id
stringlengths
12
40
periodico
stringclasses
60 values
lugar
stringclasses
8 values
dominio
stringclasses
11 values
texto
stringlengths
50
1.96M
licencia
stringclasses
10 values
BERRIA_0009134
BERRIA
Euskadi
noticias
ESKUBALOIA. Espainiako maila nagusiko lau euskal taldeek gaur jokatuko dituzte partidak. Asobal ligan, Bidasoa-Irunek neurketa zaila du, Granollersen bisita jasoko baitu (17:00). Irundarrek inoiz baino gehiago beharko dute zaleen babesa, Granollers aurkari indartsua baita. Helvetia Anaitasunak, ordea, neurketa samurrag...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009135
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi mende bete ziren iaz Francisco de Goya (Fuendetodos, Espainia, 1746 - Bordele, Okzitania, 1828) Margolan beltzak ontzen hasi zenetik. Berrehun urte igaro diren arren, lan haiek eta haren beste zenbaitek gaur egungo sortzaile askoren inspirazio iturri izaten segitzen dute. Horren erakusgarri da Arrazoiaren ametsa. Go...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009136
BERRIA
Euskadi
noticias
Talibanen ustez, «funts gabeak» dira andreen eskubideei buruzko kezkak KABUL. NBEren Segurtasun Kontseiluak ebazpen bat onartu du, eta kezka agertu du Afganistanen «emakumeen eskubideen urraketak handitzen ari baitira». Talibanek atzo ohar batean adierazi zutenez, «funts gabeak» dira kezka horiek. «Konpromisoa hartzen ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009137
BERRIA
Euskadi
noticias
A/H1N1 gripearen aurkako txertoa egiten hasteko dena prest du OMEk. Texasen gaixotasun kronikoa zuen emakume bat hil da gripeak jota. Bigarren heriotza da AEBetan A/H1N1 gripearen aurkako txertoa egiten hasteko dena prest du OMEk Texasen gaixotasun kronikoa zuen emakume bat hil da gripeak jota. Osasunerako Mundu Erakun...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009138
BERRIA
Euskadi
noticias
Gatzagaetxebarria: "Gastua gehiago jaitsiko da kulturan hezkuntzan baino" Rikardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua elkarrizketatu dute gaur ETBn, eta bertan esan du "handiagoak" izango direla murrizketak kulturan hezkuntzan baino. Hain justu, hezkuntza "lehentasunezko gaia" dela nabar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009139
BERRIA
Euskadi
noticias
Euskaltelek lan taldea %40 murriztu nahi duela ohartarazi du CCOOk Euskaltelen inguruan aldaketaren hotsak gero eta ozenago entzuten dira. Enpresa saltzekotan dagoela ohartarazi du CCOOk, eta horretarako bidea prestatzen ari dela. Sindikatuak uste duenez, gaur egun telefono konpainiak dituen 553 langileetatik %40k utzi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009140
BERRIA
Euskadi
noticias
«Jarrera patriotikoa» ez duten herritarrei herritartasuna kendu nahi die Israelek. 'Maariv' egunkariaren arabera, behin-behineko estatu palestinarra sortzea proposatuko dute AEBek «Jarrera patriotikoa» ez duten herritarrei herritartasuna kendu nahi 'Maariv' egunkariaren arabera, behin-behineko estatu palestinarra Estat...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009141
BERRIA
Euskadi
noticias
Nekazaritza ekologikoa bideak zabaltzen dabil. Horren adierazle, aspalditxoan egunkarietan jasotzen ditugun albisteak. Alde batetik, jarrera aldaketa positiboak ikusten dira, alderdi politikoek nekazaritza ekologikoa bultzatzeko egin dituzten proposamenetan islatzen dena. Adierazpenetatik ekintzetara pasatzea da gakoa,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009142
BERRIA
Euskadi
noticias
Guztia pertsonek egiten dugu. Pertsonok hartzen ditugu erabakiak, pertsonok ematen dugu lehen urratsa, eta pertsonok ematen diogu amaiera ibilbide bati. Egiten jarraitzeko, baina, erreferenteak behar ditugu; gure bidean aitzindari izan zirenen erreferentzialtasuna; guk bizi duguna aurretik bizi izan dutenen bizipena; g...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009143
BERRIA
Euskadi
noticias
Entzia-Iturrieta naturgunea Arabako ekialdean dago. Urbasako mendigune sonatuak Nafarroako mugan uzten dio lekukoa, eta, erliebe gorabeheratsurik gabe, Gasteizko Mendiekin bat egin arte eder-eder kateatzen da. Ibilbide honen esana betez, Iturrietako Partzuergoko gainei bisita egingo diegu. Atxuriko tontorrean hasi, eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009144
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxeratze agindua ezarri dute Kaledonia Berrian, istiluengatik Karrikak sutan daude Kaledonia Berrian Frantziak boto sisteman ezarri nahi duen arau berriagatik. Protestak areagotu egin dira; hori dela eta, Frantziako Gobernuak etxeratze agindua ezartzea erabaki du. Hori bakarrik ez: Poliziaren presentzia areagotzea eta...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009145
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxerat-ek salatu du bisiten inguruko «neurri murriztaileak» hartzen ari direla espetxeetan COVID-19aren agerraldien ondorioz, espetxeetan «neurri murriztaileak» hartzen ari dira, Etxerat-ek salatu duenez. Euskal presoen senideen elkartearen arabera, aurrez aurreko bisitak debekatu dituzte zenbait kartzelatan, edo berr...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009146
BERRIA
Euskadi
noticias
Astelehen iluntzean jendetza bildu zen Atenasko Syntagma plazan igandeko erreferendumean hartzekodunen azken proposamenari ezezko botoa eskatzeko. Atzo, jendetza agian pixka bat handiagoa elkartu zen baiezko botoa eskatzeko. Poliziaren arabera, 15.000 lagun inguruk eskatu zioten gobernuari troikarekin akordioa sinatu e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009147
BERRIA
Euskadi
noticias
- "Kataluniako gizartea irekia da, eta jende askok eskubidea izan nahi du herriak zer desio duen erabakitzeko". - "Hizkuntza propioa duen herri bat da Katalunia. [...] Katalana erabiltzeagatik kritika egiten badigute, ondo ari garen seinale da". - "Baloia da lanabesik garrantzitsuena, eta gure taldean hura gabe ez da a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009148
BERRIA
Euskadi
noticias
SEGA. Jexuxmari Ormaetxea Urki-k irabazi zuen herenegun jokatu zen Euskadiko Sega Txapelketa. Orendaingoak hasieratik ekin zion indartsu, eta bera izan zen aurretik proba guztian. 2.884,5 kilo bildu zituen guztira. Bigarren postuan Jon Kanflanka sailkatu zen, 2.612 kilorekin, eta David Mariñelarena hirugarrenean, 2.509...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009149
BERRIA
Euskadi
noticias
Etxebizitzen prezioa %2 baino gehiago garestitu zen 2021ean Pandemia luzatzeak ez du eten etxebizitzen garestitzea. INE Espainiako estatistika erakundeak kaleratutako datuen arabera, bizitegien batez besteko prezioak %2,1 egin zuen gora iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %2,8, berriz, Nafarroan. Azken lurralde hor...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009150
BERRIA
Euskadi
noticias
2030erako %37,5 CO2 gutxiago igorri beharko dute autoek, Europan Legea izan dadin Europako Parlamentuak eta Kontseiluak onartu beharko dute, baina erakunde biek adostu dute zenbat CO2 gutxiago igorri beharko duten autoek: 2021. urtetik 2030. urtera %37,5 gutxiago. Helburu horren bidean, beste xede bat ezarri dute akord...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009151
BERRIA
Euskadi
noticias
OMEk ofizialki definitu du gaixotasun gisa COVID-19 iraunkorra OME Osasunaren Mundu Erakundeak COVID-19 iraunkorraren lehen definizio kliniko ofiziala argitaratu du. OMEren arabera, gaixotasun hori «normalean birusarekin kutsatu eta hiru hilabetera» agertu ohi da. «Sintomek gutxienez bi hilabete irauten dute, eta ezin ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009152
BERRIA
Euskadi
noticias
'EGUNKARIA AUZIA'. AZTERKETA JURIDIKOA. Susmoak, aieruak eta fikziozko nobelak. Auzipetuen defentsak lan handia egin du erakusteko akusazioak susmo, uste eta asmakizunetan baino ez zirela oinarritzen. Horren adibidea da Iñigo Iruin abokatuak egindako alegatua. Auzipetuen defentsak lan handia egin du erakusteko akusazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009153
BERRIA
Euskadi
noticias
Konstituzionalera joko du Uriartek, baina aitortu du horrekin ez duela LOMCE geraraziko Hezkuntza erreformaren kontra agertzeko bidean, beste pauso bat emango du Eusko Jaurlaritzak: salaketa jarriko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Eskumenak urratu dizkiola Espainiako Gobernuak, hori izango du argudio nagusia....
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009154
BERRIA
Euskadi
noticias
EUSKO LEGEBILTZARRA / AUZITEGI GORENA. Legebiltzarraren subiranotasuna guztion ahotan Arnaldo Otegik uste du Gorenaren erabakia «estrategia orokor» baten Auzitegi Gorenak Eusko Legebiltzarrari emandako aginduaren ondorioz sortutako egoera «estrategia orokor» baten barruan kokatu behar dela iritzi zion atzo Arnaldo Oteg...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009155
BERRIA
Euskadi
noticias
Izaskun Etxetxipia: "Iruñera medikuntza ikastera joan nintzenean liberatu nintzen" Ez, ez, mediku izana, ez, mediku naiz, eta mediku izango naiz betiko. Tolosan lan egin izan dut nire bizi guztian, Donostiako Arantzazu ospitalean azken aldera egindako urteak izan ezik. Izan ere, laborategi klinikoan egin izan dut lan n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009156
BERRIA
Euskadi
noticias
JAKARTA. Indonesiako Sulawesi uhartean 6,2 graduko lurrikara bat izan zen atzo goizaldean. Gutxienez, 35 pertsona hil ziren, eta 600 baino gehiago zauritu zituen seismoak, baita dozenaka etxe suntsitu ere. 15.000 desplazatu ere eragin zituen, eta agintariek tsunami arriskuaz ohartarazi zieten herritarrei.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009157
BERRIA
Euskadi
noticias
BERLIN. CDU Batasun Kristau-Demokratak, CSU Batasun Sozial Kristauak eta SPD alderdi sozialdemokratak atzo sinatu zuten Alemanian koalizio handia berrezartzeko akordioa, hauteskunde orokorretatik ia sei hilabete igaro ostean. Bihar egingo dute inbestidura saioa, gobernu berriari hasiera emateko. «Azkenean, lanean haste...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009158
BERRIA
Euskadi
noticias
Boko Haramek gezurtatu egin du Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana Urriaren 17an su-etenerako akordio baten berri eman zuen Nigeriako Gobernuak . Boko Haramek, ordea, gezurtatu egin du akordiorik lortu izana. "Ez dugu inorekin meniarik hitzartu. Guk ez dugu negoziatzen". Gobernuak adierazi zuenez, su-etenaz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009159
BERRIA
Euskadi
noticias
Ogibideak berak egiten du Olatz Osa (Oñati, Gipuzkoa, 1970) euskal kulturaren transmisore. Pedagogian lizentziatua da, baina luzaroan dabil argitalpen lanetan. Elkar argitaletxeko zuzendaria eta Euskal Editoreen Elkarteko presidenteordea da egun, Jakin Taldeko kidea izateaz gain. Aurretik, gainera, EKB Euskal Kulturare...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009160
BERRIA
Euskadi
noticias
Artur Mas, Irene Rigau eta Joana Ortega, galdeketagatik epaiketara bidean Artur Mas zen orduan Generalitateko presidentea. Joana Ortega presidenteordea zen, eta Irene Rigau, Hezkuntza sailburua. Haiek hirurek Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren agindua desobeditu zutela uste du Joan Manel Abril Kataluniako Auzitegi ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009161
BERRIA
Euskadi
noticias
Iaz lizentzia lortu zuten lau irratik salatu dute Jaurlaritza beraiekin «jolasten» ari dela Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irrati lizentzien lehiaketaren inguruan EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat eztabaidatuko dute bihar Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk proposatu du lehiaketaren auziari "premiazko" era...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009162
BERRIA
Euskadi
noticias
Aiaraldea ekonomikoki biziberritzeko hainbat irizpide biltzen dituen txostena onartu du Eusko Legebiltzarrak. 26 milioi eurorainoko plan bana egiteko galdegin die Jaurlaritzari eta Arabako diputazioari. Alkateek begi onez hartu dute txostena, baina esan dute bide luze baten hasiera dela. Eusko Legebiltzarrak onartu du ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009163
BERRIA
Euskadi
noticias
61 auzapez, bost herri elkargo buru, 205 herri hautetsi eta bost parlamentari. Horra Bake Bideak azken hiru aste hauetan egin sostengu bilketaren uzta. Ekainaren 14an manifestaldia eginen da, Baionan, Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea leloarekin, eta, eskuinetik ezkerrera, hautetsien atxikimendu zabala erdietsi du. L...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009164
BERRIA
Euskadi
noticias
Mixel Etxebesteren lekua hartu du Zuberoako hiriburuko alkate gisa, 39 bozen aldearekin. CGT sindikatuko eta alderdi komunistako militanteak zortzigarren hautagaitza du. Ezagutu ditu aulki zenbait: axuanta eta oposizioko kidea izan da azken urte luzeetan Louis Labadot (1943, Maule), aurten zortzigarren aldiz hautagai z...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009165
BERRIA
Euskadi
noticias
Zamudioko "herriko taberna" zigilatu du Guardia Zibilak, Meñika hara eraman ostean . Muntaia poliziala salatu dute Askatasunak eta Segik, eta «okupazio militarra» amaitzeko eskatu dute Zamudioko 'herriko taberna' zigilatu du Guardia Zibilak, Meñika hara Muntaia poliziala salatu dute Askatasunak eta Segik, eta «okupazio...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009166
BERRIA
Euskadi
noticias
Iker Muniain: "Duela gutxi Guiness liburua erosi nuen, eta neure burua ikusi nuen" Hauek dira Iker Muniain Athleticeko jokalariak BERRIAk egin dion elkarrizketan esandakoetako batzuk: "Ez dago jokalari handia eta indartsua izan beharrik futbolean ondo jokatzeko. Bartzelonako txikiak dira horren adibiderik garbiena". "D...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009167
BERRIA
Euskadi
noticias
Tabako gabeko gune berriak sortu nahi ditu Espainiak MADRIL. Espainiako Osasun idazkari nagusi Faustino Blancok esan du Osasun Ministerioa aztertzen ari dela leku gehiagotan debekatzea tabakoa. Besteak beste, estali gabeko guneetan egindako kontzertu eta kirol probetan erretzea debekatu nahi dute; baita umeak doazen au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009168
BERRIA
Euskadi
noticias
ERRUGBIA. TOP 14A. Baionak ez du neurria eman eta behera egin du bigarren zatian. Kataluniarrek zortzi entsegu egin dituzte, sei atsedenaldiaren ondoren Baionak ez du neurria eman eta behera egin du bigarren zatian Kataluniarrek zortzi entsegu egin dituzte, sei atsedenaldiaren ondoren Baionak heldu den larunbateko part...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009169
BERRIA
Euskadi
noticias
Gai batzuetan eskuinekoa naiz, eta besteetan, ez. Zentroko pertsonatzat dut neure burua». Halaxe aurkeztu zuen bere burua 1996ko urrian Yolanda Barcinak. Suitzako kontuen eskandaluaren ondorioz, Javier Otanoren hiruko gobernua erori berria zen, eta, PSNren abstentzioak lagunduta, Miguel Sanz gobernuko lehendakari izend...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009170
BERRIA
Euskadi
noticias
Bernardo Atxaga idazlearen eta Anari musikariaren ahotsek bat egingo dute gaur Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, basamortuan barrena bidaia egiteko. Kantuak ez ezik, Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria eta Atxagaren beraren Nevadako egunak liburuetako pasarteak entzun ahal izango dituzte ikus-entzuleek. Gon...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009171
BERRIA
Euskadi
noticias
Gracia Morcillo espetxera bidali du Andreu epaileak Madril Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk agindu du Gracia Morillo espetxeratzeko, ustezko bi etakideri etxean babesa ematea egotzita. Gainera, «erakunde terroristarekin elkarlanean aritzea» egotzita auzipetu egin du Baltasar Garzonek. Frantziako ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009172
BERRIA
Euskadi
noticias
«Baloia edukitzea funtsezkoa izango da Real Madrili irabazteko» Aurreneko denboraldia du Realaren lehen taldean Robin le Normandek. Txuri-urdinen atzealdean lekua egiten ari da, eta, gaztea izanagatik ere, patxada eta ziurtasun handia erakusten ari da jokatzen duenean. Duela hiru urte iritsi zen Robin le Normand (Pabu,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009173
BERRIA
Euskadi
noticias
HEZKUNTZA. Frantziako jaian piper egin du herri eskolak. EUSKAL ESKOLA. FRANTZIAK, I. MUNDU GERRAREN KARIETARA IZENPETU ARMISTIZIOA OSPATZEKO, JAI EGIN ZUEN ATZO; IKASLE ABERTZALEAK TALDEAK, ORDEA, HERRI ESKOLAK ANTOLATU ZITUEN LEHEN ALDIZ BAIONAKO ETXEPARE LIZEOAN Euskal eskola. Frantziak, I. Mundu Gerraren karietara ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009174
BERRIA
Euskadi
noticias
KOMUNIKAZIOA. Molotoff Irratiaren programazioa aurkezteko jaia bihar, Hernanin. Gazte Asanbladaren 'Kontrakantxa' eta musika elektronikoari buruzko 'In Da House' dira berrikuntzak Molotoff Irratiaren programazioa aurkezteko jaia bihar, Hernanin Gazte Asanbladaren 'Kontrakantxa' eta musika elektronikoari buruzko 'In Uda...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009175
BERRIA
Euskadi
noticias
Huts egin zuen lehen ahaleginean, bigarren etapan, baina Caleb Ewanek (Lotto) jada neurria hartu dio aurtengo Italiako Giroan esprintean irabazteko moduari. Txirrindulari australiarrak asteazkenean lortu zuen aurreneko garaipena, bosgarren etapan gailenduta, eta gaur, bigarrenez nagusitu da, zazpigarren etapan. Hark iz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009176
BERRIA
Euskadi
noticias
Ez nuen zutabe hau honela hasterik nahi, eta, gutxiago, amaituko den moduan amaitzerik. Argi dut zertaz idatzi (Elizaren urtebeteko marketin kanpaina hipokrita Frantziskorekin). Gozotegi batean nago argudioak muntatzen, sarrera egokia bilatzen, moja potolo bat sartu eta kulpadun begiradaz erakusleihoraino abiatu denean...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009177
BERRIA
Euskadi
noticias
Urre usainean dabiltza jada. Fernandezek eta Martinezek sendo jarraitzen dute lehen postuan 49er mailako Munduko Txapelketan Fernandezek eta Martinezek sendo jarraitzen dute lehen postuan 49er «Badakigu finalean egun bakoitza mundu bat dela, eta amaieran podiumean sartzea da helburua». Zuhur hitz egin zuen atzo Xabi Ma...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009178
BERRIA
Euskadi
noticias
VICTOR ERIZEREN IKASTAROA. Bereizi ordez, batu. Fikzioa eta dokumentalgintza xede berari begira landutako «bi estrategia» dira Victor Erizeren ustez Fikzioa eta dokumentalgintza xede berari begira landutako «bi Fikziozko zinemagintza eta zinemagintza dokumentala bereizi beharrean, bi «estrategia» horiek batzearen aldek...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009179
BERRIA
Euskadi
noticias
Jendea egunero hiltzen da, noski; eta hala behar du, pentsa bestela denak hemen pilatzen hastea lur zati estu honetan. Baina ezagunak diren hainbat pertsona hiltzen direnean denbora tarte txikian ematen du mundu guztia kolpetik ari dela hiltzen. Eta benetan da sentsazio arraroa, endemas garaia baino dezente lehenago jo...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009180
BERRIA
Euskadi
noticias
Amnesty International giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundearen Gipuzkoako taldea sortu zela 30 urte bete dira duela gutxi, eta urteurrena ospatzeko, bertso saioa antolatu dute biharko, Tolosan Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal, Jesus Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Amaia Agirre bertsolariek hartuko...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009181
BERRIA
Euskadi
noticias
Irakasle bat hil dute Frantziako institutu batean, labankadaz PARIS. Gutxienez pertsona bat hil, eta beste bi zauritu zituen atzo Frantzia iparraldeko institutu batean, labankadaz, ikasle ohi batek. Poliziak jakinarazi zuenez, institutu horretako irakaslea da hildakoa. Gertatutakoa ikertzen hasiko da «terrorismoaren au...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009182
BERRIA
Euskadi
noticias
Ismail Haniak ez du onartu PANeko Barne ministroak aurkeztu dion dimisioa. Hani al Kauasmi kexu da ez duelako lortu PANeko segurtasun indarretan bere agintea ezartzea Ismail Haniak ez du onartu PANeko Barne ministroak aurkeztu dion Hani al Kauasmi kexu da ez duelako lortu PANeko segurtasun indarretan Palestinako Aginte...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009183
BERRIA
Euskadi
noticias
Zuriz jantzitako txupinazoa. Elurrez bustita heldu dira inauteriak; parranda giroak eta hotzak bat egin dute Tolosan lehen egunean Elurrez bustita heldu dira inauteriak; parranda giroak eta hotzak bat E. Maiz-E. Ezeiza-N.Lataburu. Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza Aurtengo inauteriei egun bat bukatu zaie dagoeneko. Fes...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009184
BERRIA
Euskadi
noticias
Super Amara Bera Berak geraezin segitzen du Ligan. Atzo nagusitasunez irabazi zion Ro'Casari, titulua irabazteko borrokan aurkari zuzen duen taldeetako bati: 21-32. Atzoko garaipenari esker, bost puntura aldendu du egungo liga txapelduna, eta golen aldea ia ziurtatu. Imanol Alvarezen taldea, beraz, lehen postuan sendot...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009185
BERRIA
Euskadi
noticias
RALLYAK. Munduko Txapelketa irabazita ere, Sebastien Ogierrek (Volkwagen) egurrean ekin dio Galeseko Rallyari. Sailkatze saioan frantziarra izan zen onena atzo, Thierry Neuvilleren (Ford) aurretik. Dani Sordok (Citroen), berriz, bost minutuko zigorra jaso zuen.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009186
BERRIA
Euskadi
noticias
'Berrueta auzian' fiskalak izan duen jarrera salatu du Batasunak Angel Berrueta Gurasoak elkarteko iruindarra hil zuen poliziaren emaztea, Pilar Rubio, absolbitzea ebatzi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak iazko abenduan, eta herenegun Espainiako Auzitegi Gorenean izandako bistan, fiskalak epai hori berresteko eskatu zi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009187
BERRIA
Euskadi
noticias
Artistak ezagutaraztea edo artista batzuen alde ezezagunak erakustea da museoen zereginetako bat; horregatik, gustura ikusi nuen Nestor Basterretxearen diseinu eta arkitektura proiektuei Bilboko Museoak eskaini dien erakusketa. Pixkanaka, gure inguruko museoek diseinuari tarte bat zabaldu diotela jakiteak pozten nau, n...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009188
BERRIA
Euskadi
noticias
Notak hitzen peskizan. Ohiko joera dute euskal musikari eta kantariek letren bila idazle eta poetengana hurbiltzekoa; hizkuntzarekiko segurtasun gabezia, elkar ezagutza edota bi jardueretarako trebezia izateko zailtasuna aipatzen dituzte arrazoien artean musikariek beraiek. Ohiko joera dute euskal musikari eta kantarie...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009189
BERRIA
Euskadi
noticias
Arabako kritikoek Rubalcaba, Lopez eta Prietoren dimisioak eskatu dituzte Arabako PSEko sektore kritikoa osatzen duten hainbat militantek agerraldia egin dute gaur goizean Gasteizen, alderdi sozialistaren "egoera larriari" buruz euren ikuspuntua emateko. Besteak beste, Oscar Rodriguez, Joana Madrigal, Juan Carlos Alons...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009190
BERRIA
Euskadi
noticias
Sortzailea: Jim Mickle, Beth Schwartz. Aktoreak: Nonso Anozie, Christian Convery, Stefania Owen, Aliza Vellani. Herrialdea: AEB Urtea: 2021. Non ikusi: Netflix. Atal bakoitzaren iraupena: 45 minutu. Generoa: Drama. Abentura.? Hondamendi batek mundua suntsitu du. Gus, erdi-mutil erdi-oreina, bere tankerako haur talde ba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009191
BERRIA
Euskadi
noticias
Valentino Rossi ez da ziurrenik gaur Herbehereetako Sarian ariko Herenegun istripua izan ondoren, berehala motoa hartu eta Assen zirkuituari zenbait itzuli eman zizkion arren, Valentino Rossi (Yamaha) ez dago gidatzeko moduan erabat. Gaur jokatuko da Herbehereetako Sari Nagusia, baina goizean zenbait proba egin arte, e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009192
BERRIA
Euskadi
noticias
Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute Etxepare saria Zer den usain, zer lurrin, zer kirats... Arkakuso bat Pantxi txakur dotorearengana iritsi da, eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira. Usain on eta usain txarrei buruzko kontakizuna ondu dute Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009193
BERRIA
Euskadi
noticias
Egunkari honek «umezain estatua» du izena. Eta hara New Yorkeko edizioan zer titular dakartzan gaur: «Bloomberg-ek zigarroak ez ditu bistan nahi». «Alkateak autobus eta metro zerbitzuak eten ditu. Oinez ibili. Ona da zuretzat». «Broadwayko ikuskizunetako atsedenaldietan saltoka egotea derrigorrezkoa izango da». «Igogai...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009194
BERRIA
Euskadi
noticias
Liderraren etxera. Miarritzek etxetik kanpo aritu beharko du berriz, baina lasai doa Castresera, Clermonten zelaian irabazita Miarritzek etxetik kanpo aritu beharko du berriz, baina lasai doa Miarritzek aste ona igaro du. Konfiantzaz beterik dago Agilerako hamabostekoa, nahiz eta bigarren aldiz jokatu beharko duen Top1...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009195
BERRIA
Euskadi
noticias
Tartean konpainiak Gasteizen taularatuko du gaur Zergatik, Jamil? antzezlana. Mikel Martinez eta Eneko Sagardoi aktoreek beteko dute agertokia bi pertsonaia indartsurekin: etorkin magrebtar bat -Sagardoik-, eta gaitz progresiboa duen gizon bat -Martinezek-. Elbarria hil izana leporatuko dio Poliziak gazteari, baina Jam...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009196
BERRIA
Euskadi
noticias
Bi urte kartzelan emanda, Ainara Gorostiaga aske utzi du Garzonek. Mujikaren hilketan parte hartu zuelako akusazioari eusteko zantzurik ez dagoela dio epaileak. Bi urte kartzelan emanda, Ainara Gorostiaga aske utzi du Garzonek Mujikaren hilketan parte hartu zuelako akusazioari eusteko zantzurik ez Ainara Gorostiaga pre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009197
BERRIA
Euskadi
noticias
50 eskulangile eta Okzitania gonbidatu Durangoko Euskal Dendan Euskal Herri osoko 50 eskulangile bilduko dira Euskal Dendan; horietatik hamabost lehenengoz izango dira azokan. Lurraldeka, Bizkaiak izango du ordezkaritza zabalena -hemeretzi artisau-. Sektoreei dagokienez ere, aniztasuna izango da nagusi: beira, metala, ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009198
BERRIA
Euskadi
noticias
Lehen azterketen arabera, Donostian ospitaleraturiko andreak ez du ebolarik Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo jakinarazi duenez, ustez sukar hemorragiko batekin kutsatutako emakume bat artatzen ari dira Donostia ospitalean. Egonkor dago, baina erietxeak abian jarri ditu «segurtasun eta bakartze handiko baliabide b...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009199
BERRIA
Euskadi
noticias
BESTE BATASUNA. 'Prestige'-ren hondamendia errepika daitekeela dio Nunca Maisek 'Prestige'-ren hondamendia errepika daitekeela dio Nunca Maisek Asteburu honetan lau urte beteko dira Prestige petroliontzia Galiziako kostaldean istripua izan eta hondoratu zenetik. Atlantikoan milaka erregai tona isuri ziren, eta hondamen...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009200
BERRIA
Euskadi
noticias
Musikariak: Tamar Lalo (flauta), Vadym Makarenko eta Miriam Hontana (biolinak), Lola Fernandez (biola), Daniel Oiarzabal (klabea), Josetxu Obregon (biolontxeloa eta zuzendari artistikoa). Egitaraua: Festeggiando Mancini : F. Manciniren obrak. Lekua: Donostiako San Telmo museoa. Eguna: Abuztuak 4. Bere hamabost urteko i...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009201
BERRIA
Euskadi
noticias
Tren geltokiak, meategiak, energia zentralak, hirigintza proiektuak, ubideak... Gisa horretako planak aurrera eraman ahal izateko, udalen baimena behar izaten dute enpresek -udalerrien euren ekimenez abiatutako proiektuak ez badira, bederen-. Baina, zer gertatzen da proiektu zehatz batek udalerri bati baino gehiagori e...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009202
BERRIA
Euskadi
noticias
Tubacex enpresak 14,1 milioi euroren irabaziak lortu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, aurreko urteko epe berean baino %25,7 gutxiago. Jaitsiera hori unean uneko merkatuaren baldintzek eragin dutela azaldu du Arabako enpresak, eskaera %30 jaitsi delako, esaterako.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009203
BERRIA
Euskadi
noticias
KAIRO. Giza Eskubideak Aztertzeko Kairoko Institutuaren arabera, zenbait estatuk EI Estatu Islamikoaren mehatxua erabiltzen dute aitzakia gisa giza eskubideak «urratzeko»: «Zilegitasun faltsuak ematen dizkiete euren gobernuei». Besteak beste, Egipto eta Saudi Arabia aipatu ditu institutuak.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009204
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizarte Segurantza eta espetxe eskumena eskualdatzeko lantaldea eskatu dio Erkorekak Sanchezi Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Espainiako Gobernuari eskatu dio "atzerapenik gabe" lantalde bat sor dezala, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko. Esan du espetxe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009205
BERRIA
Euskadi
noticias
Neure burua konbentzitu dut, urtez urte, lan nekez eta egoskor bat eginda, edozeinen eta edozeren menpe egotea ez dela erosoa, ez dela ona, eta eskerrak hala egin dudan, egunero irensten dugun estimulu-oldearen ehuneko handi batek horretara baikaramatza, suabe, disimuluan: «lasai, horretaz gu arduratuko gara», «zuzenbi...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009206
BERRIA
Euskadi
noticias
«Une oro minez egotea nekagarria da. Horregatik utzi dut» Astebete igaro da erretiroa hartuko zuela iragarri zuenetik. «Lasaitua» hartu du, eta indarrez heldu diola eguneroko berriari. Nahiz eta inoiz hunkitu egiten den. Ordu mordoa igaro ditu Teresa Errandonea atletak (Irun, Gipuzkoa, 1994) bere kirol ibilbidean zehar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009207
BERRIA
Euskadi
noticias
Erkorekaren ustez, «oso larria eta ulertezina» da debekua 59 minutu. Urgentziaz egin zuen adierazpena atzo Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak presoen eskubideen aldeko manifestazioa debekatu zuela jakin eta ia ordubetera. «Oso erabaki larria da. Erabak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009208
BERRIA
Euskadi
noticias
EAJk PPrekin adostu ditu 2012rako Bizkaiko aurrekontuak. Atzo sinatu zuten akordioa Unai Rementeriak eta Esther Martinezek, EAJk eta PPk Bizkaiko Batzar Nagusietan dituzten bozeramaileek. Gustura azaldu dira bi aldeak; PP batez ere. Izan ere, Martinezen esanetan, «aro berri bat» irekiko du hitzarmenak; ez da Bizkaiko a...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009209
BERRIA
Euskadi
noticias
Ezkabako iheslarien izena jarri nahi diote Rodezno plazari IRUÑEA. Rodezno konde frankistari eskainitako enparantzari izena aldatzeko eskatu dute Iruñean hainbat elkartek, Ahaztuak 1936-1977ek eta Alargunen Herriak esaterako. Proposatu duten izen berria Ezkabako ihesaldiak, askatasunaren plaza da. Horren bitartez, gart...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009210
BERRIA
Euskadi
noticias
Hamaika bizipen, hamar orduan. Asteburuko San Miguel Ligako estropadak Galizian jokatzen direla eta, Zumaiako arraunlariek autobusean egindako 800 kilometro pasatxoko bidaia bertatik bertara jarraitu du BERRIAk. Asteburuko San Miguel Ligako estropadak Galizian jokatzen direla eta, Zumaiako arraunlariek autobusean egind...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009211
BERRIA
Euskadi
noticias
UDAN BAI. HONDARRIBIKO JAIAK. Txilibitu, danbor eta eskopeta eguna. Milaka lagunek zeharkatu dituzte Hondarribiko kaleak festetako egun nagusiko bi alardeetan Milaka lagunek zeharkatu dituzte Hondarribiko kaleak festetako egun Urteroko legean, txilibitu, danbor eta eskopeta soinuek hartu zituzten Hondarribiko kaleak fe...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009212
BERRIA
Euskadi
noticias
100.000 bezerok eskuratu dute jada Eroskiren multitxartela. Eroski Klubeko programaren eta kreditu txartelaren abantailak bateratzen ditu Eroski Klub Mastecardek. Eroskitik kanpo egindako erosketen %1 ere Eroski Klub txartel elkartuan sartzea da tresna horren abantailetako bat.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009213
BERRIA
Euskadi
noticias
Kabalkada antolatu dute Heletan (Nafarroa Beherea). Iaz egin zuten berriz lehen emanaldia, kabalkadarik gabeko 20 urteren ostean. Heletako herria batu eta euskal kultur dinamika bat sortzeko, herria kabalkada berri bat muntatzen hasi zen. Heletako dantzak eta garaiko arropak ikusteko aukera da.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009214
BERRIA
Euskadi
noticias
1 FORMULA. Kimi Raikonnen (Lotus) izan zen azkarrena atzo Bahraingo Sari Nagusiko lehen entrenamendu saio libreetan. Haren atzetik bi Red Bull autoak ibili ziren, Mark Webber eta Sebastian Vettel, hurrenez hurren. Sailkapen saioa gaur jokatuko da (13:00), eta Sari Nagusia, bihar (14:00).
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009215
BERRIA
Euskadi
noticias
ESK-k eta EILASek laneko eritasunak ezkutatu egiten direla salatu dute Konpondu gabeko arazoa da oraindik. Nafarroan 2002an laneko 2.335 gaixotasun deklaratu ziren, eta 2006an, berriz, 1.979. Jaitsiera hori albiste ona litzateke, baldin eta errealitatea islatuko balu, baina ESK eta EILAS sindikatuek uste dute datuok er...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009216
BERRIA
Euskadi
noticias
LITERATURA. 'Sant Jordi destroyer'. Ospakizun handien bizkar, Bartzelona ofizialaren atzean, jai berezi bat egin zen liburu egunaren aitzakian, luma, gona ezin motzago, ile zut eta kolore amaigabeen artean. Ospakizun handien bizkar, Bartzelona ofizialaren atzean, jai berezi bat egin zen liburu egunaren aitzakian, luma,...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009217
BERRIA
Euskadi
noticias
Azalpen gutxi eta erantzun gutxiago eman dizkio Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiak Kataluniako Parlamentuari. Urte luzez ezkutuan izan duen dirutzaren jatorria «zilegi» dela adierazi du, eta bere familiak beldurragatik ez zuela deklaratu. Oposizioko alderdiek alferrik gogorarazi dizkiote urteotan guztiotan ber...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009218
BERRIA
Euskadi
noticias
TELEBISTA. Aranzadi Zientzia elkarteak ETB2ko El conquistador del fin del mundo saioko «jarrera bidegabeak» salatu ditu. Joan den igandeko atalean parte hartzaile batek suge bat hil izana deitoratu du. «Espezie kaltegabea zen, legeak babestua», azaldu dute. Aranzadiren ustetan, «ez da koherentea» diru publikoak finantz...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009219
BERRIA
Euskadi
noticias
Michel Barnierrek eta David Frostek badute udaberrirako plana. Bizpahiru astean behin, batzuetan Bruselan eta besteetan Londresen, hitzordua dute Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren etorkizuneko harremana finkatzeko. Negoziazioak atzo hasi ziren, eta gutxienez maiatzera arte iraungo dute. Europako Batzordeak ust...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009220
BERRIA
Euskadi
noticias
Agirre errugabea dela esan diote Urkulluk eta Arzalluzek Garzoni. Defentsak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Agirre errugabea dela esan diote Urkulluk eta Arzalluzek Garzoni Defentsak eskatuta, lekuko gisa deklaratu dute Espainiako Auzitegi EAJko EBBko presidente Iñigo Urkullu eta al...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009221
BERRIA
Euskadi
noticias
GASTEIZ. Urte hasieran Arabako enpresen eskaeretan atzemandako hobetze txikiak indarra hartu du apiriletik ekainera. Lehen aldiz 2010. urtearen erdialdetik, enpresa gehiagok igo dituzte eskaerak (%38) jaitsi dituztenak baino (%28). Hasi berri den hiruhilekoan salmentak, eskaerak eta ekoizpena handitzea espero du Arabak...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009222
BERRIA
Euskadi
noticias
Enplegu politika aktiboak udazkenean eskualdatuko dituzte. Manuel Chavesek «erabat» baztertu du espetxe politiken eskuduntza Eusko Jaurlaritzari ematea Enplegu politika aktiboak udazkenean eskualdatuko dituzte Manuel Chavesek «erabat» baztertu du espetxe politiken eskuduntza Eusko Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlar...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009223
BERRIA
Euskadi
noticias
Hogbood estatubatuarrak irabazi du final ikusgarria. Hogbood eta Parkinson zoragarri aritu dira Billabong Pro Mundaka probako final estuan, zaleen gozagarri Hogbood estatubatuarrak irabazi du final ikusgarria Hogbood eta Parkinson zoragarri aritu dira Billabong Pro Mundaka Finala amaitzeko 25 segundo falta zirela iraba...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009224
BERRIA
Euskadi
noticias
«Azken eskaintza» egin duela ohartarazi die Azkarragak EAEko Justiziako langileei. Langileek proposatutako soldaten igoera onartzen ez badute, dekretuz ezarriko du Eusko Jaurlaritzak «Azken eskaintza» egin duela ohartarazi die Azkarragak EAEko Justiziako Langileek proposatutako soldaten igoera onartzen ez badute, dekre...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009225
BERRIA
Euskadi
noticias
Bulgariako lehen ministroaren kargua utzi du Borisovek SOFIA. Hauteskundeak irabazi bazituen ere, lehen ministroaren kargua utziko duela iragarri zuen atzo Boiko Borisov Bulgariako lehen ministroak. Gaur egingo dute parlamentua osatzeko saioa, eta horren ostean jakinaraziko du bere alderdiak hautagai berria.
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009226
BERRIA
Euskadi
noticias
Ikasleentzako film eskaintza egingo du Tinko Euskara Elkarteak Koronabirusak eragindako krisialdi egoera honetan, Tinko Euskara Elkarteak haur eta gaztetxoentzako zinema eskaintza egingo du datozen asteetan. Elkarteak posta elektronikoz igorri die mezu bat Hego Euskal Herriko ikastetxeei, eta, horiek izena eman ondoren...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009227
BERRIA
Euskadi
noticias
Engineea Remote enpresa nafarrak sortutako aplikazio baten bidez, 3Dko argazkiak atera daitezke gailu aurreratuen beharrik gabe. IPhone bat besterik ez da behar izango. Aurrerantzean, edonoren eskura egongo da azken belaunaldiko irudiak ateratzeko aukera eta, ostean, norbere gustura editatzeko. Ondoren, aukerarik ez da...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009228
BERRIA
Euskadi
noticias
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, tratu txar fisiko eta psikologikoak egotzita GASTEIZ. Herenegun iluntzean, 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizko Zabalgana auzoan, genero indarkeria leporatuta. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, tratu txar fisiko eta psikologiko jarraituak eragin zizkion bikotekide...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009229
BERRIA
Euskadi
noticias
«Haizea ez da izan tropela mozteko modukoa, baina azken kilometroetan tentsio handia egon da. Gaur, lehen mugimendu garrantzitsuak egon daitezke». «Helmugatik 25 kilometrora erabaki dut esprintean sartzen saiatuko nintzela. Satelite bidezko irudiak ikusi nituen, eta iruditu zitzaidan azken kilometroak niretzat egokiak ...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009230
BERRIA
Euskadi
noticias
Augusto Pinochetek zuzentzen zuen gobernuak galdeketa antolatu zuen 1988an, diktaduraren jarraipenaren inguruan erabakitzeko. Izan ere, 1980an onartutako Konstituzioaren arabera, militarrek proposaturiko hautagaiak herritarren oniritzia jaso behar zuen zortzi urte geroago egitekoa zen galdeketa batean. Unea iritsi zene...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009231
BERRIA
Euskadi
noticias
Bilerak gorabehera, ofizialki oraindik ez dago ezer erabakita CDUk sozialdemokratengana jo du lehenbizi, baina Berdeak ere hartuko ditu kontuan. Datorren ostegunean bilduko dira bi blokeetako ordezkariak, eta kristau-demokratek gero erabakiko dute norekin jarraitu negoziatzen. SPDren aldetik ere ez dute ofizialki baiez...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009232
BERRIA
Euskadi
noticias
Basque Country Estrategiaren barnean, nazioartekotzea bideratzeko eremu eta esparru estrategikoak identifikatu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak. Estrategiaren planak Israel aipatzen du harremana sendotu beharreko lehentasuna duten tokien artean. "Ekialde Hurbilean, Israel ikasteko aukera emango duen bazkide lehenetsia d...
cc-by-sa 4.0
BERRIA_0009233
BERRIA
Euskadi
noticias
18/98 sumarioko auzipetu taldeak '1898erantzun' bloga zabaldu du 18/98 sumarioan auzipetutakoek blog bat jarri dute martxan, eta gaurtik aurrera euskal gizarteak libre izango du sarrera. Helbidea www.blogari.net/1898erantzun da. Duela bi aste aurkeztutako Herri gisa erantzuteko garaia manifestua eta bertan jasotzen dir...
cc-by-sa 4.0