text stringlengths 0 20.2k |
|---|
piarresek fedea hain zuen hedatu |
nun enperadorea baitzen asaldatu |
hiltzera zuenean hunek kondenatu |
buruz behera zuten gurutzefikatu |
azken kopla berex hau mariñelentzat da |
gu ere zu bezala jondoni petiri |
itsasoko mariñel eta arrantzari |
gure nekhe gaitzetan oihuz gaude zuri |
ai izan zakizkigu othoi urrikari |
__________ |
san frantses asisekoa |
san frantses asistarra bizi zen mendean |
arima zerutiar hainiz zen lurrean |
hura zuten guziek zeruko bidean |
buruzagitzat hartu beren aitzinean |
sortzez aberats baitzen halere gazterik |
jarri zen deus ez nahiz jainkoaz bertzerik |
jende beharreneri guziak utzirik |
athez athe zabilan sabela goserik |
mundua harritua saindu huni beha |
mirakuilu bat zaio hunen berthutea |
jende beharrarentzat oi zer ohorea |
zer kontsolatzailea san frantses pobrea |
bizitze pairakorra othoitza barura |
horra zer bidez zohan san frantses zerura |
guk ere har dezagun berdin bide hura |
gure salbamendua hala da segura |
jesusen oinhazetan bihotza igeri |
san frantses amodioz zen erretzen ari |
jesu kristok ziozkan zilatu bortz zauri |
bortz zauri odoletan bereak iduri |
nork erran zauri hetaz zuen min samina |
eta min harekilan haren atsegina |
bere jainkoarekin hain zen bat egina |
nun izen goitikoa baikhar serafina |
hauk ziren san frantsesen hatsberak oihuak |
«oi amodioaren atsegin sainduak |
oi penitentziaren kontsolamenduak |
holako gozorikan ez du ez munduak» |
__________ |
san bernat |
san bernat munduan zure bizia |
oi zer bizi saindu miragarria |
et orai zeruan zoin den handia |
zure zoriona zure loria |
ethorkiz aberats puxant zelarik |
mundua lausenguz zagokolarik |
bernat salbatzeko oro utzirik |
mundutikan ihezgan zen gazterik |
maiz egun osoak barur egonez |
gabazko loari ukho eginez |
dena xukatua garraztasunez |
bethi othoitzean zagon auhenez |
etsaia gau batez eta neguan |
lohiki zitzaion hasi guduan |
bernatek zer zuen egin orduan |
lephoraino sartu ur hormatuan |
bere khar sainduaz gero hasi zen |
bazterren sustatzen eta argitzen |
jendetan zer nahi gaitzen sendatzen |
populutaprintze denen higitzen |
bernaten bihotzak erran ez daite |
jainkoaren ama zein zuen maite |
amodio beraz ai baleraite |
gure bihotz hotz hauk orobat bethe |
gu hemen ilhaunik haur flako batzu |
mundupetik zuri oihuz gaudetzu |
san bernat maitea lagun gaitzatzu |
zerutik guretzat othoitz egizu |
__________ |
san joanezbatixta salharen kantika |
errefau hau lehenik kantari berexiek |
joanez salha haurren apostolua |
jende xehearen ongile khartsua |
hain lorios orai zerurat altxatua |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.