date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234140/deep-purple-bbk-bilbao-legends-jaialdian-ariko-da.htm | Kultura | Deep Purple BBK Bilbao Legends jaialdian ariko da | 2024ko ekainaren 14an eta 15ean izango da festibala Bilbo Arenan. Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosem parte hartzea iragarri dute antolatzaileek. | Deep Purple BBK Bilbao Legends jaialdian ariko da. 2024ko ekainaren 14an eta 15ean izango da festibala Bilbo Arenan. Canned Heat, The Screamin' Cheetah Wheelies eta Susan Santosem parte hartzea iragarri dute antolatzaileek. | Rock gogorraren historiako izenik handienetako bat da Deep Purple, 1960ko hamarkadaren amaieran hard-rockaren oinarriak finkatu zituzten taldeen artean garrantzitsuenetakoa. Bere ibilbide luzean gorabehera ugari izan dituen arren, taldeak segitzen du diskoak argitaratzen eta munduan barrena birak egiten, eta horren bar... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234141/asiarrak-nagusi-fantasiazko-eta-beldurrezko-zinemaren-34-astean.htm | Kultura | Asiarrak nagusi Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean | Urriaren 27an hasi eta azaroaren 3ra bitartean, 38 film labur eta 32 film luze proiektatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean, Donostian. | Asiarrak nagusi Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean. Urriaren 27an hasi eta azaroaren 3ra bitartean, 38 film labur eta 32 film luze proiektatuko dira Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 34. Astean, Donostian. | Sebastien Vanicek zuzendariaren Vermines film frantziarrak emango dio hasiera jaialdiari, eta Junta Yamaguchiren River filmak, amaiera. Jaialdiaren egoitza nagusia Antzoki Zaharra izanik, film luzeen sail ofiziala osatuko duten 23 filmak bertan proiektatuko dira. Besteak beste, honakoak: Blood, Brad Anderson (AEB); Bru... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234142/laguntza-humanitarioa-gaurtik-aurrera-sar-liteke-gazan-bidenen-arabera.htm | Mundua | Laguntza humanitarioa gaurtik aurrera sar liteke Gazan, Bidenen arabera | AEBek eskatuta, Israelek eta Egiptok onartu dute Rafahko pasabidea irekitzea, giza laguntza Gazara eraman ahal izateko. Hogei kamioiri soilik utziko diete sartzen. Iritsi da Israelera AEBek bidalitako laguntza militarraren zati bat. | Laguntza humanitarioa gaurtik aurrera sar liteke Gazan, Bidenen arabera. AEBek eskatuta, Israelek eta Egiptok onartu dute Rafahko pasabidea irekitzea, giza laguntza Gazara eraman ahal izateko. Hogei kamioiri soilik utziko diete sartzen. Iritsi da Israelera AEBek bidalitako laguntza militarraren zati bat. | Hamahiru egun igaro dira Israelek Gaza setiatu zuenetik, eta, ordutik, apurka-apurka agortzen ari dira elikagaiak, edateko ura, osasun baliabideak eta argindarra. Nazioartetik bidalitako laguntza humanitarioa gerarazita dago Egipton, Rafahko pasabidean, baina litekeena da gaurtik aurrera laguntza hori Gazako herritarre... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234143/eskaintza-berezi-bat-errigoraren-10-urteurrenerako.htm | Gizartea | Eskaintza berezi bat, Errigoraren 10. urteurrenerako | 50 euroko saski bakarra osatu du Errigorak aurtengo kanpainarako. Azaroaren 9a bitarte egiten ahalko dira eskariak. | Eskaintza berezi bat, Errigoraren 10. urteurrenerako. 50 euroko saski bakarra osatu du Errigorak aurtengo kanpainarako. Azaroaren 9a bitarte egiten ahalko dira eskariak. | Errigorak udazkeneko kanpaina aurkeztu du gaur, berezitasun batekin. Elkartearen 10. urteurrena den heinean, aurtengo saski eskaintza desberdina izanen da, «hastapenetakoari keinu» eginen baitio. Hala, 50 euroko saski bakarra osatu dute: «Originala, biribila eta biderkatzailea. Sorrerako saskiaren modukoa eta aldi bere... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234144/aragones-amnistia-abiapuntu-erreferenduma-helmuga.htm | Mundua | Aragones: amnistia, «abiapuntu»; erreferenduma, «helmuga» | Kataluniako presidenteak Espainiako Senatuan babestu du Generalitateak gatazka politikoa gainditzeko egin duen proposamena. Eskoziako galdeketa eredugarritzat jo du | Aragones: amnistia, «abiapuntu»; erreferenduma, «helmuga». Kataluniako presidenteak Espainiako Senatuan babestu du Generalitateak gatazka politikoa gainditzeko egin duen proposamena. Eskoziako galdeketa eredugarritzat jo du | Pere Aragones Kataluniako presidenteak amnistia eta erreferenduma aldarrikatu ditu, gaur, Espainiako Senatuan, Kataluniaren eta Espainiaren arteko gatazka politikoa gainditzeko konponbide gisa. Generalitateko buruak ohartarazi du amnistiak «abiapuntu bat» izan behar duela Kataluniaren estatus politikoari buruzko errefe... |
2023-10-19 | https://www.berria.eus/albisteak/234145/debekuaren-gainetik-palestinari-elkartasuna-erakutsi-diote-baionan.htm | Gizartea | Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan | 120 pertsonak protesta egin dute Baionan, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu du suprefeturak, eta poliziak plaza hartu du. | Debekuaren gainetik, Palestinari elkartasuna erakutsi diote Baionan. 120 pertsonak protesta egin dute Baionan, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren deiari erantzunez. Herriko etxe aitzinean antolatua zuten bilkura debekatu du suprefeturak, eta poliziak plaza hartu du. | Baionako herriko etxeko plaza poliziaz betea zen arratserako. Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzera deitua zuen han, 19:00etan, palestinar herriari elkartasuna adierazteko, baina Baionako suprefetak debekatu egin du protesta. Hala ere, dozenaka herritar bertaratu dira, eta manifestaziorako eskubide... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234171/mikel-azurmendi-eta-mikel-barrios-aske-geratu-dira.htm | Politika | Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios aske geratu dira | Biak ere zigor osoa beteta utzi dituzte aske. Azurmendik 25 urte eta erdi egin ditu preso. Barrios duela sei urte atxilotu zuten Alemanian. | Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios aske geratu dira. Biak ere zigor osoa beteta utzi dituzte aske. Azurmendik 25 urte eta erdi egin ditu preso. Barrios duela sei urte atxilotu zuten Alemanian. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur goizean Mikel Azurmendi eta Mikel Barrios euskal presoak aske geratu dira. Biak ere zigor osoa beteta. Mikel Barrios iruindarra duela sei urte atxilotu zuten Alemanian, eta otsailetik baldintzapean egon da aske. Mikel Azurmendi beasaindarra, berriz, 25 urte eta erdi egon da pre... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234172/zinez-gazte-gara-eta-adin-berekoak-erakartzen-ditugu.htm | Gizartea | «Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu» | Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan, eta hil honetan dokumental festibala antolatu dute. | «Zinez gazte gara, eta adin berekoak erakartzen ditugu». Zuberoan desagertua zen Pitxu gaztetxea berpizteko elkartu ziren hainbat gazte iazko otsailean. Geroztik, ekinbide anitz antolatu dituzte hainbat gunetan, eta hil honetan dokumental festibala antolatu dute. | Urriko ostiral guztietan dokumentalak hedatzen ditu Zuberoako Pitxu gaztetxeak Mauleko Tokia antzerki taldearen egoitzan. Gaur, Altsasu (Gau hura) filma emanen dute, 20:30ean. Gazte asanblada baino gehiago, “etxerik gabeko gaztetxea” direla erran dute Maika Arla (Ozaze, 2001), Intza Casamajou (Sohüta, 2005) eta Argi Üt... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234173/langabezia-puntu-erdi-jaitsi-da-azken-urtean-eaen-75eraino.htm | Ekonomia | Langabezia puntu erdi jaitsi da azken urtean EAEn, %7,5eraino | 2023ko hirugarren hiruhilekoan 4.300 landun gehiago eta 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu Eustatek. | Langabezia puntu erdi jaitsi da azken urtean EAEn, %7,5eraino. 2023ko hirugarren hiruhilekoan 4.300 landun gehiago eta 1.300 langabe gutxiago zenbatu ditu Eustatek. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleria aktiboaren inkestaren berri eman du gaur Eustatek. Horretan ikusten denez, 2023ko hirugarren hiruhilekoan 78.900 lagun zeuden lanik gabe hiru lurralde horietan. Aurreko hiruhilekoan baino 1.300 gehiago dira, baina duela urtebete baino 4.700 gutxiago. Ohikoa da bigarren hiruh... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234174/urkulluk-esan-du-hezkuntza-legea-onartzeko-gehiengo-zabal-zabala-lortu-nahi-dutela.htm | Gizartea | Urkulluk esan du Hezkuntza Legea onartzeko «gehiengo zabal-zabala» lortu nahi dutela | EH Bilduren galderari erantzunez, Urkulluk esan du «batzen dituena» gehiago dela «banatzen dituena» baino. | Urkulluk esan du Hezkuntza Legea onartzeko «gehiengo zabal-zabala» lortu nahi dutela. EH Bilduren galderari erantzunez, Urkulluk esan du «batzen dituena» gehiago dela «banatzen dituena» baino. | Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan hezkuntza izan dute hizpide, zehazki, EAEko Hezkuntza Legea. Nerea Kortajarena EH Bilduren bozeramaileak Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari galdetu dio ea «estrategikoa» den lege bat onartzeko nahikoa izatea gehiengo parlamentario huts bat. Urkulluk ziurtatu du lege pr... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234175/gosea-kontrol-sozialerako-tresna.htm | Gizartea | Gosea, kontrol sozialerako tresna | Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan. | Gosea, kontrol sozialerako tresna. Estraperloaz, errepresioaz, goseaz, miseriaz eta lotsaz mintzatu da Francisco Santos ikerlaria ‘El hambre en la posguerra en la Ribera de Tudela (1939-1951)’ bere liburuan. | «Historiarik gabekoen historia kontatu nahi nuen; gosez lokartzen eta esnatzen ziren horien historia». Francisco Santos Escribano ikerlari eta DBHko irakaslearenak dira hitzak. Iturri ofizialetako informazioa eta Tuterako Valle del Ebro Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuko ikasleen aitona-amonen kontakizunak ... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234176/hezkuntza-legeak-euskalduntzeko-berme-izan-behar-duela-gogoratu-dute.htm | Gizartea | Hezkuntza Legeak euskalduntzeko «berme» izan behar duela gogoratu dute | Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du hezkuntzako hainbat eragilerekin, eta legea ontzeko prozesuan «ardura» eskatu diete alderdi politikoei. | Hezkuntza Legeak euskalduntzeko «berme» izan behar duela gogoratu dute. Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du hezkuntzako hainbat eragilerekin, eta legea ontzeko prozesuan «ardura» eskatu diete alderdi politikoei. | Gaur, Donostian, Euskalgintzaren Kontseiluak eta haren inguruan elkartu diren hainbat eragilek gogora ekarri dute bi urte eta erdi joan direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako hezkuntza lege bat ontzeko prozesua abiatu zenetik. Akordio zabala ere lortu zen 2022ko apirilean legea ontzeko itun baten inguruan; hain justu er... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234178/laquomilaka-urtean-inor-egon-ez-den-lekuetan-orain-jende-gehiegi-dagoraquo.htm | Bizigiro | «Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago» | Basoaren inguruko ikerketa gehiago behar dela dio Iro Landaluzek, perretxikoen habitata ezezaguna baita. | «Milaka urtean inor egon ez den lekuetan, orain jende gehiegi dago». Basoaren inguruko ikerketa gehiago behar dela dio Iro Landaluzek, perretxikoen habitata ezezaguna baita. | Udazkena bero hasi den arren, beso luzeko arropak janzteko egunak ere etorriko dira. Asko dira garaiotan inguruko basoetara joaten direnak perretxiko bila. Pasio eta afizio du Iro Landaluzek (Abadiño, 1960) jardun hori, eta kezka agertu du gaur egungo ustiaketa moduei buruz. Hark dioenez, perretxikotarako pazientzia et... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234179/saretzeko-ariketa-bat.htm | Kultura | Saretzeko ariketa bat | Aurten hamar urte bete ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak. Ia ezer ez zegoen errealitatetik, egitura sendo bat sortzera igaro dira tarte txikian. Pello Errota sariketaren finala jokatuko dute gaur. | Saretzeko ariketa bat. Aurten hamar urte bete ditu Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak. Ia ezer ez zegoen errealitatetik, egitura sendo bat sortzera igaro dira tarte txikian. Pello Errota sariketaren finala jokatuko dute gaur. | Hamar urte atzera, bertsoaren jiran ari ziren, batean eta bestean, Tolosaldean. «Baina ez geneukan ezer ofizialik; bertso eskola ibiltari bat bakarrik, eta hor ere ahal zuena egiten ari zen bakoitza», azaldu du Beñat Iguaran Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kide eta bertsolariak. «Belaunaldien arteko eten b... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234180/mirentxin-gidarien-azken-bidaia.htm | Politika | Mirentxin gidarien azken bidaia | Gipuzkoako hainbat lekutako Mirentxin gidarien taldeek bi hamarkada baino gehiago egin dituzte euskal presoen senitartekoak espetxeetara eramaten, presoei asteroko bisita egiteko. Urruntze politikaren amaierarekin batera, Oiartzualdeko taldeak ere utzi du errepideko lan hori. | Mirentxin gidarien azken bidaia. Gipuzkoako hainbat lekutako Mirentxin gidarien taldeek bi hamarkada baino gehiago egin dituzte euskal presoen senitartekoak espetxeetara eramaten, presoei asteroko bisita egiteko. Urruntze politikaren amaierarekin batera, Oiartzualdeko taldeak ere utzi du errepideko lan hori. | Sagardotegira txango asko egin izan ditu Mirentxin gidarien taldeak, dirua lortzeko, baina aurtengoa berezia da, helburu bakarra duelako: gure ibilbidea bukatu dela ospatzea”. Horrela mintzo da Imanol Arzuaga Kima (Hondarribia, 1967), Lezoko Azkena tabernaren aurrean eserita dagoela. Normalean tristeak izan ohi dira am... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234181/solarisek-78-autobus-elektriko-egingo-ditu.htm | Ekonomia | Solarisek 78 autobus elektriko egingo ditu | Suediako bi enpresarekin sinatutako kontratuek 45 milioiko ekarriko dizkio CAFen filialari. | Solarisek 78 autobus elektriko egingo ditu. Suediako bi enpresarekin sinatutako kontratuek 45 milioiko ekarriko dizkio CAFen filialari. | Solaris enpresak, zeina CAFen filiala den, 78 autobus elektriko egiteko kontratuak eskuratu ditu Suediako bi enpresarekin: Nobina Stockholm eta VR Kristianstad. Horien bitartez, 45 milioi euro jasoko ditu.
Nobina Stockholm garraio publikoko enpresari 55 autobus elektriko hornituko dizkio Solarisek, eta Suediako hiribu... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234182/nbek-gizateriaren-aurkako-krimentzat-jo-du-gazan-laguntza-humanitarioa-mugatzea.htm | Mundua | NBEk gizateriaren aurkako krimentzat jo du Gazan laguntza humanitarioa mugatzea | Rafahko pasabidean gerarazita dauden kamioiak «ahalik eta lasterrena» mugi daitezen, eztabaidetan parte hartzen ari da NBEko idazkari Antonio Guterres. Hamasek jakinarazi du Israelen bahitu zituen bi estatubatuar aske utzi dituela. Gerrak hiru fase izango ditu, Israelgo Defentsa ministroaren arabera. | NBEk gizateriaren aurkako krimentzat jo du Gazan laguntza humanitarioa mugatzea. Rafahko pasabidean gerarazita dauden kamioiak «ahalik eta lasterrena» mugi daitezen, eztabaidetan parte hartzen ari da NBEko idazkari Antonio Guterres. Hamasek jakinarazi du Israelen bahitu zituen bi estatubatuar aske utzi dituela. Gerrak ... | Israelek Gaza erabat setiatzea, hango herritarrei edateko ura, oinarrizko elikagaiak eta osasun baliabideak mugatzea, sistematikoki zibilen etxeak eta azpiegiturak suntsitzea, eta ebakuazio agindu beteezinak ematea; horiek guztiak gizateriaren aurkako krimentzat jo ditu NBE Nazio Batuen Erakundeko aditu talde batek, ga... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234183/zupiriak-esan-du-kezkagarriak-direla-euskararen-ofizialtasuna-zalantzan-jartzen-ari-diren-epaiak.htm | Gizartea | Zupiriak esan du «kezkagarriak» direla euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen ari diren epaiak | EH Bilduk euskararen aurkako epaiei buruz galdetu dio Eusko Jaurlaritzari. Urkulluk esan du arlo judizialean «sentsibilitate asko» falta dela euskarekin lotutako gaiak lantzeko. EH Bilduk dei egin du azaroaren 4rako Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera. | Zupiriak esan du «kezkagarriak» direla euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen ari diren epaiak. EH Bilduk euskararen aurkako epaiei buruz galdetu dio Eusko Jaurlaritzari. Urkulluk esan du arlo judizialean «sentsibilitate asko» falta dela euskarekin lotutako gaiak lantzeko. EH Bilduk dei egin du azaroaren 4rako Eusk... | Atzo eta herenegun. Bi egun eta bi epai euskararen aurka. Gaur, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa horiei buruz galdetu dio EH Bilduko eledun Jasone Agirrek Iñigo Urkullu lehendakariari. Alabaina, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak erantzun dio. Zupiriak esan ... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234184/hirugarrenez-auto-elektrikoak-diesel-autoen-gainetik.htm | Ekonomia | Hirugarrenez, auto elektrikoak diesel autoen gainetik | Europako Batasunean irailean saldutako auto berrien %14,3 elektrikoak izan ziren, eta %12,7k gasolioa darabilte. | Hirugarrenez, auto elektrikoak diesel autoen gainetik. Europako Batasunean irailean saldutako auto berrien %14,3 elektrikoak izan ziren, eta %12,7k gasolioa darabilte. | Aurreko urteetako hornidura arazoak gaindituta, hazkunde betean dago autogintza Europan. ACEA patronalaren arabera, aurtengo irailean 861.062 auto matrikulatu dira Europako Batasunean, iazkoan baino %9,2 gehiago.
Elektrifikazioaren bidean beste urrats txiki bat egin du EBko auto merkatuak. Hibridoen salmentak ugaritu ... |
2023-10-28 | https://www.berria.eus/albisteak/234185/patatarik-onenak.htm | albisteak | Patatarik onenak | Udapa kooperatiba, Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia, bere 30. urteurrena ospatzen ari da. | Patatarik onenak. Udapa kooperatiba, Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia, bere 30. urteurrena ospatzen ari da. | Iraila hilabete garrantzitsua izan da Udaparentzat betidanik, orduan hasten baita Arabako patataren bilketa eta salmenta kanpaina, baina aurtengoa are bereziagoa izaten ari da kooperatibarentzat, bere 30. urteurrena ospatzen ari delako. Udapa Arabako patataren ekoizpena berreskuratzeko eta profesionalizatzeko helburuar... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234186/gizon-bat-espetxeratu-dute-kanpezun-adingabe-bati-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat espetxeratu dute Kanpezun, adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita | Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaurko Kanpezun, 20:00etan. Bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, desgaitasuna duen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. | Gizon bat espetxeratu dute Kanpezun, adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzera deitu dute gaurko Kanpezun, 20:00etan. Bestalde, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, desgaitasuna duen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den urriaren 13an Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Kanpezun (Araba), adingabe bati sexu eraso bat egitea egotzita. Urriaren 13an izan zen erasoa, eta hilaren 16an epaileak Zaballako (Araba) espetxera bidali zuen gizona. Polizia iturrien arabera, gizon bat... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234187/weissman-israeldarrak-ez-du-sadarren-jokatuko-segurtasunarengatik.htm | Kirola | Weissman israeldarrak ez du Sadarren jokatuko, «segurtasunarengatik» | Jokalaria «gorroto delituarengatik» salatu dute sare sozialetan idatzitako hainbat mezurengatik. Palestinarrak «buruan tiroa jota» hiltzeko eskatu zuen, eta Gazaren gainera «200 tona bonba» botatzeko. | Weissman israeldarrak ez du Sadarren jokatuko, «segurtasunarengatik». Jokalaria «gorroto delituarengatik» salatu dute sare sozialetan idatzitako hainbat mezurengatik. Palestinarrak «buruan tiroa jota» hiltzeko eskatu zuen, eta Gazaren gainera «200 tona bonba» botatzeko. | Shon Weissman Granada futbol taldeko jokalaria ez da Iruñera joango gaur Osasunaren aurkako partida jokatzera, «segurtasun» neurri gisa.
Espainiako COPE irratiaren arabera, «kanpoko segurtasun aholkua» jaso du Granada taldeak, eta horren zuzendaritzak jokalariarekin adostu du Sadarren ez jokatzea. Hedabideak gaineratu... |
2023-10-29 | https://www.berria.eus/albisteak/234188/elikadura-zaintzen.htm | albisteak | Elikadura zaintzen | Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursailean 48 saiakuntza egin ditu azken urtean. | Elikadura zaintzen. Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuak labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursailean 48 saiakuntza egin ditu azken urtean. | INTIA sozietate publikoak (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) 48 saiakuntza egin ditu azken urtean, labore ekologikoak esperimentatzeko Sartagudan duen lursail esperimentalean, ezagutza garatu eta sektorera zabaltzeko. Aire zabalean eta berotegietan dauden fruta-arboletan eta b... |
2023-10-30 | https://www.berria.eus/albisteak/234189/agroekologiaren-aldeko-apustua.htm | albisteak | Agroekologiaren aldeko apustua | Euskal Herriko hainbat elkartek agroekologia bultzatzen dute, elikadura osasuntsua eskaintzeko, lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik. | Agroekologiaren aldeko apustua. Euskal Herriko hainbat elkartek agroekologia bultzatzen dute, elikadura osasuntsua eskaintzeko, lurra, abere eta pertsona guztien errespetuan oinarriturik. | Agroekologia nekazaritza bere osotasunean kontuan hartzen duen kontzeptua da, dimentsio ekologikoa, sozioekonomikoa, soziopolitikoa eta kulturala aintzat hartzen dituena. Agroekologiaren nekazaritza eredua bioekologikoa da, eta irizpide hauei erreparatzen die: bertako ekoizpena, bertako kontsumorako; elikadura burujabe... |
2023-10-31 | https://www.berria.eus/albisteak/234190/bizkaiko-txakolinaren-uzta-ederra.htm | albisteak | Bizkaiko txakolinaren uzta, ederra | 2022ko uztako Bizkaiko Txakolinak izaera freskoa, frutaduna eta loreduna du, eta ibilbide luzekoa da. | Bizkaiko txakolinaren uzta, ederra. 2022ko uztako Bizkaiko Txakolinak izaera freskoa, frutaduna eta loreduna du, eta ibilbide luzekoa da. | Ekainaren 28an, Bilboko Silo aretoan aurkeztu zuten Bizkaiko Txakolinaren 2022ko uzta. Bultzatzaileek hiru ardo mota aurkeztu zituzten: txakolin instituzionala, sortu berri den Bereziak kategoriako txakolina, eta Apartak kategoriako Kontseilu Arautzaileak babestutako ardoa. Txakolin instituzionalaren ezaugarriei buruz,... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234191/durako-ikastetxeko-otorduen-enpresa-zigortu-dute-pastan-zizareak-azaldu-ondoren.htm | Gizartea | Durako ikastetxeko otorduen enpresa zigortu dute pastan zizareak azaldu ondoren | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak martxan jarri du Serunion enpresari isuna jartzeko prozedura, «arau-hauste larriarengatik», baina ez dio kontratua eten. | Durako ikastetxeko otorduen enpresa zigortu dute pastan zizareak azaldu ondoren. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak martxan jarri du Serunion enpresari isuna jartzeko prozedura, «arau-hauste larriarengatik», baina ez dio kontratua eten. | Durako (Araba) Ikasbidea ikastetxe publikoko zuzendaritzak berretsi du albistea: joan den irailaren 22an ikasle batzuek jangelan ateratako janariarekin lotutako abisu larria eman zuten; «zerbitzatutako pasta ezin zen jan», eta, areago, batzuek beren plateretan «zizareak» ikusi zituztela esan zuten. Abisu horiek oinarri... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234192/elon-musk-x-sare-sozialean-kontua-berria-sortzeagatik-ordainarazten-hasi-da.htm | Bizigiro | Elon Musk X sare sozialean kontua berria sortzeagatik ordainarazten hasi da | Oraingoz Zeelanda Berrian eta Filipinetan soilik abiatu da neurria eta lehenik erabiltzaile zirenek ez dute ordaindu beharko | Elon Musk X sare sozialean kontua berria sortzeagatik ordainarazten hasi da. Oraingoz Zeelanda Berrian eta Filipinetan soilik abiatu da neurria eta lehenik erabiltzaile zirenek ez dute ordaindu beharko | Zeelanda Berriko eta Filipinetako X (lehengo Twitter) sare sozialeko erabiltzaile berriek urtean dolar bat ordaindu beharko dute. Neurria urriaren 17an jarriko da indarrean. Elon Muskek iragarri du neurriaren xedea dela «plataforma manipulatzen saiatzen diren eta gainontzekoen esperientzia oztopatzen duten» botsen eta ... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234193/eajk-bat-egin-du-konfederazioaren-eskaerarekin.htm | Politika | EAJk bat egin du Konfederazioaren eskaerarekin | Euskal hiztun kopurua %30era emendatu behar dela babestu dute jeltzaleek ere | EAJk bat egin du Konfederazioaren eskaerarekin. Euskal hiztun kopurua %30era emendatu behar dela babestu dute jeltzaleek ere | Ipar Euskal Herriko EAJk bat egin du Euskal Konfederazioak atzo egin zuen deiarekin. Euskalgintzako eragileek agerraldia egin zuten EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzen duten erakundeei eskatzeko «anbiziotsu» joka dezatela etorkizuneko hizkuntza politika definitzeko orduan. Helburu argia finkatu zuten: 2050erako eu... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234194/pertsona-guztiek-errolda-izateko-eskubidea-dutela-aldarrikatu-dute-bilbon.htm | Gizartea | Pertsona guztiek errolda izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute Bilbon | 'Erroldarik gabe izaterik ez’ kanpaina abiarazi dute 87 eragilek. Salatu dutenez, errolda ez izatea oztopoa da hainbat eskubide lortzeko. | Pertsona guztiek errolda izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute Bilbon. 'Erroldarik gabe izaterik ez’ kanpaina abiarazi dute 87 eragilek. Salatu dutenez, errolda ez izatea oztopoa da hainbat eskubide lortzeko. | Errolda udalerri batean bizi diren pertsonen erregistroa izateaz gain, eskubide asko eskuratzeko sarbide atea da egun. Hala ere, pertsona askok ezin dute errolda lortu. Hori dela eta, 87 entitatek kanpaina bat jarri dute martxan Bizkaian. Atzo goizean Erroldarik gabe izaterik ez kanpaina aurkeztu zuten Bilboko udaletxe... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234195/ehuk-logopediako-gradua-eskainiko-du-heldu-den-ikasturtean.htm | Gizartea | EHUk Logopediako gradua eskainiko du heldu den ikasturtean | Gradu berriak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak. | EHUk Logopediako gradua eskainiko du heldu den ikasturtean. Gradu berriak 40 plaza eskainiko dizkie euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzen dituzten ikasle hirueledunei, hiru hizkuntza horietan emango baitira irakasgaiak. | EHUko Gobernu Kontseiluak atea zabaldu du 2024-2025 ikasturteko eskaintza akademikoa zabaltzeari, baina titulu berriak behin betiko formalizatzeko UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren aldeko ebaluazioa lortu beharko dute. Logopediako gradua da onartu berri den tituluet... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234196/estatu-kolpe-saiakeraren-mentore-intelektuala-izatea-egotzi-diote-bolsonarori.htm | Mundua | Estatu kolpe saiakeraren «mentore intelektuala» izatea egotzi diote Bolsonarori | Brasilgo Kongresuak gertatutakoa ikertzeko osatutako batzordeak eskatu du presidente ohia inputatzeko indarkeria politikoagatik eta zuzenbide estatua indarrez baliogabetzeagatik | Estatu kolpe saiakeraren «mentore intelektuala» izatea egotzi diote Bolsonarori. Brasilgo Kongresuak gertatutakoa ikertzeko osatutako batzordeak eskatu du presidente ohia inputatzeko indarkeria politikoagatik eta zuzenbide estatua indarrez baliogabetzeagatik | Brasilgo Kongresuak joan den urtarrilaren 8ko estatu kolpe saiakera ikertzeko osatutako batzordeak bukatu ditu bere lanak, onartu du azken txostena, eta, horren arabera, Jair Bolsonaro herrialdeko gobernuko presidente ohia (2019-2022) izan zen ekintza haren «mentore intelektuala». Leporatzen dio «erantzukizun zuzena» e... |
2023-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/234197/gizarteko-sektore-gehienak-izango-dira-palestinaren-aldeko-manifestazioan.htm | Gizartea | Gizarteko sektore gehienak izango dira Palestinaren aldeko manifestazioan | Bihar egingo dute manifestazioa, 17:30ean, Donostian. «Ezin gara isilik mantendu genozidio honen aurrean», nabarmendu dute antolatzaileek. | Gizarteko sektore gehienak izango dira Palestinaren aldeko manifestazioan. Bihar egingo dute manifestazioa, 17:30ean, Donostian. «Ezin gara isilik mantendu genozidio honen aurrean», nabarmendu dute antolatzaileek. | Bi aste beteko dira bihar Israelen eta Gazaren arteko gerra hasi zenetik. Gerra hasi eta astebetera aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat sektoretako pertsonek Gernika-Palestina Deialdi Herritarra, palestinarrei elkartasuna adierazteko. Bihar, manifestazio nazionala egingo dute Donostian; 17:30ean abiatuko da Antiguako... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234199/aizkorri-aterpe-eta-talaia.htm | albisteak | Aizkorri, aterpe eta talaia | Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan dute ospe horretan. | Aizkorri, aterpe eta talaia. Inguruan dituen mendien artean garaiena izan ez arren, mendilerroari izena emateaz gain, ezagunena eta bisitatuena dugu Aizkorri. Bertan kokatzen den baselizak eta barruan urteetan gordetako gurutze mirarigileak ere zerikusi handia izan dute ospe horretan. | Euskal Herria gurutzatzen duen kareharrizko bizkarrezurrean barneratzen da Aizkorriko mendilerroa, eta bertan dago gure mitologiaren jainkosa Mariren etxeetako bat.
Aizkorri oso ibilitako mendia dugu eta esan daiteke ia bere isurialde guztietatik arazo handirik gabe igo daitekeela. Neguan, elurraren baldintzak onak iz... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234200/osasunak-etxeko-lehen-garaipena-lortu-du-granada-mendean-hartuta.htm | Kirola | Osasunak etxeko lehen garaipena lortu du, Granada mendean hartuta | Etxeko lehen garaipena lortu du Osasunak, Ante Budimirren bi golekin. Nagusitasunez garaitu du, Granada ahul baten aurka. | Osasunak etxeko lehen garaipena lortu du, Granada mendean hartuta. Etxeko lehen garaipena lortu du Osasunak, Ante Budimirren bi golekin. Nagusitasunez garaitu du, Granada ahul baten aurka. | Garaipena itzuli da Sadarreko futbol zelaira. Etxean irabazi gabe zegoen Osasunak 2-0 garaitu du beheko postuetan dagoen Granada, eta hamahiru punturekin geratu da sailkapenean. Ante Budimirren bi golek eman dizkiote hiru puntuak etxeko taldeari, eta Chimy Avilak aspaldiko partida onena jokatu du. Txapelketaren geldial... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234201/euskal-mendizaletasunaren-gala-ospatu-da-galdakaon.htm | albisteak | Euskal mendizaletasunaren gala ospatu da Galdakaon | Iazko jarduera onenen sariak eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu ziren atzo Euskal Mendizale Federazioak eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatutako ekitaldian. Ainhize Belar, Ruth de la Hera, Comete Sarearen Lagunak elkartea eta Alex Txikon izan dira sarituetako batzuk. | Euskal mendizaletasunaren gala ospatu da Galdakaon. Iazko jarduera onenen sariak eta Pyrenaica aldizkariaren sariak banatu ziren atzo Euskal Mendizale Federazioak eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatutako ekitaldian. Ainhize Belar, Ruth de la Hera, Comete Sarearen Lagunak elkartea eta Alex Txikon izan dira sarituetak... | Euskal Mendizaletasunaren XXVII. Gala ospatu zen atzo iluntzean Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatuta, eta 2023ko jarduera aipagarrienei aitortza egin zitzaien. Ainhoa Lendinezek eta Aitor Montesek gidatu zuten ekitaldia, eta Andra Mari Dantza ... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234235/realaren-eta-osasunaren-zaleek-palestinako-dozenaka-bandera-atera-dituzte-harmailetan.htm | Kirola | Realaren eta Osasunaren zaleek Palestinako dozenaka bandera atera dituzte harmailetan | Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre eginez, Indar Gorri egon ohi den hego harmailan Palestinako banderak erakutsi eta «Palestina aurrera» oihukatu dute. Weissman Granadako jokalari israeldarrak ez du jokatu, «segurtasun aholku» batengatik. Anoetan ere atera dituzte Palestinako banderak Bultzadaren ha... | Realaren eta Osasunaren zaleek Palestinako dozenaka bandera atera dituzte harmailetan. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekuari aurre eginez, Indar Gorri egon ohi den hego harmailan Palestinako banderak erakutsi eta «Palestina aurrera» oihukatu dute. Weissman Granadako jokalari israeldarrak ez du jokatu, «segur... | Osasunaren zaleek dozenaka Palestinako bandera atera zituzten atzo hego harmailan, Granadaren aurkako partidan. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak aurretik jakinarazi zuen zaleak miatu eta kendu egingo zizkiela Palestinako eta Israelgo banderak zaleei, «istiluak saihesteko». Espainiako Kirol Bulego Naziona... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234236/rafahko-pasabideak-irekita-segitzeko-beharraz-ohartarazi-du-nazioarteak.htm | Mundua | Rafahko pasabideak irekita segitzeko beharraz ohartarazi du nazioarteak | Hogei kamioik laguntza humanitarioa garraiatu dute Gazara, eta berriro mugako ateak itxi ditu Egiptok. Ez dute, esaterako, erregairik eraman. NBEk «su eten humanitario bat» eskatu du | Rafahko pasabideak irekita segitzeko beharraz ohartarazi du nazioarteak. Hogei kamioik laguntza humanitarioa garraiatu dute Gazara, eta berriro mugako ateak itxi ditu Egiptok. Ez dute, esaterako, erregairik eraman. NBEk «su eten humanitario bat» eskatu du | Rafahko pasabidea ireki dute gaur goizean, handik giza laguntza eramateko Gazako zerrendan Israelgo armadaren setiopean dauden herritarrei. Egiptoko Gurutze Gorriak hogei kamioitan garraiatu ditu ura, elikagaiak, botikak, mantak eta lastairak, besteak beste, eta behin horiek Palestinako Gurutze Gorriari entregatu ondor... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234237/euskal-presoen-auziari-konponbidea-emateko-eskatu-dute-dozenaka-eragile-politiko-kultural-eta-sozialek.htm | Politika | Euskal presoen auziari konponbidea emateko eskatu dute dozenaka eragile politiko, kultural eta sozialek | Giltzak manifestua sinatu dute 150 lagunetik gora: Ibarretxe eta Garaikoetxea lehendakari ohiak, ETAren, GALen eta torturaren hainbat biktimak eta Gerry Adamsek, beste batzuen artean. | Euskal presoen auziari konponbidea emateko eskatu dute dozenaka eragile politiko, kultural eta sozialek. Giltzak manifestua sinatu dute 150 lagunetik gora: Ibarretxe eta Garaikoetxea lehendakari ohiak, ETAren, GALen eta torturaren hainbat biktimak eta Gerry Adamsek, beste batzuen artean. | Sare Herritarrak eta politika, gizarte eta kultura arloko dozenaka aurpegi ezagunek euskal presoen afera konpontzeko beharra adierazi dute gaur goizean, Gernikan (Bizkaia) aurkeztutako manifestuan: «Konponbidearen eta elkarbizitzaren ateak parez pare zabaldu nahi eta behar ditugu». Konponbiderako giltzak kanpaina abiat... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234238/cuencan-desagertuta-zegoen-usurbilgo-ehiztariaren-gorpua-aurkitu-dute.htm | Gizartea | Cuencan desagertuta zegoen Usurbilgo ehiztariaren gorpua aurkitu dute | Ehiztari batek eman du abisua. | Cuencan desagertuta zegoen Usurbilgo ehiztariaren gorpua aurkitu dute. Ehiztari batek eman du abisua. | Ehiztari batek gorpu bat aurkitu du gaur goizean Cuencan (Espainia), Usurbilgo (Gipuzkoa) 67 urteko ehiztaria desagertuta egon den ingurutik gertu. Hilotza identifikatzen aritu dira, eta larrialdi zerbitzuek baieztatu dute gorpua harena dela.
Igandetik dago galduta ehiztari gipuzkoarra. Gizona eta haren lagun bat ehiz... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234239/eajk-salatu-du-azken-epaiek-euskararen-normalizazioa-zalantzan-jartzen-dutela.htm | Gizartea | EAJk salatu du azken epaiek «euskararen normalizazioa zalantzan» jartzen dutela | Oldarraldi judizialaren aurka egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin du alderdi jeltzaleak | EAJk salatu du azken epaiek «euskararen normalizazioa zalantzan» jartzen dutela. Oldarraldi judizialaren aurka egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin du alderdi jeltzaleak | «Oso kezkatuta». Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren gaineko gogoeta egin du EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak, eta azken epaien gaineko desadostasuna agertu nahi izan du, adierazpen baten bitartez. Eusko Legebiltzarreko eledun Irune Zuluagak eta Derioko alkate eta Eudeleko presidente Esther Apraizek irakurri dute ag... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234240/jean-jacques-lasserrek-hitza-ukatu-dio-iker-elizalderi-euskaraz-aritzeagatik.htm | Gizartea | Jean Jacques Lasserrek hitza ukatu dio Iker Elizalderi, euskaraz aritzeagatik | Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran erakundeko presidenteak euskarazko hitzartzea aditu zuenean atzo izan zuen jarreraren berri eman du EH Baik, kritiko | Jean Jacques Lasserrek hitza ukatu dio Iker Elizalderi, euskaraz aritzeagatik. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran erakundeko presidenteak euskarazko hitzartzea aditu zuenean atzo izan zuen jarreraren berri eman du EH Baik, kritiko | EH Baik sare sozialen bidez jakinarazi du zer gertatu zen atzo Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluko bilkuran EH Baiko ordezkari Iker Elizaldek euskarazko hitzartzea egin zuenean: «moztu» egin zuen Kontseiluko presidente Jean Jacques Lasserrek.
«Euskararen ezagupena defendatu zuen Iker Elizaldek», azaldu d... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234241/eh-bilduk-dio-inkongruentzia-politikoa-dela-lege-berrian-hizkuntza-ereduei-eutsi-nahi-izatea.htm | Gizartea | EH Bilduk dio «inkongruentzia politikoa» dela lege berrian hizkuntza ereduei eutsi nahi izatea | Pello Otxandianok salatu du Hezkuntza Itunaren «kudeaketa baztertzailea» egiten ari direla EAJ eta PSE-EE | EH Bilduk dio «inkongruentzia politikoa» dela lege berrian hizkuntza ereduei eutsi nahi izatea. Pello Otxandianok salatu du Hezkuntza Itunaren «kudeaketa baztertzailea» egiten ari direla EAJ eta PSE-EE | EAEko Hezkuntza Lege proiektuari buruzko gogoeta egin du Pello Otxandianok, EH Bilduko Programa zuzendariak, koalizioak Bilboko Bizkaia Aretoan eginiko Hezkuntza jardunaldian. Haren esanetan, «inkongruentzia politikoa» da esatea lege proiektu berria egungo hizkuntza ereduetan oinarrituko dela: «Hizkuntza ereduen sistem... |
2023-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/234242/elkartasun-oldeak-gainezka-egin-du.htm | Gizartea | Elkartasun oldeak gainezka egin du | Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diote Palestinari, Donostian egindako manifestazio nazionalean. Gazako «genozidioa» eteteko eta Palestinaren kontrako «okupazioa» bukatzeko eskatu dute. | Elkartasun oldeak gainezka egin du. Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diote Palestinari, Donostian egindako manifestazio nazionalean. Gazako «genozidioa» eteteko eta Palestinaren kontrako «okupazioa» bukatzeko eskatu dute. | «Gernikako sugarrak/ ez dira lurrundu./ Beraz, ez gaitezela/ egitik urrundu./ Zapalduek elkarri/ nola ez lagundu./ Palestina bakarrik/ uzten duen mundu/ baten Euskal Herriak/ ze etorkizun du». Beñat Gaztelumendiren bertsoak dira; gaur, milaka herritarren aurrean Donostian botatakoak. Denek, bat eginda, oihu bera ahoska... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234269/israelek-atzotik-gutxienez-laurehun-lagun-hil-ditu-gazan.htm | Mundua | Israelek atzotik gutxienez laurehun lagun hil ditu Gazan | Gauean bonbardaketak izan dira Gaza osoan; gazatarrei hegoalderantz joateko eskatu die berriro Israelgo armadak, iparraldean erasoak ugaritzeko. Bart, Rafahko pasabidetik beste hamalau kamioi sartu dira laguntza humanitarioarekin. | Israelek atzotik gutxienez laurehun lagun hil ditu Gazan. Gauean bonbardaketak izan dira Gaza osoan; gazatarrei hegoalderantz joateko eskatu die berriro Israelgo armadak, iparraldean erasoak ugaritzeko. Bart, Rafahko pasabidetik beste hamalau kamioi sartu dira laguntza humanitarioarekin. | Herenegun iluntzean eman zuen abisua Daniel Hagari Israelgo armadako ordezkariak: «Gaurtik aurrera bonbardaketak areagotuko ditugu». Azaldu zuenez, asmo hori Israelen ofentsibaren «hurrengo fasearen» parte da, eta Gaza iparraldeko herritarrei beste behin esan zien zerrendaren hegoaldera ihes egiteko. Esan eta egin: Gaz... |
2023-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/234270/athleticek-markagailua-irauli-eta-derbia-irabazi-du.htm | Kirola | Athleticek markagailua irauli eta derbia irabazi du | Jone Amezagak azken minutuetan sartutako golak erabaki du partida. Lezama leporaino bete da. | Athleticek markagailua irauli eta derbia irabazi du. Jone Amezagak azken minutuetan sartutako golak erabaki du partida. Lezama leporaino bete da. | Harmailak leporaino, emozioa, eta etxeko taldearen garaipena. Denetik izan du gaur eguerdian Lezaman (Bizkaia) Athleticek eta Realak jokatu duten derbiak. Txuri-urdinek aurrea hartu dute markagailuan Nerea Eizagirreren gol bati esker, baina Nahikari Garciaren eta Jone Amezagaren golei esker markagailua irauli dute zuri... |
2023-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/234271/iriarte-laquoeuskararen-kontra-ari-den-gutxiengoak-nazio-bezala-ukatzen-gaituraquo.htm | Gizartea | Iriarte: «Euskararen kontra ari den gutxiengoak nazio bezala ukatzen gaitu» | Azaroaren 4an Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bildukoak. | Iriarte: «Euskararen kontra ari den gutxiengoak nazio bezala ukatzen gaitu». Azaroaren 4an Kontseiluak deitutako manifestazioan parte hartzera deitu du EH Bildukoak. | Euskararen aurkako oldarraldi judiziala izan du hizpide Maddalen Iriartek (EH Bildu) ere. Abisua eman du: «[Epai horiek] ez dira lehenengoak, eta ez dira azkenak izango geldiarazteko gai ez bagara». Koalizioko ordezkariak argi du Euskal Herrian badela «gehiengo bat euskara babestu, bultzatu eta hartzen diren erabakiak ... |
2023-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/234272/altunak-penaren-aurka-irabazi-eta-kalean-utzi-du-elordi.htm | Kirola | Altunak Peñaren aurka irabazi eta kalean utzi du Elordi | Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean sartu da Amezketakoa. Datorren astean erabakiko da beste sailkatua, Peñaren eta Artolaren artean. | Altunak Peñaren aurka irabazi eta kalean utzi du Elordi. Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean sartu da Amezketakoa. Datorren astean erabakiko da beste sailkatua, Peñaren eta Artolaren artean. | Jokin Altuna berriz ere Lau eta Erdiko Txapelketako lau onenen artean izango da. Gaur, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, Amezketakoak arazo handirik gabe irabazi dio Jon Ander Peñari (22-11). Altunak txapelketan jokatu dituen bi neurketak irabazi ditu; horrela, finalerdietarako sailkatu da, eta aukerarik gabe u... |
2023-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/234273/alavesek-puntu-bat-eskuratu-du-vila-realen.htm | Kirola | Alavesek puntu bat eskuratu du Vila-realen | Arabarrak etxekoak baino hobeak izan dira. Samu Omorodionek sartu du babazorroen gola. | Alavesek puntu bat eskuratu du Vila-realen. Arabarrak etxekoak baino hobeak izan dira. Samu Omorodionek sartu du babazorroen gola. | Neurketa ona egin du Alavesek Espainiako Ligako talde indartsuenetako baten etxean. Etxekoen entrenatzaileak, Pachetak, aldaketa taktikoak egin ditu Alavesi hegaletatik min egiten saiatzeko, baina ez du asmatu. Lehen zatian oso nagusi izan da Alaves, eta gol aukera ugari izan ditu. Samu bikain aritu da, baita Guridi et... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234274/batasun-gobernu-bat-osatzeko-promesa-egin-du-massak.htm | Mundua | Batasun gobernu bat osatzeko promesa egin du Massak | Hautagai ofizialistak lortu du boto gehien lehen itzulian, eta Milei ultraeskuindarrarekin lehiatuko da bigarren itzulian, azaroaren 19an. Eskuinaren botoa arrantzatu nahi dute. | Batasun gobernu bat osatzeko promesa egin du Massak. Hautagai ofizialistak lortu du boto gehien lehen itzulian, eta Milei ultraeskuindarrarekin lehiatuko da bigarren itzulian, azaroaren 19an. Eskuinaren botoa arrantzatu nahi dute. | Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliko kanpainarako abiapuntutzat har daitekeen promes bat egin du Sergio Massa Argentinako Gobernuko hurrengo presidentea izateko hautagai ofizialistak. «Batasun gobernu bat osatuko dut, onenak deituz, kontuan hartu gabe zein den haien indar politikoa», nabarmendu zuen Aberri... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234275/unai-mendiburuk-irabazi-du-laugarren-kanporaketa.htm | Kultura | Unai Mendiburuk irabazi du laugarren kanporaketa | Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako sailkatu da Mendiburu. | Unai Mendiburuk irabazi du laugarren kanporaketa. Erandioko Merkatu Zaharrean jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako sailkatu da Mendiburu. | Unai Mendiburu Valorrek irabazi zuen atzo Erandioko Merkatu Zaharrean jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako.
Ikusi gehiago: Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Txapelketako azken final-laurdena
Mendiburuk Santurtzin azaroaren 18... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234276/pareko-hasi-baina-azkenerako-galdu.htm | Kirola | Pareko hasi, baina azkenerako galdu | Partida ona jokatu du talde zuri-gorriak, baina Guiuk berdinketa zapuztu du bere debutean. | Pareko hasi, baina azkenerako galdu. Partida ona jokatu du talde zuri-gorriak, baina Guiuk berdinketa zapuztu du bere debutean. | Athleticek ezin izan ditu ohiturak irauli oraingoan ere. Bartzelonaren aurka lehiatu zen atzo, Montjuic-eko estadio olinpikoan. Partida ia osoan berdinduta egon zen markagailua; lehen zatian ondo jokatu zuten zuten zuri-gorriek, baina bigarrengoan jarraitutasuna falta izan zitzaien. Bi hamarkada pasatu dira Athleticek ... |
2023-10-27 | https://www.berria.eus/albisteak/234277/abarratia-euskal-artisau-garagardo-bikaina.htm | albisteak | Abarratia, euskal artisau garagardo bikaina | Abarratia garagardoa Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarriekin ekoizten dute. Horia, Xuria, Session IPA eta Triplea garagardo motak merkaturatzen dituzte, latan. | Abarratia, euskal artisau garagardo bikaina. Abarratia garagardoa Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarriekin ekoizten dute. Horia, Xuria, Session IPA eta Triplea garagardo motak merkaturatzen dituzte, latan. | Uhaldegaraia iturriko urarekin, Euskal Herriko osagaiekin eta energia berriztagarrien bidez ekoizten dute Abarratia garagardoa, Aiherran (Nafarroa Beherea). Modu naturalean egiten dute garagardoa, artisau moduan.
Euskal Herriko garagardo «autonomo eta engaiatua» da, «uraren, osagaien, energiaren eta hondakinen kudeake... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234278/gogora-k-eskuragarri-jarri-du-espetxe-frankistetako-biktimen-datu-basea.htm | Politika | Gogora-k eskuragarri jarri du espetxe frankistetako biktimen datu basea | 1936-1945eko aldian kartzela frankistetan egondakoen datu baseak 37.000 fitxa baino gehiago ditu, eta Memoriaren Institutuaren egoitzan kontsultatu daiteke, Bilbon. | Gogora-k eskuragarri jarri du espetxe frankistetako biktimen datu basea. 1936-1945eko aldian kartzela frankistetan egondakoen datu baseak 37.000 fitxa baino gehiago ditu, eta Memoriaren Institutuaren egoitzan kontsultatu daiteke, Bilbon. | Kontsultarako eskuragarri dago gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1936-1945eko aldian espetxe frankisten biktima izan zirenen datu basea. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren egoitzan egin daitezke kontsultak, Bilbon. Gaur egun, preso egondakoei dagozkien 37.000 fitxa baino ge... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234279/euskal-zine-bilerak-julen-zubieteren-agur-artzai-filmari-eman-dio-urrezko-antzarra.htm | Kultura | Euskal Zine Bilerak Julen Zubieteren 'Agur Artzai' filmari eman dio Urrezko Antzarra | Aitor Mendilibar eta Jon Aramendiren Habana Glass, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai, Unax Alcubillaren KosmosPolita eta Ekaitz Vertizen Hitza eman nion filmek Zilarrezko Antzar bana jaso dute. | Euskal Zine Bilerak Julen Zubieteren 'Agur Artzai' filmari eman dio Urrezko Antzarra. Aitor Mendilibar eta Jon Aramendiren Habana Glass, Ane Zulaikaren Emakumeak Blai, Unax Alcubillaren KosmosPolita eta Ekaitz Vertizen Hitza eman nion filmek Zilarrezko Antzar bana jaso dute. | Hemeretzi film lehiatu dira guztira sail ofizialean, eta horien artean bost sari banatu ditu Euskal Zine Bilerak. Film onenaren saria Julen Zubieteren Agur Artzai filmak irabazi du. Ramon Agirrek, Nerea Alberdik eta Alaitz Arenazak osaturiko epaimahaiaren arabera, «koherentea, hunkigarria, samurra, poetikoa eta ederra ... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234280/amazonen-azpikontrata-batek-23-langile-kaleratu-ditu.htm | Ekonomia | Amazonen azpikontrata batek 23 langile kaleratu ditu | Trapagarango Amazonen zentro logistikoarentzat egiten du lan Vayven Deliveryk. Enpresak dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela langileak. | Amazonen azpikontrata batek 23 langile kaleratu ditu. Trapagarango Amazonen zentro logistikoarentzat egiten du lan Vayven Deliveryk. Enpresak dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela langileak. | Amazonen azpikontrata batek berriro kaleratu ditu langile batzuk Euskal Herrian. Kasu honetan, Trapagarango (Bizkaia) zentro logistikoko 23 langile bota ditu Vayven Delivery azpikontratak. LAB sindikatuak prentsaurreko batean adierazi duenaren arabera, Vayvenek dio Amazonek kontratua eten duelako kaleratu dituela, bain... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234281/ez-gatoz-paristik-podcastaren-bigarren-atala-bihar.htm | Kultura | 'Ez gatoz Paristik' podcastaren bigarren atala, bihar | 'Kulturismoa' atalean kulturari eta turismoari buruz eztabaidatuko dute adituek. | 'Ez gatoz Paristik' podcastaren bigarren atala, bihar. 'Kulturismoa' atalean kulturari eta turismoari buruz eztabaidatuko dute adituek. | Bere eskaintza zabaldu du BERRIAk Ez gatoz Paristik kultura ardatz duen podcastarekin; Lanarteak ekoitzi du. Duela bi aste estreinatu zen lehen atala; liburuez eta diskoez mintzatu ziren hainbat sortzaile. Bigarren atala bihar bertan estreinatuko da: Kulturismoa. Atal horretan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko dar... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234282/berriak-whatsappeko-kanal-bat-sortu-du.htm | Bizigiro | BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du | Oraingoz, esteka baten bitartez aurkitu ahal da soilik. Sartu, jarraitu eta kanpaitxoa aktibatuz gero, Whatsappez jaso ahal izango dira hautatutako edukien jakinarazpenak. | BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du. Oraingoz, esteka baten bitartez aurkitu ahal da soilik. Sartu, jarraitu eta kanpaitxoa aktibatuz gero, Whatsappez jaso ahal izango dira hautatutako edukien jakinarazpenak. | Gaurtik aurrera, BERRIAren edukiak Whatsappez jasotzeko aukera ere badago. BERRIAk Whatsappeko kanal bat sortu du, eta kanal horri jarraitzen diotenek sakelakoan jasoko dituzte erredakzioan aukeratutako eduki batzuk: eguneko artikulurik nabarmenenak, azken ordukoak, podcasten azken atalak eta bideorik ikusgarrienak, be... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234283/gazteek-euren-blokea-osatuko-dute-kontseiluak-antolatutako-manifestazioan.htm | Gizartea | Gazteek euren blokea osatuko dute Kontseiluak antolatutako manifestazioan | «Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubideak bermatu eta gure hizkuntzan askatasunez jarduteko». | Gazteek euren blokea osatuko dute Kontseiluak antolatutako manifestazioan. «Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubideak bermatu eta gure hizkuntzan askatasunez jarduteko». | Gazte Euskaltzaleen Sareak agerraldia egin du Bilbon Justizia jauregiaren aurrean, Kontseiluak azaroaren 4rako antolatu duen manifestazioari atxikimendua adierazteko. Gazteek iragarri dute euren blokea eratuko dutela euskararen kontrako oldarraldia salatzeko manifestazioan: «Bada ordua euskal hiztunoi dagozkigun eskubi... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234284/merkantzia-tren-bat-bidetik-irten-da-pasaian.htm | Gizartea | Merkantzia tren bat bidetik irten da Pasaian | Ezbeharra Pasaiako portuaren ingurumarietan jazo da, eta bost bagoi irauli dira. Ez da inor zauritu, baina tren garraioan eragina izaten ari da. | Merkantzia tren bat bidetik irten da Pasaian. Ezbeharra Pasaiako portuaren ingurumarietan jazo da, eta bost bagoi irauli dira. Ez da inor zauritu, baina tren garraioan eragina izaten ari da. | Bobina metalikoak zeramatzan merkantzia tren batek istripua izan du gaur Pasaiako portuaren ondotik igarotzen ari zela, Adifen geltokian. Goizeko bederatziak eta hamarrean, Cap Train konpainiaren trena errailetik irten da, eta hamazazpi bagoietatik bost bagoi irauli dira.
Ez da inor zauritu ezbeharrean, baina trenbide... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234285/maria-corina-machadok-irabazi-ditu-venezuelako-oposizioaren-primarioak.htm | Mundua | Maria Corina Machadok irabazi ditu Venezuelako oposizioaren primarioak | Asanbleako diputatu ohiak esan du Maduro boteretik botako duela datorren urteko presidentetzarako bozetan. Inhabilitatuta dago, eta ezingo da hauteskundeetara aurkeztu. | Maria Corina Machadok irabazi ditu Venezuelako oposizioaren primarioak. Asanbleako diputatu ohiak esan du Maduro boteretik botako duela datorren urteko presidentetzarako bozetan. Inhabilitatuta dago, eta ezingo da hauteskundeetara aurkeztu. | Venezuelako oposizioa pozik dago. Primarioak egin ditu, eta garaipen moduko bat izan da, barne kontsulta bera egiteaz gain aspaldian izan ez duen batasun irudia helarazi baitu datorren urteko presidentetzarako hauteskundeetara begira. Horren erakusle da garaileak bildu duen babesa: Maria Corina Machado Asanbleako diput... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234286/urtzi-abanzabalegi-errugbi-jokalari-ohia-hil-da-lan-istripu-batean.htm | Kirola | Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da lan istripu batean | Deskarga elektriko batek hil du; ezbeharra Abadiñoko Traña-Matiena auzoan gertatu da, Pierburg enpresan. ELA sindikatuaren arabera, behargina Electricidad Anboto azpikontratarentzat ari zen lanean. | Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da lan istripu batean. Deskarga elektriko batek hil du; ezbeharra Abadiñoko Traña-Matiena auzoan gertatu da, Pierburg enpresan. ELA sindikatuaren arabera, behargina Electricidad Anboto azpikontratarentzat ari zen lanean. | Urtzi Abanzabalegi errugbi jokalari ohia hil da gaur goizean, Abadiñon (Bizkaia), lanean ari zela. 46 urte zituen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:50 inguruan jazo da istripu lazgarria, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik lan elektrikoak egiten ari zen beharginak deskarga elektriko bat har... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234287/eh-bilduk-akordioa-egin-du-eaj-eta-pserekin-suhiltzaileen-legea-babesteko.htm | Politika | EH Bilduk akordioa egin du EAJ eta PSErekin Suhiltzaileen Legea babesteko | Koalizio abertzaleko legebiltzarkide Mikel Oterok azaldu duenez, «legea suhiltzaileen eguneroko errealitatera egokituko da, eta haien lanaren ikuspegi zaharkitua gaindituko du». | EH Bilduk akordioa egin du EAJ eta PSErekin Suhiltzaileen Legea babesteko. Koalizio abertzaleko legebiltzarkide Mikel Oterok azaldu duenez, «legea suhiltzaileen eguneroko errealitatera egokituko da, eta haien lanaren ikuspegi zaharkitua gaindituko du». | EH Bilduk akordioa egin du Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiekin, EAJ eta PSErekin, Suteen Prebentzioari eta Itzalketari eta Salbamenduko Zerbitzuei Buruzko Legea onartzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileen lehenengo legea izango da hori. Koalizioko legebiltzarkide Mikel Oterok itunaren berri eman du... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234288/xingola-marroia-euskal-pinuak-hartzen-ari-da-berriro-ere.htm | Ekonomia | Xingola marroia euskal pinuak hartzen ari da berriro ere | Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak adierazi du «2023a oso urte txarra izan dela» xingola marroiaren gaixotasunari dagokionez. Gabonetan izango dituzte pinudien egoerari buruzko datu ofizialak. | Xingola marroia euskal pinuak hartzen ari da berriro ere. Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak adierazi du «2023a oso urte txarra izan dela» xingola marroiaren gaixotasunari dagokionez. Gabonetan izango dituzte pinudien egoerari buruzko datu ofizialak. | Xingola marroia deituriko gaixotasuna berriro ere agertu da euskal insignis pinuetan, indarrez. Nahiz eta datu ofizialik ez egon, Oskar Azkarate Baskegurreko zuzendari nagusiak zera adierazi du: «Pinudiak oso kalteturik daudelakoan gaude basozainak eta mendian lan egiten dugunok». Datuak Gabonetan izango dituztela ziur... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234289/eusko-jaurlaritza-geroz-eta-kritikoago-sektore-publikoko-grebarekin.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritza, geroz eta kritikoago sektore publikoko grebarekin | Alor publikoan grebara deitu dute asteazkenerako, eta mobilizazio gehiago ere izango dira aurrerantzean. Urkullu eta Garamendik gogor kritikatu dituzte sindikatuak berriz ere. | Eusko Jaurlaritza, geroz eta kritikoago sektore publikoko grebarekin. Alor publikoan grebara deitu dute asteazkenerako, eta mobilizazio gehiago ere izango dira aurrerantzean. Urkullu eta Garamendik gogor kritikatu dituzte sindikatuak berriz ere. | Alor publikoko grebaren atarian, Jaurlaritzako hainbat ordezkari deialdiaren eta sindikatuen aurka azaldu dira, beste behin. Iñigo Urkulluk, Bingen Zupiriak eta Olatz Garamendik esan dute sindikatuek egindako analisiak ez duela bat egiten errealitatearekin.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk horien aurkako... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234290/katarroaren-kontrako-erremedio-batzuk-ez-hartzeko-gomendatu-du-sendagaien-frantziako-agentziak.htm | Gizartea | Katarroaren kontrako erremedio batzuk ez hartzeko gomendatu du Sendagaien Frantziako Agentziak | Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps erremedioak ez hartzeko gomendatu dute, buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak eragiten ahal dituztelakoan. Halere, zehaztu dute ondorio txar horiek oso gutxitan gertatzen direla. | Katarroaren kontrako erremedio batzuk ez hartzeko gomendatu du Sendagaien Frantziako Agentziak. Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps erremedioak ez hartzeko gomendatu dute, buruko odol kolpeak eta miokardioko infartuak eragiten ahal dituztelakoan. Halere, zehaztu dute ondori... | ANSM Sendagaien Frantziako Agentziak gaur publikatutako iritzi batean gomendatu du katarroaren kontrako erremedio batzuk ez erabiltzeko. Zehazki, Actifed Rhume, Dolirhume, Humex Rhume, Nurofen Rhume, Rhinadvil eta Rhinadvilcaps dira erremedio horiek, eta Ipar Euskal Herriko farmazietan eskuragarri dira medikuaren errez... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234291/teknologiarik-ez-giza-zientziarik-gabe.htm | Gizartea | Teknologiarik ez, giza zientziarik gabe | Maria Angeles Salle doktoreak zientzia eta teknologia sektoreko genero arrakalak aztertu ditu. Emakumeek subjektuei bideratutako lanak egin ohi dituzte, eta gizonek, berriz, objektuei zuzendutakoak. | Teknologiarik ez, giza zientziarik gabe. Maria Angeles Salle doktoreak zientzia eta teknologia sektoreko genero arrakalak aztertu ditu. Emakumeek subjektuei bideratutako lanak egin ohi dituzte, eta gizonek, berriz, objektuei zuzendutakoak. | Emakume asko dabil zientzian lanean, baina ez hainbertze teknologian. Hori argi du Maria Angeles Salle Gizarte Zientzietako doktore eta garapen sozioekonomikoko, berdintasuneko eta gizarte digitaleko politika publikoetako adituak. Halaxe esan du Sallek gaur, Emakundek Donostian antolatutako Berdintasuna, zientzia eta t... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234292/inoiz-baino-ontzi-hondakin-gehiago-sortu-dute-ebko-herritarrek.htm | Mundua | Inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute EBko herritarrek | Gaur Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean bozkatu behar dute araudi berria. Besteak beste, ontzi hondakin gutxiago sortzea eta birziklatzea bultzatzea du xede. | Inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute EBko herritarrek. Gaur Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordean bozkatu behar dute araudi berria. Besteak beste, ontzi hondakin gutxiago sortzea eta birziklatzea bultzatzea du xede. | 187,7 kilo ontzi hondakin sortu zuen Europako Batasuneko herritar bakoitzak 2021ean, Eurostatek emandako datuen arabera. Datuak badu beste irakurketa bat, eta ez ona. Izan ere, inoiz baino ontzi hondakin gehiago sortu dute; besteak beste, 2020an baino 10,8 kilo gehiago pertsona bakoitzeko.
Europako Batasuneko herriald... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234293/israelek-laurehun-palestinar-baino-gehiago-hil-ditu-24-orduan.htm | Mundua | Israelek laurehun palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan | Gazako Osasun Ministerioaren arabera, urriaren 7tik hona 5.000 palestinar baino gehiago hil eta 15.000tik gora zauritu ditu Israelek. Washingtonek Tel Avivi eskatu dio atzeratu dezala lehorreko ofentsiba. | Israelek laurehun palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, urriaren 7tik hona 5.000 palestinar baino gehiago hil eta 15.000tik gora zauritu ditu Israelek. Washingtonek Tel Avivi eskatu dio atzeratu dezala lehorreko ofentsiba. | Israelek abiatu du ofentsibaren «hurrengo fasea», eta ez da nolanahikoa. Igande gauean, aspaldiko bonbardaketarik bortitzenak egin zituen Israelek; hots, laurehun palestinar baino gehiago hil zituen 24 orduan. Gaza iparraldean eta hegoaldean egin zituzten erasoak, baita Rafahko pasabidean ere —Egiptoren eta Gazaren art... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234294/kazetaritza-euskaraz-diploma-sortu-dute-eepk-eta-zenbait-unibertsitatek-elkarlanean.htm | Gizartea | Kazetaritza Euskaraz diploma sortu dute EEPk eta zenbait unibertsitatek elkarlanean | Euskal Herriko Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak sinatu dute hitzarmena. Baionan. | Kazetaritza Euskaraz diploma sortu dute EEPk eta zenbait unibertsitatek elkarlanean. Euskal Herriko Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak sinatu dute hitzarmena. Baionan. | Euskararen Erakunde Publikoak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitatearen barruko Bordele-Akitania Kazetaritza Institutuak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Baionan, Kazetaritza Euskaraz unibertsitate diploma sortzeko. Joan den hilean abiatu zen formakun... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234295/manifestazio-nazionalera-deitu-dute-bilbon-palestinari-elkartasuna-adierazteko.htm | Gizartea | Manifestazio nazionalera deitu dute Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko | Herri mugimenduko eragile andanak larunbatean mobilizatzeko deia egin du. Palestinarren «erresistentziarako eskubidea» aldarrikatu dute, eta Israelen «genozidioa» salatu. | Manifestazio nazionalera deitu dute Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Herri mugimenduko eragile andanak larunbatean mobilizatzeko deia egin du. Palestinarren «erresistentziarako eskubidea» aldarrikatu dute, eta Israelen «genozidioa» salatu. | Euskal Herriko hainbat eragilek manifestazio nazionala antolatu dute larunbat honetarako, Bilbon, «Palestinari elkartasuna adierazteko, sionisten genozidioa salatzeko eta herri palestinarraren erresistentzia eskubidea» aldarrikatzeko. 18:00etan abiatuko da mobilizazioa, Jesusen Bihotza plazatik.
Deitzaileek salatu dut... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234296/zazpi-batzordetako-buruzagitzetatik-hiru-geroa-baik-lortuko-ditu-eta-bat-eh-bilduk.htm | Politika | Zazpi batzordetako buruzagitzetatik hiru Geroa Baik lortuko ditu, eta bat EH Bilduk | Gainerako batzordeak PSNren eskuetan geratuko dira. UPNk adierazi du batzordeetako lehendakaritzak kentzeko arrazoiak «gezurra» direla, eta prest da auzitara jotzeko. | Zazpi batzordetako buruzagitzetatik hiru Geroa Baik lortuko ditu, eta bat EH Bilduk. Gainerako batzordeak PSNren eskuetan geratuko dira. UPNk adierazi du batzordeetako lehendakaritzak kentzeko arrazoiak «gezurra» direla, eta prest da auzitara jotzeko. | Goizean, Parlamentuko Mahaiko eta Eledunen Batzordeko bilkuran, bide eman zaio UPNri zazpi batzordetako buruzagitzak kentzeko eskaerari. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurkeztu zuten idatzia, iragan astean, eta batzorde bakoitza elkartu ahala kenduko zaizkio lehendakaritzak UPNri.
Zazpitik hiru Gero... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234297/eitbren-aurrekontua-6-handituko-da-datorren-urtean.htm | Bizigiro | EITBren aurrekontua %6 handituko da datorren urtean | Irrati-telebista publikoaren aurrekontua 211,9 milioi eurokoa izango da 2024. urtean. | EITBren aurrekontua %6 handituko da datorren urtean. Irrati-telebista publikoaren aurrekontua 211,9 milioi eurokoa izango da 2024. urtean. | Gaur arratsaldean, EITBko administrazio kontseiluan bozkatu dute talde publikoaren datorren urterako aurrekontua. Onartu egin dute, aldeko hamahiru boto eta kontrako lau bilduta —hiru kontseilari falta ziren bilkuran—. Gaurko bozketan kontra bozkatu du EH Bilduk. Kontuan izan behar da bozketa horrek ez duela betorik ez... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234298/emakumeak-sexualki-esplotatzea-egotzita-bi-pertsona-atxilotu-ditu-espainiako-poliziak-gasteizen.htm | Gizartea | Emakumeak sexualki esplotatzea egotzita, bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen | Atxilotuak sexua eskaintzen zen webgunearen eta etxearen arduradunak ziren. | Emakumeak sexualki esplotatzea egotzita, bi pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Gasteizen. Atxilotuak sexua eskaintzen zen webgunearen eta etxearen arduradunak ziren. | Espainiako Poliziak gizon bat eta emakume bat atxilotu ditu Gasteizen, emakumeak sexualki esplotatzea leporatuta; epaileak, halere, aske utzi ditu, epaiketaren zain. Ikerketa joan den uztailean abiatu zen: sexua eskaintzen zuen emakume batek gizonezko bezero bati kontatu zion negozioaren jabeek sexualki esplotatzen zut... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234299/globalizazioaren-irabazleak.htm | Ekonomia | Globalizazioaren irabazleak | EU Tax Observatoryk salatu du ogasunei izkin egiteko aukerak zabaldu zaizkiela multinazionalei eta aberatsenei, eta haien gaineko zergak handitzeko eskatu die agintariei | Globalizazioaren irabazleak. EU Tax Observatoryk salatu du ogasunei izkin egiteko aukerak zabaldu zaizkiela multinazionalei eta aberatsenei, eta haien gaineko zergak handitzeko eskatu die agintariei | Globalizazioaren bertuteei eta kalteei buruzko eztabaida luzea bezain mamitsua da, eta askotariko ondorioak eragin ditzake. Baina bada zalantzan jartzerik ez dagoen faktore bat: jokalekua mundu osora zabaltzeak aberatsak aberatsago egin ditu. Eta, horrekin lotuta, inor gutxi harrituko duen beste aurkikuntza bati errepa... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234300/abian-da-homosexualen-hilketak-egotzitako-gizonaren-aurkako-lehen-epaiketa.htm | Gizartea | Abian da homosexualen hilketak egotzitako gizonaren aurkako lehen epaiketa | 9 eta 18 urte arteko zigor eskaerak egin dituzte akusatuarentzat, gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Gizona «zorabiatzen» saiatu zela onartu du, baina ez zuela «hil nahi» | Abian da homosexualen hilketak egotzitako gizonaren aurkako lehen epaiketa. 9 eta 18 urte arteko zigor eskaerak egin dituzte akusatuarentzat, gizon bat hiltzen saiatzeagatik. Gizona «zorabiatzen» saiatu zela onartu du, baina ez zuela «hil nahi» | Hainbat gizon homosexual eta bisexual hiltzea egotzita, gizon bat atxilotu zuten iazko maiatzean eta haren aurkako lehen epaiketa hasi dute gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Hain zuzen, gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen; gainontzeko heriotzen epaiketek ez dute datarik. Fiskaltzak bederatzi urteko kar... |
2023-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/234301/bigarren-alarma-egoerako-isunak-itzuliko-ditu-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Bigarren alarma egoerako isunak itzuliko ditu Nafarroako Gobernuak | 2020ko urriaren 20tik 2021eko maiatzaren 9ra indarrean egon zen alarma egoeran 330 zigor espediente ireki ziren, eta, orduko dekretua inkonstituzionaltzat jo ostean, 37.000 euro itzuliko zaizkie 117 herritarri | Bigarren alarma egoerako isunak itzuliko ditu Nafarroako Gobernuak. 2020ko urriaren 20tik 2021eko maiatzaren 9ra indarrean egon zen alarma egoeran 330 zigor espediente ireki ziren, eta, orduko dekretua inkonstituzionaltzat jo ostean, 37.000 euro itzuliko zaizkie 117 herritarri | Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren aurkakotzat jo zituen 2020ko urriaren 25eko Espainiako Errege Dekretuaren hainbat artikulu eta atal. Dekretu hark ahalmena ematen zien erkidegoei bigarren alarma egoera ezartzeko, eta Nafarroako Gobernuak lurraldean alarma egoera ezarri zuen urte hartako urriaren 20tik 2021eko ... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234329/laquohobeto-bizitzekoraquo-gobernu-akordioa-egin-dute-psoek-eta-sumarrek.htm | Mundua | «Hobeto bizitzeko» gobernu akordioa egin dute PSOEk eta Sumarrek | Besteak beste, asteko lanaldia 2025erako 37,5 ordura murriztea adostu dute. Hurrengo legegintzaldian «guztientzako enplegua» izango dute lehentasun. | «Hobeto bizitzeko» gobernu akordioa egin dute PSOEk eta Sumarrek. Besteak beste, asteko lanaldia 2025erako 37,5 ordura murriztea adostu dute. Hurrengo legegintzaldian «guztientzako enplegua» izango dute lehentasun. | Hainbat astez negoziatzen aritu ondoren, PSOEk eta Sumarrek koalizio gobernu bat osatzeko akordioa itxi zuten atzo, azken orduan, eta Yolanda Diaz Sumarreko lider eta Espainiako Gobernuko jarduneko bigarren presidenteordeak gaur nabarmendu du «hobeto bizitzeko» ituna dela bi indar politikoek sinatutakoa, hori aurkeztek... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234330/prefabrikatutako-greben-pilula-lasaigarria.htm | Iritzia | Prefabrikatutako greben pilula lasaigarria | Prefabrikatutako greben pilula lasaigarria. | Urriaren 24 eta 25erako, gaur eta bihar, sindikatuek grebara deitu dute Hezkuntzan eta Sektore Publikoan. Eta azaroaren 30ean Greba Feminista, eta abenduaren 19an berriz ere Sektore Publikoa. Lau greba egingo dira ikastetxean bi hilabetetan, baina ziurrenik langileon asanbladarik batere ez. Gutako bakoitzak indibidualk... | |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234331/ezkutuko-bidaiari-bat-harrapatu-dute-loiun-kairotik-heldutako-hegazkin-batean.htm | Gizartea | Ezkutuko bidaiari bat harrapatu dute Loiun, Kairotik heldutako hegazkin batean | Polizoia atxilotuta dago, eta asilo politikoa eskatzeko asmoa du. | Ezkutuko bidaiari bat harrapatu dute Loiun, Kairotik heldutako hegazkin batean. Polizoia atxilotuta dago, eta asilo politikoa eskatzeko asmoa du. | Kairotik zetorren hegazkin baten bodegan ezkutatuta, polizoi bat iritsi zen atzo Loiuko aireportura. Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, ez dirudi jihadismoarekin loturarik duenik. Oraindik, ordea, ez dute identifikatu ezkutuko bidaiaria.
Hegazkinak lur hartutakoan ko... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234332/ieak-deskarbonizatzeko-urrats-handiagoak-eskatu-ditu-lurra-24-gradu-berotu-ez-dadin.htm | Ekonomia | IEAk deskarbonizatzeko urrats handiagoak eskatu ditu Lurra 2,4 gradu berotu ez dadin | Nazioarteko Energia Agentziak uste du erregai fosilen erabilerak 2030rako joko duela goia, baina ikatzaren kontsumoa soilik apalduko dela bizkor. | IEAk deskarbonizatzeko urrats handiagoak eskatu ditu Lurra 2,4 gradu berotu ez dadin. Nazioarteko Energia Agentziak uste du erregai fosilen erabilerak 2030rako joko duela goia, baina ikatzaren kontsumoa soilik apalduko dela bizkor. | Planetarentzat eta bertan bizi direnentzat berri on bat eta berri txar bat eman ditu IEA Nazioarteko Energia Agentziaren urteroko txostenak.
Berri ona da, haren iragarpenen arabera, 2030erako joko duela goia Lurra berotzen ari diren erregai fosilen erabilerak.
Berri txarra, berriz, energia eta garraioa deskarbonizatz... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234333/herribiltzak-hainbat-eraikinetako-unescoren-plakak-kendu-ditu.htm | Gizartea | Herribiltzak hainbat eraikinetako Unescoren plakak kendu ditu | Salatu dute «zentzugabea» dela euskara babestua ez den bitartean Euskal Herriko ondare kultural materiala babestea. | Herribiltzak hainbat eraikinetako Unescoren plakak kendu ditu. Salatu dute «zentzugabea» dela euskara babestua ez den bitartean Euskal Herriko ondare kultural materiala babestea. | Herribiltza mugimenduak Unescoren izendapen plakak kendu ditu hainbat eraikinetatik, eta aldarrikatu du euskara dela Euskal Herrian babestu beharreko ondare kultural garrantzitsuena. Zehazki, Ospitalepeako eliza (Zuberoa), Donibane Garaziko Jondoni Jakobe atea, Baionako katedrala eta Portugaleteko Bizkaia zubia (Bizkai... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234334/aetk-salatu-du-tafallako-udalak-ez-dituela-onartu-hizkuntza-eskakizunei-buruzko-arartekoaren-gomendioak.htm | Gizartea | AETk salatu du Tafallako Udalak ez dituela onartu hizkuntza eskakizunei buruzko Arartekoaren gomendioak | Euskararen aldeko taldeak gogoratu du 137 lanpostu dituela udalak, eta lautan soilik dagoela ezarria euskarazko profila. | AETk salatu du Tafallako Udalak ez dituela onartu hizkuntza eskakizunei buruzko Arartekoaren gomendioak. Euskararen aldeko taldeak gogoratu du 137 lanpostu dituela udalak, eta lautan soilik dagoela ezarria euskarazko profila. | Administrazioan Euskaraz taldeak kexa bat aurkeztu zuen Nafarroako Arartekoaren bulegoan, Tafallako Udalaren lantaldean ezarritako hizkuntza eskakizunen kontura. Salatu zutenez, 137 postuk osatzen dute Tafallako Udalaren lantaldea, eta horietatik lautan soilik dago ezarria euskara jakiteko betebeharra: haur eskolako hi... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234335/sektore-eolikoarentzako-laguntzak-1400-milioi-euroraino-bikoiztuko-ditu-bruselak.htm | Ekonomia | Sektore eolikoarentzako laguntzak 1.400 milioi euroraino bikoiztuko ditu Bruselak | Batetik, Europako Batzordeak parke eoliko berrien enkanteak sinplifikatu nahi ditu, eta estatu kideen artean irizpide bateratuak izatea bilduko du. Bestetik, energia berriztagarriak zabaltzeko prozedurak azkartu nahi ditu, eta gertutik zainduko ditu Europatik kanpoko lehiakideen merkataritza praktika desleialak. | Sektore eolikoarentzako laguntzak 1.400 milioi euroraino bikoiztuko ditu Bruselak. Batetik, Europako Batzordeak parke eoliko berrien enkanteak sinplifikatu nahi ditu, eta estatu kideen artean irizpide bateratuak izatea bilduko du. Bestetik, energia berriztagarriak zabaltzeko prozedurak azkartu nahi ditu, eta gertutik z... | Europako industria eolikoko hiru ekoizle handiek —Siemens Gamesa, Vestas eta Nordex— galera handiak dituzte, baina azkenik etorri zaie arnasa Bruselatik. Gaur goizean, Europako Batzordeak sektorearentzako laguntza plana aurkeztu du, Europako ekoizleen etorkizuneko erronkei «sendoago» erantzun diezaioten. Horretarako, l... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234336/macronek-proposatu-du-eiren-kontrako-koalizioa-hamasen-aurka-ere-borrokatzea.htm | Mundua | Macronek proposatu du EIren kontrako koalizioa Hamasen aurka ere borrokatzea | Israelgo armadak Gaza etengabe bonbardatzen jarraitzen du, eta gutxienez 700 palestinar hil ditu azken 24 orduetan. | Macronek proposatu du EIren kontrako koalizioa Hamasen aurka ere borrokatzea. Israelgo armadak Gaza etengabe bonbardatzen jarraitzen du, eta gutxienez 700 palestinar hil ditu azken 24 orduetan. | Mendebaldeko gobernuburu eta estatuburuak txandaka bidaiatzen ari dira Israelera eta Palestinara, hango agintariekin batzartu eta hilaren 7an hasitako gerraz aritzeko. Oraingoan, Emmanuel Macron Frantziako presidentea joan da hara, eta proposamen berri bat egin du arlo militarrari dagokionez: EI Estatu Islamikoaren kon... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234337/ernaik-azaroaren-30eko-greba-feminista-orokorrera-batzeko-deia-egin-du.htm | Gizartea | Ernaik azaroaren 30eko greba feminista orokorrera batzeko deia egin du | Zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatu dute, arlo horretako lanen merkantilizazioari eta prekaritateari aurre egiteko | Ernaik azaroaren 30eko greba feminista orokorrera batzeko deia egin du. Zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatu dute, arlo horretako lanen merkantilizazioari eta prekaritateari aurre egiteko | Erosteko produktuak balira bezala, zenbait neska gazte erakusleihoen itxurako kutxetan sartu dira. «Ane, 22 urte, umeak zaintzeko ezin hobea, hogei euroan». Zaintza lanen merkantilizazioa eta prekaritatea islatu nahi izan dituzte horrela, Donostiako Ibaetako campusean. Horri aurre egiteko, Ernaik zaintza «sistema publi... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234338/iratiko-eski-estazioa-itxi-dute.htm | Kirola | Iratiko eski estazioa itxi dute | Duela 55 urte inauguratu zuten estazioa. Iraupen eskian ibiltzeko pistak itxiko dituzte, baina elur erraketekin ibiltzekoak zabalik utzi. | Iratiko eski estazioa itxi dute. Duela 55 urte inauguratu zuten estazioa. Iraupen eskian ibiltzeko pistak itxiko dituzte, baina elur erraketekin ibiltzekoak zabalik utzi. | 1968an inauguratu zuten Iratiko eski estazioa, Zuberoan, 1.300 metroan. Bost hamarkada baino gehiago eduki dute irekita, baina azkenetan dago: eski estazioa ixtea erabaki dute. Klima larrialdia da arrazoi nagusia: «Eguraldia aldatzen ari da han goian», esan du Josy Arrosagarai zuzendariak. «Gero eta haize zakarragoa da... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234339/sindikatuak-kexu-dira-biharko-sektore-publikoko-grebako-gutxieneko-zerbitzuak-direla-eta.htm | Ekonomia | Sindikatuak kexu dira biharko sektore publikoko grebako gutxieneko zerbitzuak direla eta | Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla diote. Bihar egingo dute greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan. | Sindikatuak kexu dira biharko sektore publikoko grebako gutxieneko zerbitzuak direla eta. Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla diote. Bihar egingo dute greba Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoan. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko grebaren atarian, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek adierazi dute Eusko Jaurlaritzak jarri dituen gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla. Hiru lurralde horietako tokiko administrazioetako 152.000 langile publiko deituta daude bihar eta abenduaren 19an... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234340/azaroaren-16tik-19ra-egingo-da-labo-xl-jaialdia-donostian.htm | Kultura | Azaroaren 16tik 19ra egingo da LABO XL jaialdia, Donostian | Hemeretzi ikuskizun izango dira, besteak beste, LABO XL festibalean; tartean, hainbat estreinaldi. | Azaroaren 16tik 19ra egingo da LABO XL jaialdia, Donostian. Hemeretzi ikuskizun izango dira, besteak beste, LABO XL festibalean; tartean, hainbat estreinaldi. | Orain bost urte ekin zion bere bideari LABO XL espazio eta hizkuntza eszeniko berrien Donostiako jaialdiak. Sorkuntza prozesuak ezagutaraztea, ikuskizunak plazaratzea eta ikusleak arte eszenikoen mundura hurbiltzea izan ditu hastapenetatik helburu. Dantzaz, performancez, antzerki garaikidez eta bestelako jardueraz osat... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234341/jaurlaritzak-774-milioi-gehiago-ditu-gastatzeko-legealdiko-azken-urtean.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak 774 milioi gehiago ditu gastatzeko legealdiko azken urtean | Inoizko aurrekonturik handiena proposatu du datorren urterako: 15.024 milioi euro. Osasun eta Hezkuntza sailek izango dute igoerarik handiena. | Jaurlaritzak 774 milioi gehiago ditu gastatzeko legealdiko azken urtean. Inoizko aurrekonturik handiena proposatu du datorren urterako: 15.024 milioi euro. Osasun eta Hezkuntza sailek izango dute igoerarik handiena. | Legealdiko azken urtean inoiz baino diru gehiago gastatu nahi du Eusko Jaurlaritzak: 15.025 milioi euro. Iaz baino 774 milioi gehiago da hori (+%5,4). Zerga bilketa errekorrari esker aldundien ekarpenak handitu izana eta kontuak orekatzeko arauak oraindik indarrean ez egotea baliatu nahi du Iñigo Urkulluren gobernuak g... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234342/baldintzak-hobetzeko-eskatu-dute-greba-bidez-hezkuntza-publikoan.htm | Gizartea | Baldintzak hobetzeko eskatu dute greba bidez hezkuntza publikoan | Irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak grebara deitu dituzte Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek. Bildarratzen irudiko, grebak «ez du justifikaziorik». | Baldintzak hobetzeko eskatu dute greba bidez hezkuntza publikoan. Irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak grebara deitu dituzte Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek. Bildarratzen irudiko, grebak «ez du justifikaziorik». | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleak, hezitzaileak, sukaldariak eta garbitzaileak. Horiek hartu dituzte gaur Donostiako, Bilboko eta Gasteizko kaleak. Euskal Hezkuntza Publikoa indartzeko, lan baldintzak hobetu lelopean egin dituzte mobilizazioak. Gipuzkoako hiriburuko manifestazioa Bulebarre... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234344/azaroaren-2tik-23ra-izango-dira-azpeitiko-41-euskal-antzerki-topaketak.htm | Kultura | Azaroaren 2tik 23ra izango dira Azpeitiko 41. Euskal Antzerki Topaketak | AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka eskuratu zuen 'Badon*' obraren aurrestreinaldia egingo dute. Azpimarra berezia jarri dute eskola antzerkian. | Azaroaren 2tik 23ra izango dira Azpeitiko 41. Euskal Antzerki Topaketak. AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka eskuratu zuen 'Badon*' obraren aurrestreinaldia egingo dute. Azpimarra berezia jarri dute eskola antzerkian. | Antzerkiz blaitu ohi da azaroan Azpeitia (Gipuzkoa), eta Euskal Antzerki Topaketen 41. aldia egingo dute aurten, azaroaren 2tik 23ra bitarte. Dozena bat emanaldi baino gehiago izango dira ikusgai. Salbe, publikoa antzezlanarekin abiatuko dira topaketak, eta Badon* obrak itxiko du egitaraua. Horiez gain, besteak beste, ... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234345/ertzaintzak-zazpi-hilketarekin-eta-bi-hilketa-ahaleginekin-lotu-du-bilbon-epaitzen-ari-diren-gizona.htm | Gizartea | Ertzaintzak zazpi hilketarekin eta bi hilketa ahaleginekin lotu du Bilbon epaitzen ari diren gizona | Hainbat homosexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketa hasi zuten atzo; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Gaur egin dute bigarren saioa. | Ertzaintzak zazpi hilketarekin eta bi hilketa ahaleginekin lotu du Bilbon epaitzen ari diren gizona. Hainbat homosexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketa hasi zuten atzo; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Gaur egin dute bigarren saioa. | Hainbat gizon homosexual eta bisexual hiltzea egotzia dioten gizonaren aurkako lehen epaiketaren bigarren saioa egin dute gaur Bizkaiko Probintzia Auzitegian; gizon bat hiltzen saiatzeagatik ari dira epaitzen. Biktima «durduzatzen» saiatu zela onartu zuen atzo akusatuak, baina ez zuela «hil nahi». Gainontzeko heriotzen... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234346/israelgo-gobernuaren-kontra-mintzatu-da-hamasek-askaturiko-bahituriko-bat.htm | Mundua | Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat | Bahitzaileek «ondo artatu» dituztela eta, Israelgo Gobernuak «abandonatu» egin dituela adierazi du, Tel Aviven. | Israelgo Gobernuaren kontra mintzatu da Hamasek askaturiko bahituriko bat. Bahitzaileek «ondo artatu» dituztela eta, Israelgo Gobernuak «abandonatu» egin dituela adierazi du, Tel Aviven. | «Gobernuaren pagaburuak izan gara». Israelgo Gobernuaren kontra gogor mintzatu da gaur Yocheved Lifshitz 85 urteko emakumea. 16 egunez bahiturik eduki du Hamas Erresistentzia Islamikoko Mugimenduak, eta atzo gauean askatu zuten. Beste hainbat bahiturekin batera Gazako lurpeko pasabide sare batean eduki dutela adierazi ... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234347/foru-hobekuntza-berritzeko-lantaldea-sortzea-onartu-dute.htm | Politika | Foru Hobekuntza berritzeko lantaldea sortzea onartu dute | PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, eta UPNk, PPk eta Vox-ek kontra. Azaroaren 17an jarriko da abian. | Foru Hobekuntza berritzeko lantaldea sortzea onartu dute. PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak alde bozkatu dute, eta UPNk, PPk eta Vox-ek kontra. Azaroaren 17an jarriko da abian. | Hemezortzi urte geroago, Foru Hobekuntza aztertzeko eta berritzeko lantaldea osatuko da berriz Nafarroako Parlamentuan. Arratsaldean, Foru Erregimeneko batzordean PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak aurrera atera dute lantaldea osatzeko eurek egindako eskaera; aldiz, UPNk, PPk eta Vox-ek kontra bozkatu du... |
2023-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/234348/realak-garaipen-handia-lortu-du-lisboan.htm | Kirola | Realak garaipen handia lortu du Lisboan | Txuri-urdinak 0-1 gailendu dira, Txapeldunen Ligan, Brais Mendezek 63. minutuan sartutako gol bati esker. Hala, multzoko lehen postuan dira, zazpi punturekin, Interrekin berdinduta. | Realak garaipen handia lortu du Lisboan. Txuri-urdinak 0-1 gailendu dira, Txapeldunen Ligan, Brais Mendezek 63. minutuan sartutako gol bati esker. Hala, multzoko lehen postuan dira, zazpi punturekin, Interrekin berdinduta. | Reala hazkunde betean da, eta horren adibide da aurtengo Txapeldunen Liga. Donostiako taldea Interrekin ari da buruz buru, D multzoaren lidergoa eskuratzeko borrokan, eta hori ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, Italiako taldea da txapelketaren egungo txapeldunordea. Reala helduarora ailegatu da Europan, eta h... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234367/greba-erantzun-laquooso-zabalaraquo-izaten-ari-dela-esan-dute-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-sektore-publikoko-sindikatuek.htm | Ekonomia | Greba erantzun «oso zabala» izaten ari dela esan dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko sindikatuek | Trafikoarekin lotutako hainbat arazo gertatu dira hiriburuetarako sarbideetan, batez ere Donostian. | Greba erantzun «oso zabala» izaten ari dela esan dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sektore publikoko sindikatuek. Trafikoarekin lotutako hainbat arazo gertatu dira hiriburuetarako sarbideetan, batez ere Donostian. | «Bihar ez dugu irekiko, greba dago». Hala zioen atzo Donostiako kiroldegi publiko bateko langile batek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 152.000 langile publiko greba egitera deituta daude gaur eta abenduaren 19an. Hiru lurraldeetan langile gehien duen enpresa da administrazio publikoa.
Irakasleak, garbitzaileak, Osakidet... |
2023-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/234368/tolosa-goxua-azokak-urriko-azken-larunbata-gozotuko-du-urtero-legez.htm | albisteak | Tolosa Goxua azokak urriko azken larunbata gozotuko du, urtero legez | Larunbat honetan Tolosako festarik gozoena itzuliko da: dastaketak, tailerrak, lehiaketak… denetik egongo da! | Tolosa Goxua azokak urriko azken larunbata gozotuko du, urtero legez. Larunbat honetan Tolosako festarik gozoena itzuliko da: dastaketak, tailerrak, lehiaketak… denetik egongo da! | Urriaren 28a, askok egutegian markatuta daukaten eguna, Tolosara doazen bisitari guztiak gozatzen saiatuko da. Triangulo plazak hartuko du Tolosa eta inguruko artisauak egindako gozokiak dastatzeko Goxua azoka berezia.
Tartak, pastelak, bizkotxoak, pastak, txokolateak, bonboiak, opilak eta abar dastatu eta erosteko au... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234369/entildeaut-elorrietak-lsquobidasoarsquo-kantaren-moldaketa-egin-du.htm | Kultura | Eñaut Elorrietak ‘Bidasoa’ kantaren moldaketa egin du | Kantaren aurrerapena argitaratu du BERRIAk. Bihar estreinatuko dute bideoa. Euskadiko Orkestrarekin eta Amoranterekin grabatu dute. | Eñaut Elorrietak ‘Bidasoa’ kantaren moldaketa egin du. Kantaren aurrerapena argitaratu du BERRIAk. Bihar estreinatuko dute bideoa. Euskadiko Orkestrarekin eta Amoranterekin grabatu dute. | Eñaut Elorrietak Fantasia diskoko Bidasoa kantaren moldaketa egin du. Euskadiko Orkestrarekin eta Iban Urizar Amorante-rekin grabatu du abestia, eta bihar estreinatuko du bideoa. Ordea, dagoeneko entzungai dago, primizian, BERRIA eta Badok atarien bitartez.
Uxue Alberdik jarri dizkio hitzak kantari. Hala dio:
Zer esk... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234370/beste-denge-kasu-bat-atzeman-dute-ipar-euskal-herrian.htm | Gizartea | Beste denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian | Tigre eltxoek garraiatzen ahal duten eritasuna da, eta horiek kentzeko operazio bat egin dute gau honetan Angelun, Lehuntzen eta Mugerren. | Beste denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian. Tigre eltxoek garraiatzen ahal duten eritasuna da, eta horiek kentzeko operazio bat egin dute gau honetan Angelun, Lehuntzen eta Mugerren. | Denge kasu bat atzeman dute Ipar Euskal Herrian, Eskualdeko Osasun Agentziak jakinarazi duenez. Urte hasieratik hamar bat kasu detektatu dituzte. Agentziaren arabera, urteroko datuen hein berekoa da kopuru hori, ez baita ezohikoa sasoi honetan denge kasuak atzematea. Denge eritasuna tigre eltxoek garraiatzen dute, eta ... |
2023-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/234371/silvio-rodriguezek-parte-hartu-du-jon-maiaren-lsquokantu-berri-bat-gararsquo-lan-berrian.htm | Kultura | Silvio Rodriguezek parte hartu du Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ lan berrian | Kantautore kubatarrak euskaraz kantatu du ‘Nostalgia’ izeneko abestian. Hilaren 8an aurkeztuko dute diskoa. | Silvio Rodriguezek parte hartu du Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ lan berrian. Kantautore kubatarrak euskaraz kantatu du ‘Nostalgia’ izeneko abestian. Hilaren 8an aurkeztuko dute diskoa. | Jon Maiak jarraipena eman dio Kantu bat gara disko-liburuari, eta beste lan bat ondu: Kantu berri bat gara diskoa. Hainbat kolaboratzailek parte hartu dute, eta tartean da Silvio Rodriguez kantautore kubatarra; euskaraz kantatu du Nostalgia izeneko abestian –Gorka Hermosaren doinuekin egina da kantu hori–. Rodriguez so... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.