text
stringlengths
0
20.2k
aspaldi da nere kristaua bederatziurren onen uste edo esperanzak eman nizkitzula gisa onetan ongi presta zindezen konfesio on bat egiteko noizbait etorri da lan oni ekiteko denbora egokia birjiña txit santaren lagunzarekin eta gaur degu asiera
bi gauza eskatzen ditu konfesio onaren prestaerak bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik eta gai onen gañean luzaro itzegin det bigarrena da gure bekatuakin galdu degun jauna billatzea eta beragana gure biotzak biurtzea e...
§ i
begira degiegun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras au da examina egitea eta gaurkoa da konfesio eta komunio gaiztoen eta lenengo mandamentuaren kontrako bekatuen gañean oek ongi esagutzeko eskatu degiogun espiritu santuari bere laguntza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emallea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko
1begira orain kristaua zenbat urte dituzun
2 begira zenbat urte zinduan lennego konfesioa egin zenduanean eta zenbat lenbiziko komunioa egitean
3 begira urtean beñ edo zenbat bider konfesatzen ziñan lenbiziko komunioraño
4 begira lenbiziko komunioa egin zenduanetik oraindaño urtean zenbat bider gutxi gora bera konfesatu eta komulgatu zeran
5 begira konfesio gaiztoak egin dituzun eta noizdanik au gertatu oi da askotan bizitza ontzeko asmo osoa sotugabez edo bekaturako bide edo perill andiak utzigabez eta ez gutxitan lotsaz konfesatugabe uzten dirala bekatu larriren batzuek
6 begira arreizkero urtean zenbat bider konfesatu eta komulgatu zeran eta konfesatzen ziñanean ezagutzen zenduan gaizki konfesatzen ziñala
7 begira emandako penitenziak egin bage uzten zinduan zenbat bider eta zer penitenziak ziran oek
8 begira lenengo aginte edo mandamentuan dotrina ikasteko ongi sayatu zeran eta jainkoaren ltza entzuteko ardura onekoa izan zeran
9 begira akto fede esperanza eta karidadezkoak sarritan egin dituzun
asko dira galde oek gazteentzako zarrentzat geyago ipiñi litezke baña premian daudenak beude konfesorearekin eta onek erakutsiko die bear dan guzia dakuskun oraiñ nork eta zeñ egiteko edo fiñ andirako egin gaituan eta zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez edo benaz jarraitzea
§ ii
begiraturik zeru eder oriei eguzkiari illargiari izarrai lurrari eta emengo gauza guziai galdetzen du isayas profetak nork egin ditu gauz oek quis creavit haec (c 40) fedeak erakusten digu jaunak egiñak dirala gauz oek guziak munduaren asieratik eta fedeak erakutsiko ezpalu ere gauzak berak dabidek dionez nolerebait d...
baña zertako egin ote zuan jaunak gizona zertako egiñak gera gu egin ote zuan gizona emengo onra eta goimallen ondoren bizitzeko ez onra billa gabe zan mundu guziko jaun eta errege egin ote zuan emengo izan edo ondasunen ondoren gau ta egun erkiturik bizitzeko ez eta onetarako egin lekuan lenago prestatu zituan gizona...
zertako egin ote zuan bada jaunak gizona egin zuan bera ezagutzeko amatzeko serbitzeko eta betikotasun guzian jaun berarekin zeruan bizitzeko au da egia bat gure siniste edo fedeak erakusten eta guziok sinisten deguna egia bat gure emengo gurutze eta samintasunak arintzen eta gozatzen dituana egia onek alaitu zituan e...
§ iii
gure egiteko andia esan dan bezala da gure aita zerukoa ezagutzea amatzea serbitzea eta onela irabaztea betiko bizitza beraz gauza bearra da nere kristaua egiteko oni benaz jarraitzea au aditzera ematen digu jesukristok dionean zori onekoak justiziaren gose eta egarri diranak edo berbera dana jaunaren legea ongi baño ...
egia au txit argiro ekusten degu salomonegan errege jakintsu au asi zan zabartzen jaunaren legeak agintzen ziozkan gauzetan eta bere zori ona arkitu nai izan zuan emengo atsegin kontentuetan gogoak eman zion eguzkiaren azpian dauden gauza guziak ezagutzea eta neke andien ondoren esan zuan utsa edo ezer etzala au guzia...
aditzen dezu kristaua zeñ gauza bearra dan gure animaren egitekoari zirez edo benaz jarraitzea egiteko au da gure aita ona ezagutzea amatzea serbitzea eta onela irabaztea betiko zori ona eta bizitza doatsua eta alaere bizitu gera egiteko onez aztuak bizitu gera zertako egin ginduan gure aita zerukoak begiratu gabe non...
bederatziurren onen bigarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platika bezala
bederatziurren au asi degu nere kristaua konfesio onaren prestaera ongi egiteko bi gauza eskatzen ditu prestaera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik eta gai onen gañera luzaro itzegin det len bigarrena da gure bek...
§ i
begira degiogun gure bide eta ibilierai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras au da examina egitea eta gaurkoa da jaunaren legeko bigarren mandamentuaren kontrako bekatuen gañean oek ongi ezagutzeko eskatu degiogun espiritu santuari bere lagunza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz bearsuen gurasoa atoz doayen emaillea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko zoaz orain kristaua jaunaren legeko bigarren mandamentura
1 begira jaungoikoaren birjiña txit santaren edo santuen onraren kontrako itzen batzuek esan dituzun edo santuen kontra isekaren batzuek egin dituzun bekatu au da blasfemia esaten dioguna s gregoriok dio bost urteko mutiltxo bat etsayak eraman zuala betiko su eta garren artera zeren blasfemiak esaten ikasi zuan eta ez...
2 begira konfesio gaiztoak berritu nai dituzun denbora artatik oraindaño juramenturik egin ote dezun gezurraren edo ongi ez dakizun gauzaren gañean zenbat bider
3 begira izan ote dezun juramentuak sarritan egiteko oitura egiaren gañean egiten dituzula aitzakiatzat arturik oitura au txit itsusia eta bekatu askoren sustraya da eta ayenatu bear da kristauen etxeetatik juramentua sarritan egiten duana beteko da bekatuz eta ez da aren etxetik irtengo neke eta naigabea dio espiritu...
4 begira izan ote dezun oitura juramentu diran itzak esateko begiratugabe egiaren edo gezurraren gañean esaten dituzun egin dezagun kontu ala jainkoak salba nazala emendik mugi ez nadilla deabruak naramala au onela ezpada oitura au duana bekatu larri edo mortalean bizi da geyenak dioenez eta uzteko neurri egokiak artu...
5 begira esan ote dezun nere animan au edo ura onela da zenbat bider oitura edo usanza txarra da au eta gizon jakintsu askoren iritzian juramentu eta utzi bear da (vide suarezium ac salmanticenses)
6 begira esan ote dezun nere konzienzian au onela edo ala da geyenak erakusten due ez dala esaera au juramentu eta ez da aintzakotzat esan bear baña onena da ez artzea oitura au esatea nola naizan kristaua nola naizan pedro edo maria nola emen ekusten nazun edo emen nagoan ez da juramentu diot au zeren askotan gazteak...
7 begira birauarekin nastutzen dan juramenturik gezurraren gañean egin dezun egin dezagun kontu deabruak naramala emendik mugi ez nadilla onda nadilla au onela ezpada zenbat bider egiaren eta zenbat bider gezurraren gañean
8 begira biraurik egin diozun lagun urkoari zenbat bider biotzetik eta zenbat bider bestela biraua da esatea itzen batzuek adirazten dala lagun urkoari opa diogula gaitzen bat egin dezagun kontu itoko al aiz deabruak eramango al zaizu arrayo gaiztok puskatuko al zaitu oitura txit itsusia da au eta utzi nai ez duenak b...
9 begira zere gurasoari edo gurasoaren lekuan daukazunari biraurik bota diozun zenbat bider gurasoak aditzen zuala edo bestela eriotzaren pena zuan bekatu onek lege zarrean qui maledixerit patri vel matri morte moriatur (levit 20)
10 begira zure etsayaren kontra esan ote dezun niri eman dizkidan naigabeak etorriko al zaizka berari ere ez geiago eta ez gutxiago amen zenbat bider esan dezu au eta zenbat denboran bizitu zera sasoi gaizto orretan jakizu denbora orretan guzian bizitu zerala bekatu larri edo mortalean baldin ark zuri emandako naigabe...
11 begira idiai beiai edo gizonari ez beste gauzai bota dieztetzun birauak ez da au bekatu larri edo mortala jabeaganonz nastutzen ezpada gorrotoa baña izkunza txarra da eta ez due kristauak ikasi bear
12 begira esan ote dezun askotan deabrua demonioa arrayoa ez da au bekatu larri edo mortala askotan esan dizuedan bezala deabrua demonioa satanas guzia bat da baña batzuek uste due demonioa esatea bekatu mortala dala engañatzen dira arrayoa esatea ez da bekatu tximista esatea ez dan bezala era berean galzagorria madar...
13 begira promesarik eginda agindua leyalki egin dezun bi gauza emen gogoan arritzatzu kristaua lenengoa gauzaren bat egiteko asmorik andiena ere ez dala promesa bigarrena ez egin promesarik zere konfesorearen baimena gabe
14 begira urliarekin itzegiteko edo ibillera izateagatik egin dezun promesa lezora edo beste lekuren batera joateko oek ez dira promesak baizik bekatu itsusi blasfemiara biurtzen diranak zeren gauza gaiztoa jaunari agradatzen zayola aditzera ematen dan
15 begira atera ote dituzun mezak egin limosnak edo erreguren batzuek edo santuen aurrean ipiñi argi erazekiak lagun urkoari gaitz edo kalteren bat etorri dakion egin dezagun kontu urliaren ezkonza galdu dedin edo sandiak iritsi ez dezan onelako edo alako era blasfemiara biurtzen dan bekatua da au ere
galde oek asko adiña badira gazteentzat gurasoak eta zarrak beude konfesorearekin eta onek erakutsiko die bear dana ekusi dezagun oraiñ nola egin eta nolako doayakin ornitu eta apaindu zuan jaunak gizona bigarrena zer gertatu zan
§ ii
aditu zenduan kristaua lenengo egunean nork eta zeñ egiteko goi eta andirako egin zinduan eta zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez edo benaz jarraitzea oraiñ jakin nai dezu nola egin eta nolako doayakin ornitu eta apaindu zuan jaunak gizona enzun bada kontuz esatera noana
eztakigu noiz egin zituan jaunak aingeruak edo mundua baño lentxeago s basiliok eta s gregorio nazianzenok uste duen bezala edo mundua egin zuan denboran bertan geyenak erakusten diguenez guk dakiguna da jaunak egin zituala denboraz ez betiraundetik eta aetatik asko antuste edo arrotasunez altxa zirala luziferrekin ba...
aingeruen ondoren egin nai izan zuan jaunak gizona eta ederki prestatu zituan onek bearko zituan gauza guziak asi zanean gauzak egiten lenengo egunean egin zituan zeruak eta lurra lllunpean zegoan guzia etzan alabaña artean eguzkirik esan zuan jaunak egin bedi argia eta bereala agertu zan egiña bigarren egunean egin z...
agindu zion lurrari eman zitzala loreak belarrak arbolak eta bereala agertu ziran oek eta dirudianez irugarren egun onetan egin zuan paradisuko leku edo berjera miragarria ere laugarren egunean egin zituan eguzkia illargia eta izarrak bostgarren egunean egin zituan arrayak egaztiak abere edo ganadu mota guzia prestat...
adan eta eba etzituan jaunak ipiñi munduan nolanai baizik doai miragarriz ornitu eta bete zituan arkitzen ziran paradisuko berjera ederrean eta etzuen jateko eta edateko bear zuenaren kezkarik zeren an bertan zegoan guzia etzuen gañera soñekoak egiteko gai ederren billa nekatu bearrik zeren orduan bearrik etzuen janzi...
§ iii
paradisuko arbolen artean bazan bat onaren eta gaitzaren jakiundekoa eskriturak deitzen diona izen au ematen zayo zeren aren fruta janda ikasi zuen adanek eta ebak zer ondasunak galdu eta zer kalteak beren gañera ekarri zituen debekatu zien jaunak aren fruta jatea ez jan esan zion adani ne comedas zeren jaten badezu i...
etzuan adanek bekatuan erori zan artean jana eta edanaren kezkarik zeren paradisuan zuan bear zuen guzia nekerik gabe baña bekatuarekin galdu zuan era au eta betiko bota zituan paradisutik eta esan zion adani zure aurpegiko izerdiarekin jango dezu ogia
etzuan adanek soñekoen billa bearrik len esan dedan bezala baña bekatuan erori ezkero bai eta jaunak eman zien abere edo ganaduen larruz egindako zamarra bana janzieraren polita mundu guziko errege eta erregiña batentzat
etzuen adanek eta ebak eriotzaren beldurrik jaunaren agintea autsi zuen artean zeren bizitzaren arbolaren frutarekin biziko ziran gaixotu eta zartu ere gabe baña fruta artatik jateko era eta bide guziak kendu ziezten jaunak botatzen zituala paradisutik autsa zera esan zion adani eta auts biurtuko zera emendik etorri d...
len gizonaren gura guziak pakean zeuden baña bekatuarekin galdu zuen zuzentasun edo justizia orijinalaren doaya eta griña guziak asi ziran gaitzeronz eta geroztik mundua darabilte gerra bizian gaur asaldatzen da antuste edo soberbia gero kutizia gaur atsegin lotsagarrietarako griña bigar beste bat eta ez dioe pakearik...
len adan mundu guziko errege zan eta abere ta ganadu guziak beraren mendean zeuden asko da au ezagutzeko gogora ekartzea nola joan zitzaizkan zegoten izena ipiñi zegien baña bekatuan erortzearekin galdu zuan bere agintea eta geratu zan guziok ekusten degun eran
atzenean sagar baten jatearekin galdu zuan jaunaren grazia eta adiskidetasuna eta zerurako esku guzia eta galdu ez beretzat bakarrik baita guretzat ere geratu zan bekatuaren loyean ondatua eta andik irteteko biderik gabe eta era berean adanen umeak ay adan zeñ samiña izan zan zuretzat eta zeñ samiña dan guretzat zure ...
orra nere kristaua nola egin ta nolako doayez bete zuan jaunak gizona eta orra zer gertatu zan alaere añ urrikaritsua eta ona izan zan gure aita zerukoa non utsegite au desegiteko eta gu zerurako bidean ipintzeko bidaldu zuan lurrera bere seme bakarra eta semeak eman zuan gurutzean bere bizitza eta ezaguturik au guzia...
bederatziurren onen irugarren egunerako itzaldi edo platika
scrutemur vias nostras &
birjiña txit santa & lendabiziko platikan bezala
konfesio onaren prestaera da bederatziurren onetan billatzen deguna bi gauza eskatzen ditu prestaera onek bata da gure bekatuen examina edo gogora ekartzea eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik eta bigarren examinamodu oni geyago begiratuko diogu egun oetan lenengoari b...
§ i
begira degiegun gure bide eta ibillerai esaten digu jeremiasek scrutemur vias nostras au da examina egitea eta gaurkoa degu jaunaren legeko irugarren aginte edo mandamentuaren kontrako bekatuen gañean oek ongi ezagutzeko eskatu degiogun espiritu santuari bere lagunza esaten diogula
atoz o espiritu santua atoz beartsuen gurasoa atoz doayen emallea argi ezazu nere adimentua nik nere utsegiteak ezagutzeko mugi ezazu nere biotza oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko eta konfesatzeko zoaz oraiñ jaunaren legeko irugarren aginte edo mandamentura
1 irugarren aginte edo mandamentuak dio festak edo jai egunak santifikatzea festak nork santifikatzen ditu meza osoa enzunda lanik premia gabe egiten ez duanak mandamentu onetara biurtzen dira elizaren gañerako aginteak ere begira bada nola eta zenbat bider utsegin dezun irugarren aginte oni dagozkan gauzetan gaizki k...