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008512 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1 Hazkundea. Aurreikuspen makroekonomikoak aldatu eta hazkundearena jaitsi du EBZk. Eurogunean %0,9 espero du aurten, %1,6 2015ean, eta %1,9 2016an. Aurtengoa eta 2015ekoa jaitsi ditu EBZk, eta 2016koa igo.
2 Inflazioa. Eurogunean prezioak %2ren azpitik baina gertu izatea da EBZren mandatua. Bada, inflazioaren aurreiku... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008513 | BERRIA | Euskadi | noticias | BASAURI. Pintura gorria eta horia bota, eta Hau ez da Espainia leloa idatzi zuten atzo goizaldera Basauriko udaletxean (Bizkaia). EAJk, PSE-EEk eta PPk ohartarazi dute «bakea oztopatzea» dela horrelako ekintzen helburua. Aurreko egunetan PPren eta EAJren egoitza batzuetan egin dituzte horrelako ekintzak. Sortuk susmoa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008514 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bakezaletasuna da edozein alternatiba demokratikoren bizkarrezurra XIX. mendeaz geroztik. Hain zuzen ere, horixe hartu zuten banderatzat pertsonen eta herrien arteko berdintasuna aldeztu zutenek udaberri europarraz geroztik, zeina 1846ko apiril hartan hasi baitzen Galizian. Ez da kasualitatea herriak mendean hartu zitu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008515 | BERRIA | Euskadi | noticias | Fiskaltzak ez du Bilboko manifestazioa debekatzeko eskatuko . Elkarretaratzea ez duela legez kanpo dagoen inork deitu dio, eta helburua ez dela «terrorismoa goratzea»
Fiskaltzak ez du Bilboko manifestazioa debekatzeko eskatuko Elkarretaratzea ez duela legez kanpo dagoen inork deitu dio, eta Biharko Bilbon deituta dagoe... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008516 | BERRIA | Euskadi | noticias | UPNren ustez inputatuak izatea "alderdi guzientzat kezkagarria da" UPNko idazkari nagusi Oscar Arizkurenen ustez, Nafarroako Kutxaren dieten auzian inputatuak izatea "alderdi guzientzat kezkagarria da". Bide beretik azpimarratu du, "epaileen lana errespetatu" behar dela eta epaileak jakingo duela "zer egin behar duen".... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008517 | BERRIA | Euskadi | noticias | Auzia itxita dagoela esan du Erraztik, baina koalizioaren aldeko hainbatek ez du etsi. Herenegun gaueko eztabaidaren ondoren nola jokatu aztertzeko denbora hartuko dute kritikoek
Auzia itxita dagoela esan du Erraztik, baina koalizioaren aldeko Herenegun gaueko eztabaidaren ondoren nola jokatu aztertzeko denbora Datozen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008518 | BERRIA | Euskadi | noticias | Antxoa helduaren biomasa 190.000 tona dela kalkulatu du AZTIk Bizkaiko golkoan 190.000 antxoa heldu daudela neurtu du AZTI zentro teknologikoak. Bioman ikerketaren emaitza da datua, eta 1987. urtean espeziearen biomasa neurtzen hasi zirenetik erregistratutako kantitaterik handienetan bigarrena da. Iazko datuak ezarri z... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008519 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteberriari zortzi ordu t erdi baino jan ez dizkiogunerako ohartu da argi datorrela eguna. Haize leuna. 17-18 graduko hozberoa. Kalean ez dabil ia inor. Isiltasun ia erabatekoa. Txorien kantu-hotsak oso nabarmen. Kaleen esnaera geldo honek itxialdiko egunak ekarri dizkio gogora. Balkoi beretik egoten zen orduan ere be... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008520 | BERRIA | Euskadi | noticias | Opor moderno batzuekin, aski. Xalak freskotasuna berreskuratu du, eta bera izan da onena Donostiako torneoko bigarren finalerdian
Xalak freskotasuna berreskuratu du, eta bera izan da onena Donostiako Oporrek azken urteetan izandako bilakaera ohiko gaia da udako hitz aspertuetan. Egun ez direla garai batean bezala hartz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008521 | BERRIA | Euskadi | noticias | Repsolen atzetik dira BP eta ENI, "urrezko akzioa" iraungita. Petrolio konpainia erosteko eskaintzetan Espainiako Gobernuak jada ez du indarrik
Repsolen atzetik dira BP eta ENI, 'urrezko akzioa' iraungita Petrolio konpainia erosteko eskaintzetan Espainiako Gobernuak jada ez Babes handia izan du azken hamar urteotan Rep... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008522 | BERRIA | Euskadi | noticias | Montejurrako gertakaria Madrildik sustatu zutela azaldu dute zenbait agirik Montejurrako magalean (Nafarroa) 1976. urtean izaniko istiluetan bi lagun hil zituzten, Karlos Hugo Borboikoaren aldekoak biak. Orain arte zabaldutako bertsio ofizialak dio «anaien arteko liskarra» izan zela heriotza horien eragile. Joan den as... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008523 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez da janari edo edaririk saltzen; orokorrean, patxadatsua da jendearen joan-etorria, eta, han edo hemen sor daitezkeen jende pilaketak kenduta, eraikinean ez du zertan inolako aireztatze arazorik egon, Landako guneko ate guztiak parez pare irekiz gero, adibidez. Edonola ere, pandemiaren bilakaera ikusirik, zuhurtziaz ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008524 | BERRIA | Euskadi | noticias | « Never too high, never too low » (Inoiz ez goregi, inoiz ez beheregi). Ricky Rubiok famatu egin zuen esaldia, eta orain askok eta askok errepikatzen duten. Diego Pablo Simeoneren «Partidaz partida» bezalakoa. Ibon Navarrok lehendabizikoa erabili zuen, Unicajak Real Madrili irabazi osteko adierazpenetan. Madrildarren l... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008525 | BERRIA | Euskadi | noticias | Grezian diputatu neonazi batek ezkerreko bertze biri eraso die telebistan Greziako krisi ekonomiko eta politiko larriak sortutako liskarrak telebistako platora ere hedatu dira. Egunsenti Urrekara alderdi neonaziko bozeramaile eta diputatu Ilias Kasidiarisek eztabaida saio batean eraso die KKE alderdi komunistako diputa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008526 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gizon bat zendu da Lekornen, laborari bat laguntzera joandakoan ezbeharra izanda
Milafrangako 62 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Lekornen, Gerezieta auzoan, laborari bat laguntzera joan zenean ezbehar bat izanda. Bi metro pasako xafla bat gainera erori zitzaion. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008527 | BERRIA | Euskadi | noticias | Astillerok gaur du azken eguna epaileak harturiko erabakiari helegitea aurkezteko
ARRAUNA. Astillerok gaur arte du epea San Miguel ligako kanporaketaren harira Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) epaileak hartutako erabakiaren aurka helegitea aurkezteko. Horren arabera, Astillerok kanporaketa jokatu beharko du, ez delako... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008528 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du N-1 errepidean kamioiei bidesaria kobratzeko AT sistema. 12.000 kamioi pasatzen dira egunero errepidean jarritako hiru arkupeetatik. Neurria ez dute begi onez ikusi kamioilariek; batez ere, Gipuzkoan ibiltzen direnek. Gai horri heldu diote Jon Fernandez eta Xabier Martin BERRI... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008529 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gasteiz. Elkartzen elkarteko hamar bat kide Monopoly erraldoi batean jolasten aritu ziren atzo goizean, Vital Kutxak Independentzia kalean duen egoitzan. Bulegoan zegoen zinpeko zaintzaileak taula apurtu zuen, eta jolasten ari zirenak kanpora bota zituen arte iraun zuen partidak.
Ekimen horren bitartez, Vital Kutxak Ga... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008530 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Gauzak euskaraz egin nahi nituzke, baina ezinezko zait»
Euskaraz bizitzeko dituen oztopoen berri zuzenean eman zuen atzo Xabier Maritorenak, Behatokiaren urteko txostenaren aurkezpeneko agerraldian, Iruñean. «Gauzak euskaraz egin nahiko nituzke, baina ezinezko zait», esan zuen. Eguneroko zereginetan ditu trabak: «Karr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008531 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aiziritzeren aldeko botoekin, biztanleen erdien baino gehiagoren babesa du elkargoak
Hirigune elkargo bakarrak errealitate izateko bete beharreko bi baldintzetatik bat bete du gaur: Aiziritzeren aldeko botoarekin, Ipar Euskal Herriko biztanleen erdiak ordezkatzen dituzten herrien babesa lortu du.
Lapurdi, Zuberoa eta B... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008532 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lagun bat hil da Lekunberri parean, istripu batean IruñeaPertsona bat hil eta beste hiru zauritu ziren atzo, A-15ean Lekunberri parean (Nafarroa). Hiru autok elkar jo, eta lagunetako bat hil egin zen. Beste bi larri zauritu ziren, eta hirugarren bat arin.
Zaurituetako bat helikopteroz eraman zuten ospitalera. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008533 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pablo Laso. Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea. «Nire lanbidea munduko txarrena da kritikekin kexatzen hasteko». Denboraldia ona izan dela dio, eta jokalarien jarrera goratu du. Halere, dagoeneko hurrengoan pentsatzen ari da, eta argi du taldea gaztetu nahi duela, aurrekontu murriztuak horretarako lain ematen badu.
Denb... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.