text stringlengths 0 20.2k |
|---|
3 begira izan ote dezun oitura esateko nere animan gezurraren gañean juramentutzat artzen zenduan edo ez aurrak ez artu oitura au eta artu duanak utzi beza |
4 begira justiziaren aurrean egin dezun juramentu gezurrezkorik eta emendik kalteren bat etorri zaion lagun urkoari |
5 begira izan ote dezun juramentuak sarritan egiteko oitura egiazkoak dirala aitzakiatzat arturik sarritan juramentuak egin eta beti egiarekin neke da geienetan gertatuko da juramentuak egitean zuk ez begiratzea egiaren edo gezurraren gañean egiten dituzun eta au da bekatu larria sarritan juramentu egiten duana beteko... |
6 begira izan ote dezun juramentu diran itzak esateko oitura egiaren edo gezurraren gañean itzegiten dezun begiratu bage egin dezagun kontu ala jainkoak salba nazala emendik mugi ez nadilla deabruak naramala au onela da edo ez da oitura au geienak dioenez bekatu larri edo mortala da oitura au uzteko neurri egokiak art... |
7 begira egin ote dituzun juramentu birauakin nastuak aditzera ematen dezula gauza gaiztoren bat egiteko asmoa egin dezagun kontu deabruak naramala urliari ezpadiot burua ausitzen bekatu larriak izan oi dira juramentu oek naiz gauza gaiztoa egiteko asmoa izan dezala juramentugilleak naiz ez alako asmorik ezpadu jurame... |
8 begira izan ote dezun auzokoai edo beste lagun urkoai birauak botatzeko oitura zenbat denboran izan dezun oitura ori astean edo illean zenbat bider botako zinduan gutxi gora bera zenbat bider biotzetik eta zenbat bider bestela oitura au duenak nekez osotoro uzten due zeren onetara saiatu nai ez duen santa franziska ... |
9 begira noizbait esan dezun lagun urkoaren kontra niri eman dizkidan nekeak etorriko al zaizka berari ere ez geiago eta ez gutxiago amen zenbat denboran bizitu zera sasoi orretan jakizu gaizki bizitu zerala denbora orretan guzian eta berritu bear dituzu bitarte orretan egindako konfesioak jauna baliaki nolako txarker... |
10 begira zure gurasoari edo gurasoen ordekoari biraurik bota diozun eta zenbat bider benaz eta biotzetik edo bestela eriotzaren pena ipiñi zion jaunak onelako umeari qui maledixerit patri vel matri morte moriatur (lev 20) jauna bota diozkat gurasoari onenbeste birau zeren gogaiterazo ziran bere errierta eta gogortasu... |
11 begira senarrari edo emazteari biraurik bota diozun eta zenbat bider |
12 begira izan ote dezun zure ume eta mirabeai birauak botatzeko oitura eztanda egingo al dezue deabruak eramango al zaitue gogaikarriok zenbat denboran izan dezu oitura au astean edo illean zenbat bider gertatzen zan ori jauna ez niezten biotzetik esaten alaere bekatu larrian bizi oi dira onelako gurasoak zeren emate... |
13 begira zure umeai sarritan deitzen diezun deabru edo demonioaren izenarekin deabrua edo demonioa esatea utsutsik ez da berez bekatu larri edo mortala baña gurasoak ume eta serbitzariai sarritan otsegiten badie deabru edo demonioaren izenez ator demonioa abil deabrua oa demonioa zer ikasiko due ume ta mirabeak zer o... |
14 begira boto edo promesaren batekin agindua egin gabe zauden zabarkeriaz ez dezazula egin emendik aurrera promesarik konfesorearen baimenagabe |
15 begira urliarekin nai bezala ibiltzeagatik egin ote dezun promesaren bat lezora aranzazura edo herniora joateko jakizu promesa oek ez duela balio eta balio ordean dirala bekatu txit itsusiak blasfemiara biurtzen diranak zeren bekatuarekin nastutzen diran ibillerak jaunari agradatzen balitzaizka bezala agintzen dira... |
16 begira atera ote dituzun mezak eman limosna edo jaunari erregutu diozun urliak izan ez dezan suerte ona edo iritsi ez dezan eraren bat blasfemiara biurtzen da bekatu au ere |
* * * |
ongi begira giezu kristaua bigarren aginteak debekatzen dizkigun gauz oei eta oraindañoko utsegiteaz damutu gaitezen biotzetik bizi gaitezen aurrera jaunaren lege santak erakusten digun eran eta emango digu agindu digun saria edo betiko bizitza amen |
seigarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko irugarren agintearen gañean |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian aditzera eman nituan bigarren agintearen kontra gertatu oi diran bekatuak oraiñ itzegin bear det irugarren agintearen gañean aginte au da gure jaun eta jaungoikoari zor diogun onra emateko ipiñia ez barrendik bakarrik baita kanpotik ere baña nola au egiten ote zuan gizonak munduaren asieratik lege zarr... |
gure jauna gauza guzien asiera eta iturburua da eta gu egin ginduan bera ezagutzeko amatzeko eta berarekin batean zeruan bizitzeko orregatik beragan sinistu eta gure uste guzia ipiñi bear degu eta amatu bear degu biotz guzitik baña ez da asko biotzez au guzia egitea gauza bearra da gañera kanpotik ere gure jaun gure o... |
munduaren asieratik lenengo bi milla eta bost eun urtean etzan izan letraz ezarritako lege eta aginterik gai onetan baña bazuan adanek eta beraren umeak ere bai fedearen argia eta argi onekin ezagutzen zuen onratu bear zuela beren egille eta jaun ona batzuek uste izan due munduaren asieratik markatu zuala jaunak larun... |
zer gauza egiten ote zituen orduan anima onak jauna onratzeko asko gauza eta oen artean erregu edo otoiz umillak enos adanen illoba asi zan deitzen jaunari dio eskritura santak (genes 4) esan nai du asi zala erakusten jauna onratzeko modua henok ibilli zan jaunarekin au da bizitu zan jaunaren borondatearen bideari jar... |
baña zer gertatu zan zabartuaz joan ziran gurasoak zerurako bidea umeai erakustean eta adanen umeak elkarren leian bezala asi ziran atsegin lotsagarrien ondoren eta ainbesteraño itsutu ziran bekatuaren bideetan non damutu zitzaion jaunari gizona egin izateaz zikinkeri oetatik garbitzeko lurra bidaldu zituan jaunak mun... |
§ ii |
lege au jaunak eman zion artean onratu bear zuan gizonak bere jauna eta onratu zuen anima onak esan degun eran baña etzan onetarako ez egun ez modu siñalatu edo markaturik orregatik jaunak israeldarrai irugarren agintean esan zien oroi zaitezte larunbat eguna santifikatzeaz mementu ut diem sabbati sanctifices «sei egu... |
zer egin bear ote zuan gizonak aginte au ongi gorde eta jauna onratzeko bi gauza bata zan jaunaren egun au santifikatzea edo obra onetan igarotzea orregatik juduak larunbatean biltzen ziran sinagoan edo eren batzarreetako etxean egiten zituen beren erreguak eta irakurtzen zan eskritura santa bigarren gauza zan lanean ... |
orra kristaua gure salbatzalle jesus ona etorri zan bitartean nola anima onak onratu izan zuen jauna lege naturalean esan nai det letraz ezarritako legerik bage mundua bizitu zan bitartean etzan egun eta denbora markaturik jauna onratzeko eta bakoitzak bere jaieraren neurrian egiten ziozkan bere erregu umillak ematen ... |
zazpigarren itzaldi edo platika |
adierazten da jaunaren legeko irugarren agintea eliz ama santak erakusten digun eran |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian asi giñan jaunaren legeko irugarren agintea azaltzen ekusi genduan orduan onratu bear degula gure jaun eta jaungoikoa ez biotzez eta barrendik bakarrik baita kanpotik ere ekusi genduan gañera nola au egin izan zuen anima onak lege naturalean au da munduaren asieratik letraz ezarritako legea jaunak eman... |
* * * |
irugarren agintea da jai egunak santifikatzea onetarako lenengo lekuan bear dana da mezosoa enzutea beartuak daude au egitera gaitzaren eta onaren ezagueran sartu diran kristau guziak |
enzun bear degu bada nere kristaua meza osoa emendik bere naiez edo kulpaz utzitzen badu batek mezaren zati edo puska andi bat egiten du bekatu larri edo mortala baña noiz esango ote da puska andia dala utzi dana ez dago onetan gauz erabakirik baña askoren iritzia da mezaren asieratik epistola bukatu artekoa ez dala g... |
ez da asko mez osoa nola nai enzutea baizik enzun bear da ongi au da modestiarekin eta zer egiten degun oartuak gaudela baldin mezako denbora igarotzen bada erausian lotan edo batari ta besteari begiratuaz nola enzungo du onelakoak ongi meza emen emakumeai itz bat ekusi dezue gerra onetan nola andre arrotzak jartzen z... |
atzenean txit ongi dirudian gauza da bakoitzak bere erriko elizan meza nagusia enzutea era badu bere erriko elizan diot anziñako denboran bakoitzak bere elizan enzun bear zuan meza eta apaizak meza asi bear zuanean otsegiten zuan ote zan beste elizakorik baldin kanpokorik bazan bidaltzen zuen bere elizara esan det gañ... |
mez osoa enzutea gauza bearra da esan dedan bezala bekatu larriaren azpian alaere bekaturik gabe utzi diteke zenbait aldiz lenengo lekuan ezin naita ere enzun dezakeanean ala gertatzen da karzeletan dauzkeenakin eta era berean itsasoan dijoazenakin bigarrena gaixo edo ongi sendatu gabea dagoanean bat irugarrena heria ... |
* * * |
nork santifikatzen ditu jaiak galdetzen du dotrinak eta eranzuten du meza osoa enzunda lanik premia bage egiten ez duenak baña lan guziak ez dira berdiñak ez debekatuak |
lanak batzuek dira animaren edo espirituaren aldetik datozenak onelakoak dira irakurtzea eskribitzea kantatzea soñua jotzea gauz oetan animarena da lanaren geiena eta berenez ez dira debekatuak jai egunetan ere baña debekatzen ditu elizak oetatik batzuek egin dezagun kontu tribunalera deitzea testiguai juramentu artze... |
beste lan batzuek dira gorputzaren nekea berezkiro eskatzen duenak nola diran laian edo atxurrean egitea jostea eunak eotzea lan oei deitzen dieza morroi ta neskameen lanak oek debekatuak daude irugarren aginte onetan baldin ezpada gauz oetakoren bat egiteko usantza elizak ontzat emana ala ekusten da erri andietan err... |
badira beste lan mota batzuek ez morroi ta neskameenak bakarrik baizik guziak egin oi dituenak nola diran bidez ibiltzea naiz oñez naiz zaldiz naiz gurdiz era berean jana maneatzea sua piztutzea eta ez dago debekatua gauz oek egitea kristauen artean juduen artean debekatuak izan arren baña emen gogoan arritzatzu krist... |
lanak berenez debekatuak izan arren egin ditezke batzuetan bekaturik bage lenengo lekuan kalte andiaren perilla danean bigarrena baldin asteko nekearekin beretzat eta umeentzat bear duana ezin bildu badu batek orduan bere arzai edo konfesorearen iritziarekin lana egin dezake batek ixilik irugarrena gurasoak nagusi edo... |
* * * |
meza osoa enzun eta lanik premia gabe ez egitea asko da irugarren mandamentuaren kontra bekatu larririk ez egiteko geienak erakusten diguenez ez ordea eliz ama santak gugandik nai lukeana egiteko nai du alabaña guk emengo arazoak alde bat utzirik jai egunetan guk gure animak garbitzea obra onetan eta jaunaren alabanze... |
zortzigarren itzaldi edo platika |
ukitzen dira jaunaren legeko irugaren agintearen kontra gertatu oi diran utsegite eta bekatuak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian itzegin nizuen jaunaren legeko irugarren agintearen gañean eliza ama santak adirazten digun eran gaur ukitu uste ditut aginte onen kontra gertatzen diran utsegiteak enzun arretaz |
* * * |
aginte oni eranzuteko lenengo lekuan bear dan gauza da meza osoa eta ongi enzutea |
1 begira bada geratu ote zeran eta zenbat bider jai egunean mezarik enzun bage zere kulpaz enzun ezin dezakezunean ez da bekatu ala gertatu oi da gaixo daudenakin eta kalte andiarekin baizik ezin enzun dezakeenakin |
2 begira zenbat bider jarri zeran meza gabe geratzeko perillean batzuetan garai onean etxetik irten gabez besteetan bidean erausian geratuaz asko geratzen dira ostatuan eta meza asitakoan irteten dira pipa auan duela beste batzuek elizaren aldeko etxeetan biltzen dira eta egongo dira asteko elaberriak irabiatzen beste... |
3 begira meza enzun gabe joan ote zeran beste erriren batera zeregan esaten dezula ez naiz bearbada ara iritsiko meza enzuteko garai onean kalte andirik izango ote zenduan meza enzuten errian geratuta kalte andiaren beldurra bazan orduan etzan bekaturik baña gañerakoan etzaitezela orrelako perillean jarri |
4 begira mezako denboran egon ote zeran modestia ta modu onean edo ala egon bearrean denbora igaro ote dezun erausian edo begi arroak darabitzkizula batari eta besteari begiratzen denbora luzean edo laburrean zenbat bider |
5 begira zure gogoa mezako denboran zere naiez iduki dezun munduko zorakerietan denbora luzean edo laburrean zenbat bider |
6 begira iñoiz enzun ote dezun meza bataren erdia eta bestearena beste erdia zeregan esaten dezula bi erdirekin molda diteke osoa ez aurrera orrelakorik egin |
7 begira zure ume morroi eta neskameai eragotzi ote diezun meza jaiegunetan enzutea etxeko arazoen aitzakiarekin eta zenbat bider |
8 begira jai osoetan lan debekaturik egin edo eragin ote dezun premi estu bage zenbat denboran eta zenbat bider |
9 begira astegunean egin zintzakean lanak jaierako utzi ote dituzun berariaz jaierako gurdimaneratzea jaierako abarkak jostea jaierako gizonaren eta umeen soñekoak adabatzea |
10 begira zure morroi eta neskameari ukatu ote diezun abarkak josteko eta soñeko zarrak adabatzeko denbora astegun eta jaierdietan jauna gauz oetarako denbora eman ezkero noiz egingo dira etxeko lanak noiz bear dan denboran beste etxe askotan egin oi diran bezala gañera zergatik ez dieztezu egiten zerorrek ume eta mir... |
11 begira izan ote dezun meza nagusi errosario eta bezperetatik iges egiteko oitura lotsagarria badakit gauz oetako bakoitzak etzaituala beartzen bekatu larriaren azpian badakit mez osoa enzun eta lanik premia gabe ez egitea agintzen dizula eliz ama santak baña denbora berean ezin ukatu diteke asko kristau dirala jaki... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.