Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
3,008,400 | Jurisicek liburu hori hartu zuen erreferentzia moduan bere herrialdea izan zenera itzuli eta argazkien bidez hango errealitatearen berri jasotzeko Bidaiatu zuen batetik bestera Eslovenian Kroazian Serbian Bosnian eta Mazedonian barrena galdutako aberriaren nolabaiteko birsorkuntza egiteko asmoarekin Eta horretarako Wes... |
3,008,401 | Getxophoto egiten den hamabigarren urtea da aurten eta iaz galeria pribatu batzuekin egindako elkarlanaren segida dute aurten Donostiako Kutxa Kultur Plazarekin Izan ere irudiaren inguruko jaialdia errotuta egonda ere hango lana beste zenbait lekutara zabaltzeko landu nahi dituzte |
3,008,402 | Dragana Jurisicek bere lanaren inguruko bideo bat eraman du Getxophotora Zanele Muholi eta Lucie Khahoutianekin partekatzen du erakusketa eta bideo horren oinarrian dauden argazkiak jarri dituzte Donostian |
3,008,403 | Oteizarekin hasi zen eta gerora Jose Antonio Sistiaga Rafael Ruiz Balerdi eta Javier Saenz de Olza arkitektoaren lanak bultzatu zituen Huartek eta an Iru eko Topaketak sustatu zituen arte esperimentalaren alorrean aitzindariak izan zirenak Urte batzuk lehenago an films ekoiztetxea sortu zuen egilezinema bultzatzeko asm... |
3,008,404 | Ipuinliburu sariketara berriz bederatzi lan aurkeztu dira eta horien artean Alexander Martinezen Iraumen hautatu du Itxaro Bordak Aritz Gorrotxategik eta Jon Kortazarrek osatu duten epaimahaiak Martinezek euroko saria eta garaikurra jasoko ditu Orain arte ezer argitaratu gabea da Martinez Azkeneko urteetan Algaida argi... |
3,008,405 | Hiru ekitalditan banatutako antzezlana da Aire ikusezina Lehenengoa monologo bat da zeinetan zinema jarlekuzain batek film baten emanaldia eten eta ikusleekin hizketan hasten den hain zuzen ere Aire ikusezinaren emanaldia Bigarren ekitaldian jarlekuzain horri berari galdeketa bat egiten diote bere ama desagertuari buru... |
3,008,406 | Antzerkia idatzi ohi duen modutik pixka bat aldentzen da Aire ikusezina Nahiko obra narratiboa da ohi baino klasikoagoa Aspaldi ez nuen halakorik idazten eta egia esan lehiaketarako idatzi zuen Antzerki esperimentala idatzi izan du eredu narratibo klasikoei izkin egiten diena Antzerki esperimentalarekin saiatzen zara a... |
3,008,407 | Oholtza gainera aldiz ez du eramango ez baitzaio interesatzen idazkera klasikoko obra bat taularatzea Nolanahi ere gustura ikusiko luke beste norbait animatuko balitz |
3,008,408 | Gaztelaniazko sariak berriz Matias Candeira de Andresek Madril eta Juan Carlos Rubio Cruzek Madril irabazi dituzte Moebius kontakizun liburuarekin eta Pau antzezlanarekin httpswwwberriaeuspaperekoa bizitzaribegiratzekojostailuakhtm Fri Sep Mikel Lizarralde httpswwwberriaeuspaperekoa bizitzaribegiratzekojostailuakhtm Ar... |
3,008,409 | Euskal Herrian oraindik diziplina nahiko ezezaguna da baina mundu osoan indarra hartzen ari da arttoy edo jostailu artea Izenak berak dioen moduan jostailuak dira baina eskuz eginak eta helburu artistikoa ere badutenak Haurrei bai baina batik bat helduei begiratzen dietenak eko hamarkadan hasi ziren Michael Lau eta Eri... |
3,008,410 | Euskal Herrian ere errotu da mugimendua eta ko martxoan sortu zuten Art Toy Gama kolektiboa Gaur egun hiru euskal herritarrek Judas Arrieta Cristina del Chicca eta Sergio Pampliega Antu Boccak Txile Ivan Dario Espinelek Kolonbia Cesar Zanardik Argentina eta Jake Valentinek AEB osatzen dute taldea Helburua argi dute Arr... |
3,008,411 | Okendo kultur etxeko erakusketa bera ere kolektiboa ezagutarazteko bide bat da Arrietaren esanetan eta lau atal nagusitan dago banatua Aurrenekoan kolektiboko kideen beraien lanak daude ikusgai jostailuekin izan duten harremanari buruz bakoitzari egindako elkarrizketatxo batek lagunduak Bigarrenean berriz jostailu eta ... |
3,008,412 | Erakusketaren hirugarren atal batean mundu osoko hainbat artistak egindako artelanak bildu dituzte robotak kutxaburuko pertsonaiak igelak komikietako eta animeetako pertsonaiak begi bihurriko gailetak super heroi bitxiak umeek eskuetan izan litzaketenak baina artisten beraien begirada islatzen dutenak beste ezeren gain... |
3,008,413 | Abenduan hamar urte beteko dira kantaria hil zela eta haren omenez atzo eguerdian Donostiako Viktoria Eugenia antzokian antolatutako kontzertu jendetsua ere irri eta barre egiteko espazioa izan zen Hunkidurak ere bietatik baitu aki Salvadorrek urtez egin zuen lan Laboarekin eta ondo ezagutu zituen hala kantaria nola ha... |
3,008,414 | Esana zuen Salvadorrek jazzaren galbahetik igaroko zituela Laboak abestu zituen kantuak eta horrek giro ehundura eta umore guztiz ezberdinekin jokatzeko bidea eman zion Kantuzekin hasi zuten emanaldia Salvadorren piano hutsarekin eta Ortegaren ahotsarekin baina gitarra kontrabaxua eta bateria gehitzen joan ziren neurri... |
3,008,415 | Oso bestelakoa izan zen berriz Hegazti errariaken interpretazioa bizia eta jostarina jatorrizko dramatismoa eta tempo lasaia albo batera utzita Eta ildo berean kokatu zen Laboaren kantuen artean kantatuenetakoa dena Izarren hautsa Ortegaren eta Berasarteren ahotsek gorde zuten bozaren melodia baina Salvadorren konponke... |
3,008,416 | Ortegak eta Berasartek ahots molde ezberdinak dituzte Swingaren jabe da lehenengoa eta jazz eremuetan eroso mugitzen da bigarrenak fadoaren adierazkortasuna eta dramatismoa gordetzen ditu bere barrenean Horregatik Berasarte Salvadorrekin eta Unzurekin gelditu zen Joseba Sarrionandiak idatzi eta Laboak kantu bilakatutak... |
3,008,417 | Ez zen azkenekoa izan ordea Mikel Laboa omentzeko festa zen atzokoa opari bat Salvadorrek adierazi zuen bezala Eta baita aitorpen bat ere Zure falta sentitzen dugu eta gaurko kontzertua zuretzat da adierazi zuen Salvadorrek Eta Laboa bera falta bazen ere haren espiritua Ortegaren ahotsaz jabetu zen Haize hegoaren joko ... |
3,008,418 | Oso bestelakoa izan zen ordea Lizardiren interpretazioa Soila jatorrizko tango egiturara atxikia Ortegaren ahotsak maila gorenera altxatu zuena Abeslariak berak adierazi zuen bereziki maite zuela abestia Atxagaren testua surrealista delako edo bestela ni neu naizelako surrealista Beste une magiko bat |
3,008,419 | Ezinbesteko Txoria txori etorri zen ondoren eta Salvadorrek programa ofizial gisa definitu zuena amaitzeko Baga Biga Higa apoteosiko bat Musikariek oinarri jazzistikoa jartzen zuten bitartean Laboak Lekeitioetan islatu zuen hizkuntzaren berrinterpretazio pertsonala egin zuten Ortegak eta Berasartek sustraidun musikak e... |
3,008,420 | Amaitua zen kontzertua baina Salvadorrek aurretik iragarria zuen bazutela propinatxoren bat eta oholtzatik alde egin eta berehala itzuli ziren Negu hurbilakekin agur esateko Hunkituta denak ere httpswwwberriaeuspaperekoa agurrarenlezioahtm Thu Jul Mikel Lizarralde httpswwwberriaeuspaperekoa agurrarenlezioahtm |
3,008,421 | Roberto Delgadok zuzendutako orkestra du laguntzaile azkeneko urteetan Bladesek saltsan espezializatutako big band bikain bat eta haiek intro bat jo ondoren igo zen musikari panamarra Zurriolako Zurriolako hondartzako oholtzara ak zirela ohi duen bezala kapela buruan eta marakak eskuetan |
3,008,422 | Panamako banderak ikus zitezkeen publiko artean eta bere jaioterriari eta handik alde egin ez duten herritarrei eskainitako Las calles kantuarekin hasi zuen Bladesek emanaldia hasieratik publikoarekin komunikatzeko gogoz zegoela erakutsiz Ondoren jo behar zuen talde bikainarekiko errespetuz Too Many Zooz esan zuen ez z... |
3,008,423 | Decisiones hita hondartzako milaka lagunek kantatu zuten eta Gabriel Garcia Marquezekin elkarlanean egindako disko bat Guri bioi izan ezik inori gustatu ez zitzaiona adierazi zuenez gogora ekartzeko Ojos de perro azul jo zuen |
3,008,424 | Jazz Band Ball deitu duten jaiaren eguna zen atzokoa eta azkeneko urteetan bezala jende ugari batu zen Kursaaleko eraikinaren inguruan prestatutako agertoki guztietan ean ziren hastekoak Frigo guneko Heineken terrazako eta CocaCola guneko emanaldiak baina ordua iritsi aurretik ere jende asko zegoen lekua hartua |
3,008,425 | Bruce Barth Pasadena pianista estatubatuarra jazzari ondo errotutako musikaria da eta urte luzetan Terence Blanchard tronpetistaren taldeko kidea izan zen Donostiara ordea hasieran deigarria egiten den proposamen batekin iritsi zen atzo Grateful Dead talde psikodelikoaren musikan oinarritutako saioarekin Vicente Archer... |
3,008,426 | Handik metro gutxira Heineken terrazan Tom Ibarra gitarrista gazteak egin zuen bere emanaldia Bergerac Frantzia Iaz Rising Stars Jazz saria irabazi izanak eman dio ospea Ibarrari baina sariaz harago oso denbora laburrean erakutsi du eroso mugitzen dela jazzaren funkaren eta fusioaren artean urte besterik ez zuela kaler... |
3,008,427 | Euskal jazzarentzako plaza ere izaten da Donostiako Jazzaldia eta atzo bide luzea egin duten hiru musikarik izan zuten lekua Kursaaleko terrazetan Julen Izarrak saxoa Jon Pirisek kontrabaxua eta Hasier Oleagak bateria Gazteak hirurak baina musika inprobisatuaren alorrean eskarmentu handikoak Trizak taldea osatzen dute ... |
3,008,428 | Gauean BERRIAren gaurko edizioa ixteko ordua igarota Jazz Band Ball jaiak aurrera segitzen zuen GoGo Penguin Julian Lage Trio Endangered Blood eta Dick Oatts Victor de Diego Quinteten kontzertuekin httpswwwberriaeuspaperekoa garaiberrienjazzaldiahtm Wed Jul Mikel Lizarralde httpswwwberriaeuspaperekoa garaiberrienjazzal... |
3,008,429 | Artista gazteen aldeko apustua ikusaraztea da Miguel Martin zuzendariak azaldu duenez gaur hasiko den Donostiako Jazzaldiaren helburuetako bat betiere jazzaren historian erreferentziazko izenak izan direnei bizkarra eman gabe Artista gazte eta beteranoen arteko oreka horretan oinarrituko da horrela Trinitateko program... |
3,008,430 | Trinitate da jazzaldiaren bihotza jaialdiaren tenperatura neurtzen duen termometroa eta inoiz baino gazteago hasiko da aurten Jacob Collier Quartet eta RR NOW ariko dira bihar plaza horretan biak ala biak jazzaren eremu aldakorrean leku nabarmena duten proposamenak Jacob Collier abeslari eta multiinstrumentista Londres... |
3,008,431 | Collier garai berrien erakusle den bezala jazz garaikideko super taldea da RR NOW Taldekideen izenei erreparatzea besterik ez dago Robert Glasper Experiment taldeko burua ez ezik ideia konplexuak gauzatzen dituen teklista da Christian Scott moldeak hautsi dituen tronpetista Terrace Martin saxofoi jotzailea abeslaria ra... |
3,008,432 | Gaztea izango da Trinitateko lehen gaua eta neurri handi batean izpiritu horri eutsiko dio hurrengo egunetan ere Cecile McLorin Salvant abeslariak Miami AEB ean kaleratu zuen aurreneko diskoa JeanFran ois Bonnelen boskotearekin grabatua baina harrezkero bakarka grabatu dituen hiru diskoek eman diote oihartzun publiko e... |
3,008,433 | Aurtengo ekitaldiko izenik deigarrienetakoa da Salvador Sobral Lisboa Abeslari portugaldarrak Chet Bakerren musika eta bossa nova izan ditu erreferentzia nagusi ibilbide ia osoan baina joan den urtean Eurovision jaialdira aurkeztu eta hura Amar pelos dois kantuarekin irabazi zuen arte inork gutxik ezagutzen zuen bere h... |
3,008,434 | Chick Coreak ez du aurkezpenik behar Donostian ean aurrenekoz jo zuenetik hainbatetan izan baita jazzaldian eta an jaialdiaren sari nagusia ere jaso zuelako Jazz fusioaren eta jazz elektrikoaren ordezkari behinena izanagatik ere oraingoan formazio akustikoarekin izango da jazzaldian John Patitucci baxua eta Dave Weckl ... |
3,008,435 | Ezinezkoa da lerro batzuetan Donostiako Jazzaldiaren eskaintza guztia aletzea ehundik gora kontzertu dira baina badira arrazoi batengatik edo besteagatik nabarmendu beharreko emanaldiak Horietako bat da Gregory Porterrek Sacramento AEB igandean Kursaalean emango duena Abeslaria gaur egungo jazzaren izarrik handienetako... |
3,008,436 | Kursaalean egingo diren gainerako kontzertuen artean nabarmentzen dira Caetano Velosok eta bere hiru semeek Moreno Zeca eta Tom bihar eskainiko dutena aipatzekoak dira halaber jazzaldiaren beste izen ezagun batek Brad Mehldau pianistak ohiko hirukotearekin egingo duen saioa bai eta Kenny Barron pianista beteranoak an j... |
3,008,437 | Batik bat musikari estatubatuarrek osatzen duten zerrendari batuko zaio aurten Michel Portal klarinete eta saxo jotzailea Baiona Hark jasoko du aurten Donostiako Jazzaldiaren saria Euskal jazzaren aitzindari ez ezik Portal Europako abangoardiako musikaren erreferente ere bilakatu da eta Donostian Vincent Peirani eta Em... |
3,008,438 | Portal aitzindaria izan bada euskal jazzean aki Salvador Donostia geroagoko belaunaldi baten parte izan da Pianistak ondo ezagutzen du jazzaldia eta aurten Mikel Laboaren omenezko kontzertu bat emango du Viktoria Eugenian Ainara Ortega ahotsa Maria Berasarte ahotsa Angel Unzu gitarra Hasier Oleaga bateria eta Javier Ma... |
3,008,439 | Ohi bezala Zurriolako Agertoki Berdeak hartuko ditu kontzerturik jendetsuenak Jazzaz aparteko proposamenak bildu ohi dira hondartzan eta han abiatuko du jazzaldia gaur Ruben Bladesek Panama Salsaren eta musika latinoaren erreferente nagusietakoa da klasiko bilakatu diren hainbat kanturen interpretea Pedro Navaja Ligia ... |
3,008,440 | Nik esango nuke orain dela urtebete buruan geneuzkan artistetako batzuk badaudela programazioan Cecile McLorin Salvant Jacob Collier eta beste hainbat zeuden gure nahien artean eta buruan geneuzkan askotan ikusarazteko erraza ez den arrazoi batengatik hau da jende gaztearekiko interesa dugulako Gero beste artista batzu... |
3,008,441 | Bai bai Izen asko sartu nahiko genituzke programazioan baina arrazoi asko direla medio dela birarik egingo ez dutelako dela kontzertu nahikoa izan ez eta bira bertan behera gelditzen delako dela eskaintza zoragarri bat egin eta Finlandiara joaten direlako Europa osoan hazi egin da jaialdi kopurua eta horrek zaildu egit... |
3,008,442 | Horrek arrazoi politiko bati erantzuten dio uztailaren ez baita jaieguna aurten Gu normalean saiatzen gara aren inguruan mugitzen nolabaiteko asteburu bikoitz bat izateko baina aurten ezinezkoa da Ez zuen zentzurik aurreko asteburuan hasteak eta gainera Gasteizko Jazzaldiarekin ere topo egingo genuen Hori ere ez da gur... |
3,008,443 | Bai kontua da iazkoa Donostia ri lotutako proiektu bat izan zela Kultur hiriburutzaren urterako zegoen aurreikusita baina sortzaileak Stefan Winter ez zuen denbora nahikoa izan amaitzeko eta iaz eman behar izan genuen Oso proiektu berezia zen eta uste genuen interesa izan zezakeela baina ez pentsatu genuelako halakoak ... |
3,008,444 | Ruben Bladesekin hasiko duzue jazzaldia Iaz esan zuen saltsa utzi behar zuela baina ematen du erabakia atzeratzen ari dela Badakizue zer kontzertu mota emango duen |
3,008,445 | Guk esan dezakegu Ruben Blades musikari handia dela baina esaten duenaz ez gara arduratzen barrez Egia da hiru urte daramatzala agur esaten Hasiera batean beste proiektu bat genuen buruan Jazz Band Ballerako baina ez zen atera Eta iritsi zitzaigun Rubenena birako azkena izango da Niri Ruben Blades izugarri artista erre... |
3,008,446 | Agertoki Berdeak presentzia handia du Donostiako Jazzaldian baina azkeneko urteetan badirudi badagoela horko aurrekontua ez gehiegi puzteko ahalegin bat Egon da uneren bat zeinetan jazzaldiaren oreka hautsi den |
3,008,447 | Bai Agertoki Berdea jazzaldiaren agertoki nagusietako bat da batik bat bere heterodoxiagatik Hor ez da jazzik entzungo Hondartzako agertoki bat da herrikoia gustatzen zaiguna baina ez dena jazza Baina urte batzuetan edo gehiago gastatu genuelako edo mauka batzuk lortu genituelako Agertoki Berdeak itzal egin zion gainer... |
3,008,448 | Aurrekontua zenbakiak dira eta batetik kentzen duzuna beste batek eman behar du Baina zortea dugu eta bai Trinitate plaza bai beste agertokiak ere bete egiten dira Hamasei emanaldi ditugu ordainpekoak eta horietako bederatzitarako sarrerak salduta daude Eta beste guztiak ere oso ondo doaz Alde horretatik Trinitateko ed... |
3,008,449 | Bai guretzat oso pozgarria da eta gustatuko litzaiguke urtero hain jende gazte interesgarriarekin hastea eta urteen artean denok aipatzen genuen jazz izarrak dozena bat zirela eta horiekin ibili behar genuela urtero askotan izen berberak behin eta berriro errepikatzen Jakina beti da gozagarria Chick Corea bat edo Herbi... |
3,008,450 | Bada Trinitate plazan atentzioa ematen duen beste izen bat Salvador Sobralena Eurovision jaialdiak bilakatu duelako ospetsu Ez da oso ohikoa hori |
3,008,451 | Sobral kantu zoragarri batek egin du ezagun baina aspaldi ezagutzen ditut bai bera bai bere arreba Luisa Estimatzen ditut baina ez nintzen ausartzen ekartzera hemen inork ezagutzen ez zituelako Baina Eurovisionen ondoren gurekin harremanetan jarri ziren eta aukera eman ziguten Uste dut Sobralek merezi duela |
3,008,452 | Bai Corea askotan izan da Donostian eta azkeneko aldiz proiektu elektriko arranditsu batekin gainera Zalantza izan genuen baina azkenean ekarri dugu hirukote akustiko formatuan arituko baita Kursaalean egin zuena baino proiektu serioago eta jazzyago batekin Corea gainera musikari bikaina da eta halako gauzak oso ondo e... |
3,008,453 | Gitarra eta perkusioekin ariko dira modu akustikoan Eta errepertorioari dagokionez Caetanoren piezekin batera Tomenak ere joko dituzte Tomek normala denez ez du aitaren proiekzio publikoa baina Brasilen oso inportantea da eta talde zoragarrietan ibili da Bestalde hemen Caetano askok ezagutzen dute Cucurrucucu Palomagat... |
3,008,454 | Gregory Porterrek ziklo bat itxiko du Donostian Iazko emanaldiaren arrakasta izugarria izan zen eta kontzertuaren amaieran jendea hasi zitzaigun eskatzen berriro ekartzeko Aurten orkestra sinfonikoarekin jotzeko aukera atera zen eta tira iruditu zitzaigun polita eta ezberdina Baina egia da lau emanaldi egin dituela Don... |
3,008,455 | Barronekin zalantza gutxi Ahal dugun guztietan ekarri dugu Bikote moduan hirukotean piano laukotean Guri asko gustatzen zaigu eta esango nuke Donostiako ikusleentzat ere beti dela plazera hura entzun eta ikustea |
3,008,456 | Portal erreferentziazko musikaria da Europako abangoardian eta gainera azken urteetan berriro itzuli da indar handiz Emilie Parisien eta Vincent Peiraniren eskutik Portalek baditu proiektu zail batzuk baina Donostian jende guztiarentzat izan daitekeen proposamen baten barruan izango da Uste dugulako jende guztiak izan ... |
3,008,457 | Hasiera batean Carla Bley zen Donostiara etortzekoa baina deitu ziguten esateko kontzertu gehiegi zituela eta birako egun batetik aurrerako emanaldiak bertan behera utziko zituztela Pena eman zigun baina baliatu genuen Mary Stallingsi deitzeko Aspalditik genuen hura ekartzeko gogoa Prest azaldu zen etortzeko eta eskert... |
3,008,458 | aki Salvador izango da Mikel Laboaren omenezko saio batekin Trizak taldea ere bai Joseba Irazoki eta Axiaritarrak Bashoan proiektuarekin Ez dakit jazza den baina ze inporta du Izugarria da Ez da Be at Axiari jazzaldira ekartzen saiatzen garen lehen aldia baina beti daukagu arazo bat Errobiko festibalarekin bat etortze... |
3,008,459 | Urtetik urtera pixka bat hazten gara baina ez da gure asmoa hori baino gehiago haztea Gutxi gorabehera bi milioi euro gastatzen ditugu horietatik euro langileen gastuetan Sarrerei dagokienez lehen esaten zen hiru herenetan banatu behar zirela sarrerak administrazioaren laguntza sarrera propioak eta babesleak Egia da or... |
3,008,460 | Legorretan Gipuzkoa jaio baitzen Ezkiaga an Gerora Oxford eta Cambridgeko Unibertsitateetan egin zituen literatura ikasketak Basingstoke hiriko Dogmersfielde barnetegian Euskal Herrira bueltatzean Historiako lizentziako ikasketak ere egin zituen Deustuko Unibertsitatean Geroztik bi ardatz nagusik norabidetu zuten Ezkia... |
3,008,461 | Irakaskuntza ofizio egin zuen La Salleko anaia eginda eta kongregazioak Donostiako Loiolan duen ikastetxean hamarkadetan irakasle lanetan murgilduz Hortik harago glotodidaktika eta hizkuntzaren didaktikari buruzko ikerketak egin zituen eta euskara ikasteko metodoak aztertu zituen Hainbat liburutan bildu zituen irakasku... |
3,008,462 | Literaturan sortzaile oparoa izan zen poesiaren alorrean batik bat Hamazazpi titulu argitaratu zituen olerkigintzaren esparruan eta sei narratiban Gainera itzulpengintzan ere nabarmendu zen eta erdal idazle askoren testuak eta liburuak ekarri zituen euskarara Sorkuntzan bi iturri nagusitik edan zuen Ezkiagak Batetik eu... |
3,008,463 | Bibliografia oparoan Ez izan beldur eta Zure haragi bereko tituluak ditu olerkigintzan eta narratiban obrarik aipagarrienak Uso bat gehiago alegien gutunen aipuen poemen eta elkarrizketen bildumak ere kritika onak izan zituen Literaturako lanek sari asko eman zizkioten besteak beste Felipe Arrese Beitia saria Irun Hiri... |
3,008,464 | Saritan oparoa izanagatik oihartzun handirik gabe igaro dira publiko orokorrean haren liburu gehienak Jon Kortazar literatura kritikariaren ustez testuen oinarri erlijiosoa egon daiteke harrera epelaren gibelean Izan ere erlijioa bilakatu zuen Ezkiagak bere testuen gai konstanteetako bat Idazketa esperientzia gisa uler... |
3,008,465 | Felipe Juaristik erromantizismoan kokatu zuen Ezkiagaren pentsamenduaren jatorria Azaldu zuenez poeta Jainkoak edo jainkoek bilatzen duten bitartekaria baino ez da gizakiei gauzen egia jakinarazi diezaien |
3,008,466 | Jainkoen eta gizakien arteko bitartekari ez baina arerioen arteko artekari izateko bere burua eskaini zuen Ezkiagak orain sei urte egunkari honi eskainitako elkarrizketan Euskal gatazkaz ari zen eta poetaren zubigintza funtzioaz Idazleoi ere badagokigu ahal dugun neurrian eta apaltasun osoz artekaritza lana egitea giza... |
3,008,467 | Irakaskuntza ofizio egin zuen La Salleko anai eginda eta kongregazioak Donostiako Loiolan duen ikastetxean hamarkadetan irakasle lanetan murgilduz Hortik harago glotodidaktika eta hizkuntzaren didaktikari buruzko ikerketak egin zituen eta euskara ikasteko metodoak aztertu zituen Hainbat liburutan bildu zituen irakaskun... |
3,008,468 | Euskal presoak ETA armagabetuta gatazkaren ondorioetan euskal presoen eta iheslarien eta deportatuen auzia dago konpontzeko nagusiki Ekinbide sorta dator bakegileek plan bat aurkeztu dute gaur Luhuson Foro Sozialak etzi Iru ean martxoko jardunaldien ondorioen berri emango du EPPKk uztail bukaera aldera jakinaraziko dit... |
3,008,469 | Ahal Dugu Ahal Duguk alderdian izena emanda dauden militanteen deitu die errolda osatu nahi du udalerrietan gehiago egituratzeko asmoz Bi urte bakarrik falta dira hurrengo udal eta foru hauteskundeetarako ean udalerrietan ez zen Ahal Dugu modura aurkeztu plataformen bidez baizik eta ez inondik inora udalerri denetan ga... |
3,008,470 | EA Arazoak EA barruan Batekin eta bestearekin hizketan eta kritiko batek galdera txokantea bota du Guk aurkeztuko dugu zerrenda Besteek |
3,008,471 | Herri galdeketak Datorren igandean beste udalerritan herri galdeketak Aurtengo lehen sorta martxoan izan zen ondorengoa apirilean eta oraingo honen ondotik udara arteko azkenekoa ekainekoa izango da Lau olatu horietan udalerritan galdeketak Erraz esaten da Zaila egiten Egingo dute ko eta iazko ekin ekainaren ra artean ... |
3,008,472 | Herri galdeketak II Domekan besteak beste Durangon izango da galdeketa Han bizi da igo Urkullu han dago erroldatua Apirilaren an Jose Antonio Ardanzak eman zuen botoa Sukarrietako Kanala auzoan baina lehendakari ohia da jakina Urkullu gaur Estibalizko Ama Birjinaren ohoretan egindako ekitaldira joan da bihar Espainiako... |
3,008,473 | Nafarroa Geroa Baiko Nafarroako Ahal Duguko eta PSNko gazte taldeek elkarretaratze bat egin dute gaur Iru ean PP ustelaren egoitzaren aurrean Erne pista txiki horri ko maiatzeko bozetarako Geroa Baik desio lukeen formula bat da PSN zerbait aldatzea nahikoa Ahal Dugu ere berotzeko Baina zenbakiek eman behar |
3,008,474 | Aberri Eguna EAJk eta haren parrokiak Aberri Eguneko bere ekitaldiari buruzko txioetan AberriEguna traola erabili du eta Independentistak sareak eta haren inguruak AberriEguna Mundu zabaleko euskaldunentzako ere halako zera batean ere batasun irudirik ez Izan da txiolaririk bestaldean kokatu dena despistea hain segur e... |
3,008,475 | Jonathan Powell ETAren indarkeriaren bukaera prozesuarekin Espainiako Estatuak daukan jarrera deitoratu du Jonathan Powellek Baionakoaz geroztik Financial Timesen eta El Paisen Lerroartean galduta badator haren beste esaldi bat kontuan hartzekoa ETAren desegitearen amaiera desiratua urte bukaera baino lehenago heldu li... |
3,008,476 | Oscar Rodriguez Espainiako Estatuan politikak gero eta atxikimendu txikiagoa izatearen arrazoiez tesi bat egin du Oscar Rodriguez PSEEEko legebiltzarkide ohiak Atera duen ondorio bat da politikariek meriturik egin gabeko eta gaitasunik ez duten afiliatuak eta senideak kargu instituzionaletan jartzen dituztela Hiritarre... |
3,008,477 | Xabier Arzalluz Datorren igandean EAJk Iru eko ko Aberri Batzar historikoa gogoratuko du Barakaldon BEC Alderdi jeltzaleak publikoki egin ahal izan zuen lehenengo Aberri Batzarra izan zen Altxamendu militarraren eta Gerra Zibilaren osteko diktadura frankistaren urte luzeak amaitu eta gero egin zen dio EAJren oharrak ko... |
3,008,478 | ELALAB Apirilaren an Xabi Anza ELAko Manu RoblesArangiz Institutuko lehendakariaren eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren arteko solasaldia izango da Azpeitian Sanagustin kulturgunea bertako Gure Esku Dagok antolatuta Ea antzematen den badenez gerturatzerik bi sindikatuen artean |
3,008,479 | Herritar Batasuna Herritar Batasunak web helbide berria du herritarbatasunaeus Gaikako bideo batzuk igotzen ere ari da sarera hizlarietako bat Nekane Jurado aurrekontu publikoez |
3,008,480 | IbarretxeMas Gure Esku Dagok bazuen zalantzarik Kursaaleko laguneko aretoa beteko zen IbarretxeMas hitzaldirako Joan den asteazkenean hilaren ko saioa iragarri eta ordu gutxira lagun zeuden izena emanda Atzo eguerdian mila Beraz Kursaalean laguneko aretoa hartu ala milarentzat areto bat egokitu horretan dabiltza Agirre... |
3,008,481 | Torturak Joan den larunbatean jakin zen martxoan epaituko dituztela lau guardia zibil Sandra Barrenetxea torturatzea egotzita Paco Etxeberria auzi medikuak iaz Tortura ikerketaren aurkezpenean eko istorio bat kontatu zuen orduan beste lau guardia zibil epaitu zituzten lesioengatik eta epaiketan parte hartu behar zuen a... |
3,008,482 | Espainiako Auzitegi Nazionala Teresa Todarena da gogoetarako esaldi hau Auzitegiaren behatzaileak artikulua lantzean esandakoa ez genuen sartu Auzitegi Nazionalean libre ateratako euskal herritarrek behintzat badituzte euskal kazetariak gauzak kontatzeko Estatu islamikoko kidetzat jotzen dituzten horiekin zer gertatzen... |
3,008,483 | Jonan Fernandez Noticias taldeak zekarrenez Jonan Fernandezek datorren asteazkenean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzaren legealdiko plana Fernandez oraindik ofizialki bederen ez dute idazkari nagusi berizendatu Jada igaro dira bi hilabete igo Urkulluk lehendakari kargua hartu zuenet... |
3,008,484 | Algeciras Euskal kazetaritzan ibilbide luzea egindako emakume bati elkarrizketa egin diogu goizean Poltsa prestatzera joan da gero arratsaldean Algecirasera doa autobusean hemendik kilometrora euskal preso bat bisitatzera Jonan Fernandezeketa gaurgaurkoz benetan heldu beharreko arazoa presoen urruntzea |
3,008,485 | SortuAralar Patxi Zabaletak astelehenean elkarrizketa batean esan zuen Sortuk eta Aralarrek batera beharko luketela indar zabal batean eta hara sartu da euskal kulturako kide ezagun bat Sorturen egoitza nagusian Donostian Zuatzun eta Rebekagatik galdetu du Rebeka Zer Rebeka Ubera Ez da Sortukoa Aralarrekoa da eta EH Bi... |
3,008,486 | Arkaitz Rodriguez Nazional mailan hiru bozeramaile izango ditu Sortuk etziko kongresutik aurrera Arkaitz Rodriguez Ekintza Politikoko idazkaria Miren Zabaleta Nafarroako arduraduna eta Pello Otxandiano Herrigintzako idazkaria Nagusiki Rodriguez |
3,008,487 | Gure Esku Dago Bazkidetza aldetik pattal samar eta diru iturrien beharragatik zozketekin hasi zen Gure Esku Dago boleto saldu ditu Zakar pixka bat bildu du Sari nagusia Zallara joan da irabazlearentzat euro Diru iturri berrietan pentsatzen dabil dinamika anbizioarekin Beharko du ahalmen ekonomikorik Hango batek asteon ... |
3,008,488 | Sumate Kataluniaren independentziaren aldeko gaztelaniazko hiztunen plataforma bat da Sumate Proc hasi berria zela aurkeztu zuten ko urrian Laster du beste hitzordu garrantzitsu bat bazkide baino ez dauzka baina Kataluniako hedabide publikoek eta bestelako entitateek puztu egin dute Estrategia bat badela ikusten da |
3,008,489 | BERRIAko kazetaria Aurretik Egunkarian eta Hitza proiektuan aritua urte pasan euskal prentsan Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako partaide ohia BERRIAko blog komunitateko kidea etik |
3,008,490 | BioCultura Bilbao Produktu Ekologiko eta Kontsumo Arduratsuaren Azokaren edizioa irailaren tik era ospatuko da barnekontsumo ekologikoa areagotzeko asmoarekin Bilbao Exhibition Centre eta Asociaci Vida Sanaren arteko hitzarmenaren emaitza da BioCultura Bilbao aurrerantz doana produktu ekologikoen eskaerak publiko fidel... |
3,008,491 | Hiru jardunaldietan zehar BioCultura Bilbao profesional eta kontsumitzaileen arteko topagunea izango da produktu eta zerbitzuen eskaintza zabala izango dutenak haien esku erakusketarien partehartzeari esker Sektoreei dagokienez elikadura biologikoko enpresen presentzia nabarmendu beharra dago hartzen duena ziurtatutako... |
3,008,492 | Erakusketaren inaugurazio ofiziala irailaren an ostirala izango da etan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea Bittor Oroz izango da buru |
3,008,493 | Bio sektoreko profesionalak ezin du BioCultura Bilbaorekin duen hitzordua galdu Mundu ekologikoa osatzen duten azpisektore ezberdinak datoz BioCulturara eta profesionalek ideiak kontaktuak eta proiektuak partekatzeko edota erosi eta saltzeko leku aproposena aurkitzen dute Halaber enpresek BioCulturan denda tokiko bana... |
3,008,494 | Bada denboraldi luze bat BioCultura modu positiboan bio kontsumitzaile kontzientziatuenen azoka esklusiboa izateari utzi ziola Zorionez azokara datorren publikoaren sorta gero eta zabalagoa anitzagoa eta zeharkakoagoa da sektore konprometituenei kalterik egin gabe BioCulturak hainbat jatorri posizio kultura kolore eta ... |
3,008,495 | BioCultura Bilbao azokaren lau egunetan zehar jarduera inguru burutuko dira non tailerrak hitzaldiak solasaldiak mahaiinguruak etab egongo diren derrigorrezko hitzordu nagusiez gain |
3,008,496 | MamaTerra Haurtzaroaren Jaialdi Ekologikoa Gune hau familien eta txikienen ezinbesteko hitzordu bihurtuko da BioCultura Bilbaon Haurtzaroaren jaialdi ekologikoak askotariko jarduera ludikohezitzaileak eskaintzen ditu haurrak bio balioekin ohitzeko eta ondo pasatzeko |
3,008,497 | Showcooking Jende gehien erakartzen duen jarduera paraleloetako bat da BioCultura Bilbao Showcookingak oraingo honetan ere publiko asko erakarriko du elikadura eta sukaldaritzari buruzko eguneroko tailer anitzei esker Horien bidez errezeta osasuntsu eta gozogozoak ikasi ahal izango dira produktu ekologikoak erabiliz se... |
3,008,498 | Ekoestetikako tailerrak Kosmetika Ekologikoak paper nabarmena jokatuko du BioCultura Bilbaon Azokaren lau egunetan zehar gorputza agresiorik gabe eta modu natural eta arduratsuenean zaintzeko jarduera ugari burutuko dira |
3,008,499 | Moda planeta BioCultura Bilbao modu jasangarrian jantziko da tailer eta jarduera anitzei esker Horien bidez planetarekin merkataritzarekin eta osasunarekin modu begirunetsuan janzteak duen garrantziaren gakoak eskainiko dira Horrez gain sektoreko azken joerak ere aurkeztuko dira |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.