date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2021-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/192538/lau-pertsona-atxilotu-dituzte-donostiako-parte-zaharrean.htm
Gizartea
Lau pertsona atxilotu dituzte Donostiako Parte Zaharrean
Istiluak izan dira sansebastianak ospatzen ari ziren herritar batzuen eta ertzainen artean.
Lau pertsona atxilotu dituzte Donostiako Parte Zaharrean. Istiluak izan dira sansebastianak ospatzen ari ziren herritar batzuen eta ertzainen artean.
Asteburuan liskarrak izan dira Donostiako Parte Zaharrean herritar ugariren eta ertzainen artean, kale edanerako asmoz ari zirelakoan, Polizia herritar taldeak desegitera joandakoan. Gaur, San Sebastian egunez, Poliziaren presentzia ugaritu egin da, eta iluntzean liskarrak izan dira. Jaurlaritzako Segurtasun Saileko i...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192560/jotzeko-egingo-dugu-tiro.htm
Gizartea
«Jotzeko egingo dugu tiro»
Donostiako lau gazte atxilotu zituzten atzoko istiluetan, eta Ertzaintzak ez du baztertzen gehiago atxilotzea. Bideo bat zabaldu da sare sozialetan: ertzain batek agintzen du «jotzeko tiro» egiteko. Bederatzi zauritu daudela esan du Segurtasun Sailak.
«Jotzeko egingo dugu tiro». Donostiako lau gazte atxilotu zituzten atzoko istiluetan, eta Ertzaintzak ez du baztertzen gehiago atxilotzea. Bideo bat zabaldu da sare sozialetan: ertzain batek agintzen du «jotzeko tiro» egiteko. Bederatzi zauritu daudela esan du Segurtasun Sailak.
«Jotzeko egingo dugu tiro», entzun daiteke atzo Donostiako Parte Zaharrean izandako istiluak grabatutako bideo batean. Ertzaintzako polizia bat da hori bere lankideei esaten diena. Atzo iluntzean gertatutako liskarren nondik norakoak argitzen ari dira gaur, eta behin-behineko balantzea egina dago: lau atxilotu eta gutx...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192564/kultur-eta-hezkuntza-munduko-30-pertsonalitatek-presoen-urruntzea-amaitzeko-eskatu-dute.htm
Politika
Kultur eta hezkuntza munduko 30 pertsonalitatek presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako izenak daude sinatzaileen artean. «Iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute.
Kultur eta hezkuntza munduko 30 pertsonalitatek presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako izenak daude sinatzaileen artean. «Iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute.
Zinema, literatura, arte eta kulturako beste hainbat alorretako 30 sortzailek gutuna sinatu dute euskal presoen urruntzea amaitzea eskatzeko. Itzulerarik gabeko bide berri baten alde izenburupean, «iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute. ETAk jarduera armatua eten zuenetik hamar urte igaro direla go...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192565/kataluniako-atzerri-kontseilaria-inhabilitatu-du-herrialdeko-auzitegi-nagusiak.htm
Mundua
Kataluniako Atzerri kontseilaria inhabilitatu du herrialdeko Auzitegi Nagusiak
Bernat Sole desobedientziagatik zigortu du, Agramunt herriko alkate zenean 2017ko independentzia erreferenduma egiten laguntzeagatik.
Kataluniako Atzerri kontseilaria inhabilitatu du herrialdeko Auzitegi Nagusiak. Bernat Sole desobedientziagatik zigortu du, Agramunt herriko alkate zenean 2017ko independentzia erreferenduma egiten laguntzeagatik.
Kataluniako Gobernuko Atzerri kontseilaria urtebeterako inhabilitatu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Bernat Soleri desobedientzia larria egotzi dio epaimahaiak, Agramunteko alkate eta ERCko parlamentari zela 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferenduma egiten lagundu zuela iritzita. Inhabilitazio zigorra ez da b...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192566/eraso-suizida-batek-gutxienez-28-hildako-eragin-ditu-bagdaden.htm
Mundua
Eraso suizida batek gutxienez 28 hildako eragin ditu Bagdaden
Bi leherketa izan dira hiriburuaren erdiguneko Al-Tayaran plazako merkatuan. Zaurituak 70etik gora dira.
Eraso suizida batek gutxienez 28 hildako eragin ditu Bagdaden. Bi leherketa izan dira hiriburuaren erdiguneko Al-Tayaran plazako merkatuan. Zaurituak 70etik gora dira.
«Eraso terrorista bat» izan da Bagdaden, Yahia Rasul Irakeko armadaren bozeramailearen esanetan. Azaldu duenez, bi erasotzailek beren buruaz beste egin dute, eskura zituzten lehergailuak aktibatuta, Poliziarengandik ihes egiten ari zirenean. Datu ofizialen arabera, gutxienez 28 dira hildakoak, eta zaurituak, 70etik gor...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192567/korrikak-amaitu-behar-zuen-egunean-ekitaldiak-egingo-ditu-aek-k.htm
Gizartea
Korrikak amaitu behar zuen egunean, ekitaldiak egingo ditu AEK-k
Oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten eta non, baina unean uneko osasun neurrietara egokitutako "ekitaldi xumeak" izango dira, martxoaren 28an.
Korrikak amaitu behar zuen egunean, ekitaldiak egingo ditu AEK-k. Oraindik ez dute zehaztu zer egingo duten eta non, baina unean uneko osasun neurrietara egokitutako "ekitaldi xumeak" izango dira, martxoaren 28an.
2021ean Korrikarik ez da egingo, baina euskararen aldeko lasterketa amaitzekoa zen egunerako, hainbat tokitan ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k. Hala jakinarazi du gaur euskaltegien sareak, ohar bidez, eta euskaltzale denei dei egin die martxoaren 28a agendan markatzeko. Egitasmoaren nondik norakoak aurrerago jakinarazi...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192568/andosillan-baheketa-eginen-dute.htm
Gizartea
Andosillan baheketa eginen dute
Bi adin multzori eginen dizkiete COVID-19a atzemateko probak: 15-29 urtekoei eta 50-69 urtekoei. Bihar izanen da baheketa, herriko kiroldegian.
Andosillan baheketa eginen dute. Bi adin multzori eginen dizkiete COVID-19a atzemateko probak: 15-29 urtekoei eta 50-69 urtekoei. Bihar izanen da baheketa, herriko kiroldegian.
Kutsatzeek nabarmen egin dute gora Andosillan (Nafarroa). Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak emandako datuen arabera, azken astean 40 kasu baino gehiago detektatu dituzte. Transmisioa eteteko asmoz, birusa atzemateko testak egitera deitu dituzte herritarrak. Bi adin multzori eginen dizkiete testak: 15-29 urteko...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192569/baimendutako-zor-osoa-hartuko-du-gipuzkoak-gastua-74-handitzeko.htm
Ekonomia
Baimendutako zor osoa hartuko du Gipuzkoak, gastua %7,4 handitzeko
Mubil, Adinberri eta beste «etorkizun proiektuek» EBren finantzaketa jasoko dutela espero du Olanok, baina ez du diru hori kontuetan sartu
Baimendutako zor osoa hartuko du Gipuzkoak, gastua %7,4 handitzeko. Mubil, Adinberri eta beste «etorkizun proiektuek» EBren finantzaketa jasoko dutela espero du Olanok, baina ez du diru hori kontuetan sartu
Gipuzkoako Foru Aldundiak 983 milioi euroren aurrekontu propioa aurkeztu du 2021erako. Iazko aurrekontuan baino 68 milioi euro gehiago gastatu nahi ditu, hau da, %7,4 gehiago. «Izugarrizko apustua», Markel Olano ahaldun nagusiaren hitzetan, zerga bilketak iaz hartu zuen danbatekoari osorik buelta emango ez zaion urte b...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192570/eh-bilduk-proposatu-du-oinarrizko-hornidura-energetikoaren-faktura-ez-izatea-diru-sarreren-10-baino-gehiago.htm
Gizartea
EH Bilduk proposatu du oinarrizko hornidura energetikoaren faktura ez izatea diru sarreren %10 baino gehiago
Ongizate energetikorako eskubidea bermatzeko lege proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk, pobrezia energetikoaren kontzeptua gainditzeko helburuarekin. Haren arabera, egoerak «okerrera» egin du azken urteetan, eta herritarrek «erantzunak» behar dituzte.
EH Bilduk proposatu du oinarrizko hornidura energetikoaren faktura ez izatea diru sarreren %10 baino gehiago. Ongizate energetikorako eskubidea bermatzeko lege proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk, pobrezia energetikoaren kontzeptua gainditzeko helburuarekin. Haren arabera, egoerak «okerrera» egin du azken urteetan, et...
EH Bilduk ongizate energetikorako eskubidea bermatzea helburu duen lege proposamena erregistratu du gaur Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen. Haren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxebizitza legean jasota dagoen «dimentsio nagusietako bat etxebizitza duin bat» izatea da, eta herritar guztiek oinarrizko baliabide en...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192571/1346-kasu-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
1.346 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak ia 17.000 test egin zituzten atzo, eta horien %8k eman dute positibo: 1.346k. Laugarren egunez jarraian, handitu egin da egun bakarrean zenbatutako positibo kopurua. 121 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan.
1.346 kasu positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Osakidetzak eta Osasunbideak ia 17.000 test egin zituzten atzo, eta horien %8k eman dute positibo: 1.346k. Laugarren egunez jarraian, handitu egin da egun bakarrean zenbatutako positibo kopurua. 121 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan.
Kutsatuen kurba etenik gabe ari da goratzen Hegoaldean. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 1.346 COVID-19 kasu positibo atzeman dituzte atzo egindako probetan. Azaroaren 14tik aitzina erregistratutako kutsatu gehien dira horiek. Zehazki, PCR probak eta antigeno testak aintzat harturik,...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192572/atzerritarrak-euskarazko-ereduetan-matrikula-daitezen-bultzatzeko-kanpaina-errefusatu-du-nafarroako-parlamentuak.htm
Gizartea
Atzerritarrak euskarazko ereduetan matrikula daitezen bultzatzeko kanpaina errefusatu du Nafarroako Parlamentuak
Geroa Baik egin duen proposamenean, atzerritarrak D eta A ereduetan matrikulatzera animatzeko kanpaina eskatu dute. Iruñeko ganberan, ordea, EH Bilduren babesa bakarrik jaso du egitasmoak.
Atzerritarrak euskarazko ereduetan matrikula daitezen bultzatzeko kanpaina errefusatu du Nafarroako Parlamentuak. Geroa Baik egin duen proposamenean, atzerritarrak D eta A ereduetan matrikulatzera animatzeko kanpaina eskatu dute. Iruñeko ganberan, ordea, EH Bilduren babesa bakarrik jaso du egitasmoak.
Nafarroako Hezkuntza sailari eskaera egin nahi zioten Geroa Baiko eta EH Bilduko talde parlamentarioek: eskoletako matrikulazioa martxan jartzen denean, atzerritarrei bideratutako kanpaina egin zezatela euskarazko ereduetara gerturatzeko haur horiek. A eta D ereduak sustatzea zuen helburu Geroa Baik gaur goizean Nafarr...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192573/otsailaren-bukaera-arte-itxiak-egonen-dira-mugako-pasabideak.htm
Gizartea
Otsailaren bukaera arte itxiak egonen dira mugako pasabideak
Frantzian atentatuak izateko arriskua «handia» den bitartean mugako zortzi pasabideak itxiak egonen direla iragarri du Eric Spitzek. Hilaren 14tik daude itxiak.
Otsailaren bukaera arte itxiak egonen dira mugako pasabideak. Frantzian atentatuak izateko arriskua «handia» den bitartean mugako zortzi pasabideak itxiak egonen direla iragarri du Eric Spitzek. Hilaren 14tik daude itxiak.
Herritarren eta hautetsien kexuari entzungor egin die Pirinio Atlantikoetako prefeturak. Prentsari agiantzak aurkezteko agerraldian, urtarrilaren 14tik itxiak diren Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko zortzi pasabideen itxieraz galdetu diote, eta erantzun du aurreikusten duela «otsailaren bukaera aitzin neurria berta...
2021-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/192574/gasteiz-eta-araba-atera-egin-dira-eremu-gorritik.htm
Gizartea
Gasteiz eta Araba atera egin dira eremu gorritik
Denera, 70 herritan ezarriko dituzte aparteko neurri murriztaileak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zerrenda horretan sartu dira Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela, eta atera, berriz, Andoain, Berango, Eibar eta Mutriku, besteak beste. Nafarroan, itxita daude Alesbes, Arbizu, Cadreita, Etxarri Aranatz, Lakuntz...
Gasteiz eta Araba atera egin dira eremu gorritik. Denera, 70 herritan ezarriko dituzte aparteko neurri murriztaileak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zerrenda horretan sartu dira Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela, eta atera, berriz, Andoain, Berango, Eibar eta Mutriku, besteak beste. Nafarroan, itxita daude A...
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du azkeneko hamalau egunetan 100.000 biztanleko 400 kasu baino gehiago dituzten udalerrien zerrenda. Azkenekoz astelehen honetan eguneratu du zerrenda hori Jaurlaritzak, eta biharamunean sartzen da indarrean. Itxialdi perimetralean daude oraindik Bilbo eta Donostia; bait...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192575/manifestazio-bateratu-bat-egingo-dute-arabako-enpleguaren-defentsan.htm
Ekonomia
Manifestazio bateratu bat egingo dute Arabako enpleguaren defentsan
Hainbat enpresa eta sektoretako langileek deitu dute protestara. Hilaren 30ean egingo dute, Gasteizen.
Manifestazio bateratu bat egingo dute Arabako enpleguaren defentsan. Hainbat enpresa eta sektoretako langileek deitu dute protestara. Hilaren 30ean egingo dute, Gasteizen.
Arabako enplegu «duinaren» aldeko manifestazio bateratua egingo dute hilaren 30ean, Gasteizen. Hainbat enpresatako eta sektoretako langileek egin dute protestarako deialdia; izan ere, iritzi diote egungo egoerak lantokiak «gainditzen» dituela eta «herritar guztiei» eragiten diela. «Ezin dugu beste alde batera begiratu,...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192576/cabacasen-familiak-nbera-joko-du-laquojustizia-bilaraquo.htm
Politika
Cabacasen familiak NBEra joko du «justizia bila»
Espainiako Auzitegi Gorenak ez du «auziaren funtsa aztertu nahi» izan, Jone Goirizelaia abokatuak egindako balorazioaren arabera.
Cabacasen familiak NBEra joko du «justizia bila». Espainiako Auzitegi Gorenak ez du «auziaren funtsa aztertu nahi» izan, Jone Goirizelaia abokatuak egindako balorazioaren arabera.
Joan den astean, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Bizkaiko Lurralde Auzitegiak Cabacas auzian emandako epaia, eta gaur horren balorazioa egin dute Iñigo Cabacas zenaren gurasoek eta haien abokatu taldeak, Bilbon egindako agerraldi batean. «Ez dugu sinesten Espainiako justizian», adierazi du Manu Cabacas a...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192577/jesuiten-arabera-hegoaldean-hamasei-adingaberi-egin-dizkiete-abusuak-azken-100-urteetan.htm
Gizartea
Jesuiten arabera, Hegoaldean hamasei adingaberi egin dizkiete abusuak azken 100 urteetan
Jesuiten arabera, Hegoaldean hamasei adingaberi egin dizkiete abusuak azken 100 urteetan.
Jesuitek argitara atera dute Erlijioso jesuitek Espainiako probintzietan egindako abusuak txosten bat: 1920ko hamarkadaren amaieratik 2020ra arte Hego Euskal Herrian hamasei adingaberi egin dizkiete abusuak. Txostenaren arabera, 65 apaizek egin zituzten abusu horiek; gehienak, eskoletan. 65 abade horietatik 48 hilda da...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192578/kataluniako-auzitegi-nagusiak-kanpaina-beterako-utziko-du-bozen-eguna-finkatzeko-erabakia.htm
Mundua
Kataluniako Auzitegi Nagusiak kanpaina beterako utziko du bozen eguna finkatzeko erabakia
Epaimahaiak behin-behinean mantenduko du otsailaren 14ko hauteskunde deialdia. Kataluniako Gobernuak gaur goizean aurkeztu ditu bozak atzeratzearen aldeko alegazioak.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak kanpaina beterako utziko du bozen eguna finkatzeko erabakia. Epaimahaiak behin-behinean mantenduko du otsailaren 14ko hauteskunde deialdia. Kataluniako Gobernuak gaur goizean aurkeztu ditu bozak atzeratzearen aldeko alegazioak.
Baliteke Katalunia oso egoera bitxian egotea hurrengo asteburuan. Posible da alderdiak hauteskunde kanpaina betean murgilduta egotea jakin gabe ea kanpaina horren amaieran bozik egingo den. Izan ere, Kataluniako Auzitegi Nagusiak otsailaren 8ra arteko epea emango dio bere buruari Generalitateak bozak atzeratzeko onartu...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192579/zubiagak-dio-prozeduraren-parte-dela-pertsonei-tiro-egitea.htm
Gizartea
Zubiagak dio prozeduraren parte dela pertsonei tiro egitea
Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du auzotar asko zauritu zirela atzo. Erkorekak gaitzetsi egin ditu istiluak.
Zubiagak dio prozeduraren parte dela pertsonei tiro egitea. Donostiako Parte Zaharreko Gazte Asanbladak salatu du auzotar asko zauritu zirela atzo. Erkorekak gaitzetsi egin ditu istiluak.
Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordeak Donostiako atzoko istiluen bideoaren harira egin ditu adierazpenak, ETB2ko En jake saioan. Haren esanetan, «protokoloaren parte» da jendeari tiro egitea: «Materiala halako egoeretarako eginda dago. Aldez aurretik erabili zen, jendearengana iritsi aurretik, abis...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192580/elurra-mara-mara.htm
Iritzia
Elurra mara-mara
Elurra mara-mara.
Elurra mara-mara ari da, edo Elurra teilatuan, zakua lepuan kantatzeko moduko egunak egin ditu aurten, aspaldiko partez. Eta elurraren hiztegiari hautsa kentzeko garai ona zela pentsatu dut, elurrari buruzko berba eta esaerak biltzekoa. Elur guztiak ez dira berdinak; esaten da inuitek hogeita hamar elur-mota bereizten...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192581/antxeta-irratiak-arduraz-komunika-dezagun-dokumentala-egin-du.htm
Bizigiro
Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du
Hedabideen hizkuntzaren erabilera aztertu dute Euskal Herrian herri ekimenez sortutako hedabide batzuetako zenbait emakumezko kazetarik, berdintasunaren ikuspegitik. Dokumentala ikusgai, albistearen barruan.
Antxeta irratiak ‘Arduraz komunika dezagun’ dokumentala egin du. Hedabideen hizkuntzaren erabilera aztertu dute Euskal Herrian herri ekimenez sortutako hedabide batzuetako zenbait emakumezko kazetarik, berdintasunaren ikuspegitik. Dokumentala ikusgai, albistearen barruan.
Berdintasunari eta feminismoari dagozkion gaiak eta hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan duen eragina aztertu dituzte herri ekimeneko komunikabideetako zenbait kazetarik Arduraz komunika dezagun dokumentalean. Emakumezko kazetariak dira agertzen diren guztiak, eta, haiekin batera, alorreko aditu batzuk ere azal...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192582/ehunka-garbitzaile-manifestatu-dira-beren-lan-baldintzen-alde-donostian.htm
Ekonomia
Ehunka garbitzaile manifestatu dira beren lan baldintzen alde, Donostian
Eraikuntza eta lokaletako emakume garbitzaileek kale garbitzaile gizonezkoen aldean duten arrakala salatu dute, bi eguneko grebaren lehen jardunean
Ehunka garbitzaile manifestatu dira beren lan baldintzen alde, Donostian. Eraikuntza eta lokaletako emakume garbitzaileek kale garbitzaile gizonezkoen aldean duten arrakala salatu dute, bi eguneko grebaren lehen jardunean
Garbikuntzako pandemia: prekarietatea lelopean manifestazioa egin dute Gipuzkoako garbitzaileek gaur, Donostian, eraikuntza eta lokaletako langileen baldintzak pareka daitezen kale garbitzaileen baldintzekin. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bi eguneko greba egiten ari dira 5.000 behargin dituen sektore horr...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192583/presoak-hurreratzearen-alde-egin-du-nafarroako-parlamentuak.htm
Politika
Presoak hurreratzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak
Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa, eta eskaera horrekin bat egin du PSNk; Navarra Sumak, berriz, kontra egin du
Presoak hurreratzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa, eta eskaera horrekin bat egin du PSNk; Navarra Sumak, berriz, kontra egin du
Nafarroako Parlamentuak, gehiengo handiz, Espainiako Gobernua premiatu egin du «hala nahi duten presoei zigorrak gizarte eta familia loturak dituzten lekuetatik hurbil betetzeko modua emango dien espetxe politika bat aplika dezan». Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu zuten batera mozioa, eta alderd...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192584/gorenak-diligentziak-ireki-ditu-manu-aierdi-ikertzeko.htm
Politika
Gorenak diligentziak ireki ditu Manu Aierdi ikertzeko
Andres Palomo del Arco Goreneko magistratuak kaleratutako autoan ezartzen da haren edukia «ikertuari» bidaltzeko eta, Prozedura Kriminalaren legeko 118. artikuluaren arabera, bere eskubideen berri eman diezaiotela. Javier Esparzak berehalako dimisioa eskatu du.
Gorenak diligentziak ireki ditu Manu Aierdi ikertzeko. Andres Palomo del Arco Goreneko magistratuak kaleratutako autoan ezartzen da haren edukia «ikertuari» bidaltzeko eta, Prozedura Kriminalaren legeko 118. artikuluaren arabera, bere eskubideen berri eman diezaiotela. Javier Esparzak berehalako dimisioa eskatu du.
Judizialki, auzibidearen hasiera baino ez da, baina, politikoki, Manu Aierdiren etorkizuna baldintzatu dezake. Andres Palomo Del Arco Auzitegi Goreneko Zigor arloko magistratuak diligentziak eskatu ditu auto batean. Urrats horrekin, epaileak Davalor auzian Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko kontseilariak egindako...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192585/aldaketarik-ez-ebzren-akuiluetan.htm
Ekonomia
Aldaketarik ez EBZren akuiluetan
Christine Lagardek uste du pandemiari aurre egiteko murrizketak «zama» izango direla lehen hiruhileko honetan ere, baina euroguneko ekonomiak 2021. urtea %3,9ko hazkundearekin amaituko duela dio oraindik.
Aldaketarik ez EBZren akuiluetan. Christine Lagardek uste du pandemiari aurre egiteko murrizketak «zama» izango direla lehen hiruhileko honetan ere, baina euroguneko ekonomiak 2021. urtea %3,9ko hazkundearekin amaituko duela dio oraindik.
Trantsiziozko bilera izan da EBZren gaurkoa. Abenduan zor erosketa programa 2022ko martxoraino luzatzea eta bilioi erdi euroan (1,85 bilioiraino) handitzea erabaki ostean, bere estrategian aldaketarik ez du beharrezko ikusi euroguneko banku zentralak. Hala, interes tasak %0an uztea eta bankuentzako gordailuak -%0,5ean ...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192586/eneko-barberenak-irabazi-du-aurtengo-hilbeltza-beka.htm
Kultura
Eneko Barberenak irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka
Landa eremuan girotutako istorio bat jorratuko du 'Xukunetatik aldendu ahala' izeneko proiektuan.
Eneko Barberenak irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka. Landa eremuan girotutako istorio bat jorratuko du 'Xukunetatik aldendu ahala' izeneko proiektuan.
Eneko Barberena Mondragonek (Arrasate, Gipuzkoa, 1983) jasoko du 2021eko (H)ilbeltza beka, Xukunetatik aldendu ahala izeneko proiektua gauzatzeko. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak antolatzen dute beka 2017tik, euskal literatura beltza bultzatzeko, eta, txandaka, sormen eta itzulpen la...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192587/jaurlaritzak-ez-du-onartu-madrilek-europako-funtsentzat-ezarri-nahi-duen-formula.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak ez du onartu Madrilek Europako funtsentzat ezarri nahi duen formula
Gaur eratu da Sektore Konferentzia Europako funtsetarako Espainiako Gobernua eta erkidegoak koordinatzeko. Eusko Jaurlaritzak uko egin dio haren erregelamendua onartzeari, ez duelako «jasotzen benetako kogobernantza eredurik».
Jaurlaritzak ez du onartu Madrilek Europako funtsentzat ezarri nahi duen formula. Gaur eratu da Sektore Konferentzia Europako funtsetarako Espainiako Gobernua eta erkidegoak koordinatzeko. Eusko Jaurlaritzak uko egin dio haren erregelamendua onartzeari, ez duelako «jasotzen benetako kogobernantza eredurik».
Espainiako Gobernuak apirilaren amaierarako osatu eta bidali behar du Bruselara Europako funtsak jasotzeko bere plana eta proiektu zerrenda, eta hori guztia erkidegoekin koordinatzeko xedea duen sektoreko konferentzia gaur eratu da azkenean, bideokonferentzia bidez, Maria Jesus Montero Ogasun ministroa buru zutela. Eu...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192588/sufrituta-final-zortzirenetara.htm
Kirola
Sufrituta, final-zortzirenetara
Unai Nuñezek 92. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena talde zuri-gorriari Eivissan, Espainiako Kopan.
Sufrituta, final-zortzirenetara. Unai Nuñezek 92. minutuan sartutako gol batek eman dio garaipena talde zuri-gorriari Eivissan, Espainiako Kopan.
Uste baino gehiago kostatu zaio, baina Espainiako Kopako final-zortzirenetan izango da Athletic, Eivissari 1-2 irabazi ondoren. Maldan gora izan du sailkapena momentu askotan, baina momentu erabakigarrietan sendotasuna erakutsi du Marcelinok zuzendutako taldeak, eta partida irabaztea lortu. Partida ez da ondo hasi Ath...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192589/nahikoa-ez-den-puntua.htm
Kirola
Nahikoa ez den puntua
Osasunari ihes egin dio garaipenak Valentziaren zelaian. Aurrea hartu du atsedenaren aurretik, baina ez da gai izan sariari eusteko. Hamahiru lehia daramatza jada irabazi gabe.
Nahikoa ez den puntua. Osasunari ihes egin dio garaipenak Valentziaren zelaian. Aurrea hartu du atsedenaren aurretik, baina ez da gai izan sariari eusteko. Hamahiru lehia daramatza jada irabazi gabe.
Iritsi da Osasuna lanen erdietara, eta hamasei puntu baino ez dauzka zakuan. Kontuak itxuratzeko aukera zuen gaur, Valentziaren zelaian, baina garaipenak ihes egin dio berriz ere. Lehen Mailan inoiz izan duen idorterik latzenetan bigarrena da, hamahiru jardunaldi baitaramatza jada irabazi ezinda. Sari preziatua gertu i...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192590/eskura-du-sailkapena.htm
Kirola
Eskura du sailkapena
Gerniak partida bikaina jokatu du, eta 50-57 hartu du mendean Carolo multzo faseko bigarren lehian. Gaurko Biharko partidaren zain, ia ziurra da aurrera egingo duela. Colhadok 21 puntu sartu ditu, eta 15 errebote jaso. Onena izan da.
Eskura du sailkapena. Gerniak partida bikaina jokatu du, eta 50-57 hartu du mendean Carolo multzo faseko bigarren lehian. Gaurko Biharko partidaren zain, ia ziurra da aurrera egingo duela. Colhadok 21 puntu sartu ditu, eta 15 errebote jaso. Onena izan da.
Lointek Gernikak ia bi oinak ditu Eurokopako hurrengo fasean. Partida bikaina jokatu, eta bizkaitarrek 50-57 hartu dute mendean Fammes Carolo, multzoko faseko bigarren partidan, Valentziako burbuilan. Frantziako taldea zen itxuraz multzoko talderik indartsuena, baina Mario Lopezen taldeak txiki utzi du. Bihar jokatuko ...
2021-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/192591/zigor-handiegia-jaso-du.htm
Kirola
Zigor handiegia jaso du
Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, Ipuruan. Dmitrovicek sartu du partidako lehen gola, penaltiz, baina Luis Suarezek bi egin ditu, eta buelta eman dio emaitzari. Penaltiz sartu du bigarrena, 89. minutuan.
Zigor handiegia jaso du. Eibarrek galdu egin du Atletico Madrilen aurka, Ipuruan. Dmitrovicek sartu du partidako lehen gola, penaltiz, baina Luis Suarezek bi egin ditu, eta buelta eman dio emaitzari. Penaltiz sartu du bigarrena, 89. minutuan.
Azken bi partidetako itxura hobetu du Eibarrek, baina ez da nahikoa izan punturen bat lortzeko. Azkenaldian sarritan gertatu zaien moduan, eibartarrak aurretik jarri dira, baina ez dira gai izan aldeari eusteko, eta, azkenerako, esku hutsik geratu dira. Horren ondorioz, jaitsiera postuetatik urrundu ezinik jarraituko d...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192624/askatu-egin-dituzte-donostian-atxiloturikoak.htm
Gizartea
Askatu egin dituzte Donostian atxiloturikoak
Karguekin utzi zituzten libre, atzo gauean. Laurei leporatzen dizkiete desordena publikoak, eta horietako bati, poliziei eraso egitea ere bai.
Askatu egin dituzte Donostian atxiloturikoak. Karguekin utzi zituzten libre, atzo gauean. Laurei leporatzen dizkiete desordena publikoak, eta horietako bati, poliziei eraso egitea ere bai.
Lau pertsona atxilotu zituzten asteazken gauean Donostiako Parte Zaharrean, eta denak libre utzi zituzten atzo gauean, epailearen aurretik igaro ondoren. 18 eta 31 urte artekoak dira atxiloturikoak, eta karguekin utzi dituzte libre. Denei egozten dizkiete desordena publikoak, baina bati, horrez gain, poliziei eraso egi...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192625/monterok-erretiratu-egin-du-europako-funtsetan-erabateko-boterea-aitortzen-zion-araudia-erkidegoengatik.htm
Ekonomia
Monterok erretiratu egin du Europako funtsetan erabateko boterea aitortzen zion araudia, erkidegoengatik
Proposatutako araudia zirriborro bat zela dio orain Ogasun ministerioak, eta beste bat aurkeztuko duela. PPren agintepeko erkidegoez gain, proposamenarekin oso haserre agertu ziren Eusko Jaurlaritza, Kataluniako Gobernua, eta baita PSOEk gobernatutako zenbait erkidego ere.
Monterok erretiratu egin du Europako funtsetan erabateko boterea aitortzen zion araudia, erkidegoengatik. Proposatutako araudia zirriborro bat zela dio orain Ogasun ministerioak, eta beste bat aurkeztuko duela. PPren agintepeko erkidegoez gain, proposamenarekin oso haserre agertu ziren Eusko Jaurlaritza, Kataluniako Go...
Aurreikus zitekeen bezala, hasieratik piztu da iskanbila Europako funtsak banatzeko erabakigunean. Espainiako Gobernuak ia erabateko boterea nahi du proiektuak hautatzerakoan, eta erkidego asko ez daude konforme; tartean, Eusko Jaurlaritza bera. Espainiako Gobernuak apirilaren bukaerarako aurkeztu behar du Europako fu...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192626/beste-1452-kasu-zenbatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 1.452 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian
Berriz ere, kutsatuen kurbak gora egin du Hegoaldean. 16.500 test egin dituzte ostegunean, eta horien %8,7k eman dute positibo. Ospitaleen egoera ere larriagotzen ari da, nabarmen; 600 pertsona baino gehiago daude Osakidetzaren ardurapeko zentroetan erietxeratuta.
Beste 1.452 kasu zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian. Berriz ere, kutsatuen kurbak gora egin du Hegoaldean. 16.500 test egin dituzte ostegunean, eta horien %8,7k eman dute positibo. Ospitaleen egoera ere larriagotzen ari da, nabarmen; 600 pertsona baino gehiago daude Osakidetzaren ardurapeko zentroetan erietxeratuta.
Joan den larunbatetik, kutsatzeen goranzko joerak ez du etenik izan Hego Euskal Herrian. Birusaren transmisioaren gaineko informazioak egunero erakutsi du bilakaeraren makurtzea, eta, egun, azaro erdialdekoen parekoak dira eguneko positiboen datuak. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, b...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192627/novaltiako-langileek-lhkra-joko-dute-konponbide-bila.htm
Ekonomia
Novaltiako langileek LHKra joko dute konponbide bila
Urte eta erdi daramate greban, eta, kudeatzaileekin ez ezik, enpresako kooperatibistekin ere bildu nahi dute hilaren 27an.
Novaltiako langileek LHKra joko dute konponbide bila. Urte eta erdi daramate greban, eta, kudeatzaileekin ez ezik, enpresako kooperatibistekin ere bildu nahi dute hilaren 27an.
550 egun daramatzate greban Novaltia botiken banaketa enpresako hogei langilek. Urte eta erdi daramate protestan, eta gatazkaren beste fase batean sartu nahi dute. Lan Harremanen Kontseilura (LHK) jo dute, eta hilaren 27an dira biltzekoak enpresako buruekin. Langileek, baina, haratago zabaldu nahi dute mahaia. Novaltia...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192628/one-club-men-abestia-plazaratu-dute-athleticeko-jokalariek.htm
Kirola
'One club men' abestia plazaratu dute Athleticeko jokalariek
Orsai taldea Balentziagak, De Marcosek, Vesgak, Lekuek, Dani Garciak eta Villalibrek osatzen dute.
'One club men' abestia plazaratu dute Athleticeko jokalariek. Orsai taldea Balentziagak, De Marcosek, Vesgak, Lekuek, Dani Garciak eta Villalibrek osatzen dute.
«Betidanik izan naizela, ta izango naiz, zuri leial. Txikitatik erakutsi zenidan zer den amestea». Hitz horiekin hasten da Athleticeko hainbat jokalarik osatutako Orsai taldeak plazaratu berri duen abestia: One club men (Talde bakarreko gizonak). Espainiako Superkopa irabazi berritan kaleratu dute kantua, ospakizunetan...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192629/sabasek-adierazi-du-osakidetzak-bazuela-txertaketaren-berri.htm
Gizartea
Sabasek adierazi du Osakidetzak bazuela txertaketaren berri
Haren arabera, Osakidetzako arduradunei abisatu zien, eta Osasun sailburuarekin ere hitz egin zuen: «Ez dugu ezer txarrik egin». Erantsi du ez zela bere karguaz baliatu txertoa jartzeko.
Sabasek adierazi du Osakidetzak bazuela txertaketaren berri. Haren arabera, Osakidetzako arduradunei abisatu zien, eta Osasun sailburuarekin ere hitz egin zuen: «Ez dugu ezer txarrik egin». Erantsi du ez zela bere karguaz baliatu txertoa jartzeko.
Jose Luis Sabas Bilboko Santa Marina ospitaleko buru ohiak jakinarazi du Osakidetza txertaketen jakitun zela, eta dimisioa «mehatxuengatik» aurkeztu zuela. Hain zuzen, El Correo egunkarian eginiko elkarrizketa batean eman du berria. Haren arabera, Osakidetzako arduradunei abisatu zien ospitalean «txertaketa jendetsu ba...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192630/arma-nuklearrak-debekatzeko-ituna-indarrean-sartu-da-gaur-51-herrialdetan.htm
Mundua
Arma nuklearrak debekatzeko ituna indarrean sartu da gaur, 51 herrialdetan
Ez dute hitzarmena sinatu arma nuklearrak dituzten herrialdeek. AEBek Errusiarekin duten akordio nuklearraren berritzea negoziatuko dute; otsailaren 5ean amaituko da.
Arma nuklearrak debekatzeko ituna indarrean sartu da gaur, 51 herrialdetan. Ez dute hitzarmena sinatu arma nuklearrak dituzten herrialdeek. AEBek Errusiarekin duten akordio nuklearraren berritzea negoziatuko dute; otsailaren 5ean amaituko da.
Arma nuklearrik gabeko mundu baten «itxaropena» eskaintzen duen ituna sartu da gaur indarrean, Robert Mardini Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeko zuzendari nagusiaren esanetan. «Lehenengo aldiz, horien erabilera legez kanpokoa dela dioen araua bihurtu da». Itunak arma nuklearren erabilera, garapena, ekoizpena, pro...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192631/udalerri-guztien-itxiera-perimetrala-ezarriko-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Udalerri guztien itxiera perimetrala ezarriko du Eusko Jaurlaritzak
Labi batzordearen bileran, bilerak lau lagunera mugatzea ere onartu dute. Astelehenean jarriko dira indarrean neurri berriak.
Udalerri guztien itxiera perimetrala ezarriko du Eusko Jaurlaritzak. Labi batzordearen bileran, bilerak lau lagunera mugatzea ere onartu dute. Astelehenean jarriko dira indarrean neurri berriak.
Babes Zibileko Planaren Batzorde Teknikoa (Labi) bildu da gaur eguerdian, eta Eusko Jaurlaritzak neurri zorrotzagoak iragarri ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako. Koronabirusa ez zabaltzeko neurri nagusien artean, «udalerri guztien itxiera perimetrala» ezartzea erabaki du, eta bilerak, eremu irekietan eta itxietan, geh...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192632/baionako-auzitegia-sfr-enpresa-ikertzen-ari-da-langileak-esplotatu-dituelakoan.htm
Ekonomia
Baionako Auzitegia SFR enpresa ikertzen ari da, langileak esplotatu dituelakoan
Ipar Euskal Herrian zuntz kablea ezartzeko obretan langileak bidegabeki tratatu izana leporatzen diote telefonia enpresari
Baionako Auzitegia SFR enpresa ikertzen ari da, langileak esplotatu dituelakoan. Ipar Euskal Herrian zuntz kablea ezartzeko obretan langileak bidegabeki tratatu izana leporatzen diote telefonia enpresari
SFR telefonia enpresa zuntz kablea instalatzen ari da Ipar Euskal Herrian. Pirinio Atlantikoetako departamenduko herri guztietan jarri nahi dute zuntza, eta, horretarako, 25 urteko kontratua egin dute, obrak 477 milioi euroko kostua duelarik. Iragan urritik, ordea, PAF Frantziako Mugetako Poliziak ikerketa bat abiatu d...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192633/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-langabezia-tasa-112ra-igo-da.htm
Ekonomia
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %11,2ra igo da
Eustaten arabera, 116.900 langabe daude guztira, duela urtebete baino 17.400 gehiago; eta 2020ko azken hiruhilekoko joera txarra izan zen.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langabezia tasa %11,2ra igo da. Eustaten arabera, 116.900 langabe daude guztira, duela urtebete baino 17.400 gehiago; eta 2020ko azken hiruhilekoko joera txarra izan zen.
Koronabirusaren krisiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako enpleguan utzi duen arrastoaren berri eman du Eustatek, eta, haren arabera, 116.900 langaberekin bukatu zuten 2020. urtea. 2019ko amaieran baino 17.400 langabe gehiago dira, eta, horrenbestez, hiru lurraldeen tasa bateratua %9,5etik %11,2ra igo da. Albiste txarrena, ...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192634/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bere-bikotekideari-erasotzeagatik.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekideari erasotzeagatik
Bikotea beste bizikide batzuekin bizi zen, eta andreak aurrez esana zien gizonezkoak eraso egiten ziola.
Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen bere bikotekideari erasotzeagatik. Bikotea beste bizikide batzuekin bizi zen, eta andreak aurrez esana zien gizonezkoak eraso egiten ziola.
Erasoak jasan zituen andrea eta 36 urteko gizonezkoa —bere bikotekidea— beste pisukide batzuekin bizi ziren, Gasteizko Aranbizkarra auzoan, eta emakumeak esana zien bizikideei ez zela eraso egiten zion lehen aldia, ezta liskarrak zituztena ere. Poliziaren arabera, logelan izan zen eztabaida, eta eraso egin zion gizonez...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192635/parlamentuko-akordioaren-garrantzia-nabarmendu-dute-sarek-eta-etxerat-ek.htm
Politika
Parlamentuko akordioaren garrantzia nabarmendu dute Sarek eta Etxerat-ek
Nafarroan jatorria edo bizitokia duten presoak Iruñeko espetxera hurbiltzearen aldeko mozioa onartu zuten ostegunean PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, eta lurraldeko sindikatu guztiek ere bat egin dute.
Parlamentuko akordioaren garrantzia nabarmendu dute Sarek eta Etxerat-ek. Nafarroan jatorria edo bizitokia duten presoak Iruñeko espetxera hurbiltzearen aldeko mozioa onartu zuten ostegunean PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak, eta lurraldeko sindikatu guztiek ere bat egin dute.
Atzo, Nafarroako Parlamentuak, gehiengoz, Espainiako Gobernua premiatu egin zuen presoak bizitokitik gertuen diren espetxera gerturatzera. Halaber, jatorria edo bizitokia Nafarroan duten presoak Iruñera gerturatzeko eskatu zuen mozioan, eta horri bide emateko plan bat prestatzea eskatu zion. Akordio hori onartu eta bih...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192636/denbora-gutxi-dugu-handizaleagoak-izan-behar-lukete-ekintzek.htm
Gizartea
«Denbora gutxi dugu; handizaleagoak izan behar lukete ekintzek»
Floresek uste du politikarien diskurtsoetan ingurumena eta klima aldaketa gero eta gehiago aipatzen direla, orain urte gutxi ez bezala; baina hitzez esandakoa ekintzetan igartzea oraindik«kostatu» egiten dela dio.
«Denbora gutxi dugu; handizaleagoak izan behar lukete ekintzek». Floresek uste du politikarien diskurtsoetan ingurumena eta klima aldaketa gero eta gehiago aipatzen direla, orain urte gutxi ez bezala; baina hitzez esandakoa ekintzetan igartzea oraindik«kostatu» egiten dela dio.
Urtarrilaren 30aren bueltan, ahal den herri, auzo, ikastetxe eta lantoki guztietan ingurumen larrialdia salatzeko ekintzak antolatzera dei egin du Larreko Mahaia plataformak. Aldaketaldia izena jarri dio egitasmoari, eta, Lorea Flores (Lesaka, Nafarroa, 1985) Greenpeaceko kide eta ekimenaren antolatzaileetako baten esa...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192637/gozo-guztiak-berdinak-ez-direlako.htm
Bizigiro
Gozo guztiak berdinak ez direlako
Gipuzkoako hainbat gozogilek jendaurrean aurkeztu dute Gozoa elkartea, opilak eskuz eta mimoz sortzen dituztenen lanbidea sustatzeko. Eredu industrialetik desberdintzeaz gain, belaunaldi berrien transmisioa ere bermatu nahi dute.
Gozo guztiak berdinak ez direlako. Gipuzkoako hainbat gozogilek jendaurrean aurkeztu dute Gozoa elkartea, opilak eskuz eta mimoz sortzen dituztenen lanbidea sustatzeko. Eredu industrialetik desberdintzeaz gain, belaunaldi berrien transmisioa ere bermatu nahi dute.
Gauza jakina da gastronomiak sekulako indarra duela Euskal Herrian. «Leku gutxitan izango dira inguruotan adina Michelin izar», dio Iñigo Odriozolak, Azpeitiko Txintxu gozotegiko arduradunak. Haren iritziz, bertako sukaldariek ospe handia duten arren, ez da gauza bera gertatzen gozogileekin. Sektore horren errealitatea...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192638/aizarnako-eta-laukizko-eskolak-itxi-dituzte-koronabirusagatik.htm
Gizartea
Aizarnako eta Laukizko eskolak itxi dituzte koronabirusagatik
Laukizko eskolan ez dute aurrez aurreko eskola jarduerarik izango astelehenera arte; Aizarnako eskolan noiz itzuliko diren, berriz, ez dute zehaztu.
Aizarnako eta Laukizko eskolak itxi dituzte koronabirusagatik. Laukizko eskolan ez dute aurrez aurreko eskola jarduerarik izango astelehenera arte; Aizarnako eskolan noiz itzuliko diren, berriz, ez dute zehaztu.
COVID-19aren eragina sumatzen ari dira ikastetxeetan ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri duenez, aurrez aurreko eskola jarduera etetea erabaki dute Aizarnako (Zestoa, Gipuzkoa) eta Laukizko (Bizkaia) eskola txikietan. Laukizko eskolari dagokionez, bere bost gelatan utzi dituzte bertan behera aurrez aurr...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192639/espainiako-kopan-betis-reala-almeria-osasuna-eta-alcoyano-athletic.htm
Kirola
Espainiako Kopan: Betis-Reala, Almeria-Osasuna eta Alcoyano-Athletic
Txuri-urdinek datorren asteartean jokatuko dute; gorritxoek, asteazkenean; eta zuri-gorriek, ostegunean. 21:00etan izango dira partida guztiak
Espainiako Kopan: Betis-Reala, Almeria-Osasuna eta Alcoyano-Athletic. Txuri-urdinek datorren asteartean jokatuko dute; gorritxoek, asteazkenean; eta zuri-gorriek, ostegunean. 21:00etan izango dira partida guztiak
Espainiako Kopan ari diren hiru euskal taldeek badakite zeinen aurka jokatuko duten final-zortzirenetan. Gaur egin da zozketa, eta zorteari dagokionez, denetarik izan da. Athleticek izan du zorterik onena, Espainiako Bigarren B Mailako bi taldeetako bat egokitu baitzaio: Alcoyano. Hala ere, talde zuri-gorria ezin da fi...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192640/utopia-helburu.htm
Politika
Utopia helburu
NUPeko historialari Imanol Satrustegik 1970eko hamarkadako Nafarroako ezker «iraultzailea» aztertu du, hilaren 29an aurkeztuko duen tesian. «Iraultza xede hartzeak mobilizatzeko balio izan zuen».
Utopia helburu. NUPeko historialari Imanol Satrustegik 1970eko hamarkadako Nafarroako ezker «iraultzailea» aztertu du, hilaren 29an aurkeztuko duen tesian. «Iraultza xede hartzeak mobilizatzeko balio izan zuen».
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialari Imanol Satrustegik (Uitzi, 1993) hiru urteko lanaren emaitza aurkeztuko du, hilaren 29an: 1970eko hamarkadako ezker «iraultzailearen» gorabeherak aztertu ditu bukatu berri duen doktoretza tesian. Ikasketak amaitu baino lehen piztu zitzaion gai horren inguruko interesa...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192641/sindikatuek-diote-nahi-beste-arrazoi-daudela-urtarrilaren-28ko-grebari-eusteko.htm
Gizartea
Sindikatuek diote «nahi beste arrazoi» daudela urtarrilaren 28ko grebari eusteko
Txertoekin gertatutakoa «onartezina eta zitala» izan dela deritzote.
Sindikatuek diote «nahi beste arrazoi» daudela urtarrilaren 28ko grebari eusteko. Txertoekin gertatutakoa «onartezina eta zitala» izan dela deritzote.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin mahai sektorialaren bilera egin ondoren, Osakidetzako sindikatuek uste dute «nahi beste arrazoi» dituztela urtarrilaren 28ko greba deialdiari eusteko: «Hitz ederrak eta asmo oneko adierazpenak alde batera utzita, gaur egun ez dago inolako neurririk mahai gainean Osakidetzaren egit...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192642/euskal-artzain-txakurra-leheneratzeko-bidean.htm
Bizigiro
Euskal artzain txakurra leheneratzeko bidean
Nabarmen egin du behera euskal artzain txakurren kopuruak: 2011. eta 2020. urteen artean, 470 daude erregistratuta. Hala ere, galzorian dagoen arraza hori biziberritzeko lehen pausoak ematen ari dira, eta ikerketa bat jarri dute martxan. Azterlanaren emaitzak eta euskal txakurraren ingurukoak izango dira hizpide bihark...
Euskal artzain txakurra leheneratzeko bidean. Nabarmen egin du behera euskal artzain txakurren kopuruak: 2011. eta 2020. urteen artean, 470 daude erregistratuta. Hala ere, galzorian dagoen arraza hori biziberritzeko lehen pausoak ematen ari dira, eta ikerketa bat jarri dute martxan. Azterlanaren emaitzak eta euskal txa...
2001. urtean 1361 ziren Euskal Herrian geratzen ziren euskal artzain txakurrak, eta orduantxe sailkatu zuten arraza hori «galtzeko arriskuan» daudenen atalean. 2011. eta 2020. urteen artean, ordea, 470 dira erregistratutako euskal artzain txakurrak. Egoeraren larritasunaz jabetuta, EAT Euskal Artzain Txakurraren Adiski...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192643/basolanetan-ari-zen-langile-bat-hil-da-ezkion.htm
Ekonomia
Basolanetan ari zen langile bat hil da Ezkion
Istripua ostegunean izan zen, eta enbor batek jo zuen beste zuhaitz baten adarrak mozten ari zenean. Aurten Euskal Herrian lanean hildako bigarren langilea da.
Basolanetan ari zen langile bat hil da Ezkion. Istripua ostegunean izan zen, eta enbor batek jo zuen beste zuhaitz baten adarrak mozten ari zenean. Aurten Euskal Herrian lanean hildako bigarren langilea da.
Basolanetan ari zen langile bat hil da gaur goizean Ezkion (Gipuzkoa). Aurretik botatako zuhaitz bateko adarrak mozten ari zela, beste adar batek jo zuen. Donostia erietxera eraman zuten, baina han hil zen. Langileak 54 urte zituen, eta Basalan Arrospide enpresakoa zen. 2021. urtea hasi denetik Euskal Herrian lanean ar...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192644/hiru-euskal-preso-hurbilduko-dituzte-eta-bi-euskal-herriratu.htm
Politika
Hiru euskal preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu
Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Julen Atxurra Egurrola eta Raul Fuentes Villota Duesora hurbilduko dituzte, eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute, Mansillara.
Hiru euskal preso hurbilduko dituzte, eta bi Euskal Herriratu. Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez dira Euskal Herriratuko dituztenak: Zaballara ekarriko dituzte. Julen Atxurra Egurrola eta Raul Fuentes Villota Duesora hurbilduko dituzte, eta Diego Ugarte Lopez de Arkaute, Mansillara.
Espainiako Espetxe Erakundeek bertze bortz mugimenduren berri eman dute gaur, azken asteotan ortziralero bezala: bi euskal preso Euskal Herriratuko dituztela iragarri dute, eta hiru, berriz, hurbildu eginen dituztela. Zigor Orbe Sevillano eta Unai Lopez de Okariz Lopez ekarriko dituzte Euskal Herrira: Zaballako espetxe...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192645/ospitale-bat-itxi-dute-tuteran-agerraldi-baten-ondorioz.htm
Gizartea
Ospitale bat itxi dute Tuteran, agerraldi baten ondorioz
Tuterako San Juan de Dios ospitalea itxi dute, 27 COVID-19 kasu atzeman ondotik. Otsailaren 1era arte izanen da hetsita.
Ospitale bat itxi dute Tuteran, agerraldi baten ondorioz. Tuterako San Juan de Dios ospitalea itxi dute, 27 COVID-19 kasu atzeman ondotik. Otsailaren 1era arte izanen da hetsita.
Azken egunetan detektatutako agerraldi batengatik hartu dute Tuterako (Nafarroa) San Juan de Dios erietxea ixteko erabakia, zentroko zuzendaritzak jakinarazi duenez. Emandako datuen arabera, 11 gaixori eta ospitaleko 16 langileri atzeman diete birusa. Guztira, 26 pertsonak egiten dute lan zentroan. Kutsatze katea etet...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192647/muga-ipini-diote-eskubideari.htm
Gizartea
Muga ipini diote eskubideari
Urduñako eta Villalba de Losako abeltzainek elkarrekin erabili izan dituzte Gorobel mendilerroan Burgosko aldean dauden lurrak. 1950eko hamarkadatik, burgostarrek mendeetako erabilera eskubidea kendu diete bizkaitarrei. Europara joko dute, Espainiako auzitegiek ere ukatu dieten eskubidearen eske.
Muga ipini diote eskubideari. Urduñako eta Villalba de Losako abeltzainek elkarrekin erabili izan dituzte Gorobel mendilerroan Burgosko aldean dauden lurrak. 1950eko hamarkadatik, burgostarrek mendeetako erabilera eskubidea kendu diete bizkaitarrei. Europara joko dute, Espainiako auzitegiek ere ukatu dieten eskubideare...
Bizkaia, Araba eta Burgos (Gaztela eta Leon, Espainia) arteko mugan dago Gorobel mendilerroa, eta, neurri batean, muga hori desegin egiten du. Hiru herrialdeentzat batasunerako leku izan da historikoki: herrialde bateko eta besteko herritarrek erabili izan dituzte hango herri lurrak, mugaren alde batekoek eta bestekoek...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192648/lur-publikoetako-bazka-eskubidea-xix-mendean-bukatu-zen-trianon.htm
Lur publikoetako bazka eskubidea XIX. mendean bukatu zen Trianon
Lur publikoetako bazka eskubidea XIX. mendean bukatu zen Trianon.
Azken urteetan Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Trianoko mendietako abeltzain talde baten artean gatazka gogorra egon da, foru jabetzakoak diren lursail batzuetako bazka eskubidearen inguruan. Diputazioaren enkarguz Gorosti topografia enpresak egindako ikerketaren arabera, eskubide hori XIX. mendean bukatu zen, meatzaritz...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192649/jokoak-egiteko-konpromisoa-berretsi-du-japoniako-gobernuak.htm
Kirola
Jokoak egiteko konpromisoa berretsi du Japoniako Gobernuak
Yoshihide Suga lehen ministroak ukatu egin du The Times egunkariak ateratako informazioa. Bertan esaten zen Japoniako Gobernuak "pribatuan" hartu zuela udan Jokoak ez egiteko erabakia, eta lanean ari zela 2032an antolatzeko.
Jokoak egiteko konpromisoa berretsi du Japoniako Gobernuak. Yoshihide Suga lehen ministroak ukatu egin du The Times egunkariak ateratako informazioa. Bertan esaten zen Japoniako Gobernuak "pribatuan" hartu zuela udan Jokoak ez egiteko erabakia, eta lanean ari zela 2032an antolatzeko.
Japoniako lehen ministro Yoshihide Suga argi mintzatu da: udan Olinpiar Jokoak egitearen asmoari eusten diote: "Tokioko agintariekin eta Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin elkarlanean, ziurrak diren Olinpiar Joko batzuk antolatu nahi ditugu". Hala, gezurtatu egin du The Times egunkariak ateratako informazioa. Bertan e...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192650/ia-hamahiru-urteko-espetxealdia-niebla-hiltzea-akusatutakoarentzat.htm
Gizartea
Ia hamahiru urteko espetxealdia Niebla hiltzea akusatutakoarentzat
Hamabi urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia ezarri dio epaileak, baita bost urteko baldintzapeko askatasuna ere. Genero astungarria aintzat hartu dute.
Ia hamahiru urteko espetxealdia Niebla hiltzea akusatutakoarentzat. Hamabi urte eta 11 hilabeteko kartzelaldia ezarri dio epaileak, baita bost urteko baldintzapeko askatasuna ere. Genero astungarria aintzat hartu dute.
Asier Niebla Urnietako (Gipuzkoa) gaztea hiltzea leporatuta, ia hamahiru urteko kartzela zigorra bete beharko du gizonezko batek, epaileak zinpeko epaimahaiaren erabakia berretsi ostean. Giza hilketa egotzi zioten duela hilabete, eta hamabi eta hamabost urte arteko zigorra bete zezakeen, gehienez. Epaileak zehaztu du h...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192651/fiskalak-terrorismoa-leporatu-die-barbadori-eta-zelaiari.htm
Politika
Fiskalak «terrorismoa» leporatu die Barbadori eta Zelaiari
Bukatu da Auzitegi Nazionalean bi gazteen kontra egindako epaiketa. Fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diezaietela berretsi du ondorioen berri ematean
Fiskalak «terrorismoa» leporatu die Barbadori eta Zelaiari. Bukatu da Auzitegi Nazionalean bi gazteen kontra egindako epaiketa. Fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diezaietela berretsi du ondorioen berri ematean
Auzitegi Nazionalean, Madrilen, Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren aurka egindako epaiketa bukatu da, eta auzitegiko fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra ezarri diezaietela berretsi du, ondorioen berri ematerakoan. Haren esanetan, «helburu terrorista» zuten «armen eta lehergailuen biltegi bat» zuten. Fiskalak ez ...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192652/astelehenean-bidaliko-dute-senatura-trumpen-aurkako-akusazioa.htm
Mundua
Astelehenean bidaliko dute Senatura Trumpen aurkako akusazioa
Legediaren arabera, pauso hori eman eta berehala hasi beharko lukete epaiketa politikoa; ziurrenik, asteartean. Errepublikanoek atzeratzeko eskatu dute, Trumpek bere defentsa prestatzeko denbora izan dezan.
Astelehenean bidaliko dute Senatura Trumpen aurkako akusazioa. Legediaren arabera, pauso hori eman eta berehala hasi beharko lukete epaiketa politikoa; ziurrenik, asteartean. Errepublikanoek atzeratzeko eskatu dute, Trumpek bere defentsa prestatzeko denbora izan dezan.
AEBetako Ordezkarien Ganberak datorren astelehenean bidaliko du Senatura Donald Trump presidente ohiaren aurkako akusazio artikulua, Charles Schumer demokraten Senatuko buruzagiak jakinarazi duenez. Hortaz, legediaren arabera, pauso hori eman eta berehala hasi beharko lukete epaiketa politikoa, goi ganberan; ziurrenik,...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192653/mendibururen-txalaparta-eskuratu-du-san-telmo-museoak.htm
Kultura
Mendibururen 'Txalaparta' eskuratu du San Telmo museoak
Donostiako museoaren bildumara igaro da artistaren 1965eko obra ezaguna, eta erakusketa iraunkorrean izango da ikusgai aurrerantzean. Izaera artistikotik harago, euskal kulturaren ikur bat da eskultura.
Mendibururen 'Txalaparta' eskuratu du San Telmo museoak. Donostiako museoaren bildumara igaro da artistaren 1965eko obra ezaguna, eta erakusketa iraunkorrean izango da ikusgai aurrerantzean. Izaera artistikotik harago, euskal kulturaren ikur bat da eskultura.
«Obra oso bat da»: hitz gutxi eta esangura zabaleko azalpena Susana Soto Donostiako San Telmo museoko zuzendariak, Remigio Mendibururen (Hondarribia, Gipuzkoa, 1931 - Bartzelona, 1990) Txalaparta museoaren bildumara igaro dela iragartzeko aurkezpenean. «Obra oso bat, museoak euskal kulturaren gainean eraikitako diskurt...
2021-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/192654/emakume-bat-bahitu-bortxatu-eta-hiltzea-indarkeria-matxista-da.htm
Gizartea
«Emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzea indarkeria matxista da»
Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko hiru elkarretaratze egin dituzte Donostian. Emakumeen Mundu Martxak «eraso sexisten aurkako antidoto bakarra» feminismoa dela aldarrikatu du, eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoak, berriz, Pujanaren hilketak «gizartearen erantzun irmoa» izan behar duela.
«Emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzea indarkeria matxista da». Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko hiru elkarretaratze egin dituzte Donostian. Emakumeen Mundu Martxak «eraso sexisten aurkako antidoto bakarra» feminismoa dela aldarrikatu du, eta Emakumeen Mugimendu Demokratikoak, berriz, Pujanaren hilketak «gizart...
«Emakume bat bahitu, bortxatu eta hiltzea indarkeria matxista da». Esther Piñeiro Emakumeen Mugimendu Demokratikoko bozeramailearen hitzak dira, gaur arratsaldean, Donostian, Aintzane Pujanaren heriotza salatzeko egin duten elkarretaratzean esandakoak. Ez da protestarako deialdi bakarra izan: Donostian bertan, orduerdi...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/192655/presoen-urruntzearen-bilakaera-datuetan.htm
Politika
Presoen urruntzearen bilakaera datuetan
Espainiako Gobernuak iragarri dituen azken mugimenduekin Sarek amaitutzat eman du 1989. urtean euskal presoen kontra abiatu zen urruntze eta sakabanaketa politika, 34 urteren ondoren. Frantziako Estatuak egin zuen euskal presoak hurreratzeko lehen pausoa, eta Espainiak geroago ekin zion. Mapa eta grafiko interaktibo ha...
Presoen urruntzearen bilakaera datuetan. Espainiako Gobernuak iragarri dituen azken mugimenduekin Sarek amaitutzat eman du 1989. urtean euskal presoen kontra abiatu zen urruntze eta sakabanaketa politika, 34 urteren ondoren. Frantziako Estatuak egin zuen euskal presoak hurreratzeko lehen pausoa, eta Espainiak geroago e...
2018tik bildu ditu BERRIAk euskal presoen mugimendu guztiak mapa interaktibo honetan, Etxerat-en hilabeteroko txostenak eta kazeta honek jasotako datuak erabilita. Maparen ardatz kronologikoari pausa emanda, data jakin batean espetxe bakoitzean zenbat preso zeuden ikus liteke, zirkuluetan klikatuta. Argi antzematen da ...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192691/gorpu-baten-zatiak-aurkitu-dituzte-barrikan.htm
Gizartea
Gorpu baten zatiak aurkitu dituzte Barrikan
Ertzaintzak ikerketa bat hasi du, gertatutakoa argitzeko asmoz.
Gorpu baten zatiak aurkitu dituzte Barrikan. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du, gertatutakoa argitzeko asmoz.
Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du atzo Barrikako (Bizkaia) eremu basotsu batean gorpuzki batzuk aurkitu ostean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren esanetan, 15:30ak aldera dei bat jaso zuten larrialdi zerbitzuek, gorpu baten atalak topatu zituztela esanez. Ertzaintzak giza gorpu batenak direla baieztatu du, eta i...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192692/durangon-gizon-bat-atxilotu-dute-bikotekide-ohiari-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Durangon gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik
Erasotzaileak kristalezko botila bat jaurti zion, eta ihes egin. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.
Durangon gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Erasotzaileak kristalezko botila bat jaurti zion, eta ihes egin. Biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten.
Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, Durangon (Bizkaia), bikotekide ohiari kristalezko botila batekin eraso egiteagatik. Atxilotuak aurpegira bota zion botila, eta biktima Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten eragindako lesioen eraginez. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez,...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192693/willian-josek-wolverhamptonen-jokatuko-du-denboraldi-amaierara-arte.htm
Kirola
Willian Josek Wolverhamptonen jokatuko du denboraldi amaierara arte
Realak ofizial egin du azken egunetan ahoz aho ibili dena. Ingalaterrrako taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.
Willian Josek Wolverhamptonen jokatuko du denboraldi amaierara arte. Realak ofizial egin du azken egunetan ahoz aho ibili dena. Ingalaterrrako taldeak aurrelaria erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.
Guztien ahoan zegoena ofizial egin du Realak. Txuri-urdinek eta Wolverhamptonek akordio bat sinatu dute Willian Jose aurrelariak Ingalaterrako taldean jokatzeko, utzita, ekainaren 30era arte. Epea amaitu ostean, Wolverhamptonek jokalaria erosteko aukera izango du.
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192694/mundu-berri-bat-guztiontzat-lana-aurkeztu-du-bizipozak.htm
Bizigiro
'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak
Hamabi abestiz eta 11 ikus-entzunekoz osatutako lan bat da, eta Bizipoza osatzen duten elkarteen errealitatea erakustea du helburu.
'Mundu berri bat guztiontzat' lana aurkeztu du Bizipozak. Hamabi abestiz eta 11 ikus-entzunekoz osatutako lan bat da, eta Bizipoza osatzen duten elkarteen errealitatea erakustea du helburu.
Bizipoza elkarteak CD batez eta DVD batez osatutako Mundu berri bat guztiontzat lana aukeztu du, Joxe Mari Agirretxe Porrotx eta Amaia Elizondo Gipuzkoako Kirol Egokitua elkarteko kidea aurkezle lanetan aritu direla. Proiektuaren helburua Bizipoza osatzen duten elkarteen errealitatea ikusaraztea da. Hamabi abestik eta...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192695/ziklo-bat-ixteko-garaia-da.htm
Politika
«Ziklo bat ixteko garaia da»
Altsasuko gazteek, haien gurasoek eta herri plataformak agerraldi bateratua egin dute Iruñean. Eskerrak eman dituzte azken lau urteetan jasotako elkartasunagatik.
«Ziklo bat ixteko garaia da». Altsasuko gazteek, haien gurasoek eta herri plataformak agerraldi bateratua egin dute Iruñean. Eskerrak eman dituzte azken lau urteetan jasotako elkartasunagatik.
Argazki bateratu batekin eman nahi izan diote amaiera lau urteotako ibilbideari. Lehen aldiz jendaurrean, auziari buruzko gogoeta plazaratu dute Altsasuko gazteek, eta haiekin batera izan dira urteotan haien alde lan egin duten Altsasu Gurasoak eta Altsasukoak Aske herri plataformako ordezkariak, Iruñean. Adur Ramirez ...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192696/beste-1403-positibo-baieztatu-dituzte-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Beste 1.403 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian
Astea hasi zenetik egunez egun atzemandako kasu kopurua ez da milatik jaitsi. Beste 104 lagun ospitaleratu dituzte guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Beste 1.403 positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian. Astea hasi zenetik egunez egun atzemandako kasu kopurua ez da milatik jaitsi. Beste 104 lagun ospitaleratu dituzte guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak jakinarazi dutenez, atzo 16.955 PCR eta antigeno proba egin ziren Hego Euskal Herrian. Horietatik 1.403 positibo izan dira, bezperan baino 49 gutxiago. Bigarren egunez jarraian, 1.400en langa igaro da; beraz, eta ez da milatik jaitsi astea hasi zenetik. Positibo tasak, ordea,...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192697/merezitako-berdinketa-gipuzkoako-derbian.htm
Kirola
Merezitako berdinketa Gipuzkoako derbian
Bina amaitu da Realaren eta Eibarren arteko derbia. Lau goletatik hiru partidako azkeneko hamar minutuetan sartu dituzte.
Merezitako berdinketa Gipuzkoako derbian. Bina amaitu da Realaren eta Eibarren arteko derbia. Lau goletatik hiru partidako azkeneko hamar minutuetan sartu dituzte.
Merezitako puntu bana eskuratu dute Realak eta Eibarrek, bina berdindu ondoren. Partida zirraragarria jokatu dute Unbeko futbol zelaian, 90 minutu baino gehiago iraun duen lehia estu eta polit batean. Bi estilo guztiz ezberdin lehiatu dira, baina, azkenean, bat ez da izan bestea baino gehiago. Etxera pozik joateko modu...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192698/neurri-berriak-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Neurri berriak Hego Euskal Herrian
Gaurtik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiak itxiko dituzte, eta gehienez lau pertsona bildu ahal izango dira. Nafarroan, berriz, larunbatetik ezin da kontsumitu tabernen eta jatetxeen barnealdean.
Neurri berriak Hego Euskal Herrian. Gaurtik aurrera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalerri guztiak itxiko dituzte, eta gehienez lau pertsona bildu ahal izango dira. Nafarroan, berriz, larunbatetik ezin da kontsumitu tabernen eta jatetxeen barnealdean.
Eusko Jaurlaritzaren Babes Zibileko Planaren Batzorde Teknikoak (Labi) ostiralean hartutako neurri murriztaile berrien dekretua larunbatean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Neurri berriak gaur sartuko dira indarrean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroan, berriz, larunbatean sartu ziren indar...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192699/larry-king-irrati-esatari-eta-telebista-aurkezlea-hil-da.htm
Bizigiro
Larry King irrati esatari eta telebista aurkezlea hil da
Los Angeleseko Cedar Sinai Medical Center ospitalean zendu da, 87 urterekin. 'Larry King Night' gaueko irrati saioak egin zuen ezagun.
Larry King irrati esatari eta telebista aurkezlea hil da. Los Angeleseko Cedar Sinai Medical Center ospitalean zendu da, 87 urterekin. 'Larry King Night' gaueko irrati saioak egin zuen ezagun.
Larry King telebista aurkezle estatubatuarra hil da, 87 urterekin. Los Angelesko ospitalean zendu da gaur eguerdian. King Gabonetan ingresatu zuten Cedars Sinai Medical Center ospitalean, koronabirusarekin. Halere, heriotzat zerk eragin zion ezezaguna da oraingoz. Ora Media, Kingek sorturiko kateak eman du heriotzaren ...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192700/gazteen-kriminalizazioa-arbuiatu-dute-ehunka-herritarrek-donostian.htm
Gizartea
Gazteen «kriminalizazioa» arbuiatu dute ehunka herritarrek Donostian
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak deituta, ehunka pertsona elkartu dira, azken egunetan Ertzaintzak izandako jokabidea salatzeko.
Gazteen «kriminalizazioa» arbuiatu dute ehunka herritarrek Donostian. Alde Zaharreko Gazte Asanbladak deituta, ehunka pertsona elkartu dira, azken egunetan Ertzaintzak izandako jokabidea salatzeko.
Asteazkenean, San Sebastian egunez, istiluan izan ziren Donostiako Parte Zaharrean: Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen, eta zortzi ertzain eta beste bi herritar zauritu ziren; horietako bat erietxeratu egin zuten, matrailezurra hautsita. Auzo berean, joan den asteburuan ere izan ziren liskarrak Poliziaren eta hai...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192701/arantxa-tapiak-positibo-eman-du-covid-19an.htm
Gizartea
Arantxa Tapiak positibo eman du COVID-19an
Etxean dago, eta eztul arina dauka.
Arantxa Tapiak positibo eman du COVID-19an. Etxean dago, eta eztul arina dauka.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Ingurumen sailburuak positibo eman du COVID-19a atzemateko proban. Jaurlaritzak berak larunbatean jakinarazi zuenez, etxean dago, eta eztul arina dauka. Tapiak ostegunean jakin zuen positibo eman zuela, eta, harrezkero, etxean dago. Astelehenean esango diote noiz...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192702/azken-unean-egin-dio-ihes-garaipenak.htm
Kirola
Azken unean egin dio ihes garaipenak
Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan garaipena lotzeko, eta Betisek ondo aprobetxatu du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko
Azken unean egin dio ihes garaipenak. Reala 2-0 jarri da aurretik, baina ez da gai izan garaipena lotzeko, eta Betisek ondo aprobetxatu du partidaren azken txanpan bi gol sartu eta berdintzeko
Inor gutxi harritu da gaur Betisek bigarren gola sartu duen unean: «Aurrez ikusia zegoen», esan du zalerik baikorrenak. Hobe da kontrarioek esandakoa ez aipatzea.Lotsagorritzea izango baitzen. Izan ere, lotuta zuen garaipen bat kareletik bota du Realak. Betisen aurka irabazten joan da, 85. minutura arte, baina azkenean...
2021-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/192703/mendeurrena-zapuztu-dio.htm
Kirola
Mendeurrena zapuztu dio
Alavesek ez du aukerarik izan Real Madrilen aurka. Espainiako taldeak erabakita utzi du neurketa lehen zatian, hiru goleko aldea lortuta.
Mendeurrena zapuztu dio. Alavesek ez du aukerarik izan Real Madrilen aurka. Espainiako taldeak erabakita utzi du neurketa lehen zatian, hiru goleko aldea lortuta.
Alavesek ezin izan du ospatu klubaren mendeurrena garaipena lortuta. Erronka zaila zuen, Real Madril baitzuen bisitari Mendizorrotzan, baina Espainiako taldea gaizki ari da denboraldi honetan, eta inoiz min egin ahal baldin bazaio, orain da. Lehen itzulian, adibidez, Alavesek garaipen handia lortu zuen haren zelaian: 1...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192731/ertzaintzak-donostiako-parte-zaharra-hartu-du-berriz.htm
Gizartea
Ertzaintzak Donostiako Parte Zaharra hartu du berriz
Segurtasun Sailaren arabera, botilak jaurti dizkiete agenteei. Auzoko Gazte Asanbladak, ordea, ukatu egin du istilurik egon izana. Hamar lagun identifikatu dituzte. Pasaian, berriz, gazte bat atxilotu dute.
Ertzaintzak Donostiako Parte Zaharra hartu du berriz. Segurtasun Sailaren arabera, botilak jaurti dizkiete agenteei. Auzoko Gazte Asanbladak, ordea, ukatu egin du istilurik egon izana. Hamar lagun identifikatu dituzte. Pasaian, berriz, gazte bat atxilotu dute.
Ehunka lagun mobilizatu ziren atzo Donostian, Poliziak azken egunetan herritarren aurka izaniko oldarraldiak salatzeko. Egun berean, ordea, berriz ere Parte Zaharrean sartu ziren ertzainak, laugarren aldiz egun gutxian. Ertzaintzaren hamabost auto eta zortzi furgoi bertaratu zirela salatu dute, eta hamar lagun identifi...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192733/gizonezko-bat-hil-da-donostian-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Donostian auto istripu batean
Gaur gauean gertatu da ezbeharra, GI-20 errepidean.
Gizonezko bat hil da Donostian auto istripu batean. Gaur gauean gertatu da ezbeharra, GI-20 errepidean.
Gizonezko bat hil da GI-20 errepidean, Donostia parean, auto istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 45 urteko gizonezkoa gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera zen, 00:15 aldera. Ertzaintza ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da. Gizonezkoa, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra, harrapat...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192734/errealitatea-lau-haizeetara-zabaltzeko-abestia.htm
Gizartea
Errealitatea lau haizeetara zabaltzeko abestia
Naizen elkarteak Naizen, yo sé quién soy kantua aurkeztu du, haur eta gazte transexualen errealitatea erakusteko.
Errealitatea lau haizeetara zabaltzeko abestia. Naizen elkarteak Naizen, yo sé quién soy kantua aurkeztu du, haur eta gazte transexualen errealitatea erakusteko.
«Diren bezala onartuak izateko borrokan ari diren neska eta mutil bihurtzeko asmoz», Naizen, yo sé quién soy abestia aurkeztu du gaur Naizen haur eta gazte transexualen familien elkarteak. Sustatzaileen esanetan, «gure haurren errealitatea lau haizeetara zabaltzeko» balioko du kantuak. Kai Etxaniz artista nafarra ardu...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192735/mila-kasuren-langatik-gora-seigarren-egunez-jarraian.htm
Gizartea
Mila kasuren langatik gora seigarren egunez jarraian
Atzo beste 1.041 kasu baieztatu zituzten, 13.207 proba eginda.
Mila kasuren langatik gora seigarren egunez jarraian. Atzo beste 1.041 kasu baieztatu zituzten, 13.207 proba eginda.
Ohikoa den bezala, atzemandako COVID-19 kasuen kopuruak behera egin du asteburuan. Halere, milako langatik gora jarraitzen du, aste osoan egin bezala. Hego Euskal Herrian 13.207 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horien artetik 1.041 izan dira positiboak, bezperan baino 361 gutxiago. Positibo tasa ere apald...
2021-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/192736/carlos-fernandezen-fitxaketa-ofizial-egin-du-realak.htm
Kirola
Carlos Fernandezen fitxaketa ofizial egin du Realak
24 urteko jokalariak 2026. urtera arteko kontratua sinatu du.
Carlos Fernandezen fitxaketa ofizial egin du Realak. 24 urteko jokalariak 2026. urtera arteko kontratua sinatu du.
Azkar bete du Realak Willian Josek utzitako hutsunea. Azken egunetan batean eta bestean entzuten zena ofizial egin du taldeak, eta Carlos Fernandez Sevillatik Donostiara iritsi da. Txuri-urdinek jakinarazi dutenez, 24 urteko aurrelariak 2026. urtera arteko kontratua sinatu du taldearekin. Sevillaren harrobiko jokalari...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192737/urkullu-laquoprobokazio-eta-eraso-bortitzen-aurrean-ertzaintza-orekaz-eta-neurriz-jardun-daraquo.htm
Gizartea
Urkullu: «Probokazio eta eraso bortitzen aurrean, Ertzaintza orekaz eta neurriz jardun da»
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Facebooken hizpide izan ditu «azken egunetan hainbat herritan izandako liskarrak eta arazoak» : «Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren helburua osasun publikoa eta gizarte bizitza defendatzea izan da».
Urkullu: «Probokazio eta eraso bortitzen aurrean, Ertzaintza orekaz eta neurriz jardun da». Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Facebooken hizpide izan ditu «azken egunetan hainbat herritan izandako liskarrak eta arazoak» : «Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren helburua osasun publikoa eta gizarte bizitza defendatzea izan d...
«Nire babes eta gertutasun osoa adierazten diet udalerri bakoitzeko Udaltzaingoari eta Ertzaintzari». Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak argi utzi du zein den bere jarrera azken egunetan hainbat herritan Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin izandako istiluak direla eta. Atzo adierazi zuen, Facebooken egin...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192738/erakustaldia-eman-dute-altuna-iiiak-eta-mariezkurrena-iiak.htm
Kirola
Erakustaldia eman dute Altuna III.ak eta Mariezkurrena II.ak
Aise gailendu zaizkie Olaizola II.a-Rezustari, eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute. Bigarren dira sailkapenean.
Erakustaldia eman dute Altuna III.ak eta Mariezkurrena II.ak. Aise gailendu zaizkie Olaizola II.a-Rezustari, eta Binakako Txapelketako hirugarren puntua eskuratu dute. Bigarren dira sailkapenean.
Zertarako gai diren erakutsi dute Jokin Altunak eta Jon Mariezkurrenak. Eskuratutako azken puntuari esker, bigarren dira Binakako Txapelketako sailkapenean, eta argi utzi dute kontuan izan beharreko bikotea direla. Atzo 22 eta 10 irabazi zuten Olaizola II.a-Rezustaren aurka, Baikoko bikote baten aurka jokatu duten lehe...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192739/dmitrovic-eta-gil-salbatzaile-berriro-ere.htm
Kirola
Dmitrovic eta Gil salbatzaile, berriro ere
Neurketa hasi eta berehala hartu du aurrea Celtak, eta aukerarik onenak ere haiek izan zituzten, baina Dmitrovicen geldiketek eta Bryan Gilek bigarren zatian sartutako golak puntu bat eman diete armaginei.
Dmitrovic eta Gil salbatzaile, berriro ere. Neurketa hasi eta berehala hartu du aurrea Celtak, eta aukerarik onenak ere haiek izan zituzten, baina Dmitrovicen geldiketek eta Bryan Gilek bigarren zatian sartutako golak puntu bat eman diete armaginei.
Partida ikusita, Eibarrek ontzat eman dezake atzo Vigon (Galizia) eskuratutako puntua. Eduardo Coudet Celtako entrenatzaileak neurketa amaitutakoan esan zuen moduan, Eibarrek neurketan osoan hiru zutoinen artera egin zuen jaurtiketa bakarrean sartu zuen gola. Izan ere, hasiera-hasieratik kontrolatu zuten lehia galizia...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192741/porrot-egin-dute-bai-gipuzkoa-basketek-eta-bai-baskoniak.htm
Kirola
Porrot egin dute bai Gipuzkoa Basketek eta bai Baskoniak
Donostiarrek 68-110 galdu dute Bartzelonaren aurka, eta gasteiztarrek 83-61 Valentziaren kontra.
Porrot egin dute bai Gipuzkoa Basketek eta bai Baskoniak. Donostiarrek 68-110 galdu dute Bartzelonaren aurka, eta gasteiztarrek 83-61 Valentziaren kontra.
Garaipenetik urrun ibili ziren atzo Endesa Ligan jokatu zuten bi euskal taldeak. Acunsa GBCk Bartzelona ahalguztiduna jaso zuen Donostian, eta kantxan argi geratu zen bi taldeen artean tarte handia dagoela (68-110). TD Systems Baskoniak, berriz, Valentzia bisitatu zuen, eta, aldea Donostian bezain zabala izan ez zen ar...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192742/rebelo-de-sousak-irabazi-ditu-presidentetzarako-hauteskundeak.htm
Mundua
Rebelo de Sousak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak
Abstentzioa inoizko handiena izan da, %60. Gehien bozkatuetan hirugarrena izan da eskuin muturreko hautagai Andre Ventura.
Rebelo de Sousak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak. Abstentzioa inoizko handiena izan da, %60. Gehien bozkatuetan hirugarrena izan da eskuin muturreko hautagai Andre Ventura.
Koronabirusak markatutako hauteskundeak izan dira asteburuan Portugalen egin dituztenak. Parte hartzea inoizko txikiena izan da, %40 inguru. Baina bozkatzera joan direnek hautu argia egin dute, eta Marcelo Rebelo de Sousak, orain arteko presidenteak, beste bost urterako legealdia eskuratu du, bigarren itzulia egin beha...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192743/etxerat-ek-salatu-du-troitino-espetxean-daukatela-oraindik.htm
Politika
Etxerat-ek salatu du Troitiño espetxean daukatela oraindik
Hamabortz egun igaro dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak euskal presoa eritasunagatik aske uzteko autoa sinatu zuenetik, baina oraindik ez dute Estremerako kartzelatik atera. Hirugarren gradua emateko autoa irmoa da joan den ortziraletik. Arreta «duina» eskatu du Etxerat-ek.
Etxerat-ek salatu du Troitiño espetxean daukatela oraindik. Hamabortz egun igaro dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Jose Luis Castro epaileak euskal presoa eritasunagatik aske uzteko autoa sinatu zuenetik, baina oraindik ez dute Estremerako kartzelatik atera. Hirugarren gradua emateko autoa irmoa da joan den ortziral...
Duela jada bi aste jakinarazi zuten Antton Troitiño euskal presoari hirugarren gradua emanda aske utziko zutela, eritasun larri baten ondorioz, baina Etxerat elkarteak salatu du oraindik Estremerako espetxean jarraitzen duela presoak. Senideak bi aldiz joan dira haren bila kartzela atarira, alferrik: lehen aldiz, hirug...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192744/otsaileko-bigarren-astean-has-liteke-trumpen-aurkako-epaiketa.htm
Mundua
Otsaileko bigarren astean has liteke Trumpen aurkako epaiketa
Ordezkarien Ganberako presidenteak gaur bidaliko du presidente ohiaren aurkako impeachment-a hasteko eskaria Senatura.
Otsaileko bigarren astean has liteke Trumpen aurkako epaiketa. Ordezkarien Ganberako presidenteak gaur bidaliko du presidente ohiaren aurkako impeachment-a hasteko eskaria Senatura.
Epaiketa «azkarra, baina justua» izango dela iragarri du Senatuko demokraten buru Chuck Schumerrek. Atzerapenik izan ezean, otsailaren 8ko astean hasiko lukete Kongresuko goi ganberan Donald Trump presidente ohiaren aurkako epaiketa. Ordezkarien Ganberako presidente Nancy Pelosik gaur egingo du eskaria, eta bi asteko p...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192745/ehuko-errektore-kargua-hartu-du-ferreirak.htm
Gizartea
EHUko errektore kargua hartu du Ferreirak
Euskal Herriko Unibertsitateak «integratzailea eta solidarioa» izan behar duela nabarmendu du Ferreirak, eta «erronka sozialak» jarri behar direla erdigunean. Etapa berri bat hastear dela erantsi du, eta baita Urkulluk ere.
EHUko errektore kargua hartu du Ferreirak. Euskal Herriko Unibertsitateak «integratzailea eta solidarioa» izan behar duela nabarmendu du Ferreirak, eta «erronka sozialak» jarri behar direla erdigunean. Etapa berri bat hastear dela erantsi du, eta baita Urkulluk ere.
Eva Ferreirak Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargua hartu du gaur goizean, Gasteizen. Orain arteko lantaldearen jarduna txalotu du, eta etorkizunean «bikaintasun akademikoa eta intelektuala» aurkitu beharra aipatu du, baina «ikuspegi irekia» oinarri hartuta. «Unibertsitate publikoak ikuspegi irekia izan behar...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192746/elkarrekin-podemos-iuk-ikerketa-batzorde-bat-eskatu-du-txertaketa-irregularrak-argitzeko.htm
Gizartea
Elkarrekin Podemos-IUk ikerketa batzorde bat eskatu du txertaketa «irregularrak» argitzeko
Miren Gorrotxategik uste du «sare bat» dagoela txertaketa irregularren atzean, eta Eusko Jaurlaritza «bete-betean inplikatuta» dagoela.
Elkarrekin Podemos-IUk ikerketa batzorde bat eskatu du txertaketa «irregularrak» argitzeko. Miren Gorrotxategik uste du «sare bat» dagoela txertaketa irregularren atzean, eta Eusko Jaurlaritza «bete-betean inplikatuta» dagoela.
Elkarrekin Podemos-IU legebiltzar taldeak proposatu du Osakidetzako txertaketa «irregularren eskandalua» argitzeko batzorde bat sortzea Eusko Legebiltzarrean, gertatutakoa ikertzeko eta «ustezko sarea» noraino iristen den jakiteko. Erantzukizun politikoak argitu behar direla uste du taldeak, eta beste talde batzuekin h...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192747/ipar-euskal-herriko-hautetsiak-akuilatu-dituzte-ostalariek.htm
Ekonomia
Ipar Euskal Herriko hautetsiak akuilatu dituzte ostalariek
Kasu Kasu Ostalariak Kexu kolektiboan Iparraldeko 100 bat ostalari bildu dira. Zazpi hilabete pasatu dituzte hetsirik.
Ipar Euskal Herriko hautetsiak akuilatu dituzte ostalariek. Kasu Kasu Ostalariak Kexu kolektiboan Iparraldeko 100 bat ostalari bildu dira. Zazpi hilabete pasatu dituzte hetsirik.
Azaroaren 19an sortu zen Kasu Kasu Ostalariak Kexu kolektiboa, sei ostalarirekin. Bi hilabete geroago, Ipar Euskal Herriko 100 bat ostalari biltzen ditu, eta, goizean, agerraldia egin dute Sarako (Lapurdi) Pleka trinketean, kolektiboa aurkezteko. Egoera sanitarioa gogorki pairatzen du sektoreak, eta Euskal Hirigune Elk...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192748/nafarroak-8-gutxiago-bildu-zuen-iaz-zergen-bitartez.htm
Ekonomia
Nafarroak %8 gutxiago bildu zuen iaz zergen bitartez
2019an baino 314 milioi euro gutxiago dira, eta, hala ere, pandemiaren hasieran espero baino datu hobeak
Nafarroak %8 gutxiago bildu zuen iaz zergen bitartez. 2019an baino 314 milioi euro gutxiago dira, eta, hala ere, pandemiaren hasieran espero baino datu hobeak
«Jaitsiera handia da, logikoa, pandemiak eragindako krisi ekonomiko gogorraren testuinguruan. Baina maiatzean espero zitekeen baino txikiagoa izan da, maiatzean %20ko balizko jaitsiera baten iragarpenak baikenituen», Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak balantze gazi-gozoa egin du 2020ko zerga bilketa ...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192749/eusko-jaurlaritzak-ez-du-aurreikusten-zabortegi-gehiago-eraikitzea.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten zabortegi gehiago eraikitzea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetara eramandako hondakinak 2030erako %85 murriztea du helburu Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroak
Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten zabortegi gehiago eraikitzea. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako plantetara eramandako hondakinak 2030erako %85 murriztea du helburu Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren zirriborroak
Arantxa Tapiak eman du datua: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hondakin ez-arriskutsuak biltzeko aktibo dauden hamar hondakindegiek 4.000.000 m3 jasotzeko ahalmena zuten iazko martxoan. Baina Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, 2030era bitartean EAEko «industri...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192750/985-positibo-atzeman-dituzte-hego-euskal-herrian-egindako-testen-87.htm
Gizartea
985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7
Erietxeetan ere gero eta toki gehiago behar dute gaixoentzat; Osakidetzan, adibidez, azaro amaierako kopuruak gainditu dira.
985 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian; egindako testen %8,7. Erietxeetan ere gero eta toki gehiago behar dute gaixoentzat; Osakidetzan, adibidez, azaro amaierako kopuruak gainditu dira.
Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dute atzo COVID-19a atzemateko egindako proben berri; 11.220 test egin zituzten guztira, eta %8,7 positiboak izan ziren. 985 kasu diagnostikatu zituzten denera. Herrialdeka, kasurik gehienak Bizkaian atzeman zituzten, 426; Gipuzkoan, 243; Nafarroan, 159; Araban, 15...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192751/kelvionek-ez-du-itxiko-igorreko-planta-baina-langileen-erdiarekin-jarraituko-du.htm
Ekonomia
Kelvionek ez du itxiko Igorreko planta, baina langileen erdiarekin jarraituko du
Langileek bileran onartu dute multinazionalaren eskaintza. 73 langiletik 37ra igaroko da, eta lau urterako lana du ziurtatua.
Kelvionek ez du itxiko Igorreko planta, baina langileen erdiarekin jarraituko du. Langileek bileran onartu dute multinazionalaren eskaintza. 73 langiletik 37ra igaroko da, eta lau urterako lana du ziurtatua.
Kelvion Thermal Solutionsek Igorren (Bizkaia) duen plantak ez ditu ateak itxiko. Lantegiaren desagerpen ziurra zirudiena lantaldearen murrizketa bilakatu da. Izan ere, multinazionaleko buruek enpresa ez ixteko eskaintza egin dute, baina langile kopurua erdira murriztuz. Orain arte, 73 langilek ziharduten, eta, aurreran...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192752/snpk-dio-laquolegezko-galdeketa-batraquo-egingo-duela-londresek-ezezkoa-ematen-badu-ere.htm
Mundua
SNPk dio «legezko galdeketa bat» egingo duela Londresek ezezkoa ematen badu ere
Eskoziako alderdi independentistak bigarren erreferendumerako bide orria aurkeztu du. Erresuma Batuko Gobernuari auzitara jotzeko erronka bota dio.
SNPk dio «legezko galdeketa bat» egingo duela Londresek ezezkoa ematen badu ere. Eskoziako alderdi independentistak bigarren erreferendumerako bide orria aurkeztu du. Erresuma Batuko Gobernuari auzitara jotzeko erronka bota dio.
SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak argi du bigarren independentzia erreferenduma egin nahi duela, eta, horri begira, «legezko galdeketa bat» egiteko prest dago, Erresuma Batuko Gobernuak ezezkoa ematen jarraitzen badu ere. Indar independentistaren asmoa da maiatzetik aurrera hasiko den legealdiaren hasieran antolatzea, b...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192753/gasteizen-tabernak-eta-jatetxeak-itxi-beharko-dituzte-gaurtik.htm
Gizartea
Gasteizen tabernak eta jatetxeak itxi beharko dituzte gaurtik
Arabako hiriburuan 547 koronabirus kasu eduki dituzte azken bi asteotan 100.000 biztanleko.
Gasteizen tabernak eta jatetxeak itxi beharko dituzte gaurtik. Arabako hiriburuan 547 koronabirus kasu eduki dituzte azken bi asteotan 100.000 biztanleko.
Bilbon itxi zuten ostalaritza joan zen astean, eta Gasteizen gauza bera egingo dute gaurtik aurrera. Izan ere, Arabako hiriburuan 100.000 biztanleko 547 koronabirus kasu eduki dituzte azken bi asteotan. Udalerri batek 500 kasuren langa gainditzen duenean, gune gorrian sailkatzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, et...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192754/zaintza-sektorean-grebara-deituko-dute-sindikatuek-biharko.htm
Gizartea
Zaintza sektorean grebara deituko dute sindikatuek, biharko
Zaintza sektoreko langileen lan baldintzak eskasak direla eta, ematen diren zerbitzuak ere halakoak direla salatu, eta sektorea publiko egitea aldarrikatu dute sindikatuek.
Zaintza sektorean grebara deituko dute sindikatuek, biharko. Zaintza sektoreko langileen lan baldintzak eskasak direla eta, ematen diren zerbitzuak ere halakoak direla salatu, eta sektorea publiko egitea aldarrikatu dute sindikatuek.
Greba eguna dute bihar zaintza sektorean: ELA, LAB, UGT, ESK, eta CCOO sindikatuek deitu dute Bizkai, Araba eta Gipuzkoan, eta mobilizazioak antolatu dituzte biharko Bilbon, Donostian eta Gasteizen. ELAk, berriz, Nafarroara ere zabaldu du lanuztea, eta Iruñean izango da mobilizazioa. Deialdiak nork bere aldetik egin d...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192755/lekua-hartu-du-philippe-lemoing-surzur-baionako-suprefetak.htm
Politika
Lekua hartu du Philippe LeMoing Surzur Baionako suprefetak
Bere burua aurkezteko agerraldia egin du Baionako suprefeturan. Erran du lurraldea «bere dimentsio guzietan» ezagutzeko gogoz dela.
Lekua hartu du Philippe LeMoing Surzur Baionako suprefetak. Bere burua aurkezteko agerraldia egin du Baionako suprefeturan. Erran du lurraldea «bere dimentsio guzietan» ezagutzeko gogoz dela.
Philippe Le Moing Surzur izanen da Baionako suprefeta ondoko urteetan. Asteburuan iritsi zen Lapurdiko hiriburura, eta gaur egin du bere burua aurkezteko agerraldia prentsa aitzinean. «Ez dut lurraldea ezagutzen», adierazi du, argi eta garbi, eta erran Euskal Herrira etortzen den lehen aldia dela. Ez du «deskubritu ber...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192756/modernak-esan-du-bere-txertoa-eraginkorra-dela-birusaren-aldaera-berrien-aurka.htm
Gizartea
Modernak esan du bere txertoa eraginkorra dela birusaren aldaera berrien aurka
Kezka sortu dute koronabirusaren aldaera berriek, kutsagarriagoak direlako, eta heriotza gehiago eragiteko ahalmena dutelako.
Modernak esan du bere txertoa eraginkorra dela birusaren aldaera berrien aurka. Kezka sortu dute koronabirusaren aldaera berriek, kutsagarriagoak direlako, eta heriotza gehiago eragiteko ahalmena dutelako.
Kezka handia sortu dute azken asteotan COVID-19 gaitza eragiten duen koronabirusaren aldaerek. Albiste ona izan daitekeena eman du, haatik, Moderna laborategiak. Adierazi duenez, eurek jatorriko birusaren aurka garaturiko txertoak babesa ematen du Erresuma Batuan eta Hegoafrikan aurkituriko aldaeren aurrean. Kalkulu b...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192757/hegazti-gripearen-lehen-kasuak-baieztatu-dituzte-ipar-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Hegazti gripearen lehen kasuak baieztatu dituzte Ipar Euskal Herrian
Agerraldia kontrolpean dutela ziurtatu du Euskal Elkargoak. Animaliak ez dituzte hilko.
Hegazti gripearen lehen kasuak baieztatu dituzte Ipar Euskal Herrian. Agerraldia kontrolpean dutela ziurtatu du Euskal Elkargoak. Animaliak ez dituzte hilko.
Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) bi haztegitan agertu da hegaztien gripea, tartean Lataille familiaren negozioa. Han, kriaxera arrazako ahateak hazten dituzte, eta inguruko haztegiak hornitzen dituzte. Euskal Elkargoak baieztatu du berria, baina lasaitasun mezua igorri du. Gaixotasuna «modu murriztuan eta klinikoki kontro...
2021-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/192758/aparretan-dago-oraindik-ere.htm
Kirola
Aparretan dago oraindik ere
Talde zuri-gorriak astindua eman dio Getaferi San Mamesen. Bisitariek sartu dute lehen gola, 20. segundoan, baina etxekoek bost gol sartu dituzte gero: Raul Garciak bi egin ditu, eta Yerayk, Berenguerrek eta De Marcosek, bana.
Aparretan dago oraindik ere. Talde zuri-gorriak astindua eman dio Getaferi San Mamesen. Bisitariek sartu dute lehen gola, 20. segundoan, baina etxekoek bost gol sartu dituzte gero: Raul Garciak bi egin ditu, eta Yerayk, Berenguerrek eta De Marcosek, bana.
Athleticek gozo-gozo segitzen du. Espainiako Superkopa irabazi eta Kopan aurrera egin ondoren, irabazi egin du gaur ligan, San Mamesen, Getaferen aurka. Irabazi ez ezik, astindua eman dio Espainiako taldeari: 5-1. Zuri-gorriek lehen garaipena dute ligan Marcelino Garcia Toral aulkian denetik. Horri esker, jauzia eman d...