date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233918/julio-ibarrak-podcast-bat-aurkeztuko-du-eitbrentzat-astelehenetik-aurrera.htm | Bizigiro | Julio Ibarrak podcast bat aurkeztuko du EITBrentzat astelehenetik aurrera | Ordu erdiko elkarrizketak egingo ditu kazetariak. EITB Podkast atarian izango da entzungai. Estoy aquí du izena saioak. | Julio Ibarrak podcast bat aurkeztuko du EITBrentzat astelehenetik aurrera. Ordu erdiko elkarrizketak egingo ditu kazetariak. EITB Podkast atarian izango da entzungai. Estoy aquí du izena saioak. | «Atzo esaten genuen moduan, gabon guztioi eta ongi etorri Teleberri-ra. Bai, halaxe da, Julio Ibarra naiz, eta hori zen nire aurkezpena urte askoan zuen etxean sartzen nintzenean. Nire etxea izan dena, orain ere badena eta izango denera itzuli naiz: EITBra. Orain podcast bat aurkeztuko dizuet. Atzo publizitatera joan n... |
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233919/kontzertua-guretzako-historikoa-izan-da-amets-bat.htm | Bizigiro | «Kontzertua guretzako historikoa izan da; amets bat» | Liverpooleko The Cavern aretoan jo duen lehen euskal taldea izan da Kristonak. Aretoaren «historiaren parte» izan direla sentitu dute taldekideek. Euskal Herritik eurak ikustera joan zen jendea. | «Kontzertua guretzako historikoa izan da; amets bat». Liverpooleko The Cavern aretoan jo duen lehen euskal taldea izan da Kristonak. Aretoaren «historiaren parte» izan direla sentitu dute taldekideek. Euskal Herritik eurak ikustera joan zen jendea. | Rockzaleentzako toki ezaguna da Liverpoolgo The Cavern aretoa. Besteak beste, The Beatles taldeak hor eman zuen bere lehen kontzertua. Peio Artetxerentzat (Areatza, Bizkaia, 1990), areto hori Rockaren «santutegi» moduko bat da, eta, orain, esan dezake bertan jo duela bere taldearekin batera. Izan ere, Kristonak taldeak... |
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233920/giroak-ibilbide-berritzailea-izango-du-2024an.htm | Kirola | Giroak ibilbide berritzailea izango du 2024an | Orekaren alde egin dute antolatzaileek: etapak, oro har, laburragoak eta leunagoak izango dira. Erlojuaren aurka 68 kilometro egingo dituzte, bi saiotan banatuta. Emakumezkoen proba ere RCS enpresak antolatuko du | Giroak ibilbide berritzailea izango du 2024an. Orekaren alde egin dute antolatzaileek: etapak, oro har, laburragoak eta leunagoak izango dira. Erlojuaren aurka 68 kilometro egingo dituzte, bi saiotan banatuta. Emakumezkoen proba ere RCS enpresak antolatuko du | Gogorra izango da datorren urteko Italiako Giroa; ez, ordea, ohi bezain malkartsua. Pizgarri baten beharra zuen lasterketak, mendiko etapa luzeetan ez baita ikuskizun handirik izan azken urteetan. Gainera, faboritoek indarrak gordetzeko hautua egin izan dute, gogortasuna azken astean egon baita metatuta. Horiek horrela... |
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233921/louise-gluck-poeta-hil-da-80-urterekin.htm | Kultura | Louise Gluck poeta hil da, 80 urterekin | Louise Gluck poeta hil da, 80 urterekin. | Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) poeta entzutetsuenetako bat hil da: Louise Gluck. 80 urte zituen, eta 2020an berari eman zioten Literaturaren Nobel saria. Sari hori ez da lortu zuen bakarra: besteak beste, Book Critics Circle Award saria, Pulitzer saria eta AEBetako Liburuaren Sari Nagusia irabaziak zituen aurrez, T... | |
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233922/batera-deseraikitzeko.htm | Gizartea | Batera (des)eraikitzeko | Euskal Herriko Neska* Gazteek antolatuta, Baterajotzea egiten ari dira asteburuan, Usurbilen. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra izango dute ardatz nagusia | Batera (des)eraikitzeko. Euskal Herriko Neska* Gazteek antolatuta, Baterajotzea egiten ari dira asteburuan, Usurbilen. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra izango dute ardatz nagusia | Ez dugu inolako eraso sexista, arrazista, sexu disidenteen aurkako eraso nahiz beste inolako erasorik onartuko. Hala zioen atzo Usurbilgo frontoiko (Gipuzkoa) ezkerparetak. Beste aldeko pankartak, berriz, hauxe: Autodefentsa feminista. Herrian zerbait egosten ari zen seinale. Hain zuzen, atzo hasi zen eta bihar amaituk... |
2023-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/233923/iak-eta-gksk-ehunka-gazte-elkartu-dituzte-topagune-sozialistan.htm | Politika | IAk eta GKSk ehunka gazte elkartu dituzte Topagune Sozialistan | «Debekuen» gainetik egitasmoa aurrera atera izana nabarmendu dute antolatzaileek. Atarrabian manifestazio bat egingo dute bihar eguerdian. | IAk eta GKSk ehunka gazte elkartu dituzte Topagune Sozialistan. «Debekuen» gainetik egitasmoa aurrera atera izana nabarmendu dute antolatzaileek. Atarrabian manifestazio bat egingo dute bihar eguerdian. | Ehunka gaztek bat egin dute Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek antolatutako Gazte Topagune Sozialistarekin. Burlatan (Nafarroa) ekin diote egitasmoari, eta larunbatean amaituko dute, Atarrabian (Nafarroa). «EH Bilduk jarritako debekuen gainetik aurrera egin, eta Topagune Sozialista gure kabuz antola... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233952/israelek-esan-du-gazari-lehorrez-itsasoz-eta-airez-eraso-egiteko-prestatzen-ari-dela.htm | Mundua | Israelek esan du Gazari «lehorrez, itsasoz eta airez» eraso egiteko prestatzen ari dela | Netanyahuk bisita egin die Gazako mugan dauden lurreko tropei, eta galdetu die ea «hurrengo faserako prest» dauden. Gazaren aurkako erasoak «berehala eteteko» esan dio Irango Atzerri ministroak Israeli, «beranduegi izan baino lehen». Gazan laster ur edangarririk gabe geldituko direla ohartarazi du UNRWAk. | Israelek esan du Gazari «lehorrez, itsasoz eta airez» eraso egiteko prestatzen ari dela. Netanyahuk bisita egin die Gazako mugan dauden lurreko tropei, eta galdetu die ea «hurrengo faserako prest» dauden. Gazaren aurkako erasoak «berehala eteteko» esan dio Irango Atzerri ministroak Israeli, «beranduegi izan baino lehen... | «Prest zaudete hurrengo faserako?». Horixe Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk Gazako mugan dauden lurrerako tropei egindako galdera, Israelek Gaza iparraldeko biztanleei hegoaldera joateko emandako epea bukatu eta gutxira. Dagoeneko agerikoa zena berretsi du gero Israelgo armadak: Gazari «lehorrez, airez eta i... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233953/aborigenak-konstituzioan-aitortzearen-kontra-bozkatu-dute-australiarrek.htm | Mundua | Aborigenak konstituzioan aitortzearen kontra bozkatu dute australiarrek | Erreferendumean ezetzak irabazi du herrialdeko sei estatuetan. | Aborigenak konstituzioan aitortzearen kontra bozkatu dute australiarrek. Erreferendumean ezetzak irabazi du herrialdeko sei estatuetan. | «Nahi duzu lege proposamen bat onartzea, Australiako jatorrizko herriak konstituzioan aitortzeko, eta horiek parlamentuan aholkularitza talde bat izateko?». Galdera horri baietz edo ezetz esateko erreferenduma egin dute gaur 17 milioi australiarrek. Inoizko parte hartzerik handiena izan da gaurko galdeketan, hots, herr... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233954/julen-martinez-de-estibariz-eta-ane-zabala-garaile-hiru-haundiak-proban.htm | albisteak | Julen Martinez de Estibariz eta Ane Zabala garaile Hiru Haundiak proban | Gizonezkoetan, korrikalari gasteiztarrak 10 ordu, 44 minutu eta 48 segundo behar izan ditu Gorbeia, Anboto eta Aizkorri gailurretara igo eta 101 km-ak osatzeko, duela bi urte irabazi zuenean baino ia ordu erdi gutxiago. Emakumezkoetan, lasterkari arrasatearrak 14 ordu eta erdian osatu du proba. | Julen Martinez de Estibariz eta Ane Zabala garaile Hiru Haundiak proban. Gizonezkoetan, korrikalari gasteiztarrak 10 ordu, 44 minutu eta 48 segundo behar izan ditu Gorbeia, Anboto eta Aizkorri gailurretara igo eta 101 km-ak osatzeko, duela bi urte irabazi zuenean baino ia ordu erdi gutxiago. Emakumezkoetan, lasterkari ... | Euria zegoen iragarrita, baina tanta lotsati bakan batzuk gorabehera Murgiatik (Araba) abiatu diren 1.000 partaideek ateri eta lasterka egiteko eguraldi nahiko ona izan dute, aurreko egunetako berorik gabe, haize leuna eta zorua lehor. Ingurune teknikoenetan ere, Anbotoko gailurrerian eta Aizkorrikoan, harkaiztiak leho... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233955/gksk-eta-iak-aldarrikatu-dute-gazteek-lehen-lerroan-egon-behar-dutela-alternatiba-sozialista-eraikitzeko.htm | Politika | GKSk eta IAk aldarrikatu dute gazteek «lehen lerroan» egon behar dutela «alternatiba sozialista» eraikitzeko | Ehunka gaztek parte hartu dute Gazte Topagune Sozialistako manifestazio nagusian, Atarrabia eta Iruñea artean. Alderdi instituzionaletatik at bidea egiteko beharra adierazi dute. | GKSk eta IAk aldarrikatu dute gazteek «lehen lerroan» egon behar dutela «alternatiba sozialista» eraikitzeko. Ehunka gaztek parte hartu dute Gazte Topagune Sozialistako manifestazio nagusian, Atarrabia eta Iruñea artean. Alderdi instituzionaletatik at bidea egiteko beharra adierazi dute. | «Alternatiba sozialista bat» garatzeko prozesuan gazteek «lehen lerroan» egon behar dutela aldarrikatu dute Gazte Koordinakunde Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek, Gazte Topagune Sozialistako mobilizazio nagusian: «Belaunaldi haustura politikoa gorpuztea da gure egitekoa, gazteon artean sozialismoa hegemonikoa bilaka d... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233956/gazte-bat-tiroz-hil-dute-baionan.htm | Gizartea | Gazte bat tiroz hil dute Baionan | Zenbait hedabidek droga trafikoarekin lotu dute hilketa | Gazte bat tiroz hil dute Baionan. Zenbait hedabidek droga trafikoarekin lotu dute hilketa | Gizon gazte bat tiroz hil dute Baionan, Sainte-Croix auzoan. Hilketa 17:00etan gertatu da: karrikan zegoelarik, haren kontra hainbat aldiz tiro egin dute. Gaztea 25 eta 30 urte bitartekoa zen, eta oraindik ez dute haren nortasunaren berri eman. Zenbait hedabidek azaldu dutenez, gertaerak droga trafikoarekin du zerikusi... |
2023-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/233957/realak-irabazi-du-eibarren-aurkako-derbia.htm | Kirola | Realak irabazi du Eibarren aurkako derbia | Txuri urdinak 3-1 gailendu dira, Eizagirrek, Jensenek eta Mirarik sartutako golei esker. Canok egin du Eibarrena. Athleticek, berriz, 3-0 galdu du Vila-realen, eta Lezamatik urrun punturik batu ezinda jarraitzen du. | Realak irabazi du Eibarren aurkako derbia. Txuri urdinak 3-1 gailendu dira, Eizagirrek, Jensenek eta Mirarik sartutako golei esker. Canok egin du Eibarrena. Athleticek, berriz, 3-0 galdu du Vila-realen, eta Lezamatik urrun punturik batu ezinda jarraitzen du. | Realak irabazi du, Zubietan, Eibarren aurkako derbia: 3-1. 20. minuturako Natalia Arroyoren taldeak ia erabakita zuen partida, 3-0 baitzen aurretik. Hasi eta berehala egin dute gola txuri-urdinek. Nerea Eizagirrek egin du, Andreiaren pase on bat jaso ostean. Realeko kapitainak ondo loratu dio baloia Miralles atezainari... |
2023-10-15 | https://www.berria.eus/albisteak/233985/israelgo-armada-laster-sartuko-da-gazan-irabazteko.htm | Mundua | Israelgo armada «laster» sartuko da Gazan, «irabazteko» | Gazako mugan tropak hedatzen ari da Tel Aviv; zibilei berriro esan die hegoaldera ihes egiteko, eta Sderot ebakuatzen hastear da. Bitartean, bonbardaketek ez dute etenik. Netanyahuk gerra kabinetea bildu du: «Guk eraitsiko dugu Hamas». | Israelgo armada «laster» sartuko da Gazan, «irabazteko». Gazako mugan tropak hedatzen ari da Tel Aviv; zibilei berriro esan die hegoaldera ihes egiteko, eta Sderot ebakuatzen hastear da. Bitartean, bonbardaketek ez dute etenik. Netanyahuk gerra kabinetea bildu du: «Guk eraitsiko dugu Hamas». | Israelen lehorreko ofentsiba datozen orduetan hastekoa dela dirudi. Azken abisua Herzi Halevi armadako jeneralak eman du. Haren arabera, Gazako mugan hedatuta dauden tropak «laster» sartuko dira hara: «Gure ardura Gazan sartzea da, Hamas erasoak prestatzen eta jaurtigaiak botatzen ari den lekuetara joatea. Kokagune guz... |
2023-10-15 | https://www.berria.eus/albisteak/233986/nerea-arruti-nagusitasunez-gailendu-da-euskal-herriko-aizkora-txapelketan.htm | Kirola | Nerea Arruti nagusitasunez gailendu da Euskal Herriko Aizkora txapelketan | Lanak amaitzeko 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu. Ia lau minutu atera dizkio Nerea Sorondo bigarren sailkatuari. | Nerea Arruti nagusitasunez gailendu da Euskal Herriko Aizkora txapelketan. Lanak amaitzeko 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu. Ia lau minutu atera dizkio Nerea Sorondo bigarren sailkatuari. | Nerea Arrutik erakustaldia eman du gaur goizean Elgoibarren (Gipuzkoa), Euskal Herriko Aizkora txapelketan. Urnietakoak 17 minutu eta 59 segundo behar izan ditu emakumeen txapelketa batean orain arte egin duten lanik luzeena amaitzeko. Denera seina enbor erdibitu behar izan dituzte aizkolariek: 36 ontzako bi, 45 ontzak... |
2023-10-15 | https://www.berria.eus/albisteak/233987/ikusle-bat-ipuruatik-bota-dute-palestinako-bandera-bat-erakusteagatik.htm | Kirola | Ikusle bat Ipuruatik bota dute Palestinako bandera bat erakusteagatik | EH Bilduk galdera egin dio Segurtasun Sailari argitzeko zein legeren arabera ari zaien Ertzaintza Palestinarekiko elkartasun zeinuei jazartzen. | Ikusle bat Ipuruatik bota dute Palestinako bandera bat erakusteagatik. EH Bilduk galdera egin dio Segurtasun Sailari argitzeko zein legeren arabera ari zaien Ertzaintza Palestinarekiko elkartasun zeinuei jazartzen. | Eibarko (Gipuzkoa) Ipurua futbol zelaiko segurtasun zerbitzuek eta Ertzaintzak zale bat kanporatu dute Palestinako bandera bat erakusteagatik. Eibarren eta Huescaren arteko partidan gertatu da, Espainiako Bigarren Mailan. Ikuslea bota bitartean, «kanpora, kanpora!» eta «Palestina askatu!» oihuak entzun dira.
Eibarko s... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233988/israelek-eta-hamasek-esan-dute-rafahko-pasabideak-itxita-segituko-duela.htm | Mundua | Israelek eta Hamasek esan dute Rafahko pasabideak itxita segituko duela | «Une honetan ez dago su etenik Gazan laguntza humanitarioa sartzeko eta atzerritarrak ateratzeko», esan du Netanyahuk. Laguntza humanitarioa prest dago Egipton, Gazan sartzeko zain. | Israelek eta Hamasek esan dute Rafahko pasabideak itxita segituko duela. «Une honetan ez dago su etenik Gazan laguntza humanitarioa sartzeko eta atzerritarrak ateratzeko», esan du Netanyahuk. Laguntza humanitarioa prest dago Egipton, Gazan sartzeko zain. | Israelen eta Gazaren arteko gerraren hamargarren egunean, zerrendaren eta Egiptoren arteko mugan dago tentsio gune bat; Rafahko pasabidean, hain zuzen. Israelgo armadak Gaza iparraldeko herritarrei emandako ultimatumak eraman du tentsioa Tel Avivek kontrolatzen ez duen pasabide bakarrera. Gazako biztanleen ia erdiek —1... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233989/pisek-irabazi-duen-arren-poloniako-oposizioak-uste-du-gobernua-osa-dezakeela.htm | Mundua | PiSek irabazi duen arren, Poloniako oposizioak uste du gobernua osa dezakeela | Koalizio Zibikoak, Hirugarren Bideak eta Ezkerrak gehiengo osoa lukete, behin-behineko emaitzen arabera. Parte hartzea 1989tik honako handiena izan da, hauteskunde batzordeak jakinarazi duenez: %73koa. | PiSek irabazi duen arren, Poloniako oposizioak uste du gobernua osa dezakeela. Koalizio Zibikoak, Hirugarren Bideak eta Ezkerrak gehiengo osoa lukete, behin-behineko emaitzen arabera. Parte hartzea 1989tik honako handiena izan da, hauteskunde batzordeak jakinarazi duenez: %73koa. | Polonian azken hiru hamarkadetan egin dituzten parlamenturako hauteskunderik erabakigarrienek aldaketa sakonak ekarri dituzte berekin; bai herrialdearentzat, baita EB Europako Batasunarentzat ere. Kritikez beteriko kanpaina polarizatu baten ondoren, 2015etik agintean dagoen PiS Legea eta Justizia ultrakontserbadoreak j... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233990/hazkunde-motelari-eusten-dio-ekonomiak.htm | Ekonomia | Hazkunde motelari eusten dio ekonomiak | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %0,2 hazi da urteko bigarren hiruhilekotik hirugarrenera. Tarte horretan %0,4 handitu da enplegua. | Hazkunde motelari eusten dio ekonomiak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %0,2 hazi da urteko bigarren hiruhilekotik hirugarrenera. Tarte horretan %0,4 handitu da enplegua. | Betetzeko bidean daude Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspen ekonomikoak. Duela hiru aste iragarri zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG barne produktu gordina %1,7 zela aurten haztekoa, eta urteko lehen hiru laurdenetako hazkundea kopuru horretatik oso gertu geratu da: %1,6 handiagoa zen hirugarren hiruhilekoan, 2022k... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233991/maialen-berasategi-catalanek-eta-joxemari-berasategi-zurutuzak-irabazi-dute-itzulpengintzako-euskadi-saria.htm | Kultura | Maialen Berasategi Catalanek eta Joxemari Berasategi Zurutuzak irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria | Abdulrazak Gurnah Nobel saridunaren Paradisua obrarengatik irabazi dute. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria eskuratu du, Norberak maite duena lanagatik. | Maialen Berasategi Catalanek eta Joxemari Berasategi Zurutuzak irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria. Abdulrazak Gurnah Nobel saridunaren Paradisua obrarengatik irabazi dute. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria eskuratu du, Norberak maite duena lanagatik. | Idazleen lanari balioa emateaz gain, irakurzaletasuna sustatzea da Euskadi Literatura sarien xedea. Eta hori bera da, hain zuzen ere, Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz saiakeraren muina ere (Mungia, Bizkai, 1960): irakurketak sortzen duen plazera nabarmentzea, eta ariketa horre... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233992/gazako-osasun-ministerioaren-arabera-israel-garbiketa-etniko-bat-egiten-ari-da.htm | Mundua | Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israel «garbiketa etniko bat» egiten ari da | 2014ko Gerrak hildakoen kopurua gainditu du Gazakoak. Osasun Ministerioaren arabera, jada 2.750 palestinar baino gehiago hil eta 9.750 baino gehiago zauritu ditu Israelek. | Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israel «garbiketa etniko bat» egiten ari da. 2014ko Gerrak hildakoen kopurua gainditu du Gazakoak. Osasun Ministerioaren arabera, jada 2.750 palestinar baino gehiago hil eta 9.750 baino gehiago zauritu ditu Israelek. | Israelen erasoaldiaren datuak eguneratu ditu Gazako Osasun Ministerioak, eta, horren arabera, hildakoak 2.750 baino gehiago dira jada, eta zaurituak, 9.750 baino gehiago. Gainera, beste 1.000 pertsona desagertuta daude Israelgo Armadak suntsituriko eraikinen hondakinen azpian. Datu horiek eskuan, Gazako Osasun Minister... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233993/oraindik-ez-dute-nehor-atxilotu-baionan-hil-duten-gaztearen-hilketagatik.htm | Gizartea | Oraindik ez dute nehor atxilotu Baionan hil duten gaztearen hilketagatik | Larunbat arratsaldean gertatu zen hilketa, Baionako Sainte-Croix auzoan. Zenbait hedabidek droga trafikoarekin lotu dute hilketa. | Oraindik ez dute nehor atxilotu Baionan hil duten gaztearen hilketagatik. Larunbat arratsaldean gertatu zen hilketa, Baionako Sainte-Croix auzoan. Zenbait hedabidek droga trafikoarekin lotu dute hilketa. | Gizon gazte bat tiroz hil zuten Baionan larunbat arratsaldean, Sainte-Croix auzoan. Hilketa 17:00etan gertatu zen: karrikan zegoelarik, hainbat aldiz tiro egin zioten. Gazteak 27 urte zituen, eta auzo horretan bizi zen. Frantziako Polizia haren hiltzailearen bila ari da, baina, oraingoz, ez dute nehor atxilotu. Baionak... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233994/iruri-altzerrekak-irabazi-du-bizkaiko-bertsolari-txapelketako-hirugarren-kanporaketa.htm | Kultura | Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa | 475 puntu eskuratu ditu denera, eta, hala, finalaurrekoetarako sailkatu da zuzenean. | Iruri Altzerrekak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. 475 puntu eskuratu ditu denera, eta, hala, finalaurrekoetarako sailkatu da zuzenean. | Iruri Altzerreka nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan, 475 puntu bilduta. Arrigorriagako Lonbo aretoan jokatu zen saioa, eta, Bertsozale elkarteak nabarmendu duenez, jendez lepo zegoen aretoa. Berrizko finalaurrekorako sailkatu da zuzenean Altzerreka; azaroaren 11n izango da.
Puntu gutx... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233995/jaurlaritzak-joxi-zabala-biktima-gisa-aitortuko-du-kursaaleko-ekitaldian.htm | Politika | Jaurlaritzak Joxi Zabala biktima gisa aitortuko du Kursaaleko ekitaldian | GALek bahitu, torturatu eta hil zuen gaztearen arreba Pili Zabalak eman du ezagutzera Jaurlaritzak giza eskubideen urraketa larrien biktima gisa aitortuko duela urriaren 31n egin behar duen oroimen ekitaldi batean, Donostiako Kursaalean. | Jaurlaritzak Joxi Zabala biktima gisa aitortuko du Kursaaleko ekitaldian. GALek bahitu, torturatu eta hil zuen gaztearen arreba Pili Zabalak eman du ezagutzera Jaurlaritzak giza eskubideen urraketa larrien biktima gisa aitortuko duela urriaren 31n egin behar duen oroimen ekitaldi batean, Donostiako Kursaalean. | Joxean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hil zituzteneko 40. urteurrena bete den honetan, Zabalaren arreba Pili Zabalak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak biktima gisa aitortuko duela anaia urriaren 31n, Donostiako Kursaalean egingo duen oroimenerako ekitaldian. EITBri egindako adierazpenetan, Zabalak azaldu du ... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233996/zaurgarritasun-egoeran-dagoen-pertsona-bat-etxegabetu-dute-gasteizen.htm | Gizartea | «Zaurgarritasun egoeran» dagoen pertsona bat etxegabetu dute, Gasteizen | Hainbat lagun etxebizitzaren aurrean bildu dira, baina Ertzaintza nahiz Udaltzaingoa oldartu egin zaie. | «Zaurgarritasun egoeran» dagoen pertsona bat etxegabetu dute, Gasteizen. Hainbat lagun etxebizitzaren aurrean bildu dira, baina Ertzaintza nahiz Udaltzaingoa oldartu egin zaie. | Gasteizko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, «zaurgarritasun egoeran» dagoen pertsona bat etxegabetu dute. Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da, gaur goizean. Hainbat lagun bildu dira etxebizitzaren aurrean, etxegabetzea eragozteko. Hala ere, Ertzaintza eta Udaltzaingoa oldartu egin zaizkie, eta etxegabetzea aurr... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233997/sanchez-eta-eh-bilduko-ordezkarien-argazkiak-laquobeste-aro-politiko-batraquo-islatzen-du-otegiren-arabera.htm | Politika | Sanchez eta EH Bilduko ordezkarien argazkiak «beste aro politiko bat» islatzen du, Otegiren arabera | EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu egin direla. ETBri emandako elkarrizketa batean esan du «ematen» duela Urkullu izango dela EAJko hautagaia, eta ez duela albisterik koalizioko hautagaiaren inguruan. | Sanchez eta EH Bilduko ordezkarien argazkiak «beste aro politiko bat» islatzen du, Otegiren arabera. EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du Legebiltzarrerako hauteskundeak aurreratu egin direla. ETBri emandako elkarrizketa batean esan du «ematen» duela Urkullu izango dela EAJko hautagaia, eta ez duela albisterik ko... | EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik uste du «beste aro politiko batera» eramaten duela koalizioko ordezkarien eta Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentearen arteko bileraren argazkiak, «nahiz eta batzuek eta besteek ez duten nahi». ETB1ean egindako elkarrizketa batean, Otegik esan du «garrantzi handi... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233998/donapaleuko-amategia-hetsirik-egonen-da-aste-batez.htm | Gizartea | Donapaleuko amategia hetsirik egonen da aste batez | Ez da langile aski erditzeak baldintza onetan egiteko. Halere, haurdunaldia segitzeko orduak atxiki dituzte. | Donapaleuko amategia hetsirik egonen da aste batez. Ez da langile aski erditzeak baldintza onetan egiteko. Halere, haurdunaldia segitzeko orduak atxiki dituzte. | Donapaleuko (Nafarroa Beherea) ospitale publikoko amategia hetsirik izanen da gaurtik ostiralera arte. Langile faltagatik ezin izan dituzte aste honetako plangintzak bete, eta, beraz, erditzeak egiteko baldintzak ez dituzte betetzen. Hala, ospitale horretan erditzekoak diren amak beste ospitale batzuetara bideratuko di... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/233999/aurrekontuak-datorren-urte-hasieran-onartzea-espero-dute-nafarroako-parlamentuko-taldeek.htm | Politika | Aurrekontuak datorren urte hasieran onartzea espero dute Nafarroako Parlamentuko taldeek | Europako Batasunak defizit eta gastu arauak zehazten ez dituen bitartean, Nafarroako Gobernua geldirik dago. | Aurrekontuak datorren urte hasieran onartzea espero dute Nafarroako Parlamentuko taldeek. Europako Batasunak defizit eta gastu arauak zehazten ez dituen bitartean, Nafarroako Gobernua geldirik dago. | Oraingoz, ez dago eperik, ez eta mugimendurik ere. Batetik, Europako Batasunean eztabaida dago finantza publikoen gaineko arauen malgutzearekin jarraitu edo ez, eta EBko Kontseilua abenduaren 14an da biltzekoa gai hori aztertzeko. Bestetik, Espainiako Gobernua eratu gabe dago oraindik, eta jarduneko Ogasun Ministerioak... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234000/daniel-noboa-izango-da-ekuadorko-presidentea.htm | Mundua | Daniel Noboa izango da Ekuadorko presidentea | Hautagai eskuindarrak irabazi ditu bozak, botoen %52 lortuta. Haren agintaldiak 2025eko otsailera arte iraungo du. | Daniel Noboa izango da Ekuadorko presidentea. Hautagai eskuindarrak irabazi ditu bozak, botoen %52 lortuta. Haren agintaldiak 2025eko otsailera arte iraungo du. | Daniel Noboa eskuindarrak irabazi ditu Ekuadorko presidentetzarako hauteskundeak, herrialde hartako enpresaririk aberatsenaren semeak. Noboak bozen %52 eskuratu ditu —bozen %97,28 zenbatuta— eta haren aurkari Luisa Gonzalezek %47,99.
Presidente hautatu gisa egindako hitzaldian, Noboak eskerrak eman dizkie herritarrei,... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234001/asensio-diputatua-ikertzen-ari-dira-ingurumenaren-aurkako-ustezko-delitu-batengatik.htm | Gizartea | Asensio diputatua ikertzen ari dira, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik | GuraSOSek jakinarazi duenez, Ingurumen Fiskaltzak eskatuta egiten ari da ikerketa Gipuzkoako 5. Instrukzio Epaitegia. Bihar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek bisita egingo du Zubietako instalazioetan. | Asensio diputatua ikertzen ari dira, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik. GuraSOSek jakinarazi duenez, Ingurumen Fiskaltzak eskatuta egiten ari da ikerketa Gipuzkoako 5. Instrukzio Epaitegia. Bihar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza batek bisita egingo du Zubietako instalazioetan. | Zubietako erraustegiaren kudeaketak eragindako auzi sokak ez du etenik. GuraSOSek jakinarazi duenez, orain Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasuneko sailburu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) presidente Jose Ignacio Asensio ikertzen ari dira, ingurumenaren aurkako delitu bat egin duen edo ez ebazteko. Horr... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234002/sindikatuek-administrazio-publikoei-leporatu-diete-negoziatzeko-borondaterik-ez-izatea.htm | Ekonomia | Sindikatuek administrazio publikoei leporatu diete negoziatzeko borondaterik ez izatea | Kritikatu egin dute LHKn deitutako bilerara Espainiako Gobernuko ordezkaria bakarrik agertu izana. Bileraren helburua izan da zerbitzu publikoen egoeraren diagnostikoa azaltzea eta grebara deitzeko arrazoiak zehaztea. | Sindikatuek administrazio publikoei leporatu diete negoziatzeko borondaterik ez izatea. Kritikatu egin dute LHKn deitutako bilerara Espainiako Gobernuko ordezkaria bakarrik agertu izana. Bileraren helburua izan da zerbitzu publikoen egoeraren diagnostikoa azaltzea eta grebara deitzeko arrazoiak zehaztea. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publikoko 150.000 langile daude deituta grebara datorren asteko asteazkenerako, baita abenduaren 19rako ere. Greba zergatik antolatu duten azaltzeko, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek bilerara deitu dituzte gaurko, Lan Harremanen Kontseiluan, langile horien ardu... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234003/usurbilgo-ehiztari-bat-desagertu-da-cuencan.htm | Gizartea | Usurbilgo ehiztari bat desagertu da Cuencan | 67 urteko gizon bat da. Guardia Zibila haren bila dabil, baina, oraingoz, ez dute ezer aurkitu. | Usurbilgo ehiztari bat desagertu da Cuencan. 67 urteko gizon bat da. Guardia Zibila haren bila dabil, baina, oraingoz, ez dute ezer aurkitu. | Usurbilgo (Gipuzkoa) 67 urteko ehiztari bat galduta dago atzo goizetik, Cuencan (Espainia). Gizona eta haren lagun bat ehiza barruti batean zeuden. Lagunak eman zuen desagerpenaren berri, ikusita ez ziela erantzuten deiei.
Guardia Zibilak adierazi duenez, bila dabiltza atzo goizetik, baina oraingoz ez dute haren arras... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234004/ehigek-hezkuntza-legearen-aurkako-manifestazioan-parte-hartzera-deitu-du.htm | Gizartea | EHIGEk Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du | Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egingo dute urriaren 29an, Donostian. EHIGEren irudiko, EAEko Hezkuntza Lege proiektua ez da eskola publikoak behar duena. | EHIGEk Hezkuntza Legearen aurkako manifestazioan parte hartzera deitu du. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, manifestazioa egingo dute urriaren 29an, Donostian. EHIGEren irudiko, EAEko Hezkuntza Lege proiektua ez da eskola publikoak behar duena. | EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea ez dago ados ontzen ari diren EAEko Hezkuntza Lege berriarekin: «Lege proiektu honek ez du lehenesten eskola publikoa —hurbileko hezkuntza, kohesionatua, laikoa eta euskalduna berma dezakeen bakarra—». Horiek horrela, eskatu dute Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak ... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234005/bildarratzek-luzamendu-bat-eskatu-dio-subiratsi-unibertsitateko-ordezkapenen-sistema-berria-ezartzeko.htm | Gizartea | Bildarratzek luzamendu bat eskatu dio Subiratsi unibertsitateko ordezkapenen sistema berria ezartzeko | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak bilera egin dute, unibertsitate lege berriaz hitz egiteko. Bildarratzek esan du ordezkapen sistema berriak «kezka» eragin duela. | Bildarratzek luzamendu bat eskatu dio Subiratsi unibertsitateko ordezkapenen sistema berria ezartzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak bilera egin dute, unibertsitate lege berriaz hitz egiteko. Bildarratzek esan du ordezkapen sistema berriak «kezk... | Joan Subirats Espainiako Gobernuko Unibertsitate ministroak eta Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak bilera egin dute gaur goizean, Madrilen. Hartan, hizpide izan dute LOSU Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berria. Bildarratzek Subiratsi helarazi dio unibertsitate publikoan ordezkapenak egitek... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234006/agharas-elkarteak-salatu-du-poliziak-gehiegizko-neurriak-hartu-zituela-atxilotutako-migratzaileen-aurka.htm | Gizartea | Agharas elkarteak salatu du Poliziak «gehiegizko neurriak» hartu zituela atxilotutako migratzaileen aurka | Zubi azpian bizi ziren 11 pertsona atxilotu zituen Poliziak Barakaldon, administratiboki egoera irregularrean bizitzegatik, orain hiru bat aste. Haietatik zazpiri kanporatze txostena ireki zieten, eta hiruk zituzten justiziarekin argitu gabeko kontuak. | Agharas elkarteak salatu du Poliziak «gehiegizko neurriak» hartu zituela atxilotutako migratzaileen aurka. Zubi azpian bizi ziren 11 pertsona atxilotu zituen Poliziak Barakaldon, administratiboki egoera irregularrean bizitzegatik, orain hiru bat aste. Haietatik zazpiri kanporatze txostena ireki zieten, eta hiruk zituzt... | Espainiako Poliziak eta Barakaldoko Udaltzaingoak (Bizkaia) sarekada bat egin zuten irailaren 21ean, herriko zubi baten azpian «egoera irregularrean» bizi ziren migratzaileen aurka, eta Espainiako Atzerritar Legea urratzea egotzi zieten. Barakaldora heltzen direneii gizarte laguntza eskaintzen dien Agharas elkarteko bo... |
2023-10-16 | https://www.berria.eus/albisteak/234007/la-cumbreren-geroa-zehazteko-urratsik-ez-egin-izana-kritikatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | La Cumbreren geroa zehazteko urratsik ez egin izana kritikatu du EH Bilduk | Lasa eta Zabalaren bahiketaren 40. urteurrenean, La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko prozesua izan dute hizpide udaletxean. Uztailean egin zen lagapena martxan jartzeko urrats bakarra. | La Cumbreren geroa zehazteko urratsik ez egin izana kritikatu du EH Bilduk. Lasa eta Zabalaren bahiketaren 40. urteurrenean, La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko prozesua izan dute hizpide udaletxean. Uztailean egin zen lagapena martxan jartzeko urrats bakarra. | Ostegunean beteko da urtebete Espainiako Memoria Demokratikoaren Legea indarrean sartu eta La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku uzteari bide eman zitzaionetik, baina oraindik urrun dirudi lagapenak, eta are urrunago eraikina estatuaren biktimak aitortzeko «memoria gune» bilakatzeak. Guardia Zibileko kideek Joxea... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234008/belgikako-poliziak-hil-egin-du-ustez-atzo-bruselan-bi-suediar-hil-zituen-islamista.htm | Mundua | Belgikako Poliziak hil egin du ustez atzo Bruselan bi suediar hil zituen islamista | Estatu Islamikoko kidea dela adierazi zuen atzo erasotzaileak. Hil egin da Poliziaren tiroen ondorioz. | Belgikako Poliziak hil egin du ustez atzo Bruselan bi suediar hil zituen islamista. Estatu Islamikoko kidea dela adierazi zuen atzo erasotzaileak. Hil egin da Poliziaren tiroen ondorioz. | Belgikako Poliziak zabaldu duenez, Bruselako Schaerbeek auzoko kafetegi batean tirokatu eta hil dute gaur goizean atzo Belgikako hiriburuan fusil batekin bi pertsona hil zituen islamista.
Annelies Verlinden Barne ministroak baieztatu du hil duten hori dela erasotzailea, eta erasoan erabilitako arma automatikoa topatu ... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234034/22-urteko-australiar-baten-gorpua-agertu-da-donostiako-ondarreta-hondartzan-loretopean.htm | Gizartea | 22 urteko australiar baten gorpua agertu da Donostiako Ondarreta hondartzan, Loretopean | Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Loretopean agertu da gorpua. | 22 urteko australiar baten gorpua agertu da Donostiako Ondarreta hondartzan, Loretopean. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Loretopean agertu da gorpua. | Gaur goizean pertsona baten gorpua agertu da Donostiako Ondarreta hondartzan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 22 urteko australiar bat da hilda agertu den hori.
Loretopean agertu da gorpua, eta Donostiako Udaltzaingoa zer gertatu den ikertzen hasi da. |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234037/eaeko-auzitegi-nagusiak-bertan-behera-utzi-ditu-udal-legea-garatzeko-dekretuaren-hainbat-artikulu.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu udal legea garatzeko dekretuaren hainbat artikulu | Voxen helegite bat aintzat hartu du auzitegiak. Epaia ez da irmoa oraindik; Jaurlaritzak errekurtso bat aurkeztu dezake. | EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu udal legea garatzeko dekretuaren hainbat artikulu. Voxen helegite bat aintzat hartu du auzitegiak. Epaia ez da irmoa oraindik; Jaurlaritzak errekurtso bat aurkeztu dezake. | Aurkako beste epai bat jaso du Euskal Autonomia Erkidegoko udal legeak; oraingoan, legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala eta 12. artikulua; 12., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere ... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234038/urkullu-ez-dago-urduri-laquoinondik-inoraraquo-hauteskundeak-direla-eta.htm | Politika | Urkullu ez dago urduri «inondik inora», hauteskundeak direla eta | Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, bera «estu hartzen» ari dira 2024ko bozak aurrera ditzan, baina legealdia bukatuko da «bukatzen denean». Ziurtatu du ez duela «inolako kezkarik» EH Bilduk eta PSOEk duten harremana dela eta. | Urkullu ez dago urduri «inondik inora», hauteskundeak direla eta. Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren ustez, bera «estu hartzen» ari dira 2024ko bozak aurrera ditzan, baina legealdia bukatuko da «bukatzen denean». Ziurtatu du ez duela «inolako kezkarik» EH Bilduk eta PSOEk duten harremana dela eta. | Azken asteetan, bat baino gehiago izan dira 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen egunari erreparatu dioten adierazpenak alderdi politikoen ordezkarien artean, eta, haiek aintzat hartuz, gero eta indar handiagoa hartzen ari da ekain-uztailetarako beharko luketen bozak aurreratu egin daitezkeelako ustea, martxora... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234039/ehunka-biktima-israelek-gazako-ospitale-bati-egindako-erasoan.htm | Mundua | Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan | Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 500 baino gehiago dira hildakoak. Bi aldeen arteko azken bost gerretako eraso hilgarriena litzateke. Israelgo armadak Jihad Islamikoari egotzi dio erasoa | Ehunka biktima, Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 500 baino gehiago dira hildakoak. Bi aldeen arteko azken bost gerretako eraso hilgarriena litzateke. Israelgo armadak Jihad Islamikoari egotzi dio erasoa | Israelek jarraitzen du bereizketarik egin gabe Gazari eraso egiten, eta, bonbardaketa batek ehunka biktima eragin zituen, bart, zerrendako iparraldeko Al-Ahli Arabi ospitalean. Hori jakinarazi du Gazako Osasun Ministerioak, ohar baten bidez. «Ehunka zauritu, gaixo eta behartutako desplazatuak zeuden ospitalean». Iturri... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234040/iberdrola-epaitegietan-argindarraren-prezioa-puztu-zuela-leporatuta.htm | Ekonomia | Iberdrola epaitegietan, argindarraren prezioa puztu zuela leporatuta | Konpainia eta lau zuzendari epaitzen hasi da gaur Espainiako Auzitegi Nazionala. 85 milioi euroko isuna jaso lezake enpresak | Iberdrola epaitegietan, argindarraren prezioa puztu zuela leporatuta. Konpainia eta lau zuzendari epaitzen hasi da gaur Espainiako Auzitegi Nazionala. 85 milioi euroko isuna jaso lezake enpresak | Iberdrolaren eta zuzendaritzako lau kideren aurkako epaiketa hasi da gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2013an enpresak argindarraren prezioa puztu zuela ebatzi baitzuen CNMC Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak. Baliteke 8 5 milioi euroko isuna jasotzea Iberdrolak, eta zuzendariek bi urteko kartzela zigorra... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234041/haizea-windek-295-langile-kontratatu-nahi-ditu-bere-lantegi-berrirako.htm | Ekonomia | Haizea Windek 295 langile kontratatu nahi ditu bere lantegi berrirako | Galdaragileak, soldatzaileak, garabi gidariak eta ingeniariak behar ditu, besteak beste. | Haizea Windek 295 langile kontratatu nahi ditu bere lantegi berrirako. Galdaragileak, soldatzaileak, garabi gidariak eta ingeniariak behar ditu, besteak beste. | 2023. urtea bukatu bitartean 295 langile kontratatzeko asmoa du Haizea Windek, Bilboko portuan eraiki duen lantegi berrirako. Haizea Bilbao izena izango du fabrikak, eta zutabe edo ziri bakarreko dorreak eraikiko ditu bertan. Itsas azpiko lurrean finkatzen diren 130 metroko altzairuzko dorreak dira, eta hari lotzen zai... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234042/indiako-gorenak-uko-egin-dio-sexu-berekoen-arteko-ezkontza-legeztatzeari.htm | Mundua | Indiako Gorenak uko egin dio sexu berekoen arteko ezkontza legeztatzeari | Epaileek argudiatu dute «legeak interpretatu eta praktikan jartzen» dituztela, eta parlamentuari dagokiola aferaz legeak egitea. Elkartze hori legezko bilakatzearen kontrakoa da gobernua. | Indiako Gorenak uko egin dio sexu berekoen arteko ezkontza legeztatzeari. Epaileek argudiatu dute «legeak interpretatu eta praktikan jartzen» dituztela, eta parlamentuari dagokiola aferaz legeak egitea. Elkartze hori legezko bilakatzearen kontrakoa da gobernua. | Indiako Auzitegi Gorenak uko egin dio sexu berekoen arteko ezkontza legeztatzeari, argudiatuta auzitegiak ez dituela legeak egiten, eta, beraz, parlamentuari dagokiola afera horretaz aritzea. Dhananjaya Yashwant Chandrachud epaileburuak gaur azaldu duenez, haien zeregina «legeak interpretatzea eta praktikan jartzea» da... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234043/familiak-ezkorrago-daude-ekonomiaren-egoerarekin.htm | Ekonomia | Familiak ezkorrago daude ekonomiaren egoerarekin | Laboral Kutxaren azterketa baten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek ez dute erosketa handiak egiteko asmorik. | Familiak ezkorrago daude ekonomiaren egoerarekin. Laboral Kutxaren azterketa baten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek ez dute erosketa handiak egiteko asmorik. | Gaur egungo ekonomian, herritarren konfiantza faktore garrantzitsua da, haren arabera mugitzen baita gastuaren parte handi bat, eta gastu horrek pisu handia baitu jarduera ekonomikoan. Bada, alde horretatik oso baikor egoteko arrazoirik ez du ematen Laboral Kutxak hiru hilean behin kaleratzen duen Euskal Kontsumitzaile... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234044/zupiriak-dio-udal-legearen-epaiari-helegitea-jartzeko-arrazoiak-badaudela.htm | Gizartea | Zupiriak dio udal legearen epaiari helegitea jartzeko arrazoiak badaudela | Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, «justizia ezin da helburu politikoekin erabili». Euskalgintzaren Kontseiluarentzat epaia «larritasun handikoa» da. | Zupiriak dio udal legearen epaiari helegitea jartzeko arrazoiak badaudela. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen iritziz, «justizia ezin da helburu politikoekin erabili». Euskalgintzaren Kontseiluarentzat epaia «larritasun handikoa» da. | EAEko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu udal legea garatzeko hainbat artikulu. Epai hori ez da irmoa, Eusko Jaurlaritzak helegitea jartzen ahal baitio. Hala, Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Jaurlaritzak nahikoa argudio dituela hori egiteko, baina ez du zehaztu jarriko duten edo ez. Haren ... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234045/eh-bilduk-ezezkoa-emango-die-hezkuntza-lege-proiektuaren-osoko-zuzenketei.htm | Gizartea | EH Bilduk ezezkoa emango die Hezkuntza Lege proiektuaren osoko zuzenketei | Gaitzetsi du ez argitu izana zer esan nahi duen EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduen inguruan egindako zuzenketak. EH Bilduk hizkuntza ereduei buruzko jardunaldiak egingo ditu larunbatean, Bilbon. | EH Bilduk ezezkoa emango die Hezkuntza Lege proiektuaren osoko zuzenketei. Gaitzetsi du ez argitu izana zer esan nahi duen EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduen inguruan egindako zuzenketak. EH Bilduk hizkuntza ereduei buruzko jardunaldiak egingo ditu larunbatean, Bilbon. | Gaur bete dira bi aste alderdiek EAEko Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketa partzialak eta osoko zuzenketak aurkeztu zizkiotenetik. Orotara, lau osoko zuzenketa jarri zizkioten: Elkarrekin Podemos-IUrena, PPrena, Ciudadanosena eta Voxena. Etzi eztabaidatuko dituzte Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, eta EH Bilduko h... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234046/manifestazio-nazionalera-deitu-dute-larunbaterako-donostian-palestinari-elkartasuna-agertzeko.htm | Gizartea | Manifestazio nazionalera deitu dute larunbaterako Donostian, Palestinari elkartasuna agertzeko | Gernika-Palestina ekinaldiak deitu du mobilizaziora. Jaurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu iheslarientzat. | Manifestazio nazionalera deitu dute larunbaterako Donostian, Palestinari elkartasuna agertzeko. Gernika-Palestina ekinaldiak deitu du mobilizaziora. Jaurlaritzak 500.000 euro jarriko ditu iheslarientzat. | Gernika-Palestina deialdi herritarrak manifestazio nazionalera deitu du larunbaterako Donostian, Palestinari elkartasuna erakusteko. Deitzaileek agiri batean azaldu dutenez, Gazako «sarraskia» gelditzeko eta konponbide politikoa eskatzeko egingo dute mobilizazioa. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234047/lehen-greba-egin-dute-eskola-erlijiosoek.htm | Gizartea | Lehen greba egin dute eskola erlijiosoek | Zortzi greba egunera deitu dute ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk, eta gaur izan da lehena. Irakasleen lan baldintzak hobetzea, lanpostuak bermatzea eta soldatak igotzea daude aldarrikapenen artean. | Lehen greba egin dute eskola erlijiosoek. Zortzi greba egunera deitu dute ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk, eta gaur izan da lehena. Irakasleen lan baldintzak hobetzea, lanpostuak bermatzea eta soldatak igotzea daude aldarrikapenen artean. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako itunpeko sarearen zatirik handiena greban da egunotan: lanuztea egiten ari dira ikastetxe erlijioso ugaritan. ELA, Steilas, CCOO, LAB ta UGT sindikatuek deituta, 5.000 lagun inguru bildu dira Bilbon, gaur goizean. Kristau Eskolako eta IZEA patronaletako langileen lan baldintzak hobetzek... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234048/espainiako-kopako-lehen-kanporaketako-zozketa-egin-dute.htm | Kirola | Espainiako Kopako lehen kanporaketako zozketa egin dute | Buñol-Reala, Rubi-Athletic, Deportivo Murcia-Alaves, Lorca-Eibar, Gimnastica Segoviana-Sestao River, Barakaldo-Malaga, Tudelano-Recreativo de Huelva, Gernika-Unionistas Salamanca eta Eguesibar-Teruel izango dira euskal taldeen lehen partidak Espainiako Kopan. | Espainiako Kopako lehen kanporaketako zozketa egin dute. Buñol-Reala, Rubi-Athletic, Deportivo Murcia-Alaves, Lorca-Eibar, Gimnastica Segoviana-Sestao River, Barakaldo-Malaga, Tudelano-Recreativo de Huelva, Gernika-Unionistas Salamanca eta Eguesibar-Teruel izango dira euskal taldeen lehen partidak Espainiako Kopan. | Zehaztuta dago zeinen aurka jokatuko duten Euskal Herriko taldeek Espainiako Kopako lehen kanporaketan. Partida bakarra jokatuko dute, urriaren 31n, azaroaren 1ean, edo azaroaren 2an. Hauek dira partidak: Deportivo Murcia-Alaves, Buñol-Reala, Rubi-Athletic, Lorca-Eibar, Eguesibar-Teruel, Barakaldo-Malaga, Tudelano-Recr... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234049/asensiok-gogoratu-du-gurasosek-laquoberrogei-salaketa-baino-gehiago-galduraquo-dituela-errauskailuaren-aurka.htm | Gizartea | Asensiok gogoratu du GuraSOSek «berrogei salaketa baino gehiago galdu» dituela errauskailuaren aurka | Gipuzkoako Iraunkortasuneko diputatuak eskatu dio EH Bilduri, hura siglekin aipatu gabe, ez baliatzeko «plataformak» eta «dagokion lekuan» egiteko «oposizio politikoa». GHKren kudeaketa «eredugarria» dela esan du, eta Zubieta «beste lurralde batzuek» nahiko luketela. | Asensiok gogoratu du GuraSOSek «berrogei salaketa baino gehiago galdu» dituela errauskailuaren aurka. Gipuzkoako Iraunkortasuneko diputatuak eskatu dio EH Bilduri, hura siglekin aipatu gabe, ez baliatzeko «plataformak» eta «dagokion lekuan» egiteko «oposizio politikoa». GHKren kudeaketa «eredugarria» dela esan du, eta ... | GuraSOSek orain arte epaitegietan izan duen ibilbideari erreparatuta erantzun dio Gipuzkoako Iraunkortasuneko diputatu eta GHKren presidente Jose Ignacio Asensiok epaitegiek hura ikertzen ari direlako albisteari. «GuraSOSek berrogei salaketa baino gehiago egin ditu GHK edota errauskailuaren aurka, eta guztiak galdu dit... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234050/vwek-lan-itunaren-aurreakordiorako-proposamen-bat-egin-die-sindikatuei.htm | Ekonomia | VWek lan itunaren aurreakordiorako proposamen bat egin die sindikatuei | Zortzigarren bileran, datorren urtean mutualitatea kentzeko prest azaldu da enpresa, eta absentismoaren bilakaeraren arabera erabakiko dute zer egin 2025etik aurrera. | VWek lan itunaren aurreakordiorako proposamen bat egin die sindikatuei. Zortzigarren bileran, datorren urtean mutualitatea kentzeko prest azaldu da enpresa, eta absentismoaren bilakaeraren arabera erabakiko dute zer egin 2025etik aurrera. | Azken txanpan sartu da Nafarroako Volkswagenen X. lan itunaren negoziazioa. Aurreko zazpi bileretan aztertutako gai guztiak dokumentu batean bildu, eta aurreakordioa proposatu die sindikatuei. Bihar goizean elkartuko da langile batzordea, eta. ondoren, berriro enpresarekin elkartuko dira azkenekoz.
VWek adierazi duene... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234051/prefeta-prest-agertu-da-laquoelkarrizketari-bide-ematekoraquo-beskoitzeko-ikastolaren-aferan.htm | Gizartea | Prefeta prest agertu da «elkarrizketari bide emateko» Beskoitzeko ikastolaren aferan | Herriko etxeak «etengabeko» oztopoak ezartzen dizkio Seaskari ikastola berria eraikitzeko. Ostiralerako erantzunik ez badute, «mobilizazio fase batera» iraganen dira. | Prefeta prest agertu da «elkarrizketari bide emateko» Beskoitzeko ikastolaren aferan. Herriko etxeak «etengabeko» oztopoak ezartzen dizkio Seaskari ikastola berria eraikitzeko. Ostiralerako erantzunik ez badute, «mobilizazio fase batera» iraganen dira. | Beskoitzeko (Lapurdi) ikastolaren aferan esku hartzeko prest agertu da Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefeta. Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira izan da Lapurdi barnealdeko herrian, eta gurasoek hori baliatu dute herriko etxearekin duten tirabiraren berri emateko. Orain dela hamar urte sortu ze... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234052/israelek-egiptotik-soilik-utziko-du-laguntza-humanitarioa-gazara-sartzen.htm | Mundua | Israelek Egiptotik soilik utziko du laguntza humanitarioa Gazara sartzen | Bart gaueko erasoa gaitzesteko, protesta jendetsuak izan dira hainbat herrialdetan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, bostehun baino gehiago dira hildakoak. Israelgo armadak, ordea, erasoa Jihad Islamikoari egozten dio oraindik. | Israelek Egiptotik soilik utziko du laguntza humanitarioa Gazara sartzen. Bart gaueko erasoa gaitzesteko, protesta jendetsuak izan dira hainbat herrialdetan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, bostehun baino gehiago dira hildakoak. Israelgo armadak, ordea, erasoa Jihad Islamikoari egozten dio oraindik. | * Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela»
* Ehunka biktima Israelek Gazako ospitale bati egindako erasoan
* Israelen bizi den bilbotarra oraindik bahituta daukatela baieztatu dute
* Bideoa: bonbardaketa ospitalean |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234053/ion-paroti-eskumuturreko-elektronikoa-kendu-diote.htm | Politika | Ion Paroti eskumuturreko elektronikoa kendu diote | Baldintzapean aske gelditu da Baionako euskal presoa. Baldintza zorrotzak izanen ditu ondoko hamar urteetan | Ion Paroti eskumuturreko elektronikoa kendu diote. Baldintzapean aske gelditu da Baionako euskal presoa. Baldintza zorrotzak izanen ditu ondoko hamar urteetan | Euskal presoen etxeratzearen aldeko bandera eskuetan zuela, irribarretsu atera zen Ion Parot euskal presoa Baionako presondegitik, joan den ostiralean. Presondegitik atera eta urtebetera, eskumuturreko elektronikoa kentzeko ordua zuen bertan. Baldintzapean aske gelditu da Baionako euskal preso ohia. Etxerat-ek jakinara... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234054/hego-euskal-herrian-538000-lagun-daude-pobrezia-arriskuan.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian 538.000 lagun daude pobrezia arriskuan | Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunean, agerraldiak egin dituzte hainbat eragilek. Aldarrikatu dute pobrezia amaitu behar dela. | Hego Euskal Herrian 538.000 lagun daude pobrezia arriskuan. Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunean, agerraldiak egin dituzte hainbat eragilek. Aldarrikatu dute pobrezia amaitu behar dela. | «Pobrezia egoera ikaragarria da, inork beretzat nahi ez duena, ezta bere familiarentzat nahiz adiskideentzat ere». Hala ohartarazi du Pobreziaren eta giza bazterketaren aurka Borrokatzeko Europako Sareak EAEn duen taldeak (EAEko EAPN). Gaur da pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna. Eta, gizarte eragileek emandako... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234055/elbarrien-sektoreko-langileak-kriminalizatu-nahi-dituztela-salatu-du-labek.htm | Gizartea | Elbarrien sektoreko langileak kriminalizatu nahi dituztela salatu du LABek | Bilboko Justizia Jauregian deklaratzera deitu dute Gaudeko langile bat, maiatzaren 9an Itsasmuseumen gertatu zen liskarrarengatik. Elbarrien sektoreko langileak batu dira bertan, borroka sindikala ez da delitua lelopean. | Elbarrien sektoreko langileak kriminalizatu nahi dituztela salatu du LABek. Bilboko Justizia Jauregian deklaratzera deitu dute Gaudeko langile bat, maiatzaren 9an Itsasmuseumen gertatu zen liskarrarengatik. Elbarrien sektoreko langileak batu dira bertan, borroka sindikala ez da delitua lelopean. | Maiatzaren 9an, Bilboko Itsasmuseumen, Gaude, Gorabide, Madres Mercedarias eta Aspace enpresetako langileak batu ziren borrokan ari ziren enpresetako hitzarmenen alde. Manifestatzen ari zirela, Ertzaintza bertaratu zen, eta langileei oldartu zitzaien. Sortu zen liskarraren harira, LABek Gauden duen ordezkariari agintar... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234056/gasteizko-michelineko-langile-batzordeak-berretsi-egin-du-espainiako-komitetik-ateratzea.htm | Ekonomia | Gasteizko Michelineko langile batzordeak berretsi egin du Espainiako komitetik ateratzea | Langileen %51,43k bozkatu zuten Espainiako langileen batzordea uztearen alde, eta Gasteizko Michelineko batzordeak berretsi egin du erabaki hori. CCOO, CCM, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek bozkatu dute alde. | Gasteizko Michelineko langile batzordeak berretsi egin du Espainiako komitetik ateratzea. Langileen %51,43k bozkatu zuten Espainiako langileen batzordea uztearen alde, eta Gasteizko Michelineko batzordeak berretsi egin du erabaki hori. CCOO, CCM, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek bozkatu dute alde. | Gasteizko Michelin fabrika Espainiako lantegien arteko batzordetik atera da. Hala bozkatu zuten joan den astean langile gehienek (%51,43k), eta hala berretsi du gaur lantegiko komiteak, ezohiko bilera baten ostean. Hala, Frantziako multinazionalak egun Hego Euskal Herrian dituen bi lantegiek langile batzorde propioak d... |
2023-10-17 | https://www.berria.eus/albisteak/234057/merkatu-elektrikoa-berritzeko-akordioa-lortu-dute-ebko-kideek.htm | Ekonomia | Merkatu elektrikoa berritzeko akordioa lortu dute EBko kideek | Frantziak eta Alemaniak tirabirak zituzten zentral nuklearrengatik, baina azken orduko proposamena onartu dute biek. Hungaria izan da onartu ez duen bakarra. | Merkatu elektrikoa berritzeko akordioa lortu dute EBko kideek. Frantziak eta Alemaniak tirabirak zituzten zentral nuklearrengatik, baina azken orduko proposamena onartu dute biek. Hungaria izan da onartu ez duen bakarra. | Europako Batasuneko herrialdeak ados jarri dira: merkatu elektrikoaren erreforma onartu dute. Frantziaren eta Alemaniaren arteko tirabirek hozkailuan sarrarazi zuten akordioa, baina Europako Batasuneko Kontseiluaren Espainiako presidentziak azken orduko proposamen bat egin du, eta biek onartu dute. Hungaria da akordioa... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234080/israelen-bizi-den-bilbotarra-oraindik-bahituta-daukatela-baieztatu-dute.htm | Mundua | Israelen bizi den bilbotarra oraindik bahituta daukatela baieztatu dute | Pedro Sanchezek eman du berria. Desagertua 46 urteko gizon bat da, Bilbon jaioa baina Zarautz-Getariako gurasoen ondorengoa. | Israelen bizi den bilbotarra oraindik bahituta daukatela baieztatu dute. Pedro Sanchezek eman du berria. Desagertua 46 urteko gizon bat da, Bilbon jaioa baina Zarautz-Getariako gurasoen ondorengoa. | Urriaren 7an Hamasek Israeli eraso egin zionetik, Zarauzko (Gipuzkoa) 46 urteko gizonezko bat desagertuta dago. Israelen bizi zen, Kissufim kibbutzean, bikotekidearekin. Ordutik ez da haien albisterik izan, atzo iluntzean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Israelek emandako informazioa baieztatu zuen arte: Hamasek b... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234081/aske-utzi-dituzte-gazte-bat-jipoitzeagatik-atxilotutako-espainiako-armadako-hiru-militarrak.htm | Gizartea | Aske utzi dituzte gazte bat jipoitzeagatik atxilotutako Espainiako armadako hiru militarrak | Duela hiru aste gertatu zen erasoa, baina atzo arte ez zituzten susmagarriak deklaratzera deitu. «Zauri larriak» eragitea leporatzen diete, eta gaur mintzatu dira epaileen aurrean. | Aske utzi dituzte gazte bat jipoitzeagatik atxilotutako Espainiako armadako hiru militarrak. Duela hiru aste gertatu zen erasoa, baina atzo arte ez zituzten susmagarriak deklaratzera deitu. «Zauri larriak» eragitea leporatzen diete, eta gaur mintzatu dira epaileen aurrean. | Aske utzi dituzte Iruñean gazte bat jipoitu zuten lau pertsonak; horietako hiru Espainiako armadako militarrak ziren. Epaileak lesio delitua egotzi die, eta astero epaitegian agertu beharko dira. Horrez gain, urruntze agindua ezarri diete. Duela hiru aste egin zuten erasoa, irailaren 29an, baina Foruzaingoak atzo atxil... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234082/enaut-uson-garaile-espainiako-kopan.htm | albisteak | Eñaut Uson garaile Espainiako Kopan | Elur Arteaga hirugarren izan da 18 urtez azpikoetan. Ainhize Belar laugarren geratu da maila nagusian, eta Maddi Agirre ere laugarren 16 urtez azpikoetan. Euskal eskalatzaileak hobeto aritu dira Vilanova i la Geltruko (Katalunia) azken proban. | Eñaut Uson garaile Espainiako Kopan. Elur Arteaga hirugarren izan da 18 urtez azpikoetan. Ainhize Belar laugarren geratu da maila nagusian, eta Maddi Agirre ere laugarren 16 urtez azpikoetan. Euskal eskalatzaileak hobeto aritu dira Vilanova i la Geltruko (Katalunia) azken proban. | Amaitu da kirol eskaladako Espainiako Kopa zailtasuneko modalitatean. Joan den asteburuan Vilanova i la Geltru herrian (Katalunia) jokatu zen hirugarren eta azken proba, eta, euskal eskalatzaileei dagokienez, emaitzak Getafeko (Espainia) lehen proban eta Torrejon de Ardozeko (Madril, Espainia) bigarrenean baino hobeak ... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234083/baliabide-eskas-buruko-nahasmenduen-ugaritzeari-aurre-egiteko.htm | Gizartea | Baliabide eskas buruko nahasmenduen ugaritzeari aurre egiteko | ‘Gazteak eta buru osasuna: premiazko erronka’ izenburupean, solasaldi bat antolatu du Agifes elkarteak. Kasuek gora egin dutela adierazi dute, baina ez dagoela baliabide nahikorik horiek artatzeko. | Baliabide eskas buruko nahasmenduen ugaritzeari aurre egiteko. ‘Gazteak eta buru osasuna: premiazko erronka’ izenburupean, solasaldi bat antolatu du Agifes elkarteak. Kasuek gora egin dutela adierazi dute, baina ez dagoela baliabide nahikorik horiek artatzeko. | «Benetan uste dugu buruko gaixotasun larri bat hilean behin terapia eginez sendatuko dugula?», galdetu zuen atzo Jaione Mujikak, Agifes Buru Osasuneko Arazoren bat Dutenen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteak Donostian antolatutako solasaldi batean. Depresioa du diagnostikatua, eta haren alabak, berriz, elikadura nahasmen... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234084/bidenek-israelen-bertsioa-hobetsi-du-badirudi-ospitaleko-erasoa-beste-bandoak-egin-duela.htm | Mundua | Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela» | Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 500 palestinar baino gehiago hil dituzte bart gauean Gazako ospitale batean egindako bonbardaketan. Israelgo armadak Jihad Islamikoari egotzi dio erasoa, eta Hamasek Israeli. Egiptotik Gazara laguntza humanitarioa sartzen utziko du Tel Avivek. | Bidenek Israelen bertsioa hobetsi du: «Badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela». Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 500 palestinar baino gehiago hil dituzte bart gauean Gazako ospitale batean egindako bonbardaketan. Israelgo armadak Jihad Islamikoari egotzi dio erasoa, eta Hamasek Israeli. Egiptotik Gaza... | Tel Aviven lur hartu eta gutxira, Gazako Al-Ahli Arabi ospitalearen aurkako erasoaren inguruan Israelek zabaldutako bertsioa hobetsi du AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente Joe Bidenek: «Ikusi dudanaren arabera, badirudi ospitaleko erasoa beste bandoak egin duela». Sekula ez bezalako erasoa izan da bart gauekoa:... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234085/euskara-laquosustatzenraquo-jarraitzeko-asmoa-azalduko-dute-uemako-udalek.htm | Gizartea | Euskara «sustatzen» jarraitzeko asmoa azalduko dute UEMAko udalek | Atzo EAEko Auzitegi Nagusiak emandako sententziaren harira, udalei adierazpen instituzional bat helarazi die mankomunitateak, «ahalik eta lasterrena» onartzeko. EAJk salatu du justiziak euskara «gutxietsi» egiten duela. | Euskara «sustatzen» jarraitzeko asmoa azalduko dute UEMAko udalek. Atzo EAEko Auzitegi Nagusiak emandako sententziaren harira, udalei adierazpen instituzional bat helarazi die mankomunitateak, «ahalik eta lasterrena» onartzeko. EAJk salatu du justiziak euskara «gutxietsi» egiten duela. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi zituen atzo Euskal Autonomia Erkidegoko udal legea euskararen alorrean garatzen duen dekretuaren artikulu batzuk, udalei hizkuntza politikarako ahalmena mugatuz. Horien bidez ebatzi du, hain justu ere, udaletan ezin dela euskara lehenetsi. Epaia euskararen «biziberrit... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234086/laborantza-lur-batzuen-gozamenik-gabeko-salmenta-oztopatu-du-lurzaindiak.htm | Gizartea | Laborantza lur batzuen gozamenik gabeko salmenta oztopatu du Lurzaindiak | Eroslearen etxean elkarretaratzea egin dute Makean, eta notarioaren bulegora joan dira Baionan. Parte guzien arteko bilkura lortu du Lurzaindiak, lurrak laborantzarako gelditzea adosteko. | Laborantza lur batzuen gozamenik gabeko salmenta oztopatu du Lurzaindiak. Eroslearen etxean elkarretaratzea egin dute Makean, eta notarioaren bulegora joan dira Baionan. Parte guzien arteko bilkura lortu du Lurzaindiak, lurrak laborantzarako gelditzea adosteko. | «Kolpe handi bat eman dugu». Pozik atera da Ttotte Elizondo ELBko laboraria notarioaren bulegotik. Laborantzako lur batzuen gozamenik gabeko salmentaren berri jakin ondotik, protesta bikoitza egitea erabaki dute Lurzaindiak eta sindikatuak. Elkarretaratzea egin dute Makean (Lapurdi) eroslearen etxean, eta notariak Baio... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234087/68-urteko-gizon-bat-hil-da-usategi-batetik-erorita.htm | Gizartea | 68 urteko gizon bat hil da usategi batetik erorita | Olatzagutian gertatu da ezbeharra, eta gizona hamabost metrokotik erori da. | 68 urteko gizon bat hil da usategi batetik erorita. Olatzagutian gertatu da ezbeharra, eta gizona hamabost metrokotik erori da. | Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 68 urteko gizon bat hil da gaur goizean Olatzagutian (Nafarroa). Usategi batetik erori da, hamabost metroko batetik. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 08:30 aldera izan dute ezbeharraren berri. Bertara bideratu dituzte Altsasuko (Nafarroa) mediku talde bat, Altsasuko suhiltzaile... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234088/hizkuntza-ereduen-sistemari-eustea-atzerapauso-bat-da-ikastolen-elkartearen-ustez.htm | Gizartea | Hizkuntza ereduen sistemari eustea «atzerapauso bat» da, Ikastolen Elkartearen ustez | «Hizkuntza ereduek ez dute euskalduntzen, eta horiek gaindituko dituen eredu bat behar dugu oinarri. Zentzugabea iruditzen zaigu horiei eutsi nahi izatea», esan du Ikastolen Elkarteak. | Hizkuntza ereduen sistemari eustea «atzerapauso bat» da, Ikastolen Elkartearen ustez. «Hizkuntza ereduek ez dute euskalduntzen, eta horiek gaindituko dituen eredu bat behar dugu oinarri. Zentzugabea iruditzen zaigu horiei eutsi nahi izatea», esan du Ikastolen Elkarteak. | Eusko Jaurlaritzak ondutako Hezkuntza Lege proiektuari alderdi politikoek aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte bihar Eusko Legebiltzarrean, eta Ikastolen Elkarteak zuzenketa horiei buruzko iritzia eman du. «Euskararen gaiak kezkatzen gaitu bereziki», esan du elkarteak, ohar baten bidez. Izan ere, E... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234089/makina-erreminta-5eko-hazkundeari-eusteko-bidean-dago.htm | Ekonomia | Makina-erreminta %5eko hazkundeari eusteko bidean dago | AFM elkarteak uste du eskari zorroa nahikoa izango dela datorren urtean ere «jarduera on» bat izateko. Sektoreak kongresua egingo du datorren astean, Donostian. | Makina-erreminta %5eko hazkundeari eusteko bidean dago. AFM elkarteak uste du eskari zorroa nahikoa izango dela datorren urtean ere «jarduera on» bat izateko. Sektoreak kongresua egingo du datorren astean, Donostian. | Zailtasunak zailtasun, 2023. urterako aurreikuspena betetzeko moduan dago makina-erremintaren sektorea. Joan den maiatzean, Xabier Ortueta AFM makina-erremintaren klusterreko zuzendariak esan zuen %5eko hazkundea espero zutela 2023rako, eta, azken hiruhilekoaren datuak falta diren honetan, kopuru horri berari eusteko m... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234090/indartsu-dator-berriro-winter-series-txapelketa.htm | Kirola | Indartsu dator berriro Winter Series txapelketa | Urriaren 30etik otsailaren 18ra jokatuko dute hirugarren ekitaldia. Zazpi puntista lehen aldiz ariko dira titular gisa. Iñaki Osa Goikoetxeak azken txapelketa izango du erretiroa hartu aurretik. | Indartsu dator berriro Winter Series txapelketa. Urriaren 30etik otsailaren 18ra jokatuko dute hirugarren ekitaldia. Zazpi puntista lehen aldiz ariko dira titular gisa. Iñaki Osa Goikoetxeak azken txapelketa izango du erretiroa hartu aurretik. | Badator berriro olatua: Winter Series zesta-puntako txapelketa, kirol horretako lehiaketarik luzeena, garrantzitsuena eta ospetsuena. Urriaren 30ean hasiko da hirugarren aldia, eta otsailaren 18an bukatu. Puntista onenak, beraz, ia lau hilabetez ariko dira nor baino nor gehiago Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan (Biz... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234091/venezuelako-gobernuak-eta-oposizioak-presidentetzarako-hauteskundeetarako-bermeak-adostu-dituzte.htm | Mundua | Venezuelako Gobernuak eta oposizioak presidentetzarako hauteskundeetarako bermeak adostu dituzte | Bi aldeek negoziatu dute datorren urteko bigarren seihilekoan egitea bozak, eta nazioarteko behatzaileak izatea horiek gainbegiratzeko. Itunak berekin ekar lezake AEBek zigor ekonomiko batzuk arintzea. | Venezuelako Gobernuak eta oposizioak presidentetzarako hauteskundeetarako bermeak adostu dituzte. Bi aldeek negoziatu dute datorren urteko bigarren seihilekoan egitea bozak, eta nazioarteko behatzaileak izatea horiek gainbegiratzeko. Itunak berekin ekar lezake AEBek zigor ekonomiko batzuk arintzea. | Duela bost urte, Venezuelako oposizioko aliantza nagusiak, Batasun Demokratikoaren Mahaiak, erabaki zuen presidentetzarako bozetan ez lehiatzea eta boikoterako deia egitea, hauteskunde horiek «itxurakeria bat» zirela argudiatuta. Jarrera horrek eragin zuen, besteak beste, parte hartzea %46,07 izatea, eta PSUV Venezuela... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234092/gasteizko-gune-autogestionatuek-egun-osoko-egitaraua-antolatu-dute-larunbaterako.htm | Gizartea | Gasteizko gune autogestionatuek egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako | Urriaren 21ean ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatu dituzte gune autogestionatuen «gorazarre egitera». | Gasteizko gune autogestionatuek egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Urriaren 21ean ekintza ugari egingo dituzte Gasteizen, 100 urte, bakarrik ezin da! lelopean. Euskal Herriko herritar guztiak gonbidatu dituzte gune autogestionatuen «gorazarre egitera». | Egun osoko egitaraua antolatu dute Hala Bedi irratiak, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleor Bizirik-ek eta Sumendik elkarlanean. Eskaintza «zabal eta askotarikoa» egingo dute larunbatean Gasteizko zenbait gunetan, hiriburuko gune autogestionatu eta alternatiboen 100. urteurrena aitzakia hartuta. «Urt... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234093/bildarratzek-esan-du-udazkenean-onartuko-dutela-hezkuntza-legea.htm | Gizartea | Bildarratzek esan du udazkenean onartuko dutela Hezkuntza Legea | Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du lege proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketen aurka bozkatuko duela Legebiltzarraren %82,6k. | Bildarratzek esan du udazkenean onartuko dutela Hezkuntza Legea. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du lege proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketen aurka bozkatuko duela Legebiltzarraren %82,6k. | Eusko Jaurlaritzak ondutako Hezkuntza Lege proiektuari alderdi politikoek aurkeztutako zuzenketak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte bihar Eusko Legebiltzarrean, eta Jokin Bildarratzek, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, esan du lege proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketen aurka bozkatuko duela Legebiltza... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234094/eusko-jaurlaritzaren-aurrekontua-5-handituko-dela-aurreratu-du-azpiazuk.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua %5 handituko dela aurreratu du Azpiazuk | Osakidetza indartzea «lehentasuna» izango dela esan du. Diru gehiago ipiniko du, halaber, hezkuntzarako, inbertsioetarako eta DSBE diru sarrerak bermatzeko errentarako. | Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua %5 handituko dela aurreratu du Azpiazuk. Osakidetza indartzea «lehentasuna» izango dela esan du. Diru gehiago ipiniko du, halaber, hezkuntzarako, inbertsioetarako eta DSBE diru sarrerak bermatzeko errentarako. | Urtearen amaierarako ogasunen kutxetan zenbat diru sartuko den kalkulatu ostean, datorren urteko aurrekontuak fintzeko garaia da orain. Eusko Jaurlaritzak datorren asteko gobernu bileran onartu asmo du aurrekontuen lege proiektua, hain zuzen ere, eta hilaren 27an bidaliko du Eusko Legebiltzarrera, tramitazio bidea has ... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234095/sindikatu-nagusiek-bat-egin-dute-azaroaren-4ko-manifestazioarekin.htm | Gizartea | Sindikatu nagusiek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin | Agerraldia egin dute gaur Kontseiluarekin, Bilbon, eta adierazi dute protestaren ardatzetako bat izango dela euskaraz lan egiteko eskubidea. | Sindikatu nagusiek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin. Agerraldia egin dute gaur Kontseiluarekin, Bilbon, eta adierazi dute protestaren ardatzetako bat izango dela euskaraz lan egiteko eskubidea. | «Oldarraldi judizialaren» kontrako manifestazioa egingo da azaroaren 4an Bilbon, euskararen normalizazioaren kontra igaro hilabeteotan izan diren epaiak auzitan jartze aldera. Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu du protesta, eta atxikimendu ugari jasotzen ari da. Deialdiaren harira, gaur, euskal sindikatu nagusiek eta... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234096/jakes-esnali-eskumuturreko-elektronikoa-kendu-diote.htm | Politika | Jakes Esnali eskumuturreko elektronikoa kendu diote | Ion Paroten gisara baldintzapeko askatasunean gelditu da, eta neurri zorrotzak bete beharko ditu ondoko hamar urteetan | Jakes Esnali eskumuturreko elektronikoa kendu diote. Ion Paroten gisara baldintzapeko askatasunean gelditu da, eta neurri zorrotzak bete beharko ditu ondoko hamar urteetan | Urrats bat gehiago eman du askatasunerantz Jakes Esnal euskal presoak. Etxerat-ek jakinarazi duenez, iaztik ezarria zuen eskumuturreko elektronikoa kendu diote Baionako presondegian, joan den astean Ion Parotekin egin zuten modura. Baldintzapean aske gelditu da Esnal, eta berak ere neurri zorrotzak bete beharko ditu on... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234097/vweko-aurreakordioa-azaltzeko-batzarrera-deitu-dute-ugtk-eta-ccook.htm | Ekonomia | VWeko aurreakordioa azaltzeko batzarrera deitu dute UGTk eta CCOOk | Agiriari buruz galdeketa bat antolatuko da datorren astean, eta hura bete beharrekoa izatea nahi dute; langileek alde bozkatuz gero, batzordeko sindikatu guztiek hura onartzea nahi dute, alegia. ELAk, LABek eta CGTk ez dute hori onartuko. | VWeko aurreakordioa azaltzeko batzarrera deitu dute UGTk eta CCOOk. Agiriari buruz galdeketa bat antolatuko da datorren astean, eta hura bete beharrekoa izatea nahi dute; langileek alde bozkatuz gero, batzordeko sindikatu guztiek hura onartzea nahi dute, alegia. ELAk, LABek eta CGTk ez dute hori onartuko. | VWeko X. lan ituna gaur izenpetzea espero zuen zuzendaritzak, baina beste astebete itxaron beharko du. Langileen batzordean gehiengoa duten bi sindikatuak, UGT eta CCOO, zuzendaritzaren proposamenarekin ados daude, baina haren onurak saldu nahi dizkiete langileei. Larunbateko 16:00etarako deitu dute batzarrera, akordio... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234098/urriaren-30etik-azaroaren-5era-egingo-da-sormene-jaialdia-zaintza-ardatz-hartuta.htm | Kultura | Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo da Sormene jaialdia, zaintza ardatz hartuta | Kultur diziplina askotako sortzaileak elkartuko dira Galdakaon. Azaroaren 4an ez da emanaldirik izango, Kontseiluak deitutako manifestazioa dela eta. | Urriaren 30etik azaroaren 5era egingo da Sormene jaialdia, zaintza ardatz hartuta. Kultur diziplina askotako sortzaileak elkartuko dira Galdakaon. Azaroaren 4an ez da emanaldirik izango, Kontseiluak deitutako manifestazioa dela eta. | Ate joka dago udazkeneko Sormene jaialdia: urriaren 30ean hasi, eta azaroaren 5era bitarte egingo dute, Galdakaon (Bizkaia), eta zaintza izango du ardatz. Hala azaldu dio BERRIAri Gotzon Barandiaran zuzendari artistikoak: «Zaintza, euskarazko kultur sorkuntzarentzat, hizkuntza zaintzea da, euskaraz sortzen duten sortza... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234099/otegi-apartheida-amaiarazi-behar-da.htm | Politika | Otegi: «Apartheida amaiarazi behar da» | Koalizio subiranistak «irtenbide politiko bat» eskatu du, eta Palestinaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. ELAk ere bat egin du larunbateko manifestazioarekin. | Otegi: «Apartheida amaiarazi behar da». Koalizio subiranistak «irtenbide politiko bat» eskatu du, eta Palestinaren aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die herritarrei. ELAk ere bat egin du larunbateko manifestazioarekin. | EH Bilduk Gazako «indarkeria agertoki onartezina» salatu du, eta dei egin du «elkarrizketaren eta akordioaren» bidea jorratzera, Palestina estatu bilakatzeko «irtenbide politiko bat» topatzeko: «Palestinak estatu izateko duen eskubidea egikaritu eta errespetatu behar da». Bide horretan, Euskal Herrian Palestinako herri... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234100/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-hamar-herritarretik-zazpik-uste-dute-immigrazioak-ondorio-positiboak-dituela.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar herritarretik zazpik uste dute immigrazioak «ondorio positiboak» dituela | 'Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak' barometroaren aurtengo datuak aurkeztu ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hamar herritarretik zazpik uste dute immigrazioak «ondorio positiboak» dituela. 'Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak' barometroaren aurtengo datuak aurkeztu ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak | Begi onez. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanle gehienek pertzepzio positiboa dute etorkinei eta immigrazioaren fenomenoari buruz. Besteak beste, herritarren %70ek uste dute migratzaileen etorrerak «ondorio positiboak» izanen dituela ekonomiaren alorrean. Halaber, ez datoz bat immigrazioari lotutako ideia negatiboekin... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234101/helduen-euskalduntzea-bultzatuko-duen-egitasmo-bat-aurkeztu-du-euskaltzaleen-topaguneak.htm | Gizartea | Helduen euskalduntzea bultzatuko duen egitasmo bat aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak | Bihar emango diote hasiera egitasmoari, Iruñean | Helduen euskalduntzea bultzatuko duen egitasmo bat aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak. Bihar emango diote hasiera egitasmoari, Iruñean | Haurren aurrean helduok heldu egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak. Haurren hizkuntza erabileran helduek duten garrantzia azaleratzeko egitasmoa da. Bigarren aldia bihar abiatuko da, eta hilaren 29an amaitu. Euskal Herriko ia 80 herritan antolatu ditu ekintzak.
Helduen arteko hizkuntza portaerei heldu nahi i... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234102/ehuko-irakasleen-eta-ikertzaileen-lan-baldintzak-hobetzea-exijitu-dute-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemos-iuk.htm | Gizartea | EHUko irakasleen eta ikertzaileen lan baldintzak hobetzea exijitu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk | Martxotik, EHUk irakaskuntza lana egiteko lanaldi partzialeko kontratuak eskaini dizkie ordezkoei, eta 800 euroko soldatak. Unibertsitate Sistema Planaren aurkezpenean, egoera aldatu beharra dagoela aldarrikatu du oposizioak. | EHUko irakasleen eta ikertzaileen lan baldintzak hobetzea exijitu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Martxotik, EHUk irakaskuntza lana egiteko lanaldi partzialeko kontratuak eskaini dizkie ordezkoei, eta 800 euroko soldatak. Unibertsitate Sistema Planaren aurkezpenean, egoera aldatu beharra dagoela aldarrikatu ... | Unibertsitate Sistema Plana aurkeztu du gaur Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Oro har, 2.246,2 milioi euro bideratuko dituzte unibertsitateetara, azken planean baino %14,5 gehiago. Plana ezagutu ondoren, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk exijitu dute EHUko irakasleen e... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234103/euskadiko-orkestrak-lau-ikuskizun-prestatu-ditu-musika-gela-ziklorako.htm | Kultura | Euskadiko Orkestrak lau ikuskizun prestatu ditu Musika Gela ziklorako | Elkarrekin sortu obrarekin ekin dio denboraldi berriari; Helga Arias konpositoreak eskoletako haurrekin batera sortu du pieza. Denera, 56 jarduera antolatu dituzte, eta 13.000 lagun inguruk parte hartuko dute haietan. | Euskadiko Orkestrak lau ikuskizun prestatu ditu Musika Gela ziklorako. Elkarrekin sortu obrarekin ekin dio denboraldi berriari; Helga Arias konpositoreak eskoletako haurrekin batera sortu du pieza. Denera, 56 jarduera antolatu dituzte, eta 13.000 lagun inguruk parte hartuko dute haietan. | Musika Gelak dagoeneko aireratu ditu bere lehen doinuak. Abian da Euskadiko Orkestraren hezkuntza zikloaren denboraldi berria, eta egitarau zabala izango du aurten ere. Lau ekoizpen propio aurkeztuko dituzte programaren barruan, eta Elkarrekin sortu izenekoa izango da aurrenekoa. Zikloaren helburua da herritar guztiei ... |
2023-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/234104/hil-egin-da-aurreko-astean-aldamio-batetik-eroritako-langilea.htm | Ekonomia | Hil egin da aurreko astean aldamio batetik eroritako langilea | Asteartean arrantzale bat hil zen Pasaian. Aurten, 45 behargin hil dira lan istripuz Euskal Herrian. | Hil egin da aurreko astean aldamio batetik eroritako langilea. Asteartean arrantzale bat hil zen Pasaian. Aurten, 45 behargin hil dira lan istripuz Euskal Herrian. | Urriaren 9an Erandion (Bizkaia) aldamio batetik erorita larri zauritu zen behargina hil egin da, orduan izandako zaurien ondorioz hil ere, LAB sindikatuak azaldu duenez. Horrekin batera, jakinarazi du asteartean arrantzale bat hil zela Pasaian (Gipuzkoa). Sindikatuaren zenbaketaren arabera, aurten, 45 behargin hil dira... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234123/2050erako-euskal-hiztunak-30-izatea-bermatuko-duen-politika-eskatu-diote-eepri.htm | Gizartea | 2050erako euskal hiztunak %30 izatea bermatuko duen politika eskatu diote EEPri | Gaur egungo erritmoan eta baliabideekin segitzea luze gabe «euskara hiltzera kondenatzea» litzateke, Euskal Konfederazioaren hitzetan. Gaur izendatuko dute EEPko lehendakari berria: Maider Behotegi izanen da. Biltzar nagusia aitzin, euskalgintzako kideek agiria banatu diete erakundeetako ordezkariei. | 2050erako euskal hiztunak %30 izatea bermatuko duen politika eskatu diote EEPri. Gaur egungo erritmoan eta baliabideekin segitzea luze gabe «euskara hiltzera kondenatzea» litzateke, Euskal Konfederazioaren hitzetan. Gaur izendatuko dute EEPko lehendakari berria: Maider Behotegi izanen da. Biltzar nagusia aitzin, euskal... | Euskal Konfederazioak agerraldia egin du Baionan, EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten lau partaideei eskatzeko euskararen geroa segurtatuko duen hizkuntza politika bat proposa dezatela. «Nola egin 2050ean euskaldunen kopurua %30 izan dadin, euskararen bizirautea segurtatzeko?», galdetu dute. «Hori da EEP osa... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234124/bi-sexu-eraso-salatu-dituzte-getxon.htm | Gizartea | Bi sexu eraso salatu dituzte Getxon | Erasoak gaitzesteko elkarretaratzeak eginen dituzte bihar | Bi sexu eraso salatu dituzte Getxon. Erasoak gaitzesteko elkarretaratzeak eginen dituzte bihar | Bi sexu eraso salatu zituzten joan den astean Getxon (Bizkaia), hilaren 12an eta 14an. Getxoko Udaleko bozeramaileen batzarrak biak gaitzetsi ditu, adierazpen instituzional baten bidez. Gainera, erran dute bihar bi elkarretaratze eginen dituztela: instituzionala eguerdian, eta herritarrena arratsaldean.
Ertzaintzak ba... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234125/abiatu-dira-hernanin-burujabetzak-jardunaldiak-lurraldea-burujabetzaz-berrantolatzeko-saioak.htm | Politika | Abiatu dira Hernanin Burujabetzak jardunaldiak, lurraldea burujabetzaz berrantolatzeko saioak | Hernani Burujabe proiektua aurkeztu du Itsaso Lekuona Hernaniko zinegotziak, «beste gobenantza eredu bat» azalduz, eta Udalbiltzako lehendakari Haritz Alberdik Udabiltzaren erronka plazaratu du, «udaletik nazio mailara» jauzi egin nahi duena. | Abiatu dira Hernanin Burujabetzak jardunaldiak, lurraldea burujabetzaz berrantolatzeko saioak. Hernani Burujabe proiektua aurkeztu du Itsaso Lekuona Hernaniko zinegotziak, «beste gobenantza eredu bat» azalduz, eta Udalbiltzako lehendakari Haritz Alberdik Udabiltzaren erronka plazaratu du, «udaletik nazio mailara» jauzi... | Herritarrek bizitzan beharrezkoak dituzten arlo nagusietan «burujabetzara» jauzi egitea da Hernaniko Udalak, herriko gizarte taldeek eta bertako sektore ekonomiko batzuek bultzatu duten proiektua: Hernani Burujabe. Burujabetzak jardunaldietan plazaratu du Hernaniko zinegotzi Itsaso Lekuona proiektu horrek «pandemiaren ... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234126/atzera-bota-dituzte-eaeko-hezkuntza-legeari-jarritako-osoko-zuzenketak.htm | Gizartea | Atzera bota dituzte EAEko Hezkuntza Legeari jarritako osoko zuzenketak | Hezkuntza sailburuaren esanetan, legeak «hizkuntzen kudeaketarako marko berri baterako oinarri sendoak» ezartzen ditu. Bildarratzek dio «lehenetsi» egin behar dela legea «ahalik eta adostasun handienarekin» onartzea. EH Bilduk ez du onartuko «oreka alderdikoiei» erantzuten dien legerik. | Atzera bota dituzte EAEko Hezkuntza Legeari jarritako osoko zuzenketak. Hezkuntza sailburuaren esanetan, legeak «hizkuntzen kudeaketarako marko berri baterako oinarri sendoak» ezartzen ditu. Bildarratzek dio «lehenetsi» egin behar dela legea «ahalik eta adostasun handienarekin» onartzea. EH Bilduk ez du onartuko «oreka... | Espero zena gertatu da: Eusko Legebiltzarraren gehiengoak ezezkoa eman die Elkarrekin-Podemos-IUk, PPk, Ciudadanosek eta Voxek Hezkuntza Legeari jarritako osoko zuzenketei. Beraz, lege proiektua ez da berriro Eusko Jaurlaritzara itzuliko, eta zuzenketa partzialak eztabaidatzeari ekingo diote.
Hasteko, Eusko Jaurlaritz... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234127/siemens-gamesaren-etorkizunaren-gaineko-laquokezkaraquo-azaldu-dute-ccook-eta-ugtk.htm | Ekonomia | Siemens Gamesaren etorkizunaren gaineko «kezka» azaldu dute CCOOk eta UGTk | Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Europako Batzodearen inplikazioa eskatu dute, «enkanteen baldintzak aldatzeko eta Europako produktuei mesede egiteko» | Siemens Gamesaren etorkizunaren gaineko «kezka» azaldu dute CCOOk eta UGTk. Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta Europako Batzodearen inplikazioa eskatu dute, «enkanteen baldintzak aldatzeko eta Europako produktuei mesede egiteko» | Lehenik ELAk egin zuen ohartarazpena, eta, orain, CCOOk eta UGTk gauza bera egin dute, nork bere aldetik. Azaroaren 21ean, etorkizunerako bideragarritasun plana aurkeztuko du Siemens Gamesak, eta orain mahai gainean diren jokalekuen inguruko kezka handia dute sindikatuek, galera handiak pilatzen ari baita konpainia. «E... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234128/martxelo-otamendi-eta-intildeaki-petxarroman-saritu-ditu-kazetarien-elkargoak.htm | Bizigiro | Martxelo Otamendi eta Iñaki Petxarroman saritu ditu kazetarien elkargoak | Ibilbide osoa aitortuko dio Otamendiri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kazetarien elkargoak. Ingurumen kazetaritzaren arloan saritu dute Petxarroman. Euskal Kazetariak saria, berriz, TVEko aurkezle Silvia Intxaurrondok jasoko du. Azaroaren 8an egingo dute sariak banatzeko ekitaldia. | Martxelo Otamendi eta Iñaki Petxarroman saritu ditu kazetarien elkargoak. Ibilbide osoa aitortuko dio Otamendiri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kazetarien elkargoak. Ingurumen kazetaritzaren arloan saritu dute Petxarroman. Euskal Kazetariak saria, berriz, TVEko aurkezle Silvia Intxaurrondok jasoko du. Azaroaren 8an e... | Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza Sariak banatzen ditu urtero, eta aurten Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariari emango diote Ingurumen Kazetaritzako Saria. Ibilbide Profesionalaren Saria, berriz, Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkaria-ko eta BERRIAko zuzendari ohiari emang... |
2023-11-2 | https://www.berria.eus/albisteak/234129/emakumeen-aurkako-genero-indarkeria-eta-sexu-indarkeria-zuzenbide-penalaren-bilakaera-joerak-eta-erronkak-doako-ikastaroa.htm | albisteak | Emakumeen aurkako genero-indarkeria eta sexu-indarkeria: Zuzenbide Penalaren bilakaera, joerak eta erronkak. Doako ikastaroa. | Espainiako Zigor Zuzenbidearen eremuan genero-indarkeriak eta sexu-indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren errealitatea jorratu nahi du Ikastaroak, ikuspegi oso batetik. Horretarako, Zigor Zuzenbidean heteroarau bat dagoelako ustetik abiatuta, ikastaroak genero-indarkeriari eta sexu-indarkeriari eman zaion tratamendu ... | Emakumeen aurkako genero-indarkeria eta sexu-indarkeria: Zuzenbide Penalaren bilakaera, joerak eta erronkak. Doako ikastaroa.. Espainiako Zigor Zuzenbidearen eremuan genero-indarkeriak eta sexu-indarkeriak jasotzen duen tratamenduaren errealitatea jorratu nahi du Ikastaroak, ikuspegi oso batetik. Horretarako, Zigor Zuz... | Ikastaroa doan eta euskaraz izango da.
Informazioa: Data: 2023ko azaroaren 21etik abenduaren 19ra arte Ordutegia: 16:30etik 19:00etara Garatuko den espazioa: 2002 Non: Bizkaiko UNED Ikusi egutegia
Ikastorduak: 10 Kredituak: 0.5 ECTS Ikusi jarduera gehiago
Bertaratzea ez da beharrezkoa. Hiru aukera dituzu: presentzia... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234130/bizkaiko-eskauten-abade-ohia-zigortu-dute-bi-neskari-ukituak-egiteagatik.htm | Gizartea | Bizkaiko eskauten abade ohia zigortu dute, bi neskari ukituak egiteagatik | Burgosko Probintzia Auzitegiak bi kondena jarri dizkio; Bilboko Elizbarrutiak gogoratu du fiskaltzara berak jo zuela aurrena, abadearen portaera okerrez ohartarazteko, eta karguak kendu zizkiola. | Bizkaiko eskauten abade ohia zigortu dute, bi neskari ukituak egiteagatik. Burgosko Probintzia Auzitegiak bi kondena jarri dizkio; Bilboko Elizbarrutiak gogoratu du fiskaltzara berak jo zuela aurrena, abadearen portaera okerrez ohartarazteko, eta karguak kendu zizkiola. | Ohar bat plazaratu du gaur Bilboko Elizabarrutiak Bizkaiko eskauten abade izan zenaren inguruan. 2018an jakin zen lau sexu delitu egotzi zizkiola Fiskaltzak, eta ikerketapean zegoela horregatik. Gaur, hedabideen bidez zabaldu da zigor bi ezarri dizkiola apaizari Burgosko Probintzia Auzitegiak, bi neskak jarritako salak... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234131/plataforma-digitaletan-europako-hizkuntza-guztien-presentzia-bermatzeko-eskatu-du-puntueusek-estrasburgon.htm | Gizartea | Plataforma digitaletan Europako hizkuntza guztien «presentzia bermatzeko» eskatu du Puntueusek Estrasburgon | Josu Waliño Puntueus fundazioaren zuzendariak agerraldia egin du Europako Legebiltzarreko osoko bilkurako hizkuntza gutxituen lantaldean. | Plataforma digitaletan Europako hizkuntza guztien «presentzia bermatzeko» eskatu du Puntueusek Estrasburgon. Josu Waliño Puntueus fundazioaren zuzendariak agerraldia egin du Europako Legebiltzarreko osoko bilkurako hizkuntza gutxituen lantaldean. | Googleren bilaketa zerbitzuek euskara gazteleraren mesedetan diskriminatzen dutela ondorioztatu zuen Puntueus fundazioak uztailean. Erakundeak ondorio hori azaldu du gaur Europako Legebiltzarreko hizkuntza gutxituen lantaldean.
Euskarak Interneten eta, batez ere, Google konpainiaren tresna eta zerbitzuetan duen egoera... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234132/hilaren-27an-egingo-dute-ekonomialari-euskaldunen-iii-biltzarra-gasteizen.htm | Ekonomia | Hilaren 27an egingo dute Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra, Gasteizen | Oinarrizko burujabetza ekonomikoa aztertuko dute aurten, hainbat ertzetatik: demografia, ura, natur balioen aniztasuna, laborantza eta energia. | Hilaren 27an egingo dute Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra, Gasteizen. Oinarrizko burujabetza ekonomikoa aztertuko dute aurten, hainbat ertzetatik: demografia, ura, natur balioen aniztasuna, laborantza eta energia. | Datorren asteko ostiralean, hilaren 27an, egingo dute ekonomista euskaldunen hirugarren topaketa. Gasteizen egingo dute aurten, Euskaltzaindiaren egoitzan, eta inoizko babesik handienarekin, gainera. Batzarra UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatzen badute ere, beste zazpi erakundere... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234133/laquoekoizpena-osasunaren-aurretikraquo-jartzea-leporatu-diote-cafi.htm | Ekonomia | «Ekoizpena osasunaren aurretik» jartzea leporatu diote CAFi | Amiantoarekin lan egin izana «ez dela istripu bat» salatu du CAFeko enpresa batzordeak eta egoera honek langileak ez dituela «ustekabean» harrapatu. | «Ekoizpena osasunaren aurretik» jartzea leporatu diote CAFi. Amiantoarekin lan egin izana «ez dela istripu bat» salatu du CAFeko enpresa batzordeak eta egoera honek langileak ez dituela «ustekabean» harrapatu. | Joan den abuztuan, CAFek Beasainen dituen bukaerako hiru lantegi itxi zituen, haietako bateko teilatua aldatzeko lanetan amiantoa agertu eta lantegian barreiatu zelako. Aste honetara arte, lantegiak itxita egon dira, baina astelehenean berriz ireki zituzten.
Abuztuaren 24an ohartarazi zioten prebentzioko ordezkariek e... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234134/zubietako-plantarekin-lotuta-jaurlaritzako-zerbitzuburu-baten-aurka-abiatutako-ikerketa-artxibatu-dute.htm | Gizartea | Zubietako plantarekin lotuta Jaurlaritzako zerbitzuburu baten aurka abiatutako ikerketa artxibatu dute | GuraSOS elkarteak salatu du instrukzio epaileak ez duela ia ikerketarik egin. | Zubietako plantarekin lotuta Jaurlaritzako zerbitzuburu baten aurka abiatutako ikerketa artxibatu dute. GuraSOS elkarteak salatu du instrukzio epaileak ez duela ia ikerketarik egin. | GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez, Donostiako 4. Intrukzio Epaitegiak artxibatu egin du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Kutsaduraren Kontrolerako eta Prebentziorako Zerbitzuko buruaren aurka martxan zen ikerketa. Ingurumen baimenak emateaz arduratzen da, eta Zubietako errauste plantarekin (Gipuzkoa) lotuta iker... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234135/sortzaileentzako-bi-eguneko-topagune-profesionala-antolatu-du-durangoko-azokak.htm | Kultura | Sortzaileentzako bi eguneko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak | Azaroaren 28an eta 29an egingo dute, eta sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko lankidetza sustatzea izango du xede. | Sortzaileentzako bi eguneko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak. Azaroaren 28an eta 29an egingo dute, eta sortzaileen, profesionalen eta programatzaileen arteko lankidetza sustatzea izango du xede. | Bosgarren aldiz, DA! Pro sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatu du Durangoko Azokak. Berez, abenduaren 6an zabalduko ditu ateak Landako guneak, baina aurretik egingo dute topaketa: azaroaren 28an eta 29an, hain zuzen.
Familia ikuskizunen proposamenak plazaratuko dituzte lehenengo egunean,... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234136/lantaronen-lau-eguzki-parke-eraikitzeko-oniritzia-eman-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Lantaronen lau eguzki parke eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak | Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Lantaronen (Araba) 35.568 eguzki plaka jartzeko. Bi urteko epean martxan jarriko dute. | Lantaronen lau eguzki parke eraikitzeko oniritzia eman du Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak baimena eman du Lantaronen (Araba) 35.568 eguzki plaka jartzeko. Bi urteko epean martxan jarriko dute. | Lantaronen (Araba) eraiki nahi duten eguzki-energia proiektuko parke fotovoltaikoari oniritzia eman dio gaur Eusko Jaurlaritzak. Guztira, 35.500 eguzki plaka edukiko ditu FV Comunion enpresak Lantarongo Komunioi auzoan egin nahi duen proiektu fotovoltaikoak. Proiektuak lau parke ditu: lau parkeetatik txikienak ia 4.400... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234137/euskaraldiko-parte-hartzaileen-bi-herenek-hizkuntza-ohiturak-aldatu-dituzte.htm | Gizartea | Euskaraldiko parte hartzaileen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte | Hirugarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Aurreko aldiarekin alderatuta, norbanakoak %11 gutxiago izan dira; entitateen parte hartzea, berriz, %3,5 areagotu da. Oro har, hurrengo aldian parte hartzeko prest agertu dira. | Euskaraldiko parte hartzaileen bi herenek hizkuntza ohiturak aldatu dituzte. Hirugarren Euskaraldiari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu dituzte. Aurreko aldiarekin alderatuta, norbanakoak %11 gutxiago izan dira; entitateen parte hartzea, berriz, %3,5 areagotu da. Oro har, hurrengo aldian parte hartzeko prest agertu... | Euskaraldia eraginkorra dela berretsi dute hirugarren aldiari buruzko ikerketaren emaitzek. Izan ere, parte hartzaileen bi herenek –batzuek gehiago eta besteek gutxiago– hizkuntza ohiturak aldatu dituzte. «Hiru aldietan joera orokor bera izan da: bi aste horietan, euskaren erabilerak gora egin du, eta ondoren, behera, ... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234138/euskal-herriko-hainbat-sindikatuk-elkartasuna-adierazi-diote-palestinari.htm | Gizartea | Euskal Herriko hainbat sindikatuk elkartasuna adierazi diote Palestinari | CCOO, LKN-CGT, EHNE, Etxalde, ESK, Hiru, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, «okupazioa» salatzeko. | Euskal Herriko hainbat sindikatuk elkartasuna adierazi diote Palestinari. CCOO, LKN-CGT, EHNE, Etxalde, ESK, Hiru, LAB eta Steilas sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, «okupazioa» salatzeko. | Israelen eta Gazaren arteko gerra dela eta, Palestinari elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari egiten ari dira munduko herrialde askotan, baita Euskal Herrian ere. Gaur Euskal Herriko sindikatu askok elkarretaratzeak egin dituzte Bilbon eta Iruñean, Palestinaren «okupazioa» salatzeko eta Israeli «sarraski estrategia... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234139/udal-legearen-bidez-euskara-sustatzeko-dekretuaren-artikulu-gehiago-baliogabetu-ditu-justiziak.htm | Gizartea | Udal legearen bidez euskara sustatzeko dekretuaren artikulu gehiago baliogabetu ditu justiziak | Aste honetan bertan, EAEko Auzitegi Nagusiak beste artikulu batzuk baliogabetuak zituen, Vox alderdi ultraeskuindarrak jarritako helegitearen eraginez. Oraingo baliogabetzeek ere eskuinean dute sorburua: PPren helegite bati emandako erantzuna dira. | Udal legearen bidez euskara sustatzeko dekretuaren artikulu gehiago baliogabetu ditu justiziak. Aste honetan bertan, EAEko Auzitegi Nagusiak beste artikulu batzuk baliogabetuak zituen, Vox alderdi ultraeskuindarrak jarritako helegitearen eraginez. Oraingo baliogabetzeek ere eskuinean dute sorburua: PPren helegite bati ... | EAEko Auzitegi Nagusiak beste epai bat eman berri du, udal administrazioek beren jardunean euskara lehenestearen kontra. PPk jarritako helegite bati erantzun dio, eta baliogabetu egin ditu EAEko udal legearen bidez euskara sustatzeko dekretuaren zenbait arau. Idatziak euskara hutsean sortzeko modua ematen zuten arau ho... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.