text stringlengths 0 20.2k |
|---|
emezortzigarren itzaldi edo platika |
baña seigarren eta bederatzigarren aginteen gañean bigarrena |
ukitzen dira bi aginte oen kontra gertatu oi diran bekatuak ez andienak baizik munduak ezertan artzen ez dituanak |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian aditzera eman nuan seigarren eta bederatzeigarren aginteak zer debekatzen agintzen diguen gaur ukituko ditut bi aginte oen kontra gertatu oi diran bekatuak s paulok etzuan nai aragizko lizunkeriak izendatzerik eta santo thomas billanuebak ez omen zuan ukitzen bere sermoietan bekatu mota au guziz itsask... |
* * * |
1 begira kristaua lenengo lekuan izan ote dezun gogorazio gaiztoai leku emateko oitura noizdanik eta egunean edo astean zenbat bider egon oi ziñan atsegiñ artzen gai onetan batzuek dira jakinezak eta beldurtiegiak eta uste due garbitasun edo kastidadearen kontra datozkien gogorazio guziak bekatu dirala eta ekusirik e... |
2 begira gaizki bizitu ziñan urte aetan sarritan joaten ote ziñan festetara eztaietara edo neskatxa mutillen batzarreetara eta azalprintz oneko guziakin atsegin artu naia izan oi zenduan gertatzen da onelakoakin denda eder bat ekusten dabillenarekin gertatu oi dana edo ekusten duan gauz eder guziaren zalea etortzea |
3 begira urliarekin edo sandiarekin egon ote zeran gogorazio gaiztoai leku ematen diezula edo beintzat perill andian au erraz gertatzen da ezkontzitzetan sartuak daudenakiñ gazte elkarganako itsuturik bizi diranakiñ eta era berean neskatx txoraska eta mutill arroak bakarrik erausian luzaro badaude askok ez ditue ezert... |
4 begira zure begiak erabilli ote dituzun zuretzat bekaturako bidea dakarten gauzak ekusten dala bakarrik zaudenean dala senide edo auzokoakin jolasean zabiltzanean zenbat bider mutillakin eta zenbat bider neskatxakin espiritu santuak esaten digu gure leioetatik igotzen dala animaren eriotza ascendit mors per fenestra... |
5 begira berariaz eta luzaro egon ote zeran emakume apainduai begira llilluraturik batez ere goiak salgai ipintzen baditue era onetan dagoana biotzaren aldetik eroria dago zerren bere naiez atsegin txarrai leku emateko perill andian dagoan dabidek bere jauregiko gañean zebillela ekusi zuan uriasen emaztea zabartu zan ... |
6 begira ibilli ote zeran zelatan bekaturako bidea ekarriko dizuen gauzak ekusi naiez zenbat bider badira zenbait ala gizon nola emakume guzia jakin eta ekusi nai duenak eta zer etorri alditeke emendik atsegin gaiztoen gogoa esnatzea eta poztutzea ekuste lotsagarriakin au gerta diteke era askotara eta ez da guzia esan... |
7 begira abereak elkarganatuak dabiltzanean egon ote zeran premia gabe begira gogorazio gaiztoai leku emateko perillean gurasoak ez bidaldu gazteak onelako perilletara oen irudimendua edo imajinazioa beraa dago argizagiaren eran eta ekusten dituen gauz itsusien irudi anz edo imajiñak an ezarriak geratzen zaizte emendi... |
8 begira izan ote dezun itz loi desonestoak aditzen egoteko oitura zeregan poztutzen eta goixatzen zerala edo beintzat artarako perill andian badira zenbait zar gai onetan eskolamaisu andiak demonioak bere ordeko lurrean ipiñiak oek gazteen aurrean kontatzen ditue ipui itsusiak alako gatz eta piperrarekin non gazteak ... |
9 begira izan ote dezun ipui zikiñ eta itz desonestoak esateko oitura begiratu gabe gazteen edo zarren ezkonduen edo ezkongaien mutillen edo neskatxen aurrean esaten dituzun onelako oitura duenak dira zapo puzoitsuen anzekoak oek dabiltzan lekuan uzten due lerde zikiñ puzoiez bete bat eta era berean itz desonestoak es... |
10 begira izan dezun urliari sandiari eta berendiari losentxak esateko oitura atsegin txarretarako sasoian jarri ditezen |
11 begira urliari edo sandiari gaitzerako deia daramaten itz labañak esan diozkatzun zertan dagoan jakin naiez jauna ez nuan ni gauza gaiztorik egiteko asmorik demagun ala dala eta lagun urkoari bekatuaren puzoia prestatzea ez da bekatu izugarria ai dio jesukristok au egiten duanaren zori gaiztokoa |
12 begira urliari edo sandiari bekaturako bidea eman diozun ez itz lotsagarriakin baizik gañtxurituakin aditzera ematen diozula zure gogo gaiztoa onelako itzak perill andiagoa ekarri oi due aziera onekoen artean beste itz lotsagarriak baño |
13 begira laudatu ote dezun zere burua zure anzeko lagunen artean gauz anditzat esaten dituzula onekiñ edo arekiñ egindako bekatuak onela itzegiten duanak egiten ditu iru bekatu bat zerren poztutzen dan gauza gaiztoan bestea zerren enzuten daudeani erakusten dien bekaturako bidea eta irugarrena zeren galtzen dion lagu... |
14 begira laudatu ote dezun arako gazte zoro ura zerren esan oi dan bezala unore onean bizi dan batarekin eta bestearekin jolasten eta bekatu askotan erortzen dala onelako laudatzalleak etsaiaren ordekoak dira eta gazteetan kalte andiak egingo ditue |
15 begira izan ote dezun batarekin eta bestearekin musuka eta laztanka ibiltzeko erraztasuna batzuetan ezkonduakin besteetan ezkongaiakin zenbat denboran illean zenbat bider askok ezditue ezertan artzen gauz oek eta konfesatzen dira bizitza ontzeko asmo oso gabe jauna ez nituan bekatutzat artzen gauz oek ala diozu bañ... |
16 begira gisa orretan ibilli ote zeran zu mutilla mutillakin edo zu neskatxa neskatxakin jauna eta ori ere bekatu da askotan andiagoa zeren lotsa gutxiagorekin egiten eta esaten diran egin eta esan bear ez lirakean gauzak onelako gauzak erraz gerta ditezke gazteen bilduerak diran etxeetan festetan eta eztaietan begir... |
17 begira izan ote dezun arkizen dituzun emakumeai keñada lotsagarriak egiteko oitura zenbat urtean iraun dizu oitura orrek astean edo illean zenbat bider gertatuko ziran modu itsusi oriek badira batzuek añ griña txarrekoak gai onetan non oña ezin jaso duenean ere agertuko duen eren gura gaiztoa esana dago anz azturak... |
18 begira egiñ ote dezun ukiera lotsagarririk dala mutillakin dala neskatxakin dala zere buruarekin zenbat bider |
19 begira oian zurekin etziten dan aurraz baliatu ote zeran gauza debekatuetarako |
20 begira abere edo animaliakin izan ote dan eskuz edo bestela modu itsusiren bat uzten ditut zingiradi onetan arkitu oi diran gañerako bekatu nazkagarriak |
ekusten dezu kristaua zenbat gisatara utsegiten dan garbitasunaren kontra munduak ezertan artzen ez dituan bekatuakin ea bada birtute eder au iristeko bizi zaite ernai aldegizu lagun gaiztoetatik sarritan arritzatzu sakramentuak ea birjiña txit santari izan giozu jaiera andi bat onela gorde dezakezu kastidadearen eder... |
ogeigarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko zazpigarren eta amargarren aginteen gañean |
adirazten da zer debekatzen eta zer agintzen duen |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko aldian ukitu ziran seigarren eta bederatzigarren aginteen kontra gertatu oi diran bekatu munduak ezertan artzen ez dituanak igaro gaitezen oraiñ zazpigarren eta amargarren aginteetara |
jaunaren legeko aginteen artean azkeneko zazpiak biurtzen dira batera eta au da amatzea lagun urkoa geren buruak bezala aginte au zazpien sustraia bezala da eta sustrai au gordetzen duanak gordeko ditu guziak s paulok dionez lagun urkoa biotzetik maite duanak alabaña opa dio zerua eta arako bidean bear eta on izango d... |
lagun urkoen artean lenengo mallan ipiñi zituan jaunak gurasoak eta esan zuan onra ezazu zure aita eta ama luzaro bizi zaitezen zure jaun eta jaungoikoak emango dizun lurraren gañean lagun urkoaren ondasunen artean andiena eta geiago nai duana da bizitza eta jaunak esaten digu bostgarren agintean ez iñor ill non occid... |
* * * |
zazpigarren agintean esaten digu jaunak ez dezu ezer ostuko non furtum facies au egiñ oi da geienetan ixilka eta orregatik esaten da lapurreta baña egiten bada jabeak ekusten duala eta beraren borondatearen kontra orduan bekatu itsusiagoa da edo obeto esateko bekatu bi dira bata zeren artzen dan besteren gauza jabeak ... |
zazpigarren aginteak debekatzen du bigarren lekuan gauzen saldura goieneko prezioa baño geiagoan eta era berean erostura beenekoa baño gutxiagoan baldin legeak ipiñia badauka ongi gauzaren baten prezioa gorde bear da au eta au bera aditzen da kandelan markatu bada prezioa baldin ezpadu gauzak prezio jakiñik saldu eta ... |
zazpigarren aginteak debekatzen du irugarren lekuan neurri eta pisuan tranpa egitea neurrian egin dezagun kontu txikitzen badira ongi betetzen ezpadira beatza potoan sartzen bada apar andia altxerazten bada edo neurria garbitu gabe tortikaz edo liaz betea badago era berean tranpak egiten dira pisuan egin dezagun kontu... |
zazpigarren aginteak debekatzen du laugarren lekuan gauza mota bat beste mota txarrago batekin nastutzea eta saltzea nasketarik ezpaliz bezala nastuko baliz mota obearekin egin dezagun kontu estellako ardoa peraltakoarekin orduan ez du erosleak kalterik estellakotzat ematen badioe baña nastutzea peraltako ardoa sagard... |
zazpigarren aginteak debekatzen du bostgarren lekuan gauza tatxa duna tatxarik ezpalu bezala saltzea egin dezagun kontu urliak nai luke idiuztarri bat bearrerako azkarra eta gogotsua eta zuk ematen diozkatzu idi ustel bi gezurrez betetzen dezula sandiak billatzen du ezna bei on bat umeai eta etxekoai eznea bederik ema... |
zazpigarren eta amargarren aginteak debekatzen due seigarren lekuan usura esaten zaion bekatu itsusia au da epetan gauza emateagatik ematen dan baño zerbait geiago kentzea dala dirutan dala garian artoan edo ganaduetan ezaguera zuzenak berak erakusten du epetan gauza emateagatik ezin kendu ditekeala ezer eta jesukrist... |
atzenean zazpigarren eta amargarren aginteak debekatzen digue besteren izan edo ondasunen kutizia bide onez gauza bat nai izatea ez da bekatu baña bai bidegabe eta modu gaiztoz nai izatea dakuskun oraiñ zer agintzen zakun bi aginte oetan |
* * * |
bi aginte oek beste gauz askoren artean agintzen digue besteren gauza biur dakiola jabeari ez dago bestela zerurako biderik eta au egiteo biotzik ezpada eziñ artu diteke sakramenturik onelako bati agindu zion aita kalataiudek biur zitzala gaizki eramanak eta zijoala gero absoluzioa artzera asko bide zan zor zuana alae... |
ogei ta batgarren itzaldi edo platika |
jaunaren legeko zazpigarren eta amargarren aginteen gañean |
ukitzen dira gertatu oi diran lapurreta batzuek |
alabatua etc |
clama etc |
otsegizu etc |
azkeneko itzaldi edo platikan aditzera eman nuan zer debekatzen eta zer agintzen zakun jaunaren legeko zazpigarren eta amargarren aginteetan gaur ukituko ditut aginte oen kontra gertatu oi diran zenbait lapurreta asi gaitezen bertatik |
* * * |
1 begira lagun urkoaren gauzetatik ezer ostu dezun gai andira igaro zeran edo artarako asmoa zenduan au bekatu larria da eta biurtu bear da ostu dana batzuek urteetan bizi dira lapurretan beartusak dirala aitzakiatzat arturik emendik artuko ditue artoburuak andik balak emendik azak andik beste gauzaren batzuek onelako... |
2 begira ostu ote diezun gurasoai artoa garia edo dirua zenbat eta zertako |
3 begira batean eta bestean zorrak dauzkatzula eta atera zintzakeala bizitu zeran arretarik gabe au lapurretan bizitzea bezala da |
4 begira ordañaren aitzakian geratu ote dituzun edo artu besteren ardia bildotsa olloa edo arraultzak zeregan esaten dezula beste orrenbeste eta geiago galdu zaku guri eta nork orrek baizik eramango zuan atozea eta orrenbesterekin besteren gauza artzen dezu biur zaiozu jabeari bere gauza |
5 begira erriaren sisetan zer ekusirik daukazun egin dezagun kontu urliari edo sandiari zor zitzaiona besteri ematen zaiola au egin badezu eman bear diozu zeretik artzeko dunari |
6 begira askori zegokan karga zuzuen bakoitzari bota diozun edo au egin bearrean batari arindu eta besteari egotzi diozun beartua zaude egindako kalteak desegitera |
7 begira erriaren gauzetan izan dituzun nekeak kargatu diozkatzun zere aua neurri dezula eta begiratu gabe nork jaso bear zituan |
8 begira erriaren onari dagozkan gauzetan mutuaren eran egon zeran itzegiñ bear dana itzegiñ gabe eta kalterik emendik etorri dan beiñ baño geiagotan gertatzen da au naiz errietako naiz apaizen batzarretan ere batzuetan kontra egiteko aurpegirik izan gabez besteetan zerren gauza oker joatean protxu izan lezakean batek... |
9 begira ume eta mirabeai eragiñ dieztetzun lapurretaren batzuek edo zuk agindu gabe egin dituenean ontzat eman dituzun |
10 begira ostutako gauzak gorde diozkatzun norbaiti edo erosi edo saldu dituzun |
11 begira nagusi edo etxekoandreari zerbait ostu diozun eta gutxika gai andira igaro zeran |
12 begira zerbait saltzera bidaldu zaituenean sisatu dezun saldu dezuna jauna ez det bada sisatuko jateko ezpadit ezer ematen etxeko andreak |
13 begira ostu diozun nagusi edo etxekoandreari zerbait esaten dezula nere nekeak soldataz gañera balio du au baño askoz geiago gaizki egin dezu eta onela gaizki eramana biurtu bear dezu jauna etxe artara joan nintzanean ez genduan siñalatu soldata atozea eta ez dizu eman zure mallako mirabeai eman oi zatena bai jauna... |
14 begira zuk mirabea etxean egin diran kalteren batzuek eragotzi zintzakeala eragozteko alegiñarik egin gabe utzi dituzun batzuetan mirabea zabarkeri onegatik geratzen da beartua kalte oek beretik zuzentzera asko degu gaurko |
egin beza bakoitzak alegiña bere utsegiteak desegiteko eta jaunarekin ongi jartzeko bizi gaitezen jaun beraren beldur santuan eta onela iritsiko degu betiko bizitza doatsua amen |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.