text stringlengths 0 20.2k |
|---|
12 begira meza nagusi errosario eta bezperen denboran idukitzen dituzun gizonen batzuek edanean jokoan edo lasaikerietan emen gogora ekarri ditzakezu gañera eliz ama santaren beste aginteen kontrako bekatuak baña ez naiz oetan geratzen zeren elizaren bost aginteen gañean itzegin uste dedan geroago egin dezagun alegiña... |
bederatzigarren itzaldi edo platika |
azaltzen da jaunaren legeko laugarren agintea |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
onetarako asi ninzan jaunaren legeko aginteak azaltzen oetatik lenengo irurak jaunaren onrari dagozkanak dira eta jaun berak aditzera eman eta letraz ezarri zituan arrizko ol batean oen gañean itzegin degu zerbait iru oez gañera arrizko beste ol batean letraz ezarri zituan zazpi aginte lagun urkoaren onari begiratzen ... |
* * * |
onra ezazu zure aita eta ama esaten digu jaunak beraz amatu bear dituzu kristaua onginai eta amorio egiazko batekin eta onginai au agertu bear da ala itzetan nola obretan onginai au da alabaña gurasoa egiaz onratzeko lenengo malla bezala au bage zer onra emango diezu gurasoai onginai au zor dieza ez umeak bakarrik bai... |
onra ezazu zure aita eta ama honora patrem tuum et matrem tuam mandamentu onek agintzen diguna egiteko ez da asko gurasoak amatzea bear da bigarren lekuan gurasoari begiramentu edo errespeto andi bat gordetzea itzegitean begiratzean eta modu guzietan alde onetatik utsegiten due ume eta mirabeak lenengo lekuan zure gur... |
onra ezazu zure aita eta ama honora patrem tuum et matrem tuam onetarako bear dan irugarren gauza da gurasoen aginduak egitea animaren onari etxeko gobernuari eta aziera onari dagozten gauzetan egizue gurasoen agindua gauza guzietan au da alabaña jaunak nai duana esaten digu s paulok obedite parentibus per omnia hoc e... |
* * * |
orra kristaua zer agintzen dien laugarren mandamentuak ume ta mirabeai eta gai onetan gertatzen diran bekatuak ukituko dira urrengo itzaldian ea gaztea onra itzatzu zure gurasoak dio jaunak onra itzatzu luzaro bizi zaitezen zure jaun jaungoikoak emango dizun lurrean eta gero betiko bizitza doatsuan amen |
amargarren itzaldi edo platika |
ukitzen dira umeak eta morroi ta neskameak laugarren agintearen kontra egin oi dituen bekatuak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko itzaldian asi nintzan jaunaren legeko laugarren agintearen gañean itzegiten eta aditzera eman nizuen nola ume eta mirabeak onratu bear dituen beren gurasoak gaur ukituko ditut aginte onen kontra egin oi dituen bekatuak enzun arretaz |
* * * |
1 begira begira biotzetik maite izan dituzun gurasoak edo au egin bearrean opa izan diezun lenbait len mundu onetatik joatea etxeko agintea eta ondasunak artu naiez zenbat denboran eresi orrekin bizitu zeran |
2 begira poztu ote zeran gurasoaren gaitzaz edo naigabetu osasunaz gurasoa dago eztulka ler egiteko zorian eta diozu zeregan ah zitala etzera ez oraingo gaitzarekin ilko |
3 begira lagundu diozun bere premietan gurasoak ez eman dezuen guzia bertatik umeai bestela erraz gertatu liteke zuekin beste guraso bati gertatua eman zien zuana umeai ongi ekusi naiez denbora piska batean txit ongi begiratu zioen baña aztuaz joan ziran gurasoagandik artu zituen ontarteaz eta atzenean ukatzen zien on... |
4 begira itzegin ote diozun aitari edo amari onra galtzeko eran egin dezagun kontu ordia lotsagarria etxe ondatzallea au bekatu larria da berez jauna egia esan diot atozea eta zergatik egia dan itzegin bear diozu gurasoari modu añ itsusian |
5 begira lotsa andia emango dioen gauzarik eranzun diozun gurasoari zenbat bider eta zenbat lagunen aurrean |
6 begira biraurik bota diozun gurasoari berak aditzen duala zenbat bider eta zenbat lagunen aurrean jauna ez diot ordea biotzetik bota atozea eztakizu orrelako itzegitearekin galtzen diozula zor zaion begiramentu edo errespetoa bere aitari edo amari birau egiten diona il bedi dio jaunak lege zarrean qui maledixerit pa... |
7 begira sarritan ipiñi diozun kopet illuna edo itz garratzakin naigabe andirik eman diozun edo ekusi nai ezpazendu bezala begiratzen diozun bekatu larria da au berez lotsagarria ta doakabea deitzen dio espiritu santuak onelako umeari qui affligit patrem et fugat matrem ignominiosus est et infelix (prov 19) illuntasun... |
8 begira isekaz egon zatzaizkan gurasoari berak ekusten duala au ere berez bekatu larria da aitari iseka egiten eta ama ezertan ez daukanaren begia atera dezeela beleak dio espiritu santuak oculum qui subsannat patrem et despicit partum matris suae effodiant eum corvi (prov 3) |
9 begira izan ote dezun zure aita edo ama jotzeko ausardia izugarria da bekatu au eta eriotzaren pena ipiñi zion jaunak lege zarrean qui percuserit patrem suum aut matrem suam morte moriatur (exodi 21) iruñeko apaiz nagusiaren mendeko lekuetan ez due bekatu onen barkazioa emateko eskurik berak edo ark onetarako ipintz... |
10 begira eskua altxa diozun gurasoari jotzeko asmoarekin edo asmo gabe beti galtzen zaio alabaña zor zaion begiramentua |
11 begira gurasoen aginduak egin dituzun ongi edo au egin bearrean ortzak agerturik erriertan jarri zatzaizten zenbat bider gauza txikietan zerbait egin bage utzitzea eta anditxoetan ere zerbait zabarkeri gertatzea (kalte andiren baten perillik ez danean) ez oi da izan bekatu larria baña begira kristaua atelekatzen ba... |
12 begira bizitza ateratzeko modua ikasteko ongi saiatu zeran au egin gabez erriak alperrez betetzen eta malla guziak itsusten dira ezpada gaztea saiatzen dagokan lankintza ikastera zer on eta zer protxu emango du azitzen danean |
13 begira agindu dizunean gurasoak etzaitezela joan arako etxe artara zeren esanmesa giztoak zabaltzen dituzun aldegin dezazula arako lagun gaizto aetatik ordu onean etxera zaitezela noizean beñ bederik konfesa zaitezela begira diot egin dezun gurasoaren esana au egiten ezpadezu nolakoa izango da zure aziera |
14 begira gurasoen borondatearen kontra edo oen baimena bage igaro zeran ezkontzeko itzak ematera erraztasun onetatik kalte andiak etorri izan dira lenengoa gurasoen nai bagea emen itzegiten det guraso zintzo ta ardurarekin umeai begiratzen dienaz badira alabaña batzuek umeen eskuetan uzten duenak senarra edo emaztea ... |
ea jaunak esaten digu onra ezazu zure aita eta ama egin dezagun au arretarekin eta ixuriko ditu gure gañera bere ondasunak eta atzenean betiko bizitza amen |
amaikagarren itzaldi edo platika |
azaltzen dira guraso eta etxeetako buruak ume ta mirabeai begiratzeko dituen eginbideak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko itzaldian ukitu nituan umeak morroi eta neskameak laugarren agintearen kontra egin oi dituen bekatuak bekatu oetatik asko etorri oi dira guraso eta etxeetako buruen zabarkeritik eta beragatik gauz egokia izango dala deritzat itzegitea oraiñ oek ume eta mirabeai begiratzeko dituen eginbideen gañean asitzera no... |
* * * |
gurasoa beartua arkitzen da asko gauzatara umeai zor zaten ardurari eranzungo badio eta lenengo lekuan beartua dago aurraren bizitzari begiratzera sortzen danetik egia au ezagutzeko ez da neke andiren bearrik asko da onetarako basoko piztiak eta edozeñ aberek egiten duenari begiratzea alaere asko gisatara utsegiten om... |
beartua arkitzen da gurasoa bigarren lekuan bizitzeko bear diran gauzak zure umeari ematera nola diran jana edana janzia sendagaiak eta au bera zor zate gutxi gora bera mirabeai ere begira zaiozu ollakolka bati nola bazkatzen dituan bere txitak goizean goiz irteten da bere oekin bazka billa eta ozta zerbait arkitzen ... |
eta zer esango det eren gaiztakeria estali naiez aurra emen edo an bota eta aren kezkarik gabe geratzen diran gurasoaz demagun gertatzen danari saiets guzietatik begiraturik bai dala biderik asko aurra ixilik ipintzeko borten etxean edo bestela errien kontura eta gurasoak baduela zerekin gastuak irozo edo beintzat ari... |
beartua dago gurasoa irugarren lekuan aurrari adiñ egokiera datorrenean bizitza ateratzeko modu egokia erakustera aditzen da au bakoitzaren mallari ongi dagokan eran ez da lurrean eta ez da airean piztiarik egia au gurasoai erakusten ez dienik esan det bakoitzaren mallari dagokan eran goimallan arkitzen diranak jakiun... |
beartua dago gurasoa laugarren lekuan umeai al duan eran laguntzera estadua artu nai duenean eta onetarako begiratu bear dio arretaz etxeari eta era badu aurreratu bear ditu kutiziaren ezkabidetik aldegiten duala bere ondasunak au ez egitera ez du izango zerekn lagundu umeai estadua artu nai duenean asko ote dira gura... |
oraindañoko eginbide oek umeen bizitzari gorputzaren aldetik begiratzen dioe oraiñ ukitu bear ditugu animari dagozkanak beartua dago gurasoa bostgarren lekuan aurrari garai onean bataioa emateko arreta egitera ez oi da izan gai onetan zabarkeri andirik alaere gogoan arritzatzu kristaua bi gauz oek lenengoa aurgite gai... |
beartua dago gurasoa seigarren lekuan ume eta mirabeai ere dotrina eta zerurako bidea erakustera eta onetarako biderik errazena da eskolara bidaltzea aurrak jauna elizatik urruti arkitzen da gure etxea ongi eta urruti bizi dana zerura joan diteke arako bidea ikasi gabe ez jauna esango didazu beraz gauza bearra eta pre... |
beartua dago gurasoa zazpigarren lekuan ume eta mirabeai zerurako bidea erakustera ez itzez bakarrik bai ta obraz ere edo bere bizitza onarekin bestela gerta liteke txangurruari bere umeakin gertatua txangurrua da arrai txiki itsusi bat zearka baizik ez dabillena asi zan beñ umeai erakusten nola ibilli bear zuen eta e... |
beartua dago gurasoa zortzigarren lekuan ume eta mirabeai eragoztera bekaturako bide eta perilletan ibiltzea nola dan arratsetan berandu etxeratzea batez ere emakumeak lagun gaiztoakin biltzea neskatx ta mutillen batzarreak diran etxeetara joatea ezkontzeko itzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik egotea baldin guras... |
beartua dago atzenean gurasoa ume eta mirabeai gauza gaiztoren bat egiten duenean bear dan ateleka edo kastigua ematera ez da asko gurasoa bera gaiztoa ez izatea zerurako baizik kastigatu bear ditu ume ta mirabeen bekatuak heli lege zarreko aita santua bere doai eta bizitzari bakarrik begiratuta zan gizon on bat baña ... |
orra gurasoa nolakoak diran ume ta mirabeai begiratzeko zere gañean dauzkatzun eginbideak andiak dira guziak eta asko esna zaite orain bederik eta jaunaren laguntzarekin egizu alegiña eginbide oei ongi eranzuteko eta jaun berak emago dizu zure nekearen saria edo betiko bizitza amen |
amabigarren itzaldi edo platika |
laugarren aginteari dagokana |
ukitzen dira guraso eta etxeetako buruak laugarren agintenaren kontra egin oi dituen asko bekatu |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
aznekeno itzaldian aditzera eman nituan guraso eta etxeetako buruak ume eta mirabeai begiratzeko dituen eginbideak orain ukitu bear ditugu gai onetan egiten diran bekatuak enzun arretarekin gurasoak |
* * * |
1 begira gurasoa aurdun ez geratzeko saiatu ote zeran dala edariz dala beste modu itsusiakin nola ta zenbat bider bekatu itsusia da au eta emen iruñeko apaiz nagusiari dagoka au barkatzeko eskua buldarik ezpadu bekatariak |
2 begira berariaz aurra galtzeko alegiña egin dezun egin dezagun kontu karga andiak jasoaz geiegi nekatuaz edo edari bizietara oituaz bekatu au barkatzeko eskua iruñeko apaiz nagusiarena da emen egia da beste konfesoreak ere esku bera duela buldaren bidez |
3 begira berariaz ez baña bai ezaguerarekin jarri ote zeran aurra galtzeko perill andian |
4 begira zerekin edo iñudearekin eratzo ote dezun aur jaioperria edo beratxoa itotzeko perill andian au da aurrak itotzeko perilla duan modu gaiztoa eta aienatu bear da etxeetatik ala aditzera ematen digu elizak eta agintzen du esan dakiela gurasoai ez dezeela eratzo onelako aurra berekin ez iñudeakin jauna eta nai du... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.