id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0008334
BERRIA
Euskadi
noticias
Torturen kontrako elkarretaratzean bildutakoen kontra oldartu da Ertzaintza Torturen kontrako elkarretaratzean bildutakoen kontra oldartu da «Bost minutu barru elkarretaratzearekin jarraitzen baduzue, sakabanatu egingo zaituztegu», esan die ertzainburuak pankartakoei. Baimena badutela, eta protesta egin dute torturaren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008335
BERRIA
Euskadi
noticias
Amerikak duela bi aste gainditu zuen Europa kutsatze kopuruetan, birusaren epizentro berria bilakatuz, eta etenik gabe jarraitzen du COVID-19ak kontinente hori jotzen. Alde handiz, AEB Ameriketako Estatu Batuetan daude positibo eta hildako gehien, baina, azken egunotan, beste eskualde batek piztu du kezka: Latinoamerik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008336
BERRIA
Euskadi
noticias
Contador: «Astanan segituko dut, baldin Pro Tourreko taldea bada». Tourreko azken garaileak aurreakordioa sinatu du jada; Iban Maiozek Footon-Servettorekin fitxatu du Contador: «Astanan segituko dut, baldin Pro Tourreko taldea bada» Tourreko azken garaileak aurreakordioa sinatu du jada; Iban Maiozek Alberto Contadorrek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008337
BERRIA
Euskadi
noticias
Espainiako Gobernuak proposatutako zigor kode berriak buruko gaixoen «arriskugarritasuna»hizpide du. Hitz horren erabilerak kezka handia piztu du buruko erien babeserako elkarte guztietan, bai eta beste hainbat erakundetan ere. Izan ere, erreformaren proposamena da, gaixoek justiziak ezarritako neurriak bete eta gero e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008338
BERRIA
Euskadi
noticias
Jakintza liburu sorta argitaratu berri honek antzinako lau herri esanguratsuren erretratua eskaintzen digu, beste hainbeste liburukitan: Egiptoarrak, Zeltak, Greziarrak, eta Erromatarrak. Errentagarriak izateko sortutako ekoizkinek dituzten bertute eta hutsuneak erakusten dituzte. Diseinuak eta irudien trataerak eragin...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008339
BERRIA
Euskadi
noticias
Jose Ariztimuño Aitzol euskal idazle, kazetari eta elizgizon euskaltzalea (1896-1936) omenduko dute urriaren 16an Donostiako Antzoki Zaharrean antolatuko duten ekitaldian. Omenaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta, besteak beste, Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietak kontzertua emango dute. Era berean, Aranzadi Zien...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008340
BERRIA
Euskadi
noticias
Poesia fokupean. Musika baliatuta, gero eta idazle gehiagok eramaten dituzte beren poemak liburutik agertokira; errezitaldiek inoizko tarterik handiena dute egun kultur programazioan. Musika baliatuta, gero eta idazle gehiagok eramaten dituzte beren poemak liburutik agertokira; errezitaldiek inoizko tarterik handiena P...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008341
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 auzia politikotzat jo dute nazioarteko begiraleek. Epaiak mugarri bat ezarri duela azaldu, eta «armarik gabeko terrorismoari» bidea ireki diola salatu dute 18/98 auzia politikotzat jo dute nazioarteko begiraleek Epaiak mugarri bat ezarri duela azaldu, eta «armarik gabeko Hilabete eta erdi iragan da,18/98 auzia ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008342
BERRIA
Euskadi
noticias
Kontziente naiz Espainiako Estatuko segurtasun indarrentzat eta gorputzentzat ez dela inoizko momenturik eztiena. Egurra beti bezala banatuko dute segur aski, baina telebista kamerak ugaritu direnez geroztik, askoz ere ohikoagoak dira indarrok eta gorputzok egur banaketan erakusten dizkiguten irudiak. Eta horregatik ir...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008343
BERRIA
Euskadi
noticias
Noiz: Martxoaren 16an. Non: Viktoria Eugenia antzokian, Donostian. Aulki baten erabilerak zenbat adieraz dezakeen. Aulkian eserita, oinetakorik gabe -galtzerdi zuritan- agertu zen oholtzara Damien Jurado kantugile estatubatuarra eta Maraqopa lan berriko hamar kantuak aletu zituen kontzertuaren lehen zatian, diskoko hur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008344
BERRIA
Euskadi
noticias
Datorren astean amaituko den urteak garrantzi handiko albisteak utzi ditu Euskal Herrian eta nazioartean. Izan dira, esaterako, departamendu eta eskualde bozak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta udal, foru eta Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Urtean zehar BERRI...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008345
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ametsetako taldea» zuzentzeko aukera izatea eskertu du Eizmendik. Mailaz igotzeko helburuari eusten dio Realeko entrenatzaile berriak, baina «poliki-poliki» joanda «Ametsetako taldea» zuzentzeko aukera izatea eskertu du Eizmendik Mailaz igotzeko helburuari eusten dio Realeko entrenatzaile berriak, Pozik dago Jose Ramo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008346
BERRIA
Euskadi
noticias
DONOSTIA. Hamabigarren urtez, Gaztezulo aldizkariak bideo lehiaketa bat antolatu du. Lanak laburrak izan beharko dira: gutxienez, minutu batekoak, eta gehienez, hiru minutukoak. Maiatzaren 21era arte aurkeztu ahalko dira bideoak. Gaia librea da, baina ezinbestean aldizkariaren paperezko edizioa edo webgunea agertu beha...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008347
BERRIA
Euskadi
noticias
Arraunaren historian, hiru urte eskasean TKE ligara igotzea lortu eta gorengo mailako oilar izateko jauzi egin duten arraun talde gutxi egongo dira. Santurtzi da balentria hori egin duen azken taldea. 2018an, lehen mailako estreinaldian, bosgarren amaitu zuen. Iaz, hirugarren egin zuen, hiru bandera irabazita, eta aurt...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008348
BERRIA
Euskadi
noticias
Azken hamar urteetan, hiru obra nagusi argitaratu ditu Crystalek: ingelesaren izaera globalaz, hizkuntzen heriotzaz eta Internetek hizkuntzen erabileran duen eraginaz idatzitakoak hurrenez hurren. Hiru
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008349
BERRIA
Euskadi
noticias
Amets Arzallus Xilaba Ipar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren irabazleari egindako elkarrizketaz gain, irratigintzari eta Arabako Bertsozale Elkarteari buruzko erreportaje bana eskaintzen du Bertsolari -k, eta baita Eneko Dorronsoro Xalbadorri buruz egiten ari den filmari buruzko informazioa ere.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008350
BERRIA
Euskadi
noticias
Igor Urrutikoetxea joan egin zaigu. Eta bere martxak hutsune franko utzi ditu, ez soilik lagun eta burkide ginenon bihotzetan, baita internazionalismo eta herrien arteko elkartasunaren zeruan ere. Gaztetatik beste latitudeetako mapetan barrena ibilia imajinazioaz, irakurketaz edo motxilaz. Eta beti, beste herriekiko ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008351
BERRIA
Euskadi
noticias
COVID-19aren aurka, badirudi soluzio nagusia txertatzea dela. Arazoa mundu osokoa da, ez Mendebaldeko herriarena bakarrik, eta koronabirusen konponketa ez dugu lortuko biztanleen portzentaje handi bat txertatu arte. Jonas Salk poliomielitisaren aurkako txertoaren asmatzaileari galdetu ziotenean «patentea» norena zen, z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008352
BERRIA
Euskadi
noticias
Gehiengo independentista duen gobernu bat hautatu dute Kaledonia Berrian 1998an Noumeako Akordioa sinatuz geroztik lehen aldiz, gehiengo independentistako gobernu bat izango dute Kaledonia Berrian. Koalizioko 11 kideetatik sei dira Frantziatik banatzearen aldekoak: UC-FLNKS Kaledoniar Batasuna-Askatasun Nazionalerako F...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008353
BERRIA
Euskadi
noticias
PyeongChangeko Jokoetako olinpiar zuzia piztu dute OLINPISMOA. Heldu den otsailaren 9an hasiko da Neguko Olinpiar Jokoen 23. ekitaldia, PyeongChangen (Hego Korea). Egun horri begira, atzerako kontua hasi da jadanik, eta, atzo, olinpiar zuzia piztu zuten Atenasen, Olinpia mendian.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008354
BERRIA
Euskadi
noticias
Antropologia Feministaren Lehen Kongresua egingo dute, «ezagutza eraldatzeko» Lau urteko prestakuntzaren eta bi urteko atzerapenaren ostean, datorren asteazkenean hasiko da I. Antropologia Feministaren Kongresua. 350 pertsonatik gora elkartuko dira, antropologia feministak diziplina horri egiten dizkion ekarpenei buruz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008355
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Ander Kapa Eibarko atzelaria Athleticen ariko da datorren denboralditik aurrera. Hala baieztatu zuen atzo talde zuri-gorriko presidente Josu Urrutiak. Eibarrek eta Athleticek duela bi hilabete lortu zuten fitxaketarako akordioa. Kapak lau sasoirako kontratu sinatuko du.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008356
BERRIA
Euskadi
noticias
Etorkinen osasun arreta «ahulaz» ohartarazi dute Munduko Medikuek Munduko Medikuak elkartearen txosten baten arabera, Hego Euskal Herrian ez da murrizketarik egin etorkinentzako osasun zerbitzuetan. Alabaina, oinarrizko arreta bermatzeko baldintzak «gogortu» egin direla azaleratu du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, adibid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008357
BERRIA
Euskadi
noticias
Munduko errekor batekin amaitu da Euskal Encounter BARAKALDO. HiCookie taiwandarrak munduko kalkulu-abiadura marka hautsi du bere ordenagailuarekin Euskal Encounter informatika zaleen topaketan. Pi zenbakian oinarritutako milioi bat kalkulu matematiko egitea zen probaren ardatza. Hainbat ahaleginen ondoren, 5,453ko den...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008358
BERRIA
Euskadi
noticias
Kirol ibilbidea. Amigo, Osasunako harrobia (2012-2013), Osasuna B (2013-2014), Osasuna (2014-2016), Borussia Dortmund (2016-2017), Newcastle (2017-2018) eta Reala (2018tik). Garaipen zerrenda. Borussia Dortmundekin, Alemaniako Kopa bat (2017an); eta Espai- niako selekzioarekin, 19 urtez azpiko Europako txapeldun (2015e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008359
BERRIA
Euskadi
noticias
Egin dut apustua: Alemania izango da nire taldea Munduko Kopan. Brasil aukeratu nahi nuen, baina laguna aurreratu da. Edonola ere, txapelketan urrunen iristen den taldea hautatu duenak irabaziko du afari bat. Alegia, galtzaileak ordaindu beharko dio hari. Eta bestearen futbol taldea kopako garailea bada, bi afari ordai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008360
BERRIA
Euskadi
noticias
• Salbuetsita: Gaixotasun profesionalak eta lan istripuak. • Murrizketarik ez: Amatasuna, aitatasuna, haurdunaldi arriskua, arriskua edoskitzaro naturalean, ospitalizazioa eta ebakuntza. • Egunak 1-3: Soldataren %50 ordainduko da lehen gaixoaldian, eta %40 bigarrengoan. Hirugarrenetik aurrera, lehen hiru egunetan ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008361
BERRIA
Euskadi
noticias
Salbuespena da bizitza. Argazkian Antartikako mendi bat, dena malkar, dena elur, dena haize, dena mortu, eta mendiari sortzen zaion haitz koska batean pinguino talde bat zuri eta beltz. Heroiko kasik. Baina adibide bat baino ez da hori. Zortzi urte eman zituen Sebastiao Salgado argazkilariak munduaren natur gunerik pur...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008362
BERRIA
Euskadi
noticias
SOUAD MASSI ALJERIARRA IZANEN DA GONBIDATU BEREZIA MIARRITZEN Souad Massi aljeriarra izanen da gonbidatu berezia Miarritzen Bere 10. ekitaldirako Bi harriz lau xori jaialdiak euskal kulturarekin berriz ere finkatu du hitzordua. Martxoaren 25etik 27ra, dantza, musika, zinema eta beste hainbat ikuspegi aldizkatuko dira. ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008363
BERRIA
Euskadi
noticias
Gezurra dirudi Kataluniak halako interes handia agertu izana -oraindik ere agertzea- Egunkaria-ri eginiko eraso lotsagabearen inguruan, baina guztiz ezaxola azaltzea Avui egunkariak lurraldetasun aldetik bere buruari eginiko murrizketaren inguruan. Izan ere, Avui-k uko egin dio egunkaria Valentzian banatzeari, eta, hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008364
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. Zeelanda Berriak atzo jakinarazi zuen Fijiko armadan dauden selekzioko jokalariek ezingo dutela jokatu aurtengo Munduko Kopa. Zeelanda Berriak Frank Bainimarama presidentearen erregimeneko kideei ez die herrialdean sartzen uzten, eta neurri horrek soldaduei ere eragiten die.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008365
BERRIA
Euskadi
noticias
Egiaren Batzordeari esker, berandu baino lehen zeharo agerian geratuko dira espainiar agintariek torturari buruz erabili ohi dituzten gezur guztiak. Eta baita komunikabide garrantzitsuenek eta espainiar (in)Justiziak erabilitako gezurrak ere, bietan baitago torturaren konplize eta estaltzaile andana. Komunikabideei dag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008366
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Parlamentuak ez du euskara ikastearen alde egin IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak ez du onartu herritarrak euskaraz ikastera animatzeko mozioa. Bilduk aurkeztu zuen proposamena, eta bat egin dute harekin NaBaik eta Ezkerrak. «Euskararen iraupena bermatzeaz» mintzo da proposamena, besteak beste. UPNk eta PPk ko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008367
BERRIA
Euskadi
noticias
TXETXENIA. Hamabi lagun hil eta hogeita bi zauritu dira, ustez gas leherketa batean Hamabi lagun hil eta hogeita bi zauritu dira, ustez gas leherketa Ustez gas ihes batek eragindakoa izan zen Kurtxaloiko leherketa. Eztandaren ondorioz, 12 pertsona hil ziren eta beste 22 zauritu. Leherketak bi eraikin suntsitu zituen. T...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008368
BERRIA
Euskadi
noticias
Eskolen eta apustu etxeen artean 500 metroko distantzia eskatu du Eraginek BILBO. Eragin Bilboko Gazte Prekarizatuen Asanbladak eskatu dio Eusko Jaurlaritzari apustu etxeen eta ikastetxeen artean gutxienez 500 metroko distantzia bermatuko duen lege bat egiteko. «Gazteen etorkizuna jokoan jar ez dadin», Segurtasun dista...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008369
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Canal6 eta Popular TV kateek bat egingo dute Nafarroako Canal4 katearen itxieraren ostean, Canal6 eta Popular Television kateek bat egitea erabaki dute. Apirilaren azken astean edo maiatzeko aurrenekoan jaioko da bi kateen bat egitetik sortuko den telebista berria. «Proiektu guztiz berria izango da, zerbitzu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008370
BERRIA
Euskadi
noticias
Verterrek gaitzetsi egin du erantzukizun guztia berari «esklusiboki» egotzi izana Eusko Jaurlaritzarentzat, Verter Recycling 2002 SM da Zaldibarko zabortegiak (Bizkaia) eragindako ingurumen kalteen erantzulea. Horixe jakinarazi zuen asteazkenean. Instalazioa kudeatzen duen enpresak erantzun dio, ordea, «gaitzetsi» egit...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008371
BERRIA
Euskadi
noticias
E l Drogas musikariari buruz oraintsu argitaratutako dokumentalaren harira El Correo egunkarian egindako artikulu batean irakurri dut musikari nafarrak «azken boladan erakusten duen Keith Richards kutsuko dandy zitalaren itxuraren» erruduna Josetxo Ezponda musikaria dela, hark konbentzitu baitzuen El Drogas glam giro h...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008372
BERRIA
Euskadi
noticias
DAMASKO. Turkiak Siriako Kurdistanen emandako menia mugatuak bigarren eguna bete zuen atzo, baina, lehengoan bezala, Ankarak eta kurduen miliziek su-etena ez errespetatzea egotzi zioten elkarri. Milizien armada, Turkiako armada setiatuta duen Ras al-Ain hirian aurrera egiten saiatu zen tankeen bidez.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008373
BERRIA
Euskadi
noticias
Intzidentzia tasa laututa dago Hego Euskal Herrian Positiboen intzidentzia tasa laututa dabil; orain dela aste batzuk, beherako kurba agerikoa zen, baina orain ez da halakorik ageri. Araban 150 da; Bizkaian, 218; Gipuzkoan, 212; eta Nafarroan apalena: 135. Hego Euskal Herriko osasun sistemek 9.634 test egin zituzten he...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008374
BERRIA
Euskadi
noticias
Indarkeria giro betean aukeratuko dute parlamentua Afganistanen AEBek Afganistan inbaditu zutenetik (2001), parlamenturako bi hauteskunde baino ez dituzte egin. 2015ean egitekoak zituzten hirugarrenak, baina, 2014ko presidentetzarako hauteskundeen ondoren, egoera politikoa blokeatuta gelditu zen, bi hautagai nagusien a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008375
BERRIA
Euskadi
noticias
Heldu dira hauteskundeak!! Martxoaren 9an eta 16an, datozen 6 urteetarako gure herriaren bizitza kudeatuko dituzten kontseilariak izendatuko ditugu. Begi bistakoa da, hauteskunde hauek premiazkoak direla, gure herrian bideratuko den politikaren isla baitira, eta gure ordezkariek gure onurarako obratu beharko baitute. H...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008376
BERRIA
Euskadi
noticias
Don Jose Lizarrabengoa, militarra eta Elizondon sortua. Karmen, Etxalarkoa. Ezaguna da Prosper Meriméek 1845ean idatzi zuen eleberri laburra. Are ezagunagoa eleberri horretan oinarriturik hiru hamarkada gerora Bizetek sortu zuen opera dramatikoa, munduan zehar gehien oholtzaratu izan direnen zerrendan bigarren baita. K...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008377
BERRIA
Euskadi
noticias
Zenbat aukera dauzka Athleticek Europa ligako finalerdietarako sailkatzeko? Bilbotarrentzat, gutxi, eta futbolari jaramon egiten dioten zale gehienentzat, batere ez. Atera kontuak nola dauden gauzak: berez oso baikorra den zalea ere etsita dago; ez du Sevilla mendean hartzeko aukerarik ikusten. Joaneko partidako porrot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008378
BERRIA
Euskadi
noticias
M-9 HAUTESKUNDEAK. ESPAINIAKO GORTEETARAKO BOZAK. Betiko argudioak, betiko gaiari buruz . Galduz gero ere, Gobernuari baldintzarik gabeko babesa agindu dio Zapaterok ETAren aurkako borrokan Galduz gero ere, Gobernuari baldintzarik gabeko babesa agindu dio ETAren aurkako borrokari buruz ari zirenean berotu ziren berezik...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008379
BERRIA
Euskadi
noticias
Gurpil aulkian doazela aurkitzen dituzten muga arkitektonikoetatik hasita, asko dira eguneroko bizitzan garun paralisia duten gaixoek gainditu behar dituzten oztopoak. Aspaldi erakutsi zuten horiei izkin egiteko trebezia eta ausardia. Eguneroko bizitzan duten jarrera horixe bera erakusten dute kirolean eta zehazki ozto...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008380
BERRIA
Euskadi
noticias
Ardoaren hiriburuetan bidaiari. Munduko Ardoaren Hiriburuen sarea osatu dute, eta Bilbok Errioxarekin bat egin du turismoari begira. DAVID ETXEGARAI. Romotur agentziako produktu zuzendaria Munduko Ardoaren Hiriburuen sarea osatu dute, eta Bilbok Errioxarekin Enoturismoa gero eta gehiago zabaltzen ari den bidaiatzeko mo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008381
BERRIA
Euskadi
noticias
AstraZenecaren eta Oxforden txertoa onartu du Erresuma Batuak Lehenak izan ziren Pfizerren txertoa homologatzen, eta lehenak izan dira AstraZenecarena onartzen ere. Erresuma Batuko MHRA Sendagai eta Produktu Sanitarioen Erregulaziorako Agentziak baietza eman dio Oxford Unibertsitateak eta Cambridgeko (Ingalaterra) enpr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008382
BERRIA
Euskadi
noticias
Erreskateak sua bizitu du. Irlandak laguntza eskatzeak urduritasuna eragin du, eta merkatuek handitu egin dute Portugalen eta Espainiaren kontrako presioa. Kontuak onartzeko eskatu dio EBk Irlandako oposizioari Sinn Feinek konfiantza mozioa jarri dio Coweni, eta haren alderdiko Europako Batzordeak presio egin die Irlan...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008383
BERRIA
Euskadi
noticias
Atzerapenak izango dira Gipuzkoako zabortegien itxieran Zarauzko Urtetako zabortegia iragarritako epean itxiko dute: asteartean, hilaren 23an. Lapatxekoa (Azpeitia) eta Sasietakoa (Beasain) hurrengo urterako ixtea espero zuen Gipuzkoako Aldundiak, baina Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko ingurumen baimena e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008384
BERRIA
Euskadi
noticias
'Charlie Hebdo'-tik bizirik atera zen idazlea saritu dute LITERATURA. Philippe Lançon idazleak irabazi du Femina saria, Le Lambeau lanarekin. Charlie Hebdo- ko kazetaria zen Lançon; bizirik atera zen 2015eko erasotik, bi tiro jaso ostean. Egun hori eta, batik bat, ostekoak kontatu ditu nobelan, «hilen artetik itzultzea...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008385
BERRIA
Euskadi
noticias
Erasoaldian aurrera egitea eragotzi die tropei talibanen erresistentziak. Afganistango erasoaldiaren hirugarren egunean agintariek ziurtatu dute talibanek ihes egin dutela baina minak utzi dituztela NATOk arretaz jokatuko zela agindu arren, bederatzi zibil hil dituzte aire eraso batean Erasoaldian aurrera egitea eragot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008386
BERRIA
Euskadi
noticias
Aurtengo azaroaren 25eko testuinguruaren ezaugarririk garrantzitsuena, Euskal Herrian ez ezik munduan ere, sistema kapitalistaren krisialdia da; krisia, bere ondorioak eta noski, beronekin zerikusia duten zenbait faktore ere bai. Honi buruz bi gogoeta eragin nahi ditugu. Batetik, ikus daiteke, oraindik orain, zaila del...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008387
BERRIA
Euskadi
noticias
Lurraren Altxamenduak mugimenduaren desegitea baliogabetu du Frantziako Estatu Kontseiluak Frantziako Gobernuak ekainaren 21ean agindu zuen Lurraren Altxamenduak (LSDLT) mugimendu ekologistaren desegitea, ohiko jardunean «indarkeriaren erabilera» sustatzen zuela egotzita. Gaur, Frantziako Estatu Kontseiluko epaileak ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008388
BERRIA
Euskadi
noticias
EABk «aukera politiko guztien» parte-hartzea aldarrikatu du . Tortura «'apartheid' politikoa» egiteko erabiltzea egotzi die EAJri eta PSOEri EABk «aukera politiko guztien» parte-hartzea aldarrikatu du Tortura «'apartheid' politikoa» egiteko erabiltzea egotzi die EAJri eta Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan «aukera...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008389
BERRIA
Euskadi
noticias
Next Music Station: Marocco dokumentala ikusi ahal izango da gaur, Donostiako Lugaritz kultur etxean. Fermin Muguruzak Al Jazeera Documentary Channelekin batera egin zuen dokumentala, eta 2011. urtean kaleratu zen. Arabiako musika eta tradizioa aztertzen da bertan, hainbat hiritan bidaiatuz. Iragana, egunerokotasuneko ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008390
BERRIA
Euskadi
noticias
Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo iluntzean gizon bat larri zauritu dute tiroz Zizur Nagusian. 42 urte ditu, eta larri eraman dute ospitalera. Zizur Nagusiko udaltzainek tiro egin duen pertsona atxilotu dute; 50 urteko zizurtar bat da. Tirokatzea Gurutze Santuaren kaleko plaza batean izan da, 20:30 inguru...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008391
BERRIA
Euskadi
noticias
Etengabeko arreta guneetako langileak, akordioa lortzeko prest Etengabeko arreta guneetako langileak prest azaldu dira Osakidetzarekin ados jarri eta azken hilabeteetan osasun publikoan izan den gatazka amaitzeko. Atzo bilera egin zuten Durangon (Bizkaia), eta Osakidetzak eginiko azken proposamenaren inguruan akordioa ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008392
BERRIA
Euskadi
noticias
Guralnik, Hagin, Kibble eta CERNeko kideak Nobel saririk gabe geratu dira Nobel sarien araudiak dio garaikurra ezin dutela hiru lagunek baino gehiagok partekatu. Beste kategoria batzuetan erakundeei ere egin izan zaie aintzatespena (EBri eman zitzaion Bakearen Nobel saria, kasu), baina Fisikan ez. Horiek horrela, Higgs...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008393
BERRIA
Euskadi
noticias
Belgikak talde aparta du aspalditik. Urrezko belaunalditzat jotzen dute askok Eden Hazard, Kevin de Bruyne, Romelu Lukaku, Thibaut Courtois eta enparauek osatzen dutena. Alabaina, oraindik ez dute titulurik altxatu. 2016ko Eurokopan final-laurdenetan kanporatu zituen Galesek, eta 2018ko Munduko Kopan, berriz, hirugarre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008394
BERRIA
Euskadi
noticias
Duela zortzi urte sortu zenetik, koskaz koska hobetuz joan da Iruñeko GH Leadernet Navarcable emakumezkoen boleibol taldea. Duela bi urte Espainiako Superligara igotzea lortu ondotik, iaz lehen aldiz finala jokatu zuen, eta denboraldi honetan Espainiako Kopako finala jokatu du. Bietan galdu du aurkari beraren aurka: Lo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008395
BERRIA
Euskadi
noticias
REALA. Imanol Agirretxek ez du oraindik jokatu denboraldi honetan, min hartuta baitago abuztu erdialdetik. Hala ere, «gero eta hobeto» dago, eta aurki joka dezake berriro. Realeko aurrelariak badaki zaila izango dela jokatzea, are gehiago erasoko jokalariak ematen ari diren maila kontuan hartuta. Ez dio kezkatzen. Aitz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008396
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero moduan, oporretarako irteera baliatuta, Euskal Herrian dagoen «salbuespenezko egoera» salatzeko protestak egin zituzten, atzo, hainbat herritarrek, errepide bazterretan. Besteak beste, legez kanporatzeak, inkomunikazioak eta torturak eta presoen sakabanaketa politika salatu zituzten. Hainbat tokitan bildu ziren,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008397
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakeko armadak «Al-Qaeda errotik suntsitu arte» jarraituko du erasoarekin NBE Nazio Batuen Erakundeak eta Ilargi Erdi Gorriak ohartarazi dute Iraken mendebaldeko Al-Anbar probintziako hiri nagusietan egoerak nabarmen okerrera egin duela armadaren eta ISIS Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoaren arteko borroken ondo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008398
BERRIA
Euskadi
noticias
141 herri aztertu dituzte oraingoz, eta haietan 224 ikur frankista identifikatu. 220 toki publikoetan daude, eta beste lau monumentuak dira. Gobernuak gaur sinatu duen akordioaren arabera, "Nafarroaren memoria demokratikoa" berreskuratzea da ekimenaren asmoa, eta "bakea, elkarbizitza, askatasuna eta demokraziaren balio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008399
BERRIA
Euskadi
noticias
G20koen taldeko kide diren herrialdeen «gehiengoak» irmo gaitzetsi du Ukrainako gerra, eta «arma nuklearrak erabiltzeko erabilera edo mehatxua» errefusatu du. Hori jaso zuten atzo, Indonesiako goi bileraren amaieran kaleratutako adierazpenean. Ohar bateratuak dioenez, G20koen batzarra ez da «fororik egokiena gisa horre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008400
BERRIA
Euskadi
noticias
Nahiz eta garbi zegoen legez kanpo utziko zutela ANV-EAE, lehendik ere hori gertatua delako irudipena zabaldu da, halako déjà vu tristeki errepikakorra; segurtasun falta eta istilu gehiago besterik ekarriko ez Niretzat, sigla bat baino gehiago da ANV-EAE. Hiru urtean, aisialdi guztia erabili nuen talde ekintzale horren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008401
BERRIA
Euskadi
noticias
«Ez dut egoera hau erromantizatu nahi; salbuespen egoera da» Artilesek gustuko ditu hotza eta hizkuntza eslaviarrak, eta Pragan topatu ditu bi horiek. Pragako biztanleak eta, oro har, herrialdea bera oso lasaiak direla iruditu zaio Arabako gazteari. Rodrigo Artilesek (Domaikia, Araba, 1996), maleta egin, eta Txekiako E...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008402
BERRIA
Euskadi
noticias
Cabrerak jantzi du jaka berdea Augustan. Jokalari argentinarrak Perry eta Campbell estatubatuarrei irabazi die kitarakoan, eta lehen aldiz irabazi du torneoa Jokalari argentinarrak Perry eta Campbell estatubatuarrei irabazi die Angel Cabrera argentinarrak irabazi zuen atzo Augustako Mastersa, golf denboraldiko lehenbiz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008403
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak bosgarren urtez banatuko ditu sariak aurten. Guztira, hamar sari banatuko dira, sortzaile, interprete, konpositore, bakarlari eta taldeen artean. Sari emate ekitaldia heldu den maiatzaren 19an izango da, Miarritzeko Atabal aretoan.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008404
BERRIA
Euskadi
noticias
Osasungintza publikoko medikuek laneko eritasunak diagnostikatu ahalko dituzte. Gaixotasun profesionalen zerrendak lehendik jasotzen zituen 30 gaitzei beste 45 gehitu dizkiete Osasungintza publikoko medikuek laneko eritasunak diagnostikatu ahalko Gaixotasun profesionalen zerrendak lehendik jasotzen zituen 30 gaitzei Da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008405
BERRIA
Euskadi
noticias
Irani zigorrak ezartzea erabaki du aho batez Segurtasun Kontseiluak. 60 eguneko epea ezarri diote uranioa aberasteari uzteko; ebazpena legez kanpokotzat jo du Iranek Irani zigorrak ezartzea erabaki du aho batez Segurtasun Kontseiluak 60 eguneko epea ezarri diote uranioa aberasteari uzteko; ebazpena legez Iranen kontrak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008406
BERRIA
Euskadi
noticias
Ekaitz Samaniego atxilotzeko agindu du Auzitegi Nazionalak Ekaitz Samaniego gaztea bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ustez eginiko kale eraso bategatik, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak. Samaniegok, beste 70 lagunekin batera, itxialdia ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008407
BERRIA
Euskadi
noticias
Europa «anitza» eraikitzeko batu dira Aralar eta ERC. «Alderdi aurrerakoiei» zabalik dago akordioa, eta etorkizunera begira harremana sendotzeko asmoa iragarri dute Europa «anitza» eraikitzeko batu dira Aralar eta ERC «Alderdi aurrerakoiei» zabalik dago akordioa, eta etorkizunera begira «Maila ideologikoan komunean gau...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008408
BERRIA
Euskadi
noticias
E z dute ikasi, ez dute ikasi nahi, edo bost axola zaie. Denboran ez dago hain urruti, baina, ziurrenik, memoriaren tolestura bihurrietan behar baino urrunago dago maskara erabiltzea derrigorrezkoa izan zen garaia. Izan ziren maskararen erabilerari buruzko gezurrak, mezu kontraesanezkoak, nahasmena, herritarren zentzu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008409
BERRIA
Euskadi
noticias
"Ahalik eta hautagaitza zabalenean" parte hartzeko aukera nagusitu da alderdiaren batzorde nazionalean. CUPek erabaki du hautagaitza "apurtzailea, independentista eta ezkerrekoa" osatzea. Aukera horren alde egin du bozketan parte hartu duten kideen %64ak. Hautagaitzari buruz bozkatu aurretik, abenduaren 21eko hauteskun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008410
BERRIA
Euskadi
noticias
Bukatu dira sarrerak La Polla Recordsen BECeko bi kontzertuetarako MUSIKA. Ni descanso, ni paz izenburupean, La Polla Records taldeak bira egingo du udazkenean. Urriaren 19rako kontzertu bat iragarri zuen Barakaldoko BECen (Bizkaia), eta sarrerak bi orduan bukatu ziren. Hala, beste kontzertu bat iragarri zuen urriaren ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008411
BERRIA
Euskadi
noticias
Sinesgaitza egiten zait «ez dut beldurrik» esatea, gezur borobila delako, eta gezurra erabiliz ez dugu aurrera egingo. Batetik, jaiotzen garenetik hil arte egiten dugun denbora mugatuan, geroz eta bizitza basatiagoa izaten ari delako lehen mundua deituriko gizarte neoliberal hau. Eta bestetik, honi aurre egiteko sortu ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008412
BERRIA
Euskadi
noticias
TRONTZA . Orbegozo-Orbegozo eta LInaza-Iturriotz Euskadiko txapeldunak Orbegozo-Orbegozo eta LInaza-Iturriotz Euskadiko txapeldunak Eugenio eta Iñaki Orbegozo gipuzkoarrek lehen aldiz lortu zuten txapela, gizonezkoetan, 16 minutu eta 6 segundorekin. Bigarren Barberena anaiak sailkatu ziren bi segundora. Emakumezkoetan,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008413
BERRIA
Euskadi
noticias
Gasteizen hildako emakumearen kasua salatu dute Hegoaldeko hiriburuetan Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, dozenaka lagun batu dira iluntzean Hegoaldeko hiriburuetan, aste honetan Gasteizen hilda agertu den emakumearen kasua salatzeko. Mundu Martxak garbi ikusi du gertaera horren atzean indarkeria matxista...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008414
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezagutzen duzun hizkerarik bereziena? Burundakoa [Nafarroa]. Zein liburu ari zara irakurtzen? Xabier Montoiaren Hondamendia .
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008415
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskara lehenetsiko dute, eta ahal den guztietan eutsiko diote euskarari. Beraz, ezinbestekoa da euskaraz hitz egiteko gaitasuna izatea. Baina ez da aski horrekin: ohiturak aldatzeko borondate irmoa eskatzen du ahobizi rolak. Ez da nahikoa oraingo euskarazko solasaldiei eustea: solaskideak euskara ulertzen badu, hala e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008416
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekez ahaztuko dute Alavesek eta inguruak 2016. urtea, kalbarioz jositako hamar urteren ondoren, Lehen Mailarako jauzia eman baitzuen joan den maiatzean, zaleen zoramenerako. Hura gutxi ez, eta oso lehiakor aritu da taldea orain arteko hamabost jardunaldietan. Hemezortzi puntu pilatu ditu, eta erakutsi du urteetako bid...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008417
BERRIA
Euskadi
noticias
Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu du Bizi taldeak BAIONA. Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Euskal Konfederazioak hizkuntza gutxituen eskubideak errespetatzeko egingo duten Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu du Bizi herri mugimenduak. Hilaren 31n izango da, Baionan. «Hizkuntzak ez dira baka...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008418
BERRIA
Euskadi
noticias
ORTUELLA. ELAk eta LABek salatu dute Tecuni enpresa«jarrera antisindikala» erakusten ari dela eta kaleratzeekin mehatxu egin diela Iberdrolarentzat lanean ari diren 40 langileei. Urriaren amaieran lau orduko lanuztea egin zuten, lan baldintzak salatzeko. 228 langile ditu Tecunik, Ortuellan (Bizkaia).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008419
BERRIA
Euskadi
noticias
+7. Frantzia, 2009. Zuz.: Mona Achache. Akt.: Josiane Balasko, Garance Le Guillermic, Togo Igawa. 100 min. Paloma Josse 11 urteko neskatoaren, Renee Michel Parisko atezainaren eta Monsieur Kakuro Ozu misteriotsuaren arteko topaketan oinarritutako istorioa da. Komedia eta +13. Alemania-Argentina-Uruguai, 2009. Zuz.: Hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008420
BERRIA
Euskadi
noticias
• Egilea: Calixto II.a Aita Santuaren omenez jarri zioten izena liburuari; halere, ez zuen hark idatzi. Aymerico Picaud jotzen dute egiletzat aditu askok. XII. mendean idatzitakoa da. Dena den, liburuak atal ugari dituenez, testu asko elizarekin lotura zuten idazleek egindakoak izan daitezke. • Egitura: Bost liburuz et...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008421
BERRIA
Euskadi
noticias
Urtero, iraila iritsi eta Zinemaldia gerturatu ahala pelikulak ikusteari utzi egiten diot. Etxean ez dut telesail maratoirik egiten eta, oro har, ikus-entzunezkoen kontsumoa murrizten saiatzen naiz. Zinemaldi egunotan izaten den film betekadari aurre egiteko baraualdi moduko bat ezartzen diot neure buruari. Aurten, ord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008422
BERRIA
Euskadi
noticias
Asteburu bikaina eduki du euskarazko ekoizpenak: Hertzainak taldeak 30.000 ikusle bildu zituen BEC bi bider beteta, eta 13.300 egon ziren, goiz eta arratsaldeko jardunean, Nafarroa Arenan jokatu zen Bertsolari Txapelketan. Zoriak nahi izan du bi ekitaldiak data bertsuetan izatea, benetako egoeraren irudi distortsionatu...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008423
BERRIA
Euskadi
noticias
MENDEBALDEKO SAHARA. Maiatzean atxilotutako hamalau saharar epaitzen hasi dira Aaiunen Maiatzean atxilotutako hamalau saharar epaitzen hasi dira Aaiunen Mendebaldeko Saharan iragan maiatzean piztu zen Intifadaren harira atxilotu zituzten hamalau sahararren aurkako epaiketa hasi zen atzo Aaiunen. Marokoko justiziak tald...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008424
BERRIA
Euskadi
noticias
Udal eta foru hauteskundeen aurretik indarrean behar zuen, baina ez da garaiz iritsi. Udal Legea, EAEn udalerrien eskumenak legez zehazten dituen araudia, bozen ostean onartuko du Eusko Legebiltzarrak. Eusko Jaurlaritzaren lege proiektua tramitatzen ari da oraindik ganbera, eta, akordioa lortuz gero, aurten espero da i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008425
BERRIA
Euskadi
noticias
Hiru galderari bai ala ez erantzungo diote plebiszituan parte hartuko dutenek: Arbuiatzen duzu eta ez duzu ezagutzen Nicolas Madurok proposatutako Konstituziogilearen gauzatzea Venezuelako herriaren onarpenik gabe? Armada Nazionalari eta funtzionario publiko orori eskatzen diozu 1999ko Konstituzioari obeditzea eta hura...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008426
BERRIA
Euskadi
noticias
«Biktima guztiak» aintzat hartuta hasi dute alkateen konferentzia «Oinarrietatik» egin behar da bakea. «Bizikidetza herritarrek egin behar dute». Hala uste du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Herritarrengandik gertuen dauden erakundeak udalak direla kontuan hartuta, seguru dago lan handia egin dezaketela. «Enp...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008427
BERRIA
Euskadi
noticias
Portugaleteko orografia aldapatsua eta euskarak Bizkaiko Ezkerraldean izan duen bidea gogoan izan dute Asti Leku ikastolako lagunek Aldapa leunduz 2013ko Ibilaldiko leloa aukeratzerakoan. Txus Bilbao ikastolako zuzendariak atzo azaldu zuenez, «Asti Lekuk aldapaz beteriko Ezkerralde honetan eragile eta lankide izaten ja...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008428
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. SEI NAZIOEN TORNEOA. Frantziarentzat Tornoea . Gales menderatuta irabazi du bere hamabosgarrena, eta Irlandarentzat izan da Koroe Hirukoitza Gales menderatuta irabazi du bere hamabosgarrena, eta Irlandarentzat Agian, ez merezita, baina Frantziak irabazi du aurtengo gizonezkoen Sei Nazioen Torneoa, Gales mende...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008429
BERRIA
Euskadi
noticias
Mursiri hirugarren auzibide bat ireki diote Egipton KAIRO. Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohia eta beste 129 lagun epaituko ditu Kairoko Justiziak, 2011ko matxinadan kartzelatik ihes egitea eta poliziak hiltzea leporatuta. Uztailaren 3an kolpe militarrez kendu zuten Mursi presidentetzatik, eta espetxean dago harrezk...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008430
BERRIA
Euskadi
noticias
FUTBOLA. Rafael Benitez da Chelseako entrenatzaile berria, taldeko zuzendaritzak Roberto Di Matteo kargutik kendu ondoren. Londresko taldeak ia ezinezko du Txapeldunen Ligan jarraitzea eta horregatik kaleratu dute. Di Matteok pasa den sasoi erdi aldera hartu zuen kargua eta Txapeldunen Liga irabazi zuen gero. Chelseak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008431
BERRIA
Euskadi
noticias
Protokoloak agintzen duen bezala, saioko irabazlearen puntuak entzun ziren aurrena: «480 punturekin...». Bertsolarien aurpegiak zuritu eta izoztu ziren une batez. Lehenak bakarrik egingo zuen finalera seguruena. Puntu erdiko tartea bakarrik zen finalera bigarrena ere sailkatu ahal izateko. Irabazlearen izena lotu zien ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008432
BERRIA
Euskadi
noticias
Sariak banatuta, amaitu da 'Erosi Azpeitian BERRIAren eskutik' kanpaina Gaur egin dute Erosi Azpeitian BERRIAren eskutik kanpainaren zozketa, Sanagustin kulturgunean. Azaroaren 4tik 18ra Bertan-eko kide diren eta BERRIAlagun egin diren dendetan erosketak egin dituzten herritarren artean egin dute zozketa, eta Begoña Ar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0008433
BERRIA
Euskadi
noticias
SELEKZIOA. ESAITek egun osoko ekitaldia antolatu du larunbaterako Soraluzen ESAITek egun osoko ekitaldia antolatu du larunbaterako Soraluzen Abuztuko Mendi Martxaren harira, ESAITek egitarau oparoa antolatu du kiroldegiko pilotalekuan. Bertan lo egiteko aukera izango da. Izenak
cc-by-sa 4.0