text stringlengths 0 20.2k |
|---|
eskualdunarenganik hori zaitzu gaitzi |
othoi ama maitea |
urrikal zaizkigu |
jainko zure semea |
hasarre baitugu |
lehengo fede hura berritz pitz dakigun |
o fededunen ama zuk gaitzatzu lagun |
bai eskualdunek hemen hitz eman dezagun |
bethi zinez izanen garela fededun |
bai eskualdunek hemen |
hitz eman dezagun |
bethi zinez izanen |
garela fededun |
elizaren argia erroman hain handi |
gaixtaginen nahia laite hil baladi |
zuri gare maria denak oihuz ari |
emozu bitoria aita sainduari |
zuri gare maria |
denak oihuz ari |
emozu bitoria |
aita sainduari |
__________ |
ama birjina lurdekoari |
airea atzar gaiten atzar lotarik |
errepikaz guziek |
guazen guazen galdetzen gaitu |
ama birjinak lurdera |
dugun ikus nun den agertu |
guazen lurdeko harpera |
batek |
eskualherrian entzun dugu |
mirakuilu baten fama |
lurdesen ikusi omen du |
haur batek jesusen ama |
guziek guazen guazen galdetzen gaitu |
hamalau urtheko nexka bat |
deitzen zena bernadeta |
ur hegiko zariketarat |
zoan suko abarketa |
harrabots handi bat entzunik |
zer othe zen beha zagon |
andre bat harroketan xutik |
agertu omen zitzaion |
harpe betetik goraxago |
zilhoska baten erdian |
ama birjina beha dago |
bernadetari lorian |
argi xuriz bezti omen zen |
eta xoragarri eder |
haur bihotz garbi bati baizen |
ez zaiteken hala ager |
erran omen zion haur hari |
ithurri bat bazela han |
edan zezala eta garbi |
zadiela ur berean |
harpe hartan ez baitzen urik |
lehen sekulan ikusi |
bernadetak han ithurririk |
nihun ez zezaken kausi |
bernadetak harpe xokhoan |
eskuz xilhaturik lurra |
bet betan hark egin xiloan |
sortzen hor hasten da ura |
ithurri bat nasaia orai |
erran dute han badela |
sendatzen handiak ere bai |
ur hark egin dituela |
gero hau erran zion omen |
birjinak bernadetari |
«eliza bat nahi dut hemen |
errozute aphezeri» |
hau ere omen zion erran |
«mintza zaite bernadeta |
jendea proasionean |
hunat bil dadin osteka» |
bernadetak zion maria |
oihuz zagola gutara |
«othoitz eta penitzentzia |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.