legislatura
stringclasses
4 values
id
stringclasses
180 values
fecha
stringdate
2012-11-20 00:00:00
2023-12-12 00:00:00
speaker
stringclasses
314 values
party
stringclasses
11 values
topic
stringlengths
0
767
text
stringlengths
3
64.2k
language
stringclasses
1 value
url
stringclasses
461 values
unique_id
stringlengths
9
13
12
173
12.12.2023
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Eskerrik asko, presidente andrea. Begira, Gorrotxategi andrea. "Hauteskundeprograma" hizpide izan badut, hurrengoagatik da: nire ustez behintzat, norbaitek proiektu politiko alternatibo bat eraiki nahi badu, proiektu politiko hori ezin da 578 milioikoa izan Euskadi guztiarentzat. Ulertzen didazu? Izan ere, noski, zuek osoko zuzenketa bat planteatu duzue… Barkatu, nik errespetatu egin zaitut. Nioena, zuek 578 milioiko osoko zuzenketa bat planteatu duzue, eta, arraioa!, bazenuten aurrekontu alternatibo bat aurkeztea ere, zuen proiektu politiko osoarekin, zuen hauteskunde-programa osoarekin. Baina ez duzue egin. Zuek ondo baino hobeto ezagutzen zenuten zeintzuk ziren aurrekontu-negoziaziorako marjinak. Negoziazio-proposamen hori aurkeztu zenuten 1.500 milioiko beste bat aurkeztu ahal zenuten bezalaxe, hori da nik ulertzen dudana. Horrenbestez, ez leporatu gainontzekoei negoziatzeko batere borondaterik ez dugula izan, Hernández jauna hor aritu zaigu penatan, "zuek ez duzue nahi izan, gezurra esan diguzue, zuen xedea izan da…". Pentsa, tonu txarra eta guzti erabili omen dugu. Bada, ez. Aitor ezazu behintzat ni neu neurriz aritu naizela nire hitzaldian… Baina, noski, gero zuk zer esaten duzun ikusita… Izan ere, Hernández jauna, zu zeu ere hemen izan zinen aurreko legegintzaldian, eta, orduko hartan, legegintzaldiko azken urteko aurrekontuak Elkarrekin Podemosekin adostu bagenituen ere, zuk zeuk, Hernández jauna, Elkarrekin Podemos koalizioko kidea bazinen ere, aurka bozkatu zenuen. Hori bai, zer negoziazio egin nahi zenuen zuk zeuk? Zer planteamendu berritzaile zenituen Elkarrekin Podemos-IU taldearekin benetan akordio bat lortu ahal izateko? Izan ere, aurrekoan bakarrik utzi zenituen zure koaliziokideak. Gogoratzen al duzu? Nik, bai, nik ondo gogoratzen dut. Eta orduko hartan gertatu zena ulertu ez nuen bezala, orain ere ez dut ulertzen zu hona eskandalizatuta etortzea sailburu jaunak eta lehen bilera hartan parte hartu genuenok gauzak oso zail jarri genizkizuelako negoziatu ahal izateko. Izan gaitezen errealista, izan gaitezen zentzudun, benetan. Negoziazioak zituen marjinak zituen, eta zuek ez zineten inolaz ere negoziatzeko prest. Eta, baldin bazineten, hor zenuten bestelako proposamenen bat aurkezteko aukera, dagoeneko guztiok helduak baikara, guztiok ezagutzen baitugu elkar; badakizu zer diodan. Bien bitartean, zuek hor jarraitzen duzue jo eta ke, etengabe hitz egiten zerga-erreformaz, dirusarrerak handitzeaz… Bada, diru-sarrerei dagokionez, zuekin hitzartu berri dugu fortuna handien gaineko elkartasunezko zerga osagarria. Beraz, euskal sozialiston kasuan behinik behin, inolaz ere ez dago errenta altuei eta fortuna handiei mesede egiteko asmorik. Begira, 2013ko eta 2017ko zergaerreformak euskal sozialistokin adostuak izan ziren. Zuentzat, Elkarrekin Podemos-IU taldeko jaunandreok, oso erraza da, oso samurra, jarrera maximalistak hartzea −are, ez dakit zer printzipioren bermatzaile gisa agertzen zarete, beste inor baino garbiago−; azkenerako, gainera, hatz salatzailea altxatuta gainontzeko guztiei egozten diguzue arduragabeak izatea, zergatik eta gai garelako adostasunetara heldu eta euskal herritarrentzat benetan garrantzitsuak diren auzien inguruan akordioak lortzeko. Izan ere, 2013ko zerga-erreforma lortu ez bagenu, 2017ko zerga-erreforma lortu ez bagenu, euskal herritarrak ez lirateke egongo 2020tik egin duten bezala pandemiari aurre egiteko moduan. Benetan uste al duzue jo eta ke zergaerreformaren kontuaren inguruan arituta, aurrekontu batzuk adosteko orduan zeuen burua beste muturrean kokatuz, gai zaretela zerga-erreforma global bat adosteko? Izan ere, egiten dituzuen planteamenduak ikusita, zuen irizpideak, nik ezetz uste dut. Utz iezadazue arlo honetan sentikor eta eszeptiko izaten. Gorrotxategi andrea, Hernández jauna, ez zaitezte euskal sozialiston estrategiagatik kezkatu; ez da zuen estrategia, eta, beraz, ez kezkatu. Egiten dugunaren, egiten dugun moduaren arduradunak gu geu gara. Eta nik ez dut ezeren karikaturarik egin, Hernández jauna; zuek ari zarete elkarlan publikopribatua deabrutzen. Ez duzue ulertu nahi, ez duzue nahi, kontu oinarrizkoa baldin bada ere guztiz. Azaldu dizuet zer den euskal sozialistok elkarlan publikopribatuaren inguruan espero duguna, noraino heltzen den publikoaren muga, eskubide-berdintasunera heltzeko, eta, ondoren, non hasten den arlo pribatua, enpresen eta langileen arteko elkarlana. Ez dakit, benetan, azken batean, terminologian galtzen zarete batzuetan, eta, gero, tribuna honetara etorri, zuen planteamenduak aditu eta ez gara zer esan nahi duzuen ulertzeko gai. Nik ezin dut ulertu elkarlan publiko-pribatua baliatu ezin dugula defendatzeko agertzen duzuen egoskorkeria. Ezin dut ulertu, ez baitugu guztiari aurre egiteko beste diru-sarrera, dirua mugatua baita. Horrenbestez, zuek nahi duzuena nahi duzuela ere, zerga-arau jakin batzuk bete behar dira, Espainiarekin, Europarekin bat. Horregatik, nire atsekabea agertu beharra dut beste behin ere zuekin ezer adostea ezinezkoa izan delako, negoziazio-prozesuaren hasieran egin zenituen planteamenduen ondorioz; aurretik ere gertatu izan da, tamalez, legegintzaldi honetan. Eta, beste behin ere, zoritxarrez, ezin izango dugu zuen laguntza izan. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24301
12
173
12.12.2023
ZABALA ZARATE
EA-NV
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea, berriro. Utzi dudan lekuan hasiko naiz: Elkarrekin Podemos-Izquierda Unidaren osoko zuzenketa. Paso a leer el texto: "… horrela Europan guztiz ezohikoa den hornidura mistoko sistema bat betikotuz", "… Hezkuntza Sailak altxor publikoari egozten dio irakaskuntza pribatu-itunpekoaren gastua eta zilegitasuna ematen dio guztiz ezohikoa den egoera bati" −eta jarraitzen du−, "… aldiz, itunpeko ikastetxeak blindatzeko bideari jarraipena ematen dio, ia eskola-matrikulazio pribatu erdiak funts publikoekin ordainduz". Zer da hori? Itunpeko ikastetxeei balioa ematea? Itunpeko ikastetxeen alde egotea? Eta zer proposatu duzue zuzenketa partzialetan? Beste behin ere, itunpeko ikastetxeen finantzaketa murriztea proposatu duzue aurten, ezta? Hori al da gurean dugun hezkuntza-sistemaren alde egotea? Are, lege baten bidez egoera erregularizatzearen alde ere ez zaudete. Orduan, zer da nahi duzuena? Ba al dakizue? Nik uste dut zuek ere ez dakizuela zer den hezkuntza-arloan nahi duzuena. Baina guk bai, guk bai, eta esan dut: guk sinesten dugu daukagun hezkuntza-sisteman, eta sinesten dugu daukagun kalitatezko eskola publikoan. Sinesten dugu, sinesten dugu eta praktikatzen dugu. Eta aurrekontu hauetan ere bai. Eskola publikoa, zuzendaritza-talde profesionalen gidaritzapean −eta profesionaltasun horretan lanean ari da ja Gobernua, eta jarraituko du−, eta irakasle prestatu eta inplikatuekin: 742,5 milioi euro gehiago gure hezkuntza-sistemako profesionalentzat egongo dira aurrekontu hauetan. Beti dago zer hobetu, bai. Egia da hezkuntzasistemak eraldaketa izan duela azkeneko 30 urteetan. Errealitate berrien aurrean aurkitzen gara, eta horiei erantzutera dator lege berria ere bai, eta baita 2024ko aurrekontuak ere: ratioak murriztera, hezkuntzaeleaniztasuna bultzatzera, aniztasunarekiko arreta indartzera eta ikasleak erdigunean jartzera. Eta horretarako, 700 profesional gehiago datorren ikasturtetik aurrera. Eta sailburuak ere esan zigun aurrekontuen aurkezpenean: % 5eko behinbehinekotasunetik behera kokatuko gara. Hau guztia ez da eskola publikorako apustua? Ez da eskola publikoari Gobernu honek eta hura sostengatzen dugun taldeok balioa ematea? Guk uste dugu baietz. Guk argi daukagu. Zuek? Ez dakit, zalantzan jartzen dut. Osakidetzan. Ehuneko 5 igotzea ez da nahikoa. Zenbat igo behar da? Noraino? Nondik? Zelan? Zein da proposamena? "Ez da nahikoa" esatearekin listo, dena konponduta. 206 milioi gehiago ez da nahikoa? Ba ez da dena konpontzeko, egia da, eta aitortu dut. Eta esan dut zeintzuk diren arazoak. Ez dira gureak bakarrik. Pertsonalaren kontua, badakizue ez dela gure arazoa bakarrik. Baina badakizue Euzko Alderdi Jeltzalea lanean ari dela, hemen eta Madrilen ere bai −beste batzuek ez dakit berdina esan ahal duten; guk, bai−, eta lanean jarraituko dugu gure esku dagoen guztia egiteko, Osakidetza berriro datu baikorrenetan jartzeko, itxarote-zerrendak berriro ere pandemia aurreko datuetan jartzeko. Baina, horretarako, egia da denon laguntza askoz hobea izango litzatekeela. Aurrean jarri beharrean eta oztopoak jarri ordez lagunduko bazenute, askoz errazagoa izango litzateke. Beste gai bat ez didana denbora eman lehenengo hitza hartzean aipatzeko: feminismoa. Genero-ikuspegia txertatuta duten aurrekontuak dira, eta hasieran esan dut. Zeharlerroko politikak dira. Euzko Alderdi Jeltzaleko emakume eta gizonak feminista konbentzituak gara. Sailburuari entzun nion eta arrazoia du, peto-petoak gara. Euzko Alderdi Jeltzaleko emakumeak eta gizonak feminista konbentzituak gara, eta horrela jokatzen dugu aurrera eramaten ditugu politika publikoetan, bai eta gure jarduketetan ere, propagandarik eta komunikabiderik gabe, zalapartarik gabe, PNV style peto-petoa erabilita; diskrezioaz jokatuz, lan eginez eta genero-ikuspegia txertatuz instituzio guztietan aurkeztu ditugun aurrekontu guztiguztietan. Orain arte horrela egin dugu eta aurrerantzean ere egingo dugu. Genero-ikuspegia gure aurrekontu guzti-guztietan dago. Amaitzeko, legebiltzarburu andrea, Izquierda Unidako ordezkariari. Lo ha mencionado en su primera intervención: hauteskundeak baldin badaude, ez omen du zentzurik aurrekontuak onartzeak. Benetan, hori da zure zorroztasuna? Izan ere, hori da esan duzuna. Hitzez hitz esan duzu ez duela zentzurik ziurrenik Gobernu honek kudeatuko ez dituen aurrekontu batzuk onartzeak. Bada, hasteko, urtarrilaren 1ean Gobernu hau martxan izango da, eta, beraz, aurrekontu hauek erabili ahal izango ditu. Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Alderdi Sozialistako gizonemakumeei esker 15.000 milioi euro izango ditu eskuragarri. Eta horri esker politika publiko duinak gauzatzen jarraitu ahal izango du, gure herritarrentzat eta gure herriarentzat onak direnak. Ez da onargarria hauteskundeak daudelako ez direla aurrekontuak onartu behar esatea, ez da batere zorrotza. Begiratu Espainiara eta azken urteotan zenbat hauteskunde izan diren. Zenbat aurrekontu utzi behar ziren orduan onartu gabe? Horrela egin izan balitz, zein izango litzateke Espainiako egoera? Pandemia aurreko aurrekontuekin uneotako egoerei aurre egiten egongo litzateke Espainia? Hori da zure proposamena? Bada gauza bat esango dizut: hori da Alderdi Popularrak egin duen proposamen bera. Izquierda Unida eta Alderdi Popularrak bat egiten dute, hauteskunde-urtean gaudenez, aurrekonturik egon behar ez dela esatean. Bada gu ez gaude ados. Eta aurrekontuak, Gorrotxategi andrea, ez dira soilik gobernu-programa bateko zenbakiak Exceleko taula batera eramatea. Ez da egia. Edozein politika publiko gauzatu ahal izateko oinarria dira, hor hasten da guztia. No. Ez, zenbakiak dira, dirua, kudeatu beharreko baliabide mugatuak. Eta Gobernu honek kudeatu egingo ditu.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24302
12
173
12.12.2023
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Señora presidenta, señores consejeros, señor lehendakari, señorías, buenas tardes a todos. Eusko Legebiltzar honetako tribunara igo naiz Euskal Talde Popularrak 2024ko aurrekontuaren legeproiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa defendatzeko, hau da, egitasmoa itzuli eta berriro egitea eskatuz argi eta garbi. Lege-proiektu honek berezitasun bat du aurreko aurrekontuekin alderatuta: gauzatuko ez duen Gobernu batek aurkeztu du. Guztiok dakigu hurrengo urtean hauteskundeak izango direla, eta, Gobernu honi, kasurik onenean −edo okerrenean, begirada kontua da beti−, hilabete gutxi batzuk besterik ez zaizkiola geratzen jardunean. Errealitatea hori da. Eta, aintzat hartuta urteko azken hilabeteetara bitartean inbertsioak gauzatzen ez direla, bizpahiru hilabeterako aurrekontua besterik ez da. Are, argi eta garbi esan behar da: bizpahiru hilabeteotan Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak era alderdikoian interesatzen zaiena gastatzeko aurrekontua da, euskal herritarren interesekin bat egin gabe betiere. Horregatik, ez da harritzekoa oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak inolako akordiorik lortzeko asmorik agertu ez izana −ez behintzat, jakina, nik neuk ordezkatzen dudan talde honekin−. Legebiltzarkideok, beste zerbait ere esan nahi dizuet: aurtengo aurrekontuari egindako kritika bera baliagarria da hurrengo urtekoarentzat ere, izan ere, zoritxarrez, Gobernu honek aurrekontua kontrolatzeko aukera lapurtzen dio Eusko Jaurlaritzari. Aurreikusitakoak baino 600 milioi euro gehiagorekin itxi behar da 2023ko aurrekontua. Bide batez, aspaldidanik Euskadiko Alderdi Popularraren taldeko kideok salatu izan dugun bezala. Hori ikusita, aldez aurreko galdera bat egin beharra dugu, honako hau zehazki: aurreikusi baino diru-sarrera handiagoak izan ditugun honetan, nork erabaki du non gastatu edo inbertitu behar den diru hori? Eusko Legebiltzarrak ez du egin behintzat. Ez du egin. Kontuak kontu, gaur 2023an izandako dirusarrera berak aurreikusita egindako 2024ko aurrekontua aurkeztu diguzue. Bien bitartean, baina, 2024an diru-bilketa % 5 inguru haziko dela aurreikusi duzue. Hau da, aurrekontu honi 500 milioi euro inguru falta zaizkio dagoeneko, inolako partidara bideratu ez direnak, eta, beraz, Gobernuak nahieran eskura izango dituenak bere kanpainetan gastatzeko. Izan ere, arretaz entzun, aurrekontuproiektuaren testu artikulatuaren ia erdiak salbuespenak ezartzen ditu aurrekontu-legea betetzeko orduan! Hau da, aurkeztutako proiektua inolako mugarik gabe alda daiteke, beste urte batzuetan egin bezala, urtarrilaren 2tik bertatik. Legebiltzarkideok, beste zerbait ere gogoratu nahi nizueke: legegintzaldi osoa daramagu Eusko Jaurlaritzak diru-bilketarako erakutsitako grina salatzen, noski, herritarren kaltetan, eurak baitira gehien ordaintzen dutenak. Ez dezagun ahaztu. Agerikoa dena da Euzko Alderdi Jeltzaleak urtero-urtero gainditzen dituela bilketa-errekorrak kontsumo prezioen indizearen areagotzeari esker. Argi hitz egin dezagun: prezioek gora egiten dute, eta, ondorioz, diru gehiago biltzen da balio erantsiaren gaineko zergari eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari esker. Dinamika horren txarrena da prezioek gora egiten dutela eta euskal herritarroi gehiago kostatzen zaigula bizitzea, jakiak, etxebizitza, hipotekak, erregaiak, energia ere garestitu egiten baitira. Hau da, herritarrentzat gauzak zenbat eta okerrago joan, orduan eta hobeto doazkio Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Alderdi Sozialistaren Gobernu honi. Gero, gainera, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren deflatazioaren iruzurra dator. Arretaz entzun: 2021etik prezioak % 15 igo dira. Bien bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak igoera horren erdia bakarrik deflatatu dute. Hau da, zergapekoen poltsikoetan egon beharko liratekeen 375 milioi euro baino gehiago sartu dituzte. Gainera, ez dezagun ahatz deflatazioa atxikipenen gainean egiten dutela, ez ordaindu beharreko kuotaren gainean; horrek ere, noski, bilketa are gehiago areagotzea eragiten du. Horrenbestez, argi dago Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak uko egiten diotela euskal herritarroi zergak jaisteari, diru-bilketan eta soberakinetan errekorrak izan arren. Aldi berean, hori bai, aurreikusitako inbertsioak gauzatzeko gai ere ez dira. Bada, albiste txar bat eman behar diot Gobernuari: balio erantsiaren gaineko zergari lotutako diru-bilketa % 20 hasi baldin bazen ere 2022an, pandemia betean, 2023ko urrian % 0,5 jaitsi da. Eta hori gertatzen denean, honako galdera egin behar dugu guztiok: prezioak jaitsi egin al dira, Eusko Jaurlaritzako jaun-andreok, edo agian prezioak jada hain altuak dira euskal herritarrek gutxiago kontsumitzen dutela? Hona hemen beste galdera bat ere: zergak igotzeko zuen politikarekin aurrera jarraitu behar al duzue? Bistakoa da guk ez ditugula zuen zergapolitikak partekatzen. Eta, hain zuzen ere, horregatik daramatzagu zenbait urte errenta ertainei eta baxuei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga jaisteko eskatzen, inflazioak gehien kolpatzen dituztenak baitira. Gobernu honek, gainera, baliabideak sobera ditu, ez baititu erabiltzen; bien bitartean, hori bai, urtetik urtera gastu arruntak areagotzen ditu. Bilketaerrekorrek ez dute balio izan herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko, ezta inbertsioak azkartzeko ere. Aldiz, bi kasuetan, kontrakoa gertatu da argi eta garbi. Ez dezagun ahatz, halaber, legebiltzarkideok, Ekonomia Ituna gure eskura dugula, beste batzuek ez dituzten eskumenak eskaintzen dizkiguna. Aldiz, zergaarloan Sánchez jaunaren politikak jarraitzeko egindako hautuak, Ekonomia Ituna ia ezertarako balio ez duen instrumentu bihurtu du. Zergatik diodan? Inolako zentzurik ez duelako honakoa bezalako egoera batean Ekonomia Ituna erabiltzeari uko egin eta Estatuko zerga-legeria kopiatzeak, Ekonomia Ituna bilketarako instrumentu huts bihurtuz; hori bai, foru-ogasunek inoizko sarrerarik handienak izatea lortuz, eta, noski, bide batez baita Eusko Jaurlaritzak ere, berak administratzen baitu bildutakoaren % 70 baino gehiago. (…) Gainera, 2024ko ekitaldian, legeproiektuak Eusko Jaurlaritzaren mendeko tasak eta bestelako zerga-kargak areagotzea aurreikusten du. Utziko didazue ere honako hau esaten: patetikoa da tarteka Euzko Alderdi Jeltzalea kexuka ikustea, beste autonomia-erkidego batzuk −bide batez esanda, guk Euskadin baino eskumen gutxiago dituztenak− zergak jaisten ari direla eta euren herritarrentzat inbertsioak, lana eta aberastasuna erakartzen ari direla salatzen. Eta egia da hori lortzen ari direla, baina autonomia-erkidego horiek lehen foru-aldundiak egiten zutena egiten ari dira, besterik ez. Hau da, Ekonomia Ituna Espainiako gainontzeko lekuetan baino zerga gutxiago ordaintzeko zen, hemen kudeaketa hobea zelako. Aldiz, orain gehien gastatzen dugunak gara, arlo guzti-guztietan, etekin eskasarekin gainera, zoritxarrez egunotan hezkuntza-arloan ikusten ari garen bezala adibidez; geroago komentatuko dut. Legebiltzarkideok, ekonomian beti dago urrezko arau bat, beti. Honakoa da arau hori: kudeaketa ona ez da beste guztiek baino gehiago gastatzea, kontrakoa baizik. Kudeaketa ona zerbitzu onak eskaintzea da, euskal herritarrentzat ahalik eta kostu txikienarekin betiere. Bada, Gobernu honek aurkeztutako gastu-maila ikusita, ez dago arazorik esateko euskal herritarron dirua okerren kudeatzen duena dela. Aurretik aipatu ditugun zerga-igoerei, Eusko Jaurlaritzaren mendeko tasak eta bestelako zerga-kargak igotzeko aurreikuspena ere gehitu diezaiekegu. Hori bai, 2024rako aurreikusitako inflazioa baino gutxiago. Horrenbestez, honako Gobernu hau aditua da bere kudeaketa txarraren errua beste batzuei leporatzen. Adibideak hor daude. Euskal herritarrok zerga gehiago ordaintzen baditugu, Eusko Jaurlaritzarentzat errua zergak jaisten dituzten autonomia-erkidegoena da. Europako funtsak ez baldin badira aurreikusi bezala heltzen, Euzko Alderdi Jeltzalearentzat Sánchez jaunaren Gobernuak funtsok kudeatzeko agertutako gaitasun ezaren ondorioz da, albo batera utzita, noski, Eusko Jaurlaritzan aginteak dauden alderdiak direla elkarrekin aipatu Gobernu sozialista erradikala eusten dutenak. Hori bai, utz iezadazue esaten Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa negargarriaren adibiderik baldin bada, inbertsioak direla, eta, are okerragoa dena, aurreikuspen falta. Euskal gizartearentzat guztiz mingarria den adibide bat jarriko dizuet. Aurtengo aurreikusitako abiadura handiko trenera bideratutako partidaren gauzatzeaz ari naiz. Entzun adi! Euskal Yaren gauzatzea ez da % 50era ere heltzen. Ez zarete partidaren % 50 ere gauzatzeko gai izan. Eta hurrengo urtean partida beste % 50 bat murriztea planteatzen diguzue. Aurreikuspenok ikusita, benetan nahi al duzue Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak euskal herritarrok abiadura handiko trena izatea? Guztiz deitoragarria, jasangaitza eta onartezina da. Hori bai, bien bitartean, Espainiako Gobernuarekin lortutako akordio bat iragartzen diguzue, zertarako eta Eusko Jaurlaritzak egin ditzan abiadura handiko trena Bilbora lurpetik heltzeko lanak −oraingoz, Basaurira−. Bada, aurrekontuan ez da euro bakar bat ere bideratzen aipatu lanotara. Gustu txarreko broma bat dirudi, sozialisten eta nazionalisten kudeaketa ikusita, euskal herritarrok galdetzera garamatzana ea abiadura handiko trena 2033an izango ote dugun, edo ad calendas graecas. Ikusitakoak ikusita, legebiltzarkideok, ez dugu beste aukerarik honakoa pentsatzea baino: Euzko Alderdi Jeltzaleari eta Alderdi Sozialistari abiadura handiko trenaren inguruan interesatzen zaien bakarra obrak esleitu eta inoiz ez amaitzea da, dagoeneko bost urte baitaramatzate hemen eta Madrilen gobernatzen, eta abiadura handiko trenak ez baitu aurrera egiten Euskadin. Asturiasera heldu zen, penintsulako autonomia-erkidego gehienetara bezala, baina, hemen, erritmo honetan, kudeaketa honekin, agian ez dugu inoiz ikusiko. Eta ez nuke ahaztu nahi, ezta albo batera utzi ere, errepika bera erabil genezakeela nire herriko hegoaldeko tren-saihesbide famatuaren inguruan hitz egiteko, aurten ere lanok egiteko zero euro bideratuko baitira; bide batez, nire herria Pradales jaunaren berbera da, biak gara santurtziarrak. Ea zer esaten duen nire herrikideak kanpainan zehar auzi honen inguruan. Interesgarria izango da esateko zer duen entzutea. Horrenbestez, herritar guztien onurarako inbertsio produktiboak abandonatuta uzten ditu exekutibo honek. Bien bitartean, gurean goi-karguen kopurua ikaragarria bada ere, goi-karguen soldata igoeren aurreikuspenak, horiek bai, horiek zorrotz betetzen ari dira; eta, noski, izendapen libreko pertsonal politikoaren igoerari inolako mugarik jarri gabe jarraitzen dugu. Euskal familiek eta enpresa askok gaizki pasatzen jarraitzen duten bitartean, ez da baliabiderik falta enbaxada faltsuentzat, Frantziako ikastolentzat edo gehiegizko tamaina eta jokabide sektarioa dituen ETBrentzat. Errealitatea, legebiltzarkideok, gizarte zaharkitu bat garela da, inbertsioak eta kalitatezko enplegua erakartzeko ezgai den Gobernu batek zuzendutakoa. Kontrara, ditugun bi gobernuak −Euskadikoa eta Sánchez jaunarena, Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Alderdi Sozialistak sortu dituzten zalantza legalekin eta fiskalekin−, ez dira soilik ezgai izan enpresa bakar bat ere erakartzeko, baizik eta zenbait enpresak ez dutela aurreikusitakoa inbertituko iragarri dute, edo ekoizpena beste leku batzuetara lekualdatuko dutela, edo, sinpleki, ez dute ezer esaten baina egin egiten dute. Egoera horretan, bien bitartean, zer planteatzen du Eusko Jaurlaritzak azaldutakoaren inguruan? Bada, zoritxarrez, enpresentzat dirulaguntzak gogortzea; pentsatu nahi dut Euskadin inbertitu ez dezaten izango dela. Gero beste autonomia-erkidego batzuek lehia desleiala egiten dutela esan eta lasai-lasai geratuko da Gobernu hau, enpresek, normala den bezala, kondizio onenak jartzen dizkieten lekuan inbertitzen eta enplegu industriala sortzen duten bitartean. Utz iezadazue hezkuntzari buruz ere hitz egiten, aurretik ere hemen aipatu den auzia; bada, Euskadin hezkuntza-arloko errekorrak ere hausten dira, hori bai, eraginkortasun ezarekin lotutakoak. PISA txostena suntsitzailea da euskal hezkuntzarekin, baina antza horrek ez du gure Gobernua kezkatzen, inporta zaion bakarra mundu guztiak euskara ikastea baita. Ez du inporta ikasleek matematikarik ez jakitea, ezta ikasleek irakurtzen dutena ez ulertzea ere, ez euskaraz ez gazteleraz. Kontua A eredua ezabatzea da, nork daki, agian hobeto funtzionatzen zuelako, bai eta hezkuntzako lege berrian Bilduren nahietara makurtzea ere. Jakina, esandakoak esanda, uneotako egoera beltza ikusita, ditugun txostenak eta benetako datuak, egungoa ez da Euskal Talde Popularrak defendatzen duen gizarte-eredua, ezta politikak ere, ez sektore honetan ez aurretik aztertu ditudan beste askotan ere. Horregatik guztiagatik, Legebiltzar honetan onartutakoa benetan bete dadin ziurtatzeko asmoz testu artikulatuari egindako zuzenketez gain, aurrekontu honetako 350 milioi euro baino gehiago berriro esleitzeko 350 zuzenketa baino gehiago ere aurkeztu ditugu. Nuestra alternativa, la del Partido Popular del País Vasco, se basa en una imprescindible reforma fiscal, con objeto de reducir a los contribuyentes con rentas medianas y bajas el IRPF, de reducir la presión fiscal sobre las familias y las autonomías, y, además, para conseguir inversiones y crear empleo de calidad. Los presupuestos del Gobierno Vasco son la antítesis de lo expuesto, de la propuesta del Partido Popular del País Vasco para bajar los impuestos, para reducir la presión fiscal, para utilizar los sobrantes con los que disponemos para aligerar la situación de las familias y sectores más castigados por la crisis económica. Esaten nuen bezala, gure alternatiba, Euskadiko Alderdi Popularraren alternatiba, ezinbesteko erreforma fiskal batean oinarritzen da, errenta ertainak eta baxuak dituzten zergadunei pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga murriztuko diena, familien eta autonomoen gaineko presio fiskala murrizteko, eta, gainera, inbertsioa eta kalitatezko enplegua sortzea sustatzeko. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu hauek Euskadiko Alderdi Popularrak defendatzen duenaren antitesia dira, zergen jaitsieraren arloan, presio fiskalaren murrizketan eta soberakinak gure herrian krisi ekonomikoak gehien kaltetutako familien eta sektoreen egoera arintzeko erabiltzeari dagokionez. Era berean, esan nahi dizuet Eusko Jaurlaritzak egonean dituen soberakinak beherapen fiskala finantzatu beharko luketela, bai eta inbertsio produktiboak ere, aurreikusitako partidak gauzatzea bermatuz, bereziki lehentasunezko azpiegiturei dagokienez, adibidez abiadura handiko trenaren iritsiera hiru euskal hiriburuetara. Behin betiko egutegi bat finkatu behar da, euskal instituzioen konpromisoa jasoko duena. Eta, hain zuzen ere, horregatik aurkeztu ditugu guk 100 milioi euroko balioa duten zuzenketak. Esandako guztiaz gain, gastu publikoa arrazionalizatu behar dugu, bikoiztasunak saihestu, kontratazio publikotik kanpo Lanbide edo Finantzen Euskal Institutua bezalako erakundeetan sortzen ari den administrazio paraleloa desagerrarazi. EITB, IVAP edo Lanbide beraren erreformak atzeraezinak dira. Euskadiko Alderdi Popularrarentzat, oinarrizkoa da familiak laguntzea eta euren beharrei erantzutea. Horregatik, 70 milioi euro baino gehiagoko igoera proposatu dugu gizarte politikekin, seme-alabak dituzten familiekin, lehen mailako arretarekin, osasunikerketarekin edo hirugarren sektorearekin lotutako partidetan. Gure beste lehentasunetako bat herritarren segurtasuna da, datuak gero eta okerragoak baitira gure Autonomia Erkidegoan; horregatik, 30 milioi euroko balioa duten zuzenketak aurkeztu ditugu Ertzaintzan soldatak hobetzeko, materialak berritzeko eta prestakuntza sustatzeko. Hezkuntza-arloan 50 milioi euroko igoera baten alde egiten dugu apustu, kalitatezko hezkuntza askatasunez eskaintzeko, gurasoek hezkuntza-eredua eta ikastetxea aukeratzeko askatasuna izan dezaten; hezkuntza-itunak indartzeko, irakasleen soldatak parekatuz; sare publikoa eta itunpekoa modernizatzeko eta digitalizatzeko, bai eta euskal unibertsitate-sistemarekiko kontratu-programak erreformatzeko eta indartzeko ere. Esandako guztiaren ondorioz, gure ikuspuntuaren arabera, aurrekontu-proiektu honek ez du inolaz ere herritarren interesekin bat egiten, ez du zerbitzu publikoen hobekuntzan lagunduko, ezta herritarren bizi-kalitatea hobetuko ere. Are, Eusko Jaurlaritzak euforia handiz aurrekontu hauek "hedakorrak, antiziklikoak eta ausartak" bezala deskribatu baditu ere −gogoratuko duzuen bezala, Azpiazu jaunak berak esan du−, zoritxarrez, aldi berean ez du aintzat hartu zer-nolako oztopoa diren Sánchez jaunarekin dituen hitzarmenak, garatzen dituen politikak edozein egonkortasun eta segurtasun agertokirentzat zer-nolako oztopoa diren. Ezin dugu ahaztu 2024ra begira egindako aurreikuspen batzuk, koadro makroekonomikoan edo memorian helburutzat planteatutakoak, egungo egoera baino okerragoak direla; noski, legebiltzarkideok, kezkatzeko modukoa da hori. Como pueden ver ustedes, las prioridades del grupo del Partido Popular del País Vasco no están recogidas en este proyecto de ley de los presupuestos de 2024, y, precisamente por ello, pedimos al Gobierno Vasco su devolución, sobre todo teniendo en cuenta que dentro de unos pocos meses tendremos un nuevo Gobierno Vasco. Horrenbestez, egiazta dezakezuen bezala, gure lehentasunak, Euskadiko Alderdi Popularraren taldearenak, beste batzuk dira. Ez daude 2024ko aurrekontuen lege-proiektu honetan jasota. Horregatik guztiagatik, Euskadiko Alderdi Popularrak aurrekontu hauek Eusko Jaurlaritzari itzultzea eskatzen du, batez ere kontuan izanda hilabete gutxi batzuk barru Eusko Jaurlaritza berri bat izango dugula. Eskerrik asko. Gracias a todas y todos. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24303
12
173
12.12.2023
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Eskerrik asko, presidente andrea. Iturgaiz jauna, aitortu beharra dut: benetan dibertigarria izan da niretzat Alderdi Popularraren osoko zuzenketaren inguruko eztabaida prestatzea. Osoko zuzenketaren testuan sartu eta "Pedro Sánchez" jarri nuen bilatzailean, eta, egia bada ere hasieran agertzen ez zela, banekien ez zuela huts egingo, eta, noski, ez nuen huts egin: zazpi minutu besterik ez dituzu behar izan Pedro Sánchez aipatzeko. Aurrekontu hauek itzultzea eskatzeko testuaren lehen esaldia irakurriko dut, hitzez hitz: "Honako hau porrot egin duen Gobernu bat da. Bada, behin legegintzaldia amaituta, kudeatuko ez duen 2024ko aurrekontu bat aurkezten digu, salbu eta, agian, 2024ko lehen bi hilabeteetan". Aizu, zuek noiz joan zineten azken aldiz hauteskundeetara, bide batez esanda, euskal gizarteak ez duela Alderdi Popularra gobernuan nahi egiaztatzeko? Hauteskunde autonomikoak lehendakariak erabakitzen duenean izango dira, baina, nahi izan balu, aurten bertan izan zitezkeen. Benetan uste al duzue hori 2024ko aurrekontuen aurkako osoko zuzenketa bat aurkezteko pisuzko argudio bat dela? Memoria-ariketa bat egiteko eskatuko dizuet. 2018an, maiatzean, berandu, oso berandu, epez kanpo gainera, Espainiako aurrekontuak onartu zenituen Diputatuen Kongresuan. Eta astebete geroago Gobernutik kanpo zineten. Esan al zizuen parlamentariren batek zerbait? Aurrekontuak onartu behar zenituzten edo ez? Agian ez duzue gertatutakoa gogoratu nahi. Agian ez duzue gogoratu nahi Gobernutik irten beharra izan zenutela ustelkeria-auzi baten ondorioz, eta, ordutik, bost urte eta erdi pasa badira ere, ez duzuela bururik altxatu. Bost urte eta erdi pasa dira, eta, denbora horretan, Alderdi Popularrak hiru presidente izan ditu Espainian, beste hiru Euskadin, baina bai batean bai bestean oposizioan jarraitzen duzue. Eta zuek zarete lezioak eman nahi dizkiguzuenak? Zuek esan nahi diguzue Espainian eta Euskadin zer dagoen amaituta eta zer ez? Sozialistok uste dugu amaitu dena, agortu dena, porrot egin duena dagoeneko zentro-eskuin moderatuari, zentzudunari, egonkortasuna nahi duenari ere erantzuten ez dion proiektu politikoa dela. Bide batez, egonkortasuna lortu duena Eusko Jaurlaritza izan da, nazionalistak eta sozialistak adostasun-puntuak aurkitzeko gai izan baikara, bi alderdi hain ezberdin izan arren, ados jarri baikara Euskadik pandemiari aurre egiteko, Euskadi ekonomikoki eta sozialki errekuperatzeko. Gizarte bezala eta herri bezala burua altxatu dugu, aurretik ezagutu gabeko mundu mailako testuinguru sanitario, ekonomiko eta sozial guztiz ohiz kanpoko batean egin ere. Alderdi Popularreko legebiltzarkideok, herri honen errealitatearen aurka hainbeste burukada hartu eta gero, benetan desio dizuet kasko egokiren bat behintzat aurkituko zenutela. Izan ere, osoko zuzenketa honetan ikusi bezala, tematuta zaudete burukadak hartzen jarraitzean. Gobernu hau, lehen esan dizut, ez da eskuak gurutzatuta geratuko hauteskunde batzuk izan arte, oraindik ere asko baitu euskal herritarrei eskaintzeko, arduragabekeria hutsa litzatekeelako eta euskal gizartearekin duen konpromisoa ez betetzea litzatekeelako. Zer gehiago nahiko luke Alderdi Popularrak Gobernuaren jarduna blokeatu ahal izatea baino, Gobernuak bere programa ez betetzea lortu ahal izatea baino. Hori da Alderdi Popularraren estrategia globala, bereziki sozialista bat gobernuan baldin badago. Baina berri txarrak ditut zuentzat: Euskadin ezin duzue egin eta aurrerantzean ere ezingo duzue egin, euskal gizartearen nahia hori baita. Ez dakit nondik ateratzen duzuen kontrol faltarena −benetan diot, ez dakigu−, salbu eta zuen nahia ez baldin bada langile publiko guztiak eta Gobernu honetan existitzen diren kontrol-mekanismo guztiak zalantzan jartzea; bide batez, talde parlamentario guzti-guztiok jasotzen ditugu kontrolmekanismo horien txostenak. Zergak murrizteko erreforma fiskala ere aipatuko dut. Bada, euskal sozialistok politika fiskalari buruz egiten dugun gogoeta argia da: zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak bermatzeko dugun tresna nagusia da. Are, herri gisa definitzen gaitu. Eta bizi nahi dugun herria ere definitzen du. Horregatik, sozialistok ez ditugu onartzen ausarkeriaz erabakitako zerga-jaitsierak, ez eta helburu bakartzat konfiskazioa duten igoerak ere. Euskal sozialistok botere publikoek osasun publikoa eta unibertsala, hezkuntza publikoa, babes soziala bermatuko dituen gizarte bat nahi dugu; hori bai, botere publikoek euskal enpresak hobetzeko laguntzak ematea ere nahi dugu, betiere enpresotan lan egiten dutenen aurrerabidea sustatuz. Izan ere, gizarteak kohesio sozialean oinarrituta egin behar du aurrera. Euskal sozialistok Euskadi horren alde egiten dugu lan, Gobernu hau eta aurrekontu hauek babestuz, ahal duen orok bere ekarpena egingo duen Euskadi bat, gehien dutenek ekarpen handiagoa egingo duten Euskadi bat. Alderdi Popularrak Euskadin eta Espainian sustatzen duen politika fiskalaren aurrean, "ahal duenak bere burua salba dezala" horren aurrean, Alderdi Popularrak behin eta berriro errepikatzen duen "dirua ondoen herritarren poltsikoetan dago" horren aurrean, euskal sozialistok beste iritzi bat dugu −iaz ere argi adierazi nuen bezala−: euskal zergadunon dirua egoteko lekurik onena Osakidetza da, eskola publikoa, babes soziala, irakasleen soldatak, langile sanitarioen soldatak, gizarte-langileen soldatak. Hor daude euskal herritarron zergak, eta hor egon behar dute. Sozialistoi ez zaigu batere zentzuzkoa iruditzen, pasa dugun pandemia eta gero, Errusiak Ukraina inbaditzeak ekarri dituen ondorioak ikusita, Alderdi Popularrak esatea ordaindu dezakegun osasuna, hezkuntza, babes soziala izan behar dugula. Eta zer gertatzen da ordaintzeko moduan ez dagoenarekin? Bueno, heldu gara azkenean Pedro Sánchez kapitulura: zure buruko minen, sufrimenduaren, izateko arrazoiaren, argudioen, estrategien oinarri bakarra, tamalez, ez baituzue guri azaltzeko funtsezko bestelako argudiorik. Lehenik eta behin, Pedro Sánchez ez dela hurrengo hauteskunde autonomikoetara aurkeztuko esan nahi dizut, besteak beste, berari zegozkion hauteskundeak, orokorrak, irabazi egin zituelako Euskadin. Zuek ez. Eta zirkunstantzia hori irakurtzen jakin beharko zenukete. Euskal herritarrok gure jarrera agertzeko aukera izan genuen azken aldian, Alderdi Sozialista eta Pedro Sánchez izan ziren garaile. Ez hori bakarrik, hurrengo lau urteotarako Espainiako Gobernuko presidentea ere bada Pedro Sánchez, besteak beste, euskal herritarrak ordezkatzen dituztenen gehiengo izugarri zabalaren sostengua duelako. Zuek askoz argiagoak izatea ere bazenuten. Eta honakoa esan: "Aurrekontuak itzultzea eskatzen dugu, Pedro Sánchezekin bat egiten dutelako zerbitzu publikoen, aurrerabidearen, ezkutu sozialaren, eskubideen eta gaiztakeria horien guztien defentsan". Baina ez. Ez zaizue ezer hoberik otutzen Europako funtsen auzian erantzukizuna haren bizkar jartzea baino. Bada, Espainian eta Euskadin aurrekontuekin lotuta aurre egin behar izan diegun oztopo bakarrak Alderdi Popularrak jarritakoak izan dira, Europako instituzioetatik pasieran ibili baita Estatuaren eta Pedro Sánchezen aurkako deskalifikazioak haizatzen, zertarako eta Estatuak Next Generation funtsak ez jasotzeko, Europako Batzordeak eta Europako Batzordeak onartutako Espainiako Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientzia Plana garatzeko baliagarriak diren funtsak. Gaur defendatzen ari garen aurrekontuak politika horiekin bat egiten dute, Espainiakoekin eta Europakoekin. Alderdi Popularraren, eskuin-muturraren eta muturreko eskuinaren ahaleginak ahalegin, zirikatzeko, ez laguntzeko, deskalifikatzeko agertu duen jokabidearen gainetik, Europa Espainiarekin hitzartutako transferentzien ordainketak egiten ari da; are, 83.000 milioi euroko laguntza gehigarria ere onartu berri du, Espainiako eta Euskadiko ekonomien hazkunderako horrek esan nahi duen guztiarekin. Zuen ahaleginak ahalegin, ondo merezita irabazi dugu gure izen ona Europako instituzio gorenen aurrean. Hitzartutako erreformak gauzatzen eta mugarriak betetzen ari gara. Espainia da Europar Batasuneko herri aurreratuena funts europarrak gauzatzeko orduan. Funtsokin lotuta ezarritako mugarriak betetzen eta erreformak gauzatzen lehena ere bada, Alderdi Popularraren amarru bidegabeek hori eragotzi nahi izan badute ere. Oztopo bat al da funtsei eskerrak Espainiako eta Euskadiko barne-produktu gordina areagotu izana, Eusko Jaurlaritzako arduradunetako batek Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak gogoratu bezala? Damborenea jauna ere bota dut faltan gaurkoan, Bilduri abiadura handiko trenaren auzia azaltzen, aurrekontuetan ezer ez jartzen ez kentzen ez duela azaltzen. Izan ere, noiz erabaki du Alderdi Popularrak aurrekontuekin ezker abertzaleak behin eta berriro erabilitako argudioa oinordetzan hartzea? Noiz erabaki du Alderdi Popularrak Espainiako Gobernuan emandako urteak eta aipatu azpiegituraren atzerapenean izan duen ardura ahaztea? Bada, zerbait argituko dizut, Iturgaiz jauna: Bilbora abiadura handiko trena heltzeko lanak Adifen aurrekontuetatik finantzatuko dira, ez Kupoaren minorizazioarekin, Gipuzkoan gertatu bezala. Aurkeztutako osoko zuzenketan jasotako beste esaldi nabarmenetako bat hau da: "biztanleria aktiboa murrizten denean langabezia gutxitzeak ez du meritu handirik". Barkatu? Argi esango dizut: Euskadin langabeziak behera egiten du, biztanleria aktiboak gora, modu oso esanguratsuan ez bada ere, eta, bai, erretiroa hartzen dutenen kopuruak bai egiten du gora. Utzi behingoz nahaste-borrasteak albora eta heldu gertakarien eta datuen egiari. Alderdi Popularreko legebiltzarkideok, horixe bera da Euskadiko Gobernuaren meritu izugarria, lehen mailako erronka demografikoa aurrez aurre duen gizarte batean gainera: zalantzez betetako garaiotan enplegu-datuak direla adierazlerik sendoena. Hori, gainera, Alderdi Popularri aurre eginda. Eta aplikatu ditugun politikak Alderdi Popularrak aplikatzen dituenetatik guztiz kontrakoak direlako, Alderdi Popularraren politikak etsipenean eta desberdintasunean oinarritzen baitira. Gureak, ordea, ez. Eta pentsa zenbateraino diren desberdinak zuen politikak eta gureak, enpresak ez ezik langileak ere babestu ditugula. Eta inoiz baino baliabide gehiago bideratu ditugu enplegagarritasuna sustatzera. Horrez gain, Lan Erreforma ere onartu dugu, inoiz baino azkarrago eta eraginkortasun handiagoz emaitza positiboak eman dituena. Ez hori bakarrik, guztia-guztia Alderdi Popularra aurka izanik egin dugu, Alderdi Popularrarekin boikotarekin; arazoak arazo, baina, gure ahaleginak emaitza onak eman ditu. Horrenbestez, utzi behingoz euskal herritarren inteligentzia iraintzeari. Gizarte Segurantzan 73.000 pertsona gehiago daude uneotan afiliatuta, lana dutenak, eskubidedun lana gainera; beraz, utzi behingoz pertsona horiek guztiak iraintzeari. Soberakinei dagokienez, horra hor aurrekontueztabaida guztietan Alderdi Popularrak ateratzen duen gai klasikoa; urtean zehar gaia hainbatetan mahai gainean jarri eta gero, Gabonetan ere hara non agertu zaigun berriz ere tribuna honetan, Euskadik dituen arazo guztiak konponduko dituen ogiaren eta arrainen mirakulua balitz bezala. Izan ere, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, Azpiazu jaunak, azaldu zuen dagoeneko soberakin gisa geratu diren 597 milioi euro horiek 2024rako gorde direla. Eta gardentasun eta normaltasun osoz egin zuen. Joan zaitezte aurrekontuekin lotutako agerraldi horren transkripziora, 46 orrialdera zehazki, eta auziaren gainean esandakoaren gaineko xehetasun gehiago izango dituzue eskura. Eta zer esan "aurreko ekitaldietatik datozen eragozpenen" gainean. Gastu arrunten hazkundea. Bada, foru-aldundien ekarpenekin lotutako sarrerak % 6,6 hazi diren bitartean, gastu arruntak % 5,4 hazi dira. Goi-karguen hazkundea. Bada, begira, esaten duzuena sinesgarria izateko etsenpluaren bidez predikatu beharko zenukete, eta ez Gaztela eta Leonen, Andaluzian eta gobernatzen duzuen autonomia-erkidego guztietan egiten duzuena egin. Sektore publikoaren hazkundea. Onartutako euskal araudiak, Sektore Publikoaren Legeak −bidez batez, zuen aurkako botoarekin onartu zen−, urte bereko martxoaren 23ko dekretuaren bidez, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordearena, sistemak izan ditzakeen eraginkortasunik ezak, gainjartzeak eta bikoiztasunak nola aztertu garatu eta erregulatzen du. Lan-merkatuari eta pentsioei buruzko zure epigrafeari dagokionez, adibide ezin hobea da Alderdi Popularrak den-dena nahasteko duen joera ulertzeko: erronka demografikoa talentuarekin, langabeziarekin, fiskalitatearekin, Pedro Sánchezekiko obsesioarekin, euskararen aurkakoarekin, kotizazioekin, pentsiodunekin, Gizarte Segurantzaren defizitarekin… Pentsa, euskal pentsiodunei solidarioak ez izatea ere leporatu diezue, ezertxo ere proposatu gabe. Eta, egia esan, hobe da ia ezer ere proposatzen ez baduzue, Alderdi Popularraren gobernuek argi erakutsi baitzuten jada zer asmo zuten, bai pentsioen kutxa armiarmasareekin utziz bai % 0,25eko hazkundearen aldebakarreko formula harekin; pentsa, pentsiodunei aipatu % 0,25eko hazkundearen ondorioz kobratu behar zutena baino gehiago balio zuten gutunak bidaltzera ere heldu baitzineten. Hori bai, gehiegikerien eta kudeaketa tamalgarriaren arduradunak besteok gara. Zuek hemendik igarotzen ere ez zaretela dirudi. Mesedez eskatzen dizuet, utzi behingoz guztiaren aurka agertzeari, hasi zaitezte behingoz zuen frustrazioa digeritzen. Euskal herritarrek zuengan konfiantzarik ez baldin badute, utzi besteoi gobernatzen, utzi gezurrak esateari, utzi ortuzainaren txakurrak bezala jokatzeari. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24304
12
173
12.12.2023
ITURGAIZ ANGULO
PV-ETP
Gracias, señora presidenta. Corcuera eta Zabala andreak, zuen hitzaldiak aztertu eta erantzuten hasi aurretik, utz iezadazue aipamena egiten Ekonomiako sailburuak, Pedro Azpiazu gure lagun onak, gaur bertan tribuna honetan esandako zenbait esaldiri. Arreta piztu dit sailburuak egindako baieztapen batek, zehazki, "euskal ekonomiaren fidagarritasuna" aipatu duen unea. Hori izan da esaldietako bat. Bada, niri burura etorri zait, eta, lehen ere aipatu dizut, eta errepikatu egingo dut, nola azken asteetan zenbait enpresa handik ohartarazi duten Euskadin, gure herrian, inbertitzeari utziko dioten beste leku batzuetan egiteko, edo aukera hori aztertzen ari direla behintzat. Bada, horrelako iragarpenak heltzen zaizkigunean, nik nire buruari galdetzen diot ea hori gure motor ekonomikoarentzat fidagarritasuna edo disolbatzailea den. Bistan denez, Eusko Jaurlaritzak euskal ekonomia nola kudeatu duen ikusita, kezkaz hartzen ditugu enpresa ugarik ekoizpena gure herritik kanpora eramango dituztela esanez egindako iragarpenak, hor daude Michelin, Tubacex, Vidrala, Petronor… Asko dira gertatzen ari dena ikusita, garrasika, laguntza eskatzen ari diren enpresak. Egia esan, Azpiazu jaunari gauza bakarra esatea falta izan zaio: bazkide dituen sozialisten jokabidea gorabehera, ustez, fidagarritasuna egon badagoela. Eta zergatik diot hori? Nahikoa delako gaurko bi albiste irakurtzea −bai, gaurkoak, ez dago atzerago joan beharrik−. Lehenengoa: "Eusko Jaurlaritzak eta patronalak bat egin dute [Sánchez jaunari] Europako funtsen eskualdatzea exijitzeko". Are, esaten duenez, Azpiazu jaunak gutunak bidali dizkie Nadia Calviñori, María Jesús Monterori eta Manuel de la Rochari auziaren inguruan −eta ondo egin du−. Adeitasun osoz esaten dizut, Azpiazu jauna, beldur naiz zure gutunek ez ote duten amaituko lehendakariak Sánchez jaunari bidali zizkionak amaitu zuten zaborrontzi berean, guztiok ondo gogoratzen dugun bezala eta tribuna honetatik sarri ohartarazi dizugun bezala. Gaur bertan arreta piztu digun bigarren kontua honakoa da: Aburto jaunak, zure eta Zabala andrearen alderdi bereko kidea den Bilboko alkateak −hau da, Euzko Alderdi Jeltzalekoa−, Euskadin abiadura handiko trenarekin "zigortuak izan" garela uste du. Aizu, zuen bazkideak dira eta, Alderdi Sozialistakoak. Nor zigortzen ari dira orduan? Izan ere, gauza bat esan behar dizuet bioi, Alderdi Sozialistari eta Euzko Alderdi Jeltzaleari: 2017. urtean, Íñigo de la Serna ministro zenean, guztia sinatuta zegoen dagoeneko, guzti-guztia, abiadura handiko trena Euskadira hel zedin. Pentsa zenbateraino zegoen dena sinatuta orduko hartan alkateak Bilboko Arabiar Aretoan egin ziola harrera Íñigo de la Sernari, txistu, danbolin, alfonbra gorri, besarkada eta guzti, "bikain, horrela egiten dira gauzak!" esanez. Zer gertatu zen ostean? Guztiok dakigu eta gogoratu beharra dugu: Sánchez jaunaren Gobernua heldu zen −eta ez dakit esaten dudan zortzigarren, bederatzigarren edo hamargarren aldia den, Corcuera andrea−. Baina agindu zuen lehendabiziko gauza, garai hartako ministroak, Ábalos jaunak −gogoratuko zarete−, Alderdi Popularrak eta Euzko Alderdi Jeltzaleak elkarrekin onartutako planaren betetzea gera zezala izan zen. Horixe egin zuen Ábalos jaunak, bai, Sánchez jaunaren zuzeneko aginduz. Orduan, mesedez, errespetu pixka bat izan ezazue gauza hauetaz hitz egitean, guztiok baitugu gogoan zer gertatu zen. Azpiazu jaunak esan duenez, hauteskundeurtean gaudenez, bazekien ez zela inolako akordiorik izango oposizioko taldeekin; bada, agian horregatik aldatu duzue zuek guzti-guztia, edukia eta itxura. Onartu beharra duzue: eztabaida honetan moduak eta funtsa, dena aldatu duzue. Moduak berehala ikusi genituen: nolabaiteko bilera batzuk osoko bilkura baten erdian, hemen Legebiltzarrean bertan −Gobernuaren egoitzan ere ez ziren egin!−, pentsioetako ohe beroen gisara ia: batzuk irten eta besteak sartu, eta jar daitezela hurrengoak ilaran. Bueno, bada horixe tokatu zitzaigun, nolabaiteko konponketa azkar bat, hurrengoa bizkor-bizkor pasatu zedin. Horixe da bai zuek duzuen onena: arrabola. Onartu beharra dago, ez dago besterik. Izan ere, legegintzaldiko lehen egunetik azkenera etengabe pasatzen duzue arrabola. Hori da itxura, horiek dira moduak. Edukiari dagokionez, hauteskunde-urtean izanik, jakin badakigu aurrekontuetara bideratutako zenbatekoaren atzean zer dagoen: jakina, nazionalisten eta sozialisten txiringitoen mailan egon beharra duzue. Horrek, baina, ez du ideologiaz hornitutako aurrekontuon eredu nazionalista aldatzen, aurreko aurrekontuen jarraipena besterik ez dena. Behin hori esanda, tribuna honetan bertan entzun berri ditugun hitzaldiak ere aipatu nahi ditut. Nire lagun Corcuera andreak, dagoeneko aurrekontuen aurkezpenean Alderdi Popularreko kideok ere zer esan behar dugun esaten digu. Gaur pixka bat agintzaile etorri zara: "Nola esan dezakezue…". Bai, bai, honakoa ere esan didazu: "Zuek honako hau esan bazenute…". Hara, honakoa esan izan bagenu, nork eta Alderdi Popularrak, Corcuera andrea pozik egongo litzateke eta guk asmatu egingo genukeen. Baina ez, Alderdi Popularreko gure kideok, ez dugu asmatu, ez baitugu egin, ez baitugu esan, Corcuera andreak entzun nahi zuena. Hori bai, zerbait esango dizut Alderdi Popularrari buruz: zuk zeuk esan bezala burua ez altxatzeko, gaizki ere ez dago herrialde honetako 51 hiriburuetatik 40 hiriburutan alkatetza lortu izana, bai eta 12 autonomia-erkidegotako presidentetza ere. Ez dakit, hori da behintzat nik uste dudana. Zuei honakoak geratzen zaizkizue: Asturias −eta Asturiasko errekonkista−, Nafarroa −justifikatzerik ez dagoena justifikatzen duen Bilduren laguntzarekin−, eta Gaztela-Mantxa… Bueno, egia esan, nik ez dakit dagoeneko Gaztela-Mantxak norekin egiten duen bat. Agian zuk azaldu ahal izango didazu, Corcuera andrea. Hori bai, zu zeu zenbait auzi azaltzen hasten zarenean… Nik dagoeneko azaldu dizut abiadura handiko trenaren auzian, Alderdi Popularraren Gobernuaren azken aurrekontuan, Rajoy jauna lehendakaria zenean, 4.000 milioi zeudela jasota aurrekontuetan zenbait urtetarako, bai, 4.000 milioi euro. Aldera ezazu ez soilik orain egiten ari denarekin, ezertxo ere ez, baizik eta aurreko aurrekontuekin ere. Eta nola leporatzen diguzu osasun publikoan ez sinestea langileak kontratatzea eta osasun-arreta sustatzea helburu duten 70 milioi euroko zuzenketak aurkeztu baditugu −agian ez dituzu irakurri ere egin−? Izan ere, osasun publikoarentzat inolako laguntzarik aurkeztu ez bagenu, izango zenuke modua hori leporatzeko, baina hori ez da kasua, osasun publikoak guri ere eragiten digu, kezkatu egiten gaitu, euskal herritarrek inkestetan argi esaten dute zergatik: euskal herritarren bigarren arazo handiena da jada osasuna. Ez da Alderdi Popularrak asmatzen duen zerbait. Euskal herritarrek eurek esaten duten Autonomia Erkidego honetako bigarren arazo nagusia dela. Harritu naiz ere Alderdi Popularreko kideoi "insolidarioak" izatea egotzi diguzula ikusita. Baina, benetan, insolidarioak gu? Solidaritaterik ezaz hitz egin nahi baduzu, hor duzu Sánchez jauna, orain Kataluniaren zorra barkatu nahi duena behar bezalako kudeaketa egin duten gobernu guztien kaltetan. Hori bai solidarioa. Bai, bai. Pentsa zenbateraino den solidarioa Sánchez jauna, autonomia-erkidego guztiguztiak haserrearazi baititu, tartean sozialistek herrialde honetan gobernatzen dituzten gutxi horiek ere. Bitxia. Izan ere, solidaritaterik ezaz hitz egin behar bada, guzti-guztiez hitz egin behar dugu hemen. Zabala andreari erantzuteko, kontuan izan erakutsi berri dizkizudan bi albisteak. Izan ere, arazo handi bat duzue: zuen bazkidea Espainiako Gobernuan bazkide duzuen bera da. Horrez gain, arazo zuzen bat ere baduzue. Aipatu berri dudana, nahi baduzu, zeharkako arazoa baita. Arazo zuzena, baina, honakoa da: Euzko Alderdi Jeltzalea hainbesteraino mimetizatu da Alderdi Sozialistarekin, ezen dagoeneko errezeta berak erabiltzen baitituzue, hau da, egiturazko gastuak areagotu eta zergak igotzen dituzue. Enpleguaz hitz egiten duzunean, beste zerbait ere esan behar zaizu: Euskadin sektore publikoak sortzen ditu enpleguen erdiak. Sektore publikoak. Badakizu zuk zeuk ere. Sektore publikoak. Hori, Zabala andrea, datu ona da? Izan ere, lehen beste datu mota batzuei buruzko nire erantzuna eskatu didazunez. Bada, esan, eman berri dizudana datu ona dela uste duzu? Amaitzeko, presidentearen baimenarekin, beste zerbait esango dut. Euskadiko Alderdi Popularrak, legegintzaldiko lehen egunean tribuna honetara heldu zenetik errepikatu duen bezala, oso argi du ibilbideorria arlo ekonomikoan, guztiz markatuta du bidea: zergak jaistea, presio fiskala gutxitzea, eta, bai, baita aipatu dituzun soberakin horiek erabiltzea ere. Hori bai, hainbeste aipatu badituzu, guk auzia mahai gainean jarri dugulako da, izan ere, gainontzean… Eta, bai, jakina, nola ez ditugu bada soberakinak mahai gainean jarriko, hor baldin badaude. Beti esan dizuet gauza bera: "Aizue, ez izan Gilito osaba bezalakoak, ez geratu soberakinekin". Lur honetako hainbat sektore bene-benetako premia-egoeran daude, soberakin horien beharretan, eta pandemiaren unerik beltzenean, krisi handieneko unean, erabili behar ziren, edo orain bestela. Guk beti esan dugu soberakin horiek erabili behar direla zerga-jaitsiera batekin, eta baita uneotan dagoen presio fiskala baino askoz ahulagoa den batekin ere. Ez hori bakarrik, guk horrelako proposamenak egiten ditugunean, zuek onartu egiten dituzue. Getxon onartu duzue, Durangon onartu duzue, Gasteizen onartu duzue. Pentsa, Bilduko jaun-andreak ere irten dira, arrazoiz osoz, honakoa esatera: "Aizue, Getxon, Gasteizen edo Durangon Alderdi Popularraren politika ekonomiko bera egiten ari zarete-eta!". Eta arrazoia dute, zuek gure proposamenak onartu baitizkiguzue. Baina badakizu zergatik? Herritarrei zergak jaistea, herritarrek ordaindu beharreko tasak izoztea, horixe delako aurrerabidea. Eta horregatik egin duzue edo egiten ari zarete instituzio jakin batzuetan hemen lehen egunetik egin nahi izan ez duzuena. Mila esker, presidente andrea. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24305
12
173
12.12.2023
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Eskerrik asko, presidente andrea. Iturgaiz jauna, hara zer-nolako uneak eskaintzen dizkiguzun, ezta? (Murmullos) Bai, zalantzarik gabe, "errepikaezinak". Kexu agertu zara euskal ekonomiaren fidagarritasuna bermatzeko politikak egiten ez ditugulako, enpresa handiekin gertatzen ari denagatik, alarmismoa zabalduz, enpresak "laguntza!" oihukatzen ari direla esanez. Akaso kontroleko osoko bilkura hartan gertatutakoa ahaztu zaizu? Baieztapen bera egin eta Ekonomiako eta Ogasuneko sailburuak zer erantzun zizun? Orrialde eta erdi inguruko erantzunean esan zizuna ez duzu gogoratzen? "Euskadi hazten ari da", "Confebaskek % 1,5eko hazkundeaurreikuspena baieztatu du", "15.000 enplegu berri sortu dira", "sektore enpresarialeko eta industrialeko eskaera-zorroak hazkundea mantenduko dela iradokitzen du", "Euskadi da Espainian osoan kalitate oneneko enplegu duen autonomia-erkidegoa"… Laburbilduz, irakur itzazu kontroleko osoko bilkura hartako 22. eta 23. orrialdeak. Mariano Rajoyren Gobernuarekin eta abiadura handiko trenarekin gertatutakoa ere esan diguzu… 4.000 milioi. Bada, antza, beste osoko bilkura bat ere galdu zenuen. Izan ere, abiadura handiko trenaren loturei buruz izan genuen eztabaida batean, Euskadiren eta Nafarroaren arteko loturari buruzkoa, nik neuk azaldu nion Muriel Larrea zure kideari gertatutakoa, nola heldu zen Íñigo de la Serna jauna hona "abiadura handiko trena sustatu behar dugu" esaten zuen hitzarmen batekin. Eta badakizu zer esan zidan Larrea andreak? "Bai, baina gero 2018ko zentsura-mozioa bultzatu zenuten eta hura guztia ezerezean gelditu zen". Ez. Benetan gertatu zena Íñigo de la Sernak Euskadi eta Nafarroa artean abiadura handiko trena nondik lotu ere ez zekiela izan zen. Bai jauna, hori gertatu zen. Carmelo Barrio jaunak esaten zuen moduan, bazirudien Gasteiztik egitearen aldeko apustua egina zuela, baina, ez, ez zen egia. Ez zen egia. Horrenbestez, laginekin lotutako azterketa guztiak egin behar izan ziren. Bai, ez asaldatu, horrela izan zen-eta. Hori da egia. Eta horregatik ezin izan zen gauzatu abiadura handiko trena zuek planteatu bezala. Gainera, alegazioak ere izan ziren, 3.000 alegaziotik gora, galarazten zutenak azterketa informatibo serio bat egitea abiadura handiko trenaren lotura horren eta hura Frantziara heltzeko moduaren inguruan. Izan ere, Europako korridorearen auzia ere tartean dago, antza hortaz ere jabetu ez zareten arren; bada, bai, Espainiak horren inguruko alegazioak ere egin behar izan ditu. Tira. "Ez duzue burua altxatzen" nioen. Bada, bai, noski ez duzuela burua altxatzen! Nola altxatuko duzue burua, Iturgaiz jauna, gobernu autonomikoen giltza Voxi eman baldin badiozue? Martínez andreak gaur bertan esan duenarekin! Baina nola demontre eman diozue gobernu autonomikoen giltza Voxi? Eta ez naiz Gobernuko presidentearen aurkako gorrotozko adierazpenez ari. Ez, ez. Gobernu autonomikoen giltza Voxi emateko gai nola demontre zareten esaten ari naiz. Noski ez duzuela burua altxatzen. Eta, horrela jarraitzen baduzue, ez duzue luzaroan altxatuko. Begira, Eusko Jaurlaritzak enpresei laguntzak eman nahi ez dizkielako hainbeste asaldatzen bazarete ere, enpresak Euskadin sustraitzea errazten omen ez dugulako, zuek zeuek izan zarete Finkatuz funtseko 55 milioiak pikutara bidali dituzuenak zuen zuzenketetako batekin. Ezerezean utzi dituzue, bat-batean ezabatu, di-da. Hori da Euskadin euskal enpresei ematen diezuen laguntza. Finkatuz funtsa, trakzio-enpresak herrialde honetan, Erkidego honetan, sustraitzea laguntzeko egitasmoa, horixe da zuek zeuek pikutara bidali duzuena aurkezten dituzuen zuzenketa partzial zoragarri horietako batekin. Eta, mesedez, utzi behingoz abiadura handiko trenarekin demagogia egiteari. Gobernu honek jasotako kudeaketa-mandatuari esker, Iturgaiz jauna, Gipuzkoako zatiak egin ahal izan dira. Lezio bat ikasten duzuenean, osorik ikasi, ez zatika, izan ere, gainontzean ez duzue ezertxo ere lortzen. Begira, argi esango dizut: gaurko egun honetan ikusitakoak ikusita, gero eta argudio gehiago ditugu zuek proposatutako aurrekontu hauen itzulketa atzera botatzeko. Zure kasuan, argudioak oparitzen dizkiguzulako. Nahi baldin baduzu, izan dadila bada Pedro Sánchez beragatik. Hori baldin bada zure argudioa, aurrekontu hauek defendatzeko gure arrazoi gehigarria, zure osoko zuzenketaren inguruan azaldu dizudan guztiari gehitzen zaiona, honakoa da: bai, jakina, aurrekontu hauek ezin hobeto uztartzen dira euskal sozialistok defendatzen dugun aurrerabideko, kohesioko eta elkarbizitzako proiektuarekin −bai, beste autonomia-erkidego batzuekiko elkarbizitza solidarioa−, hau da, euskal sozialistok Euskadin defendatzen dugun eta Espainia osoan Pedro Sánchez buru duen proiektua. Eskerrik asko. Eta, bai, Gordillo jauna, txalo egin dezakezu. Ez da ezer gertatzen. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24306
12
173
12.12.2023
ZABALA ZARATE
EA-NV
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Aitortuko dut zalantzan egon naizela baxatu ala ez baxatu. Azkeneko minutua Euskadiri eta niri eskaini didazunez, ba, baxatzea erabaki dut, baina gainontzeko minutuak, Iturgaiz jauna, Espainia eta Pedro Sánchezi buruz hitz egiten pasatu dituzu. Igual, nahi baldin baduzu, Feijóori eskatu lekutxo bat egitea Madrilen eta han hitz egin honi buruz. Baina hemen hemengoa, bai? Argitzearren. "Zergak jaistea onartu". Zuei esker egin dugu. Ea, "jaitsi" eta "izoztu" ez da gauza bera. Eta "zerga" eta "tasa" ere ez. Corcuera andreak esan dizun bezala, lezio bat ikasi nahi baldin baduzu, ikas ezazu osorik. Bigarrenik. Zuk esandakoaren arabera, badirudi, antza, enplegu publikoa sortzea ez dela ona. Hori bai, aldi berean, osasun-arlorako profesional gehiago eskatzen dituzue. Nola egiten da hori? Osasun-arlorako profesional gehiago baina enplegu publikoa sortu gabe, antza ez delako ona. Azalduko diguzu, agian hurrengo astean. Aurrekontu honetan gastua areagotu dugu. Bai, zuzen zaude. Gastua eta inbertsioa, ez ahaztu, ados? Bi partida horiek igo dira, gastuarena eta inbertsioarena. Inbertsioak, gainera, etorkizunean kokatuko gaitu, Iturgaiz jauna. Aldiz, zuek horri ezetz esango diozue. Bidez batez, Osasun Publikoaren Legeari ere ezetz esan zenioten, osasun publikoan lan egiteko profesional gehiago kontratatu ahal izatea eskatzen zuen legea. Gogoratzen duzue? Bueno, bada, kontraesanak zuen artean ere egon badaude. Amaitzeko, "gerakinak", "soberakinak", "remanentes". Iturgaiz, instituzio publiko guzti-guztietan daude gerakinak, baina erabili egiten dira. Aurrekontuak egin egiten dira, eta, ondoren, ekitaldian zehar, gerakin horiek erabili egiten dira; aurrekontuan gehitzen dira eta erabiltzen joaten dira. Eta berriro gogoratuko dizut: gerakin horiei esker, euskal instituzio publikoen ekonomiak osasuntsu izateari esker, ezohiko neurriak hartu ahal izan genituen ezohiko egoerei aurre egiteko. Gerakinak, beraz, erabili egiten dira. Eta, hain zuzen ere, horregatik gero, zuek eta beste talderen batek hasierako aurrekontuaren eta aurrekontu finkatuaren arteko alderaketa egiten duzuenean, ez datoz bat, gerakin horiek gehitzen direlako. Ez dut gehiago esango: hitz egiten dago Corcuera andrearekin; ez du gehiagorik entzun nahi. Aurrekontu onak dira. Ez dugu itzultzea eskatuko eta aurrerantzean bideratuko ditugu.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24307
12
173
12.12.2023
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Eskerrik asko, presidente andrea. Bueno, berandu da dagoeneko. Gobernuak aurkeztutako hurrengo urteko aurrekontuei taldeek aurkeztutako osoko zuzenketen harira, aurrekontuok Gobernuari itzultzea justifikatzen duten makina bat arrazoi entzun berri ditugu guztiok. Taldeek azaldutako arrazoi horietako batzuekin bat egiten dugu guk ere; beste batzuekin, berriz, ez. Baina, hori bai, bat egiten dugu guztiekin aurrekontu hauek egokiak ez direla, eta, beraz, baztertu egin beharko liratekeela esatean. Gure aldetik, oposizioko taldeek dagoeneko nahikoa argudio baliatu dituztela jakinik, hiru arrazoitan soilik kontzentratutako gara aurrekontuok Gobernuari zergatik itzuli behar diren azaltzeko. Askoz gehiago daude, baina hiru garrantzitsuenetan kontzentratuko gara, dagoeneko berandu baita, eta guztiok nekatuta egongo baitzarete dagoeneko, gosetuta ere agian. Lehendabiziko arrazoia. Aurrekontu hauek euskal herritarrentzako gehiegizko kostua dutelako itzuli behar zaizkio Gobernuari; bai, gehiegizkoa. Gobernuari eusten dioten alderdiak legegintzaldi hasieratik bertatik ari dira "errekorreko aurrekontuez" harro-harro hitz egiten. Legegintzaldi honetako lehen aurrekontua, 2021ekoa, ia 12.500 milioi eurokoa izan zen; 2022koak 13.000 milioiak gainditu zituen dagoeneko, eta, azkenak, 14.000 milioiak. Urtero, gutxi gorabehera, ia 1.000 milioiko igoera, aurten gorenera iritsi dena 15.000 milioi euroko kopuru sinbolikoa gaindituz. Hori bai, guk ez dugu ulertzen Gobernua zergatik azaltzen den harro-harro gero eta diru gehiago gastatzeagatik. Gehiago gastatzearena ontzat jotzen da a priori, baina guk auzia mahai gainean jarri nahi dugu, guri behintzat zinez harrigarria iruditzen baitzaigu. Ezin dugu ahaztu dirua ez dela zerutik erortzen; euskal herritarren poltsikoetatik irteten da. Eta, gure iritziz, aurrekontu onak zerbitzu publikoak mantenduz edo areagotuz urtero murrizten direnak dira, hobeto kudeatzeko eta eraginkorragoak izateko gai izateagatik murrizten direnak. Aldiz, urtero gehiago gastatzeak urtero-urtero herritarren poltsikoetatik diru gehiago ateratzea esan nahi du. Gobernuak horrela egitea harro-harro aldarrikatzea oso argigarria da, asko esaten du duen jarreraren eta dituen helburuen gainean. Zergabiltzaile izateko asmo hutsa dago jarrera horren atzean, herritarren poltsikoetatik ahalik eta diru gehien ateratzeko helburua. Honako hau esango didazue: "Dirua gero eta zerbitzu publiko hobeagoak eta zabalagoak eskaintzeko da". Baina hori da arazoa: urtero gehiago gastatzen dugu, bai, baina urtetik urtera zerbitzu publikoak ez dira ez hobeak ez zabalagoak. Horrek ondorio oso garbi batera eramaten gaitu: diru publikoa ez da behar bezala kudeatzen Euskadin. Bai, diru publikoa ez da behar bezala kudeatzen Euskadin. Aurrekontuaren erabilera alderdikoia; publikoa dena kudeatzeko eraginkortasun falta; Administrazioaren xahutzea; Administrazioaren gehiegizko tamaina eta hazkunde etengabea, egitura bikoiztuak, errepikatuak eta alferrikakoak sortuz; efizientzia falta; laburbilduz, Gobernuarena ez, herritarrona den dirua kudeatzeko orduan nagusi den zorroztasun falta, ardura falta, Gobernu honen arazo larria da. Askoz ere ardura gehiagorekin kudeatu beharko litzateke dirua, askoz ere kontu handiagorekin, izan ere, familia askorentzat oso zaila da aurrekontu hauek euren zergekin sostengatzea, sakrifizio handiak egin behar dituzte, ostean diru publikoa zer erraz xahutzen den ikusita, baloratzen eta errespetatzen ez diren sakrifizioak. Asko dira diru publikoaren kudeaketa txarraren adibideak, baina bi bereziki mingarriak dira, bereziki herritarrentzat, eta, hara!, aurrekontu handieneko bi sailekin egiten dute bat: Osasuna eta Hezkuntza. Ikasleko Espainia guztiko kosturik altuena dugu, eta, bien bitartean, Euskadiko historiako emaitzarik txarrenak ditugu hezkuntzan, beste behin ere txosten propioek eta kanpokoek egiaztatu duten bezala. ISEI-IVEI erakundeak berak egindako txostenen ostean, orain PISA txostenak ere berretsi du euskal ikasleek historiako emaitzarik txarrenak atera dituztela, Euskadi dela azken hamarkadan matematiketan, zientzietan eta irakurmenean atzerakada handiena izan duen autonomia-erkidegoa. Bada, aipatu arazo larriaren aurrean −legegintzaldian zehar behin eta berriro aipatu duguna−, sailaren erantzuna hezkuntzako lege berri bat izan da, lege narrasa, sektarioa, oposizioko talde denak aurka izan dituena, urte luzez euskara herritar guztiak doktrinatzeko lotsagabeki erabili izanak sortutako kalitate-arazo larriak, emaitza okerrak, aintzat hartzen ez dituena. Osasunaren inguruan gehiegi esan beharrik ez dago, herritar guzti-guztiek egunero zuzenean bizitzen baitute Osakidetzaren hondamendia. Oso gaizki kudeatutako 31.000 langile baino gehiagoko plantilla du Osakidetzak, baina askotariko baja, greba, lizentzia, absentismo eta errendimendu baxuen ondorioz, anbulatorio eta ospitaleetan eguneroko ogia dira itxaron-zerrendak, bertan behera utzitako hitzorduak −150.000 baino gehiago azken sei hilabeteotan−, ordutegi-murrizketak, erretako profesionalak… Laburbilduz, herritarrek jasotako zerbitzuaren kalitatea benetan da urria, Osakidetzaren kostua ordaintzen duten herritarrek merezi ez dutena. Administrazioaren tamaina gehiegizkoa da, baita garestiegia ere, makina bat goi-kargu, aholkulari, beharrezkoak ez diren errepikatutako azpiegitura baititugu; azpiegitura horiek, gainera, afiliatuen, senitartekoen eta jarraitzaileen aterpe bihurtu dira, bizitza konponduta izatearen truke, mantentzen dituen alderdiaren aldeko botoak biltzeaz arduratzen den sare klientelar trinkoa josten dutenak. Aurrekontu hauek ez dute goi-karguen kopurua murrizten, ez dute inolako ahaleginik egiten bikoiztasunak murrizteko, ente publikoak murrizteko, kudeaketa hobetzeko. Urrunera joan beharrik gabe, Lehendakaritzan bertan ere, baditugu kasu deigarriak: Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako komisionatua. Biak dira egitura garestiak, Eusko Jaurlaritzak dituen beste batzuekin gainjartzen dira, gehiegizko tamaina dute eta ez dira ezinbestekoak; hortaz, berregituraketa bat jasan beharko lukete berehala. Horrez gain, herritarrentzat gastu bat badakarte ere, politika argiagoak eta eraginkorragoak eragiten ez dituzten plan, estrategia eta aholku batzordeetara bideratutako partida ugari ere badaude. Sailburutza-kabineteetako gastuak, hurbileko erakundeei emandako dirulaguntzak eta komunikabideei emandakoak ere berriro errepikatzen dira 2024ko aurrekontuetan. EAJren kudeaketa onaren mitoa erabat hondoratu da dagoeneko. Aldez edo moldez, 15.000 milioiko aurrekontuak, noiz eta askoz gutxiagorekin eta askoz hobeto berdina egin zitekeenean. Ciudadanos alderditik, foru-aldundiekin batera, zerga-erreforma baterako plan anbiziotsu bat martxan jartzea eskatzen dugu, diru-kutxa publikoetatik herritarren poltsikoetara dirua itzularaziko duena. Bigarren arrazoia. Gure ustez, aurrekontu hauek guztiz kontinuistak direlako −hitzaren zentzurik okerrenean− itzuli beharko litzaizkioke Gobernuari; ez dute inolako ilusiorik, lidergorik erakusten, baizik eta ziklo baten amaiera, jada aurreko legegintzalditik hankak narrasean zekartzan Gobernu baten amaiera; pentsa, egoera koroatzeko, bere alderdiak bazterrean utzitako lehendakari batek defendatu behar izan ditu azkenean. Aurrekontuak ikusita, argi dago Gobernuarentzat ate-joka dugun 2024a, hauteskunde-urtea izango dena, garrantzirik gabeko urtea dela, ez baitu aldaketa esanguratsu bakar bat ere sartu. Noski, aldaketak egoteko autokritika zantzu txikiren bat behintzat egon beharko litzateke. Eta, Gobernuari eutsi dioten alderdiak zerbaitetan saiatu baldin badira, edozein autokritika-arrasto saihesten izan da. Ondo geratzeko, sistematikoko aipatzen dute "beti hobetu daiteke dena" hutsal hori, baina, errealitatean, ez dute inolako kritika seriorik onartzen. Zalantzarik baldin baduzue, legegintzaldi honetan zehar oposizioarekin sinatu diren ehunka erdibidekoak irakurri besterik ez duzue. Guztiak hasten dira jada ohiko bihurtutako formula horrekin: "egiten jarraitu", "garatzen jarraitu"… Gehiegi erabilitakoa ez ezik, erridikulua ere bada formula hori zuzentzeko eta ikasteko hainbeste duen Gobernu baten kasuan. Horrenbestez, aurrekontu kontinuistak ditugu. Kontinuistak gauzak gaizki egiten jarraitzeko orduan, Euskadik beharrezko dituen erreformei ez heltzeko orduan. Kontinuistak sail batzuek urte batetik bestera memoriak literalki kopiatzeraino, koma bakar bat bera ere aldatzeko lana hartu gabe. Hezkuntzan gertatzen dena bereziki da mingarria. Utzikeriaren, profesionaltasun faltaren, lotsa faltaren adibide argia da, Euskadi aspalditik nola kudeatzen ari den erakusten duena; noski, gero ez genuke harritu behar lortutako emaitzak ikusita. Hori bai, gauzak ondo egiteko gogo faltaren gailurra aurtengo aurrekontuekin bizi izan dugu, Gobernuak aurrekontuak inongo indar politikorekin negoziatzeari uko egin baitio: oraindik negoziazioak hasi ere egin gabe zeudenean, Ekonomiako sailburuak negoziazioekin amaitzea erabaki zuen. Ez zuen negoziatzeko saiakera ere egin. Gure kasuan, bilera labur bat izan genuen, non gure lehentasunak jasotzen zituen idazki bat eman genion, inolako exijentziarik agertu gabe, inolako zifrarik eman gabe; bada, hori izan zen negoziazio-prozesu osoa. Ez zigun inolako galderarik egin, ez zuen inolako interesik agertu. Sailaren arabera, osasun mentaleko baliabideak areagotzeko gure proposamenak, gazteen enplegua sustatzekoak, hezkuntzaren kalitatea hobetzekoak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko gure proposamenak, Gobernuaren antipodetan daude. Saihetsezina da orduan honako galdera hau egitea: non dago Gobernua auzi hauetan guztietan? Izan ere, gure proposamenak antipodetan badaude, non dago Gobernua? Bueno, bada, ikusten dugunez, oso bestelako kontuetan daude. Oso argigarria izan da lehendakariak, bere alderdiaren hautagaia izango ez dela jakin eta egun gutxira, zer albiste jakinarazi digun beste sei sailbururekin batera: euskal Administrazioan euskararen erabilera sustatzeko dekretu bat bukatzeari eskaini dizkio bere azken ahaleginak. Horretan ari da uneotan Gobernua. Koherentzia osoz jokatuz, Gobernuak agenda nazionalista elikatzen ez duen proposamen oro mespretxatzen du. Kontuak kontu, negoziatzeko agertutako borondate falta kezkagarriak, argi erakusten du Gobernuaren egungo jarrera, dagoeneko ezer ez zaiola axola; gogo ezaren, ziklo amaieraren, ezer ez egiteko nahiaren erakusle da. Hitzez hitz esan zuten: "Ez du merezi beste negoziaziotxanda bat abiatzeak, denbora galtzea litzateke. Ez ditugu botoak behar. Inora ez heltzeko bueltak eta bueltak emateak −hitzez hitz irakurtzen ari naiz− ez du merezi". Gogorik eza eta harrokeria, biak neurri berean. Bien bitartean, hori bai, behin eta berriz errepikatzen digute "Euskadi auzolana" leloa. Hirugarren arrazoia: uste dugu aurrekontu hauek Gobernuari itzuli behar zaizkiola ez direlako Euskadik behar dituen aurrekontuak, baizik eta EAJk eta PSOEk behar dituztenak. Aurrekontu nazionalistak dira, herritar guztion dirua erabiltzen dutenak eraikuntza nazionaleko euren proiektuaren zerbitzura. Eta lotsarik gabe egiten dute. Lehentasunezko helburutzat zerbitzu publikoen hobekuntza, kudeaketaren hobekuntza edo Euskadiren lehiakortasunaren hobekuntza jarri beharrean, aurrekontuon lehentasunak herritar guztien derrigorrezko euskalduntzea, sabel handiko sare klientelarren mantenua, askotariko egitura eta txiringitoen hazkundea dira, zertarako eta arrandia handiarekin "autogobernua" deitzen dutena indartzeko, benetako autogobernua herritar bakoitzari bere burua gobernatzen uztea denean, Administrazioaren ahalik eta esku-hartze txikienarekin. Nazionalistek autogobernua eskatzen dutenean, benetan eskatzen ari direna gobernatzen gaituztenak eurak izatea da. Bada, helburuak horiek izanda, hurrengo urtean ere, nazionalistek nazionalistentzat egindako telebista bat izango dugu EITBren eskutik; hori bai, biztanleko irrati-telebista publiko autonomiko garestiena izanik. Zuzenean 178 milioi bideratzen zaizkio, biztanleko 80 euro baino gehiago, jaioberriak ere tartean. Horrez gain, aurten ere 12 milioi eurotik gora gastatuko ditugu atzerrian dauden euskal enbaxada faltsuetan, Estatuak dituenen paraleloak izango diren egiturak sortzen lan egiten dutenak errealitatean, atzerrian euskal nazionalismoa sustatzeko plataforma bilakatuz. Nazionalisten obsesioa oso argi ikusten da euskararekin lotutako guztiari eskainitako neurrigabeko gastuan ere. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak euskararen inguruan sortutako negozioarekin lotuta ematen dituen dirulaguntzetan dagoen ageriko desorekatik harago, aurrekontu honetan eta aurrekoetan jasotako gastua izugarrizko eskandalua da. Eta hori partidak kamuflatu eta behar bezala banatzeko lana hartzen duzuela, herritar guztien derrigorrezko euskalduntze geldiezinarekin lotura duen oro identifikatzea eta kuantifikatzea ezinezko izan dadin. Hala ere, ez da zaila estimazio bat egitea. Ganbera honetako legebiltzarkide batek egindako galderen harira zuek zeuek 2011n emandako datua aipatuko dut: azken 25 urteetan euskal administrazio guztientzat euskarak izandako kostua 15.000 eta 20.000 milioi euro artekoa zela zehaztu zen. Zuek zeuek 2011n emandako datua da, berriro esango dut. Nire estimazioak zuzenak ez badira, zuzendu eta eman datu zuzena, baina, behetik jota, seguru dagoeneko 25.000 milioi euro baino gehiago gastatu ditugula 1986. urtetik hona herritarren derrigorrezko euskalduntzean. Zenbat ospitale, anbulatorio, ikastetxe eta errepide eraiki zitezkeen diru horrekin edo erdiarekin? Ingeniaritza sozialeko prozesu batean gastatutako 25.000 milioi euro, alderdi nazionalistek gauzatu eta lagundutako prozesua. Bistakoa da nazionalismoak guztiok pobretzen gaituela. Gainera, aurrekontu hauek sozialak diren gezurra sinetsarazi nahi diguzue, erridikulua da zinez. Aurrekontuak beti dira sozialak, definizio hutsez. Ez dut pentsatu ere egin nahi zein litzatekeen alternatiba aurrekontuak ez balira sozialak. Marketin gutxiago eta kudeaketa hobea, hori da Euskadik behar duena. Laburbilduz, pisuzko hiru arrazoi azaldu ditut Gobernuari aurrekontuak itzultzeko eskatzeko: herritarrentzat gehiegizko kostua dute, zerbitzuen hobekuntza ekarri gabe gainera; aurrekontu kontinuistak dira, ziklo baten amaiera, ilusio falta eta lidergo falta erakusten dutenak; eta proiektu politiko nazionalistaren zerbitzura dauden aurrekontu elektoralistak dira. Hori bai, osoko zuzenketa bat aurkeztu badugu ere, horrek ez digu galarazi, guztira, 46 zuzenketa partzial ere aurkeztea, horietako 31 Hezkuntza Sailaren atalarekin lotuak; izan ere, legegintzaldi osoan esaten ari garen bezala, Ciudadanos alderdiarentzat hezkuntza da guretzat gairik garrantzitsuena. Hala ere, esan beharra dago Hezkuntza Sailaren arazorik handiena ez dela dirua, kudeaketa eta dituen lehentasunak baizik. Ikasleko Espainiako gasturik handiena dugu, zertarako eta erdipurdiko emaitzak lortzeko. Horrenbestez, arreta gehiago jarri behar da Bildarratz jaunaren eta aurretik sailburu izandakoen kudeatzeko moduan, derrigorrezko euskalduntzea euskal hezkuntzaren helburutzat hartu baitute, bidean emaitza akademikoak sakrifikatuz. Zenbait auzi sinboliko hobetzen ere saiatu gara. Adibidez, hurrengo egunetan onartuko den lege berriak itunpeko ikastetxeetako kuoten amaiera ekarriko du, baina, aldiz, aurrekontuotan ez dugu inolako baliabiderik ikusten urte luzez behar baino finantzaketa txikiagoa jaso duen hezkuntza-aukera behar bezala finantzatzeko. Horregatik, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako itunak igotzea eskatu dugu, hori bai, beharrezkoa litzatekeenaren azpitik geratuta. Era berean, 0 eta 3 urte arteko hezkuntza eskaintzeko baimenduta dauden zentro pribatuen finantzaketa igotzea ere eskatu dugu. Haurreskolak partzuergoaren doakotasunaren alde gaude, baina beharrezkotzat jotzen dugu gainontzeko zentroetara ere zabaltzea. Irakasleak prestatzeko partidak areagotzearen alde ere egin dugu apustu, hezkuntza-berrikuntzan eta ingelesean, kalitate falta baita euskal hezkuntzaren arazo nagusia. Horrenbestez, aipatu programak bezalakoak izan beharko lirateke indartuenak. Aurten ere partida sinboliko bat sartu dugu, 400.000 euro baino zerbait gehiagokoa guztira, erretiro aurreratua hartu duen irakasle bakoitzari gutxienez 100 euro ordaintzeko, 2012tik baitaude Gobernuarekin hitzartutako kalte-ordainak kobratu gabe. Asmoa bizitzen ari diren gurutze-bideari amaiera ematea da, bai eta kobratzeko duten zorra ordaintzeko egutegi bat negoziatzea ere. Beste bi partida berri ere sartu ditugu, 10 milioi eurokoa bakoitza, proiektu bana martxan jartzeko ikastetxe guztietan eskola-erizainaren eta hezkuntzapsikologoaren figurak sartzeko. Ulertezina bada ere, talde gehienak, baita oposizioan daudenak ere, neurrion aurka azaldu dira legegintzaldian zehar. Eta hori diot guk itunpeko hezkuntza nahi duten familientzat aukera legitimo gisa defendatzen badugu ere, aldi berean, apustu argia egiten baitugu itunpeko hezkuntzan ondoen funtzionatzen duten ereduak eta figurak zentro publikoetara ere eramatearen alde. Beste batzuek, berriz, sutsuki defendatzen dute arlo publikoa, baina, gero, dirudienez, diferentziak mantentzearen alde jarduten dute temati mahaipean. Osasunean 25 milioi euro osasun mentaleko sarera bideratzea proposatu dugu, bai eta ikerketan eta plangintza sanitarioan diru gehiago baliatzea ere; zuen proiektuak, aldiz, % 5,1eko murrizketa bat planteatzen du. Eta aipatu proposamena egin badugu, osasunak ikerketaren eskutik egiten duela aurrera konbentzituta gaudelako da, bai eta euskal osasungintzaren gabezietako batzuk plangintza eskasaren ondorio direla ere. Arlo sozialean, berriz, 23,5 milioi euroko partidak proposatu ditugu gazteen enplegua, enpresen prestakuntza-premia eta 45 urtetik gorako langileen enplegagarritasuna sustatzeko. Azkenik, milioi eta erdi euroko balioa duten zuzenketak ere aurkeztu ditugu Administrazioaren transformazioa eta modernizazioa bultzatzeko, jarduera digitalaren garapena bezalako funtsezko arloetan. Laburbilduz, aurrekontuak Gobernuari itzultzea eskatzeko arrazoi sendoak dira azaldutakoak, tamalez, aurrera irtengo diren arren Ganbera honetako oposizioko talde guztiak aurka izan arren. Ez da inolaz ere legegintzaldia amaitzeko modu ona, baina bai Gobernuari eusten dioten alderdiek legegintzaldi osoan zehar Ganbera honetan izan duten jarreraren isla egokia. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24308
12
173
12.12.2023
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Eskerrik asko, presidente andrea. Gil jaunak 2024ko aurrekontu-proiektu hau Gobernuari itzultzeko osoko zuzenketa bat planteatzen du, euskal sozialistok inolaz ere partekatzen ez ditugun argudioetan oinarrituta egin ere. Lehenik eta behin, aurrekontu hauek 2024rako 15.025 milioi euroko kontu batzuk proposatzen dituzte, Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu hau babesten dugun euskal sozialiston konpromiso irmoa azalduz euskal herritarren bizi-kalitatea bermatzeko eta hobetzeko, garapen ekonomikoa indartzeko eta enplegu-sorkuntza sustatzeko. Kontua ez da Gil jauna, zuk diozun moduan, kopuru ekonomiko baten inguruan arrandiaz jardutea; kontua da kopuru ekonomiko izugarri garrantzitsu bat adieraztea eta baloratzea ondoren gobernuprograman jasotako helburuak burutzera bideratzeko, noiz eta COVID-19aren pandemiarekin abiatu zen legegintzaldi batean, Gobernuak oztopoak gaindituz aritu behar izan duena, adibidez Ukrainako gerra edo inflazioak baldintzatutako testuingurua, edo, oraintxe bertan, Gazako gerra. Lehen minututik bertatik egin diegu aurre egoera horiei guztiei, gure autogobernuak eskaintzen dizkigun erreminta guztiak erabiltzeko erabakitasun osoz, bai eta Espainiako politikak ere; hor daude Errekuperazio, Transformazio eta Erresilientzia Plana eta Europako Next Generation funtsak. Bada, guztiak baliatu ditugu Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburuak betetzeko, lehen eta orain berdinak direnak: euskal herritarren osasuna bermatzea, eta jarduera ekonomikoa eta enplegua mantentzea eta suspertzea Euskadin, inor atzean utzi gabe betiere. Horregatik da garrantzitsua aurrekontuetan guztira izandako 774 milioi euroko hazkundea, hau da, 2023ko aurrekontua baino % 5,4 gehiago. Guretzat, sozialistentzat, oso garrantzitsua da hamar eurotik zortzi gastu sozialera bideratzen direla ikustea, 10.900 milioi euro zehazki. Aurrekontu hauen aurkako osoko zuzenketa aurkezteko zuren lehendabiziko arrazoia gutxiagorekin askoz gehiago eta hobeto egin daitekeela da. Aldiz, zuk proposatutako zuzenketek maxima horren aurka egiten dute, zuk zeuk aurrekontua ia 104,5 miloi eurotan areagotzea proposatzen baituzu azkenerako; kontraesan hutsa da. Osasuna eta hezkuntza hobetzeko zure ekarpena hezkuntzako itunen kreditua eta irakaskuntza pribatura bideratutako dirulaguntzak areagotzean oinarritzen duzu, hezkuntzako psikologoaren eta eskola-erizainaren figurak sartuz. Gainera, osasun mentalean eta ikerkuntza sanitarioan ekarpena areagotzea ere nahi duzu. Hori bai, kopuruetatik harago, ez duzu hainbeste deitoratzen duzun zerbitzu publikoen kudeaketa hobetzeko neurri bakar bat ere proposatzen, funtsezko hobekuntzarik ez. Herritarrei dirua itzuliko dien erreforma fiskal bat ere proposatu duzu. Bada, sozialistok ahal duen orok ekarpena egingo duen Euskadi bat proposatzen dugu, horren alde egiten dugu lan; are, gehiago dutenek ekarpen handiagoa egin behar dutela uste dugu. Hori da gure apustua eta ez zuek, Ciudadanos alderdiak, proposatutako politika fiskala, "ahal duenak bere burua salba dezala" hori, zu zeu ere kide izan zaituen Alderdi Popularrak erabilitako "dirua ondoen herritarren poltsikoetan dago" hori errepikatuz. Begira, euskal sozialistok botere publikoek osasun publikoa eta unibertsala, hezkuntza publikoa, babes soziala guzti-guztientzat bermatuko dituzten gizarte bat nahi dugu; hori bai, botere publikoek euskal enpresak hobetzeko laguntzak ematea ere nahi dugu, enpresen aurrerabidea suspertzea, betiere enpresotan lan egiten dutenen aurrerabidea ere sustatuz. Izan ere, konbentzituta gaude gizarteak kohesio sozialean oinarrituta egin behar duela aurrera. Aipatu duzun bigarren arrazoiaren aurrean, aurrekontu kontinuisten kontuaren harira, gogoratu nahi dizut aurrekontu hauek zenbakietan, kopuru ekonomikoetan, adierazten dituztela euskal nazionalistek eta euskal sozialistok XII. legegintzaldi honetarako idatziz adostutako gobernu-konpromisoak, gobernu-programa batean garatu zirenak, helburuekin, konpromisoekin eta ekintzekin, urtez urte gauzatzen joan direnak 2021eko aurrekontuak onartu zirenetik. Lehen esan dizudan bezala, gainera, legegintzaldia Berpiztu Planaren onarpenarekin hasi zen, Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzea helburu zuena, lehentasun oso bilakatu zena COVID-19aren pandemiaren ondorioz. Gainera, onartutako aurrekontuei esker, urtero-urtero egon gara Gobernu honek onartutako plan estrategikoei erantzuteko moduan, adibidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana, Basque Country 2025 estrategia, Segurtasun Publikoko 2025 Plana, Enpleguaren Euskal Estrategia 2030, Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa −Ardatz 2030 ere deitua−, edo Turismo eta Merkataritzako Plan Estrategikoa 2030. Horrenbestez, Gil jauna, bai, Gobernuko arlo guztietan plan berriak ezartzeko aplikatutako estrategien inguruan hausnartu dugu. Planifikatutako eta aplikatutako politika guztiek izan dute zegokien aurrekontu-izendapena. 2024ko aurrekontuek 4.896,6 milioi euroko partidak proposatzen dituzte osasun-arloan, 2023an baino 246 milioi gehiago. Hezkuntzan, 3.673 milioi euro, 2023an baino 190 milioi gehiago. Eta igoera horiek aurrekontu-hazkundearen batezbestekoan daude, Gil jauna. Lana eta enplegua, 1.177 milioi euro, 2023an baino 68 milioi euro gehiago; are, batezbestekoa baino % 6,1 gehiago hazi da. Hazkundearen batezbestekoa adierazten duen adierazleak esaten duena esaten du. Aurrekontuetan pisu handiena duten gainontzeko sailetan, hazkundearen kopuru gordinak handiagoak dira; batezbestekoak txikiagoak izan daitezke ehunekoetan, kopuruak handiagoak izan arren. Zure osoko zuzenketa aurkezteko hirugarren arrazoia Administrazio publikoaren tamaina da. Bada, ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Administrazio publiko hurbilekoago, soilago eta eraginkorrago baten aldeko konpromisoa agertu du, bikoiztasunak saihestuko dituena. Legebiltzar honetan −lehen ere azaldu dizut− Sektore Publikoaren Legea onartu genuen 2022an, eta Eusko Jaurlaritzak 35/2023 Dekretua, martxoaren 21ekoa, onartu du, Euskal Sektore Publikoa Arrazionalizatzeko eta Dimentsionatzeko Erakundearteko Batzordea arautzen duena, eta balizko eraginkortasunik ezak, gainjartzeak eta bikoiztasunak aztertuko dituena; gainera, administrazioen arteko elkarlanerako eta koordinaziorako proposamenak formulatuko ditu, bai eta administrazio publikoekin eta parte diren sektore publikoekin lotutako antolakuntzako eta funtzionamenduko eremuei dagozkienak ere. Aurrekontu hauek itzultzea eskatzeko eman duzun azken arrazoia guztiz ideologikoak direla da. Bada, berriro esango dizut: aurrekontu hauek nazionalistek eta sozialistok adostutako gobernuakordioko helburuak betetzera bideratuta daude. Ezberdinen arteko akordio bat ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea lortzeko, zerbitzu publikoen eta politika sozialen defentsa ikur, autogobernu gehiago eta hobea oinarri, eta Euskadi martxan jartzea proposatuz. Gaur euskal sozialistok zure osoko zuzenketaren aurka bozkatuko dugu, ez baitu planak, ekintzak, programak eta ekimenak aurrera eramateko aurrekontu alternatibo bat adierazten. Bigarrenik, zure proposamenek dagoeneko zuretzat gehiegizkoak diren aurrekontu batzuk beste 104,4 milioi eurotan areagotzea ekarriko luketelako. Hezkuntzako psikologoaren figuraren gaineko helburu partekatuari dagokionez, orain dela egun gutxi onartu genuen Ganbera honetan Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen zuzenketa bat, osasun mentaleko estrategia berriak bete beharreko parametroekin lotutako akordio parlamentarioak berresten dituena; are, Osasun Sailari osasun mentala artatzeko eredu komunitario eta integrala garatzen eta indartzen jarraitzeko eskatzen zitzaion; ez hori bakarrik, Eusko Jaurlaritzari hilabeteko epean estrategia berria Legebiltzar honetara helarazteko ere eskatzen zitzaion. Hirugarrenik, ez ditugu partekatzen Euskadiko aurrekontuekin lotuta azaldu dituzun ildo estrategikoak, ez ditugu partekatzen hezkuntzaaskatasunaren defentsan eta osasun mentalaren kudeaketan azaldu dituzun ikuspegiak, ez gaude ados hezkuntza-kalitate gisa proposatzen duzunarekin, ezta gazteen enpleguaren orientazioari buruzko zure ikuspegiarekin ere, eta, dagoeneko azaldu dizudan bezala, Administrazio publikoaren modernizazioarekin eta murrizketarekin lotuta azaldu duzun ikuspegia ere ez dugu partekatzen. Zure osoko zuzenketak 15.025 milioi euroko balio duten kontuak eta politikak baztertzea eskatzen du, 2024ko urtarrilaren 1etik horiek aplikatzeko aukerarik ez izatea; 774 milioi euroko hazkundea izan duten aurrekontuak atzera botatzea, ez aplikatzea, esan nahi du; 2025 milioi euroko inbertsioak ezinezko egitea, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzeko aukerarik ez izatea; eta aurrekontuon % 19,2an jasota dagoen genero-ikuspegiaren arloan aurrera ez egitea ere esan nahi du. Bada, Gil jauna, euskal sozialistok ez gaude prest urrats bakar bat ere atzera egiteko, ez aurrekontuetan, ez politikoki. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24309
12
173
12.12.2023
ZABALA ZARATE
EA-NV
Gracias de nuevo, señora presidenta. A decir verdad, no me alargaré demasiado. Creo que ya hemos ofrecido suficientes argumentos hasta el momento para explicar porque no vamos a rechazar este proyecto de ley. Ya hemos respondido a la mayoría de esta Cámara; ahora ya solo queda usted. Y me voy a referir a un punto en concreto, ya que no lo he tratado en el debate del resto de enmiendas a la totalidad, entre otras cosas porque ellos tampoco lo han mencionado. Bada, esaten ari nintzenaren bidetik, honako hau dioen esaldi bat sartu duzu zuk osoko zuzenketan: "Aurrekontu nazionalistak dira eta derrigorrezko euskalduntze bat bultzatzen dute". Gil jauna, ez dut uste inorentzat sekretua denik gure taldea nazionalista denik; 125 urte daramatzagu nazionalistak izaten, eta ez dugu hori aldatuko. Baina, aldiz, instituzioetan gaudenean, zuzendaritzetan, guztiz jakitun gara ez dugula soilik nazionalistentzat gobernatzen. Hori da egia. Guztientzat, guzti-guztientzat, gobernatzen dugu. Iñigo Urkullu guztien lehendakaria da, baita zurea ere. Eta Gobernuak eta Gobernuko kideen badakite, horregatik gobernatzen duten guzti-guztientzako politika publikoekin. Euskara Gobernu honetako zeharkako politiketako bat izate hutsagatik aurrekontu hauek aurrekontu nazionalistak direla uste baldin baduzu, beste behin ere, oker zaudela esan behar dizut. Gil jauna, XXI. mende honetan, inork ez du inor euskara ikastera behartzen Euskadin. Baina gure hizkuntza, euskara, gure ondarea da. Eta euskal gizartearen gehiengoa horren jakitun da, zu zeu salbu. Euskara, Gil jauna, gure altxor handietako bat da, guk geuk zaindu, ezagutarazi, hitz egin, babestu eta bultzatu behar duguna, berriro urrats bakar bat ere atzera egin gabe. Euskara hizkuntza gutxitua da, eta ez soilik Euskadi bezalako lurralde txiki batean bizirauten duelako, baizik eta urte luzez batzuk euskara zigortzen, deabrutzen eta suntsitzen tematu zirelako ere. Baina gure baserrietako hormak sendoak ziren, behar bezala egindakoak, eta hamarkada luzez gure hizkuntza bizirik mantentzeko gai izan ziren, gure familiek jasaten zuten beldurraren gainetik, mehatxuen gainetik. Gure amamek, aititek, amek, aitek beldurrari aurre egin zioten, errepresioari, eta euren ama-hizkuntza bizirik mantentzeko gai izan ziren. Ez gara gu geu izango ahalegin hori guztia, adore hori guztia, alferrik galtzen utziko dugunak. Eurei zor diegu. Herri honi zor diogu, errepresioari, mehatxuei eta gazteleraren inposizioari aurre eginez euskararen garra bizirik mantentzeko gai izan ziren guzti-guztiei. Horregatik, garra bizirik mantendu zuten guztiengandik, euskara zeharkako politika izango da EAJ gobernuan den instituzio guztietan, eta, gobernuan ez gaudenetan ere, euskara bultzatzen jarraituko dugu. Nada más. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24310
12
173
12.12.2023
GIL VEGAS
Mixto-Ciudadanos
Eskerrik asko, presidente andrea. Egia esan, nagusi den bi alderdiko dinamika nazionalista ikusita, ulertzen dut batzuetan zaila egiten zaizuela Ciudadanos bezalako alderdi bat kokatzea, horregatik, Ekonomiako sailburu jauna, egin duen aurkezpenean, nirekin nahastu da antza, Ciudadanosek Euskadiren existentzia ukatzen duela esan baitu. No. Hori, bistan denez, faltsua da. Eta, bueno, ez dakit hori al zen gure osoko zuzenketaren inguruan esateko zenuen dena edo ez. Bestalde, Corcuera andrea, nahaste-borraste berean zaudenez antza, zerbait argituko dizut: ni neu ez naiz inoiz Alderdi Popularreko kidea izan. Talde bereko kideak izan gara, bai. Baina ez da gauza bera, ezta? Ez du zerikusirik. Behin hori esanda, Corcuera andrea, beste zerbait ere argitu nahi dut, guztiok ados egon beharko ginateke-eta auzi honetan: gehiago gastatzea eta zerbitzu publikoa hobetzea ez dira gauza bera. Bat gatoz horretan, ezta? Ez da harreman zuzen bat; hau da, gehiago gastatze hutsagatik ez da automatikoki zerbitzu publikoa hobetzen. Horrenbestez, orain horretaz ari gara hitz egiten hain justu, hau da, gastatzen denaren gaineko kudeaketa hobetzeko beharraz. Eta horretan dugun hobetzeko tartea ia infinitua dela esango nuke. Zabala andrea, Gobernuak eta lehendakariak guztiontzat gobernatzen duten kontu hori… Bai, horrela izan beharko luke, baina ez da hori benetan gertatzen dena. Zuek sarri nahasten duzue errealitatea zuen desioekin. Eta euskara esaten duzuen beste maite baduzue −nik askotan zalantzak ditut−, ez ezazue erabili zuen ideologia nazionalistaren eramaile bihurtu, ez ezazue inposatu, hori baita euskararen aurka egin daitekeen okerrena. Behin hori esanda, ez dakit, bada, zuzenketen prozesu hau amaitzen ari da, eta nik zenbait ondorio atera ditut. Lehendabizikoa, Gobernuari eusten dioten taldeek ez dutela oposizioko alderdien ahotik entzundako kritika bakar bat bera ere onartu, bakar bat bera ere ez. Guztiak baztertu dituzue. Une bakar batean ere ez dut entzun horrelako zerbait: "auzi honetan arrazoia duzu", "agian, azaldutakoan bada egiatik zerbait". Ez naiz soilik guk esandakoen inguruan ari, oposizioko edozein taldek esandako edozertaz baizik. Ez. No. Datu bakar bat ere ez diguzue eman; guztiak ziren zuzenak. Noski, ondorioz, errealitatea argia da gaurkoan: oposizio guztia ados jarri da. Zuek lortu duzue. Sinestezina da lortu duzuena: oposizio guztiguztia −eta ideologikoki askotarikoa da zinez− aurrekontu hauek baztertzeko orduan ados jartzea lortu duzue −guztiz ezohikoa dena−. Horrenbestez, gaur zuek inorekin negoziatu ez dituzuen aurrekontu batzuk onartuko dituzue, zuen arrabola parlamentarioa martxan jarrita onartuko dituzuenak. Eskerrik asko. La
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24311
12
173
12.12.2023
CORCUERA LEUNDA
SV-ES
Eskerrik asko, presidente andrea. Bai, Gil jauna, parte izan zinen talde parlamentarioaz ari nintzen. Barkatu. Begira, Patxi López lehendakaria izan zen legegintzaldian, Gobernuak honako leloa eraman zuen aurrera: "Gutxiagorekin gehiago egin". Lortzeko gai izan ginen. Baina horrek ez du esan nahi aurrera eraman nahi ditugun aurrekontu hauekin, oniritzia eman nahi diegun aurrekontu hauekin, ez dagoela kudeaketa hobetzerik; izan ere, lehen esan dizudan bezala, aurrekontu hauek konpromiso batzuei, helburu batzuei, programa batzuei eta politika batzuei erantzuten diete, guztiak ere gobernu-akordio batean eta gobernu-programa batean idatziz ezarrita daudenak. Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak onartutako programa bakoitzak, estrategia bakoitzak, plan bakoitzak, dagokion aurrekontu-izendapena du. Aurrekontu hauek, azkenean, zirkulua ixten dute, hasiera batean jarri genituen helburuetako batzuk betez, edo, kasu batzuetan, baita hobetuz ere, langabeziarekin gertatu den bezala adibidez: langabezia % 10etik behera uztea zen gure proposamena, eta, aldiz, orain % 7,5ean gaude. Bada, hori mahai gainean dirua jarriz lortzen da, programan abian jarriz euskal herritarrengana hel daitezen. Osasun-arloan ez ginateke soldata hobeak, azpiegiturak, ekipamenduak ordaintzeko gai aurrekontua igotzea planteatu gabe, atzean diru kopuru handi bat izan gabe. Hezkuntza publikoan ez genituzke aurrerapausoak emango programak indarrean jarri gabe, ekipamendu hobeak izan gabe, eraikin publikoetan obrak egin gabe udalekin batera… Diru kopuru horiek gabe ezinezkoa litzateke. Horrenbestez, aurrekontuak, 15.025 milioi euro horiek, guztiz beharrezkoak dira. Gainera, bada beste kontu bat ere: gu ez gaude ados zuk zeuk hemen planteatu dituzun politika askorekin. Ez dugu uste aurrekontu hauek "nazionalistak" direnik, ezta "elektoralistak" ere, izan ere, esan dizudan bezala, ezberdinen arteko akordio bat dute oinarri, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren arteko akordioa. Alderdi guztiz ezberdinak gara, akordio honetara heltzeko elkargunea bilatzeko gai izan garenak. Eta, horrenbestez, akordio horrekin konprometitu gara, helburu horiekin, eta, hitzartutakoa bete nahi dugu, aurrekontu hauek babestuz eta zure osoko zuzenketaren aurka bozkatuz. Era berean, zure lehen hitzaldian zergekin lotuta proposatu duzuna aintzat hartuta, nik uste dut egokia dela ere Euskadiko analisi soziologikoek, egilea edozein dela ere, zer islatzen duten gogoratzea; izan ere, herritarrek zerga-sistema justu, progresibo eta bidezko batekin bat egiten dutela islatzen dute guztiek, herritarren eskubideen berme onena izango diren zerbitzu publiko batzuk bermatuko dituena. Horrenbestez, herritarren dirua ondoen dagoen lekua, euskal zergadunei kobratutako zergak ondoen dauden lekua Osakidetza da, hezkuntza da, politika sozialak dira, euskal azpiegituren hobekuntza da. Guk nahi duguna da jarri genituen hamar helburuak bete daitezela, Berpiztu planak aurrera jarrai dezala, oraindik ere zereginak geratzen dira-eta aurretik. Pero se han conseguido cosas. Langabezia % 10eko langatik behera izatea lortu da, konpromiso hori dagoeneko beteta dago, uneotan langabezia % 7,5ekoa baita. Industrian eta zerbitzu aurreratuetan barne-produktu gordinaren % 40 gainditzeko konpromisoa hartu genuen. I+G eremuan Europako batezbestekoarekin bateratzea lortzea hartu genuen helburu. Euskadi desberdintasun sozial gutxien duten Europako bost herrialdeen artean kokatzea hartu genuen helburu. Euskadi genero-berdintasuneko indizerik altuena duten sei herrialdeen artean kokatzeko konpromisoa hartu genuen. Eskola-uztearen tasa % 7tik azpitik finkatzea eta euskararen ezagutzan aurrera egitea hartu genuen helburu. Berotegiefektuko gasen isurpenak % 30 murrizteko konpromisoa hartu genuen, energia berriztagarrien kuota azken energia kontsumoaren % 20 izatea lortzekoa −oraindik ere lortu ez duguna, baina ez dugu amore eman eta lanean jarraitzen dugu temati−. Eta jaiotza-tasa % 10 igotzeko konpromisoa ere hartu genuen −erronka demografikoa erronka da oraindik ere Gobernu honentzat, eta lanean jarraitzen dugu politikak helburu horretarantz bideratzen jarraitzeko−. Kontuak kontu, aipatutako helburu gehienak lortu ditugu dagoeneko, edo aurrekontu hauei esker beteko dira. Horregatik bozkatu behar dugu aurrekontu hauek itzultzeko aurkeztu duzun osoko zuzenketaren aurka, ez dugulako Euskadiren gaineko zure ikuspegia partekatzen, ez oraingoa ez etorkizunekoa. Eskerrik asko.
eu
http://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/ef8d0d01-49f8-4c0f-9391-46e53ee5b551
parl_eu_24312
-
-
28.10.2022
ETXEBARRIA ASTONDOA
EH Bildu
Eskerrik asko, mahaiburu andrea. Egun on guztioi. Tapia andrea. Dakizuenez, irailaren amaieran Jaurlaritzak hazkunde ekonomikoaren inguruko aurkezpen berri bat eman zuen. Lehen sektoreari dagozkion datuak bereziki kezkagarriak iruditu zaizkigu. Datorren udaberrirako barne produktu gordinean 11,3ko jaitsiera emango dela aurreikusten da emandako datuen arabera. Oso datu larriak dira. Horregatik, zure iritzia ezagutu nahiko genuke, Tapia andrea. Zer iritzi du Jaurlaritzak lehen sektorearen hondamendiaren aurrean?
eu
parl_eu_24313
-
-
16.10.2020
ARZUAGA GUMUZIO
EH Bildu
Eguerdi on denoi. Azken bolada honetan heriotza asko ezagutzen ari dira Zaballako kartzelan, baita ere Basauri eta Martuteneko kartzeletan ere. Azkena, Igor Gonzalez Sola preso politikoarena. Baina egia da Zaballak dituela estatistika beldurgarrienak, kezkagarrienak; izan ere, pasa den urtetik hona, bederatzi preso hil dira bertan. Baina kasu horien inguruan, iluntasuna nagusi. Presoekin lan egiten duten kolektiboek salatzen dute sikologoen atentzio eza, autopsia egiteko zailtasuna, gorpuzkinaren errausketa inmediatoa, azkarra, familiarrei informazio eza, inbestigazio eza. Eta, badakit ez dela zure eskumena, baina gu oso kezkatuta gaude, eta jakin nahi dut ea Artolazabal andreak ere kezka hori konpartitzen duen. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24314
-
-
17.06.2021
FERNANDEZ DE BETOÑO SAENZ DE LACUESTA
EH Bildu
Kaixo, berriz ere. Ikaragarria! Ados nago San José andreak esan duen % 100arekin eta Berasaluze andreak esan duen % 100arekin. Izenpetuko nuke dena. Dena! San José andreak ez du Repsol hitza aipatu, ezta behin ere, bere diskurtso osoan, eta Berasaluze andreak behin, aurreakordioa aipatu duenean. Gaurko eztabaida ez doa Opengela programaz, Opengela proiektuaz, eraberritzeen beharraz, kolaborazio publiko-pribatuaz… Ez. Doa Opengela Fundazio pribatuaz, non Repsolek % 60 izango duen, eta Jaurlaritzak bakarrik % 40. Horretaz doa legez besteko hau. Eta errepikatuko dut lehen esan dudana: ez gaude Opengela proiektuaren kontra; ez gaude Opengela programaren kontra. Jaurlaritzak hiri-eraberritzeetan lagundu behar du; ez bakarrik lagundu, lideratu behar du prozesua. Horregatik ekarri dugu proposamen hau, ez dagoelako lidergoa eramaten. Hori da arazoa. Oso beharrezkoa da efizientzia energetikoaren ikuspegiarekin aurre egitea zaharberritze horiei. Noski; oso garrantzitsua da. Bai, parke zaharkitu bat daukagu. Horrekin erabat ados gaude. Leihatila bakarraren printzipioa ere ez dugu gaizki ikusten, auzotarrei, herritarrei, lana erraztuko dielako. Beste gauza bat da leihatila bakarrak ez duela esan nahi aukera bakarra. Zuk leihatila bakar bat osatu dezakezu, eta auzotarrari hainbat aukera eman. Hori ere kontuan izan behar da. Gure aldeko jarrera, Opengela proiektuaren inguruan, nik uste dut nahiko argi dagoela, eta ezin da argiago esan: gobernatzen dugun udal batzuetan sartu egin gara Opengela proiektuan. Nik uste dut hori dela frogarik garbiena ez gaudela proiektuaren edo programaren aurka. Baina, gaur eztabaidara ekarri duguna, ez da proiektua edo programa; programa edo proiektu hori gestionatzeko Jaurlaritzak sortuko duen fundazio pribatu bat da. Hori da; hori da eztabaida. Esan dut lehen ez gaudela kolaborazio publiko-pribatuaren kontra; baina, betiere, eta batez ere gai hauetan non ondorio sozioekonomikoak oso handiak diren, uste dugu interes orokorra bermatuta gelditu behar dela, edo, gutxienez, baldintza minimo batzuk egon behar direla. Eta uste dugu horretarako kondizio edo baldintza ezinbestekoa dela lidergoa publikoa izatea. Lehen esan dut, baita ere, ez daukagula ezer Repsolen edo GNE Finance-n kontra. Ongi etorri Repsol, ze bere bizitza guztia dedikatu du petroliora, eta orain badirudi beste negozio-nitxo batzuk bilatzen ari dela efizientzia energetikoaren alorrean. Ba, ongi etorri; esan nahi dut poztekoa dela. Poztuko da gizartea eta, batez ere, eskertuko du ingurumenak. Uste dut horren alde agertu behar garela. Beste gauza bat da haiekin a dedo edo digitalki sortzea horrelako fundazio pribatuak. Lehiatu daitezela konkurrentzia publikoan, beste enpresekin batera edo beste enpresen aurka, lehiaketa publikoetan. Hori da eztabaida hemen, eta hori da eztabaida gaurkoa, eta ez ea zaharberritu behar diren auzoak ala ez. Beraz, uste dugu lidergo publikoa behar dela. Proiektu hau oso garrantzitsua da; diru asko mugituko da. Eta uste dugu benetan akats estrategiko oso handia egiten ari zaretela fundazio pribatu hau sortuz eta enpresa pribatu baten esku utziz datozen gutxienez bost urteetarako Herri honetako hiri-eraberritze gehienak. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24315
-
-
27.02.2015
URIARTE TOLEDO
EAJ/PNV
Lasai, Maneiro jauna, ez dugu behar Isasi jauna. Euskal hiztunak ez direnei kosta egiten zaie konturatzea euskal hiztun garenoi zein zaila zaigun euskara erabiltzea, eta hori gertatzen da elebidun garelako eta ez daukagulako mugarik arlo horretan. Kosta egiten zaie ulertzea guk zalantzazko egoera baten aurrean zein erraz jotzen dugun gaztelaniara, makinak bezala por defecto gaztelaniara jotzea, eta gerta daiteke aurrean daukagunak euskara jakitea. Euskara minorizatua da eta euskal hiztunok geureganatuta daukagu errealitate hori. Minorizatutako prozesu guztietan gertatzen da hori. Euskara hitz egitea, noski, ez da errespeturik ez izatea, gaztelaniaz egitea ez den bezalaxe. Guk ez diogu inori esaten zer egin behar duen. Guk, kanpaina honekin, egoera batzuk identifikatu nahi izan ditugu, eta, umorez egindako esketxen bidez, arruntak eta osa zabalduak dauden jarrera eta aurreiritzien gaineko gogoeta eragin nahi izan dugu euskal hiztunengan. Gure artean gero eta jende gehiago dago, zorionez, euskara ulertzen duena baina euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituena, euskaldun pasiboa edo elebidun pasiboa deitzen dena. Eta euskaraz ulertzen dutenak baldin badaude horrelako testuinguru batean, haiek, hitz egiteko zailtasuna baldin badute, erdaraz hitz egingo dute, baina besteek euskaraz egin dezakete, euskaraz ulertu egiten baitu aurrean daukaten horrek. Eta euren arteko komunikazioa naturaltasun- eta elkartasun-giro batean gertatuko da, giro atsegin batean. Horrek ez du kalterik, dena da irabazteko. Ez dugu uste –ez da hori asmoa behintzat– esketxetan agertzen diren egoerek inor gaizki sentiarazi dezaketenik, eta ez dugu uste inor iraintzeko modukoak direnik, umorea tarteko errespetu osoz egindako esketxak baitira. Gustukoak izan ditzakezu edo bestera, baina ez dira iraingarriak, ez desegokiak. Eta amaitzera noa. Asertibitatea autoafirmazioan eta elkarrekiko errespetuan oinarritzen da. Euskal hiztunen asertibitatea dugu helburu: inor behartu gabe eta parekoa errespetatuz, euskal hiztunak euskaraz egitearen autokarga arintzea. Kontzeptu hau ez dugu guk asmatu, oso zabaldua dago psikolinguistikan, soziolinguistikan eta baita komunikazioan ere. Eta guk psikolinguistikatik hitz egiten dugu eta ez ideologiatik.
eu
parl_eu_24316
-
-
25.06.2015
ISASI BALANTZATEGI
EH Bildu
Eskerrik asko. Maneiro jauna, Oyarzabal jauna. Atzerakoiak izango bazinete, atzeraka ibiliko zinatekete. Hemen, Legebiltzar honetan, esaten diren gauzak eta gaur Maneirok nitaz esan dituenak ez dira onargarriak. Ez dakit nola onartzen zaizun holakoak esatea. Nahiko argi geratu da debate honetan arazoa erabat artifizioa dela. Hemen, lehen aipatu dut, mendeku-politika bat abiatu nahi duzue. Eta kasu honetan helburua ez da presoena izan; hartu duzuen helburua da Euskal Herriko Unibertsitatea. Ikerketa-batzordea proposatzen duzuenean, ez da ikertzeko zer gertatu den Covitek egindako salaketa horien gainean; ikertu nahi duzuena eta esaten duzuena da Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatea, eta hemen Celaá andereak nahiko ondo azaldu du zein izan den bilakabidea eta prozesua 2003. urteaz geroztik. Espainiako Estatuan preso dauden horiekin ez dauka zerikusirik; zuek atzera joan nahi izan duzue hori salatzeko. Guk, ordea, salatu nahi duguna da preso dauden horien eskubideen etengabeko zanpaketa eta urraketa. Gure eginkizuna eta unibertsitatearen eginkizuna –eta ni, besteak beste, unibertsitarioa naiz– bada askatasun-eza daukaten horienganako ere, betetzeko haien eskubideak. Eta gure lana eta betekizuna da. Zuek erabiltzen dituzuen prozedurak, erabiltzen duzuen diskurtsoa, herraren diskurtsoa da, gorrotoaren diskurtsoa da. Ez duzue ametitu nahi presoak –eta hemen presoa esaten dudanean, nik esaten dut edozein preso– eskubidea duela goi-mailako ikasketak izan ahal izateko. Euskaraz hautatzen baldin badu, aitortu egiten zaio eskubide hori eta ez dakioke eskubide hori ukatu. Eta kasu honetan guk hemen defendatu egiten duguna da –eta datuak egunen batean nahi baldin badituzue, ikerketa-batzordea eskatuko dugu– nola urratu egiten diren preso dauden pertsona horien eskubideak; nola isolamenduan zeudenean (eta hamaika kasu egon daitezke, idatzita daude), eta ikusitakoan isolamendua aprobetxatzen zutela ikasteko, kartzelako zuzendaritzak inposatzen zuen 24 orduan patioan egotea ez ikasi ahal izateko. Bai, Barrio jauna, kendu egiten diete ikasteko materiala kartzeletan. Salaketak egon izan dira eta dokumentatuta dago. Guk, edozein kasutan, esan nahi duguna da Euskal Herriko Unibertsitatean egin den lana, bat, ez dela nahikoa izan, eta, hala eta guztiz ere, eskertu nahi dugu egin izan den lana ikasleen aldetik, irakasleen aldetik. Bi, eskubide osoa daukatela, eta pena-erredentziorako balio baldin badu, erabat zilegi dela. Hiru, guk presoak gizarteratu nahi ditugula ahalik eta azkarren. Lau, lortutako tituluak erabat zilegi direla eta ez dagoela eskubiderik jazarpen hori eta zuen jarrera temati eta atzerakoi hori hemen aguantatzeko. Urteetan egin izan duzuenarekin, zuen jarrera politikoarekin, nik uste, duzuen tamaina erakusten duzue, planteamendu gorrotozkoa, benetan. Guk, gure aldetik, jakina, zuei ez dizuegu babesik emango, ez baitugu ikusten, aurreko taldeek planteatu izan duten moduan, horrelako batzorderik behar dugunik. Eta aurkeztutako erdibideko zuzenketari abstentzioa emango diogu. Izan ere, guk pentsatzen dugu kasu honetan ageriago planteatu beharko litzatekeela nola zanpatzen diren gaur egun oraindik presoen eskubideak. Besterik ez. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24317
-
-
16.10.2015
GATZAGAETXEBARRIA BIBAO
EAJ/PNV
Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea. Damborenea jauna, nire lehenengo hitzaldian esan dizudan bezala, lanean gaude Ekarpenen Legea hona ekartzeko. Lanean egon gara lehengo foru-legealdian eta oraingo foru-legealdian ere bai, zintzotasun eta leialtasun osoz, kolore batekoak edo bestekoak egon, berdin; instituzioak koloreen gainetik daude. Lanean gaude lege bat edo lege-proiektu bat ekartzeko. Bi, dakizunez, ez Ganbera honek ez Gobernu honek ez daukate ahalmenik lege hori hona zuzenean ekartzeko: ezin da talde parlamentario baten lege-proposamen baten bidez egin eta ezin da Jaurlaritzaren lege-proposamen ohiko batekin egin, baizik adostasuna egon behar da; akordioa egon behar da instituzioen artean. Orduan, ez daukagu konpetentzia osoa: ez Ganbarak berak, ez talde parlamentariek, ez Gobernuak berak, baizik eta akordioa egon behar da. Horretan gabiltza, errepikatzen dut: horretan gabiltza akordio bat lortzeko legea hona ekartzeko. Hiru, esan duzun moduan, Kupoaren Legea garrantzitsua da, oso garrantzitsua, eta berriro aipatuko dizut zergatik. Estatuarekiko gure harreman finantzarioak itxi gabe badauzkagu Kupoaren urteko kitapenak egin gabe daudelako, horrek eragina dauka barne banaketaren arloan? Bai, noski. Ze itxi gabe daudenak ere gero hemen koefizienteka banatu behar dira, eta horrek eragina dauka lau instituzioetan, orokorrean. Baina, gero, lurralde historiko bakoitzaren barruan, udaletxeetan ere eragin txiki bat eduki ahal du; hori garrantzitsua da. Eta berriro esaten dizut: komenigarria da horrela egitea? Bai, behar-beharrezkoa eta baldintza derrigorrezkoa, ez. Baina, komenigarria, bai. Ze kitatu gabe badaude baliabide finantzario batzuk, nola egiten dugu hemen barne-antolaketa? Bai, egingo dugu, baina behin betikoa ez da izango, behin-behinekoa izango litzateke. Horregatik esaten dizut hau: jarraituko dugu eta egin ahal da; komeni da bestea konponduta egotea. Hori holaxe da… Eta gero gauza batean zuzendu nahi zaitut, esan duzunean eredu bat banaketakoa daukagula; ez, eredua ez da banaketakoa, eredua da ekarpenekoa, ez da berdina. Guk hemen hitzartuta daukagun eredu hau, hiru lurralde historikoek eta Jaurlaritzak Lurralde Historikoen Legean hitzartuta daukaguna, ez da diru-bilketaren banaketakoa, ekarpenen eredua da. Eta ekarpenaren muinean zutabe bi daude: bat, zerga-ahaleginaren alderantzizkoa, eta bi, errentaren arabera egiten direla ekarpenak. Hori oso garrantzitsua da argi edukitzea. Hau ez da eredu bat euskaldunok geure gain barneratu duguna: diru-bilketa banatzen dugu eta denok aurrera. Ez, ez, bakoitzak ekarpenak egiten ditu zutabe bi horien arabera, eta hori argi eduki behar dugu. Planteatu ahal da beste eredu bat, baina historikoki orain dela 32 urte hitzartu genuen legean eredu hori ipinita daukagu, eta hori ekarpenen legeetan hortxe mantentzen da. Beste eredu bat badago, ba, egin ahal da, baina momentuan, ez lehengo foru-legealdian ez oraingo foru-legealdian, inork ez du planteatu beste eredu batera joatea. Eta amaitzeko, beste gauza bat, hor dago –eta hori zuk ere aitortu behar duzu– indarrean dagoen legean ze aurrerapauso egin ziren zeharkako banaketak koefizienteka banatzeko. Eta horrek ze aurrerapauso suposatu izan duen, 20 urtean egon ginen zeharkako zergen ardatza denaren, balio erantsiaren zergaren, diru-bilketak sortzen zuen arazoa konpontzeko. Eta gogoan daukazu –neuk ere gogoan daukadan moduan– zer zegoen hor lurralde bakoitzean. Hau da, % 50 egokituta dago gure barne-egokitzapenetan lurraldeko koefizienteen arabera. Orduan, zer da egin behar dugun bakarra, ekarpenen eredu horretan? Zuzeneko zergetan ahalmen arautzailea daukagun heinean, hori bermatu. Eta zerekin dauka horrek lotura? Ba, zerga-ahaleginarekin. Orduan, horretan lanean gabiltza, baina eredua ekarpenekoa da, ez da diru-bilketaren banaketakoa. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24318
-
-
27.02.2015
UBERA ARANZETA
EH Bildu
Eskerrik asko, legebiltzarburua. Eguerdi on guztioi. Sailburu jauna, ez gatoz errudunak bilatzera. Gure helburua ez da batzuei edo besteei arrazoia ematea. Hau ez da erru- edo arrazoi-kontua. Gure helburua eta soilik bilatzen duguna da konponbidea, arazo bati konponbidea bilatzea, besterik ez. Eta pentsatu nahi dut horixe bera dela zuen helburua ere, konponbidea bilatzea eta Durangoko etenik gabeko arretarako gunean lan-egoera normalizatzea eta kalitatea berreskuratzea, zoritxarrez, urte askoren ondotik. Eta konponbidea bilatzeko, momentu honetan aukera bakarra dago: lan-txanda bakoitzean bi erizain presentzial jartzea, alegia 2014ko abenduan Legebiltzar honetan onartutakoa betetzea. Onartu zena zera izan zen: "Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio, Durangoko etengabeko arretarako gunean sortutako gatazka behin betiko konpontzearren, erizain-pertsonala gehiagotu dezala, lan-txanda bakoitzean bi erizain lanean egon ahal izateko". Beraz, gaurko galdera zuzena da, Darpón jauna: noiz hasiko da Osasun Saila Legebiltzar honek emandako agindua betetzen? Noiz?
eu
parl_eu_24319
-
-
13.11.2015
TAPIA OTAEGI
EAJ/PNV
Arrondo andrea, gure sailetik komitearekin behin baino gehiagotan bildu dira gure ordezkariak, baina beti esan diegu informazio berria dugun heinean pasako diegula. Baina ulertu behar da, baita ere, babes judizialpean dagoela prozesu hau eta gu hartzekodunak garela, gu ez garela informazioa eman behar dugunak. Hala ere, dagoen neurrian ematen dugu, baina guk ere informazioa daukagu tantaka-tantaka; une honetan judizializatuta ArcelorMittal eta bankuen pean, hori argi utzi nahi nuke. Hartzekodunak, esan dut, "somos acreedores de deuda subordinada, afectados por el proceso de homologación judicial". Gu ez gara hasierako sinaduren artean egon, beste mota batetako zorpetzea daukagulako; beraz, homologaziorantz goaz, azkeneko momentuan. Kezka, noski, guztiok daukagu, baina ziur egon ez garela oztopo izango soluzio bat bilatzeko. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24320
-
-
07.04.2016
ISASI BALANTZATEGI
EH Bildu
Eskerrik asko. Autonomia Erkidekoetan kide kopuru bat, % 15 % 10 bitartean, bezero eta langileen ordezkarien artean hautatzeko aukera eskaini beharko litzateke. Pertsona horiek hautetsien bateraezintasun-erregimen bera izan beharko lukete eta agintaldiaren hasieran eta amaieran errenta eta ondasunak aitortu beharko lituzkete. Pertsona horiek azkenik, erakunde sortzaileen aurrean kontu-ematea eta jarduera-zuritzea egin beharko lituzkete. Banku bakoitzaren akziodunen batzarrak haien fundazioetako patronatu guztiek osaturik beharko lirateke, proportzio berdinei eutsi ahal izateko. Erabiltzaileen, langileen eta dagokien lurraldeetako gizarte-erakundeek parte hartzeko eta kontrolatzeko bideak jarri beharko lirateke. Herritarrei finantza-erakundeen informazioa eskuratzeko bideak eskaini beharko litzaizkieke, Europako Kontseiluak 205 Hitzarmenak erabiltzaileei aitortzen dien informazio-eskubidearen arabera. Lau. Espainiako Bankuko erantzukizunak argitzea, azken hamar urte hauetan gertatutakoa ondo aztertuz eta krisiaren arrazoi nagusietako bat izan den higiezinen gaineko negozio ilunen eragileak kargugabetuz. Baita aurrezki-kutxak porrotera eraman zituzten zuzendaritzako kideak ere kargugabetzea. Halaber, Espainiako Bankuak banku-oligopolio eta fusioak bultzatzeari uztea eskatu eta haien benetako lanean zentratzea exigitu beharko litzaieke. Alegia, finantza-erakundeek behar den bezala eta behar den zuhurtziaz lan egin dezaten gainbegiratzea, eta zenbait gaitan kontrolatu beharko da, komisioak hain handiak ez jartzeko, esate baterako. Bost. Behar diren lege-aldaketak egitea finantza-sistema mistoa izan dezagun, publikoa zein pribatua, azken 150 urteotan izan dugun moduan. Horretarako aurreko aurrezki-kutxak porrot sistematikora eraman zuten akatsak zuzenduko dira eta ez da banku-oligopolio pribatua bultzatuko. Beharko lukeen helburua banku-fundazioen, haien bankuen, nazionalizatutako bankuen eta kreditu kooperatiben zeregin berria ezartzea litzateke, gizarte-ekonomiaren finantza-erakunde gisa. Izan ere haien helburuak honakoak ditugu: gizarte- eta lurralde-kohesioa laguntzea, finantza-inklusioa erraztea, xehekako banku-jarduera sustatzea, familien eta enpresa txiki eta ertainen beharrizanei erantzutea, administrazioen finantza beharrak betetzea eta baita balioa sortaraziko duten enpresa estrategikoak laguntzea ere. Azkenik, eta amaitze aldera, eta esandako guztiaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei eta banku-fundazioei buruzko lege-proiektua erretiratzea eskatzen dugu. Horrela, Autonomia Erkidegoak dituen eskumenez baliaturik, 26/2013 Legeari jarraitu baino, finantza-sistema propio eta burujabe baten norabidean, Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako aurrezki-kutxen lege propioa egiteko prozesuari lotzea eskatzen dugu. Norabide horretan ezinbestekotzat hartzen dugu eremu politiko, instituzional, sozial, sindikal eta ekonomiko eragileen ekarpenak jasotzea. Euskal Herria Bilduk badaki jakin garaiak aldatu direla eta gure ahotsetik hitz egiten dutela, behinik behin, gaur goizean ikusi dugu kalean gehiengo sindikal eta soziala, eta ausartuko ginateke ere gehiengo sozial soziopolitiko baten ordezkariak garela, baina, hala eta guztiz ere, esandako arrazoi guztiak nahikoak iruditzen zaizkigu legebiltzarkide guztiei osoko zuzenketaren aldeko botoa eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxei eta banku-fundazioei buruzko lege-proiektua Jaurlaritzari itzultzeko, ondoren, jakina, taxuzko lege-proiektua egin dezan. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24321
-
-
28.10.2021
KORTAJARENA IBAÑEZ
EH Bildu
Esan nahi dut guretzat hemen gertatu denak ez daukala paserik. Nahi genuke aktan konstatzea gertatutakoa. Eta jakin nahi dugu baita ere horren inguruan, letradoei ere eskatuko diegu posizio bat, zuen akats bat izan da zera guztien arabera. Eta gainontzekoek ez daukagu zertan errepikatu behar horrelako bozketarik. Orduan, nahiago nuke… Iruditzen zaigu ez daukala paserik gertatutakoa, larria dela eta horrelakoak ematen direnean, onartu egin behar direla.
eu
parl_eu_24322
-
-
04.04.2019
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Iraina zer den eta zer ez den oso gauza subjektiboa izan daiteke. Eta nik eskatzen dizudana da Julen Arzuagak parlamentari bezala atril horretan esan dituenak erabat eta osorik aktan jasota geratzeko, berak esan dituen bezala, eta iraina kontsideratzen baldin bada berak esan duena, iraina kontsideratzen da guk hemendik ikusi duguna. Parlamentariak bere ekintzan esaten dituenak jaso behar dira denak aktan, eta nik horrela eskatzen dizut, mesedez.
eu
parl_eu_24323
-
-
26.06.2015
GATZAGAETXEBARRIA BIBAO
EAJ/PNV
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Corcuera andrea, 2013ko aurrekontuen arakatze-lanaren ondoan, aipatu behar dizut 2014ko aurrekontua ere oso konplikatua izan zela. Badakizu 1.132 milioiko jaitsiera eduki genuela aurrekontu-kopuruaren gastuetan, jakinda sarrerak geneuzkala, 2012koekin neurtuz, ohiko sarrerak –hau da, zerga-bilketatik zetozenak– 182 milioi gutxiago. Baina, sarrera finantzarioak 500 inguru gutxiago geneuzkan. Horrek eszenatoki oso konplikatua egin zigun 2013. urtean. Horrekin lotuta, kontuan eduki behar dugu, era berean, zelan 2012. urtean gure barne-produktu gordina % 2 jaitsi zen. 2013. urtean ere, oraindik atzeraldi nabarmenean egon ginen, eta aurreko urtean % 2 jausi arren, hurrengo urtean ere % 1,7 erori ginen. Orduan, kudeaketa testuinguru horretan egon zen. Aipatzen duzuna, Herri Kontuen Epaitegiaren iritziarena: orokorrean berak esaten du txostenean jardun ekonomikoari buruzko araua betetzearena zuzentasunez egin dela. Salbuespen batzuk badaude: bata da zuk aipatu duzuna, eta hor iritzietan hartu da. Adibidez, urte-amaieran dauden azken kredituak luzapenean sartzen dira, zentzua daukatenean eta kreditu horien jardunean edo egitarauetan hurrengo urteetan jarraitzeko izaera daukatenean. Eta, adibidez, luzapena zertan egin da? Bada, hainbat inbertsio gure ehun ekonomikoaren eskola publikoan: Haurreskolan, bigarren eta lehen mailako eskolan, eta baita Lanbide Heziketan ere. Hor badaude luzapen batzuk. Hori da Herri Kontuen Auzitegiak egin duen interpretazioa, baina luzapen horiek derrigorrezkoak ziren; esaterako, Euskaltzaindiari emandako laguntzak, beharrezkoak zirenak. Lanbidek eman behar zituen laguntzak ere luzatu egin ziren, birgizarteratzeko enpleguan ematen direnak, birgizarteratzeko enpresa bereziei ematen zaizkienak ere bai… Baita Akitania eta Euskadi erregioaren inguruko laguntzak ere. Hau da, hainbat egitarau eta jardun aurreko urtean zeudenak eta ez zirenak urte horretan amaitzen, baizik eta ohikoak direnak Jaurlaritzak herri-administrazio moduan dituen edukian eta muinean, eta horregatik luzatu ziren. Berak interpretazio hori egiten du, eta gogoan eduki dugu Herri Kontuen Epaitegiaren interpretazio hori ere.
eu
parl_eu_24324
-
-
16.03.2017
IRIARTE OKIÑENA
EH Bildu
Gu arduratzen gaituena da benetan aldebiko harreman hori soberania berdinekoa izango den, eta horregatik galdetzen dizut eta horregatik iruditzen zait garrantzitsua hori horrela izatea. Eta ardura apur bat badaukagu Euzko Alderdi Jeltzaleak Gobernua osatzeko Alderdi Sozialistarekin egin zuelako akordioa, eta orain, aurrekontuak aurrera ateratzeko, Partidu Popularrarekin egin duelako: LOMCEren Partidu Popularrarekin, murrizketen Partidu Popularrarekin, torturak ukatzen dituenarekin –ez dakit entzun duzuen Sandra Barrenetxearen aste honetako deklarazioa–, eta herri honen izaera bera ukatzen duenarekin. Eta une garrantzitsu batean ikusten dugu gure herria, eta estatus berri horretan aldebikotasuna berdinen artean ez izateko arriskuak arduratuta gauzka. Eta iruditzen zaigu une honetan Euzko Alderdi Jeltzalea unionismoaren aterkipean agertzeak arriskuan jarri dezakeela bide hori. Espero dugu ez dela horrela izango, eta oraingoan bai elkar aurkituko dugula lanean bide horretan. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24325
-
-
22.10.2015
ISASI BALANTZATEGI
EH Bildu
Legebiltzarreko lehendakari anderea, eskerrik asko. Harritu egin nau, aho batez onartzea pozgarria izaten da holakoetan eta nik uste ari garela eta denon artean… Ni behintzat poztu egiten nau. Ez nau pozten gaur jakin izan dudala, Gorka Maneiro legebiltzarkidearen aitona-amonek ez ziotela… Bere izana eta muina besterik ez ziren, euskaraz ziren. Ez dakit, baina oso larria iruditzen zait bere ondorengoei izena eta izana, muinekoa dena, ez uztea. Baloratzeko zer gertatzen den. Ez bakarrik urte horietan zegoen egoera, ze nik uste dut antzeko zerbait gertatzen dela gaur egun, asimetria existitzen delako. Edozein kasutan, nik gaur izan dugun debatean azpimarratuko nuke ari garela identifikatzen, modu partzialean bada ere, euskararen normalizaziorako arazoak zeintzuk izaten diren. Eta bat gatoz eta nik uste Ganbera honetan onartuko dugun erdibideko horri esker, errebisatu egingo dela, eta Garbiñe Mendizabal andereak egin dituen aipamenak, hori agendan aurreikusita zegoela eta…, honek lagundu egiten baldin badu aktibatzen eztabaida. Hala ere, nik segitzen dut pentsatzen sakoneko eztabaida mahai gainean dagoela. Erortzen ari dira hainbat aurreiritzi. Hemen nola egiten den askotan espainiartasunaren defentsa sutsu hori, eta euskalduntasuna galtzea beti erlatibizatu egiten da. Hobe bizitzeko euskararik gabe baldin bada, guk batzuk pentsatzen dugu… Ez gaztelerarik gabe, ez dut uste inork bazterrean utziko dugunik dakizkigun hizkuntzak ezta bat ere. Baina bai normaltasuna eta oreka lortze aldera, oraindik sekulako lana egin behar dugula. Pozten nau ere Oyarzabal jaunak esan duenean babestuko duela. Baina ezin utzi aipatu gabe bere zuzenketa irakurtzerakoan irri makurra etorri zaidala, ze egokitzea azterketa azterketa egin behar duten ikasleei, hau da, haien gaitasunetara egokitzea azterketa, ez dakit, igual aukera izango zenuke, Oyarzabal jauna, datorren urtean aurkezterakoan, exijitu azterketa egokitzea zure gaitasunetara eta agian horrela aproba zenezakeen. Irri makurra, ze agian idazkera izan daiteke. Nik ulertzen dut ideia ez dela hori, Oyarzabal jaunak adierazi nahi duena, hau da, testuinguruaren arabera. Baina bere literaltasunean irakurrita, barre egin dut. Eta ez dago gaizki batzuetan barre egitea horrelako kontuetan. Amaitzeko, eskertu egin izan diren ahaleginak, adostasuna balio erantsia delako hizkuntza-politikan ere. Eta gonbidatzea guztiok benetan, hizkuntza-politikan nik uste aldaketak egin behar ditugula, ausartagoak izan behar dugulako. Aniztasunaren bidea, hori atzeraezinekoa da, hori ez da eztabaidagai. Eztabaidagai etorkizunean da euskara nola biziarazten dugun. Gainerako hizkuntzak, ingelesa barne, etorriko dira, baina ez da sustapena horien kasuan. Gure hizkuntzaren babesetik lortuko dugu aniztasuna, edo bestela ez da izango, hori da kontua. Beraz, guk alde bozkatuko dugu erdibidekoa. Guztioi eskerrak eman egindako ahaleginengatik eta euskara biziko da.
eu
parl_eu_24326
-
-
28.10.2022
SAEZ DE EGILAZ RAMOS
EH Bildu
Mila esker, legebiltzarburua. Egun on, Arriola sailburua. Ez dugu ezer asmatu, orain dela gutxi zuk zeuk esan zenuen: "sé que es difícil, pero si se busca bien, se encuentran alquileres de 800 euros en las capitales vascas". Horregatik, Arriola sailburua, ziurtasun osoz eta lasaitasun osoz bota zenuen komentario horren harira, zure ustez 800 euroko alokairuak mauka bat al dira?
eu
parl_eu_24327
-
-
26.05.2016
ISASI BALANTZATEGI
EH Bildu
Eskerrik asko. Legebiltzarkideak, lehendakaria. Ze pena, baina ez zara normala, Azkue jauna. Euskalduna izateak ez-normal egiten gaitu, eta zu alde honetan zaude nahitanahiez. Mendizabal anderea, nik bai esan dut, babes gabe uzten gaitu hizkuntza-politikak. Bestela galdetu nola den posible, kasu honetan euskaraz emititzen duen telebista publikoak zer botere eduki behar du eteteko milaka teleikusleen emisioa. Ze babes daukate gure anaia Nafarroakoak horren aurrean? Ze babes izan dugu eta daukagu euskaldunok orokorrean Espainiako gobernuen ordezkarien aurrean? Orain Baztanen euskara-plana bertan behera utzi du. Zer babes daukagu? Zer babes daukagu hemen euskaraz lege-proposamen bat egoteagatik gehiengoz itxuraz erabakitzen dutelako hori arrazoia dela atzeratzeko izapide bat. Zer babes daukagu? Babes gabe. Badaude hutsune asko oraindik. Estatuko Administrazioan, adibidez, asimetria dago eta guk ezin dezakegu hainbat izapide euskaraz egin, eta ez dago legerik guk babesten gaituenik, hori egin ahal izateko. Estatuko Administrazioa esaten ari naiz, Mendizabal anderea, baina bada babesgabetasun hori. Gainera, jakitun nago, Mendizabal andrea, zuk konpartitzen duzula sentipen hori alor askotan. Nik ez dut eta guk ez dugu ukatzen, hemen Carmelo Barrio jaunak bere ikuspegia badu. Pena bat da berak euskaraz ez jakitea. Mundu oso bat. Nik gomendatuko nioke, AEK-ko euskaltegietan nahiko ondo irakasten dute, eta zoragarria izango litzateke zuretzat benetan euskaraz ikastea. Egiten dugun planteamendua, askotan ikusten ez diren gauzak guk agerian jartzen ditugulako, hemen gertatu izan direnak, batzuen kontzientziak aztoratu egiten dira, mugitu egiten dira. Eta gu bai, haserretu egiten gara, eta kontzientzia osoz gainera haserretu egiten garela. Babesgabetasun hori ez da fikzio bat, gertaeretan gertatzen da. Eta euskararen kasuan Elebideren txostena, eta esaten duzue, ze erraz, 789 intzidentzia izan dira, bat erdararen kasuan eta gainerako guztiak euskararen kasuan. Eta % 82 gehiago dago aurten, legealdi honetan urterik urte gero eta gehiago izan dira. Eta Legebiltzar honetan, legeak egiten diren etxe santu honetan, eskubideak defendatzen diren etxe santu honetan. A ze ondo, euskaldunen kontzientzia gero eta handiagoa da. Eta gero kontzientzia omen daukadan taliban antzeko hau, pelma eta… Gaurko lau gaietatik bi euskarari dagozkio, eta izan dira popularrek eta sozialistek ekarritakoak, a kasualitatea. Kezka hori badago, eta hizkuntza-politika, egia da hizkuntzak behar duela adostasunik ahalik eta zabalena, eta gu saiatu gara, saiatzen gara, normaltasunaren ikuspegitik, euskaratik alegia, hori da bidea, euskaratik. Herri honetan, eta ez da oso berandu izango, eusksraz komunikatuko da normaltasunez. Elebakartasuna da gaitza, Azkue jauna, hori da gaitza. Eta lehengo baten hemen zerorrek aipatu zenuen zure semeari buruz hitz eginez zenbat hizkuntza zekizkien eta, hori da bidea. Elebakarrek eskubideak osorik dauzkate, gutako bakoitza, gure bitasun, aniztasun horretan, gutako bakoitza elebakarra garelako. Eta zure hizkuntza-eskubideak begiratzen baldin badituzu, zanpatzen direnak ez dira hain zuzen erdararenak ezta ingelesrenak, zuk badakizu short time horretan zeintzuk diren zanpatzen dizkizutenak zuri. Eta orduan ez jarri mamu hori, ez da beldurra zabaltzeko motiboa. Erdaldunen eskubideak hemen beti gorderik daude, ez zaizkio zanpatzen eta ez zaizkio zanpatuko inoiz. Guk geureari eutsiko diogu. Guk planteatzen dugu publizitate instituzionalean ere euskararen erabilera sustatzeko politika aktiboak egin ditzala, hori baino aktiboagoak. Zehaztasun falta gaurko erdibidekoan planteatzen nuen. Eta bide horretatik berma dezala publizitate instituzionaleko urteko zenbatekoaren % 15 bideratzea, gutxienik, euskaraz argitaratutako hedabideetara. Konbentzituta nago egunen batean akordio lortuko dugula. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24328
-
-
26.06.2015
GATZAGAETXEBARRIA BIBAO
EAJ/PNV
Eskerrik asko, legebiltzarburu anderea. Eskerrik asko, Corcuera andrea. Begira, 2.500 inguruko gastuak geneuzkan 2013. urtearen amaieran, eta 9.800 milioikoa, sarreretan. Zuk ondo esan duzun moduan, kreditu-atxikitzeak egin genituen. Eta, zer esaten du Herri Kontuen Epaitegiak bere iritzian? Alde batetik, zuzentasunez bete dela 2013ko jardun ekonomiko-finantzarioaren araudia, eta bi, kontuei buruz, kontu orokorrak garbi islatzen duela arlo esanguratsu guztietan zelan izan den jardun ekonomikoa. Horri deitzen zaio kontu garbia. Egia da zuk esan duzuna, eta luzapenaz interpretazio hori egiten duela eta, guri dagokigunez, interpretazio horri buruzko iritzia daukagula. Hainbat adibide ipini dizkizut azaltzeko zergatik egin den luzapen hori. Baina, dena dela, Corcuera anderea, Jaurlaritzak kontuan edukiko du iritzi hori –kontuan izan behar den moduan, jakina–, eta itxarongo dugu. Itxarongo dugu, era berean, beste luzapenik ez egotea –aurrekontuena, behintzat, ez– hurrengo denboretan. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24329
-
-
28.10.2022
URKULLU RENTERIA
EAJ/PNV
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok, sailburuok, jaun-andreok, egun on. Iriarte andrea, egun on. Joan den asteartean, Gobernu Kontseiluak onartutako proiektuaren aurrekontuak eta gaur Eusko Legebiltzarraren esku utzitakoak dira euskal herritarrek behar dituztenak, egungo egoera sozioekonomikoa kontuan hartuta. Aurrekontuen proiektua da erantzunik onena egoerari aurre egiteko eta aurre hartzeko. Horregatik prestatu, adostu eta onartu dugu proiektu hori. Halaber, prest agertu gara jasoko ditugun ekarpenekin aurrekontu proiektua osatzeko eta hobetzeko. Eskerrik asko.
eu
parl_eu_24330