text stringlengths 0 20.2k |
|---|
azkeneko aldian itzegin nuan konfesioko sakrameutuak berekin dakartzian ondasun andien gañean baña ondasun oek eskatzen due gure aldetik konfesio ona konfesio on bat egiteko bear dira bost gauza lenengoa examiña biarrena dolorea edo egindako utsegiteen damua irugarrena bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko ... |
konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauza da examina au da egindako utsegite edo bekatuak gogora ekartzea ala erakusten digu trentoko konzilioak (ses 14 c 5) baldin bekatariak arretarik ipintzen ezpadu egin dituan bekatuak gogora ekartzeko nola aitortu edo konfesatuko ditu nola esango du zenbat bider utsegin duan go... |
batzuetan examina egiten da azkeneko konfesiotik oraindaño beste batzuetan aurtasunetik besteetan geroagotik gaur itz egingo det azkeneko konfesiotik oraindañoko examinaren gañean eta aditzera emango det nola au egin dezakezun lenbiziko komunioaren prestaeran ikasi zeuduan moduaz baliatzen zerala asi gaitezen |
§ i |
jarri zaite jaunaren aurrean au da fedearen argiarekin gogora ekartzu begira dagokizula leku guzietan arkitzen dan jaun andia eta ekusten dituala argiro egin dituzun bekatu guziak ni nerau naiz dio gauz orien juez eta testigu ego sum judex et testis (jeremiae 29) adoraezazu begira dagokizun jaun au eman giozkatzu eske... |
egiñik era onetan examiñarako asiera animaren begien aurrean ipiñi itzatzu jaunaren legeko amar aginte edo mandamentuek eta eliz ama santaren bostak begira ispillu onetan nola eta zenbat bider utsegiñ dezun mandamentu bakoitzean asko dira txit zabarrak ispillu oni begiratzeko eta emendik dator onelakoak ez esatea zenb... |
examina ongi egiteko gauza bearra da mandamentu bakoitzean nola eta zenbat bider utsegin degun begiratzea baña ez da asko au baizik begiratu bear diegu beste gauz askori ere au ongi ezagutu dezazun kristaua enzun esatera noana zuri gertatu zatzu seigarren mandamentuaren kontrako bekatu batzuek egitea eta gogora ekartz... |
zuri gertatu zatzu lagun urkoari bekaturako bidea ematea ez da asko gogora ekartzea nola eta zenbat bider au egin dezun baizik begiratu bear dezu zenbat lagun urkori aldi bakoitzean bekaturako bidea eman diezun ez da alabaña berdiñ anima bat iltzea edo iltzeko bidea ipintzea eta lau zortzi edo amar iltzea |
zuk artu zenduan bekaturen batean erortzeko oitura egiñ dezagun kontu birauak lagun urkoari egiteko gurasoaren aginduak ez egiteko gauz andietan ere edanean igarotzeko zere buruarekin edo besterekin ukiera itsusiak egiteko edo itz loi aragizkoak esateko konfesoreak eman zizkitzun sendagai egokiak oitura gaizto ori gar... |
atzenean gurasoak errietako kargudunak eta batzarreetan sartzen diranak begiratu bear due nola eranzun diezan beren egiñbideai |
orra kristaua nola egiñ dezakezun azkeneko konfesiotik oraindañoko examina erraz egiten da au sarritan eta arretarekin konfesatzen danak etxe bat maiz garbitzen bada erraz iunziarekin igarotzen da baña denbora luzean uzten bada garbitu gabe betetzen da amamaz armiarmaz eta autsez eta nekez garbitzen da ongi bizi gaite... |
zortzigarren erakusaldia |
konfesioak berritzearen gañean |
konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauza da examiña au da egindako utsegite edo bekatuak gogora ekartzea batzuetan examiña egiten da azkeneko konfesiotik oraindaño eta onen gañean izan zan azkeneko erakusaldia beste batzuetan egiten da aurtasunetik eta besteetan geroagotik konfesioak berritzeko examiña au egiteko i... |
§ i |
konfesioak berritzea edo berbera dana konfesio jenerala egitea izan diteke eta izan oi da batzuentzat kaltetsua nor ote dira oek oek dira len prestaera onarekiñ konfesioak berriturik bizitza onari jarraitu dioenak batezere berenez beldurtiak badira onelakoak garizuma eta misio bakoitzean leku ematen bazate berotu ta n... |
§ ii |
konfesioak berritzea beste askorentzat da gauza txit ona lenengo lekuan bizimodu edo kargu peril andikoren bat artu bear duanarentzat dala apaizen dala ezkonduen bizimodua bigarrena bizitza berri on bat jayera andiarekin artu nai duanarentzat batezere len askotan bekatu larrietan erori bada ala erakusten du s franzisk... |
§ iii |
konfesioak berritzea da premiazko gauza bekatu larri edo mortalen bat lotsaz konfesatu gabe utzi duanarentzat oen anzekoak dira gauz itsusiren batzuek egiten dituenak bekatu eriozko edo mortalak izango dirala edo izango ote diran barrenak esaten diela |
konfesioak berritzea premiazko gauza da bigarren lekuan baldiñ sayaiu ezpada bat kristauari dagozkan gauzak jakiteko au bera aditu bear da ezpadu batek arretarik bere karguaren eginbideak ezagutzeko onelako asko arkituko da guraso eta errietako kargudunen artean |
konfesioak berritzea premiazkoa da irugarren lekuan baldiñ bekaturako bide eta perill urkoan bizitu bada bat eta utzi zezakeala uzteko biotzik izan ezpadu gazteak zerurako bidea utzirik gaitzeranz kolokatzen asitzen diranean eotzen ditue bekatuaren sareak berentzat eta beste askorentzat eta oek uzteko biotzik ez dan b... |
konfesioak berritzea premiazko gauza da laugarren lekuan baldiñ batek bekatuan erortzeko oitura izan badu eta konfesatu ondoan ura garaitzeko neurri egokiak artu nai izan ezpaditu onelakoak izan oi dira biraugilleak juramentuak nolanai naiz egiaren naiz gezurraren gañean egiten dituenak gurasoai edozeñ lotsagabekeria ... |
konfesioak berritzea premiazko gauza da bostgarren lekuan baldiñ denbora luzean bizitu bada bat lagun urkoaren kontra gorrotoan edo gorrotoaren siñaleak agertzen diozkala gaiztoak izan dira alabaña denbora orretako konfesioak ez nik gorrotorik esango du baña beti egonda prest etsayari txarkeria egiteko era datorrenean... |
konfesioak berritzea premiazko gauza da seigarren lekuan baldiñ besteren gauza jabeari biurtzeko zorrai erantzuteko eta erriari edo lagun urkoai egiñdako kalteak desegiteko arretarik gabe bizitu bada bat besteren gauzak alabaña eta era berean artzekoak eta egiñ zaizkan kalteak deadar egiten due jaunaren aurrean batzue... |
atzenean konfesioak berritzea premiazko gauza da baldiñ bizitu bada bat bere estadu edo karguaren eginbideai erantzuteko zabarkeri andian dala erretorea dala alkatea dala errejidorea bolsero diputadu edo beste erriko batzarreelan sartzen dana |
orra kristaua norentzat dan kaltetsua norentzat txit ona eta norentzat premiazko gauza konfesioak berritzea jaunaren aurrean ongi begira degiogun gure bizitzari zuzendu ditzakun egin ditugun okerrak eta bizi gaitean jaunaren beldur santuan onela iristeko betiko bizitza amen |
bederatzigarren erakusaldia |
adirazten da konfesioak berritzea edo konfesio jenerala ez dala askok uste duen bezeñ neke andiko gauza |
urrena ongi egiten danean ekarri oi dituan ondasunak |
konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauza da examiña au da egindako utsegite eta bekatuak gogora ekartzea batzuetan examina egiten da azkeneko konfesiotik eta onen gañean itzegin det lenago beste batzuetan egiten da aurtasunetik edo geroagotik konfesioak berritzeko premiak eskatzen duan eran eta onetarako modua erak... |
§ i |
nor oroituko da bere denboran egin dituan bekatu guziaz eta nork esan guziak ez da au nere buruarentzat egindako lana onela itz egiten due bekatari batzuek baña osotoro engañatzen dira au zuk argiro ezagutzeko kristaua asko dezu begiratzea zertara zauden beartua gai onetan |
zure bekatuen artean asko eta geyenak dira benialak ona da oek ere aitortzea edo konfesatzea baña ez da premiazko gauza trentoko konzilioak erakusten digun bezala zeren benialen barkazioa konfesioaz kanpora beste era askotara iritsi ditekean eta era onetan asko arintzen da konfesioak berritzeko nekea |
bekatu larri edo eriozkoak alegiñean gogora ekarri bear dituzu eta zere biotzean arkitzen dituzun eran aitortu edo esan bear dituzu ala erakusten digu trentoko konzilioak (ses 14 cap 5 de paenit) emendik atera ezazu kristaua konfesioak berritzea edo konfesio jenerala egitea askoz errazago dala bekatuaz oroitzeko burur... |
bekatu larri edo mortalak aitortu bear dira beren zenbatezkoarekin alegiñean esan nai det ez dala asko esatea egiñ det bekatu onelako mandamenturen kontra baizik esan bear da egiñ det bekatu mandamentu onen kontra onenbeste bider gogo edo pensamentu utsez onenbeste bider obraz gisa onetan edo artan onetarako gauza bea... |
askotan gertatzen da bekataria ez oroitzea zenbat bider erori dan mandamenturen batean zeren denbora luzean bizitu zan gaizki mandamentu aren kontra eta nola oroituko da zenbat bider erori zan gogoz edo pensamentuz zenbat bider itzez zenbat bider obraz zenbat bider zabarkeriaz eta zenbat bider jakiñ bear ziran gauzak ... |
jauna dio oraiñ urliak ni oroitzen naiz noizbait mandamentu batean gaizki bizitu nintzala baña eziñ gogora zat zenbat denboran iraun zuan nere bizitza gaiztoak atozea eta etzera oroitzen denbora ori luzea edo laburra izan zan oroitzen naiz jauna igaro nuala denbora puskaren bat bizitza gaiztoan baña eziñ esan dezaket ... |
ekusten dezu bekataria konfesioak berritzea edo konfesio jenerala egitea ez dala askok uste duen bezeñ neke andia ekusten dezu buru gutxi daukanak errazago egiñ dezakeala zeren egindako bekatuen erdiak edo geyago osotoro aztu zaizkan utzi itzatzu bada aitzakiak eta egizu zerurako bazera nai ta nai ez egiñ bearrean zau... |
§ ii |
ondasun oen artean lenengoa da ezagutzea bekatariak zeñ eskergabea izan dan bere jaun eta aita onarentzat ekusten du egiñ zuala aita onek zerurako eta adanen bekatuarekiñ galdu zuala arako esku guzia ekusten du utsegite au desegiteko aita zerukoak bidaldu zuala lurrera bere seme bakarra seme au egiñ zala gizon eta ber... |
bigarren ondasuna da bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo sendoak artzea gertatzen da konfesioak berritzen dituan bekatariarekin gazte jokalari batekin erreñu onetan gertatu zana etxe aberats bateko semeak ederretsi zion jokoari jokatu oi zuan txartelez mayean dirurik ipiñi gabe aitak geyegi nai zion ... |
irugarren ondasuna da bekataria askotan geratzea barrengo alaitasun eta poz andi batekiñ uztendu alabaña lertzeko zorian zedukan bekatuen karga astuna ala zion batek konfesio jenerala egiñ ondoan «deritzat zion neregandik bota dedala karga bat eziñ irozo nuana eta lertzeko zorian nendukana berrogei ta amar urteren den... |
atzenean aita zerukoak berriro artzen du onelako bekataria bere semetzat apaintzen du bere semeari dagozkan soñeko eta doai ederrakiñ ebanjelioko seme ondatzallea bezala eta zeruko aingeruak egiten due festa andi bat au guzia aditzera emana utzi zuan jesukristok berak |
aditzen dezu au guzia konfesioak berritzeko premian zauden bekataria etzaitezela bada izan sorra eta gorra zoaz zere aita onagana txit ongi eta gozotoro artuko zaitu aztuko da zure eskergabekeriaz eta zu nor bazera emango dizu betiko bizitza amen |
amargarren erakusaldia |
1 adirazten da lenengo lekuan konfesio ona egiteko zeñ gauza bearra dan bekatuen damua |
2 zer doai edo kondizio eskatzen dituan damu onek |
itzegin dizut kristaua konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauzaren edo examinaren gañean bigarrena da egindako utsegite edo bekatuen damua eta au izango da urrengo iru erakusaldietarako gaya gaur aditzera emango dizut konfesio ona egiteko zeñ gauza bearra dan bekatuen damua urrena zer doai edo kondizio eskatzen dit... |
§ i |
gizonak bekatuari biotzean leku ematen dionean utzitzen du bere jaun eta jaungoikoa eta ipintzen du biotza emengo gauza debekatuetan eta jaunari egiten dion bidegabearen barkazioa iristeko gauza bearra da kentzea biotza emengo gauza debekatuetatik eta ipintzea dagokan lekuan edo jaunagan orregatik esaten digu berak bi... |
munduaren lenengo denboretan etzan konfesioko sakramenturik eta onezko damu edo kontrizio osoarekin bazik etzan arkitzen bekatariarentzat barkaziorik zer gertatu zan amilka joan zan gizona bekatuaren bideetan ainbesteraño non damutu zitzayon jaunari gizona egin zualako eta noe eta bere etxekoak ez beste guziak osotoro... |
esan det onezko damu edo kontrizio osoa baño zerbait gutxiagorekin barkatzen dituala bekatuak konfesioko sakramentuak ala erakusten digu trentoko konzilioak (ses 14 cap 4 de paenit) ez ordea damurik gabe au da fedeko gauza (vide trident ibidem) beraz kristaua konfesio ona egiteko eta bekatuen barkazioa iristeko gauza ... |
§ ii |
doai edo kondizio oek dira lau lenengoa da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea askotan bekariak sortzen du bere bekatuen damua bere ibillera eta bizitza lotsagarriak ekarri diozkan emengo kalteakgatik badabill urlia poz andiarekin bekatuaren bideetan eta uste du iritsiko duala era onen bat kuturtzen da jaunaren lege ... |
konfesio ona egiteko bear dan damuaren bigarren doai edo kondizioa da barrendik edo biotzetik jayoa izatea ez da asko auaz esatea damu det jauna damu det ez da asko bularrari kolpe andiak ematea ere baizik biotz osoz damutu bear zayo bekatariari jaunaren kontra egin dituan bekatuaz biur zaitezte nigana biotz guzitik u... |
konfesio ona egiteko bear dan damuaren irugarren doaya da bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana izatea berez ez da premiazko gauza damu au bekatu benialetara zabaltzea baña sakramentuaren ondasunak naroro edo ugari artzeko ala egiñ bear degu alegiñean gañera bekatu benialak baizik aitortzen ezpadira orduan ... |
konfesio ona egiteko bear dan damuaren laugarren doaya da kalte eta gaitz guzien gañetikakoa izatea esan nai det alako eran eta añ benaz damutu bear zayo bekatariari jaunari egiñ diozkan bidegabeaz non nayago lukean edozeñ kalte eta gaitz gertatu balitzayo ezen ez bekatuan erortzea era onetan prest arkitzen zan s paul... |
aditu dezu kristaua zer eta nolako doayak eskatzen dituan konfesio ona egiteko beardan damuak eta au gutxienez saya zaite bada damu egiazkoa sortzera sarritan eta batezere konfesatzeko prestatzen zeranean egiñ dezagun guziok alegiña gure jaunaren lege santa gordetzeko eta iristeko betiko bizitza amen |
amaikagarren erakusaldia |
1 adirazten da lenengo lekuan zer dan beldurrezko damu edo atrizioa |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.