date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192790/nbako-neurketa-bat-bi-emakumek-arbitratu-dute-lehen-aldiz.htm
Kirola
NBAko neurketa bat bi emakumek arbitratu dute lehen aldiz
Bart, Natalie Sago eta Jenna Schroeder epaileak izan ziren Charlotte Hornets - Orlando Magic zuzentzeko arduradunak. Batak zein besteak dozenaka norgehiagoka arbitratu dituzte NBAn, baina batera egiten duten lehen aldia da.
NBAko neurketa bat bi emakumek arbitratu dute lehen aldiz. Bart, Natalie Sago eta Jenna Schroeder epaileak izan ziren Charlotte Hornets - Orlando Magic zuzentzeko arduradunak. Batak zein besteak dozenaka norgehiagoka arbitratu dituzte NBAn, baina batera egiten duten lehen aldia da.
Emakumezko epaileen aldeko urratsak egiten jarraitzen du NBAk, eta, atzo, lehen aldiz, bi emakumek elkarrekin arbitratu zuten norgehiagoka bat. Charlotte Hornets eta Orlando Magic izan ziren aurrez aurre (108-117 irabazi zuten Orlandokoek), eta Natalie Sagok eta Jenna Schroederrek zuzendu zuten neurketa. Dagoeneko mund...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192791/oldartua-segitzen-du-birusak-1347-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean.htm
Gizartea
Oldartua segitzen du birusak: 1.347 kasu atzeman dituzte Hegoaldean
Berriz ere, mila kasuren langatik goitikoa da Hego Euskal Herriko positiboen kopurua. Osakidetzak eta Osasunbideak 16.000 test baino gehiago egin dituzte astelehenean, eta horien %8k eman dute positibo: 1.347k. Nafarroako Gobernuak zortzi heriotzaren berri eman du.
Oldartua segitzen du birusak: 1.347 kasu atzeman dituzte Hegoaldean. Berriz ere, mila kasuren langatik goitikoa da Hego Euskal Herriko positiboen kopurua. Osakidetzak eta Osasunbideak 16.000 test baino gehiago egin dituzte astelehenean, eta horien %8k eman dute positibo: 1.347k. Nafarroako Gobernuak zortzi heriotzaren ...
Kutsatzeen larriagotzea gero eta agerikoagoa den honetan, pixkanaka, salbuespen ari dira bihurtzen mila kasutik behera atzeman diren egunak. Azken astean, egunero zenbatu dira mila positibo baino gehiago, igandean izan ezik (985). Atzo, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako azken datuen arabera, beste 1....
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192792/gutxienez-bi-lagun-atxilotu-dituzte-gasteizko-etxe-okupatu-bat-hustean.htm
Gizartea
Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte Gasteizko etxe okupatu bat hustean
Eraikina hutsik egon da hamar urtez, eta uztailean 30 lagun sartu ziren bizitzera. Udaltzainak eraikinera joan dira, eta bizilagunak kanporatzen ari dira. Ertzaintzak bertaratutakoen aurka egin du.
Gutxienez bi lagun atxilotu dituzte Gasteizko etxe okupatu bat hustean. Eraikina hutsik egon da hamar urtez, eta uztailean 30 lagun sartu ziren bizitzera. Udaltzainak eraikinera joan dira, eta bizilagunak kanporatzen ari dira. Ertzaintzak bertaratutakoen aurka egin du.
Goizetik, tentsioa da nagusi Gasteizko Herrandarren kaleko 15. atarian. Uztailaz geroztik, hamabost pertsona inguru bizi dira eraikin horretan, hamar urtez hutsik egon den eraikin hori okupatuta. Jakina zen gaur kaleratuko zituztela, eta goizetik hainbat auzotar bildu dira han, kaleratzen ari diren bizilagunei babesa e...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192793/zamakonak-beste-itsasontzi-bat-egingo-du-norvegiarako.htm
Ekonomia
Zamakonak beste itsasontzi bat egingo du Norvegiarako
Beste hiru barku ari dira egiten Santurtziko ontziolan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du operazioak.
Zamakonak beste itsasontzi bat egingo du Norvegiarako. Beste hiru barku ari dira egiten Santurtziko ontziolan. Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du operazioak.
Santurtziko (Bizkaia) Zamakona ontziolak bere eskaera zorroa handitu du Intership Norvegiako armadorearentzat beste ontzi bat (bigarrena) egiteko kontratuarekin. Lanak 2022ko azken hiruhilekoan amaitzea aurreikusten dute. Operazioaren kostu ekonomikoari buruzko daturik ez dute zabaldu. Bai, ordea, barkuaren ezaugarrie...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192794/bosgarren-kolegio-bat-babesteko-izanen-da-aurtengo-herri-urrats-maiatzaren-9an.htm
Gizartea
Bosgarren kolegio bat babesteko izanen da aurtengo Herri Urrats, maiatzaren 9an
Dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du Seaskak, 'Boga' lelopean, eta herritarrei, enpresei eta erakundeei dei egin diete parte hartzeko. 300.000 euro lortu nahi lituzkete gutxienez
Bosgarren kolegio bat babesteko izanen da aurtengo Herri Urrats, maiatzaren 9an. Dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du Seaskak, 'Boga' lelopean, eta herritarrei, enpresei eta erakundeei dei egin diete parte hartzeko. 300.000 euro lortu nahi lituzkete gutxienez
Aurtengo Herri Urrats aurkeztu du gaur goizean Seaskak. Maiatzaren 9an izanen da, eta Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen bosgarren kolegioa eraikitzeko helburuari erantzunen dio. Koronabirusaren krisiak dena baldintzatzen duen garai hauetan, gogoeta luzea izan dute ikastolen festa ospatzeko moduari begira, eta, ...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192795/zerga-bilketaren-jaitsiera-apur-bat-apaldu-da-urte-amaieran.htm
Ekonomia
Zerga bilketaren jaitsiera apur bat apaldu da urte amaieran
Errenta kanpaina onaren eraginez izan da, batez ere. Kontsumoari lotutako zergetan izan da jaitsierarik handiena.
Zerga bilketaren jaitsiera apur bat apaldu da urte amaieran. Errenta kanpaina onaren eraginez izan da, batez ere. Kontsumoari lotutako zergetan izan da jaitsierarik handiena.
Iazko urteak aurrera egin ahala, zerga bilketako datuak zertxobait txukuntzea lortu dute aldundiek. Konfinamenduaren ostean iragarritako kolpea leunduko zela adierazi zuten ogasunek urriko Finantzen Euskal Kontseiluan, eta hori bera berretsi dute urte amaierako kopuruek, hain zuzen ere. Arabako Foru Aldundia izan da d...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192796/istiluak-piztu-dira-nekazarien-protestetan-indian.htm
Ekonomia
Istiluak piztu dira nekazarien protestetan Indian
Indiako Errepublikaren Egunean manifestaziora deitu dute protestan diren nekazariek, eta poliziarekin talka egin dute New Delhiko erdigunean. Gutxienez lagun bat zendu da.
Istiluak piztu dira nekazarien protestetan Indian. Indiako Errepublikaren Egunean manifestaziora deitu dute protestan diren nekazariek, eta poliziarekin talka egin dute New Delhiko erdigunean. Gutxienez lagun bat zendu da.
Aldarrikapen eguna izan zuten atzo Indiako nekazariek. Indiako Errepublikaren Egunerako gobernuak New Delhi hiriburuan antolatu zuen ospakizuna aprobetxatu dute merkatuaren liberalizazioaren aurkako protestak plazaratzeko. Ordura arte New Delhiko sarreretan egin zuten protesta nekazariek, baina gaur hiriaren erdigunera...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192797/ikerketa-batek-dio-txakurrak-duela-23000-urte-etxekotu-zituztela-siberian.htm
Bizigiro
Ikerketa batek dio txakurrak duela 23.000 urte etxekotu zituztela Siberian
Amerikara heldu ziren lehen pertsonak txakurrekin iritsi ziren, duela 15.000 urte. Gizaki haiek siberiar jatorrikoak ziren, eta handik zabaldu ziren Eurasiara eta Amerikara.
Ikerketa batek dio txakurrak duela 23.000 urte etxekotu zituztela Siberian. Amerikara heldu ziren lehen pertsonak txakurrekin iritsi ziren, duela 15.000 urte. Gizaki haiek siberiar jatorrikoak ziren, eta handik zabaldu ziren Eurasiara eta Amerikara.
Gizakia txakurrekin iritsi zen Amerikara, duela 15.000 urte. Hala dio PNAS Amerikako Estatu Batuetako Zientzia Akademiaren aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Txakurren jatorria argitu nahian, Angela Perri Durhameko Unibertsitateko (Erresuma Batua) arkeologia doktoreak zuzendutako ikerlari taldeak aztertu ditu p...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192798/italiako-lehen-ministroak-dimisioa-eman-du.htm
Mundua
Italiako lehen ministroak dimisioa eman du
Sergio Mattarella presidenteak bihar hasiko ditu kontsultak gobernu berri bat osatzeko.
Italiako lehen ministroak dimisioa eman du. Sergio Mattarella presidenteak bihar hasiko ditu kontsultak gobernu berri bat osatzeko.
Kargua utzi beste aukerarik ez du izan Giuseppe Conte lehen ministroak. Gaur eman dio bere erabakiaren berri Sergio Mattarella presidenteari, eta hark iragarri du bihar hasiko dituela alderdiekiko kontsultak koalizio gobernu berri bat osatzeko arduraduna erabakitzeko. Contek jardunean jarraituko du gobernu berria osatz...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192799/israelgo-soldaduek-palestinar-bat-hil-dute-tiroz-zisjordanian.htm
Mundua
Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute tiroz Zisjordanian
Israelgo armadako iturriek adierazi dute palestinarra «neutralizatu» dutela, hark soldaduei labanaz eraso egin ondoren.
Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute tiroz Zisjordanian. Israelgo armadako iturriek adierazi dute palestinarra «neutralizatu» dutela, hark soldaduei labanaz eraso egin ondoren.
Israelgo soldaduek tiro egin diote palestinar bati, Nablus hiriaren hegoaldeko errepide batean, eta hil egin dute. Israelgo armadak berak eman du gertatukoaren berri, Twitter bidez. Haiek kontatu dutenaren arabera, Israelgo armadaren postu batean zeuden soldaduei labanaz eraso egin ondoren, bertako soldaduen buruak «er...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192800/pentsioak-37-euro-igo-dira-batez-beste-hegoaldean.htm
Ekonomia
Pentsioak 37 euro igo dira batez beste Hegoaldean
Espainiako Gobernuak 700.000 pentsio ordaintzen ditu lau lurraldeetan, eta 881 milioi euro kostatzen zaio hilean.
Pentsioak 37 euro igo dira batez beste Hegoaldean. Espainiako Gobernuak 700.000 pentsio ordaintzen ditu lau lurraldeetan, eta 881 milioi euro kostatzen zaio hilean.
Hego Euskal Herriko pentsiodunek 2020ko urtarrilean baino %3,3 gehiago jasotzen dute hilean; 1.257,7 euro, batez beste. Edo beste era batera esanda, 37,3 euro gehiago. Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza, Gizarteratze eta Migrazio Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera, 701.005 pentsio ordaintzen...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192801/urkulluk-tristura-eta-amorrua-agertu-ditu-txertaketa-irregularrak-direla-eta.htm
Politika
Urkulluk «tristura eta amorrua» agertu ditu txertaketa irregularrak direla eta
Lehendakariak esan du ahalik eta «zorroztasun» eta «gardentasun» handienarekin kudeatuko duela gertatutakoa.
Urkulluk «tristura eta amorrua» agertu ditu txertaketa irregularrak direla eta. Lehendakariak esan du ahalik eta «zorroztasun» eta «gardentasun» handienarekin kudeatuko duela gertatutakoa.
Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluaren osteko agerraldian izan dira gaur Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Javier Hurtado Turismo sailburua. Lehendakaritzaren egoitzan egin dute agerraldia. Santa Marina eta Basurtuko ospitaleetako zuzendari ohiek protokoloa hautsi eta COVID-19aren au...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192802/ia-mila-emakumezkok-eman-dute-jada-izena-lilatoian.htm
Kirola
Ia mila emakumezkok eman dute jada izena Lilatoian
Osasun egoerak behartuta, lasterketa birtuala izango da aurten. Martxoaren 5etik 8ra bitartean egin ahal izango da. Bezperan amaituko da izena emateko epea.
Ia mila emakumezkok eman dute jada izena Lilatoian. Osasun egoerak behartuta, lasterketa birtuala izango da aurten. Martxoaren 5etik 8ra bitartean egin ahal izango da. Bezperan amaituko da izena emateko epea.
Lilatoiko antolatzaileak pozik daude, izena emateko epea ireki eta bi astera, ia mila emakumek eman baitute izena. Gehienak, Gipuzkoakoak dira (%83,6) eta gehienak 35 eta 44 urte artekoak. Korrika egingo dute gehienek, baina, antolatzaileek azpimarratu dutenez, jende askok egingo du ibilbidea oinez edo ibilketa nordiko...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192803/lizarraldea-ezagutzeko-gonbita-egingo-du-gaur-yasmine-maansrik.htm
Bizigiro
Lizarraldea ezagutzeko gonbita egingo du gaur Yasmine Maansrik
Tuteran egin zuen lehenengo saioa joan zen astean aurkezleak. Lizarratarrak edukiko ditu gidari gaurkoan.
Lizarraldea ezagutzeko gonbita egingo du gaur Yasmine Maansrik. Tuteran egin zuen lehenengo saioa joan zen astean aurkezleak. Lizarratarrak edukiko ditu gidari gaurkoan.
Hamaika Telebistak Nafar Away saioa estreinatu zuen joan zen astean. Yasmine Maansri aurkezlearekin, Tutera ezagutzeko aukera eduki zuten ikusleek. «Audientzia datu onekin ekin dio bidea Nafar Away-k Tuteratik», adierazi du Ekhiñe Atorrasagasti Ugarte kateko eduki zuzendariak. Eman dituen datuen arabera, joan zen astea...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192804/zaintza-arloko-langileek-greba-egin-dute.htm
Gizartea
Zaintza arloko langileek greba egin dute
ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara gaurko, bakoitzak bere aldetik. Satsek eta CNTk ere babesa adierazi diote deialdiari. Zaintza duintzeko eta publifikatzeko eskatu dute.
Zaintza arloko langileek greba egin dute. ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek deitu dute grebara gaurko, bakoitzak bere aldetik. Satsek eta CNTk ere babesa adierazi diote deialdiari. Zaintza duintzeko eta publifikatzeko eskatu dute.
Greba eta mobilizazio eguna dute gaurkoa zaintzaren sektorean. ELA, LAB, UGT, ESK eta CCOO sindikatuek egin dute deialdia, bakoitzak bere aldetik, eta Satsek eta CNTk ere babesa adierazi diote. Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako egin dute lanuzterako deia, eta ELAk Nafarroara ere zabaldu du. Askotariko eskariak dit...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192805/aierdik-gorenaren-berariazko-notifikazio-bat-jasotzen-duenean-utziko-du-kargua-txibiteren-esanetan.htm
Politika
Aierdik «Gorenaren berariazko notifikazio bat» jasotzen duenean utziko du kargua, Txibiteren esanetan
«Egun batzuetako kontua da», Txibiteren esanetan, Gorenaren komunikazio hori jasotzea. Eta Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilariak idatziz jakinarazi zuen moduan, kargua utziko du orduan.
Aierdik «Gorenaren berariazko notifikazio bat» jasotzen duenean utziko du kargua, Txibiteren esanetan. «Egun batzuetako kontua da», Txibiteren esanetan, Gorenaren komunikazio hori jasotzea. Eta Manu Aierdi Nafarroako Garapen Ekonomikoko kontseilariak idatziz jakinarazi zuen moduan, kargua utziko du orduan.
Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariaren etorkizuna airean da. Sodenak Davalorri 2,6 milioi euro maileguan ematerakoan prebarikazio eta diru publikoen xahutze deliturik egon ote zen argitu nahi du Gorenak. Autoan, Goreneko magistratuak «ikertu gisa» dituen eskubideen berri eman dio Aierdiri....
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192806/troitino-baldintzapean-aske-uztea-ebatzi-dute-baina-preso-da-oraindik.htm
Politika
Troitiño baldintzapean aske uztea ebatzi dute, baina preso da oraindik
Espainiako Auzitegi Nazionalak, hirugarren graduaren ordez, baldintzapeko askapena eman dio Donostiako euskal presoari. Autoa irmoa izan arte bertze bortz egun igaro daitezke.
Troitiño baldintzapean aske uztea ebatzi dute, baina preso da oraindik. Espainiako Auzitegi Nazionalak, hirugarren graduaren ordez, baldintzapeko askapena eman dio Donostiako euskal presoari. Autoa irmoa izan arte bertze bortz egun igaro daitezke.
Egunetik egunera gibelatzen ari da Antton Troitiño euskal presoa Estremerako espetxetik ateratzea. Duela jada bi aste jakinarazi zuten eritasunagatik kalera aterako zela, 104.4 artikulua aplikatuta hirugarren gradua emanda. Tarte horretan, ordea, Espainiako Espetxe Erakundeek txosten bat egin zuten hirugarren graduaren...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192807/alex-txikonen-espedizioa-lehen-kanpalekuan-da.htm
Kirola
Alex Txikonen espedizioa lehen kanpalekuan da
Bertan egingo dute lo, eta eskailera eta eski gehiago jasotzeko zain daude, bigarren kanpalekura bidean topatu dituzten pitzadurak gainditu ahal izateko
Alex Txikonen espedizioa lehen kanpalekuan da. Bertan egingo dute lo, eta eskailera eta eski gehiago jasotzeko zain daude, bigarren kanpalekura bidean topatu dituzten pitzadurak gainditu ahal izateko
Alex Txikon eta haren espedizioko kideak Manasluko (8.156) lehen kanpalekuan dira. Hala, egin dute tontorrerako bidean lehen urratsa. Asmoa berehala bigarren kanpalekura jotzea zen, baina, bide horretan topatu dituzten arrakalak tarteko, zain egon beharko dute, horiek gainditzeko beharrezkoak dituzten eskailerak eta es...
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192808/ertzaintzaren-kontrol-batzordea-eratu-dute.htm
Politika
Ertzaintzaren kontrol batzordea eratu dute
Abokatu batek, bi kriminologok, epaile batek eta bi poliziak osatuko dute batzordea. Ez ditu iraganeko auziak ikertuko.
Ertzaintzaren kontrol batzordea eratu dute. Abokatu batek, bi kriminologok, epaile batek eta bi poliziak osatuko dute batzordea. Ez ditu iraganeko auziak ikertuko.
Udazkenean iragarritakoa gaur bete da. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak urrian iragarri zuen Ertzaintzaren kontrol eta gardentasun batzordea eratuko zuela. Batzordeak «Poliziaren esku hartzeetan pertsona bat hiltzen edo zauritzen bada» gertaturikoa aztertuko duela azaldu zuen....
2021-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/192809/realak-amaitu-du-sasoi-honetako-kopako-bidea-betisen-aurka-galdu-ondotik.htm
Kirola
Realak amaitu du sasoi honetako kopako bidea, Betisen aurka galdu ondotik
Txuri-urdinak irabazten hasi diren arren, Manuel Pellegriniren taldeak partida irauli du. Mateu Lahoz epaileak Illarramendi eta Sanabria kaleratu ondotik, hamar jokalarirekin amaitu dute bi taldeek. Carlos Fernadezek hasieran jokatu du donostiarrekin.
Realak amaitu du sasoi honetako kopako bidea, Betisen aurka galdu ondotik. Txuri-urdinak irabazten hasi diren arren, Manuel Pellegriniren taldeak partida irauli du. Mateu Lahoz epaileak Illarramendi eta Sanabria kaleratu ondotik, hamar jokalarirekin amaitu dute bi taldeek. Carlos Fernadezek hasieran jokatu du donostiar...
Realak kale egin du Betisen aurka. Hori zan zitekeen joan zen igandeko egunkariko titulua, baina balio berbera du gaur ere. Lau egunean bigarren aldiz, donostiarrek huts egin dute aurkari beraren kontra, eta larunbateko ligako neurketan bi puntu kareletik bota baldin bazituen, oraingoan Espainiako Kopatik kanporatuta g...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192833/jose-luis-sabas-txertoa-hartzen-ageri-da-bideo-batean.htm
Gizartea
Jose Luis Sabas txertoa hartzen ageri da bideo batean
Bilboko Santa Marina ospitaleko buru ohia 'Eldiario.es' egunkariak argitaratutako bideo batean ageri da, beste langile batzuen artean. Erietxeko 224 langilek gutun bat plazaratu dute Sabas defendatuz.
Jose Luis Sabas txertoa hartzen ageri da bideo batean. Bilboko Santa Marina ospitaleko buru ohia 'Eldiario.es' egunkariak argitaratutako bideo batean ageri da, beste langile batzuen artean. Erietxeko 224 langilek gutun bat plazaratu dute Sabas defendatuz.
Bilboko Santa Marina ospitaleko sarreraren irudi batekin hasten da bideoa. Bi minutu irauten du, eta erietxeko langileen eta COVID-19a eragozteko txertoaren irudiekin osatuta dago: batzuk txertoa jasotzen, beste batzuk pozarren... guztien artean, ordea, bakarrak du trajea jantzia: Jose Luis Sabasek, joan den astera art...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192834/grupo-norte-fundazioko-arduradun-batek-txertoa-hartu-duela-salatu-du-esk-k.htm
Gizartea
Grupo Norte fundazioko arduradun batek txertoa hartu duela salatu du ESK-k
Desgaitasun bat dutenak artatzeko zentro baten kudeatzaile da Grupo Norte, eta ESK sindikatuak adierazi du fundazioko giza baliabideen arloko arduradun batek COVID-19aren kontrako txertoa hartu duela, «txertaketa protokoloa bete gabe». Aldundiaren esku hartzea galdegin du sindikatuak.
Grupo Norte fundazioko arduradun batek txertoa hartu duela salatu du ESK-k. Desgaitasun bat dutenak artatzeko zentro baten kudeatzaile da Grupo Norte, eta ESK sindikatuak adierazi du fundazioko giza baliabideen arloko arduradun batek COVID-19aren kontrako txertoa hartu duela, «txertaketa protokoloa bete gabe». Aldundia...
Grupo Norte fundazioa arduratzen da Orozkoko Ibarra auzoko (Bizkaia) Jesus Maria desgaitasuna dutenentzako zentroa kudeatzeaz, Bizkaiko Aldundiarekin sinatutako lan hitzarmen baten bidez. Herrialdeko gainerako egoitzen gisara, azken asteotan hasi dute koronabirusaren kontrako txertaketa kanpaina zentro horretan. ESK si...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192835/klima-larrialdirako-neurri-eraginkorragoak-behar-direla-uste-dute-hiru-lagunetik-bik.htm
Mundua
Klima larrialdirako neurri eraginkorragoak behar direla uste dute hiru lagunetik bik
Lau urtean bikoiztu egin dira klima larrialdiari lotuta gobernu eta erakundeen aurka jarritako salaketak.
Klima larrialdirako neurri eraginkorragoak behar direla uste dute hiru lagunetik bik. Lau urtean bikoiztu egin dira klima larrialdiari lotuta gobernu eta erakundeen aurka jarritako salaketak.
Orain arte klima larrialdiari buruz inoiz egindako inkestarik zabalena egin du NBGP Nazio Batuen Garapen Programak, Oxfordeko Unibertsitatearen laguntzarekin. Orotara, 50 herrialdetako 1,2 milioi lagunek erantzun dituzte galderak, munduko biztanleen %56k, eta erantzuna argia izan da: galdekatutakoen bi herenek uste dut...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192836/zero-tolerantzia-programa-indargabetu-du-bidenek.htm
Mundua
«Zero tolerantzia» programa indargabetu du Bidenek
Mexikoren eta AEBen arteko muga «baimenik gabe» igaro zuten 3.000 familiaren banaketa eragin du programak. Oraindik, 611 haur daude euren gurasoekin komunikatu ezinda. Deportazioak eteteko neurria, berriz, behin-behinean indargabetu du auzitegi federal batek.
«Zero tolerantzia» programa indargabetu du Bidenek. Mexikoren eta AEBen arteko muga «baimenik gabe» igaro zuten 3.000 familiaren banaketa eragin du programak. Oraindik, 611 haur daude euren gurasoekin komunikatu ezinda. Deportazioak eteteko neurria, berriz, behin-behinean indargabetu du auzitegi federal batek.
AEBetako presidente kargua hartu bezain laster hasi zen Joe Biden Donald Trumpek martxan jarritako zenbait araudi indargabetzen. Beste baten berri eman du bart AEBetako fiskal nagusi Monty Wilinsonek: bertan behera geratu da «zero tolerantzia» izeneko programa. Aurreko agintaldian, 3.000 migratzaile familiatako gurasoe...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192837/abeetako-soldatarik-apalenetarako-osagarria-luzatu-dute.htm
Ekonomia
ABEEtako soldatarik apalenetarako osagarria luzatu dute
Elkarrizketa Sozialerako Mahaian «pertsonen bizia hobetzeko akordioak» lortzen direla esan du CCOOk, eta badela beste sindikalismo bat «gai ez dena muturreko egoeran ere» bere balioa erakusteko.
ABEEtako soldatarik apalenetarako osagarria luzatu dute. Elkarrizketa Sozialerako Mahaian «pertsonen bizia hobetzeko akordioak» lortzen direla esan du CCOOk, eta badela beste sindikalismo bat «gai ez dena muturreko egoeran ere» bere balioa erakusteko.
Eusko Jaurlaritzak, Confebask patronalak eta CCOO eta UGT sindikatuek akordioa egin dute, hain zuzen, luza daitezen aldi baterako erregulazioetan dauden langileentzako osagarriak, soldatarik urrikoenen kasuan. Espainiako Gobernuak ABEEn arau berezia maiatzaren 31 arte luzatu du berriki, koronabirusaren hirugarren olatu...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192838/kimioterapia-hartzeari-utzi-dio-antton-troitintildeok.htm
Politika
Kimioterapia hartzeari utzi dio Antton Troitiñok
Etxerat-ek jakinarazi duenez, tratamendua ez da «bideragarria» espetxeko baldintzekin, eta abokatuari jakinarazi dio ez duela gehiago hartuko aske uzten duten arte. Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako euskal presoa baldintzapean aske uzteko agindu zuen atzo, baina preso segitzen du.
Kimioterapia hartzeari utzi dio Antton Troitiñok. Etxerat-ek jakinarazi duenez, tratamendua ez da «bideragarria» espetxeko baldintzekin, eta abokatuari jakinarazi dio ez duela gehiago hartuko aske uzten duten arte. Espainiako Auzitegi Nazionalak Donostiako euskal presoa baldintzapean aske uzteko agindu zuen atzo, baina...
Etxerat-ek jakinarazi duenez, Antton Troitiño euskal presoak utzi egin dio bere gaixotasunari aurre egiteko «aringarritzat» zuen kimioterapia hartzeari. Izan ere, presoen senideen elkartearen arabera, tratamendua ez da bateragarria espetxeko baldintzekin: «Ez zaio batere bideragarri egiten tratamendua jarraitzea, bai a...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192839/birusak-gutxienez-104-pertsona-hil-ditu-azken-astean-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Birusak gutxienez 104 pertsona hil ditu azken astean Hego Euskal Herrian
19.351 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta 1.295 positibo atzeman. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Araba eta Bizkaia eremu gorrian daude oraindik ere, eta Gipuzkoan 499 da intzidentzia tasa metatua.
Birusak gutxienez 104 pertsona hil ditu azken astean Hego Euskal Herrian. 19.351 PCR eta antigeno proba egin dituzte, eta 1.295 positibo atzeman. Eusko Jaurlaritzaren arabera, Araba eta Bizkaia eremu gorrian daude oraindik ere, eta Gipuzkoan 499 da intzidentzia tasa metatua.
Birusak hildakoen kopurua handitu egin da azken asteetako kopuruarekin alderatuta. Hain zuzen, 104 pertsona hil dira gutxienez Hego Euskal Herrian koronabirusaren ondorioz urtarrilaren 18tik 24ra bitartean: aurreko astean baino 23 gehiago. Zehazki, abenduaren 14tik 20ra bitartean detektatu zen azkenekoz horrelako datu ...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192840/garcinuno-guztiak-dauka-muga-bat-eta-autonomo-eta-enpresa-asko-mugara-iristear-daude.htm
Ekonomia
Garcinuño: «Guztiak dauka muga bat, eta autonomo eta enpresa asko mugara iristear daude»
Bizkaiko patronalaren ustez, egoera «oso kezkagarria» da, eta ziurgabetasunak handiak dira oraindik. Cebekeko presidenteak ohartarazi du enpresak likidezia krisitik kaudimen krisira igarotzeko arrisku handia dagoela, eta irteera orokortua urrun dagoela. Mutualitateek txertaketan parte hartzeko aukera azaldu du.
Garcinuño: «Guztiak dauka muga bat, eta autonomo eta enpresa asko mugara iristear daude». Bizkaiko patronalaren ustez, egoera «oso kezkagarria» da, eta ziurgabetasunak handiak dira oraindik. Cebekeko presidenteak ohartarazi du enpresak likidezia krisitik kaudimen krisira igarotzeko arrisku handia dagoela, eta irteera o...
«Agerikoa da. Egoera txarra da, lurralde guztietan, sektore ekonomiko gehienetan». Enpresen eta ekonomiaren egoeraz hitz egin du gaur Bizkaiko patronalak. Cebekeko presidente Iñaki Garcinuñoren ustez, bada itxaropenerako elementurik, «baina ziurgabetasun handiak hor daude, oraindik ez dagoelako argi krisiaren irteera n...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192841/iruneko-haur-eskoletan-euskara-desagerrarazi-eta-ingelesa-inposatu-nahi-dutela-esan-dute.htm
Gizartea
Iruñeko haur eskoletan «euskara desagerrarazi eta ingelesa inposatu» nahi dutela esan dute
EH Bilduk atzo zabaldu zuen Iruñeko Udalak haur eskoletarako duen asmoa. Horren arabera, Printzearen Harresi haur eskolan euskarazko eskaintzan ingelesa txertatuko lukete, eta erabaki horrek euskararen presentzia are gehiago murriztuko duela salatu du Haur Eskolak Euskaraz plataformak.
Iruñeko haur eskoletan «euskara desagerrarazi eta ingelesa inposatu» nahi dutela esan dute. EH Bilduk atzo zabaldu zuen Iruñeko Udalak haur eskoletarako duen asmoa. Horren arabera, Printzearen Harresi haur eskolan euskarazko eskaintzan ingelesa txertatuko lukete, eta erabaki horrek euskararen presentzia are gehiago mur...
“Euskara bezalako hizkuntza gutxitu batek babes eremuak beahar ditu gaztelera eta ingelesa bezalako hizkuntzek zapaldu ez dezaten, eta argi dago murgiltze eredua dela babes eremu posible bakarra”. Haur Eskolak Euskaraz plataformak argi ezarri du zein irizpide behar den Iruñeko haur eskoletan, eta salatu du Navarra Suma...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192842/sindikatuen-arabera-70eko-erantzuna-izan-du-haurreskolak-partzuergoko-grebak.htm
Gizartea
Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna izan du Haurreskolak partzuergoko grebak
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek bost greba egunetara deitu zuten, eta gaurkoa izan da bigarrena. Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo dituzte hurrengo lanuzteak.
Sindikatuen arabera, %70eko erantzuna izan du Haurreskolak partzuergoko grebak. LAB, Steilas eta ELA sindikatuek bost greba egunetara deitu zuten, eta gaurkoa izan da bigarrena. Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo dituzte hurrengo lanuzteak.
Haurreskolak partzuergoko langileek mobilizazioekin eta lanuzteekin segitzen dute. Abenduan bi egunetan greba egin ostean, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek beste bost greba egunetara deitu zuten urtarrilerako eta otsailerako, eta gaur izan dute horietako bigarrena. Greba dinamika «arrakastatsua» izaten ari dela nabarme...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192843/elkano-battela-xumea-baina-gurea-ikuskizuna-estreinatuko-dute-martxoan.htm
Kultura
'Elkano battela, xumea baina gurea' ikuskizuna estreinatuko dute martxoan
Koldo Ameztoi kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak sortu dute, Juan Sebastian Elkanoren bidaiak inspiratuta. Elkano fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza da lana.
'Elkano battela, xumea baina gurea' ikuskizuna estreinatuko dute martxoan. Koldo Ameztoi kontalariak, Nerea Alberdi konpositoreak eta Kepa Elgoibar musikariak sortu dute, Juan Sebastian Elkanoren bidaiak inspiratuta. Elkano fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen arteko lankidetza hitzarmen baten emaitza da lana.
Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola bost mende bete direla-eta azken bi urteetan antolatutako ekitaldiei beste bat gehituko zaie aurki: Elkano battela, xumea baina gurea. Koldo Ameztoi kontalariak eta Nerea Alberdi biolinista eta konpositoreak ondu dute, eta, haiekin batera, Kepa Elgoibar musikaria ariko da...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192844/santa-marinako-txertatzeen-deskoordinazioa-aitortu-du-sagarduik.htm
Gizartea
Santa Marinako txertatzeen «deskoordinazioa» aitortu du Sagarduik
Azaldu du erietxe horretan lantalde osoak hartu duela txertoa, baita lantaldekoak ez diren hamasei pertsonak ere. Defendatu du Osasun Sailak eta Osakidetzak «bizkor» jardun duela.
Santa Marinako txertatzeen «deskoordinazioa» aitortu du Sagarduik. Azaldu du erietxe horretan lantalde osoak hartu duela txertoa, baita lantaldekoak ez diren hamasei pertsonak ere. Defendatu du Osasun Sailak eta Osakidetzak «bizkor» jardun duela.
Santa Marinako eta Basurtuko erietxeetan txertatze prozesuan izandako irregulartasunen inguruan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak «bizkor» jardun zuten, eta, «ordu gutxiren buruan», Jose Luis Sabas eta Eduardo Maiz bi erietxeetako zuzendari gerenteak kargugabetuta zeuden. Hala adierazi du Gotzone Sagar...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192845/euskadiko-orkestrak-programa-birdiseinatuta-eutsiko-dio-denboraldiari.htm
Kultura
Euskadiko Orkestrak programa "birdiseinatuta" eutsiko dio denboraldiari
Musikarien artean tartea gorde beharra eta aretoen gehienezko edukiera tarteko, kontzertuak bikoiztu eta errepertorioa moldatu du orkestrak, ahalik eta zale gehienengana iristeko. Denboraldiaren lehen erdialdean, abonatuen %20 inguru galdu ditu.
Euskadiko Orkestrak programa "birdiseinatuta" eutsiko dio denboraldiari. Musikarien artean tartea gorde beharra eta aretoen gehienezko edukiera tarteko, kontzertuak bikoiztu eta errepertorioa moldatu du orkestrak, ahalik eta zale gehienengana iristeko. Denboraldiaren lehen erdialdean, abonatuen %20 inguru galdu ditu.
Euskadiko Orkestrak ekainaren lehen egunetan iragarri zuen denboraldia berria, ziurgabetasunak ziurgabetasun, euren jardunari eutsi behar zion konbentzimendu osoz. Ez da askorik baretu giroa, eta orkestrako kideek mantendu egin dute konbentzimendua. Neurri berriengatik, baina, “birdiseinatu” egin behar izan dute orduan...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192846/lezamak-mende-erdi.htm
Kirola
Lezamak, mende erdi
Athleticen kirol instalakuntzek 50 urte bete dituzte gaur, eta klub zuri-gorriak ekitaldia egin du hori gogoratzeko. Athleticen historian eta filosofian Lezamak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
Lezamak, mende erdi. Athleticen kirol instalakuntzek 50 urte bete dituzte gaur, eta klub zuri-gorriak ekitaldia egin du hori gogoratzeko. Athleticen historian eta filosofian Lezamak izan duen garrantzia azpimarratu dute.
50 urte beti ditu Lezamak, Athleticen harrobiaren harribitxiak. Gaurko egunez duela mende erdi egin zen lehen entrenamendua bertan. Eta urteurren seinalatu hori gogoratzeko, ekitaldia egin du talde zuri-gorriak gaur goizean Lezaman bertan. COVID-19a tarteko, txikia, baina esanahi handikoa. Bertan izan dira Lezaman egit...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192847/errusiak-eta-aebek-start-berria-itun-nuklearra-luzatzea-adostu-dute.htm
Mundua
Errusiak eta AEBek START Berria itun nuklearra luzatzea adostu dute
Bi gobernuek datozen egunotan zehaztuko dituzte xehetasunak. Arma kopurua mugatzen duen akordioa datorren astean zen amaitzekoa; beste bost urtez egongo da indarrean, 2026ra arte.
Errusiak eta AEBek START Berria itun nuklearra luzatzea adostu dute. Bi gobernuek datozen egunotan zehaztuko dituzte xehetasunak. Arma kopurua mugatzen duen akordioa datorren astean zen amaitzekoa; beste bost urtez egongo da indarrean, 2026ra arte.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Joe Biden AEBetakoak START Berria akordio nuklearra luzatzea adostu dute, herrialde horietako gobernuek baieztatu dutenez. Ituna datorren astean zen amaitzekoa, otsailaren 5ean, baina bi aldeek hori berritzeko asmoa helarazi zuten azken egunetan; hala, Bidenek eta Putinek bien ...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192848/departamenduak-500000-euro-emanen-ditu-hegazti-gripeari-aurre-egiteko.htm
Ekonomia
Departamenduak 500.000 euro emanen ditu hegazti gripeari aurre egiteko
Otsailaren 5ean bozkatuko dute neurria Kontseilu Nagusian. Protestara deitu du ELBk, sano diren ahateen hiltzea oztopatzeko.
Departamenduak 500.000 euro emanen ditu hegazti gripeari aurre egiteko. Otsailaren 5ean bozkatuko dute neurria Kontseilu Nagusian. Protestara deitu du ELBk, sano diren ahateen hiltzea oztopatzeko.
Pirinio Atlantikoetako departamenduak 500.000 euro emanen ditu laborariak hegazti gripeari aurre egiten laguntzeko, eta azterketa eta gogoeta lan bat abiatuko dute gaitza hobeki ezagutu, eta aurre egiteko aukerak lantzeko. Hala iragarri du Jean Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko presidenteak. Sano diren ahateak hiltze...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192849/nafarroako-gobernuak-bi-astez-luzatuko-ditu-neurri-murriztaileak.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak bi astez luzatuko ditu neurri murriztaileak
Kutsatzeen igoera mantsotu arren, "zuhur" jokatzeko deia egin du Indurain kontseilariak
Nafarroako Gobernuak bi astez luzatuko ditu neurri murriztaileak. Kutsatzeen igoera mantsotu arren, "zuhur" jokatzeko deia egin du Indurain kontseilariak
Beste bi aste, gutxienez. Nafarroako Gobernuak 14 egunez luzatu ditu azken asteotako neurri murriztaileak, COVID-19aren aurkako estrategiaren barruan. Hortaz, otsailaren 11ra arte, ezinen da taberna eta jatetxeen barnealdean kontsumitu (bai, ordea, terrazetan). Bestalde, aurretik indarrean ziren beste neurri batzuk er...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192850/bach-uztailaren-23an-dugu-arreta-osoa.htm
Kirola
Bach: "Uztailaren 23an dugu arreta osoa"
Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidenteak adierazi du eztabaida ez dela Jokoak egingo diren edo ez, baizik eta nola egingo diren.
Bach: "Uztailaren 23an dugu arreta osoa". Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidenteak adierazi du eztabaida ez dela Jokoak egingo diren edo ez, baizik eta nola egingo diren.
"Ez dugu denbora galduko informazioak ezeztatzen. Energia eta arreta osoa uztailaren 23an daukagu, inaugurazio egunean. Eztabaida ez da Jokoak egingo diren edo ez, baizik eta nola egingo diren". Hala mintzatu da Thomas Bach, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentea, telematikoki egindako agerraldi batean. Onartu du ...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192851/torturarengatik-zigorturiko-corbi-koronelak-guardia-zibila-utziko-du-accionara-joateko.htm
Politika
Torturarengatik zigorturiko Corbi koronelak Guardia Zibila utziko du, Accionara joateko
Lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten Kepa Urra torturatzeagatik, baina PPk indultua eman zion, eta Guardia Zibilaren UCO taldeko burua izan zen. 2018an kargu hori kendu zion Fernando Grande-Marlaskak.
Torturarengatik zigorturiko Corbi koronelak Guardia Zibila utziko du, Accionara joateko. Lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten Kepa Urra torturatzeagatik, baina PPk indultua eman zion, eta Guardia Zibilaren UCO taldeko burua izan zen. 2018an kargu hori kendu zion Fernando Grande-Marlaskak.
Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibilaren koronelari lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Bizkaiko Auzitegiak 1997an, Kepa Urra torturatzeagatik. Zigorrak zigor, erakundeko UCOko koronelburu izendatu zuten, eta Jose Maria Aznarren gobernuak (PP) indultua eman zion 1999an. Guardia Zibila utziko duela jakinarazi du orain,...
2021-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/192852/penaltietan-kalera.htm
Kirola
Penaltietan, kalera
Almeriak penalti jaurtiketetan kanporatu du Osasuna, Espainiako Kopako final-zortzirenetan. Gorritxoek aukera gehiago eta hobeak izan dituzte, baina ez dituzte aprobetxatu.
Penaltietan, kalera. Almeriak penalti jaurtiketetan kanporatu du Osasuna, Espainiako Kopako final-zortzirenetan. Gorritxoek aukera gehiago eta hobeak izan dituzte, baina ez dituzte aprobetxatu.
Osasunak ez du baliatu Ligako garaipenak emaniko bultzada, eta Kopatik kanpo gelditu da, Almeriaren kontra penaltietan galduta. Tomares, Olot eta Espanyol kanporatu ostean, gorritxoek beste pauso bat eman nahi zuten, eta hamaika urte geroago final-laurdenetarako sailkatu. Bazuten ilusioa –hitz hori aipatu zuen Jagoba A...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192872/kasu-kasu-ostalariak-kexu-kolektiboak-salatu-du-beren-lankide-batek-bere-buruaz-beste-egin-duela.htm
Gizartea
'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboak salatu du beren lankide batek bere buruaz beste egin duela
Ostalaritzaren itxierarekin lotu dute suizidioa, eta sostengu osoa helarazi diote familiari.
'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboak salatu du beren lankide batek bere buruaz beste egin duela. Ostalaritzaren itxierarekin lotu dute suizidioa, eta sostengu osoa helarazi diote familiari.
«Sukaldari batek, lagun batek, lankide batek, bezero batek, familiako norbaitek» bere buruaz beste egin duela jakinarazi du Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboak. Pandemiarengatik, iragan martxotik, zazpi hilabetez egon dira zerraturik ostatuak eta jatetxeak. Kolektiboko kideek pandemiaren albo kaltetzat jo dute gert...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192873/langabezia-10era-iritsi-da-euskal-herrian-urtebetean-17500-langabe-gehitu-ostean.htm
Ekonomia
Langabezia %10era iritsi da Euskal Herrian, urtebetean 17.500 langabe gehitu ostean
2020. urtean, 22.500 enplegu galdu dira Hegoaldean, horietatik gehienak zerbitzuetan. Behin-behinekotasun tasa %23,2ra jaitsi du turismoaren amiltzeak
Langabezia %10era iritsi da Euskal Herrian, urtebetean 17.500 langabe gehitu ostean. 2020. urtean, 22.500 enplegu galdu dira Hegoaldean, horietatik gehienak zerbitzuetan. Behin-behinekotasun tasa %23,2ra jaitsi du turismoaren amiltzeak
Sei urteko joera positiboa eten du koronabirusaren krisiak Euskal Herriko lan merkatuan. 2013. urtetik lehen aldiz, gora egin du langabeen kopuruak, eta ez gutxi: 17.500 langabe gehiago zeuden 2020ko azken hiruhilekoan, 2019koarekin alderatuz gero. INEren eta Insee-ren datuak batuta Gaindegiak kalkulatu duenez, 149.900...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192874/eajk-eta-jaurlaritzak-babes-osoa-azaldu-diote-sagarduiri.htm
Gizartea
EAJk eta Jaurlaritzak «babes osoa» azaldu diote Sagarduiri
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du badakiela Sagarduik «Urkullu lehendakariaren babes osoa» duela, eta baita «EAJrena eta gobernuko beste sailburuen elkartasuna eta babesa» ere. Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak ere babesa agertu dio, eta eskatu du ez sartzeko «sorgin ehiza» batean.
EAJk eta Jaurlaritzak «babes osoa» azaldu diote Sagarduiri. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du badakiela Sagarduik «Urkullu lehendakariaren babes osoa» duela, eta baita «EAJrena eta gobernuko beste sailburuen elkartasuna eta babesa» ere. Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak ere babesa agertu dio, e...
Eusko Jaurlaritzaren izenean «babesa eta elkartasuna» agertu dio Bingen Zupiriak Gotzone Sagardui Jaurlaritzaren Osasun sailburuari. Radio Euskadin egindako elkarrizketan azaldu du «zorrotz eta irmo» jokatu zuela bere konfiantzako bi pertsona horiek «modu irregularrean» jokatu zutela jakin zuenean. Zupiriak onartu du e...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192875/ekonomia-zirkularrari-buruzko-iii-jardunaldiak-antolatu-ditu-gipuzkoako-diputazioak.htm
Gizartea
Ekonomia zirkularrari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Diputazioak
Jose Ignazio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak esan du «estrategiatik ekintzara» pasatzea dela aurtengo jardunaldien helburua.
Ekonomia zirkularrari buruzko III. jardunaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Diputazioak. Jose Ignazio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak esan du «estrategiatik ekintzara» pasatzea dela aurtengo jardunaldien helburua.
Ekonomia zirkularrean adituak diren nazioarteko hainbat liderren hitzaldiekin ondu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekonomia Ziirkularrari buruzko Nazioarteko III. Topaketa izeneko jardunaldia. Otsailaren 3an, 4an eta 5ean egingo dira, online, eta izena emateko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik. Jose Ignazio Asen...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192876/oposizioak-dimisioa-emateko-eskatu-dio-sagarduiri.htm
Gizartea
Oposizioak dimisioa emateko eskatu dio Sagarduiri
EH Bilduk gezurretan aritu izana egotzi dio Osasun sailburuari; Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, bere azalpenetan «sinesgarria» ez izatea.
Oposizioak dimisioa emateko eskatu dio Sagarduiri. EH Bilduk gezurretan aritu izana egotzi dio Osasun sailburuari; Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, bere azalpenetan «sinesgarria» ez izatea.
Santa Marina eta Basurtuko erietxeetan izandako txertatze irregularren inguruan azalpenak eman zituen atzo Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean; «deskoordinazioa» eta «akatsak» egin izana aitortu zuen, baina gaineratu zuen Jaurlaritzak «bizkor» jardun zuela hori...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192877/generalitateak-hirugarren-gradua-eman-die-preso-dauden-buruzagi-independentistei.htm
Mundua
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei
Espetxetik atera ahalko dira egunez, bihartik aurrera, eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan ere parte hartu ahalko dute. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia da baimena jaso ez duen bakarra.
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei. Espetxetik atera ahalko dira egunez, bihartik aurrera, eta hauteskunde kanpainako ekitaldietan ere parte hartu ahalko dute. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia da baimena jaso ez duen bakarra.
Hirugarren graduko espetxe erregimenean izango dira preso dauden Kataluniako buruzagi independentistak, bihartik aurrera. Lledoners, Wad-Ras eta Puig de les Basses kartzeletako tratamendu batzordeek gradu aldaketarako proposamena egin zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak presoei hirugarren gradua indargabetu eta gero, et...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192878/mikel-irujok-ordezkatuko-du-manu-aierdi.htm
Politika
Mikel Irujok ordezkatuko du Manu Aierdi
Aierdik oraindik ez du dimisioa eman, baina Geroa Baik iragarri du nork hartuko duen haren lekukoa
Mikel Irujok ordezkatuko du Manu Aierdi. Aierdik oraindik ez du dimisioa eman, baina Geroa Baik iragarri du nork hartuko duen haren lekukoa
Manu Aierdik oraindik ez du pausoa eman, baina Noticias taldeak aurreratu du jada nork ordezkatuko duen Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuan. Mikel Irujok hartuko du kargua, orain arte Kanpo Ekintzako zuzendari izan denak. Geroa Baikoek baieztatu dute albistea, baina ikusteko dago ea iragarpen horrek...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192879/6-eta-8-bitarteko-igoera-aurreikusi-du-gipuzkoako-ganberak-2021erako.htm
Ekonomia
%6 eta %8 bitarteko igoera aurreikusi du Gipuzkoako ganberak 2021erako
Suspertzearen indarra erabat lotu du txertoaren eboluzioarekin. Bazkundeak dio 2022an lortuko direla COVIDaren aurreko zenbakiak, ez aurtengo amaieran.
%6 eta %8 bitarteko igoera aurreikusi du Gipuzkoako ganberak 2021erako. Suspertzearen indarra erabat lotu du txertoaren eboluzioarekin. Bazkundeak dio 2022an lortuko direla COVIDaren aurreko zenbakiak, ez aurtengo amaieran.
Gipuzkoako ekonomiak erronka handia dauka aurrez aurre, eta 202. urteak ematen dituen aukerak bere alde jartzen asmatu behar dute lurraldeko enpresek, «aukerak egongo direlako». Gipuzkoako merkataritza ganberak inkesta bat egin du lurraldeko enpresen artean, eta, hori oinarri hartuta, txosten bat plazaratu du; lan horr...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192880/auzitegiak-berretsi-egin-du-eliseo-gilen-aurkako-bi-urte-eta-hiru-hilabeteko-zigorra.htm
Kultura
Auzitegiak berretsi egin du Eliseo Gilen aurkako bi urte eta hiru hilabeteko zigorra
Ez du aintzat hartu defentsaren helegitea, eta 1.080 euro handitu du aurrez ezarri zitzaion zigor ekonomikoa.
Auzitegiak berretsi egin du Eliseo Gilen aurkako bi urte eta hiru hilabeteko zigorra. Ez du aintzat hartu defentsaren helegitea, eta 1.080 euro handitu du aurrez ezarri zitzaion zigor ekonomikoa.
Arabako Probintzia Auzitegiak atzera bota ditu Eliseo Gilen eta Ruben Cerdanen defentsak Iruña-Veleia auziaren epaiari jarritako helegiteak, eta berretsi egin du haien kontrako zigorra. Gainera, Fiskaltzaren eta akusazio partikularraren (Arabako Foru Aldundia) helegite bat aintzat hartu du modu partzialean, eta, horren...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192881/debabarreneko-esiko-zuzendaritzako-bi-kidek-dimisioa-eman-dute-txertoen-auziaren-harira.htm
Gizartea
Debabarreneko ESIko zuzendaritzako bi kidek dimisioa eman dute, txertoen auziaren harira
Gotzone Sagarduik atzo defendatu egin zuen erakunde sanitario horretako hainbat arduradunen txertaketa, pazienteekin harremana dutela argudiatuta.
Debabarreneko ESIko zuzendaritzako bi kidek dimisioa eman dute, txertoen auziaren harira. Gotzone Sagarduik atzo defendatu egin zuen erakunde sanitario horretako hainbat arduradunen txertaketa, pazienteekin harremana dutela argudiatuta.
Beste bi dimisio egon dira Osakidetzan txertaketa irregularrekin lotuta, Vocento taldeko hedabideek jakitera eman dutenez. Adierazi dute orain Debabarreneko ESI erakunde sanitario integratuko zuzendaritzako bi kidek dimisioa eman dutela, txertoak jartzeko ezarritako irizpideak hautsi eta txertatu egin zirelako horiek e...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192882/beste-1501-positibo-atzeman-dituzte-hegoaldean-eta-81-da-positibo-tasa.htm
Gizartea
Beste 1.501 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %8,1 da positibo tasa
Egoerarik kezkagarriena Bizkaikoa da: beste 730 kasu atzeman dituzte. Ospitaleak ere etengabe ari dira betetzen, eta 878 lagun daude koronabirusak jota ospitaleetan
Beste 1.501 positibo atzeman dituzte Hegoaldean, eta %8,1 da positibo tasa. Egoerarik kezkagarriena Bizkaikoa da: beste 730 kasu atzeman dituzte. Ospitaleak ere etengabe ari dira betetzen, eta 878 lagun daude koronabirusak jota ospitaleetan
Pandemiak oldartuta jarraitzen du: beste 1.501 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak iragarri dutenez, 18.623 proba egin zituzten atzo; beraz, %8,1 izan zen positiboen ehunekoa. Positibo berriei dagokienez, azken hilabeteetako daturik txarrena da, azaroaren 13tik ez b...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192883/donostiako-ostalaritza-itxiko-dute-gaur.htm
Gizartea
Donostiako ostalaritza itxiko dute gaur
Bilbo eta Gasteizen ondoren, gune gorrira pasatu da Gipuzkoako hiriburua. Barakaldon ere neurri bera ezarriko dute.
Donostiako ostalaritza itxiko dute gaur. Bilbo eta Gasteizen ondoren, gune gorrira pasatu da Gipuzkoako hiriburua. Barakaldon ere neurri bera ezarriko dute.
Jatetxeak eta tabernak itxita, ostalaritzak indar handia duen hiri batean. Beraz, horrela dago Donostia gauerditik. Izan ere, azken 14 egunetan, 100.000 pertsonatik 500eko baino handiagoko intzidentzia tasa pilatu da hirian (530,73), eta, horren bitartez, eremu gorri deiturikoan dago. Bilbon urtarrilaren 22tik daude i...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192884/duela-mende-bateko-bilbo-ikusgai-guggenheimen.htm
Kultura
Duela mende bateko Bilbo ikusgai Guggenheimen
XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran Bilbon aritutako artisten formatu handiko koadroak bildu ditu museoak ‘Bilbo eta pintura’ erakusketan. Aurtengo lehena da, eta bihartik abuztuaren 29ra arte bisitatu ahal izango da.
Duela mende bateko Bilbo ikusgai Guggenheimen. XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran Bilbon aritutako artisten formatu handiko koadroak bildu ditu museoak ‘Bilbo eta pintura’ erakusketan. Aurtengo lehena da, eta bihartik abuztuaren 29ra arte bisitatu ahal izango da.
Kasualitatez egokitu da Bilbo eta pintura erakusketaren inaugurazioa pandemia garaian. Bilboko Guggenheim museoko aurtengo lehen proposamenak XIX. mende bukaerako eta XX.aren hasierako Bilbo agertzen du, nagusiki, bertan bizi ziren artisten begiradetatik, baina garai hartako egoerak antza du gaur egungoarekin, Juan Ign...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192886/mercedesek-aurtengo-ekoizpen-helburua-handitu-du.htm
Ekonomia
Mercedesek aurtengo ekoizpen helburua handitu du
8.500 unitate gehiago egingo ditu, eta, horretarako, lan txandetan aldaketak ezarriko ditu. Sindikatuek salatu dute langileen bizkar egin nahi duela hori zuzendaritzak, hainbat langile kaleratuz eta lan baldintzak okertuz.
Mercedesek aurtengo ekoizpen helburua handitu du. 8.500 unitate gehiago egingo ditu, eta, horretarako, lan txandetan aldaketak ezarriko ditu. Sindikatuek salatu dute langileen bizkar egin nahi duela hori zuzendaritzak, hainbat langile kaleratuz eta lan baldintzak okertuz.
Mercedeseko zuzendaritzak 8.500 unitate handitu ditu Gasteizko lantegiko furgoneten produkzioaren aurreikuspenak 2021erako. Baieztatuz gero, produkzioa 140.000 unitatera irits daiteke; sindikatuen arabera, fabrika zabaldu zenetik izandako kopururik handienetako bat izango litzateke hori. Zuzendaritzak uste du ez duela ...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192887/egunean-behin-jokoaren-sasoi-berria-hasiko-da-astelehenean.htm
Bizigiro
Egunean Behin jokoaren sasoi berria hasiko da astelehenean
Zortzi aste iraungo du seigarren sasoiak, Aste Santura arte. Aurrekoan 60.000 lagunetik gora jokatu zuten egunero.
Egunean Behin jokoaren sasoi berria hasiko da astelehenean. Zortzi aste iraungo du seigarren sasoiak, Aste Santura arte. Aurrekoan 60.000 lagunetik gora jokatu zuten egunero.
Sasoi motza izango da Egunean Behin jokoaren seigarrena: zortzi aste, otsailaren 1etik, hau da, astelehenetik, Aste Santura arte. Sakelakorako dagoen euskarazko aplikaziorik arrakastatsuena da, eta dozenaka milaka jokalari batu ditu egunero aurreko sasoietan. Izan ere, irailetik eta abendura bitarte jokatu zen aurreko...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192888/osasun-langileek-beste-hitzarmen-bat-eta-lan-baldintza-hobeak-eskatu-dituzte.htm
Gizartea
Osasun langileek beste hitzarmen bat eta lan baldintza hobeak eskatu dituzte
Greba eguna izan dute gaur Osakidetzako langileek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "Nekatuta" daudela diote, eta eskatu dute baliabide gehiago jartzeko euren esku: "Pertsonalak eta materialak".
Osasun langileek beste hitzarmen bat eta lan baldintza hobeak eskatu dituzte. Greba eguna izan dute gaur Osakidetzako langileek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. "Nekatuta" daudela diote, eta eskatu dute baliabide gehiago jartzeko euren esku: "Pertsonalak eta materialak".
Ez da koronabirusagatik bakarrik, baina Osakidetzako langileak lehertuta daude. Ez da azken urtean jasandako presioagatik soilik, baina okerrera egin du osasun langileen ongizate fisiko eta psikologikoak. «Nahikoa da!» dio Donostiako Bulebarrean egindako elkarretaratzeko pankartak; gorrian dagoen semaforo baten irudia ...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192889/marina-nunezen-azalik-gabe-erakusketa-ireki-du-kubo-kutxa-aretoak.htm
Kultura
Marina Nuñezen 'Azalik gabe' erakusketa ireki du Kubo Kutxa aretoak
Artistaren piezarik berrienak eta 30 urteko ibilbidearen sintesi lan bat jarri dituzte. Trantsizioan diren identitateez eta gizakiak teknologiarekin eta inguruarekin duen harremanaz dihardute. Apirilaren 25era arte bisitatu ahalko da erakusketa.
Marina Nuñezen 'Azalik gabe' erakusketa ireki du Kubo Kutxa aretoak. Artistaren piezarik berrienak eta 30 urteko ibilbidearen sintesi lan bat jarri dituzte. Trantsizioan diren identitateez eta gizakiak teknologiarekin eta inguruarekin duen harremanaz dihardute. Apirilaren 25era arte bisitatu ahalko da erakusketa.
Juan Luis Goenagaren koadroak batu, eta oso bestelako proposamen batekin ireki du urtea Donostiako Kubo Kutxa aretoak: Marina Nuñez artistak (Palencia, Espainia, 1966) aretorako berariaz osatu duen Azalik gabe erakusketarekin. Eskuz margotutako koadroak eta, batez ere, ordenagailu bidez egindako irudiak eta bideoak bil...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/192890/farceko-buruzagi-ohiak-prest-daude-justiziaren-erabakia-onartzeko.htm
Mundua
FARCeko buruzagi ohiak prest daude justiziaren erabakia onartzeko
Bakerako Justizia Bereziak hainbat bahiketa eta gerra krimen egotzi dizkie zortzi gerrillari ohiri. Leporatzen zaizkien delituak aitortuz gero, bost eta zortzi urte arteko zigorrak jasoko dituzte; aitortu ezean, hogei urte artekoak.
FARCeko buruzagi ohiak prest daude justiziaren erabakia onartzeko. Bakerako Justizia Bereziak hainbat bahiketa eta gerra krimen egotzi dizkie zortzi gerrillari ohiri. Leporatzen zaizkien delituak aitortuz gero, bost eta zortzi urte arteko zigorrak jasoko dituzte; aitortu ezean, hogei urte artekoak.
JEP Bakerako Justizia Bereziak har dezakeen neurririk gogorrena hartu zuen atzo FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak gerrilla ohiko zortzi buruzagiren aurka: bahiketaz eta gerra krimenez akusatu zituen. Zerrenda beltz horretan ageri direnak dira Rodrigo Londoño Timochenko, gerrilla ohiaren eta Kolonbiako Gobernua...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192891/mendigorrian-d-ereduan-matrikulatzeko-aukera-izango-dute-datorren-ikasturtetik-aurrera.htm
Gizartea
Mendigorrian D ereduan matrikulatzeko aukera izango dute datorren ikasturtetik aurrera
Behatokiak Nafarroako Gobernuari eskatu dio argitzeko zein baldintza bete behar dituzten ikastetxeetan D ereduko lerroak irekitzeko
Mendigorrian D ereduan matrikulatzeko aukera izango dute datorren ikasturtetik aurrera. Behatokiak Nafarroako Gobernuari eskatu dio argitzeko zein baldintza bete behar dituzten ikastetxeetan D ereduko lerroak irekitzeko
Azken hilabeteetako borrokaren ondoren, Mendigorriko (Nafarroa) gurasoek lortu dute helburua: datorren ikasturtean haurrak D ereduan matrikulatzeko aukera izango dute Mendigorriko Maria Espinal Olcoz ikastetxe publikoan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak azaldu duenez, gaur jaso dute berria Mendigorrian D eredua guraso t...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192892/europako-funtsen-dekretua-baliozkotu-dute-madrilen-eajren-eta-eh-bilduren-botoekin.htm
Ekonomia
Europako funtsen dekretua baliozkotu dute Madrilen, EAJren eta EH Bilduren botoekin
ERCk kontra bozkatuko zuela iragarri ostean, Espainiako Gobernua larri ibili da babesak bilatzeko. Voxen abstentzioa giltzarria izan da aurrera ateratzeko.
Europako funtsen dekretua baliozkotu dute Madrilen, EAJren eta EH Bilduren botoekin. ERCk kontra bozkatuko zuela iragarri ostean, Espainiako Gobernua larri ibili da babesak bilatzeko. Voxen abstentzioa giltzarria izan da aurrera ateratzeko.
Hortxe-hortxe egon da Espainiako Gobernua Europako funtsekin estropezu bat izateko. Gaur bozkatu da Diputatuen Kongresuan administrazioaren erreformarako lege dekretua, zeinak helburu duen arinago eta hobeto kudeatzea Batasunaren Next Generation programatik datozen funtsak. Eta ustekabekoren bat izan da. Pedro Sanchez...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192893/kopako-finala-apirilaren-3an-larunbatez.htm
Kirola
Kopako finala, apirilaren 3an, larunbatez
Realaren eta Athleticen arteko finala noiz izango den jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak. Zail ikusten da, ordea, harmailetan zaleak egotea. Horren inguruko azken erabakia finala jokatu baino hilabete lehenago hartuko da.
Kopako finala, apirilaren 3an, larunbatez. Realaren eta Athleticen arteko finala noiz izango den jakinarazi du Espainiako Futbol Federazioak. Zail ikusten da, ordea, harmailetan zaleak egotea. Horren inguruko azken erabakia finala jokatu baino hilabete lehenago hartuko da.
Espainiako Futbol Federazioak ofizial egin du: Athleticen eta Realaren arteko Kopako finala apirilaren 3an jokatuko da, espero baino egun bat lehenago, Sevillako Cartujan. Zail dirudiena, hala ere, zaleak egotea da. Federazioak oharrean dioenez, finala baino hilabete lehenago Espainiako Futbol Federazioa, bi klubak eta...
2021-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/192894/zertarako-aldatu-balio-duena-bada.htm
Kirola
Zertarako aldatu, balio duena bada
Athleticek aurrera egin du Espainiako Kopan, Alcoyano menderatuta. Aurreko kanporaketako gidoiari segi dio neurketak, eta markagailua iraulita lortu du sailkatzea.
Zertarako aldatu, balio duena bada. Athleticek aurrera egin du Espainiako Kopan, Alcoyano menderatuta. Aurreko kanporaketako gidoiari segi dio neurketak, eta markagailua iraulita lortu du sailkatzea.
Athleticek Espainiako Kopako final-laurdenak jokatuko ditu. Zuri-gorriek aurreko kanporaketako lezioa ikasita jokatu dute Alcoyanoren aurkako partida, eta ordukoan aurrera egiteko baliatu zuten eskema errepikatuta lortu dute lehiaketan segitzea. Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak lehengoari eutsiz eran egituratu du...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192916/nafarroako-ekonomia-83-txikitu-zen-iaz.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomia %8,3 txikitu zen iaz
Udazkeneko murrizketek jardueraren suspertzea moteldu dute.
Nafarroako ekonomia %8,3 txikitu zen iaz. Udazkeneko murrizketek jardueraren suspertzea moteldu dute.
Marka hautsi du Nafarroako ekonomiak 2020. urtean; markarik kaskarrena, alegia. Estatistika zehatzak daudenetik 2009. urtea izan zen barne produktu gordina gehien jaitsi zen urtea, %2,6ko uzkurtzearekin. Datu hori txiki utzi du pandemiaren lehen urteak, %8,3 txikitu baita lurraldeko ekonomia. Nastat estatistika erakun...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192917/gregorio-ordonez-omendu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Politika
Gregorio Ordoñez omendu du Eusko Legebiltzarrak
26 urte dira ETAk hil zuela.
Gregorio Ordoñez omendu du Eusko Legebiltzarrak. 26 urte dira ETAk hil zuela.
Joan den larunbatean bete ziren 26 urte ETAk Gregorio Ordoñez PPko legebiltzarkide izandakoa hil zuela tiroz, Donostian. Gaur egin dute urteurrena bete osteko lehen osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean, eta, saioa hasi aurretik, minutu bateko isilunea gorde dute Ordoñez zena oroitzeko. Aurrekontuei jarritako osoko zuze...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192918/osoko-zuzenketak-baztertu-ditu-eusko-legebiltzarrak.htm
Politika
Osoko zuzenketak baztertu ditu Eusko Legebiltzarrak
2021erako aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatzeko saioa egin dute. EAJren eta PSE-EEren botoek ahalbidetu dute proiektuaren tramitazioak aurrera egitea.
Osoko zuzenketak baztertu ditu Eusko Legebiltzarrak. 2021erako aurrekontu proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatzeko saioa egin dute. EAJren eta PSE-EEren botoek ahalbidetu dute proiektuaren tramitazioak aurrera egitea.
Eusko Legebiltzarrak otsailaren 11n emango dio behin betiko onespena Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontu proiektuari. Oposizioko talde politiko guztiek, ordea, osoko zuzenketak aurkeztu dituzte, eta horiek eztabaidatzeko saioa egin dute Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Sorpresarik ez: EAJk eta PSE-EEk bazte...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192919/manu-aierdik-dimisioa-aurkeztu-du.htm
Politika
Manu Aierdik dimisioa aurkeztu du
'Davalor auziak' «sortutako egoera politiko eta mediatikoa» izan da dimisioa emateko arrazoia. Adierazi du «lasai» dagoela bere egoera judizialari dagokionez. Aierdiren soslaia, hemen.
Manu Aierdik dimisioa aurkeztu du. 'Davalor auziak' «sortutako egoera politiko eta mediatikoa» izan da dimisioa emateko arrazoia. Adierazi du «lasai» dagoela bere egoera judizialari dagokionez. Aierdiren soslaia, hemen.
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Kontseilaritza utzi du Manu Aierdik. Eguerdian eginiko prentsaurrekoan eman du dimisioaren berri, Espainiako Auzitegi Gorenak haren aurka irekitako auzia dela medio. Aierdik adierazi du, «ikertua ez dela sinetsita», bere abokatuek argibide eskaera bat erregistratu zutela Auziteg...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192920/siemens-gamesa-irabaziak-biltzen-hasi-da-berriz.htm
Ekonomia
Siemens Gamesa irabaziak biltzen hasi da berriz
BBVAk %63 gutxiago irabazi du, baina dibidendua banatuko du.
Siemens Gamesa irabaziak biltzen hasi da berriz. BBVAk %63 gutxiago irabazi du, baina dibidendua banatuko du.
Siemens Gamesak 11 milioi irabazi zituen 2020ko azken hiruhilekoan, eta atzean utzi zuen galera handiko garai bat. 2019ko urritik 2020ko irailera doan urtean —epe hori aukeratu du Siemens Gamesaren bere finantza urte gisa— 918 milioi euro galdu zituen Zamudion egoitza duen konpainiak, koronabirusaren krisiari batu ziol...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192921/nafarroako-ekonomiaren-lemazaina.htm
Politika
Nafarroako ekonomiaren lemazaina
2012tik 2015era EAJko Napar Buru Batzarreko lehendakaria izan zen, Nafarroako Gobernuko presidenteordetza hartu arte. Uxue Barkosen gobernuaren lema ekonomikoa eraman zuen.
Nafarroako ekonomiaren lemazaina. 2012tik 2015era EAJko Napar Buru Batzarreko lehendakaria izan zen, Nafarroako Gobernuko presidenteordetza hartu arte. Uxue Barkosen gobernuaren lema ekonomikoa eraman zuen.
Duela hamar urte agertu zen politikan Manu Aierdi, oharkabean, eta, bere zoritxarrerako, atzeko atetik utzi beharko du gobernua. Abenduaren 14an, erabat ezustean hartu zuen Auzitegi Gorenak Davalor auzian bere aurkako auzi judiziala ireki izana, baina aurreko legealdiaren amaieran UPNk ohartarazia zion Sodenaren gainek...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192922/kataluniako-bozen-datari-eutsi-diote-auzitegiek.htm
Mundua
Kataluniako bozen datari eutsi diote auzitegiek
Generalitateak egindako azken inkestaren arabera, ERCk irabaziko lituzke hauteskundeak 35 eta 36 eserleku artean lortuta. Hirugarren graduarekin irten dira preso zeuden buruzagi independentistak.
Kataluniako bozen datari eutsi diote auzitegiek. Generalitateak egindako azken inkestaren arabera, ERCk irabaziko lituzke hauteskundeak 35 eta 36 eserleku artean lortuta. Hirugarren graduarekin irten dira preso zeuden buruzagi independentistak.
Otsailaren 14an egingo dituzte Kataluniako hauteskundeak. Hala berretsi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Hasieran, auzitegiak otsailaren 8a jarri zuen erabakia hartzeko azken egun gisara, baina, azkenean, kanpaina hasi den egun berean jakinarazi du. Hauteskundeak otsailaren 14an egitearen alde mintzatu da aurrez Katal...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192923/europako-batzordearen-baiezkoa-jaso-du-astrazenecaren-txertoak.htm
Mundua
Europako Batzordearen baiezkoa jaso du AstraZenecaren txertoak
Bruselak argitara eman du botika etxearekin sinatutako kontratua, baina txertoarengatik zenbat ordaindu duen zehaztu gabe; 'Der Spiegel'-en arabera, 870 milioi eurokoa da. Johnson&Johnson etxearen txertoak %66ko eraginkortasuna frogatu du. Baimendutako beste txertoen kasuan ez bezala, azken horretan nahikoa da dosi bak...
Europako Batzordearen baiezkoa jaso du AstraZenecaren txertoak. Bruselak argitara eman du botika etxearekin sinatutako kontratua, baina txertoarengatik zenbat ordaindu duen zehaztu gabe; 'Der Spiegel'-en arabera, 870 milioi eurokoa da. Johnson&Johnson etxearen txertoak %66ko eraginkortasuna frogatu du. Baimendutako bes...
Europako Batzordeak AstraZenecaren txertoa baimendu du, EMA Sendagaien Europako Agentziaren iritzi positiboa jaso ostean. Hala, erakundeak ontzat ematen duen hirugarren txertoa da botika etxe horrena, aurrez Modernarena eta Pfizerrena baimendu baitzituen. Erresuma Batuan, Brasilen eta Hegoafrikan egin dituzte probak bo...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192924/herri-akusazio-gisa-onartu-dituztela-jakinarazi-diete-hainbat-entitateri.htm
Gizartea
Herri akusazio gisa onartu dituztela jakinarazi diete hainbat entitateri
Durangoko Instrukzioko 1. Epaitegiak Ekologistak Martxan eta zabortegiaren inguruko herrietako udalak onartu ditu, besteak beste, ingurumenaren aurka deliturik egin ote den ikertzeko kausan
Herri akusazio gisa onartu dituztela jakinarazi diete hainbat entitateri. Durangoko Instrukzioko 1. Epaitegiak Ekologistak Martxan eta zabortegiaren inguruko herrietako udalak onartu ditu, besteak beste, ingurumenaren aurka deliturik egin ote den ikertzeko kausan
Ekologistak Martxan-ek jakinarazi duenez, bai haiek bai beste hainbat entitate onartu ditu Durangoko Instrukzioko 1. Epaitegiak, Zaldibarko zabortegian (Bizkaia) ingurumenaren aurka deliturik egin ote den ikertzeko kausan. Ekologisten arabera, beste entitate horiek dira «bi ingurumen elkarte», Zaldibar, Ermua (Bizkaia)...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192925/aratusterik-ez-da-izango-bilbon.htm
Bizigiro
Aratusterik ez da izango Bilbon
Ardura kolektiboagatik hartu du erabakia Jai Batzorde Mistoak, aho batez. Erantzukizunez, nahi duenak norbere etxetik inauteriak ospatzeko «magia egitera» animatu dituzte herritarrak.
Aratusterik ez da izango Bilbon. Ardura kolektiboagatik hartu du erabakia Jai Batzorde Mistoak, aho batez. Erantzukizunez, nahi duenak norbere etxetik inauteriak ospatzeko «magia egitera» animatu dituzte herritarrak.
Jakina zena, konfirmatu dute: Bilbon aurten ez da aratusterik ospatuko. Otsailaren 6tik 16ra bitartean egin behar ziren aratusteak, baina pandemia egoera aintzat hartuta Jai Batzorde Mistoak ospakizunik ez egitea erabaki du, eta herritarrei eskatu die erantzukizunez jokatzeko eta arduratsuak izateko. Bilbo gune gorria...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192926/beste-1517-lagunek-eman-dute-positibo-hegoaldean-eta-73-da-positibo-tasa.htm
Gizartea
Beste 1.517 lagunek eman dute positibo Hegoaldean, eta %7,3 da positibo tasa
Osakidetzako eta Osasunbideako ospitaleetan 914 gaixo daude; horietako 172, ZIUetan.
Beste 1.517 lagunek eman dute positibo Hegoaldean, eta %7,3 da positibo tasa. Osakidetzako eta Osasunbideako ospitaleetan 914 gaixo daude; horietako 172, ZIUetan.
Hanpatuta dabil koronabirusa, eta horren seinale dira gaurko datuak: beste 1.517 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, eta azaroaren 13tik erregistratutako kopururik txarrena da —1.640 kasu berri izan ziren egun hartan—. Egindako proba kopurua ere nabarmen igo da, eta, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobern...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192927/athleticek-betisen-aurka-jokatuko-ditu-kopako-final-laurdenak.htm
Kirola
Athleticek Betisen aurka jokatuko ditu Kopako final-laurdenak
Sevillan (Espainia) jokatuko dute otsailaren 2an, 3an edo 4an. Betisek Reala kaleratu zuen final-zortzirenetan.
Athleticek Betisen aurka jokatuko ditu Kopako final-laurdenak. Sevillan (Espainia) jokatuko dute otsailaren 2an, 3an edo 4an. Betisek Reala kaleratu zuen final-zortzirenetan.
Athleticek Betisen aurka lortu beharko du Espainiako Kopako finalerdietarako sailkatzea. Hala egokitu da, gaur Espainiako Futbol Federazioak bere egoitzan egin duen zozketan; aurreko kanporaketetan ez bezala, kasu honetan zozketa librea izan da, baldintzarik gabekoa. Otsailaren 2an, 3an edo 4an jokatuko dute kanporaket...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192928/bizitzako-oztopoak-gaindituz-aurrera.htm
Bizigiro
Bizitzako oztopoak gaindituz, aurrera
Bizi esperientzia gogorrak izan dituzten hiru herritarren testigantzak jasoko ditu biharko ‘Bizigiro’ sailak. Zer egoera pairatu behar izan dituzten eta zer gainditze bide hautatu dituzten azalduko dute lehen pertsonan.
Bizitzako oztopoak gaindituz, aurrera. Bizi esperientzia gogorrak izan dituzten hiru herritarren testigantzak jasoko ditu biharko ‘Bizigiro’ sailak. Zer egoera pairatu behar izan dituzten eta zer gainditze bide hautatu dituzten azalduko dute lehen pertsonan.
Izaro Lasak, Fernando Mitxelenak eta Alain Irazuk oso bizitza ezberdinak izan dituzte, baina denek egin behar izan diete aurre hainbat gaitz, istripu eta ezbeharri. Lasak heriotza presente izan du bizitzan modu askotan: ahizparen suizidioa, aitaren suizidio saialdiak, beste ahizpa baten istripua, eta, azkenik, koman ut...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192929/bertze-hiru-preso-hurbilduko-dituzte-eta-bi-euskal-herriratu.htm
Politika
Bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu
Sergio Polo Escobes eta Gorka Vidal Alvaro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Juan Ramon Karasatorre Aldaz El Duesora hurbilduko dute; Ibai Beobide Arza, Burgosera; eta Mattin Sarasola Iarzabal, Dueñasera.
Bertze hiru preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu. Sergio Polo Escobes eta Gorka Vidal Alvaro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Juan Ramon Karasatorre Aldaz El Duesora hurbilduko dute; Ibai Beobide Arza, Burgosera; eta Mattin Sarasola Iarzabal, Dueñasera.
Espainiako Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, bertze bortz preso mugituko dituzte laster: hiru Euskal Herri ingurura hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herrira ekarriko dituzte, Zaballako espetxera. Sergio Polo Escobes eta Gorka Vidal Alvaro dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballako kartzelara ekarriko dituzte (...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192930/elak-kargu-hartu-die-eh-bilduri-eta-eajri-europako-funtsen-alde-egiteagatik.htm
Ekonomia
ELAk kargu hartu die EH Bilduri eta EAJri, Europako funtsen alde egiteagatik
Salatu du Espainiako Gobernuaren dekretuari emandako babesak «oniritzia» ematen diela eskubide sozial eta laboralen murrizketei.
ELAk kargu hartu die EH Bilduri eta EAJri, Europako funtsen alde egiteagatik. Salatu du Espainiako Gobernuaren dekretuari emandako babesak «oniritzia» ematen diela eskubide sozial eta laboralen murrizketei.
ELAk kargu hartu die EAJri eta EH Bilduri Espainiako Kongresuan Europako funtsen banaketa ahalbidetuko duen dekretua babesteagatik, eta, bi alderdi abertzaleen artean, bereziki, bigarenari egin dio errieta, «ezkerrekoa» delako. Espainiako Gobernuko kide Unidas Podemosen jarrera ere kritikatu du arrazoi beragatik. Europ...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/192931/portugalgo-parlamentuak-eutanasia-legeztatzearen-alde-egin-du.htm
Mundua
Portugalgo Parlamentuak eutanasia legeztatzearen alde egin du
Testua herrialdeko presidentearen esku dago orain: hori onartu, Auzitegi Konstituzionalera bidali edo betoa ezarri liezaioke. Kontra bozkatu dute PSko diputatu batzuek, komunistek, eskuinak eta eskuin muturrak.
Portugalgo Parlamentuak eutanasia legeztatzearen alde egin du. Testua herrialdeko presidentearen esku dago orain: hori onartu, Auzitegi Konstituzionalera bidali edo betoa ezarri liezaioke. Kontra bozkatu dute PSko diputatu batzuek, komunistek, eskuinak eta eskuin muturrak.
Abortua eta sexu bereko pertsonen arteko ezkontza legeztatu ostean, Portugalgo Parlamentuak eutanasia despenalizatzearen alde bozkatu du. Gehiengo katolikoa duen herrialdea hori egiten duen zazpigarren estatua bilakatu da, eta orain Marcelo Rebelo de Sousa presidente kontserbadorearen erabakiaren zain geratu da indarre...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192932/ahtaren-kontrako-protesta-egin-dute-italiak-irunean-duen-kontsuletxean.htm
Gizartea
AHTaren kontrako protesta egin dute Italiak Iruñean duen kontsuletxean
Susa ibarrarekiko elkartasuna adierazteko pankartak eskegi dituzte bi ekintzailek.
AHTaren kontrako protesta egin dute Italiak Iruñean duen kontsuletxean. Susa ibarrarekiko elkartasuna adierazteko pankartak eskegi dituzte bi ekintzailek.
Italiako iparraldeko Susa ibarrean eraiki nahi duten abiadura handiko trenaren aurkako mugimenduari elkartasuna adierazteko ekintza gauzatu dute Mugitu! taldeko bi ekintzailek gaur goizean Iruñean, Italiak duen kontsuletxean. Egoitzako balkoira igo dira ekintzaileak, aldameneko eraikinean jarrita dagoen aldamioa erabi...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192933/bi-emanaldi-antolatu-dituzte-torturaren-egunaren-harira.htm
Politika
Bi emanaldi antolatu dituzte torturaren egunaren harira
40 urte beteko dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Zizurkilen eta Bilbon izango dira ekitaldiak, 13an.
Bi emanaldi antolatu dituzte torturaren egunaren harira. 40 urte beteko dira Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Zizurkilen eta Bilbon izango dira ekitaldiak, 13an.
40 urte beteko dira aurten, otsailaren 13an, Joxe Arregi torturatuta hil zutenetik. Arregi eta beste torturatu guztiak gogoan hartzeko, Egiari Zor fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu. Zizurkilen (Gipuzkoa), Arregiren jaioterrian, 12:00etan izango da, Joxe Arregi Plazan. Bilbon, berriz, Alfonso Sastreren Zutoin Be...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192935/marixol-iparragirre-absolbitu-egin-dute-oviedoko-komisariaren-aurkako-atentatuagatik.htm
Politika
Marixol Iparragirre absolbitu egin dute Oviedoko komisariaren aurkako atentatuagatik
Espainiako Auzitegi Nazionalak esan du ez dagoela nahikoa frogarik 1997ko atentatuarekin lotzeko. Kausa horregatik zigorra bete zuen Frantzian.
Marixol Iparragirre absolbitu egin dute Oviedoko komisariaren aurkako atentatuagatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak esan du ez dagoela nahikoa frogarik 1997ko atentatuarekin lotzeko. Kausa horregatik zigorra bete zuen Frantzian.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du nahikoa frogarik ikusi Marixol Iparragirre 1997ko Oviedoko atentatuarekin zuzenean lotzeko. Hortaz, kausa horretan absolbitu egin dute. Fiskaltzak 71 urte eskatzen zizkion, atentatu hori aginduta bost delituren erantzule gisa: bat, «hondamendi terrorista» sortzeagatik; hiru, «hilket...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192936/foro-sozialak-uste-du-torturaren-biktimak-ofizialki-aitortzeko-urratsak-egin-behar-dituztela-nafarroan.htm
Politika
Foro Sozialak uste du torturaren biktimak ofizialki aitortzeko urratsak egin behar dituztela Nafarroan
Foro Sozialak gogorarazi du biktima guztiek egia jakiteko zein justizia eta erreparazioa izateko eskubidea dutela
Foro Sozialak uste du torturaren biktimak ofizialki aitortzeko urratsak egin behar dituztela Nafarroan. Foro Sozialak gogorarazi du biktima guztiek egia jakiteko zein justizia eta erreparazioa izateko eskubidea dutela
Bilera egin dute gaur Nafarroako Foro Sozial Iraunkorreko ordezkariek eta Aztnugal moduan ezaguna den auziko ordezkariek. Bertan, Aztnugal-eko ordezkariek hainbat dokumentu aurkeztu dituzten: tortura salaketak ez ikertzeagatik Espainiak jasotako hiru zigorrak eta Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak egindako t...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192937/metalgintzako-itunen-eskutik-asko-gutxitu-dira-hitzarmenik-gabeko-langileak.htm
Ekonomia
Metalgintzako itunen eskutik, asko gutxitu dira hitzarmenik gabeko langileak
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore pribatuko soldatapeko 335.122 langilek dute lan hitzarmen eguneratua, langile horien %55,4k
Metalgintzako itunen eskutik, asko gutxitu dira hitzarmenik gabeko langileak. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore pribatuko soldatapeko 335.122 langilek dute lan hitzarmen eguneratua, langile horien %55,4k
Pandemiak ez du erabat eten negoziazio kolektiboa. Urte «positiboa» izan dela uste du Lan Harremanen Kontseiluak, gutxitu egin baitira lan hitzarmenen babesa ez dutenen kopurua —%15,3tik %9,8ra—, eta ituna berritu behar dutenena —%47,4tik %34,8—. Horrenbestez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore pribatuko soldatap...
2021-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/192938/ostalariek-auzitara-joko-dute-eremu-gorriko-negozioak-ixteko-erabakiaren-aurka.htm
Ekonomia
Ostalariek auzitara joko dute, eremu gorriko negozioak ixteko erabakiaren aurka
Eusko Jaurlaritzak bere erabakia ez duela behar bezala argudiatu salatu dute.
Ostalariek auzitara joko dute, eremu gorriko negozioak ixteko erabakiaren aurka. Eusko Jaurlaritzak bere erabakia ez duela behar bezala argudiatu salatu dute.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalaritza elkarteek helegitea aurkeztuko dute EAEko Auzitegi Nagusian, gune gorrian sartzen diren udalerrietako establezimenduak ixtera behartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurka. Sektorea ixteko irizpideak «berraztertzeko» eskatu diote auzitegiari, Jaurlaritzak erabakia...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192969/zorionez-buelta-eman-nuen-bestela-garondoan-joko-ninduketen.htm
Politika
«Zorionez, buelta eman nuen: bestela, garondoan joko ninduketen»
Foam pilotek ere zauri larriak eragiten dituzte. Nahuel Gomez Rodriguezi matelezurra hautsi zion Ertzaintzaren pilotakada batek, lanetik etxera bueltan zihoan, urtarrilaren 20an. «Han nengoelako jo ninduten». Bilboko neska gazte bati ere matelezurra puskatu zioten 2019ko apirilean, foam pilota bat botata. «Asteak» pasa...
«Zorionez, buelta eman nuen: bestela, garondoan joko ninduketen». Foam pilotek ere zauri larriak eragiten dituzte. Nahuel Gomez Rodriguezi matelezurra hautsi zion Ertzaintzaren pilotakada batek, lanetik etxera bueltan zihoan, urtarrilaren 20an. «Han nengoelako jo ninduten». Bilboko neska gazte bati ere matelezurra pusk...
Senda-agiria jaso berri, «hobeto» dago Nahuel Gomez Rodriguez Donostiako gaztea (Mendoza, Argentina, 1996), baina ez zaio erraz ahantziko joan den urtarrilaren 20an gertatua. Ertzaintzak botatako foam pilotakada batek matelezurra puskatu zion, eta bi egun igaro behar izan ditu Donostia ospitalean. Kolpea hartu eta bih...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192970/jokoaren-legea-aldatzeko-zain.htm
Gizartea
Jokoaren legea aldatzeko zain
Iruñeko Udalak urtebetez eutsiko dio joko etxe gehiago zabaltzeko debekuari. Aralar ludopaten elkarteak arau berrian «prebentzioa» jorra dezala eskatu dio gobernuari.
Jokoaren legea aldatzeko zain. Iruñeko Udalak urtebetez eutsiko dio joko etxe gehiago zabaltzeko debekuari. Aralar ludopaten elkarteak arau berrian «prebentzioa» jorra dezala eskatu dio gobernuari.
Nafarroan gero eta gehiago dira joko eta apustu etxeen kontrako taldeak. Duela urtebete, plataforma batean egin zuten bat Iruñerriko guztiek, eta manifestaziora deitu zituzten herritarrak. Aralar ludopaten elkarteko kideak ere han izan ziren. Eskertu egin dute herritarren presio hori, eta garbi daukate lan horrek lagun...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/192971/indar-harremana-azkartzeko.htm
Ekonomia
Indar harremana azkartzeko
'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboak Ipar Euskal Herriko ehun bat ostalari biltzen ditu, eta azaroan sortu zen. Euskal Elkargoko ordezkarien jokamoldea salatu zuten, astelehenean, Saran, baita asurantza etxe eta banketxeena ere. Ekintzekin segitzeko asmoa du taldeak, eta geroan irautekoa.
Indar harremana azkartzeko. 'Kasu, kasu, ostalariak kexu' kolektiboak Ipar Euskal Herriko ehun bat ostalari biltzen ditu, eta azaroan sortu zen. Euskal Elkargoko ordezkarien jokamoldea salatu zuten, astelehenean, Saran, baita asurantza etxe eta banketxeena ere. Ekintzekin segitzeko asmoa du taldeak, eta geroan irauteko...
Ehun kidetarat helduta, Kasu, kasu, ostalariak kexu kolektiboak indartsuago sentitzen du bere burua. Euskal Elkargoak erakutsitako «errespetu eskasa» salatu zuen, astelehenean, Sarako Pleka trinketean egindako prentsaitzineko masiboan. Enpresen lur zerga apaltzeko eta terrazen kitantzen kentzeko eskatzen dute, kinka ga...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192972/osakidetzako-ziuetan-151-lagun-daude-lehen-olatutik-erregistratutako-kopururik-handiena.htm
Gizartea
Osakidetzako ZIUetan 151 lagun daude; lehen olatutik erregistratutako kopururik handiena
Hego Euskal Herrian 1.286 positibo atzeman zituzten atzo, azken hiru egunetan baino gutxiago. Positibo tasa, ordea, berdina da: %7,3.
Osakidetzako ZIUetan 151 lagun daude; lehen olatutik erregistratutako kopururik handiena. Hego Euskal Herrian 1.286 positibo atzeman zituzten atzo, azken hiru egunetan baino gutxiago. Positibo tasa, ordea, berdina da: %7,3.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 151 lagun daude Zaintza Intentsiboetako Unitatean. Atzo baino 11 gehiago dira, hirugarren olatuko kopuru handiena, eta bigarren olatuan ere ez zen halako kopururik erregistratu. Osakidetzak jakinarazi duenez, 88 lagun ospitaleratu zituzten atzo. Nafarroako Gobernuak ez du datu hori ematen...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192973/memoria-poliedrikoa-aldarrikatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
«Memoria poliedrikoa» aldarrikatu du Foro Sozialak
Urteroko batzarra egin du plataformak
«Memoria poliedrikoa» aldarrikatu du Foro Sozialak. Urteroko batzarra egin du plataformak
Foro Sozial Iraunkorrak urteroko batzarra egin du, gaur, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean, eta memoriaren auzian «blokeo fasea» gainditzera deitu du. Plataformaren arabera, horretarako beharrezkoa da «memoria poliedrikoa» eraikitzea, «kontakizun guztiak egin ahal izateko». Presoak eta biktimak «kontaki...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192974/gure-esku-ren-tripontzia-sariaren-zenbaki-irabazlea-muxikan-saldu-da.htm
Politika
Gure Esku-ren ‘Tripontzia’ sariaren zenbaki irabazlea Muxikan saldu da
Gure Esku-ren ‘Tripontzia’ sariaren zenbaki irabazlea Muxikan saldu da.
Gure Esku burujabetzearen aldeko dinamikaren Tripontzia sariaren zenbaki irabazlea Muxikan (Bizkaia) saldu da: 20.282. 30.000 euroko sari nagusia zenbaki horren Diaspora serieak irabazi du. Bigarren zenbaki sariduna Beasainen (Gipuzkoa) saldu da: 13.402. Tripontzia burujabetzara bidean komiki digitalaren salmenta susta...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192975/korsikan-protesta-egin-dute-presoen-eskubideen-alde.htm
Mundua
Korsikan protesta egin dute presoen eskubideen alde
Lau urte dira Pierre Alessandrik eta Alain Ferrandik baldintzapeko askatasuna jaso dezaketela, baina Frantziak ez die ezta DPS estatusa kendu ere. Yvan Colonna aurten irten liteke espetxetik.
Korsikan protesta egin dute presoen eskubideen alde. Lau urte dira Pierre Alessandrik eta Alain Ferrandik baldintzapeko askatasuna jaso dezaketela, baina Frantziak ez die ezta DPS estatusa kendu ere. Yvan Colonna aurten irten liteke espetxetik.
Korsikako nazionalisten lehen agintaldiaren amaiera iristear dela, Gilles Simeoni irlako presidenteak eta Jean-Guy Talamoni Asanbleako presidenteak ez dute lortu aurrerapausorik ematea aldarrikapen historikoen aferan. Arrazoi eta baldintza askoren ondorio da errealitate hori, baina Frantziako Gobernuak urteotan izan du...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192976/sophie-xeon-dj-abeslari-eta-ekoizlea-zendu-da.htm
Kultura
Sophie Xeon DJ, abeslari eta ekoizlea zendu da
Nazioarteko musikari entzutetsuekin lan egin zuen, eta soinu berrien sustatzailea izan zen. 34 urte zituen.
Sophie Xeon DJ, abeslari eta ekoizlea zendu da. Nazioarteko musikari entzutetsuekin lan egin zuen, eta soinu berrien sustatzailea izan zen. 34 urte zituen.
Haren ibilbidea errekonozitua eta goraipatua izan bada ere, Sophie Xeon (Glasgow, 1986 - Atenas, 2021), Sophie, itzalean jardun zen hainbat urtez. Madonna, Lady Gaga, Diplo, Charli XCX edota Vince Staplesekin kolaborazio arrakastatsuak egiten zituen bitartean, ez zen jendaurrean agertzen; fokuetatik kanpo aritzen zen. ...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192977/eibarrek-ezinean-segitzen-du-ipuruan.htm
Kirola
Eibarrek ezinean segitzen du Ipuruan
Partida ona jokatu, eta nagusi izan arren, ez ditu bere gol aukera baliatu Jose Luis Mendilibarren taldeak, eta 0-2 galdu du Jose Luis Mendilibarren taldeak.
Eibarrek ezinean segitzen du Ipuruan. Partida ona jokatu, eta nagusi izan arren, ez ditu bere gol aukera baliatu Jose Luis Mendilibarren taldeak, eta 0-2 galdu du Jose Luis Mendilibarren taldeak.
Gola da futbolaren oinarria, golik gabe beste osagai guztiek ez dute ezertarako balio. Golik sartu gabe ezinezkoa da irabaztea, eta, berdintzea, zaila. Hori gertatu zaio Eibarri, Ipuruan, Sevillaren aurkako partidan. Gipuzkoarrak ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina ez dute joko ona goletan bilakatzerik izan, et...
2021-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/192978/mikel-arrieta-presoaren-lagun-batek-istripua-izan-du-soriako-espetxetik-bueltan.htm
Politika
Mikel Arrieta presoaren lagun batek istripua izan du Soriako espetxetik bueltan
Orein talde bat errepidean sartuta, haren kontra egin du talka autoak. Kristala hautsi zaio, baina gidariak ez du kalte fisikorik izan, Etxerat-en arabera. Aurken Sola presoari bisitan zihoan lagun batek ere ezbeharra izan du, gurpila lehertuta. Etxerat-ek salatu du presoak hurbilduta ere errepideko arriskuak segitzen ...
Mikel Arrieta presoaren lagun batek istripua izan du Soriako espetxetik bueltan. Orein talde bat errepidean sartuta, haren kontra egin du talka autoak. Kristala hautsi zaio, baina gidariak ez du kalte fisikorik izan, Etxerat-en arabera. Aurken Sola presoari bisitan zihoan lagun batek ere ezbeharra izan du, gurpila lehe...
Euskal presoei bisitan joaterakoan gertaturiko istripu baten eta ezbehar baten berri eman du gaur Etxerat-ek. Mikel Arrieta Llopis euskal preso errenteriarrari bisitan zihoan lagun batek izan du auto istripua, Soriako espetxetik bueltan (260 kilometro). Etxerat-ek jakinarazi duenez, orein talde bat sartu zaio errepidea...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/192979/enplegu-duinaren-alde-inplikatu-dadila-eskatu-diote-administrazioari.htm
Ekonomia
Enplegu «duinaren» alde inplikatu dadila eskatu diote administrazioari
50 langile batzordek eta kolektibok, indarrak batu, eta «administrazioen axolagabetasuna» salatu dute Gasteizen eginiko manifestazio batean: «Zuen pasibotasuna, gure izurritea».
Enplegu «duinaren» alde inplikatu dadila eskatu diote administrazioari. 50 langile batzordek eta kolektibok, indarrak batu, eta «administrazioen axolagabetasuna» salatu dute Gasteizen eginiko manifestazio batean: «Zuen pasibotasuna, gure izurritea».
Birusak gogor jo ditu hainbat sektore. Murrizketak egin dituzte enpresa askotan, eta baita hainbat langile kaleratu ere. Negozio batzuek ere ateak itxi dituzte, egoerak behartuta. Osasun krisia hasi geroztik, beraz, hainbat izan dira kalera protestatzera eta beren egoera salatzera ateratzea erabaki duten beharginak, er...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/192980/saria-luzapenean.htm
Kirola
Saria, luzapenean
Realak bana berdindu du Vila-realen zelaian. Azken unean sartu du berdinketaren gola Isakek. Txuri-urdinek txukun jokatu dute, ekimena izan dute, baina, beste behin, hainbat gol aukera huts egin dituzte, eta esku hutsik amaitzear egon dira.
Saria, luzapenean. Realak bana berdindu du Vila-realen zelaian. Azken unean sartu du berdinketaren gola Isakek. Txuri-urdinek txukun jokatu dute, ekimena izan dute, baina, beste behin, hainbat gol aukera huts egin dituzte, eta esku hutsik amaitzear egon dira.
Realak kolpe bat bestearen atzetik hartu du azken asteetan: Espainiako Superkopako final-erdietan penaltietan galdu zuen Bartzelonaren kontra, gero 2-0 irabazten ari zen Betisen kontrako partidaren berdinketa, eta bukatzeko talde beraren kontra Espainiako Kopatik kanpo geratzea. Oraingoan ere beste kolpe bat hartzear e...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/193012/edozein-tokitatik-etortzen-zen-jendea-baita-ameriketatik-ere.htm
Gizartea
«Edozein tokitatik etortzen zen jendea, baita Ameriketatik ere»
Azpiazuk 'Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala' liburua kaleratu berri du. Ikasleetako bat emakumea izatea da harritu duten gauzetako bat; beste bat, berriz, kanpoko hainbeste ikasle izatea.
«Edozein tokitatik etortzen zen jendea, baita Ameriketatik ere». Azpiazuk 'Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen historia soziala' liburua kaleratu berri du. Ikasleetako bat emakumea izatea da harritu duten gauzetako bat; beste bat, berriz, kanpoko hainbeste ikasle izatea.
Rodrigo Mercado de Zuazola gotzainak aginduta eraiki zuten Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea, eta 1542tik 1901era egon zen martxan. Herriko bizimoduan nolako eragina izan zuen ikertu du Jose Antonio Azpiazu historiagileak (Legazpi, 1944) Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatearen historia soziala liburuan. Ikasleek...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/193013/lehenengo-estimulua-kobetan-sartzea-izaten-da.htm
Bizigiro
«Lehenengo estimulua kobetan sartzea izaten da»
Gernika-Lumoko (Bizkaia) Ades espeleologia elkarteak orain arte ezezaguna zen kobazulo bat topatu du Amoroto inguruan. Jakinarazi dute bertan aztarna paleontologikoak eta arkeologikoak aurkitu dituztela.
«Lehenengo estimulua kobetan sartzea izaten da». Gernika-Lumoko (Bizkaia) Ades espeleologia elkarteak orain arte ezezaguna zen kobazulo bat topatu du Amoroto inguruan. Jakinarazi dute bertan aztarna paleontologikoak eta arkeologikoak aurkitu dituztela.
Beste hainbat kide bezala, gaztetan, «lurpeko munduak erakarrita» ekin zion Oier Gorosabelek (Eibar, Gipuzkoa, 1972) koben eta haitzuloen mundu sakonean murgiltzeari. Geroztik, Ades elkartean, Gernika-Lumo (Bizkaia) inguruetako kobazuloak ikertzen igarotzen du bere denbora librea. Izan ere, azpimarratu duenez, espeleol...
2021-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/193014/1036-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
1.036 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Positiboen tasa %7 da. Gora doa oraindik ere ZIUetan daudenen kopuruak: Osakidetzan 157 lagun daude, atzo baino sei gehiago.
1.036 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Positiboen tasa %7 da. Gora doa oraindik ere ZIUetan daudenen kopuruak: Osakidetzan 157 lagun daude, atzo baino sei gehiago.
Ospitaleetako zama gero eta handiagoa bilakatzen ari da egunetik egunera COVID-19aren ondorioz. Eusko Jaurlaritzak dioenez, atzo 157 lagun zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, bezperan baino hamar pertsona gehiago. ZIUetara ez ezik, erietxera eramandako gaixo kopurua ere emendat...
2021-2-1
https://www.berria.eus/albisteak/193015/gozamena-musika-bihurtuta.htm
Bizigiro
Gozamena musika bihurtuta
Los Incansables txarangak iaz bete zituen 50 urte, eta, COVID-19aren eraginez ospakizunak itzalean gelditu ondoren, disko-liburu bat kaleratu berri dute, hainbat istorio, bitxikeria, argazki eta abesti bilduta. 1970etik txarangako partaide da Joaquin Ortega 'Canario'; Igor Agirre 2016an sartu zen taldean.
Gozamena musika bihurtuta. Los Incansables txarangak iaz bete zituen 50 urte, eta, COVID-19aren eraginez ospakizunak itzalean gelditu ondoren, disko-liburu bat kaleratu berri dute, hainbat istorio, bitxikeria, argazki eta abesti bilduta. 1970etik txarangako partaide da Joaquin Ortega 'Canario'; Igor Agirre 2016an sartu...
«Boom baten modukoa izan zen hasiera hura», gogoratu du Joaquin Ortega Canario hernaniarrak (1951). Los Incansables txaranga aipatu, eta derrigor dago azpimarratu beharra Canarioren lana; bera da hasiera-hasieratik taldean jarraitzen duen partaide bakarra. 50 urte igaro dira jada 1970ean Astigarragako Ergobia auzoan bo...