text
stringlengths
0
20.2k
estutasunen batean eman bear bada bataioa eta bataiatzen dakien asko an arkitzen badira bakoitzari gorde bear zaio bere malla lenengo lekuan erriko artzaiari dagoka bataioa ematea urrena dira beste apaizak gero diakono edo abanjelioaz ordenduak oen ondoren beste ordenetakoak eta gero gañerako gizon eta emakumeak lenag...
aditu dezu kristaua bataioko sakramentua egiteko gaia dala ura urarekin bustitzen eta garbitzen da sakramentu onen artzallea burutik beera eta onetan aditzera ematen da espiritu santuak orduan animan egiten duana edo garbitzen duala anima bekatuaren loietatik aditu dezu gañera ura ixurtzeko denboran esan bear dirala s...
zortzigarren erakusaldia
baita bataioko sakramentuaren gañean irugarrena
alabatua &
azkeneko erakusaldian aditu zenduan kristaua zer dan bataioko sakramentua egiteko gaia aditu zenduan gañera zer itz esan bear diran gai au ipintzen dan denboran atzenean nor diran sakramentu au emateko eskua duenak gaur ekusi bear degu benik beñ nori eman bear zaion urrena noiz non ta zenbat bider eman bear dan asi ga...
§ i
ezpada bat jaiotzen berriro uretik eta espiritu santuagandik eziñ sartu diteke zeruetako errenuan esaten digu jesukristok emendik argiro ateratzen degu sakramentu au eman bear zaiola edozeñ gizon eta emakumeri naiz izan guraso fededunen naiz fedegabeen umea bizi eta jaio bada
eman bear zaio bai edozeñ gizon edo emakumeri biak datoz alabaña adanegandik bekatu jatorrizko edo orijinalaren mantxarekin eta biak due bataioaren premia mantxa au uzteko eta zeruko erreñuaren gai izateko demagun jaiotzen dala ez gizona ez emakumea baizik bidutziren bat erdaraz monstruo esaten dioena etzaio oni batai...
eman bear zaio gañera bataioa edozeñ gizont edo emakumeri naiz izan guraso fededunen naiz fedegabeen umea ereje batzuek oen artean zuingliok eta kalbinok esan zuen etzuela bataioaren premiarik kristauen umeak baña fedeko gauza da ala fededunen nola fedegabeen umeak sortzen dirala bekatu jatorrizkoarekin eta eman bear ...
esan det edozeñ gizon eta emakumeri eman bear zaiola bataioa bizi bada zeren illa bada ez du animarik eta ez da bataioa artzeko gai izan ziran anziña aur illak ere bataiatzen zituenak izan ziran beste batzuek aur illen ordez biziai bataioa ematen ziezanak baña kendu zituan elizak usanza oker oek gertatzen da askotan a...
esan det gañera edozeñ gizon eta emakumeri eman bear zaiola bataioa jaio bada jesukristok berak alabaña esan zuan ezpada bat berriro jaiotzen uretik eta espiritu santuagandik ezin sarditeke jaungoikoaren erreñuan itz oek adirasten duela dirudi bataioa eman bear zaiola ez norinai baizik len jaio danari orregatik aurgit...
§ ii
elizaren lenengo denboretan askok etzuen bataioa artzen urteetan aurreratu zitezen artean eta baziran zenbait eriotzako orduraño uzten zuenak gertatzen zan au batzuetan zeren sakramentu onek dakartzian eginbideak andiak diran eta betaro begiratu nai ziezan zenbaitek besteetan gurasoen zabarkeriaz eta atzenean geienak ...
bataioa estutasunean eman diteke eta eman bear da edozeñ tokitan baña estutasunik ez danean eman bear da gurasoen elizan ponterik bada eta beste elizaren batera bidaldu nai bada aurra sakramentu au artzera ori egin bear da arzaiaren baimenarekin ez bestela
zazpi sakramentuen artean iru dira anima markatzen duenak oek dira bataioa konfirmazioa eta ordena bataioak ezartzen dio animari jesukristoren artaldeko marka konfirmazioak jesukristoren gudari edo soldaduarena eta ordenak giariarena iru sakramentu oek beñ bakarrik eman ditezke fedeak erakusten digun bezala s epifanio...
aditu dezu kristaua nori eman bear zaion bataioko sakramentua aditu dezu gañera noiz non eta zenbat bider eman bear dan zer ote da erakusaldi onetatik guk atera bear degun ona zuk emakume aurdun zerana atera bear dezun lenengo ona da zere naiez ez jartzea aurra galtzeko perillean batzuek galtzen ditue aurrak neke andi...
bederatzigarren erakusaldia
baña bataioko sakramentuaren gañean laugarrena
alabatua &
azkeneko aldian aditu zenduan kristaua nori eman bear zaion bataioko sakramentua aditu zenduan gañera noiz non eta zenbat bider eman bear dan ekusi bear degu gaur benik beñ zer ondasunak dakartzian artzallearen animarentzat urrena nolako prestaera eskatzen duan enzun arretaz kristaua
§ i
bataioko sakramentuak dakartzian ondasunak asko eta andiak dira eta batzuek len ukitu ditut baña alaere aditzera guziak emango dizkitzut nolerebait gera ditezen zure gogoan
sakramentu onek bada lenengo lekuan piztutzen du bekatuan illa zegoan anima fedeko gauza da adanen ondorengoak birjiña txit santa ez beste guziak sortzen dirala aren bekatuarekin loituak eta animaren aldetik illak baña bataioko sakramentuak piztutzen ditu graziaren bizitzirekin
bataioko sakramentuak bigarren lekuan aienatzen ditu animatik bekatu jatorrizko edo orijinala eta bataiatzen danagan arkitzen dan beste edozeñ aurra bada ez du bekatu jatorrizkoa baizik eta au bakarrik barkatzen zaio baña adiñean aurreratua bada izango ditu berak egindako bekatuak ere eta barkatuko diozka guziak batai...
bataioko sakramentuak irugarren lekuan barkatzen du bekatua ezezik bekatuan pena guzia ere demagun fede ta bataiogabe bizitu dala bat irurogei ta amar urteetaraño eta egin dituala bekatu guziz itsusiak mandamentu guzietan eta ezin konta al bataiatzen da prestaera eder batekin eta bereala iltzen da jakizu kristaua beka...
bataioko sakramentuak laugarren lekuan edertzen eta apaintzen du anima graziaren doai eta janziera miragarriarekin demagun jaiotzen dala etxe batean aur bat añ itsusia non etxeko guziak eta beste ekusten duenak izuturik uzten dituan bataiatzen due eta geratzen da eguzkia eta izarrak baño ederrago zer esango zenduke or...
bataioko sakramentuak bostgarren lekuan dakarren ondasuna da artzallea egitea jainkoaren seme ta adiskide jesukristoren señide zeruaren jabegai eta espiritu santuaren jauregi edo eliza jainkoaren seme ez da eta ezin izan diteke gizona jainkoaren seme bere izatez semeak alabaña norbaiten seme izateko bear du aitaren iz...
bataioko sakramentuak seigarren lekuan dakarren ondasuna da anima ornitzea eta apaintzea fede esperanza eta karidadearen birtuteakin ala erakusten digu trentoko konzilioak birtute oek ematen diozka espiritu santuak animari jauna amatzeko eta serbitzeko nekazari bati bear dituan lanabesak ematen zaizkan bezala birtute ...
§ ii
sakramentu onen artzallea gaitzaren eta onaren ezagueran sartu gabea bada ez du prestaeraren bearrik baña adiñean eta ezagueran sartua danean ez dio elizak ematen sakramentu au ongi prestatua dagoanari baizik prestaera onetarako bi mallatan ipintzen zituan elizak bataioa artu nai zuenak lenengo malla zan enzunleena es...
aditu dezu kristaua zer ondasunak dakartzien sakramentu onek artzallearen animara aditu dezu gañera zer prestaera eskatzen duan gaitzaren eta onaren ezagueran sartu danak artu nai badu zer ote da erakusaldi onetatik atera bear degun ona lenengoa da jaunari eskerrak ematea bataioarekin eman dizkigun ondasun andiak gati...
amargarren erakusaldia
baña bataioko sakramentuaren gañean bostgarrena
alabatua &
aditu zenduan kristaua azkeneko aldian zer ondasunak dakartzian bataioko sakramentuak artzallearen animara aditu zenduan gañera nolako prestaera eskatzen duan baldiñ artzallea gaitzaren eta onaren ezagueran sartua bada baña geienak edo aldealdean guziak artzen due sakramentu au jaiota laster eta prestaerarik ezin egin...
eliz ama santak bataioa norbaiti emateko eskatzen du aita edo ama pontekoa edo biak au da lenengo zeremonia zertako egiten du au elizak egiten du benik beiñ aurraren izenean izan dedin norbait bataiorako bear dana agintzen duana orregatik deitzen zate batzuetan sponsores eta esan nai du agintzen edo itzak ematen duena...
bigarren zeremonia ekartzen da aurra elizako ateetara baña ez da barruna sartzen aienatu artean argandik etsaia aurrarekin datozenak ekarri bear lukee agiria esaten dala zer orduz jaio dan aurra ura eman zaion edo ez non jaio ziran eta bizi diran gurasoak nola derizten eta era berean alde bietako aiton eta amonak baña...
irugarren zeremonia artzen du aita edo ama pontekoak (edo bestela elizara ekarri duanak) aurra buruaz eskuiko besoaren gañean eta ipintzen zaio izena lege zarrean gizonezkoai beintzat ipintzen zitzaten izena zirkunzisioko marka ezartzean eta au egiten zan jaiotzatik zortzigarren egunean baña jesukristoren legean izena...
laugarren zeremonia bataiatzalleak galdetzen dio bataioa artzeko dagoanari urlia zer eskatzen diozu jainkoaren elizari erantzuten du fedea baña ez nolanai fedea baizik fede bizia edo esnatzen duana kristaua amatzeko jauna biotz guzitik eta lagun urkoa geren buruak bezala au eragiten ez duan fedea illa da orregatik ber...
bostgarren zeremonia agintzen zaio etsaiari aldegin dezala aurragandik eta utzi dezala toki ura espiritu santuarentzat eta iru bider asnasa ematen du aurraganonz au egin zuan jesukristok eman zienean apostoluai bekatuak barkatzeko eskua arrezazue espiritu santua esan zien asnasa ematen zuala aetaronz eta dirudi jesuse...
seigarren zeremonia askotan egiten du bataiatzalleak gurutzearen siñalea aurraren gañean aienatzeko etsaia
zazpigarren zeremonia bi aldiz bataiatzalleak ipintzen diozka eskuak aurrari buruaren gañean baña ukitugabe eta da espiritu santuari deitzea bezala jatxi dedin aurraren biotzera eta argitu dezan betiko bizitzari dagozkan gauzetan
zortzigarren zeremonia gatz bedeikatua ipintzen zaio auan zer aditzera eman nai ote du zeremonia onek s isidorok dionez aditzera eman nai du kristauaren mihia utzirik betiko birauak juramentuak itz loiak eta lagun urkoen kontrako erausiak geratzen dala konsagratua bezala jauna alabatzeko ta bedeikatzeko
bederatzigarren zeremonia ematen dio bataiatzaileak aurrari estolaren erza esaten diola urlia sar zaite jaunaren etxean jesukristorekin parte izan dezazun betiko bizitzan sartzen dan denboran esaten ditu bataioa artzera dijoanak berez edo bestez aita gurea eta kredoa elizaren lenengo denboretatik gorde izanda ardura a...
amargarren zeremonia pontera baño len geratzen dira bataiatzallea eta bataioa artu bear duana berriro agintzen zaio etsaiari dijoala ordu gaiztoan andik zeren jesukristok deitu dion aur ari bere elizara izan dedin jainko biziaren eta espiritu santuaren bizi leku zenbat eta bataioaren alderago arkitzen dan aurra anbat ...
amaikagarren zeremonia istuarekin ukitzen dira aurraren belarriak eta sudurrak zeremonia au artu zuan elizak apostoluetatik eta oek jesukristok gizon gor eta mutu batekin egin zuan mirari batetik eraman zioen jesusi gizon gaixo au atera zuan besteen artetik sartu ziozkan belarrietan beatzak eta bere istuarekin ukitu z...
amairugarren zeremonia ganzutzen da bataioa artu nai duana olioz bularrean eta sorbaldan etsaia garaitzeko ez da asko itzez agintzea esaten dala abrenuntio baizik peleatu bear da gogotik eta au aditzera ematen du zeremonia onek anziñako denboran festetan irten oi ziran gudariak elkarren kontra peleatzera kentzen zitue...
amalaugarren zeremonia uzten du bataiatzalleak estola morea eta ipintzen du zuria aditzera ematen zaio bataioa artzera dijoanari utzi bear duala adanen soñeko zarra edo bekatua eta artu bear duala graziaren apaindura ederra
amabostgarren zeremonia galdetzen dio urlia sinisten dezu jaungoiko aita guziz poderoso zeruaren eta lurraren kriadoreagan eranzuten du sinisten det galdetzen dio berriz sinisten dezu aren seme bakar jesukristo gure jaunagan zeña jaio eta gurutzean il zan eranzuten du sinisten det galdetzen dio irugarren aldian sinist...
amaseigarren zeremonia fedearen aitormen edo konfesio au egiñ ondoan galdetzen dio bataiatzalleak urlia ta oraiñ artu nai dezu bataioa vis baptizari esaten balio bezala aditu dezu nola peleatu bear dan demonioaren munduaren eta gura txarren kontra ezpadezu biotzik iru etsai oek garaitzeko biur zaitezke etxera etzera a...
amazazpigarren zeremonia emanik era onetan bataioa ganzutzen da buruan krismarekin edo olio eta balsamoarekin aditzera ematen du zeremonia onek kristaua geratu dala jesukristori bere zepari bezala itsatsia aditzera ematen du gañera bataiatuaren anima ganzutu duala espiritu santuak bere doaiakin
emezortzigarren zeremonia ipintzen edo ematen zaio janzi edo zapi zuri bat anziñako denboran bataiatuak lenengo zortzi egunetan ibilli oi ziran bataioan artu zuen janziera zuriarekin orregatik pazkoatik urrengo igandeari deitzen zaio dominica in albis esan nai du janziera zuria uzten zan igandea zer aditzera ematen ot...
emeretzigarren zeremonia ematen zaio bataiatuari kandela erazeki bat zer aditzera eman nai du zeremonia onek aditzera eman nai du zeruko erreñua irabazteko ez dala asko bataiatua izatea ez eta gauza gaiztoriz ez egitea ere baizik bakoitzak bere estadu edo bizimoduan argi egin bear duala obra onakin orregatik esan zuan...
ekusten dezu kristaua nola artu ginduan eliz ama santak bataioko sakramentura eta zer agindu genduan jaungoikoa bere aldetik beartua edo obligatua geratu zan guri ematera betiko bizitza eta betiko atseginkontentuak leialki egiten badegu agindu deguna eta gu beartuak geratu giñan eman ginduan itzai eranzutera itz oek e...
§ ii
zuk kristaua bataioko egunean artu zenduan auan gatz bedeikatua eta zure mihia geratu zan konsagratua bezala jauna alabatzeko ordutanik utzi zinduan betiko birauak juramentuak itz loidesonestoak eta lagun urkoaren kontrako erausiak nola eranzun diogu orduan aginduari ea kristaua ager ezazu mihi ori ez da ezagun artu z...
zuri bataioko egunean ukitu zizkitzuen belarriak eta sudurrak istuarekin belarriak enzuteko gogotik jainkoaren itza eta sudurrak aditzeko jesusen lege santaren usai gozoa eta ordutanik agindu zenduan ikasiko zenduala jesusen lege santa eta zerurako bidea nola eranzun diozu eginbide oni aspaldi da igesi zabiltzala jaun...
zuk bataioko egunean eman zenduan itza utzitzeko satanas eta satanasen langilleak nola diran lagun gaiztoak nota eranzun diozu eginbide oni ai zure atsegin guziak dira lagun gaiztoakin gau ta egun eta animak galeraztea da zure lan eta egiteko gozoa zuk eman zenduan itza utzitzeko bekatua eta bekatuaren bideak nola era...
zuk egun andi artan eta guziok artu genduan graziaren soñeko ederra eta au aditzera eman zigun janzi edo zapi zuriak non da apaindura ura atzenean agindu zenduan zere estadu edo bizimoduan obra onakin argiegitea nola eranzun diozu egin bide oni
nere kristaua ongi begira dezagun zer agindu genduan bataioko egun andian eta nola eranzun diogun aginduari eta arkituko degu negar egiteko gai ugaria aditzen danean erlijioko ordenaren batean sartu zan gizon edo emakumen bati gertatu zaiola bekaturen batean erortzea miretzitzen da mundua eta asitzen da ozka eta agink...
amaikagarren erakusaldia
baña konfirmazioko sakramentuaren gañean bakarra
alabatua &
astiz edo betaro itzegin dizut kristaua bataioko sakramentuaren gañean aditu dezu sakramentu onen bidez barkatu zizula jaunak bekatu jatorrizko edo orijinala apaindu zinduala graziaren soñeko ederrarekin eta ezarri zuala zure animan jesukristoren artaldeko marka arzai batek erosten dituanean ardiren batzuek ipintzen d...