date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192309/herbehereetako-gobernuak-dimisioa-aurkeztu-du.htm
Mundua
Herbehereetako Gobernuak dimisioa aurkeztu du
Seme-alabengatik jasotako diru laguntzen eskandaluaren ondorio izan da. Martxoaren 17ra arte jardungo da jardunean gobernua.
Herbehereetako Gobernuak dimisioa aurkeztu du. Seme-alabengatik jasotako diru laguntzen eskandaluaren ondorio izan da. Martxoaren 17ra arte jardungo da jardunean gobernua.
Seme-alabengatik jasotako diru laguntzetan egindako iruzurrak eztanda egin dio Herbehereetako Gobernuari: dimisioa eman berri du Mark Rutteren gobernuak. Lehen ministroak gidatzen duen koalizio gobernuko lau alderditik hiruk dute zerikusia eskandaluarekin, eta lehen ministroa boterea mantentzearen aldekoa bazen ere, be...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192310/hutsegite-bat-onartu-eta-beste-30-heriotzaren-berri-eman-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Hutsegite bat onartu, eta beste 30 heriotzaren berri eman du Jaurlaritzak
«Datu basearekin izaniko arazo baten» eraginez, aurreko astean 36 heriotza baieztatu zituztela jakinarazi zuten. Gaur, 66ra igo dute kopurua.
Hutsegite bat onartu, eta beste 30 heriotzaren berri eman du Jaurlaritzak. «Datu basearekin izaniko arazo baten» eraginez, aurreko astean 36 heriotza baieztatu zituztela jakinarazi zuten. Gaur, 66ra igo dute kopurua.
Azken asteko hildako kopurua zenbatzeko garaian huts bat egin izana onartu du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, «datu basearekin arazo bat» izan dutela argudiatuta. Hala, asteazkenean emandakoaren ia bikoitza da kopurua. Orduan, COVID-19ak eragindako 36 heriotzaren berri eman zuten; gaur, 66 izan zirela jakinarazi dut...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192311/beste-hiru-preso-gerturatuko-dituzte-eta-bat-euskal-herriratuko-dute.htm
Politika
Beste hiru preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute
Jon Bienzobas, Aitor Agirrebarrena eta Iñaki Etxeberria gerturatuko dituzte, eta Patxi Markes Euskal Herriratu. Unai Fanori hirugarren gradua eman diote.
Beste hiru preso gerturatuko dituzte, eta bat Euskal Herriratuko dute. Jon Bienzobas, Aitor Agirrebarrena eta Iñaki Etxeberria gerturatuko dituzte, eta Patxi Markes Euskal Herriratu. Unai Fanori hirugarren gradua eman diote.
Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi du beste hiru preso Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko dituztela eta bat Euskal Herriratuko dutela. COVID-19aren izurriak eragindako osasun egoerak horretarako modua ematen duenean lekualdatuko dituzte, Espetxe Erakundearen esanetan. ...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192312/hotzarekin-eta-hotzari-esker-lanean.htm
Bizigiro
Hotzarekin eta hotzari esker lanean
Hotzari lotuak diren lanbideak askotarikoak dira: batzuk hotzak eragindako kalteen kontra ari dira bideak garbi mantentzen; bertze batzuek, hotzak sortzen duen aisialdian. Langile haien egunerokoa arras baldintzatzen du hotzak. Beren egunerokoa kontatu dute elurra kentzeko makineko txoferrek, bai ere eski eta erraketa ...
Hotzarekin eta hotzari esker lanean. Hotzari lotuak diren lanbideak askotarikoak dira: batzuk hotzak eragindako kalteen kontra ari dira bideak garbi mantentzen; bertze batzuek, hotzak sortzen duen aisialdian. Langile haien egunerokoa arras baldintzatzen du hotzak. Beren egunerokoa kontatu dute elurra kentzeko makineko ...
Lantokirako bidea egiteko, elurra kentzeko makinarekin koordinatu behar dira. Aurten, sekula baino gehiago, abenduko elur erauntsiak eta hormak eraginda. Zero petik hamar gradu baino apalagoko tenperaturekin egiten dute lan; halakoetan gorputza erantzun gabe egoten dela kontatu du Iratxe Garro Nekotxea eski irakasleak....
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192313/pfizerrek-aldi-baterako-murriztuko-du-txertoen-banaketa-europan.htm
Gizartea
Pfizerrek aldi baterako murriztuko du txertoen banaketa Europan
Ekoizpen gaitasuna areagotzeko asmoz, entregak murriztuko ditu datorren astetik aurrera.
Pfizerrek aldi baterako murriztuko du txertoen banaketa Europan. Ekoizpen gaitasuna areagotzeko asmoz, entregak murriztuko ditu datorren astetik aurrera.
Datorren astetik aurrera txerto banaketa aldi baterako murriztuko du Pfizer botika etxeak, ekoizpen gaitasuna areagotzeko. Norvegiako Osasun Publikoko Institutuak iragarri du albistea aurrena, eta botika etxeak berak baieztatu egin du ondoren. Pfizer konpainiaren asmoa da aurten txerto gehiago ekoiztea; zehazki, urtean...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192314/k2an-neguan-inoiz-iritsitako-lekurik-garaienera-heldu-dira-lau-xerpa.htm
Kirola
K2an neguan inoiz iritsitako lekurik garaienera heldu dira lau xerpa
Pakistango iluntzean saiatuko dira hamar mendizale K2ko tontorrera igotzen. Gora iritsiko balira, mugarri bat ezarriko dute himalaismoan: neguan oraindik gizakirik iritsi ez den K2 mendira igotzea.
K2an neguan inoiz iritsitako lekurik garaienera heldu dira lau xerpa. Pakistango iluntzean saiatuko dira hamar mendizale K2ko tontorrera igotzen. Gora iritsiko balira, mugarri bat ezarriko dute himalaismoan: neguan oraindik gizakirik iritsi ez den K2 mendira igotzea.
Sona Xerpa, Mingma David Xerpa, Mingma Tenzing Xerpa eta Mingma G. Xerpa nepaldarrak K2 (8.611 metro) mendiaren goi kanpalekutik behera doaz, 7.800 metroko garaierara heldu ostean. Pakistango goizaldean ahaleginduko dira K2ko tontorrera igotzen espedizio bereko hamar kide, eta lortuko balute himalaismoaren historia lib...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192315/hego-euskal-herrian-150-lan-ikuskatzaile-falta-direla-salatu-dute-elak-eta-labek.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herrian 150 lan ikuskatzaile falta direla salatu dute ELAk eta LABek
Sindikatuak bilerak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari prekarietateaz hitz egiteko
Hego Euskal Herrian 150 lan ikuskatzaile falta direla salatu dute ELAk eta LABek. Sindikatuak bilerak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari prekarietateaz hitz egiteko
ELA, LAB, ESK, Steilas eta ESK sindikatuek bilera eskaera formala egin diete Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari prekaritateaz eta lan arriskuez hitz egiteko. Haien kalkuluen arabera, iaz, eta 2019arekin alderatuta, langileen heriotza eragin zuten istripuen kopurua %43 igo zen Hego Euskal Herrian, eta aurten ...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192316/donostiako-liburutegiari-txillardegi-izena-jartzeko-eskaera-berretsi-dute.htm
Kultura
Donostiako Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko eskaera berretsi dute
Bihar omenaldi bat egingo diote idazle eta linguistari, bere heriotzaren bederatzigarren urteurrenean.
Donostiako Liburutegiari Txillardegi izena jartzeko eskaera berretsi dute. Bihar omenaldi bat egingo diote idazle eta linguistari, bere heriotzaren bederatzigarren urteurrenean.
Bederatzi urte bete ziren atzo Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zenetik. Urteurrenarekin batera, Donostiako Udal Liburutegiari idazle eta linguistaren izena jartzeko eskaera berritu du Txillardegi Liburutegia herri ekimenak. Hala, liburutegiaren sarreran, Txillardegi Udal Liburutegia zioen afixa itsatsi zut...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192317/instituzioen-mespretxua-salatzeko-mobilizatzera-deitu-du-gurasosek-urtarrilaren-23an.htm
Gizartea
Instituzioen «mespretxua» salatzeko mobilizatzera deitu du GuraSOSek, urtarrilaren 23an
Giza kate bat egingo dute Donostian, Osasuna, ingurumena, justizia lelopean.
Instituzioen «mespretxua» salatzeko mobilizatzera deitu du GuraSOSek, urtarrilaren 23an. Giza kate bat egingo dute Donostian, Osasuna, ingurumena, justizia lelopean.
«Instituzioek segurtasunarekiko, osasunarekiko eta ingurumenarekiko duten mespretxua» salatzeko asmoz, urtarrilaren 23an mobilizatzeko deia egin du GuraSOSek, Osasun, ingurumena, justizia lelopean. Hala, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza eta Kalkutako Teresa plaza elkartuko dituen giza kate bat egingo dute, Donostian, ...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192318/epaileak-espetxera-bidali-ditu-aizarnazabalgo-hilketaz-akusatutako-biak.htm
Gizartea
Epaileak espetxera bidali ditu Aizarnazabalgo hilketaz akusatutako biak
Hilketa leporatutako bi pertsona horiek bikote dira, eta Aintzane Pujanarekin bizi ziren, Aizarnazabalgo landetxeko apartamentu batean. Ikerketaren arabera, urtarrilaren 2an hil zuten, haserrealdi baten ondoren. Baldintzarik gabe dira preso.
Epaileak espetxera bidali ditu Aizarnazabalgo hilketaz akusatutako biak. Hilketa leporatutako bi pertsona horiek bikote dira, eta Aintzane Pujanarekin bizi ziren, Aizarnazabalgo landetxeko apartamentu batean. Ikerketaren arabera, urtarrilaren 2an hil zuten, haserrealdi baten ondoren. Baldintzarik gabe dira preso.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Aintzane Pujanaren hilketarekin lotuta duela hiru egun atxilotutako bi pertsonek epailearen aurrean deklaratu zuten atzo, eta kartzelara bidali zituen epaileak, baldintzarik gabe; homizidioa leporatu diete. Bi atxilotuak bikote dira: 24 urte ditu gizonezkoak, et...
2021-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/192319/abbasek-palestinako-presidentetzarako-eta-parlamenturako-bozak-iragarri-ditu.htm
Mundua
Abbasek Palestinako presidentetzarako eta parlamenturako bozak iragarri ditu
Lehenengo hauteskundeak lirateke hamabost urtean. Dekretuaren arabera, maiatzaren 22an egingo dira parlamenturako bozak eta uztailaren 31n presidentetzarakoak. Hamasek erabakia ospatu du.
Abbasek Palestinako presidentetzarako eta parlamenturako bozak iragarri ditu. Lehenengo hauteskundeak lirateke hamabost urtean. Dekretuaren arabera, maiatzaren 22an egingo dira parlamenturako bozak eta uztailaren 31n presidentetzarakoak. Hamasek erabakia ospatu du.
Palestinak parlamenturako eta presidentetzarako hauteskundeak egingo ditu aurten, Mahmud Abbas Palestinako presidenteak iragarri duenez. Haren esanetan, «aberriko hiri guztietan» egingo dira bozak, Gazari, Zisjordaniari eta Ekialdeko Jerusalemi erreferentzia eginez. Ez dago argi Ekialdeko Jerusalemen nola antolatuko d...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192353/boiseko-jaialdia-2022ra-atzeratu-dute.htm
Gizartea
Boiseko Jaialdia 2022ra atzeratu dute
Bost urtetik behin egiten dute diasporako euskal jairik handiena, eta iazko uztailerako zegoen programatuta. Aurtengora geroratu zuten aurrena, eta 2022ko uztailaren 26tik 31ra egitea erabaki dute orain, «ardurak eraginda».
Boiseko Jaialdia 2022ra atzeratu dute. Bost urtetik behin egiten dute diasporako euskal jairik handiena, eta iazko uztailerako zegoen programatuta. Aurtengora geroratu zuten aurrena, eta 2022ko uztailaren 26tik 31ra egitea erabaki dute orain, «ardurak eraginda».
Boiseko Jaialdi festibalak (AEB) milaka pertsona elkartzen ditu bost urtetik behin. Bertako euskaldun eta euskal jatorriko herritarrez gain, kanpoko 30.000 jaialdizale erakartzen ditu. Joan den urtekoa atzeratu egin behar izan zuten, koronabirusaren osasun krisiak eraginda. Antolatzaileek, ordea, ez dute hura ospatzeko...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192354/sistemaren-barruan-berak-baino-hobeto-jokatu-behar-duzu.htm
Gizartea
«Sistemaren barruan, berak baino hobeto jokatu behar duzu»
Otsailean jarriko dute martxan Ekhilur ordainketa sistema. Bilboko ekhi txanpon lokaletik eratorritako proiektua da. Tokiko ekonomia sustatzea eta diruaren gaineko kontrola berreskuratzea dira sistemaren oinarriak.
«Sistemaren barruan, berak baino hobeto jokatu behar duzu». Otsailean jarriko dute martxan Ekhilur ordainketa sistema. Bilboko ekhi txanpon lokaletik eratorritako proiektua da. Tokiko ekonomia sustatzea eta diruaren gaineko kontrola berreskuratzea dira sistemaren oinarriak.
Bilboko tokiko txanpona izatetik, ordaintzeko sistema izatera igaro da Ekhilur irabazi asmorik gabeko kooperatiba. Goienerrekin elkarlanean, irauli egin dute proiektua: diruaren gaineko kontrola berreskuratzeko, tokiko ekonomia sustatzeko eta komunitatea sortzeko tresna gisa birsortu dute. Alex Lopez (Zarautz, Gipuzkoa...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192355/justizia-trantsizionala-ikergai.htm
Politika
Justizia trantsizionala ikergai
Antton Maia baionarrak doktoretza tesia aurkeztu zuen abenduan, justizia trantsizionalaz, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan zentratuz; 1936ko gerraren, frankismoaren eta euskal gatazkaren ondorioak kudeatzeko neurriak ikertu ditu. Ipar Euskal Herriari ere begiratu dio 'Hitza'-rentzat.
Justizia trantsizionala ikergai. Antton Maia baionarrak doktoretza tesia aurkeztu zuen abenduan, justizia trantsizionalaz, bereziki Euskal Autonomia Erkidegoan zentratuz; 1936ko gerraren, frankismoaren eta euskal gatazkaren ondorioak kudeatzeko neurriak ikertu ditu. Ipar Euskal Herriari ere begiratu dio 'Hitza'-rentzat...
Abenduan bere tesia aurkeztu zuelarik, parean zuen epaimahaiko kide batzuk harrituak egon omen ziren egoeraren konplexutasunarekin. Justizia trantsizionala aipatzen usu entzun bada ere, Antton Maiaren (Baiona, 1990) tesian diskurtsoa eta praktika gurutzatzen dira testuinguru politiko nahasi baten erdian: Euskal Autonom...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192356/jaurlaritzak-eta-elkarrekin-podemosek-ez-dute-akordioa-lortu-aurrekontuetarako.htm
Politika
Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek ez dute akordioa lortu aurrekontuetarako
Elkarrekin Podemosek salatu du ez dela baldintzarik egon negoziazio "bermedunik" egiteko. Azpiazuk Elkarrekin Podemosen "bertigo" politikoari egotzi dio akordiorik ez lortzea. 97 milioi euroko inpaktua duen proposamen bat zuten egina.
Jaurlaritzak eta Elkarrekin Podemosek ez dute akordioa lortu aurrekontuetarako. Elkarrekin Podemosek salatu du ez dela baldintzarik egon negoziazio "bermedunik" egiteko. Azpiazuk Elkarrekin Podemosen "bertigo" politikoari egotzi dio akordiorik ez lortzea. 97 milioi euroko inpaktua duen proposamen bat zuten egina.
"Bagenekien ez zela erraza izango, gobernuak gehiengo osoa duelako, eta ezinbesteko abiapuntua da hori, gertatutakoa ulertzeko", modu horretan azaldu du Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen bozeramaileak Eusko Jaurlaritzarekin akordio batera ez ailegatu izana. Gaur goizean bildu dira bi aldeak, azken egunetan hiruga...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192357/neguan-k2ren-gailurrera-heltzea-lortu-du-xerpa-talde-batek-historian-lehenengoz.htm
Kirola
Neguan K2ren gailurrera heltzea lortu du xerpa talde batek, historian lehenengoz
Mugarri bat ezarri dute himalaismoan. Hamar lagunek osatutako talde bat goizean abiatu da C3tik, eta 13:00 aldera lortu du K2 zortzimilakoaren gailurra. Sergi Mingote katalana amildu eta hil egin da K2n.
Neguan K2ren gailurrera heltzea lortu du xerpa talde batek, historian lehenengoz. Mugarri bat ezarri dute himalaismoan. Hamar lagunek osatutako talde bat goizean abiatu da C3tik, eta 13:00 aldera lortu du K2 zortzimilakoaren gailurra. Sergi Mingote katalana amildu eta hil egin da K2n.
Nirmal Nims Purja, Gelje Xerpa, Mingma David Xerpa, Mingma Tenzi Xerpa, Pem Chhiri Xerpa, Dawa Temba Xerpa, Mingma Gyalje Xerpa, Dawa Tenzin Xerpa, Kili Pemba Xerpa eta Sona Xerpa nepaldarrek mugarri bat ezarri dute himalaismoan: K2 mendia (8.611 metro) igo dute neguan. Neguan mendi hori igotzea lortu duten lehenak iza...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192358/hasteko-zaplaztekoa.htm
Kirola
Hasteko, zaplaztekoa
Alavesek 5-0 galdu du Almeriaren kontra Abelardoren itzulerako partidan, eta Espainiako Kopatik kanpo gelditu da. Ez du lehiarako gogorik erakutsi, eta aurkariaren menpe izan da hasi eta buka. Pinak txartel gorria ikusi du lehen zatian
Hasteko, zaplaztekoa. Alavesek 5-0 galdu du Almeriaren kontra Abelardoren itzulerako partidan, eta Espainiako Kopatik kanpo gelditu da. Ez du lehiarako gogorik erakutsi, eta aurkariaren menpe izan da hasi eta buka. Pinak txartel gorria ikusi du lehen zatian
Ahazteko moduko hasiera izan du Abelardo Fernandezen bigarren aroak Alavesen aulkian. Arabarrek Espainako Kopako final-hamaseirenetako lehia jokatu dute Almeriaren zelaian, eta oker atera zaie den-dena. Horren isla da markagailua: 5-0. Kopatik kanpo gelditzea ez drama Alavesentzat, baina gaur emandako irudi tamalga...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192359/laschet-hautatu-dute-merkelen-cdu-alderdiko-buru.htm
Mundua
Laschet hautatu dute Merkelen CDU alderdiko buru
Alderdi kristau-demokrataren izaera «zentrista» defendatu du 2017tik Ipar Renania-Westfalia landerreko gobernuburu denak. Botoen %52 eskuratu ditu.
Laschet hautatu dute Merkelen CDU alderdiko buru. Alderdi kristau-demokrataren izaera «zentrista» defendatu du 2017tik Ipar Renania-Westfalia landerreko gobernuburu denak. Botoen %52 eskuratu ditu.
Armin Laschet izango da Alemaniako CDU Batasun Kristau-Demokrata alderdiko presidente berria. Laschet Alemaniako lander populatueneko gobernuburua da, Ipar Renania-Westfaliakoa, 2017 urteaz geroztik, eta 60 urte ditu. Angela Merkel kantzilerraren gertukotzat jotzen dute, eta haren ildoari jarraipena emateko hautagai gi...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192360/mila-positibo-baino-gehiago-hegoaldean.htm
Gizartea
Mila positibo baino gehiago Hegoaldean
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1.030 positibo atzeman dituzte atzo egindako 14.180 probetan; positibo tasa %7,2 da. Araban eta Bizkaian gertatu da gorakada.
Mila positibo baino gehiago Hegoaldean. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 1.030 positibo atzeman dituzte atzo egindako 14.180 probetan; positibo tasa %7,2 da. Araban eta Bizkaian gertatu da gorakada.
Positiboen kopurua milakotik hurbil egon da azken egunetan, eta, azkenean, igaro du langa. Bezperan baino test gutxiago egin dituzte, eta positibo gehiago atzeman; beraz, positibo tasa nabarmen igo da, puntu oso bat baino gehiago. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak 14.180 proba egin dituzte —bezperan baino ia ...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/192361/getxoko-gorpuzkiak-barakaldon-desagertutako-pertsona-batenak-dira.htm
Gizartea
Getxoko gorpuzkiak Barakaldon desagertutako pertsona batenak dira
Abenduaren 24an izan zuten haren berri azkeneko aldiz haren familiako kideek. Indarkeriazko hilketa izan zela uste du Ertzaintzak.
Getxoko gorpuzkiak Barakaldon desagertutako pertsona batenak dira. Abenduaren 24an izan zuten haren berri azkeneko aldiz haren familiako kideek. Indarkeriazko hilketa izan zela uste du Ertzaintzak.
DNA laginak aztertu ondoren argitu ahal izan du Ertzaintzak norenak diren joan den igandean Getxoko (Bizkaia) Arrigunaga hondartzan aurkitutako gorpuzkiak, EITBk eta El Correo egunkariak jakinarazi dutenez. Iturri horien arabera, abenduaren 24tik desagertuta zegoen 34 urteko gizon barakaldar batenak dira gorpuzkiak. Ha...
2021-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/192401/irakaskuntzaren-enborra-errotik-moztu-zutenekoa.htm
Politika
Irakaskuntzaren enborra errotik moztu zutenekoa
Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa prozesua aztertu du liburuak.
Irakaskuntzaren enborra errotik moztu zutenekoa. Nafarroako Gobernuak bertze urrats bat egin du errepresio frankista sufritu zuten maisu-maistren memoria jorratzeko: 'Militancia y represion. La Federación Española de Trabajadores de la Enseñanza (FETE) en Navarra, 1931-1936' argitaratu du. Irakasleen aurkako garbiketa ...
Errotik moztu zuten: Espainiako II. Errepublikak garatutako ereduaren arrasto oro desagerrarazteko, eta hutsetik hasi eta frankismoaren moldeetara egokitzeko. 1936ko altxamendu militarrak irakaskuntza hartu zuen jomugan, eta gogor kolpatu zuen, orduko maisu-maistrek bultzatutako oinarriak betiko baztertzeko asmoz. Nafa...
2021-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/192402/positibo-gutxiago-atzeman-dituzten-arren-tasa-7-da-hegoaldean.htm
Gizartea
Positibo gutxiago atzeman dituzten arren, tasa %7 da Hegoaldean
834 pertsonak eman dute positibo COVID-19a detektatzeko proban, bezperan baino ia 200 gutxiagok. Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan.
Positibo gutxiago atzeman dituzten arren, tasa %7 da Hegoaldean. 834 pertsonak eman dute positibo COVID-19a detektatzeko proban, bezperan baino ia 200 gutxiagok. Gero eta paziente gehiago daude ZIUetan.
Atzo, bezperan baino 2.000 PCR eta antigeno test gutxiago egin zituzten Hego Euskal Herrian, eta positiboen kopuruak ere behera egin zuen. 834 laguni atzeman zieten gaitza egindako 11.893 probetan. Hala ere, positibo tasa bezperakoaren parekoa da oraindik: %7. Beherakada lurralde guztietan gertatu da. Araban, 99 kasu ...
2021-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/192403/leioan-aurkitu-duten-hezurdura-60-bat-urteko-gizon-batena-da-eta-eskopeta-tiroak-ditu.htm
Gizartea
Leioan aurkitu duten hezurdura 60 bat urteko gizon batena da, eta eskopeta tiroak ditu
ETBk aditzera eman du poltsikoetan pezetak topatu dituztela. Auzi medikuek gaur aztertuko dituzte gorpuzkiak.
Leioan aurkitu duten hezurdura 60 bat urteko gizon batena da, eta eskopeta tiroak ditu. ETBk aditzera eman du poltsikoetan pezetak topatu dituztela. Auzi medikuek gaur aztertuko dituzte gorpuzkiak.
Larunbat arratsaldean, Leioan (Bizkaia), Ertzaintzak pertsona batenak izan zitezkeen hezur batzuk aurkitu zituela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Informazio gehiago eman dute: gizon heldu baten hezurdura da, eta eskopeta tiroak ditu. Ikertzaileek uste dute gorpuak hogei bat urte zeramatzala inguru...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192404/athletic-txapeldun.htm
Kirola
Athletic txapeldun
Bitan berdindu du, eta luzapenean lortu du garaipenaren gola. Griezmannek sartu ditu kataluniarren bi golak. Lehenengoa De Marcosek berdindu du berehala, eta bigarrena Villalibrek, arauzko denbora amaitzear zela. Luzapenean, Williamsek sekulako gola sartu du, eta Messiri txartel gorria atera dio epaileak partida amaitz...
Athletic txapeldun. Bitan berdindu du, eta luzapenean lortu du garaipenaren gola. Griezmannek sartu ditu kataluniarren bi golak. Lehenengoa De Marcosek berdindu du berehala, eta bigarrena Villalibrek, arauzko denbora amaitzear zela. Luzapenean, Williamsek sekulako gola sartu du, eta Messiri txartel gorria atera dio epa...
* Atheticek hirugarren aldiz irabazi du Espainiako Superkopa, 1984an eta 2015ean irabazi ostean. * Zuri-gorriak bitan izan dira markagailuan atzetik, baina nortasuna erakutsi dute, eta aurretik jarri dira. * Iker Muniainek jaso du garaikurra. Pozez zoratzen ospatu dute garaipena zuri-gorriek. Aduriz ere izan da ospak...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192405/athletic-txapeldun-perfekzioaren-mugan-jokaturiko-final-batean.htm
Kirola
Athletic txapeldun, perfekzioaren mugan jokaturiko final batean
Athleticek futbol talde batek hartzen dituen arlo guztietan sekulako maila emanez lortu du titulua. Merezita irabazi dio finala Bartzelonari: 2-3, luzapenean.
Athletic txapeldun, perfekzioaren mugan jokaturiko final batean. Athleticek futbol talde batek hartzen dituen arlo guztietan sekulako maila emanez lortu du titulua. Merezita irabazi dio finala Bartzelonari: 2-3, luzapenean.
Finalak irabazi izan dira kasualitatez. Partida handian aurkaria baino gutxiago izanda ia denetan. Gertatzen da. Baina gehiagotan izaten da honela: gauzak eta lanak ondo egiten dituen taldea izatea txapeldun. Adibiderik berriena Athleticek eman du Espainiako Superkopako finalean. Merezita irabazi dio finala Bartzelonar...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192406/finala-iruditan.htm
Kirola
Finala, iruditan
Finala, iruditan.
Lehen argazkitik azkenekora 120 minutuko partida bat dago, Griezmannen bi gol kontran, De Marcosen berehalako gol bat eta Villalibreren beste bat ozta-ozta. Williamsen ibilbideko golik garrantzitsuena, eta Messik Bartzelonan ikusi duen lehen txartel gorria.
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192407/navalni-oposizioburua-askatzeko-eskatu-dio-ebk-moskuri.htm
Mundua
Navalni oposizioburua askatzeko eskatu dio EBk Moskuri
Duela bost hilabete pozoitu zuten politikaria, eta hilzorian egon zen. Auzitegiek ezarritako baldintzak ez betetzeagatik hartu dute preso, Errusiako Gobernuaren arabera.
Navalni oposizioburua askatzeko eskatu dio EBk Moskuri. Duela bost hilabete pozoitu zuten politikaria, eta hilzorian egon zen. Auzitegiek ezarritako baldintzak ez betetzeagatik hartu dute preso, Errusiako Gobernuaren arabera.
Alexei Navalni Errusiako oposizioko burua abuztuan pozoitu zuten nerbio agente batekin, eta koman egon zen. Sendatzen hasi zenean iragarri zuen Errusiara itzuli egingo zela, eta atzo bete zuen. Baina Moskuko aireportura heldu orduko, preso hartu zuten. Ustelkeria kasu batean zigortu egin zuten, eta baldintzapeko askata...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192408/navalcarnerok-eibar-kanporatu-du-espainiako-kopatik.htm
Kirola
Navalcarnerok Eibar kanporatu du Espainiako Kopatik
Mutoren gol bati esker, Bigarren B Mailako taldeari irabazten hasi ziren armaginak, baina madrildarrek irauli egin zuten markagailua, bigarren zatian.
Navalcarnerok Eibar kanporatu du Espainiako Kopatik. Mutoren gol bati esker, Bigarren B Mailako taldeari irabazten hasi ziren armaginak, baina madrildarrek irauli egin zuten markagailua, bigarren zatian.
Abisatu zuen Jose Luis Mendilibarrek: gauzak «berdindu» egiten dira lehia bakarrera eta etxetik kanpo jokatuta. Lasaikeria saihestea zen Eibarren erronka nagusia Madrilgo Navalcarnero taldearen aurka, Bigarren B Mailako taldea, baina zelaian ikusi zenagatik, ez zuten lortu armaginek. Espainiako Kopako final hamaseirene...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192409/osasunak-lehen-mailako-taldea-dela-erakutsi-du.htm
Kirola
Osasunak Lehen Mailako taldea dela erakutsi du
Espanyol baino gehiago izan da Espainiako Kopako kanporaketan, eta Javi Martinezek eta Kike Barjak lehen zatian sartutako golei esker irabazi du.
Osasunak Lehen Mailako taldea dela erakutsi du. Espanyol baino gehiago izan da Espainiako Kopako kanporaketan, eta Javi Martinezek eta Kike Barjak lehen zatian sartutako golei esker irabazi du.
Osasuna irudi sendoa ari da ematen Espainiako Kopan. Lehen bi kanporaketak aise igaro zituen Jagoba Arrasateren taldeak, baina atzokoak erronka zailagoa zirudien: Espanyol zuen parean, Bigarren Mailako liderra. Ezohiko hamaikakoa zelairatu zuen Arrasatek, eta, hala ere, nagusitasuna erakutsi zuen Osasunak. Final zortzi...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192410/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-bpga-95-txikitu-zen-iaz.htm
Ekonomia
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %9,5 txikitu zen iaz
Urteko azken hiruhilekoan, hazkunde positiboari eutsi ahal izan dio: %0,5.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %9,5 txikitu zen iaz. Urteko azken hiruhilekoan, hazkunde positiboari eutsi ahal izan dio: %0,5.
2020an, eten egin da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren hazkundea, 2014. urtean hasitakoa. Pandemiaren ondorioz, ekonomia %9,5 uzkurtu zen iaz, Eustatek gaur goizean aurreratutako datuaren arabera. Estatistika erakunde horrek inoiz emandako daturik okerrena da. Aurrekoa, 2009koa, -%4,1ekoa da, e...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192411/jaka-martijaren-lehen-garaipena-ozta-ozta.htm
Kirola
Jaka-Martijaren lehen garaipena, ozta-ozta
21 eta 16 aurretik joan da bikote gorria, baina 21era berdintzea lortu dute Ezkurdiak eta Ladis Galarzak. Azkenean, Jakak txokoan egindako tanto batekin amaitu da lehia.
Jaka-Martijaren lehen garaipena, ozta-ozta. 21 eta 16 aurretik joan da bikote gorria, baina 21era berdintzea lortu dute Ezkurdiak eta Ladis Galarzak. Azkenean, Jakak txokoan egindako tanto batekin amaitu da lehia.
Berebiziko puntua eskuratu zuten atzo Erik Jakak eta Julen Martijak. Oraindik punturik ez zuten bi bikote izan ziren aurrez aurre atzo Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, eta galtzeak txapelketa maldan gora hastea esan nahi zuen. Lehiaren garrantzia igarri zen kantxan. Neurketa parekatua izan zen, eta bada hori ...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192412/guatemalak-karabana-desegin-du-indarrez-eta-deportazioak-hasi-ditu.htm
Mundua
Guatemalak karabana desegin du indarrez, eta deportazioak hasi ditu
Sei mila migratzaile inguru sakabanatu dituzte poliziek eta militarrek, AEBetara bidean daudela. Hondurasek estatuko indarren abusuak ikertzeko eskatu dio herrialde mugakideari.
Guatemalak karabana desegin du indarrez, eta deportazioak hasi ditu. Sei mila migratzaile inguru sakabanatu dituzte poliziek eta militarrek, AEBetara bidean daudela. Hondurasek estatuko indarren abusuak ikertzeko eskatu dio herrialde mugakideari.
Hondurastik joan den astean abiatu zen eta AEBetara iristea helburu duen giza karabana bortizki eten du Guatemalak. Poliziak eta armadak migratzaileak inguratu zituzten atzo, herrialdearen ekialdeko Chiquimula departamenduan, errepidean oinez zihoazela. Estatuko indarrek bidea moztu zieten, atzera egitera behartu zituz...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192413/phil-spector-hil-da-soinu-horma-eratu-zuen-ekoizlea.htm
Kultura
Phil Spector hil da, “soinu horma” eratu zuen ekoizlea
Lana Clarkson aktorea hiltzeagatik kondena betetzen ari zela, espetxean hil da 81 urterekin. The Beatles, Tina Turner, Leonard Cohen eta Ramonesen diskoetan utzi zuen arrastoa, besteak beste.
Phil Spector hil da, “soinu horma” eratu zuen ekoizlea. Lana Clarkson aktorea hiltzeagatik kondena betetzen ari zela, espetxean hil da 81 urterekin. The Beatles, Tina Turner, Leonard Cohen eta Ramonesen diskoetan utzi zuen arrastoa, besteak beste.
Ekoizten zuen disko bakoitzean uzten zuen marka propioak egin zuen ezagun Phil Spector musika ekoizlea (Bronx, New York, AEB, 1939). Distiraz hasitako bide bati, baina, muturreko jarrerek eta indarkeria pasadizo mordoxkek gainjarri zitzaizkion —2003an Clarkson tiroz hiltzeagatik kartzela zigorra betetzen ari zela hil...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192414/positiboen-ehunekoak-10en-langa-gainditu-du-nafarroan.htm
Gizartea
Positiboen ehunekoak %10en langa gainditu du Nafarroan
Osasunbideak eta Osakidetzak beste 847 kasu atzeman dituzte igandean Hego Euskal Herrian. Egun bakarrean egindako proben %8,8k eman dute positibo; Nafarroan, zehazki, %11,7 da positibo tasa. 112 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan: abenduaren 21etik izan den daturik makurrena da.
Positiboen ehunekoak %10en langa gainditu du Nafarroan. Osasunbideak eta Osakidetzak beste 847 kasu atzeman dituzte igandean Hego Euskal Herrian. Egun bakarrean egindako proben %8,8k eman dute positibo; Nafarroan, zehazki, %11,7 da positibo tasa. 112 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan: abenduaren 21etik izan den daturik ma...
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, beste 847 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Bigarren egunez jarraian, eguneko positiboen kopurua 900 kasutik beheitikoa da Hegoaldean, baina aipatzekoa da egun bakoitzean egindako test kopuruak asteburuan izandako beherakada. Izan ere...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192415/hesian-ek-agur-esan-du.htm
Kultura
Hesian-ek agur esan du
Hamabost urteko ibilbidearen ostean, jotzeari utziko diola iragarri du taldeak sare sozialetan. Zortzi disko plazaratu dituzte, eta ehunka kontzertu eman.
Hesian-ek agur esan du. Hamabost urteko ibilbidearen ostean, jotzeari utziko diola iragarri du taldeak sare sozialetan. Zortzi disko plazaratu dituzte, eta ehunka kontzertu eman.
Amaitu da Hesian-en ibilbidea. Ska-rock taldeak ehunka kontzertu eman ditu azken hamabost urteotan, baita zortzi disko argitaratu ere, baina orain «tristuraz beteta» agur esan dute nafarrek. Atzo iragarri zuten euren sare sozialetan, eta jakinarazi zuten ez dutela agurreko kontzerturik ere egingo. «Hasiera guztiek dut...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192416/kybsek-atzera-bota-du-103-langile-kaleratzeko-espedientea.htm
Ekonomia
Kybsek atzera bota du 103 langile kaleratzeko espedientea
Gaur goizean bilera dute, eta zuzendaritzak jakinarazi du kaleratzeen ordez beste alternatiba batzuk proposatuko dituela.
Kybsek atzera bota du 103 langile kaleratzeko espedientea. Gaur goizean bilera dute, eta zuzendaritzak jakinarazi du kaleratzeen ordez beste alternatiba batzuk proposatuko dituela.
Egun gutxiren buruan iritzia aldatu duela ematen du. Kayaba multinazional japoniarrak Ororbiako fabrikan 103 langile kaleratzeko lan erregulazioko espedientea aurkeztu zuen iragan astean, eta orain atzera egin du. COVID-19aren krisiaren ondorioz, salmentak %60 jaitsi zirela argudiatu zuen. Igande gauean, berriz, langil...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192417/baskoniak-joventut-izango-du-aurkari-espainiako-kopan.htm
Kirola
Baskoniak Joventut izango du aurkari Espainiako Kopan
Otsailaren 12an jokatuko dute bi taldeek final-laurdenetan, Madrilen (18:30). Irabazleak Bartzelona-Unicaja partidako garailea izango du kontrario finalerdietan.
Baskoniak Joventut izango du aurkari Espainiako Kopan. Otsailaren 12an jokatuko dute bi taldeek final-laurdenetan, Madrilen (18:30). Irabazleak Bartzelona-Unicaja partidako garailea izango du kontrario finalerdietan.
TD Systems Baskoniak Joventut izango du aurkari Espainiako Kopan. Final-laurdenak zozkatu dituzte gaur, Madrilen, txapelketa jokatuko den hirian. Otsailaren 12an izango da Baskoniaren partida (18:30), eta irabazten badu, hurrengo egunean izango du finalerdia, Bartzelona-Unicaja partidako garailearen aurka. Hauek dira ...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192418/eh-bilduk-osoko-zuzenketa-aurkeztuko-die-jaurlaritzaren-aurrekontuei.htm
Politika
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Jaurlaritzaren aurrekontuei
Maddalen Iriarte bozeramaileak salatu du EAJk «uko» egin diola EH Bildurekin hitz egiteari, eta gizarteari bizkarra eman diola, hala: «EAJk euskal gizarteari egiten dio kalte, bere beharrei, eta egoera ezohiko honetako ezohiko beharrei».
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Jaurlaritzaren aurrekontuei. Maddalen Iriarte bozeramaileak salatu du EAJk «uko» egin diola EH Bildurekin hitz egiteari, eta gizarteari bizkarra eman diola, hala: «EAJk euskal gizarteari egiten dio kalte, bere beharrei, eta egoera ezohiko honetako ezohiko beharrei».
Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak agerraldia egin du eguerdian Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei osoko zuzenketa jarriko dietela jakinarazteko. Iriartek azaldu du «datozen orduetan egikarituko» dutela osoko zuzenketa, eta prentsaurrekoa baliatu du EAJk aurrekontuekiko negoziazioan izan duen jarrera kritikatzeko...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192419/lsquoanersquo-euskarazko-filma-lan-onenaren-goya-sarirako-hautagai.htm
Kultura
‘Ane’ euskarazko filma, lan onenaren Goya sarirako hautagai
Film, zuzendaritza eta emakumezko aktore protagonista onenaren sarietarako izendatu dute David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren lana, besteak beste. Pablo Agueroren 'Akelarre'-k, berriz, bederatzi izendapen eskuratu ditu. Espainiako Zinema Akademiak martxoaren 6an egingo du sari emate ekitaldia.
‘Ane’ euskarazko filma, lan onenaren Goya sarirako hautagai. Film, zuzendaritza eta emakumezko aktore protagonista onenaren sarietarako izendatu dute David Perez Sañudo zinemagile bilbotarraren lana, besteak beste. Pablo Agueroren 'Akelarre'-k, berriz, bederatzi izendapen eskuratu ditu. Espainiako Zinema Akademiak mart...
Espainiako Zinema Akademiak Goya sarietarako aurtengo hautagaiak jakinarazi ditu. Hainbat euskal ekoizpen, zinemagile eta aktore daude izendatuen artean. Horietatik, Pablo Aguero zinemagile argentinarrak zuzendutako Akelarre filma izan da hautagaitza gehien eskuratu dituen lana. Sorgin ehizari buruzko filmak bederatzi ...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192420/txertoen-erdiekin-iritsi-da-pfizerren-asteroko-bidalketa-hego-euskal-herrira.htm
Gizartea
Txertoen erdiekin iritsi da Pfizerren asteroko bidalketa Hego Euskal Herrira
Eztabaida piztu da ordezkari politikoen artean, dosien banaketa dela eta
Txertoen erdiekin iritsi da Pfizerren asteroko bidalketa Hego Euskal Herrira. Eztabaida piztu da ordezkari politikoen artean, dosien banaketa dela eta
Heldu da agorraldia. Pfizer farmazia konpainiak aldi baterako murriztuko du txerto banaketa Europan, ekoizpen gaitasuna handitu ahal izateko, eta, hori dela eta, Espainiako Gobernuak orain arte ezarritako banaketa eredua aldatu du, bigarren dosia bermatu ahal izateko. Hartara, dosi gutxiago igorriko dituzte aurreko ast...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192421/erika-lagomak-eta-estitxu-fernandezek-eta-jon-abrilek-irabazi-dituzte-tene-mujika-sariak.htm
Kultura
Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek, eta Jon Abrilek irabazi dituzte Tene Mujika sariak
Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuentzako bekak banatzen ditu sariak. Lagomak eta Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa sorta bat landuko dute, eta Abrilek emakumeen lanbideei buruzko ikerketa bat egingo du.
Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek, eta Jon Abrilek irabazi dituzte Tene Mujika sariak. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuentzako bekak banatzen ditu sariak. Lagomak eta Fernandezek amatasunari eta feminismoari buruzko elkarrizketa sorta bat landuko dute, eta Abrilek emakumeen lanbideei ...
Jakinarazi dute nork jasoko dituen aurtengo Tene Mujika sariak. Normalean sari bakarra banatu ohi dute urteroko sariketa horretan, baina aurten bi beka banatuko dituzte Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Helburua Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzea da. Aurten, beka horri esker...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192422/andreak-nagusi-guggenheim-museoko-aurtengo-programazioan.htm
Kultura
Andreak nagusi Guggenheim museoko aurtengo programazioan
Bilboko Guggenheim museoak zortzi erakusketa antolatuko ditu 2021ean. Urtarrilaren 29tik aurrera ikusi ahal izango da lehena: ‘Bilbo eta pintura’. Emakumezko artistek «protagonismo nabarmena» izango dute aurtengo eskaintzan
Andreak nagusi Guggenheim museoko aurtengo programazioan. Bilboko Guggenheim museoak zortzi erakusketa antolatuko ditu 2021ean. Urtarrilaren 29tik aurrera ikusi ahal izango da lehena: ‘Bilbo eta pintura’. Emakumezko artistek «protagonismo nabarmena» izango dute aurtengo eskaintzan
Aurrekontua iazkoarekin alderatuta %20 jaitsi bada ere, Bilboko Guggenheim museoak aurreko urteetako «anbizio, asmo eta bikaintasun» berekin ekingo dio 2021ari. Hala argitu du Juan Ignacio Vidarte zuzendariak goizean emandako prentsaurrekoan, aurrekontu murriztu hori nola egikarituko duten xehatzen hasi baino lehen. Zo...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192423/150-hautetsik-bretainiaren-batasunari-buruzko-galdeketa-bat-eskatu-diote-frantziako-presidenteari.htm
Mundua
150 hautetsik Bretainiaren batasunari buruzko galdeketa bat eskatu diote Frantziako presidenteari
Ideologia eta alderdi askotariko ordezkari politikoek Bretainia eskualdearen eta Loira Atlantikoa departamenduaren arteko «lotura historikoak» oroitarazi dizkiote Macroni.
150 hautetsik Bretainiaren batasunari buruzko galdeketa bat eskatu diote Frantziako presidenteari. Ideologia eta alderdi askotariko ordezkari politikoek Bretainia eskualdearen eta Loira Atlantikoa departamenduaren arteko «lotura historikoak» oroitarazi dizkiote Macroni.
Bretainia historikoko 150 hautetsik batasunari buruzko erreferendum bat egiteko eskatu diote Frantziako presidente Emmanuel Macroni. Bretainia eskualdearen eta Loira Atlantikoa departamenduaren arteko «lotura geografikoak, historikoak eta ekonomikoak» kontuan harturik, galdeketa antolatzea ezinbestekoa dela deritzote, ...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192424/bilboko-udalak-eta-bizkaiko-foru-aldundiak-harrera-egin-diote-athletici.htm
Kirola
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin diote Athletici
Juan Mari Aburto alkateak hartu du klubaren ordezkaritza udaletxean, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak Aldundian.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin diote Athletici. Juan Mari Aburto alkateak hartu du klubaren ordezkaritza udaletxean, eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak Aldundian.
Eguerdi aldean heldu da Athleticeko espedizioa Euskal Herrira. Atzerapenez heldu ere. Loiuko aireportutik Bilboko udaletxera joan da ordezkaritza bat. Han zuten zain Juan Mari Aburto alkatea. Zale batzuk kalean egon dira, kopa eta jokalariak gertutik ikusi nahian. Pandemiaren eraginez, ekitaldi xumea eta laburra izan d...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192425/erpe-markak-eta-giza-garezur-bat-topatu-dituzte-amorotoko-kobazulo-batean.htm
Kultura
Erpe markak eta giza garezur bat topatu dituzte Amorotoko kobazulo batean
Gernikako Ades taldeak orain arte ezagutzen ez zen harpe bat aurkitu eta esploratu du.
Erpe markak eta giza garezur bat topatu dituzte Amorotoko kobazulo batean. Gernikako Ades taldeak orain arte ezagutzen ez zen harpe bat aurkitu eta esploratu du.
Ades espeleologia elkarteak orain arte ezagutzen ez zen kobazulo bat aurkitu eta esploratu du Amoroton (Bizkaia), eta lehen saioetan dagoeneko topatu dituzte aztarna interesgarriak, ustez hartz baten erpearen markak eta giza garezur bat. MG-12 kodearekin katalogatu dute haitzulo aurkitu berria. Erpearen markak handiak...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192426/cabacas-auziko-ebazpena-berretsi-du-gorenak.htm
Gizartea
'Cabacas auziko' ebazpena berretsi du Gorenak
Auzitegiak ez du arrazoirik ikusi aurkeztutako helegiteak onartzeko, eta ontzat jo du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak jarritako zigorra. Gaineratu du epaiketak berme guztiak izan zituela, ikerketak «partzialki huts egin» arren.
'Cabacas auziko' ebazpena berretsi du Gorenak. Auzitegiak ez du arrazoirik ikusi aurkeztutako helegiteak onartzeko, eta ontzat jo du Bizkaiko Probintzia Auzitegiak jarritako zigorra. Gaineratu du epaiketak berme guztiak izan zituela, ikerketak «partzialki huts egin» arren.
Iñigo Cabacasen heriotzaren harira, Espainiako Auzitegi Gorenak baieztatu egin ditu bi urteko espetxealdia —ez du kartzelan sartu beharko— eta lau urteko inhabiliatzio zigorra Juan Jose de Pablorentzat, «zuhurtziagabekeria profesional larriko giza hilketa» egotzi zioten ertzainarentzat. Hala, zigor salak baztertu egin ...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192427/tabakalerak-euskal-sorkuntza-nazioartekotzea-izango-du-helburu-2021-urtean.htm
Kultura
Tabakalerak euskal sorkuntza «nazioartekotzea» izango du helburu 2021. urtean
Hiru milioi euroko aurrekontua izango du aurten zentroak, eta 30 programa eskainiko ditu. Profesionalentzako sarbide izateaz gain, herritarrak kulturara heltzea ere badu helburu.
Tabakalerak euskal sorkuntza «nazioartekotzea» izango du helburu 2021. urtean. Hiru milioi euroko aurrekontua izango du aurten zentroak, eta 30 programa eskainiko ditu. Profesionalentzako sarbide izateaz gain, herritarrak kulturara heltzea ere badu helburu.
“Kulturaren egoerak derrigortzen gaitu ahalegin hau egitera”, adierazi du Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak, gaur goizean egindako agerraldian. Esan eta egin. Euskara nazioartekotzea, arte garaikidea profesionalizatzea, artisten arteko sareak sortzea eta sorkuntzarako baliabideak herritarren esku uztea i...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192428/muxikara-joan-da-tripontziaren-sari-nagusia.htm
Gizartea
Muxikara joan da Tripontziaren sari nagusia
20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi ditu 30.000 euroak. Bigarren saria 13.402 zenbakiarentzat izan da.
Muxikara joan da Tripontziaren sari nagusia. 20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi ditu 30.000 euroak. Bigarren saria 13.402 zenbakiarentzat izan da.
Gure Eskuk antolatutako Tripontzia zozketak baditu irabazleak. 12:00etan egin dute zozketa, eta sari nagusia Muxikara (Bizkaia) joan da. 20.282 zenbakiaren Diaspora serieak irabazi du 30.000 euroko saria. Zenbakiaren gainerako serieek, berriz, 2.000 euro irabazi dituzte. Bigarren zenbaki sariduna, 13.402, Beasainen (Gi...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192429/juan-carlos-tabio-zinemagile-kubatarra-hil-da.htm
Kultura
Juan Carlos Tabio zinemagile kubatarra hil da
Tomas Gutierrez Alearekin batera 'Fresa y chocolate' eta 'Guantanamera' filmak zuzendu zituen, besteak beste. 78 urte zituen.
Juan Carlos Tabio zinemagile kubatarra hil da. Tomas Gutierrez Alearekin batera 'Fresa y chocolate' eta 'Guantanamera' filmak zuzendu zituen, besteak beste. 78 urte zituen.
Juan Carlos Tabio (Habana, 1943 - 2021) «Kubako zinemaren historiaren parte garrantzitsua» dela adierazi du Kubako Arte eta Industria Zinematografikoaren Institutuak, haren heriotzaren berri eman duenean. Zinemagileak 41 film sortu zituen, fikziozkoak eta dokumentalak, horietako asko ikusleek eta kritikak kultuzko pel...
2021-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/192430/sortuk-konpainia-energetikoen-diru-gosea-salatu-du.htm
Gizartea
Sortuk konpainia energetikoen «diru gosea» salatu du
Iberdrola dorrearen parean egindako mobilizazio batean, pobrezia energetikoaren erantzuleak direla leporatu diete energia konpainiei. Metalezko zortzi bidoi sutan zirela, «lapurrak» deitu diete.
Sortuk konpainia energetikoen «diru gosea» salatu du. Iberdrola dorrearen parean egindako mobilizazio batean, pobrezia energetikoaren erantzuleak direla leporatu diete energia konpainiei. Metalezko zortzi bidoi sutan zirela, «lapurrak» deitu diete.
Sutan zeuden zortzi bidoi, eta horietako bakoitzean letra bat idatzita. Bidoi denen artean lapurrak hitza osatuta, mobilizazioa egin du Sortuk Bilboko Iberdrola dorrearen parean. Era horretan salatu du alderdiak «energia alorreko enpresen jardun mafiosoa». «Lapurrak» direla aurpegiratu diete, ia bi hamarkadaz fakturak ...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192431/urkulluk-2000etara-aurreratu-nahi-du-etxeratze-ordua-eta-bilerak-lau-lagunera-mugatu.htm
Gizartea
Urkulluk 20:00etara aurreratu nahi du etxeratze ordua, eta bilerak lau lagunera mugatu
Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango duen proposamena aurreratu du lehendakariak, Ser irratian. Ziurtatu du egoera «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela, baina etxeko itxialdia saihesteko «alternatibak» badirela.
Urkulluk 20:00etara aurreratu nahi du etxeratze ordua, eta bilerak lau lagunera mugatu. Eusko Jaurlaritzak Lurralde arteko Osasun Kontseilura eramango duen proposamena aurreratu du lehendakariak, Ser irratian. Ziurtatu du egoera «oso larria» dela eta «okerrera» egingo duela, baina etxeko itxialdia saihesteko «alternati...
Aste honetan bertan jakinarazi ditu azken erabakiak Labik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19aren izurria kontrolatzeko prebentzio neurriak ebazten dituen batzordeak, baina horiek gogortzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza. Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean Ser irratian aurreratu duenez, Jaurlaritzar...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192467/trumpek-lau-urteko-agintaldian-egindako-hamaika-ateraldi.htm
Mundua
Trumpek lau urteko agintaldian egindako hamaika ateraldi
Donald Trumpek gaur egingo du azken eguna AEBetako presidente gisa, eta 2017. urtean kargua hartu zuenetik izan dituen hainbat momentu xelebre bildu ditu BERRIAk.
Trumpek lau urteko agintaldian egindako hamaika ateraldi. Donald Trumpek gaur egingo du azken eguna AEBetako presidente gisa, eta 2017. urtean kargua hartu zuenetik izan dituen hainbat momentu xelebre bildu ditu BERRIAk.
Donald Trump ez da AEBetako presidente bat gehiago izan. Haren agintaldiak zeresana eman du hasieratik amaieraraino, eta ez hartu dituen erabakiengatik edo errepublikanoaren ideia politikoengatik soilik. Trumpek, aukera izan duen bakoitzean, ateraldi xelebreak egin ditu kameren aurrean, eta haietako batzuk bildu ditu B...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192468/estrasburgok-espainia-zigortu-du-torturak-ez-ikertzeagatik-berriro.htm
Politika
Estrasburgok Espainia zigortu du torturak ez ikertzeagatik, berriro
Polizia operazio berean atxilotu zituzten Patxi Arratibelen eta Xabier Beortegiren kasuetan bezala, Estrasburgoko Auzitegiak ebatzi du Iñigo Gonzalezen kasuan ere Espainiak ez zituela behar bezala ikertu tortura salaketak. Epaiaren inguruko balorazioa egin dute hainbat eragilek, eta tortura kasuak ikertzeko eskatu diot...
Estrasburgok Espainia zigortu du torturak ez ikertzeagatik, berriro. Polizia operazio berean atxilotu zituzten Patxi Arratibelen eta Xabier Beortegiren kasuetan bezala, Estrasburgoko Auzitegiak ebatzi du Iñigo Gonzalezen kasuan ere Espainiak ez zituela behar bezala ikertu tortura salaketak. Epaiaren inguruko balorazioa...
Duela hamar urte eta egun bat, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko orduko epailearen aginduz, Guardia Zibilak sei lagun atxilotu zituen Nafarroan: Patxi Arratibel, Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Zabala, Xabier Beortegi eta Gorka Mayo. Ekineko kide izatea egotzita, inkomunikazioa ezarri zieten, ...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192469/oposizio-guztiak-osoko-zuzenketak-aurkeztu-dizkio-jaurlaritzaren-aurrekontu-proiektuari.htm
Politika
Oposizio guztiak osoko zuzenketak aurkeztu dizkio Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari
Gobernua osatzen duten bi alderdien babesarekin aterako da aurrera Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua.
Oposizio guztiak osoko zuzenketak aurkeztu dizkio Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari. Gobernua osatzen duten bi alderdien babesarekin aterako da aurrera Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua.
Gaur amaitzen da osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EH Bilduk, PP+C's koalizioak eta Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketak jarri dizkiete Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuei. EH Bilduren izenean, Maddalen Iriartek eta Nerea Kortajarenak erregistratu dituzte osoko zuzenketa eta 36 zuzenketa partzial; beste zazpi, be...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192470/txertaketari-buruzko-hainbat-argibide.htm
Gizartea
Txertaketari buruzko hainbat argibide
Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin.
Txertaketari buruzko hainbat argibide. Zer immunitate dakar txertoak? Noiz hasten da efektua egiten? Zehazki, zer eragozten du txertoak? Txertaketa kanpainak hainbat galdera sortu ditu, eta horietako batzuei erantzun die BERRIAk, Paco Borrego immunologoaren laguntzarekin.
Txertaketa kanpainek aurrera egin ahala, joritu egin dira txertoei buruzko albisteak, eta hainbat goiburu deigarri ere bai. Lehengo astean, zahar etxe zenbaitetako agerraldien harira, esaterako, jakin zen jada txertoaren lehen dosia hartua zuten adineko batzuk birusarekin kutsatu direla. Egunotan, halaber, autonomia er...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192471/guatemalako-poliziak-migratzaile-karabana-kanporatu-du-errepidetik.htm
Mundua
Guatemalako Poliziak migratzaile karabana kanporatu du errepidetik
Joan den astean Hondurastik AEBetarantz abiatu ziren milaka lagun Vado Hondo herriaren parean pilatuta zeuden asteburutik, Guatemalako poliziek eta militarrek bidea itxi zietelako indarrez han.
Guatemalako Poliziak migratzaile karabana kanporatu du errepidetik. Joan den astean Hondurastik AEBetarantz abiatu ziren milaka lagun Vado Hondo herriaren parean pilatuta zeuden asteburutik, Guatemalako poliziek eta militarrek bidea itxi zietelako indarrez han.
Guatemala ekialdean migratzaile karabanak okupatua zuen errepidea kontrolpean hartu dute herrialdeko Poliziak eta armadak. Estatuko indarrek Hondurastik AEBetara bidean zihoazen sei mila lagun inguru geldiarazi zituzten joan den larunbatean, Vado Hondo herriaren parean, inguruko geografia malkarrak botila lepo bat sort...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192472/estrasburgoren-epaia-aintzat-hartzeko-eskatu-dio-geroa-baik-espainiari.htm
Politika
Estrasburgoren epaia aintzat hartzeko eskatu dio Geroa Baik Espainiari
Arnaldo Otegik nabarmendu du tortura «hamarkadetan» erabili izan dela euskal herritarren aurka.
Estrasburgoren epaia aintzat hartzeko eskatu dio Geroa Baik Espainiari. Arnaldo Otegik nabarmendu du tortura «hamarkadetan» erabili izan dela euskal herritarren aurka.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako epaiaren inguruko balorazioak egiten ari dira eragileak. Horietako bat izan da Geroa Bai: epaia aintzat har dezala eskatu dio Espainiako Estatuari, «baita polizia etxeetan tratu txar eta tortura jarduerak eragotzikodituzten protokoloak bermatzeko beharrezko neurriak har ditz...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192473/bi-urteko-zigorra-enrich-eta-luna-fubolariei-sexu-bideo-bat-grabatu-eta-zabaltzeagatik.htm
Kirola
Bi urteko zigorra Enrich eta Luna fubolariei, sexu bideo bat grabatu eta zabaltzeagatik
Biktimari kalte-ordaina eman izana aringarritzat jo du auzitegiak. Ez dute kartzelara joan beharko. Eddy Silvestre jokalaria errugabetu egin dute.
Bi urteko zigorra Enrich eta Luna fubolariei, sexu bideo bat grabatu eta zabaltzeagatik. Biktimari kalte-ordaina eman izana aringarritzat jo du auzitegiak. Ez dute kartzelara joan beharko. Eddy Silvestre jokalaria errugabetu egin dute.
Donostiako 3. Zigor Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra ezarri die Sergi Enrich eta Antonio Luna futbolariei, emakume batekin edukitako sexu harremana grabatu eta zabaltzeagatik biktimaren baimenik gabe. Intimitatearen kontrako delituak egin izana egotzi diete. Eibar taldeko jokalariak ziren biak gertatutakoa gertatu ...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192474/aldi-baterako-erregulazioak-eta-autonomoen-langabezia-sariak-maiatzaren-31ra-arte-luzatuko-dituzte.htm
Ekonomia
Aldi baterako erregulazioak eta autonomoen langabezia sariak maiatzaren 31ra arte luzatuko dituzte
CCOOk eta UGTk mobilizazioak iragarri dituzte, lan eta pentsio erreformetan presio egiteko. Bruselara bidalitako erreformaren zirriborroan, Espainiako Gobernuak ez du aipatu pentsioa kalkulatzeko 35 urteko kotizazioak aintzat hartzea.
Aldi baterako erregulazioak eta autonomoen langabezia sariak maiatzaren 31ra arte luzatuko dituzte. CCOOk eta UGTk mobilizazioak iragarri dituzte, lan eta pentsio erreformetan presio egiteko. Bruselara bidalitako erreformaren zirriborroan, Espainiako Gobernuak ez du aipatu pentsioa kalkulatzeko 35 urteko kotizazioak ai...
Espainiako Gobernuak nahi zuen moduan utzi ditu lotuta enplegua aldi baterako erregulatzeko espedienteak maiatzaren 31 arte: aldaketa handirik egin gabe. Halaber, akordio baten aurrekoa lortu du autonomoen elkarteekin, jarduerarik gabe geratu diren langile autonomoei sari berezia beste lau hilabetez luzatzeko. Baina ar...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192475/bozak-atzeratzeko-erabakia-behin-behinean-indargabetu-du-kataluniako-auzitegi-nagusiak.htm
Mundua
Bozak atzeratzeko erabakia behin-behinean indargabetu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak
Otsailaren 14an egitekoak ziren bozak pandemiarengatik maiatzera atzeratzea erabaki zuen Kataluniako Gobernuak. Generalitateak eta fiskaltzak ostegun goizera arteko epea dute alegazioak aurkezteko.
Bozak atzeratzeko erabakia behin-behinean indargabetu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Otsailaren 14an egitekoak ziren bozak pandemiarengatik maiatzera atzeratzea erabaki zuen Kataluniako Gobernuak. Generalitateak eta fiskaltzak ostegun goizera arteko epea dute alegazioak aurkezteko.
Kataluniako bozak atzeratzeko erabakia bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, behin-behinean. Herritar batek inpugnatu egin zuen Kataluniako Gobernuak hauteskundeak dataz aldatzeko onartutako dekretua, oinarrizko eskubideen kontrakoa dela iritzita. Auzitegiak onartu egin du dekretua indargabetzea, kautela...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192476/otsailaren-5ean-hasiko-da-ezohiko-sagardo-denboraldia.htm
Bizigiro
Otsailaren 5ean hasiko da "ezohiko" sagardo denboraldia
Sagardo sektoreak lanerako protokolo zehatza garatu du, eta upeletako sagardoa mahaian dastatu ahal izango da, pitxer eta botila gardenetan.
Otsailaren 5ean hasiko da "ezohiko" sagardo denboraldia. Sagardo sektoreak lanerako protokolo zehatza garatu du, eta upeletako sagardoa mahaian dastatu ahal izango da, pitxer eta botila gardenetan.
"Berezia, desberdina eta segurua". Halaxe nahi dute izatea, eta halaxe izango delakoan aurkeztu dute gaur aurtengo sagardotegi denboraldia. Otsailaren 5ean hasiko da ofizialki —izango dira lehenago eta ondoren irekiko duten sagardotegiak ere—, eta "ezhoiko" egoera bati aurre egiteko "erronka eta konpromisoa" hartuta da...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192477/azken-bi-hilabeteetako-positibo-gehien-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Azken bi hilabeteetako positibo gehien atzeman dituzte Hegoaldean
Osakidetzak eta Osasunbideak 1.133 COVID-19 kasu atzeman dituzte astelehenean egindako probetan; azaroaren 19tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena da. Jaurlaritzak onartu du «tentsioa» nabaritzen hasi dela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan.
Azken bi hilabeteetako positibo gehien atzeman dituzte Hegoaldean. Osakidetzak eta Osasunbideak 1.133 COVID-19 kasu atzeman dituzte astelehenean egindako probetan; azaroaren 19tik erregistratu den kutsatu kopururik handiena da. Jaurlaritzak onartu du «tentsioa» nabaritzen hasi dela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospi...
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, birusa detektatzeko 13.479 proba egin ziren atzo Hego Euskal Herrian, eta horien guztien %8,4k eman dute positibo, hau da, 1.133 pertsonari atzeman diete birusa. Eguneko positibo kopuruak azaroaren 19an gainditu zuen langa hori azken aldiz; hartan 1.2...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192478/urkulluk-gutun-bat-bidaliko-du-gaur-parisera-mugako-egoera-arintzeko-eskatzeko.htm
Gizartea
Urkulluk gutun bat bidaliko du gaur Parisera, mugako egoera arintzeko eskatzeko
Euroeskualdearen buru gisa idatzi die EAEko lehendakariak Jean Castex Frantziako Lehen ministroari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuburuari, eta beste aukera batzuk proposatu dizkie.
Urkulluk gutun bat bidaliko du gaur Parisera, mugako egoera arintzeko eskatzeko. Euroeskualdearen buru gisa idatzi die EAEko lehendakariak Jean Castex Frantziako Lehen ministroari eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuburuari, eta beste aukera batzuk proposatu dizkie.
Euskadi Irratiak iragarri duenez, Iñigo Urkullu Lehendakariak gutun bat idatzi dio Jean Castex Frantziako lehen ministroari, Parisek zenbait muga pasabide ixteko harturiko erabakiak eragin dituen eragozpenak azaltzeko, eta beste aukera batzuk proposatzeko. EAE, Nafarroa eta Akitania Berria biltzen dituen euroeskualdeko...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192479/eremu-gorrian-sartu-da-bilbo-intzidentzia-tasa-metatuak-500en-langa-gaindituta.htm
Gizartea
Eremu gorrian sartu da Bilbo, intzidentzia tasa metatuak 500en langa gaindituta
Beste 182 COVID-19 kasu detektatu dituzte Bilbon, eta, beraz, 100.000 biztanleko 506 pertsonari atzeman diete birusa azken hamalau egunean. Ondorioz, ostalaritzaren itxiera eta konfinamendu perimetrala ezarriko dituzte hirian.
Eremu gorrian sartu da Bilbo, intzidentzia tasa metatuak 500en langa gaindituta. Beste 182 COVID-19 kasu detektatu dituzte Bilbon, eta, beraz, 100.000 biztanleko 506 pertsonari atzeman diete birusa azken hamalau egunean. Ondorioz, ostalaritzaren itxiera eta konfinamendu perimetrala ezarriko dituzte hirian.
Gora eta gora egin du azken egunetan Bilbon zenbatutako kutsatu kopuruak, eta, atzoko zenbaketen ondotik, eremu gorrian sartu da azkenik. Zehazki, 182 positibo zenbatu zituen Osakidetzak asteleheneko testetan, eta, hortaz, 506,53 da orain intzidentzia tasa; hau da, azken hamalau egunean, 506 laguni baino gehiagori atze...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192480/foro-sozialak-herritarren-ekarpenak-jasoko-ditu-bizikidetza-demokratikoa-eraikitze-aldera.htm
Politika
Foro Sozialak herritarren ekarpenak jasoko ditu «bizikidetza demokratikoa» eraikitze aldera
Duela hiru hilabete abiarazitako prozesua bigarren fasean sartuko dela iragarri dute.
Foro Sozialak herritarren ekarpenak jasoko ditu «bizikidetza demokratikoa» eraikitze aldera. Duela hiru hilabete abiarazitako prozesua bigarren fasean sartuko dela iragarri dute.
Duela hiru hilabete, Aieteko Bake Konferentziaren 9. urteurrenaren harira, Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko konpromiso soziala izeneko prozesua abian jarriko zuela iragarri zuen Foro Sozial Iraunkorrak. Horren helburua zen gizartea osatzen duten sektore guztien «sentipen eta pertzepzioak» jasotzea bizikidetza demok...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192481/lapurdi-eta-nafarroa-behereak-bi-michelin-izar-galdu-dituzte.htm
Bizigiro
Lapurdi eta Nafarroa Behereak bi Michelin izar galdu dituzte
Lapurdi eta Nafarroa Behereko Michelin izardunak hamabi jatetxe ziren, baina hamar dira orain. Donibane Garaziko Hotel des Pyrenees hotel-jatetxeko Filipe Arranbide izan da galdu dutenetako bat. Bigarrena, berriz, Donibane Lohizuneko Brouillarta jatetxeko Guillaume Roget sukaldariari kendu diote. Bestalde, Michelin iza...
Lapurdi eta Nafarroa Behereak bi Michelin izar galdu dituzte. Lapurdi eta Nafarroa Behereko Michelin izardunak hamabi jatetxe ziren, baina hamar dira orain. Donibane Garaziko Hotel des Pyrenees hotel-jatetxeko Filipe Arranbide izan da galdu dutenetako bat. Bigarrena, berriz, Donibane Lohizuneko Brouillarta jatetxeko Gu...
Atzo eman zuen Michelin gidak 2020ko bere izarren banaketen berri. Donibane Garaziko Hotel des Pyrenees hotel-jatetxeko Filipe Arranbidek du galdu izarra. Haren aita Firmin Arranbidek 1975an bildu zuen izarra, eta 2000an galdu. Baina semeak segida hartzearekin berreskuratu egin zuten, gaur arte. Donibane Lohizuneko Br...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192482/gaur-hasi-da-glovo-enpresaren-aurkako-epaiketaren-prozedura.htm
Ekonomia
Gaur hasi da Glovo enpresaren aurkako epaiketaren prozedura
Gizarte Segurantzak Glovo enpresa salatu du, hainbat iruzurrengatik. 219 langilek deklaratu behar dute. LABek langileen aldeko elkarretaratzea egin du Bilbon.
Gaur hasi da Glovo enpresaren aurkako epaiketaren prozedura. Gizarte Segurantzak Glovo enpresa salatu du, hainbat iruzurrengatik. 219 langilek deklaratu behar dute. LABek langileen aldeko elkarretaratzea egin du Bilbon.
Gizarte Segurantzak Glovo enpresa salatu du, eta gaur hasi dute epaiketarako prozedura. Langileen erregimena epaituko da, hau da, ea autonomoak edo Glovoren soldatapekoak diren. Bilboko enpresaren 219 banatzaile zeuden deklaratzera deituak, eta horien ordezkariak hautatu dituzte gaur. LABek hamabost banatzaileren babes...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192483/bost-greba-egun-egingo-dituzte-haurreskolak-partzuergoan.htm
Gizartea
Bost greba egun egingo dituzte Haurreskolak partzuergoan
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek lanuzteetara deitu dute urtarrilaren 25erako eta 27rako, eta otsailaren 22rako, 23rako eta 24rako.
Bost greba egun egingo dituzte Haurreskolak partzuergoan. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek lanuzteetara deitu dute urtarrilaren 25erako eta 27rako, eta otsailaren 22rako, 23rako eta 24rako.
Haurreskolak partzuergoko sindikatuek mobilizazioekin eta greba egunekin jarraitzea erabaki dute. Hala iragarri dute gaur LABek, Steilasek eta ELAk, Bilbon egin duten agerraldian. Hain zuzen, lanuzteetara deitu dute urtarrilaren 25erako eta 27rako, eta otsailaren 22rako, 23rako eta 24rako. Sei aldarrikapen edo eskaera...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192484/olatz-salvador-ahoan-uhalik-gabe-ahultasunari-kantuan.htm
Kultura
Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan
Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du.
Olatz Salvador, ahoan uhalik gabe, ahultasunari kantuan. Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du.
Barrura begirako prozesu batean murgildurik zegoela, hitz bat buruan biraka ibili zitzaion Olatz Salvador musikariari (Donostia, 1990): gaztelaniazko rienda. «Gizakiaren ikuspegitik, kontrola hartzearen konnotazioa du hitz horrek, gidaritza hartzearena». Euskarazko baliokidearen bila jo zuenean, ezustea hartu zuen, ord...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192485/lointek-gernikak-badu-aurreneko-garaipena.htm
Kirola
Lointek Gernikak badu aurreneko garaipena
Frantziako La Roche-ri 82-67 irabazi dio Eurocupeko multzoen faseko lehen jardunaldian, Valentziako (Herrialde Katalanak) burbuilan.
Lointek Gernikak badu aurreneko garaipena. Frantziako La Roche-ri 82-67 irabazi dio Eurocupeko multzoen faseko lehen jardunaldian, Valentziako (Herrialde Katalanak) burbuilan.
Dotore ekin dio Lointek Gernikak Eurocup txapelketako multzoen faseari: aise irabazi dio Frantziako La Roche taldeari (82-67), Valentzian gaur jokatzen hasi den burbuila erako partida sortan. Hasi eta buka menderatu dute aurkaria, nahi zuten bezala jokatu baitute bizkaitarrek, eta asko asmatu baitute jaurtiketetan. Alo...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192486/tortura-kasuak-ikertzeko-eskatu-diote-nafarroako-gobernuari.htm
Politika
Tortura kasuak ikertzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari
«Independentismoaren aurka» tortura erabili izana aitortzeko exijitu diote Madrili. Estrasburgoren ebazpenaren ostean «poza» eta «amorrua» sentitu dituela azaldu du Iñigo Gonzalezek, Iruñean eginiko agerraldian.
Tortura kasuak ikertzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. «Independentismoaren aurka» tortura erabili izana aitortzeko exijitu diote Madrili. Estrasburgoren ebazpenaren ostean «poza» eta «amorrua» sentitu dituela azaldu du Iñigo Gonzalezek, Iruñean eginiko agerraldian.
Estrasburgok Iñigo Gonzalezen kasuan emaniko ebazpenaren ostean, agerraldi bat egin dute Ekineko kide izateagatik auzipetutako lagunek, Iruñean. Espainiako Gobernuak torturak aitortu behar dituela azpimarratu dute, eta Nafarroako Gobernuari eskatu halako kasuak ikertzeko. «Gaur, gure auzian hirugarren aldiz, Estrasbur...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192487/aita-donostiaren-25-obra-argitaragabe-berreskuratu-dituzte.htm
Kultura
Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte
Josu Okiñena piano jotzaileak eta Gillen Mungia tenorrak Aita Donostia. Gabon kantak diskoan eman dituzte. Ondare Music zigiluak argitaratu die bilduma, eta etzi aurkeztuko dute kontzertuan, 19:30ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Aita Donostiaren 25 obra argitaragabe berreskuratu dituzte. Josu Okiñena piano jotzaileak eta Gillen Mungia tenorrak Aita Donostia. Gabon kantak diskoan eman dituzte. Ondare Music zigiluak argitaratu die bilduma, eta etzi aurkeztuko dute kontzertuan, 19:30ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Club aretoan.
Badira hogei urte Josu Okiñena piano jotzailea Jose Gonzalo Zulaika Arregi Aita Donostia-ren (Donostia, 1886-1956) lana ikertzen hasi zela; doktore tesia ere lan horri buruz egin zuen. Azken hiru urteak, berriz, Gillen Mungia tenorrarekin batera grabatu eta Ondare Music zigiluarekin argitaratu duen diskoaz erditu den i...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192488/nafarroan-ezingo-da-ostalaritza-zerbitzuen-barnean-kontsumitu.htm
Gizartea
Nafarroan ezingo da ostalaritza zerbitzuen barnean kontsumitu
Bizikidetza unitate batera murriztu dute espazio pribatuetan elkartzeko aukera.
Nafarroan ezingo da ostalaritza zerbitzuen barnean kontsumitu. Bizikidetza unitate batera murriztu dute espazio pribatuetan elkartzeko aukera.
Nafarroako Gobernuak neurri gehiago ezarri ditu, eta ezingo da kontsumitu tabernetako eta jatetxeetako barnealdean, baina bai terrazetan. Horrez gain, bizikidetza unitate batera murriztuko da espazio pribatuetan elkartzeko aukera, eta, beraz, ezingo da pertsona gehiago elkartu, ezarrita dauden salbuespen batzuk salbu, ...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192489/mendizale-bat-hil-da-usurbe-mendian-bihotzekoak-jota.htm
Gizartea
Mendizale bat hil da Usurbe mendian, bihotzekoak jota
Francisco Javier Sarriegi Olano Paxatxo herriko dantza maisu ezaguna da hildakoa. Gaur goizean gertatu da ezbeharra.
Mendizale bat hil da Usurbe mendian, bihotzekoak jota. Francisco Javier Sarriegi Olano Paxatxo herriko dantza maisu ezaguna da hildakoa. Gaur goizean gertatu da ezbeharra.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoari bihotzekoak eman dio, gaur goizean, Usurbe mendian (Beasain, Gipuzkoa). Larrialdi zerbitzuak 10:30ak aldera iritsi dira eremura, baina ezin izan dute ezer egin. Hildakoa Francisco Javier Sarriegi Olano Paxatxo da, lau hamarkada baino gehiagotan her...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192490/contek-agintean-jarraituko-du.htm
Mundua
Contek agintean jarraituko du
Italiako lehen ministroak Senatuaren babesa ere jaso du, baina koalizioak gutxiengoan gobernatu beharko du. Krisi politikoak gobernua moldatzea eragingo du, egungo indar oreka islatzeko.
Contek agintean jarraituko du. Italiako lehen ministroak Senatuaren babesa ere jaso du, baina koalizioak gutxiengoan gobernatu beharko du. Krisi politikoak gobernua moldatzea eragingo du, egungo indar oreka islatzeko.
Matteo Renzi Italiako gobernuburu ohiak eragindako krisi politikoa amaitu egin da, eta, aldi berean, ez da erabat amaitu. Giuseppe Contek lehen ministroak karguan jarraituko du, Diputatuen Ganberaren eta Senatuaren babesa jaso ostean, baina oraingoan gutxiengoan gobernatuko du M5S 5 Izar Mugimenduak eta PD Alderdi Demo...
2021-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/192491/ligan-ere-ezin.htm
Kirola
Ligan ere ezin
Alavesek 2-1 galdu du Sevillaren aurka. 88. minutuan neurketa berdintzeko aukera garbia izan dute arabarrek, baina Joseluk penalti bat huts egin du.
Ligan ere ezin. Alavesek 2-1 galdu du Sevillaren aurka. 88. minutuan neurketa berdintzeko aukera garbia izan dute arabarrek, baina Joseluk penalti bat huts egin du.
Abelardoren bigarren aroa Alavesen ez da ondo hasi Ligan ere. Arabarrek 2-1 galdu dute Sevillaren kontra lehen itzuliko azken partidan. Alavesek atzean egindako akatsak ederki baliatu dituzte Lopetegirenek, eta taldea handiaren legea ezarri dute. Abelardorenek, berriz, aukera garbia izan dute partida amaitzear zela, ba...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192513/trumpek-barkamena-eman-dio-bere-estrategia-buru-ohi-bannoni.htm
Mundua
Trumpek barkamena eman dio bere estrategia buru ohi Bannoni
Mexikoko harresia eraikitzeko emaileei iruzur egitea egotzi diote. Europan ere eskuin muturra bultzatzen aritu zen. 140 pertsonari barkatu die Trumpek azken egunotan.
Trumpek barkamena eman dio bere estrategia buru ohi Bannoni. Mexikoko harresia eraikitzeko emaileei iruzur egitea egotzi diote. Europan ere eskuin muturra bultzatzen aritu zen. 140 pertsonari barkatu die Trumpek azken egunotan.
Azken orduak ditu agintean Donald Trump AEBetako presidenteak, gaur Joe Biden demokrata AEBetako presidente bihurtu aurretik, eta ingurukoei barkamena emateko baliatzen ari da. Steve Bannon izan da azkena. Trumpen estrategia burua izan zen. Azken asteotan, 140 pertsonari barkatu die. Bannonez gain, Lil Wayne rap abesla...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192514/erabakitzeko-eskubidearen-aldeko-caucus-bat-aurkeztu-du-europarlamentari-talde-batek.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidearen aldeko 'caucus' bat aurkeztu du europarlamentari talde batek
«Estaturik gabeko nazioetako eta lurralde gatazkak dituzten nazioetako ordezkari» diren heinean, «komunitate horietako herriak askatasunez eta demokratikoki autodeterminaziorako duten eskubidea legez onartutako moduan aitortua izatearen alde» lan egingo dute.
Erabakitzeko eskubidearen aldeko 'caucus' bat aurkeztu du europarlamentari talde batek. «Estaturik gabeko nazioetako eta lurralde gatazkak dituzten nazioetako ordezkari» diren heinean, «komunitate horietako herriak askatasunez eta demokratikoki autodeterminaziorako duten eskubidea legez onartutako moduan aitortua izate...
Korsika, Irlanda, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi diputatuk osatu dute taldea: Pernando Barrenaz (EH Bildu) eta Izaskun Bilbaoz (EAJ) gain, François Alfonsik (Regions et Peuples Solidaires), Chris MacManusek (Sinn Fein), Toni Cominek, Clara Ponsatik eta Carles Puigdemontek (Junts Per Catalunya), Diana Ribak eta Jor...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192515/klima-larrialdia-pandemia-eta-migrazio-politika-bidenen-lehen-neurrien-artean.htm
Mundua
Klima larrialdia, pandemia eta migrazio politika Bidenen lehen neurrien artean
Hamabost agindu exekutibo igorriko ditu datozen egunetan. BERRIAk zuzenean jarraitu du haren zin emate ekitaldia.
Klima larrialdia, pandemia eta migrazio politika Bidenen lehen neurrien artean. Hamabost agindu exekutibo igorriko ditu datozen egunetan. BERRIAk zuzenean jarraitu du haren zin emate ekitaldia.
Iritsi da eguna: Donald Trumpek gaur egin du bere azken eguna Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa. Edo, beste modu batera esanda, Joe Bidenek gaur hartu du AEBetako presidente kargua. Demokratak Etxe Zurirantz egin duen bidea malkartsua izan da, hein batean Trumpek berak jarritako oztopoengatik, baina azkenean...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192516/israelek-kolonia-gehiago-eraikitzeko-esleipenak-onartu-ditu.htm
Mundua
Israelek kolonia gehiago eraikitzeko esleipenak onartu ditu
Jerusalem Ekialdean eta Zisjordanian, 2.500 etxebizitza baino gehiago eraiki nahi ditu Netanyahuk.
Israelek kolonia gehiago eraikitzeko esleipenak onartu ditu. Jerusalem Ekialdean eta Zisjordanian, 2.500 etxebizitza baino gehiago eraiki nahi ditu Netanyahuk.
Zisjordanian, 800 etxebizitzako kolonia bat eraikiko duela iragarri zuen Israelgo Gobernuak, joan den astelehenean, eta, atzo, beste urrats bat egin zuen Palestinako lurretan 2.500 etxebizitza gehiago eraikitzeko. Tel Avivek hamalau kolonia altxatzeko esleipenak onartu zituen. Horietako hamahiru Zisjordanian eraikitzek...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192517/osakidetzak-parte-hartuko-du-curevac-txertoaren-entsegu-klinikoetan.htm
Gizartea
Osakidetzak parte hartuko du Curevac txertoaren entsegu klinikoetan
Alemaniako botika etxe horren txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna egiaztatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.000 lagun inguruk parte hartuko dute.
Osakidetzak parte hartuko du Curevac txertoaren entsegu klinikoetan. Alemaniako botika etxe horren txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna egiaztatzeko, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.000 lagun inguruk parte hartuko dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, Osakidetzako Biodonostia eta Biocruces osasun ikerketarako institutua aukeratu dituzte Alemaniako Curevac botika etxeak COVID-19aren aurka garatu duen txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna egiaztatzeko entsegu klinikoetan parte har ditzaten. Mundu os...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192518/donostia-euskal-herriko-hiriburuetan-okerrena-kutsadurak-eragindako-gehiegizko-heriotzetan.htm
Gizartea
Donostia, Euskal Herriko hiriburuetan okerrena kutsadurak eragindako gehiegizko heriotzetan
Europako 858 hiri aztertu ditu nazioarteko ikerketa talde batek, eta airearen kalitatea hobetuz gero zenbat heriotza saihestu zitezkeen kalkulatu du. Hirien sailkapen bat egin dute.
Donostia, Euskal Herriko hiriburuetan okerrena kutsadurak eragindako gehiegizko heriotzetan. Europako 858 hiri aztertu ditu nazioarteko ikerketa talde batek, eta airearen kalitatea hobetuz gero zenbat heriotza saihestu zitezkeen kalkulatu du. Hirien sailkapen bat egin dute.
Bartzelonako Institute For Global Health (ISGlobal) erakundeak inoiz egin gabeko ikerketa bat egin du: Europako hirietan airearen kutsadurak eragiten dituen heriotzetatik zenbat saihestu zitezkeen kalkulatu du, eta zerrenda bat osatu du ikerturiko 858 hiriekin, hobekien daudenetik, okerren daudenetara. Suitzako Osasun ...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192519/inaki-urdangarini-hirugarren-gradua-aitortu-diote.htm
Mundua
Iñaki Urdangarini hirugarren gradua aitortu diote
Madrilgo Alcala de Henaresko gizarteratze zentroan ari da zigorra betetzen, iazko abendutik. Lanerako irtengo da zentrotik aste barruan, eta zentrotik kanpo pasako ditu asteburuak.
Iñaki Urdangarini hirugarren gradua aitortu diote. Madrilgo Alcala de Henaresko gizarteratze zentroan ari da zigorra betetzen, iazko abendutik. Lanerako irtengo da zentrotik aste barruan, eta zentrotik kanpo pasako ditu asteburuak.
Iñaki Urdangarin Espainiako Errege Etxeko kide ohiari eta Palmako duke izandakoari hirugarren gradua onartu dio Gaztela eta Leongo espetxe zaintzako lehen epaitegiak. Horrenbestez, aste barruan lan egitera joateko utzi ahal izango du Madrilgo Alcala de Henaresko gizarteratze zentroa, eta lotarako itzuli beharko du. Ast...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192520/beste-1246-positibo-atzeman-dituzte-azken-bi-hilabeteetako-kopururik-handiena.htm
Gizartea
Beste 1.246 positibo atzeman dituzte, azken bi hilabeteetako kopururik handiena
Azaroaren erdialdetik ez zen hainbeste kutsaturik zenbatzen Hego Euskal Herrian. Nafarroako Osasun Departamentuak bisitak murriztu ditu Nafarroako Ospitale Gune osoan.
Beste 1.246 positibo atzeman dituzte, azken bi hilabeteetako kopururik handiena. Azaroaren erdialdetik ez zen hainbeste kutsaturik zenbatzen Hego Euskal Herrian. Nafarroako Osasun Departamentuak bisitak murriztu ditu Nafarroako Ospitale Gune osoan.
Eguberrien ostean, etengabe ari da handitzen positiboen kopurua, eta egoera kezkagarria da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, atzo beste 1.246 positibo atzeman zituzten Hego Euskal Herrian. Guztira, 17.000 proba diagnostiko egin zituzten, eta horietatik %7,3k eman zuten positibo. Atzo...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192521/hoteletan-igarotako-gauak-61-jaitsi-dira-2020an.htm
Ekonomia
Hoteletan igarotako gauak %61 jaitsi dira 2020an
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2019an baino 1.946.804 sarrera eta 3.855.902 ostatu gau gutxiago izan dira. Espainiatik kanpoko bezeroetan izan da jaitsierarik handiena. Hotel eta ostatuen %41 egon dira itxita abenduan, eta landetxeen %30.
Hoteletan igarotako gauak %61 jaitsi dira 2020an. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2019an baino 1.946.804 sarrera eta 3.855.902 ostatu gau gutxiago izan dira. Espainiatik kanpoko bezeroetan izan da jaitsierarik handiena. Hotel eta ostatuen %41 egon dira itxita abenduan, eta landetxeen %30.
Pandemiari aurre egiteko neurrien pagaburu handienetakoa izan da turismoa, eta mugikortasun murrizketek kalte bereziki handia egin dute hotelen industrian, bai nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Eustatek emandako datuen arabera, %61,1 murriztu dira 2019an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotel establezimenduetan iz...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192522/torturaren-gainean-erantzukizuna-hartzeko-eskatu-diote-grande-marlaskari-madrilen.htm
Politika
Torturaren gainean erantzukizuna hartzeko eskatu diote Grande-Marlaskari Madrilen
2011ko urtarrilaren 18an atxilotutakoek, 'Aztnugal' kanpainaren bultzatzaileek, Barne Ministerioan Estrasburgoko hiru epaiak utzi eta gutun bat igorri diote Grande-Marlaskari, galdetzeko ea zergatik ez zituen ikertu euren tortura salaketak.
Torturaren gainean erantzukizuna hartzeko eskatu diote Grande-Marlaskari Madrilen. 2011ko urtarrilaren 18an atxilotutakoek, 'Aztnugal' kanpainaren bultzatzaileek, Barne Ministerioan Estrasburgoko hiru epaiak utzi eta gutun bat igorri diote Grande-Marlaskari, galdetzeko ea zergatik ez zituen ikertu euren tortura salaket...
Fernando Grande-Marlaskaren atean jo dute. Iñigo Gonzalez, Xabier Beortegi, Jon Patxi Arratibel, Iker Moreno eta Gorka Mayo Iruñetik Madrileraino joan dira gaur goizean, eta Espainiako Barne Ministerioan agiri sorta bat utzi dute ministroarentzat: alde batetik, tortura salaketak ez ikertzeagatik Espainiako erreinua zig...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192524/urkulluk-etziko-deitu-du-labiren-bilerara-neurriak-zorrozteko.htm
Gizartea
Urkulluk etziko deitu du Labiren bilerara, neurriak zorrozteko
Egungo egoera epidemiologikoa ikusirik, Labiren bilera aurreratzea erabaki du lehendakariak.
Urkulluk etziko deitu du Labiren bilerara, neurriak zorrozteko. Egungo egoera epidemiologikoa ikusirik, Labiren bilera aurreratzea erabaki du lehendakariak.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Labiren bilerara deitu du ostiral honetarako, egungo egoera epidemiologikoa aztertzeko eta balizko neurri berriak hartzeko. Datorren asteazkenerako zegoen aurreikusita hurrengo Labiaren bilera, baina azken egunotan kutsatuen kurbak goranzko joera hartu du, eta baliteke in...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192525/jaurlaritzak-verterri-egotzi-dio-zaldibarko-zabortegiak-eragindako-laquoingurumen-kalteenraquo-erantzukizuna.htm
Gizartea
Jaurlaritzak Verterri egotzi dio Zaldibarko zabortegiak eragindako «ingurumen kalteen» erantzukizuna
«Ingurumen erantzukizuneko espedientea» aztertu ondoren, gobernuak ebatzi du amildutako zabortegia kudeatzen zuen enpresa dela instalazioaren eremuko lurzoruetan eta azaleko eta lurpeko uretan sortutako «kalte esanguratsuen» arduraduna
Jaurlaritzak Verterri egotzi dio Zaldibarko zabortegiak eragindako «ingurumen kalteen» erantzukizuna. «Ingurumen erantzukizuneko espedientea» aztertu ondoren, gobernuak ebatzi du amildutako zabortegia kudeatzen zuen enpresa dela instalazioaren eremuko lurzoruetan eta azaleko eta lurpeko uretan sortutako «kalte esangura...
Behin «ingurumen erantzukizuneko espedientea» aztertuta, ondorio batera heldu da Eusko Jaurlaritza: Verter Recycling 2002 SM dela Zaldibarko zabortegiak (Bizkaia) eragindako «ingurumen kalteen» erantzulea, joan den otsailaren 6an amildutako instalazioaren kudeatzailea den neurrian. Jaurlaritzak ohar baten bidez adieraz...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192526/asier-hernandezek-irabazi-du-cafe-bar-bilbao-antzezlan-laburren-saria.htm
Kultura
Asier Hernandezek irabazi du Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren saria
'Kill, Kerra eta karma' lanari esker gailendu da. Gaur egungo hainbat gai umorez jorratzen dituzte Hernandezen obrako pertsonaiek; besteak beste, politika eta euskara batua. Martxoaren 4an, irabazi duen testuaren irakurketa dramatizatua egingo da Bilboko Bira kultur gunean, Lautan Hiru jaialdiaren barruan
Asier Hernandezek irabazi du Cafe Bar Bilbao antzezlan laburren saria. 'Kill, Kerra eta karma' lanari esker gailendu da. Gaur egungo hainbat gai umorez jorratzen dituzte Hernandezen obrako pertsonaiek; besteak beste, politika eta euskara batua. Martxoaren 4an, irabazi duen testuaren irakurketa dramatizatua egingo da Bi...
2013an bururatu zitzaion Asier Hernandez aktoreari Kill, Kerra eta karma obraren oinarria, eta hura idazten ere hasi zen, baina albo batera utzi zuen proiektua. Istorioaren aztarna, ordea, bere ordenagailuan zegoen ondo gordea, eta garai hartan idatzitako lerrookin egin zuen topo zazpi urte ondoren, Cafe Bar Bilbao tab...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192527/basurtu-eta-santa-marina-ospitaleetako-buruek-dimisioa-aurkeztu-dute-txertoa-hartzeagatik.htm
Gizartea
Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako buruek dimisioa aurkeztu dute, txertoa hartzeagatik
Osakidetzak ezarritako protokoloa bete ez, eta COVID-19aren aurkako txertoa jarri dute bi zuzendariek. Maizek barkamena eskatu du, «zerbaitetan akats egin badu».
Basurtu eta Santa Marina ospitaleetako buruek dimisioa aurkeztu dute, txertoa hartzeagatik. Osakidetzak ezarritako protokoloa bete ez, eta COVID-19aren aurkako txertoa jarri dute bi zuzendariek. Maizek barkamena eskatu du, «zerbaitetan akats egin badu».
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Eduardo Maiz Bilboko Basurtu ospitaleko zuzendariak eta Jose Luis Sabas Santa Marina erietxekoak dimisioa eman dute, Osakidetzak ezarritako protokoloa bete ez eta COVID-19aren aurkako txertoa jarri dutelako. Hain zuzen, Osasun Sailak nabarmendu du bi zuzendariei ez zegokiela txerto...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192528/san-sebastian-egun-lasaia-eta-tristea-ospatzen-ari-dira-donostian.htm
Bizigiro
San Sebastian egun «lasaia eta tristea» ospatzen ari dira Donostian
Danbor soinu bakanen bat entzuten da Parte Zaharrean; bada okasiorako jantzi denik ere, baina ohiko jaiegun baten gisan dabil jendea pasieran.
San Sebastian egun «lasaia eta tristea» ospatzen ari dira Donostian. Danbor soinu bakanen bat entzuten da Parte Zaharrean; bada okasiorako jantzi denik ere, baina ohiko jaiegun baten gisan dabil jendea pasieran.
Bezperan balkoietatik aritu ziren, eta “salbatu” zuten jaia, nolabait. Egunean bertan, berriz, jendea pasieran dabil Donostian, baina ez dago ez haurren danborradarik eta ez helduenen ordu txikietako bezperakorik. Bertan behera gelditu da dena, eta errespetatzen ari da jendea. Burrunbarik ez inon. Tabernak irekita dau...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192529/aldaketaldia-antolatuko-dute-trantsizio-ekologikoa-helburu.htm
Gizartea
Aldaketaldia antolatuko dute, trantsizio ekologikoa helburu
Urtarrilaren 30aren bueltan ekitaldi ugari egingo dituzte, «larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala» salatzeko
Aldaketaldia antolatuko dute, trantsizio ekologikoa helburu. Urtarrilaren 30aren bueltan ekitaldi ugari egingo dituzte, «larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala» salatzeko
Urtarrilaren amaieran U30 Aldaketaldia izeneko kanpaina jarriko dute abian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, «larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala» salatu eta «trantsizio ekologiko eta sozialki justua» eskatzeko. Sindikatu, erakunde ekologista, auzo elkarte eta bestelako eragile ugari ari dira kanpaina sustatzen: j...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192530/leherketa-batek-gutxienez-hiru-hildako-eragin-ditu-madril-erdialdean.htm
Mundua
Leherketa batek gutxienez hiru hildako eragin ditu Madril erdialdean
Jose Luis Martinez Almeida alkateak jakinarazi duenez, gas leherketa bat izan dela dirudi. Hiru hildakoez gain, pertsona bat desagertuta dago, beste bat larri zaurituta, eta zazpik zauri arinak dituzte. Kalte material handiak ere eragin ditu istripuak.
Leherketa batek gutxienez hiru hildako eragin ditu Madril erdialdean. Jose Luis Martinez Almeida alkateak jakinarazi duenez, gas leherketa bat izan dela dirudi. Hiru hildakoez gain, pertsona bat desagertuta dago, beste bat larri zaurituta, eta zazpik zauri arinak dituzte. Kalte material handiak ere eragin ditu istripua...
Leherketa handi bat gertatu da 15:00ak aldera Madril erdialdean. Suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gutxienez hiru pertsona hil direla baieztatu dute: 85 urteko emakume bat da horietako bat. Desagertuta dago pertsona bat, larri zaurituta beste bat, hala moduz beste bat, eta seik zauri leunak dituzte. Jose Luis Mar...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192531/araba-bizkaia-eta-gipuzkoa-eremu-gorrian-sartuko-dira-aste-honetan-sagarduiren-arabera.htm
Gizartea
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «eremu gorrian» sartuko dira aste honetan, Sagarduiren arabera
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du birusarekin gaixotutakoen ospitaleratzeek gora egin dutela eta ZIUetako okupazioa «kezkagarria» dela.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «eremu gorrian» sartuko dira aste honetan, Sagarduiren arabera. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak ohartarazi du birusarekin gaixotutakoen ospitaleratzeek gora egin dutela eta ZIUetako okupazioa «kezkagarria» dela.
Bilakaera epidemiologikoaren berri eman du Eusko Legebiltzarrean Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta ohartarazi du zantzu guztien arabera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aste honetan sartuko direla berriro «eremu gorrian». Hau da, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko atzemandako positibo guztie...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192532/trump-nolabait-itzuliko-gara.htm
Mundua
Trump: «Nolabait itzuliko gara»
AEBetako 45. presidenteak Etxe Zuria utzi du, Bidenen kargua hartzeko ekitaldiaren aurretik. Agintaldia «sinestezina» izan dela ziurtatu du: «Ez gara administrazio normal bat izan».
Trump: «Nolabait itzuliko gara». AEBetako 45. presidenteak Etxe Zuria utzi du, Bidenen kargua hartzeko ekitaldiaren aurretik. Agintaldia «sinestezina» izan dela ziurtatu du: «Ez gara administrazio normal bat izan».
Presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituela konbentzituta: hala atera da Donald Trump, azkenekoz, Etxe Zuritik. Harekin batera doaz gezurrez, eskandaluz, arrakastaz, porrotez eta titular amaigabez beteriko agintaldi bat, eta AEBetako politika goitik behera eraldatu duen epe gatazkatsu bat. Amerika amerikarrentzat, ...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192533/biden-demokraziak-irabazi-du.htm
Mundua
Biden: «Demokraziak irabazi du»
Konstituzioa eta AEBak defendatuko dituela hitzeman du Bidenek, eta ez direla berriz ikusiko urtarril hasieran Kapitolioan ikusitako irudiak. «Mundua guri begira dago gaur, eta mezu bat helarazi nahi diet: Amerika indartsuago altxatuko da. Gure aliantzak berreskuratuko ditugu, eta elkarlanera itzuliko gara», adierazi d...
Biden: «Demokraziak irabazi du». Konstituzioa eta AEBak defendatuko dituela hitzeman du Bidenek, eta ez direla berriz ikusiko urtarril hasieran Kapitolioan ikusitako irudiak. «Mundua guri begira dago gaur, eta mezu bat helarazi nahi diet: Amerika indartsuago altxatuko da. Gure aliantzak berreskuratuko ditugu, eta elkar...
* Klima larrialdia, pandemia eta migrazio politika Bidenen lehen neurrien artean. * Trump, Etxe Zuria uztean: «Nolabait itzuliko gara». * Trumpek barkamena eman dio bere estrategia buru ohi Bannoni.
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192534/izurriaren-aurka-neurri-gogorrak-ezarrita-daudela-esan-du-illa-ministroak-zorrozteko-eskeen-aurrean.htm
Gizartea
Izurriaren aurka neurri «gogorrak» ezarrita daudela esan du Illa ministroak, zorrozteko eskeen aurrean
Jaurlaritzak 19:00etako jarduera oro bertan behera uzteko proposamena eraman du, eta etxeratzeko agindua aurreratzekoa
Izurriaren aurka neurri «gogorrak» ezarrita daudela esan du Illa ministroak, zorrozteko eskeen aurrean. Jaurlaritzak 19:00etako jarduera oro bertan behera uzteko proposamena eraman du, eta etxeratzeko agindua aurreratzekoa
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du zer proposamen eraman duen COVID-19aren inguruan Espainiako Gobernuarekin eta autonomia erkidegoekin egin duen bilerara. 19:00etatik aurrera establezimendu guztiak ixteko eskatu du, eta jarduera klase guztiak bertan behera uzteko; soilik botikak eta auto gidariei zerbitzua emateko errep...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192535/pentsioak-kalkulatzeko-epea-25-urtetik-35era-luzatuko-duela-ukatu-du-madrilek.htm
Ekonomia
Pentsioak kalkulatzeko epea 25 urtetik 35era luzatuko duela ukatu du Madrilek
Bruselara bidalitako agirian ez da urte horien aipamena agertzen, baina bai zirriborro batean. Kotizazio epeak luzatzeko aukera ez du baztertu, baina urte okerrenak kentzeko aukerarekin.
Pentsioak kalkulatzeko epea 25 urtetik 35era luzatuko duela ukatu du Madrilek. Bruselara bidalitako agirian ez da urte horien aipamena agertzen, baina bai zirriborro batean. Kotizazio epeak luzatzeko aukera ez du baztertu, baina urte okerrenak kentzeko aukerarekin.
Pentsioak kalkulatzeko kontuan hartu beharreko kotizazio epeari buruzko eztabaida behin betiko itxi nahi izan du Espainiako Gobernuak. Pedro Sanchez presidenteak eta Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak gaur agindu dute epea ez dutela 25 urtetik 35 urtera luzatuko. Madrilgo gobernuaren barruan eztabaida ha...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192536/pujana-sexualki-esplotatzea-egotzi-diete-haren-hilketagatik-ikertutakoei.htm
Gizartea
Pujana sexualki esplotatzea egotzi diete haren hilketagatik ikertutakoei
32 urteko emakumea zena legez kanpo atxiki izana ere leporatu die epaileak bi akusatuei.
Pujana sexualki esplotatzea egotzi diete haren hilketagatik ikertutakoei. 32 urteko emakumea zena legez kanpo atxiki izana ere leporatu die epaileak bi akusatuei.
Azpeitiko 1. Instrukzio Auzitegiko epaileak beste bi delitu egotzi die Aintzane Pujana 32 urteko emakume donostiarra zenaren hilketaren harira akusatutako bi herritarrei; Pujana legez kanpo atxiki eta hura sexualki esplotatu izana. El Diario Vasco egunkariak argitaratu eta BERRIAk egiaztatu duenez, epaileak erabaki du ...
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192537/azkena-bere-kontura.htm
Kirola
Azkena, bere kontura
Realak Kordoba kanporatu du Kopan, Willian Joseren bi goli esker. Okerrik ezean, brasildarra Wolverhamptonera joango da utzita, aurki.
Azkena, bere kontura. Realak Kordoba kanporatu du Kopan, Willian Joseren bi goli esker. Okerrik ezean, brasildarra Wolverhamptonera joango da utzita, aurki.
Willian Josek bere sinadura idatziz amaitu du Realean egin duen aldi jarraitua. Oker handirik ezean, aurrelari brasildarra Ingalaterrako Wolverhampton taldean ariko da aurrerantzean, utzita, eta agur ezin hobea egin dio talde txuri-urdinari: Espainiako Kopan haren bi goli esker egin dute aurrera txuri-urdinek. Kordobar...