text
stringlengths
0
20.2k
§ ii
demagun añ errebesgaiztoa izan dala bat non egin dituan munduaren asieratik gertatu eta munduaren bukaeraraño gertatuko diran bekatu itsusi guziak jakizu añ andia dala graziaren doaiak bekatuaren kontra duan indarra non gizon errebesaren bekatu guziak aienatuko litukean animan sartze utsarekin eguzkiak gauaren illunta...
demagun kristaua zure baratza edo berjeran agertzen dala iru orriko lore guziz eder bat begiratzen diozu eta ekusten dezu orri bakoitzean ezarriak daudela urrezko letra batzuek lenengo orriko letrak dioe era onetan illak piztutzen ditu bigarren orrikoak dioe gaitz mota guziak aienatzen ditu irugarren orrikoak dioe gor...
ez degu begiz ekuzten ez bekatuan dagoanaren itsustasuna ez grazian dagoanaren animako edertasuna orregatik ez da erraz bi gauza oek ongi adiraztea alaere zerbait argitasun eman diteke jaunak beñ baño geiagotan agertu duanarekin s bernardok esaten digu erlijioso bati erakutsi ziola jaunak demonioa eta añ itsusia ta iz...
baña nolakoa ote da anima bati graziaren doai eta jañzierak ematen dion edertasuna au da gauza bat ez gizonak eta ez aingeruak ongi aditzera emango duena demagun kristalezko onzi garbi batera biltzen dala eguzkiak eta izarrak berjeretako loreak urreak zillarrak perlak eta diamanteak duen edertasun guzia ateratzen due ...
orra zeñ miragarria dan graziaren doai eta apaindura ukitu diran iru alde oetatik begiratzen zaiola doai onek piztutzen ditu anima bekatuan illak eta ustelduak daudenak ere doai onek animan sartzen dan unean bertan aienatzen ditu bekatu larri edo mortal guziak doai onek ematen dio animari edertasun bat eguzkiaren izar...
bostgarren erakusaldia
baña jesukristok bere elizari utzi ziozkan zazpi sakramentuen gañean laugarrena
alabatua &
«zer gauza dira sakramentuak galdetzen du dotrinak eta erantzuten du jesukristok bere elizari utzi ziozkan siñale agiri diran batzuek oen bidez grazia eta birtuteak guri emateko zer gauza da grazia da jainkozko izate edo doai bat gizona jainkoaren seme eta zeruaren jabegai edo heredero egiten duana zer birtute graziar...
sakramentu oek dira zazpi fedeak erakusten digun bezala dira siñale agiri diranak zoaz ezperen sakramentu bakoitza ematen danean zer egiten dan begiratzera bataioan ixurtzen du bataiatzaileak ura aurraren burugañera eta esaten ditu sakramentuari dagozkan itzak orra nola bataioa dan siñale agiria eta au bera gertatzen ...
sakramentuak ongi artzen badira ematen dioe animari grazia deritzan apaindura ederra au da doai bat espiritu santuak sakramentuen bidez animari ematen diona eta deitzen dio jesukristok eztaietako janziera vestem nuptialem ezta doai au galtzen bekatu larri edo mortalarekin baizik añ miragarria da doai eta apaindura au ...
baña zeruko erreñua iritsi nai duanak amatu eta serbitu bear du jauna eta onetarako bear ditu birtute egokiak nekazari batek lana egiteko lanabes egokiak bear dituan eran egin dezagun kontu atxurra laiak area zerra aizkora orregatik espiritu santuak graziaren doai eta janziera ematean ematen diozka animari zerurako la...
edozeñek beregan ezagutzen du gauz onak egiteko gerala nagiak eta gogo gutxikoak eta gogoaren kontra ari dan langillea askotan zabartu oi da eritasun au sendatzeko zer egiten du espiritu santuak birtuteakin batean ixurtzen ditu animan bere zazpi doaiak oekin egin ditzan zerurako egin bear dituan lanak ez nola nai baiz...
atzenean bear ditu animak gauz onak egiteko zeruko lagunzak oek gabe alabaña ez gera gai edo gauza gogorazio on bat ere egiteko ez eta jesus bear bezala esateko ere dio s paulok zeruko lagunz oetatik asko denbora egokietan ematen ditue sakramentuak orra zer eta zertako diran zazpi sakramentuak
sakramentuak dakartzien ondasunen artean grazia da andiena eta beste guzien sustraia azkeneko bi erakusaldietan alik ongiena aditzera eman dizut kristaua zeñ miragarria dan doai au baña oraindaño esan degun guzia ez da doai ouen miragarritasuna adierazteko diña doai au da espiritu santuak animan ixurtzen duan ur bizi ...
§ i
zu nere kristaua bataioko egunean eta ongi konfesatu zeranean espirutu santuak apaindu zinduan graziaren doaiarekin baziñaki zeñ miragarria dan doai au ¡si scires donum dei doai au da beñik beñ espirutu santuak zure animan ixurtzen duan ur bizi lurretik zeruraño igotzen dana ur bizia zeren berez ura ezpada ere garbitz...
§ ii
anima bat bataio edo konfesioko sakramentuarekin jaunaren grazian jarri dedin artean da arbola makatza bezala arbola makatza eta onek botatzen dituan alsumak ez dira egokiak fruta gozoak emateko eta au bera gertatzen da graziaren doaia gabe arkitzen dan animarekin orregatik espiritu santuak bataio eta konfesioko sakra...
§ iii
kristauak bekatuan dagoan bitartean egiten dituan obrak berenez onak ta laudagarriak izan arren illak ta zerurako ezer balio ez duenak dira illak zeren graziaren bizitzaren zepa edo sustraia galdu zan demagun sagar bat loretan dagoan denboran egoaren kolpe andi batek ateratzen duala sustraietik lore aek ederrak izan a...
bukatu dizut nere kristaua graziaren gañean asi nituan erakusaldiak eta aldedan ongiena aditzera eman dizut zeñ miragarria dan doai au doai onek egiten du gizona jainkoaren seme eta adiskide jesukristoren senide zeruaren jabegai eta espiritu santuaren bizileku edo eliza doai onek piztutzen ditu bekatuan illak eta uste...
seigarren erakusaldia
baña bataioko sakramentuaren gañean lenengoa
alabatua &
itzegin dizut kristaua bost erakusalditan sakrakramentu guzien gañean aditu dezu sakramentuak dirala jesukristok bere elizari utzi ziozkan siñale agiri diran batzuek oen bidez grazia ta birtuteak guri emateko aditu dezu gañera zeñ miragarria dan graziaren doaia asi gaitezen oraiñ sakramentu bakoitzaren gañean itzegite...
§ i
fedeko gauza da adanen ondorengoak sortzen eta jaiotzen dirala bekatuan eta bekatu oni deitzen zaio etorkia eta jatorrizkoa eta erdaraz orijinala etorkia zeren gerok egingabe bestegandik edo lenbiziko gurasoetatik datorkigun deitzen zaio jatorrizkoa edo orijinala zeren jatorriz edo kastaz datorkigun bekatu au kentzeko...
bataioa da len bataiatua ez dagoan gizon edo emakumea urez garbitzea bear dan eran denbora berean esaten dirala sakramentu oni dagozkan itzak sakramentu oni deitzen zaio sortze ta jaiotza berria zeren adanen bekatuarekin illa zegoan anima piztutzen duan ematen diola graziaren bizitza deitzen zaio gañera fedearen sakra...
iru gisatara da bataioa bata urezkoa bestea garrezkoa eta hirugarrena odolezkoa urezkoa da len esan dan eran bataiatua ez dagoan gizon edo emakumea urez garbitzea bear bezala denbora berean esaten dirala sakramentu oni dagozkan itzak au bakarrik da jesukristok utzi zigun bataioko sakramentua beste biak dira onen ordek...
§ ii
fedeko gauza da berez gauza bearra dala zerurako urezko bataioa ezpada bat berriro jaiotzen uretik eta espiritu santuagandik ezin sarditeke zeruetako erreñuan esaten digu jesukristok nisi quis renatus fuerit ex aqua et spiritu sancto non potest introire in regnum caelorum lege naturalaren denboran au da adan bekatuan ...
esan det berez gauza bearra dala zerurako urezko sakramentua zeren gerta diteke beñ baño geiagotan alako estutasuna non urezko bataioa artzeko edo emateko leku eta erarik ez dan eta galdetu oi da ote dan bideren bat urezko bataio gabe zeruratzeko demagun urlia ez dagoala ongi bataiatua zeren emagiñ ezjakin batek batai...
demagun sandia ere bataioa artugabe arkitzen dala zeren erarik izan ez duan bizitudan lekuan edo zeren bataiatua zegoala uste zuan ez ote da onelakoarentzat moduren bat urezko bataioa gabe zeruratzeko gaitzaren eta onaren ezagueran sartua bada zerura diteke fede esperanza karidade ta onezko damuarekin oraiñ valentinia...
au aditzen da martirioa igarotzen duana gaitzaren eta onaren ezagueran sartua danean baña ezpada ezagueran sartua eta ezpadu artu urezko bataioa oniere barkatuko dio martirioak bekatu jatorrizko edo orijinala eta zuzen zerura joango da au ezagutu dezakegu inozenteen egunean elizak egiten duan festari ongi begiratzen b...
§ iii
gu nere kristaua autu gaitu jaunak eta deitu digu bataioko sakramentura sakramentu onekin barkatu digu bekatu jatorrizko edo orijinala apaindu gaitu graziaren janziera ederrarekin egin gaitu zeruaren jabegai edo heredero nondik niri onenbeste ondasun eta mesede unde hoc mihi ondasun oek ote ditugu gure guraso eta aurr...
gu bizi gera jesukristoren fede eta elizan eta gu nor bagera bizi gaitezke jaungoikoaren semeai dagoten eran onetarako prest arkitzen dira elizaren sakramentuak eta oen emalleak eta aditzera ematen zaizkigu zerurako jakin eta egin bear ditugun gauzak beste ezin konta al bizi dira bataiorik eta federik gabe nondik niri...
gu jaio giñan eta artu genduan bataioko sakramentua eta geratu giñan betiko bizitza iristeko era ederrean eta beste asko ill dira bataiorik gabe nondik niri onenbeste ontarte eta mesede unde hoc mihi mesede au ote datorkigu zeren bataioa dan errian sortuak izan giñan ez asko dira alabaña onelako errietan ere bataiogab...
bedeikatua izan bedi betikotasun guzian onenbeste ontasun eta amorio agertu digun jauna zer egin aldezakegu amorio oni eranzuteko quid retribuam domino guk egin dezakeguna da bere bataio ta federa deitzean agertu digun ontasun eta amorio enegatik eskerrak ematea guk egin dezakeguna da oraiñdañoko eskergabekerien barka...
zazpigarren erakusaldia
baña bataioko sakramentuaren gañean bigarrena
alabatua &
azkeneko erakusaldian asi ninzan bataioko sakramentuaren gañean itzegiten aditu zenduan kristaua zer eta zenbat gisatara dan bataioa aditu zenduan gañera zeñ gauza bearra dan zerurako atzenean nolako ontasuna agertu digun jaunak sakramentu onetara deitzean gaur ekusi bear degu lenengo lekuan zer dan sakramentu au egit...
§ i
bataioto sakramentua egiteko gaia da ura eta urarekin garbitzen da sakramentu onen artzallea ala aditzera ematen digu jesukristok eta erakusten elizak eta besterik esatea dago exkomiku nagusiarekin debekatua anatehema sit noruegako toki batzuetan asi ziran bataiatzen garagarra eta belarren loreakin egindako ardoarekin...
eriotzako perillik ez danean bataioa eman bear da elizak ipiñirik dauzkan zeremoniakin eta onetarako larunbat santuz eta pazkoa maiatzeko bezperan bedeinkatzen da ura eta ur onekin ematen da bataioa baña illtzeko perillean jartzen bada aurra eta ezin gorde baditezke elizaren zeremoniak orduan ematen da bataioa edozeñ ...
iru gisatara urez busti eta garbitu izan dira sakramentu onen artzalleak toki batzuetan osotoro sartzen zituen urean iru bider eta bitarte onetan esaten ziran sakramentuak egiteko itzak era onetan ederki aditzera ematen zan bataiatua geratzen dala jesukristorekin illa eta illa ezezik obiratua munduko gauzetarako eta b...
§ ii
bataioko sakramentua egiteko ez da asko ura ixurtzea artzallearen burugañera baizik gauza bearra da ura ixurtzen dan bitartean esatea sakramentuari dagozkan itzak ez degu zer nekatu asmatzen zer itz esaten zituen apostoluak sakramentu au egiteko era berean alferrikako arazoa izango litzake jakin nai izatea greziako el...
§ iii
elizaren lenengo denboretan larunbat santuz eta pazkoa maiatzeko bezperan bakarrik eman oi zan bataioa bitartean premia esturik ezpazan orduan obispo jaunak berak ematen zuen eliza nagusi edo katedralean eta bataiatzen ziran aurrai ere eman oi ziezan konfirmazio ta komunioko sakramentua geienetan behintzat oraiñere i...
obispo jaunen agintez askotan ematen zuen apaizak bataioa baita diakonoak ere premia zanean ala s felipe diakonoak apostoluen baimenarekin bataiatu zituan zenbait ugaritu ziran kristauak ipiñi ziran errietan animen zaiak bataiatzeko eskuarekin eta erri gutxi dira beren pontea ez duenak orregatik oraiñ bataioko sakrame...
askotan getatzen da bataioa artu bear duana eriotzaren perillean arkitzea eta elizaren zeremoniak gordetzeko lekurik ez izatea orduan sakramentu au eman dezake edozeñ gizon eta emankumek nola eman badaki ala erakusten digu florenziako konzilioak anziñako denboran auzi andiak izan ziran gizon jakinsuen artean erejeak e...