text
stringlengths
0
20.2k
alabatua &
lenbiziko komunioko liburuak lenengo partearen bostgarren erakusaldian dio gisa onetan
«esan dezu nola egin bear dan azkeneko konfesiotik oraindañoko examina demagun aurtasunetik edo geroz egin dituzula konfesio gaiztoren batzuek nola egingo dezu oek berritzeko bear dan examina lenbizia jarriko naiz jaunaren aurrean eta adoratuko det umiltasun eta errespeto guziarekin bigarrena emango diozkat eskerrak j...
azkeneko aldian aditu zenduan kristaua konfesioak berritzea edo berbera dana konfesio jenerala norentzat dan kaltetsua norentzat txit ona eta atzenean nor diran konfesioak berritzeko premian bizi diranak oen artean ez gutxi egon oi dira bekatuan oatuak bezala konfesioak berritzeko nekearen beldurrez beldur au utzita a...
bekatarien artean asko dira konfesioak berritzeko premia estuan bizi diranak baña lan oni ekiteko biotzik ez duenak nor oroitu dioe egin dituan bekatu guziaz ezta ori nere buruarentzat egindako lana aitzakia onekin etsietsian dijoaz eriotzaren atzaparretara eta infernura onela bizi zeran kristaua enzun itzatzu gai one...
lenengoa ona da baña ez premiazko gauza bekatu benialak esatea eta utzi ditezke esan gabe konfesio jeneralean ere trentoko konzilioak erakusten digunez zeren oen barkazioa iritsi ditekean beste bide askoz era onetan asko gutxitzen da examina egiteko eta konfesatzeko nekea
bigarrena examina arretaz egiñ ondoan zeregan arkitzen dituzun bekatu eriozkoak edo mortalak aitortu edo konfesatu bear dituzu ez nolanai baizik arkitu dituzun eran oroitzen zera egin zenduala onelako edo alako gaiztakeria esan bear dezu bada egin zenduala etzera ongi oroitzen eta zabuan bezala zabiltza egin nuan ez n...
irugarrena bekatu eriozko edo mortalak aitortu bear dira beren zenbatezkoarekin edo zenbat diran ainbeste egin dezagun kontu zortzi juramentu gezurrezko egin badituzu ez dezu konfesioan ari bear esaten banaka onelako ta alako juramentu egin nituan gezurraren gañean baizik batetan esan dezakezu egin ditut zortzi jurame...
laugarrena bekatariak era onetan zenbatezkoaren kontuak atera ditzake gutxitan erori bada baña neke da au egitea bekatuaren bideetan denbora luzean bizitu bada nola alabaña oroituko da zenbat bider erori zan gogoz edo pensamentuz zenbat bider itzez zenbat bider obraz zenbat bider zabarkeriaz eta zenbat bider jakin bea...
jauna esango didazu denbora luzean gaizki bizitu danak nola bada aterako ditu egindako bekatuen kontuak era onetan begira beza aurrena zenbat denboran mandamentu aren kontra gaizki bizitu dan urrena egunean askotan edo illean bataz beste zenbat bider erortzen zan obraz itzez eta pensamentuz era onetan utsegiteko peril...
bostgarrena seigarren mandamentuaren kontrako bekatuen kontuak ateratzen diranean berezi bear dira kolore eta mota bakoitzekoak besteetatik alde batera gizonak gizonarekin edo emakumeak emakumearekin egiñak bestera bakoitzak bere buruarekin egin dituanak alde batera ezkongaiakin egin diranak bestera ezkonduakin aideak...
seigarrena gerta diteke ez oroitzea bekataria zenbat denboran gaizki bizitu zan artean edo illean bataz beste zenbat bider erortzen zan zeren urteakin joan zaizkan burutik gauz oek orduan egin beza alegiña oroitzeko denbora luzean edo laburrean gaizki bizitu zan mandamentu onen edo aren kontra bekatu asko edo gutxi iz...
zazpigarrena gertatzen da askotan bekatariak (examina ustez ongi egiñik) esatea konfesio jeneralean zenbat denboran gaizki bizitu zan zer oitura gaizto izan zituan mandamentu bakoitzean astean edo illean zenbat bider erori oi zan gutxi gora bera eta gero dotrinaren bat aditurik gogora etortzea nik bekatu au egin nuan ...
zortzigarrena gertatzen da beste askotan bekatari batek bere eta konfesorearen iritzian (aurtasunetik asitzen dala) konfesio jenerala ongi egitea eta ondoren bizitza onari jarraitzea andik denboren buruan misioren batean edo libururen bat irakurtzean edo bestela gogora etortzen zaio nik egin nuan gaiztakeria au eta ez...
atzenean gertatu oi da batek konfesio jenerala egiña izatea oraiñ sei edo amar urte aurtasunetik arterañoko bekatuak esaten zituala gero egin zituan konfesorearen aginduak aldegiten zuala lagun gaiztoetatik eta beste bekaturako bideetatik eta iraun zuan bizitza onean denbora puska batean baña lagun gaiztoen losentxaki...
orra nere kristaua konfesio jeneralaren gañean gizon jakintsuak erakusten dizkiguen gauzetatik batzuek baderitzat asko dirala oek utzierazteko nori nai konfesio gaiztoak berritzeko beldur gaiztoanimen galgarria goazen oraiñ konfesio jeneralak ongi egiten danean ekarri oi dituan ondasun eta frutu gozoak ukitzera
§ ii
konfesio jeneralak ongi egiten danean ekarri oi dituan ondasunak asko dira oetatik bat da bekatariak ezagutzea zeñ esker gabea izan dan bere aita onarekin ekusten du bekatariak egin zuala jaunak zerurako ekusten du galdu zuala eskubide au adanen bekatuarekin ekusten du aita zerukoak oker au zuzentzeko bidaldu zuala be...
bigarren ondasun edo frutua izan oi da bizitza ontzeko eta aurrera bekaturik ez egiteko len baño asmo sendoagoak sortzea erreñu onetako erri batean gertatu zan oraiñ esatera noana etxe aberats bateko semeak ederretsi zion geiegi jokoari eta jokatu oi zuan ez dirua maiean ipiñirik baizik txartelez eta beragatik galtzea...
konfesio jeneralak ekarri oi duan irugarren ondasuna da bekataria bere biotzean geratzea alako alaitasun eta atsedenean non uste duan lertzen zedukan mendi bat bere gañetik kendu dioela ala esan zuan batek konfesio jenerala egin ondoan deritzat zion neregandik bota dedala karga bat eziñ irozo nuana eta lertzeko zorian...
atzenean utzirik aldebatera beste ondasun asko konfesio jenerala ongi egiten duan bekataria artzen du aita zerukoak abanjelioko seme ondatzallea artu zuan eran azturik egin diozkan eskergabekeria guziaz ematen dio pakezko apa edo musua ematen dio galdu zuan graziaren soñeko ederra apaintzen du karidadearen eraztunarek...
aditzen dezu au guzia konfesioak berritzeko premian bizi zeran bekataria eta alaere egon nai dezu lertzeko zorian zauzkan karga izugarri orrekin ea presta zaite arreta onarekin eta zoaz zere aita zerukoagana eta artuko zaitu biotz beraurrikaritsu batekin eta zu nor bazera emango dizu betiko bizitza doatsua amen
emezortzigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean zazpigarrena
alabatua &
itzegin dizut nere kristaua konfesio on bat egiteko bear dan lenengo gauzaren edo examinaren gañean igaro gaitezen bigarrenera eta da dolorea edo egindako utsegiteen damua onen gañean lenbiziko komunioko liburuak galdetzen du era onetan
«konfesio on bat egiteko bear dan bigarren gauza zeñ da eranzuten du dolorea edo egindako utsegiteen damua zer doai edo kondizio eskatzen ditu damu onek lau doai edo kondizio zein dira lenengoa zerutikakoa edo sobrenaturala izatea bigarrena barrendik edo biotzetik jaioa izatea irugarrena bekatu larri edo mortal guziet...
zer aditzen dezu zerutikako damuaren izenez aditzen det damu au dala espiritu santuaren lagunz eta graziarekin sortzen dana aditzen det gañera damu au sortzen dala fedeak erakusten duan damubide edo motiboren bategatik zer aditzen dezu barrendik edo biotzetik jaiotzen dan damuaren izenez aditzen det ez dala asko auaz ...
ona konfesio on bat egiteko bear dan damuaren gañean lenbiziko komunioko liburuak dakarrena gai au andia da eta andia ezezik guziz bearra ta premiazkoa orregatik egingo det alegin guzia al dedan ongiena eta argiroena itzegiteko damuaren gañean iru erakusalditan gaur aditzera emango det benik beñ zeñ gauza bearra dan e...
§ i
gizonak bekatuari biotzean leen ematen dionean uzten du bere jaun eta jaungoikoa eta biurtzen da emengo gauza debekatuetara eta jaunari egin dion bidegabearen barkazioa iristeko gauza bearra da bekatariak damuaren bidez kentzea biotza emengo gauza debekatuetatik eta aldatzea utzi zuan jaunagana orregatik esaten digu b...
lege naturalean edo moisesen legeraño etzan konfesioko sakramenturik eta onezko damu edo kontrizio osoarekin baizik etzan arkitzen bekatariarentzat barkaziorik zer gertatu zan amilka zijoan gizona bekatuaren bideetan ainbesteraño non damutu zitzaion jaunari gizona egin zualako eta noe ta beraren etxekoak ez beste gizo...
esan det onezko damu edo kontrizio osoa baño zerbait gutxiagorekin barkatzen dituala bekatu konfesioko sakramentuak ala erakusten digu ala baña trentoko konzilioak ez ordea damurik gabe au da fedeko gauza baña zer doai edo kondizio bear ote ditu damu onek ez naiz ni sartuko gai onetan theologoak erabilli dituen auzi a...
§ ii
konfesio ona egiteko bear dan damuaren lenengo doaia da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea zerutikakoa beñik beñ zeren espiritu santuaren lagunz edo graziarekin baizik ezin sortu ditekean trentoko konzilioak erakusten digun bezala bekatua da lize bat nondik ezin irten gaitezkean bidaltzen ezpadigu espiritu santuak z...
konfesio ona egiteko bear dan damuaren bigarren doaia da barrendik edo biotzetik jaioa izatea ez da asko auaz esatea damu det jauna ez eta bularrari kolpe andiak ematea ere baizik biotz osoz damutu bear zaio bekatariari jaunaren kontra egin dituan bekatuaz biur zaitezte nigana biotz guzitik urra itzatzue zuen biotzak ...
konfesio ona egiteko bear dan damuaren irugarren doaia da bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana izatea berez ez da premiazko gauza bekatu benialetara damu au zabaltzea baña sakramentuaren ondasunak ugari artzeko ala egin bear degu alegiñean gañera bekatu benialak baizik aitortzen ezpadira orduan gauza bearr...
konfesio ona egiteko bear dan damuaren laugarren doai edo kondizioa da kalte eta gaitz guzien gañetikakoa izatea esan nai det alako eran eta añ benaz damutu bear zaiola bekatariari jaunari egin diozkan bidegabeaz non naiago lukean edozeñ kalte eta gaitz gertatu eta gertatzen balitzaio ezen ez bekatuan erortzea era one...
lau doai oek gutxienez bear ditu konfesio ona egiteko sortu bear degun damuak berekin bear du bizitza ontzeko edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa baña ez det onen gañean itzegin nai oraiñ zeren gero berezkiro ukitu uste dedan asmo au bizitza ontzeko asmoarekin batean bear da konfesatzeko nai edo borondatea atzenean...
§ iii
baldin arretaz begiratzen badegu alde batetik zer doaiak eskatzen dituan konfesio ona egiteko bear dan damuak eta bestetik zer prestaera egin oi dan erraz igerriko dezu kristaua geienak bear dan damuagabe konfesatzen dirala ekusiko dituzu zenbait akto fedekoak ez dakizkienak eta fedearen argia piztugabe nola nai konfe...
nere kristaua ez gaitezen izan arduragabeak animaren egiteko andian egin dezagun alegiña konfesioko sakramentua damu egiazkoarekin eta sarritan artzeko era onetan sakramentu onek barkatuko ditu gure bekatuak eta aurrera jaunaren aginduak leialki egiten ditugula iritsiko degu betiko bizitza doatsua amen
emeretzigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean zortzigarrena
alabatua &
azkeneko erakusaldian aditu zenduan kristaua zer doaiak eskatzen dituan gutxienez konfesio ona egiteko bear dan damuak doai oen artean lenengoa da zerutikakoa edo sobrenaturala izatea bigarrena barrendik edo biotzetik jaioa izatea irugarrena bekatu larri edo mortal guzietara zabaltzen dana laugarrena kalte eta gaitz g...
«zenbat gisatara da damu zerutikakoa edo sobrenaturala eranzuten du bitara zeiñ dira bata da beldurrezkoa ta berekoia eta deritza atrizioa bestea onezkoa eta deritza kontrizioa zer da atrizioa damu bat biotzean sortzen dana len bizia zeren gauza guziz itsusia dan zerurako egin eta bere semearen odol preziotsuaren kost...
zergatik deitzen zaio atrizioari beldurrezko damua zeren sortu oi dan betiko bizitza galtzeko eta betiko su eta garren artean erortzeko beldurrez zergatik deitu diozu berekoia zeren biotzak atriziozko damua sortzen duanean bere on eta egitekoari bakarrik begiratzen dion asko ote da atrizioa konfesio ona egiteko bera u...
damu au biotzean sortzeko gauza bearra da fedearen argiarekin damubide egokiren bat gogora ekartzea eta au da gaur aurrena ukituko dedan gauza gauza bearra da gañera damu bide egokiak gogora ekarririk alik ongiena oez baliatzea damu egiazkoa biotzean sortzeko eta au nola egin gentzakean adiraztea izango da gaurko erak...
§ i
gizonaren biotzean ez da jaiotzen eta ezin jaio diteke onginai ta amorioa ez eta gorroto ta damua ere artarako bideren bat agertzen ez diola adimentuak orregatik ez diogu gorrotoz begiratuko bekatuari eta ez dira gure biotzak bekatutik jaungoikoaganonz aldatuko bide egokiren bat gogora ekartzen ezpadegu
gizonaren biotza berekoia da eta ezta geienetan kuturtzen bekatuen damu edo gorrotora baldin betiko ondasunak galtzeko eta betiko su ta garren artean erortzeko beldurrak esnatzen ezpadu orregatik aurrena ipintzen ditu lenbiziko komunioaren liburuak atrizioa sortzeko bideak baña zer egiten degu oek aditzearekin arretar...
§ ii
egin dezu kristaua zure bekatuen examina sortu nai dezu orien damu bizi bat atrizioa deritzana ipiñi itzaztu bada animaren begien aurrean damu oni dagozkan bide egokiak fedeak erakusten dizkitzun eran damu bide oen artean aurrena aitatzen du trentoko konzilioak bekatuaren itsustasuna ez ordea zerez dezun argitasunarek...
peccavi egin det bekatu esan dezakezu eta galdu det jaunaren grazia eta zerurako esku ta deretxa guzia au da atrizioa sortzeko bigarren bidea fedeak bakarrik erakusten dizuna zeren fedeaz kanpora gauz oen berririk eztan galdu det bai benik beñ jaunaren grazia ai eta bazinaki zeñ andia dan graziaren doai au si scires d...
peccavi egin det bekatu eta zer irabazi det zer atera dezu oraiñ lotsatzen zaituen bekatu orietatik esaten digu s paulok quem ergo fructum habuistis in illis in quibus nunc erubescitis zer betiko su eta garrak betiko pena ta oñazeak baizik eta au da atrizioa sortzeko irugarren bidea jatxi zaite nere anima pensamentuz ...
gaitz erdi litzake noizbait bukatu bearrak balira neke oek baña ez dira beñere bukatuko joango dira urteak urteen gaiñ eta etzate puskarik txikiena ere kenduko galde luziferri galde kaini galde an arkitzen diran beste guziai luzifer munduaren asieratik an dago eta asieran bezala daude aren oñazeak sei milla urte bezal...
baña zoaz laugarren damubidera edo jaunaren guganako ontasun urrikimentu edo miserikordiari begiraldi bat ematera erori zan adan bekatuan galdu zuan jaunaren grazia ez beretzat bakarrik bai ta guretzat ere eta ainbesteraño urrikaldu zan guzaz jauna non eman zuan bere seme bakarra gu zerurako bidean ipintzeko sic deus ...
ekusten dezu kristaua nola ta zer bidez baliatu gaitezkean atrizioa deritzan damua gure biotzetan sortzeko sasoi onetan jartzen danean biotza neke gutxirekin igo diteke onezko damu edo kontriziora begiratzen duala zeñ on ta maitagarria izango dan jauna beregan gurekin onelakoa danean saia gaitezen kristaua jaunaren la...
ogeigarren erakusaldia
baña konfesioko sakramentuaren gañean bederatzigarrena
alabatua &
beldurrezko damu edo atrizioa izan zàn azkeneko erakusaldiaren gaia igaro gaitezen onezko damu edo kontriziora onen gañean galdetzen du lenbiziko komunioaren liburuak era onetan
«zer da onezko damu edo kontrizioa erantzuten du damu bat biotzean sortzen dana zeren ontasun eta maitagarritasun baztergabea dan jaunaren kontra bekatu egin degun zergatik damu oni deitzen diozu onezkoa zeren damu au sortzeko bidea dan ez beldurra baizik jaunaren ontasun eta maitagarritasun bazterrik eta neurririk ez...
atrizioa edo kontrizioa da obea biak dira onak baña askoz prestuagoa ta obea da onezko damua edo kontrizioa zergatik zeren len esan dan bezala atrizioa bera utsik ez dan asko bekatariari graziaren apaindura ederra emateko baña kontrizioa da damu añ indartsua añ miragarri ta prestua non biotzean sortzen dan une edo pun...