text
stringlengths
0
20.2k
clama etc
otsegizu etc
azkeneko aldian itzegin nizuen jaunaren legeko zortzigaren agintearen gañean gaur ukitu bear ditugu aginte beraren kontra gertatu oi diran bekatuak asi gaitezen bertatik
* * *
1 begira lenengo lekuan lagun urkoaren batez ere etsaiaren kontra duda edo sospetxai borondatez leku eman diezun zenbat bider aditzen da bear adiña bidegabe eta gauza gaizto larriren baten gañean gauza txit itsusia ezpada ez da duda eta sospetxa ere bekatu larria gizon jakintsuak dioenez alaere lagun urkoa biotzetik a...
2 begira izan ote dezun zure lagun urkoaren kontra juizio gaiztoak egiteko oitura astean edo illean zenbat bider gauza gaiztoa ta larria izan arren ez da juizio gaiztoa sinisteko bear adiña bide bada alaere oitu zaite kristaua lagun urkoen utsegiteai urrikaltasunez begiratzera
3 begira izan ote dezun etsaiaren kontra edozeñ gauza sinisteko oitura zañak ala esaten dizula aitzakiatzat arturik
4 begira zeregan sinistu ote dezun arako atsogaixoarlote ura sorgiña dala aurrak itotzen idi bei ta ardiak iltzeko zorian ipiñi dituala zenbat bider atozea zergatik zararlotea dan sorgiña da eta gazteeder eta apaindua baliz ez da sorgiña jakizu bada kalte geiago datorrela orrelako gazteetatik atso arloteetatik baño eu...
5 begira egotzi ote diozun lagun urkoari ez duan tatxa edo egin ez duan oker andiren bat egin dezagun kontu ezkontzeko itzarekin galdu zinduala esku zikiñak dituala ukalondoa jasotzean trebea dala au egin badezu beartua zaude galdu diozun onra biurtzera
6 begira ezkontzeko itza eman diozunarekin ez ezkontzeagatik egotzi ote diozkatzun ez dituan tatxak edo agertu ixilik egon bear lukeenak beartua zaude onra biurtzera bestela ez dago barkaziorik batzuek eskolamaisu andiak dira neskatx zoroak ezkontzeko itzaren goixoarekin engañatzeko eta gero zoaz aek arrapatzera pu es...
7 begira izan ote dezun lagun urkoaren utsegite txikiak andi eta andiak andiago egiteko oitura onelako bekatuetan erraz erortzen dira gorrotan bizi diranak
8 begira lagun urkoaren obra onak ezin ukatu ditzakezunean alde gaiztora bota dituzun egin dezagun kontu urlia sarritan konfesatzen da aldegiten du lagun gaiztoetatik ezin ukatu dezakezu au eta diozu bai ori orrela da baña zoaz jakitera zer darabillen orrek iduripen utsak dira oriek onelakoak obra onen biotz edo anima...
9 begira lagun urkoaren tatxa eta utsegite isillik daudenak bati bakarrik eta isilik gordetzeko itzaren azpian agertu diozkatzun era onetan isilik gordetzeko itzarekin zabaldu oi dira lagun urkoaren utegiteak sukalde guzietan badakie baña isilik idukitzeko itzarekin
10 begira lagun urkoaren okerrak barreatu ote dituzun esaten dezula zeregan ez dira nik egotzi edo asmatu diozkadanak atozea kristaua bestek gaizki egin badu lagun urkoaren onra eta izen ona beztutzen duala zuk ori bera egin nai dezu zerren bestek makillaz lenengo kolpea eman dion zuk bigarrena eman nai diozu eta au g...
11 begira lagun urkoaren tatxak eta utsegiteak nolanai esan dituzun barreatuak bezala zerren bi edo iruren aurrean aditu dituzun demagun barreatuak dirala eta eztakizu utsegite oriek lagun urkoari gertatzeaz atsegin artzen badezu ori dala bekatu larria gañera eztakizu bi edo iruren aurrean gauza bat aditzea ez dala as...
12 begira iñoiz asi zeran lagun urkoaren kontra erausian eta utzi dezun bukaera onekin baña nagoan isilik arritu etzaiztezten besteak esango du nik agertuko banu dakidan guzia ah mingaiñ madarikatua esazu dakizuna eta ez dezu ainbeste kalte egingo nola egiten dezun itzerdi oriekin
13 begira urrikaltasunaren idurian agertu dezun lagun urkoaren utsegite andiren bat diozula naigabe andi batekin esango dizuet gauza bat zer gertatzen da bada dioe besteak urlia gaixoa erori omen da trampan neskatx on bat zan baña orra atzenean zertan geratu dira aren ibillerak urrikalgarria da atozea zer urrikaltasun...
14 begira izan ote dezun erlijioso edo apaizen kontra nolanai itzegiteko oitura itsusia begira emendik aurrera gai onetan edo itzegizu ongi edo zaude isilik au ongi egiteko gogoan arritzatzu ukitzera noan gauz oek lenengoa munduaren alde guzietan jenderik basatien eta abereen anzekoen artean ere onratu dituela begiram...
15 begira urliarekin egindako utsegiteak kontatu ote diozkatzun lagunen bati gauz andi bat egin bazendu bezala au da lagun urkoari kentzea bi bizitza animarena bata eta bestea bere onra eta izen onarena noiz kalte oek desegingo ditu onelako bekatari nazkagarriak
16 begira ixilik gordetzeko itzaren azpian bestek esan dizkitzun gauza larrionrakoak agertu dituzun zer gauza eta zenbat bider askorentzat ixilik gauzaren bat gorde bear dala esatea da zabal dezeela esatea bezala ozta esaten zate gauz ixilla eztanda egingo ezpadue kontatu bear dieza eren adiskideai ala gertatu izan da...
ez da gatz gutxiagoko ipuia mydas erregearen bizargillearekin gertatua mydasek omen zituan belarri txit andiak baña txit poliki illearekin estaltzen bide zituan eta gauz onen berririk etzuan iñork bizargilleak ekusi ziozkan bizarra kentzeko denboran oartu zan errege eta eriotzaren pena ipiñi zion iñori esaten bazion b...
17 begira lagun urkoari bere mallan zor zaion onra galdu ote diozun esaten diozkatzula bere aurpegira itz desonragarriak bakarrik edo iñoren aurrean zenbat bider batzuek gala egiten due edozeñ gauza aurpegira esateaz eta ez dira oroitzen au dala bekatu itsusiagoa bestela esatea baño
18 begira norbaiti bere aurpegira esan diozkatzun lotsatan utziko duen gauzak edo aurrekoenak edo berena zer gauza eta zenbat bider iñoren aurrean edo bakarrik au ere bekatu itsusia da eta barkazioa eskatu bear du onelako mingaiñ gaiztoa duanak
19 begira etxeko eta auzoetako pakea galerazo dezun zere erausiakin onelakoak luziferren marka berekin darabill eta espiritu santuak dio madarikatua dala onelakoa zerren pakean bizi ziran asko nastuko dituan multos enim turbabit pacem habentes
20 begira aditzen egon ote zeran gustoz lagun urkoaren onra eta izen ona gutxitzen illuntzen edo beztutzen duen gauzak asko dira etsaiaren kontra gaizki itzegiteko oña ematen edo beste gisaren batean laguntzen duenak atsegin artzen due lagun urkoaren izenari utsiki egiteaz eta norbaitek eragotzi nai badu gisa onetan i...
21 begira zure ume eta serbitzariai utzi diezun besteren utsegite eta tatxak kontatzen zenbat bider beartua zaude emendik lagun urkoari etorri zaion kaltea dala bere izen onean dala beste gauzetan desegitera
22 begira gezurra esateko oitura lotsagarria izan dezun badira zenbait ustekabean baizik egiarik esaten ez duenak badira lagun urkoari bere zorakeri eta ibillera gaiztoak laudatzen diozkeenak ederki egiten dezu orain da zure denbora zer esango det lagun urkoa engañatzeko egiten diran laudario itsusiaz baña asko da
* * *
orra nere kristauak jaunaren legeko amar aginteak azaldu dira al dan eran eta argiro aditzera eman dira aginte bakoitzean jaunak debekatzen eta agintzen dizkigun gauzak oek gorde bear ditugu guziok betiko bizitza iritsi nai badegu andiak eta txikiak aberatsak eta beartsuak ez due zori ona iristeko beste biderik ala es...
gure bekatuak kentzen dituan bildots jesus maitagarria paskoetan ongi artzeko erakusaldiak
iru zati edo partetan
lenengoan ipiñi dira lenbiziko komuniorako prestatzen dauden aurrentzakoak bigarrenean ipiñiko dira lenbiziko komunioa egin zuen gazteentzakoak irugarrenean itzegingo da adiñean aurreratuak dauden kristauakin
bigarren zati edo partea
adolescens juxta viam suam etiam cum senuerit non recedet ab ea prov 22
gazteentzako erakusaldiak asitzeko itzaurrea
pazkoa loratutik urrengo igandean
beti gaitzerontz makurtuak izan dira eta dira adanen umeak eta beti munduan gertatu dira asko bekatu baña gaurko egunean dirudianez gañez egin du gaiztakeriak gerraren aitzakian ez da alabaña eriotzen lapurreta eta ibillera lotsagarrien otsa besterik aditzen eta esan diteke jeremiasekin galtzez galdua dago mundua eta ...
lenengo erakusaldia
goizeko jayeraren gañean
lenbiziko komuniorako erakutsi zitzatzun zuri gaztea goizeko jayera edo debozioa baña ez dezu igerri bearbada zeiñ ederra eta balio andikoa dan emendik erraz gerta zitekean zabartzea zu edo nolanai utzitzea jayera au au gerta ez dakizun emendik aurrera aditzera gaur eman nai dizut nolako jayera dan au eta zer ondasuna...
nolakoa dan goizeko jayera ezagutzeko asko dezu gaztea begiratzea astiz edo betaro zer egiten dezun jayera onetan lenengo lekuan egiten dezuna da jauna adoratzea gure juan eta jaungoikoa da gure eta gauza guzien asiera eta iturburua eta bere nai utsez gordetzen digu eman zigun izatea beraren letart probidenzia edo nai...
goizeko jayeran egiten dezun bigarren gauza da jaunari egin dizkigun ontarte edo mesede guzien eskerrak ematea mesedea artzen duanak zor diozka gutxienez bere ongilleari eskerrak eta gogoan iduki bear du egin dion mesedea ongi eta izanik guk degun guzia jaunaren esku ongilleak emana nolako eskerrak ez diozkagu zor orr...
goizeko jayeran egiten dan irugarren gauza da jaunari eskeintzea egun guziko itz pensamentu eta lanak eta oek ongi egiteko lagunza eta grazia berari eskatzea etzerate zerenak baizik jesukristorenak esaten digu s paulok non estis vestri jesukristorenak zeren jaungoikoa dan bezanbat ezerezetik egin ginduan jesukristoren...
goizeko jayeran egiten dan laugarren gauza da gauetik goizerañoko examiña eta orabat egin diteke azkeneko konfesiotik oraindañokoa eskatzen zayo espiritu santuari argia egindako utsegiteak ezagutzeko eta lagunza oen damu egiazkoa sortzeko esaten zayola gisa onetan aloz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doa...
iru gauz oek gogora ekarri ondoan artzen da asmo osoa mandamenturik ez autsitzeko batezere arako sarritan autsi izan degun ura eta gañera ezitzeko eta eskuratzeko gure griña txar nagusia asmo oni ongi eranzuteko artu ditzakezu bitartekotzat birjiña txit santa aingeru begirale edo guardakoa s jose eta zure izeneko sant...
goizeko jayeraren bukaeran egiten dira fede esperanza karidade eta onezko damu edo kontriziozko afektoak gaitzaren eta onaren ezagueran sartzen danetik artu bear du kristauak zerurako bidea fede esperanza eta karidadearen bidez gañera sarritan egin bear du au bera eta eginbide oni erraz eranzuten dio goizeko jayera on...
ekusten dezu gaztea nolakoa dan erakutsi zitzatzun goizeko jayera ekusten dezu zer ondasunak etorri ditezkean emendik jayera onekin adoratzen dezu zure jauna ematen diozkatzu eskerrak egin dizkitzun ontarte eta mesede guziakgatik eskeintzen diozkatzu zure itz pensamentu eta lanak eta eskatzen diozu oek ongi egiteko la...
bigarren erakusaldia
ematen dira mezako sakrifizio izugarriaren berriak eta adirazten da zeñ galdua dagoan asko kristauren sinistea gai onetan
lenbiziko komunioaren prestaeran erakutsi zitzatzun gaztea mezaren entzunbide erraza baña zabartu zera bearbada orduan erakutsi zitzatzuna arretaz egiteko eta beiñ baño geyagotan egon zera mezatan modestia eta begiramentu gutxirekin au gerta ez dakizun aurrera ere eman nai dizkitzut gaur mezako sakrifizio izugarriaren...
§ i
gure jaungoikoa da gauza guzien asiera eta iturburua eta on guziaren emallea eta aintzakotzat ezagutzen degula agertzeko eskeñi bear diozkagu geren doayak munduaren asieratik egin zuen au gure lenbiziko gurasoak eta ezaguera oneko oen umeak lege zarrean siñalatuak zeuden txit sakrifizio asko jaunaren onran eta salomon...
etorri zan munduaren salbatzallea ostegun santu arratsean arkitzen zan gugatik bere bizitza emateko bezperan eta ekusten zuan bukatzen zirala laster leneko sakrifizio guziak eta beraren lege berriak eskatzen zuala sakrifizioren bat orregatik arrats artan bertan leneko sakrifizio guzien lekuan ipiñi zuan mezako sakrifi...
mezako sakrifizioa nondiknai begira dakiola da misterio guziz izugarria au ezagutzeko begira krisiaua nor dan sakrifizio au eskeintzen duana nori eta zer eskeintzen zayon zer aditzera ematen digun sakrifizio onek nor dala uste dezu sakrifizio au eskeintzen duana meza esaten duan apaizak eskeintzen du egia da eta au be...
sakrifizio izugarri au eskeintzen zayo jaunari bebenikbein eman al ditekean onrarik andien eta garayena berari emateko munduaren lenengo denboretatik eskeñi zitzaizkan jaunari doai ofrenda eta sakrifizioak baña doai oek aide batetik jaunak berak emanak ziran eta bestetik jaunaren anditasunari begiraturik etziran bera ...
§ ii
izanik mezako sakrifizioa esan dan bezala misterio añ andi eta miragarria eta izanik adirazi ditudan gauz oek gure siniste eta fedeak erakustea dizkigunak ala ere dirudi kristau askok sinisten ez dituela egia oek edo beintzat obretan agertzen ez duela misterio oni dagokan siniste edo fedea au ezagutzeko begira kristau...
zer gertatzen ote da mezaren aurretik batzuek ez dira etxetik irteten mugonean eta ala irten bearrean ibilliko dira etxeko arazoetan meza utsegiteko perillean besteak bidean egongo dira asteko eleak eta beleak irabiatzen batzuek elizinguruko etxeetan geratzen dira berri biltzen mezaren arduragabe besteak aizearen kont...
baña goazen aurrera baldin mezaurrean au gertatzen bada zer modestia zer jayera edo deboziorekin enzungo due onelakoak meza santa sar zaite kristaua eliza batzuetan zer ekusiko dezu ekusiko dezu gizonak geratzen dirala korupe eta zokoetan eta arzayak platika asitzen badu onelakoak egongo dira erausian aldean daudenak ...
zuek gazteak aldegizue onelako lagun gaiztoetatik oitu zaitezte mugonean etortzera gogora ekartzen dezuela zertara zatozten eta gero egizue lenbiziko komunioaren prestaeran erakutsi zitzatzuena onela ondasun andiak aterako dituzue mezako sakrifiziotik eta uste izan dezakezue iristea betiko bizitza doatsua amen
irugarren erakusaldia
adirazten da lenbiziko komunioaren prestaeran emen aurrai erakusten zaten mezaren enzunbide erraz eta ondasunduna
azkeneko erakusaldian aditzera eman nizkitzuen gazteak mezako sakrifizio izugarriaren berriak eta ondoren ukitu nuan zeñ galdua dagoan asko kristauren sinistea gai onetan uste det arkitzen zeratela ekusten diran modu itsusietatik aldegiteko asmo osoarekin eta jakin nai zendukeela meza enzuteko bide eta modu bat zuentz...
meza enzuteko modua dakarten liburuak asko dira izkuntza bakoitzean batzuek mezan egiten eta esaten diran gauzen berriak ematen ditue besteak meza guzia edo geyena ipintzen due eta guziak dakartzie gauz ederrak baña ez deritzat guretzat txit egokiak dirala modu oek gure artean alabaña batzuek irakurtzen ez dakie eta b...