text stringlengths 0 20.2k |
|---|
etxe haren barnean |
zurekin jainkoa bera |
han ari zen lanean |
munduaren argitzera |
agertu aintzinean |
ikusgarri dohatsua |
josep azken hatsetan |
jesus besarka lothua |
maria nigarretan |
hiltze hori zer zerua |
hekien besoetan |
hel zakizkit o saindua |
niri oren beretan |
__________ |
jondoni petiri edo piarres apostoluaren kantika |
hunen aire berezia ez dakitenentzat |
aire ezagutu hau uholde baten pare |
hasteko eta kopla artetako errefaua |
1 hau jondoni petiri herriko |
patroina dutenek kantatzekoa |
gure patroin saindua jondoni petiri |
egiozu guretzat othoitz jainkoari |
2 hau jondoni petiri patroin |
ez den herrietakoa |
apostolu handia jondoni petiri |
egiozu guretzat othoitz jainkoari |
piarres itsasoan zen arrantzan ari |
jesusek ikusirik erran zion «haugi |
hire anaiarekin niri jarraik hadi |
nik eginen zaituztet jende arrantzari» |
bi anaiek guziak zituzten han utzi |
eta deus gabe ziren jarraiki jesusi |
gero zuen piarres jesusek hautetsi |
bere apostoluen bildumako nausi |
«nor naiezela diote» jaunak galdeginik |
«ni nor naizen nahi dut entzun zuenganik» |
hau ihardetsi zion petirik lehenik |
«kristo jainko semea zarela diot nik» |
«ene aitak argituz zeren mintzo haizen |
hire gainean diat eliza finkatzen |
haren zimenduko haut harrokatzat hartzen |
ifernuko oldarrek higi ez haitzaten» |
«emanen darozkiat zeruko gakhoak |
arimen salbatzeko podore osoak |
hik laxatuak edo lothurikakoak |
berak egintzat ditik harturen jainkoak» |
piarres hola zuen jesusek ezarri |
lurreko elizaren lehen buruzagi |
artzainen beren artzain gida eta argi |
egia fedezkoen trenkatzaile garbi |
piarresen untzia behin itsasoan |
kalerna zirimolez hondatzera zohan |
jesus lo baitzagoen deskantsu osoan |
«jauna salba gaizatzu» oihuz dagozko han |
jesusek xutiturik dio kalernari |
«nik manatzen baitaiat ixil bara hadi» |
nausiak manu hori egin bezein sarri |
itsaso ta haizeak geldi ziren jarri |
orai ere iduriz untzi hura bera |
munduko uhinetan lohake galtzera |
jainkoak lo dirudi bainan gauden beha |
eliza garhaitzale da bethi athera |
goiz batez piarresi untzira sarthurik |
jesusek erran zion «sarea zak aurdik» |
«jauna ez dut atzeman sarean deus gaur nik |
bainan aurdikiren dut berritz zuk erranik» |
piarresek sarea botatu orduko |
arrainez betheegiz haustera dohako |
jesusen oinetan da jartzen belhauniko |
«jauna bekhatoros naiz zuri hurbiltzeko» |
nausia ukhaturik geroztik piarres |
khiraski egun oroz ari zen nigarrez |
jesusen amodioz bihotza suharrez |
minez zagon mundua sustatu beharrez |
bere aitarengana jesus igan eta |
petirik zuen oso elizaren artha |
erromaz egin zuen bere hiri hauta |
girixtino guziek hura zuten aita |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.