date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234372/alokairuaren-prezioa-mugatzen-ahalko-dute-ipar-euskal-herriko-24-herritan.htm | Gizartea | Alokairuaren prezioa mugatzen ahalko dute Ipar Euskal Herriko 24 herritan | Egun agertu da alokairuak mugatu ahal izateko dekretua Frantziako Agerkari Ofizialean. Lapurdiko 24 herritan aplikatzen ahalko dute neurria; besteak beste, Angelun, Baionan eta Miarritzen. | Alokairuaren prezioa mugatzen ahalko dute Ipar Euskal Herriko 24 herritan. Egun agertu da alokairuak mugatu ahal izateko dekretua Frantziako Agerkari Ofizialean. Lapurdiko 24 herritan aplikatzen ahalko dute neurria; besteak beste, Angelun, Baionan eta Miarritzen. | Euskal Hirigune Elkargoak alokairuaren prezioa mugatzeko tresnak eskatu zituen, eta Frantziako Etxebizitzarako ministro delegatu Patrice Vergrietek uda honetan hitzeman zuen horretarako bidea irekiko zuela. Bada, egun agertu da dekretua Frantziako Agerkari Ofizialean: Lapurdiko tentsio handiko eremuko 24 herrietako alo... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234373/etxarri-aranazko-ikastolak-zangozakoari-eman-dio-nafarroa-oinez-en-lekukoa.htm | Gizartea | Etxarri Aranazko ikastolak Zangozakoari eman dio Nafarroa Oinez-en lekukoa | Andra Mari ikastolako ordezkariak «oso pozik» agertu dira urriaren 8an bildutako jendetzarekin, eta «betetzat» jo dituzte hasieran jarritako helburuak. | Etxarri Aranazko ikastolak Zangozakoari eman dio Nafarroa Oinez-en lekukoa. Andra Mari ikastolako ordezkariak «oso pozik» agertu dira urriaren 8an bildutako jendetzarekin, eta «betetzat» jo dituzte hasieran jarritako helburuak. | Heldu den urtean, Zangozan piztuko da Nafarroako ikastolen festa. Gaur egin dute 2024ko Nafarroa Oinez-en aurkezpena, Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkartearen egoitzan, eta han izan dira ikastolako arduradunak eta baita Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastolako ordezkariak ere, iragan berri den festaren balorazioa egin e... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234374/urrezko-pioletak-jirishanca-pumari-chhish-ekialdekoa-eta-jugal-spire.htm | albisteak | Urrezko Pioletak: Jirishanca, Pumari Chhish Ekialdekoa eta Jugal Spire | Alik Berg eta Quentin Roberts kanadarrek, Christophe Ogier, Victor Saucede eta Jerome Sullivan frantsesek eta Paul Ramsden eta Tim Miller britainiarrek jasoko dute garaikur preziatua. Ibilbide osoari ematen zaion Urrezko Pioleta George Lowe estatubatuarrak jasoko du. | Urrezko Pioletak: Jirishanca, Pumari Chhish Ekialdekoa eta Jugal Spire. Alik Berg eta Quentin Roberts kanadarrek, Christophe Ogier, Victor Saucede eta Jerome Sullivan frantsesek eta Paul Ramsden eta Tim Miller britainiarrek jasoko dute garaikur preziatua. Ibilbide osoari ematen zaion Urrezko Pioleta George Lowe estatub... | Jakinarazi dituzte 2022ko igoera onenen Urrezko Pioletak; iragarri dute zer eskaladak eta eskalatzailek jasoko dituzten garaikur preziatuak azaroaren 14tik 16ra bitartean Briançonen (Frantzia) egingo den ekitaldian. Hiru euskal eskalada zeuden 53 hautatuen artean, eta zerrenda horretan egotea bada nahikoa aitortza, bai... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234375/tratu-txarretatik-babesteko-zentro-batetik-andre-bat-falta-da-eta-erasotzailearen-bila-dabiltza.htm | Gizartea | Tratu txarretatik babesteko zentro batetik andre bat falta da, eta erasotzailearen bila dabiltza | Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu du zentrotik falta direla emakumea eta haren ume txikia, eta Ertzaintzak, berriz, ikerketa bat abian dela | Tratu txarretatik babesteko zentro batetik andre bat falta da, eta erasotzailearen bila dabiltza. Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu du zentrotik falta direla emakumea eta haren ume txikia, eta Ertzaintzak, berriz, ikerketa bat abian dela | Emakume gazte bat da falta da, bere ume txikiarekin, Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxista pairatzen duten andreei harrera egiteko duen zentro batetik. Aldundiak ez du baieztatu zer babes maila ezarria zuen emakume horrek erasotzailearengandik babesteko, eta ertzainek ere ez dute halakorik zehaztu; hedabideen bide... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234376/japoniako-gorenak-konstituzioaren-aurkakotzat-jo-du-sexua-legez-aldatzean-antzutu-beharra.htm | Mundua | Japoniako Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo du sexua legez aldatzean antzutu beharra | Epaileek argudiatu dute arauak mugatu egiten duela «pertsona batek duen eskubidea bere borondatearen kontra gorputza inbaditu ez diezaioten». | Japoniako Gorenak konstituzioaren aurkakotzat jo du sexua legez aldatzean antzutu beharra. Epaileek argudiatu dute arauak mugatu egiten duela «pertsona batek duen eskubidea bere borondatearen kontra gorputza inbaditu ez diezaioten». | Japoniako Auzitegi Gorenak ebatzi du konstituzioaren kontrakoa dela sexua legez aldatu nahi dutenak antzutzera behartzea. Hamabost epaileen erabakia aho batezkoa izan da; argudiatu dute arauak behartu egiten duela «erabaki gogor bat» hartzera, «edo operatu edo sexua aldatzeko erabakia bertan behera utzi».
2004an sartu... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234377/berriak-eta-eusko-ikaskuntzak-elkarlanerako-akordio-bat-sinatu-dute.htm | Gizartea | BERRIAk eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanerako akordio bat sinatu dute | Edukiak zabaltzea sustatzeko eta zorroztasuna bermatzeko batu dituzte indarrak. | BERRIAk eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanerako akordio bat sinatu dute. Edukiak zabaltzea sustatzeko eta zorroztasuna bermatzeko batu dituzte indarrak. | Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Martin Ugalde parkean (Andoain). Elkarlanak lau urte iraungo du, eta luzatzeko aukera izango da. Eusko Ikaskuntzaren jardueren eta proiektuen berri sakon eman ahal izango du BERRIAk, eta sakoneko ... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234378/israelek-jopuntuan-jarri-du-nbe.htm | Mundua | Israelek jopuntuan jarri du NBE | Guterresek Hamas justifikatzen duela argudiatuta, Tel Avivek jakinarazi du uko egingo diola NBEren ordezkariei bisa emateari. Erakundearen idazkari nagusiaren arabera, «gaizki» ulertu dira haren hitzak. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, «guztiz kolapsatuta» dago osasun sistema. | Israelek jopuntuan jarri du NBE. Guterresek Hamas justifikatzen duela argudiatuta, Tel Avivek jakinarazi du uko egingo diola NBEren ordezkariei bisa emateari. Erakundearen idazkari nagusiaren arabera, «gaizki» ulertu dira haren hitzak. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, «guztiz kolapsatuta» dago osasun sistema. | Irudituta NBE Nazio Batuen Erakundearen idazkari nagusi Antonio Guterresek Hamasen ekintzak justifikatu dituela, Israel erakunde horren kontrako erabakiak hartzen hasi da. Laguntza humanitariorako arduradun Martin Griffithsi herrialdean sartzeko bisa ukatu dio. Hango hedabideek kaleratu dutenez, hori jakinarazi du Isra... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234379/asmoa-dute-eaeko-hezkuntza-legea-azaroaren-29an-onartzeko-hezkuntza-batzordean.htm | Gizartea | Asmoa dute EAEko Hezkuntza Legea azaroaren 29an onartzeko Hezkuntza Batzordean | Gaur sortu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean legearen zuzenketa partzialak eztabaidatzeko lantaldea, eta BERRIAk lortu du egutegia. Erreferentzia bat izango da, eta eskatu dute malgutasunez jokatzea. | Asmoa dute EAEko Hezkuntza Legea azaroaren 29an onartzeko Hezkuntza Batzordean. Gaur sortu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean legearen zuzenketa partzialak eztabaidatzeko lantaldea, eta BERRIAk lortu du egutegia. Erreferentzia bat izango da, eta eskatu dute malgutasunez jokatzea. | Jarri dute data: Eusko Legebiltzarreko talde politikoek asmoa dute azaroaren 29an onartzeko EAEko Hezkuntza Legearen behin betiko testua Hezkuntza Batzordean. Gaur erabaki dute lege proiektuari jarritako zuzenketa partzialak eztabaidatzeko lantaldea osatzea, eta hartu dute lehen erabakia: Egutegi bat finkatu dute, eta ... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234380/urkulluk-esan-du-eaen-hizkuntza-ofizial-bi-daudela-jakiteko-obligazioa-dagoela.htm | Gizartea | Urkulluk esan du EAEn hizkuntza ofizial bi daudela jakiteko «obligazioa» dagoela | Astelehenean Bilbon enpresaburuen aurrean egindako agerraldi batean entzun behar izan zituen murmurio eta kexuen harira solastatu da. | Urkulluk esan du EAEn hizkuntza ofizial bi daudela jakiteko «obligazioa» dagoela. Astelehenean Bilbon enpresaburuen aurrean egindako agerraldi batean entzun behar izan zituen murmurio eta kexuen harira solastatu da. | Familia enpresen kongresu baten hasieran izan zen, Bilbon, herenegun, Euskalduna jauregian. Euskaraz eta gaztelaniaz mintzatu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu, eta euskaraz jardun zuenean kexua erakutsi asmo zuten murmurioak eta eztulak egin zituzten han zeuden hainbat pertsonak. Desadostasuna azaldu z... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234381/guggenheim-urdaibai-proiektua-kostaldean-atzapar-pelagikorik-ez.htm | Iritzia | Guggenheim Urdaibai proiektua: kostaldean atzapar pelagikorik ez | Guggenheim Urdaibai proiektua: kostaldean atzapar pelagikorik ez. | 2023-2027ko Agintaldi Plana izeneko dokumentuan, Bizkaiko Foru Aldundiak epe horretarako ezarritako lehentasunezko jarduerak jasotzen dira. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak sarreran dioenez, «[Jarduketa] Horien bidez Bizkaiko herritarrekin dugun konpromisoari erantzuna eman nahi diegu, lan egin nahi dugu pe... | |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234382/jaurlaritzak-sindikatuei-eskatu-die-jarrera-maximalistak-utzi-eta-negoziatzen-jarraitzeko.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak sindikatuei eskatu die «jarrera maximalistak» utzi eta negoziatzen jarraitzeko | Behin-behineko datuen arabera, grebaren parte hartzea %12,03koa izan da Administrazio Orokorrean, %41,4koa Hezkuntzan, eta %5,9koa Osakidetzan. | Jaurlaritzak sindikatuei eskatu die «jarrera maximalistak» utzi eta negoziatzen jarraitzeko. Behin-behineko datuen arabera, grebaren parte hartzea %12,03koa izan da Administrazio Orokorrean, %41,4koa Hezkuntzan, eta %5,9koa Osakidetzan. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan UGT ez beste sindikatuek antolatu duten grebaren behin-behineko balorazioa egin du Eusko Jaurlaritzak. Administrazio Orokorreko, Hezkuntzako, Osasuneko eta Segurtasuneko lanuztearen parte hartze datuak eman ditu Jon Agirre Lan Harremanen zuzendariak. Eguerdiko hamabi e... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234383/erabateko-subiranotasuna-aldarrikatu-du-eh-bilduk-gernikako-estatutuaren-urtemugan.htm | Politika | «Erabateko subiranotasuna» aldarrikatu du EH Bilduk, Gernikako Estatutuaren urtemugan | «Euskal herritarren gehiengo handi batek bere eguneroko bizitzan eragiten dioten kontu guztiak erabaki nahi ditu hemen», adierazi du Maddalen Iriarte EH Bilduko kideak Santiagoko zubian, Pernando Barrenarekin batera egin duen agerraldian. | «Erabateko subiranotasuna» aldarrikatu du EH Bilduk, Gernikako Estatutuaren urtemugan. «Euskal herritarren gehiengo handi batek bere eguneroko bizitzan eragiten dioten kontu guztiak erabaki nahi ditu hemen», adierazi du Maddalen Iriarte EH Bilduko kideak Santiagoko zubian, Pernando Barrenarekin batera egin duen agerral... | Gernikako Estatutuaren 44. urtemugaren efemeridea baliatu du EH Bilduk adierazteko «ez duela burujabetza itzulgarririk nahi». Horretarako egin dute agerraldia Irungo Santiago zubiaren oinezko pasabidean Maddalen Iriartek eta Pernando Barrenak; bistarazteko, Hego Euskal Herria eta Ipar Euskal Herria lotzen dituen pasabi... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234384/zerbitzu-publikoak-hemen-adosteko-exijitu-dute-sindikatuek.htm | Ekonomia | Zerbitzu publikoak «hemen adosteko» exijitu dute sindikatuek | Grebaren erantzuna «oso zabala» izan dela azpimarratu dute. Manifestazioetan 30.000 langilek baino gehiagok hartu dute parte. | Zerbitzu publikoak «hemen adosteko» exijitu dute sindikatuek. Grebaren erantzuna «oso zabala» izan dela azpimarratu dute. Manifestazioetan 30.000 langilek baino gehiagok hartu dute parte. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna izan dute asteazken honetan. Sindikatuen arabera, «oso zabala» izan da lanuzteari eman zaion erantzuna. «Pozik gaude erantzunarekin», nabarmendu du Igor Eizagirre ELAko zerbitzu publikoetako idazkari nagusiak, Bilboko manifestazioa hasi aurretik egindako adiera... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234385/mendiz-josia-eta-berritasunez-zipriztindua-dator-tourra.htm | Kirola | Mendiz josia eta berritasunez zipriztindua dator Tourra | Parisen bukatuko ez den lehen Tourra jokatuko du datorren urtean gizonezkoen tropelak. Mendiko zazpi etapa, bi erlojupeko eta lurbide ugariko etapa bat izango dira tartean. Emakumezkoen lasterketa Alpe d’Huezen amaituko da | Mendiz josia eta berritasunez zipriztindua dator Tourra. Parisen bukatuko ez den lehen Tourra jokatuko du datorren urtean gizonezkoen tropelak. Mendiko zazpi etapa, bi erlojupeko eta lurbide ugariko etapa bat izango dira tartean. Emakumezkoen lasterketa Alpe d’Huezen amaituko da | Berezia izango da datorren urteko FrantziakoTourra. Salbuespen gisa, gizonezkoen lehia ez da Parisen bukatuko, Nizan baizik, uztailaren 21ean. Bost egun geroago hasiko dira Pariseko Joko Olinpikoak, eta horregatik, Tourreko azken etapa Frantziako hiriburutik kanpo jokatuko da, historian lehen aldiz. Halaber, aurrenekoz... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234386/seaskak-manifestazio-nazionala-eginen-du-azaroaren-18an-beskoitzeko-ikastolaren-alde.htm | Gizartea | Seaskak manifestazio nazionala eginen du azaroaren 18an, Beskoitzeko ikastolaren alde | Salatu dute herriko etxeak uko egin diela ikastolarentzat eraikin berria egiteko elkarrizketa orori, eta baldintza «arbitrarioak» ezartzen dizkietela. Euskal Herriko euskaltzale guziei dei egin diete mobilizatzeko. | Seaskak manifestazio nazionala eginen du azaroaren 18an, Beskoitzeko ikastolaren alde. Salatu dute herriko etxeak uko egin diela ikastolarentzat eraikin berria egiteko elkarrizketa orori, eta baldintza «arbitrarioak» ezartzen dizkietela. Euskal Herriko euskaltzale guziei dei egin diete mobilizatzeko. | 70eko hamarkadako gorabeherak oroitarazi dizkio Seaskari Beskoitzeko (Lapurdi) Herriko Etxearekin duen auziak. «Herriko etxeak hartzen duen jarrera euskararen kontrako jarrera da, eta nahitara hartzen dute», salatu du Peio Jorajuria Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakariak. «Ikastola mugatu nahian, nahi du... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234387/erreferendumik-egin-gabe-onartutzat-eman-da-vweko-akordioa.htm | Ekonomia | Erreferendumik egin gabe, onartutzat eman da VWeko akordioa | UGTk eta CCOOk adierazi dute galdeketaren emaitza onartzera behartuta zegoela langileen batzorde osoa, eta ELA, LAB eta CGT aurka azaldu dira: «Ez dugu akordio hori sinatuko, ados ez gauden puntu asko baitauzka eta beste gai askori buruz ez baita hitz egiten» | Erreferendumik egin gabe, onartutzat eman da VWeko akordioa. UGTk eta CCOOk adierazi dute galdeketaren emaitza onartzera behartuta zegoela langileen batzorde osoa, eta ELA, LAB eta CGT aurka azaldu dira: «Ez dugu akordio hori sinatuko, ados ez gauden puntu asko baitauzka eta beste gai askori buruz ez baita hitz egiten» | Ostiralean sinatuko dute Nafarroako Volkswagenen X. hitzarmena enpresak, UGTk eta CCOOk. Ustez, aste honetarako langileen artean zuzendaritzak eta batzordeak hitzartutako akordioari buruzko erreferendum bat zen deitzekoa, baina azkenean ez da egingo.
Gaur bildu da langile batzordea gai hori aztertzeko. Aurreko astean ... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234388/esa-handitzeko-lanak-geldirik-daudela-salatu-dute-rio-aragon-eta-esaez-elkarteek.htm | Gizartea | Esa handitzeko lanak geldirik daudela salatu dute Rio Aragon eta Esa+Ez elkarteek | Urtegiaren aurkako taldeek jakinarazi dute Ebroko Ur Konfederazioak bi behargin dituela obretan uneotan: administrari bat eta segurtasuneko arduradun bat. | Esa handitzeko lanak geldirik daudela salatu dute Rio Aragon eta Esa+Ez elkarteek. Urtegiaren aurkako taldeek jakinarazi dute Ebroko Ur Konfederazioak bi behargin dituela obretan uneotan: administrari bat eta segurtasuneko arduradun bat. | Ur gelditan. Esako urtegia handitzeko lanak «erabat etenda» daude gaur egun, Rio Aragon eta Esa + Ez elkarteen arabera. Azpiegitura horren aurkako taldeek ohar bidez salatu dute Ebroko Ur Konfederazioak, gaur-gaurkoz, bi behargin baino ez dituela hor lanean: administrari bat eta segurtasun arduraduna. Taldeon arabera, ... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234389/gernika-palestina-ekinaldiak-mobilizatzen-jarraitzeko-deia-egin-du.htm | Politika | Gernika-Palestina ekinaldiak «mobilizatzen jarraitzeko deia» egin du | Joan den larunbateko manifestazioa «arrakastatzat» jo dute, eta iragarri dute «urgentziazko kontsulta» egiten ari direla, aurrerantzean zer egin erabakitzeko. | Gernika-Palestina ekinaldiak «mobilizatzen jarraitzeko deia» egin du. Joan den larunbateko manifestazioa «arrakastatzat» jo dute, eta iragarri dute «urgentziazko kontsulta» egiten ari direla, aurrerantzean zer egin erabakitzeko. | Aitortu dutenez, «berriz elkartu beharrik ez izateko asmoz» sortu zuten zenbait eragilek Gernika-Palestina herri deialdia, eta haren egiteko nagusia zen Palestinari elkartasuna adierazteko joan den larunbatean Donostian egindako nazio manifestazioa. Baina ikusirik Gazan eta Palestina osoan «indarkeria etengabe goraka» ... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234390/auto-kutsagarrien-zirkulazioa-mugatuko-du-udalak-bilbo-erdialdean.htm | Gizartea | Auto kutsagarrien zirkulazioa mugatuko du udalak Bilbo erdialdean | Airearen kalitatea hobetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea da asmoa. Neurriak lanegunetan ezarriko dira soilik. | Auto kutsagarrien zirkulazioa mugatuko du udalak Bilbo erdialdean. Airearen kalitatea hobetzea eta mugikortasun iraunkorra sustatzea da asmoa. Neurriak lanegunetan ezarriko dira soilik. | Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak onartu du etorkizuneko emisio txikiko eremua arautuko duen ordenantza proiektua. Ibilgailu «kutsatzaileek eta oso kutsatzaileek mugatuta» izango dute emisio txikiko eremuan sartzea, zirkulatzea eta aparkatzea. Zehazki, 0, ECO o C bereizgarriak ez dituzten autoak ezingo dira sartu, hau... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234391/elikadura-ekoizpena-etxaldetik-ikasgelara.htm | Gizartea | Elikadura ekoizpena: etxaldetik ikasgelara | Lurretik Ikasiz egitasmoa aurkeztu dute Baztan-Bidasoako zazpi eragilek. Helburua elikaduraren auzia ikastetxeetan lantzea da, «ekoizleei aurpegia jarriz». Material didaktikoa prestatu dute, eta Euskal Herriko gainerako lekuetako ekoizle eta eskolek erabili dezake, eredu moduan. | Elikadura ekoizpena: etxaldetik ikasgelara. Lurretik Ikasiz egitasmoa aurkeztu dute Baztan-Bidasoako zazpi eragilek. Helburua elikaduraren auzia ikastetxeetan lantzea da, «ekoizleei aurpegia jarriz». Material didaktikoa prestatu dute, eta Euskal Herriko gainerako lekuetako ekoizle eta eskolek erabili dezake, eredu modu... | Zer dira artisau erara egindako elikagaiak? Zein alde dago nekazaritza industrialaren eta iraunkorraren artean? Zertan desberdintzen dira abeltzaintza intentsiboa eta estentsiboa? Zertaz da garrantzitsua bertako produktuak kontsumitzea? Elikadura ekoizpenari buruzko galdera horiek erantzutea ez da zaila Euskal Herriko ... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234392/eragin-handiena-hezkuntzan-eta-garraioan-eta-txikiagoa-osasungintzan.htm | Ekonomia | Eragin handiena hezkuntzan eta garraioan, eta txikiagoa osasungintzan | Deitzaileek ontzat jo dute greba. Eusko Jaurlaritzak sindikatuei eskatu die «jarrera maximalistak» utzi eta negoziatzen jarraitzeko. | Eragin handiena hezkuntzan eta garraioan, eta txikiagoa osasungintzan. Deitzaileek ontzat jo dute greba. Eusko Jaurlaritzak sindikatuei eskatu die «jarrera maximalistak» utzi eta negoziatzen jarraitzeko. | «Haserreari» termometroa jartzea: helburu hori ere bazuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoan asteazken honetan eginiko grebak, eta sindikatuen susmoa bete egin da. Milaka langilek bat egin dute deialdiarekin eta agertu dute ezinegona. Deitzaileek azpimarratu dute mobilizazioaren «arrakasta» erakundeentz... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234393/mike-johnson-izendatu-dute-aebetako-ordezkarien-ganberako-presidente.htm | Mundua | Mike Johnson izendatu dute AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente | Louisianako errepublikano ultrakontserbadoreak 220 boto lortu ditu, izendatua izateko behar zituenak baino hiru gehiago. AEBetako behe ganbera etenda egon da hilaren 2an Kevin McCarthy kargugabetu zutenetik. | Mike Johnson izendatu dute AEBetako Ordezkarien Ganberako presidente. Louisianako errepublikano ultrakontserbadoreak 220 boto lortu ditu, izendatua izateko behar zituenak baino hiru gehiago. AEBetako behe ganbera etenda egon da hilaren 2an Kevin McCarthy kargugabetu zutenetik. | AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak badauka presidentea: Mike Johnson. Louisiana ordezkatzen duen errepublikano ultrakontserbadoreak ganberako 217 diputaturen babesa behar zuen izendatua izateko, eta 220 boto jaso ditu. Horrek irtenbidea emango dio hiru asteko blokeoari, behe ganbera etenda egon baita... |
2023-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/234415/israelek-lurrez-inbaditu-du-gaza.htm | Mundua | Israelek lurrez inbaditu du Gaza | Israelgo irratia batek jakinarazi duenez, gaur goizean sartu da Israelgo armada Gazan. Airez, lurrez eta itsasoz eraso egingo zuela iragarri zuen Netanyahuk. | Israelek lurrez inbaditu du Gaza. Israelgo irratia batek jakinarazi duenez, gaur goizean sartu da Israelgo armada Gazan. Airez, lurrez eta itsasoz eraso egingo zuela iragarri zuen Netanyahuk. | * Gazako osasun sistema, «guztiz kolapsatuta» eta zerbitzuz kanpo
* Manifestazio nazionalera deitu dute Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko
* Israelen bizi den bilbotarra oraindik bahituta daukatela baieztatu dute |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234416/israelgo-armadak-sartu-irten-bat-egin-du-gazan-lurrez-inbasioa-prestatzeko.htm | Mundua | Israelgo armadak sartu-irten bat egin du Gazan, lurrez, inbasioa «prestatzeko» | Militarrek esan dute «Hamasen 250 helbururi baino gehiagori» egin dietela eraso. NBEk ohartarazi du zerrendan ez dagoela zibilentzako «toki segururik». | Israelgo armadak sartu-irten bat egin du Gazan, lurrez, inbasioa «prestatzeko». Militarrek esan dute «Hamasen 250 helbururi baino gehiagori» egin dietela eraso. NBEk ohartarazi du zerrendan ez dagoela zibilentzako «toki segururik». | Israelgo armadak sartu-irten «selektibo bat» egin du Gaza iparraldean bart gauean, lurrez, militarrek gaur goizean baieztatu dutenez. Hasieran uste zen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak asteotan hainbatetan iragarri duen lurreko erasoaldia zela, baina tankeekin egindako sartu eta ateratzeko operazio bat izan... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234417/ebroko-ur-konfederazioak-aitortu-du-esako-lanak-laquobehin-behineanraquo-eten-dituela.htm | Gizartea | Ebroko Ur Konfederazioak aitortu du Esako lanak «behin-behinean» eten dituela | Erakundeak jakinarazi du presaren gainezkabideak moldatuko dituela, urtegia handitzeko lanen proiektuan. 22 urte igaro dira urtegia handitzeko lanak hasi zituztenetik. | Ebroko Ur Konfederazioak aitortu du Esako lanak «behin-behinean» eten dituela. Erakundeak jakinarazi du presaren gainezkabideak moldatuko dituela, urtegia handitzeko lanen proiektuan. 22 urte igaro dira urtegia handitzeko lanak hasi zituztenetik. | Nafarroako urtegirik handiena da Esakoa, eta Aragoi ibaia erregulatzen du. Francisco Franco diktadoreak inauguratu zuen, 1959an, eta Espainiako Gobernuak 1983an onartu zuen urtegia handitzeko proiektua. 2001ean jarri zuten lanen lehen harria. Ordutik, ziurgabetasuna nabarmendu da Esan: lanen aurrekontuaren neurri berea... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234418/gizon-batek-hemezortzi-pertsona-hil-ditu-mainen-bi-tiroketatan.htm | Mundua | Gizon batek hemezortzi pertsona hil ditu Mainen, bi tiroketatan | Ustezko egileak ihes egin du, eta oraindik ez dute topatu. | Gizon batek hemezortzi pertsona hil ditu Mainen, bi tiroketatan. Ustezko egileak ihes egin du, eta oraindik ez dute topatu. | Gaur goizaldean, gizon batek bi tiroketa masibo egin ditu Mainen (AEB), eta gutxienez hemezortzi pertsona hil eta hamahiru zauritu ditu. Tiroketak Lewiston hirian izan dira; bat, bolatoki batean, eta, bestea, jatetxe batean. Beste tiroketa bat izan den ere ikertzen ari dira. Ustezko tiratzaileak ihes egin du, eta Poliz... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234419/enplegu-sorrera-eten-egin-da-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Enplegu sorrera eten egin da Hego Euskal Herrian | Udako hiru hilabeteetan 15.600 langabe gehiago zenbatu ditu INEk. Industrian galdu da lanpostu gehien. | Enplegu sorrera eten egin da Hego Euskal Herrian. Udako hiru hilabeteetan 15.600 langabe gehiago zenbatu ditu INEk. Industrian galdu da lanpostu gehien. | Udako hiru hilabeteak txarrak izan dira Hego Euskal Herriko lan merkatuarentzat. INE Espainiako Estatistika Institutuak biztanleria aktiboaren inguruan egindako inkestaren arabera, 15.600 langabe gehiago daude lau herrialdeetan, 119.100 guztira; langabezia tasa puntu bat igo da bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234420/iberdrolak-17-handitu-ditu-irabaziak-irailera-bitartean.htm | Ekonomia | Iberdrolak %17 handitu ditu irabaziak irailera bitartean | Zerga bereziagatik %1,2 gehiago ordaindu behar izan badu ere, nabarmen handitu ditu irabaziak. Galanek begi onez jo du Europako merkatu elektrikoaren erreforma. | Iberdrolak %17 handitu ditu irabaziak irailera bitartean. Zerga bereziagatik %1,2 gehiago ordaindu behar izan badu ere, nabarmen handitu ditu irabaziak. Galanek begi onez jo du Europako merkatu elektrikoaren erreforma. | Urtarriletik irailera bitartean 3.637 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, iazko epe berean baino %17,2 gehiago. Bolada horri eutsiz gero, berriro ere inoiz baino diru gehiago irabaziko du aurten. Izan ere, iazkoa inoizko irabazirik handienen urtea izan zen Bilboko enpresa horrentzat, 4.339 milioi euro irabazi baitzitu... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234421/eusko-legebiltzarrak-jaurlaritzari-eskatu-dio-ikus-entzunezkoak-indartzeko.htm | Bizigiro | Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio ikus-entzunezkoak indartzeko | EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute eskaera egiteko, eta erdibideko zuzenketa bat adostu dute. PP eta Ciudadanos abstenitu egin dira, eta soilik Voxek bozkatu du aurka. Legebiltzarrak «ontzat» jo du Primeran plataforma sortu izana. | Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio ikus-entzunezkoak indartzeko. EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk bat egin dute eskaera egiteko, eta erdibideko zuzenketa bat adostu dute. PP eta Ciudadanos abstenitu egin dira, eta soilik Voxek bozkatu du aurka. Legebiltzarrak «ontzat» jo du Primeran plataf... | Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio indartu dezala ikus-entzunezkoen alorra, eta sistema gisa funtzionatzeko eta egituratzeko dauden aukerak aztertu eta garatu ditzala. «Sorkuntzan, ekoizpenean eta hedapenean ditugun baliabide guztiak elkarreraginean jarriz». EH Bilduren mozio bat izan da akordioaren ab... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234422/siemens-energyk-alemaniako-gobernuaren-erreskatea-eskatu-du-gamesaren-galerengatik.htm | Ekonomia | Siemens Energyk Alemaniako Gobernuaren erreskatea eskatu du, Gamesaren galerengatik | Siemens Gamesaren jabe den taldeak 4.500 milioi euro galtzea espero du aurten, eta, proiektuak finantzatzeko arazoak dituenez, bermeak negoziatzen ari da Berlingo gobernuarekin. | Siemens Energyk Alemaniako Gobernuaren erreskatea eskatu du, Gamesaren galerengatik. Siemens Gamesaren jabe den taldeak 4.500 milioi euro galtzea espero du aurten, eta, proiektuak finantzatzeko arazoak dituenez, bermeak negoziatzen ari da Berlingo gobernuarekin. | Alemaniako Der Spiegel aldizkariak kaleratu du Siemens Energy taldea nabarmen okertu dela. Zabaldutako informazioaren arabera, arazoak ditu proiektu energetikoak finantzatzeko, sektore eolikoan egiten ari diren negozioen eraginez, eta, horregatik, Alemaniako Gobernuarekin eta hiru bankurekin negoziatzen ari da: gobernu... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234423/kutxabankek-jada-gainditu-ditu-iazko-irabaziak.htm | Ekonomia | Kutxabankek jada gainditu ditu iazko irabaziak | BBK, Kutxa eta Vitalen bankuak 385,2 milioi irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino %53 gehiago. | Kutxabankek jada gainditu ditu iazko irabaziak. BBK, Kutxa eta Vitalen bankuak 385,2 milioi irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz baino %53 gehiago. | Aparretan daude euroguneko bankuak iazko uztailean Europako Banku Zentrala interes tasak igotzen hasi zenetik. Kutxabank ez da salbuespena: urteko lehen bederatzi hilabeteetan 385,2 milioi euro irabazi ditu, iaz tarte horretan baino %53,8 gehiago.
Dagoeneko gainditu ditu iazko emaitza onak, baina ez hori bakarrik: atz... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234424/bero-jasanezinaz-eta-lurpeko-uren-agortzeaz-ohartarazi-du-nbek.htm | Mundua | Bero «jasanezinaz» eta lurpeko uren agortzeaz ohartarazi du NBEk | Munduak bizi duen krisi ekologikoak ekar ditzakeen sei arrisku katastrofiko zerrendatu dituzte Nazio Batuen Erakundearen Unibertsitateak egindako txosten batean. | Bero «jasanezinaz» eta lurpeko uren agortzeaz ohartarazi du NBEk. Munduak bizi duen krisi ekologikoak ekar ditzakeen sei arrisku katastrofiko zerrendatu dituzte Nazio Batuen Erakundearen Unibertsitateak egindako txosten batean. | Gizakiarentzat «bero jasanezina» agertzea, lurpeko urak agortzea eta espezieak bizkor desagertzea dira Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Unibertsitatearen txosten batek identifikatu dituen atzera-bueltarik gabeko sei puntuetatik hiru. Hauek dira beste hirurak: mendiko glaziarrak desagertzea, espazioko kutsadura eta hondame... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234425/ebzk-iradoki-du-aldi-baterako-45ean-utziko-dituela-interesak.htm | Ekonomia | EBZk iradoki du aldi baterako %4,5ean utziko dituela interesak | Inflazioa «oso goian» izango da «oso denbora luzean», banku zentralak aitortu duenez. Ez du eztabaidatu bere balantzean pilatutako zor publikoa bizkorrago arintzeaz. | EBZk iradoki du aldi baterako %4,5ean utziko dituela interesak. Inflazioa «oso goian» izango da «oso denbora luzean», banku zentralak aitortu duenez. Ez du eztabaidatu bere balantzean pilatutako zor publikoa bizkorrago arintzeaz. | Ustekaberik ez da izan, eta Europako Banku Zentralak bere hartan utzi ditu interes tasa ofizialak: aurrerantzean ere bankuek %4,5 ordaindu beharko diote EBZri maileguen truke, eta EBZk %4 ordaindu beharko du bankuen gordailuen truke. Atenasen egindako bileran, EBZk ziurtatu du inflazioa «oso goian» izango dela «oso den... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234426/eh-bilduk-esan-du-aurrekontuetan-aro-aldaketa-islatu-behar-dela.htm | Politika | EH Bilduk esan du aurrekontuetan «aro aldaketa» islatu behar dela | Eskatu du inbertsio publikoak luzaz iraun dezala eta sendoa izan dadila, eta adierazi zaintza publiko komunitarioak «jauzi kualitatiboa» behar duela udaletan. | EH Bilduk esan du aurrekontuetan «aro aldaketa» islatu behar dela. Eskatu du inbertsio publikoak luzaz iraun dezala eta sendoa izan dadila, eta adierazi zaintza publiko komunitarioak «jauzi kualitatiboa» behar duela udaletan. | Eusko Jaurlaritzarako aurrekontu proiektua aurkeztu berri du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak, eta gainerako erakundeek ere ariketa hori egin behar duten abagunean EH Bilduk marko bat aurkeztu du aurrekontuen negoziazioetarako. Unai Urruzuno politika instituzionaleko idazkariak eta Onintze Oleaga udal politikako idazkar... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234427/etxeko-langile-bati-langabezia-saria-jasotzeko-eskubidea-aitortu-dio-epaitegi-batek.htm | Ekonomia | Etxeko langile bati langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortu dio epaitegi batek | 2022ko urriaren aurretik zegoen araudia diskriminatzailea dela ebatzi du epaitegiak, EBko Justizia Auzitegiaren doktrina aplikatuta. | Etxeko langile bati langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortu dio epaitegi batek. 2022ko urriaren aurretik zegoen araudia diskriminatzailea dela ebatzi du epaitegiak, EBko Justizia Auzitegiaren doktrina aplikatuta. | Bilboko Lan Arloko 7. Epaitegiak arrazoia eman die etxeko langile bati eta ELAri; hain zuzen ere, langabezia saria jasotzeko eskubidea aitortu dio 2022ko irailean kaleratutako etxeko langile bati. Sindikatuak adierazi du ebazpena «garrantzitsua» dela, agerian uzten baitu etxeko langileek «diskriminazioa» pairatzen dute... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234428/errusiaren-aurkako-zigorren-kontra-bozkatuko-du-eslovakiako-lehen-ministro-berriak.htm | Mundua | Errusiaren aurkako zigorren kontra bozkatuko du Eslovakiako lehen ministro berriak | Ukrainari inolako laguntza militarrik ez diola emango berretsi du ezker nazionalistako Fico gobernuburuak | Errusiaren aurkako zigorren kontra bozkatuko du Eslovakiako lehen ministro berriak. Ukrainari inolako laguntza militarrik ez diola emango berretsi du ezker nazionalistako Fico gobernuburuak | Eslovakiak lehen ministro berria du atzotik, Robert Fico ezkerreko nazionalista, eta Bruselara joan da gaur Europar Kontseiluaren bileran parte hartzeko. Hegazkinera igo aurretik, argi utzi du zer jarrera izango duen Eslovakiak bileran: Errusiari zigor neurri gehiago jartzearen aurka bozkatuko du, eta berretsi du ez di... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234429/gure-esku-k-ohartarazi-du-burujabetza-prozesu-bat-laquoeztabaidatzeko-eta-adostekoraquo-garaia-dela.htm | Politika | Gure Esku-k ohartarazi du burujabetza prozesu bat «eztabaidatzeko eta adosteko» garaia dela | Hamar urte bete ditu Gure Esku-k, eta zehaztu du ildo «ahalduntzailearekin» eta «mobilizatzailearekin» jarraituko duela. Kontseiluak deitutako azaroaren 4ko manifestazioarekin bat egin du, baita azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin ere. | Gure Esku-k ohartarazi du burujabetza prozesu bat «eztabaidatzeko eta adosteko» garaia dela. Hamar urte bete ditu Gure Esku-k, eta zehaztu du ildo «ahalduntzailearekin» eta «mobilizatzailearekin» jarraituko duela. Kontseiluak deitutako azaroaren 4ko manifestazioarekin bat egin du, baita azaroaren 30eko greba feminista ... | Duela hamar urte ekin zion bere bideari Gure Esku-k. «Ordutik, Euskal Herriak behar duen erabakitzeko eskubidearen aldeko bide honetan ari gara», adierazi du Josu Etxaburu Gure Esku-ko bozeramaileak, eguerdian Bilbon egindako agerraldian. Hamar urte hauetan, harremanak «eraiki», kateak «lotu» eta adostasunak «josi» dit... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234430/ertzaintzak-barne-ikerketa-bat-ireki-du-bortxa-matxista-pairatzen-zuen-andrearen-babesean-okerrik-izan-den-ikertzeko.htm | Gizartea | Ertzaintzak barne ikerketa bat ireki du bortxa matxista pairatzen zuen andrearen babesean okerrik izan den ikertzeko | Emakume gazte bat da falta da, bere ume txikiarekin, Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxista pairatzen duten andreei harrera egiteko duen zentro batetik. | Ertzaintzak barne ikerketa bat ireki du bortxa matxista pairatzen zuen andrearen babesean okerrik izan den ikertzeko. Emakume gazte bat da falta da, bere ume txikiarekin, Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxista pairatzen duten andreei harrera egiteko duen zentro batetik. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak baieztatu du barne ikerketa bat hasi dutela jakiteko okerrik izan zen indarkeria matxista pairatu duen andrearen eta haren haurraren babesean. Gipuzkoako Diputazioak indarkeria matxista pairatzen duten andreei harrera egiteko daukan zentro batetik irten zen andrea... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234431/poliziaren-biktimen-balorazio-batzordeak-bertze-66-biktima-onartzea-proposatuko-du.htm | Politika | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak bertze 66 biktima onartzea proposatuko du | Joxi Zabala biktima gisa aitortuko du, eta Joxean Lasa aitortzea ez dute baztertzen, baina haren senideek txostena epez kanpo aurkeztu zutela erran du batzordeak | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak bertze 66 biktima onartzea proposatuko du. Joxi Zabala biktima gisa aitortuko du, eta Joxean Lasa aitortzea ez dute baztertzen, baina haren senideek txostena epez kanpo aurkeztu zutela erran du batzordeak | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak bertze 66 biktimaren aitorpena proposatuko du bere urteroko txostenean. Tartean Joxi Zabala dago. Joxean Lasa aitortzea ere ez dute baztertzen, haren sendiak ere txostena aurkeztu baitzuen. Dena den, Balorazio Batzordearen txostena datorren astelehenean aurkeztuko dute, hilaren ... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234432/20-urteko-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-bikotekideari-irainak-eta-sexu-erasoak-egin-eta-tratu-txar-psikologikoa-ematea-egotzita.htm | Gizartea | 20 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekideari irainak eta sexu erasoak egin eta tratu txar psikologikoa ematea egotzita | 20 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekideari irainak eta sexu erasoak egin eta tratu txar psikologikoa ematea egotzita. | Arabako Auzitegiak hogei urte eta bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizon bati, emakumezko bikotekidea iraintzea, jotzea, hari tratu txar psikologikoa ematea eta sexu erasoak egitea egotzita. Are, kartzela zigorra bete ostean, zaintzapean aske egon beharko du bost urtean.
Epaileak bereziki kontuan izan du 20... | |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234433/inpunitateari-erantzun-bat.htm | Politika | Inpunitateari erantzun bat | Aranzadiko ikerlari Javier Bucesek liburu batean jaso ditu Jose Miguel Anduezaren, Roberto Perezen eta Antonio Goñiren hilketen nondik norakoak. Hirurak ere polizia frankistaren biktima izan ziren 1970ean. | Inpunitateari erantzun bat. Aranzadiko ikerlari Javier Bucesek liburu batean jaso ditu Jose Miguel Anduezaren, Roberto Perezen eta Antonio Goñiren hilketen nondik norakoak. Hirurak ere polizia frankistaren biktima izan ziren 1970ean. | Hiltzeko modu asko daude, eta modu ezberdinetan hil ziren Jose Miguel Andueza Elizalde, Roberto Perez Jauregi eta Antonio Goñi Igoa 1970ean. Hiru heriotzek, baina, badute lotura bat, Aranzadiko ikerlari Javier Bucesen esanetan: «Poliziaren ekintzen inpunitateak batzen ditu». Hark hiru euskal herritar horien heriotzak a... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234434/glavistako-langileek-irtenbide-bat-eskatu-diote-guardiani-beste-behin.htm | Ekonomia | Glavistako langileek irtenbide bat eskatu diote Guardiani beste behin | Beharginek protesta egin dute Laudioko lantegiaren aurrean. Datorrean astean Eusko Jaurlaritzarekin bilduko dira. | Glavistako langileek irtenbide bat eskatu diote Guardiani beste behin. Beharginek protesta egin dute Laudioko lantegiaren aurrean. Datorrean astean Eusko Jaurlaritzarekin bilduko dira. | Atzerako kontaketa behin-behinean etenda badago ere, Autoglas-Glavistako langileek ez dute epaile batek zer erabaki zain egon nahi. Elkarretaratzeak eta mobilizazioak egiten jarraitzen dute, beren lanpostuen defentsan. Bada, Guardian enpresaren atarira eraman dute protesta gaur beharginek, beste behin ere, Laudioko (Ar... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234435/ainhoa-barbarini-hirugarren-gradua-ematearen-kontra-ebatzi-du-auzitegi-nazionalak.htm | Politika | Ainhoa Barbarini hirugarren gradua ematearen kontra ebatzi du Auzitegi Nazionalak | Gradu progresioa eteten dioten bigarren aldia da. Mikel San Argimiro presoari baldintzapeko askatasuna onartu diote. | Ainhoa Barbarini hirugarren gradua ematearen kontra ebatzi du Auzitegi Nazionalak. Gradu progresioa eteten dioten bigarren aldia da. Mikel San Argimiro presoari baldintzapeko askatasuna onartu diote. | Sare plataformak jakinarazi duenez, Ainhoa Barbarin euskal presoaren hirugarren graduaren kontra ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sarek «atsekabea eta haserrea» adierazi ditu, eta salatu du Eusko Jaurlaritzaren eta Martuteneko espetxeko (Gipuzkoa) tratamendu batzordearen erabakiaren kontrakoa dela epaia: «Pres... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234436/prefetak-erran-du-laquohaurren-interesaraquo-dela-lehentasuna-beskoitzeko-ikastolaren-auzian.htm | Gizartea | Prefetak erran du «haurren interesa» dela lehentasuna Beskoitzeko ikastolaren auzian | Agerraldia egin du, Baionan, Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak hainbat gai jorratzeko. Alokairuen prezioa mugatzen udazkenean hasi nahiko luke Ipar Euskal Herrian. Palestinaren aldeko protestak debekatu izana justifikatu du, zehaztu gabe asteburukoa baimenduko duen. | Prefetak erran du «haurren interesa» dela lehentasuna Beskoitzeko ikastolaren auzian. Agerraldia egin du, Baionan, Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak hainbat gai jorratzeko. Alokairuen prezioa mugatzen udazkenean hasi nahiko luke Ipar Euskal Herrian. Palestinaren aldeko protestak debekatu izana justifikatu ... | Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak berretsi du bitartekaritza lana egiten saiatuko direla Seaska eta Beskoitzeko (Lapurdi) Herriko Etxearen artean. Seaskak salatu du herriko etxeak uko egin diola ikastolarentzat eraikin bat egiteko elkarrizketa orori, eta baldintza «arbitrarioak» ezartzen dizkietela. Manife... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234437/ibarra-epaile-ohiak-dio-laquosufrimenduaren-sozializazioaren-oihartzunakraquo-direla-epai-euskarafoboei-eginiko-kritikak.htm | Gizartea | Ibarra epaile ohiak dio «sufrimenduaren sozializazioaren oihartzunak» direla epai euskarafoboei eginiko kritikak | «Botere judizialaren deslegitimazio sozialerako ENAMek bultzaturiko beste kanpaina bizi batzuen» kutsua hartzen diela esan du Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohiak, Buesa fundazioak antolaturiko jardunaldi batzuetan | Ibarra epaile ohiak dio «sufrimenduaren sozializazioaren oihartzunak» direla epai euskarafoboei eginiko kritikak. «Botere judizialaren deslegitimazio sozialerako ENAMek bultzaturiko beste kanpaina bizi batzuen» kutsua hartzen diela esan du Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidente ohiak, Buesa fundazioak anto... | Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente ohiak gogor egin du euskaldunen hizkuntza eskubideak murrizteko azken epaiak kritikatu dituztenen aurka, eta «ENAMek [Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua] epaileei zilegitasuna kentzeko eginiko kanpainekin» parekatu ditu.
Ibarra EAEko ... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234462/2024-hasieran-hazkundea-gelditzea-espero-du-nafarroako-gobernuak.htm | Ekonomia | 2024 hasieran hazkundea gelditzea espero du Nafarroako Gobernuak | Ekonomia moteltzen ari den arren, aurten BPGa %1,7. handituko dela ziurtatu du Arastik, aurrez kalkulatu baino hiru hamarren gehiago | 2024 hasieran hazkundea gelditzea espero du Nafarroako Gobernuak. Ekonomia moteltzen ari den arren, aurten BPGa %1,7. handituko dela ziurtatu du Arastik, aurrez kalkulatu baino hiru hamarren gehiago | Urratsez urrats, moteltzen ari da Nafarroako ekonomia ere. Urteko lehen bi hiruhilekoetan %0,3 hazi zen, baina hirugarrenean hamarren bat gutxiago hazi da, %0,2. Gelditu, ordea, datorren urtearen hasieran geratuko dela iragarri du Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.
Gobernuaren aurreikuspen berriak bet... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234463/ereduak-eta-tresnak-umeentzat.htm | Gizartea | Ereduak eta tresnak umeentzat | Paula Kasares, Gemma Sangines eta Rosa Ramos adituak hizkuntza sozializazioaz aritu dira Topaguneak antolatutako ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoko jardunaldi batean. | Ereduak eta tresnak umeentzat. Paula Kasares, Gemma Sangines eta Rosa Ramos adituak hizkuntza sozializazioaz aritu dira Topaguneak antolatutako ‘Haurren aurrean, helduok heldu’ egitasmoko jardunaldi batean. | Igandean amaituko da Euskaltzaleen Topaguneak bigarrenez antolatu duen Haurren aurrean, helduok heldu izenburuko egitasmoa; helburu du helduen hizkuntza praktikak aldatzea eta euskararen erabilera sustatzea. Iruñean egin dute —urriaren 19an— egitasmoaren barruko lehen saioa: helduek umeen hizkuntza sozializatzeko proze... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234464/turismoa-behar-dugu-baina-modu-koordinatuan.htm | Gizartea | «Turismoa behar dugu, baina modu koordinatuan» | Lehendik ere turismoaren fokuan dago Oñati, Arantzazuko santutegiagatik, besteak beste, eta Europak herri turistikorik onenaren saria eman dio orain. «Turismo jasangarria» nahi du Izaro Elorzak. | «Turismoa behar dugu, baina modu koordinatuan». Lehendik ere turismoaren fokuan dago Oñati, Arantzazuko santutegiagatik, besteak beste, eta Europak herri turistikorik onenaren saria eman dio orain. «Turismo jasangarria» nahi du Izaro Elorzak. | Europako herri turistikorik onena. Izendapen hori jaso berri du Oñatik, beste 53 herrirekin batera. “Ezustean” jaso du saria Izaro Elorza Oñatiko alkateak (Oñati, 1983), eta “elkarbizitza eta oreka” lehenetsi ditu.
Turismoaren Mundu Erakundeak banatzen duen 2023ko herri turistiko onenaren saria jaso du Oñatik. Nola ja... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234465/etxea-proiektu-komuna.htm | Gizartea | Etxea, proiektu komuna | Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko, hainbat lagunek kooperatiben alde egiten dute. Gordexolan eta Mendatan landa eremuko proiektu komunitarioak dituzte. | Etxea, proiektu komuna. Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko, hainbat lagunek kooperatiben alde egiten dute. Gordexolan eta Mendatan landa eremuko proiektu komunitarioak dituzte. | Aspaldiko asmoa zuten Imanol Madariagak eta haren bikotekideak etxebizitza kooperatiba baten kide egin eta halako etxe batean bizitzea. «Duela hamar bat urte hasi ginen bilatzen, baina orduan gizartea ez zegoen prest: orubea eta finantzaketa lortzeko zailtasunak zeuden, orain legez, baina ohartu nintzen oso zaila zela ... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234466/n-1aren-tunel-baten-sabaiaren-zati-bat-erori-da-ikaztegietan.htm | Gizartea | N-1aren tunel baten sabaiaren zati bat erori da, Ikaztegietan | Ehun asfaltikoaren zati bat erori da errepidera, Gasteizerako aldean. Ez inor zauritu. Errepidea itxi egin dute, eta sei kilometrorainoko ilarak izan dira. | N-1aren tunel baten sabaiaren zati bat erori da, Ikaztegietan. Ehun asfaltikoaren zati bat erori da errepidera, Gasteizerako aldean. Ez inor zauritu. Errepidea itxi egin dute, eta sei kilometrorainoko ilarak izan dira. | Gaur goizaldean N-1 errepideko tunel baten sabaiaren zati bat erori da, 428. kilometroan. Ikaztegietan (Gipuzkoa) izan da ezbeharra, Gasteizerako noranzkoan. Tunelaren sabaia estaltzen duen ehun asfaltikoaren zati bat erori da. 03:00etan gertatu da, eta ez da inor zauritu.
Abisua jaso eta berehala joan dira Gipuzkoako... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234467/kolpetik-behi-andana-bat-eri.htm | Ekonomia | Kolpetik, behi andana bat eri | Hego hemisferiotik jin izurrite hemorragikoak behi andana hunki ditu azken asteetan. Heriotza tasa apala izanik ere, ondorio ekonomiko handiak ukanen ditu. | Kolpetik, behi andana bat eri. Hego hemisferiotik jin izurrite hemorragikoak behi andana hunki ditu azken asteetan. Heriotza tasa apala izanik ere, ondorio ekonomiko handiak ukanen ditu. | Ezustean agertu eta hedatu da gaixotasun hemorragiko epizootikoa, izurrite hemorragikoa. Basa ihizeak eta behiak hunkitzen ditu bereziki, eltxoaren ziztadak kutsaturik. Lehen sintoma, behietan, maingudura da; gero, muturra kolorez aldatzen da, eta gertatzen ahal da mihia hain mingarria izatea ezen behiek ez baitute geh... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234468/datuak.htm | Datuak | Datuak. | 582: izurrite hemorragiko kasuak departamentuan Aste hasieran Frantziako Gobernuko osasun zerbitzuek erran dute 582 izurrite hemorragiko kasu daudela Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Estatu osoan, 1.194. | ||
2023-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/234469/laquoeuskara-da-euskaldunen-aberria-eta-balio-du-beste-hizkuntzen-barnatzekoraquo.htm | Kultura | «Euskara da euskaldunen aberria, eta balio du beste hizkuntzen barnatzeko» | Euskararen eta hizkuntza indoeuroparren ahaidetasuna ikertu du Etxamendik 26 urte hauetan, hitzen erroetara joanez. | «Euskara da euskaldunen aberria, eta balio du beste hizkuntzen barnatzeko». Euskararen eta hizkuntza indoeuroparren ahaidetasuna ikertu du Etxamendik 26 urte hauetan, hitzen erroetara joanez. | Hikuntzalaritza tesia 2007an defendatu zuen Eñaut Etxamendik (Ezterenzubi, 1935), Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Euskera-erdarak: basque et langues indo-européennes: essai de comparaison izenburua duen ikerlanak. Idazle, kantari, irakasle gisa ezagun egin zen Etxamendi, baina azken urteetan euskarak hizkuntza... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234470/emile-benveniste-erroaren-teoriaren-pentsalaria.htm | Emile Benveniste, ‘erroaren teoriaren’ pentsalaria | Emile Benveniste, ‘erroaren teoriaren’ pentsalaria. | Emile Benveniste (Alepo, Siria, 1902-Paris, 1976). Hizkuntzalaria zen, hizkuntza indoeuroparretan berezitua eta gramatiken konparaketan.
Antoine Meilleten ikaslea izan zen Goi Ikasketetako Praktiken Eskolan. Bertan irakasle izan zen gero, 1927 eta 1969 bitartean. Baita Frantziako Kolegioan ere. 1961ean, Claude Levi-St... | ||
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234471/pierre-chantraine-grezieraren-etimologiaren-egile-handia.htm | Pierre Chantraine, grezieraren etimologiaren egile handia | Pierre Chantraine, grezieraren etimologiaren egile handia. | Pierre Chantraine (1899-1974) gramatikari eta helenista frantsesa zen. Berak zuzendu ikerlari talde batekin Grezieraren hiztegi etimologikoa. Hitzen Historia hiztegiaren egilea da, hizkuntza indoeuroparretan eta konparaketan oinarriturik. «Zeru bat nonbait baldin bada, segur naiz han izanen direla. Behar da ikusi nolak... | ||
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234472/beldurraren-topografia.htm | Gizartea | Beldurraren topografia | Marta Romanek eta Begoña Pernasek ‘Gauez ibiltzeko eskubidea’ izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko. | Beldurraren topografia. Marta Romanek eta Begoña Pernasek ‘Gauez ibiltzeko eskubidea’ izenburuko ikerketa egin dute, Iruñeko Udalak eskatuta. Nabarmendu dute oraindik joera dagoela gauez ibiltzen diren emakumeak sexualitatearekin lotzeko. | “Auzi konplexu bat” dela erran du, bertze deus baino lehen; segurtasunari buruzko gogoetan sakondu ahala, “paradoxak agerian” gelditzen direla: “Arazo bat dugu segurtasuna deliturik ezarekin lotzen badugu”, nabarmendu du Marta Romanek (Madril, 1962). Geografoa da, eta Gea21 ingurumen eta gizarte aholkularitza etxeko su... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234473/tubacex-urte-historiko-bat-izateko-bidean.htm | Ekonomia | Tubacex, «urte historiko bat» izateko bidean | Arabako hodigile horrek 27,8 milioi irabazi ditu 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta betea du eskaera zorroa. | Tubacex, «urte historiko bat» izateko bidean. Arabako hodigile horrek 27,8 milioi irabazi ditu 2023ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta betea du eskaera zorroa. | Salmenta handiak, irabazi mardulak eta eskaera oparoak. Edozein enpresaren ametsa diren kontuak aurkeztu ditu Tubacexek, eta gustura dagoela ezkutatzen ez da saiatu Jesus Esmoris konpainiako kontseilari ordezkaria: «CNMVri aurkeztu dizkiogun emaitzekin baieztatu egiten dugu 2023a urte historikoa izango dela emaitzen al... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234474/pantailen-lilurak-kezkatuta.htm | Gizartea | Pantailen lilurak kezkatuta | Seme-alaben lagunak smartphonearekin ikusteak arduratuta, guraso taldeak sortu dira ikastetxeetan. Telefonoa emateko adina atzeratu nahi dute, eta emango dietenerako prestatu nahi dituzte seme-alabak, egoki erabil ditzaten. | Pantailen lilurak kezkatuta. Seme-alaben lagunak smartphonearekin ikusteak arduratuta, guraso taldeak sortu dira ikastetxeetan. Telefonoa emateko adina atzeratu nahi dute, eta emango dietenerako prestatu nahi dituzte seme-alabak, egoki erabil ditzaten. | Orain dela hiru edo lau urte, gure umeak Lehen Hezkuntzako 4. mailan genituen. Ikusten genituen 5. eta 6. mailetako umeak smartphoneekin kalean. Ez zitzaigun gustatzen. Hasi ginen parkean gure artean hitz egiten. Kezkatzen gintuen 10 urterekin gazteegiak zirela smartphone bat izateko», gogoratu du Iraitz Arrizabalaga O... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234475/telmo-lazkano-teknologia-enpresetako-goi-kargudunen-umeek-ez-dute-sakelakorik-erabiltzen.htm | Telmo Lazkano: «Teknologia enpresetako goi kargudunen umeek ez dute sakelakorik erabiltzen» | Telmo Lazkano: «Teknologia enpresetako goi kargudunen umeek ez dute sakelakorik erabiltzen». | Bi fenomeno agertu dira azken hamarkadan: smartphoneekiko adikzioa eta buruko gaitzen ugaritzea nerabeen artean. Bien arteko lotura agerikoa dela esan du Telmo Lazkano irakasle eta sare sozialetan adituak (Zumaia, Gipuzkoa, 1994). Nerabeen garrasia. Osasun mentala aldaketa garaian liburua aurkeztu du asteon, Maitane Or... | ||
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234476/igandean-jokatuko-da-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-azken-aurreko-kanporaketa-igorren.htm | Kultura | Igandean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko kanporaketa, Igorren | Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariek kantatuko dute. Azaroaren 1ean izango da azken kanporaketa. | Igandean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko kanporaketa, Igorren. Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra bertsolariek kantatuko dute. Azaroaren 1ean izango da azken kanporaketa. | Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken-aurreko kanporaketa jokatuko da igandean, Igorren. Lasarte aretoan izango da, 17:00etan, eta bertsolari hauek kantatuko dute: Aissa Intxausti, Asier Galarza, Eneko Aldana, Janire Arrizabalaga, Jone Larrinaga eta Oihana Bartra. Gai jartzaile, berriz, Amaia Ugalde arituko da.
Saioa... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234477/israelgo-armadak-lurreko-eta-aireko-erasoak-areagotu-ditu-gazan.htm | Mundua | Israelgo armadak lurreko eta aireko erasoak areagotu ditu Gazan | Hamasek menia bat eskatu dio Tel Avivi, bahitutakoak askatzearen truke. Israel prest dago horren truke «zerbait emateko», baina oraindik ez du zehaztu zer. Israelgo bonbardaketen ondorioz, bertan behera gelditu dira Gazako telekomunikazio zerbitzuak. | Israelgo armadak lurreko eta aireko erasoak areagotu ditu Gazan. Hamasek menia bat eskatu dio Tel Avivi, bahitutakoak askatzearen truke. Israel prest dago horren truke «zerbait emateko», baina oraindik ez du zehaztu zer. Israelgo bonbardaketen ondorioz, bertan behera gelditu dira Gazako telekomunikazio zerbitzuak. | Gerra deklaratu zuenetik, asmo irmo bat izan du Israelek: Gazari airez, itsasoz eta lehorrez eraso egitea, eta «lehorreko ofentsiba handi bat» abian jartzea. Azken egunetan, Israelgo armada lehorrez ere sartu da Gazan, eta aurrerantzean «lehorreko ofentsiba» horiek «hedatu» egingo ditu Gazan, horko bozeramaile Daniel H... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234478/zaintza-sistema-publikoa-ardatz-duen-osasungintza-bat-eskatu-dute.htm | Gizartea | Zaintza sistema publikoa ardatz duen osasungintza bat eskatu dute | Osasungintza publikoaren eredua aldatzea galdegin du OPA koordinakundeak. Osasun publikoaren alde azaroaren 11n Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestatzera deitu ditu herritarrak. | Zaintza sistema publikoa ardatz duen osasungintza bat eskatu dute. Osasungintza publikoaren eredua aldatzea galdegin du OPA koordinakundeak. Osasun publikoaren alde azaroaren 11n Bilbon, Donostian eta Gasteizen manifestatzera deitu ditu herritarrak. | Osasun publikoaren egoerarekin ezinegona agertu du maiz OPA koordinakundeak —osasungintza publikoaren aldeko herri plataformak biltzen ditu—, eta pribatizazio eta murrizketa asmoen aurka mobilizazio ugaritara deitu izan du. Pauso bat harago joatea erabaki du orain, eta osasun arloaren «eredua aldatzea» proposatu du: mu... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234479/palestinaren-aldeko-bi-manifestazio-debekatu-ditu-prefeturak.htm | Politika | Palestinaren aldeko bi manifestazio debekatu ditu prefeturak | Gaur arratserako protesta antolatu dute Maulen, eta bihar arratsalderako manifestazioa Baionan | Palestinaren aldeko bi manifestazio debekatu ditu prefeturak. Gaur arratserako protesta antolatu dute Maulen, eta bihar arratsalderako manifestazioa Baionan | Pirinio Atlantikoetako Prefeturak Palestinaren alde antolatutako bi mobilizazio debekatu ditu, beste behin. Zuberoako BDZ taldeak deitutakoa da lehena: gaur arratserako emana dute ordua, Mauleko Kurutze Xurian Palestinako sarraskia gelditu! lelopean. Bigarrena bihar arratsalderako hainbat militantek deitua da Boikot Is... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234480/jaume-roures-mediaprotik-at-geldituko-da-akziodun-nagusiak-hala-behartuta.htm | Bizigiro | Jaume Roures Mediaprotik at geldituko da, akziodun nagusiak hala behartuta | Rouresek berak sortu zuen Mediapro, 1994an, Tatxo Benetekin eta Gerard Romy Belillosekin batera. Azkeneko urteetan, konpainiak botere handia izan du kirol eskubideen alorrean. Tatxo Benetek Mediapron jarraituko du, presidente eta kontseilari ordezkari gisa. | Jaume Roures Mediaprotik at geldituko da, akziodun nagusiak hala behartuta. Rouresek berak sortu zuen Mediapro, 1994an, Tatxo Benetekin eta Gerard Romy Belillosekin batera. Azkeneko urteetan, konpainiak botere handia izan du kirol eskubideen alorrean. Tatxo Benetek Mediapron jarraituko du, presidente eta kontseilari or... | Sortu zuen enpresa utzi egin behar izan du Jaume Rouresek (Bartzelona, 1950), 73 urterekin. 1984an, katalanezko TV3 katearen sorreran parte hartu zuen, eta han lan egin zuen urte batzuetan. 1994. urtean, berriz, Mediapro konpainia sortu zuen, Bartzelonan, Tatxo Benet eta Gerard Romy Belillos bazkideekin batera. Europak... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234481/aebek-iranekin-lotutako-helburuei-eraso-egin-diete-sirian.htm | Mundua | AEBek Iranekin lotutako helburuei eraso egin diete Sirian | Pentagonoaren arabera, Iranek babestutako miliziek hilabete honetan aurrez hainbat aldiz eraso egin diotelako erabaki du bonbardatzea. Israelek beste sartu-irten bat egin du, lurrez, Gazan | AEBek Iranekin lotutako helburuei eraso egin diete Sirian. Pentagonoaren arabera, Iranek babestutako miliziek hilabete honetan aurrez hainbat aldiz eraso egin diotelako erabaki du bonbardatzea. Israelek beste sartu-irten bat egin du, lurrez, Gazan | Ekialde Hurbilean areagotzen ari da tentsioa. AEBek jakinarazi dute Irango Guardia Iraultzaileak eta islamiar errepublika horrek babestutako talde armatu batzuek Siria ekialdean dituzten bi instalaziori eraso egin dietela gaur. Pentagonoak argudiatu du erabaki hori hartu dutela azkeneko hilabetean gutxienez hamasei ald... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234482/ikusi-kontseiluaren-oldarraldi-judizialari-buruzko-jardunaldiak.htm | Gizartea | Ikusi Kontseiluaren oldarraldi judizialari buruzko jardunaldiak | Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egin dituzte, goiz osoan zehar: 'Legezko zoru bat euskararentzat' izena jarri diete. | Ikusi Kontseiluaren oldarraldi judizialari buruzko jardunaldiak. Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egin dituzte, goiz osoan zehar: 'Legezko zoru bat euskararentzat' izena jarri diete. | Legezko zoru bat euskararentzat izena jarri die Euskalgintzaren Kontseiluak gaur egin dituen jardunaldiei; euskararen normalizazioa sustatzeko neurri eta arauen kontra ebatzi diren epaien inguruan mintzatu dira, asko eta askotarikoak izan baitira azken hilabeteetan, eta horien atzean dagoen «oldarraldi judizialaren» ga... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234483/gipuzkoako-caritasek-ohartarazi-du-gero-eta-pertsona-gehiago-artatzen-dituela.htm | Gizartea | Gipuzkoako Caritasek ohartarazi du gero eta pertsona gehiago artatzen dituela | Aurtengo irailera bitarte, 758 pertsona artatu ditu erakundeak. Gizonak, atzerritarrak eta 45 urtetik beherakoak dira gehienak | Gipuzkoako Caritasek ohartarazi du gero eta pertsona gehiago artatzen dituela. Aurtengo irailera bitarte, 758 pertsona artatu ditu erakundeak. Gizonak, atzerritarrak eta 45 urtetik beherakoak dira gehienak | Datorren igandean, hilaren 29an, etxerik gabekoen eguna izanen da. Hala, urriro egiten duten moduan, Caritasek haien inguruko sentsibilizazio kanpaina bat abiatu du aurten ere. Erakunde horrek Gipuzkoan duen delegazioak Donostian egin du agerraldia: beren lanaren berri eman dute, eta esku artean dituzten bost proiektua... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234484/urkullurentzat-tamalgarriak-dira-ibarra-epaileburu-ohiaren-adierazpenak.htm | Gizartea | Urkullurentzat, «tamalgarriak» dira Ibarra epaileburu ohiaren adierazpenak | Euskararen kontrako epaiei buruzko kritikak eta «sufrimenduaren sozializazioa» nahastu izana txarretsi du EAEko lehendakariak. | Urkullurentzat, «tamalgarriak» dira Ibarra epaileburu ohiaren adierazpenak. Euskararen kontrako epaiei buruzko kritikak eta «sufrimenduaren sozializazioa» nahastu izana txarretsi du EAEko lehendakariak. | Ika-mika eragin dute Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente ohiak atzo Buesa fundazioaren ekitaldi batean eginiko adierazpenek. Epaitegietan euskararen aurka eginiko azken erasoak kritikatzea «indarkeria politikoaren kultura» delakoarekin lotu zuen Ibarrak, eta gogor jo zuen ... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234485/araba-euskaraz-ekainaren-16an-egingo-dute-olarizun-mugaezin-lelopean.htm | Gizartea | Araba Euskaraz ekainaren 16an egingo dute, Olarizun, ‘Mugaezin’ lelopean | Oiongo San Bizente ikastolari bultzada ematea izango dute xede. | Araba Euskaraz ekainaren 16an egingo dute, Olarizun, ‘Mugaezin’ lelopean. Oiongo San Bizente ikastolari bultzada ematea izango dute xede. | Olarizuko zelaiek hartuko dute berriro ere Arabako ikastolen jaia. 2024ko Araba Euskaraz ekainaren 16an egingo dute, Olarizun, eta Oiongo San Bizente ikastolari bultzada ematea izango du xede. Gaur aurkeztu dituzte jaiaren nondik norakoak. Mugaezin lelopean egingo dute datorren urteko Araba Euskaraz, «gure hizkuntza ho... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234486/hego-koreako-konstituzionalak-sexu-bereko-militarren-arteko-erlazioen-debekua-berretsi-du.htm | Mundua | Hego Koreako Konstituzionalak sexu bereko militarren arteko erlazioen debekua berretsi du | Ekintzaileek adierazi dute erabakiak LGTBI kolektiboko militarren aurkako biolentzia «bultzatu» dezakeela edo haienganako erasoak «justifikatu». | Hego Koreako Konstituzionalak sexu bereko militarren arteko erlazioen debekua berretsi du. Ekintzaileek adierazi dute erabakiak LGTBI kolektiboko militarren aurkako biolentzia «bultzatu» dezakeela edo haienganako erasoak «justifikatu». | Hego Koreako Auzitegi Konstituzionalak laugarrenez berretsi du sexu bereko militarrek ezin dutela erlaziorik eduki armadan. Auzitegiaren ustez, harreman horiek borrokarako gaitasunean eta diziplinan «eragina» izan dezake. Sexu bereko pertsonek bi urteko kartzela zigorra jaso dezakete erlazioak izateagatik.
Auzitegiak ... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234487/inaki-martinez-de-lunak-eusko-ikaskuntza-saria-jaso-du-euskararen-aldeko-lanarengatik.htm | Gizartea | Iñaki Martinez de Lunak Eusko Ikaskuntza saria jaso du, euskararen aldeko lanarengatik | Euskararen eta gizartearen erronkei nekaezin egindako ekarpena aintzatesteko saria jaso du soziolinguista arabarrak. | Iñaki Martinez de Lunak Eusko Ikaskuntza saria jaso du, euskararen aldeko lanarengatik. Euskararen eta gizartearen erronkei nekaezin egindako ekarpena aintzatesteko saria jaso du soziolinguista arabarrak. | Iñaki Martinez de Luna euskararen eta gizartearen ikerkuntzari emana bizi izan da, eta horren aintzatespena egin dio Eusko Ikaskuntzak 2023ko Manuel Lekuona saria emanda.
Epai mahaia honako erakundetako ordezkariek osatu dute: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, Eresbil-Musika Euskal Artxoa, Euskal Kultur Erakundea,... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234488/omako-basoa-berrireki-dute.htm | Kultura | Omako basoa berrireki dute | Agustin Ibarrolaren obra lekualdatu dute, bizirik mantentzeko asmoz. 2022An hasi zuten migrazio prozesua, eta bihartik aurrera publikoari zabalik egongo da. | Omako basoa berrireki dute. Agustin Ibarrolaren obra lekualdatu dute, bizirik mantentzeko asmoz. 2022An hasi zuten migrazio prozesua, eta bihartik aurrera publikoari zabalik egongo da. | Agustin Ibarrola artista bilbotarra 1982an hasi zen Omako basoaren proiektuarekin eta, 2000. urtera arte, hango pinuak margotzen aritu zen. 2018. urtean itxi zuten, ordea, segurtasun arrazoiengatik. Itxi bezain laster, Bizkaiko Foru Aldundia margolana berreskuratzeko aukerak aztertzen hasi zen. Orduan, basoa bizirik ma... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234513/gomendiorik-ez-zaio-faltako.htm | Kirola | Gomendiorik ez zaio faltako | Nekez topa daiteke goitiandia-goioganatarrena baino familia zesta-puntazaleagorik. Kate luze horren beste katebegi bat da Alex Goitia. Aurrelari markinarrak lehen aldiz jokatuko du titular gisa Winter Series txapelketa. «Ilusio handia» piztu dio horrek. | Gomendiorik ez zaio faltako. Nekez topa daiteke goitiandia-goioganatarrena baino familia zesta-puntazaleagorik. Kate luze horren beste katebegi bat da Alex Goitia. Aurrelari markinarrak lehen aldiz jokatuko du titular gisa Winter Series txapelketa. «Ilusio handia» piztu dio horrek. | Goitiandia Goiogana anaiek, Iñakik, Julenek eta Alexek (Markina-Xemein, Bizkaia, 2001), bizitza guztia daramate etxean zesta-puntaren inguruko istorioak entzuten. Lehen pertsonan kontatu dizkiete. Aitonak, Tomas Goioganak, urrezko aldiaren ingurukoak kontatu dizkie, AEBetako kasinoetako frontoietan jendetza bildu, eta ... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234514/bi-joko-estiloren-arteko-talka.htm | Kirola | Bi joko estiloren arteko talka | Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak Munduko Kopako finala jokatuko dute gaur, Parisen (21:00). Bi taldeak hirutan izan dira txapeldun, eta bigarrenez neurtuko dituzte indarrak finalean. | Bi joko estiloren arteko talka. Zeelanda Berriak eta Hegoafrikak Munduko Kopako finala jokatuko dute gaur, Parisen (21:00). Bi taldeak hirutan izan dira txapeldun, eta bigarrenez neurtuko dituzte indarrak finalean. | Duela 28 urte bezala, Hegoafrikak eta Zeelanda Berriak jokatuko dute Munduko Kopako finala. 1995ean, Johannesburgon (Hegoafrika), etxekoak nagusitu ziren, 15- 12, luzapenean, Joel Stranskyk ostiko bat sartuta. Entsegu bakar bat ere ez zen egin final hartan, eta puntu guztiak bi taldeetako zabaltzaileek eskuratu zituzte... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234515/pedro-sanchez-amnistia-defendatzen-dut.htm | Mundua | Pedro Sanchez: «Amnistia defendatzen dut» | PSOE Batzar Federala egiten ari da. Bizikidetzaren alde Kataluniako amnistia defendatu du Sanchezek, nahiz eta ez zen alderdiaren «planen barruan». Sumarrekin koalizio gobernua osatzeko akordioaz galdetu diete alderdiko militanteei. | Pedro Sanchez: «Amnistia defendatzen dut». PSOE Batzar Federala egiten ari da. Bizikidetzaren alde Kataluniako amnistia defendatu du Sanchezek, nahiz eta ez zen alderdiaren «planen barruan». Sumarrekin koalizio gobernua osatzeko akordioaz galdetu diete alderdiko militanteei. | «Babesten duzu akordioa Sumarekin gobernua osatzeko eta beste alderdi politiko batzuen babesa lortzeko, beharrezkoa den gehiengoa lortzeko?». Galdera hori egin dio PSOEk bere militanteei alderdiaren Batzar Federalean. Hilabete hasieran proposatu zuen Espainiako Errege Felipe VI.ak Pedro Sanchez inbestidurarako hautagai... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234516/euskararen-aurkako-oldarraldia-integrala-dela-salatu-du-sortuk.htm | Gizartea | Euskararen aurkako oldarraldia «integrala» dela salatu du Sortuk | Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean agerraldia egin du, eta heldu den larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu du» | Euskararen aurkako oldarraldia «integrala» dela salatu du Sortuk. Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean agerraldia egin du, eta heldu den larunbateko manifestazioan parte hartzera deitu du» | Agerraldi «aktibista» bat izan dela esan dute Sortuko ordezkariek; Bilboko Justizia Jauregi parean elkartuta, igaro hilabeteetan euskararen normalizazioaren aldeko neurrien kontra egon diren epaien gaineko kezka adierazi nahi izan dute, baina euskararen aurkako dinamika, oro har, «integrala» dela salatu dute. «Ertz uga... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234517/eajk-sanchezi-nabarmendu-dio-inbestidurarako-beraien-botoak-behar-dituela.htm | Politika | EAJk Sanchezi nabarmendu dio inbestidurarako beraien botoak behar dituela | Itxaso Atutxak ohartarazi du PSOEren eta Sumarren akordioak «eskuduntzak inbaditu» ditzakeela; Maria Txibitek, aldiz, begi onez ikusi du ituna. | EAJk Sanchezi nabarmendu dio inbestidurarako beraien botoak behar dituela. Itxaso Atutxak ohartarazi du PSOEren eta Sumarren akordioak «eskuduntzak inbaditu» ditzakeela; Maria Txibitek, aldiz, begi onez ikusi du ituna. | Zeresana ematen ari da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren jarduneko presidentearen inbestidura eta hori bermatzeko PSOEk eta Sumarrek egin duten akordioa. Gaur goizean, Itxaso Atutxa BBBren presidenteak horixe izan du hizpide Portugaleten (Bizkaia) egin duen agerraldian. Hain zuzen, Sanchezi nabarmendu dio EAJren bab... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234518/gaza-inkomunikaturik-eta-israel-erasoen-indartze-betean.htm | Mundua | Gaza, inkomunikaturik eta Israel erasoen indartze betean | Tel Avivek orain arteko bonbardaketarik bortitzena egin du bart zerrendan, eta ohartarazi du Gaza iparraldetik ihes egiteko «denbora agortzen» ari dela. Eskualdeko palestinarrek ez dute telefono sarera eta Internetera konektatzeko modurik. | Gaza, inkomunikaturik eta Israel erasoen indartze betean. Tel Avivek orain arteko bonbardaketarik bortitzena egin du bart zerrendan, eta ohartarazi du Gaza iparraldetik ihes egiteko «denbora agortzen» ari dela. Eskualdeko palestinarrek ez dute telefono sarera eta Internetera konektatzeko modurik. | Gaza «suzko bola bat» bihurtu du Israelek bart gauean, zerrendako Osasun Ministerioko bozeramaile Axraf al-Qudraren esanetan. Tokiko hedabideek jasotako lekukotzen arabera, azken hiru asteotako bonbardaketarik indartsuena izan da gaurkoa. Gutxienez 337 lagun hil direla jakinarazi du Al-Qudrak, baina kopuru erreala hand... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234520/milaka-pertsonak-israel-gazan-egiten-ari-den-genozidioa-gaitzetsi-dute-bilbon.htm | Mundua | Milaka pertsonak Israel Gazan egiten ari den «genozidioa» gaitzetsi dute Bilbon | Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatutako manifestazioak Bilboko kaleak bete ditu. Gatazka konpontzeko «Israelgo estatu sionistaren desagerpena» ezinbestekoa dela esan dute. | Milaka pertsonak Israel Gazan egiten ari den «genozidioa» gaitzetsi dute Bilbon. Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatutako manifestazioak Bilboko kaleak bete ditu. Gatazka konpontzeko «Israelgo estatu sionistaren desagerpena» ezinbestekoa dela esan dute. | Gazan Israelen bonbak erortzen ari diren une berean, milaka herritarrek Palestinarekin Elkartasuna ekimenaren deiari erantzun diote, Bilboko kaleak betez. 18:00etan zuten hitzordua hiriburuko Bihotz Sakratutik, eta udaletxeraino egin dute bidea, Gora palestinar erresistentzia! Sionismoa genozida leloarekin. Palestina a... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234521/gorpu-bat-aurkitu-dute-urola-ibaian-aizarnazabalen.htm | Gizartea | Gorpu bat aurkitu dute Urola ibaian, Aizarnazabalen | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, adineko baten gorpua da aurkitu dutena. | Gorpu bat aurkitu dute Urola ibaian, Aizarnazabalen. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, adineko baten gorpua da aurkitu dutena. | Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gorpu bat aurkitu dute gaur Urola ibaian, Aizarnazabalen (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi du adineko pertsona baten gorpua dela.
16:15ean aurkitu dute gorpua. Iturri horiek ez dute zehaztu, ordea, heriotza noiz gertatu den. Tokira joan den medikuak baieztatu ... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234549/euskal-eskola-publikoakinoiz-jasoko-duen-eraso-handiena-gaitzetsi-dute-donostian.htm | Gizartea | Euskal Eskola Publikoak «inoiz jasoko duen eraso handiena» gaitzetsi dute Donostian | Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, protesta egin dute. Eusko Legebiltzarreko alderdiei legea bertan behera uzteko eskatu diete. | Euskal Eskola Publikoak «inoiz jasoko duen eraso handiena» gaitzetsi dute Donostian. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, protesta egin dute. Eusko Legebiltzarreko alderdiei legea bertan behera uzteko eskatu diete. | «Legearen sakoneko mamia birpentsatu eta utz dezatela bertan behera sare pribatuko ikastetxeen interes partikularrak mantentzen dituen lege hau». Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta eta Euskal eskola publikoaren alde, Hezkuntza Lege honi ez! lelopean, manifestazioa egin dute gaur Donostian. Han izan dira ... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234550/osasunari-azken-unean-egin-dio-ihes-puntu-batek.htm | Kirola | Osasunari azken unean egin dio ihes puntu batek | Ruben Garciak 85. minutuan sartu du berdinketaren gola, baina Iscok 94.ean garaipenarena sartu du modu ikusgarrian. | Osasunari azken unean egin dio ihes puntu batek. Ruben Garciak 85. minutuan sartu du berdinketaren gola, baina Iscok 94.ean garaipenarena sartu du modu ikusgarrian. | Osasunak ez du punturik eskuratu Benito Villamarin zelaian. Nafarrek ez dute neurketa txarra egin, baina Betisen izarrak, Isco Alarconek, sasoi betean dagoela erakutsi du. Lehen golean hark egin du Willian Josek errematatu duen erdiraketa, eta, luzapenean, berea izan da gol erabakigarria. Osasunaren gola Ruben Garciak ... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234551/realak-berdindu-egin-du-vallecasen.htm | Kirola | Realak berdindu egin du Vallecasen | Txuri-urdinek markagailua irauli dute Oiartzabalen bi goli esker, baina Bebek 91. minutuan sartu du etxekoen bigarrena area kanpotik. | Realak berdindu egin du Vallecasen. Txuri-urdinek markagailua irauli dute Oiartzabalen bi goli esker, baina Bebek 91. minutuan sartu du etxekoen bigarrena area kanpotik. | Realari gutxi falta izan zaio Rayori irabazteko. Neurketa ona egin dute txuri-urdinek, baina Rayok baloia gogor eta ondo astintzen duten jokalariak ditu; horixe erakutsi du gaur. Lehen gola heldu da Lejeunek urrutitik bota duen falta jaurtiketa baten aldaratzean (Mumin izan da golegilea), eta bigarrena ere lekutatik sa... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234552/pena-iia-lau-eta-erdiko-txapelketako-finalerdietan-ariko-da.htm | Kirola | Peña II.a Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan ariko da | Artolaren aurka irabazi du neurketa erabakigarria (20-22). Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du. | Peña II.a Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan ariko da. Artolaren aurka irabazi du neurketa erabakigarria (20-22). Peio Etxeberriaren kontra jokatuko du. | Erabaki da Lau eta Erdiko txapelketako finalaurrekoak nork jokatuko dituen. Jon Ander Peñak Iñaki Artolaren aurka irabazi du (20-22) Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan, eta Peio Etxeberriaren aurka ariko da datorren astean. Beste finalerdian Jokin Altunak eta Erik Jakak neurtuko dituzte indarrak.
Beotibar bete ... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234553/athleticek-puntu-bat-lortu-du-valentziaren-aurka.htm | Kirola | Athleticek puntu bat lortu du Valentziaren aurka | Berenguerrek azken minutuan sartu du berdinketaren gola, buruz. Atezainak izan dira partidako onenak. | Athleticek puntu bat lortu du Valentziaren aurka. Berenguerrek azken minutuan sartu du berdinketaren gola, buruz. Atezainak izan dira partidako onenak. | Norgehiagoka ikusgarria jokatu dute Athleticek eta Valentziak San Mamesen. Bi taldeek izan dituzte gola sartzeko aukera asko eta onak, bina sartu dituzte, eta ez dira gehiago izan, Unai Simon eta Mamardaxvili parean zeudelako. Lehen zatian hartu dute aurrea etxekoek, bigarrenean markagailua irauli dute bisitariek, eta ... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234554/asier-otamendik-irabazi-du-azken-kanporaketa.htm | Kultura | Asier Otamendik irabazi du azken kanporaketa | Zehaztu dute 2024ko txapelketan zein hemezortzi bertsolarik parte hartuko duten. | Asier Otamendik irabazi du azken kanporaketa. Zehaztu dute 2024ko txapelketan zein hemezortzi bertsolarik parte hartuko duten. | Atzo jokatu zen 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko azken kanporaketa Asparrengo udaletxean, eta Asier Otamendik irabazi zuen saioa. Horrenbestez, erabakita gelditu da txapelketan parte hartuko duten bertsolarien zerrenda. Lau kanporaketa jokatu dira, eta horietako bakoitzeko irabazleak zuzenean sailka... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234555/gaur-hasiko-da-sormene-jaialdia-zaintza-ardatz-hartuta.htm | Kultura | Gaur hasiko da Sormene jaialdia, zaintza ardatz hartuta | Emakume musikarien inguruko solasaldi batekin ekingo diote aurtengo egitarauari, arratsean. Azaroaren 5a bitarte, diziplina askotako kideak bilduko dira Galdakaon. | Gaur hasiko da Sormene jaialdia, zaintza ardatz hartuta. Emakume musikarien inguruko solasaldi batekin ekingo diote aurtengo egitarauari, arratsean. Azaroaren 5a bitarte, diziplina askotako kideak bilduko dira Galdakaon. | Arratsaldean abiatuko da Sormene jaialdia, eta, azaroaren 5era bitarte, kultura diziplina ugaritako lagunak elkartuko ditu Galdakaon (Bizkaia). Zaintza jarri dute ardatzean aurten, Gotzon Barandiaran zuzendari artistikoak azaldu duen moduan: «Zaintza, euskarazko kultur sorkuntzarentzat, hizkuntza zaintzea da, euskaraz ... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234556/balorazio-batzordeak-66-biktimari-eman-die-aitortza-torturetan-eta-haren-eraginetan-indar-eginda.htm | Politika | Balorazio batzordeak 66 biktimari eman die aitortza, torturetan eta haren eraginetan indar eginda | Batzordeak 2022-2023ko ikasturteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. 66 biktima aitortu dituzte; tartean dira 49 tortura kasu, eta Joxi Zabalaren eta Josu Mujikaren hilketak. Baliabide gehiago eskatu dituzte lanerako, eta orain arte izandako «zailtasun handiak» salatu. | Balorazio batzordeak 66 biktimari eman die aitortza, torturetan eta haren eraginetan indar eginda. Batzordeak 2022-2023ko ikasturteko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. 66 biktima aitortu dituzte; tartean dira 49 tortura kasu, eta Joxi Zabalaren eta Josu Mujikaren hilketak. Baliabide gehiago eskatu dituzte lan... | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak beste 66 biktima aitortu dituela jakinarazi du Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordean eginiko agerraldian. 2022-2023ko kurtsoko txostenean jaso dituzten datuen arabera, besteak beste, torturak jasandako 49 laguni eman diete aitortza. Era berean,... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234557/aita-mari-ontziak-112-pertsona-erreskatatu-ditu.htm | Gizartea | 'Aita Mari' ontziak 112 pertsona erreskatatu ditu | Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, hemeretzi adingabe daude erreskatatuen artean. | 'Aita Mari' ontziak 112 pertsona erreskatatu ditu. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, hemeretzi adingabe daude erreskatatuen artean. | Aita Mari ontziak 112 pertsona erreskatatu zituen herenegun iluntzean Mediterraneo itsasoan, erdialdeko ibilbidean. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, bi erreskate egin zituzten. Gaur eguerdian lehorreratzekoak dira Reggio di Calabrian (Italia). Erreskatatu guztiak «ondo» daude... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234558/netanyahuk-su-etenerako-deiak-baztertu-ditu-gerrarako-garaia-da.htm | Mundua | Netanyahuk su etenerako deiak baztertu ditu: «Gerrarako garaia da» | Israelgo armada Gaza hirira gerturatzen ari da. Zerrendaren iparraldea eta hegoaldea zeharkatzen dituen Salah al-Din errepidearen kontrola hartu dute goizaldean, baina, Hamasen arabera, atzera egin dute dagoeneko. | Netanyahuk su etenerako deiak baztertu ditu: «Gerrarako garaia da». Israelgo armada Gaza hirira gerturatzen ari da. Zerrendaren iparraldea eta hegoaldea zeharkatzen dituen Salah al-Din errepidearen kontrola hartu dute goizaldean, baina, Hamasen arabera, atzera egin dute dagoeneko. | Israelek ez ditu erasoak geldituko Hamas suntsitu artean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gaur adierazi duenez. «Bibliak esaten du badela garai bat bakerako eta garai bat gerrarako. Hau gerrarako garaia da». Hitz horiekin, baztertu egin ditu azken egunetan atzerritik eta Israelgo gizarte sektore batzuetati... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234559/inflazioaren-igoera-eten-egin-da.htm | Ekonomia | Inflazioaren igoera eten egin da | INEk ez du aldaketarik ikusi Espainiako datuan. Erregaiak merkatu egin dira, eta elikagaiak iaz baino gutxiago garestitu dira. | Inflazioaren igoera eten egin da. INEk ez du aldaketarik ikusi Espainiako datuan. Erregaiak merkatu egin dira, eta elikagaiak iaz baino gutxiago garestitu dira. | Azken hiru hilabeteetako goranzko joera eten du inflazioak Espainian. Uztailetik irailera %2,3tik %3,5era igo zen kontsumo prezioen indizea (KPI), eta maila horretan geratu da urrian.
INE Espainiako Estatistika Institutuak inflazioaren lehen datua aurreratu du gaur, eta azaroaren 13an osatuko du. Orduan jakingo da Heg... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234560/valtonyc-abeslaria-etxera-itzuli-da-sei-urte-erbestean-eman-ondoren.htm | Mundua | Valtonyc abeslaria etxera itzuli da, sei urte erbestean eman ondoren | Besteak beste, Espainiako koroari irain egitea leporatuta hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten Espainiako epaileek 2018an, baina Belgikak uko egin zion hura estraditatzeari. | Valtonyc abeslaria etxera itzuli da, sei urte erbestean eman ondoren. Besteak beste, Espainiako koroari irain egitea leporatuta hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten Espainiako epaileek 2018an, baina Belgikak uko egin zion hura estraditatzeari. | «Sei urte!, Sei urte! Putakumeak! Ez dago eskubiderik!»; hegazkinean egin zituen hitzok atzo Josep Miguel Arenas Valtonyc rap abeslariak, Vilaweb atariaren arabera. Izan ere, sei urte erbestean eman ondoren, atzo itzuli zen Mallorcara, jaioterrira. Hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten 2018an Espainian, b... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234561/elak-jaurlaritzari-egotzi-dio-administrazioan-euskara-lehenesteko-urratsik-ez-egitea.htm | Gizartea | ELAk Jaurlaritzari egotzi dio administrazioan euskara lehenesteko urratsik ez egitea | Balorazioa egin du sindikatuak gobernua administrazioan euskara normalizatzeko ontzen ari den dekretuaz, eta hainbat puntu ilunez ohartarazi du | ELAk Jaurlaritzari egotzi dio administrazioan euskara lehenesteko urratsik ez egitea. Balorazioa egin du sindikatuak gobernua administrazioan euskara normalizatzeko ontzen ari den dekretuaz, eta hainbat puntu ilunez ohartarazi du | «Eusko Jaurlaritzak sektore euskarafoboen presioari men egin, eta uko egin dio hizkuntza eskubideak parekatzeari. Ondorioz, aurrerantzean ere gaztelania izango da lehentasunezko hizkuntza. Herritarron kasuan, euskaldunok geure burua nabarmentzen jarraitu beharko dugu euskaraz artatuak izateko», azterketa kritikoa egin ... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234562/arartekoak-bizkaiko-foru-aldundiari-oroitarazi-dio-ezin-duela-arreta-digitala-inposatu.htm | Gizartea | Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiari oroitarazi dio ezin duela arreta digitala inposatu | Erretiratu batek helarazi zuen kexa, Bizkaiko Ogasuneko informazioa egoitza elektronikoan soilik jaso zezakeelako. | Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiari oroitarazi dio ezin duela arreta digitala inposatu. Erretiratu batek helarazi zuen kexa, Bizkaiko Ogasuneko informazioa egoitza elektronikoan soilik jaso zezakeelako. | Salbuespena izan behar du administrazioarekin soilik modu elektronikoan erlazionatu ahal izateak, eta herritarrek eskubidea dute harekin zer modutan komunikatu aukeratzeko. Horixe gogorarazi dio EAEko Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiari. Erretiratutako lagun batek kexa bat helarazi zion Bizkaiko Ogasunari, informazioa ... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234563/estatuaren-biktimekin-dagoen-laquoanestesia-orokorra-apurtzeraraquo-deitu-dute-eusko-legebiltzarrean.htm | Politika | Estatuaren biktimekin dagoen «anestesia orokorra apurtzera» deitu dute Eusko Legebiltzarrean | Batzordearen hirugarren txostenak legearen erreforma eskatu die talde politikoei, bere lana «2030era arte» luza ez dadin. | Estatuaren biktimekin dagoen «anestesia orokorra apurtzera» deitu dute Eusko Legebiltzarrean. Batzordearen hirugarren txostenak legearen erreforma eskatu die talde politikoei, bere lana «2030era arte» luza ez dadin. | «Beren kabuz hitz egiten» duten 66 biktimaren testigantzak jaso ditu 1978-1999 bitartean motibazio politikoko giza eskubideen urraketak jasandako biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko batzordeak hirugarren txostenean, baina 131 espediente aztertu ditu azken urtean. 66 horietatik zazpi heriotza daude, betie... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234564/hizkuntza-ereduak-desager-daitezela-eskatu-du-helduen-euskalduntze-sektoreak.htm | Gizartea | Hizkuntza ereduak desager daitezela eskatu du helduen euskalduntze sektoreak | Kezka azaldu dute «euskararen normalizaziorako muga izan diren tresna atzerakoiak» betikotzeko arriskua dela eta | Hizkuntza ereduak desager daitezela eskatu du helduen euskalduntze sektoreak. Kezka azaldu dute «euskararen normalizaziorako muga izan diren tresna atzerakoiak» betikotzeko arriskua dela eta | Helduen euskalduntze eta alfabetatzea etorkizunean desagertzeko asmoz sortu zen duela 60 urte, egunen batean haien lana beharrezkoa ez zela izango pentsatuz eta irrikatuz. Zoritxarrez, egun hori ez da iritsi, euskara bere erabateko normalizaziotik urrun dagoelako oraindik, eta horren arrazoietako bat da hezkuntza siste... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234565/errusiaren-arabera-ez-dio-uko-egiten-mendebaldearekin-hitz-egiteari.htm | Mundua | Errusiaren arabera, ez dio uko egiten Mendebaldearekin hitz egiteari | Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak esan du Mendebaldeak bere «politika suntsitzailea» berraztertu beharko lukeela, ezer baino lehen. | Errusiaren arabera, ez dio uko egiten Mendebaldearekin hitz egiteari. Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak esan du Mendebaldeak bere «politika suntsitzailea» berraztertu beharko lukeela, ezer baino lehen. | NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko herrialdeak ari dira Ukrainari militarki laguntzen Errusiaren aurkako gerran. Sergei Xoiguren esanetan, AEBek eta Mendebaldeko aliantza militarrak uste dute horrela «zulatu» ahal izango dutela Errusiaren segurtasuna, eta «eusteko borondatea» kenduko dietela errusiarrei. Baina E... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234566/etorbidea-zubiko-hesiak-kendu-dituzte.htm | Gizartea | Etorbidea zubiko hesiak kendu dituzte | Irun eta Hendaia arteko oinezkoen zubian azken bi urteetan egon diren hesiak kendu dituzte. Ordainean, Frantziako Poliziak eta militarrek zaindu dute pasabidea goizean. | Etorbidea zubiko hesiak kendu dituzte. Irun eta Hendaia arteko oinezkoen zubian azken bi urteetan egon diren hesiak kendu dituzte. Ordainean, Frantziako Poliziak eta militarrek zaindu dute pasabidea goizean. | Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko oinezkoen Etorbidea zubia hesiz josia egon da azken bi urteetan, Frantziako Gobernuak hala erabakita. Azkenean, atzo arratsean ireki zuten zubia, Pirinio Atlantikoetako prefeturak zubia egun irekiko zutela hitzeman ondoan. Hesiak kendu badituzte ere, kontrolpean daukate zubi... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234567/udal-eta-foru-langileek-protestak-egingo-dituzte-euskararen-aurkako-erasoak-salatzeko.htm | Gizartea | Udal eta foru langileek protestak egingo dituzte euskararen aurkako erasoak salatzeko | LAB sindikatuak ohar bat zabaldu du Kontseiluak larunbatean egingo duen mobilizazioarekin bat egiteko, eta atariko gisa langileek egingo dituzten protestak iragartzeko | Udal eta foru langileek protestak egingo dituzte euskararen aurkako erasoak salatzeko. LAB sindikatuak ohar bat zabaldu du Kontseiluak larunbatean egingo duen mobilizazioarekin bat egiteko, eta atariko gisa langileek egingo dituzten protestak iragartzeko | «Euskararen erabileraren kontrako oldarraldi judiziala bete-betean nozitzen ari dira udal eta aldundietako langileak», gogora ekarri du gaur LAB sindikatuak, ohar baten bidez. Nabarmendu du langileei hizkuntza eskakizunak ezartzearen aurkakoak izan direla euskararen normalizazioaren kontra urteotan izandako hainbat epa... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234568/bertako-hitzarmenak-defendatzeko-greba-egin-dute-arropagintzako-langileek.htm | Ekonomia | Bertako hitzarmenak defendatzeko, greba egin dute arropagintzako langileek | ARTE patronalak deitutako negoziazio mahaiaren egun berean egin dute greba. Lurraldeetako hitzarmenak mantentzea eskatzen dute. | Bertako hitzarmenak defendatzeko, greba egin dute arropagintzako langileek. ARTE patronalak deitutako negoziazio mahaiaren egun berean egin dute greba. Lurraldeetako hitzarmenak mantentzea eskatzen dute. | Hego Euskal Herriko arropagintzako langileek greba egin dute gaur, ELA sindikatuak deituta. Espainiako ARTE patronalak Madrilen zentralizatu nahi du sektore horretako hitzarmena, eta erabaki horren aurka mobilizatu dira sektoreko langileak Hegoaldeko lau hiriburuetan.
Izan ere, Hegoaldeko lau lurraldetan sektoreko lan... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.