text stringlengths 0 20.2k |
|---|
zeñ on eta maitagarria gure jaun eta aita zerukoa gu betiko doatsu egiteko artu dituan neurri ederretan egin ginduan bera ezagutzeko ezagututa amatzeko eta gero betikotasun guzian berarekin zeruan doatsu izateko iru gauza bear ziran gizonak jauna bear bezala amatzeko lenengoa da ezagutzea jaunaren ontasun eta maitagar... |
§ i |
munduaren asieratik jesukristo etorri zaneko igaro ziran gutxienez lau milla urte eta iru denboratara biurtzen dira urte oek bata da inozenziakoa bigarrena lege naturalarena irugarrena moisesen legearena |
adan gure lenbiziko gurasoa bekatuan erori zan bitarteko denborari deitzen zaio inozenziako denbora arkitzen zan adan jaunaren grazian eta adiskidetasunean arkitzen zan zuzentasun edo justizia orijinalaren doaiarekin apaindua au zan doai bat añ miragarria non adan bera nor izatera gordeko zuan gaitz guzietatik zartze ... |
erori zan adan bekatuan eta ordutanik asi zan lege naturalaren denbora deitzen zaio onela zeren mundua bizitu zan denbora luzean letraz ezarritako legegabe bitarte onetan jaio ziran eziñ konta al aur eta guziak ziran bekatu jatorrizkoaren mantxarekin sortuak eta etzan artean bataioko sakramenturik bekatu au barkatzeko... |
onela joan ziran gauzak abrahanen denboraraño bekatu orijinal edo jatorrizkoari zegokan aldetik abrahani agindu zion jaunak marka zezala bere burua baita ondorengo semeak ere zirkunzisioko marka edo epaiarekin abrahanen odoletik etorri bear zuan alabaña salbatzalleak eta nai zuan jaunak ezagutua izan zedin non nai abr... |
bekatu jatorrizko edo orijinala barkatu ondoan asko ta asko eroriko ziran bekatuan gaitzaren eta onaren ezaguera iritsi ezkero oraiñ bataiatuakin gertatzen dan bezela etzan orduan konfesioko sakramenturik ez otezan bekatariarentzat barkaziorik bai baldin fede esperanza ta onezko damu edo kontrizio osoarekin biurtzen b... |
goazen oraiñ lege zarraren edo moisesen legearen denborara jakob patriarkaren ondorengoak edo israelitak urte askoan bizitu ziran ejipton katiberio gogorrean oek ziran abrahanen jatorri jaunak esleitua eta autua munduari salbatzallea emateko urrikaldu zan oen nekeaz atera zituan katiberio onetatik egiten zituala gauz ... |
§ ii |
ekusten dezu kristaua zer sakramentuak izan ziran munduaren asieratik jesukristo etorri zan artean etziran gure legekoen gereiza baizik eta alaere ederki adierazten due jaunaren guganako onginai eta ontasuna egin zituan aingeruak eta luzifer beste askorekin altxa zan jaunaren kontra bereala bota zituan betiko su eta g... |
bigarren erakusaldia |
eta jesukristok bere elizari utzi ziozkan zazpi sakramentuen gañean lenengoa |
alabatua & |
lenengo erakusaldian itzegin nizun kristaua munduaren asieratik jesukristo etorri zan artean izan ziran sakramentuen gañean aditu zenduan orduan nola gure lenbiziko gurasoak autsi zuen jaunaren agintea eta galdu zuen jaunaren grazia eta zerurako esku guzia ala berentzat nola ondorengoentzat aserratu zitzaion jaunari e... |
igaro ziran era onetan lau milla urte bezela oska zegozkion jaunari patriarkak profeta ta anima onak bidal zezala agindu zuan salbatzallea bete ziran jaunak markatu zituan denborak eta etorri zan salbatzallea bizitu zan ogei ta amairu urtean erakusten zuala zerurako bidea eman zuan gurutzean bere bizitza eta irabazi z... |
§ i |
zure siniste edo fedeak erakusten dizun egia da kristaua etzala guri onginaiez aspertu jesus maitagarria gurutzean gugatik bizitza ematearekin baizik bere eriotzarekin guretzat irabazi zituan grazia ta birtuteak gure animetara igaro zitezen ipiñi zituala zazpi sakramentu eta besterik esatea da herejia eta eskomiku nag... |
ekusten zuan jesusek gizona sortzen danetik arkitzen dala adanen bekatuarekin loitua eta jaunaren aserrearen azpian ez dala onela dagoan bitartean gai edo gauza zerurako irabazirik txikien ere egiteko ekusten zuan gaitzaren eta onaren ezagueran sartzen danetik asi bearra dala zerurak bidearekin sinisten dituala fedeko... |
ekusten zuan jesus onak askotan alako perilla inguratzen duela anima dala fedearen dala beste mandamenturen baten kontra batzuetan munduaren besteetan bere gura txarren aldetik non erraz amildu lezakeen bekaturen batean sendoro jartzen ezpada bere jaunaren agintea gordetzeko naiz aserratu dedilla mundu guzia naiz ez n... |
ekusten zuan jesusek bere gudari edo soldaduetatik geienak edo aldealdean guziak etzirala benaz eta bear bezala peleatuko etsaiaren kontra eta berriro illak geratuko zirala bekatuaren eriotzarekin añ argala eta zerurako egin bear diran gauzetan narra ta nagia geratu zan gizona adanen bekatuarekin zer egin zuan jesusek... |
ekusten zuan aldapa gogor eta luzeak arkitzen dirala zerurako bidean eta bidezkoa aunatu edo arikatu ditekeala sarritan artzen ezpadu zerbait janari eta edari eta au ongi zekusanak bezala egin zuan jesusek mirari guzien miragarritasuna berekin duan gauza bat au da ipintzea aldareko sakramentu guziz miragarria guri ema... |
ekusten zuan ill bearrak giñala eta ordu ura alderatzen danean perill andien artean arkituko gerala perill au jaiotzen da gure griña txarretik eta bizitza gaiztoak animan uzten dituan kutsu eta arrasto gaiztoetatik nola diran onerako narra eta gogo gabe geratzea baña gaitzerako makurtua perill au jaiotzen da urrena et... |
ekusten zuan gañera sakramentuak ongi eta bear diranean emateko bearko zirala sakramentu berak egiteko eta emateko eskua zuenak eta oek beti izan zitzan elizak ipiñi zuan ordena deritzan sakramentua sakramentu onen bidez ditu elizak aita santua obispo jaunak apaizak diakonoak eta bakoitzak badu bere mallari dagokan es... |
atzenean ekusten zuan jesus onak munduaren asieratik bazala ezkontza baña etzala sakramentu beragatik etzuan graziaren gozagarririk orregatik altxa zuan ezkontza sakramentuen mallara |
esan zadazu oraiñ nere kristaua ez da guziz miragarria gauz oek egitean jesusek guganonz agertu duan ontasun eta amorioa gugatik gurutzean bizitza emateari s paulok deitzen dio onginai ta amorio giegia nimiam charitatem san juanek dio aldareko sakramentua ipintzean amatu ginduala azkeneraño edo ezin geiagoraño im fine... |
§ ii |
bere bizitzaren kostuz irabazi zuan guretzat jesus onak graziaren doaia eta zerurako esku ta deretxa eta au eman zigun bataioko sakramentuarekin non da orduan artu genduan apaindura ederra ai doarik eta ezer balio etzuan gauza bezela galdu genduan egin ginduan jaungoikoaren beraren seme ta zeruaren jabegai eta onra au... |
konfirmazioko sakramentuarekin egin giñan jesukristoren gudari edo soldadu demonioaren munduaren eta aragiaren kontra peleatzeko baña zer egin degu zer ezpada munduaren beldurrez edo gura txarrak garaitzeko nekea ez artzeagatik jauna utzita etsaiagana igarotzea |
konfesioko sakramentua utzi zigun gure animako eritasunetatik gu sendatzeko baña asko eta asko dira sendagai au beren puzoi biurtzen duenak batzuek zeren eskatzen duan prestaera egiteko saiatzen ez diran besteak zeren lotsaz edo gaiztakeriaz bekatuak diran bezala eta diran adiña aitortzen ez dituen batzuek zeren dotri... |
kristaua ezagutu dezagun gure esker gabekeri izugarria eta damu egiazkoarekin barkazioa eskatu degiogun jesus onari aurrerakoan balia gaitezen berak utzi dizkigun sakramentuaz bera amatzeko ta serbitzeko eta iristeko betibeti iraungo duan zeruko gloria amen |
irugarren erakusaldia |
baña jesukristok bere elizari utzi ziozkan zazpi sakramentuen gañean bigarrera |
alabatua & |
aditu zenduan kristaua azkeneko erakusaldian zeñ miragarria dan zazpi sakramentuak ipintzean jesusek agertu digun ontasun eta amorioa aditu zenduan gañera zeñ gaizki eranzun diogun amorio oni oraiñ dotrinak galdetzen digu gisa onetan |
«zer gauza dira sakramentuak eranzuten du jesukristok bere elizari utzi ziozkan siñale agiri diran batzuek oen bidez grazia eta birtuteak guri emateko zer gauza da grazia da jainkozko izate edo doai bat gizona jaungoikoaren seme ta zeruaren jabegai edo heredero egiten duana zer birtute graziarekin batean ematen ditue ... |
sakramentuak ongi artzen badira ematen dioe animari grazia deritzan apaindura ederra au da doai bat espiritu santuak sakramentuen bidez animari ematen diona eta deitzen dio jesukristok eztaietako janziera vestem nuptialem ezta doai au galtzen bekatu mortalarekin baizik añ miragarria da doai eta apaindura au non egiten... |
baña zeruko erreñua iritsi nai duanak amatu eta serbitu beardu jauna eta onetarako bear ditu birtute egokiak nekazari batek lana ongi egiteko lanabes egokiak bear dituan eran egin dezagun kontu atxurra laiak area zerra gubia orregatik espiritu santuak graziaren doai eta apaindura animari ematean ematen diozka zerurako... |
edozeñek beregan ezagutzen du gauz onak egiteko gerala nagiak eta gogo gutxikoak eta gogoaren kontra ari dan langillea askotan zabartu oi da eritasun au sendatzeko zer egiten du espiritu santuak birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi doaiak oekin egin ditzan zerurako egin bear dituan lanak ez nolanai baizi... |
atzenean bear ditu animak gauz onak egiteko zeruko lagunzak oek gabe alabaña ezgera gai edo gauza gogorazio on bat egiteko ez eta jesus bear bezela esateko ere dio s paulok zeruko lagunz oetatik asko denbora egokietan ematen ditue sakramentuak orra zer ta zertako diran zazpi sakramentuak gauz oen zerbait ezaguera izan... |
dotrinak ukitzen dituan gauz oen artean graziaren doaia da guziz miragarria lenengo lekuan animarentzat dakarren onraren aldetik au da aurrena ekusi bear deguna urrena jesus onari kosta zaionari begiraturie au da bigarren lekuan ekusi bear deguna enzun arretaz kristaua |
§ i |
graziaren izenez batzuetan aditzen degu edozeñ ontarte eta mesede eta era onetan guk ditugun doai ta gauz on guziak dira jaunaren grazia guziak dira alabaña beraren esku ongilleak emanak dala bizitza osasuna dala bizitzeko bear degun guzia baña ez degu emen graziaren izenez aditzen edozeñ mesede beste batzuetan grazia... |
graziaren doai eta janziera onek animan sartzen dan unean bertan gizona egiten du jaungoikoaren beraren seme ez bere izatez baizik aintzakotzak jaungoikoak artzen dualako gizona bere izatez ezin izan diteke jaungoikoaren seme onetarako alabaña bearko luke jainkotasuna eta ezin dateke au era onetan jesukristo bakarrik ... |
graziaren doai eta janzierak gizona jainkoaren seme egiteaz gañera denbora berean egiten du zeruaren jabegai edo heredero semea aitaren ondasunen jabegai da edozeñek dakian bezela beraz graziaren doaiak gizona jainkoaren seme egiten badu denbora berean egiten du zeruaren jabegai ala esaten digu s paulok si filii et ha... |
egiten ere du jaungoikoaren beraren adiskide anima bat graziaren doai eta apaindura gabe dagoan bitartean arkitzen da bekatuaren loiez zikindua eta jaunaren aserrearen azpian s paulok dion bezala fitii irae baña ozta jartzen da jaunaren grazian egiten da jaungoikoaren adiskide ala erakusten digu trentoko konzilioak au... |
ez dira onetan bukatzen graziaren doaiak dakartzian onrak zeren doai enek gizona egiten du jesukristoren senide jesukristo da aita zerukoaren seme bakarra bere izatez zeren aitaren izate eta jainkotasunak duan seme bakar onez gañera graziaren doaiarekin semetzat artzen ditu beste asko edo graziaren soñeko ederrarekin ... |
azkenean graziaren doaiak gizona egiten du espiritu santuaren bizileku eta eliza bezala doai au animari ematean s paulok dionez ematen zaio espiritu santua ere eta an bizi da animaren giaria bezala eta an bizi naiko luke bere gogoko jauregian bezala toki guzietan ezpalego ere orregatik jaunaren grazian dagoan animari ... |
ekusten dezu kristaua zeñ onragarria dan animarentzat graziaren doai eta soñeko ederra ekusten dezu zeñ miragarria dan alde onetatik eta ez da gutxiago zer kosta zitzaion doai au jesus onari begiratzen badegu au da oraiñ ekusi bear deguna |
§ ii |
zuk nere kristaua ez dezu ekusten begiakin graziaren doai eta janziera ederra eta janziera au galdu arren ez dezu negar andirik egin esana dago ekusten ez duan begiak negarrik ez baziñaki zenbat kosta zitzaion jesus onari doai au zuretzat irabaztea galdu zuen doai au gure lenbiziko gurasoak paradisuko arbola baten fru... |
ai eta alaere daldu degu doai au añ erraz edo ezerezagatik galdu doai bat jaungoikoaren seme eta adiskide zeruaren jabegai jesukristoren senide eta espiritu santuaren bizileku egiten ginduana galdu jesus onak ainbeste nekerekin guretzat irabazi zuan apaindura ederra eta ezaguturik au guzia ez gera damuz desegingo lots... |
laugarren erakusaldia |
baña jesukristok bere elizari utzi ziozkan sakramentuen gañean irugarrena |
alabatua & |
«zer gauza dira sakramentuak galdetzen du dotrinak eta erantzuten du jesukristok bere elizari utzi ziozkan siñale agiri diran batzuek oen bidez grazia eta birtuteak guri emateko zer gauza da grazia da jainkozko izate edo doai bat gizona jainkoaren seme eta zeruaren jabegai edo heredero egiten duana zer birtute graziar... |
sakramentu oek dira zazpi fedeak erakusten digun bezala dira siñale agiri diranak zoaz ezperen sakramentu bakoitza ematen danean zer egiten dan begiratzera bataioan ixurtzen du bataiatzalleak ura aurraren burugañera eta esaten ditu sakramentuari dagozkan itzak orra nola bataioa dan siñale agiria eta au bera gertatzen ... |
sakramentuak ongi artzen badira ematen dio animari grazia deritzan apaindura ederra au da doai bat espiritu santuak sakramentuen bidez animari ematen diona eta deitzen dio jesukristok eztaietako janziera vestem nuptialem ez da doai au galtzen bekatu larriarekin baizik añ miragarri da doai eta apaindura au non egiten d... |
baña zeruko erreñua iritsi nai duanak amatu eta serbitu bear du jauna eta onetarako bear ditu birtute egokiak nekazari batek lana egiteko lanabes egokiak bear dituan eran egin dezagun kontu atxurra laiak area zerra aizkora orregatik espiritu santuak graziaren doai eta janziera ematean ematen diozka animari zerurako la... |
edozeñek beregan ezagutzen du gauz onak egiteko gerala nagiak eta gogo gutxikoak eta gogoaren kontra ari dan langillea askotan zabartu oida eritasun au sendatzeko zer egiten du espiritusantuak birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi doaiak oekin egin ditzan zerurako egin bear dituañ lanak ez nola nai baizik... |
atzenean bear ditu animak gauz onak egiteko zeruko laguntzak oek gabe alabaña ez gera gai edo gauza gogorazio on bat ere egiteko ez eta jesus bear bezala esateko ere dio s paulok zeruko lagunz oetatik asko denbora egokietan ematen ditue sakramentuak orra zer eta zertako diran zazpi sakramentuak |
sakramentuak dakartzien ondasunen artean grazia da andiena eta beste guzien sustraia azkeneko erakusaldian asi nintzan adierazten zeñ miragarria dan doai au onetarako begiratu genduan zeñ onragarria dan animarentzat eta zenbat kosta zitzaion jesus onari doai au guretzat irabaztea gai oni beroni narraikala gaur ekusi b... |
§ i |
baziñaki esaten zion jesus onak emakume samariarrari baziñaki jaunak bidaldu dizun doaiaren berri si scires domum dei au berau esango dizut gaur zuri nere kristaua baziñaki zeñ miragarria dan zure animan espiritu santuak ixuri zuan graziaren doaia au da doai bat bekatuan illak eta ustelduak dauden animak ere piztutze... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.