text
stringlengths
0
20.2k
zutan gauza handiak
jaunak egin ditu
eta haren graziak
zaizkitzu gainditu
jaunaren baratzeko
lore hautatua
gizon da eta jainko
zure fruitua
emazte pare gabe
jainkoak egina
amatuz geroz zare
gelditu birjina
oi zu birjina saindu
jainkoaren ama
amatzat guri zaitu
semeak emana
zure semea hiltzen
ari zelarikan
gutaz amatu zinen
dolore handitan
oi zein puxanta zaren
birjina maria
zeruko loriaren
erdian jarria
zure haurren othoitza
othoi entzun zazu
ama zure laguntza
zerutik iguzu
gure ama maitea
zuk othoi zerutik
eskualdunen fedea
idukazu xutik
eliz eta frantzia
dagotzu nigarrez
zureganik maria
laguntza beharrez
lagun zazu eliza
zure bothereaz
bothere berak beza
frantzia altxaraz
__________
othoi ama maitea
urrikal zaizkigu
(1877)
uholde baten pare orai bekhatuak
gaindiz bazter guziak ditu hondatuak
nun dire fededunak nun dire justuak
azken eguna hurbil othe du munduak
errefaua
othoi ama maitea
urrikal zaizkigu
jainko zure semea
hasarre baitugu
nor da gure artean erran dezakenik
«ez naiz ni deusen beldur nik ez dut hobenik»
zuk dirozu maria hain garbi izanik
gure grazi ardiets jainkoarenganik
zuri gaude maria
oihuta nigarrez
jaunaren justizia
eztitu beharrez
gizonen arbuioek aserik jainkoa
bere azotearen higitzera doha
nork orai atxik liro jaunaren besoa
zu zare zu maria indar hartakoa
othoi ama maitea
urrikal zaizkigu
jaiko zure semea
hasarre baitugu
jaunaren justiziaz ikharetan gaude
othoi ama jar zaite zure haurren alde
harengana nor hurbil nor ager zu gabe
zu zaitugu zu haren bihotzaren jabe
zuri gaude maria
oihuta nigarrez
jaunaren justizia
eztitu beharrez
jauna aithortzen dugu gutarik hainitzi
zuri zer zor dautzugun zitzaikun ahantzi
gure fedea dugu aphaltzerat utzi