text
stringlengths
0
20.2k
2 begira denbora artatik oraindaño zenbat bider geratu zeran mezarik enzun gabe enzun bear zan egunetan eta enzun zentzakeala ezin enzun dezakeanak ez du onetan bekaturik baña gauz ona da orduan obra onen batzuek egitea mezaren lekuan
3 begira meza enzun gabe geratzeko perillean jarri ote zeran dala mugonean etxetik irten gabez dala bidean erausian egonaz zenbat bider asko eliz atarian egoten dira izketan eta meza asia izan arren arretarik ez due ipinizen elizan sartzeko
4 begira meza enzun gabe joan ote zeran beste erriren batera barrenak esaten dizula etzerala ara joango meza enzuteko denboran jauna beartua nengoan joatera eta errian meza enzuten geratu baninz kalte andia etorriko zitzayen gurasoai kalte andia etortzeko perilla danean ez da bekatu kanpora joatea meza utsegingo baliz...
5 begira meza enzun izan dezun modestiarekin eta zertan zauden oartua zaudela jauna batzuetan mezako denboran inguratzen eta nekatzen naue gogorazio gaiztoak bekatu ote da au ez baldin arretarekin sayatzen bazera zeregandik ayenatzeko gogorazio oriek lenbiziko komunioko liburuak asko lagunduko dizu meza ongi enzuten j...
6 begira bizitu ote zeran meza nagusi errosario bezpera eta jaunaren itzagandik igesi zere alperkeriaz ez det esan nai gauz oetako bakoitza utzitzea dala berez bekatu larri edo mortala baña gauz oetan ardurarik ez duana batezere gaztea laster bekatuz beteko da
7 begira enzungabe utzi ote dezun mezaren parte edo puskaren bat zer eta zenbat bider epistola bukatu artekoa eta era berean apaiza komulgatzen danetik mezaren bukaerañokoa utzitzea ez da bekatu larria askoren iritzian baldin gañerakoa enzuten bada ongi
8 begira jai osoetan lan debekaturik egin ote dezun premia estu gabe zer lan zenbat denboran zenbat bider
9 begira astegunean egin zintzakean lanak igandean edo jai osoan egiteko asmoarekin utzi dituzun jauna ez dit etxekoandreak utzi nai astegun eta jai erdietan nere abarka eta soñeko zarrak adabatzen eta zer nai du nik egitea era badezu zoaz beste etxeren batera eta ezpada onetarako erarik egon zaite konfesorearekin nag...
10 begira aragirik jan dezun jatea debekatua dagoan egunetan edo buldarekin jan ditekeanean otordu batean jan dezun aragia eta arraya aragia jan arren ez da debekatzen oliogauzak jatea otordu artan baizik debekatzen dana da aragia eta arraya otordu batean jatea
11 begira urte oroko konfesio ta komunioa egingabe geratu zeran gaiztakeriaz edo nagitasunez badira zenbait guraso zazpi zortzi eta bederatzi urte dituen aurrak bidaltzen ez dituenak ez meza enzutera ez konfesatzera eta berak etortzen ote dira asko dira galde oek gazteentzat baña zarrak guraso nagusi eta etxekoandreak...
§ ii
aditu zenduan kristaua azkeneko aldian nola gure lenbiziko gurasoak autsi zuen paradisuan jaunaren aginte edo mandamentua jaten zuela ango arbola baten fruta debekatua aditu zenduan gañera zeñ era negargarrian geratu ziran adan eta eba eta aekin batean gu guziok bota zituan jaunak betiko paradisutik eta geratu ziran j...
bazetozen eta bazijoazen mendeak edo denborak mendeen ondoren eta oska zegozkan jaunari patriarkak profetak eta anima onak bidal zezala agindu zuan salbatzallea esna ezazu jauna esaten zion dabidek zure esku guzialdun ori eta atoz excita potentiam tuam et veni (psalm 79) bidal ezazue zeruak deadar egiten zuan isayasek...
lenengoan otsegiten dio salbatzalleari era onetan o sapientia o aita betikoaren jakiundea aitaren adimentutik betiraundean sortu edo jayo ziñana eta betikotasunetik betikotasuneraño gauza guziak argiro ekusten eta sendoro baña denbora berean gozotoro prestatzen dituzuna atoz betiko bizitzaren bide ederra guri erakuste...
bigarren kantan esaten dio o adonai edo nere jauna israeltarren giaria moisesi lar erazekiaren garrean agertu zintzaizkana eta sinaiko mendian legea eman zeniona atoz zure beso indartsu ori zabaldurik atoz gure erospen edo redenzioko obra andia egitera veni ad redimendum nos in brachio extento
irugarren kantan esaten dio o radix jese edo jeseren sustray edo erroa dabiden odoleko alsuma ederra zu zera jende guziai zerurako bidea erakusteko zauden siñalea qui stas in signum populorum arriturik geratuko dira zu ekustean erregeak eta jende guziak gurtuko zaizkitzu edo adoratuko zaitue ta eskeñiko diskitzue bere...
laugarren kantatxoan esaten dio o clavis david et szeptrum domus israel o dabiden giltza eta israelko etxearen urrezko zigorra jesus da zeruko ateak munduari idiki edo zabaldu ziozkan giltza dabiden odoletik jayoa orregatik deitzen zayo dabiden giltza jesus da gañera bere elizan edo fedunen bilkuyan errege guzien erre...
bostgarren kantatxoan dio o oriens o aitaren betiko argiagandik jayotzen zeran argitasuna o birtute guzien eguzkia atoz eta argi itzatzu eriotzaren gau illunean dautzanak veni et illumina sedentes in tenebris et umbra mortis
seigarren kantan esaten dio o rex gentium o jende guzien erregea egarri andiarekin guziak ekusi nai zaituena israeltarrakin eta beste jende guziakin eliza bat egiten dezun eskiñarri miragarria atoz atera ezazu bekatuaren mendetik lur pixka batekin moldatu zenduan gizona veni et salva hominem quem de limo formasti
azkeneko kantan esaten dio o emmanuel izen au ematen dio isayas profetak salbatzalleari eta esan nai du jaungoikoa gurekin o manuel gure errege eta legeemaillea jende guzien uste eta esperanza ta salbatzallea expectatio gentium et salvator earum atoz gure jaun eta jaungoikoa bekatutik eta animaren eriotzatik gu aterat...
orra nola oska egon zitzaizkan jaunari patriarkak profetak eta anima onak etorri zedin lenbait len gizon galdua zerurako bidean ipintzera erregu oekin urrikaldu zan jauna guzaz eta lau milla urte edo geyagoren buruan erabaki zuan munduaren salbatzallea bertatik bidaltzea dakuskun oraiñ zer gure alde egin zuan trinidad...
§ iii
aita zerukoak gure erospen edo redenzioko obra andia asitzeko bidaldu zion birjiña txit santari s gabriel aingerua eta aditzera eman zion argan espiritu santuaren obraz gertatuko zan misterio arrigarria eta orra zer gisatan aita betikoaren ontasun baztergabeak prestatu zuan gugatik bere seme bakarra emateko bidea ainb...
eta zer egin etzuan trinidadeko bigarren personak gure alde bere gañera artu zuan gizon galdua zerurako bidean ipintzeko egiteko andia ozta birjiña txit santak eman zuan bere baimena egin zan gizon beraren sabelean espiritu santuaren obraz gauz arrigarria trinidadeko bigarren persona jaungoiko egiazkoa aragiz janzia o...
eta au guzia asko ezpaliz bezala jatxi zan zerutik irugarren persona edo espiritu santua ere jesusek egin zuan obra andia bukatzera bete zituan apostoluak bere doayez edertzen eta apaitzen ditu animak sakramentuetan alaitzen ditu zerurako bidean gogotik ibiltzeko eta geratu da elizan jakin bear diran gauza guziak erak...
aditu dezu nere kristaua nola jaunak gizon galdua zerurako bidean ipintzeko agindu zuan bidaltzea bere salbatzallea eta nolako eresi edo ansiarekin eskatzen zuen anima onak onen etorrera aditu dezu denborak bete ziranean zer gure alde egin zuan trinidade guziz santak atozea oraiñ eta au guzia guri ongi nayez egin badu...
bederatziurren onen laugarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platikan bezala
konfesio onaren prestaera da bederatziurren onetako gure egiteko andia bi gauza eskatzen ditu presa taera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik eta bigarren examinamodu au egiñaz joango gera konfesio gaistoak berrit...
§ i
begira degiogun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras esan nai du jeremiasek ongi gogora ekarri ditzakula gure utsegite eta bekatuak onetarako eskatu degiogun espiritu santuari bere laguntza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emaillea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugiezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko zoaz oraiñ jaunaren legeko laugarren mandamentura
1 mandamentu onetan esaten digu jaunak onra ezazu zure aita eta ama luzaro bizi zaitezen zure jaun jaungoikoak emango dizun lurraren gañean itz oetan jaunak agintzen dizu bizitza luzea beste ondasunakin batean baldin onratzen badituzu gurasoak aditzen da zerurako laguntza emango dizuen neurrian gurasoak bear bezala on...
2 begira bada egiaz eta biotzetik amatu dituzun gurasoak edo au egin bearrean opa izan ote diezun iltzea
3 begira poztu ote zeran gurasoaren gaitzaz edo naigabetu ote zeran beraren osasunaz
4 begira lagundu diezun beren premietan
5 begira itzegin ote diozun aitari edo amari onra galtzeko eran nola dan esatea alperra etxeondalzallea ordia au berez bekatu larri edo mortala da egia baliz ere
6 begira lots andia emateko diña dan gauzaren bat eranzun ote diozun gurasoari zer zenbat bider bakarrik edo iñoren aurrean
7 begira biraurik bota diozun aitari edo amari berak aditzen duela iñork aditzen zuala edo bestela eta zenbat bider bekatu au txit itsusia da eta eriotzaren pena ipiñi zion jaunak lege zarrean
qui maledixerit patri suo vel matri morte moriatur (exod 21) jauna ez diet ordea biotzetik birau egin atozea eta eztakizu orrelako itzakin berak aditzen baditue galtzen zatela zor zaten onra
8 begira sarritan ipiñi diezun bekosko illuna edo itz garratzakin naigabe andirik eman diezun eta zenbat bider edo ekusi nai ezpazindu bezala begiratzen diezun lotsagarria eta doakabea dala onelako umea dio espiritu santuak qui affligit patrem et fugat matrem ignominiosus est et infelix (prov 19) illuntasun eta errier...
9 begira señuka edo bestela iseka egin diozun gurasoari berak ekusten duala eta naigabetzeko eran au bekatu larria izan oi da askotan batezere gurasoak badira begiramentu edo errespeto andia eskatzen duenak aitari iseka egiten eta ama ezertan ez daukanaren begia atera dezeela beleak dio espiritu santuak oculum qui sub...
10 begira iñoiz izan ote dezun gurasoa jotzeko ausardia izugarria da bekatu au eta eriotzaren pena ipiñi zion jaunak lege zarrean qui percusserit patrem suum aut matrem suam morte moriatur (exodi 21) eta iruñeko apaizpiko edo nagusiaren mendeko elizetan ez du bekatu onen barkazioa emateko eskurik apaiz nagusiak berak ...
11 begira eskua altxa diozun gurasoari bekatu larri edo mortala izan oi da au ezagueran ongi sartu diranetan naiz jotzeko asmoa izan naiz ez zeren eskua jasotzeak asko gutxitzen duan gurasoari zor zayon onra eta begiramentua
12 begira gurasoen aginduak leyalki egin dituzun edo au egin bearrean ortzak agerturik egin diezun erriertan zenbat bider eta nolako gauzetan
13 begira agindu dizunean gurasoak etzoazela arako usai gaiztoko etxe artara aldegin dezazula arako lagun gaizto aetatik ordu onean etxera zaitezela sarritan edo noizean beñ konfesa zaitezela begira diot egin dezun gurasoak agindu dizuna zenbat bider egin gabe utzi dezun eta nolako gauzetan
14 begira bizitza ateratzeko modua ikastera ongi sayatu zeran au egin gabez erriak betetzen dira alperrez eta buru gaiztoz
15 begira gurasoen baimenagabe igaro zeran ezkontzeko itzak ematera emendik etorri oi dira kalte andiak eta oetatik bat izaten da asko neskatxa engañatuak eta galduak geratzea ezkontzeko itzaren bixkarekin ezkutariak egin zuan gura zuana eta gero etzayo eman zuan itzari eranzuterik gogoratzen ere bearbada esango du pu...
§ ii
bekatua da esatea egitea edo nai izatea zerbait jaunaren legearen kontra batzuetan da beniala edo ariña nola dan itz alper bat bekatu onek ez du galerazten jaunaren adiskidetasuna baña gutxika prestatuaz dijoa artarako bidea gauza txikiak ezertan artzen ez dituana gutxika eroriko da andietan ala aditzera ematen digu e...
zer dala uste dezu bekatu larri edo mortala da bekataria bere jaunaren kontra altxatzea eta obraz esatea ez det jaun au serbituko au da jaunak berak jeremiasen autik aditzera ematen digun espa samiña autsi dezu esaten digu nere legearen uztarria confregistijugum meum eten dituzu nere aginteen edeak rupisti vincula mea...
zer dala uste dezu bekatu larri edo mortala da ezin geyagoraño ona eta maitagarria dan zure aita zerukoa ezertan ez idukitzea eta satanasen aldera igarotzea jesus onak juduetatik ekusi zituan bidegabe guzien artean bearbada itsusiena izan zan juduak nayago izatea barrabas gizon gaiztagin andia bizitzea ezen ez jesus e...
bekatu larri edo mortala da kolpe batean iru eriotza egitea bekatariak bekatu larriari leen ematen dion unean iltzen du benik beñ bere anima ala esaten digu ezekiel profetak anima quae pecaverit ipsa morietur (c 18) begira arako gizon edo emakume ari zeñ ederki janzia dabill alaere nola bekatuan bizi dan illa eta bear...
eta nor da bere jaunaren kontra ausardi au erakusten duan bekataria nor zera zu gizona galdetzen digu s pablok o homo tu quis es zer lurreko auts piska baizik terra et cinis atzo etziñan ezer eta gaur dezun izatea jaunak emana dezu zerurako irabaziak egiteko nor zera zu gizona tu quis es nor edo zer loyez beterikako o...
eta zergatik era onetan altxa zera kristaua zere aita onaren kontra zer gaitz egin dizut dio berak quid feci tibi gauz arritzekoa ontarte eta mesedea mesedearen gañean egin dizu eta alaere altxa zera beraren kontra utzi dezu zure ongille andia aurkeri edo atsegin lotsagarri bategatik orregatik espa andiarekin dio zere...
ez ote dezu oraiñ ere bekatuaren itsustasun au ezagutzen begira ezazu bada esan degun guzia gutxi bada zer galtzen eta zer irabazten dezun bekatu larria egitean galtzen dezu zure jaun eta jangoikoa eta galdu ezkero jaungoikoa guzia dago galdua galtzen dezu beraren grazia alako soñeko eder ura zeñarekin apaindu zinduan...
eta zer irabazi dezu orain lotsaz betetzen zaituen bekatu oriekin dio s paulok quem ergo fructum habuistis in illis in quibus nunc erubescitis (rom 6) ay irabazi dituzu betiko su eta garrak eta aen artean egon bearra zera betiraunde guzian joango dira urteak urteen ondoren eunka ta millaka eta beti asieran egongo dira...
au onela izan eta alaere añ erraz eta ainbeste bider egin degu bekatu gure aitonaren kontra zer egin al dezakegu nere kristaua zer ezpada jeremiasek esaten diguna edo gure jaunagana biurtzea revertamur ad dominum zer ezpada bizitza berri on bat egitea egin dezagun au eta emango digu jaunak betiko bizitza doatsua amen
bederatziurren onen bostgarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platikan bezala
konfesio onaren prestaera da bederatziurren onetako gure lana bi gauza eskatzen ditu prestaera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik konfesio gaiztoak egin dituanak berritu bear ditu oek gogora ekartzen duala urtean...
§ i
begira degiegun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras au da examina egitea eskatu degiogun onetarako espiritu santuari bere laguntza esaten diogula atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emaillea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere...
1 mandamentu onetan jaunak esaten digu ez dezu iñor ilko non occides eta dotrinan esaten digu bostgarrena ez iñor iltzea mandamentu onetan ez digu debekatzen jaunak idiak beyak eta gizonaz kanpora diran beste gauzak iltzea baña idi bei eta abereakin ere gogortasun geyegi erakustea ez da ongi dirudian gauza eta bekatu ...
2 begira bada lenengo lekuan benaz eta biotzetik amatu dituzun lagun urko guziak au egiten ez duana illa datza animaren aldetik dio s juanek qui non diligit manet in morte (c 5)
3 begira sarritan egin dituzun lagun urkoetarako ongi nai eta amoriozko afektoakonetara oitutzen ezpada kristaua erraz itzaliko zayo lagun urkoetarako ongi naya eta biderik txikienarekin ere eroriko da gorrotoan bizitz onean diardun kristauak oarkabean ere sarritan amatzen ditu lagun urkoak dala aita gurea edo santa m...
4 begira opa izan ote diezun zure etsayai ere zerua eta arako bidean on izango duen guzia
5 begira prest egon ot dan zure biotza etsayai ere on egiteko zure bear danean eta kalte andigabe dezakezunean maite izan iztzazue zuen etsayak eta on egin giezue gorrotatu zaituenai ere esaten digu jesukristok (math 5) orregatik goizarratsetako jayeran erakusten zate gazteai etsayak amatzeko modua
6 begira zure biotza prest egon ote dan etsayari barkatzeko egin dizkitzun txarkeri ta bidegabeak eta barkatu diozkatzun biotzetik au erakutsi zigun jesus onak aita gurearen erregu ederrean eta esaten digu barkatzen espadiezue zuek lagun urkoai ez dizkitzue zuei ere barkatuko zeren bekatuak aita zerukoak (mat 6)
7 begira bizitu ote zeran zure alde edo auzoari apendu nayez zeren txarkeri andi bat egin zizula uste dezun zenbat denboran orrela bizitu zera
8 begira etsayaren kontra gorrotorik ez daukazula esan arren prest egon ote dan zure biotza era datorrenean al duen txarkeria egitea onelakoak dira otsoa ardiarentzat eta azeria olloentzat dana egizu alegiña oei galerazteko ardi eta olloetarako griña ez diezu galeraziko osotoro eta era danean lasterka joango dira bata...
9 begira zure etsayari gaitzik opa izan diozun esaten dezula niri eman dizkidan egunak etorriko al zaizka berari ere amen au bekatu larria da ark zuri emandako naigabeak andiak diranean jauna baliaki nolako nekeak eman dizkidan urliak diranak dirala neke oek nere kristaua ezin zuk beste ainbeste opa izan degiokezu ato...
10 begira lagun urkoaren gaitzaz poztu ote zeran esaten dezula jainkoak barka degidala ondo egin zayo au bekatu larria da baldin gaitz andiaz poztu bazera bekatu au ura bezala edan oi due gorrotoan bizi diranak ez da onelakoarentzat soñu añ gozorik nola dan etsaiaren tatxak kalteak eta okerrak aditzea jauna gauz aek b...