text
stringlengths
0
20.2k
iduk gaitzatzu maria othoi zure besotan
__________
andredena maria pilharrekoa
eskualdunek o birjina maria
amodio ohore dautzugu
zein zaren on puxant miragarria
nork sekulan aski erranen du
eskualduna zure arbasoekin
jende zela diote denboraz
zure odol bereko gare egin
zure seme jesusen odolaz
gure ama zarela orhoit zaite
gurutzetik semeak emana
zure haurrak hain gaitutzu gu maite
zu baitzare jainko baten ama
mundu huntan oraino zinelarik
gureganat hunat zinaizkigun
eskualdunak lehen lehentarik
zuk gintutzun athera fededun
santiago zure apostolua
gu salbatzen zinuen lagundu
zuk orduan utzi pilhar saindua
saragoitzen ohoratzen dugu
pilhar hortaz gure ama maitea
nahi duzu berma gaiten zuri
gogor eta azkar gure fedea
izan dadin harri hoi iduri
hemezortzi ehun urthe baditu
fedearen gutan landatzeak
orai arte leial gaizko gelditu
gu fededun nahaste gabeak
eskualdunei fedea khendu nahiz
etsai gaitzek gaituzte hertsatzen
o maria zu gure alde jarriz
deusek ere ez gaitu lotsatzen
gure zuzen lurrekoak galdurik
oso dugu bederen fedea
eskualduntzat ez da ezaguturik
gutartean sinheste gabea
othoi lagun gaitzatzu o maria
gure behar ordu guzietan
osagarri ontasun familia
zerurako gure urhatsetan
__________
san josepen kantika
(1891)
o josep zein handia den
zuri eman gozoa
zu baitzare birjinaren
espos berthutezkoa
jainkosemegizonaren
lurreko burasoa
zeruko jainko aitaren
ordaina lekhukoa
jesus sorthu baino lehen
zerutik ikhasia
zuk josep bazinakien
haur horren ethorkia
arrotz leihorrik gabeen
abere atherbia
gerthatu zen bethelemen
jesusen sorthegia
o josep oi zein miteki
jesus haurra askotan
adoratuz zein umilki
besarka zinadukan
aingeruak han egoki
zuri beha herronkan
hain baitzagoan goxoki
haurra zure besotan
haurra hartuz amarekin
tristerik herodesi
josep esiptoan barna
juan zinaizkon ihesi
lehengo josepen fama
han zen oraino bizi
han zuk profeten errana
zinuen gertharazi
o josep nasarethera
itzuli zinenean
zer bakea zer gozoa