text
stringlengths
0
20.2k
eta gal ez gaitzan
har gaitzatzu ama
zure gerizan
oren latzgarria
heltzen zaikunean
zaude o maria
gure aldean
__________
amodio birjina mariari
(1877)
maite zaitut o birjina maria
eta bethi zaitut maitatuko
ama maitagarria
nere bihotz guzia
izan bedi zuretzat bethiko
nor liteke bihotz bat izan eta
zu maitatu gabe lagokenik
nik zu nola ez maita
ene baithan ez baita
zu maitatuz baizen zorionik
bainan ene bihotzaren ahala
hain da ahul eta hain da guti
ai nik ere oxala
aingeruek bezala
ama zure maitatzen banaki
o maria zure bihotz barnetik
salta bekit phindar bat nitara
zure amodiotik
han su lothuz geroztik
erretzetik ez nadien bara
zu baitharik pizturikako garraz
maita niro jesus gehiago
nere bihotz bakharraz
edo nere indarraz
deus ez dirot ama zuri nago
ez banauzu ni zuk bethi laguntzen
zein erorkor naizen badakizu
arren zeren ez naizen
bekhatoros bat baizen
zure haurra urrikal bekizu
__________
maria bekhaturik gabe kontzebitua
(1877)
batek
amodio ohore
ama birjinari
maria notha gabe
kontzebituari
guziek
agur agur agur maria
agur agur agur maria
gure lehen aitamen
bekhatuak ez du
sekulan mariaren
arima goibeldu
bekhatu gabekorik
adamen arrazan
ez zu bezalakorik
ez da nihoiz izan
maria zu hain garbi
hain saindu sorthua
zuk duzu sugeari
lehertu burua
jaunak zu bethidanik
zintuen beiratzen
zure seme zuganik
sortzekoa baitzen
jainkoaren eskutik
ez da atheratu
obrarik hain ederrik
nola baitzare zu
o birjina maria
zer konpara zuri
elhur egin berria
ez zait aski xuri
zure baithan maria
berthutea dago
mendiko ithurria
baino garbiago