Unnamed: 0 int64 0 3.01M | text stringlengths 77 45.5k |
|---|---|
3,008,300 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda u... |
3,008,301 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
3,008,302 | Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu Euskaraz informatzea da gure eginkizuna zure eskubidea Sareko irakurlea bazara konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin Geroa zugan |
3,008,303 | Eusko Legebiltzarrean laugarren aldiz bozkatu zuten atzo Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia kargutik kentzeko proposamen bat Elkarrekin Podemosena zen legez besteko proposamena eta ez zen aurrera atera bere taldeak eta PPk soilik bozkatu baitzuten alde EAJk eta PSEEEk aurka bozkatu zuten eta EH Bildu abstenitu egin ... |
3,008,304 | Elkarrekin Podemoseko Eukene Arana eta PPko Nerea Llanos gogor mintzatu ziren gaur egungo zuzendaritzaren aurka Iturbek alderdiari egiten dio lana EAJri salatu zuen Aranak Ildo beretik hala esan zuen Llanosek Iturberen erabakiak zuzeneko konexioan daude Sabin Etxearekin EAJren telebista da EITB Jaurlaritzaren esku dago... |
3,008,305 | Honaino iritsi zarenez eskaera bat egin nahi dizugu irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea konpromiso ekonomikoa hartuz Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda u... |
3,008,306 | Kazetaritza libre ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna eta zure eskubideaLagun gaitzazu bide horretan Idatzi gurekin etorkizuna Geroa zugan |
3,008,307 | Duela aste batzuk aste santuko oporren ondotik hain zuzen ere Urbasako kanpinera abiatu ginen aste beteko egonaldia igarotzera Naturarekiko harremanean sakondu genuen alde batetik gehiago ezagutu genuelako eta bestetik Urbasako Natur eremuan murgildu ginelako lurazpitik lurgainetik eta airetik ere |
3,008,308 | Baina giza harremanetan ere sakondu genuen jolasen eta bizikidetzaren bitartez eta gure burua eta besteena hobe ezagutzera eraman gintuzten bost egun horiek |
3,008,309 | Lehendabiziko egunean eta autobusez Kanpinera ailegatu bezain laster motxilak hartu eta Altsasuko gurutzeruntz abiatu ginen Baso ikusgarri bat igaro ondoren mendi tontorreraino ailegatu ginen en bertan bazkaldu genuen Handik eta mendiaren tontorra jarraituta Altsasuko gurutzeraino ailegatu ginen Handik ikuspegiak izuga... |
3,008,310 | Kanpinaruntz abiatu ginen ondoren eta beratara ailegatzean dutxa goxua hartu genuen afalordua arte eta sorpresa Hanburgesak prestatu zizkigun sukaldariak Bapo jan genuen gaubelarako indarrak hartzeko Gaubelan logela bakoitzak aurkezpen bat prestatu genuen Mutilak modelo pase bat antolatu zuten seigarren mailako neskek ... |
3,008,311 | Hasieran ibiltzen hasi ginenean hagitz animatua sentitu nintzen emozionatua nengoen Ondoren nekatzen hasi nintzen igotzen hasi ginenean baina emozioa hor segitzen zuen eta segitzera animatu ninduen Gero geldiuneak egin genituenean ura edaterakoan solasterakoan emozio hori gero eta handiagoa egiten joan zen eta gora egi... |
3,008,312 | Dakizuen bezala orain dela igande batzuek Amaren Eguna ospatu genuen eta gure amek izugarrizko ustegabea hartu zuten gure ikasleek prestatutako oparia |
3,008,313 | Ikasle bakoitzak kolorea aukeratu zuen eta bertan idatziko zuten mezua Baina seguraski irrikitan egongo zarete argazkiren bat ikusteko ezta Ba hemen duzue emaitza |
3,008,314 | Orain dela egun pila ez dugula ezer blogean zintzilikatzen badakizue hagitz lanpetuak gabiltza baina bitartean gauza pila gertatzen ari dira eta denbora gehiago pasatzen utzi gabe Bazko Zoriontsu bat opa nahi dizuegu Guretzat kristauentzat urteko jai berezi eta nagusiena da eta zuekin elkarbanatu nahi dugu |
3,008,315 | Aste batzuek daramazkagu Garizuma hasi zela Hausterre egunarekin eta laugarren astean gaude jada Astez aste igandeko Ebanjelioak landuz joan gara eta aste bakoitzeko helburu bat jarri diogu gure buruari ea ongi prestatzen garen Jesusen Piztuera ospatzeko |
3,008,316 | Gelan ibilbide bat jarri dugu eta astero pixka bat gehiago hurbitzen gara helmugara Jesusen Piztuerara hain zuzen ere Pobextu nahi dugu garizuma hau gure bizitzeko era eta gure egiteko moduak berrikusteko eta ahal den neurrian hobetzeko |
3,008,317 | Jainkoaren Semea zarenez bota zeure burua behera idatzia baitagoBere aingeruei aginduko die zu zaintzeko Eta besoetan eramango zaituzte harriekin estropezu egin ez dezazun |
3,008,318 | Egun haietan Jesusek Pedro Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte Eta antzaldatu egin zen haien aurrean aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri |
3,008,319 | Pedrok esan zion Jesusi Jauna zein ederki gauden hemen Nahi baduzu hiru etxola egingo ditut bertan bata zuretzat bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat |
3,008,320 | Oraindik hizketan ari zela hodei argi batek estali zituen eta mintzo batek hodeitik esan zuen Hauxe dut neure Seme maitea hauxe dut atsegin Entzun berari |
3,008,321 | Menditik beherakoan agindu hau eman zien Jesusek Ez esan inori ikusi duzuena harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte |
3,008,322 | Nola zuk judu izanik eskatzen didazu edatekoa niri samariar naizen honi Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik |
3,008,323 | Jainkoak ematen duena ezagutuko eta edatekoa nork eskatzen dizun jakingo bazenu zeuk eskatuko zenioke berari eta hark ur bizia emango lizuke |
3,008,324 | Jauna ez daukazu ura zerez atera eta putzua sakona da Nondik aterako duzu beraz ur bizi hori Geure aita Jakobek utzi zigun putzu hau eta bertatik edan zuten berak beraren semealabek eta abereek Hura baino handiagoa al zara zu |
3,008,325 | Ur honetatik edaten duena berriro ere egarri izango da nik emango diodan uretik edango duena ordea ez da sekula egarri izango zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan |
3,008,326 | Sinets iezadazu emakume badator ordua ez mendi honetan ez Jerusalemen Aita adoratuko ez duzuena Zuek samariarrok ez dakizue zer adoratzen duzuen guk badakigu zer adoratzen dugun salbamena juduongandik baitator |
3,008,327 | Baina badator ordua hobeto esan heldu da egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena horrela adora dezaten nahi du Aitak Jainkoa Espiritu da eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute |
3,008,328 | Une hartan ikasleak iritsi eta harritu egin ziren Jesus emakume batekin hizketan ari zela ikustean halere inor ez zen ausartu galdetzera zer nahi zuen edo zertaz ziharduen emakumearekin |
3,008,329 | Emakumeak suila utzi hirira itzuli eta esan zion jendeari Zatozte egin dudan guztia esan didan gizon bat ikustera Ez ote da bera Mesias izango |
3,008,330 | Ez al duzue esaten zuek Lau hilabete barru uztaroa dugu Horra bada nik esan Jaso begiak eta ikusi garisoroak uztarako horituak |
3,008,331 | Dagoeneko igitaria bere saria hartzen ari da eta betiko bizirako fruitua jasotzen nola ereilea hala igitaria biak poz daitezen Honetan bai betetzen dela esaera Batek erein bestek uzta bildu |
3,008,332 | Beraz samariarrek Jesusengana etorri zirenean beraiekin gelditzeko eskatu zioten Jesusi eta bi egunez egon zen han Jesusen mezua entzutean askoz gehiagok sinetsi zuten eta emakumeari esaten zioten Orain ez dugu zure esanarengatik bakarrik sinesten geuk entzun dugu eta badakigu egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea |
3,008,333 | Jesus delakoak listuaz lohia egin du begiak igurtzi dizkit eta agindu Zoaz Siloera eta garbitu han joan garbitu eta ikusten hasi naiz |
3,008,334 | Larunbata zen Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna Horregatik fariseuengana eraman zuten itsu izandako hura eta fariseuek berriro galdegin zioten ea nola hasi zen ikusten Hark erantzun zien |
3,008,335 | Juduagintariek ordea ez zuten sinetsi nahi gizon hura itsu izan eta gero ikusten hasi zenik Beraz haren gurasoei deitu eta galdegin zieten |
3,008,336 | Guk dakiguna da gure semea dela eta itsu jaio zela baina orain nola ikusten duen edo begiak nork ireki dizkion hori ez dakigu Galdegin berari badu adinaeta bere buruaren berri emateko |
3,008,337 | Esan dizuet eta ez didazue jaramonik egin Zergatik nahi duzue berriro entzun Zuek ere haren ikasle izan nahi duzue ala |
3,008,338 | Zeu zara zu haren ikasle gu Moisesen ikasle gara Guk ziur dakigu Moisesi Jainkoak hitz egin ziola baina hori nongoa den ere ez dakigu |
3,008,339 | Hori bai harrigarria Zuek nongoa den ere jakin ez eta horrek niri begiak ireki Jakina da Jainkoak ez diola bekatariari entzuten baizik eta berari begirune izan eta beraren nahia betetzen duenari entzuten diola Jainkoak |
3,008,340 | Egundaino ez dugu entzun itsu jaiotako bati inork begiak ireki dizkionik Gizon horrek Jainkoarengandik ez baletor ezin izango luke ezer ere egin |
3,008,341 | Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni Ondorioz ikusten ez dutenek ikusi egingo dute eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko |
3,008,342 | Gure neskak izugarrizko ilusioarekin egun honetarako lan egiten egon dire azken egun hauetan zuen oparia prestatzen eta maitasunez lan egin dute |
3,008,343 | Lehendabiziko egutegia prestatzen hasi ginen eta hamabi argazkiak prestatu zituzten Argazki guztietarako gai bat aukeratu zuten eta honen arabera kokapena atrezzoa jantziak eta enkoadraketa diseinatu zuten |
3,008,344 | Diseinu horien arabera argazkiak atera genituen eskolan Argazki horiekin muntaketarekin hasi ginen Ordenagailuan eta dokumentu baten oinarriarekin bakoitzak argazkiak txertatu zituzten eta egutegia neurrira egin zuten data bereziak urtebetzetzeak eta kolore eta diseinu ezberdinak txertatuz |
3,008,345 | Behin dokumentuak bukatuak genituela eta eskolan inpresio arazoak agertu zirenez Graficas Irisera bidali genituen egutegien inpresio eta muntaketa egiteko Eskerrik asko Eva Aitor eta Rafa |
3,008,346 | Aitaren eguneko bezperan atzo hain zuzen ere domina gailetak egin genituen Denbora eskax xamarra genuenez gailetak etxean egin eta gero eskolan apaindu genituen |
3,008,347 | Lehendabizi fondant berdea ibili genuen gaileta estaltzeko Gero gorria ibili genuen bihotzak egiteko eta ertza estaltzeko Azkenik glasarekin letrak eta apainketak egin genituen Emaitza polita ezta |
3,008,348 | Eta azkenik origami teknika ibiliz egutegia biltzeko atorrak egin genituen Elementu guztiak elkartuz pozik eta kontent joan ziren gure ikaleak etxera oparia emateko irrikitan Espero dugu zuen gustokoa izatea eta egun ezinhobea pasatzea |
3,008,349 | Ailegatu zaizkigu Aitaren eguneko argazkiak Zer politak Pozten gara anitz gustatu zaizkizuelako gure lantxoak Orain poza hau urtean zehar bizitzera gonbidatzen zaituztegu Muxu |
3,008,350 | Euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da ko azaroa eta abendua bitartean egingo den Euskaraldia egun euskaraz ekimenaren helburua |
3,008,351 | Beasaingo Kirolaren Lagunak kluba urte bete ditu gure artean eta kirola haundia egiten eta pertsonak hobetzen duten balio jarrera eta portaeren bitartez gutxienez urteetara heltzea du helburu |
3,008,352 | Asteartean energiahezkuntzari buruzko lantegien beste saio bat egingo da oraingoan Milagrosako Civivoxean etik era izango da doan eta ez da izena aldez aurretik eman behar Lantegi praktikoak dira eta xede dute Iru eko herritarren ezagutza eta sentsibilitatea handitzea energiagaietan kontsumoak kudeatzeko neurrien ingur... |
3,008,353 | MartesTIC hitzaldizikloari buru emango zaio asteartean udarako prestaketen inguruko saio batekin Sanduzelaiko Civivoxean etatik aitzina udaz gozatzeko zenbait aplikazio aurkeztuko dira tablet zein mugikorrarendako Hitzaldia entzumen urriko pertsonentzat egokiturik egonen da eta sarrera doan izanen da |
3,008,354 | Gaurtik hasita eta ekainaren ra arte Arma Aretoan egongo da ikusgai Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoaren MACBA Gelatina gogorra erakusketa Internationale museosarearekin elkarlanean egina zeinak trantsizioaren eta ko hamarkadaren kontakizuna berrikusten baitu artistaren dik gora obraren bitartez |
3,008,355 | Nolanahi ere ko ekitaldia zinemaldiz kanpoko gertaerek baldintzatu zuten neurri batean Zinemaldia hasi baino bi hilabete lehenago uztailaren tik ra egin zen ikasleen protestak piztu ziren Parisen eta horren ondorioz Cannesko zinemaldia bertan behera uztera behartu zuten hainbat zinemagile Horregatik hain zuzen Peter Co... |
3,008,356 | an film laburrik onenarentzako Urrezko Maskorra ere banatu zuten Vasily Zhuravliovek irabazi zuen eta Dita Saxov Txekoslovakiako ekoizpenari Antonin Moskalyk eta Nyar hegyen Hungariako filmari Peter Bacso berriz Zilarrezko Maskor bat eman zieten an opera primarik onenak ere irabazi zuen Zilarrezko Maskorra Kjell Grede... |
3,008,357 | Donostiara iritsi zenean Monica Vitti aktore italiarra bere ospearen gailurrean zegoen Michelangelo Antonionirekin egindako drama existentzialei esker LAvventura La Notte LEclisse Il deserto rosso Zinemaldian berriz Mario Monicelliren komedia batek La ragazza con la pistola eman zion emakumezko aktorerik onenaren Donos... |
3,008,358 | ko ekitaldia oso berezia izan zen euskal zinemarentzat urte hartan estreinatu baitzuten lehiaz kanpo eta zentsuraren iragazki ugariak igaro ondoren Ama Lur Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquertek lau eskutara eta Euskal Herriaren omenez egindako filma Ez zen baina Sail Ofizialean saririk lortzeko aukerarik gabe... |
3,008,359 | Baina ez zen hor gelditu eta berehala ekin zion Cannes Berlin eta Veneziako zinemaldiekin Donostiak izan dezakeen gutxiagotasun konplexuari buruzko aipamenak egiteari Hemen aste ikusgarria izango dugu eta emango ditugu Cannesen eta Venezian eman nahi izan ez dituzten filmak Eta Donostia eta Cannes ezin dira alderatu Ba... |
3,008,360 | Jose Luis Rebordinosi ere ziria sartu zion Cuestak eta Hollywoodeko aktoreek Donostiara etorri nahi ez dutela eta iradoki zuen Pablo Motos Espainiako telebistako aurkezleak zinemaldiko zuzendari kargua hartu beharko lukeela Baina hala gaineratu zuen Aurten jende inportantea dator Juliette Binoche Bradley Cooper Chris H... |
3,008,361 | Aurten Belen Cuestak Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean Europako beste hiru jaialdi garrantzitsuetan baino emakume zuzendari gehiago lehiatzen direla gogoratu zuenean bost dira txalo ugari jaso zituen baina aipamen gastronomikoekin jarraituz Donostian zabalduta egon den ohitura bati erreparatu zion segidan Inon bai... |
3,008,362 | Nagore Aranburu izan zen Cuestaren oholtzakide eta espainiarra baino solteago agertu zen agertokian Donostiarren izaerari buruzko txantxa batekin hasi zen Hemen asko gustatzen zaigu Zinemaldia oso donostiarra izatea Hiria egun hauetan zinemaz maitemintzen da Baina urte osoan bere buruaz maiteminduta dago |
3,008,363 | Gastronomiarekiko aipamen ironikoak etengabekoak izan ziren bezala euskaraz gutxieneko hitz batzuk ikasteko atzerritik datozen izarrek jasan beharreko entrenamenduarekin ere umorezko bideo bat osatu zuen gidoilari taldeak Santi Ugalde aktoreak bete zuen gonbidatuei gabon eskerrik asko eta abar esaten irakasten dien ira... |
3,008,364 | Umoreak protagonismo ia erabatekoa izan zuen arren zinemaldiaren inaugurazio gala baliatu zuen urtero legez Fipresci Prentsa Zinematografikoaren Nazioarteko Federazioak bere saria banatzeko Mundu osoko zinema kazetariren artean erabakitzen da eta aurten Paul Thomas Andersonen Phantom thread aukeratu dute ko lan aipagar... |
3,008,365 | Aurten Alexander Paynek Rossy de Palmak Agnes Johansenek Nahuel Perez Biscayartek Constantin Popescuk eta Bet Rourichek osatzen dute Sail Ofizialeko epaimahaia eta Paynek hitz egin zuen denen izenean Zoriontasuna eta ohorea sentitzen dugu Zinema maite dugu Eta badakigu asko gustatuko zaizkigula film denak edo ia denak ... |
3,008,366 | Denborak bere lekuan jarri du filma askok eta askok jotzen dute zinemagilearen maisulan handienetakotzat eta zinemaren historiako film onenen artean azaltzen da behin eta berriro eta James Stewarten pertsonaiak Kim Novakekiko sentitzen duen maitasun ia nekrofiloa zinemazaleen belaunaldi askorengan gelditu da iltzatuta |
3,008,367 | Alabaina Donostiako Zinemalditik bigarren sariarekin baino ez zen joan Hitchcock Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen eta gainera ex aequo partekatu zuen Mario Monicelliren Soliti Ignotirekin Zuzendari italiarraren filma lapur batzuen inguruko komedia irudimentsua oso arrakastatsua izan zen eta Vittorio Gassmanen Claudia ... |
3,008,368 | Hitchcocken eta Monicelliren filmak baino pixka bat ahaztuxeagoa gelditu da denborarekin Ewa chce spac Urrezko Maskorra irabazi zuen ekoizpen poloniarra Tadeus Chmielewski zuzendariaren lehen filma izan zen hura eta Ewa gaztea hiriburura iristen deneko gaua kontatzen zuen Lo egiteko lekurik gabe kalean igaro beharko du... |
3,008,369 | Jacqueline Sassardek irabazi zuen emakumezko aktore onenaren saria Nata di Marzo eta gizonezkoena ex aequo izan zen James Stewartentzat eta Kirk Douglasentzat The Vikings |
3,008,370 | Eleberri grafikoa bezala musikaz bustia dator filma ere eta Manex Unanue protagonistak hainbat herrialdetan barrena egiten duen bidaiak AEB Kuba Aljeria badu islarik irudiak janzten dituzten doinuetan Muguruza Bidaia bat da filmak ez du beltzen harrotasun mugimenduaz bakarrik hitz egiten Protagonistak bidaian aurkituko... |
3,008,371 | Hala filmeko musika intzidentalaren Muguruzaren kantu zaharren beste musikari batzuek iraganean interpretatu zituzten abestien doinu herrikoien eta pelikularako idatzitako pieza berrien uztarketa lan izugarria da Black is Beltzaren soinu banda Horrela besteak beste The Velvelettes ko hamarkadako soul taldearen He Was R... |
3,008,372 | Anbizio handiko obra da Black is Beltza eta neurri horren araberako lana eman die Muguruzari berari eta hark ondoan bildu duen taldeari Alboan izan du Raul Fernandez Refree musikari eta ekoizle kataluniarra Harena da diskoaren ekoizpena eta baita zenbait pieza ere Muguruza Lau hilabetez izan nintzen bizitzen Sant Andre... |
3,008,373 | Muguruzaren proiektu askotan bezala luzea da Black is beltzaren soinu bandan parte hartu dutenen zerrenda Maika Makovski Ana Tijoux Brenda Navarrete The Sey Sisters Manu Chao Sonido Gallo Negro Ceci Bastida Iseo Amel Zen Rosalia Anari Denon artean osatu genuen musikaren hezurdura uztartuz garai jakin baten giroa islatz... |
3,008,374 | Soinu bandaren lanketa borroka ere bihurtu da proiektua abian jarri zutenetik hainbat kanturen eskubideak eskuratu behar izan baitituzte Elkarreko Leire Zugasti aritu da lan horretan eta Muguruzak atzo aipatu zuenez ez du zeregin samurra izan Hainbat multinazionalekin hitz egin ondoren Otis Reddingen ondorengoekin zuze... |
3,008,375 | Aurten ere badira bi komedia gutxienez Lehen eguneko filma El amor menos pensado komedia erromantiko bat da eta Louis Garrelena ere LHomme fid le komedia bat da Truffauten espiritua duena Gero genero zinema dezente egongo da azkenaldian jaialdi guztietan gertatzen ari den bezala Nik uste dut egile handiak generoak erab... |
3,008,376 | Bi thrillerak oso politikoak dira eta Denisena ez dago errealitateari lotuta baina zenbait gai inportantez hitz egiten du Nik uste dut pelikula guztiek dutela zerbait kontatzeko |
3,008,377 | Urrezko Maskorra irabazi duten bi zuzendari daude lehian Isaki Lacuesta eta Carlos Vermut Eta baita hainbat zuzendari ezagun ere Denis bera Mendoza Naomi Kawase Aurten izen ezagunen aldeko apustua egin duzue |
3,008,378 | Ez ez Aurten ere badira bost zuzendari berri Urte bakoitza ezberdina izaten da eta batzuetan ez da lortzen ekartzea nahiko zenukeen film hori Jakina niri Denis eta Mendoza asko gustatzen zaizkit eta beste batzuetan ere saiatu gara haiek ekartzen Gustatzen zaigu zinemagile ospetsuak eta berriak uztartzea Baina pentsa zu... |
3,008,379 | Zaila da jaialdi asko dagoelako Baina egungo arautegiek beste bide batzuk irekitzen dituzte Toronton aurkezten diren filmak etor daitezke Donostiara eta halako aukerak ere baliatu behar ditugu Dena dela uste dut oso zinema ona datorrela aurten Cannes oso ondo joan zen Venezia ere bai eta uste dut Donostian ere kalitate... |
3,008,380 | Urte batzuetan Urrezko Maskorra lortu duten filmei kosta egin zaie zinema aretoetarako bidea egitea Donostian irabazle izatea ez da estreinaldi baterako garantia |
3,008,381 | Pelikularen arabera izaten da Baina egia da niri izugarri gustatzen zaizkidan bi irabazleri Sparrows eta Am Not Madame Bovary kosta egin zaiela estreinatzea Baina ez dira pelikula errazak Jakina Urrezko Maskorra ez da Urrezko Palma baina dena dela esango nuke laguntzen diola filmari Esaterako Sparrowsek zirkuitu izugar... |
3,008,382 | Emanaldi bereziak baliatzen ditugu gustatzen zaizkigun filmak erakusteko Arrazoi batengatik edo besteagatik nahiago dugu lehian ez sartu baina Sail Ofizialak ematen duen ikusgarritasuna eman nahi diegu Aurten Dantza dago film zoragarri bat eta bestetik Jose Luis Cuerdarena Tiempo despues ez duena ezeren antzik |
3,008,383 | Ikusentzunezkoen errealitateari erantzuten dio Zinema egiten duen asko telesailak egiten ari dira Azken batean fikzio serializatua da Enrique Urbizu eta Jorge Doradoren lana zinema da ataletan banatutako zinema Baina ikusitakoaren arabera erabakitzen dugu telesail bat sartu ala ez |
3,008,384 | Gustatzen zaizkigun filmak hartzen ditugu zinemaldirako Ez da gure arazoa Netflixen pelikula bat zinema aretoetan edo telebistan estreinatuko den Ezin gara sartu eztabaida horretan Eta uste dut Cannesek ez beste guztiok onartzen ditugula Netflixen filmak Are gehiago denborak esango du baina uste dut Netflixen filmak ar... |
3,008,385 | Egin baino lehen ere izugarrizko errespetua nion proiektuari Telmok Esnal aipatzen zidanean beti esaten nion erotuta zegoela ez nekielako nola bukatuko zuen eta zer aterabide izan zezakeen Baina amaitu du Glocal saria irabazi du postprodukzio ikusgarria egin du Eta look ikusgarria du Nik zati batzuk besterik ezin izan ... |
3,008,386 | Aurten Dantzaz aparte ez dago euskal lanik Sail Ofizialean baina jaialdian berriz inoiz baino presentzia handiagoa izango dute Zer diozu horri buruz |
3,008,387 | Eragile guztien arteko harremanaren ondorioa da Batzuek esaten digute lehen baino gehiago bultzatzen dugula euskal zinema Ez dut uste uste dut euskal zinemak lehen baino gehiago ematen duela Azkeneko urteetan eragile guztiak norabide berean ari gara arraunean ETB Eusko Jaurlaritza ekoizleak Zinemaldia bera Apustua garb... |
3,008,388 | Tabakaleran hazi bat ereiten ari gara Badakit askotan Tabakalera kritikatzen dugula eta ziur gauza asko dituela hobetzeko Baina hor jende asko ari da elkartzen jende gaztea ikusentzunezkoak lantzen ari dena Gainera emakume asko dago ikusentzunezkoen alorrean lanean Ni nahiko baikor nago Aurten Sail Ofizialean Dantza da... |
3,008,389 | Bai bai gero eta interes handiagoa pizten dute Banatzaile inportanteak ari dira gure zinemarekin lanean eta hori nabaritu egiten da Faktore askok bat egin behar dute baina uste dut euskal zinemaren inguruan gauden guztiok norabide berean egiten dugula bultza Herrialde txikia gara eta ezin gara erotu baina uste dut urte... |
3,008,390 | Bai bai zahar gazte bat da barrez Koldok labur asko egin ditu eta ez zuen film luzerik egin nahi Nik askotan hitz egin dut harekin gai horretaz Sipo Phantasma egin zuen film esperimental bat eta hau da bere bigarren film luzea Arautegiaren arabera sar zitekeen sail horretan Sail Ofizialean sartzeko aukera ere izan zuen... |
3,008,391 | Guk erakutsi nahi dugu Donostia Sariak ez duela zertan gauza itxia izan eta ez duela beti glamourra saritu behar Aktoreei eman izan zaie baina uste dugu irekita utzi behar dugula zuzendariei edo zinemako beste alor batzuetan aritzen direnei emateko aukera Aurten Koreedari emango diogu izan ere asko gustatzen zaigun zuz... |
3,008,392 | Hain zuzen ere horregatik Begira metoo mugimenduak alderdi onak eta txarrak izango ditu baina balio izan du denok emakumeen presentzian jar dezagun fokua Gure kasuan lantaldea lagunek osatzen dugu eta horietatik dira emakumeak Zuzendaritza batzordean zazpitik lau dira emakumeak Beraz emakumeen ikuspegia oso presente da... |
3,008,393 | Lehenik eta behin gizarte oso kontserbadore batean lan egin arren ko eta eko hamarkadako Erresuma Batuan oso diskurtso ezberdina zuela emakumezko diskurtso bat Bere kezkak zituen eta uste dut oso interesgarria dela |
3,008,394 | Asko hazi da izugarri Industriari lotutako ekintzak asko hazi dira Bikoiztu egin da alor horretako akreditatuen kopurua etik era Zuzendari berriekin eta ikasleekin lotutako ekintzak indartu egin dira eta urte osoko jaialdia gara gero eta gehiago Zinema eskola sortzen lagundu dugu Asko hazi da garaietara egokitzeko bain... |
3,008,395 | Hazi egin beharko genuke hizkuntza gutxituen alorrean Hor asko dugu egiteko Islandiarekin Poloniarekin Irlandarekin Gehienek ez dute arazorik ekoizteko arazoa merkatuari lotutakoa da Eta nahiko genuke talentu berrien aldeko apustua egin Horregatik dago hainbeste zuzendari berri horregatik eskola horregatik ikasle topak... |
3,008,396 | milioi euroren inguruan gabiltza Ni zuzendari hasi nintzenetik milioi euroko igoera izan dugu Lanpostuen balorazio bat ere egin berri dugu eta soldatak egokitzen ari gara Ni sartu nintzenean arazo bat zegoen instituzioen laguntzak mantendu egiten ziren eta bizitza maila igo Orain berriz ekarpen hori ere KPIren arabera... |
3,008,397 | Jurisicen lana erabat lotua ageri da Jugoslavia desagerrarazi zuen gatazkarekin edo gerrarekin zuzenean ez bada ere iraganeko herrialde harekin eta gerraren ostean bilakatuko zenarekin Izan ere Jurisicek nortasun jugoslaviarraren defentsa egiten du Gerra hasi zela hogei urtetik gora pasatu direnean nortasun horren erab... |
3,008,398 | Aita kroaziarra eta ama serbiarra izanik Jurisicek bere burua jugoslaviartzat jo du beti eko erroldan baina jugoslaviarra izateko aukera ukatu zioten eta egoera berri horrek bizitza aldatu zion betirako Izan ere artistak erbesteratutzat jotzen du bere burua eta ez deserriratutzat Nahi izanda ere ezingo nintzateke etxer... |
3,008,399 | Hain zuzen ere irlandar batek Jugoslavian egin zuen bidaia bat izan du Jurisicek proiektu nagusiaren abiapuntu Rebbeca West idazleak Kerry Irlanda garai hartan Erresuma Batua Londres hiru bidaia egin zituen Jugoslaviara eta artean eta han jasotako inpresioak Black Lamb and Grey Falcon liburuan bildu zituen askok haren ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.