text
stringlengths
0
20.2k
11 begira zure etsaiaren onaz naigabetu ote zeran eta zenbat bider norinai gogora etorri dagikeo zerbait etsaiaren onaren berriak aditzean baña biotza jasotzen badu jaunagana esaten dioa jauna urlia oni opa diot zerua eta arako bidean on izango duan guzia orduan ez dago bekaturik
12 begira izan ote dezun lagun urkoari birauak botatzeko oiturarik zenbat denboran astean edo illean zenbat bider biotzetik edo bestela
13 begira len diosala egiten zenien etsaiai ukatu diezun aserratu ziñan ezkero edo oek diosala eginda eranzun gabe utzi dituzun edo muzinka egin diezun modu oek adirazten due zure barrunbean daukazun erra edo otin gaiztoa
14 begira zere buruari opa izan diozun eriotza zeren naigabe edo gurutzeren batzuek ekusi bear izan dituzun zeruko bizitza doatsuaren egarriarekin lenbait len ara nai izatea ez da bekatu nai nuke lurrezko nere etxe au desegiña ekustea eta jesusekin egotea zion s pablok cupio disolvi et esse cum chto baña gutxik due on...
15 begira ibilli ote zeran borroka edo makilka zere buruari edo besteri kalte andia egiteko eran
16 begira jan edo edan dezun kalte andia zere buruari egiteko edo ezaguera galtzeko perillarekin asko da au gazteentzat zarrak egon bitez konfesorearekin eta erakutsiko die onek bear dan guzia goazen oraiñ eriotzaren gañean zerbait esatera
§ ii
oroi zaite zure azkenkiaz edo geroeneko ekuskizunaz eta ez dezu beñere bekaturik egingo esaten digu espiritu santuak demorare novissima tua et in aeternum non peccabis geroeneko ekuskizun oen artean ienengoa da eriotza eta oni dagozkan egia zenbait enzun kristaua
bagabiltza nere kristaua munduko deserri onetan gerokoaz aztuak baña fedeko gauza da il bearrak gerala erabakia dago gizonarentzat beñ iltzea dio s pablok statutum est hominibus semel mori (ad heb 9) bizi zitekean gizona bera nor izatera eritasun eta eriotzaren kezka eta beldur bage ipiñi zuan alahaña jaunak paradisua...
il bearra zera kristaua baña noiz ez dakizu asko iltzen dira aurdenboran asko gaste dirala eta adiñik onenean eta beste asko zartu ezkero guk dakiguna da ipiñi diozkala jaunak bakoitzaren bizitzari bere mugak eta ezin oetatik igaro gaitezkeala jauna laburrak dira gizonaren egunak ipiñi diozkatzu ezin igaroko diran mug...
il bearra zera baña non ori eztakizu batzuek iltzen dira beren etxe eta oyan besteak itsasoan batzuek errian besteak erbestean batzuek gerran besteak pakezko denboran baña non ilko geran ez jakitea da gutxiena esan nai duan gauza non nai il gaitezela zori onekoak izango gera prestaera onarekin arkitzen bagera
il bearrak gera baña nola ilko ote gera eztakigu ori ere batzuek iltzen dira arturik sakramentuak besteak sakramentu gabe batzuek jaunaren grazian geyenak bekatuan judas patriarkaren bi seme il ziran eren buruakin atsegin lizunean ari zirala sararen zazpi senar demonioak urkatu zituan aren gelara sartzeko denboran zer...
il bearrak gera beraz nere kristaua eta eztakigu noiz non eta nola ilko geran baña badakizkigu bi gauza guretzat izugarriak oek dira beñ bakarrik il bearra eta txit garratz eta samiña izatea eriotza bekatariarentzat il bearrak eta bein bakarrik au da gauza bat gau ta egun kezkaz beterik iduki bear gidukeana ongi edo g...
eriotzaren gañean dakigun beste egia izugarria da txit garratz eta samina dala bekatariarentzat ozta igerritzen du bekatariak iltzera dijoala bereala asaldatzen due bere bekatuak eta esan dezake dabidek ziona ezin konta al bekatuk inguratu naue atxitu naue nere gaiztakeriak (psalm 39) ekusiko du asko bekatu egin eta e...
zer ote da oraiñ nere kristaua guk egin bear deguna zer ezpada jaunak ematen digun denboraz baliatzea gure bizitza zuzentzeko eta aurrera jauna benaz serbitzeko au guk egiten badegu berak lagunduko digu azkeneko gure orduan justua noiz nai eta nolanai datorrela eriotza joango da betiko atsegin eta kontentuen artera es...
bederatziurren onen seigarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platikan bezala
konfesio onaren prestaera da bederatziurren onetako gure egiteko andia bi gauza eskatzen ditu prestaera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik konfesio gaiztoak egin dituanak alabaña berritu bear ditu oek eta ezin ong...
§ i
begira degiegun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras eskatu degiogun onetarako espiritu santuari bere lagunza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emaillea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko zoaz oraiñ kristaua jaunaren legeko bostgarren aginte edo mandamentura
1 mandamentu onetan jaunak esaten digu ez dezu iñor ilko non occides eta dotrinan esaten degu bostgarrena ez iñor iltzea mandamentu onetan ez digu debekatzen jaunak idiak beyak eta gizonaz kanpora diran beste gauzak iltzea baña idi bei eta abereakin ere gogortasun geyegi erakustea ez da ongi dirudian gauza eta bekatu ...
2 begira zerbait gertatu ote zatzun aurraren batayoari eta purgategiko animai dagozten gauzetan gazteai ez diet gai onetan ezer geyago esan nai eta zarrak egon ditezke konfesorearekin
3 begira lagun urkoren bati eman ote diozun bekaturako bidea edo itzez edo keñuz edo bestela zenbat bider zenbati eta oek aideak edo ezkonduak ziran au da eskandaloa izendatzen dan bekatua gauz izugarria da batek bere anima betiko galdunai izatea baña berea galtzea gutxi baliz bezala lagun urkoenak ere galdu nai izate...
4 begira izan ote dezun itz desonestoak esateko eta keñada lotsagarriak egiteko oitura itsusia zenbat denboran eta astean edo illean gutxi gora bera zenbat bider badira batzuek añ zikiñak itzegitean non zein gazterik bidaldu ditequan aek dauden tokira gurasoak onelako morroi edo neskame bat asko da etxeko gazte guziak...
5 begira mutillak mutillakin edo neskatxakin egin dituzuen itzegite edo modu itsusiren batzuek zenbat bider eta nolako lagunakin esan nai det aideakin edo atzeakin
6 begira lagun urkoari bekaturako bidea emateko eran egon edo ibilli ote zeran etxean edo kanpoan au erraz gerta diteke igeri dabiltzala mutillak nork nai ekusi ditzakean lekuan edo emakumeak gobada jotzeko jartzen badira gizonezkoen aurrean onestidadeak debekatzen duan moduan era berean baldin emakumeak badabiltza gi...
7 begira urliaren edo sandiaren ixilmandatuak egin dituzun dakizula aen artean ez dala gauz onik edo iduki dituzun zere etxean ixilik nai duen eran
8 begira lagundu ote diozun iñori gauza gaiztoren batean egin dezagun kontu etxeko seme edo alabari artoa edo garia ateratzen edo saltzen badira batzuek batari eta besteari kezkarik gabe erosten diezanak artoa eta garia batezere aetan artzekorik badue dakiela etxetik edo auzoko sorotik edo amarrenetik ostu duela
9 begira eman ote diozun iñori orditzeko biderik
10 begira orditzeko perill edo zorian daudenai eman ote diezun edaria asko da au gazteentzat zarrak egon ditezke konfesorearekin eta onek erakutsiko die zer eta nola egin bear duen goazen orain ekustera zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat illondoko kontuak ematea edo bakoitzaren juizioa esaten zayona
§ ii
erabakia dago gizonarentzat beñ iltzea eta kontuak ematea dio s pablok statutum est hominibus semel mori et post hoc judicium (ad heb 9) egia au sinisten degu katoliko guziok baña gutxi dira ongi begiratzen duenak zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat ordu ura zuk nere kristaua idiki itzatzu animaren begiak eta fe...
usterik gutxiena degunean etorriko da arako egun ikaragarri ura zeñean igaroko geran denboratik betiraunde edo eternidadera orduan utziko dezu gorputz ori arren bazkatzat utziko dituzu betiko emengo jolas atsegin adiskidetasun eta gauza guziak eta irtengo da zure anima bakarrik arkituko da bakardade izugarri batean be...
asiko da etsaya zu salatzen eta gure esaeran deadar egingo du bekatari au oitu zan birau eta juramentuak egitera nolanai ez du gurasoen agindurik egin eta bildu izan da lagun gaiztoakin eta egin ditu ezin konta al bekatu onen begiak bazkatzen ziran bekaturako perilla dakarten gauzetan onen belarriak prest zeuden itz l...
estutasun onetan norganonz itzuliko zera aingeru guardakoagana baña au bera izango da zure bigarren salatzallea egin det nik esango du aingeru guardakoak egin det nik ainbeste alegiña galerazteko bekatari oni bekaturako bide etxe eta lagunetara joatea baña ez du aditu nere esanik asko gauz on gogora ekarri diozkat nol...
nork esan eta nork ezagutu ere nola arkituko dan zure anima gaixoa salaketa oen artean dakusanean bere burua eta zer izango da asitzen danean jauna bera zure bizitz eta barrengo zoko guziai begiratzen jaun au da jesus jaungoiko ta gizon egiazkoa mundu guziari kontuak artzeko eta dagokan saria emateko bere aitak esku g...
begiraturik gisa onetan zure bizitza guziari itzegingo dizu juez zuzenaserrearen eran oraindaño isilik egon naiz esango dizu isayasen autik aditzera emana daukan bezala tacui baña etorri da itzegiteko ordua itzegingo det neke eta oñazeak estura andien artean daukeen baten eran sicut parturiens loquar (isaiae 42) nik e...
nola arkituko zera eta gera nere kristaua ateleka eta kargu oek jesusen autik aditzean zer egingo dezu estutasun onetan begiratuko dezu alde guzietara zuzaz urrikaldutzen danik agertzen ote dan baña nor urrikalduko da zuzaz ez da urrikalduko aingeru guardakoa zeren beraren alegiñak ezertan artu ez dituzun ez da urrika...
zuk eskergabea esango dizu zuk ez dezu baliatu nai izan nere urrikimentu eta ontasunaz eta oraiñ aldealdetik zure gañera eroriko da nere aserrea nunc de propinquo effundam iram meam super te (ezech c 7) ez dituzu nai izan nik zuretzat prestatu nituan ontarte eta bendizioak eta betibetiko iges egingo due zugandik nolui...
ekusten edo aditzen dezu kristaua zeñ izugarria izango dan illondoko kontuen ematea beka tariarentzat sinisten degu au eta alaere bizitu gera gerokoaz aztuak eta utzirik gure ait ona eta beraren aginteak autsitzen ditugula kezkarik gabe ez ote gera oraiñ bederik zentzatuko eta zer ote da guk egin bear deguna illondoko...
bederatziurren onen zazpigarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platikan bezala
konfesio onaren prestaera da bederatziurren onetako gure lan andia bi gauza eskatzen ditu prestaera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik konfesio gaiztoak egin dituanak alabaña berritu bear ditu oek eta ezin ongi b...
§ i
begira degiegun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras eskatu degiogun onetarako espiritu santuari bere lagunza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emaillea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko zoaz orain kristaua jaunaren legeko seigarren eta bederatzigarren mandament...
1 jaunaren legeko seigarren mandamentuak dio aragizko bekaturik ez egitea izan dira eta badira hereje batzuek ezkonduakiko bekatua bakarrik debekatua izatea nai lukeenak baña gure siniste edo fedeak erakusten digu debekatuak dirala ezkonzaz osterontzeko atsegin lotsagarriak izan dira eta badira uste duenak gogo eta bi...
2 begira izan ote dezun garbitasun edo kastidadearen kontrako gogorazioai oartu ezkero leku emateko oartzen zeranean bereala alegiña egiten badezu gogoa gauz onetara aldatzeko jaunagana biotza altxatzeko edo birjiña txit santari erregutzeko ez dezu bekaturik batere asma al ditezkean gogoraziorik itsusienak inguratuko ...
3 begira len gertatutako bekaturen bat gogora etorrita egon ote zeran zeregan poztutzen zerala zenbat bider
4 begira len egindako bekaturen bat gogoan daukazula egon ote zeran atsegin artzen orduan bertan gaiztakeri artan bazenbiltza bezala zenbat bider
5 begira urlia edo sandia gogora ekarririk zeregan igaro dezun arekin bekaturen bat egiteko naya esaten dezula zeregan ark nai balu aserratuko ezpaliz edo bestela bidea emango balit beartuko banindu
6 begira gogorazio gaiztoak eta bearbada ondoren gorputzaren suak etorririk oartu ezkero egon ote zeran zabarturik edo aek ayenatzeko arretarik ipiñi gabe zenbat bider diot oartu ezkero zeren oartu zaitezen bitartean ez dago bekaturik
7 begira gaizki bizitu ziñan denbora artan sarritan joaten ziñan festara eztayetara auzerrietara edo neskatxak eta mutillak biltzen ziran lekuetara eta zenbat ekusten zinduan beste ainbesterekin atsegin gaiztoetan ibillinaya etorri oi zitzun onelakoakin gertatzen da denda eder bat ekusten dabillenari gertatu oi zayona...
8 begira urliarekin edo sandiarekin egon ote zeran dakizula arekin egotea bakarrik zuretzat dala gogorazio gaiztoai leku emateko perill andia
9 begira zure begiak erabilli ote dituzun bekaturako bidea dakarten gauzak ekusten dala bakarrik zaudenean dala zere senide edo beste lagunakin zenbat bider mutillakin eta zenbat bider neskatxakin
10 begira gazte apainduai berariaz eta luzaro begiratzen egon zeran era onetan llilluraturik eta txoraturik dagoana perill andian jartzen da gogorazio gaiztoai leku emateko orregatik esaten digu espiritu santuak emakume apainduagandik ken begiak averte faciem tuam a muliere compta (eccli 9) eta gizonezkoentzat espirit...
11 begira zelatan ibilli ote zeran ekusi bear ez lirakean gauzak ekusi nayez zenbat bider badira gizonezko batzuek añ marisak eta guzia ekusi nai duenak non zelatatzen dituen emakumeak jantzitzen eta eranzitzen diranean gobada jotzera dijoazenean eta arbola gañetan dabiltzanean ez da gutxiago gertatuko emakumeakin
12 begira abereak elkarganatuak dabiltzanean premia gabe egon ote zeran begiratzen gogorazio gaiztoai leku emateko perillean zenbat bider gurasoak ez ditzatzuela bidaldu gazteak onelako perilletara
13 begira izan ote dezun ipui zikiñak batezere gazteen aurrean esateko oitura zenbat urtean astean edo illean zenbat bider badira zar batzuek gazteai gaiztakeria erakusteko maisu andiak satanasek bere ordekotzat errietan ipiñirik dauzkanak oek beren ipuyakin idikitzen diezteza gazte zoroai begiak gaitzerako eta emendi...
14 begira izan ote dezun batari eta besteari bekaturako bidea emateko oitura zertan dagoan jakiteko jauna ez nuan gauza gaiztoa egiteko asmorik baizik jakin nai nuan bastearen gogoko berri ah madarikatua eta ez dezu ekusten au dala lagun urkoari animako puzoya ematea
15 begira urila edo sandiari bekaturako bidea eman ote diozun ez argiro eta itz lotsagarriakin baizik gañetik ederki txurituakin aditzera ematen diozula zure gogo gaiztoa onelako itz gañtxurituak kalte geyago egiten due aziera ona duenen artean
16 begira zere burua laudatu ote dezun lagun artean esaten dituzula onekin edo arekin egindako bekatuak onelakoak gutxienez egiten ditu iru bekatu lenengoa zeren poztutzen dan gauza gaiztoaz bigarrena zeren lagunai erakusten dien bekaturako bidea irugarrena zeren galtzen duan lagun urkoaren izen edo fama ark uste du i...
17 begira izan ote dezun aragizko izenak esateko oitura zenbat denboran astean edo illean zenbat bider bada zapomota bat dabillen lekuan lerdearekin puzoya uzten duana ala dira onelako oitura itsusia duenak beren puzoya zabaltzen due etxeetan bideetan soroetan eta alde guzietan españako errege felipe bigarrenak agindu...
18 begira egon ote zeran itz loi desonestoak aditzen aldegin zentzakeala eta ezin aldegin bazentzakean kopeta beltz ipiñi dezun au egin bearrean farraz bazaude esaten diran gauz itsusiak aditzen begira daudenak usteko due agradatzen zaitzula itzegite aek
19 begira izan ote dezun batarekin eta bestearekin musuka eta laztanga ibiltzeko griña txarra ala ezkonduakin nola ezkongayakin zenbat denboran eta astean edo illean zenbat bider
20 begira orrelako ibillerak izan diran mutillen edo neskatxan artean esan nai det mutillak mutillakin eta neskatxak neskatxakin
21 begira izan dezun oitura keñada itsusiak egiteko zenbat denboran eta illean zenbat bider ala ezkonduai nola ezkongaiai
22 begira izan ote dezun ukitze itsusiak egiteko dala zere buruarekin dala besterekin mutillak mutillakin eta neskatxak neskatxakin edo abereakin asko da bada ez ditut ukitu nai gañerako gauza nazkagarriak goazen oraiñ munduaren azkenkontuetako egun andiaren gañean zerbait esatera
§ ii
gizonak iltzen dan unean bertan ematen ditu bere bizitza guziko kontuak eta au da bakoitzaren juizioa onen gañean itzegin nuan azkeneko aldian baña etorriko da beste egun andi bat zeñean aingeruak eta gizon guziak leku batera bilduko diran mundu guziaren aurrean kontuak ematera au da munduaren azkenkontuen egun andia ...
gure salbatzalle jesus maitagarriak itzegin zien apostoluai munduaren azkeneko egun andiaren gañean eta s pedrok santiagok s juan eta s andresek galdetu zioen noiz gertatuko ziran esan zituan gauz aek eranzun zien zeñ egun eta zer orduz gertatuko ziran etziakiala iñork ez eta zeruko aingeruak ere (marc 13) beraz badak...
baña zertako da egun andi au baldin gizonak illondoan bereala ematen baditu bere bizitza guziko kontuak asko gauzatarako lenengo lekuan ekusi dedin nolako jakiundearekin gobernatu duan jaunak mundua ekusten ditugu munduan gauz oker asko ekusten ditugu batzuetan onak neke eta naigabe andien azpian eta gaiztoak eraz eta...