id stringlengths 12 40 | periodico stringclasses 60
values | lugar stringclasses 8
values | dominio stringclasses 11
values | texto stringlengths 50 1.96M | licencia stringclasses 10
values |
|---|---|---|---|---|---|
BERRIA_0008234 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Emakumeok askatasuna lortzeko, batzuek beren estatusa galduko dute»
«Emakumeok askatasuna lortzeko, batzuek beren estatusa galduko dute. Ez dugu asmorik haiei baimenik eskatzeko. Borroka hau irabazi nahi dugu, eta mugimendu feminista indartsua behar dugu.
»Instituzioei esaten diegu ez garela biktimak; ez dugu hala tra... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008235 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kapitalismoak bide luzea egin du, lehengo kapitalismo industriala erabat aldatuz. 1980an kanpo-zorraren fenomenoa azaldu zen mundu mailan, kapital finantzario pribatua nagusi bilakatu zen, eta kapital finantzario hori espekulatzaile bihurtu zen erabat. Dena, edo ia dena zeharkatu du kapital finantzario pribatuak. Bera ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008236 | BERRIA | Euskadi | noticias | Harresietako jaialdiaren barruan, Efecto Vertical konpainiak aireko dantza ikuskizuna aurkeztuko du. Dantza garaikidearen, klasikoaren eta espainiarraren arteko fusioa aurkeztuko dute, «ikusleei etengabeko eboluzioa sentiaraziz». Metamorfosia da ardatza, eta gizakien etengabeko aldaketak agertu nahi ditu. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008237 | BERRIA | Euskadi | noticias | Garruzeko Larramendi apaizak utzi zizkion dokumentuei esker omen zuen Oihenarten biografia idazten ahal izan Jaurgainek ( Arnaud d'Oihenart et sa famille , Parise 1885). Mauleko Pay Adam etxean sortua 1592ko agorrilaren 7an. 1612ko irailaren 7an, deretxoko lizentzia Bordelen. Handik laster Maulen abokatu bezala jarria.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008238 | BERRIA | Euskadi | noticias | Aldapan nekatu behar izan gabe, goiko auzoraino eramango duen kale-igogailua hartzeko zain jarri da andere etsitua. Ateak parez pare zabaldu direlarik, bi emakume etorkin azaldu zaizkio, soinean estalki luzea eta buruan zapia eraman ohi dituztenen tropakoak. Kaixo eta agur. Haiek kanpora eta anderea barrura, hondoko is... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008239 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. LABek eta Adegik aurreakordioa egin dute Gipuzkoako arte grafikoen lan hitzarmenean. %4,5eko soldata igoera jasotzen du 2022rako, %4koa 2023rako, %2,5ekoa 2024rako eta %2,5ekoa 2025erako. Urte horietako KPIaren batura %13,5etik gorakoa bada, 2026ko urtarrilaren eguneratuko dira soldatak. ELArentzat, igoerak e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008240 | BERRIA | Euskadi | noticias | Onkologikoa Osakidetzako zentroen sarean sartuko da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Onkologikoa Fundazioak hitzarmena sinatu dute gaur Onkologikoa Osakidetzako zentroen sarean sartzeko. Urtarrilaren 1ean batuko dira. Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak azaldu duenez, "arreta integrala" eskaini nahi dute e... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008241 | BERRIA | Euskadi | noticias | Udaltzainek kontzertu bat galarazi nahi izan dute Redin-en Atzo gauean Udaltzainek galarazi egin zuten Redin aldapan Estricalla taldeak eskaini behar zuen kontzertua. Jendea grabatzen aritu ziren eta hainbat pertsona identifikatzen saiatu ziren, norbait kontzertuaren arduradun egiteko asmoz. Bitartean, Frantziako porta... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008242 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako fiskal nagusia: "Legediaren armazoirik gabe, hau oihana litzateke" Eduardo Torres Dulce Espainiako fiskal nagusia Kataluniako galdeketaz mintzatu da Bilbon, Fiskalen Kontseiluak egindako bileraren ondotik. Espainiako Gobernuak Kataluniaren autonomia bertan behera uzteko aukera "erabaki politiko bati" dagokio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008243 | BERRIA | Euskadi | noticias | Batasun hau bereala egiten ez ba da, euskera hil egingo da». 1963ko abuztua da, eta grafia bateraturik gabe, hitzartutako aditz sistemarik gabe eta adostutako hiztegirik gabe, hilurren deskribatzen du hizkuntza Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi- k (Donostia, 1929- Donostia, 2012). Ameskeria da oraindik batasuna,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008244 | BERRIA | Euskadi | noticias | KRITIKA. Lehiatzeko prest. MUSIKA LANDARBASO ABESBATZA Aita Donostia Musika Asteak behin betiko lekutxoa lortu du Donostialdeko kultur ekitaldietan. Diru gutxirekin eta borondate eta ahalegin handiarekin erronka handiak suspertzeko gai direla azaldu dute antolatzaileek. Udako Musika Hamabostaldiaz gain, Donostiako jaia... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008245 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ur Apalategik euskarazko literaturako Euskadi Literatura saria irabazi du bere barruan Euskadi Literatura sariei buruzko ipuin ironikoa duen narrazio bilduma batekin, eta egin dituen adierazpenetan ere argi adierazi du badakiela zein erlatiboak diren sarietako epaimahaien erabakiak. Apalategirenaren antzeko ikuspegi ba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008246 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gutxi falta da. Bost partida baino ez zaizkie gelditzen Lehen Mailako taldeei jarduna amaitzeko. Hamabost puntu jokoan. Aurretik, 99 izan dituzte beren helburuak gauzatzeko. Baina, oraindik, hainbat talde lehian ari dira bakoitzaren asmoa gauzatzeko. Dena erabakiko da bost partida hauetan. Ez da ezer falta, baina batzu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008247 | BERRIA | Euskadi | noticias | Anne Sexton (1928-1974) olerkari estatubatuarraren poemak itzuli ditu Harkaitz Cano idazleak. Psikiatrak esanda hasi zen idazten Sexton, eta sexuaz, suizidioaz, gatazkaz eta buru arazoez aritu zen olerkietan. Canok berak irakurriko ditu poemak, eta Iban Urizar musikariak (Amorante) eta Ainara Gurrutxaga aktoreak lagund... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008248 | BERRIA | Euskadi | noticias | Nuuk enpresak kontratu bat egin du Burger Kingekin, hari 600 moto elektriko saltzeko. Motoak Portugalgo jatetxeetako etxez etxeko banaketarako erabiliko dituzte. Iaz, Espainiako Burger Kingek 6.000 moto erosi zizkion. Zornotzan (Bizkaia) du egoitza Nuuk-ek, eta martxoan Jaurlaritzaren Ezten arrisku kapitaleko funtsak h... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008249 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errusiak eta NATOk hitzarmenak eten dituzte, bozen iruzur salaketengatik NATOk Europan eratu nahi duen misilen aurkako ezkutuak proiektua sortu zenetik bertatik sortu du Errusiarekiko tentsioa, Gerra Hotzeko garaiak oroitaraziz. Bi aldeek eratutako kontseiluak heldu den urteko maiatzean egitekoa du goi bilera Chicagon ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008250 | BERRIA | Euskadi | noticias | Azken orduko akordio batek greba eragotzi du Arabako kirol jardueretan Bi urteko negoziazioek lortu ez dutena lortu du greba deialdi batek. Atzo hastekoa zuten bost eguneko lanuztea Arabako kirol jardueren sektorean, baina astelehenean proposamen berri batekin agertu zen patronala negoziazio mahaira, eta langileek ontz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008251 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Terremoto hutsa» izan da beti Txus Martin, bere lagunen hitzetan. Alaia, «energiaz beterikoa», zirikatzailea, geldirik egon ezin duen horietakoa. Geldi ematen ditu orain egunak, ezer egiteko gai ez dela; egonean, edo, berekin Langraitz eta Zaballako espetxeetan egon diren presoek BERRIAri kontatu diotenez, kartzelako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008252 | BERRIA | Euskadi | noticias | Kazakhstanen 27 lagun hil dira hegazkin istripu batean ASTANA. Kazakhstanen 27 lagun hil ziren atzo, hegazkin militar batek lurra jota. Segurtasun Nazionalerako Batzordearen arabera, mugako guardiak zihoazen hegazkinean, eta hildakoen artean dago indar horren zuzendaria ere. Hogei guardia eta tripulazioko zazpi kideak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008253 | BERRIA | Euskadi | noticias | INGURUMENA . XX. mendea azken milurteko beroena izan dela esan dute klimatologoek
XX. mendea azken milurteko beroena izan dela esan dute klimatologoek Azken 1.200 urteetako menderik beroena izan da XX.a, atzo Science aldizkarian argitaraturiko txosten baten arabera. Erresuma batuko East Anglia unibertsitateko zientzial... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008254 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ostiral eguerdietan aparteko itxura hartzen du Errenteriako Juan Olazabal kaleak (Gipuzkoa). Herriko kasko nagusitik hurbil, inguruko musulmanak elkartzen dira han, asteko otoitz nagusia egitera. Errezoa gidatzeko lanetan, Aziz Messaudi (Ujda, Maroko, 1983), EAEko Islamaren Federazioko presidentea. «Orain dela hilabete... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008255 | BERRIA | Euskadi | noticias | Hondakinen biltzeko sistema aldatu du Euskal Hirigune Elkargoak BAIONA. Koronabirusaren hedatzea ahal den heinean eragozteko xedez, Euskal Hirigune Elkargoak neurri batzuk hartu ditu, eta hondakinen biltzeko sistema aldatu du. Hondakindegi guztiak hetsi dituzte Ipar Euskal Herrian, eta kartoizko eta plastikozko hondaki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008256 | BERRIA | Euskadi | noticias | Espainiako Kopan lehenengo, eta ligan ondoren. Lau eguneko tartean bi kolpe handi hartu ditu Realak. Vila-real nagusi izan zen asteazkenean, eta, 2-2koarekin, valentziarrek eroso antzean egin zuten aurrera Kopan. Gaur, berriz, Rayo Vallecanok utzi du Reala jota, Manuchok 81. minutuan korner batean sartutako golarekin. ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008257 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Estatuen eta giza harreman kapitalisten balkanizazioa ona da»
Ocalanek proposatu zuen konfederalismo demokratikoarekin lotuta, Grubacicek «balkanizazio» kontzeptuaren beste adiera bat defendatzen du, «autogobernurako esparruak» sortzeko tresna gisa.
Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi historik... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008258 | BERRIA | Euskadi | noticias | KOMUNIKAZIOA. Programazio borroka gogorra Antena 3 eta Tele5 kateen artean. Ordu berean lehiatuko dira gaur 'Tierra de Lobos' telesaila eta 'El internado'-ko azken atala
KOMUNIKAZIOA. Programazio borroka gogorra Antena 3 eta Tele5 kateen artean Ordu berean lehiatuko dira gaur 'Tierra de Lobos' telesaila eta 'El Antena ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008259 | BERRIA | Euskadi | noticias | MUSIKA. Irailaren 12tik 14ra egingo dute Beltza Weekend jaialdia, Iruñean, eta, antolatzaileek iragarri dutenez, Lee Fields eta Michelle David gehitu dira programaziora. Besteak beste, The Uppertones, MFC Chicken eta Hanna Williams & The Affirmations izango dira festibalean. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008260 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erraustegiaren aurkako protestara deitu du GuraSOSek DONOSTIA. Azaroaren 27rako manifestaziora deitu du GuraSOS plataformak, hainbat eragileren babesarekin, Zubietako erraustegia ixteko eskatu du, eta «kontrol demokratiko zorrotza» aldarrikatu. Donostiako Kursaaletik hasiko da, 12:00etan, Orain bai, gelditu! Elkarrizke... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008261 | BERRIA | Euskadi | noticias | ZENBAT GEHIAGO DIREN GRIPEAREN TXERTOA HARTU DUTENAK Koronabirusaren eraginez, aurten dei berezia egin dute gripearen aurkako txertoa hartzeko, eta nabarmen herritar gehiago joaten ari dira. Osakidetzak jakinarazi du 240.600 lagunek baino gehiagok jarri dutela txertoa jadanik: iaz garai honetan baino %55 gehiago dira. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008262 | BERRIA | Euskadi | noticias | Angermundek eta Maiorak marka berriak jarri dituzte Zegama-Aizkorrin Ostiralean kilometro bertikala irabazi zuen Stian Angermund norvegiarrak irabazi du mendi maratoia ere. 3:45:08 denbora egin du, eta Kilian Jornetek 2014an egindako errekorra hautsi du. Angermund munduko txapelduna da mendi maratoian eta kilometro ber... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008263 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beste langile bat hil da, aurreko asteko heriotza salatzeko protesta egunean Lan istripu hilgarriak astetik astera kateatzen hasi dira berriro. Aurreko astean Azkoitiko Ibarmia enpresan (Gipuzkoa) hildako beharginaren heriotza salatzeko protesta egunean, beste langile bat hil dela jakin da. Seinale bat kentzen ari zen ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008264 | BERRIA | Euskadi | noticias | Lehenik, aitorpena. Kazetari gisa markatu nauen politikaria da Xabier Arzalluz Antia. Egunkaria -ren sorrerarekin batera, kazetaritza politikoari ekin nionean, bera zen euskal politikan erreferente nagusietako bat, EAJren EBBko lehendakari gisa. Ezohiko erakarmena zuen, distira berezia eta itzal luzea. Hitzaren maisua ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008265 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Datozen urteetan gakoa izango da hartzailearekin komunikatzen jakitea»
Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Ziberkazetaritzaren Nazioarteko VIII. Biltzarrean parte hartu du aste honetan Freixak, Bilbon. Komunikazio interaktiboaren abantailez aritu da.
Arte Ederretan doktorea da, eta Bartzelonako Pompeu Fabra un... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008266 | BERRIA | Euskadi | noticias | Onartuko didazu, Vicent, zure eskuzabaltasuna ezagututa, zuri eskutitzak bidaltzeko daukadan tarte hau beste bati bidaltzeko baliatzea. Santi Vidal epaileari igorri nahi diot, asteon Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hiru urteko zigorra ezarri diolako.
Egunkaria- ren auziaren garaian ezagutu zintudan, V... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008267 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxeen gainprezioa itzularazteko edo itzultzeko eskatu dio EAEko arartekoak Gasteizko Udalari . Ibaiondoko txaletetako jabe bakoitzari 54.000 euro gehiago «bidegabeki» kobratu zaizkiola dio
Etxeen gainprezioa itzularazteko edo itzultzeko eskatu dio EAEko Ibaiondoko txaletetako jabe bakoitzari 54.000 euro gehiago «bideg... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008268 | BERRIA | Euskadi | noticias | IAEAk baieztatu du Iranek akordio nuklearraren zehaztasunak bidali dizkiola. Gutxi aberastutako uranioa bidaliko du nazioartera, eta trukean erregai nuklearra eskuratuko du Iranek
IAEAk baieztatu du Iranek akordio nuklearraren zehaztasunak bidali Gutxi aberastutako uranioa bidaliko du nazioartera, eta trukean erregai G... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008269 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez dio eskua sartu nahi iruzurrari. Irlandan oso haserre daude FIFArekin, herenegun Frantziak sartu zien legez kanpoko golaren harira. Kirol legea aldarrikatu baina praktikan ez jartzea leporatzen diote erakundeari
Irlandan oso haserre daude FIFArekin, herenegun Frantziak sartu zien Kirol legea aldarrikatu baina prakti... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008270 | BERRIA | Euskadi | noticias | Venizelosek Greziako Gobernua utzi du, Pasok alderdia gidatzeko Evangelos Venizelos ez da gehiago Greziako Finantza ministroa. Igandean Pasok Alderdi Sozialista Panheleniarreko buru aukeratu zuten -Georgios Papandreu lehen ministro ohiaren lekua betetzeko behar ziren abalak lortu zituen bakarra izan zen-, eta atzo jaki... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008271 | BERRIA | Euskadi | noticias | Chicagoko blues musika izango du ardatz nagusi Getxo&Blues jaialdiak Bere bakarkako ibilbide arrakastatsuari ekin aurretik, Jon Lee Sonny Boy Williamsonekin hasi eta Bo Didleyrekin aritua da Billy Boy Arnold harmonika jotzailea (Chicago, Illinois, AEB, 1935), The Yardbirds zein David Bowierengan eragina izandako hainba... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008272 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Momentu gogor asko egoten dira ahalegin bakoitzaren atzean»
Lau hilabeteko lana, lau hilabeteko gorabeherak, lau hilabeteko ilusioak eta ezinak, bost minutuan jokoan. Otsailaren 10ean 300 kilokoa berdindu zuenetik nahi baino gorabehera gehiago izan ondoren, Inaxio Perurenak 303koari helduko dio bihar, Leitzan.
Pasioa ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008273 | BERRIA | Euskadi | noticias | BAIONA. «Justizia sozialaren alde», manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, hilaren 12an, Baionako Jaka Horiek. Xaho plazatik gaztetxera egingo dute ibilbidea, eta, jakinarazi dutenez, Solidaires sindikatua deialdira batuko da. CGTk zer egingo duen zain daude. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008274 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urriaren 20ko agiriaren ondoren, nabarmena izan da Espainiako Gobernuaren, alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren jokabidea: ETAren erabakiaren onura ontzat hartu bai, baina egoera berria sendotu eta kudeatze aldera haiei dagokiena geroko utzi dute, kanpainan murgiltzeko. Politikaren erlojua gelditu nahi izan d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008275 | BERRIA | Euskadi | noticias | Etxerat-i eraso eginda eskubideen urraketak «blindatu» nahi direla diote. Urraketen «lekukoak» isilaraztearen helburua «jendartea itsu, mutu eta gor» bilakatzea dela salatu du Etxerat-ek
Etxerat-i eraso eginda eskubideen urraketak «blindatu» nahi direla Urraketen «lekukoak» isilaraztearen helburua «jendartea itsu, mutu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008276 | BERRIA | Euskadi | noticias | Eustaten arabera, 158.810 enpresa zeuden martxan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urte hasieran. Iaz bezalatsu mantendu da enpresa kopurua, %0,1eko jaitsierarekin. Sektoreka, lehen sektoreak izan du galera handiena (-%7,5), industriaren (-%2,3) eta eraikuntzaren (-%2,2) aurretik. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008277 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zoriak hala nahi izan du, edo ez. Kataluniaren etorkizun politikoaren inguruko eztabaida puri-purian dagoen honetan, burokraziak agintzen duen eta sentimenduak ukatzen diren irudimenezko herrialde baten iraupena oinarri duen eleberria salgai dago berriz ere liburu dendetan. Zoriak hala nahi izan du, edo ez. Espainiako ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008278 | BERRIA | Euskadi | noticias | Konstituzio proiektu berria onartu du Ekuadorko Konstituziogileak . Irailaren 28an galdeketa bidez berretsi edo bertan behera geratuko da Correa presidenteak proposatutako testua
Konstituzio proiektu berria onartu du Ekuadorko Konstituziogileak Aurreikusita zegoen bezala, Ekuadorko Batzar Konstituziogileak onartu egin ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008279 | BERRIA | Euskadi | noticias | Jerome Bourrier izanen da Baionako prokuradore berria BAIONA. Baionako prokuradore berria Jerome Bourrier izanen da, Gardentasun Ekimena magistratuen mugimendua iturri gisara hartuz hedabideetan zabaldu den informazioaren arabera. Samuel Vuelta-Simonek hutsik utzitako lekua beteko du. Beste hainbat hiritan aritua da au... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008280 | BERRIA | Euskadi | noticias | NABLUS. Zisjordanian, kolonoak palestinarrei oldartu zitzaizkien herenegun gauean. Palestinako Aginte Nazionalaren arabera, hainbat kolono sartu ziren Nablusen, eta ibilgailuei eta etxeei eraso zieten. Zenbaitek tiroak egin zituzten airera. Bi palestinar erietxera eraman behar izan zituzten zauriengatik. Bezperan, pale... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008281 | BERRIA | Euskadi | noticias | Pila produkzioari eusten bazaio, negoziatzeko prest daude Cegasako langileak. Batzordeak atea zabalik utzi dio talde osoan erretiro aurreratuak edo diruz lagundutako irteerak aztertzeari
Pila produkzioari eusten bazaio, negoziatzeko prest daude Cegasako Batzordeak atea zabalik utzi dio talde osoan erretiro aurreratuak ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008282 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren astean hamabost urte beteko dira, nire lehenengo umea, Ibai alegia, jaio zela. Jaio eta bi egun beranduago hil. Gurutzetako ospitalean bertan hil zen, eta gurasook oraindik ez dakigu ondo zergatik gertatu zen heriotza hura. Argi daukagu ez zela inoren errua izan, baina orduan oraindik zientzia ez zegoen nahiko... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008283 | BERRIA | Euskadi | noticias | Europako Inbertsio Bankuak (EIB) 25 milioi euroko mailegua eman dio Dominion euskal enpresari. Teknologia zerbitzuetan eta ingeniaritzan jarduten duen taldearen hainbat proiektu lagunduko ditu IEBk bere maileguarekin. CIE Automotiveren adarraren ekoizpen prozesuen digitalizazioa da batik bat lagunduko duena. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008284 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ametsa bete dute Ibaizabal eta Ibaeta-EHU taldeek. Joan den astean Ohorezko Mailarako igoera faseko finalerdietan lorturiko garaipenei esker, datorren denboraldian onenekin ariko dira; emakumezkoen saskibaloiak Espainian duen mailarik gorenean, alegia. Aste luzea izan da bientzat, eta BERRIA egunkariak horien entrenatz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008285 | BERRIA | Euskadi | noticias | Erreka Plastics kooperatibak lantegi bat ireki du Txinan ANTZUOLA. Autogintza gehien zabalduta dagoen lurraldeetara hedatzen jarraitzen du Erreka Plastics kooperatibak. Txinako Zhuhai hirian fabrika bat zabaldu berri du, bere produktuekin hornitzeko hango merkatua, munduko handiena. Errekak Antzuolan (Gipuzkoa) du egoi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008286 | BERRIA | Euskadi | noticias | BELGRADO. Kosovoko gerraz geroztik 1.799 lagun oraindik galduta daudela salatu du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak. Serbiarrek eta Kosovoko albaniarrek osatutako ikerketa taldeak azken urtean soilik 74 kasu argitu ditu, eta prozesua «oso mantso» doala salatu dute. 1998tik 2000ra bitarte iraun zuen Kosovoko gerr... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008287 | BERRIA | Euskadi | noticias | Uholdeen arriskua desagertu da Arabako urtegietan. Nafarroako N-113 errepideak itxita jarraitzen du Castejonen, Ebro ibaiak gainezka egin zuenetik
Nafarroako N-113 errepideak itxita jarraitzen du Castejonen, Ebro Asteotako euriteek Euskal Herriko ibai eta urtegietan eragin dituzten uholde arriskuak desagertu direla jak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008288 | BERRIA | Euskadi | noticias | Poesia emanaldiak egingo dituzte Izturitzeko harpeetan Ondarearen egunaren karietara, poesia errezitaldiak antolatu ditu Euskal Kultur Erakundeak Izturitze eta Otsozelaiko harpeetan, hilaren 16an eta 17an. Dido Lykoudis aktore greziarrak eskainiko du lehen txirularako eginiko piezak interpretatuko ditu. Bien bitartean,... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008289 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBek ez diote aukerarik eman Serbiari Munduko Txapelketako finalean (129-92) SASKIBALOIA. AEBetako selekzioak ez du ezustekorik ametitu, eta nagusitasunez irabazi du Munduko Txapelketa. Herenegun jokatu zuen finala, Madrilen, Serbiaren aurka, eta 129-92 irabazi zuen. AEBetako selekzioak Munduko Txapelketa irabazi duen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008290 | BERRIA | Euskadi | noticias | Datorren asteartean, Espainiako Senatuan egingo den kontrol saioan, izendapenaren arrazoiez galdetuko diote Fernando Grande-Marlaskari EAJk eta Geroa Baik. Eusko Alderdi Jeltzaleak ohar bidez jakinarazi du. Almudena Otaolak eskatuko dio azal dezala nola justifikatzen duen Espejo Valero teniente jeneral izendatzea.
Kold... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008291 | BERRIA | Euskadi | noticias | Philippe Pouymayou Baionako PSko zerrendaburua hil da, bihotzekoak jota Philippe Pouymayou hilik aurkitu zuten atzo goizean, bere hotelean.
Alderdi Sozialistak Baionako udal hauteskundeetarako zuen zerrendaburuak bihotzekoa ukan zuen herenegun arratsean edo atzo goizaldean, Estrasburgon (Frantzia). Akitaniako eskualde ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008292 | BERRIA | Euskadi | noticias | Sortzailea: Eli Roth. Aktoreak: Eli Roth, Greg Nicoreto, Rob Zombie, Quentin Tarantino, Bryan Fuller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2020. Non ikusi: AMC. Atal bakoitzaren iraupena : 40 minutu. Generoa: Beldurrezkoa. Dokumentala.
Beldurrezko generoa aztertzeko asmoz, bigarren denboraldia osatu du Eli Roth aktore eta zuzendari... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008293 | BERRIA | Euskadi | noticias | Quincy Lewis hegalekoa fitxatu du Bilbo Basketek, eta taldea osatu Iurbentia Bilbo Basketek Quincy Lewis hegalekoa fitxatu du, eta taldea osatu denboraldi-aurrea hasi aurretik. Bili-bolo zebilen azken egunetan Bilbo aldean zurrumurrua, eta Bidorretak eskatutako jokalaria lotzea lortu du azkenean zuzendaritzak. Farrantz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008294 | BERRIA | Euskadi | noticias | Munduko energia sektorearen CO2 emisioak inoizko handienak izan ziren iaz Energia sektoreak 37.400 milioi tona (37,4 Gt) CO 2 isuri zituen iaz atmosferara, inoizko gehien. Aurreko marka 2022koa zen, baina orduan baino 410 milioi tona gehiago isuri zuten iaz, %1,1 gehiago.
IEA Nazioarteko Energia Agentziak gaur kaleratu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008295 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gatazkaren inguruko kontakizunen aniztasuna eskatu du Eusko Ekintzak DONOSTIA. Eusko Ekintzak, Aritxulegiko operazioa salatzeko agirian, ohartarazi du elkarbizitza lortu nahi bada ezinbestekoa dela biktima guztiekiko errespetua eta gatazkari buruzko kontakizunen aniztasuna. «Oiartzungo harizti horretan bazeuden genozid... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008296 | BERRIA | Euskadi | noticias | Damaskoren baimenik gabe banatu ahalko dute giza laguntza Sirian DAMASKO. NBEren Segurtasun Kontseiluak adostutako ebazpenaren arabera, giza laguntza banatu ahalko dute Sirian gobernuaren baimenik gabe, matxinoek kontrolatzen dituzten guneetatik. Mendebaldeko potentzien eta Errusiaren negoziazioen ondotik adostu dute t... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008297 | BERRIA | Euskadi | noticias | Urteek ez diote oztoporik jartzen Eduard Admetlla urpekariari. 91 urte ditu, eta ebakuntza batetik osatzen ari da, baina berriz ere itsaso azpira bidaiatu nahi du; ahal duela, 2015eko udazkenean.
Itsaso azpira lehenengoz jaitsi zenean erabaki zuen nahi beste argazki aterako zizkiola Eduard Admetlla urpekariak (Bartzelo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008298 | BERRIA | Euskadi | noticias | Beharrezko garaipen erraza. Virtus Bologna talde ahulari erraztasun handiarekin irabazi dio Tau Baskoniak, joko ona eginda
Virtus Bologna talde ahulari erraztasun handiarekin irabazi dio Tau Bere buruaren handitasunaz jabetzeko, merituzko garaipena behar zuen Baskoniak. Garaipen handi bat, beste edozein talde baino geh... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008299 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ez naiz Aranologoa eta ezta Aranista ere. Ez dut, bada, Jose Antonio Aranaz inori ezer erakustekorik. Badut, halere, harekiko zor eta estimu zuzena eta zeharkakoa. Nik Joseantonio gutxi (behar nukeen baino gutxiago, zalantzarik gabe), berandu eta urrundik (urruntasun fisikotik, ez espirituzkotik) tratatu izan dut. Alab... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008300 | BERRIA | Euskadi | noticias | Berriozarko alkatearen aurka zentsura mozioa aurkeztu behar dela dio UPNk. UPNk, PSNk eta CDNk adierazi dutenez, Lasak Berriozarko biztanleei «ziria» sartu eta «gezurra» esan die
Berriozarko alkatearen aurka zentsura mozioa aurkeztu behar dela dio UPNk, PSNk eta CDNk adierazi dutenez, Lasak Berriozarko biztanleei Suzir... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008301 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zarauzko Arraio irratiak bere lehenengo urtebetetzea ospatuko du bihar, jai batekin. Irrati libreak 20 irratsaio egin ditu, eta laster beste irratietako saioak emango dituzte, Arrosari esker
Zarauzko Arraio irratiak bere lehenengo urtebetetzea ospatuko du bihar, Irrati libreak 20 irratsaio egin ditu, eta laster beste i... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008302 | BERRIA | Euskadi | noticias | Txutxi Ariznabarreta: "Euskal estatua zehazten hasiz sortuko ditugu gehiengoak" Hona hemen, aurrerapen gisa, Txutxi Ariznabarretaren esan batzuk: - "Euskal estatua imajinatzen eta zehazten hasi behar dugu. Nonbaitera abiatzeko, jendeak jakin behar du helmuga zer den, han zer dagoen. Zehazten badugu, orduan ekingo genio... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008303 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Michael R. Roskam. Aktoreak: Tom Hardy, Noomi Rapace, James Gandolfini. Herrialdea: AEB. Iraupena: 107 minutu.
Donostiako Sail Ofizialean ez da normala halakorik ikustea: Hollywoodeko pelikula, estudio handi baten babespean egina, genero beltza, idazle ezagun baten gidoiarekin, aktore ezagunak... Salbuespen... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008304 | BERRIA | Euskadi | noticias | Koronabirusak eragindako pandemiak benetako hondamendia ekarri du gizartera, baina baita ekarpen on gutxi batzuk ere. Adibidez, teknologia digitalen erabilera asko handitu da, eta biztanleok hauetara azkar moldatu gara, batez ere konfinamenduan komunikatzeko beharrak jota. Orain telelana lan egiteko eredu arrunta bilak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008305 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendariak: Ricardo Ramon eta Beñat Beitia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014. Iraupena: 83 minutu. Generoa: Animazioa.
Dixieren abentura berria da Ricardo Ramonek eta Beñat Beitiak zuzendu duten Dixie eta matxinada zonbia animazio film hau. Dixieri gauzak ongi doazkio eskolan, eta bere lagun zonbiak agertu zaizkio aspaldi... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008306 | BERRIA | Euskadi | noticias | Rafael Moneori eman diote 2015eko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala Gobernuko Sustapen Ministerioak banatzen du urtero Espainiako Arkitektura Sari Nazionala, eta 60.000 euro banatzen dizkio garaileari. 2015eko saria Rafael Moneo arkitekto nafarrari eman diote. Epaimahaiburua Juan Navarro Baldeweg (2014ko sariduna) ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008307 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Goi mailako» diplomazian dabiltza neutroi iturria Bilbora ekartzeko. Baikorrak dira ESS-Bilbao partzuergoko kideak; Bilboren hautagaitza «oso ondo kokatuta» dagoela diote
«Goi mailako» diplomazian dabiltza neutroi iturria Bilbora ekartzeko Baikorrak dira ESS-Bilbao partzuergoko kideak; Bilboren hautagaitza Aurrera doa... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008308 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gernika-Lumoko (Bizkaia) Merkatu plazan Azoka Berezia egingo dute bihar. Gernikako piperrari arreta berezia jarriko diote, eta han bildutakoek piperrekin egindako pintxoak dastatzeko aukera izango dute. Eskualdeko baserritarrek eta eskulangileek ere produktuak salduko dituzte.
Bihar goizean, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Me... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008309 | BERRIA | Euskadi | noticias | Emakume bat hilik aurkitu dute Mungian, eta haren bikotekide ohia atxilotu dute Emakume bat hilik aurkitu dute etxe batean, Mungian (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du gizonezko bat atxilotu dutela; hilik azaldu den andrearen bikotekide ohia da atxilotutakoa.
Hildako andreak Andina Pereira de ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008310 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Ez gara beldur!». Isiltasun luze bat hautsi zuen bi neska gazteren oihu horrek, Baionako Herriko Etxearen aitzineko elkarretaratzean barda. Milako bat pertsona bilduak ziren. Erdian, gerla gelditzeko eta biktimen familiei sostengua adierazteko bi banderola inprobisatu jarriak. Gainean, bi paper txikiago. Batek adieraz... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008311 | BERRIA | Euskadi | noticias | Errealitate birtualean edo guztiz birtuala den mundu batean, erabiltzailea erabat murgilduta dago mundu horretan, eta ez dauka inguratzen duen ingurune errealaren noziorik. Tankerako murgiltzea lortzen da buruan jartzen den ikusgailu berezi batetik ordenagailu bidez sortutako irudi multzo bat erakutsita. Teknologia hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008312 | BERRIA | Euskadi | noticias | BEZ zergaren bilketan «beherakada handia» iragarri du Atzeraldiaren erdian, ekainera arteko zerga bilketak oso datu kontrajarriak azaltzen ditu Nafarroan. Zuzeneko zergetan, iragan urtean baino 46,9 milioi euro gehiago (%10,98) bildu ditu Ogasunak. Aldiz, zeharkako zergetan, 322 milioi euro gutxiago (%37,9) bildu ditu.... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008313 | BERRIA | Euskadi | noticias | «Mahai berean esertzeko» eskatu die Urizarrek indar abertzale guztiei. EAko idazkari nagusiak dio «gutxiengo batzuk» adostu behar dituztela alderdi guztiek, «inor baztertu gabe»
«Mahai berean esertzeko» eskatu die Urizarrek indar abertzale guztiei EAko idazkari nagusiak dio «gutxiengo batzuk» adostu behar dituztela Aur... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008314 | BERRIA | Euskadi | noticias | ETAri jardun armatuaren behin betiko amaiera iragartzeko adierazpen publikoa egiteko eskaera.
ETArekin «gatazka armatuaren ondorioez soilik» hitz egiteko deia.
Minaren eta biktima guztien aitortza egiteko eta adiskidetzean pauso sakonak emateko deia.
«Eragile ez-bortxatzaileei eta ordezkari politikoei gai politikoez» a... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008315 | BERRIA | Euskadi | noticias | Brasilgo sistema politikoa dantzan jarri du Auzitegi Gorenaren erabakiak. Legebiltzarreko bi ganberetako presidenteak, 32 parlamentari, 12 diputatu ohi eta gobernuko aholkurai izandako hainbat lagun ikertuko dituzte Petrobras auzigatik . Horien artean, Dilma Rousseff presidentearen lau ministro ohi daude. Oraingoz, pre... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008316 | BERRIA | Euskadi | noticias | 1. Zer. Errepide azpiegiturak erabiltzeagatik tasa bat ezarriko zaie 3,5 tonatik gorako ibilgailu arinei eta astunei.
2. Non. A-12 Sakanako autobidean, A-1 autobidearen Nafarroako 13,7 kilometrotan; A-15 Leitzarango autobidean; A-68 Ebroko autobidean; eta Iruñea eta Behobia arteko N-121-A errepidean.
3. Nori. Tasa ezar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008317 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zabalik da Urruzunotarrak Gehituz lehiaketara lanak aurkezteko epea LITERATURA. Otsailaren 28ra bitarte, zabalik egongo da Urruzunotarrak Gehituz lehiaketara literatur lanak aurkezteko epea. DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek parte har dezakete prosa nahiz poesia lanekin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008318 | BERRIA | Euskadi | noticias | Filipinetan hobi komunetan lurperatu dituzte identifikatu gabekoen gorpuak Washi ekaitz tropikalak urpean utzi du Filipinetako Mindanao uharteko iparraldea. Hondamenak Kudeatzeko eta Arriskuak Murrizteko Kontseilu Nazionalak ezagutarazitako azken zenbaketen arabera, 700 lagun baino gehiago hil dira, eta 800 inguru daud... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008319 | BERRIA | Euskadi | noticias | Umeei hezkuntza etxean ematea debekatu nahi du Parisek Emmanuel Macron Frantziako presidentea kezkatua dago «islamismo erradikalaren» adierazpideek hartu duten bidearekin, eta lege proposamen bat egin du «islamismo separatistaren» aurka egiteko. Azaldu duenez, Errepublikaren balioak zalantzan jarri dituzte zenbait ekin... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008320 | BERRIA | Euskadi | noticias | Cracker eta Nico Duportal Azkena Rocken izango dira MUSIKA. Rock estatubatuarra eta countrya uztartzen ditu Cracker taldeak, Wilcoren eta The Jayhawksen eran, eta Gasteizko Azkena Rock jaialdian ariko da, ekainaren 19an, ostiralez. Nico Duportal Parisko musikaria, berriz, Rythm Dudes taldeak lagunduta ariko da, ekainar... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008321 | BERRIA | Euskadi | noticias | Raikkonenek ez die aterik itxi McLareni eta Ferrariri 1 FORMULA. Kimi Raikkonenek urtebeterako berritu du kontratua Lotusekin, baina dagoeneko urrutirago begira jarri da finlandiarra. Atzo adierazi zuenez, ez die aterik itxi McLareni eta Ferrariri. «Zergatik ez naiz itzuliko urteren batean?». Pozik dago Lotusen egiten ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008322 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zer, zer pasatu da? -- Zer pasatu da, ba? Arratsalde on, aurrena.
Antidopina pasarazi digute, eta horregatik nator berandu. Bazkaltzeko -- Zarauztarren atzetik? Aurten Astillerok eramango dik Donostiakoa; Castrok, bestela. Paella egin diat bazkalteko.(...) --Bordatxon, Luixekin. Nik oraintxe ez diat ezer ulertzen. Duel... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008323 | BERRIA | Euskadi | noticias | Bizkaiko zahar etxeetan oldarkor ari da gaitza azken asteetan. Foru Aldundiak jakinarazi du hiru egoiliar zendu direla azken orduetan, eta udako agerraldiak hasi zirenetik hamazazpi egoiliar zendu dira dagoeneko. Beste herrialdeetan ere eragin ditu ondoriorik latzenak: Gipuzkoan bi lagun hil dira gaitzaren ondorioz, et... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008324 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ahotan da Eskoziarrek ez dutela identitatearen arabera bozkatu, klasearen arabera baizik. Eta hemen naukazue galdeketatik bi astera neure buruari galdezka zein emaitza atera zatekeen Eskoziak bere herritarrak ingeles langileria klasekoak izan balira. Neure buruari galdezka, zer ote da ba klasea identitatea ez bada eta ... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008325 | BERRIA | Euskadi | noticias | Zuzendaria: Rob Marshall. Aktoreak: Emily Blunt, Lin-Manuel Miranda, Ben Whishaw, Emily Mortimer. Herrialdea: AEB. Urtea: 2018. Iraupena: 130 minutu. Generoa: Fantasiazkoa.
Dirua egitea iparrorratz duela, Disneyk ez dio errespetua ezeri: berrogeita hamar urte luze joan direla, Mary Poppins klasikoaren remake bat egin d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008326 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetako kanpaina giroa gaiztotu du eskutitzez bidalitako bonben auziak Ameriketako Estatu Batuetako Kongresurako hauteskundeen atarian, aurreikusten ez zen gertaera bat ari da kanpainaren azken txanpa baldintzatzen. Herenegun, hainbat politikarik, demokratak gehienak, lehergailuak jaso zituzten eskutitz bidez, eta hor... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008327 | BERRIA | Euskadi | noticias | Ezustea izan zen niretzat izendatua izatea, are gehiago saria jasotzea. Beste hautagaiak AEBetako bat, Ingalaterrako bat eta Australiako bat ziren, eta herrialde horietan errugbiak izen handia dauka». Lide Erbina errugbi jokalariak (Ordizia, Gipuzkoa, 2000) «pozarren» hartu du Espainiako selekzioarekin jokatutako Mundu... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008328 | BERRIA | Euskadi | noticias | AEBetan pisu handia dute kantautoreek, batik bat gitarraren laguntzarekin beren kantu propioak sortu eta interpretatzen dituzten musikariek. Urteetan, country eta folk eszenek kantautorearen figura posible egin dute, baina azkeneko urteetan gero eta gehiago dira genero bati lotuak egon ordez elementu aske gisa agertu d... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008329 | BERRIA | Euskadi | noticias | FUTBOLA. Aritz Adurizen txartel gorria tarteko, Athleticek helegitea jarri zuen Espainiako Apelazio Batzordean. Baina bai hark eta bai Diziplina Batzordeak, atzera bota dute helegitea, eta jokalariak bete egin beharko du bi partidako zigorra. | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008330 | BERRIA | Euskadi | noticias | DONOSTIA. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak frankismoko biktimei elkartasuna adierazi die. Saguesko zabalgunean egindako ekitaldian udaleko talde guztien ordezkariak izan dira, PPkoak izan ezik, «agenda arazoengatik».Ekitaldian frankismoko biktimen oroimenezko plaka berri bat jarri dute, duela hilabete inguru la... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008331 | BERRIA | Euskadi | noticias | Suaren eramaile. Hiru bokal, eta tartean, bi 'z'. «Euskararen hotsik politenetakoa da 'z'». 'Zuzia' hitza aukeratu, eta umezarora itzuli da Amuriza, sutondora. «Gehiago aldatu da gure zibilizazioa azken 40 urteetan aurreko 20.000etan baino». XABIER AMURIZA
Hiru bokal, eta tartean, bi 'z'. «Euskararen hotsik politenetak... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008332 | BERRIA | Euskadi | noticias | Gauzak dauden bezala, zer eta non esan ongi neurtu beharra zagok». Azken boladan behin eta berriz entzuten ari naizen esaldia da. Gehienetan dagokio gizonezko-emakume harremanei buruz sortzen diren esaldi, txiste eta horrelakoei. Eta kasu horretan autozentsura zabalduz joatea seinale ona iruditzen zait.
Lagunartean edo... | cc-by-sa 4.0 |
BERRIA_0008333 | BERRIA | Euskadi | noticias | OSASUNA . Osakidetza 500 milioi euroko inbertsioa egiteko lanean ari dela adierazi du Inclanek . Lan itunaren negoziazio mahaian bilduko dira gaur zuzendaritza eta ELA, SATSE eta ESK sindikatuak, hiru hileko etenaldiaren ostean
Osakidetza 500 milioi euroko inbertsioa egiteko lanean ari dela Lan itunaren negoziazio maha... | cc-by-sa 4.0 |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.