Unnamed: 0
int64
0
3.01M
text
stringlengths
77
45.5k
3,008,200
Maiatzaren an ikastetxean zientziaren arratsaldea antolatu genuen Aurtengoa edizioa izan zen eta bertze urtetakoa bezain arrakastatsua izan zen Zientziaren Arratsaldea eskolako Euskara Lan Taldea antolatzen du zenbait gurasoen laguntzarekin eta ongi pasatzeaz gainera gurasoen artean ere euskaraz solas egitea bultzatzea...
3,008,201
Pasa den maiatzaren eta an Mugaz Gain antzerki besta egon da Kultur Etxean Gure eskolako mailako ikasleek hartu dute parte aurten Liburu Magikoa izeneko antzezlanarekin Urte osoan prestatzen aritu ondoren jendearen aurrean ikasitakoa erakusteko eguna iritsi zen eta horrela ortzegun goizean maitzak bai gure eskola eta b...
3,008,202
Beheragoko loturan argazkiak ikusi ahal izango dituzue Argi baldintzak ez ziren egokiegiak argazkiak egin ahal izateko eta horregatik ez dira kalitate onekoak Ulertuko duzuelakoan
3,008,203
eta urtekoak Zugarramurdira gau bat pasatzera joan gara Bertan ekintza asko egin ditugu sorginen jolasak leizeak ikusi akelarrea egin sorginen museoa bisitatu sendabelarrak bildu sendabelarrekin tailerra egin gauean dantzaldia Izugarri gustura egon gara eta oso ongi pasa dugu
3,008,204
Jadanik egun batzuk pasa dira baina pasa den apirilaren an mailako ikasleak Albaolan egon ziren bisita egiten Autobusez Donostiara joan eta bertatik oinez joan ziren Pasaiaraino Goian duzue egun hartan ateratako argazkiekin egindako muntaia
3,008,205
Dakizuen bezala apirilaren an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da Aurten kanpaldiak eta ateraldiak zirela eta gaizki zetorkigun egun horretan ospatzea eta horregatik apirilaren an ospatu genuen
3,008,206
Hasteko Joserra eta Eiderrek aurkezpena egin zuten Gero mailakoek ipuinak kontatu zizkiguten Jolasgaraian Belenek gosari berezia prestatu zigun eta jarraian haundiak ipuin kontalaria entzuten egon ziren bitartean txikiak mailakoek prestatutako ingelesezko kantaldia ikusteko aukera izan zuten
3,008,207
Argazkietan ikusten den bezala guraso eta haurrak giro ederrean elkarrekin ibili ziren gailetak egiten Azkenean labean berotu ondoren gailetak dastatu eta etxera eraman zituzten
3,008,208
Katalanezko komunikabide digital aitzindaria dugu Vilaweb atzo hamar urte bete zituen informazio webgunea Hamar urte hauetan ibilbide eredugarria egin du Vilawebek eta ezinbestez sarean izan den bilakaera ere islatu du bere web orrialdeetan Era berean ohohar kazetaritzari eta profesionalon jardunari aldaketa ikusgarria...
3,008,209
Munduko herrialde askotan ez dago inolako adierazpen askatasunik eta horietako askotan Internet bihurtu da zenbait informazio jasotzeko eta igortzeko bide bakarra Herrialde musulmanetan nabarmenagoa da erregimen autoritarioek egiten duten prentsaren kontrola eta Internet arrisku moduan ikusten dute gobernu askok euren ...
3,008,210
Interneten bidez iruzur mota asko egin ohi dira baina gaur egun kalte gehien egiten duena phishing delakoa dugu Posta elektronikoa eta webgune faltsuak erabiliz egiten da phising hau eta beste iruzur motak baino arrakastatsuagoa da Iruzurleak biktimari banku batetik idazten diola sinistarazten dio eta web orrialde bate...
3,008,211
Behin baino gehiagotan aipatu dugu egungo webguneak ez direla dagoeneko HTML orrialde estatikoz eginikoak batzuk sartzen garen unean sortzen dira une horretan osatuz eta datu baseetatik edukiak hartuz Beste inoiz etiketak ere aipatu ditugu testuei edo irudiei beraiek deskribatzen dituzten tag edo etiketa batzuk esleitu...
3,008,212
Konektatuak eta ez konektatuak banatzen zituen lubaki amildegi edo eten digitala digital divide ingelesez geografiaren eta ekonomiaren araberakoa zen orain arte konektatuek ilustrazio digitala izango dute trebakuntza eta lanerako aukera franko besteek ez Baina Seth Godinek beste fenomeno bat somatu berri du konektatu g...
3,008,213
Askotan entzun eta errepikatu dugu Internetek AEBetako militarren asmakizun batean duela sorburua Hala ere sarea garatu dutenek beti ukatu dute hori unibertsitateetan eta eremu zibilean lan egin zutela azpimarratuz Sareko mito askoren artean mitoena dugu hau sarearen beraren sortzearen ingurukoa Militarren dirulaguntza...
3,008,214
Bartzelonako epaitegi batek epaia eman zuen ko urtarrilean CD grabagarriak egiten dituen Traxdata enpresaren aurka Enpresak eginiko CD bakoitzeko SGAE elkarteari diru bat ordaintzera behartzen zuen epaiak eta atzeraeraginkortasuna aplikatuz tik aurrera eginiko disko guztiengatik ordaindu behar zuen Traxdatak Geroago ko...
3,008,215
Iragan astean sareko buztan luzearen printzipioa azaldu genuen Chris Andersonek azaldutakoaren arabera Amazonek gehien saltzen diren liburuak baino diru gehiago ateratzen du ezezagunagoak diren milaka goiburuak saltzen Milioika web orrialdek osatutako sarean gehien ikusten direnek baino askoz bisita gehiago jasotzen di...
3,008,216
Sarean salmentak ez dira mundu fisikoan bezala arautzen Liburu eta disko denda tradizionalen salmentetan esaterako hiten kultura dago eta produktuen salmenten dakarrela dioen Paretoren lege famatuak agintzen du Urtean hainbat ale salduko dituzten tituluak bakarrik aurki daitezke dendetako apalategietan handienetan ere ...
3,008,217
Blog eta webguneen anabasa honetan ganoraz nabigatzeko beste modu bat sortu da azkenaldion etiketen bidez nabigatzea Ezaguna da gure gogoko helbideak ordenatzeaz gain etiketekin sailkatzea eta besteen esku jartzea ahalbidetzen digun delicious zerbitzua Hala ere tag edo etiketen kontu honek erabilpen gehiago ditu bestea...
3,008,218
Uribealdea errugbi elkartea Plentziako Kakarraldo eta Mungiako errugbi taldeen bateratzearekin batera heldu egin zen eta dagoeneko hirugarren urtean murgilduta gaude
3,008,219
Julen Retegi Altzugarai EratsunNafarroa eko uztailaren pilota mundua Retegi Bi izenarekin ezagutzen zaio Horretaz aparte Julian Retegi jokalari ospetsuaren semea izateagatik ere ezagutzen zaio
3,008,220
Oskar Astarloa Euskal Herriko jokalaririk onenetarikoa Elorrioko jokalaria Espaniar selekzioarekin ko munduko txapelketa jolastu zuen Gaur egun Gernika errugbi taldean jolasten dabil baina leku askotan ibili da jolasten Elorrio Getxo Ordizia Bera Bera Gernika eta Baionan Euskadiko federazioen elkarteak sari bat eman zi...
3,008,221
Itzal zaunka iburudiskoa ikuskizun bihurtu da orain Kontzertu irudikatua eskainiko dute hil honen an Donostiako Antzoki Zaharrean bi osagairekin kantuak eta bideoak
3,008,222
Oholtza gainean Jexuxmai Lopetegi ariko da kantuan bere Noizbehinka Bandaren laguntzarekin Zarauzko musikari eta kantari hau da liburudiskoan zetozen abestien egilea eta atzoko aurkezpenean honela mintzatu zen Mitxel Murua dugu managerra eta oraingoz hiru emanaldi lortu dizkigu Entsegu orokorra ostiral honetan egingo d...
3,008,223
Lopetegiz gain bi abeslari ariko dira Petti eta Lidia Insausti Gainera sorpresatxoren bat ere izango da gaineratu zuen kantariak Sei lagun ariko dira oholtza gainean
3,008,224
Publikoari begira jardungo dira abeslari eta musikariok eta bitartean bideo batzuk proiektatuko Iban del Campok prestatutakoak hain zuzen ere Bideotan presentzia berezia du Antton Olariagaren marrazkigintzak adierazi zuen del Campok atzo Denbora errealean egin dugu bideoen grabaketa batetik Olariaga lanean bestetik kan...
3,008,225
Olariagak berak hau esan zuen Hiru hitz klabe daude hemen batetik desafioa bestetik jokozelaia eta segi arrastoari Diziplinarteko lana izan da hau eta nik zera esan diet beste lagunei bakoitzak dakiena egiteko eta disfrutatzeko Ikusi dugu arrastoa gero eta urrunago zihoala jokozelaia zabalduz zihoala Ni oraindik ere pr...
3,008,226
Zakur baten hausnarketak dira Itzal zaunka liburudiskoaren funtsa Zakur gogoetatsu eta existentzialista da ilun xamarra eta asko irakurritakoa gainera Beronen ikuspegitik dago eraikia produktu osoa bai marrazkiak bai testua bai kantak Hauxe da hasierako orrialdean irakurtzen dena Zauri batzuk nekeak ixten omen ditu Bai...
3,008,227
Hasierako pausoa Antton Olariagak eman zuen Istorio bat marraztu zuen eta Harkaitz Canori deitu zion honek hitzezko narrazio bat eraiki zezan irudi haien gainean
3,008,228
Oiartzungo Udalak eta TturTtur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta Euskararen Arnasguneei buruzko tailerra izango da gaur goizeko etatik era Haurtzaro Ikastolako jantokian
3,008,229
UEMAko teknikariek dinamizatutako saioan Oiartzungo joera linguistikoei buruzko hausnarketa egitea izango da helburu Era berean hizkuntzaren erabileran eragin duten faktoreak aztertzea izango da bigarren jomuga etorkizunera begira jartzeko
3,008,230
Euskararen erabileraren garrantziaz jabetzen den edonoren moduko tailerra izango da Hortaz herritar guztiei zabalik dago tailerra herriko eragileak gurasoak norbanako interesdunak ostalariak gazteak enpresariak ikasleak Hortaz gaiarekiko kezka duten guztiak baita Oiartzunen euskararekin arazorik ez dagoela pentsatzen d...
3,008,231
Eguraldi bikaina lagun zelarik Bergara eta Azkoitia bitarteko auzoan giro ezin hobean ospatu zuten jaia Urtero bezala Udalak bertara joateko autobus zerbitzua jarri zuen eta aurtengoan hiru autobus txiki aritu ziren etengabeko joan etorrian
3,008,232
Auzoko Elur txiki Elkarteak antolatutako feriak gero eta artisau produktu gehiago eskaintzen ditu eta hastapenetan ganaduari zuzendutako ospakizuna izan arren gero eta abelburu gutxiago ikusi daitezke
3,008,233
Auzo alkateak igo Zubeldiak azpimarratu zuenez berriz ere auzokideen lanari esker ospatu da feria eta ikusirik auzoko biztanlegoa murrizten doala urtetik urtera duela bi urte pertsona bizi ziren bertan eta aurten dira dei egin zien erakundeei neurriak hartu ditzaten Auzoa hil zorian dago gero eta jende gutxiago bizi ga...
3,008,234
Dena den goizetik iluntzera festa izan zen nagusi goizean artisauen eta bertako produktuen azokarekin batera auzoko Agerre baserriko txahala dastatzeko aukera izan zen trikitilari eta bertsolariak goiz eta arratsaldea aritu ziren eta arratsaldeko zaldi probak ere jendetza erakarri zuen
3,008,235
Datorren udazkenean nazioarteko adituk hartuko dute parte astebetez Kanadako Eskozia Berriko Sidney hiriko Cape Breton Unibertsitatean CBU egingo den Atlantiar Knekk Tepaw biltzarrean Mikmaw herrien eta euskaldunen arteko iraganeko eta gaur egungo harremanak arakatu eta aztertzea da biltzarraren xedeetako bat Izan ere ...
3,008,236
Biltzarra ostegun honetan aurkeztuko dute etan Hernaniko Orona eraikinean egingo den saioan Sarrera librea da eta doanekoa Bi hizlari izango dira Stephen Augustine eta Xabi Otero Augustine Mikmaq kontseilu nagusiko oinordetzazko buruzagi eta CBUko Gai Indigenen eta Unamako College delakoaren lehendakariordea da eta Kan...
3,008,237
Biltzarraren antolakuntzan parte hartzen ari den Jauzarreako Xabi Otero berriz Euskaldunen eta Lehen Nazioen arteko lotura frogatuez mintzatuko da Halaber Biltzarraren edukiak aurkezteaz gain hizlariak nor izanen diren eta zertaz hitz eginen duten azalduko da
3,008,238
Urtero bezala iraileko azken larunbatean Zuhatza Euskara Elkarteak Debako Udalarekin batera antolatu du ekintzez betetako eguna Euskal Jaia Egun aproposa izango da herriko jendeak baserritarrez jantzita kaleetan zehar jai giroaz gozatzeko Musika dantzak taloak bazkari herrikoia marmitako lehiaketa eta erromeria izango ...
3,008,239
Egitarau zabal bat antolatu da Euskal Jaia ospatzeko eta horretarako ekintzak ez dira larunbatean bakarrik egongo Bihar Kalean Kantuz herriko kaleak alaituko ditu etatik aurrera baina hor ez dira amaituko ekintzak eta gauean etatik aurrera hasierako tokia berreskuratuz hirugarren urtez irudiak eta hitzak batuko dira it...
3,008,240
Hurrengo egunean larunbata egun handia ospatuko da eta oso goizetik debako biztanleek talo goxoak dastatzeko aukera edukiko dute artisau postuak ikusten duten bitartean Ordu berdinean etan Simon Berasaluze plazan antolakuntzakoek mahiak ezarriko dituzte marmitako lehiaketan parte hartuko duten parte hartzaileentzat Zuh...
3,008,241
Bazkari herrikoia etatik aurrera berriro ere Aldats pilotalekura itzuliko da aurreko eszenatoki aldaketaren ondoren Bertan lagunentzako tokia egongo da Platerak eta mahi tresnak antolakuntzak jarriko ditu baina norberak bere bazkaria eraman beharko du Txotx edalontzia salduko da bost euroren truke eta sagardoa nahi bes...
3,008,242
Antolatzaileek aditzera eman duztenez boluntarioak beharko dira egun honetan ekintzak burutu ahal izateko ean mahiak jarri eta antolatzeko Koadrila bakoitzetik kide bat hurbiltzea eskatzen dute antolakuntzatik Eguerdiko etatik aurrera soilik hartu ahal izango da lekua bazkarian
3,008,243
ko ekainaren an Bilboko Posta kalean egiten zen Eguna egunkaria ez zen gehiago kalera atera ekainak an eman baizuen bere azken kimua Urtzi Urrutikoetxeak gaur ekarri digun bezala hilabete lehenago alaitasunez beterik editorializatzen zuen egunkari euskaldunak
3,008,244
bere azken hatsa eman zuen Bilbo eta Deustu setiatu zuen eraso faxistaren oldarraldiarenpean urte beranduago Estepan Urkiaga Lauaxeta edo Manu Ziarsolo Abeletxeren lekukoa Martin Ugalde edo Joxemari Zumalabek hartu eta Egunkaria loretu zen
3,008,245
Berriz ere inausi ziguten eta berriz ere Berria inarrosi Ea guztion ziztadari esker beste kimatzerik ez dugun ikusi eta pairatu beharrik
3,008,246
Askotan aipatu ere nahi izaten ez dugun gaitza batbatean bere izen osoarekin agertzen hasi zaigu hanhemen Euskal politikari ezagun batek esan du minbizia duela egun batzuk lehenago Espainiako beste politikari batena jakin genuen minbizia letra guztiekin eufemismorik gabe horiek norbait hiltzen denerako gordetzen ditugu...
3,008,247
Osasunaren Mundu Erakundeak ere minbiziari buruz argitaratu du ohar bat ohar deskriptiboa esaten diote beraiek gaur zenduko den otsail honetan Honela deskribatzen du OMEk gaixotasuna edo zehatzago esanda minbizi izenez ezagutzen dugun gaixotasun taldea
3,008,248
Tabakoa erretzea minbizia hartzeko arriskufaktore garrantzitsua da Alkohol kontsumo kaltegarria sic elikadura txarra eta ariketa fisikorik eza ere aipatzeko moduko faktoreak dira
3,008,249
Prebentzioari garrantzia ematen dio OMEk nola ez Minbizi kasuen heren bat inguru saihestu litezke diotenez ohitura osasungarriagoak izanda ez erre alkoholik ez edan edo edan neurriz jan barazki eta fruta gehiago kontrolatu gainpisua egin kirola eguzkia gutxixeago hartu Hirietan arnasarik ez hartu gaineratu genezake OME...
3,008,250
Beste batzuek ere hitz egiten dute minbiziaz eta bestelako ikuspegiak eskaintzen dizkigute Ez da denbora luzea Dominique Belpomme ekarri genuela ARGIAko orrialdeetara oso garbi mintzatu zen mediku frantziarra gaitzaren arrazoi nagusiez Berrikiago Pello Zubiriak idatzitako artikulu honen bidez MarieMonique Robin kazetar...
3,008,251
Minbiziaren kontra borrokatzeko makina bat ekitaldi antolatzen da munduan urtero Horietan lortzen den dirua farmazeutiken negozioa mantentzera bideratzen dela salatzen dute askok benetako tratamendu alternatiboak bilatu beharrean Argazkia canceriaeaorg
3,008,252
Le monde selon Monsanto gogoangarriaren jarraipena omen Notre poison quotidien Ez daukat ikusita transgenikoen erraldoiari buruzko dokumentala baina bai liburua irakurrita inoiz ikusi dudan kazetaritza lanik onenetakoa nire iritziz Era guztietako pertsonaiak dabiltza harathonat beraren orrialdeetan Horietako bat da Sam...
3,008,253
Susan Georgerekin bat nator ez dugu zertan planeta salbatu Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira guk geure burua desagerrarazi ostean ere
3,008,254
Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea Mundua ez da biribilaek Glifosatoa baimena luzatu nahi dioten herbizida segur aski kantzerigenoa bidalketan
3,008,255
Zerbait ozenki esatea Zerbait adierazteko toki bateratu bat aldarrikatzeko ahots edo oihu andana igortzea Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea Proklama honekin lantegi eta topaketaprograma batekin jarraituko dugu VitoriaGasteizen eta galdera honetara itzuliko ...
3,008,256
Museo baten hormetan lurruna sortzea Egoera horretarako deitutako artistek emandako lantegi honetan egin berregin arraun egin eta adabakiak josiko ditugu Lurruna da gorputzari zenbait egoeratan darion baporea Izerditzea jariatzea xurgatzea hozberoan aldaketa drastikoak eragitea Paretak beti gorputza baino hotzagoak Le...
3,008,257
Magmadamen ardura izango da zuzeneko soinufrekuentzien tartea Myriam Pek perkusio eta bateriajotzaile eta sortzaile autodidaktak eta Itziar Markiegik zaratagile plastiko eta soinugileak osatzen dute Magmadam mugimendua eta inprobisazio elektroniko eta akustikoa da Zuzeneko deseraikuntza Zarata gorputzak ehundurak eta e...
3,008,258
Idoia Zabaletaren ardura izango dira gorputzen dardara eta pogoa Koreografoa da eta bere ustez koreografia gauzak elkarrekin lotzeko sistema konplexu bat da Bere lana nazioarteko jaialdietan erakutsi du master eta graduondoko ikastaro askotan ematen ditu eskolak eta Urteaz gero AZALA gobernatzen du Juan Gonz lezekin ba...
3,008,259
Iara Solanoren ardura izango da gorputzak erlaxatu eta irekitzea an Londresen sortu zen Sleepwalk Collective nazioarteko performancetaldearen kide sortzailea da Bere lana performancearen liluran oinarritzen da leku eta denbora zehatz batean gertatzen den benetako gertakizun gisa
3,008,260
Txaro Arrazolaren ardura izango da margoarekin eta irudiarekin lan eginaraztea Gaur egun Bilboren eta VitoriaGasteizen artean bizi da Arte Ederretan doktorea UPVEHU bere lanaren atzealdean gizartearekiko konpromisoa dago margolaritzaren esparran batikbat Taldelan kontestuala interesatzen zaio eta urteaz gero Plataforma...
3,008,261
Ixiar Rozasen ardura izango da testuak sorraraztea Testuak dira esku artean ditugun irudiekin ahotsekin eta hitzekin ekoiztu eta inskribatu dezakeguna ere Urte batzuk daramatza toki hori ikertzen eta praktikatzen Bere testuak zenbait herrialde eta hizkuntzatan argitaratu dira Idazlea dramaturgoa Arte Ederretan doktorea...
3,008,262
Ordu laurden kultura metafisiko Gh rasim Lucaren poema batean oinarritutako performance bat da Oscar mez Mataren eta Esperanza pezen Alakran artean sortua Performance hau entrenamendu fisiko baten aurkezpena da errumaniar poetaren izen bereko poema abiapuntu harturik Helburua da poemaren baitako nozio metafisikoak dram...
3,008,263
Esperanza pez Genevan cole de Th tre Serge Martinen jaso zuen batez ere prestakuntza eta gero Frantzian eta Espainian beste profesional askorekin Espe pez Legale nT Teatroren sortzaileetako bat da eta urteaz gero partehartze aktiboa du Suitzako Alakran konpainian Konpainia askorekin aritzen da lankidetzan hala nola Dan...
3,008,264
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoa betez jakinarazten dizugu zur datuak Euskadiko Orkestra SA erakundearen jabetzako fitxategi automatizatu batean bilduko direla Orkestrak bere merkataritza edo informaziohelburuetarako erabiliko ditu datu horiek Halaber jakinarazten dizugu zure datuak indarrean dagoen a...
3,008,265
Eskola bide seguruen azterketa xume bat burutzen ari da Zizurkilgo Udala Egindako diagnosia partekatu nahi da Pedro Mari Ota Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolako zuzendaritzak bi ikastetxeetako gurasoak eta interesa izan dezaketen herritar ororekin Horretarakogaur osteguna arratsaldeko etan Plazida Ota liburutegian Esk...
3,008,266
Noiz hasi ziren gazteak urratutako galtza bakeroak edo buzoak janzten Ostegun Gizenean Duela hamarkada gutxi batzuk arte denok txilabak janzten genituen Noiz bota zen lehen txupinazoa udaletxetik Patxi Zaharraren garaietan ez zen horrelakorik Noiz askatu ziren lehen idiskoak zezen plazan Ostiral Mehe egunez Guretzat eg...
3,008,267
Aipatu ditugun ekintza horiek guztiak tradizio bihurtu dira jada Ez esan gure semealabei horiek inauterietako ohiko ekitaldiak ez direnik Horrela ezagutu baitute beti
3,008,268
Inauterien gauzarik ederrenetako bat horixe da belaunaldi bakoitzak urterourtero eraberritzen eta egokitzen duela aurretik jasotako festagiroa Aitortu behar baitizuet tradizio hitza entzun orduko alarma guztiak pizten zaizkidala Sekulako beldurra diet tradizioan oinarrituz garai berrietarako egokitzapenak eta aldaketak...
3,008,269
Alde horretatik interesgarria eta eskertzekoa da Tolosako Inauterietan tradizioak nola mantentzen aldatzen eta galtzen diren ikustea Eta aitzakiaz baliatuz hona Inauteriak hobeto ezagutzeko proposamen batzuk
3,008,270
Tolosara larunbatean baldin bazatozte berehala ohartuko zarete bi multzo desberdin dabiltzala kalean Mozorro nabarmenak daramatzatenak eta arratsalde pasa normalnormal dabiltzanak Tolosarrak azken hauek dira Larunbatean ez baitago mozorrotzeko ohiturarik Arratsaldez gainera danborradez aparte ez dago aparteko festarik ...
3,008,271
Inauteriaren hasiera bizi nahi baduzue goiz jaiki eta azaldu Tolosako Gorriti plazan goizeko etarako Tradizioari jarraiki ehundaka lagun topatuko duzue bertan pijaman edo mozorrotuta orraztu gabe edo peluka koloretsuekin eta baita bereziki Dianarako prestaturiko numeroak Jendeak Alde Zahar guztia zeharkatuko du Udal Mu...
3,008,272
Igande goizetik astearte gauera bitartean Tolosa festa eremu irekia izango da Kale nagusietatik kanpo ere hamaika ustekabe aurkitu ahal izango duzu
3,008,273
Bazkal ondoren arratsaldeko etan txarangak Udaletxearen aurrean biltzen dira eta kalejiran joaten dira Zezen Plazaraino Egin ezazue ibilbide hau jauzika Inauterietako unerik gozoenetako bat baita
3,008,274
Kilometroek presentzia berezia izango dute aurtengo Inauterietan Ahora tonbola San Frantzisko pasealekuan Ahora tabernajantokia Euskal Herria plazan eta Ahora abestia nonahi Ea tradizioz ia erabat erdaldunak izan diren karnabalak gero eta Inauteriago bihurtzen ditugun Ahora leloak jauzi kualitatibo bat ematera gonbidat...
3,008,275
Erabat ados zurekin Tradizioak biziko badira ordea egokitu egin behar dira diozunean Hain zuzen ere egokitzea gaurkotzea da tradizioaren ezaugarri nagusietako bat Ez naiz horren ados bestela folklore edo sinesmen ukiezin bihur daitezke horrekin
3,008,276
Folklore hitzak azken aspaldian badu halako kiratsoa erabiliaren erabiliaz gaizki erabiliaren erabiliaz segurki Baina folklorea zuk aipatzen dituzun tradizio horien batura bada besteak beste berau ere egokituz doa etengabe Beraz ez dut ulertzen zergatik jartzen duzun folklorea zerbait zurrun eta fosilaren pare
3,008,277
Zure sarreran argi geratu da Tolosako inauterietako tokiantokiko folklorea adibide folklorea izatekotan zerbait bizia eraldatzen dakiena malgua dela eta besterik dela tradiziokeria
3,008,278
Blog honetan nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez
3,008,279
Kike Amonarriz Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi ek Bai Euskarari Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
3,008,280
Ardizai emen bakar bizi naiz nere txabola xaharrean bakarti baino zoriontsu goiko saroi eder ixilean pozaren bidez irrintzioihuka nabilen aldi berean mendikolkoak erantzuten dit ots alai betebetean
3,008,281
Izanak badu izena Izena duenak badu izana Zein da bada gure herriaren izena Zein da haren izana Duela ez hain aspaldi arte galdera horien erantzuna aski argia zen Eg oroz gogoan oi gaixo Ama Euskadi zioen Etxahun Irurik Zuberoako artzain batez ari zela Gu gira Euskadiko gazteri berria Euskadi bakarra da gure aberria ka...
3,008,282
Urte gutxiko epean Euskadi hitzaren erabilera mugatu da Euskal Autonomia Erkidegora EAE Jatorrian ordea Euskadi Euzkadi hasieran Sabino Aranak asmatu zuen hitza zen Zazpi herrialdeak bilduko lituzkeen estatu independente baten izena zatekeen Proiektu politiko bat adierazten zuen Arturo Campion ez zen izen horren aldeko...
3,008,283
Zergatik murriztu da bada Euskadi lurralde ikuspegitik bezala politikoki an sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko estatutuaren ondorioz Euskadi hitza aldarrikapen politiko independentistaren izena bereganatu du indarrean dagoen sistemak Espainiako unitate autonomiko baten izentzat hartu dute lurraldez murriztuta eta be...
3,008,284
Gaur egun Euskadi hitza lausoa eta nahasgarria da Ez dakigu gehiago zertaz ari garen eta zertaz ez garen ari Azken urteetako erabilera makurrak hitza erre du
3,008,285
Ez da erretzen ari den hitz bakarra ordea Hain zuzen azkenaldian erakunde batzuetakoek zailtasunak dituzte zazpi herrialdeek osatzen duten herri hori Euskal Herria deitzeko Horrela irakur dezakegu euskal lurraldeak edo entzun dezakegu euskararen lurraldeak Euskal erakunde batek euskararen eremu geografikoa aipatu du Ze...
3,008,286
Alabaina ofizialki EAEren izen osoa da Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa eta espainolez Comunidad Autonoma del Pais Vasco Espainolentzat Pais Vasco Euskal Herriaren itzulpena EAEra mugatzen da hala mugatu nahi dutelako Frantsesentzat aldiz Pays Basque Bidasoan bukatzen da handik harakoa Espainia da Nahasmena zabaltzen...
3,008,287
Autonomien Espainiak zorrozki azpimarratu du autonomien arteko bereizketa besteak beste ikurrina debekatuz Nafarroa Garaian eta ikur baten esanahi politikoa itxuraldatuz eta Euskal Herria zein Euskadi hitzak EAErako mugatuz Azken urteetan borroka ideologiko gogorra ari dira egiten Nafarroak Euskal Herriarekin zerikusi...
3,008,288
Nafarroa izenarekin ere gertatu da antzeko murrizketa Berez Euskal Herriaren estatuaren izena da baina horrek ere hartu du herriaren zati baten izena gure estatuaren azkenaurreko eremu askea Nafarroa Garaia Espainiako administrazioaren araberako probintzia bihurtu ondoan Nafarrek ordea ez zuten sekula erabaki uko egite...
3,008,289
Hots sekulako nahasmena dugu gure herriaren izenarekin Pentsa espainolezko Wikipedian badago sarrera bat Pais Vasco desambiguacion izenekoa ingelesezkoan badaude Basque Country greater region Basque Country autonomous community French Basque Country Eta luze jarrai daiteke horrela beste hizkuntzetako sarrerak ere azter...
3,008,290
Egoera politiko bihurriaren isla da izen saltsa hau Bada kezkatzekoa izenak ez badu izana izendatzeko balio edo ez badakigu izana nola izendatu Izana bera galtzen ari ote gara izenarekin batera
3,008,291
Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda u...
3,008,292
Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan
3,008,293
Lehia estua aurreikus zitekeen atzo Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketetan eta ezin esan hori gertatu zenik estropada guztietan Gipuzkoan gizonezkoetan eta Bizkaian emakumezkoetan alde handiz nabarmendu zirelako Hondarribia eta Kaiku hurrenez hurren Estuago ibili ziren San Juan emakumezkoetan eta Urdaibai gizon...
3,008,294
Ezuste gutxi izan zen atzoko estropadetan Ohikotasunetik kanpo ibili zena Kaiku izan zen Bizkaian Deustu baitzen faboritoa txapelketaren bigarren edizioa ere irabazteko Baina Sestaoko taldeak estreinaldia izan zuen herrialdeko estropada nagusian eta alde handiarekin irabazi ere gainera estropada osoan aurretik aise joa...
3,008,295
Gizonezkoena ondoren jokatu zen Lekeition bertan eta azkeneko txandan egin zuen arraun txapeldunak Urdaibaik Gorabeheratsua izan zen estropada lehen luzean Zierbena zelako aurretik sei segundoren aldearekin Bigarren luzean irauli egin zuen aurreko guztia Bou Bizkaia traineruak aurretik eman zuelako bigarren maniobra Ga...
3,008,296
Bigarren txandako garailea Isuntza izan zen eta hirugarren bukatu zuen Laugarren Ondarroa izan zen txanda horretako bigarrena Hortaz Urdaibai Zierbena Isuntza eta Ondarroa ariko dira Euskadiko txapelketan Lekeition uztailaren
3,008,297
Gipuzkoatik gizonezkoetan talde hauek egingo dute arraun Euskadiko txapelketan Hondarribiak Oriok Donostiarrak eta San Pedrok Mutrikuko atzoko estropadan azken txandan joan ziren laurak eta hurrenkera horretan amaitu zuten
3,008,298
Hondarribiak hasi eta buka menderatu zituen aurkariak eta ez zien inolako aukerarik eman Bigarren ziabogan Donostiarra hemezortzi segundora zeukan eta Orio hogeira Dena esanda dago horrekin
3,008,299
Emakumezkoetan San Juanek Oriori segundo atera zizkion txapelketa laugarren aldiz irabazteko Euskadikoan bi horiez gain Donostiarra Hondarribia eta Tolosaldea ariko dira Bizkaiko Kaiku Deustu eta LeaArtibairekin batera