text stringlengths 0 20.2k |
|---|
5 begira zure bekatua estali naiez aurra utzi edo boterazo dezun iñork arkitu baño lenago iltzeko perill andian |
6 begira ongi saiatu ote zeran nekeari jarraitzeko zure umeak izan dezeen bear duen jana edana eta janzia badira guraso batzuek alper utsutsak eta ezergatik nekeari jarraitzeko esnatuko ez diranak negar egin dezake emazteak beretzat eta umeentzat bear duana ezin bilduz badabiltzateke umeak arlote eta erkituak baña gur... |
7 begira adiñ egokira etorri diranean eman ote diezun zure umeai bizitza ateratzeko moduren bat beren mallari dagokan eran onetarako mutillai eman bear zate albada eskola ona au egin gabez zenbat mutil etxearen eta erriaren onragarri izango ziranak galtzen edo ezerezean geratzen dira neskatsentzat ere txit gauza ona d... |
8 begira estadua artzeko adiñ onera etorri diranean alegiñean lagundu diezun edo au egin bearrean sor eta gor zere burua egin dezun zergatik au zeren saiatu etzeran umeentzako ezer biltzera eta oraiñ uzten diezu al duen eran ibiltzen zureak ezpalira bezala |
9 begira iduki ote dezun aurra bataio gabe iltzeko perillean |
10 begira erakutsi diezun dotrina eta zerurako bidea edo zerez edo bidaltzen dituzula eskolara badira guraso batzuek añ landugabeak eta aberekiak non gai onetan ardura bage bizi diran berak eztakie dotrina ongi beintzat umeai erakusteko eran beste aldetik arretarik ez due umeak eskolara bidaltzeko nork onelako gurasoa... |
11 begira zure bizitza onarekin erakutsi ote diezun zerurako bidea baña nola erakutsiko diezu zerurako bidea baldin bizi bazera jaungoikorik zerurik eta infernurik ezpaliz bezala nola erakutsiko diezu zerurako bidea baldin zure autik aditzen ezpadue biraua juramentua eta itz loia baizik baldin igesi bizitu bazera jaun... |
12 begira eragotzi ote diezun bekaturako bide ta lagun gaiztoetara joatea erri bakoitzean izan oi dira etxe batzuek non biltzen diran neskatxak eta mutillak oen artean izango dira batzuek ergelak besteak modu ez garbietara oituak eta guziak ekusten eta ikasten ditue ibillera gaiztoak eta bekatu oek erortzen dira guras... |
13 begira senaremazteak etziten zeraten oian eratzotzen dituzun umeak ikasi bear ez litukeen gauzak ikasteko perill andian |
14 begira guraso eta umeak gela batean etziten zeraten zerriak beren oian bezala |
15 begira neskatx ta mutill gogortuak elkarrekin eratzotzen dituzun |
onelako gurasoak zinzerri andiarekin mendira bota bear lirake abereen artean bizi ditezen eta etxeak zerritegi biurtu ez ditzeen |
16 begira zure alaba orri utzi ote diozkatzun onestidadeaz kanpora diran apaindurak ezkutariakin egoteak suerte on bat izan dezan atozea gurasoa eta uste dezu gis orretan suerte onen bat agertuko zaiola zure alabari engañatzen zera ezkutariak berak gaiztoak diranean ere ez due betiko laguntzat artu nai neskatxa txoras... |
17 begira begi onen batek ekusi ditzan bidaldu ote dituzun alabak batzuetan tolosara besteetan aranzazura edo lezora besteetan inguruko festetara esaten diezula zer egiten dezue etxean zauetela beti saia zaitezte suerte ona nai badezue alaere ez du nai duan guziak arkitzen ah guraso madarikatuak bekaturako bideetara j... |
18 begira ezkontzeko itzak emanik edo ustean dagoan alaba orri utzi diozun bere ezkutariarekin egoten nai duan eran zeregan esaten dezula zaute bada gero ere elkarrekin bizi bear dezue ah guraso zori gaiztokoa zure gañean izango dira zure alabaren bekatuak toki batzuetan usantza omen da lenengo deia egiten danean ezku... |
19 begira morroi edo neskame oitura gaiztoak dituanik etxean daukazun zure umeak bear ez diran gauz asko ikasteko perill andian ipintzen dituzula badira mutil eta neskatx asko itzegite eta beste moduetan zikiñak eta oek etxean artzen badira laster etxeko gazteak ikasiko due animak galtzeko bidea onelako mirabeak atele... |
20 begira gaiztakeriaren bat egin duenean atelekatu dituzun gaztetxoak diranean atelekaren lekuan onena izango da belarriak luzatzea eta au asko ezpada soñua jo bear da ezurrik ez dan lekuan umeak aziak diranean atelekatu bear dira modu onarekin au asko ezpada batzuetan zigorra erabilli diteke espiritu santuak esaten ... |
ea gurasoa aditu dituzu zere ume eta mirabeai begiratzeko dituzun egin bideak eta oen kontra gertatzen diran utsegiteak oraindañokoaz jaunari eskatu degiogun umilki barkazioa eta aurrera bizi gaitezen beraren lege santak erakusten digun bezala onela iristeko betiko bizitza amen |
amairugarren itzaldi edo platika |
laugarren aginteari dagokana |
azaltzen da emazteak senarrari zor dion onginaia eta au gordetzeko egin bear duana |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
itzegin dizuet ume ta mirabeak gurasoai zor diezan onraren gañean eta aditzera eman ditut gai ontan gertatu oi diran bekatuak era berean aditzera eman ditut guraso eta etxeetako buruen eginbideak eta oen kontra egin oi dituen utsegiteak orain zerbait esan bear degu emazteak senarrari zor dion onginaiaren gañean eta ad... |
* * * |
munduaren asieratik ipiñi zuan jaunak ezkontza etzan orduan sakramentu gure legekoak diran bezala baña altxa zuan oen mallara jesukristok eta au ukatzea da herejia ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samiña da berez eta burnizkoak dira onen kateak s agustiñek dionez ferrea vincula matrimonii baña urrezko biurtu... |
jauna zer ote da bada nik onetarako egin bear dedana ara zer lenengo lekuan ezagutu bear dezu gizona dala zure burua batez ere etxeko gobernu eta umeen aziera onari dagozten gauzetan egin zuan jaunak emakumea gizonaren galzarbeko saietsezur batetik eta onetan aditzera eman zuan san franzisko salesek dionez emakumeak e... |
zuk emakume ezkondua bigarren lekuan egin bear dezuna da arretarekin egitea emakumeari dagozkan gauzak emakumea egiteko denboran esan zuan jaunak ez da ongi gizona onela egotea egin degiogun bere antzeko lagun bat faciamus ei adjutorium simile sibi (genes 2) beraz zuk emakumea lagundu bear diozu gizonari arretarekin e... |
emakume ezkonduak irugarren lekuan egin bear duana da janzitzea bere mallari dagokan bezala baña modestiarekin iru gisatara utsegin diteke gai onetan utsegin diteke benikbeñ baldin apaintzen bada bat duan adiñari ez dagokan eran nork farra egingo ez du atsoturik eta zimurturik dagoan emakume bat apaintzen bada emezort... |
emakume ezkonduak egin bear duan laugarren gauza da setaren griña ilduratzea edo ezitzeko neurri egokiak artzea bestela laster itzaliko da ezkonduak elkarri zor dioen onginai ta amorioa ez da pakerik zurekin izango eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guzia zu bezalako ziraua bere aldean daukala enzun ezazu andre... |
emakume ezkonduak egin bear duan bostgarren gauza da iraren griña atzeratzeko eta eskuratzeko alegiña egitea bestela ez du iraungo ezkonzako sakramentuak eskatzen duan onginai ta amorioak onginai ta amorio egiazkoa eramankorra da dio s pablok caritas patiens est ez da asaldatzen non irritatur beraz zuk emakume ezkondu... |
atzenean ezkonzako sakramentuak eskatzen duan onginai ta amorioa gorde nai badezu etzaitezela izan zelotia eta ez sinistu erraz senarrarentzat gai oni dagokan gaiztakeriarik emakume zelotiak aditzera ematen du ez diola bizilagunari amorio andirik amorio andia duanak alabaña ez dio sinisterik ematen onelako gauzari ezi... |
ekusten dezu emakume ezkondua zer egin bear dezun ezkonduak elkarri zor dioen onginai eta amorioa gordetzeko ongi begira ezazu nola eta zenbat bider gai onetan utsegin dezun eta zenbat bekatu egin eta eragin dituzun eska zaiozu jaunari oraindañokoen barkazioa eta aurrera bizi zaite zere bizilagunarekin pakean eta jaun... |
amalaugarren itzaldi edo platika |
laugarren aginteari dagokana |
azaltzen da senarrak emazteari zor dion onginaia eta au gordetzeko egin bear duana |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko itzaldian aditzera eman nuan emazteak senarrari zor dion onginai ta amorioa eta au gordetzeko zer egin bear duan orain bidezko gauza da adiraztea senarrak emazteari zor dion onginaia eta zer egin bear duan itzali ez dedin au enzun senarrak arretarekin |
* * * |
egin zuan jaunak emakumea biotzaren urrena gizonak zedukan saietsezur batetik dio s franzisko salesek eta ekusi zuan bezala esan zuan adanek au nere ezurretatik bat eta nere aragiaren puska edo zatia da (genes 2) orregatik utziko ditu gizonak bere aita eta ama eta biziko da bere emaztearekin emendik agirian dago beart... |
jauna eta zer ote da nik orretarako egin bear dedana entzun zer egin bear dezun benikbeñ ezagutu bear dezu emaztea ez dala zure neskamea baizik betiko laguna eta aintzakotzat iduki bear dezu laguna ematen dizut ez neskamea maite izan ezazu jesukristok bere eliza maite duan eran esan zizun eliz ama santak paramendu ziñ... |
zuk gizon ekzondua bigarren lekuan egin bear dezuna da ez eragoztea emazteari sarritan konfesatzea jauanren itza enzutea irakurtzen edo beste gauz onetan zerbait denbora igarotzea etxearen kalte bage egiten baditu gauz oek s franzisko salesek dio nai izan bear lukeela gizonak jaiera edo debozio andikoak izatea emaztea... |
gizonak irugarren lekuan opa bear dio bere emazteari dagokan jana edana janzia eta benaz egin bear du alegiña onetarako gizona da etxeko burua eta bere gañ artu zuan eginbide au ezpadu batek bereen batez ere etxokoen ardurarik ukatu du emandako itza eta fedegabea baño ere gaiztoagoa da dio s pablok (1 ad thim 5) alaer... |
gizonak laugarren lekuan egin bear duan gauza da ordu oenan etxeratzea albadu ez du beti elzeen artean egon bear marisa egiñik gogaizio andia da alabaña emakumeentzat onelako gizonakin beti bizitzea eta askoz naiago due gizonak dagoten denboran lagun artera joatea ezen ez emakumeen zelatan egotea baña sarritan berandu... |
gizonak bostgarren lekuan egin bear duan gauza da jaunaren itzagandik obra on eta sakramentuetatik igesi ez ibiltzea ez det esan nai gauz oetatik bakoitzak beartzen zaituala bekatu larriaren azpian baña nola erakutsiko diezu etxekoai zerurako bidea obra onetatik igesi zabiltzala gai onetan alde guzietatik datoz berri ... |
gizonak seigarren lekuan egin bear duan gauza da bere bizilagunarekin ez izatea mukerra garratza gozakaitza onelako gizonen emazteak sinistu dezakee ezkondu zirala edo aranza beltzarekin edo gaztañondoren batekin eta bizi bearrak dirala egun argialegererik ekusi bage ez da ongi gizonak beti jostallu izatea ez due izan... |
gizonak zazpigarren lekuan ez dio eman bear emazteari zeloak artzeko biderik dala usai txarreko emakumeakin itzegiñaz dala adiskidetasun gaiztoak artuaz eriotzaren pena ipiñi zuan jaunak lege zarrean bere emazteaz kanpora besterekin erortzen danaren kontra eta au bera agindua dago españako legeetan erri batzuetan gerr... |
gizonak zortzigarren lekuan ez du izan bear zelotia eta ez du sinistu bear gauza gaiztorik gai onetan emaztearentzat bide txit andirik ezpada badira gizon batzuek añ idurikorrak non iduripen gaiztoak artzen dituen ekusten badue emaztea norbaitekin itzegiten edo farraz dagoala onenbeste esku bear ezpadu sarrezazu zorr... |
atzenean gizonak ez dio eragin bear emazteari jaunaren legeak debekatzen duan gauzarik dala garbitasunaren dala beste aginteren baten kontra jauna ez da emaztea nerea bai zergatik bada egin ez dezaket emaztearekin gura dedana egin dezakezu jaunak debekatzen ez dizuna ez ordea besterik zure gorputza zurea da baña ez ga... |
orra nere kristauak zer egin bear duan gizon ezkonduak artu zuan sakramentuak eskatzen duan onginai eta amorioa gordetzeko zuek bada ezkonduak begira ondo nola eta zenbat bider utsegin dezuen alde onetatik eta egizue alegiña jaunarekin pakeak egiteko barka giozkatzue elkarri oraindañoko utsegiteak eta bizi zaitezte ja... |
laugarren aginteak badu beste itzaldi askotarako gaia baña bukatutzat uzten det geiegi luzatu ez nadin |
amabostgaren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko bostgarren aginteari dagokana |
azaltzen da bostgarren agintea eta adirazten da au ez autsitzeko egin bear deguna |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko itzaldietan aditzera eman ditut jaunaren legeko laugarren agintearen kontra egin oi diran bekatuak igaro gaitezen orain bostgarren agintera au argiro zuen begien aurrean ipintzeko azalduko ditut agintearen itzak eta urrena aditzera emango det zer egin bear degun aginte bera gordetzeko enzun kristaua arretarek... |
gizonak ditu iru bizitzamota gorputzarena bata animarena bestea eta irugarrena da onra eta izen onarekin ezagutzen duen lekuetan bizitzea gizonen artean alabaña onra eta izen ona galtzea eriotzaren pare da baña onen gañean ez degu emen itzegingo lenengo bizitza da esan dan eran gorputzarena eta au bide gabe kentzea ta... |
gizonaren bigarren bizitza da animari dagokana bizitz au da animako graziaren doai miragarria espiritu santuak animan ixurtzen du doai au bataioan eta konfesioko sakramentua ongi artzen degunean doai au animan geratzen da eta ez du andik aldegiten bekatu larriren batean erortzen ezpada ala erakusten digu gure fede san... |
* * * |
zer ote da aginte au gordetzeko guk egin bear deguna lenengo gauza da gure gogo eta biotzetan sendoro ezartzea bi aginte oek amatuko dezu zure jaun jaungoikoa zure biotz guziaz zure anima zure indar eta alegin guziaz au da aginte guzien artean andiena eta lenena dio jesukristok eta onetara biurtzen dira gañerako guzia... |
bostgarren agintea gordetzeko guk egin bear degun bigarren gauza da biotzetik amatzea gure etsaiak ere bestela erraz autsiko degu bostgarren agintea gogoaz bederik eskriba eta fariseoak erakusten zuen lagun urkoaren izenez etzirala aditzen etsaiak eta beragatik gorrotatu bear ditugula oek eta au ontzat eman ezkero eze... |
bostgarren agintea gordetzeko guk egin bear degun irugarren gauza da gure etsaiai ere aldan ongia egitea eta aekgatik erregutzea ala erakusten digu jesusek (math 5) au egiten ezpadegu ez degu gordeko bostgarren agintea eta ez gera aita zerukoaren ume egiazkoak izango aita barkagiezu ez dakie alabaña zer egiten duen es... |
laugarren lekuan egin bear deguna da gure etsaiari barkatzea egin dizkigun txarkeri ta bidegabeak ez nolanai baizik biotz osoz eta au agertu bear degu obretan au erakutsi zigun gure erakusle on jesus maitagarriak ala aitagurean nola gurutzean au ez egitera aditzera ematen degu aspertuak gaudela jesusen legearekin |
atzenean lagun urkoaren onaz ez degu illundurik eta naigabez jarri bear eta nekeren bat datorkionean ez degu atsegiñik artu bear au guzia da alabaña enbidia esaten zaion griña zitalaren umea eta onegandik etorri zan kainek bere anaia abeli bizia kentzea abel adanen bigarren semea zan arzaia jaunari eskeñi ziozkan ber... |
aditu dezu kristaua zer agintzen zakun jaunaren legeko bostgarren mandamentuan aditu dezu gañera aginte au gordetzeko zer egin bear degun esan dedana jesusek berak erakutsi digu itzez eta obraz egin dezagun bada gure erakusle maitagarri onek añ ederki erakutsia eta emango digu agintzen digun betiko bizitza amen |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.